(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

236/1997 FORU DEKRETUA, IRAILAREN 8KOA, LEHENDAKARITZA ETA BARNE DEPARTAMENTUAN TRAMITATZEN DIREN ADMINISTRAZIO PROZEDURAK EGOKITZEKO ARAUAK EZARTZEN DITUENA

BON N.º 120 - 06/10/1997; corr. err., BON 7/11/1997



  XEDAPEN IRAGANKORRA


  XEDAPEN INDARGABETZAILEA


  AZKEN XEDAPENA


Atariko

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 1 eta 2. artikuluek adierazten dutenez, Lege horrek ezartzen eta arautzen ditu administrazio publikoen araubide juridikoaren oinarriak, guztiendako administrazio prozedura eta haien erantzukizun sistema, administrazio publiko guztietan aplikatu beharrekoak. Alde horretatik, Administrazio Publikotzat jotzen dira, besteak beste, Komunitate Autonomoen Administrazioak.

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen Hirugarren Xedapen Gehigarriak abuztuaren 4ko 14/1993 Errege Lege Dekretuak emaniko idazketan ezartzen duenez, Lege hark indarra hartu eta hemezortzi hilabeteko epean, erregelamendu bidez egokitu eginen dira lege hartara administrazio prozedura guztiak, edozein dela ere haien maila, bereziki aipatzen direlarik ebazpen espresurik ez emateak ekar ditzakeen baiespen edo ezespen ondorioak.

Kontuan hartuz Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 49.1.c) artikuluak eskumen osoa ematen diola Nafarroari, administrazio prozeduraren arauak eta, hala behar denean, prozedura ekonomiko-administratiboarenak, zuzenbide sustantiboaren espezialitateetatik edo Nafarroaren antolakuntza berezitik heldu direnak ezartzeko, eta ikusirik Espainiako Konstituzioaren 149.1.18 artikuluan biltzen diren Estatuko eskumenak.

Foru Dekretu honen xedea da Lehendakaritza eta Barne Departamentuak tramitatzen dituen administrazio prozedurak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeari egokitzea, lege horrek ustezko egintzen araubide juridikoari buruz bilatzen dituen helburuak lortzeko suertatuko liratekeen zailtasunak gainditu ahal izateko.

Horrenbestez, Lehendakaritza eta Barne kontseilariak proposatuta eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko irailaren zortziko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua

Foru Dekretu honek ezartzen ditu ebazpena emateko epeak eta, orobat, Lehendakaritza eta Barne Departamentuak tramitatu beharreko administrazio prozeduren, Foru Dekretu honen Eraskinean adierazten diren horien, gainean ebazpen espresurik ez emateak ekar ditzakeen baiespen edo ezespen ondorioak.

2. artikulua

1. Lehenbiziko artikuluak aipatzen dituen prozedurak ebazteko gehieneko epeak Foru Dekretu honen Eraskinean adierazten dira.

2. Behar diren prozedurak hasteko Foru Dekretu honetan aipatzen diren epeak kontatzen hasiko dira eskabideari administrazio organo eskudunaren erregistro batean sarrera ematen zaion egunetik aitzina, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 48.4 artikuluak xedatzen duena aplikatuz.

3. Epe hori amaiturik, kasuz kasu, ebazpen espresurik eman ez bada prozedura ebazteko, eskaera baietsi edo ezetsitzat jotzen ahal da, Foru Dekretu honen Eraskinean kasu bakoitzerako ezarritakoaren arabera.

4. Aurreko idazatiak aipatzen dituen ustezko ebazpenek eraginkortasuna izan dezaten beharrezkoa izanen da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 44. artikuluan ezarritako ziurtagiria luzatzea, eskaera egin zenetik hogei eguneko epearen barnean edo eskaera eginagatik, epe hori amaitzea ziurtagiria luzatu gabe.

Ziurtagiria luzatzeko epearen barnean eskabidearen gaineko ebazpen espresua eman ahalko da, aplikatu beharreko arauteriari jarraikiz, ustezko ebazpenari -zeinen ziurtagiria eskatzen baita- arauteriak egozten dizkion baiespen edo ezespen ondorioak gorabehera.

XEDAPEN IRAGANKORRA

XEDAPEN IRAGANKORRA

Lehengo arauteriak gobernatuko ditu Foru Dekretu honen aplikazio eremuan sartu arren beronek indarra hartu aitzin hasitako prozedura guztiak.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Indarrik gabe gelditzen dira Foru Dekretu honetan xedatutakoari kontra egiten dioten maila bereko edo beheragoko xedapenak oro.

AZKEN XEDAPENA

AZKEN XEDAPENA

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunean berean hartuko du indarra.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko irailaren zortzian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Lehendakaritza eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A9708240

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web