274/2004 FORU DEKRETUA, ABUZTUAREN 9KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAREN ESPARRUAN FARMAZIA-PRODUKTUEN FABRIKAZIO-ERAGIKETEN TEKNIKARI TITULUARI DAGOKION ERDI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAREN CURRICULUMA EZARTZEN DUENA.
BON N.º 115 - 24/09/2004
XEDAPEN GEHIGARRIAK
AZKEN XEDAPENAK
1. ERANSKINA
2. ERANSKINA. INSTALAZIO KIMIKOKO PROZESU ERAGIKETEN PRESTAKUNTZA ZIKLOAREN LANBIDE MODULUAK IRAKATSI BEHAR DITUZTEN IRAKASLEEN ESPEZIALITATEAK
3. ERANSKINA. IKASKETA HAUETARAKO GUTXIENEZ BEHAR DIREN EREMU ETA INSTALAZIOAK
Foru Dekretu honen xedea da Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan Farmazia-produktuen Fabrikazio-eragiketen teknikari tituluari dagokion erdi mailako heziketa zikloaren curriculuma ezartzea.
Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak 35. artikuluan dioenez, Gobernuak ezarri behar ditu lanbide heziketako ikasketetako tituluak, autonomia erkidegoei kontsulta egin ondoren. Hezkuntzaren Kalitateari buruzko abenduaren 23ko 10/2002 Lege Organikoak 8. artikuluan xedatutakoarekin bat, Gobernuari dagokio Estatu osoan curriculumaren oinarrizko osagaiak izanen diren ikasketa orokorrak finkatzea, ikasle guztien heziketa berdina eta tituluen baliozkotasuna bermatzeko. Halaber, lege horrek dio hezkuntza administrazioen eskumena dela beren menpeko lurraldeko curriculuma ezartzea.
Abenduaren 17ko 2207/1993 Errege Dekretuak (1994-2-8ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) aldatutako Farmazia-produktuen Fabrikazio-eragiketen teknikari titulua eta horri dagozkion gutxieneko ikasketak ezartzen dituen maiatzaren 28ko 816/1993 Errege Dekretua argitaratu ondoren (1993-7-22ko Estatuko Aldizkari Ofiziala), eta hezkuntza sistemaren esparruan lanbide heziketako antolamenduko zenbait arlo garatzen dituen apirilaren 30eko 777/1998 Errege Dekretuan (1998-5-8ko Estatuko Aldizkari Ofiziala), berariazko lanbide heziketako antolamendu orokorra ezartzen duen 362/2004 Errege Dekretuan (2004-3-26ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta Hezkuntzaren Kalitateari buruzko abenduaren 23ko 10/2002 Lege Organikoaren (2002-12-24ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) hirugarren azken xedapenean ezarritako jarraibide orokorrak hausnartuta, eta Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 47. artikuluan eta irakaskuntza ez-unibertsitarioen arloan Estatuko Administrazioaren eginkizunak eta zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatzea onesten duen abuztuaren 31ko 1070/1990 Errege Dekretuan xedatutakoa kontuan hartuta, Nafarroako Gobernuari dagokio bere eskumeneko lurralderako curriculuma ezartzea.
Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak lanbide heziketaren alorrean berrikuntza sakona hasi zuen; haren bidez, hezkuntza eta produkzio sistemen arteko erlazioak hobetu egin ziren eta bideak jarri ziren ikasleak lantokietan prestatzeko.
Lanbide heziketaren xedea da ikasleak prestatzea lanbide eremuetan jarduteko; bide horretan, behar duten prestakuntza balioanitza emanen zaie, bizitzan zehar lanbidean gerta dakizkiekeen aldaketei egokitzeko gauza izan daitezen. Lanbide heziketak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasle guztiek jasotzen duten oinarrizko lanbide heziketa eta erdi eta goi mailako berariazko lanbide heziketa hartzen ditu barne.
Berariazko lanbide heziketak moduluka antolatutako heziketa ziklo sail bat biltzen du. Ziklo horiek iraupen desberdinekoak dira eta lanbide heziketaren hainbat arlotako ezagutza-arlo teoriko eta praktikoek osatzen dituzte. Berariazko lanbide heziketak gazteei lan munduan sartzea errazten die, lagungarria da herritarren etengabeko prestakuntzarako, eta produkzio-sistemaren gaikuntza eskakizunei erantzuten die.
Hezkuntzaren Kalitateari buruzko Lege Organikoaren 8. artikuluari jarraituz, curriculuma esaten zaio hezkuntza sistemaren maila, etapa, ziklo, gradu eta mota bakoitzeko xede, eduki, baliabide pedagogiko eta ebaluazio-irizpideen multzoari. Hori dela eta, Foru Dekretu honetan xedeak zehaztu dira, gaitasun gisa adierazirik, bai eta modulu guztien edukiak eta ebaluazio-irizpideak ere. Horretarako, kontuan hartu da otsailaren 13ko 35/1995 Foru Dekretuak (1995-3-10eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa), Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Heziketako eta Arte Plastiko eta Diseinuko ikasketen egitura eta antolamenduari buruzko jarraibideak eman zituenak, hari dagokionez ezarritakoa.
Lanbide moduluen xedeak, foru dekretu honetan amaierako gaitasun gisa adierazi eta zehaztutakoak, curriculumaren gakoa dira. Ikasleen portaera definitzen dute lanbide gaitasunaren oinarrizko alderdiak lortzeko ezinbestekoak diren emaitza ebaluagarri gisa. Oinarrizko alderdi horiek tituludunen kualifikazio bateratua segurtatzen dute, eta horixe da titulua Estatu osoko lurraldeetan baliagarria izanen delako eta kualifikazioak Europakoen parekoak izanen direlako bermea.
Curriculumaren edukiak ezinbestekoak dira amaierako gaitasunak erdiesteko, eta oro har diziplinartekoak dira, tituluari lotutako lanbide gaitasunaren nolakoaren ondorioz. Gaitasun unitate bakoitzak lan munduan duen balio eta esanahiak eta lan teknikoaren balioaniztasun funtzional eta teknologikoaren premia gero eta biziagoak hartaraturik, jakintza teknologikoaren arlo askotako edukiak sartu dira curriculumean, lanbide profil bakoitzaren azpian diren produkzio-prozeduren bidez bilduak.
Amaierako gaitasun bakoitzari dagozkion ebaluazio irizpideek bidea ematen dute amaierako gaitasun hori noraino lortu den egiaztatzeko, eta ebaluazio prozesuko jarduera egokiak zehazteko gida eta euskarri dira.
Aipatu heziketa zikloa irakasteko baimena duten ikastetxeek curriculuma garatu eginen dute, heziketa zikloa osatzen duten lanbide moduluetako bakoitzaren curriculum proiektuak eta programazio didaktikoak eginez, otsailaren 13ko 35/1995 Foru Dekretuaren V. kapituluak ezarri bezala, eta, ebaluazioari doakionez, kontuan hartuz Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren uztailaren 11ko 426/1995 Foru Aginduak (1995-9-4ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) xedatu zuena; izan ere, agindu horrek arautzen ditu Nafarroako Foru Komunitatean Berariazko Lanbide Heziketan ari diren ikasleen ebaluazio prozesua eta akreditazio akademikoa.
Farmazia-produktuen Fabrikazio-eragiketen teknikariaren lanbide gaitasunak, gaitasun unitatetan antolatuak, honakoak dira: materia kimikoak eta farmazia-produktuak prestatu eta probatzea, instalazioak prestatu eta prozesu kimikorako zerbitzu osagarriak gauzatzea, farmazia-produktuen edo antzekoen sorta bat prozesatzea, farmazia-produktuak edo antzeko produktuak bete eta egokitzeko lerro bat eramatea, eta fabrikazio zuzeneko, segurtasuneko eta inguruneko arauak errespetatuta jardutea.
Farmazia-produktuen Fabrikazio-eragiketen teknikariaren lanbide tituluak Kimika sektorean gauzatuko du bere jarduera, bereziki Kimika Finaren arloan, Produkzioaren funtzio arloaren barnean.
Hona hemen teknikari honen beharra izan dezaketen azpisektore nagusiak:
_Berezitasunak eta bestelako farmazia-produktuak fabrikatzea.
_Oinarrizko farmazia-produktuak fabrikatzea.
_Plagizidak fabrikatzea.
_Koloratzaileak fabrikatzea.
_Esentzia-olioak eta usain-substantziak, naturalak zein sintetikoak, fabrikatzea.
_Apain-mahaiko xaboiak eta lurringintza eta kosmetikako bestelako produktuak fabrikatzea.
_Janari-industria, produkzio-prozesuetan.
Oro har, aurreko produktuak fabrikatzen jarduten duten enpresa handiak eta ertainak, publikoak zein pribatuak.
Aurreikus daitekeenez, Farmazia-produktuen Fabrikazio-eragiketen teknikaria produkzio ekipo batean edo ontziratze-lerro batean sartuko da, prestakuntza maila altuagoa duen pertsona baten ikuskapenpean.
Hori horrela, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta lauko abuztuaren bederatziko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,
DEKRETATU DUT:
1. artikulua. Helburua eta aplikazio eremua.
Foru dekretu hau, Farmazia-produktuen Fabrikazio-eragiketen teknikariaren tituluari lotutako lanbide heziketako ikasketen curriculuma ezartzen duena, Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean aplikatuko da.
2. artikulua. Maila eta iraupena.
Abenduaren 17ko 2207/1993 Errege Dekretuak aldatutako maiatzaren 28ko 16/1993 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera, Farmazia-produktuen Fabrikazio-eragiketen heziketa zikloa erdi mailako berariazko lanbide heziketari dagokio, Kimikaren lanbide familian sartzen da, eta bere iraupena 1.400 ordukoa da.
3. artikulua. Curriculumaren egitura.
Farmazia-produktuen Fabrikazio-eragiketen teknikariaren titulua lortzera bideratutako ikasketak produkzio sistemaren erreferentziarekin eta zikloaren helburu orokorrekin bat etorriz egituratzen dira; helburu horiek Foru Dekretu honen I. eranskinean ezartzen diren lanbide modulu, haien iraupen, amaierako gaitasun, ebaluazio irizpide eta edukiaren arabera adierazten dira. Heziketa ziklo hau hurrengo lanbide moduluetan antolatuko da:
1. Ikastetxeko prestakuntza:
_Kimika aplikatua
_Prozesu kimikoaren zerbitzu osagarriak
_Prozesu farmazeutikoaren eragiketak
_Farmazia-produktuen dosifikazioa eta egokitzea
_Antolaketa, segurtasuna eta ingurune kimikoa
_Prozesu kimikoen tresneria eta kontrola
_Lan prestakuntza eta orientazioa
2. Lantokietako prestakuntza:
_Lantokiko prestakuntza.
1. Foru Dekretu honen II. eranskinean zehazten dira lanbide heziketako Farmazia-produktuen Fabrikazio-eragiketen teknikari tituluko ikasketen curriculuma osatzen duten lanbide moduluak irakasteko irakasleek behar dituzten espezialitateak, kontuan izanik urriaren 6ko 1635/1995 Errege Dekretuan ezarritakoa (Errege Dekretu horren bidez Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetako irakasleak berariazko lanbide heziketako espezialitateei atxiki zitzaizkien), apirilaren 30eko 777/1998 Errege Dekretua, hezkuntza sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamenduko zenbait arlo garatzen dituena, otsailaren 27ko 334/2004 Errege Dekretua, hezkuntza sistemako eskola irakaskuntzak ematen dituzten irakasleen kidegoetan sartzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko Erregelamendua onesten duena, eta horiek garatzen dituzten xedapen guztiak.
