(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

345/1998 FORU DEKRETUA, ABENDUAREN 1EKOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAREN ESPARRUAN JANTZIGINTZAKO TEKNIKARIAREN TITULUARI DAGOKION ERDI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAREN CURRICULUMA EZARTZEN DUENA.

BON N.º 28 - 05/03/1999



  XEDAPEN GEHIGARRIAK


  AZKEN XEDAPENAK

  I. ERANSKINA

  II. ERANSKINA. "JANTZIGINTZA" ALORREKO HEZIKETA ZIKLOKO LANBIDE MODULUETAN IRAKASLANEAN ARITUKO DIREN IRAKASLEEN ESPEZIALITATEAK

  III. ERANSKINA. IKASKETA HAUETARAKO GUTXIENEZ BEHAR DIREN LEKU ETA INSTALAZIOAK


Atariko

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak laugarren artikuluan ezarri zuen Gobernuari dagokiola Estatu osoko gutxieneko ikasketak zehaztea, eta hezkuntza administrazioen eskumena dela beren menpeko lurraldeko curriculuma ezartzea. Halaber, 35. artikuluak zehaztu zuen Gobernuak ezarriko zituela lanbide heziketako ikasketetako tituluak, komunitate autonomoekin hitz egin ondoren.

Maiatzaren 7ko 676/1993 Errege Dekretuaren bitartez (1993-5-22ko "E.A.O."), Nafarroako Gobernuari dagokio eskudun den lurraldean curriculuma ezartzea, lanbide heziketako tituluei eta haiei dagozkien gutxieneko ikasketei buruzko jarraibide orokorrak ezarri ondoren, behin Jantzigintzako teknikariaren titulua eta hari dagozkion gutxieneko ikasketak ezarri zituen apirilaren 22ko 743/1994 Errege Dekretua (1994-7-13ko "E.A.O.") eta hezkuntza sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamenduaren zenbait alderdi garatu zituen apirilaren 30eko 777/1998 Errege Dekretua argitaratu ondoren, eta kontuan hartuta, gainera, bai Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoak 47. artikuluan bai eta irakaskuntza ez-unibertsitarioen gaietan Estatuko Administrazioaren eginkizun eta zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzea onesten duen abuztuaren 31ko 1070/1990 Errege Dekretuak xedatu dutena.

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak lanbide heziketaren alorrean berrikuntza sakona egiteari ekin zion, hezkuntza sistemaren eta produkzio sistemaren arteko erlazioak hobetuz eta ikasleek lantokietan presta daitezen bide emanez.

Lanbide heziketaren xedea da ikasleak prestatzea lanbide eremuetan jarduteko, bizitzan zehar gerta dakizkiekeen lan aldaketei egokitzeko behar duten prestakuntza balioanitza emanez. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasle guztiek jasotzen duten lanbide heziketa ere hartzen du barne, baita erdi eta goi mailako berariazko lanbide heziketa ere.

Berariazko lanbide heziketak antolamendu modularreko heziketa ziklo sail bat biltzen du. Ziklook iraupen desberdinetakoak dira, lanbide heziketaren arlo desberdinetako ezaguera-eremu teoriko-praktikoek osatuak. Berariazko lanbide heziketak gazteak lan munduan sartzea errazten du, lagungarria da hiritarren etengabeko prestakuntzarako eta produkzio sistemaren koalifikazio eskakizunari erantzuten dio.

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko Lege Organikoaren 4. artikuluari jarraikiz, curriculuma esaten zaio irakaskuntza arautzen duten hezkuntza sistemaren maila, etapa, ziklo, gradu eta mota bakoitzeko xede, eduki, baliabide pedagogiko eta ebaluazio irizpideen multzoari. Horrexegatik eta kontuan hartuta Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Heziketaren eta Arte Plastikoen eta Diseinuaren ikasketen egitura eta antolamenduari buruzko jarraibideak ezartzen dituen otsailaren 13ko 35/1995 Foru Dekretuak (1995-3-10eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) horri dagokionez ezarri zituenak, Foru Dekretu honetan zehaztu dira gaitasun gisa adierazitako xedeak, modulu bakoitzari dagozkion edukiak eta ebaluazio irizpideak.

Lanbide modulu guztien xedeak, alegia, amaierako gaitasun gisa adierazitakoak eta Foru Dekretu honetan zehaztutakoak, curriculumaren gakoa dira. Ikasleen portaera definitzen dute lanbide gaitasunaren oinarrizko aspektuak lortzeko ezinbestekoak diren emaitza ebaluagarri gisa. Oinarrizko aspektu horiek tituludunen amankomuneko koalifikazioa segurtatzen dute, horixe baita titulua Estatu osoko lurraldeetan baliagarria izanen delako eta koalifikazioak Europakoen parekoak direlako bermea.

Curriculumaren edukiak amaierako gaitasunak erdiesteko ezinbestekoak dira eta, jeneralean, disziplinarteko izaera dute, tituluekin lotutako lanbide gaitasunaren jatorritik eratorritakoa. Lan munduan gaitasun unitate bakoitzak dituen balioak eta esanahiak eta lan teknikoaren balioaniztasun funtzional eta teknologikoaren premia gero eta biziagoak ekarri dute curriculumean jakintza teknologikoaren eremu desberdinei loturiko edukiak sartzea, lanbidearen profil bakoitzaren azpian diren produkzio prozedurek bilduak.

Amaierako gaitasun bakoitzari dagozkion ebaluazio irizpideek bidea ematen dute amaierako gaitasun hori noraino lortu den egiaztatzeko, eta ebaluazio prozesuaren berariazko jarduerak zehazteko gida eta euskarria dira.

Aipatu heziketa zikloa irakasteko baimena duten ikastetxeek curriculuma garatuko dute, otsailaren 13ko 35/1995 Foru Dekretuaren V. Kapituluak ezarri bezala, heziketa zikloa osatzen duten lanbide moduluetako bakoitzaren curriculum proiektuak eta programazio didaktikoak eginez, eta, ebaluazioari doakionez, kontuan hartuz Nafarroako Foru Komunitatean Berariazko Lanbide Heziketa egiten ari den ikaslearen ebaluazio prozesua eta kreditazio akademikoa arautzen duen Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren uztailaren 11ko 426/1995 Foru Aginduak (1995-9-4ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) xedatu zuena.

Jantzigintzako teknikariaren lanbide gaitasunak, gaitasun unitatetan antolatuak, honakoak dira: materialak moztea; elementuak muntatzea, eta akaberak egitea.

Jantzigintzako teknikariaren lanbide tituluak prestakuntza beharrei erantzun nahi die ehunezko eta larruzko jantzigintzaren azpisektorean, eta funtsean honelako jarduerak egiten dituzten enpresetan:

-Jantziak eta haien ehunezko osagarriak egitea industria gisa.

-Etxea janzteko, industriarako eta kiroletarako ehunezko gaiak egitea industria gisa.

-Larruzko jantziak eta larruzko osagarriak egitea industria gisa.

-Jantziak neurrira egitea.

Enpresa txiki eta ertainek osatzen dute, nagusiki, azpisektorearen enpresa-egitura; autoenplegua ere badago.

Lanbide-figura honen jardueraren eremuak ehunezko eta larruzko jantzien eta bestelako gaien fabrikazioa eta haiek ekoizteko prozesuak dira.

Tituluaren profilean identifikatu eta zehaztu den lanbide gaitasunak lan teknikorako gaikuntza beharrei erantzuten die, eginkizun hauek betetzeko: makinak prestatzea eta prozesuko eragiketa bat edo gehiago burutzea, edota prozesuko fase oso bat, eredu edo sortak egitea barne delarik.

Haren lanarekin zerikusia duten teknikak eta ezagutza teknologikoak ehunezko eta larruzko gaien manufakturazioaren eremukoak dira. Zuzeneko lotura dute hauekin:

-Fabrikazio prozesuarekin: jantziak eta bestelako gaiak fabrikatzeko makina eta ekipoen multzoa.

-Fabrikazio prozesuan erabiltzen diren teknikekin.

-Ehunezko eta larruzko gaien ezaugarri eta propietateen ezagutzarekin.

Horrenbestez, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak proposatuta eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko abenduaren batean egindako bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz, ondokoa

DEKRETATU DUT:

1. artikulua

Foru Dekretu hau, Jantzigintzako teknikariaren tituluari lotutako lanbide heziketako ikasketen curriculuma ezartzen duena, Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean aplikatuko da.

2. artikulua

Jantzigintzako heziketa zikloa erdi mailako berariazko lanbide heziketan sartu behar da, eta 1.400 orduko iraupena du.

3. artikulua

Produkzio sistemaren erreferentzia, zikloaren xede orokorrak eta lanbide moduluak, haien iraupena, amaierako gaitasunak, ebaluazio irizpideak eta edukiak barne, Foru Dekretu honetako I. Eranskinean ezarri dira.

4. artikulua

Jantzigintzako teknikariaren tituluari dagozkion ikasketak ondoko lanbide moduluetan antolatuko dira:

1. Ikastetxeko prestakuntza:

- Ehunak eta larruak mozteko teknikak.

- Muntatzeko teknikak.

- Jantzigintzako akaberak.

- Ehungaiak.

- Larrua.

- Jantzigintza arloko produktuak eta prozesuak.

- Ehungintza, jantzigintza eta larrugintzako segurtasuna.

- Lan prestakuntza eta orientazioa.

2. Lantokietako prestakuntza:

- Lantokiko prestakuntza.

5. artikulua

Urriaren 6ko 1635/1995 Errege Dekretuak, apirilaren 30eko 777/1998 Errege Dekretuak eta berauek garatzen dituzten xedapen guztiek ezarritakoari jarraikiz, Foru Dekretu honetako II. Eranskinean jarri dira Jantzigintzako teknikariaren lanbide heziketako tituluaren ikasketek osatzen duten curriculumaren lanbide modulu bakoitza irakasteko irakasleek behar dituzten espezialitateak, izan ere, aipatu errege dekretu horietatik lehenengoan Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoak atxiki baitzitzaizkien lanbide heziketako berariazko espezialitateei, eta bigarrenean lanbide heziketaren antolamenduaren zenbait alderdi garatu baitziren hezkuntza sistemaren eremuan.

6. artikulua

Ikastetxeek beharrezkoa den autonomia pedagogikoa izanen dute ikasketak garatzeko eta haiek ingurune sozioekonomiko, kultural eta profesionalaren ezaugarriei egokitzeko, Foru Dekretu honetan ezarritakoaren esparruan.

Ikastetxeek Jantzigintzako teknikariaren lanbide heziketako tituluari dagozkion ikasketak zehaztu eta garatuko dituzte, nola eta Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuaren esparru orokorrean ikasleen beharrak beteko dituen heziketa zikloaren Curriculum Proiektua eginez.

Aurreko lerroaldean aipatu den Curriculum Proiektua garatzeko, kontuan hartu beharko da Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean Bigarren Hezkuntzako Institutuen Erregelamendu Organikoak horri buruz dioena.

7. artikulua

Jantzigintzako erdi mailako heziketa zikloa irakasten duten ikastetxeetako Departamentuek lanbide moduluetako programazioak eginen dituzte. Programazio horiek ondokoak bildu beharko dituzte, gutxienez: ikastetxearen inguru sozioekonomiko eta kulturalari eta ikasleen ezaugarriei egokitutako lanbide moduluen amaierako gaitasunak, edukien banaketa eta garapenak, izaera orokorreko oinarri metodologikoak, ebaluazio prozesuari buruzko irizpideak eta ikasleek erabiliko dituzten material didaktikoak.

8. artikulua

Jantzigintzako erdi mailako heziketa zikloaren ikasketak ebaluatzeko, kontuan hartuko dira lanbide moduluetan ezarritako amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak, eta heziketa zikloaren helburu orokorrak, Nafarroako Foru Komunitatean Berariazko Lanbide Heziketako ikasleen ebaluazio prozesua eta kreditazio akademikoa arautzen dituen Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren uztailaren 11ko 426/1995 Foru Aginduak ezarri zuenari jarraikiz.

9. artikulua

Jantzigintzako erdi mailako heziketa zikloaren ikasketak egin ahal izanen dituzte Bigarren Hezkuntzako Gradudun titulua duten ikasleek.

10. artikulua

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Legearen 32. artikuluak ezarritakoari jarraikiz, modua izanen da Jantzigintzako erdi mailako heziketa zikloan sartu ahal izateko, nahiz eta ezarritako baldintza akademikoak ez bete. Horretarako, ikaslegaiak Gizarte Bermerako egitarauren bat GAI kalifikazioarekin gainditua izan beharko du, edo bestela hamazortzi urte eduki beharko ditu, edo zikloa hasten duen urte naturalean betetzeko izan, eta gainera, nolanahi ere, sartzeko proba bat gainditu beharko du erakusteko Jantzigintzako teknikariaren tituluari dagozkion ikasketak aprobetxamendu onez ikasteko ezagutza eta gaitasun nahikoak dituela.

Ikastetxeek Jantzigintzako erdi mailako heziketa zikloan sartzeko proba antolatu eta ebaluatuko dute, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak ezarriko dituen arauei jarraikiz.

Sartzeko proba osorik egin beharretik salbuetsi ahal izanen dira gizarte bermerako egitarauren bati edo arautu gabeko beste heziketa-ekimenen bati dagozkion ikasketen helburuak lortuak dituzten ikaslegaiak. Hezkuntza eta Kultura Departamentuak adieraziko du gizarte bermerako zein egitarauk eta zein heziketa-ekimenek emanen duten bidea sarrera-proba osorik egin beharrik ez izateko.

11. artikulua

1/1990 Legearen 35. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Jantzigintzako erdi mailako heziketa zikloari dagozkien ikasketak gainditzen dituzten ikasleek Jantzigintzako teknikariaren titulua jasoko dute.

Aurreko atalean aipatutako titulua erdiesteko beharrezkoa izanen da Jantzigintzako erdi mailako heziketa zikloaren lanbide modulu guztiak gainditzea.

12. artikulua

Honako hauek dira zereginetako lanbide heziketarekin baliokidetu daitezkeen lanbide moduluak:

- Ehunak eta larruak mozteko teknikak.

- Muntatzeko teknikak.

- Jantzigintzako akaberak.

13. artikulua

Ondokoak dira laneko praktikarekin korrespondentzia izan dezaketen lanbide moduluak:

- Ehunak eta larruak mozteko teknikak.

- Muntatzeko teknikak.

- Jantzigintzako akaberak.

-Lantokiko prestakuntza.

-Lan prestakuntza eta orientazioa.

14. artikulua

Jantzigintzako teknikariaren tituluaren jabe diren ikasleek bidea izanen dute Batxilergoko edozein modalitatetan zuzenean sartzeko.

15. artikulua

Ikastetxeei Jantzigintzako teknikariaren lanbide heziketako tituluari dagozkion ikasketak irakasteko baimena emanen zaie, bai ikastetxe pribatuei ikasketak irakasteko baimena emateko prozedura ezarri zuen uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuan, bai hezkuntza sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamenduaren zenbait alderdi garatu zituen apirilaren 30eko 777/1998 Errege Dekretuan, bai eta hura garatzen duten xedapen guztietan ezarritakoari jarraikiz. Aipatu Errege Dekretuaren 19. artikuluaren arabera, gutxienez behar diren leku eta instalazioak foru dekretu honetako III. Eranskinean ageri dira.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehena

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak Foru Dekretu honek aipatzen duen curriculuma egokitu ahal izanen du, helduen hezkuntzarako antolamenduaren eta metodologiaren betebeharrei jarraikiz, bai irakastokiko hezkuntzaren modalitatean bai urrutiko hezkuntzarenean. Halaber, curriculuma hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen berezitasunetara moldatu ahal izanen da.

