(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

116/1997 FORU DEKRETUA, APIRILAREN 28KOA, HERRILAN, GARRAIO ETA KOMUNIKAZIO DEPARTAMENTUARI ONDASUNAK KOSTUBIDEZ ESKURATZEKO ESKUMENA EMATEN DIONA

BON N.º 60 - 19/05/1997



  AZKEN XEDAPENA


Atariko

Nafarroako Ondarearen Foru Legeak 8. artikuluan xedatzen duenez, Foru Komunitateak bere helburuak bete ahal izateko kostubidez eskuratu behar baditu ondasunak, bai higigarriak bai higiezinak, ondasun horien balioa berrogeita hamar milioitik gorakoa denean, Nafarroako Gobernuak hartuko du erabakia Ekonomi eta Ogasun Departamentuaren proposamena ikusi ondoren, edo azken horrek zuzenean, aipatu diru kopurua gainditzen ez denean, eta hori edozein delarik ondasun mota eta afektatuko den departamentua.

Hala eta guztiz ere, artikulu horrexek bi salbuespen ezartzen ditu eskumena emateari buruzko arau orokorrean: horietako baten arabera, Nafarroako Gobernuak, Ekonomi eta Ogasun Departamentuak proposaturik, komenigarria iruditzen zaionean, beste Departamentu batzuen esku utzi dezake aipatu eskumena, kontuan harturik ondasunak afektatuak izanen dituen zerbitzuaren berezitasunak.

Foru Komunitateko bide sarea osatzen duten errepideen zerbitzu publikoari afektatuak geratuko diren ondasunak eskuratzearen tramitazioa ahalik eta azkarren egin dadin, komenigarria da ondasun horiek eskuratzeko eskumena bide sare hori kudeatzen duen Departamentuari ematea, beti ere ondasunak berrogeita hamar milioi pezeta bitartekoak badira.

Hori horrela, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko apirilaren hogeita zortzian egindako bilkuran hartu zuen Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua

Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuari ematen zaio eskumena kostubidez eskuratzeko Nafarroako Foru Komunitateko bide sarea osatzen duten errepideen zerbitzu publikoari afektatuak geratuko diren ondasunak, beti ere horien balioa berrogeita hamar milioi pezetatik gorakoa ez bada.

2. artikulua

Desjabetzapen prozeduren ondoriozko lur soberakinen eskuratzeak, baldin eta lur horiek ez bazaizkio errepideen zerbitzu publikoari afektatzen, Ekonomi eta Ogasun Departamentuan jakinarazi beharko dira, Nafarroako Foru Komunitatearen Ondareko ondasun eta eskubideen Inbentario Orokorrean sartu ahal izateko.

AZKEN XEDAPENA

AZKEN XEDAPENA

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko apirilaren hogeita zortzian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Ekonomi eta Ogasun kontseilaria, José María Aracama Yoldi.

Iragarkiaren kodea: A9703994

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web