2. Profesional espezialistek ere zenbait lanbide modulu irakasten ahal izanen dituzte, 260/1999 Foru Dekretuan arautu eta Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren bigarren xedapen gehigarrian jaso den moduan.
5. artikulua. Zikloko curriculum proiektua.
1. Ikastetxeek behar adinako autonomia pedagogikoa izanen dute ikasketak garatzeko eta beren ingurune sozioekonomiko, kultural eta profesionalaren ezaugarriei egokitzeko, foru dekretu honetan ezarritakoaren esparruan.
2. Lanbide heziketako Farmazia-produktuen Fabrikazio-eragiketen teknikari tituluari dagozkion ikasketak zehaztu eta garatzeko, ikastetxeek heziketa ziklo horren Curriculum Proiektua eginen dute, ikasleen beharrak beteko dituena, Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuaren esparru orokorrean.
3. Aurreko lerroaldean aipatu den Curriculum Proiektua prestatzeko, kontuan hartu beharko da Nafarroako Foru Komunitateko Bigarren Hezkuntzako Institutuen Erregelamendu Organikoak horri buruz ezarritakoa.
6. artikulua. Programazio didaktikoak.
Farmazia-produktuen Fabrikazio-eragiketen erdi mailako heziketa zikloa ematen duten ikastetxeetako departamentuek lanbide moduluetako programazioak eginen dituzte. Programazio horiek ondokoak bildu beharko dituzte, gutxienez: lanbide moduluen amaierako gaitasunen egokitzapena, ikastetxearen inguru sozioekonomiko eta kulturalean txerta daitezen eta ikasleen ezaugarrietara molda daitezen; edukien banaketa eta garapena; oinarri metodologiko orokorrak, ebaluazio prozesuari buruzko irizpideak, eta ikasleek erabiliko dituzten material didaktikoak.
Farmazia-produktuen Fabrikazio-eragiketen erdi mailako heziketa zikloaren ikasketak ebaluatzeko, kontuan hartuko da berariazko lanbide heziketako antolamendu orokorra ezartzen duen martxoaren 5eko 362/2004 Errege Dekretuaren 27. artikuluan, Berariazko Lanbide Heziketa egiten duten ikasleen ebaluazio, akreditazio akademiko eta mugikortasunaren prozesuaren oinarrizko aldeak arautzen dituen urriaren 30eko ECD/2764/2002 Ministro Aginduan, eta Nafarroako Foru Komunitateak horretarako garatzen dituen xedapenetan ezarritakoa.
1. Farmazia-produktuen Fabrikazio-eragiketen erdi mailako heziketa zikloko ikasketak egiten ahal izanen dituzte Bigarren Hezkuntzako graduatu-tituluaren jabe diren ikasleek.
2. Hezkuntzaren Kalitateari buruzko abenduaren 23ko 10/2002 Lege Organikoaren 38. artikuluan ezarritakoari jarraituz, modua izanen da Farmazia-produktuen Fabrikazio-eragiketen erdi mailako heziketa zikloan sartzen ahal izateko, nahiz eta ezarritako baldintza akademikoak ez bete. Horretarako, ikaslegaiak sarrera proba bat gainditu beharko du, martxoaren 5eko 362/2004 Errege Dekretuaren V. kapituluan ezarritakoaren arabera.
3. Hezkuntza Departamentuak urtean behin, gutxienez, Farmazia-produktuen Fabrikazio-eragiketen heziketa zikloan sartzeko probetarako deialdia eginen du, horretarako ezartzen den araudiari jarraituz.
Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren 35. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Farmazia-produktuen Fabrikazio-eragiketen erdi mailako heziketa zikloko ikasketak gainditzen dituzten ikasleek Farmazia-produktuen Fabrikazio-eragiketen teknikariaren titulua jasoko dute.
Aurreko idatz-zatian aipatutako titulua erdiesteko, beharrezkoa izanen da Farmazia-produktuen Fabrikazio-eragiketen erdi mailako heziketa zikloaren lanbide modulu guztiak gainditzea.
10. artikulua. Baliokidetasunak eta korrespondentziak.
1. Honako hauek dira lanerako lanbide prestakuntzarekin baliokidetzen ahal diren lanbide moduluak:
_Prozesu kimikoaren zerbitzu osagarriak
_Prozesu farmazeutikoaren eragiketak
_Farmazia-produktuen dosifikazioa eta egokitzea
_Prozesu kimikoen tresneria eta kontrola
2. Honako hauek dira laneko praktikarekin korrespondentzia izan dezaketen lanbide moduluak:
_Prozesu farmazeutikoaren eragiketak.
_Farmazia-produktuen dosifikazioa eta egokitzea.
_Prozesu kimikoen tresneria eta kontrola.
_Antolaketa, segurtasuna eta ingurune kimikoa.
_Lantokiko prestakuntza.
_Lan prestakuntza eta orientazioa.
11. artikulua. Batxilergoan sartzea.
Farmazia-produktuen Fabrikazio-eragiketen teknikari titulua duten ikasleak Batxilergoko modalitate guztietan sartzen ahalko dira.
12. artikulua. Ikastetxeei baimena ematea.
Ikastetxeei Farmazia-produktuen Fabrikazio-eragiketen lanbide heziketako teknikari tituluari dagozkion ikasketak irakasteko baimena emanen zaie, ondokoen arabera: araubide orokorreko ikasketa ez-unibertsitarioak ematen dituzten ikastetxe pribatuak baimentzeko prozedura ezartzen duen uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretua; hezkuntza sistemaren esparruan lanbide heziketako antolamenduko zenbait arlo garatzen dituen apirilaren 30eko 777/1998 Errege Dekretua; eta hori garatzen duten xedapen guztiak. Aipatu Errege Dekretuko 19. artikuluaren arabera, gutxienez behar diren prestakuntza eremu eta instalazioak foru dekretu honetako III. eranskinean ageri dira.
13. artikulua. Lantokietako prestakuntza.
Otsailaren 13ko 35/1995 Foru Dekretuak, Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Heziketako eta Arte Plastiko eta Diseinuko ikasketen egiturari eta antolamenduari buruzko jarraibide orokorrak ematen dituenak, 7. artikuluan ezarritakoari jarraituz, Farmazia-produktuen Fabrikazio-eragiketen heziketa zikloan ikasleek Lantokietako Prestakuntza modulua 2. kurtsoan garatuko dute lehentasunez. Modulu hori egiteko aukera enpresen ahalbideetara egokituko da, ikasleek lanbide gaitasuna eskura dezaten ikastetxeak egoki jotzen duen garapenarekin bat etorriz.
XEDAPEN GEHIGARRIAK
Hezkuntza Departamentuak foru dekretu honetan aipatu den curriculuma egokitzen ahal izanen du, Helduen Hezkuntzako antolamenduaren eta metodologiaren beharretara moldatuz, bai irakastokiko hezkuntzaren modalitatean bai urrutiko hezkuntzarenean. Halaber, curriculuma hezkuntza behar bereziak dituzten ikasleen berezitasunetara moldatzen ahal izanen da.
Hezkuntza Departamentuak baimena ematen ahalko du heziketa zikloa osatzen duten moduluen ordu-banaketa Foru Dekretu honen 1. eranskineko 2.3 atalean ageri dena bezalakoa izan ez dadin, bidezko arrazoiak badaude. Betiere irakaskuntza komunei buruzko Errege Dekretuan modulu horietarako ezarritako gutxieneko orduak bete beharko dira.
Foru dekretu honetako 8. artikuluak aipatzen dituen ikasleez gain, ondotik adieraziko diren ikasleek egiten ahal izanen dituzte Farmazia-produktuen Fabrikazio-eragiketen erdi mailako heziketa zikloaren ikasketak:
a) Irakaskuntza Ertainen Erreforma Esperimentaleko Batxilergo Orokorreko 1. eta 2. kurtsoak gainditu dituztenak.
b) Berariazko Lanbide Heziketako teknikari titulua dutenak.
c) Lehen Mailako Lanbide Heziketako teknikari laguntzailearen titulua dutenak.
d) Batxilergo Bateratu Balioanitzeko lehen eta bigarren kurtsoak gainditu dituztenak.
e) Arte Aplikatuen eta Lanbide Artistikoen Eskoletan espezialitateetako kurtso komunak gainditu dituztenak.
f) Ondorio akademikoetarako aurreko horietakoren baten baliokide diren beste ikasketa batzuk gainditu dituztenak.
AZKEN XEDAPENAK
Hezkuntza kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau betearazi eta garatzeko behar diren xedapen guztiak eman ditzan.
Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean osorik argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Iruñean, 2004ko abuztuaren 9an._Nafarroako Gobernuko jarduneko lehendakaria, Francisco J. Iribarren Fentanes._Hezkuntza kontseilaria, Luis Campoy Zueco.
1. ERANSKINA
1. PRODUKZIO SISTEMAREN ERREFERENTZIA.
1.1. Lanbide profila.
1.1.1. Gaitasun orokorra.
Farmazia-produktuen eta antzekoen fabrikazio fase ezberdinen prozesu eta kontrol eragiketa guztiak egitea, ekipoen funtzionamendua, abiaraztea eta geldialdia kontrolatuta, ezarritako segurtasun, kalitate eta ingurune arloko baldintzak errespetatuta, eta ekipoen lehenengo mailako mantentze-lanen ardura hartuta.
1.1.2. Lanbide gaitasunak.
_Farmazia-produktuen eta antzekoen fabrikazio fase ezberdinen ikuskera orokorra eta osatua izatea: instalazioek eta ekipoek produkzioaren helburuak lortzeko duten eginkizuna ulertzea.
_Gaur egungo zein etorkizuneko lanpostu eta lan-egoera ezberdinetara moldatzea, baita jarduera moduetara ere, lan egindako gune eta produktuen arabera.
_Farmazia-produktuen eta antzekoen fabrikazio prozesuari lotutako terminologia eta sinbologia zuzen interpretatzea.
_Bere jarduera ordenaz, zehaztasunez eta garbitasunez betetzea, dokumentu tekniko eta jarraibide orokorren arabera, eta manipulatzen dituen substantzietatik ondorioztatutako arrisku pertsonalak saihestuta.
_Prozesuek behar dituzten tenperatura, lurrun eta aire garbiko edo presurizatuko beharrak aplikatzea, bidezko ekipoak eta instalazioak erabili eta erregulatuta, ezarritako prozedurak beteta eta horietan ager daitezkeen arazoak antzeman eta jakinarazita.
_Produktu sortak prozesatzeko eragiketak eraman edota kontrolatzea, ingurune arloko hainbat zehazpen dituzten aldeetan, prozesu-aldagaien balioak ezarritako mailetan mantenduta, lehengaien eta egokitze-materialen kontrol zehaztuak gauzatuta, fabrikazio-datuak erregistratuta, eta laneko gorabeherak edo arazoak jakinarazita.
_Harreman egokiak izatea bere talde funtzionaleko lankideekin, taldeari esleitutako helburuak lortzen lagunduta, besteen lana errespetatuta, zeregin kolektiboak antolatzen eta garatzen aktiboki parte hartuta, sortzen diren arazoak gainditzen lagunduta eta lankide eta menpekoen iritziak aintzakotzat hartuta.
