(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

356/1997 FORU DEKRETUA, ABENDUAREN 1EKOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAREN ESPARRUAN HORMIGOIZKO OBRETAKO TEKNIKARIAREN TITULUARI DAGOKION ERDI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAREN CURRICULUMA EZARTZEN DUENA

BON N.º 24 - 25/02/1998



  XEDAPEN GEHIGARRIAK


  AZKEN XEDAPENAK

  I. ERASKINA

  II. ERASKINA. Hormigoizko Obretako heziketa zikloko lanbide moduluetan irakaslanean aritzen diren irakasleen espezialitateak

  III. ERASKINA. Ikasketa hauetarako gutxienez behar diren leku eta instalazioak


Atariko

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak laugarren artikuluan ezarri zuen Gobernuari dagokiola Estatu osoko gutxieneko ikasketak zehaztea, eta hezkuntza administrazioen eskumena dela beren menpeko lurraldeko curriculuma ezartzea. Halaber, 35. artikuluak zehaztu zuen Gobernuak ezarriko zituela lanbide heziketako ikasketetako tituluak, komunitate autonomoekin hitz egin ondoren.

Maiatzaren 7ko 676/1993 Errege Dekretuaren bitartez (1993-5-22ko "E.A.O."), Nafarroako Gobernuari dagokio eskudun den lurraldean curriculuma ezartzea, lanbide heziketako tituluei eta haiei dagozkien gutxieneko ikasketei buruzko jarraibide orokorrak ezarri ondoren, eta Hormigoizko Obretako teknikariaren titulua eta hari dagozkion gutxieneko ikasketak ezarri zituen abenduaren 17ko 2212/1993 Errege Dekretua argitaratu ondoren (1994-2-21eko "E.A.O."), eta kontuan hartuta bai Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoak 47. artikuluan bai eta irakaskuntza ez-unibertsitarioen gaietan Estatuko Administrazioaren eginkizun eta zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzea onesten duen abuztuaren 31ko 1070/1990 Errege Dekretuak xedatu dutena.

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak lanbide heziketaren alorrean berrikuntza sakona egiteari ekin zion, hezkuntza sistemaren eta produkzio sistemaren arteko erlazioak hobetuz eta ikasleek lantokietan presta daitezen bide emanez.

Lanbide heziketaren xedea da ikasleak prestatzea lanbide eremuetan jarduteko, bizitzan zehar gerta dakizkiekeen lan aldaketei egokitzeko behar duten prestakuntza balioanitza emanez. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasle guztiek jasotzen duten lanbide heziketa ere hartzen du barne, baita erdi eta goi mailako berariazko lanbide heziketa ere.

Berariazko lanbide heziketak antolamendu modularreko heziketa ziklo sail bat biltzen du. Ziklook iraupen ezberdinetakoak dira, lanbide heziketaren arlo ezberdinetako ezaguera-eremu teoriko-praktikoek osatuak. Berariazko lanbide heziketak gazteak lan munduan sartzea errazten du, lagungarria da hiritarren etengabeko prestakuntzarako eta produkzio sistemaren koalifikazio eskakizunari erantzuten dio.

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko Lege Organikoaren 4. artikuluari jarraikiz, curriculuma esaten zaio irakaskuntza arautzen duten hezkuntza sistemaren maila, etapa, ziklo, gradu eta mota bakoitzeko xede, eduki, baliabide pedagogiko eta ebaluazio irizpideen multzoari. Horrexegatik eta kontuan hartuta Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Heziketaren eta Arte Plastikoen eta Diseinuaren ikasketen egitura eta antolamenduari buruzko jarraibideak ezartzen dituen otsailaren 13ko 35/1995 Foru Dekretuak (Nafarroako ALDIZKARI OFIZIAL, 1995-3-10ekoa) horri dagokionez ezarri zituenak, Foru Dekretu honetan zehaztu dira gaitasun gisa adierazitako xedeak, modulu bakoitzari dagozkion edukiak eta ebaluazio irizpideak.

Lanbide modulu guztien xedeak, alegia, amaierako gaitasun gisa adierazitakoak eta Foru Dekretu honetan zehaztutakoak, curriculumaren gakoa dira. Ikasleen portaera definitzen dute lanbide gaitasunaren oinarrizko aspektuak lortzeko ezinbestekoak diren emaitza ebaluagarri gisa. Oinarrizko aspektu horiek tituludunen amankomuneko koalifikazioa segurtatzen dute, horixe baita titulua Estatu osoko lurraldeetan baliagarria izanen delako eta koalifikazioak Europakoen parekoak direlako bermea.

Curriculumaren edukiak amaierako gaitasunak erdiesteko ezinbestekoak dira eta, jeneralean, disziplinarteko izaera dute, tituluekin lotutako lanbide gaitasunaren jatorritik eratorritakoa. Lan munduan gaitasun unitate bakoitzak dituen balioak eta esanahiak eta lan teknikoaren balioaniztasun funtzional eta teknologikoaren premia gero eta biziagoak ekarri dute curriculumean jakintza teknologikoaren eremu ezberdinei loturiko edukiak sartzea, lanbidearen profil bakoitzaren azpian diren produkzio prozedurek bilduak.

Amaierako gaitasun bakoitzari dagozkion ebaluazio irizpideek bidea ematen dute amaierako gaitasun hori noraino lortu den egiaztatzeko, eta ebaluazio prozesuaren berariazko jarduerak zehazteko gida eta euskarria dira.

Aipatu heziketa zikloa irakasteko baimena duten ikastetxeek curriculuma garatuko dute, otsailaren 13ko 35/1995 Foru Dekretuaren V. Kapituluak ezarri bezala, heziketa zikloa osatzen duten lanbide moduluetako bakoitzaren curriculum proiektuak eta programazio didaktikoak eginez, eta, ebaluazioari doakionez, kontuan hartuz Nafarroako Foru Komunitatean Berariazko Lanbide Heziketa egiten ari den ikaslearen ebaluazio prozesua eta kreditazio akademikoa arautzen duen Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren uztailaren 11ko 426/1995 Foru Aginduak (Nafarroako ALDIZKARI OFIZIAL, 1995-9-4koa) xedatu zuena.

Hormigoizko Obretako teknikariaren lanbide gaitasunak, gaitasun unitatetan antolatuak, honakoak dira: hormigoizko obren antolamendua egitea; enkofratu, apeatu eta eskoratzeak egitea, armadurak egitea eta jartzea; hormigoia obran jartzea; aurrefabrikatuak erabiliz egiturazko elementuak jartzea; presiorik gabeko eroanbide linealak egitea; planean ezarritako segurtasun bitartekoak egiaztatzea; enpresa txiki edo tailerrean administrazioa, kudeaketa eta merkaturatzea egitea.

Hormigoizko Obretako teknikariaren lanbide tituluak prestakuntza beharrei erantzun nahi die eraikintzaren sektorean, burutzapen eremuetan.

Nagusiki azpisektore hauetan jardun dezake:

-Eraikintza: industri eraikinak, merkataritza eta zerbitzu eraikinak, eraikin bakanak, etxebizitzak eta birgaikuntza.

-Obra zibilak: aireportuak, errepideak, itsasoko obrak, lurpeko obrak, trenbideak, eroanbide linealak eta obra bereziak.

Prozesuetan hormigoizko aurrefabrikatuak, lur- eta ur- euskarriak eta abar behar duten beste produkzio sektoreetan.

Oro har, eraikintzako enpresa handi, ertain eta txikietan lan eginen du, eta inoiz bere kontura ere bai azpikontratari gisa.

Tituluaren profilean zehaztu eta adierazitako lanbide gaitasunak erantzuna izan nahi du lan teknikoak dituen prestakuntza beharrentzat, eginkizun hauek betetzeko: produkzioa/burutzapena, segurtasuna, kalitatea/lagin-bilketa eta obrako entseguak.

Teknika eta ezagutza teknologikoek hormigoizko obren, drenaien eta saneamenduen burutzapen eremua antzematen dute.

Horrenbestez, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak proposatuta eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko abenduaren bateko bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz, ondokoa

DEKRETATU DUT:

1. artikulua

Foru dekretu hau, Hormigoizko Obretako teknikariaren tituluari lotutako lanbide heziketako ikasketen curriculuma ezartzen duena, Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean aplikatuko da.

2. artikulua

Hormigoizko Obretako heziketa zikloa erdi mailako berariazko lanbide heziketan sartu behar da, eta 2.000 orduko iraupena du.

3. artikulua

Produkzio sistemaren erreferentzia, zikloaren xede orokorrak eta lanbide moduluak, haien iraupena, amaierako gaitasunak, ebaluazio irizpideak eta edukiak barne, Foru Dekretu honetako I. eraskinean ezarri dira.

4. artikulua

Hormigoizko Obretako teknikariaren tituluari dagozkion ikasketak ondoko lanbide moduluetan antolatuko dira:

1. Ikastetxeko prestakuntza:

- Hormigoizko obretako lanen antolamendua.

- Enkofratuak eta eskoratzeak.

- Armadurak.

- Hormigoia.

- Egitura aurrefabrikatuak.

- Presiorik gabeko eroanbide linealak.

- Segurtasuna eraikuntzan.

- Administrazioa, kudeaketa eta merkaturatzea enpresa txikietan.

- Lan prestakuntza eta orientazioa.

- Proiektu integratua.

2. Lantokietako prestakuntza:

- Lantokiko prestakuntza.

5. artikulua

Urriaren 6ko 1635/1995 Errege Dekretuak eta hura garatzen duten xedapen guztiek ezarritakoari jarraikiz, Foru Dekretu honetako II. eraskinean jarri dira Hormigoizko Obretako teknikariaren lanbide heziketako tituluaren ikasketek osatzen duten curriculumaren lanbide modulu bakoitza irakasteko irakasleek behar dituzten espezialitateak, izan ere, errege dekretu harexetan Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoak atxiki baitzitzaizkien lanbide heziketako berariazko espezialitateei.

6. artikulua

Ikastetxeek beharrezkoa den autonomia pedagogikoa izanen dute ikasketak garatzeko eta haiek ingurune sozioekonomiko, kultural eta profesionalaren ezaugarriei egokitzeko, Foru Dekretu honetan ezarritakoaren esparruan.

Ikastetxeek Hormigoizko Obretako teknikariaren lanbide heziketako tituluari dagozkion ikasketak zehaztu eta garatuko dituzte, nola eta Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuaren esparru orokorrean ikasleen beharrak beteko dituen heziketa zikloaren Curriculum Proiektua eginez.

Aurreko lerroaldean aipatu den Curriculum Proiektua garatzeko, kontuan hartu beharko da Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean Bigarren Hezkuntzako Institutuen Erregelamendu Organikoak horri buruz dioena.

7. artikulua

Hormigoizko Obretako erdi mailako heziketa zikloa irakasten duten ikastetxeetako Departamentuek lanbide moduluetako programazioak eginen dituzte. Programazio horiek ondokoak bildu beharko dituzte, gutxienez: ikastetxearen inguru sozioekonomiko eta kulturalari eta ikasleen ezaugarriei egokitutako lanbide moduluen amaierako gaitasunak, edukien banaketa eta garapenak, izaera orokorreko oinarri metodologikoak, ebaluazio prozesuari buruzko irizpideak eta ikasleek erabiliko dituzten material didaktikoak.

8. artikulua

Hormigoizko Obretako erdi mailako heziketa zikloaren ikasketak ebaluatzeko, kontuan hartuko dira lanbide moduluetan ezarritako amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak, eta heziketa zikloaren helburu orokorrak, Nafarroako Foru Komunitatean Berariazko Lanbide Heziketako ikasleen ebaluazio prozesua eta kreditazio akademikoa arautzen dituen Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren uztailaren 11ko 426/1995 Foru Aginduak ezarri zuenari jarraikiz.

9. artikulua

Hormigoizko Obretako erdi mailako heziketa zikloaren ikasketak egin ahal izanen dituzte Bigarren Hezkuntzako Gradudun titulua duten ikasleek.

10. artikulua

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Legearen 32. artikuluak ezarritakoari jarraikiz, modua izanen da Hormigoizko Obretako erdi mailako heziketa zikloan sartu ahal izateko, nahiz eta ezarritako baldintza akademikoak ez bete. Horretarako, ikaslegaiak Gizarte Bermerako Egitarauren bat "gai" kalifikazioarekin gainditua izan beharko du, edo bestela hamazortzi urte eduki beharko ditu, edo zikloa hasten duen urte naturalean betetzeko izan, eta gainera, nolanahi ere, sartzeko proba bat gainditu beharko du erakusteko Hormigoizko Obretako teknikariaren tituluari dagozkion ikasketak aprobetxamendu onez ikasteko ezagutza eta gaitasun nahikoak dituela.

Ikastetxeek Hormigoizko Obretako erdi mailako heziketa zikloan sartzeko proba antolatu eta ebaluatuko dute, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak ezarriko dituen arauei jarraikiz.

Sartzeko proba osorik egin beharretik salbuetsi ahal izanen dira gizarte bermerako egitarauren bati edo arautu gabeko beste heziketa-ekimenen bati dagozkion ikasketen helburuak lortuak dituzten ikaslegaiak. Hezkuntza eta Kultura Departamentuak adieraziko du gizarte bermerako zein egitarauk eta zein heziketa-ekimenek emanen duten bidea sarrera-proba osorik egin beharrik ez izateko.

11. artikulua

1/1990 Legearen 35. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Hormigoizko Obretako erdi mailako heziketa zikloari dagozkien ikasketak gainditzen dituzten ikasleek Hormigoizko Obretako teknikariaren titulua jasoko dute.

Aurreko atalean aipatutako titulua erdiesteko beharrezkoa izanen da Hormigoizko Obretako erdi mailako heziketa zikloaren lanbide modulu guztiak gainditzea.

12. artikulua

Honako hauek dira zereginetako lanbide heziketarekin baliokidetu daitezkeen lanbide moduluak:

- Enkofratuak eta eskoratzeak.

- Armadurak.

- Hormigoia.

- Egitura aurrefabrikatuak.

- Presiorik gabeko eroanbide linealak.

- Administrazioa, kudeaketa eta merkaturatzea enpresa txikietan.

13. artikulua

Ondokoak dira laneko praktikarekin korrespondentzia izan dezaketen lanbide moduluak:

- Enkofratuak eta eskoratzeak.

- Armadurak.

- Hormigoia.

- Egitura aurrefabrikatuak.

- Presiorik gabeko eroanbide linealak.

- Lanlekuko lan prestakuntza.

- Lanlekuko lan prestakuntza eta orientazioa.

14. artikulua

Hormigoizko Obretako teknikariaren tituluaren jabe diren ikasleek bidea izanen dute Batxilergoko ondoko ikasketetara pasatzeko:

- Teknologia.

15. artikulua

Ikastetxeei Hormigoizko Obretako teknikariaren lanbide heziketako tituluari dagozkion ikasketak irakasteko baimena emanen zaie, bai ikastetxe pribatuei ikasketak irakasteko baimena emateko prozedura ezarri zuen uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuan, bai araubide orokorreko ikasketa ez-unibertsitarioak irakasten dituzten ikastetxeetako gutxieneko baldintzak ezarri zituen ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretuan bai eta hura garatzen duten xedapen guztietan ezarritakoari jarraikiz, aipatu Errege Dekretuaren 34. artikuluaren arabera. Gutxienez behar diren leku eta instalazioak foru dekretu honetako III. eraskinean ageri dira.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehena

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak Foru Dekretu honek aipatzen duen curriculuma egokitu ahal izanen du, helduen hezkuntzarako antolamenduaren eta metodologiaren betebeharrei jarraikiz, bai irakastokiko hezkuntzaren modalitatean bai urrutiko hezkuntzarenean. Halaber, curriculuma hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen berezitasunetara moldatu ahal izanen da.

Bigarrena

Foru Dekretu honetako 9. eta 10. artikuluek aipatzen dituzten ikasleez gain, ondotik adieraziko diren egoeretan dauden ikasleek egin ahal izanen dituzte Hormigoizko Obretako erdi mailako heziketa zikloaren ikasketak:

a) Irakaskuntza Ertainen Erreforma Esperimetaleko lehen zikloko 1. eta 2.a gainditua izatea.

b) Lehen Mailako Lanbide Heziketako teknikari laguntzailearen tituluaren jabe izatea.

c) Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko lehen eta bigarren ikasmailak gaindituak izatea.

d) Arte Aplikatuen eta Arte Lanbideen Eskoletako espezialitateen ikasmaila komunak gaindituak izatea.

Hori guztia bat dator Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren uztailaren 20ko 444/1995 Foru Aginduak xedatutakoarekin (Nafarroako ALDIZKARI OFIZIAL, 1995-9-4koa). Agindu horrek jarraibideak eman zituen Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak ezarri zituen Berariazko Lanbide Heziketako heziketa zikloak aurretiaz ezar zitezen.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena

Baimena ematen zaio Hezkuntza eta Kultura kontseilariari Foru Dekretu hau burutu eta garatzeko behar diren xedapen guztiak eman ditzan.

Bigarrena

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean osorik argitara eman eta biharamunetik hasita izanen du indarra.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko abenduaren batean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

I. ERASKINA

I. ERASKINA

1. Produkzio sistemaren erreferentzia.

1.1. Lanbide profila.

1.1.1. Gaitasun orokorra.

Hormigoizko obretan eta presiorik gabeko eroanbide linealetan enkofratu, apeatu eta eskoratzeak egitea, armadurak egitea eta hormigoia obran jartzea antolatu eta burutzea ezarrita dauden segurtasun eta kalitate baldintzetan, eta obraren segurtasunerako bitartekoak egiaztatu eta atontzea.

1.1.2. Lanbide gaitasunak.

-Hormigoizko obretako lanei eta hauen kontrolari loturik dagoen informazioa eta, oro har, sinbolo lengoaia ulertu eta interpretatzea.

-Hormigoizko obretan apeo, eskoratze, enkofratze, armatze, hormigoia obran jartze eta presiorik gabeko eroanbide linealak eraikitzea antolatu eta banatzea, horiek guztiak kontrolatzea, ekoizpenari buruzko datuak erregistratzea eta laneko inguruabarrak eta anomaliei buruzko informazioa ematea.

-Enkofratze, apeo eta eskoratze eragiketak egitea, horretarako behar diren tresnak, bitartekoak eta materialak prestatzea eta mantentzea, behar diren segurtasun-neurriak jartzea eta ezarritako kalitate-maila lortzea.

-Armadurak gertutzea eta jartzea, horretarako behar diren tresnak, bitartekoak eta materialak prestatzea eta mantentzea, behar diren segurtasun-neurriak jartzea eta ezarritako kalitate-maila lortzea.

-Egiturazko obrak egitea, horretarako behar diren tresnak, bitartekoak eta materialak prestatzea eta mantentzea, behar diren segurtasun-neurriak jartzea eta ezarritako kalitate-maila lortzea.