Bigarrena

Foru Dekretu honetako 9.º eta 10. artikuluek aipatzen dituzten ikasleez gain, ondotik adieraziko diren egoeretan dauden ikasleek egin ahal izanen dituzte Jantzigintzako erdi mailako heziketa zikloaren ikasketak:

a) Irakaskuntza Ertainen Erreforma Esperimentaleko lehen zikloa gainditua izatea.

b) Teknikari tituluaren jabe izatea.

c) Lehen Mailako Lanbide Heziketako teknikari laguntzailearen tituluaren jabe izatea.

d) Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko lehen eta bigarren ikasmailak gaindituak izatea.

e) Arte Aplikatuen eta Arte Lanbideetako ikasketetan, 1963ko Planeko hirugarren ikasmaila edo ikasketa komun esperimentaletako bigarren ikasmaila gainditua izatea.

f) Ondore akademikoetarako aurrekoen baliokidetzat jotzen diren bestelako ikasketak gaindituak izatea.

Hirugarrena

Moda eta Jantzigintzako teknikari laguntzailearen tituluak (lehen mailako Lanbide Heziketa, Moda eta Jantzigintza arloa) eta Industri Jantzigintzako teknikari laguntzailearenak (2. mailako Lanbide Modulua, Moda eta Jantzigintza arloa), lanbideari dagokionez, foru dekretu honek araututako Jantzigintzako Teknikariaren tituluak adinako ondoreak izanen dituzte.

Hori guztia bat dator lanbide heziketa hezkuntza sistemaren esparruan antolatzeko zenbait alderdi garatu dituen apirilaren 30eko 777/1998 Errege Dekretuaren lehen xedapen erantsiak eta Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren uztailaren 20ko 444/1995 Foru Aginduak xedatutakoarekin. Agindu horrek jarraibideak eman zituen Berariazko Lanbide Heziketako heziketa zikloak aurretiaz ezar zitezen.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena

Baimena ematen zaio Hezkuntza eta Kultura kontseilariari Foru Dekretu hau burutu eta garatzeko behar diren xedapen guztiak eman ditzan.

Bigarrena

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean osorik argitara eman eta biharamunetik hasita izanen du indarra.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazortziko abenduaren batean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Javier Marcotegui Ros.

I. ERANSKINA

I. ERANSKINA

1. Produkzio sistemaren erreferentzia.

1.1. Lanbide profila.

1.1.1. Gaitasun orokorra.

Jantziak eta janzteko osagarriak eta etxerako edo industri erabilerarako ehungaiak egitea. Horretarako, ehun-gaiak, larrua (antea, napa eta tolesdura bikoitzak) eta beste material batzuk moztu, muntatu eta akabatu egin behar dira eta ekoizpena, kantitate, kalitate, epe eta segurtasun baldintzetan lortu.

1.1.2. Lanbide gaitasunak.

-Produktuaren eta jantzigintzako eta larruzko arropak egiteko prozesuko informazio teknikoa eta fabrikazioari buruzkoa interpretatzea, lana antolatzeko eta nork bere kaxa egiteko gauza izateko, lanbidearen teknikak erabiliz.

-Moztu, muntatu eta akaberak egiteko prozesuan parte hartzen duten makina, ekipo eta materialak prestatzea, prozesuan aurreikusi diren baldintzetan izan daitezen.

-Prozesuan burutu beharreko faseak kontrolatzea eta garatzea, produkzioaren baliabideak eta errekurtsoak behar bezala erabiltzen direla ziurtatzeko eta finkatu den kantitatea kalitatez ekoizteko.

-Jantzigintzako eta larruzko arropak egiteko behar diren makinen, lanabesen eta tresnen oinarrizko mantenimendua egitea, ekoizpenean etenaldirik egon ez dadin edo egonez gero, berriz martxan jartzeko.

-Ekoizteko prozesuan egiten ahal diren hobekuntzak proposatzea, batik bat lana garatzeko erabiltzen diren prozeduretan eta modu eraginkorretan.

-Jantzigintzako prozesuko faseen eta azken ekoizkinen ikuspegi orokorra eta koordinatua izatea, haietariko bakoitzaren eginbeharra eta misioa behar bezala baloratuz.

-Langintza honi loturik dauden egoeretara edo lanpostuetara moldatzea, bai eta lanbide jarduera honetan eragina duten aldaketa teknologikoetara eta antolakuntza arloko aldaketetara ere.

-Lantalde ekoizkorrean sartzea, lantaldearen esku utzi diren eginkizunen ardura hainbanatuz eta jarduera norbere segurtasuna, taldearena eta ingurugiroarena zainduz garatzea, hala, ezarri diren helburuak lortzea errazagoa izanen baita.

-Mantenimenduko eta kalitate kontrolerako sailekin, ahoz edo idatziz, harremanak izatea, funtzionamenduari dagokionez haien menpean baitago.

-Talde funtzionaleko kideekin harreman errazak izatea, taldeak lortu behar dituen helburuak lortzen lagun eginez, besteen lana errespetatuz, talde-eginkizunak antolalatzen eta burutzen eraginkortasunez parte hartuz, eta sortzen diren zailtasunei aurre egiteko lagun eginez, prestakuntza-maila bereko nahiz baxuagoko ideiekiko jarrera tolerantea agertuz.

-Lehengaiak eta produktu osagarriak jaso eta manipulatzerakoan egon daitezkeen arrisku teknikoei edo ekoizpenekoei aurre egitea, materialak hara-hona ekartzearen arloan, ekoizpenaren funtzionamenduaren arloan eta tarteko eta azken produktuen kalitatearen arloan, kasuan kasuko fasean, ekoizpenean aurreikusi den garapena ziurtatzearren.

-Bere taldeko langileen lana atontzea eta zuzentzea, haiek egiten dituzten kalitate-kontrolak gainberatuz.

Lan egoeretan eskatzen zaion autonomia.

Teknikari honi, berea baino maila altuagoko teknikariek ezarritako helburu eta eginbeharren esparruan, autonomia eskatuko zaio honako eremu hauetako zereginetan:

-Makinak, ekipoak eta instalazioak prestatzea eta doitzea.

-Narriatu daitezkeen edo suntsagarriak diren elementuak (ekoizpenekoak izan ala ez) ordezkatzea eta moldatzea, erraza denean eta hori egiteko ekiporik, tresnarik edo teknika konplexurik edo oso berezirik behar ez denean.

-Zuzenean ekoizpenekoak diren makinetako tresneriak dituen matxuren arrazoia antzematea.

-Zuzenean ekoizpenekoak ez diren baina produktuan eragina duten ataletako disfuntzioak antzematea eta horren berri mantenimenduaz arduratzen den ekipoari ematea.

-Eman zaizkion arloetako ekoizpena ezarritako epeetan lortzea hala kantitatearen nola kalitatearen aldetik.

-Markaketa egitea.

-Lehengai, produktu osagarri, produkzio, garraio-sistema eta produktuaren tarteko eta azken kalitateari buruzko kontingentziak

1.1.3. Gaitasun unitateak.

1. Materialak moztea.

2. Elementuak muntatzea.

3. Akaberak egitea.

1.1.4. Errealizazioak eta lanbide gaitasunak.

1. gaitasun unitatea: materialak moztea.

a) Errealizazioak eta errealizazio irizpideak.

1.1. Fitxa teknikoak eta ekoizpenari buruzkoak interpretatzea, lana antolatzeko.

-Behar bezala interpretatuz gero, produktua eta egin beharreko lanak identifikatzen ahal dira (destolestu, markatu, moztu).

-Interpretatuz gero, prozedura aukeratu (lanabesak, tresnak, lehengaiak) eta lana antolatu ahal izanen dira.

1.2. Mozteko lana aztertuko da, materiala ahalik eta ondoen aprobetxatzeko.

-Markaketa lortzeko patroien banaketa, mozketa sistemaren eta fabrikazio hurrenkeraren arabera eginen da.

-Markaketa egiteko, ondokoak hartuko dira kontuan:

.Ehunaren ezaugarriak: zabalera, egitura, kolorea, irudiak.

.Neurriak, modeloak eta janzki kopurua.

.Mozteko sistema: ohikoa, presio bidezkoa eta/edo informatizatua.

-Larruak aukeratzeko modeloak eta ezaugarriak alderatuko dira: luze-zabalera, tonoak, akatsak, materialari atera dakiokeen etekina.

1.3. Mozteko makinak prestatzea, programatzea, doitzea eta birdoitzea, bai eta materialen egoera ere, ekoizteko gertu egon daitezen.

-Destolesteko eta mozteko makinak eta ekipoak fitxa teknikoaren eta moztu behar den materialaren arabera prestatuko dira. Honek ondokoa dakar:

.Mahaiaren oinarria prestatu behar da, abiadura erregulatu eta ehuna eta destolestuko dena tira-tira eginda egon, eta mozteko burukoa ere erregulatuko da.

.Elementu zorrotzak egokituko dira (goitik beherako hortzak, diskoak, zintak).

.Elementu zorrotzen abiadura erregulatuko da eta elkarzut jarriko.

.Trokelaren presioa eta plateraren altuera erregulatuko dira eta platera eta bankada elkarren paralelo jarriko dira.

-Probaldietako emaitzetan oinarriturik egokituko dira parametroak.

-Prestakuntza lana era ordenatuan egingo da, norbere segurtasuna eta makinetako elementuen segurtasuna kontuan hartuz.

-Tresnak, lanabesak eta neurtzeko aparatuak zehatz eta eraginkortasunez erabiliko dira enpresak ezarri duen denboraren barruan.

1.4. Mozteko lanak egin eta kontrolatzea erarik egokiena erabiliz, ekoizpen-bideak, materialen hara-honak ahalik eta ondoen erabiltzen direla ziurtatuz eta aurreikusi den kantitatea kalitatez ekoiztea.

-Ondokoa baieztatu da sistematikoki:

.Ehuna tentsiorik eta tolesdurarik gabe destolesten da eta dagokion lekuan jartzen; zuzen eta oihal-ertzaren gainean dotore lerroturik, hariaren eta irudiaren norabidean.

.Mozketa bat etorriko da oso-osoan patroiaren itxura eta tamainarekin, piezak ez dira itxuragabetuko eta patroiaren arabera, zulo txikiak eta zuloak adieraziko dira.

.Ehunen eta ehun-gai osagarrien osagaiak identifikatzeko eta taldekatzeko, modeloa, neurria, kolorea eta produkzio-aginduei jaramon egingo zaie.

.Larruzko jantzien eta horien osagarrien osagaiak lodiera, kolorea, testura eta kalitateari begiratuz identifikatuko eta taldekatuko dira.

.Makinak eta tresnak zehatz eta zorrotz erabiliko dira, eraginkortasunez eta norbere segurtasuna eta makinena zainduz.

.Burutzeko denbora enpresak ezarri dituen irizpideen araberakoa izanen da.

-Emandako jarraibideekin bat etorriz emango ditu eta sinkronizatuko ditu lan-zamak.

-Piezak modeloaren, neurriaren, kolorearen, azaleko egituraren... arabera sailkatuko eta antolatuko dira, ekoizpeneko aginduei jarraituz, akastunak bereiziz eta horien ordez akatsik gabekoak jarriz.

-Konpontzeko moduko anormaltasunak edo hutsegiteak langilearen erantzukizunaren pean zuzenduko dira.

-Anormaltasunak edo hutsegite larriak ahal bezain laster jakinaraziko zaizkio goiko ardunadunari.

-Ekoizpenaren kalitateak ezarri diren jarraibideak eta helburuak beteko ditu.

-Kalitate arazoak eta horien zioak identifikatuko dira, norbere erantzukizunaren barrukoak direnean.

-Norbere erantzukizunaz harako kalitate arazoak, lehenbailehen eta ahalik eta zehatzen jakinaraziko zaizkio dagokion arduradunari.

-Norbere erantzukizuneko kalitate arazoak zuzentzeko egoki diren neurriak hartuko dira.

-Kalitate kontrolerako prozedurak aldian-aldian aplikatuko dira, ekoizpenaren helburuak ziurtatzearren.

1.5. Makinen oinarrizko mantenimendua egingo da, etenaldirik egon ez dadin edo egonez gero, ekoizpenari berriz ekiteko.

-Oinarrizko mantenimendua agiri teknikoei, enpresaren jarraibideei eta segurtasun neurriei jaramon eginez eginen da.

-Makinetan zuzenean ekoizpenarekin zerikusia duten akatsak antzemango dira.

-Matxuratu edo gastatu diren elementuak ordezkatzen direnean funtzionamenduko ohiko baldintzak lortuko dira berriz, era ziur eta eraginkorrean.

-Gainerako piezak ez dira hondatuko konponketa prozesuan.

-Oinarrizko mantenimendua makinen eta ekipoen prestakuntza prozedurak kontuan harturik eginen da.

-Mantenimenduari buruzko agiriak zehatzak eta osoak izanen dira.

-Norbere erantzukizunaz hara dauden mantenimendu beharrak lehenbailehen jakinaraziko zaizkio dagokionari.

1.6. Egindako lanari buruzko informazio teknikoa, emaitzak eta produktuaren kalitatea jakinaraztea, ekoizpen plangintzetan eta kalitatearen kudeaketaren mesedetan izanen baita.

-Informazioa behar bezala betetzea, ekoizpen prozesuak iraun bitartean, informazioa elkartrukatzearen onerako izanen da.

-Informazioa argi, zehatz eta labur erregistratuko da.

-Erregistatzen den informazioari esker, ekoizkortasuna eta suertatu diren gora-beherak sasoiz jakin daitezke.

-Produktuan anormaltasunak daudela jasotzen bada, geroko lanak erraztuko ditu, alegia, berrikustea, konpontzea eta sailkatzea.

-Ekoizpena hobetzeko proposamenak ekoizkortasuna eta segurtasuna areagotuko dute.

1.7. Enpresaren segurtasun eta higiene plangintzak kontuan hartuz jardutea, hala aurreikusteko jarduketak nola zuzentzekoak eta emergentziakoak burutuz, ezarritako neurriak aplikatuz eta indarreko legeria eta arauak betez.

-Segurtasun eta higienearen arloan enplegatuaren eta enpresaren eskubideak eta betebeharrak ezagutuko dira dira.

-Jarduketa bakoitzean ekiporik eta segurtasun-neurririk egokienak identifikatuko dira eta zuzen erabili eta zainduko dira.

-Lanean, osusunarentzako eta segurtasunerako oinarrizko arriskuak identifikatuko dira eta aurreneurri egokiak hartuko dira istripurik ez izateko.

-Norbere erantzukizunaren pean dauden lan-guneak garbi, ordenaturik eta seguru edukiko dira.

-Disfuntziorik edo kasu arriskutsurik ikusten denean, lehenbailehen jakinaraziko zaio egoki den pertsonari.

-Larrialdietan:

.Makineria behar bezala geraraziko da eta eraikinak hustuko dira, ezarri diren jardunbideen arabera.

.Kasu hauetan eginkizun berezien ardura nortzuk duten identifikatuko da.

.Oinarrrizko osasun neurriak eta lehen laguntzetarako teknikak aplikatuko dira.

b) Lanbide eremua.

Produkziorako bitartekoak:

Destolesteko eta mozteko mahaiak; erroilo-zorroentzako euskarriak: finkoak, mugikorrak, anitzak; karro luzatzaileak: eskuzkoa, erdi-automatikoa, automatikoa; mozteko makinak: goitik beherakoak, biribilak; zulagailuak; troketatzeko prentsak eta trokelak; patroientzako plantilak; markatu eta mozteko eskuzko ekipoa edo informatikoa; termofinkatzailea; etiketatzeko makinak; makinen prestaketa eta mantenimendua egiteko ekipoa;

Tarteko materialak eta produktuak:

Oihalak (ehunak eta ehunak ez direnak); oihalartekoak; ante, napa eta aurpegi bikoitzeko larruak; erreproduzitutako markaketak; oihalezko koltxoia; osagaien hondarrak; ehunak egiteko identifikazio-txartelak.

Produktuak edo lanaren emaitzak:

Jantzien eta/edo artikuluen osagai-paketeak identifikatu eta ordenatzea.