_Mantentze-lanetako eta kalitate kontroleko sailetako arduradunekin ahoz edo idatziz hitz egitea, horiekiko mendekotasun funtzionaleko erlazioa dago eta.
_Eduki politekniko edota polifuntzionaleko ekintza multzo bat burutzea bere kabuz bere lanbideari dagozkion tekniken esparruan, ezarritako metodoei jarraiki.
_Makina, tresna eta esleitutako gainerako baliabideen prestaketa zuzen, funtzionamendu egoki eta abiaraztearen ardura hartzea.
Erantzukizuna eta autonomia
Farmazia-produktuen Fabrikazio-eragiketen teknikariak fabrikatu beharreko produktuari buruzko informazio teknikoaren eta produkzioa burutzeko behar den prozesuaren arabera jarduten du funtsean.
Tresnak muntatu eta desmuntatzeko eta makina eta ekipoetan doikuntza eta neurri batzuk egiteko eragiketa ohikoenak burutzeko behar diren trebetasunak eskola ikaskuntzako prozesuan zein laneko praktikan eskuratutako ohituren ondorioz gauzatzen ditu.
Teknikari hau autonomoa da hurrengo eginkizun edo jarduera orokorretan:
Makinak eta instalazioak: makinak fabrikatu beharreko sortarako prestatu eta doitzea / formatua aldatzea. Garbitu eta kontserbatzea / lehenengo mailako mantentze-lanak gauzatzea / matxurak antzematea / elementu sinpleak ordeztea.
Lehengaiak eta produktuak: kopuruak eta produktuak egiaztatzea / materia prestatzea / makina elikatzea / forma farmazeutikoak egitea / substantziak dosifikatzea / ontziratu eta egokitzea / prozesu osoan kalitatea kontrolatzeko saiakuntza errazak / lagin bakunak hartzea.
Hurrengo kasuetan laguntza jaso dezake:
Makinak eta instalazioak: prebentzioko mantentze-lanak gauzatzea / matxurak aurkitu eta konpontzea / elementu konplexuak ordeztea / fabrikatu beharreko produktu konplexura aldatzean makina doitzea.
Lehengaiak eta produktuak: materia arriskutsuak manipulatzea / kalitatea kontrolatzeko saiakuntza zailak / lagin konplexuak edo arriskutsuak hartzea. Produktuaren lehenengo sorta fabrikatzea.
Hurrengo kasuetan laguntza jaso behar du:
Makinak eta instalazioak: makina konplexuen jarraibideak eta eragiketa-prozedurak / mantentze-lan zuzengarri konplexuak gauzatzea.
Lehengaiak eta produktuak: kalitatea, segurtasuna eta ingurune arloko prebentzioa zehaztea.
1.1.3. Gaitasun unitateak.
1._Materia kimikoak eta farmazia-produktuak prestatu eta probatzea.
2._Instalazioak prestatu eta prozesu kimikorako zerbitzu osagarriak gauzatzea.
3._Farmazia-produktuen edo antzekoen sorta bat prozesatzea.
4._Farmazia-produktuak edo antzeko produktuak bete eta egokitzeko lerro bat eramatea.
5._Fabrikazio zuzeneko, segurtasuneko eta inguruneko arauak errespetatuta jardutea.
1.1.4. Lanbide gaitasunak eta errealizazioak.
1. gaitasun unitatea: materia kimikoak eta farmazia-produktuak prestatu eta probatzea
a) Errealizazioak eta errealizazio irizpideak.
1.1. Materialak, tarteko produktuak eta bukaturiko produktuak jaso eta biltegiratzea, baldintza zehaztuak errespetatuta eta beharrezko segurtasuna bermatuta.
_Jaso, biltegiratu eta bidaltze-dokumentu guztiak eskuratuko dira.
_Jarraitu beharreko prozedurak fabrikazio-gidan deskribatuta egonen dira, interpretatuko dira eta ikusgai egonen dira.
_Jasotako materialak egiaztatu eta kontrolatuko dira, eta kalitate kontrolak ezarritako etiketak eta zehaztutako kopuruak dituztela egiaztatuko da.
_Jasotako materialerako, erregistro informatikoko prozedurak edo beste baliabide batzuk erabiliko dira.
_Biltegiratutako materiala kategoriaka edo kode informatikoka ordenatuko da, prozeduren arabera (materialak eta produktuak: abiatze-eta egokitze-materialak, tarteko produktuak, solte daudenak, bukaturiko produktuak, koarentenan dauden produktuak, onartutakoak, baztertutakoak, itzulitakoak edo kendutakoak), eta ontziek etiketa egokiak dituztela egiaztatuko da.
_Biltegiratze-sistemak materialen eta produktuen kalitatea babesteko beharrezko baldintzak bermatuko ditu.
1.2. Kalitate kontrolerako, lagin asko hartzea, baldintzak errespetatuta eta tresna egokiak erabilita. Lagina lehengai/produktuaren eta horri eginen dizkioten proben arabera ezarritako arauak errespetatuta hartuko da.
_Lagina ezarritako kodeen arabera identifikatuko da, eta kalitate kontrolera helaraziko da.
1.3. Ezarritako denbora, modu eta segurtasunari dagokienez, analisi errazak egitea.
_Probatu beharreko ezaugarriak eta horiei dagozkien tresnak identifikatuko dira.
_Saiakuntza-tresnak eta materiala trebetasunez eta arretaz erabiliko dira.
_Erreaktiboak eta saiakuntza-materiala erabiltzea optimizatuko da.
_Ezarritako saiakuntza-prozedurak beteko dira, lan-denborak optimizatuta.
_Saiakuntzaren neurriak eta emaitzak behar den zehaztasunez eskuratuko dira.
_Egindako kalkuluak zuzenak izanen dira.
_Segurtasun arauak beteko dira.
1.4. Produktu ezberdinak fabrikatzeko material zehaztuak prestatzea.
_Bidezko tresnen laguntzaz eta instalazio egokietan, fabrikazioan eskatutako produktuaren bolumena edo masa lortzeko neurriak gauzatuko dira.
_Prozedurari jarraituko zaio, eta sartutako aldaketei buruzko oharrak hartuko dira.
_Eragiketarako egokiak diren banakako babeseko ekipoak erabiliko dira, prozeduren arabera.
_Eragiketa gauzatzen den bitartean, higiene pertsonal eta segurtasuneko eskakizunei eutsiko zaie.
_Pisatutako edo neurtutako material guztiak zuzen identifikatu/etiketatuko dira, eta horiek lekualdatzeko egokiak diren ontzietan jarriko dira.
1.5. Produkzio lerro ezberdinetarako prestatutako materialen fluxua baldintza egokietan bermatzea.
_Materialak mugitzeko ordena zuzenean bilduko dira.
_Materialak lekualdatzeko erabilitako metodoa eta ekipoa seguruak eta merkeak izanen dira, eta materialen ezaugarriak babestuko dituzte.
_Etiketatutako materialak ordena zuzenari jarraiki zamatuko dira, eta norako zuzenera arretaz eta modu seguruan lekualdatuko dira.
_Materialen etiketa, kopuru, kalitate eta ezaugarriei dagozkien aldeak edo arazoak pertsona egokiari jakinaraziko zaizkio.
1.6. Bere lanaren emaitzei buruzko datuak erregistratu, eta horren gorabeheren berri ematea.
_Jaso, biltegiratu eta ontziratzeari dagozkien datu guztiak egiaztatu eta erregistratuko dira erregistro-euskarrietan, ezarritako prozedurak eta kodeak errespetatuta.
_Datuek agertzen dituzten desbiderapen adierazgarriak jakinaraziko dira, eta horiek zuzentzeko behar diren prozedurak abiaraziko dira, posiblea eta beharrezkoa denean.
_Bidezko pertsona edo sailen laguntza eskatuko da, zirkunstantziek hala eskatzen dutenean.
_Onarpena/baimena eskuratuko da, beharrezkoa denean.
b) Lanbide eremua.
Produkzio bitartekoak: Garraio-sistemak. Biltegia edo biltegiratze-sistema (zisterna, andelak edo biltegiak, barra-kodeak). Masa eta bolumena neurtzeko ekipoak eta tresnak (baskulak, balantzak, probetak, neurriak dituzten ontziak, etab.). Kalapatxak, balbulak, bainu berotzaileak, etab. Neurtu eta saiakuntzak egiteko ekipoak eta tresnak: emari-neurgailua, zunda, dentsimetroa, biskosimetroa, manometroa, eroankortasun-neurgailua, pH-metroa, termometroa, kalorimetroa eta analizagailu automatikoa. Laginak hartzeko tresnak. Ingurune arloko baldintzen (tenperatura, hezetasuna, etab.) adierazleak. Garraio-sistemak. Datuen erregistro elektronikorako ekipoak. Sorta edo produktuen kartelak eta markagailuak.
Tarteko material eta produktuak: Lehengaiak (osagai aktiboak, eszipienteak, lagungarriak). Egokitze-materiala (ontziak, poltsak, erabilera-orriak, etab.). Dosifikatutako eta prozesura bidaltzeko poltsetan edo ontzietan sartutako lehengaiak.
Produktuak edo lanaren emaitzak: forma farmazeutiko eta antzeko produktu ontziratuak, identifikatuak eta biltegiratuak. Materia farmazeutiko pisatuak, etiketatuak, eta fabrikaziorako prestatuak. Laginak.
Prozesuak, metodoak eta prozedurak: Materialak mugitu eta biltegiratzeko idatzizko prozedurak. Eragiketen prozedura normalizatuak (biltegiratzea, saiakuntza, ontziratzea). Saiakuntza-metodoak eta lehengaien laginetarako metodoak. Produktu kimikoen segurtasun eta ingurune arloko arauak.
Argibideak: Fabrikazio-gida datatua eta sinatua. Sortaren dokumentazio osoa. Biltegiko txartelak. Materialak biltegiratzeko aplikazio informatikoak.
Langileak edota erakunde hartzaileak: Produkzio saila. Lehengaien eta egokitze-materialaren hornitzaileak. Kalitate kontroleko saila.
2. gaitasun unitatea: instalazioak prestatu eta prozesu farmazeutikorako zerbitzu osagarriak gauzatzea
a) Errealizazioak eta errealizazio irizpideak
2.1. Aldea, makina edo ekipoa prestatzea, garbitu edo mantentze-lanak gauzateko.
_Bidezko abisu-kartelak jarriko dira edota aldea hesituta egonen da.
_Makina/ekipoa zerbitzuetatik baztertuko da.
_Banakako babeseko ekipoa eta arropa egokia erabiliko dira.
_Makina/ekipoa eragiketen prozedura normalizatuen arabera desmuntatuko da.
_Alde akastunak edo higatuak pertsona egokiari aurkeztuko zaizkio.
_Makina hutsean probatuko da, eta edozein arazoren berri emanen da.
_Konponketak/ordezpenak burutuko dira, baimenduta egotekotan.
2.2. Aldea, ekipoa eta osagarriak garbitu edota esterilizatzea, fabrikako eragiketa ezberdinak egin ondoren.
_Aldea eta ekipoa ezarritako prozeduren arabera garbitu eta lehortuko dira, produktua edo sorta aldatzen den bakoitzean.
_Prozedurari urratsez urrats jarraituko zaio formatua aldatzean edo garbitzean, horietako bakoitza sinatuta.
_Eskatuz gero, garbiketa egokia izan dela egiaztatuko da.
