(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

102/1997 FORU DEKRETUA, APIRILAREN 14KOA, ELIKADURA ARLOKO OSASUNAREN ATALEKO OSASUN PUBLIKOAREN IKUSKATZAILETZA ZERBITZUAK BERRANTOLATZEN DITUENA

BON N.º 51 - 28/04/1997



  XEDAPEN INDARGABETZAILEA


  AZKEN XEDAPENAK


Atariko

Abenduaren 20ko 386/1993 Foru Dekretuaren bidez Osasun Departamentuaren Osasun Zentro eta Jarduerak Ikuskatzeko Zerbitzuko osasun publikoaren ikuskatzailetza zerbitzuak birrantolatu ziren.

Ondoren, Osasun Departamentuaren egitura organikoa aldatu zuen azaroaren 13ko 521/1995 Foru Dekretuak aipatutako Osasun Zentro eta Jarduerak Ikuskatzeko Zerbitzua kendu zuen, eta Zerbitzu horrek ordurarte betetzen zituen ikuskatzailetzako zenbait eginkizun Osasun Publikoaren Institutuaren esku (Elikadura arloko Osasunaren Atala) utzi zituen.

Osasun Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 26ko 406/1996 Foru Dekretuak 8. artikuluan xedatzen du Osasun Publikoaren Institutua, material, langile eta aurrekontu aldetik dituen baliabideekin eta administrazio unitateekin Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren barruan egonen dela.

Osasun Publikoaren Zerbitzuak proposatu du arestian aipatutako abenduaren 20ko 386/1993 Foru Dekretua aldatzea, bertan agertzen diren Osasun Publikoaren ikuskatzaile lanpostuak birrantolatzeko, kontutan harturik onetsi ondoren sortutako beharrak eta, bereziki, Urantziako Osasun Publikoaren ikuskatzailearen lana murriztu dela, Lizarra aldeko hiltegiak pixkanaka ixten joan direlako, bai eta Osasun Publikoaren ikuskatzaile lanpostuak berrantolatu direlako, beste bat gehitu baita ikuskatzailetza zerbitzuen koordinazio lanetan aritzeko.

Hori horrela, Osasun kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko apirilaren hamalauan egindako bilkuran hartu zuen Erabakiarekin bat

DEKRETATU DUT:

1. artikulua

Osasun Departamentuko Elikaduraren arloko Osasun Ataleko Osasun Publikoaren ikuskatzailetza zerbitzuak berrantolatuko dira Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legean ezarritako osasun barrutien arabera, Foru Dekretu honetan ezartzen den antolamenduarekin.

2. artikulua

1. Osasun Publikoaren ikuskatzaile lanpostuak, Elikadura arloko Osasunaren Atalari atxikiak, osasun barruti hauetan sartuko dira:

A) Iruñerriko eta Iparraldeko Osasun Barrutia:

Iruña, hiru lanposturekin; Zangoza eta Tafalla bina lanposturekin eta Barañain, Irurtzun, Altsasu, Agoitz, Doneztebe, Lesaka, Elizondo, Erriberri eta Artaxona, lanpostu banarekin.

B) Lizarrako Osasun Barrutia:

Lizarra, hiru lanposturekin; Viana, Lodosa eta San Adrian, lanpostu banarekin.

C) Tuterako Osasun Barrutia:

Tutera, bi lanposturekin; Buñuel, Cascante, Corella eta Cintruenigo, lanpostu banarekin.

2. Iruñerriko eta Iparraldeko osasun barrutiaren barruan Artaxonari dagokion lanpostuak, egun betetzen duen funtzionarioak hartutako bizitoki eskubidea errespetatu behar dela eta, Garesen mantenduko du egoitza hutsik gelditu arte edo, egungo titularrak hala eskatuta, Foru Dekretu honetan ezarritakoa aldatu arte.

3. Osasun Barrutia izanen da hari atxikitako osasun ikuskatzaileen jardun esparrua.

4. Osasun Publikoaren arloko ikuskatzaile lanpostu bat ezarri da Osasun Publikoaren Instituturako, Elikadura arloko Osasunaren Atalaren barruan dauden zerbitzuen koordinazio lanetan aritzeko.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Osasun Departamentuko Osasun Zentro eta Jarduerak Ikuskatzeko Zerbitzuaren osasun publikoaren arloko ikuskatzailetza zerbitzuak berrantolatu zituen abenduaren 20ko 386/1993 Foru Dekretua eta Foru Dekretu honetan xedatutakoaren kontra doazen lerrun bereko edo txikiagoko xedapen guztiak indarrik gabe gelditu dira.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa

Osasun kontseilariari Foru Dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan ahalmenak ematen zaizkio.

Bigarrena

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko apirilaren hamalauan.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Osasun kontseilaria, Santiago Cervera Soto.

Iragarkiaren kodea: A9703466

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web