-Presiorik gabeko eroanbide linealen alorreko obrak egitea, horretarako behar diren tresnak, bitartekoak eta materialak prestatzea eta mantentzea, behar diren segurtasun-neurriak jartzea eta ezarritako kalitate-maila lortzea.

-Obran hormigoia jartzea, horretarako behar diren tresnak, bitartekoak eta materialak prestatzea eta mantentzea, behar diren segurtasun-neurriak jartzea eta ezarritako kalitate-maila lortzea.

-Bitarteko osagarriak eta segurtasunekoak muntatu eta desmuntatzea eta behar bezala instalaturik daudela egiaztatzea.

-Eraikuntzako enpresa edo tailer txikia administratu, kudeatu eta bertako produktuak merkaturatzea, legez dituen betebeharrak ezagutzen eta betetzen dituela.

-Partaide den produkzio-prozesuaren faseen ikuspegi orokor eta koordinatua edukitzea.

-Lan-egoera berrietara moldatzea, lanbideko tekniken aldakuntzek horretara behartuz gero.

-Lantaldeko kideekin harreman onak edukitzea. Taldeak esleiturik dituen helburuak lortzen ahalegintzea, taldekideen lana aintzatestea, guztien zereginen antolaketa eta garapenean ekimenez parte hartzea, eragozpenak gainditzen laguntzea eta lankide zein menpekoen iritziak begirunez hartzea.

-Lanean diharduela lankideekin komunikazio erraza edukitzea, batez ere lantaldekoen arteko koordinazio estua behar duten lanetan. Aginduak eta informazioa ulertarazi behar dizkie, jarraipideak argi eta bizkor azaldu, eta zereginen batean arazoak sortzen direnean laguntza eskatu behar die adituak diren taldekideei.

-Beste hainbat eginkizun, askotariko teknika edo/eta funtzioak barne hartzen dituztenak, bere kabuz betetzea, lanbideko teknikak erabiliz eta ezarrita dauden metodoei loturik.

-Arazoak konpontzea eta bakarkako erabakiak hartzea, bere gaitasunen eremuan ezarrita dauden arauak edo aurrekariak kontuan hartuta. Erabaki horiek diru edo segurtasunaren aldetik garrantzizko ondoreak izanen dituztela uste izanez gero, kontsultatu egin behar ditu.

Erantzukizuna eta autonomia.

Hormigoizko obretako teknikaria bere koalifikazio-maila bera duen lantalderen batean sartuko da ziur aski (eraikintzako eragiketa eta mantenimendurako teknikariak eta igeltsaritzako obretako teknikariak) edo bestela burdinlariak, ekonkofratzaileak eta antzekoak dauden talderen batean. Dena dela, teknologia anitzetarako gaitasuna eta prestakuntza dituenez gero, horrelako lanen koordinazio edo zuzendaritzan jardun ahal izanen du, maila ertaineko arduradun baten zuzendaritzapean, eta berau, berriz, burutzapenaren arduradunaren (obra zuzendariaren) menpean arituko da. Beraz, teknikaria organikoki bion menpe arituko da.

Teknikari honek autonomia dauka ondorengo funtzio edo jarduerak egiteko:

Bitarteko osagarri normalizatuak antolatu eta instalatzea. Planean segurtasuna zaintzeko ezarritako bitartekoak antolatu eta egiaztatzea. Egitarauan ezarritako lanak burutzea, obraren planoen arabera. Lanari buruzko gaztiguak idaztea. Tresnak prestatu eta mantentzea eta lansaio amaierako lanak egitea.

Laguntza jasotzen ahal du ondorengoak egiteko:

Obrak burutzeko metodoak zehaztu. Agiri grafikoak interpretatu. Kalitate-kontroletarako laginak bildu. Ekipoak eta instalazioak prestatu. Agiri grafikoetan azaltzen ez diren gorabehera edo xehetasunak ebatzi.

Laguntza jaso behar du ondorengoak egiteko:

Zuinketak egiaztatu. Bitarteko osagarri bereziak antolatu eta instalatu. Segurtasun-neurriak ikuskatu. Kalitate-maila ikuskatu. Obra-tailerrak kokatu eta antolatu. Prozesuen hurrenkera eta epeak ezarri.

1.1.3. Gaitasun unitateak.

1. Hormigoizko obretako lanak antolatzea.

2. Enkofratzea, apeatzea eta eskoratzea.

3. Armadurak gertutzea eta jartzea.

4. Obran hormigoia jartzea.

5. Aurrefabrikatuak erabiliz egiturazko elementuak eraikitzea.

6. Presiorik gabeko eroanbide linealak egitea.

7. Planean ezarritako segurtasun-bitartekoak egiaztatzea.

8. Enpresa txiki edo tailerrean administrazioa, kudeaketa eta merkaturatzea egitea.

1.1.4. Lanbide eremuak eta errealizazioak.

1. gaitasun unitatea: hormigoizko obretako lanak antolatzea.

a) Errealizazioak eta errealizazio irizpideak.

1.1. Bere ardurapeko obrak egokiro zuinkatzea, hala denean oinarrizko zuinketak egiten dituen arduradunarekin lankidetzan arituz, eta egunero egin beharreko lanak zuinketen arabera zehaztea.

-Zuinketarako erabiltzen diren euskarriak behar bezala finkatuta daude eta lan egiteko edo materialak biltzeko guneetatik behar besteko distantziara jarri dira obrako langile eta makinen joan-etorri, maniobra eta lanak eragotz ez ditzaten.

-Zuinketaren emaitza diren ohar grafikoak argiak, irakurterrazak eta iraunkorrak dira.

-Zuinketan planoko neurri berak erabili dira, eskatzen den adinako doitasunez.

-Zuinketa osagarriak beti ere zuinketa nagusiaren arabera egiten dira, ahalik eta oker gutxien egiteko.

1.2. Lan-lekuak eta burdinlarientzako eta enkofratzaileentzako tailerrak atontzea eta beroriek zein materialen bilguneak non kokatu behar diren zehaztea, obraren segurtasun-planaren arabera, eta lanak ahalik eta erosoen eta joan-etorri laburrenak eginez burutu ahal izateko moduan.

-Lanetako seinaleak ondo finkaturik daude, garbi ikusten dira, are gauez, arriskupeko inguru osoa mugatzen dute eta behar beste denbora irauten ahal dut eraginkortasunik galdu gabe.

-Hesia obrak hasi baino lehenago jarri da, ezarritako garaian. Zehaztu diren ezaugarriak ditu, orube osoa inguratzen du eta eskatzen den gutxieneko altuera badu. Obrako langileek eta makinek sarrera bana dute.

-Obra inguruko instalazio guztiak sumatu, seinaleztatu eta mugatu dira, eta horietakoren bat desbideratu edo deuseztatu beharra izan denean sasoi eta era egokietan egin da.

-Lurzati eta eraikuntza mugakideak egokiro euskarritu, apeatu edo egonkortu dira.

-Taldea babesteko neurriak, sareak eta hegalak adibidez, lanei ekin baino behar beste denbora lehenago jarri dira, ez dituzte lanak eragozten eta obraren segurtasun-planaren zehaztapenak betetzen dituzte.

-Lan-lekuak nahikoa argiztaturik eta aireztaturik daude eta inguruetan materialen bilgune egokiak, seguruak eta hornitzeko errazak dituzte.

-Bitarteko osagarriak, hala nola, aldamioak, plataformak, eskailerak eta jasogailuak, behar bezala instalatu dira eta erabiltzeko gertutu dira.

-Obrarako behin-behineko instalazioak segurtasun-planean zehaztutako garaian eta moduan antolatu dira eta hala mantentzen dira.

-Atontze lanak egiteko beharra edo beste premiaren bat sortzen denean garaiz jakinarazten da, arazoa ikuskatu, ebatzi edota manuzko lizentzia eta baimenak eskuratu ahal izan daitezen.

-Makinetarako ezarri diren gurpil-bideak behar bezala seinalizaturik daude, uneoro daude erabilgai eta iragazten den ura edo euri-ura hustutea ahalditzen dute.

1.3. Obraren garrantziaren arabera, enkofratze, burdinlanen eta hormigoitze produkzioa moldatzea, finkatzea edo aldaraztea. Lanen erritmoa eta materialen edo produktu erdigertutuen bilketa obra osoaren erritmoari egokitzea.

-Ekipo eta taldeen ezaugarriak zuzen aukeratu dira nahi den etekina lortzeko.

-Epe laburrerako plangintzan kontuan hartu dira lan bakoitzaren parametro bereziak (nahitaez geldialdia eta ikuskapena egin beharreko uneak, itxaronaldiak, enkofratuen fraguatze eta lehortze denborak, enkofratuak berriz erabiltzea, juntagintza...), baita ekipoak, taldeak eta beharrezko bitartekoak ere; baliabideen erabilera hobetu eta itxaronaldiak laburtu egin dira.

-Lanen aurrerabidean oztopoak sortzen direnean zentzuzko irtenbideak bilatuz edo/eta baliabideak trukatuz gainditzen dira.

-Hornigairik falta izan ez dadin neurriak hartu dira eta materialen bilketa kontrolatu da.

1.4. Burdinlari, enkofratzaile eta hormigoiolariei egunero lanak banatzea, egin beharreko lanaren xehetasunak azaltzea eta lanak dituen arriskuen eta babes neurrien berri ematea.

-Lantaldeak egokiro banatu dira lan-lekuetan, eta behar dituzten bitarteko eta materialak gainbegiratu egin dira.

-Lanen plangintzan zehaztu diren produkzio beharrizanen arabera lantalde handiagoak edo txikiagoak osatu dira.

-Lanerako aginduak "in situ", argiro eta labur azaldu dira. Zehatz adierazi da zein metodo erabili, prozedura egokiak zeintzuk diren eta eskuratu nahi den produkzioaren ezaugarri koalitatiboak eta koantitatiboak, horretarako banakapen planoak erabiliz; halaber, armadurak edo egiturazko elementu aurrefabrikatuak non jarri, enkofratu, apeo edo eskoratzeen obrako planoak eta, oro har, xehekapen planoak hartuko dira kontuan.

-Egin beharreko lanak obraren segurtasun-planaren arabera zein arrisku dituen begiratu da, bestelako arriskuak ere kontuan hartu dira eta langileei era egokian jakinarazi zaizkie.

1.5. Talde edo tailerren ekoizpena egunero kontrolatzea, lanari buruzko gaztiguen laburpenak egitea, lortutako etekina espero zenarekin alderatzea, eta obraren plangintzaren jarraipenaren arduradunari guztiaren berri ematea.

-Obran ari diren taldeen benetako etekinkortasuna behar bezain sarri kontrolatu da eta beharrezkoa izan denean produkzioa aurrez ezarritako mailari egokitu zaio.

-Lanari buruzko gaztiguen laburpenetan behar beste informazio jaso da ondorengoak ezagutarazteko: zein ekipo erabili diren, zein obra-unitateri ekin zaion, zein zati burutu den eta aurrez ezarritako produkzioa zein den.

-Obraren burutzapenean desbideraketaren bat gertatu denean egokiro jakinarazi zaio plangintzaren jarraipenaren arduradunari, zergatik gertatu bide den adierazi zaio eta zentzuzko konponbideak proposatu zaizkio.

-Behar izan denean, obra burutzeko beste sistemak batzuk proposatu dira baliabideen erabilera eta ekoizpena hobetu ahal izateko. Behar ziren prozedura eta bitartekoen berri eman da eta kostuen lehen azterketa aurkeztu da.

-Lansaio hasierako eta amaierako zereginak gainikusi dira. Gorabeherak jakinarazteko eta materialak, ekipoak edo ordezko piezak eskatzeko gaztiguak bildu dira tramita daitezen.

1.6. Obrako entseiuak edo zamaketa frogak egitea eta materialen eta hormigoia duren probeten laginak bildu eta zaintzea kalitate-planean zehaztutako eran.

-Lagin edo probetak zehazturik edo/eta normalizaturik dauden prozeduren bidez bildu, behar bezala identifikatu eta biltegiratu dira eta kontrolatu behar dituztenei eman zaizkie, laginketa-planetan ezarritakoa betez.

-Obra-entseiuen eta zama-proben emaitzak behar bezala jakinarazi dira eta behar izan denean lanak badaezpada etenarazi edo partidak atzera bota dira.

-Jaso diren produktu edo materialen homologazio-zigiluek obraren kalitate-planean ezarritako zehaztapenak betetzen dituztela egiaztatu da, zigiluak artxibatu egin dira eta burutzapenaren ardunadunari helarazi zaizkio. Zehaztapen horiek betetzen ez zituzten partidak atzera bota dira.

1.7. Azpikontratatu beharreko lanak egokiro baloratzea, proiektuaren zehaztapenen arabera, eta behar diren obra-neurketak eta kubikazioak egitea.

-Obra-unitateen multzoak egin beharreko lan guztiak biltzen ditu.

-Obra-unitateak kapituluka antolatu dira, argi eta labur azaldu dira, neurketarako irizpide egokia ezarri zaie eta bat datoz zehaztapenekin.

-Planoetan edo obran bertan egindako neurketak argiro azaldu dira horretarako egin den agirian, neurtu diren unitateetan kokatu dira eta elkarrekin aldera daitezke.

-Prezio xehekatuak bat datoz ezarrita dauden etekinekin eta neurtu den obra-unitateari buruzko zehaztapenekin.

-Obraren kapituluetan eta kapituluen laburpen-koadroan guztirako zenbatekoak egokiro jarri dira.

1.8. Molde eta armaduren kokaera kontrolatzea, hormigoitze eragiketak koordinatzea eta horrek ondutzeko behar dituen beharrezko neurriak antolatzea, behar den gainikuspena edo baimena eskatzea eta agertzen diren gorabeherak jakinaraztea edo konpontzea.

-Aginduak argiak dira eta komunikatzeko seinaleak era egokian interpretatu dira.

-Molde edo enkofratuen kokaera, mihiztaketa eta neurriak muntaketa planoetan ezarri denari doituta daudela frogatuko da, zilegi den jasamenarekin alegia eta zurruntasun, egonkortasun eta estankotasun egokia dutela.

-Apeatu eta eskoratuen kokapenarekin zilegi izanen da lanekin aurrera egitea eta muntaketa planoetan ezarri denari doituta daudela frogatuko da, zilegi den jasamenarekin alegia; elementu horiek beharrezko denboran egonkor eta zurrun artatuko direla bermatuko da.

-Enkofratu, apeatu edo eskoratuak kentzea eta garbitzea ez da aurreikusi den data baino lehenago eginen eta horiek berriz erabiltzeko eragiketak eginen dira.

-Armaduren mota, diametroa, gertuketa eta kokapena planoetan ezarri dena izanen da, araudi zehatzetan ezarri dena beteko dute eta horien bilketak pieza armatuen garraioa eta pieza armatuen hormigoiketa bideratuko du.

-Hormigoiketa sakabanatzea eta onartezina den mugimendua saihesteko beharrezko baldintzetan eginen da; orea ezarrita dagoen metodo eta denboretan hedatu eta trinkotuko da; ertzak zainduko dira eta, hala denean, hartzeko behar dituen neurriak burutuko dira trinkotuko dela bermatzeko.

-Norbanakoen eta taldeen babeserako neurriak frogatuko dira; halaber, lanen seinalizazioa, ebakuazioak egitekoak eta berariazko arriskua duten lanetarako alerta seinaleak frogatuko dira.

b) Lanbide eremua.

Produkzio bitartekoak: Zuinketak egiteko gaiak, erremintak eta tresna xeheak. Obra-entseiuak eta zama-frogak egiteko aparatu xeheak. Taldea eta norbera babesteko bitartekoak. Bitarteko osagarriak. Behin-behineko instalazioak. Obra-tailerrak. Makina eta erreminta bereziak.

Tarteko materialak eta produktuak: Obraren zuinketak. Lan-lekuak atontzea. Epe laburrerako plangintza.

Lanaren emaitza nagusiak: Lana eta baliabideak banatzea. Ekoizpena kontrolatzea. Azpikontratatu behar diren lanak baloratzea. Aldikako txostenak egitea.

Prozesuak, metodoak eta prozedurak: Zuinketarako prozedurak. Materialak jasotzeko arauak. Obra-entseiuak eta zama-frogak egiteko arauak. Proiektuen interpretazioa. Hormigoien dosifikazioa.

Informazioa, jatorria, mota eta euskarria: Obra-planoa. Obraren plangintza. Obrako segurtasun-plana. Obrako kalitate-plana.

2. gaitasun unitatea: enkofratzea, apeatzea eta eskoratzea.

a) Errealizazioak eta errealizazio irizpideak.

2.1. Erremintak, ekipoak, materialak eta bitarteko osagarriak gertutzea eta mantentzea, beharrezkoak diren neurriak eta segurtasunerako baliabideak prestatzea eta egunaren bukaeran egin behar direnak eginez.

-Aginduak, hala ahozkoak nola idatzizkoak, eta agiri grafikoak zuzen interpretatu dira eta laneko gaztiguak era argian eta zehatzean idatzi dira.

-Erreminta, material eta bitarteko osagarriak aproposak dira eta lana bukatu denean era egokian bildu eta biltegiratu dira.

-Aplikatu diren segurtasun neurriak segurtasun planean ezarri direnekin bat datoz.

-Hala norberaren nola taldearen segurtasunerako arauak bete dira eta lan egiteko esparrua arriskurik gabe mantendu da; halaber, gainerako botigo eta ofizioekiko lankidetzak ez du lana eragotzi.

2.2. Enkofratuak eraikitzea eta jartzea, bitartekoak erarik egokienean erabiltzea eta hori guztia segurtasun baldintzetan egitea.

-Molde eta zinbrien neurriak muntaketarako planoetan ezarri direnak izanen dira, aurreikusi den jasamenarekin alegia.

-Elementuen mihiztaketak multzoaren estankotasuna eta zurruntasuna bermatuko du.

-Molde eta zinbrien kokaera muntaketarako planoetan ezarri direnak izanen da, aurreikusi den jasamenarekin alegia.

-Apeatuak multzoaren egonkortasuna eta zurruntasuna bermatuko du.

-Zinbria edo moldeak ez du kalterik jaso lekualdaketan.

-Bidezko segurtasun neurriak identifikatu eta aplikatu dira.

2.3. Enkofratu aurrefabrikatuak mihiztatzea, fabrikatzaileak ezarri dituen arauak zainduz eta hori segurtasun baldintzak betez egitea.

-Molde eta zinbrien neurriak muntaketarako planoetan ezarri direnak izanen dira, aurreikusi den jasamenarekin alegia.

-Elementuen mihiztaketak multzoaren estankotasuna eta zurruntasuna bermatuko du.