2.3. Aldea edo ekipoa birgaitzea, fabrikatzen hasteko.
_Ekipoa prozeduren arabera muntatuko da berriro.
_Ekipoa bidezko lekuan jarriko da.
2.4. Zerbitzu osagarriak abiarazi eta makinetan eta instalazioetan aurretik egin beharreko doikuntzak egitea, fabrikaziorako baldintza egokiak lortuta.
_Lokalak argiztapen, tenperatura, hezetasun, aireztapen eta abarren baldintzak betetzen dituela egiaztatuko da.
_Lokaletan kutsadura gurutzatuko arriskuak saihestuko dira, zerbitzu osagarrien bidez.
_Zerbitzu osagarriek emandako baldintzek geroko fabrikazio-prozesua ahalbidetuko dute.
2.5. Gorabeherak edo lanaren emaitzak besteei jakinaraztea.
_Garbiketa eta formatu aldaketa noiz, nork eta nola gauzatu diren ematen duen informazioa gelan ikusgai egonen da.
_Laguntza eskatuko da, behar denean eta behar den moduan.
_Informazioa unean unean jakinaraziko zaio pertsona egokiari.
_Beharrezkoa denean, prozesuaren arduradunaren onarpena eskatuko da.
_Idatzizko informazioa arretaz eta modu irakurterrazean erregistratuko da euskarri egokian.
b) Lanbide eremua.
Produkzio bitartekoak: Garbiketako ekipo eta tresna homologatuak (xurgagailuak, koipegabetzaileak, produktu desinfektatzaileak, etab.). Mantentze-lanen tresnak, erremintak eta produktuak (koipeztagailuak, disolbatzaileak, olio labaingarriak, etab.). Pieza kodetuak: trokelak, gailuak. Industria farmazeutikoari lotutako ekipoak eta tresnak edo horren zerbitzu osagarrien erreguladoreak: presio positiboko sistemak, hutsa, berokuntza, ur-lurruna eta gas geldoak, airea girotzea, airearen esterializazioa, ur-tratamendua. Aginte-panelak. Datuen eskuzko erregistroko edo erregistro elektronikoko baliabideak.
Tarteko material eta produktuak: Osagaiak, hala nola, airea, ura, lurruna eta hutsa.
Produktuak: Tenperatura, hezetasun, presio, esterializazio eta abarren baldintzak, prozesuaren giro/ingurunerako edo fabrikazio-prozesurako behar direnak.
Prozesuak, metodoak eta prozedurak: Garbiketarako idatzizko metodo normalizatua. Mantentze-lanetarako metodoa edo gidaliburua eta aldizka eta beti erabili beharreko mantentze-lanetarako programa. Zerbitzu osagarrien eragiketen prozedura normalizatuak. Segurtasun arauak.
Argibideak: Ekipoen eta zerbitzu osagarrien funtzionamendu-gidaliburua. Fabrikaren zerbitzuen eta horien banaketaren eskemak.
Langileak edota erakunde hartzaileak: Produkzio saila eta Mantentze-lanetako zerbitzua.
3. gaitasun unitatea: farmazia-produktuen edo antzekoen sorta bat prozesatzea
a) Errealizazioak eta errealizazio irizpideak
3.1. Aldea, makina edo ekipoa prestatzea, garbitu edo mantentze-lanak gauzateko.
_Bidezko abisu-kartelak jarriko dira edota aldea hesituta egonen da.
_Makina/ekipoa zerbitzuetatik baztertuko da.
_Banakako babeseko ekipoa eta arropa egokia erabiliko dira.
3.2. Bere aldeko makinen eta instalazioen lehenengo mailako mantentze-lanak egitea, mantentze-lanen fitxen arabera eta ezarritako prozedura errespetatuta.
_Lehenengo mailako mantentze-lanak egiteko desmuntatu behar diren makina/ekipoaren zatiak eragiketen prozedura normalizatuei jarraiki desmuntatuko dira.
_Ezarritako prozeduraren arabera ordez daitezkeen elementu akastunak edo higatuak pertsona egokiari aurkeztuko zaizkio.
_Makina hutsean probatuko da, eta edozein arazoren berri emanen da.
_Konponketak/ordezpenak burutuko dira, baimenduta egotekotan.
_Aldea birgaituko da fabrikatzen hasteko: ekipoak berriro muntatuko dira prozeduren arabera, eta bidezko lekuan jarriko dira, erabili arte modu egokian estali edo babestuko direla.
3.3. Aldea, ekipoa eta osagarriak garbitu edota esterilizatzea, fabrikako eragiketa ezberdinak egin ondoren.
_Aldea eta ekipoa ezarritako prozeduren arabera garbitu eta lehortuko dira, produktua edo sorta aldatzen den bakoitzean.
_Prozedurari urratsez urrats jarraituko zaio formatua aldatzean edo garbitzean, horietako bakoitza sinatuta.
_Eskatuz gero, garbiketa egokia izan dela egiaztatuko da.
3.4. Lehenengo mailako mantentze-lanen eta garbiketaren gorabeherak edo emaitzak besteei jakinaraztea, ezarritako prozedurei jarraiki.
_Garbiketa eta formatu aldaketa noiz, nork eta nola gauzatu diren ematen duen informazioa gelan ikusgai egonen da.
_Laguntza eskatuko da, behar denean.
_Informazioa unean unean jakinaraziko zaio pertsona egokiari.
_Beharrezkoa denean, prozesuaren arduradunaren onarpena eskatuko da.
_Idatzizko informazioa arretaz eta modu irakurterrazean erregistratuko da euskarri egokian.
3.5. Sorta prozesatzen hasteko behar diren materialak, baldintzak eta dokumentuak prestatzea.
_Alde/ekipoari produktu zehatzari buruzko etiketa jarriko zaio eta zamatzeko prest egonen da.
_Behar diren dokumentu eta material guztiak eskuratuko dira, eta sortaren dokumentuak aurrean edukita, material guztiak egiaztatuko dira.
_Beharrezko uneetan materialak erabilgarri daudela egiaztatuko da.
_Zerbitzu osagarriak abiarazi edota makinetan eta instalazioetan aurretik egin beharreko doikuntzak egitea, fabrikaziorako baldintza egokiak lortuta.
_Lokalak argiztapen, tenperatura, hezetasun, aireztapen eta abarren baldintzak betetzen dituela egiaztatuko da, kutsadura gurutzatuko arriskuak saihestuta.
3.6. Makina eta instalazioa doitu eta elikatzea, sortaren eragiketa hasteko.
_Materialak/osagaiak jarraibideen arabera erantsiko dira.
_Aginteak sorta prozesatzeko egokiak diren hasierako posizioetan jarriko dira. Makinak eta instalazioak jarraibideei eta ezarritako sekuentziazioari jarraiki abiaraziko dira.
_Sobera diren edo zehazpenik bete ez duten materialak, osagaiak edo produktuak ontzi egokietan jarriko dira, behar bezala identifikatuko dira, eta gainerako elementuetatik baztertuko dira.
_Aurreko egiaztapen-saiakuntzak gauzatuko dira, eta aginteak doituko dira, zehazpen zuzeneko produktua fabrikatzeko.
_Informazio zehaztua erregistratuko da.
3.7. Sorta prozesatzea zaintzea, ekipoaren kontrolari eta produktuaren kalitatearen segurtasunari eusteko.
_Ohiko doikuntzak egin eta erregistratuko dira, beharrezkoa denean.
_Doikuntzaren eragina tarte egoki baten ondoren egiaztatuko da.
_Tarteka laginak hartuko dira zehazpenen arabera, eta saiakuntza zehaztuak gauzatuko dira, prozesuan dagoen kontrolari jarraitzeko beharrezkoak direnean.
_Hauts-itxurako produktuekin egindako lanetan eta gune garbietan arreta berezia edukiko da.
_Ezaugarri zehaztuak egiaztatuko dira, produktuak, materialak edo osagaiak baztertu edo onartzeko.
3.8. Ohiz kanpoko baldintzetan erantzutea, prozesuaren kontrola berrezartzeko.
_Ekintza egokiak hartuko dira, prozesua berriro kontrolpean jartzeko edo galerak edo kalteak minimizatzeko.
_Gauzatutako ekintzak ikuskaritzari jakinaraziko zaizkio, eta bai ekintzak, bai horien ondorioak, erregistratu eginen dira.
3.9. Produktu sorta denbora zehaztuan egitea, materialak eta ekipoak eraginkortasunez erabilita, eta aldea eta ekipoa prozesu-baldintzetan utzita.
_Lanak ezarritako denboran eta lehentasun-ordenari jarraiki burutuko dira.
_Materialak eraginkortasunez manipulatuko dira, galerak edo kalteak saihesteko.
_Ekipoa ohiz kanpoko higadura saihesteko moduan erabiliko da.
_Makinak eta instalazioak jarraibideei eta ezarritako sekuentziazioari jarraiki geldituko dira.
_Produktua prozesu-jarraibideen arabera deskargatu/jaso eta lekualdatuko da.
_Sortarako erabili gabeko bukaturiko produktuen kopurua eta material zehaztuak behar bezala zenbatuko dira.
_Xehetasun guztiak zuzen eta modu irakurterrazean erregistratuko dira, euskarri egokietan.
_Materialak aldetik kenduko dira, eta sortari dagozkionak bidezko lekura lekualdatuko dira arretaz eta unean unean. Zehazpenik bete ez duten materialak, produktuak edo osagaiak bidezko lekura eramanen dira.
_Sorta osoaren dokumentu guztiak bidezko lekura edo pertsona egokiari bidaliko zaizkio.
_Laguntza eskatuko da, beharrezkoa denean.
_Ikuskatzaileak sorta osatu dela eta sinatu dela jakinen du, beharrezkoa bada.
_Uneoro prozedurei jarraituko zaie, arropa egokia erabiliko da, higiene pertsonaleko estandarrei eutsiko zaie, aldea beharrezko garbitasun-eta ordena-maila izanda edukiko da, eta eskakizunak beteko dira.
b) Lanbide eremua.
Produkzio bitartekoak: Garbiketako ekipo eta tresna homologatuak. Mantentze-lanen tresnak, erremintak eta produktuak. Pieza kodetuak. Trokelak, gailuak. Industria farmazeutikoaren zerbitzu osagarrien erreguladoreak. Datuen eskuzko erregistroko edo erregistro elektronikoko baliabideak. Tamainu-erreduktoreak (birringailuak, mikronizagailuak, ehogailuak). Bereizgailuak (baheak). Iragazkiak. Ateragailuak. Lehorgailuak. Atomizagailuak. Liofilizagailuak. Nahasgailuak, irabiagailuak. Esekidura eta emultsioen ekipoak. Aerosolerako ekipoa. Destilagailuak. Kapsuletan sartzeko gailuak, konpresoreak, pikortagailuak. Gragea-ontziak. Injektagarriak prestatzeko ekipoak. Supositorioak eta obuluak prestatzeko ekipoak. Oftalmikoak prestatzeko ekipoak. Kremak eta pomadak prestatzeko ekipoak. Aldagaiak (tenperatura, presioa, fluxua eta abar) neurtzeko ekipoei lotutako tresnak. Aldagaien aginte erregulatzaileak, ekipoetan sartutakoak. Produkzioan saiakuntza espezifikoak egiteko ekipoak. Laginak hartzeko tresna eta ontzia.