Hauek dira kontrolatu behar diren parametroak:

Makinak, lanabesak eta tresnak: mozketaren altuera, kutxilen ahoak, mozketaren abiadura; trokelatze-presioa, eskuz eta/edo automatikoki dabiltzan makinen mandoak, termofinkaketako aldagarriak neurtzeko gailuak; produktua; materialaren azalera eta marrazkia, destolestean eta moztean materialek duten portaera, jantzien osagaiak eta neurrien konbinazioa, osagaien etiketatik identifikatzea (zenbakizkoa edo barra-kodea): fabrikazio-ordena, neurriak, modeloa; egoki diren kalitate-parametroak (zehaztasuna, posizioa).

Informazioa:

Erabilitakoa: moztu edo fabrikatzeko agindua, patroiak, prozedura nola egin eta kalitatea, mantenimendua nola egin, segurtasun arauak; eratorritakoa; materialen kontsumoa, ekoizpenaren emaitzak eta kalitatea, gora-beherak.

2. gaitasun unitatea: elementuak muntatzea.

a) Errealizazioak eta errealizazio irizpideak.

2.1. Fitxa teknikoak eta ekoizpenekoak identifikatzea lana antolatzeko asmoz.

-Fitxa teknikoak behar bezala interpretatzen badira, produktua eta eginkizunak identifikatuko dira (osagaiak prestatu, lotura mota).

-Interpretatuz gero, prozedura aukeratu (lanabesak, tresnak, lehengaiak) eta lana antolatu ahal izanen dira.

2.2. Makinen elementuak aldatu, doitu eta birdoitzea eta materialak egiaztatzea, muntatzeko prest izateko.

-Josteko eta/edo soldatzeko makinako elementuak fitxa teknikoaren eta josi behar diren materialen arabera prestatuko dira; horrek ondokoa eskatzen du:

.Makina galgatzea.

.Abiadura erregulatzea, dentsitatea, puntadaren luzera, hariaren tentsioa.

.Arrastre-sistema eta hornitze-elementuak egokitzea eta erregulatzea.

.Jostorratzak, oihalak eta gainerakoak (gidak, topeak, harimoztaileak, filetak, bokilak, sopladoreak, kortabiboak eta zorroztaileak) aukeratzea eta egokitzea.

.Soldatzeko sistemaren tenperatura egokitzea eta erregulatzea.

-Larrua murrizteko eta/edo tolesteko makinak fitxa teknikoaren eta materialaren egoeraren arabera prestatuko dira.

-Makinak ondokoaren probatzeko eragiketen arabera egokituko dira.

-Prestaketa prozedura era ordenatuan egingo da, norbere segurtasuna eta makinetako elementuena zainduz, enpresak ezarritako denboran.

-Tresnak, lanabesak eta neurtzeko aparatuak zehatz eta eraginkortasunez erabiliko dira.

2.3. Osagaien eta gainerakoen muntatze-lanak egitea eta kontrolatzea erarik egokiena erabiliz, ekoizpen-bideak, materialen hara-honak ahalik eta ondoen erabiltzen direla ziurtatuz eta aurreikusi den kantitatea kalitatez ekoiztea.

-Ondokoa baieztatu da sistematikoki:

.Muntatzeko prozedura materialaren gogortasuna, luzera eta lodiera kontuan hartuz egiten da, egin behar den joskura-mota eta aurrez ezarri den sekuentziaren arabera.

.Lotura doi-doi, estetikaren zentzuaz eta enpresak ezarri duen denboran eginen da.

.Elementu apaingarriak diseinuaren arabera sartuko dira.

.Makinak eta tresnak zehatz, zorrotz eta seguru erabiliko dira.

.Larruzko jantzien osagaiak modeloaren, patroiaren, markaketaren eta jarraibideen arabera murriztu, kola eman, zintak jarri eta tolestuko dira; era berean, zehatz eta eraginkortasunez egingo dira lan horiek.

.Jantziak eta artikuluak zorrotz eta eraginkortasunez berrikusiko eta sailkatuko dira, enpresaren kalitate-irizpideei eta arautegiari jarraiki.

.Etiketatua enpresaren arautegiari eta aginduei jarraiki egingo da.

-Emandako jarraibideekin bat etorriz emango ditu eta sinkronizatuko ditu lan-zamak.

-Konpontzeko moduko anormaltasunak edo hutsegiteak langilearen erantzukizunaren pean zuzenduko dira.

-Anormaltasunak edo hutsegite larriak ahal bezain laster jakinaraziko zaizkio goiko ardunadunari.

-Ekoizpenaren kalitateak ezarri diren jarraibideak eta helburuak beteko ditu.

-Kalitate arazoak eta horien zioak identifikatuko dira, norbere erantzukizunaren barrukoak direnean.

-Norbere erantzukizunaz harako kalitate arazoak, lehenbailehen eta ahalik eta zehatzen jakinaraziko zaizkio dagokion arduradunari.

-Norbere erantzukizuneko kalitate arazoak zuzentzeko egoki diren neurriak hartu dira.

-Kalitate kontrolerako prozedurak aldian-aldian aplikatuko dira, ekoizpenaren helburuak ziurtatzearren.

2.4. Makinen oinarrizko mantenimendua eginen da, etenaldirik egon ez dadin edo egonez gero, ekoizpenari berriz ekiteko.

-Oinarrizko mantenimendua agiri teknikoei, enpresaren jarraibideei eta segurtasun neurriei jaramon eginez egingo da.

-Makinetan zuzenean ekoizpenarekin zerikusia duten akatsak antzemango dira.

-Matxuratu edo gastatu diren elementuak ordezkatzen direnean funtzionamenduko ohiko baldintzak lortuko dira berriz, era ziur eta eraginkorrean.

-Gainerako piezak ez dira hondatuko konponketa prozesuan.

-Oinarrizko mantenimendua makinen eta ekipoen prestakuntza prozedurak kontuan harturik egingo da.

-Mantenimenduari buruzko agiriak zehatzak eta osoak izanen dira.

-Norbere erantzukizunaz hara dauden mantenimendu beharrak lehenbailehen jakinaraziko zaizkio dagokionari.

2.5. Egindako lanari buruzko informazio teknikoa, emaitzak eta produktuaren kalitatea jakinarazi, ekoizpen plangintzetan eta kalitatearen kudeaketaren mesedetan izanen baita.

-Informazioa behar bezala betetzea, ekoizpen prozesuak iraun bitartean, informazioa elkartrukatzearen onerako izanen da.

-Informazioa argi, zehatz eta labur erregistratuko da.

-Erregistatzen den informazioari esker, ekoizkortasuna eta suertatu diren gora-beherak sasoiz jakin daitezke.

-Produktuan anormaltasunak daudela jasotzen bada, geroko lanak erraztuko dira, alegia, berrikustea, konpontzea eta sailkatzea.

-Anormaltasunekin batera, ekoizpenaren prozeduran aldaketak egitea proposatu daiteke.

-Ekoizpena hobetzeko proposamenak ekoizkortasuna eta segurtasuna areagotuko dute.

2.6. Enpresaren segurtasun eta higiene plangintzak kontuan hartuz jardutea, hala aurreikusteko jarduketak nola zuzentzekoak eta larrialdietakoak burutuz, ezarritako neurriak aplikatuz eta indarreko legeria eta arauak betez.

-Segurtasun eta higienearen arloan enplegatuaren eta enpresaren eskubideak eta betebeharrak identifikatuko dira.

-Jarduketa bakoitzean ekiporik eta segurtasun-neurririk egokienak identifikatuko dira eta zuzen erabili eta zainduko dira.

-Lanean, osusunarentzako eta segurtasunerako oinarrizko arriskuak identifikatuko dira eta aurreneurri egokiak hartuko dira istripurik ez izateko.

-Norbere erantzukizunaren pean dauden lan-guneak garbi, ordenaturik eta seguru edukiko dira.

-Disfuntziorik edo kasu arriskutsurik ikusten denean, lehenbailehen jakinarziko zaio egoki den pertsonari.

-Larrialdietan:

.Makineria behar bezala geraraziko da eta eraikinak hustuko dira, ezarri diren jardunbideen arabera.

.Kasu hauetan eginkizun berezien ardura nortzuk duten identifikatuko da.

.Oinarrizko osasun neurriak eta lehen laguntzetarako teknikak aplikatuko dira.

b) Lanbide eremua.

Produkziorako bitartekoak.

Josteko makina lauak: pespunte zuzenekoak, sigi-saga, hariari kadeneta, kadeneta bikotza eta anitza, eskuzkoak bezalako puntadak, arrastre bikoitza, arrastre hirukoitza, arrastre diferentziala, programatu daitezkeenak; puntada ikusiezineko makinak, besodunak; behea estaltzeko makinak eta estalketa bikoitzekoak; "overlock" makinak, OE + P.S. makinak ojalak egiteko: sastregintza eta alkandoragintza; botoiak josteko makinak; puntozko ehunetan saretxoak egiteko makinak; presilak egiteko makinak; josteko automatikoak; ziklo finkoko makinak: mugikorrak ojalak egiteko, joskura luzeak egiteko, bordatzekoak: buru batekoak, buru anitzekoak; itsatsi eta soldatzeko makinak; mando sistemak dituzten ekipoak, erregulazio eta kontrol mekanikoak, elektramekanikoak, gurpildunak eta informatikoak; makinak behar bezala prestatu eta mantentzeko ekipoa.

Tarteko materialak eta produktuak.

Oihalak (ehunduak, ehundu gabekoak eta estaldurak) eta larru ebakiak; hariak, zintak, biboak; horniturak; ehunentzako etiketak: osagaiei buruzkoak, artapenari buruzkoak, neurriari buruzkoak, markari buruzkoak.

Produktuak edo lanaren emaitzak.

Janzki-paketeak edo muntaturiko gaiak.

Kontrolatu beharreko parametroak.

Makinak, lanabesak eta tresnak: makinaren abiadura, puntadaren dentsitatea, materialen kokalekua eta kontrola; lan-jarduerak; eragiketa-organoak: jostorratzak (zenbakikuntza, neurria, sistema), prensatelak (presioa, oinarriaren forma), arrastreak: (alderanzgarriak, atakatuak, luzera), gehigarriak (joskurentzako gidak, kutxilak, moztaileak, hari-moztaileak, alzaprentsak, oihalak); makinak programatzeko gailuak.

Produktua: muntatzean materialek duten portaera, puntada mota ezberdinak, egoki diren kalitate-parametroak (erregulartasuna, lerrokadura, ehunaren farfaila).

Informazioa:

Erabilitakoa: fabrikazio-aginduak, agindu zuzenak, prototipoak, prozedurari eta kalitateari buruzko eskuliburua, mantenimenduko eskuliburua, segurtasun arauak.

Sortutakoa: materien kontsumoa, ekoizpenaren eta kalitatearen emaitzak, gora-beherak.

3. gaitasun unitatea: akaberak egitea.

a) Errealizazioak eta errealizazio irizpideak.

3.1. Fitxa teknikoak eta ekoizpenari buruzkoak interpretatzea, lana antolatzeko.

-Behar bezala interpretatuz gero, produktua eta egin beharreko lanak identifikatzen ahal dira (egokitu, termofinkatu, lisatu).

-Interpretatuz gero, prozedura aukeratu (lanabesak, tresnak, lehengaiak) eta lana antolatu ahal izanen dira.

3.2. Ekipoak eta makinak programatzea, egokitzea eta birregokitzea, akaberak egin ahal izateko.

-Jantzien edo artikuluen akaberak egiteko makinak eta ekipoak (lisagailuak, prentsak, manikiak, termofinkatua, transferra, orkoira doitzeko tunelak) fitxa teknikoaren eta material motaren arabera prestatuko dira eta horrek ondokoa eskatzen du:

.Presioa eta lurrun-kopurua, tenperatura, presioa eta/edo arnastea edo zurgaketa doitzea eta erregulatzea.

.Prentsetako platerak eta/edo konformatuak, automatak, karruselak aldatu edo egokitzea eta erregulatzea.

.Jantziak tolesteko eta poltsaratzeko mekanismoak erregulatzea.

-Azken egokipena probaldiko eragiketen arabera egingo da.

-Garbitzeko eta leuntzeko produktuak fitxa teknikoaren eta fibra-motaren arabera dosifikatuko dira.

-Prestaketa prozedura era ordenatuan egingo da, norbere segurtasuna eta makinen elementuena zainduz.

-Prestaketa-denbora enpresak ezarri dituen mugen barruan egongo da.

3.3. Akaberen faseak egitea eta kontrolatzea, ekoizpena eta materialen hara-honak ahalik eta ondoen egiten direla ziurtatuz eta janzkiei/gaiei dagozkien ezaugarriak jartzea eta azken ukituak ematea.

-Ondokoa baieztatu da sistematikoki:

.Jantzia edo artikulua, ehunaren egituraren, neurriaren eta formaren arabera jartzen da lisatzeko makinan.

.Prozesuaren erdibidean lisatzearekin ondokoa lortzen da: gora-beherak leuntzea, izurrak eta/edo formak bideratzea.

.Azken ukituek (lisatzea, leuntzea, garbitzea) ematen diote artikuluari edo jantziari taiuera, ezaugarriak eta itxura (brilorik ez, zimurrik ez), modeloaren arabera, beti ere kalitate-kontrolak onartzen badu.

.Makinak eta tresnak zehatz eta zorrotz erabiliko dira, eraginkortasunez eta norbere segurtasuna eta makinena zainduz.

.Burutzeko denbora enpresak ezarri dituen irizpideen araberakoa izanen da.

.Akabatu diren jantziak eta artikuluak zorrotz eta eranginkor berrikusiko dira, kalitatearen kontrolari eta enpresaren arautegiari jarraiki.

.Etiketatua enpresaren arautegiaren eta jarraibideen arabera burutuko da.

-Emandako jarraibideekin bat etorriz emango ditu eta sinkronizatuko ditu lan-zamak.

-Konpontzeko moduko anormaltasunak edo hutsegiteak langilearen erantzukizunaren pean zuzenduko dira.

-Anormaltasunak edo hutsegite larriak ahal bezain laster jakinaraziko zaizkio goiko ardunadunari.

-Ekoizpenaren kalitateak ezarri diren jarraibideak eta helburuak beteko ditu.

-Kalitate arazoak eta horien zioak antzemango dira, norbere erantzukizunekoak direnean.

-Norbere erantzukizunaz harako kalitate arazoak, lehenbailehen eta ahalik eta zehatzen jakinaraziko zaizkio dagokion arduradunari.

-Norbere erantzukizuneko kalitate arazoak zuzentzeko egoki diren neurriak hartu dira.

-Kalitate kontrolerako prozedurak aldian-aldian aplikatuko dira, ekoizpenaren helburuak ziurtatzearren.

3.4. Makinen oinarrizko mantenimendua egingo da, irregulartasunik egon ez dadin eta aurreikusi den kalitatea lortu ahal izateko.

-Oinarrizko mantenimendua agiri teknikoei, enpresaren jarraibideei eta segurtasun neurriei jaramon eginez eginen da.

-Makinetan zuzenean ekoizpenarekin zerikusia duten akatsak antzemango dira.

-Matxuratu edo gastatu diren elementuak ordezkatzen direnean funtzionamenduko ohiko baldintzak lortuko dira berriz, era ziur eta eraginkorrean.

-Gainerako piezak ez dira hondatuko konponketa prozesuan.

-Oinarrizko mantenimendua makinen eta ekipoen prestakuntza prozedurak kontuan harturik eginen da.

-Mantenimenduari buruzko agiriak zehatzak eta osoak izanen dira.

-Norbere erantzukizunaz hara dauden mantenimendu beharrak lehenbailehen jakinaraziko zaizkio dagokionari.

3.5. Egindako lanari buruzko informazio teknikoa, emaitzak eta produktuaren kalitatea jakinaraztea, ekoizpen plangintzetan eta kalitatearen kudeaketaren mesedetan izanen baita.