-Molde eta zinbrien kokaera muntaketarako planoetan ezarri direnak izanen da, aurreikusi den jasamenarekin alegia.

-Apeatuak multzoaren egonkortasuna eta zurruntasuna bermatuko du.

-Zinbria edo moldeak ez du kalterik jaso lekualdaketan.

-Bidezko segurtasun neurriak identifikatu eta aplikatu dira.

2.4. Enkofratuak eta obrako elementuak apeatzea, elementu horiei zurruntasun egokia ematea eta eta hori segurtasun baldintzak betez egitea.

-Apeoen kopurua, ebakidura eta euren arteko distantzia muntaketa planoetan ezarri direnak izanen dira.

-Elementuen mihiztaketak multzoaren egonkortasuna eta zurruntasuna bermatuko du, baita zamen transmisio egokia ere.

-Apeatuaren kokaera planoetan ezarri dena izanen da.

-Euskarriaren oinarria era egokian sendotu da eta apeatua artze jarrita dago.

-Bidezko segurtasun neurriak identifikatu eta aplikatu dira.

2.5. Enkofratuak kentzea, garbitzea eta berreskuratzea eta baita biltegiratzea ere, hori guztia aurreikusi den eran, berriz erabiltzea eskuratzeko moduan eta segurtasun baldintzak betez.

-Enkofratua ez da kendu aurreikusi den eguna baino lehenago.

-Apeatua eratzen duten elementuek ez dute kalterik jaso eta ez dira aurreikusi dena baino lehenago kendu.

-Enkofratuak era egokian kendu, garbitu eta biltegiratu dira, gero berriz erabiltzea bermatzeko moduan alegia.

-Bidezko segurtasun neurriak identifikatu eta aplikatu dira.

2.6. Eskoratuak eraikitzea, mihiztea eta jartzea, lurrak era egokian eutsiz eta segurtasun baldintzak betez.

-Eskorratze lanak gainerako prozesu guztiarekin bat dator.

-Eskotaru diren elementueak beharrezko egonkortasuna dute.

-Eskotaru diren elementuek ez dute lanen martxa arrunta eragotziko.

-Eskoratzeak zehaztapenak bete ditu kokapen, material eta metodoei dagokienean.

-Bidezko segurtasun neurriak identifikatu eta aplikatu dira.

2.7. Apeatuak kentzea, garbitzea eta berreskuratzea eta baita biltegiratzea ere, hori guztia egonkortasuna ukitu gabe eta berriz erabiltzea eskuratzeko moduan eta segurtasun baldintzak betez.

-Eskoratua ez da kendu behin betiko sendoketa baino lehenago.

-Eskoratua ez da kendu aurreikusi den eguna baino lehenago.

-Eskoratuan apeamendua eratzen duten elementuak era egokian kendu dira, eragiketaren segurtasuna eta horien elementuak berriz erabiltzea bermatuz alegia.

-Eskoratutako osagaien edota apeamenduen oreka egiztatu da.

-Bidezko segurtasun neurriak identifikatu eta aplikatu dira.

b) Lanbide eremua.

Produkzio bitartekoak: zurkaitzak, tabloiak, profilak, ardatz-txikiak, estropuak eta falkak; giltzak, gidak, traktelak, polipastoak, katuak, bandarriak, mailuak, zerroteak, mahaiko zerra, beruna, eskuadra, nibela, espatula, azkazal-barra eta zinta metrikoa; bitarteko osagarriak, adibidez aldamio normalizatuak; norbanakoa babesteko bitartekoak, adibidez kaskoa, eskularruak eta segurtasun-gerrikoa; taldea bebesteko bitartekoak, hala nola, sartzeko eta ateratzeko eskailerak, sareak eta babeserako estalpeak.

Materialak: zura, altzairuzko txapa, enkofratuak kentzeko elementuak, torlojuak eta iltzeak.

Tarteko produktuak: enkofratuak egiteko panelak; hodi-egiturak

zinbriak; eskoratzeak.

Lanaren emaitza nagusiak: Produktuak edo/eta zerbitzuak: hormigoirako enkofratu artezak edo bihurriak; goi elementuen apeatuak; zangetan eta indusketetan erabiltzeko babesak.

Prozesuak, metodoak eta prozedurak: Multzo osoaren zuinketa; igogailuen erabilera.

Informazioa: jatorria, mota eta euskarria: Agiri grafikoak; laneko eta inguruabarrei buruzko gaztiguak.

3. gaitasun unitatea: armadurak egitea eta jartzea.

a) Errealizazioak eta errealizazio irizpideak.

3.1. Erremintak, ekipoak, materialak eta bitarteko osagarriak gertutzea eta mantentzea, beharrezkoak diren neurriak eta segurtasunerako baliabideak prestatzea eta egunaren bukaeran egin behar direnak eginez.

-Aginduak, hala ahozkoak nola idatzizkoak, eta agiri grafikoak zuzen interpretatu dira eta laneko gaztiguak era argian eta zehatzean idatzi dira.

-Erreminta, material eta bitarteko osagarriak aproposak dira eta lana bukatu denean era egokian bildu eta biltegiratu dira.

-Aplikatu diren segurtasun neurriak segurtasun planean ezarri direnekin bat datoz.

-Hala norberaren nola taldearen segurtasunerako arauak bete dira eta lan egiteko esparrua arriskurik gabe mantendu da; halaber, gainerako botigo eta ofizioekiko lankidetzak ez du lana eragotzi.

3.2. Armadurak hala tailerrean nola obran eraikitzea, altzairua gertutuzeta, hori guztia. araudian ezarri dena betez eta segurtasun baldintzetan egitea.

-Barrak aurrez ezarri diren diametro eta motakoak dira, eskatzen den luzera dute eta ebakia garbia eta perpendikularra da.

-Tolesdura neurrian eginen da, arauak ezarri dituen zehaztapenak betez.

-Elementuak lotu eta armadura kendu ondoren barrak ezin dira mugitu.

-Armadura osoak zehatz betetzen ditu planoan ezarri diren zehaztapen tekniko guztiak.

-Bidezko segurtasun neurriak identifikatu eta aplikatu dira.

3.3. Piezak hala tailerrean nola obran armatzea, armadurak araudian ezarri dena betez eta segurtasun baldintzetan eraikiz.

-Garraiatu ondoren armadurak ez du aldarazpen geometriko jasanezinik jaso.

-Armadura egokia da izanen duen kokapenari dagokionean eta garbi eta oxidorik gabe dago.

-Armadurak, moldearen barruan jarri ondoren, lotura, distantzia eta itxaronaldiei buruzko zehaztapenak beteko ditu.

-Hormigoia obran jarriko den unean armadurak ez du arauetatik kanpoko aldarazpenik jasanen.

-Bidezko segurtasun neurriak identifikatu eta aplikatu dira.

3.4. Jazargo handiko piezak eskuratu dira, horretarako armadura teinkatuz, eta hori guztia araudian ezarri dena betez eta segurtasun baldintzetan.

-Erabili den prozedura horretarako ezarri dena da.

-Armaduren tentsioa ezarri diren mugen barruan dago eta behar den iraupenean mantendu da.

-Bidezko segurtasun neurriak identifikatu eta aplikatu dira.

b) Lanbide eremua.

Produkzio bitartekoak: metalkin, tolesgailua, aliketa, tanazak, grifa, azkazal-barra aurreteinkatzeko katuak, enfilagailuak eta injektagailuak; soldadura ekipoak, gidak; bitarteko osagarriak, adibidez aldamio normalizatuak; norbanakoa babesteko bitartekoak, adibidez kaskoa, eskularruak eta botak; taldea bebesteko bitartekoak, hala nola, sartzeko eta ateratzeko eskailerak, sareak eta babeserako estalpeak; igeltseroaren nibela eta zinta metrikoa.

Materialak: lotzeko burdin-haria, elektrodoak eta altzairua.

Tarteko produktuak: altzairuzko parrilak; metalkinezko modulu aurrefabrikatuak; barra konformatuak.

Lanaren emaitza nagusiak: Produktuak edo/eta zerbitzuak: harien estalkiak jartzea, kableak teinkatzea eta injektatzea.

Prozesuak, metodoak eta prozedurak: Materiala biltzea eta prestatzea; biribilak ebaki eta tolestea; biribilak lotu eta soldatzea; estalkien loturak; kableen enfilatu eta teinkatzea; armadurak moldean jartzea.

Informazioa: jatorria, mota eta euskarria: Agiri grafikoak; laneko eta inguruabarrei buruzko gaztiguak.

4. gaitasun unitatea: Obran hormigoia jartzea.

a) Errealizazioak eta errealizazio irizpideak.

4.1. Erremintak, ekipoak, materialak eta bitarteko osagarriak gertutzea eta mantentzea, beharrezkoak diren neurriak eta segurtasunerako baliabideak prestatzea eta egunaren bukaeran egin behar direnak eginez.

-Aginduak, hala ahozkoak nola idatzizkoak, eta agiri grafikoak zuzen interpretatu dira eta laneko gaztiguak era argian eta zehatzean idatzi dira.

-Erreminta, material eta bitarteko osagarriak aproposak dira eta lana bukatu denean era egokian bildu eta biltegiratu dira.

-Aplikatu diren segurtasun neurriak segurtasun planean ezarri direnekin bat datoz.

-Hala norberaren nola taldearen segurtasunerako arauak bete dira eta lan egiteko esparrua arriskurik gabe mantendu da; halaber, gainerako botigo eta ofizioekiko lankidetzak ez du lana eragotzi.

4.2. Hormigoia botatzea eta trinkotzea, moldeak araudian ezarri den eran betez eta, hori guztia, segurtasun baldintzetan.

-Hormigoia lan-lekuan nahasturaren homogeneotasuna bermatzeko aurreikusita dauden denbora eta eran garraiatu da. Garabiaren gidariari egin zaizkion seinaleak argiak eta zehatzak izan dira.

-Orea era egokian bota da moldera, nahastura sakabanatzea eta armaduren ustezko mugimendua saihestuz alegia.

-Orea era erregularrean banatu da, eskatu diren mailak betez.

-Trinkotzeko metodoa eta denbora ezarrita daudenak izan dira eta ez da hutsune, mugimendu jasanezin edo estaldura faltarik gertatu.

-Juntak zehaztapenetan ezarri denaren arabera egin dira.

-Bidezko segurtasun neurriak identifikatu eta aplikatu dira.

4.3. Obrako entseiuak egitea eta hormigoiaren laginak hartuz laboratorioko entseikuak egiteko probetak gertutzea, eta, hori guztia, kalitate-planean eta segurtasun baldintzetan egitea.

-Probeten kopurua, mota eta bilketaren unea kalitate-planean ezarri dena izanen da.

-Probeta horien biltegiratzea eta garraioa era egokian kontserbatuko direla bermatuz eginen da.

-Laginak noiz eta non egin diren datuak adierazteko idaztoharrak argiak eta ezabatuezinak izanen dira.

-Nahasturen kontsistentzia edo idorkien tamainari buruzko entseiuak arauetan ezarri denaren arabera egin dira.

-Bidezko segurtasun neurriak identifikatu eta aplikatu dira.

4.4. Hormigoiketa bukatzeko eragiketak egitea, sail horiek nibelatuz, akabera emanez eta hartura bermatuz, eta, hori guztia, kalitate-planean ezarri dena betez eta segurtasun baldintzetan egitea.

-Oreak hartu duen maila planoetan eraso eta obrako nibeletan ezarri dena da, eskatzen den lautasun eta jasamenarekin alegia.

-Orearen harturarako bitartekoen eraketa egokia izanen da eta behar beste denbora mantenduko da.

-Bidezko segurtasun neurriak identifikatu eta aplikatu dira.

b) Lanbide eremua.

Produkzio bitartekoak: hormigoiketarako punpak, bibragailuak, erregela bibragailuak eta zinta garraiotzaileak; hormigoi makinak; paleta, palotea, talotxa, sumila, beruna, zinta metrikoa, eta igeltseroaren nibela; Abrams-en konoa eta probetak egiteko moldeak. Bitarteko osagarriak, hala nola, aldamio normalizatuak eta harturarako elementuak, berokuntzarako elementuak eta lurrun-instalazioak; biderakuntzak, tolbak eta inbutuak; probetak zaintzeko behin-betiko instalazioak; norbera babesteko bitartekoak, hala nola, kaskoa, botak, eskularruak, soineko iragaskaitzak, segurtasun-gerrikoak eta maskaratxoak; taldea bebesteko bitartekoak, hala nola, sartzeko eta ateratzeko eskailerak, sareak eta babeserako estalpeak.

Materialak: Zementua, idorkiak, ura, gehigarriak, hormigoizko aurrefabrikatuak.

Tarteko produktuak: hormigoizko aurrefabrikatuak.

Lanaren emaitza nagusiak: produktuak edo/eta zerbitzuak: zimentazioak; hormigoizko egiturak; forjatuak; lauzak, hormak; oholtzak.

Prozesuak, metodoak eta prozedurak: isurketa, laginketa eta trinkoketa; hartura; akabera.

Informazioa: jatorria, mota eta euskarriak: Agiri grafikoak. Lanari eta gorabeherei buruzko gaztiguak.

5. gaitasun unitatea: Egiturazko elementuak eraikitzea aurrefabrikatuak erabiliz.

a) Errealizazioak eta errealizazio irizpideak.

5.1. Erremintak, ekipoak, materialak eta bitarteko osagarriak gertutzea eta mantentzea, beharrezkoak diren neurriak eta segurtasunerako baliabideak prestatzea eta egunaren bukaeran egin behar direnak eginez.

-Aginduak, hala ahozkoak nola idatzizkoak, eta agiri grafikoak zuzen interpretatu dira eta laneko gaztiguak era argian eta zehatzean idatzi dira.

-Erreminta, material eta bitarteko osagarriak aproposak dira eta lana bukatu denean era egokian bildu eta biltegiratu dira.

-Aplikatu diren segurtasun neurriak segurtasun planean ezarri direnekin bat datoz.

-Hala norberaren nola taldearen segurtasunerako arauak bete dira eta lan egiteko esparrua arriskurik gabe mantendu da; halaber, gainerako botigo eta ofizioekiko lankidetzak ez du lana eragotzi.

5.2. Elementu aurrefabrikatuen zuinketa egitea, zehaztapen teknikoetan eta segurtasun baldintzetan ezarri denaren arabera kokatuz.

-Zuinketa planoko neurriei doituta egin da.

-Elementuen kopurua, tamaina eta kokapena bat datoz muntaketa planoan ezarri denarekin.

-Bidezko segurtasun neurriak identifikatu eta aplikatu dira.

5.3. Elementuak banatzea eta zehaztapen teknikoetan eta segurtasun baldintzetan ezarri denaren arabera aurkeztea eta kokatzea.

-Elementu hori bat dator fitxa teknikoan ezarri denarekin eta kokatu aurretik egoera onean dago.

-Elementuen arteko kokaera planoan ezarri denarekin bat dator.

-Baoak eta ebaketak planoan ezarri denarekin bat datozela frogatu da.

-Indarrak irensteko aurreikusi diren elementuak muntaketa planoaren arabera kokatu dira.

-Aurretiaz apeatuak edo/eta enkofratuak ondo kokatuta daudela frogatu da.

-Bidezko segurtasun neurriak identifikatu eta aplikatu dira.

5.4. Elementuak euren artean edota egiturari finkatzea, zurruntasun eta euskarritasun baldintzak eskuratuz eta segurtasun baldintzetan.

-Finkatze horrek zurruntasun, loturagarritasun, jarraikortasun edo/eta monolitismo baldintzak betetzen direla kontrolatzeko aukerak emanen ditu.

-Elementu jazarkorrarekiko eustea kasu bakoitzean ezarri dena izanen da.

-Lotzeko elementuak era egokian estutu dira.

-Pieza eutsi behar den tokian era egokian sartu dela frogatu da.

-Bidezko segurtasun neurriak identifikatu eta aplikatu dira.

5.5. Elementuen arteko lotuneak tratatzea, zehaztapen teknikoetan eta segurtasun baldintzetan ezarri den beteketa eginez.

-Planoan ezarri diren lotuneak zaindu eta bete dira.

-Lotunearen beteketa ezarrita dagoen material eta metodoa erabiliz egin da.

-Bidezko segurtasun neurriak identifikatu eta aplikatu dira.

b) Lanbide eremua.

Produkzio bitartekoak: gidak, estropuak eta zulagailuak; sokak, giltzak eta grapak, beruna, igeltseroaren nibela eta zinta metrikoa; bitarteko osagarriak, adibidez aldamio normalizatuak; norbanakoa babesteko bitartekoak, adibidez kaskoa, botak eta segurtasun-gerrikoa; taldea bebesteko bitartekoak, hala nola, sartzeko eta ateratzeko eskailerak, sareak eta babeserako estalpeak.

Materialak: mortairua eta erretxinak.

Lanaren emaitza nagusiak: produktuak edo/eta zerbitzuak: elementu aurrefabrikatuz eratzen diren egiturak.

Prozesuak, metodoak eta prozedurak: zamaketa eta biltze lanak; estroputzea eta igotzea-jaistea; jartzea eta beruna aplikatzea; ezarketa.

Informazioa: jatorria, mota eta euskarriak: Agiri grafikoak. Lanari eta gorabeherei buruzko gaztiguak.

6. gaitasun unitatea: presiorik gabeko eroanbide linealak egitea.

a) Errealizazioak eta errealizazio irizpideak.

6.1. Tresnak, ekipoak, materialak eta bitarteko osagarriak gertutzea eta mantentzea, segurtasunerako behar diren neurriak eta bitartekoak jartzea eta lansaio amaierako lanak egitea.

-Ahozko edo idatzizko aginduak eta agiri grafikoak zuzen ulertu dira eta lanari buruzko gaztiguak argi eta labur idatzi dira.

-Tresnak, materialak eta bitarteko osagarriak egokiak dira eta lana amaitutakoan behar bezala bildu eta biltegiratzen dira.

-Segurtasun-planean ezarritako segurtasun-neurri berberak aplikatu dira.

-Norbera eta taldeentzako segurtasun-arauak bete dira, lan eremutik arriskuak baztertu dira eta jarduera beste lanbideetakoekin elkarlanean egin da haien zereginak oztopatu gabe.

6.2. Tutu eta erregistro ganbaren taxuketa zuinkatzea, taxuketan nibela behar bezala mantenduz eta segurtasun-baldintzak betez.

-Nibelak behar bezala igaro dira eta modu argi eta iraunkorrean seinalizatuta daude, eta putzuen arteko tutuen arteko sestra zehazturikoa da.

-Zuinketa bat dator planoko neurriekin, azal garbiaren gainean egin da eta iraunkorra da.

-Mirek berunak dituzte eta ondo hartuta eta txantiloituta daude, obraren mailari dagokionez.