Tarteko material eta produktuak: Oinarrizko farmazia-produktuak, eszipientea eta lagungarria. Hautsak eta pikorrak. Nahasteak eta disoluzioak.
Produktuak edo lanaren emaitzak: Produktu solidoak, erdisolidoak eta fluidoak. Konprimituak, grageak, kapsulak, injektagarriak, supositorioak eta obuluak, kremak eta pomadak, ahotik hartu beharreko soluzioak, prestakin oftalmikoak, aerosolak.
Prozesuak, metodoak eta prozedurak: Garbiketarako idatzizko metodo normalizatua. Mantentze-lanetarako gidaliburua eta erabileraren mantentze-lanetarako programa. Eragiketa kimikoaren prozedura normalizatuen bidezko prozesu etenak. Forma farmazeutikoak eta antzeko produktuak egiteko metodoak. Laginak hartu eta ohiko saiakuntzak egiteko prozedurak. Segurtasun arauak. Alde garbietan jarduteko prozedurak. Hauts-itxurako produktuekin jarduteko prozedurak.
Argibideak: Ekipoen funtzionamendu-gidaliburua. Fabrikaren zerbitzuen eta horien banaketaren eskemak. Eragiketak gauzatu, saiakuntzak egin eta laginak hartzeko idatzizko jarraibideak. Lanaren emaitzei eta gorabeherei buruzko idatzizko erregistroa. Ahozko komunikazioa, beharrezkoa denean. Sortaren dokumentazio osoa. Kontrol grafikoak edo fitxak.
Langileak edota erakunde hartzaileak: Mantentze-lanetako zerbitzua. Dosifikatu, bete eta ontziratzeko lerroa. Kalitate kontroleko saila.
4. gaitasun unitatea: farmazia-produktuak edo antzeko produktuak bete eta egokitzeko lerro bat eramatea
a) Errealizazioak eta errealizazio irizpideak.
4.1. Dosifikatzeko makina prestatu eta kontrolatzea.
_Produktu erdilanduak eta ontziak ezarritako lekuetan kokatuko dira.
_Makinak produktuari doituko zaizkio, ezarritako mugen barnean dosifikatzeko.
_Prozesua kontrolatuko da, laginak hartuta, kontrolatuta eta idatzizko jarraibideen arabera ezarritako euskarrietan horiei buruzko oharrak idatzita.
4.2. Egokitu/ontziratzeko lerroa prestatu eta abiaraztea
_Osagaiak/materialak jarraibideen arabera erabiliko dira.
_Kontrol aginteak, eramateko egokiak diren hasierako posizioen arabera jarriko dira.
_Zehazpenik bete ez duten materialak, osagaiak edo produktuak ontzi egokietan zuzen baztertuko dira.
_Saiakuntzak gauzatu eta erreguladoreak doituko dira, beharrezkoa denean, produktuak produkzioaren zehazpenen arabera egokitzeko.
_Formatu aldaketak gauzatuko dira, eta zailak direnean, mantentze-lanetako langileekin batera lan eginen da, aipatutako formatu aldaketen lanetan.
4.3. Ontziratu/egokitzeko lerroa zaintzea, prozesuan dagoen ekipoaren parametroak kontrolatuta eta sortaren kalitatea eta homogeneotasuna bermatzeko produktuaren beharrezko aldagaiak neurtuta.
_Material, ontzi eta osagaien etengabeko horniketari eutsiko zaio.
_Materialak eta osagaiak posizio eta orientazio zuzenean jarriko dira.
_Erabilitako osagai eta produktu guztiek sorta eta dataren zehazpen egokia daramate ageriko lekuan, eta ondoko lerroetan aldi berean ekoizten ari diren sorta ezberdinen artean produktuak eta materialak ez nahastea zainduko da.
_Eramatean, laginak hartuko dira zehazpenen arabera.
_Kalitateari buruzko saiakuntza zehaztuak burutuko dira, beharrezkoak direnean.
_Erabakiak hartuko dira, produktuak, materialak edo osagaiak baztertu edo onartzeko.
_Kontrolari eusteko beharrezko doikuntzak gauzatuko dira, eta beharrezkoa denean, horie erregistratu eginen da.
_Doikuntzaren eragina tarte egoki baten ondoren egiaztatuko da.
_Sortaren eta eragiketen prozedura normalizatuaren dokumentuak eginen dira.
_Arropa egokia erabiliko da, eta higiene pertsonaleko eskakizunei eutsiko zaie.
_Segurtasun eskakizunak beteko dira.
4.4. Ohiz kanpoko egoeretan ekintza egokien bidez erantzutea.
_Arazoa garaiz antzemanen da, eta matxurak konpontzeko bidezko ekintza gauzatuko da. Halaber, konponketak ordena logikoari jarraiki eginen dira, bere agintearen mugen barnean. Behin eta berriz gertatutako okerrak edo doikuntzak pertsona egokiari jakinaraziko zaizkio.
_Isurketak edo pitzadurak zuzen eta unean unean tratatuko dira, eragiketan garbitasunari eusteko.
_Ekintza laguntza eskatzeko gauzatzen bada, unean unean eginen zaio pertsona egokiari.
_Ekintza produkzioa gelditzeko gauzatzen bada, unean unean eginen da prozeduren arabera, eta pertsona egokiari jakinaraziko zaio.
4.5. Sorta egokitzea burutzea, prozedurak esleituta eta emaitzen berri emanda, fabrikazio-gidan ezartzen denaren arabera.
_Produktua jarraibideen arabera deskargatu eta etiketatuko da.
_Lana muga denbora onargarrian burutuko da, ezarritako lehentasun ordenari jarraituta eta makinaren narriadura eta materialen galerak edo isurketak minimizatuta.
_Material/osagai zehaztuak aldetik kenduko dira. Inprimatutako soberako material guztia zenbatu eta identifikatuko da. Sortaren marka grabatuta daukan soberako materiala suntsituko da.
_Material zehatzak arretaz eta unean unean eramanen dira bidezko lekura.
_Eskuratzen den informazioa pertsona egokiari jakinaraziko zaio unean unean, eta prozesuan sartzen den edozein aldaketa erregistratuko da.
_Onarpena edo baimena eskuratuko da, beharrezkoa denean.
_Idatzizko informazio guztia arretaz eta modu irakurterrazean erregistratuko da euskarri egokietan, unea, ekipoa eta egokitze-prozesuan erabilitako materialak identifikatzeko beharrezko erreferentziak emanda.
_Laguntza eskatuko da, beharrezkoa denean.
b) Lanbide eremua
Produkzio bitartekoak: hurrengoak barne hartzen dituzten ontziratze-lerroak: dosifikagailuak, betegailuak, ontziragailuak (hauts, solido eta likidoetarako), kontagailu elektronikoa, etiketa jartzeko makina. Egokitze-elementuen tamaina eta prozesuaren aldagaiak neurtzeko tresnak. Bolumen, abiadura, betetze-denbora, tenperatura eta abarren erreguladoreak. Saiakuntza-tresnak. Laginak hartzeko tresnak.
Tarteko material eta produktuak: Forma landuak, hautsak, disoluzioak, gas propultsatzaileak. Egokitze-materiala (beirazko eta plastikozko ontziak, azalak, erabilera-orriak, etiketak, zigiluak, kutxak, etab.).
Produktuak: Forma farmazeutiko eta antzeko produktu dosifikatuak, beteak eta egokituak.
Prozesuak, metodoak eta prozedurak: Egokitze-gida. Eragiketen prozedura normalizatua. Egokitze-prozesuko segurtasuneko eta higiene pertsonaleko arauak. Erregistro prozedurak.
Argibideak: Jarraibide-orri datatuak eta sinatuak. Sortaren eta erabilitako egokitze-materialaren dokumentazio osoa. Kontrol grafikoak edo fitxak. Materialen mugimenduei buruzko orriak.
5. gaitasun unitatea: fabrikazio zuzeneko, segurtasuneko eta inguruneko arauak errespetatuta jardutea
a) Errealizazioak eta errealizazio irizpideak.
5.1. Ekipoak eta instalazioak aldeetan erabiltzea, barneko segurtasuneko arauak beteta.
_Burututako lan guztiak segurtasun egoeretan eginen dira, barneko arauen arabera.
_Alde sailkatuetan egindako lanak erabilitako tresnak, babesak eta ekipoak barneko araudiaren araberakoak izateko moduan burutuko dira.
_Ohiz kanpokoak diren edo aurreikusi ez diren egoerak jakinaraziko dira, eta balizko eta beharrezko neurriak hartuko dira.
5.2. Egindako eragiketetan arrisku kimikoari buruzko barneko segurtasun eta ingurune arauak aplikatzea.
_Bere erantzukizun arloan egindako lanak barneko segurtasun eta ingurune arauen arabera burutuko dira.
_Lan-giroa ezarritako parametroetan mantenduko da, arazoak jakinarazita edota konponduta eta ekipo eragileen gainean jardunda.
5.3. Arrisku pertsonalak saihestea, banakako babeseko ekipoak erabiliz.
_Lanetarako beharrezkoak direnean, babes pertsonaleko ekipoak erabiliko dira ezarritako prozeduren arabera,
.egokiena hautatuz,
.zuzen erabiliz, eta
.erabiltzeko moduan utziz.
5.4. Larrialdi egoeretan behar den denboran eta moduan erantzutea.
_Sortutako larrialdi baten aurrean, hura kontrolatzeko erabilgarri dauden baliabideak erabiliko dira.
_Larrialdia kontrola daitekeenean, horren berri emanen da, berriro gertatzeko arriskua desagerrarazteko beharrezko neurriak har daitezen, baliabide propioen bidez hartu ezin izatekotan.
_Larrialdia kontrolatu ezin denean, alarma hotsa emanen da, larrialdietarako planak martxan jar daitezen.
_Larrialdietarako planak martxan dauden bitartean, horiei jarraiki jardunen da.
_Jarduera osoa irizpide egokien bidez eginen da, jasotako informazioaren arabera.
5.5. Ordezkoekin eta beste sail batzuekin eraginkortasunez koordinatzea.
_Ezarritako euskarriaren bidez, ordezkoei beharrezko informazio guztia emanen zaie, ekipoen, prozesuaren eta erantzukizun arloaren barnean prozesuan dauden mantentze-lanen egoera zein den jakin dezaten.
_Gainerako unitate organikoekin fabrikazioa bide onetik joateko beharrezko komunikazioa gauzatuko da bere erantzukizun mailaren barnean, lanerako beharrezkoa denean.
_Bere nagusiei gainerako unitate organikoekin komunikatu eta koordinatzeko beharrezkoa izan daitekeen informazioa jakinaraziko die.
5.6. Produkzio kimikoaren edota arazketaren prozesua zaintzea, ingurumena babesteko neurriak errespetatzeko.
_Produkzioko edota arazketako ekipoetatik kendutako substantzia solido, likido eta gaseosoen kopurua, osaera eta kontzentrazioa zainduko dira.
_Produkzioko, arazketako edo kendutako substantziak sakabanatzeko ekipoaren funtzionamendu egoera egiaztatuko da.
_Laginak hartuko dira, eta horien gainean saiakuntzak eginen dira ingurumena zaintzeko (OEB, OEK, uraren pH-a, jalkinak, aireko keak).
_Emaitzak erregistratu eta prozeduretan deskribatutako ingurumen arloko aginduekin erkatuko dira. Horrez gain, bere erantzukizunetik kanpo dagoen edozein arazoren berri emanen da.
b) Lanbide eremua.