-Informazioa behar bezala betetzea, ekoizpen prozesuak iraun bitartean, informazioa elkartrukatzearen onerako izanen da.

-Informazioa argi, zehatz eta labur erregistratuko da.

-Erregistatzen den informazioari esker, ekoizkortasuna eta suertatu diren gora-beherak garaiz jakin daitezke.

-Produktuan anormaltasunak daudela jasotzen bada, geroko lanak erraztuko dira, alegia, berrikustea, konpontzea eta sailkatzea.

-Anormaltasunekin batera, prozedurak aldarazteko proposamenak jar daitezke.

-Ekoizpena hobetzeko proposamenak ekoizkortasuna eta segurtasuna areagotuko dute.

3.6. Enpresaren segurtasun eta higiene plangintzak kontuan hartuz jardutea, hala aurreikusteko jarduketak nola zuzentzekoak eta larrialdietakoak burutuz, ezarritako neurriak aplikatuz eta indarreko legeria eta arauak betez.

-Segurtasun eta higienearen arloan enplegatuaren eta enpresaren eskubideak eta betebeharrak identifikatuko dira.

-Jarduketa bakoitzean ekiporik eta segurtasun-neurririk egokienak ezagutuko dira eta zuzen erabili eta zainduko dira.

-Lanean, osusunarentzako eta segurtasunerako oinarrizko arriskuak identifikatuko dira eta aurreneurri egokiak hartuko dira istripurik ez izateko.

-Norbere erantzukizunaren pean dauden lan-guneak garbi, ordenaturik eta seguru edukiko dira.

-Disfuntziorik edo kasu arriskutsurik ikusten denean, lehenbailehen jakinaraziko zaio egoki den pertsonari.

-Larrialdietan:

.Makineria behar bezala geraraziko da eta eraikinak hustuko dira, ezarri diren jardunbideen arabera.

.Kasu hauetan eginkizun berezien ardura nortzuk duten identifikatuko da.

.Oinarrrizko osasun neurriak eta lehen laguntzetarako teknikak aplikatuko dira.

b) Lanbide eremua.

Produkziorako bitartekoak.

Lisatzeko prentsa unibertsalak; ondokoak dituzten prentsak: aurrekoak, kaxak, aurrekoak, sorbaldak, solapak lisatzekoak, lisatzeko manikiak; aldi berean lisatzeko lekuak orkoira doitzeko tunelak; luzatzeko makinak; buelta ematekoak; lurruneztatzeko makina; garbigailuak, "tumbler"; "transfer" prentsak, termofinkatzaileak; tolesteko, poltsaratzeko, ahokatzeko makinak; makinak prestatzeko eta horien mantenimendurako ekipoak.

Tarteko materialak eta produktuak.

Janzki edo artikulu muntatuak; etiketak, boltsak, kaxak, banakako ontziak; garbitu eta azken ukituak emateko produktua.

Produktuak edo lanaren emaitzak.

Janzkiak edo artikulu bukatuak identifikatu eta ordenatu.

Hauek dira kontrolatu behar diren parametroak:

Makinak, lanabesak eta tresnak: presioa, lurruna, tenperatura, denbora, eskuz edo automatikoki eragiteko mandoak, parametroak kontrolatzeko gailuak; produktua: materialak lisatu eta akabatzeko parametroetara zelan moldatzen diren, egoki diren kalitate-parametroak, kanpoko itxura: garbitasuna, akatsak, etiketatua.

Informazioa:

Erabilitakoa: fabrikatzeko agindua, prozedurari eta kalitateari buruzko eskuliburua, mantenimenduari buruzko eskuliburua, segurtasun arauak.

Sortutakoa: materialen kontsumoa, ekoizpenaren emaitzak eta kalitatea, gora-beherak.

1.2. Lanbide-figuraren gaitasunaren bilakaera.

1.2.1. Aldaketak teknologia, antolakuntza eta ekonomi arloetan.

Ondoren sektorean egon daitezkeen zenbait aldaketa aipatuko ditugu, gutxi-asko langilearen gaitasunean eragina izan dezaketelakoan:

Merkatuak ezartzen dituen eskakizunak, hasieran eskabide txikiak eta gero behin eta berriz hornitu beharra, moda etengabe aldatuz doalako eta banatzaileen interesengatik gauzak "stock"ean izateak duen arriskua ikusita, fabrikatzen duenak izatea erosoagoa da beraientzat eta ondorioz, azken honek malgutasun handiagoa behar du ekoizpenean, eskariei ahalik eta arinen erantzuteko.

Beste herrialde batzuekiko lehia areagotu egin denez, batik bat produktu estandar merkeak eskaintzen dituenekiko, kalitate oneko artikuluak egitera bultzatu du eta honek merkatuan ere aldaketa dakar, kalitatearen eta diseinuaren aldetik esijentzia-maila altuko sektoreei begira jarri baita ekoizpena.

Arian-arian mozteko eta muntatzeko teknika berriak sartuko direlakoan gaude, termodifusioaz eta mikrouhinez baliatuz.

Hedatzeko eta mozteko ekipoak ordenadore bidez dabiltza gero eta sarriago eta "informatikako" patroiak ere ugaritu egin dira.

Enpresen produkzioa gero eta dibertsifikatuagoa izanen dela uste da, produktua kantitate txikietan egiteko joera, hori bai, oso kalitate oneko produktuak edo oso espezializatuak izanen omen dira.

Ekoizpen-bitartekoetan ere aldaketak etorriko omen dira, langile/eragiketa sistema bazter utzi eta langile edo langile talde/produktu sistema nagusituko omen da.

1.2.2. Aldaketak lanbide jardueretan.

Mozteko sistemetan apurka-apurka zenbaki-kontrola sartuko da eta horrek programatzeko sistemak gero eta gehiago erabiltzera behartuko du.

Produkzioaren bideetan sartuz joango diren aldaketak direla eta, langile bakar batek lehen baino jarduera edo funtzio gehiago egin beharko ditu, inoiz jantzia osorik muntatu beharko du.

Halaber, produktuaren parametroak produktua ekoizten den bitartean egiaztatzeko funtzioak bereganatuko ditu eta ondorioz, bere lanari dagozkion arazoak antzeman, aztertu eta erabaki beharko ditu.

1.2.3. Aldaketak prestakuntzan.

Teknologiaren arloko aldaketak direla eta, langileak programazioari, mozteko prozesua kontrolatzeari eta muntatu eta akabatzeko prozesuari buruzko ezagutzak behar ditu, ezagutzen duenarekin alderatuz eta hura honekin osatuz.

Ekoizpen-bitarteko berriak erabiltzeko denetariko prestakuntza beharko da, ekoizpen prozesuko funtzioak menperatzeko gai izateko.

Era berean, materialak eta hauen portaera ondo ezagutu beharko dira, bai eta produktua bera ere, kalitate-kontrola hantxe bertan egin ahal izateko.

1.3. Kokaera produkzio prozesuan.

1.3.1. Lanbide eta lan ingurunea.

Langilearen figura ehungintzako eta larrugintzako azpisektorearen barruan dago eta batik bat, ondoko jarduerak egiten dituzten enpresa edo lantegietan:

-Jantziak eta janzteko artikulu osagarriak era industrialean egitea.

-Etxerako, industri erabilerarako edo kiroletarako ehun-gaiak egitea era industrialean

-Larruzko jantziak eta osagarriak egitea era industrialean.

-Jantziak neurrira egitea.

Azpisektoreko enpresa-egitura batez ere enpresa txiki eta ertainek osatzen dute, autoenplegurik ere badagoen arren.

Langileak fabrikazioan eta ekoizpenaren prozesuan, hots, jantziak egiten eta ehungintzan eta larruzko artikuluak egiten, jarduten du.

1.3.2. Ingurune funtzional eta teknologikoa.

Enpresaren egituraren eta produkzio prozesuaren arabera, langileak funtzio gehiago edo gutxiago bereganatuko ditu, makinak prestatzetik eta eragiketa bat edo batzuk egitetik edo prozesuaren fase oso bat burutzetik, eredu edo serie osoa gertutzeraino joan daitezke.

Langilearen laneko teknika eta teknologiaren arloko ezagutzak ehunak, larruak manufakturatzearen arlokoak dira. Ondokoei zuzen loturik daude:

-Fabrikazio prozesua: jantziak eta artikuluak egiteko makinak eta ekipoak.

-Fabrikazio prozesuan erabiltzen diren teknikak.

-Ehunen eta larruen ezaugarriak eta berezitasunak ezagutzea.

Zereginak, lanpostu mota nagusiak:

Adibide gisara eta batik bat lanbide-orientaziorako, egin daitezkeen zenbait lan-lanpostu zerrendatu ditugu tituluko profilean definitu dugun lanbide gaitasuna eskuratuz gero:

-Ehunezko jantzi eta artikulu moztailea.

-Larruzko jantzien moztailea.

-Jostun-muntatzailea.

-Larruzko jantziak josteko prestaketa lana egiten duena.

-Makinaz bordatuak egitea/egiten dituena.

-Lisatzaile-akabatzailea.

-Jantziak neurrira egitea/egiten dituena.

2. Curriculuma.

2.1. Prestakuntza zikloaren helburu nagusiak.

.Lanbidearekin zerikusia duen informazio teknikoa bilatzea, interpretatzea eta adieraztea, informazioaren edukia aztertuz eta baloratuz eta horretarako hitz eta irudi egokiak erabiliz; ehungintzaren sektorean, jantzien eta larruaren sektorea ezagutzeko eta haretan sartzeko ardatz izanen dira eta bere lanbide gaitasunak sektorearen aldaketa teknologikoetara eta antolakuntzako aldaketetara moldatzen eta doitzen lagunduko diote.

.Lanean ekimena eta ardura erakusteko behar dituen jardueren plangintza egitea, informazioa eta behar diren baliabide teknikoak identifikatuz eta aukeratuz, aurreikusitako arauen eta parametroen araberako produktua lortzeko, baliabideak ahalik eta ondoen erabilita.

.Janzkiak eta artikuluak egiteko prozesuan parte hartzen duten mozteko, muntatzeko eta akaberak egiteko ekipoak eta makinak prestatzea. Ekipo eta makina horiek era autonomoan eta metodikoan parte hartzen dute: programatu, erregulatu eta lehengaia atontzen dute, doikuntza aurrez ezarri diren baldintzetan egitea lortzeko.

.Jantziak eta artikuluak autonomiaz eta trebeziaz egitea, materialak eta osagaiak behar bezala jarriz, prozesua kontrolatuz eta makinak edo lanabesak zorrotz erabiliz, produktuak eskatzen diren kalitate ezaugarriak bete ditzan eta lanari etekin tekniko eta ekonomiko egokia ateraz.

.Ehunen eta larruen ezaugarririk adierazgarrienak ezagutzea, bai eta horien aplikazioak eta erabilera irizpideak ere, prozesua zuzen egin dadin.

.Jantziak eta artikuluak egiteko prozesuan sortzen diren arazoak konpontzea, arazoaren edo anormaltasunaren jatorria antzemanez eta horren arabera arituz, prozesuko gora-beherei irtenbidea aurkitu ahal izateko.

.Jarduera industriala arautzen eta baldintzatzen duen lege-esparrua, esparru ekonomikoa eta antolakuntzari buruzkoa ulertzea, lan-harremanetatik datozen eskubideak eta betebeharrak ezagutuz, ezarritako prozedurei jarraitzeko gaitasuna eskuratuz eta horietan sor daitezkeen anormaltasunen aurrean eraginkor jokatzeko gaitasuna erakutsiz.

2.2. Lanbide moduluak.

1. lanbide modulua: ehunak eta larruak mozteko teknikak.

Iraupena: 128 ordu.

1. gaitasun unitateari lotua: materialak moztea.

a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.

1.1. Ehun, larru edo bestelako materialak mozteko industri prozesuak aztertzea.

.Ebaketa prozesurako behar den informazioa interpretatzea: markaketari buruzko azterlanak, patroiak, jantziak egiteko seinaleak, ereduak, materialaren ezaugarriak eta ekoizteko aginduak.

.Ebaketa prozesuko eragiketak sartzen diren eta irteten diren produktuekin lotzea.

.Prozesuaren bereizgarri diren laneko sekuentziak deskribatzea, erabili diren makinekin eta ekipoekin lotuz.

.Era industrialean mozteko prozesua eta bereizgarri dituen eragiketak, makinak eta ekipoak prozesua tailerrean egitearekin alderatzea, bien arteko antolakuntza, funtzionamendu, eskala eta produkzio mailako berdintasunak eta ezberdintasunak ezartzeko asmoz.

1.2. Ehuna, larrua eta bestelako materialak mozteko prozesurako prestatzea horien ezaugarriei jarraiki eta kontuan hartuta materiala ahalik eta ongien aprobetxatuz lortu behar dela produktua.

.Mozten direnean ehunak, larruak eta bestelako materialak nolako portaera duten, koalitate eta akatsik nabarmenenak sailkatuz eta deskribatuz.

.Ehuna, larrua eta bestelako materialak zabaltzeko sistemak aztertzea, bai eta material horien gainean patroiak nola jartzen diren ere, kontuan hartu beharreko parametroak deskribatuz eta mozteko sistemekin erkatuz.

.Artikulu bat egiteko ehun, larru edo bestelako materialen bat mozteko kasu praktikoa:

-Egin behar den artikuluaren arabera, lehengaia aukeratu, kantitatea ahaztu gabe.

-Ehunaren edo larruaren gainean zein patroi jarri behar den erabakitzea, materialaren beraren ezaugarrien (ehundura, kolorea, irudia eta akatsak), pieza kopuruaren eta artikuluaren arabera prozedura enpirikoak edo informatikoak erabiliz.

-Hedatzeko eta mozteko prozedura hautatzea, ehuna edo larrua mahai gainean jartzeko prozesurik egokiena aukeratuz; izurrik gabe, behar bezala tiraturik, norabide eta orientazio egokia, geruza kopurua eta hautatu den mozteko sistemari jarraiki.

-Ehunaren edo larruaren gainean jartzen diren patroien traza prozedura ezberdinak eginez eta moztean geratu den banaketaren arabera egitea.

-Ehunaren edo larruaren gainean joskurak, oihal-bazterretako akaberak, apaindurak, edergarriak eta tolesak non jarriko diren markatzea, hala errazago josi ahal izan dadin.

-Ehunean edo larruan dauden anormaltasunak edo akatsak antzematea, akatsok prozesuan duten eragina zenbaterainokoa den aztertuz eta kasuan kasu neurri egokiak hartuz.

-Materialen kalitatearen aurrean jarrera kritikoa agertzea, bai eta ordena, metodoa eta doitasuna ere materiala prestatzeko orduan.

1.3. Ehuna edo larrua mozteko makinak eta oinarrizko tresneria doitzea, moztuko den eraren eta lehengaiaren arabera, mozteko moduan egon daitezen.

.Informazioa, agiriak eta makinei buruzko eskuliburua (ekipoak, tresneria) ulertzea, batik bat makineriaren funtzionamenduari, doikuntzak egiteari eta oinarrizko mantenimenduari buruzkoak direnean.

.Ehun edo larruak era industrialean mozteko makinak eta tresneria bereiztea eta makina osatzen duten elementuak euren funtzio eta aplikazioekin lotzea.

.Mozteko makina bat prestatzeko kasu praktikoan eman zaion informazioaren arabera:

-Moztu ahal izateko, makinak, ekipoak, programak, tresnak eta lanabesak hautatzea.

-Muntatze eta desmuntatze lanak egitea; lubrifikazio, koipeztaketa eta garbiketa; programa erregulatu, egokitu eta kargatu (informatikako ekipoak) eta elementu zorrotzak zorroztu, prozedura eta arauei jarraiki.

-Piezetako eta makina eta mozteko tresnetako anormaltasun txikiak konpondu, zenbateraino gastatu edo hautsi diren ikusiz eta zergatiak antzemanez.