-Behar diren segurtasun-neurriak aukeratu eta aplikatu dira.

6.3. Mortairuak edo hormigoiak prestatzea zehazturiko ezaugarrien arabera elementuak hartzeko, ainguraketak egiteko eta euskarriak jartzeko, segurtasun-baldintzak betez.

-Idorkiaren mota eta tamainua, aglomeragarria eta gehigarriak zehazturikoak dira.

-Osagaien dosifikazioa egokia da.

-Nahaskina homogeneoa da, behar bezain trinkoa da, behar bezainbat prestatu da eta erabili baino nahikoa denbora lehenago.

-Behar diren segurtasun-neurriak aukeratu eta aplikatu dira.

6.4. Tutuak zehaztapenen arabera jartzea, behar bezala batzea, segurtasun-baldintzak betez.

-Putzuen arteko tutuen arteko sestra zehazturikoa da.

-Tutu mota eta beraren diametroa zehazturikoak dira.

-Solairuaren kota zehazturikoa da.

-Tutuak elkarri lotzeko prozedura egokia da tutuen materialerako eta bizarrak kendu dira.

-Azpiberritzeak, kortxeteak eta betelanak planoan ageri bezalakoak dira eta bat datoz zehaztapenekin.

-Behar diren segurtasun-neurriak aukeratu eta aplikatu dira.

6.5. Ganbarak zehaztapenen arabera eraiki edo/eta mihiztatzea, eta behar diren estankotasuna, sarbideak eta funtzionamendua lortzea, segurtasun-baldintzak betez.

-Ganbaren neurriak zehazturikoak dira.

-Ganbaren estankotasun-gradua eskatutakoa da.

-Erregistroko edo ganbarako tutuen sarrerako ahoen eta irteerako ahoen arteko malda adierazitakoa da.

-Estalkiak eta saretoak behar bezala entokaturik daude zoladuran.

-Behar diren segurtasun-neurriak aukeratu eta aplikatu dira.

6.6. Tutu-sareak garbitzea eta konpontzea, lanerako prest mantentzea eta segurtasun-baldintzak betetzea.

-Koipeak eta lohia behar izan denean eta behar bezala kendu dira.

-Ganbaren eta putzuen funtzionamendua ezarritako aldikotasunarekin egiaztatu da.

-Elementu apurtuen ordez berriak jarri dira.

-Behar diren segurtasun-neurriak aukeratu eta aplikatu dira.

b) Lanbide eremua.

Produkzio bitartekoak: hormigoi-makina, hormigoia egiteko punpa, konpresorea, ura hustuteko punpa. Sumilak, bibragailuak, paleta, talotxa, palotea, erregela, eskuaira eta igeltseroaren nibela, zinta metrikoa, beruna. Zamak igotzeko bitarteko osagarriak. Norbera babesteko bitartekoak, hala nola, kaskoa, maskaratxoa eta botak. Taldea babesteko bitartekoak, hala nola, aireztapen behartua, argiak, babes-hesia eta seinale-hesia, azkar irteteko kaiolak, etibazio normalizatuak eta eskailerak.

Tarteko materialak eta produktuak: Zementua, idorkiak eta gehigarriak. Tutu porotsuak eta poro gabeak. Adreiluak eta blokeak. Burdinurtuzko estalkiak eta hormigoizkoak. Altzairuzko pateak, gidak eta pletinak. Aurrefabrikatutako erregistro eta biltegiak. Mortairua eta hormigoia.

Lanaren emaitza nagusiak: produktuak edo/eta zerbitzuak: Saneamenduko sare horizontala. Estolderia. Drenajea. Presiorik gabeko tutuak (telefonoa eta elektrizitatea).

Prozesuak, metodoak eta prozedurak: Zuinketa, nibelatzea, iragazkaiztea eta mantentzea.

Informazioa: Jatorria, mota eta euskarriak: Agiri grafikoak. Lanari eta gorabeherei buruzko gaztiguak.

7. gaitasun unitatea: planean ezarritako segurtasun bitartekoak egiaztatzea.

a) Errealizazioak eta errealizazio irizpideak.

7.1. Tresnak, ekipoak, materialak eta bitarteko osagarriak prestatu eta mantentzea, segurtasunerako behar diren neurriak eta bitartekoak jartzea eta lansaio amaierako lanak egitea.

-Ahozko edo idatzizko aginduak eta agiri grafikoak zuzen ulertu dira eta lanari buruzko gaztiguak argi eta labur idatzi dira.

-Tresnak, materialak eta bitarteko osagarriak egokiak dira eta lana bukatutakoan behar bezala bildu eta biltegiratzen dira.

-Segurtasun-planean ezarritako segurtasun-neurri berberak aplikatu dira.

-Norbera eta taldearen segurtasunari buruzko arauak bete dira, lan-lekutik arriskuak baztertu dira eta jarduera beste lanbideetakoekin elkarlanean egin da haien zereginak oztopatu gabe.

7.2. Obrako behin-behineko instalazioak seguruak direla egiaztatzea eta planean ezarritako neurriak jartzea.

-Egiaztatu da lokalek banaketa, argi, neurri, artapen, garbitasun, aireztapen, tenperatura eta komunei buruzko arauak betetzen dituztela.

-Egiaztatu da instalazio elektrikoa arloka egin dela, banaketa-koadroak arauzkoak direla, masen lur-hartuneak eginda daudela eta ongi dabiltzala, eta akastun intentsitatea eteteko dispositiboa ere ongi dabilela.

-Erabili aurretik materialak eta beraien konexioak ongi daudela egiaztatu da, bai eta matxuretarako seinalizazioa ere, matxuratutako elementua tentsiorik gabe utziz.

-Pilaeren tokia eta kopurua bat datoz aurrez ezarritako zehaztapenekin.

-Instalazioak darabiltzaten langileek prestakuntza egokia jaso dute haien erabilpenaz eta babes-neurriak guztiak dituzte aldean uneoro.

7.3. Aldian-aldian bitarteko osagarriak eta taldearen babeserakoak nola dauden egiaztatzea, obrako segurtasun-planaren arabera.

-Eguneroko eragiketak behar bezala egin ditu, mantenimendurako esku-liburuaren arabera, akatsen berri eman du eta bere eskumenekoak konpondu ditu.

-Taldearen babeserako neurriak planean ezarritakoak direla egiaztatu da, arauei doitzen zaizkiela, langilea lanean ari dela jaustea eragozten dutela eta arauzko zama-saioak gainditu dituztela.

-Instalazioa gai diren langileek egin dutela egiaztatu da, fabrikatzaileak, hala denean, orekaz eta babes- eta segurtasun- neurriez eman dituen arauei lotuz.

-Bitarteko osagarrietarik bakoitza darabilen langileak prestakuntza egokia jaso du haren erabilpenaz eta behar diren babes-neurriak aldean ditu uneoro.

7.4. Aldian-aldian egiaztatzea makinen segurtasuna eta planean ezarritako neurriak aplikatzea.

-Maniobrako ikusizko zein entzunezko adierazkariak ongi dabiltzala egiaztatu da arauan ezarritako aldizkotasunarekin.

-Harrapaketak gerta daitezkeen aldeak behar bezala seinalizaturik eta babesturik daude.

-Makinetan ari diren beharginei lanak dituen arriskuei buruzko jarraibideak eman zaizkiela egiaztatu da, eta arriskuak ekiditeko, ezabatu edo txikitzeko arauen berri eman zaiela.

-Makinak dauden aldean inor oinez ez dabilela eta aldea behar bezala seinalizaturik dagoela egiaztatu da.

7.5. Lan-lekuetako segurtasuna egiaztatzea eta planean ezarritako segurtasun-bitartekoak ongi erabiltzen direla egiaztatzea.

-Beharginak bere babeserako jazki normalizatu ditu soinean eta jarraibideak eman zaizkio egin behar duen lanaren arriskuaz eta istripua izanez gero egin beharrekoez.

-Lan-aldea behar bezala akotaturik dago eta seinale iraunkorrak daude bertan, are gauez, eta ez zaio inori lanean bakarrik aritzen uzten, ezta bazter tokietan aritzen ere.

-Lan-lekuak ongi argiztaturik eta aireztaturik daudela egiaztatu da, eta ez dagoela gas kaltegarririk.

-Taldearen babesak ondoko baldintzak betetzen dituela frogatu da:

.Sendoa eta segurua.

.Behargina erortzea eragotziko du lan-fase guztietan.

.Zulo guztiak estalita daude.

.Gai diren langileek instalatu dute.

.Materialak beheratzea edo erortzea eragotziko du.

-Materialak lan-lekura behar bezala eta segurtasun-neurri guztiak betez ekartzen direla egiaztatu da.

b) Lanbide eremua.

Produkzio bitartekoak: Taldea babesteko bitartekoak, hala nola, esku-barandak, sareak, esku-larruak, betaurrekoak eta segurtasun-uhala. Bitarteko osagarriak, hala nola, aldamio normalizatuak, lan-plataformak, eskailerak, hesiak eta seinaleak. Neurketa-ekipoak, hala nola, ohmetroak, anperimetroak eta telurometroak. Obra-makinak eta beraien babesak.

Lanaren emaitza nagusiak: produktuak edo/eta zerbitzuak: Lan-lekuetan babesak instalaturik. Igaroguneak eta languneak garbi eta atonduta. Beharginek behar duten babes-ekipoa edukitzea. Makinak segurtasun- ekipoak eta seinaleak instalaturik edukitzea. Istripuen eragileei buruzko txostenak. Sarbideak garbi, babesturik eta seinalizaturik. Babes-neurriak instalatzea, jarraitzea eta kontrolatzea. Norberaren babeserako ekipoak erabiltzea eta ongin artaturik egotea.

Prozesuak, metodoak eta prozedurak: Eraikintzako segurtasunari eta higieneari buruzko arautegia. Obrako segurtasun-plana. Mantenimenduko metodoak.

Informazioa: izaera, mota eta euskarriak: Agiri grafikoak. Lanari eta gorabeherei buruzko gaztiguak. Istripuei buruzko estatistikak.

8. gaitasun unitatea: Enpresa txiki edo tailerrean administrazioa, kudeaketa eta merkaturatzea egitea.

a) Errealizazioak eta errealizazio irizpideak.

8.1. Enpresa txiki edo tailer bat ezartzeko aukera ebaluatzea, horren jarduera, negozio kopurua eta helburuak aintzat hartuz.

-Enpresaren izaera juridikoa egokiena da esku dauden baliabideak, helburuak eta jardueraren ezaugarrien arabera.

-Enpresa ezarri aurretik analisia egin da, honako hauek kontuan hartuz:

.Helburuetarako egoki den antolamendu egitura.

.Kokapen fisikoa eta jardunaren esparrua (bezero/hornitzaileekiko distantzia, banaketarako bideak; inguruko higiezinen sektoreko prezioak, prospektiba-baliabideak).

.Giza baliabideei buruzko aurreikuspena.

.Eskari potentziala, gastu eta dirusarrerei buruzko aurreikuspena.

.Ibilgetuaren egitura eta osaera.

.Finantzaketa beharrak eta finantzatzeko era errentagarriena.

.Proiektuaren errentagarritasuna.

.Administrazio publikoek eskaini ahal dituzten dirulaguntzak edo/eta enpresa edo jarduerarako laguntzak.

-Egoki zehaztu da behar diren giza baliabideen osaketa, enpresaren jarduerari dagozkion eginkizun eta prozesuak eta ezarritako helburuen arabera beharrezkoa izatera, heziketa, eskarmentua, eta jokaera-ezaugarriak aintzat hartuz.

8.2. Kontratazio era egokienak zehaztea, enpresa txikiaren tamainua, jarduera, eta helburuen arabera.

-Indarrean dauden kontratazio erak identifikatu dira, beraien abantailak eta eragozpenak zehaztu dira eta sektoreko ohikoenak ezarri dira.

-Kontratu erarik hoberenak aukeratu dira, enpresaren helburuak eta jardueraren arabera.

8.3. Enpresa txikia osatzeko behar den dokumentazioa prestatu, kudeatu eta eratzea, baita horren jarduera ekonomikoak eragindakoa ere.

-Informazioa eratzeko sistema egokia ezarri da, enpresaren egoera ekonomikoa-finantzarioari buruzko informazio gaurkotua emanen duena.

-Behar den izapidatzea egin da erakunde publikoen aurrean, jarduerari hasiera emateko legezko erregistroekin bat.

-Sortarazitako agiriak, hau da, fakturak, emate-agiriak, eskabide-idazkiak, truke-letrak, txekeak eta ordaingariak, enpresak xedaturiko formatuan osatu dira, kasu bakoitzean behar diren datuekin, eta indarreko legeriarekin bat.

-Enpresa eratzeko behar den dokumentazioa identifikatu da (eskritura, erregistroak, jarduera ekonomikoen gaineko zergak eta beste).

8.4. Produktu edo zerbitzuen salmenta sustatzea, bitarteko edo harreman egokien bidez, behar den jarduera komertzialaren arabera.

-Sustapen-planean kontuan hartu da enpresaren produkzio-gaitasuna, eta haren produktu eta zerbitzuak jaso ahal dituzten bezeroen mota.

-Salmenten gehikuntza eta sustapenaren kostuaren arteko erlaziorik hoberena eskaintzen duen sustapena aukeratu da.

-Azoketan eta erakusketetan parte hartzeak produktu eta zerbitzuak banatzeko bideak zabaltzeari eman dio bidea.

8.5. Hornitzaileak eta bezeroekin negoziatzea, merkaturatze-eragiketetan ahal diren baldintzarik aldekoenak bilatuz.

-Kontuan hartu dira hornitzaileekin negoziatzean:

.Merkatuko prezioak.

.Emate-epeak.

.Kalitateak.

.Ordaintze-baldintzak.

.Garraioak, behar izanez gero.

.Deskontuak.

.Eskaeraren kopurua.

.Enpresaren eguneko likidezia.

.Hornitzailearen salmenta ondorengo zerbitzua.

-Bezeroei proposaturiko salmenta baldintzetan kontuan hartu dira honako hauek:

.Mozkin-marjinak.

.Kostu-prezioa

.Bezeroen motak.

.Salmenten kopurua.

.Kobratze-baldintzak.

.Deskontuak.

.Emate-epeak.

.Garraioa, behar izanez gero.

.Bermea.

.Salmenta ondorengo zerbitzua.

8.6. Harreman onak sortu, garatu eta mantentzea bezero direnekin edo izan daitezkeenekin.

-Une oro enpresaz eman nahi den irudia adierazi da.

-Bezeroei abegi arretatsu eta adeitsuarekin egin zaie jaramon, eta aurreikusitako epean.

-Behar bezala erantzun zaio haiek eskatutakoari, haien erreklamazioak azkar eta arretaz betez eta etorkizunerako harremanak sustatuz.

-Bezeroei jakinarazi zaie enpresan izan den edozein aldaketa edo berrikuntza, baldin eta interesatzen bazaie.

8.7. Garaiz eta behar bezala identifikatzea enpresaren legezko betebeharretatik sorturiko egintzak.

-Indarreko legeriak eskat”zen dituen agiriak identifikatu dira.

-Enpresak eginen duen jarduera ekonomikoari dagokion zerga-egutegia identifikatu da.

-Legezko lan-betebeharrak garaiz eta behar bezala identifikatu dira: Lan alta eta bajak, nominak eta gizarte aseguruak.

b) Lanbide eremua.

Erabiltzen duen informazioa. Dokumentazio administratiboa: fakturak, emate-agiriak, eskaera-idazkiak,truke-letrak, txekeak.

Erakunde ofizialekiko dokumentazioa: Lokala irekitzeko baimenak, obrak egiteko baimena e.a...; TC1, TC2 nominak, alta EJZn. Kontabilitate-liburu ofizialak eta osagarriak, bezero eta hornitzaileei buruzko artxiboak.

Informazioaren tratamendua: Tramite administratiboen eta erakunde ofizialekiko betebeharrak, interesatuak berak egiteko edo horien egitea pertsona edo enpresa espezializatuekin kontratatzeko.

Informazioaren euskarria informatizatua egon daiteke, merkatuan dauden eta oso oinarrizkoak diren kudeaketa-paketeak erabiliz.

Harremanak dituen pertsonak: Hornitzaileak eta bezeroak, enpresa txikia edo tailerra izanik, harremanak izanen dituen bezeroek merkataritzako eskaera edo zerbitzu txiki edo ertainak eraginen dituzte, oro har. Gestoriak.

1.2. Lanbide gaitasunaren bilakaera.

1.2.1. Faktore teknologiko, antolamenduzko eta ekonomikoen aldaketa.

Jarraian, sektorean seguruenez izanen diren aldaketa batzuk aipatuko dira, hain zuzen ere lanbide honetan eragina eduki lezaketenak.

-Enpresek euren jarduerak aniztuko dituzte, eskaintzen dituzten zerbitzuak ugalduko dituzte eta garapenik handiena zerbitzuak hornitzen dituzten enpresek izanen dute, batez ere instalazioak jartzen dituztenek; horren ondorioz azpikontratazioak ere ugaldu eginen dira. Gora eginen dute herri obrek, eta zaharbekirruntzek eta mantenimenduko obrek, eta horrek lurraren murrizpena arinduko du nolabait.

-Enpresen tamaina, kapitalaren bolumenari dagokionez, hazi eginen da, eta horrek enpresen arteko lehia areagotuko du, batez ere nazioarteko merkatuetan. Kontratu publikoen liberalizazioaren ondorioz, elkarteak sortuko dira Europako enpresekin Europan obrak egiteko helburuarekin, eta horrek ondorio onak izanen ditu enpresen egituretan. Halaber, Europako enpresek gehitu eginen dute nazioko enpresa-egituran, errazgo jardun ahal izateko.

-Kalitate handiagoko materialak eta elementuak erabiliko dira, Elkarteak geroago eta presio handiagoa egiten duelako produktuei ziurtagiriak ematean. Era berean, kalitate handiagoa eskatuko da obra-burutzapenetan.

-Eraikintzako sistema berriak sartuko dira, zoladura erosoak, zarata gutxiagokoak, eraikinetako kutsadura ekiditeko sistemak, ingurugiroa babesteko presioak eraginik.

-Segurtasunari eta aurreneurriei buruzko arautegia garatzea eta hura betearazteko zorroztasun handiagoa.

1.2.2. Lanbide jardueretarako aldaketak.

Obra-unitateetan geroago eta kalitate handiagoa eskatuko denez gero, zorrotzago jardun beharko da haiek kontrolatzeko, kasuan kasuko kalitate-plana ulertuz eta egokiro aplikatuz. Antzeko zerbait gertatuko da segurtasun-planarekin ere, hura aplikatzeak eta sistematikoki kontrolatzeak geroago eta garrantzitsuagoa izanen baita.

Material eta ekipo berriak erabiltzeak ere aldaketa zehatzak ekarri dizkio lanbide honi.