Produkzio bitartekoak: Banakako babeseko ekipo normalizatuak (arropa, botak, kaskoak, betaurrekoak, etab.). Babesgailuak (gas-ihesak eta suteak antzemateko gailuak, begiak garbitzeko konketak, dutxak, su-itzalgailuak). Makinen eta instalazioen babesgailuak. Ingurune baldintzak antzeman eta neurtzeko gailuak (efluenteen irteeretan instalatutako monitoreak, aire-lagingailuak, ur-lagingailuak, pH-metroak, termometroak, oxigeno disolbatuko analizagailuak, errekuntza-gaseko analizagailuak, aireko edo uretako osagaien analizagailu espezifikoak). Ingurune baldintzak neurtzeko tresna eramangarriak. Larrialdietarako ekipo finkoak eta mugigarriak (mahukak, su-itzalgailuak, larrialdietarako eskailerak). Arazketako ekipoa (dekantagailuak, flotagailuak, iragazkiak, aire-hedatzaileak, iragazki biologikoak, zentrifugagailuak). Kontrol ekipoa. Txandako liburua.
Tarteko material eta produktuak: produkzioko edota arazketako prozesuaren efluenteak eta hondakinak.
Amaierako produktuak edo lanaren emaitzak: Prozesu kimikotik ondorioztatutako arrisku fisiko, kimiko eta mikrobiologikoei aurre hartu eta erasotzea.
Prozesuak, metodoak eta prozedurak: Fabrikazio zuzeneko arauak (GMP). Larrialdiari erasotzeko prozedura normalizatua, larrialdietarako barneko planaren arabera. Larrialdiari aurre hartu eta erasotzeko ekipoen erabilera-gidaliburuak. Segurtasun eta higiene pertsonaleko arauak. Produktu toxiko, sukoi eta korrosiboetatik ondorioztatutako arriskuen prebentzio metodoak.
Argibideak: Segurtasun arauak eta seinaleztapena. Lan-zatiak. Gorabeheren liburuak. Efluenteen aginduak.
1.2. Lanbide gaitasunaren bilakaera.
1.2.1. Faktore teknologiko, antolaketazko eta ekonomikoen aldaketak.
Kimika fina eta farmazeutikoa sektorearen barnean lan-hazkunde handiena eduki dezaketenak dira. Halaber, badirudi azpisektore horietan baliabideen eta ikerketaren eskaintza handituko dela, produktuen balio erantsia gehitzeko asmoz.
Biltegien mekanizazioa eta kontrol informatikoa gehituko dira, baita fabrikazio-prozesuetan automatak erabiltzea ere, eta horrek biltegian stockak kentzea eta, horren ondorioz, biltegiak optimizatzea ahalbidetuko du.
Figura hori teknologia aurreratuko eta ez-konplexuko industria-mota batean dago. Industria horrek arriskugarritasun eta balio erantsi handiko produktuak eta substantziak manipulatzen eta aldatzen jarduten du; horrek errendimendua/optimizazioa eta segurtasuna/prebentzioa kontzeptuak etengabe eta gero eta gehiagotan erabiltzea eskatzen du.
1.2.2. Lanbide jardueretako aldaketak.
Produkzioan kokatutako figura horrek barneko kalitate kontrolaren eta zentro hartzaileak ezarritako denbora, modu eta errendimenduari buruzko zehazpenak eta baldintzak betetzeko eskakizunak gehitzen ikusiko ditu. Lan integratuaren garrantzia ere handituko da, eta horrek berreskurapenak saihestu eta kalitate-estandarrak nabarmen gehitzea ahalbidetuko du.
Beharbada segurtasuna faktore larriena da, figura horrek zerbait kutsa dezaketen eta kutsagarriak diren jatorri biologiko eta sintetikoko substantzia aktiboekin lan egiten du eta. Hori dela eta, handituz doazen prebentzio-neurri zorrotzak bete beharko dira.
Horretatik eragiketen prozedura normalizatuak betetzea nabarmendu beharra ondorioztatuko da. Produkzioko eragiketa bakoitzak bere segurtasun protokoloa eta fabrikazio arau zuzenen egiaztapena izanen ditu.
Argi dagoenez, arau eta sistema horiek guztiak erakutsi, kontrolatu eta etengabe eguneratu beharko dira, teknikaren aurrerapen, legedi eta enpresaren beharrizanen arabera.
1.2.3. Prestakuntzako aldaketak.
Figura horrek prozesuko kalitatearen kontrol-saiakuntza, materialen fluxu, laginketa-teknika, prozeduren interpretazio eta idatzizko protokolo, dokumentazio eta segurtasun eta higieneari buruzko ezagutza argi eta zehatzak izan beharko ditu.
Produkzioaren kalitateari lotutako beste faktore garrantzitsu batzuk hobekuntzak iradokitzeko jarrera positiboa eta horien beharra antzemateko behamen-gaitasunak dira; hala ere, garrantzitsuena bere burua bere inguruneko kalitatearen kudeatzailetzat hartzea da, horrek langile berrien gaitasun teknikoa gehitzea ahalbidetuko duela.
1.3. Kokapena produkzio-prozesuan.
1.3.1. Lanbide eta lan ingurunea.
Figura profesional horrek sektore Kimikoan, bereziki Kimika Finean, gauzatuko du bere jarduera, Produkzioaren arlo funtzionalaren barnean.
Hona hemen teknikari honen beharra izan dezaketen azpisektore nagusiak:
_Berezitasunak eta bestelako farmazia-produktuak fabrikatzea.
_Oinarrizko farmazia-produktuak fabrikatzea.
_Plagizidak fabrikatzea.
_Koloratzaileak fabrikatzea.
_Esentzia-olioak eta usain-substantziak, naturalak zein sintetikoak, fabrikatzea.
_Apain-mahaiko xaboiak eta lurringintza eta kosmetikako bestelako produktuak fabrikatzea.
_Janari-industria, produkzio-prozesuetan.
Oro har, aurreko produktuak fabrikatzen jarduten duten enpresa handiak eta ertainak, publikoak zein pribatuak.
Aurreikus daitekeenez, Farmazia-produktuen Fabrikazio-eragiketen teknikaria produkzio ekipo batean edo ontziratze-lerro batean sartuko da, prestakuntza maila altuagoa duen pertsona baten ikuskapenpean.
1.3.2. Ingurune funtzionala eta teknologikoa.
Figura profesional hori produkzio/prestaketa, burutzapen, kontrol, aldaketa, manipulazio eta ontziratzearen funtzio/azpifuntzioetan kokatzen da batez ere.
Teknika eta ezagutza teknologikoek prozesu eteneko industria-kimika finaren arloa barne hartzen dute. Hurrengoei lotuta daude zuzenean:
Fabrikazio-prozesua: instalazio kimiko edo laborategi farmazeutiko baten prozesu eteneko berezko ekipoen eta ekipoaren kontrol tekniken multzoa, eta sortakako fabrikazioko eta kanpainetako kalitatearen oinarrizko kontrola.
Esku hartzen duten substantzia kimiko, biologiko eta mikrobiologikoen osagai, ezaugarri eta propietateak ezagutzea, zuzen prestatu eta aldatzeko eta egokitzeko.
Produkzioari atxikitako arrisku fisiko (mekanikoak eta elektrikoak), kimiko, biologiko eta mikrobiologikoak eta horien prebentzioa ezagutzea.
Eginbeharrak, lanpostu-eredu garrantzitsuenak:
Adibide gisa eta batez ere lan-orientaziorako, jarraian aipatuko dira tituluaren profilean zehaztutako lanbide gaitasuna eskuratuta bete daitezkeen eginbehar edo lanpostuak. Besteak beste, ondokoak dira:
Pisaldi-zentraleko operadorea, nahasketako operadorea, lehengaien prestaketako aditua, zerbitzu osagarrietako operadorea, autoklabeko operadorea, destilagailuko operadorea, dosifikagailuko operadorea, konprimituen formuletako operadorea, gragea-makinako operadorea, zentrifugagailu/bonbako makinista, lurrin-produkzioko operadorea, soluzio, gel eta pomadetako prestatzailea, hautsetako operadorea, xarabeen formuletako operadorea, kapsuletan sartzeko gailuko operadorea, injektagarri/oftalmikoen prestaketako operadorea, kapsuletan sartzeko gailu esterileko operadorea, liofilizatuko operadorea, gune esterileko operadorea, egokitzeko operadorea, azal/konprimitu/kapsulak ontziratzeko operadorea, blister/kartoian ontziratzeko makinako operadorea, ontziratzeko makina esterileko operadorea, soluzio eta gelak ontziratzeko operadorea, lerro automatizatuetako operadorea, eskuz ontziratzeko operadorea, ontziratzearen kalitate kontroleko operadorea, kalitate kontroleko operadorea.
Balizko espezializazioak:
Deskribatutako figura profesionalak, aurretik aipatutako lanpostu horietako lanpostu zehatz batean sartzean, hainbat motatako espezializazio eskura ditzake. Dena den, horretarako prestakuntza/moldatze aldi bat beharko du lanpostuan.
2. Curriculuma.
2.1. Heziketa zikloaren helburu orokorrak.
.Propietate fisiko-kimikoak neurtzeko, eta lehengaiak, farmazia-produktuak eta horien egite-prozesua identifikatu, bereizi eta kontrolatzeko behar diren terminologia, sinbologia, tresnak eta prozesu-informazioa ulertu edota aplikatzea.
.Farmazia-produktuak egitean aplikatutako prozesu kimikoko eragiketak eta eragiketa osagarriak interpretatu, analizatu, eta hala denean, egitea, ezarritako prozedurak eta garbitasun eta ingurune baldintzak beteta eta osagai eta produktuen ezaugarriak eskuratuta.
.Farmazia-produktuen sorta bat prozesatu, dosifikatu eta egokitzeko lerroen lan plana koordinatu eta burutzean agertzen diren arazo teknologikoak konpontzea (makinak eta ekipoak prestatu eta erregulatzea, tresnak muntatu eta doitzea), esleitutako produktuak kopuru, kalitate eta epearen aldetik betetzeko.
.Bere lanbide jarduerari aplikatutako erabiltzaile mailako informatika erabiltzea, instalazio kimikoaren informazio, komunikazio eta kudeaketa baliabide gisa.
.Lan-baldintzek norberaren, taldearen eta ingurunearen osasunaren gainean eragin ditzaketen ondorioekiko sentikor agertzea, lana gauzatzeko baldintzak hobetzeko asmoz prebentzio-neurriak eta babes egokiak erabilita.
.Industria-jarduera erregulatu eta baldintzatzen duen lege, ekonomi eta antolaketa esparrua ulertzea, lan-harremanetatik ondorioztatzen diren eskubideak eta betebeharrak identifikatuta.
.Lanbidea gauzatzeari lotutako informazio eta prestakuntza bideak erabili eta bilatzea, ezagutzak eta sektore kimikoan sartu, eta bere lanbide gaitasunak bilakatu eta sektorearen teknologia eta antolaketa aldaketetara egokitzea ahalbidetzen diotenak.
2.2. Lanbide moduluak.
1. lanbide modulua: kimika aplikatua
Iraupena: 198 ordu.
1. gaitasun unitateari lotua: materia kimikoak eta farmazia-produktuak prestatu eta probatzea.
a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak
1.1. Hainbat produktu kimiko bereiztea, beren propietate, formula eta izenen bidez, horien sailkapena eta manipulazioa egokia eta segurua izan daitezen.