-Prestaketa autonomiarekin, era ordenatuan eta metodikoki egitea eta mozketa eta material motari egokitzea hori egiteko, beti ere segurtasun neurriak betez.

1.4. Ehuna edo larrua prozedura ezberdinak erabiliz moztea, artikulu bat osatzen duten elementuak lortzeko patroien arabera.

.Mozteko prozedurak sailkatzea eta azaltzea, moztuko diren materialekin eta lortu behar diren produktuekin lotuz, bai eta mozteko lanean desbideratzeak saihesteko kontrolatu behar diren parametroak zerrendatzea ere.

.Ehuna eta/edo larrua mozteko kasu praktikoa:

-Informazio teknikoa, artikuluaren osagai mota eta kantitatea, prestaturik dauden tresnak eta materialak oinarri hartuz, mozketa burutzeko jarduerak antolatzea, lanen hurrenkera zehaztuz.

-Mozteko lana abildadez eta trebeziaz egitea, era ordenatuan, txukun, zorrotz eta seguru egitea, horretarako prozedura eta teknika egokiez baliatuz.

-Moztu diren piezen kalitatea egiaztatzea, antzeman diren anormaltasunak zuzenduz.

-Larrua moztearen errendimendua kalkulatzea.

b) Edukiak.

.Moztea:

-Mozteko sistemak:

-Ohiturazkoa.

-Presio bidezkoa.

-Kontrol numerikoa.

-Mozketaren parametroak.

-Mozten direnean materialak nolako portaera duten

-Ehunak, larruak edo bestelako materialak moztu baino lehen nola jartzen diren eta nola prestatzen diren ikustea.

-Ehunak zabaltzeko sistemak.

-Mozketa lanaren kalitate irizpideak.

.Makinak, tresneria eta lanabesak:

-Mozteko makinen funtzioa eta horiek egiten dituzten oinarrizko lanak.

-Makinen atal, elementu eta osagarriak.

-Makinak kontrolatzeko eta erregulatzeko parametroak eta elementuak.

-Eskuz mozteko tresnak eta lanabesak:

-Motak eta aplikazioak.

-Eskuz mozteko prozedura.

-Mozteko ohiturazko makinak:

-Motak eta ezaugarriak.

-Aplikazioak.

-Presio bidez mozteko makinak:

-Motak eta ezaugarriak.

-Trokelak. Motak eta ezaugarriak.

-Aplikazioak.

-Kontrol numerikoaz baliatuz mozteko makina eta ekipo osagarriak:

-Motak eta ezaugarriak.

-Makinak erregulatzea eta programatzea.

-Aplikazioak.

-Mozteko lanak eta prozedurak.

-Mozteko makina eta ekipo osagarriak:

-Motak eta ezaugarriak.

-Aplikazioak.

-Makinak, tresneria eta lanabesentzako mantenimendu eta artapen lanak.

-Makinen segurtasun baldintzak.

.Larruak eta ehunak ahalik eta ondoen moztea eta errendimendua ateratzea:

-Mozteko lana ikasteko printzipioak:

-Patroien banaketa. Prozedurak.

-Mozteko lana ahalik eta ondoen egiten ikasteko sistemak eta ekipoak:

-Eskuzkoa.

-Ohiturazkoa.

-Kontrol numerikoa.

-Errendimenduaren kalkulua:

-Mozteko jatorrizko eskaria.

-Markatze lanaren parametroak

-Optimizazio prozedurak.

.Moztutako atalak prestatzea:

-Osagaiak birpasatzea: kontrolatu beharreko parametroak.

-Osagaiak ezagutzea: motak.

-Osagaiak artikuluka edo artikulo-sortaka banatzea.

2. lanbide modulua: muntatzeko teknikak.

Iraupena: 288 ordu.

2. gaitasun unitateari lotua: elementuak muntatzea.

a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak

2.1. Ehunezko edo larruzko artikulu mota ezberdinen osagaiak muntatzeko prozesu industrialak aztertzea eta deskribatzea.

.Muntaia prozesurako behar den informazioa interpretatzea: joskura motak, materialaren eta produkzio aginduen arabera aplikatu behar diren prozedurak.

.Muntatze prozesuko lanak lan horretako osagaiekin, material osagarriekin eta prozesuan parte hartzen duten makina eta oinarrizko ekipoekin erlazionatzea.

.Era industrialean muntatzeko prozesua eta bereizgarri dituen lanak, makinak eta ekipoak prozesua tailerrean egitearekin alderatzea, bien arteko antolakuntza, funtzionamendu, eskala eta produkzio mailako berdintasunak eta ezberdintasunak ezartzeko asmoz.

2.2. Ehuna edo larrua prestatzeko edo muntatzeko makinak doitzea, joskura edo lotune motaren eta materialaren arabera, muntatze lanerako prest izan daitezen.

.Informazioa eta makinei buruzko (ekipoak) eskuliburuak interpretatzea, batik bat funtzionamenduari, doitzeari eta oinarrizko mantenimenduari dagokionez.

.Prestaketa eta muntaia egiteko makinak, ekipoak eta programak, euren prestazioak kontuan hartuz sailkatzea eta deskribatzea, bai eta tresneria eta lanabesak ere.

.Atalak prestatzeko eta muntatzeko makinak prestatzeko kasu praktikoa; ematen zaion informazioa oinarri hartuta:

-Muntatze eta desmuntatze lanak egitea; lubrifikazioa, eta garbiketa; programa erregulatu, egokitu eta kargatu (informatikako ekipoa bada), ohiko prozedura eta arauei jarraiki.

-Josteko edo termofinkatzeko makinetako edo piezetako anormaltasun txikiak konpondu, zenbateraino gastatu edo hautsi diren ikusiz eta zergatiak identifikatuz.

-Prestaketa autonomiarekin, era ordenatuan, metodikoki eta joskura eta/edo termoseilatuari eta materialari egokiturik egitea, beti ere segurtasun neurriak betez.

2.3. Ehunezko edo larruzko atalen prestaketa lanak eskuz edo makinaz egitea modeloaren eta patroiaren arabera.

.Atalen prestatze lanak egiteko beharrezkoak diren makinak, tresnak eta/edo lanabesak ezagutzea.

.Ehunezko edo larruzko atalak prestatzeko kasu praktikoa:

-Prestatze lanak antolatzea, informazio teknikoaren arabera, prestatze lana zein den ikusita eta erabiliko diren baliabideak eta materialei jarraiki, lanen hurrenkera zehaztuz.

-Mozteko lana abildadez eta trebeziaz egitea, metodo eta teknika egokiak aplikatuz eskura dauden errekurtsoen arabera, beti ere patroien itxurari eta neurriari zehatz egokituz.

-Atalen prestaketa lanaren kalitatea egiaztatzea (kanpoko itxura, formari zenbateraino egokitzen zaion, errebaje mota...) eta alderdi orokorren kalitatea ere (patroiari fidela zaion, bordatu, apaingarri eta/edo edergarriak non dauden), antzeman diren anormaltasunak zuzenduz.

-Prestatze lana autonomiaz egitea, era ordenatuan, txukun, estetikari jarraituz eta segurtasuna ahaztu gabe.

2.4. Makinaz edo eskuz ehun-gaiak edo larruzko artikuluak muntatzea, ereduaren eta patroiaren arabera.

.Muntatzeko sistemak sailkatzea eta deskribatzea, joskura motaren eta artikuluaren, eta erabiliko diren baliabide eta materialen arabera.

.Hari motak (kolorea, lodiera, fibra-mota, ezaugarri fisikoak) edo eransgarriak hautatzea, muntatzeko irizpide jakinen arabera (ehunaren edo larruaren lodiera, jostorratza, materialak, koloreak eta erresistentzia), edo segitu behar diren prozeduren arabera.

.Ehuna eta/edo larrua muntatzeko kasu praktikoa:

-Informazio teknikoa, joskura mota eta artikulua, baliabideak eta erabiliko diren materialak oinarri hartuz, muntatze lanak antolatzea, lanen hurrenkera zehaztuz.

-Muntatze lanak abildadez eta trebeziaz egitea, joskura mota bakoitzarentzat egokiak diren metodoak eta teknikak aplikatuz (muntatzea bera, oihal-ertzen akaberak, plisatuak, itxierak, apaingarriak eta bordatuak).

-Muntatzearen edo joskuren, itsasteko lanaren edo termoseilatuaren (itxura, gogortasuna, puntu solterik ez egotea, joskura zuzenak) kalitatea egiaztatzea, bai eta alderdi orokorren kalitatea ere (patroiarekin bat datorren, hariaren kolorea egokia den, apaingarri eta edergarriak egoki jarri diren), antzeman diren anormaltasunak zuzenduz.

-Muntatze lana autonomiaz egitea, era ordenatuan, txukun, estetikari jarraituz eta segurtasuna ahaztu gabe.

b) Edukiak.

.Muntatze lana. Muntatzeko sistemak:

-Jostea:

-Hariak. Hari motak eta ezaugarriak. Aplikazioak.

-Puntadak eta joskurak. Sailkapena, terminologia eta adierazpen grafikoa.

-Josteko parametroak.

-Aplikazioak.

-Itsaste-lana:

-Eransgarriak eta kolak.

-Itsaste-motak.

-Itsastearen parametroak.

-Aplikazioak.

-Termoseilatua eta termofinkatua:

-Motak eta ezaugarriak. Parametroak.

-Aplikazioak.

-Muntatze mota ezberdinen kalitate-irizpideak.

-Larruzko artikuluen osagaiak muntatzeko prestaketa lanak.

-Muntatzeko arau teknikoak.

.Muntatzeko makina, tresna eta osagarriak:

-Larruzko artikuluen osagaiak muntatzeko prestaketa lanak egiteko makinak:

-Beheratu.

-Zatitu.

-Tolestu.

-Zulatu.

-Josteko makinen funtzio eta oinarrizko lanak.

-Makinen atal, elementu eta osagarriak.

-Makinen erregulazioa eta egokipena. Eragina duten faktoreak.

-Ziklo finkoko josteko makinak:

-Motak eta aplikazioak.

-Makinen erregulazioa eta programazioa.

-Ziklo aldakorreko josteko makinak: motak eta aplikazioak.

-Bordatzeko eta bigungarria jartzeko makinak: motak eta aplikazioak.

-Makina lagungarriak: motak eta aplikazioak.

-Termoseilatuaren eta itsasketaren bidez muntatzen duten makinak: motak eta aplikazioak.

-Prestatu, josi, bordatu, termoseilatu eta/edo itsasteko lanak eta prozedurak.

-Garraio sistemak: motak eta aplikazioak.

-Makinen, tresnen eta osagarrien oinarrizko mantenimendua.

-Segurtasun baldintzak.

3. lanbide modulua: jantzigintzako akaberak.

Iraupena: 96 ordu.

3. gaitasun unitateari lotua: akaberak egitea.

a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.

3.1. Ehunezko edo larruzko artikulu mota ezberdinak merkatuan agertzeko moduan izateko, azken ukituen prozesu industrialak aztertzea eta deskribatzea.

.Akabera prozesuetarako behar den informazioa interpretatzea, egin behar den artikuluaren arabera eta erabiliko diren baliabide eta materialen arabera.

.Akabera-lan ezberdinak deskribatzea (tartekoak eta azkenak), lan horietako osagaiekin, material osagarriekin eta prozesuan parte hartzen duten makina eta oinarrizko ekipoekin erlazionatuz.

.Ehunezko eta/edo larruzko artikuluen akabera era industrialean egitea eta horrek bereizgarri dituen lanak, makinak eta ekipoak prozesua tailerrean egitearekin alderatzea, bien arteko antolakuntza, funtzionamendu, eskala eta produkzio mailako berdintasunak eta ezberdintasunak ezartzeko asmoz.

3.2. Ehunen edo larruaren akabera lanak egiteko makinak doitzea, akabera motaren eta materialaren arabera, akabera lana egiteko prest izan daitezen.

.Informazioa eta makinei edo ekipoei buruzko eskuliburuak interpretatzea, batik bat funtzionamenduari, doitzeari eta oinarrizko mantenimenduari dagokionez.

.Akabera mota ezberdinak egiteko makinak, ekipoak eta programak, sailkatzea eta deskribatzea, bai eta tresneria eta lanabesak ere.

.Akaberak egiteko makinak prestatzeko kasu praktikoan ematen zaion informazioa oinarri hartuta:

-Akaberak egiteko behar diren makinak eta ekipoak, bai eta tresnak, hautatzea.

-Ondoko lanak egitea; prentsen, automaten... platerak aldatzea, lubrifikazioa eta garbiketa; presioa eta lurrin kantitatea erregulatu eta egokitzea, bai eta tenperatura, xurgaketa, tolesteko eta poltsaratzeko mekanismoak ere, beti ere ohiko prozedura eta arauei jarraiki.

-Akaberak egiteko makinetako pieza, atal eta elementuetan egon daitezkeen anormaltasun txikiak konpondu, zenbateraino gastatu diren ikusiz eta zergatiak eta eragileak identifikatuz.

-Prestaketa autonomiaz, era ordenatuan, metodikoki eta eta materialari egokiturik egitea, beti ere segurtasun neurriak betez.

3.3. Ehunezko eta larruzko artikuluak behar den bezala akabatzea, merkatuan aurkezteko prest izan daitezen, beti ere ezarri den kalitatea betez.

.Tarteko eta azken akabera mota esanguratsuenak deskribatzea eta sailkatzea, egin beharreko artikuluaren eta horretarako erabiliko diren baliabideen eta materialen arabera.

.Tarteko eta azken akaberak egiteko kasu praktikoan emandako informazioaren arabera:

-Informazio teknikoa, artikuluaren ezaugarriak eta itxura, baliabideak eta erabiliko diren materialak oinarri hartuz, akabera-lanak antolatzea, lanen hurrenkera zehaztuz.

-Egin beharreko akabera mota, tarteko eta azken akabera, hautatzea (lurrintzea, lisatzea, leuntzea, garbitzea), gaiaren arabera (materiala, ehunaren egitura, neurria, itxura, fibra-mota) eta antzeman diren akatsak.

-Akabera lanak abildadez eta trebeziaz egitea, era metodikoan, txukun, gustoz eta segurtasunez, ohiko jardunbideak eta teknikak erabiliz.

-Akabera lanen eta merkaturatzeko aurkezpenaren kalitatea egiaztatzea (konformatua, briloa, izurrak, soberan dituen hariak, lisatzea), antzeman diren akatsak zuzenduz.

b) Edukiak.

.Akaberak:

-Eman behar zaizkion ezaugarriak: itxura, ukimena eta ezaugarri fisikoak.

-Garbitzea:

-Behar dituen funtzioak, aplikazioak eta koalitateak.

-Materialen portaera.

-Garbitzeko erak: uretan, perkloroetilenotan, trikloroetilenotan.

-Garbitzeko produktuak:

-Nahasteak eta kontzentazioak.

-Garbitzeko programak eta parametroak.

-Garbitzeko jardunbideak.

-Lisatzea:

-Behar dituen koalitateak eta aplikazioak, materialen portaera.

-Lisatzeko erak:

-Laua

-Konformatua

-Termofinkatua

-Lisatzearen parametroak

-Lisatzeko jardunbideak.

-Lurrintzea:

-Behar dituen koalitateak eta aplikazioak. Materialen portaera.

-Lurrintzeko erak: presioaren arabera, formaren arabera.

-Programak y parametroak.

-Lurrintzeko jardunbideak eta zurgaketa.

-Lehortzea:

-Ezaugarriak eta parametroak.

-Programak eta jardunbideak.

-"Tunbleatua":

-Eman behar diren funtzio, aplikazio eta ezaugarriak

-Materialen portaera

-"Tunbleatuaren" programak eta parametroak

-"Tunbleatua" delakoan eman behar diren jardunbideak

-Akabera prozesuaren hautatze-irizpideak eta urratsak:

-Gaien araberakoa

-Bete behar diren ezaugarriak

-Lehengaia.

