(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

128/1997 FORU DEKRETUA, MAIATZAREN 12KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO KOMUNIKAZIO BIDEETAN HORNITEGIAK INSTALATZEKO MODUA ARAUTZEN DUEN EKAINAREN 5EKO 130/1995 FORU DEKRETUA ALDATZEN DUENA

BON N.º 68 - 06/06/1997



  AZKEN XEDAPENAK


Atariko

Ekainaren 5eko 130/1995 Foru Dekretuak Nafarroako Foru Komunitateko komunikazio bideetan hornitegiak instalatzeko modua arautzen du.

Foru Dekretu horren aplikazio esparruan Horniketa Unitateak sartu behar direnez, bidezkoa da dekretu hori aldatzea. Horniketa Unitateak definituak daude petroliozko karburante eta erregaiak jendeari saltzeko instalazioetan txikizka banatzeari buruzko Erregelamenduan, azaroaren 24ko 1905/1995 Errege Dekretuan onetsian.

Halaber, beste arlo batzuk ere arautu behar dira, hala nola, gasolina-hornigailuak galtzadatik bereizten dituen babesgunearen luzera aldatzea, 5.000 ibilgailu baino gehiagoko EIB (eguneroko intentsitate batezbestekoa) duten tarteetan, 40 metrotatik 50era pasako baita, eta horretaz gainera, biondak eta seinaleak jartzea; Foru Dekretuaren 6. artikuluak aipatzen dituen 150 metroak zein puntutatik hasita neurtuko diren zehaztea eta, azkenik, bederatzi hilabeteko epea ezartzea Foru Dekretuan agertzen diren baldintzen araberako egokitzapena egiteko.

Hori horrela, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak hala proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko maiatzaren hamabiko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua

Foru Komunitateko komunikazio bideetan hornitegiak instalatzeko modua arautzen duen ekainaren 5eko 130/1995 Foru Dekretuan xedatutakoa Horniketa Unitateei ezarriko zaie. Horniketa Unitate horiek izanen dira gasolinak, gasolioak eta lubrifikatzaileak jendeari saltzeko instalazioak, beti ere automozioko gasolina eta gasolioen hiru produktu ezberdin baino gutxiago banatzen badituzte.

2. artikulua

Ekainaren 5eko 130/1995 Foru Dekretuaren alderdi hauek aldatu dira:

1. Dekretuaren 5. artikuluko 1. atalean, 40 metro jarri ordez 50 metro azalduko da.

2. Haren 4.1.b) artikuluak aipatzen duen grafikoaren ordez Foru Dekretu honen eraskineko 1. grafikoa jarriko da.

3. Dekretu haren 6. artikuluaren lehenbiziko lerroaldeari honakoa erantsi beharko zaio: "Distantzia hori neurtuko da, sartzeko bideak baldin badaude, dezelerazio bidearen hasieratik edo azelerazio bidearen bukaeratik, eta sartzeko biderik ez badago, galtzadaren kanpoaldeko marretan (marra zuria) hurbilen dagoen bide- elkargunetik hasita. Hori guztia Foru Dekretu honen eraskineko 2. grafikoan agertzen den moduan. Hornitegia osatzen duen zatitzat joko da bertara sartzeko dezelerazio bidea, bai eta azeleraziokoa ere, baldin bada".

3. artikulua

Horniketa Unitateek, gaur egun gasolinak, gasolioak eta lubrifikatzaileak jendeari saltzeko baimena baldin badute, baina ekainaren 5eko 130/1995 Foru Dekretuan ezarritako baldintzak betetzen ez badituzte, 9 hilabete izanen dituzte gehienez ere horiek betetzeko, Foru Agindu honek indarra hartzen duen egunetik hasita.

4. artikulua

Aurreko artikuluan emandako epe bera izanen da unitateak aipatu Foru Dekretuak ezarritako baldintzei egokitzeko, ibilgailuen EIBak goranzko aldaketa izaten duenean eta baimena ematen den unean dagoen mailaren gehienezkoa gainditzen badu. Horrelakoetan, errekerimendua jakinarazi eta biharamunean hasiko da epea, eta aipatu errekerimendua Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak eginen du.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa

Ahalmena izanen du Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak, Foru Dekretu hau garatu eta betearazteko beharrezkoak diren xedapenak eman ahal izateko.

Bigarrena

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko maiatzaren hamabian.-Nafarroako Gobernuko lehendakariordea, Rafael Gurrea Induráin.-Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.

Iragarkiaren kodea: A9704457

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web