1.2.3. Prestakuntzako aldaketak.

Kalitate-prestakuntzaren helburua obra-prozesuaren ikuspegi orokorra eta material, obra-unitate eta kontrol-bitartekoei buruzko ezagutzak lortzea izan behar da, eremu honetan sistematikoki jarduteko eta egunean egoteko.

Babes-bitartekoak nola erabili eta instalatu jakin behar du, ikuspegi orokorra eduki behar du obretako segurtasunaz eta hari buruzko arau eta agirien berri eduki behar du, jarduketa guztietan hori gogoan hartzeko.

Sektorean izanen diren aldaketek beste beharrizan batzuk ere ekar litzakete prestakuntzan: zaharberrikuntza erabil daitezkeen material eta tekniken ezagutza, material berriekin eragiketak burutzea, ekipo berriak erabiltzea, horiek obrak antolatzean duten eragina; badirudi horiek ezin azter litezkeela orokorrean eta zeregin- prestakuntzaren zein lanpostuen bitartez ase ahal izanen direla.

1.3. Kokapena produkzio prozesuan.

1.3.1. Lanbide eta lan ingurunea.

Lanbide honetakoek eraikintzan jardunen dute, obra-burutzapenean hain zuzen.

Ondokoak dira jardun dezakeen azpisektore nagusiak:

-Eraikintza: industri eraikinak, merkataritzako eraikinak eta zerbitzuetakoak, eraikin bakanak, etxebizitzetakoak eta zaharberrikuntza.

-Obra zibila: aireportuak, errepideak, itsas obrak, zorupeko obrak, trenbideak, eroanbide linealak eta obra bereziak.

-Hormigoizko aurrefabrikatuak, lur- eta ur- eusteak erta abar egiten diren beste ekoizpen-sektore batzuk.

Eraikintzako enpresa handi, ertain eta txikiak, eta inoiz autonomo legez, azpikontratuaren bitartez.

1.3.2. Ingurune funtzional eta teknologikoa.

Lanbide honen zereginak/azpizereginak ondokoak dira: ekoizpena/burutzapena, segurtasuna, kalitatea/lagin-hartzea eta obrako entseiuak.

Teknikak eta ezagumendu teknikoen artean, honako hauek ditugu: hormigoizko obrak egitea, drenajeak eta saneamenduak.

Ondokoei zuzen loturik daude:

Burutzapen-prozesua: ondoko hauek egiteko ekipo-multzoak: armadurak obran jartzeko

bitarteko osagarriak instalatzeko eta segurtasunekoak; obrako elementu osagarriak gertutzeko eta horien mihiztaketa egiteko; hormigoiaren isurtze, trinkotze eta gogortzerako; presiorik gabeko eroanbide linealak bideratzeko eta erregistratzeko eta, oro har, horiek guztiak egiteko teknikak eta prozedurak.

Eraikintzako materialen ezaugarri eta propietateen berri jakitea (altzairuak, zementuak, idorkiak, gehigarriak, zura eta hormigoizko aurrefabrikatuak), haiek ongi eskuztatu eta obretan behar bezala jartzeko; horrez gainera segurtasun-plana ezagutzea, behar diren bitartekoak jarri eta egiaztatzeko.

Zeregin eta lanpostu nagusiak:

Lanbide-orientaziorako, jarraian profil honetan definituriko lan-gaitasuna eskuratuz gero jardun daitekeen zereginak eta lanpostuak aipatuko dira:

Enkofratzailea, burdinlaria, hormigoi armatuarekin lan egiten duen langilea, eskoratzailea, putzugilea, aldamioen muntatzailea, hodi jartzailea, segurtasun eta higieneko teknikaria.

2. Gutxieneko ikasketak.

2.1. Heziketa zikloaren helburu orokorrak.

.Apeatze, eskoratze, armatze, hormigoian obran jartze eta presiorik gabeko eroanbide linealak egiteko obrak antolatu eta burutzeko behar diren terminologia, tresnak, ekipoak eta metodoak ulertu edo/eta aplikatzea.

.Hormigoizko obretako lanak eta presiorik gabeko eroanbide linealak egiteari eta haiek kontrolatzeari loturiko informazioa eta, oro har, hartarako hizkuntza sinbolikoa interpretatzea.

.Apeatze, eskoratze, armatze, hormigoian obran jartze eta presiorik gabeko eroanbide linealak egiteko lanen prozesuak interpretatzea eta lanok bidezko obra planetan ezarri diren kalitate eta segurtasun baldintzak betez egitea.

.Apeatze, eskoratze, armatze, hormigoian obran jartze eta presiorik gabeko eroanbide linealak egiteko lanen prozesuak aztertzea eta lanen faseen jarraipen-logika eta elkarlotura ulertzea, fase horien eta material, ekipo, giza baliabide, bitarteko osagarri eta segurtasun-bitartekoen arteko korrespondentziari ohartuz.

.Egunero burutu behar diren laneko planak aztertzea eta horietan erabiltzen diren bitarteko materialak eta giza baliabideak moldatzea obra lan-lekuetan egunero gertatzen diren desbideraketak zuzentzearen ondoreetarako.

.Lan baldintzek norberaren osasunari, taldekoenari eta ingurugiroari ekartzen ahal dizkieten eraginen aurrean sensibilizatzea, lan baldintzak hobetzeko neurri zuzentzaileak eta babes egokiak erabiliz.

.Enpresa txikia administratu eta kudeatzeko eta bere produktuak merkaturatzeko teknikak aplikatzea, hura sortu eta garatzeko prozesuen berri jakinik, bai eta lege-betebeharrena ere.

.Industriaren jarduera arautu eta baldintzatzen duten legezko markoa, marko ekonomikoa eta antolakuntzazkoa ulertzea, lan harremanei darizkien eskubide eta betebeharrak identifikatzea, eta prozeduren inguruan ezarritakoari jarraitzeko gaitasuna eskuratzea eta prozedurotan ager daitezkeen anomaliak saihesteko gaitasuna lortzea.

.Lanbideari lotutako informazio eta prestakuntzarako bideak jorratzea eta bilatzea; izan ere, horrek ahalbideratuko du eraikuntzaren arloa ezagutzea eta bertan sartzea; horren bitartez, era berean, lanbide gaitasunak eboluzionatu eta moldatuko dira aldaketa teknologiko eta antolakuntzazkoen arabera.

2.2. Lanbide moduluak

1. lanbide modulua: Hormigoizko obretako lanen antolamendua.

Iraupena: 220 ordu.

1. gaitasun unitateari lotua: Hormigoizko obretako lanak antolatzea.

a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.

1.1. Proiektuaren agirietan oinarriturik, obrako prozesuak aztertzea. Horretarako, behar diren materialak, ekipoak, giza baliabideak, bitarteko osagarriak eta segurtasun bitartekoak deskribatu behar dira eta lanaren fase ezberdinetan kokatu.

.Balizko kasu batean obra burutu behar izanez gero, plano, zehaztapen, kalitate-plan eta segurtasun-plan zehatzak daudelarik:

-Obra burutzeko prozesua azaltzea, faseak eta lan bakoitzaren parametro zehatzak (geldialdiak, ikustaldiak eta itxaronaldiak) deskribatuz.

-Behar diren giza baliabideak eta baliabide materialak sailkatu eta deskribatzea.

-Obra burutzeko erabiltzen diren bitartekoak eta ekipoak deskribatzea.

-Obraren kalitate eta segurtasunaren kontrolei buruz indarrean dauden arauak zeintzuk diren esatea.

-Segurtasun- eta kalitate- planak bete ahal izateko behar diren neurriak eta bitartekoak deskribatzea.

-Dokumentaziorako eta lanak esleitzeko behar diren banakapen- eta xehekapen- planoak zeintzuk diren esatea.

-Eskema batean ondokoak agertaraztea, oin-planoan kokaturik: segurtasun-hesiak, instalazioak, materialen bilguneak, makinentzako bideak eta, oro har, lan-lekuak eta tailerrak atontzeko beharrezkoak diren elementu guztiak.

1.2. Epe laburrerako plangintza obrako lan-lekuetan gerta daitezkeen desbideraketa eta gorabeherei aurre egin ahal izateko egokitzea.

.Balizko kasu batean obra burutu behar izanez gero, plano, zehaztapen eta segurtasun-plan zehatzak daudela:

-Espero den etekina lortzeko behar diren ekipoen ezaugarriak azaltzea.

-Beharrezkoak izanen diren giza baliabideak eta baliabide materialak kalkulatzea.

-Balizko kontrolgune batean burututako obraren kubikazioak kalkulatzea.

1.3. Eraikintzako lan hauek egiteko bete behar diren arau teknikoei buruzko dokumentazioa aztertzea: apeatzeak, zinbriak jartzea, eskoratzeak, armadurak egitea eta jartzea, hormigoia obran jartzea, egituraren elementuak eta elementu aurrefabrikatuak jartzea eta presiorik gabeko eroanbide linealak egitea, zertarako-eta lan horien azpikontratan zein somaran egiten diren eskaintzak baloratzearen ondoreetarako.

.Balizko kasu praktiko batean eraikin edo obra zibilen bat eraikitzeko proiektua burutu behar izanez gero:

-Lan horiek burutzeko erabili beharreko informazioa proiektuko zein agiritan dagoen zehaztea, eta datu erabilgarriak gainerakoetatik bereiztea.

-Obra unitateen neurketak egitea.

-Obra unitate bakoitzaren xehekapen eta balorazioari buruzko datu-multzoak prezio eguneratuekin erkatzea.

-Amaierako prezioak kalkulatzea, egin diren neurketak aleko prezio eguneratuekin erlazionatuz.

-Aleko aurrekontuak partida homogeneotan laburtzea, kontrataren behin-betiko aurrekontua lortzeko.

1.4. Obren kalitatea kontrolatzeko prozesuak aztertzea, laginak bildu eta zaintzeko prozedurak eta kontrolerako metodoak burutzapen prozesuarekin eta laginaren ezaugarriekin erlazionatuz.

.Lagin-bilketan erabiltzen diren tresna eta erremintak deskribatu eta nola erabiltzen diren azaltzea.

.Neurketak sailkatzea eta kalitatea kontrolatzeko metodoak azaltzea, ondorengoetarako:

-Materialetarako.

-Gertuketarako.

-Garraiorako.

-Ezarpenerako.

-Obra abioan jartzeko.

-Akaberetarako.

.Obrako lan-leku mota bakoitzerako, laginak biltzeko erabili behar diren prozedurak azaltzea.

.Lagin-motaren arabera laginak nola zaindu behar diren azaltzea.

b) Edukiak.

.Proiektuak:

-Proiektuaren agiriak:

-Memoria deskribatzailea.

-Planoak.

-Baldintza pleguak: alderdi fakultatiboak, teknikoak, ekonomikoak eta lege alderdiak.

-Aurrekontua.

.Neurketak eta balorazioak:

-Neurketak. Neurtzeko erak.

-Unitate motak: unitate bakunak, unitate osagarriak edo oinarrizkoak, unitate anizkunak eta ereduzko unitateak.

-Prezioak: lansariak eta garraioak, materialak, obra-unitateak eta xehekapen-unitateak.

-Eskaintzen eta burututako obraren balorazioa.

-Aurrekontuak: orokorra eta kontratarena.

.Obrako lan-lekuen burutzapenaren antolaketa:

-Lanerako prozeduren antolaketa. Giza baliabideen eta baliabide materialen banaketa. Segurtasun-bitartekoak.

-Ondokoak egiteko lan-prozesuak: ekonfratuak, apeatuak eta eskoratzea. Armatua. Hormigoia gertutzea, garriotzea eta obran jartzea. Enkofratua kentzea. Hartura. Hormigoi armatuzko hormigoiketaren ertzak ondoko kasu hauetan: zimentazioak; hormak; egiturak; forjatuak; eskailerak; solairuak. zertxak. Arkuak. Aterpeak. Gangak. Xaflak. Kupulak.

-Ondokoak egiteko lan-prozesuak: egiturazko elementu aurrefabrikatuen muntaketa ondoko hauetarako: habeak; habeak; aterpeak; aterpeak; xaflak; xaflak; modulo aurrefabrikatuak.

-Saneamendu sare, estolderia eta presiorik gabeko tutu-biderakuntzako obretan muntaketak egiteko eta piezak hartzeko lan-prozesuak.

-Obra-zuinketak eta -nibelaketak. Erabiltzen diren tresnak, erremintak eta materialak.

-Lan-lekuan burututako lanaren kalitatearen kontrola. Laginak eta probetak. "In situ" entseiuak. Lanari buruzko gaztiguak.

.Lan-lekuen azterketa:

-Aldez aurreko dokumentazioaren interpretazioa.

-Eskaintzaren balorazioa eta aurkezpena.

-Lan-lekuaren antolaketa. Baliabideen banaketa.

2. lanbide modulua: Enkofratuak eta eskoratzeak.

Iraupena: 256 ordu.

2. gaitasun unitateari lotua: enkofratzea, apeatzea eta eskoratzea.

a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.

2.1. Enkofratze, apeatze, zinbriatze eta eskoratze lanak egiteko erabili ohi diren agiri grafikoak eta bestelakoak aztertzea.

.Planoan ageri diren ikurren esanahia jakitea eta azaltzea.

.Proiektuaren eta burutzapenaren planoak egin beharreko lanarekin erlazionatzea.

.Planoetan obra mota bakoitzaren ikuspegiak, ebakidurak eta xehetasunak bereiztea.

.Lan-leku beraren plano orokorrak elkarrekin eta xehekapen planoekin erkatzea.

.Multzoaren zatien planoak aztertzea, elementu ezberdinak gertutu ahal izateko.

2.2. Enkofratze, apeatze, zinbriatze eta eskoratze lanak egiteko lanak aztertzea, lan-metodo egokienak eta segurtasun-neurriak deskribatuz.

.Enkofratze, apeatze, zinbriatze eta eskoratze lanak deskribatzea.

.Obra burutu behar den balizko kasu praktikoan:

-Lan-metodo ezberdinak azaltzea, bakoitzari dagozkion material motak, tresnak, erremintak eta makinak aipatuz.

-Lanaren ezaugarriak kontuan harturik burutzapen-metodorik egokiena hautatzea.

-Makinek eta langileek eduki behar dituzten segurtasun-neurriak eta lan-lekua babestekoak ezagutzea.

2.3. Lanbidean erabiltzen diren tresnak, makinak eta erremintak aztertzea eta erabiltzea.

.Erabili ohi diren tresnak, erremintak eta makinak ezagutzea.

.Tresnak, erremintak eta makinak egin beharreko lan motarekin eta lan-metodoarekin erlazionatzea.

.Tresnak, erremintak eta makinak trebeziaz erabiltzea, lan eraginkorra eta mugimendu doiak eginez.

.Tresna, erreminta eta makinak artatu eta mantentzeko prozedurak eta metodoak deskribatzea eta haiek egokiro garbitu eta gordetzea.

2.4. Enkofratze, apeatze, zinbriatze eta eskoratze lanak behar diren bitarteko lagungarriak deskribatzea, aukeratzea eta instalatzea.

.Beharrezko bitarteko lagungarriak identifikatzea.

.Bitartekoak lan motarekin eta lan-metodoarekin erlazionatzea.

.Lana egiteko egokiak eta seguruak diren bitarteko lagungarriak muntatzea eta desmuntatzea.

.Bitarteko lagungarriak artatu eta mantentzeko prozedurak eta metodoak deskribatzea.

2.5. Apeatuak, eskoratuak, enkofratuak eta zinbriatuak eraikitzea, eratzen dituzten elementuak era egokian eskuztatuz eta segurtasun baldintza egokietan.

.Elementuen kokaera eta antolaera planoaren arabera zuinkatzea.

.Obrari eusten dioten oinarriak bermatzea.

.Taulak elkarren artean pitzaturik gabe mihiztatzea.

.Multzoa berunean egitea eta nibelatzea.

.Multzoa dagokion kokaera geometriko egokian kokatzea.

.Multzoaren garraioan gerta daitezkeen aldakuntza geometriko guztiak antzematea.

.Multzoa aurreikusi den denboran eta eran desmuntatzea.

2.6. Norbanakoa eta taldea babesteko segurtasun bitartekoak bereizi, aukeratu eta instalatzea. Halaber, segurtasuna eta higienea zaintzeko obraren segurtasun-planean ezarritako arau guztiak betetzea.

.Lan-lekuan ezarri ohi diren talde-babeserako elementuak ezagutzea.

.Makina-erremintak babesteko elementuak ezagutzea.

.Lan-lekuaren segurtasuna eta higienea zaintzeko arau teknikoak eta jokaera arauak betetzea.

.Norbera babesteko bitartekoen erabilera bidezkotzea.

.Talde-babeserako egokiak eta seguruak diren bitartekoak muntatzea eta desmuntatzea.

b) Edukiak.

.Enkofratuak eta zinbriak:

-Nahitaez erabili beharreko arauak eta hautazkoak.

-Multzoaren enkofratuaren planoak eta plano xehekatuak. Interpretazioa.

-Enkofratuak. Ezaugarri orokorrak. Materialak. Erabili diren tresnak.

-Zurezko eta metalezko enkofratuak. Kokapenak eta burutzapena.

-Beste enkofratu mota batziuk.

-Enkofratuak kentzea.

-Multzoaren zinbriatuaren planoak eta plano xehekatuak. Interpretazioa.

-Zinbriak. Motak. Xedea. Eratzen dituzten elementuak. Materialak. Erabili diren tresnak.

-Zinbriak kentzea. Metodoak.

-Segurtasun baldintzak.

.Apeatuak eta eskoratzeak:

-Nahitaez erabili beharreko arauak eta hautazkoak.

-Multzoaren eskoratzearen planoak eta plano xehekatuak. Interpretazioa.

-Eskoratzeak. Motak. Horien betebeharra. Materialak. Erabili diren tresnak.

-Eskoratzea lur motaren arabera.

-Eskoratzeak kentzea.

-Multzoaren puntelamenduaren planoak eta plano xehekatuak. Interpretazioa.

-Apeatuak. Motak. Xedea. Eratzen dituzten elementuak. Materialak. Erabili diren tresnak.

-Apeatuak egitea.

-Segurtasun baldintzak.

.Tresna, erreminta, makina, bitarteko lagungarrien eta norbanakoak eta taldea babesteko bitartekoen erabilera:

-Erabilera: zurkaitzak, tabloiak, profilak, hodiak, ardatz-txikiak, estropuak eta falkak; giltzak, gidak, traktelak, polipastoak, katuak, bandarria, mailua, zerrotea, mahaiko zerra, beruna, eskuadra, nibela, espatula, azkazal-barra eta zinta metrikoa.

-Apeatze, eskoratze, zinbriatze eta enkofratze lanak egiteko erabiltzen diren bitarteko lagungarri arautuen muntaketa eta desmuntaketa.