.Gaiak aurkeztea:

-Irizpideak: teknikoak, estektikoak eta merkataritzakoak.

-Aurkezpenaren baldintza teknikoak.

-Produktuen aurkezteko erak eta jardunbideak.

-Identifikazioa. Normalizazioa eta sinbologia.

-Gaiak sailkatu eta biltegiratzeko irizpideak.

.Makinak eta ekipoak:

-Akaberarako makinak: lisatu, lurrindu, garbitu, lehortu, "tunbleatu": erak eta aplikazioak.

-Aurkezteko eta enbalatzeko makinak: erak eta aplikazioak

-Akaberarako eta aurkepenerako lanak eta jardunbideak.

-Makinak osatu eta abian jartzea.

-Makinak erregulatu eta programatzea. Eragileak.

-Oinarrizko mantenimendu-lanak, eta makinak, tresnak eta osagarriak zaintzea.

-Segurtasun baldintzak.

4. lanbide modulua: ehungaiak.

Iraupena: 96 ordu

a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.

4.1. Jardunbide errazak oinarri hartuta, zuntz, hari eta ehunen propietateak eta ezaugarriak aztertzea, identifikatu ahal izateko.

.Ehungaiak eta ehun-produktuak antzematea, bakoitzaren izaera eta egitura kontuan hartuta. Era berean, aipatutako materia horien ezaugarriak eta propietateak deskribatzea.

.Zuntz, hari eta ehunen parametroak zeintzuk diren adieraztea, bakoitzari dagozkion unitate eta neurrien arabera.

.Zuntz, hari eta ehunen laginak edo ereduak ditugula:

-Egiaztatu beharreko ezaugarri eta parametroak identifikatzea, edo identifikatu ahal izateko neurriak eskaintzea.

-Tresna eta jardunbide egokiekin neurtzea parametroak, eta dagokion unitatean emaitzak jasotzea.

-Ehunen ereduen berezko ezaugarrien gaineko datuak jasotzen dituzten fitxa teknikoak ulertu eta betetzea.

4.2. Ehungaien ezaugarriak eta ehuna sortzeko erabili diren fabrikazio-prozesu edo tratamenduak lotzea.

.Hari, ehun, ehundu gabeko oihal, estaldura eta ehun-gaiak egiteko erabiltzen diren oinarrizko prozesuak deskribatzea, zein produktu sartzen den eta zein irtetzen zehaztuta. Era berean, bi multzo horietako produktuen ezaugarriak alderatzea.

.Tratamendurako eta apresturako dauden erak deskribatzea: zehaztu zein substantzia erabiltzen den prozesu horietan, baita substantzia horien zuntzetan duten eragina ere.

.Ekoizterakoan edo tratatzerakoan egindako hutsegiteen ondorioz, ehun-produktuetan maizen agertzen diren akatsak identifikatzea.

.Hari, zuntz, ehundu gabeko oihal eta ehunen laginak edo ereduak ditugula:

-Produktu horiek nola egin diren ondorioztatzea.

-Produktu horiek zein tratamendu jaso duten ondorioztatzea.

-Prozesu eta tratamendu horien ezaugarri nagusiak finkatzea.

4.3. Egin behar diren produktuen -hari, ehundu gabeko oihal, ehun eta ehungaiak- ezaugarriak eta lehengaitzat erabiltzen diren ehungai, hari eta ehun esanguratsuenak lotzea.

.Produktua egiteko prozesuetan erabiltzen diren zuntz, hari eta ehunak hautatzeko dauden irizpideak identifikatzea.

.Floka, hari, ehun edo gaiei ezaugarri jakin batzuk emateko egiten zaizkien tratamendu edo aprestuak aukeratzeko dauden irizpideak identifikatzea.

.Lehengaien ohiko akats edo irregulartasunek produktuaren azken ezaugarrietan duten eragina neurtzea.

.Hari edota ehunak egiteko prozesuetan erabiltzen diren ehun-materialen portaera deskribatzea, baita prozesua bukatu ondorengo erabilera ere.

4.4. Ehungaiak zaindu, biltegiratu, erabili eta egokitzeko baldintza oinarrizko eta garrantzitsuenak antzematea, bakoitzaren ezaugarri eta propietateen arabera.

.Ehun-gaiak behar den moduan mantentzeko biltegi batek bete behar dituen baldintzak adieraztea: tenperatura, argia, hezetasuna, aireztapena,...

.Ehungaiak erabili eta prestatzeko teknikak antzematea.

4.5. Ehundegi eta irundegien "kalitate-mota" erako kontrol-prozesua deskribatzea.

.Irundegi edo ehundegien prozesu baten gaineko informazioa oinarri hartuta:

-Kontrol eta autokontroleko aldiak identifikatzea.

-Ereduaren kontrol-jardunbidea eta lortu beharreko emaitzak erlazionatzea.

-Kontrolerako erabiltzen diren baliabide eta tresnak identifikatzea.

4.6. Ehun-produktuak kontrolatzeko "ikuskapen-arauak" osatu eta aztertzea.

.Ehun-produktuen kontrolerako balizko prozesu bat, hau da, kalitate-plana, kontrol- eta autokontrol-aldiak eta produktuek bete beharko lituzkeen baldintzak jasotzen dituen prozesu horretatik abiatuta:

-Laginaren edo ereduaren neurria ondo zehazteko erabili behar diren taula eta grafikoak behar den moduan erabiltzea, beti ere, ezarritakoa kalitatearekin bat etorriz.

-Produktuaren azken kontrolean zaindu beharreko "akatsak" identikatu, deskribatu eta, hala behar izanez gero, irudikatzea.

-Kontrola ezartzeko erabili behar diren gailuak identifikatzea.

-Entseiu edo kontrol-probak egiteko erabiltzen diren laginak hartu, prestatu eta mantentzeko erabiltzen diren sistemak azaltzea.

b) Edukiak.

.Zuntzak eta hariak:

-Zuntzak: naturalak, kimikoak eta birprozesatuak.

-Sailkapena, ezaugarriak, propietateak eta aplikazioak.

-Zuntzak eta hariak egiteko erabiltzen diren prozesuen eskema orokorra.

-Zuntzak eta hariak identifikatzeko prozedurak.

.Ehunak:

-Zuntzekin egindako oihalak:

-Zulo-bordatuekin egindako ehunak

-Puntuzko ehunak

-Puntuz egin ez diren oihalak

-Estaldurak.

-Egitura eta ezaugarri nagusiak.

-Oihal horiek lortzeko prozesuen eskemak.

-Propietateak: fisikoak, kimikoak eta erabilerari dagozkionak.

-Nola erabiltzen diren oihalak gaiak egiterakoan.

-Oihalak identifikatzeko prozedurak.

.Ehunak apaintzea edo dotoretzea:

-Tratamendu-motak:

-Zuritzea

-Tindatzea

-Estanpazioa

-Aprestuak eta akaberak

-Ehungaiek hartzen dituzten ezaugarriak eta propietateak: kolorea, ehundura, erortzea eta sendotasuna, besteak beste.

-Ehunak apaintzeko prozesuen eskema orokorra.

.Ehungaiak identifikatu eta erabiltzea:

-Merkaturatze-aurkezpena.

-Identifikazio-arauak. Sinbologia eta nomenklatura.

-Identifikatzeko ekipoak eta tresnak.

-Ehun-gaiak biltegiratu, zaindu eta erabiltzeko baldintzak.

.Kalitate-kontrola:

-Kalitate-kontrolerako estatistika. "Pakete informatikoak".

-Unitateak eta parametroak neurtzea.

-Neurtzeko ekipoak eta tresnak.

-Fabrikazioren kalitatea:

-Kalitate-zirkuluak.

-Prozesuan zehar agertzen diren aplikazioak.

-Zuntz, hari eta oihalak neurtzea.

-Fidagarritasuna.

-Zuntz, hari eta oihalen gaineko kalitate-arauak.

-Espezifikazio eta tolerantziak.

-Ikuskatze-prozedurak.

5. lanbide modulua: larrua.

Iraupena: 64 ordu.

a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.

5.1. Jardunbide errazak oinarri hartuta, larruen propietateak eta ezaugarriak aztertzea, identifikatu ahal izateko.

.Dauden larru-motak antzematea, bakoitzaren izaera kontuan hartuta. Era berean, larru horien ezaugarriak eta propietateak deskribatzea.

.Larruen ezaugarri eta parametroak zeintzuk diren adieraztea, bakoitzari dagozkion terminologia, unitate eta neurrien arabera.

.Larruen laginak edo ereduak ditugula:

-Egiaztatu beharreko ezaugarri eta parametroak identifikatzea, edo identifikatu ahal izateko neurriak eskaintzea.

-Tresna eta jardunbide egokiekin neurtzea parametroak, eta dagokion unitatean emaitzak jasotzea.

-Larruen ereduen berezko ezaugarrien gaineko datuak jasotzen dituzten fitxa teknikoak ulertu eta betetzea.

5.2. Larruen propietateak eta larru horiek sortzeko erabili diren fabrikazio-prozesu edo tratamenduak lotzea.

.Larruak egiteko erabiltzen diren oinarrizko prozesuak deskribatzea, zein produktu sartzen den eta zein irtetzen zehaztuta. Era berean, bi multzo horietako produktuen ezaugarriak alderatzea.

.Tratamendurako eta akaberetarako dauden erak deskribatzea: zehaztu zein substantzia erabiltzen den prozesu horietan, baita substantzia horiek larruetan duten eragina ere.

.Ekoizterakoan edo tratatzerakoan egindako hutsegiteen ondorioz, larruetan maizen agertzen diren akatsak identifikatzea.

.Larruen laginak edo ereduak ditugula:

-Produktu horiek nola egin diren ondorioztatzea.

-Produktu horiek zein tratamendu jaso duten ondorioztatzea.

-Prozesu eta tratamendu horien ezaugarri nagusiak finkatzea.

5.3. Larru-mota garrantzitsuenak bereiztea, eta larru horiek egin nahi diren gaiekin duten lotura azaltzea.

.Larru-mota desberdinen berri ematea, eta gaiak egiteko prozesuan zein industrian larru horiek zertarako erabiltzen diren deskribatzea.

.Landugabeko larruak landu bihurtzeko behar diren larruak aukeratzeko dauden irizpideak identifikatzea.

.Larruei ezaugarri jakin batzuk emateko egiten zaizkien tratamendu eta akabera-prozesuak aukeratzeko dauden irizpideak identifikatzea.

.Larruen ohiko akats edo irregulartasunek produktuaren azken ezaugarrietan duten eragina neurtzea.

.Manufakturan eta gero erabileran parte hartzen duten larruen portaera deskribatzea.

.Larruak sailkatzea, tamaina, sendoera eta akatsen arabera.

5.4. Larruak zaindu, biltegiratu eta erabiltzeko baldintza garrantzitsuenak antzematea, bakoitzaren ezaugarri eta propietateen arabera.

.Larruak behar den moduan mantentzeko biltegi batek bete behar dituen baldintzak adieraztea: tenperatura, argia, hezetasuna, aireztapena,...

.Larruak erabili eta prestatzeko teknikak antzematea.

5.5. Larruzko produktuak kontrolatzeko "ikuskapen-arauak" osatu eta aztertzea.

.Larruzko produktu baten kontrol-prozesuan honako hauek zehazten dira: kalitate-plana, kontrol eta autokontrolerako aldiak, eta produktuak lortu beharreko baldintzak. Beraz, horrelako prozesu baten adibidea oinarri hartuta:

-Laginaren edo ereduaren neurria ondo zehazteko erabili behar diren taula eta grafikoak behar den moduan erabiltzea, beti ere, ezarritakoa kalitatearekin bat etorriz.

-Produktuaren azken kontrolean zaindu beharreko "akatsak" identikatu, deskribatu eta, hala behar izanez gero, irudikatzea.

-Kontrola ezartzeko erabili behar diren gailuak identifikatzea.

-Entseiu edo kontrol-probak egiteko erabiltzen diren laginak hartu, prestatu eta mantentzeko erabiltzen diren sistemak azaltzea.

b) Edukiak.

.Larruaren izaera eta ezaugarriak:

-Larruaren egitura eta zatiak.

-Larru-motak:

-Animaliaren arrazaren araberakoa

-Azaleko ezaugarriak

-Akabera-mota

-Larrua zurratzeko prozesuaren eskema.

-Larruak mantendu eta ontzea.

-Zurratu aurretiko tratamenduak: erribera; tratamendu bakoitzean eragina duten parametroak eta ezaugarriak.

-Zurratzea: begetala, kromoa, substantzia sintetikoak.

-Tindatzea eta koipeztatzea:

-Tindatzeko metodoak. Parametroak

-Koipeztatzea. Parametroak

-Lehortzea eta akaberak:

-Motak eta ezaugarriak

-Parametroak

-Tanino mineralekin eta landare-estraktuekin zurratutako larruen ezaugarriak eta propietateak.

-Azaleko ukimena, ehundura, kolorea, preste, etabar.

-Larruen akats nagusiak:

-Landugabean.

-Mantenimenduan.

-Fabrikazioan.

-Zurratutako larruak identifikatzeko prozedurak.

-Larruen erabilpenak produktuak egiterakoan.

.Erabiltzea eta sailkatzea:

-Larruen merkataritza-sailkapena, larruen kalitateen arabera

-Zaintzeko prozedurak.

-Larruak garbitu eta mantentzea.

.Kalitate-kontrola:

-Kalitate-kontrolerako estatistika. "Pakete informatikoak".

-Unitateak eta parametroak neurtzea.

-Azalera eta sendoera neurtzea.

-Neurtzeko ekipoak eta tresnak.

-Parametroak baloratzea:

-Erresistentziak

-Gogortasun fisikoak

-Gogortasun kimikoak.

-Fabrikazioaren kalitatea:

-Kontrolaren prozesua: materialak kontrolatuko dira (horniduren kalitatea).

-Prozesuaren kalitatea (makinak, baliabideak, lanabesak eta kalibreak).

-Egiaztapenaren gaineko kontrola.

-Produktuaren kontrola.

-Azken kontrola.

-Prozesuan zehar agertzen diren aplikazioak.

-Larruak neurtzea.

-Fidagarritasuna.

-Ikuskatzeko moduak.

-Larruei dagozkien kalitate-arauak

-Espezifikazio eta perdoiak

6. lanbide modulua: jantzigintza arloko produktuak eta prozesuak.

Iraupena: 160 ordu.

a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.

6.1. Janzkiak edo arropak egiteko prozesuak aztertu eta deskribatzea.

.Jantzigintzako produktu bat definitzeko behar den informazio tekniko guztiak banan-banan aipatu eta ulertzea, baita horretarako dauden fabrikazio-urratsak ezartzea ere.

.Alderatu janzkiak eta arropak egiteko urratsak (ebaketa, muntaia eta akabera) sartu eta irtetzen diren produktuekin.

.Produktu bakoitza lortzeko jarraibideak -hasi patroiekin eta akaberara arte- deskribatzea, lan bakoitzean erabiliko diren makinak eta ekipoak zeintzuk izanen diren zehaztuz.

.Janzkiak eta arropak egiteko erabiltzen diren makina, ekipo, lanabes, tresna, instalazio eta bestelako osagarriak bereiztu eta deskribatzea.

.Hartu fabrikatzeko industri-prozesu bat -behar bezala zehaztua-eta Ikastetxean egin daitekeen prozesua, eta alderatu egingo da.

6.2. Janzki, ehundutako gai edo larru baten ezaugarriak edo parametroak aztertu eta deskribatzea, beti ere, dena delako hori lortzeko behar diren aplikazio, urrats eta lanen arabera.

.Asetu nahi diren beharrak (funtzionalak, estetikoak, sozialak, ekonomikoak eta teknikoak, alegia) kontuan hartuta aukeratzea egin nahi den janzkia edo arropa.