_Substantzia soilak eta konposatu kimikoak identifikatzea, ontziak markatzeko sistemen laguntzaz edo zehazpen teknikoei buruzko dokumentuez, behatuz eta beren propietateekin erkatuz.
_Konposatu kimikoen formulazio eta nomenklatura ariketak konpontzea nazioarteko arauak erabiliz, osatzen duten elementuen propietateak kontuan hartuta lotura mota eta sistema periodikoan duen kokapena adierazita.
_Konposatu kimiko ezberdinak sailkatzea, talde funtzionala, egoera fisikoa, hori manipulatzeak dakartzan arriskuak eta toxikotasuna kontuan hartuta.
1.2. Kontzentrazio zehatzeko disoluzio mota ezberdinak prestatzea, teknika eta ekipo egokien laguntzaren bidez.
_Disoluzioak bereiztea, beren fase fisikoaren eta kontzentrazioaren arabera.
_Kontzentrazio-unitate ezberdinetan adierazitako disoluzioak lortzeko behar diren kalkuluak ebaztea.
_Disoluzio bat prestatzeko moduak ezberdintzea, kontzentrazio-unitate bakoitzaren eskakizunen arabera, etapa ezberdinak eta hori egiteko beharrezko ekipoak ezarrita.
_Disoluzioak eta horien diluzioak prestatzea, masak eta bolumen egokiak neurtuta eta prestatze-teknika behar den segurtasunaz erabilita.
1.3. Erreakzio kimiko motak eta erreakzioen zinetikari eragin diezaioketen faktoreak ezberdintzea.
_Analisi, sintesi edo arazketa batean aurkitutako erreakzio mota ezberdinak identifikatzea.
_Azido-base, prezipitazio eta oxidazio-erredukzioko erreakzio kimikoei buruzko kalkulu estekiometrikoak egitea, erreakzioaren izaera exotermiko edo endotermikoarekin erlazioan jarrita, eta erreakzio kimikoetan esku hartzen duten substantzien kopuruak zehazteari lotutako ariketak eta problemak ebaztea.
_Laborategian prozesu kimiko erreaktibo errazak egitea, eta erreakzio abiadurari eragiten dioten faktoreak identifikatzea, bertan gertatzen diren eta erreakzioaren martxa ondorioztatzea ahalbidetzen duten aldaketa adierazgarriak behatuta.
1.4. Substantzia bat identifikatu eta bereiztea, hainbat parametro neurtuz, saiakuntza fisiko eta analisi kimikoen gainean ezarritako prozeduren arabera.
_Jarraitu beharreko prozedura interpretatzea, egin beharreko eragiketak identifikatuta eta neurtu beharreko substantziaren parametroarekin erlazioan jarrita.
_Neurtzeko materiala, tresnak eta gailuak prestatzea, substantzien parametro fisikoak zehazteko.
_Analisia gauzatzeko behar diren disoluzioak edo erreaktiboak prestatzea, prozeduraren zehazpenen arabera.
_Substantziak identifikatzeko beharrezkoak diren ezaugarri batzuen balioak neurtzea (dentsitatea, biskositatea, irakite-tenperaturak, urtze-tenperaturak, pH-a, kolorea...).
1.5. Identifikazio-saiakuntzetan modu esperimentalean lortutako datuak kalkulu eta grafikoen bidez tratatzea, emaitzak adierazi eta baloratuta.
_Adierazpen matematikoak zuzen erabiltzea, datuen zeharkako neurketaren bidez emaitzen kalkuluak egiteko.
_Funtzioa eta neurtutako aldagaia grafikoen bidez irudikatzea, bertan emaitzak lortzeko datuak sartuta.
_Erreferentziako balioaren eta identifikazio-teknika aplikatzean lortutako balioaren arteko emaitzak erkatzea.
_Lortutako emaitzen multzoak probatutako substantziaren identifikazio segurua osatzen duen argudiatzea.
1.6. Industria-prozesu kimiko bat kontrolatu edo substantzia kimikoak analizatzeko laginak hartzean zuzen jardutea.
_Industria-prozesu kimiko batean substantzia baten lagina eskuz edo automatikoki hartzeko erabiltzen diren metodo nagusiak ezberdintzea.
_Laginak hartzeko ekipoak eta tresnak identifikatzea, materiaren egoera eta baldintza fisikoen arabera.
_Laginak hartzea adierazgarria izateko ezarritako prozedurak interpretatzea.
_Lagina hartzeko prozedura egitea, lagina ontzi egokian sartuta eta laginaren izaeragatik behar diren baldintzetan mantenduta.
_Lagina markatzea, patroietatik eta beste lagin batzuetatik bereizteko baliabide egokiak erabilita, eta laginketak industria-jarduera kimikoan duen garrantziaz konturatzea.
1.7. Saiakuntza eta manipulazio arloetan ordena, zehaztasun eta garbitasunarekin bat datorren jarrera erakustea.
_Saiakuntza-emaitzak beharrezko zehaztasunaz adieraztea.
_Saiakuntza-materiala eta tresnak arretaz erabiltzea.
_Bere lan gunea garbi eta ordenatuta mantentzea, ekipo eta osagarrien gainean garbiketa-teknikak aplikatuta.
1.8. Materiak eta produktu kimikoak ordenatu eta sailkatzea, beren ezaugarri fisikoak, jarduera kimikoa, horiek manipulatzeak dakartzan arriskuak eta toxikotasuna kontuan hartuta, biltegiratze industrialari begira. Materiak eta produktu kimikoak ordenatu eta biltegiratzeko hipotesi praktiko batean:
_Materia solidoak, likidoak eta gaseosoak biltegiratzeko erabilitako teknika eta ekipo nagusiak ezberdintzea.
_Lehengaien eta bukaturiko produktu kimikoen baldintza nagusiak edota antolamendu irizpideak identifikatzea.
_Produktu kimikoak biltegiratze industrialean sailkatzeko moduak ezberdintzea.
_Produktuak ordenatu eta biltegiratzeko arrazoizko zenbait bide deskribatzea, produktuen biltegiratze-eskakizunen arabera.
b) Edukiak.
.Konposatu kimikoen izaera eta hizkera
_Atomo kontzeptua eta Thomson, Rutherford eta Bohrren eredu atomikoak. Eredu kuantikoaren hastapenak. Egitura elektronikoa.
_Masa atomikoa eta masa molekularra. Gas perfektuen legeak. Mol kontzeptua.
_Sistema periodikoa. Lotura kimikoa, lotura motak eta konposatu kimikoen gaineko ondorioak.
_Konposatu kimiko ez-organiko eta organikoen formulazioa eta nomenklatura. IUPACen arauak. Kimika makromolekularraren hastapenak.
.Sistema sakabanatuak
_Disoluzioak. Disoluzioen kontzentrazioa adierazi eta kalkulatzeko moduak. Disoluzioak prestatzeko prozedurak.
.Erreakzio kimikoa
_Erreakzio motak eta horien doikuntza. Estekiometria.
_Termokimika. Entalpia kontzeptua. Aplikazioak.
_Oreka kimikoak. Kc eta Kp aplikatzea substantzia gaseosoetan eta disoluzioetan.
_Azido-baseko erreakzioak, oxidazio-erredukzioko erreakzioa, eta prezipitazioko erreakzioa. pH-aren aplikazioak eta neurketa, eta erredukzio-potentziala.
.Materiaren identifikazioa eta neurketak
_Laginak hartzea: laginketetarako metodoak, ekipoak eta prozedurak.
_Materia identifikatzen duten propietate fisikokimikoak (dentsitatea, urtze-tenperatura, irakite-tenperatura, bero espezifikoa). Saiakuntza-tresnak, gailuak, ekipoak eta prozedurak.
_Materiaren masa eta bolumenen neurketa. Erabilitako teknikak, saiakuntza-prozedurak.
_Materiaren kontzentrazioaren neurketa. Industrian eta laborategian erabiltzen diren teknikak eta ekipoak. Prozedurak.
.Produktu kimikoak ordenatu, sailkatu eta biltegiratzeko sistemak.
_Biltegiratze-teknikak eta ekipoak. Segurtasun baldintzak.
_Izakinak identifikatu eta kontrolatzeko sistemak.
2. lanbide modulua: prozesu kimikoaren zerbitzu osagarriak
Iraupena: 132 ordu.
2. gaitasun unitateari lotua: instalazioak prestatu eta prozesu farmazeutikorako zerbitzu osagarriak gauzatzea.
a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak
2.1. Ekipo bero-sortzaileen funtzionamendua analizatzea, eragiketa eta kontrol parametroak prozesuan behar den ekarpen energetikoarekin erlazioan jarrita.
.Beroa sortzeko erabilitako erregai motak identifikatzea, errekuntza-prozeduran duten ahalmen kalorifikoaren neurketarekin eta horiek manipulatzeak dakartzan arriskuekin erlazioan jarrita.
.Labe motaren bat deskribatzea, bere eraikuntza-formak, parte nagusiak eta industria-prozesu kimikoetarako aplikazioak adierazita.
.Labeak prestatu, piztea abiarazi eta gelditzeko eragiketen sekuentzia aipatzea, baita labea mantentze-lanetarako prestatzeko eragiketak ere.
.Neurketa-tresnen eta labea erregulatzeko elementuen gainean jardutea, labearen ekarpen energetikoa eta segurtasuna kontrolatzeko, ke-analisien zuzeneko neurriak eginda.
2.2. Bero-trukagailuak erabiltzea, simulagailu edo laborategiaren eskalako ekipoen bidez, beroa transferitzeko eragiketak gauzatzeko.
.Beroa transmititzeko moduak ezberdintzea, eta bero-trukagailuetan gehien erabiltzen diren materialen eroankortasun kalorifikoen taulak erabiltzea.
.Trukagailu mota ezberdinak identifikatzea eta sailkatzea, lan baldintzen eta industria-prozesu kimikoetarako aplikazioaren arabera.
.Bero-trukagailuen garbiketa-metodo ezberdinak identifikatzea, substantzia eta bitarteko egokien bidez, gerta daitezkeen inkrustazio mota ezberdinak identifikatuta.
.Bero-aldagailu motaren batean (lurrungailua, hozkailua, konden- tsadorea edo irakingailua) eragiketak gauzatzea, abiarazi, funtzionatu eta gelditzeko, balbulei eraginda eta adierazleak (presioa, tenperatura) kontrolatuta.
.Bero-aldagailuetako materia-eta energia-balantzeari buruzko kalkulu erraza egitea.
2.3. Lurrun-galdarak erabiltzea eskala txikian edo simulagailuen bidez, prozesuan behar den ur-lurruna lortzeko.
.Ur-lurrun mota ezberdinak zehaztea, horietako bakoitzari lotutako energia ezarrita, eta ur-lurrunaren propietate termodinamikoekin erlazioan jartzea.
.Eskemetatik abiatuta, galdara baten parte nagusiak interpretatzea, parte bakoitzaren, bere osagarrien eta bere erregulazio eta kontrol elementuen funtzioa adierazita.
.Galdarak eramateko eragiketen sekuentzia identifikatzea, abiarazi, zerbitzuan jarri eta zerbitzuz kanpo ipintzeko, presioa aldatzea eragin dezaketen arrazoiak interpretatuta eta segurtasun baldintzei eutsita.
.Galdararen mantentze-lana (koipeztaketa, junturak) egitea, galdaren erabilera gidaliburuan ezarritako aldizkako berrikuspenak eta garbiketak gauzatuta.