-Norbanakoa eta taldea babesteko bitartekoen erabilera igeltserotzako lanetan.

-Tresna, bitarteko, erreminta eta makinen artapena.

.Lanen burutzapena:

-Paramento bertikalen eskoratzeak egitea eta paramentu horizontalen eskoratzeak egitea; txarrantxaketak; putzuak eskoratzea eta zangak eskoratzea.

-Ondoko eragiketa hauek egitea: habeak enkofratzea, zutabeak enkofratzea, hormak enkofratzea, forjatuak enkofratzea eta zangak enkofratzea.

-Enkofratuak kentzea eta zinbriatuak egitea eta kentzea.

3. lanbide modulua: Armadurak.

Iraupena: 384 ordu.

3. gaitasun unitateari lotua: armadurak gertutzea eta jartzea.

a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.

3.1. Armadurak gertutzeko eta jartzeko erabili ohi diren agiri grafikoak eta bestelakoak aztertzea.

.Planoan ageri diren ikurren esanahia jakitea eta azaltzea.

.Proiektuaren eta burutzapenaren planoak egin beharreko lanarekin erlazionatzea.

.Planoetan obra mota bakoitzaren ikuspegiak, ebakidurak eta xehetasunak bereiztea.

.Lan-leku beraren plano orokorrak elkarrekin eta xehekapen planoekin erkatzea.

.Multzoaren zatien planoak aztertzea, elementu ezberdinak gertutu ahal izateko.

3.2. Armadurak gertutzeko eta jartzeko lanak egiteko lanak aztertzea, lan-metodo egokienak eta segurtasun-neurriak deskribatuz.

.Armadurak gertutzeko eta jartzeko lanak deskribatzea.

.Obra burutu behar den balizko kasu praktikoan:

-Lan-metodo ezberdinak azaltzea, bakoitzari dagozkion material motak, tresnak, erremintak eta makinak aipatuz.

-Lanaren ezaugarriak kontuan harturik burutzapen-metodorik egokiena hautatzea.

-Makinek eta langileek eduki behar dituzten segurtasun-neurriak eta lan-lekua babestekoak ezagutzea.

3.3. Lanbidean erabiltzen diren tresnak, makinak eta erremintak aztertzea eta erabiltzea.

.Erabili ohi diren tresnak, erremintak eta makinak ezagutzea.

.Tresnak, erremintak eta makinak egin beharreko lan motarekin eta lan-metodoarekin erlazionatzea.

.Tresnak, erremintak eta makinak trebeziaz erabiltzea, lan eraginkorra eta mugimendu doiak eginez.

.Tresna, erreminta eta makinak artatu eta mantentzeko prozedurak eta metodoak deskribatzea eta haiek egokiro garbitu eta gordetzea.

3.4. Armadurak gertutzeko eta jartzeko lanak egiteko behar diren bitarteko lagungarriak deskribatzea, aukeratzea eta instalatzea.

.Beharrezko bitarteko lagungarriak identifikatzea.

.Bitartekoak lan motarekin eta lan-metodoarekin erlazionatzea.

.Lana egiteko egokiak eta seguruak diren bitarteko lagungarriak muntatzea eta desmuntatzea.

.Bitarteko lagungarriak artatu eta mantentzeko prozedurak eta metodoak deskribatzea.

3.5. Hormigoiak armatzeko erabili behar diren altzairuak eskuztatzea, aurrez zehaztu den kaliatea eskuratuz eta, hori guztia, segurtasun baldintza egokietan egitea.

.Altzairuen luzaketa, mozketa, tolesdura, lotura eta izariak begiztatzea; halaber, lopide eta distantziak begiztatzea.

.Armaduraren garraioan gerta daitezkeen aldakuntza geometriko guztiak antzematea.

.Pieza bakoitzaren hormigoiketa egin aurretik eta egin eta gero moldearekiko loturak eta distantziak eta beste armadura batzuekin lotzeko itxaronaldiak identifikatzea.

.Armaduraren multzoa berunean egitea eta nibelatzea.

3.6. Norbanakoa eta taldea babesteko segurtasun bitartekoak bereizi, aukeratu eta instalatzea. Halaber, segurtasuna eta higienea zaintzeko obraren segurtasun-planean ezarritako arau guztiak betetzea.

.Lan-lekuan ezarri ohi diren talde-babeserako elementuak ezagutzea.

.Makina-erremintak babesteko elementuak ezagutzea.

.Lan-lekuaren segurtasuna eta higienea zaintzeko arau teknikoak eta jokaera arauak betetzea.

.Norbera babesteko bitartekoen erabilera bidezkotzea.

.Talde-babeserako egokiak eta seguruak diren bitartekoak muntatzea eta desmuntatzea.

b) Edukiak.

.Armadurak:

-Nahitaez erabili beharreko arauak eta hautazkoak.

-Armadura motak. Ondoko hauen ezaugarriak eta identifikazioa: barra korrugatuak, sare elektrosoldatuak.

-Ondoko eragiketa hauetan erabiltzen diren armadurak, tresnak eta erremintak gertutzea: luzaketa, mozketa, tolesdura eta lotzea.

-Barren arteko distantziak.

-Armadurak kokatzea: euskarriak, distantziak, aurreteinkaketa eta teinkaketaondokoa.

-Armaduren planoak, baterakoak eta xehekapenekoak. Interpretazioa.

-Segurtasun baldintzak.

.Tresna, erreminta, makina, bitarteko lagungarrien eta norbanakoak eta taldea babesteko bitartekoen erabilera:

-Ondoko hauen erabilera: metalkina, tolesgailua, aliketak, tanazak, grifa, azkazal-barra, aurreteinkatzeko katuak, enfilagailuak eta injektagailuak; soldadura ekipoak.

-Armadurak gertutzeko eta jartzeko lanak egiteko erabiltzen diren bitarteko lagungarri arautuen muntaketa eta desmuntaketa.

-Armadurak gertutzeko eta jartzeko lanetan norbanakoa eta taldea babesteko bitartekoen erabilera.

-Tresna, bitarteko, erreminta eta makinen artapena.

.Armadurak prestatzea:

-Ondoko eragiketak egitea: teinkatu, tolestu, lotu eta soldatu.

-Altzairuzko barrak batzea burdineriazko multzoak egiteko.

.Armadurak kokatzea:

-Armadurak obra dagoen guneraino garraiatzeko eragiketak egitea.

-Armadurak beraien enkofratuetan muntatzeko eragiketak egitea.

-Moldearekiko loturak eta distantziak begiztatzeko eta itxaronaldien alorreko eragiketak egitea.

4. lanbide modulua: Hormigoia.

Iraupena: 160 ordu.

3. gaitasun unitateari lotua: obran hormigoia jartzea.

a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.

4.1. Obran hormigoia jartzeko erabili ohi diren agiri grafikoak eta bestelakoak aztertzea.

.Planoan ageri diren ikurren esanahia jakitea eta azaltzea.

.Proiektuaren eta burutzapenaren planoak egin beharreko lanarekin erlazionatzea.

.Planoetan obra mota bakoitzaren ikuspegiak, ebakidurak eta xehetasunak bereiztea.

.Lan-leku beraren plano orokorrak elkarrekin eta xehekapen planoekin erkatzea.

.Multzoaren zatien planoak aztertzea, elementu ezberdinak gertutu ahal izateko.

4.2. Obran hormigoia jartzeko lanak egiteko atazak aztertzea, lan-metodo egokienak eta segurtasun-neurriak deskribatuz.

.Obran hormigoia jartzeko lanak deskribatzea.

.Obra burutu behar den balizko kasu praktikoan:

-Lan-metodo ezberdinak azaltzea, bakoitzari dagozkion material motak, tresnak, erremintak eta makinak aipatuz.

-Lanaren ezaugarriak kontuan harturik burutzapen-metodorik egokiena hautatzea.

-Makinek eta langileek eduki behar dituzten segurtasun-neurriak eta lan-lekua babestekoak ezagutzea.

4.3. Obran hormigoia jartzeko erabiltzen diren tresnak, makinak eta erremintak aztertzea eta erabiltzea.

.Erabili ohi diren tresnak, erremintak eta makinak ezagutzea.

.Tresnak, erremintak eta makinak egin beharreko lan motarekin eta lan-metodoarekin erlazionatzea.

.Tresnak, erremintak eta makinak trebeziaz erabiltzea, lan eraginkorra eta mugimendu doiak eginez.

.Tresna, erreminta eta makinak artatu eta mantentzeko prozedurak eta metodoak deskribatzea eta haiek egokiro garbitu eta gordetzea.

4.4. Obran hormigoia jartzeko lanak egiteko behar diren bitarteko lagungarriak deskribatzea, aukeratzea eta instalatzea.

.Beharrezko bitarteko lagungarriak identifikatzea.

.Bitartekoak lan motarekin eta lan-metodoarekin erlazionatzea.

.Lana egiteko egokiak eta seguruak diren bitarteko lagungarriak muntatzea eta desmuntatzea.

.Bitarteko lagungarriak artatu eta mantentzeko prozedurak eta metodoak deskribatzea.

4.5. Obran hormigoia jartzeko burutu behar diren eragiketak egitea, hots, isurketa, trinkoketa eta hartura, aurrez zehaztu den kaliatea eskuratuz eta, hori guztia, segurtasun baldintza egokietan egitea.

.Isurketak, trinkoketa eta hartura egiteko erak identifikatzea.

.Isurketak, trinkoketa eta hartura egiteko erak lan motarekin erlazionatzea.

.Hormigoiketaren juntak araudian ezarri denarekin bat gertutzea.

.Moldeak betetzeko mailak identifikatzea.

.Hormigoia duten probetak kalitate planean ezarri denarekin bat gertutzea.

4.6. Norbanakoa eta taldea babesteko segurtasun bitartekoak bereizi, aukeratu eta instalatzea. Halaber, segurtasuna eta higienea zaintzeko obraren segurtasun-planean ezarritako arau guztiak betetzea.

.Lan-lekuan ezarri ohi diren talde-babeserako elementuak ezagutzea.

.Makina-erremintak babesteko elementuak ezagutzea.

.Lan-lekuaren segurtasuna eta higienea zaintzeko arau teknikoak eta jokaera arauak betetzea.

.Norbera babesteko bitartekoen erabilera bidezkotzea.

.Talde-babeserako egokiak eta seguruak diren bitartekoak muntatzea eta desmuntatzea.

b) Edukiak.

.Hormigoia:

-Nahitaez erabili beharreko arauak eta hautazkoak.

-Hormigoiari buruzko arau orokorrak. Hormigoi motak.

-Hormigoiaren osagarriak. Ondoko elementu hauen ezaugarriak eta propietateak: ura, idorkiak eta gehigarriak.

-Hormigoiaren dosifikazioa: Pisuan eta bolumenean.

-Fabrikazioa. Metodoak. Erabiltzen diren makineria eta erremintak.

-Hormigoiaren gogortasuna.

.Hormigoizko obrak:

-Hormigoizko obren planoak, hala multzo osoarenak nola xehekatuak, interpretatzea.

-Nahitaez erabili behar den araudia eta hautazko erabilera duena erabiltzea.

-Obraren burutzapenean bildu diren eragiketak eta bitartekoak: enkofratua prestatzea; armadurak prestatzea; armadurak kokatzea; hormigoia prestatzea; hormigoiaren garraioa, isurketa, zanpaketa eta hormigoiaren bibrazioa; enkofratuak kentzea eta hartura.

-Hormigoi armatuzko eraikintzetan bete behar diren zehaztapenak: zimentazioak; hormak, forjatuak; eskailerak; solairuak; zertxak; arkuak; arkupeak; gangak; laminak; kupulak.

-Hormigoiaren juntak.

-Erabili diren tresnak, erremintak eta makinak.

-Burutzapenerako behar izan diren bitarteko osagarriak.

-Segurtasun baldintzak.

.Tresna, erreminta, makina, bitarteko lagungarrien eta norbanakoak eta taldea babesteko bitartekoen erabilera:

-Ondoko hauen erabilera:

-Hormigoiketarako punpak, hormigoi makinak, bibragailuak, erregela bibragailuak eta zinta garraiotzaileak.

-Paleta, palotea, talotxa, sumila, beruna, zinta metrikoa eta igeltseroaren nibela.

-Abrams-en konoa eta probetak egiteko moldeak.

-Hormigoia obran jartzeko lanak egiteko erabiltzen diren bitarteko lagungarri arautuen muntaketa eta desmuntaketa.

-Hormigoia obran jartzeko lanetan norbanakoa eta taldea babesteko bitartekoen erabilera.

-Tresna, bitarteko, erreminta eta makinen artapena.

.Lanen burutzapena:

-Ondoko eragiketa hauek egitea: isurketa; trinkoketa; hartura eta laginak hartzea, eta eragiketa horiek guztiak zimentazio, horma, egitura, forjatu, eskailera, solairu, zertxa, arku, ganga lamina eta kupuletan egitea.

5. lanbide modulua: Egitura aurrefabrikatuak.

Iraupena: 176 ordu.

5. gaitasun unitateari lotua: aurrefabrikatuak erabiliz egiturazko elementuak eraikitzea.

a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.

5.1. Egitura aurrefabrikatuak jartzeko erabili ohi diren agiri grafikoak eta bestelakoak aztertzea.

.Planoan ageri diren ikurren esanahia jakitea eta azaltzea.

.Proiektuaren eta burutzapenaren planoak egin beharreko lanarekin erlazionatzea.

.Planoetan obra mota bakoitzaren ikuspegiak, ebakidurak eta xehetasunak bereiztea.

.Lan-leku beraren plano orokorrak elkarrekin eta xehekapen planoekin erkatzea.

.Multzoaren zatien planoak aztertzea, elementu ezberdinak gertutu ahal izateko.

5.2. Egitura aurrefabrikatuak jartzeko lanak aztertzea, lan-metodo egokienak eta segurtasun-neurriak deskribatuz.

.Egitura aurrefabrikatuak jartzeko lanak deskribatzea.

.Obra burutu behar den balizko kasu praktikoan:

-Lan-metodo ezberdinak azaltzea, bakoitzari dagozkion material motak, tresnak, erremintak eta makinak aipatuz.

-Lanaren ezaugarriak kontuan harturik burutzapen-metodorik egokiena hautatzea.

-Makinek eta langileek eduki behar dituzten segurtasun-neurriak eta lan-lekua babestekoak ezagutzea.

5.3. Egitura aurrefabrikatuak jartzeko erabiltzen diren tresnak, makinak eta erremintak aztertzea eta erabiltzea.

.Erabili ohi diren tresnak, erremintak eta makinak ezagutzea.

.Tresnak, erremintak eta makinak egin beharreko lan motarekin eta lan-metodoarekin erlazionatzea.

.Tresnak, erremintak eta makinak trebeziaz erabiltzea, lan eraginkorra eta mugimendu doiak eginez.

.Tresna, erreminta eta makinak artatu eta mantentzeko prozedurak eta metodoak deskribatzea eta haiek egokiro garbitu eta gordetzea.

5.4. Egitura aurrefabrikatuak jartzeko lanak egiteko behar diren bitarteko lagungarriak deskribatzea, aukeratzea eta instalatzea.

.Beharrezko bitarteko lagungarriak identifikatzea.

.Bitartekoak lan motarekin eta lan-metodoarekin erlazionatzea.

.Lana egiteko egokiak eta seguruak diren bitarteko lagungarriak muntatzea eta desmuntatzea.

.Bitarteko lagungarriak artatu eta mantentzeko prozedurak eta metodoak deskribatzea.

5.5. Egitura aurrefabrikatuak jartzeko burutu behar diren eragiketak egitea eta, hori guztia, eskatu den kakitatea eta segurtasun baldintza egokietan egitea.

.Egitura aurrefabrikatuen elementuak identifikatzea.

.Egitura aurrefabrikatuen elementuak aurreikusi den apeatzeko eta enkofratua kentzeko sistemarekin eta kalkulatu den indarren sistema ireskariarekin identifikatzea.

.Egitura aurrefabrikatuak aurrez ezarri denarekin bat banatzea.

.Egitura aurrefabrikatuen ainguraketa sistemak eta euskarriak identifikatzea.

.Moduluak bidezko zuloetan sartzeko dauden erak identifikatzea eta ezagutzea.

.Elementuaren garraioa eta estropuak egiteko sistema identifikatzea.

.Behin-behineko loturak noiz behar diren eta noiz ez bereiztea.

.Multzoko elementuak berunean jartzea eta nibelatzea.

5.6. Norbanakoa eta taldea babesteko segurtasun bitartekoak bereizi, aukeratu eta instalatzea. Halaber, segurtasuna eta higienea zaintzeko obraren segurtasun-planean ezarritako arau guztiak betetzea.

.Lan-lekuan ezarri ohi diren talde-babeserako elementuak ezagutzea.

.Makina-erremintak babesteko elementuak ezagutzea.

.Lan-lekuaren segurtasuna eta higienea zaintzeko arau teknikoak eta jokaera arauak betetzea.

.Norbera babesteko bitartekoen erabilera bidezkotzea.

.Talde-babeserako egokiak eta seguruak diren bitartekoak muntatzea eta desmuntatzea.

b) Edukiak.

.Egiturazko aurrefabrikatuak:

-Nahitaez erabili beharreko arauak eta hautazkoak interpretazea.

-Egiturazko aurrefabrikatuen obrako planoak interpretazea.

-Erabili diren materialak:

-Ondoko eraikintza hauetan zehaztapenak betetzea: habeak, forjatuak, arkupeak, laminak eta modulu aurrefabrikatuak.

-Erabili diren tresnak, erremintak eta makinak.

-Burutzapenerako behar izan diren bitarteko osagarriak.

-Segurtasun baldintzak.

.Tresna, erreminta, makina, bitarteko lagungarrien eta norbanakoak eta taldea babesteko bitartekoen erabilera:

-Ondoko hauen erabilera: estropuak; sokak; giltzak eta grapak; zulagailua eta erradiala; beruna; igeltseroaren nibela eta zinta metrikoa.

-Aurrefabrikatuak dituzten elementu jazargarrien eraikintzan erabiltzen diren bitarteko lagungarri arautuen muntaketa eta desmuntaketa.

- Egiturazko aurrefabrikatuak jartzeko lanetan norbanakoa eta taldea babesteko bitartekoen erabilera.

-Tresna, bitarteko, erreminta eta makinen artapena.

.Lanen burutzapena:

-Ondoko eragiketa hauek egitea: zuinketa eta egituraren elementu hauek ezartzea ondoko kasu hauetan: habeak, forjatuak, arkupeak, laminak eta modulu aurrefabrikatuak.

6. lanbide modulua: Presiorik gabeko eroanbide linealak.

Iraupena: 132 ordu.