.Janzki, ehunezko edo larruzko arropa bat egiteko adibide praktikoa:

-Janzkia edo arropa egiteko norabideak emango dizkigun informazioa batu eta ordenatzea.

-Janzki, ehun edo larruaren ezaugarriak eta parametroak definitzea, egitura, estetika, kalitate, erabilera eta aurkezpen aldetiko eskakizunekin bat etorriz.

-Urratsen lanen (ebaketa, muntaia, akaberak) sekuentzia zehaztea, eta makina, lanabes eta tresnaik egokienak aukeratzea, testuinguru jakin bat kontuan hartuta, eta horretarako behar den batez besteko denbora ezarrita.

-Janzkiaren edo arroparen ezaugarriak indarrean dauden arau tekniko espezifikoetara egokitzea.

-Janzkiaren fabrikazioaren bideragarritasuna aztertu honako ikuspuntu hauek aintzat hartuta: ekoizpen- baliabideak, lanen sekuentzia, teknikak, materialak, janzkiaren ezaugarriak eta aurreikusitako ekintza-plana.

6.3. "Kalitate-mota" erako kontrol prozesua deskribatzea.

.Janzkigintzako prozesu baten gaineko informazioa oinarri hartuta:

-Kontrol eta autokontroleko aldiak identifikatzea.

-Ereduaren kontrol-jardunbidea eta lortu beharreko emaitzak erlazionatzea.

-Kontrolerako erabiltzen diren baliabide eta tresnak identifikatzea.

6.4. Janzki baten osagaien bilakaeraren krokisa egitea, eta modelora zein neurrira egokitzen diren patroiak hautatzea.

.Krokisaren funtzioaren gaineko azalpenak ematea (janzkia irudikatzen duen, fabrikaziorako gida); krokisa egiteko aldiak; eta krokisaren parte diren osagaiak.

.Dauden patroi-mota guztiak eta patroien osagarri nagusiak bereiztea. Era berean, lotu patroi bakoitza janzki-motekin, biztanleen-multzoekin eta neurriekin.

.Janzkien patroien sinboloak eta oharrak ulertzea, bai markaketari dagozkionak, baita muntaia arlokoak ere.

.Adibide praktiko bat hartuta, hau da, janzki samur baten diseinu edo modeloa oinarri hartuta:

-Krokisa egiteko behar den materiala hautatzea, krokisean jaso nahi den janzkiaren itxura, neurri eta ezaugarriak kontuan hartuta, lortu nahi diren ondorioak ahaztu gabe.

-Krokisa osatzerakoan, jaso egingo da janzkiaren ezaugarrien gaineko informazio guztia: itxura, neurriak, apaindurak, materialak, akaberak.

.Janzki baten irudikapen grafikoak eskatzen duenari jarraituz, krokisa egin beharko da argi, zorrotz, labur eta sen estetikoa zainduta (krokis, patroiak).

6.5. Janzkiak alderdi desberdinetatik ikusita aztertzea: egitura, estetika, kalitate eta erabilgarritasuna. Halaber, modelora egokitu aldera, egin beharreko aldaketak egingo zaizkio.

.Suposizio praktikoa:

-Janzkiarekin egindako proben bidez -maniki edo benetako pertsona batekin- lortu nahi diren helburuak azaltzea: estiloa, zer aldatuko den, apaingarriak non ipiniko zaizkion, doikuntzak, akatsak non dauden antzematea...

-Janzkia ebaluatzerakoan kontuan hartuko diren alderdiak eta irizpideak identifikatzea: neurriak, proportzioak, doikuntzak, kolorea, itxura, mugimendua,...

-Ezarri beharreko teknikak ezarrita egitea probak, modelora ondo egokitzen diren egiaztatu ondoren. Egin dakizkiokeen aldaketen berri ematea.

.Janzki bat bere osotasunean, hau da, jarrera sistematikoz, behar besteko zorroztasunez eta ezarri beharreko kontrol-teknikak ezarrita ebaluatzea.

.Janzki baten amaierako kostuaren eragileak azaltzea banan-banan. Horrekin, hartu behar diren neurriak hartuko dira fabrikazio-prozesuan.

6.6. Produktu bat egiteko behar den informazio tekniko guztiak lantzea.

.Informazio hori lortzeko dauden baliabideak identifikatzea: iturri dokumentalak, modeloen azterketa,...).

.Suposizio praktikoa. Informazio teknikoa lantzea:

-Sarri erabiltzen diren agiriak betetzea, arlo horretako terminologia eta lexikoa erabilita. Hona hemen sarri-sarri bete beharreko agiriak: fitxa teknikoak, gertakari-orria eta ekoizpen-kontrolekoak.

b) Edukiak.

.Jantzigintza:

-Sektore horren gaineko ezaugarriak eta egitura: jarduerak

-Industria osagarriak.

-Jantzigintzaren egitura funtzionala.

-Jantzigintzako merkatuaren egitura.

.Diseinu eta patroigintzarako sarrera:

-Jantzigintza, moda: bilakaera, joerak eta estiloak.

-Kolorearen teoria: kolorea erabiltzeko teknikak.

-Mugimenduan dagoen gizakiaren gorputzaren morfologia.

-Oinarrizko ziluetak: oinarrizko neurriak eta tamainak.

-Taila sistema: TNE.

-Janzki bat osatzen duten patroiak.

-Patroiak ulertzea.

-Patroien eskalak.

-Produktu bat zehetu eta bere osagaiak ateratzea.

.Janzkiak, janzkiaren osagarriak eta bestelako gaiak:

-Gizonezko, emakumezko, ume eta jaioberrien janzkiak, bai barrukoak baita kanpokoak ere:

-Motak eta aplikazioak.

-Ezaugarriak eta osagaiak.

-Tresnak: etxerako, industriarako, kirolerako, lanerako, babeserako eta segurtasunerako:

-Motak eta aplikazioak.

-Ezaugarriak eta osagaiak.

-Akzesorioak, osagarriak, bigarren mailako produktuak eta antzerakoak:

-Funtzioa, motak.

-Ezaugarriak.

-Aplikazioak.

-Produktuen erosotasuna eta kalitatea erabakitzeko ezaugarriak, produktu bakoitzaren aplikazio edo erabileraren arabera.

-Janzkiak eta bestelako gaiak egiaztatzea.

.Fabrikatzeko metodoak:

-Ekoizpena antolatzeko sistemak.

-Janzkiaren araberako fabrikazio-sistemak.

-Jantzigintzaren atalak.

-Ibilbidearen diagrama.

-Banaketa plantan.

-Prozesua osotasunean hartzeko behar den informazioa.

.Janzkiak eta bestelako gaiak egiteko prozesuen kalitate-kontrola:

-Kontrol-prozesua: materialen kontrola (horniduren kalitatea).

-Prozesua egiaztatu eta kontrolatzeko prozedurak eta lanabesak.

-Prozesuaren kalitatea (makinak, tresnak eta lanabesak).

-Egiaztapenaren kontrola.

-Produktuaren kontrola eta azkena.

-Prozesuaren gaineko aplikazioa.

-Janzkiak eta gaiak neurtzea.

-Fidagarritasuna.

-Ikuskatzeko moduak.

-Espezifikazio eta perdoiak.

7. lanbide modulua: ehungintza, jantzigintza eta larrugintzako segurtasuna.

Iraupena: 64 ordu.

a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.

7.1. Ehungintza, jantzigintza eta larrugintzaren alorreko enpresen segurtasun eta higiene planak aztertu eta ebaluatzea.

.Ehungintza, jantzigintza eta larrugintzaren alorreko enpresen segurtasun eta higiene planak erkatzea, bakoitzaren inguruko iritzi kritikoa emanez.

.Konplexutasun maila desberdineko segurtasun eta higieneari buruzko zenbait planetatik abiatuta:

-Plan bakoitzaren alderdi garrantzizkoenak identifikatu eta deskribatzea, beti ere planak dakarren dokumentaziotik ateraz.

-Segurtasun eta osasunerako arrisku egoerak eta eragileak identifikatu eta deskribatzea, planek dakarten informaziotik ateraz.

-Enpresaren segurtasun arduradunen zein larrialdi egoeretan aparteko eginkizunak hartzen dituzten pertsonen funtzioak deskribatzea.

-Istripuak ekiditeko ezarri diren prebentzio modu eta aurreneurririk egokienak erlazionatu eta deskribatzea.

7.2. Ehungintza, jantzigintza eta larrugintzaren alorrean segurtasun eta higieneari buruz indarrean dagoen araudia aztertzea.

.Segurtasun eta higieneari dagokionez, enpresaren eta enplegatuen eskubide eta betebehar nagusiak identifikatzea.

.Konplexutasun maila desberdineko segurtasun eta higiene plan batzuk emanik:

-Lan inguruko ordena eta garbitasunari buruzko arauak erlazionatu eta deskribatzea.

-Alarma eta seinaleen kokapen eta sinbologia, suteen kontrako tresneria, sendatzeko tresneria eta berehalako laguntzari buruzko arauak erlazionatu eta deskribatzea.

-Sistema, makina eta instalazioen barne eta kanpoko manipulazio zein geldiketarako arauak identifikatu eta deskribatzea.

-Aztertu den plan bakoitzaren arau zehatzak indarrean dagoen legeriarekin erlazionatzea, beti ere arau orrokorren eta planetan zehaztutako arauen arteko desadostasunak deskribatuz.

7.3. Ehungintza, jantzigintza eta larrugintzaren alorrean diren segurtasun tresneria eta bitartekoak zuzen erabiltzea.

.Norbera babesteko arropa eta tresna ohikoenen ezaugarri eta erabilera deskribatzea.

.Suteak itzaltzeko sistema motak aipatzea, bakoitzaren ezaugarriak eta erabilera deskribatuz.

.Arrisku tokiak edota larrialdi egoerak adierazteko arauzko alarmen eta seinaleen ezaugarriak eta erabilerak deskribatzea.

.Sendaketa edo berehalako laguntza emateko eta zaurituak lekualdatzeko bitartekoen ezaugarriak eta erabilerak deskribatzea.

7.4. Suteen kontrako ekintzak eta larrialdi ekintzak gauzatzea, aurretik zehaztutako plan baten arabera.

.Izaera desberdineko suteak dauden larrialdi kasu batzuk emanik:

-Sute mota bakoitza itzaltzeko tresna eta produktu egokienak erabiltzea, teknika eraginkorrena hartuz.

-Norbera babesteko tresnak zuzen erabiltzea.

-Arauei jarraiki ebakuazioa egitea, ezarritako denborak eta egokitutako zeregina betez.

7.5. Ehungintza, jantzigintza eta larrugintzaren alorreko enpresetan gertatu diren benetako istripuak aztertu eta ebaluatzea.

.Istripuen kausak identifikatu eta deskribatzea.

.Arriskuaren eragileak eta istripua ekidin zezaketen neurriak identifikatu eta deskribatzea.

.Langileak eta enpresak istripuaren eragile gisa izan lezaketen erantzukizuna ebaluatzea.

7.6. Laneko inguruneko eta ingurugiroko babes-neurriak aztertzea, alor honetako enpresei aplika dakizkiokeenak.

.Lan-inguruneko balizko kutsadura iturriak identifikatzea.

.Kutsagarriak antzemateko gailuak, finkoak eta mugikorrak, erlazionatzea, erabili behar diren aurreneurri eta babes-neurriekin.

.Ehungintza, jantzigintza eta larrugintzako produkzio prozesuak zaintzeko bitarteko ohikoenak, isurkiak eta isurkinak, deskribatzea.

.Ehungintza, jantzigintza eta larrugintzan, ingurugirorako arriskutsuak diren gaiak depuratzeko teknikak azaltzea.

.Norbera ez kutsatzeko edo eskuztatu edo lortu behar den produktuarekiko kutsadura ekiditeko higiene-mailak deskribatzea.

.Ehungintza, jantzigintza eta larrugintzako ingurugiro-arautegia, arautegia aplikatuko den produkzio prozesuekin erlazionatzea.

b) Edukiak.

.Segurtasun eta higienearen inguruko plan eta arauak.

-Enpresetako segurtasun politika.

-Ehungintza, jantzigintza eta larrugintzaren alorrean segurtasun eta higieneari buruz indarrean dagoen araudia.

-Lan inguruko ordena, garbitasuna eta norberaren higieneari buruzko arauak.

-Segurtasun eta higiene planei buruzko dokumentazioa.

-Segurtasun eta higienearen arduradunak eta larrialdi egoeretan egiteko zehatzak dituzten lan taldeak.

.Arrisku egoerak eta eragileak:

-Ehungintza, jantzigintza eta larrugintzaren alorreko arrisku ohikoenak.

-Prebentzio moduak.

-Makina eta instalazioetako babesak.

-Aireztapen sistemak eta hondakinak ebakuatzekoak.

-Ekoizpen, makinen prestaketa eta mantenimenduari dagozkien segurtasun neurriak.

.Segurtasun bitartekoak, tresneria eta teknikak:

-Norbera babesteko arropa eta tresnak.

-Seinaleak eta alarmak.

-Suteen kontrako tresneria.

-Sendaketa edo berehalako laguntza emateko eta zaurituak lekualdatzeko bitartekoak.

-Gauzak mobilizatu eta lekualdatzeko teknikak.

.Larrialdiak:

-Ebakuazio teknikak.

-Suteak itzaltzea.

-Zaurituak lekualdatzea.

.Prebentzio sistemak eta ingurugiroa babestea ehungintza, jantzigintza eta larrugintzan:

-Lan inguruko eragileak:

-Fisikoak (zarata, argi, dardarizoa, tenperatura).

-Kimikoak (lurrin, ke, suspentsio-partikulak, produktu kimiko).

-Biologikoak (fibra, mikrobiologiko).

-Ingurugiroari buruzko eragileak:

-Hondakin-urak (industrialak).

-Isurkinak (hondakin solido eta likidoak).

-Tratamendurako prozedurak eta prozesuko isurkinen kontrola.

-Ingurugiroaren arriskuaren aurrean dauden jarduteko arauak.

-Ehungintza, jantzigintza eta larrugintzaren arloko ingurugiroaren segurtasunari buruzko presazko arautegia.

8. lanbide modulua: lan prestakuntza eta orientazioa.

Iraupena: 64 ordu.

a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.

8.1. Lanaren arloan osasuna ukitu ditzaketen arrisku egoera arruntenak antzeman eta behar diren babes eta prebentzio neurriak ezartzea.

.Lan egoera ereduetan dauden arrisku faktoreak identifikatzea.

.Osasunari egindako kalteak deskribatzea, kalte horiek sortzen dituzten arrisku faktoreen arabera.

.Arrisku egoera zein den, hartarako behar diren babes eta prebentzio neurriak identifikatzea.

8.2. Egoera simulatu batean, istripua gertatu den tokian, berehalako oinarrizko osasun neurriak aplikatzea.

.Kaltetu batzuk edo kaltetu asko baldin badaude, esku hartzeko lehentasunak identifikatzea, lesioetatik heldu den bizitzarako arrisku handienaren irizpidea erabiliz.

.Dauden lesioen arabera aplikatu behar diren neurrien sekuentzia ezagutzea.

.Osasun teknikak burutzea (BBS, inmobilizazioa, lekualdaketa), ezarritako protokoloak aplikatuz.

8.3. Lan ingurunean sartzeko modu eta prozedurak bereiztea: norberaren kontura nahiz besteren konturako langilea.

.Produkzio sektore horretan dauden lan-kontratazio desberdinak ezagutzea, hain zuzen ere indarra duen legeriak bideratzen dituenak.

.Enplegu bat lortzeko jarraitu behar den prozesua eta bete behar diren agiriak deskribatzea, teknikari honen lanbide profilari egokitzen zaion lan eskaintzatik abiatuta.

.Norbere konturako langilea izateko behar diren agiriak ezagutu eta zuzen betetzea, indarrean dagoen legeriaren arabera.