6. gaitasun unitateari lotua: presiorik gabeko eroanbide linealak egitea.

a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.

6.1. Presiorik gabeko fluidoen eroanbideak eta instalazioen babeserako biderakuntzak egiteko lanetan erabili ohi diren agiri grafikoak eta bestelakoak aztertzea.

.Planoan ageri diren ikurren esanahia jakitea eta azaltzea.

.Proiektuaren eta burutzapenaren planoak egin beharreko lanarekin erlazionatzea.

.Planoetan obra mota bakoitzaren ikuspegiak, ebakidurak eta xehetasunak bereiztea.

.Lan-leku beraren plano orokorrak elkarrekin eta xehekapen planoekin erkatzea.

.Multzoaren zatien planoak aztertzea, elementu ezberdinak gertutu ahal izateko.

.Lanak egiteko behar diren datuak identifikatzea.

6.2. Presiorik gabeko fluidoen eroanbideak eta instalazioen babeserako biderakuntzak egiteko lanak eta igeltserotzako lan orokorrak aztertzea, lan-metodo egokienak eta segurtasun-neurriak deskribatuz.

.Presiorik gabeko fluidoen eroanbideak eta instalazioen babeserako biderakuntzak egiteko lanak eta igeltserotzako beste obra orokor batzuk deskribatzea.

.Obra burutu behar den balizko kasu praktikoan:

-Lan-metodo ezberdinak azaltzea, bakoitzari dagozkion material motak, tresnak, erremintak eta makinak aipatuz.

-Lanaren ezaugarriak kontuan harturik burutzapen-metodorik egokiena hautatzea.

-Makinek eta langileek eduki behar dituzten segurtasun-neurriak eta lan-lekua babestekoak ezagutzea.

6.3. Lanbidean erabiltzen diren tresnak, makinak eta erremintak aztertzea eta erabiltzea.

.Erabili ohi diren tresnak, erremintak eta makinak ezagutzea.

.Tresnak, erremintak eta makinak egin beharreko lan motarekin eta lan-metodoarekin erlazionatzea.

.Tresnak, erremintak eta makinak trebeziaz erabiltzea, lan eraginkorra eta mugimendu doiak eginez.

.Tresna, erreminta eta makinak artatu eta mantentzeko prozedurak eta metodoak deskribatzea.

6.4. Presiorik gabeko eroanbide linealak egiteko lanetan behar diren bitarteko lagungarriak deskribatzea, aukeratzea eta instalatzea.

.Beharrezko bitarteko lagungarriak identifikatzea.

.Bitartekoak lan motarekin eta lan-metodoarekin erlazionatzea.

.Lana egiteko egokiak eta seguruak diren bitarteko lagungarriak muntatzea eta desmuntatzea.

.Bitarteko lagungarriak artatu eta mantentzeko prozedurak eta metodoak deskribatzea.

6.5. Presiorik gabeko eroanbideak egitea, fluidoak bideratzeko nahiz instalazioak babesteko, zehazturik dagoen kalitatea lortuz eta segurtasun baldintza egokietan.

.Egiturazko elementu aurrefabrikatuak bereiztea.

.Eroanbidea osatzen duten elementuak planoaren arabera zuinkatzea eta nibelatzea.

.Euskarri diren elementuak bermatzea.

.Tutuak eta erregistroak muntatzea zirrikiturik utzi gabe.

.Barruko zikinkeria kentzea eroanbidea trabarik gabe uzteko.

.Zementuzko mortairuak dosi egokietan nahastea eta oratzea, zehaztapenen arabera.

.Egiten diren lanek kalitateari buruzko zehaztapenak betetzen dituztela egiaztatzea.

.Lana bukatutakoan behar den garbiketa egitea.

6.6. Norbanakoa eta taldea babesteko segurtasun bitartekoak bereizi, aukeratu eta instalatzea. Halaber, segurtasuna eta higienea zaintzeko obraren segurtasun-planean ezarritako arau guztiak betetzea.

.Lan-lekuan instalaturik dauden talde-babeserako elementuak ezagutzea.

.Makina-erremintak babesteko elementuak ezagutzea.

.Lan-lekuaren segurtasuna eta higienea zaintzeko arau teknikoak eta jokaera arauak betetzea.

.Norbera babesteko bitartekoen erabilera bidezkotzea.

.Talde-babeserako egokiak eta seguruak diren bitartekoak muntatzea eta desmuntatzea.

b) Edukiak.

.Mortairuak:

-Osagaiak. Aglomeratzaileen, uraren, hondarren eta gehigarrien ezaugarriak eta propietateak.

-Erabilera bakoitzerako berariazko dosiak eta trinkotasuna.

-Nahitaez erabili beharreko arauak eta hautazkoak.

.Presiorik gabeko eroanbide linealak:

-Nahitaez erabili beharreko arauak eta hautazkoak.

-Nahitaezko eta hautazko arautegien interpretazioa.

-Saneamendu sareak, estolderiak eta presiorik gabeko biderakuntzarako tutuak egiteko obren planoen interpretazioa.

-Erabiltzen diren materialak. Merkaturatu berriak diren material eta bitartekoen azterketa eta erkaketa. Kontrola eta harrera.

-Eraikintzako antolaerak: eroanbideak, erregistro-kutxetak.

-Erabiltzen diren tresnak, erremintak eta makinak.

-Obra burutzeko behar diren bitarteko lagungarriak.

-Zementuzko mortairuen fabrikazioa eta obraratzea.

-Segurtasunerako biderakuntzak.

-Patologiak.

-Eroanbideen mantenimendua eta konponketa.

.Tresna, erreminta, makina, bitarteko lagungarrien eta norbanakoak eta taldea babesteko bitartekoen erabilera:

-Erabilera: hormigoi makina, hormigoitzeko punpa, konpresorea, hustutzeko punpa eta bibragailuak; sumilak, paleta, talotxa, palotea, erregela, eskuaira eta igeltseroaren nibela.

-Lurpeko eroanbideak egiteko erabiltzen diren bitarteko lagungarri arautuen muntaketa eta desmuntaketa.

-Norbanakoa eta taldea babesteko bitartekoen erabilera hormigoiak obraratzean.

-Tresna, bitarteko, erreminta eta makinen garbiketa eta mantenimendua.

.Lanen burutzapena:

-Zementuzko mortairuak fabrikatzea eta obraratzea.

-Ondoko obrak egitea: Hormigoi aurrefabrikatuzko saneamendu sareak. Estolderiak. Fluidoak presiorik gabe bideratzeko eroanbideak. Instalazioak babesteko biderakuntzak.

-Eskatutako kalitatea lortu dela egiaztatzea.

7. lanbide modulua: Segurtasuna eraikuntzan.

Iraupena: 96 ordu.

7. gaitasun unitateari lotua: planean ezarritako segurtasun bitartekoak egiaztatzea.

a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.

7.1. Obraren segurtasunari buruzko azterlanean ezarritako segurtasun eta higiene arauak aztertzea.

.Obraren segurtasunari buruzko azterlanaren aplikazio praktikoaren balizko kasuan, hurrengo ataletariko bakoitzari dagozkion arauak bereizi eta deskribatzea:

-Norbera babesteko jazkiak.

-Behin-behineko instalazioak.

-Biltegiak eta obra-tailerrak.

-Segurtasunerako bitarteko lagungarriak.

-Makineria.

-Lan-lekuak obra zibiletan eta eraikintza obretan.

7.2. Obraren segurtasun-plana zuzen bete dadin norbanakoek eta taldeak erabili beharreko bitarteko materialak zeintzuk diren esatea.

.Segurtasun-planaren aplikazio praktikoaren balizko kasuan:

-Obrak, instalazioek eta bitarteko lagungarriek dituzten arriskuetatik babesteko bitartekoak banan-banan aipatzea.

-Norbanakoak eta taldeak babesteko zeintzuk bitarteko behar diren zehatz azaltzea.

-Segurtasun bitartekoak nola erabili behar diren azaltzea.

7.3. Segurtasun-planaren agiri tekniko eta grafikoak aztertzea.

.Segurtasun-plana lanean aplikatzeko balizko kasuan, memoriako, baldintza-pleguetako eta aurrekontuko zehaztapen teknikoak ondorengo atalei esleitzea:

-Behin-behineko instalazioei.

-Biltegi eta obra-tailerrei.

-Segurtasunerako bitarteko lagungarriei.

-Makineriari.

-Obra zibiletako eta eraikintza obretako lan-lekuei.

.Segurtasun-plana lanean aplikatzeko balizko kasuan, eragin behar diren jarduketa teknikoak zehaztea, ondorengo atalen irudikapen grafikoak interpretatuz:

-Behin-behineko instalazioenak.

-Biltegi eta obra-tailerrenak.

-Segurtasunerako bitarteko lagungarrienak.

-Makineriarenak.

-Obra zibiletako eta eraikintza obretako lan-lekuenak. Halakoetan eragin beharreko jarduketa teknikoak zehaztu behar dira.

b) Edukiak.

.Laneko arriskuetarako aurreneurriak:

-Aurreneurrien beharra. Aurreneurriei buruzko legezko arautegia. Interpretazioa eta erabilera. Lege-erantzukizun nagusiak. Segurtasunari buruzko azterlana eta plana. Planaren agiriak.

-Makinen erabiltzaileen arriskuak eta aurreneurriak. Norbanakoa eta taldea babesteko ekipoak. Arriskuak makinetan eta makinen bidezko lanetan.

-Obra mota bakoitzaren arriskuak eta aurreneurriak.

-Lan istripuak eta lanbide gaixotasunak. Indize estatistikoak. Norberaren babes-ekipoak.

-Berehalako laguntzarako osasun-teknikak.

.Segurtasuna bitarteko lagungarrietan:

-Bitarteko lagungarriei buruzko agiri teknikoak.

-Segurtasun-arauak jazkietan, aldamio, asto, plataforma eta eskaileretan.

-Segurtasun-arauak zamak jasotzeko bitartekoetan. Kargagailuak/igogailuak. Garraiazintak.

.Segurtasuna behin-behineko instalazioetan eta obra-tailerretan:

-Agiri grafikoak instalazio eta tailerrei aplikatuta.

-Segurtasun-arauak komunetan, aldageletan eta jantokietan.

-Segurtasun-arauak energiaz hornitzeko instalazioetan, garbitegi eta olioztategietan eta erregai, koipe eta olio biltegietan.

-Segurtasun-arauak obra-tailerretan. Mekanika tailerrak. Tailer elektrikoak. Soldadura tailerrak. Zurezko aroztegiak. Metalezko arotziak.

.Segurtasuna makinerian.

-Makineriari buruzko agiri grafikoak.

-Induskatzeko makinak. Ezaugarri orokorrak. Norbera babesteko ekipoak. Segurtasunerako adierazkariak eta eragingailuak.

-Jasotzeko makinak. Ezaugarri orokorrak. Ezaugarri orokorrak. Norbera babesteko ekipoak. Segurtasunerako adierazkariak eta eragingailuak.

-Idorkiak tratatzeko makinak. Ezaugarri orokorrak. Norbera babesteko jazkiak. Ikustaldietarako eta instalazioetara sartzeko elementuak. Arrisku orokorrak. Botatzen diren poluitzaileak.

-Hormigoia fabrikatzeko eta obraratzeko makinak. Ezaugarri orokorrak. Norbera babesteko ekipoak. Ikustaldietarako eta instalazioetara sartzeko elementuak. Arrisku orokorrak. Poluitzaileen emisioa.

-Zulatzeko eta zimentatzeko makinak. Ezaugarri orokorrak. Norbera babesteko ekipoak. Arrisku orokorrak. Segurtasunerako adierazkariak eta eragingailuak.

-Itsasoko eta ibaiko makinak. Propultsiobideak eta ur gaineko ekipoa. Norbera babesteko jazkiak. Tresnak. Seinaleak eta komunikazio elementuak. Nabiga daitekeen egunak.

-Abordaiari buruzko nazioarteko araudia.

.Segurtasuna obrako lan-lekuetan:

-Agiri grafikoak obrako lan-lekuen segurtasunari aplikatuta.

-Indusketa obretako lan-lekuak. Zulaketak, ezpondak eta lubetak. Zirkulatzeko bideak. Ezpondak. Lerradurak eta lurbeherak.

-Lurpeko lanak. Lurrei eusteko prozedura. Poluitzaileen emisioa. Meatze-poliziari buruzko Araudia.

-Itsasoko eta ibaiko obrak eta obra hidraulikoak. Norbera babesteko jazkiak. Ur gaineko ekipoak.

-Eraiketa eta errauspen obretako lan-lekuak. Zimentazio, egitura, itxitura eta akaberen ezaugarri orokorrak.

8. lanbide modulua: Administrazioa, kudeaketa eta merkaturatzea enpresa txikietan.

Iraupena 88 ordu.

8. gaitasun unitateari lotuta: Enpresa txiki edo tailerrean administrazioa, kudeaketa eta merkaturatzea egitea.

a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.

8.1. Indarrean dauden enpresa-izaera juridiko ezberdinak aztertzea, egokiena zehaztuz, jarduera ekonomikoa eta esku dauden baliabideen arabera.

.Jabeen lege-erantzunkizun maila bereiztea, enpresaren izaera juridiko ezberdinen arabera.

.Enpresa osatzeko galdatzen diren legezko gutxieneko betekizunak identifikatzea, izaera juridikoaren arabera.

.Merkataritza-sozietate mota ezberdinetarako legeak xedatutako gobernu organoen eginkizunak bereiztea.

.Enpresa izaera juridiko ezberdinetarako ezarritako zerga-tratamendua bereiztea.

.Alderaketa-koadro batean oinarrizko ezaugarri legalak, enpresaren mota juridiko bakoitzerako identifikatu direnak, eskematizatzea.

.Balizko datu batzuk abiapuntutzat harturik, kapital eskuragarria, onartu behar diren arriskuak, enpresaren tamainua eta bazkide kopurua, hala badagokio, aukeratzea izaera juridiko egokiena, azalduz abantailak eta eragozpenak.

8.2. Indarreko lan kontratu ezberdinek, sektoreko ohikoenek, dauzkaten ezaugarriak ebaluatzea.

.Lan kontratu mota ezberdinen oinarrizko ezaugarriak alderatzea, xedatuz haien arteko aldeak kontratuaren iraupenari buruz, lanaldi motari buruz, eta dirulaguntzak eta salbuespenei buruz, hala egokituz gero.

.Sektoreko errealitateari dagokion balizko kasu bat abiapuntutzat harturik:

-Enpresaren ezaugarriei eta egoerari hoberen egokitzen zaizkien lan kontratuak zehaztea.

-Kontratu mota bat betetzea.

8.3. Enpresa txiki baten jarduera ekonomikoa, bere antolamendua, izapidatzea eta osaketa garatzeko behar diren agiriak aztertzea.

.Enpresaren jarduera ekonomiko arruntean erabiltzen diren oinarrizko agirien helburua azaltzea.

.Balizko datu batzuk abiapuntutzat hartuz,

-Hurrengo agiri hauek betetzea: faktura, emate-agiria, eskaera-idazkia,truke-letra, txekea eta ordainagiria.

-Agiri hauetako bakoitzak enpresan betetzen dituzten tramiteak eta zirkuitoak azaltzea.

-Banan banan aipatzea indarreko legeriak galdatutako tramiteak enpresa bat eratzeko, izendatuz agiri bakoitza izapidatzen den erakundea, eta behar diren denbora eta era.

8.4. Merkataritza-, zerga- eta lan- betebeharrak, enpresa batek bere jarduera ekonomikoa legearen arabera garatzeko dituenak, definitzea.

.Enpresaren trafikoari dagozkion zeharreko zergak eta mozkinen gaineko zuzenekoak identifikatzea.

.Zerga-egutegia, banakako enpresa edo enpresa kolektibo bati dagokiona, deskribatzea, produkzio-merkataritza- edo zerbitzatzeko jarduera jakin baten arabera.

.Balizko datu batzuk abiapuntutzat hartuz, honako hauek betetzea: lan- alta eta baja, nomina eta Gizarte Segurantzaren kitapena.

.Banan banan aipatzea enpresak ezinbestez bete behar dituen liburu eta agiriak, indarreko araudiarekin bat.

8.5. Bezeroak eta hornitzaileekin harremanetan aritzeko teknikak aplikatzea, ereduzko egoera komertzialak konpontzeko balio dutenak.

.Bezeroak eta hornitzaileekin negoziatzeko tekniken oinarrizko hatsapenak azaltzea, bai eta bezeroari laguntza emateari buruzkoak ere.

.Merkatuan dauden produktu edo zerbitzuen gaineko hainbat eskaintza abiapuntutzat hartuz, parametro hauen arabera (merkatuko prezioak, emate-epeak, kalitateak, garraioak, deskontuak, eskaera kopurua, ordaintzeko baldintzak, bermea eta salmenta ondorengo zerbitzua) eskaintzari onena zein den zehaztea.

8.6. Produktuen edo zerbitzuen salmentak sustatzeko sektorean ohikoen diren erak aztertzea.

.Salmentak sustatzeko bitarteko ohikoenak produktu edo/eta zerbitzu motaren arabera deskribatzea.

.Merchandisingaren oinarrizko hatsapenak azaltzea.

8.7. Enpresa txikia edo tailerra sortzeko proiektua egitea, beraren bideragarritasuna aztertzea eta eman behar diren pausoak azaltzea.

.Proiektuan hurrengo hauek agertu behar dira:

-Enpresaren helburuak eta haren antolamendu-egitura.

-Enpresaren kokapenaren justifikazioa.

-Aplikatu beharreko lege-araudiaren analisia.

-Inbertsio-plana.

-Finantzaketa-plana.

-Merkaturatze-plana.

-Proiektuaren errentagarritasuna.

b) Edukiak.

.Enpresa eta beraren ingurua:

-Enpresari buruzko kontzeptu juridiko-ekonomikoa.

-Jardueraren definizioa.

-Enpresaren kokalekua, kokapena eta lege-hedadura.

.Enpresaren era juridikoak:

-Banakako enpresaria.

-Sozietateak.

-Enpresa mota ezberdinei buruzko azterketa alderagarria.

.Enpresa eratzeko kudeaketa:

-Erakunde ofizialekiko harremanak.

-Eraketa-izapideak.

-Enpresariarendako laguntzak eta subentzioak.

-Finantzaketa-iturriak.

.Langileen kudeaketa:

-Sektoreko lan-hitzarmena.

-Lan-kontratu motak.

-Nominak.

-Gizarte-aseguruak.

.Administrazio kudeaketa:

-Administrazio-agiriak.

-Kontabilitatea eta kontabilitate-liburuak.

-Inbentarioa eta izakinak baloratzeko metodoak.

-Kostua, mozkina eta salneurriaren kalkulua.

.Kudeaketa komertziala:

-Merkaturatzearen oinarrizko osagaiak.

-Saltzeko eta negoziatzeko teknikak.

-Bezeroari laguntza emateko teknikak.

.Zerga-betebeharrak:

-Zerga-egutegia.

-Enpresaren jarduerari dagozkion zerga nagusiak.

-Zeharkako zergak, BEZ eta IGIC, eta zuzenekoak, EOS eta PFEZ, kitatzeko agiriak betetzea, kalkuluak egin ondoren.

.Enpresa-proiektua.

9. lanbide modulua: Lan prestakuntza eta orientazioa.

Iraupena: 64 ordu.

a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.

9.1. Lan esparruan osasunari kalte egiten ahal dioten arrisku egoera ohikoenei antzematea eta dagozkien babes- eta prebentzio-neurriak aplikatzea.

.Ereduzko lan egoeratako arrisku-eragileak identifikatzea.

.Osasunerako kalteak sortarazten dituzten arrisku-eragileen arabera deskribatzea.

.Babes- eta prebentzio- neurriak arrisku egoeraren arabera identifikatzea.

9.2. Berehalako oinarrizko osasun-neurriak aplikatzea istripuaren tokian, balizko egoeratan.

.Esku sartzeko lehentasuna identifikatzea, baldin eta zauritu batzuk edo anitz badaude, zauriek berez duten bizitzarako arrisku handienaren gaineko irizpidearekin bat.

.Aplikatu beharreko neurrien segida identifikatzea, dauden zaurien arabera.

.Osasun-teknikak gauzatzea (BBS, inmobilizazioa, lekualdaketa...), ezarritako protokoloak aplikatuz.

9.3. Bere kontura edo besteren kontura ari den langilea lan errealitatera sartzeko moduak eta prozedurak bereiztea.

.Bere produkzio-sektorean dauden lan kontratazio era ezberdinak, indarreko legeriak onartzen dituenak, identifikatzea.

.Lanpostu bat eskuratzeko jarraitu behar zaion prozesua deskribatzea eta horretarako behar den dokumentazioa betetzea, lan eskaintza bat oinarritzat hartuz, bere lanbide profilarekin bat.

.Bere kontura arituko den langilea izateko behar diren agiriak identifikatzea eta zuzen betetzea, indarreko legeriarekin bat.

9.4. Lan merkatuan nork bere burua orientatzea, nork bere ahalmen eta interesak eta egokiena den lanbide ibilbidea identifikatuz.

.Norberaren ahalmenak, jarrerak eta ezagumenduak, lanbiderako balio dutenak, identifikatzea eta ebaluatzea.

.Norberaren interesak eta motibazioak definitzea, beharrezkoa izatera saihetsiz sexua dela-eta edo beste motako murriztapenak.

.Heziketa-eskaintza eta lan-eskaera, bere interesei dagokiena, identifikatzea.

9.5. Lanaren lege-esparrua interpretatzea eta lan harremanek eragiten dituzten eskubide eta betebeharrak bereiztea.

.Lan zuzenbideari buruzko informazioaren oinarrizko iturriak (Konstituzioa, Langileen Estatutua, lan hitzarmena...) erabiltzea, behar diren eskubideak eta beharrak bereiztuz.

."Hartzekoen kitapena" osatzen duten kontzeptu ezberdinak interpretatzea.

.Ereduzko negoziaketa kolektibo baten kasuan:

-Negoziazio prozesua deskribatzea.

-Negoziaziogai diren aldakiak (soldatak, segurtasuna eta osasuna, produktibitatea, teknologia etab.) identifikatzea.

-Negoziazioaren emaitzak izan daitezkeen ondorioak eta neurriak deskribatzea.

.Gizarte Segurantzari doazkion prestazioak eta betebeharrak identifikatzea.

b) Edukiak.

.Lan osasuna:

-Lan- eta segurtasun- baldintzak. Lan osasuna eta bizitza-kalitatea.

-Arrisku-eragileak: fisikoak, kimikoak, biologikoak, antolamenduzkoak. Prebentzio- eta babes-neurriak.

-Kasu praktikoak.

-Lehentasunak eta jarduketa-segidak istripu kasuetan.

-Lehen sorospenen gaineko tekniken aplikazioa:

-Konortea/konorterik eza.

-Bihotz-biriketako suspertzea.

-Traumatismoak.

-Istripuz zaurituen salbamendua eta garraioa.

.Lan-legeria eta -harremanak:

-Lan-zuzenbidea: funtsezko arauak.

-Lan-harremana. Kontratazio motak. Etendura eta amaiera.

-Gizarte Segurantza eta bestelako prestazioak.

-Ordezkapen organoak.

-Lan-hitzarmena. Negoziazio kolektiboa.

.Gizarte- eta lan-orientazioa eta sarrera:

-Lan-merkatua. Egitura. Inguruneari buruzko ikuspuntuak.

-Lana bilatzeko prozesua. Informazio-iturriak: Eskaera-eskaintza eta hautapen-mekanismoak.

-Nork bere kontura lan egiteko ekimenak. Enpresa. Enpresa motak. Enpresa txikiak eratzeko izapideak.

-Auto-orientaziorako baliabideak. Norberaren lanbide ahalmena eta interesen azterketa eta ebaluazioa. Lanbide prestakuntzarako ibilbideak egitea. Erabakiak hartzea.

10. lanbide modulua: Proiektu integratua.

Iraupena: 44 ordu.

a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.

10.1. Eraikuntzan esku hartzen duten eragileak eta haien erantzukizunak ezagutzea.

.Kasu praktikoetan:

-Esku hartzen duten eragileak identifikatzea.

-Eragile bakoitzaren erantzukizuna deskribatzea.

-Eragileen eginkizun zehatzak azaltzea.

10.2. Eraikintzako obraren eraiketa prozesua eta prozesu funtzionala aztertzea, haren burutzapenaren koordinazioa ahalik eta osoena izanen dela ziurtatzeko.

.Kasu praktikoetan:

-Obraren kapitulu ezberdinak identifikatzea.

-Kapitulu bakoitzaren oinarrizko unitateak zehaztea.

-Lanen hurrenkera erabakitzea eraginkortasunaren eta aurrezpenaren irizpideak zainduz.

10.3. Eraikintzako prozesuen kalitate-planak aztertzea eta jarduera edo/eta enpresa hobetzeko aldarazpenak proposatzea.

.Kasu praktikoetan, kalitate-plan zehatza dagoelarik:

-Planaren kalitate-helburu partzialak identifikatzea.

-Zuzendu edo baztertu behar diren egoerak/jokaerak antzematea.

-Kalitatearen kontrol eta jarraipenari buruzko agiriak betetzea, aurrez zehaztutako balizko kasuetan.

-Enpresaren politika eta plana bera gidatzen dituzten gidalerro nagusiak bereiztea.

-Eraikintzako obra egiteko prozesuan ari diren Hormigoizko Obretako enpresa/langileetariko bakoitzari planak nola eraginen dion zehaztea.

-Enpresek zein beharkizun bete behar dituzten zehaztea: teknikoak, azpiegiturazkoak, lanbide koalifikazioari dagozkionak etab.

-Planaren abantailak nabarmentzea.

-Aurrez sortutako egoerak hobetzeko edo/eta egokitzeko aldarazpenak proposatzea.

-Bezeroak behar dituen kalitatea, kostua, burutzeko epea etab. identifikatzea.

.Kasu praktikoetan, egin beharreko eraikintza obra eta lortu nahi den kalitatea zehazturik daudela:

-Kontuan hartuko diren kalitate-helburu partzialak identifikatzea.

-Zuzendu edo aurreneurriez eragotzi behar diren egoerak/jokaerak identifikatzea.

-Balizko kalitate-planaren gidalerro nagusiak ezartzea.

-Balizko kalitate-plana definitu, aplikatu, jarraitu eta ebaluatzeko behar diren agiri motak deskribatzea.

-Enpresak/langile autonomoak eta gainerako eragileek bete behar dituzten beharkizunak zehaztea: teknikoak, azpiegiturazkoak, lanbide koalifikazioari dagozkionak etab.

-Kalitate-plana egituratzeak enpresarentzat eta bezeroarentzat dituen abantailak azpimarratzea.

b) Edukiak

.Prozesuan esku hartzen dutenak:

-Eragilea.

-Teknikariak.

-Eraikuntza-etxea.

-Beste batzuk.

.Obraren prozesua:

-Hasierako jarduerak: kontratua, zuinketa, obraren azpiegitura.

-Lur-mugimendua.

-Zimentazioa.

-Saneamendu horizontala.

-Egitura: hormigoizkoa eta metalezkoa.

-Estalkiak: lauak eta makurrak.

-Fatxadak.

-Zatidurak.

-Instalazioak.

-Arotzia: kanpokoa, barnekoa.

-Barneko gainjazkiak.

-Obraren bukaera.

.Erabateko kalitatea:

-Erabateko kalitatearen filosofia eta kontzeptuak.

-Kalitatea eraikintzan.

-Kalitatearen bermaketa.

11. lanbide modulua: Lantokiko prestakuntza.

Iraupena: 380 ordu.

a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.

11.1. Eguneko lan-planak aztertzea, lortutako etekinak egiaztatzea, giza baliabideak eta baliabide materialak egoki banatzea, eta lantokia prestatzea lana eroso eta arriskurik gabe egiteko.

.Obraren burutzapena abiaburutzat hartuta:

-Lan-lekuko eguneko etekina kalkulatzea giza baliabideen eta baliabide materialen arabera, eta horretarako egindako obra-zatia neurtu eta baloratzea.

-Baliabideak lortu nahi den etekinaren arabera banatzea.

-Obrako segurtasunaren eta higienearen kontrolari buruz indarrean dauden arauak identifikatzea eta haiek gauzatzeko behar diren bitartekoak eta baliabideak aurreikustea.

-Eguneko zuinketarako behar diren eragiketak egitea eta lantokia prestatzea.

11.2. Benetako lan-lekuetan, hormigoi armatuzko obra, egiturazko aurrefabrikatu eta presiorik gabeko eroanbideen obretan behar diren eragiketak egitea.

.Lan-lekua antolatzeko, eta segurtasuna eta kalitatea kontrolatzeko behar diren agiria guztiak lortzea.

.Egin beharreko lanaren arabera, tresna, bitarteko osagarri eta ekipo egokiak aukeratzea.

.Obra burutzeko behar diren materialak biltzea.

.Lansaio hasieran eta amaieran bitartekoak eta ekipoak lanerako prest eta egoki mantentzeko behar diren eragiketak egitea.

.Lana aurrez ezarritako kalitae- eta segurtasun-baldintzak betez egitea, eta etekin egokiak lortuz.

.Lan-lekua arriskurik gabe eta txukun eta garbi mantentzea.

.Beste lanbideetakoekin lankidetzan aritzea, haien jarduna eragotzi gabe.

11.3. Armadurak teinkatzeko ekipoak eskuztatzea eta agingailuak maneiatzea.

.Agingailu horiek era egokian erabiltzeko kontrolak eta adierazkariak identifikatzea.

.Kontroleko parametroak (armadura jartzea, kalibrazioa, pisua, tentsioen erregistroa eta denboraren luzapena eta itxaronaldiak) zehaztapen teknikoekin erlazionatzea.

.Mantenimenduari buruzko gidaliburuan ezarri dena kontuan harturik ekipoaren eraginkortasun-egoera antzematea.

11.4. Obrako lan-lekuan, bitarteko osagarriak eta segurtasunekoak muntatu eta desmuntatzea, eta ongi erabiltzen direla egiaztatzea.

.Obrako lan-lekuan, eta obrako segurtasun-plana aplikatuz, ondokoetan erabiltzen diren bitarteko osagarriak eta segurtasunekoak muntatu eta desmuntatzea:

-Behin-behineko instalazioak.

-Obrako biltegiak eta tailerrak.

-Honakoetarako obra-lekuak: zimentazioak eta egiturak; era egokian erabiltzen direla frogatu eta bidezko txostenak gertutzea.

11.5. Altueran obrako segurtasun-bitartekoak muntatu eta desmuntatzeko eragiketak burutzea.

.Lanean aritzean norberaren babeserako jazkiak eta ekipoak erabiltzea, kasuan kasukoak ohiko arriskuen arabera.

.Segurtasun-planean ezarritako segurtasun-arauak aplikatzea.

.Lan-lekuan arriskuak ekiditea eta atonduta eta garbi mantentzea.

.Segurtasun-bitartekoaren ainguraketa eta oreka egiaztatzea, behar diren agiriak interpretatuz.

11.6. Enpresarekin erantzukizunez jokatzea uneoro.

.Jasotzen dituen jarraibideak prestutasunez interpretatu eta betetzea, eta egiten duen lanaren erantzulea izatea, kasu kasuko pertsona egokiarekin hitz eginez.

.Enpresaren prozedura eta arauei begirunea izatea uneoro.

.Bere jardunak eraikintzaren produkzio-sisteman eta lantokian dituen eraginak analizatzea.

.Eraikintzako jardun onerako arauak betetzea, profesional on gisa arituz, atazak lehentasunen arabera burutzea eta lana zentzuzko denbora egitea.

b) Edukiak.

.Benetako eragiketak:

-Enkofratuak, apeatuak, eskoratzeak eta zinbriak eraikitzea.

-Altzairuzko armadurak gertutzea.

-Obran hormigoia botatzea.

-Saneamendu horizontalaren sarea eraikitzea.

-Egiturazko elementu aurrefabrikatuak jartzea

.Bitarteko osagarriak eta segurtasunekoak.

-Ondoko obra hauek burutzeko bitarteko osagarrien muntaketa lanak: enkofratuak; apeatuak; eskoratzeak; zinbriatuak; hormigoiak eta egiturazko elementu aurrefabrikatuak obran jartzea; presiorik gabeko eroanbide linealak.

-Lan-leku bakoitzean behar diren segurtasun-bitartekoak muntatu eta desmuntatzea.

.Antolaketa:

-Baliabideak banatzea.

-Obran bertan, egindako lana neurtzea.

2.3. Iraupena, sekuentzia eta ordu banaketa.

1. Hormigoizko abretako lanen antolamendua 220 10 2.

2. Enkofratuak eta eskoratzeak 256 8 1.

3. Armadurak 384 12 1.

4. Hormigoia 160 5 1.

5. Egiturazko aurrefabrikatuak 176 8 2.

6. Presiorik gabeko eroanbide linealak 132 6 2.

7. Segurtasun eraikintzan 96 3 1.

8. Administrazioa, kudeaketa eta merkaturatzea

enpresa txikietan 88 4 2.

9. Lan prestakuntza eta orientazioa 64 2 1.

10. Proiektu integratua 44 2 2.

11. Lantokiko prestakuntza 380 Lanaldian 2.

II. ERASKINA. Hormigoizko Obretako heziketa zikloko lanbide moduluetan irakaslanean aritzen diren irakasleen espezialitateak

II. ERASKINA

LANBIDE MODULUA IRAKASLEEN ESPEZIALITATEA KIDEGOA

1. Hormigoizko Obretako lanen antolamendua. Eraikuntza zibilak eta Eraikintza. Bigarren Hezkuntzako irakaslea

. Marrazkigintza (2). Bigarren Hezkuntzako irakaslea

2. Emkofratuak eta eskoratzeak(*). Eraikuntza zibilak eta Eraikintza. Bigarren Hezkuntzako irakaslea

3. Armadurak (*). Eraikuntza zibilak eta Eraikintza. Bigarren Hezkuntzako irakaslea

4. Hormigoia (*). Eraikuntza zibilak eta Eraikintza. Bigarren Hezkuntzako irakaslea

5. Egiturazko Aurrefabrikatuak (*). Eraikuntza zibilak eta Eraikintza. Bigarren Hezkuntzako irakaslea

6. Presiorik gabeko eroanbide linealak (*). Eraikuntza zibilak eta Eraikintza. Bigarren Hezkuntzako irakaslea

7. Segurtasuna eraikuntzan. Eraikuntza zibilak eta Eraikintza. Bigarren Hezkuntzako irakaslea

. Marrazkigintza (2). Bigarren Hezkuntzako irakaslea

8. Administrazioa, kudeaketa eta merkaturatzea enpresa txikietan. Lan prestakuntza eta orientazioa. Bigarren Hezkuntzako irakaslea

9. Lan prestakuntza eta orientazioa. Lan prestakuntza eta orientazioa. Bigarren Hezkuntzako irakaslea

10. Proiektu integratua(1)

(*) Modulu honetan LOGSEren 33.2. artikuluan ezarritako "irakasle espezialista" haietariko batek lagunduko du.

(1) Hormigoizko Obretako heziketa zikloaren lanbide moduluetan irakaslanean aritzen direnen espezialitateak.

(2) Ondoko titulu hauek: arkitektoa; bide, kanal eta portuetako ingeniaria; arkitekto teknikoa; herrilanetako edo topografiako ingeniaria.

III. ERASKINA. Ikasketa hauetarako gutxienez behar diren leku eta instalazioak

III. ERASKINA

Ekainaren 14ko 1004/1991 E.D.ko 34. artikuluarekin bat etorriz, Hormigoizko Obretako teknikariaren tituluari dagokion erdi mailako heziketa zikloak, honako Foru Dekretu honetan definitzen diren irakasgaiak eman ahal izateko, ekainaren 14ko 1004/91 aipatu E.D.ko 32.1. artikuluan finkatutakoak barnebiltzen dituen gutxieneko leku hauek eskatzen ditu.

Irakaslekua Azalera Erabilera gradua

Eraikintzako tekniketarako tailerra 270 m2 %25

Zerupeko lursaila, hesitua 2.000m2 %40

Balio anitzeko gela 60 m2 %35

."Erabilera graduak" portzentaian adierazten du eremu hori ustez zenbat ordu egonen den ikasle talde batek okupaturik gutxieneko irakaskuntzak emateko, irakaskuntza horien iraupen osotarakoaren aldean. Orientabidezkoa da, beraz, hezkuntza administrazioek curriculuma finkatzean definitzen dutenerako.

."Erabilera graduak" uzten duen neurrian, zilegi da beste ikasle talde batzuek okupatzea prestakuntza eremuak, heziketa ziklo bera edo beste bat edo beste hezkuntza etaparen bat egiten ari direnek.

.Beti ere zilegi izanen da prestakuntza eremuekin lotura duten ikasketa jarduerak (erabilera mailak adierazten duen okupazioarekin) eite bereko beste jarduera batzuetarako ere erabiltzen diren azaleretan egitea.

.Ez da interpretatu behar zehaztu diren prestakuntza eremu diferenteak nahitaez ixturaz bereizirik egon behar dutenik.

.Zerupean hesitu den esparruaren zehaztapena nahitaez gutxieneko irakaskuntzaren eskura egonen dira, horren kokaera geografikoa edota jabetza araubidea gorabehera.

Iragarkiaren kodea: A9711040

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web