8.4. Lan merkatuan orientatzea, norbere gaitasun eta interesak ezagutuz eta lanbidearen ibilbide egokiena aurkituz.

.Lanbiderako norberak dituen gaitasun, jarrera eta ezagutzak identifikatu eta ebaluatzea.

.Norbanakoen interes eta motibazioak zehaztea, alde batera utziz sexuagatiko bereizkeriak edo bestelakoak, halakorik balego.

.Beren intereseko prestakuntza eskaintza eta lan-eskaerak ezagutzea.

8.5. Laneko marko legala interpretatzea, eta lan harremanetatik heldu diren eskubide eta betebeharrak bereiztea.

.Lan arloko zuzenbideko informazioaren oinarrizko iturriak erabiltzea (Konstituzioa, Langileen Estatutua, Taldeko Lan Hitzarmena), berari dagozkion eskubide eta betebeharrak bereiziz.

."Hartzekoen kitapen" batean parte hartzen duten kontzeptu desberdinak interpretatzea.

.Ereduzko talde-negoziazioaren kasuan:

-Negoziazio prozesua deskribatzea.

-Negoziazioaren helburu diren aldagaiak ezagutzea (lansariak, segurtasun eta higienea, ekoizkortasuna, teknologia kontuak).

-Negoziazioaren emaitza izan daitezkeen balizko ondorio eta neurriak deskribatzea.

.Gizarte Segurantzari dagozkion prestazio eta betebeharrak ezagutzea.

b) Edukiak.

.Lan osasuna:

-Lan baldintzak eta segurtasuna. Lan osasuna eta bizi kalitatea.

-Arrisku faktoreak: fisikoak, kimikoak, biologikoak, antolamenduzkoak; prebentzio eta babes neurriak.

-Kasu praktikoak.

-Istripu bat izanez gero, jarduteko lehentasun eta sekuentziak.

-Lehen sorospidetzarako teknikak aplikatzea:

-Konortea/konorterik eza.

-Bihotz-biriketako suspertzea.

-Traumatismoak.

-Istripuan kaltetuei sorospidetza ematea eta garraiatzea.

.Lan arloko legeria eta lan-harremanak:

-Lan arloko zuzenbidea: funtsezko arauak.

-Laneko harremanak. Kontratu motak. Kontratua deuseztea eta kontratua bukatzea.

-Gizarte Segurantza eta beste prestazio batzuk.

-Ordezkaritza organoak.

-Taldeko hitzarmena. Talde-negoziazioa.

.Orientazioa eta arlo sozio-laboralean sartzea:

-Lan-merkatua. Egitura. Inguruak dituen perspektibak.

-Lana bilatzeko prozesua. Informazio iturriak; eskaintza-eskariaren eta aukeraketaren mekanismoak.

-Norbere kontura lan egiteko ekimenak. Enpresa. Enpresa motak. Enpresa txikiak eratzeko egin beharreko izapideak.

-Auto-orientazio baliabideak. Norberaren lanbide gaitasuna eta interesak aztertu eta ebaluatzea. Prestakuntza/lanbide ibilbideak egitea. Erabakiak hartzea.

9. lanbide modulua: lantokiko prestakuntza.

Iraupena: 440 ordu.

a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.

9.1. Materialak prestatzea, jantzigintzarako makinak eta ekoizpen-ekipoak prestatu, programatu eta doitzea, beti ere, lantokian ezarritako mailak eta lantokiaren beraren premietara egokituta.

.Lantokiko fitxa teknikoak, ekoizpenekoak, kalitate-eskuliburuak, prozedura eta mantenimendua ulertzea.

.Prozesuaren ataletan -ebaketa, muntaia eta akabera-parte hartzen duten lehengaien ezaugarriak eta berezitasunak identifikatzea, eta horretarako ezarri beharreko erabilpen- eta egokitze-prozedurak ezartzea. Larruak eta oihalak hartzen dira lehengaitzat.

.Ebaketa, muntaia eta akaberak egiteko dauden makinen zein fabrikazioko industria-ekipoen ezaugarriak eta berezitasunak identifikatzea, eta horretarako ezarri beharreko prestatze-, programatze- eta doitze-prozedurak ezartzea.

.Janzki edo gai jakin baten prozesuari eta ekoizpen-planari buruzko informazioa oinarri hartuta:

-Materialak prestatzea.

-Makinak prestatu, programatu eta doitzea, aldagaiak ezarritako mugen barruan egokituta.

.Materialen eta ekoizpen-ekipoen akatsak eta disfuntzioak antzematea. Akats horien arrazoiak bilatzea.

9.2. Janzkiak edo bestelako gaiak egitea; horretarako, makinak, ebaketa-, muntaia- eta akabera-ekipoekin lan egin behar da, eta lan-sistema egokiak erabili behar dira.

.Prozesuaren eta produktuaren gaineko informazioa ulertu eta horren berri ematea: lan-prozedurak, produktuaren espezifikazioak, patroiak, kontsumoa, lanaren emaitzak, gertakariak,...). Hori guztia egiteko lantokiaren berezko sinbologia, terminologia eta baliabideak erabili behar dira.

.Ekoizpen-ekipoekin aritzea lanean, segurtasunez eta jasotako aginduei jaramon eginez.

.Janzkiak edota gaiak egitea. Eginkizun horretarako, ekoizpen-aginduak bete behar dira, eta lantokiaren maila zein premietara egokitu behar da.

.Prozesuaren atal baten larriuneak identifikatzea: desbideratzeak eta arazo horien eragileak. Arazo horiek konpontzeko neurriak proposatzea, arrazoiak emanda.

.Ezarritako epearen barruan ateratzeko ekoizpena.

.Unean uneko produktuen kalitatea eta azkenekoa egiaztatzea, sor daitezkeen akatsak identifikatuta.

.Informazio teknikoa betetzea, honako hauei buruzkoa: lana, produktibitatea, kontsumoak, gertakariak,...

9.3. Segurtasun, higiene eta ingurugiroari dagozkion arauak eta prozedurak ezartzea.

.Eginkizun bakoitzerako behar diren janzkiak eta norbanakoen babeserako ekipoak hautatu eta erabiltzea, prozesuak berak edo produktuak dauzkan arriskuak saihesteko.

.Enpresako instalazio eta ekipoen arriskuak identifikatzea.

.Instalazioen mantenimendurako segurtasun-neurriak ezartzea.

9.4. Lantokian arduratsu jardutea eta enpresaren harreman gizarte-teknikoen sisteman sartzea.

.Jasotako aginduak ulertu eta arretaz betetzea betetzen ari garen lanaren gaineko erantzukizuna hartzea eta unean-unean behar den pertsona egokiarekin jartzea harremanetan.

.Enpresa barruko prozedura eta arauekiko begirune handia erakustea uneoro.

.Norberaren jarduerak ekoizpen-sisteman eta lantokian dituen ondorioak aztertzea.

.Behar den moduan ekoizteko dauden arau-eskakizunak betetzea; eginbeharrak maisutasunez ateratzea aurrera, lehentasunak ezarrita. Azkenik, zentzuzko epe baten barruan amaitzea lanak.

.Norberaren lanlekua txukun eta garbi mantentzea.

b) Edukiak

.Enpresari buruzko informazioa:

-Sektorean duen lekua. Enpresen antolamendua, organigramak, sailak.

-Produktuari buruzko informazio teknikoa: espezifikazio teknikoak, ezaugarriak, motak eta parametroak.

-Prozesuari buruzko informazio teknikoa: fabrikazio-sistema, prozesu-mota, ekoizpen-baliabideak, prozesuaren diagrama.

-Kalitate-plana: lehengaiak hartu eta prozesua kontrolatzeko prozedurak. Laginak hartzea. Ikuskatzeko arauak eta jarraibideak.

.Fabrikatzeko erabiltzen diren makinak eta ekipoak prestatu eta doitzea:

-Lana bera antolatzea. Fitxa teknikoak eta ekoizpenekoak ulertzea.

-Jarraitu beharreko prozedurak hautatzea.

-Ebaketa, muntaia eta akaberak egiteko dauden ekipoak eta makinak programatu eta doitzea.

-Makinan datuak sartzea, sistema mekanikoa edo informatikoa erabiliz

-Parametroak esleitzea. Erregulazioa.

-Espezifikazio teknikoetatik abiatuta, proba egin eta parametroak berriro esleitzea.

-Lanabes, makina eta ekipoak mantentzea.

.Lehengaiak zaintzea

ehun eta larruak egiteko behar diren lehengai horiek prestatzea:

-Ehun-sorten egoera kontrolatzea.

-Ehunen ezaugarrien gaineko kontrola: zabalera, egitura, kolorea, marrazketa. Prozesuan daukan eragina.

-Larruen ezaugarrien gaineko kontrola: neurriak, sendoera, ehundura, tonua, akatsak, probetxamendua.

-Tresnak eta osagarriak hautatu eta kontrolatzea.

-Prozesuan zehar parte hartzen duten produktu erdilanduak erabili eta egokitzea.

-Lantokian erabili behar diren materialen antolamendua: kokalekua, orientazioa eta kopurua.

.Janzkiak egiteko erabili behar diren ebaketa-, muntaia- eta akabera-makinak eta ekipoak gidatzea:

-Esleitutako makinen ekoizpena egiaztatzea.

-Produktuen kalitatea egiaztatzea, produktuak egiten ari direla eta amaitutakoan.

-Materialen eta ekoizpen-ekipoen akatsak eta disfuntzioak antzematea. Akats horien arrazoiak bilatzea.

-Informazio teknikoa betetzea, honako hauei buruzkoa: lana, produktibitatea, kontsumoak, gertakariak.

-Instalazioetan eta produkzioan segurtasun- eta higiene-arauak ezartzea.

.Enpresari buruzko informazioa:

-Sektorean duen lekua. Enpresen antolamendua, organigramak, sailak.

-Produktuari buruzko informazio teknikoa: espezifikazio teknikoak, ezaugarriak, motak eta parametroak.

-Prozesuari buruzko informazio teknikoa: fabrikazio-sistema, prozesu-mota, ekoizpen-baliabideak, prozesuaren diagrama.

-Kalitate-plana: lehengaiak hartu eta prozesua kontrolatzeko prozedurak. Laginak hartzea. Ikuskatzeko arauak eta jarraibideak.

.Fabrikatzeko erabiltzen diren makinak eta ekipoak prestatu eta doitzea:

-Lana bera antolatzea. Fitxa teknikoak eta ekoizpenekoak ulertzea.

-Jarraitu beharreko prozedurak hautatzea.

-Ebaketa, muntaia eta akaberak egiteko dauden ekipoak eta makinak programatu eta doitzea.

-Makinan datuak sartzea, sistema mekanikoa edo informatikoa erabiliz

-Parametroak esleitzea. Erregulazioa.

-Espezifikazio teknikoetatik abiatuta, proba egin eta parametroak berriro esleitzea.

-Lanabes, makina eta ekipoak mantentzea.

.Lehengaiak zaintzea

ehun eta larruak egiteko behar diren lehengai horiek prestatzea:

-Ehun-sorten egoera kontrolatzea.

-Ehunen ezaugarrien gaineko kontrola: zabalera, egitura, kolorea, marrazketa. Prozesuan daukan eragina.

-Larruen ezaugarrien gaineko kontrola: neurriak, sendoera, ehundura, tonua, akatsak, probetxamendua.

-Tresnak eta osagarriak hautatu eta kontrolatzea.

-Prozesuan zehar parte hartzen duten produktu erdilanduak erabili eta egokitzea.

-Lantokian erabili behar diren materialen antolamendua: kokalekua, orientazioa eta kopurua.

.Janzkiak egiteko erabili behar diren ebaketa-, muntaia- eta akabera-makinak eta ekipoak gidatzea:

-Esleitutako makinen ekoizpena egiaztatzea.

-Produktuen kalitatea egiaztatzea, produktuak egiten ari direla eta bukatutakoan.

-Materialen eta ekoizpen-ekipoen akatsak eta disfuntzioak antzematea. Akats horien arrazoiak bilatzea.

-Informazio teknikoa betetzea, honako hauei buruzkoa: lana, produktibitatea, kontsumoak, gertakariak.

-Instalazioetan eta produkzioan segurtasun- eta higiene-arauak ezartzea.

2.3. Iraupena, sekuentzia eta ordu banaketa.

1. Ehunak eta larruak mozteko teknikak 128 4 1.

2. Muntatzeko teknikak 288 9 1.

3. Jantzigintzako akaberak 96 9 1.

4. Ehungaiak 96 3 1.

5. Larrua 64 2 1.

6. Jantzigintza arloko produktuak eta prozesuak 160 5 1.

7. Ehungintza, jantzigintza eta larrugintzako

segurtasuna 64 2 1.

8. Lan prestakuntza eta orientazioa 64 2 1.

9. Lantokiko prestakuntza 440 Lanorduetan 2.

II. ERANSKINA. "JANTZIGINTZA" ALORREKO HEZIKETA ZIKLOKO LANBIDE MODULUETAN IRAKASLANEAN ARITUKO DIREN IRAKASLEEN ESPEZIALITATEAK

II. ERANSKINA

LANBIDE MODULUA IRAKASLEEN ESPEZIALITATEA KIDEGOA

1. Ehunak eta larruak mozteko teknikak. Patroigintza eta Jantzigintza. L.H.ko irakasle teknikoa

2. Muntatzeko teknikak. Patroigintza eta Jantzigintza. L.H.ko irakasle teknikoa

3. Jantzigintzako akaberak. Patroigintza eta Jantzigintza. L.H.ko irakasle teknikoa

4. Ehungaiak. Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintzako Proz. eta Produktuak. Bigarren Hezkuntzako irakaslea

5. Larrua. Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintzako Proz. eta Produktuak. Bigarren Hezkuntzako irakaslea

6. Jantzigintza arloko produktuak eta prozesuak. Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintzako Proz. eta Produktuak. Bigarren Hezkuntzako irakaslea

7. Ehungintza, jantzigintza eta larrugintzako segurtasuna. Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintzako Proz. eta Produktuak. Bigarren Hezkuntzako irakaslea

8. Lan prestakuntza eta orientazioa. Lan prestakuntza eta orientazioa. Bigarren Hezkuntzako irakaslea

III. ERANSKINA. IKASKETA HAUETARAKO GUTXIENEZ BEHAR DIREN LEKU ETA INSTALAZIOAK

III. ERANSKINA

Apirilaren 30eko 777/1998 Errege Dekretuko 19. artikuluarekin bat etorriz, Jantzigintzaren alorreko maila ertaineko Lanbide Heziketako heziketa zikloko irakaskuntza gauzatu ahal izateko ondorengo taulan azaltzen diren irakaslekuak behar dira, gutxienez.

Irakaslekuen azalerak ikasleen kopuruaren arabera murriztu ahal izanen dira, 2.ª eta 3.ª zutabeetako balioak erreferentzia harturik.

Jantzigintza tailerra 240 m2 180 m2 %50

Saioetarako laboratorioa 60 m2 60 m2 %15

Erabilera anitzeko gela 60 m2 40 m2 %35

."Erabilera graduak" portzentaian adierazten du eremu hori ustez zenbat ordu egonen den ikasle talde batek okupaturik curriculumeko irakaskuntzak emateko, irakaskuntza horien iraupen osotarakoaren aldean.

."Erabilera graduak" uzten duen neurrian, zilegi da beste ikasle talde batzuek okupatzea prestakuntza eremuak, heziketa ziklo bera edo beste bat edo beste hezkuntza etaparen bat egiten ari direnek.

.Beti ere zilegi izanen da prestakuntza eremuekin lotura duten ikasketa jarduerak (erabilera graduak adierazten duen okupazioarekin) eite bereko beste jarduera batzuetarako ere erabiltzen diren irakaslekuetan egitea.

.Ez da interpretatu behar zehaztu diren prestakuntza eremu diferenteak nahitaez zerrakuraz bereizirik egon behar dutenik.

Iragarkiaren kodea: A9811395

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web