."Presiozko gailuen arautegia"n agindutako eredu-parte baten eragiketen probak betetzea.
2.4. Urak produkzioko prozesu kimiko batean edo industria-arazketa kimiko batean dituen erabilera eta tratamendu ezberdinak zehaztea, operadore mailan arazketako ekipoak eta instalazioak kontrolatuta.
.Uraren baliabide hidrikoak ezagutzea, uraren propietate fisiko eta kimikoekin erlazioan jarrita.
.Osagaitzat jotako uraren tratamenduak ezberdintzea, helburuaren arabera: prozesuko ura, hozteko ura, galderetarako ura...
.Uraren arazketako prozesu bateko tratamendu fisiko, kimiko edo mikrobiologikoak prozesuaren osagai edo efluente gisa erabiltzeko behar den uraren kalitatearekin erlazioan jartzea. Ur ezberdinen laginetan substantzia disolbatuak, esekidurak eta koloideak behatu eta ezagutzea, laborategiko teknikak eta ekipoak erabilita.
.Uren arazketako prozesuek ingurumenaren kontserbazioan duten garrantzia justifikatzea.
2.5. Airearen eta industria-erabilerako beste gas batzuen erabilera, produkzioa eta egokitzapena hainbat industria-prozesu kimikotako eragiketa osagarri, produkzio eragiketei eta ingurune eragiketei lotzea.
.Airearen eta industria kimikoetan erabilitako gas geldoen osaera eta konprimigarritasun eta egoera aldaketako ezaugarriak deskribatzea, beren inertizazio, tresneria eta garraio erabilerei eta gainerako erabilerei dagokienez.
.Aire konprimatuko instalazio baten elementu osagarriak identifikatu eta deskribatzea, zerbitzu orokorretarako eta tresneriarako instalazioan maniobrak egiteko eta hori zaintzeko.
.Airearen egokitze-prozesua azaltzea, lehorketa, hezedura, arazketa eta urtzeari dagokienez, airea zein gas geldoa eta osagarriak ekoiztu, garraiatu eta biltegiratzeko instalazioak interpretatuta.
.Lan gune batean beharrezkoak diren airearen ezaugarriak (gune garbia, presio positiboa...) erlazioan jartzea, manipulatu edo ekoiztu beharreko produktu motaren arabera.
b) Edukiak.
.Termoteknia
_Bero eta tenperatuta kontzeptuak eta unitateak. Neurgailuak. Bero transmisioa: eroapena, konbekzioa eta irradiazioa.
_Presioa, neurria eta unitateak. Presio, bolumen eta tenperaturaren arteko erlazioa.
_Egoera aldaketak.
_Errekuntza prozesua. Erregai eta erregarri motak. Erregailuak.
_Bero sorgailuak, bero aldagailuak eta lurrun galdarak
_Oinarri fisikoak. Ekipoen identifikazioa eta funtzionamendua. Prozesu eta ekipoen benetako informazioaren analisia. Presiozko gailuen arautegia. Babesgailuak.
_Ekipoak prestatu, eraman eta mantentzeko eragiketen prozedurak eta teknikak, laborategi edota tailerraren eskalakoak.
.Uraren arazketa
_Osagai eta efluente gisa erabiltzen den uraren osaera, ezaugarriak eta propietateak.
_Ura tratatzeko instalazioa: tratamendu fisiko, kimiko eta mikrobiologikoak. Galdara, hozketa eta prozesurako ur gordina tratatzeko prozedurak. Industria-urak tratatzeko prozedurak. Uraren ezaugarriak zuzenean neurtzeko saiakuntzak.
.Airearen tratamendua, garraioa eta banaketa
_Airearen eta beste industria-gas batzuen osaera eta ezaugarriak.
_Zerbitzu orokorretarako eta tresneriarako airea tratatu, garraiatu eta banatzeko instalazioak. Amaierako tratamenduak: lehorketa, iragazpena eta presio-doikuntza. Segurtasun baldintzak.
3. lanbide modulua: prozesu farmazeutikoaren eragiketak
Iraupena: 198 ordu.
3. gaitasun unitateari lotua: farmazia-produktuen edo antzekoen sorta bat prozesatzea
a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.
3.1. Industria farmazeutikoko produkzio edo arazketako prozesuen ezaugarri nagusiak analizatzea.
.Saiakuntza-laborategian eta fabrikan egindako produkzio eta arazketako eragiketa ezberdinak ezberdintzea.
.Industria-prozesu farmazeutiko baten tekniken eta ekipoen ezaugarri nagusiak deskribatzea.
.Farmazia-produktuen sorta baten fabrikazio-gida baten parteak deskribatzea.
.Ereduzko fabrikazio-gida betetzea, prozesuaren benetako informaziotik abiatuta.
.Sorta bat fabrikatzeko materialen beharrak zehaztea, prozesuaren informazio teknikotik abiatuta.
3.2. Nahaste gaseoso, likido eta solidoak bereizteko laborategiaren eskalako eragiketak kontrolatzea, teknika egokien bidez.
.Nahaste baten osagaien ezaugarriak azaltzea, nahaste mota edo fasearen arabera.
.Nahaste baten osagaiak bereizteko oinarri fisikokimikoa hori banatzean kontrolatu beharreko aldagaiekin erlazioan jartzea.
.Bereizteko teknika arruntenak analizatzea eta horietan maizen erabiltzen diren ekipoak eta tresnak deskribatzea.
.Bereizteko ekipoak abiarazi edo gelditzeko sekuentzia egokia erabiltzea/hautatzea.
.Bereizteko teknika bat laborategiaren eskalan burutzeko prozedurak egitea.
3.3. Forma farmazeutiko solidoak prestatzeko prozesuak analizatzea, ekipoak laborategiaren eskalan erabilita.
.Solidoen tamaina murrizteko beharrezkoak diren teknikak eta ekipoak identifikatu eta erlazioan jartzea, produktu hautsak lortzeko.
.Hautsen nahasteak egitea laborategiaren eskalan, teknika eta ekipo egokiak erabilita, kutsadura gurutzatuak saihestuta eta fabrikazio parametroak neurtuta.
.Industria farmazeutikoak fabrikatutako konprimitu mota ezberdinak azaltzea eta konprimituak fabrikatzeko erabilitako osagai motak identifikatzea.
.Pikortatu eta konprimitzeko ekipoak eta gailuak konprimituak fabrikatzeko prozesuaren etapekin erlazioan jartzea.
.Fabrikazioan neurtu beharreko konstanteak eta egiaztatu beharreko propietateak identifikatzea, baita konprimituen fabrikazioaren kalitatea egiaztatu behar duten etapa larriak ere.
3.3. Forma farmazeutiko erdisolidoak, likidoak eta aerosolak prestatzeko industria-prozesuak analizatzea, ekipoak laborategiaren eskalan erabilita.
.Forma farmazeutiko erdisolidoak, likidoak edota aerosolak prestatzeko prozesuaren informazio teknikotik abiatuta:
.Forma farmazeutiko bakoitzaren berezko fabrikazio-prozesuak deskribatzea/azaltzea.
.Fabrikazio ekipoak osatzen dituzten elementuak produkzio-prozesuan duten funtzioarekin erlazioan jartzea.
.Forma farmazeutiko bakoitza zehazten duten parametro eta konstante espezifikoak identifikatzea.
.Konstanteak neurtzea eta propietateak (biskositatea, dentsitatea, homogeneotasuna, kontzentrazioa, usaina, zaporea, kolorea, uhertasuna, errendimendua, pH-a) egiaztatzea fabrikazioan. con los aparatos utilizados en la industria farmacéutica.
.Nahasteko ekipoak kontrolatu/erregulatzeko elementuen gainean jardutea, produktu bakoitzaren produkzio zehazpenen barnean mantentzeko asmoz.
.Aerosol forman jar daitezkeen forma farmazeutikoak zehaztea.
3.4. Forma esterilen prestakinak egitea laborategian.
.Fabrikatu beharreko aurkezpen esterilak, parentalak eta ez-parentalak, identifikatzea, eta esterilen fabrikazioan erabilitako lehengaiekin erlazioan jartzea.
.Arropa eta banakako babeseko ekipoak erabili beharra justifikatzea, baita lan sistemak gune esteriletan edo beste gune berezi batzuetan ezagutu beharra ere.
.Esterilizatu beharreko substantziaren arabera beharrezkoak diren esterializazio metodoak azaltzea eta beharrezko ekipamenduarekin erlazioan jartzea.
.Industria farmazeutikoko ekipoak esterilizatzeko erabiltzen diren teknikak deskribatzea.
.Fabrikazio-prozesuan produkzio ingurune esteril batean lan egin beharra justifikatzea.
.Ontziak, tresnak eta tapoiak garbitzeko teknikak aplikatzea, prozesuaren zehazpenen arabera.
.Ekipoak kontrolatu eta erregulatzeko elementuen gainean jardutea, produktu bakoitzaren prestaketa zehazpenen barnean mantenduta.
b) Edukiak.
.Prozesu kimiko-farmazeutikoak
_Fabrikazioko etengabeko prozesuak eta prozesu etenak. Prozesu diagramen interpretazioa.
.Materia naturalak eta sintesizkoak
_Osagai aktibo, eszipiente eta lagungarrien sailkapena eta funtzioa.
.Fabrikazio-prozesuaren eragiketak
_Materiak prestatzeko oinarrizko eragiketak eta eragiketa galenikoak. Partikulen tamainaren erredukzioa eta sailkapena. Nahasteak eta soluzioak prestatzea. Substantziak bereiztea.
_Formak prestatzeko eragiketak. Forma solidoak, erdisolidoak eta likidoak. Forma esterilak prestatzea. Gune garbietako lan sistemak.
_Eragiketa bakoitzean: Ekipoen identifikazioa eta funtzionamendua. Ekipoak laborategiaren eskalan prestatu, eraman eta mantentzeko eragiketa prozedurak. Eragiketan neurtu beharreko aldagaiak eta kontrolatu beharreko parametroak, prozesuan dauden produktuen kalitate kontrolaren saiakuntzak egitea. Prozesu eta produktuaren segurtasun neurriak. Fabrikazio zuzeneko arauen araberako fabrikazio-gida.
.Farmazia-produktuak eta antzekoak
_Sailkapena, garrantzia eta aplikazioak.
4. lanbide modulua: farmazia-produktuen dosifikazioa eta egokitzea
Iraupena: 99 ordu.
4. gaitasun unitateari lotua: farmazia-produktuak edo antzeko produktuak bete eta egokitzeko lerro bat eramatea.
a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.
4.1. Farmazia-produktuen dosifikazio eta egokitzearen prozesuaren etapak analizatzea.
.Ohiko instalazio farmazeutiko bateko materialen fluxua azaltzea, bere antolaketa eta egiturarekin erlazioan jarrita.
.Industria farmazeutiko bateko dosifikazio modu nagusiak fabrikazio eta egokitze faseekin erlazioan jartzea.
.Dosifikazio eta egokitze faseak produktuaren kalitatearen gainean duen garrantzia justifikatzea.
.Farmazia-produktuen sorta baten ereduzko egokitze-fitxa osatzen duten parteak azaldu eta betetzea, prozesuaren benetako informaziotik abiatuta.
.Jarduteko moduari eragiten dioten fabrikazio zuzeneko arauak (GMP eta GLP) azaltzea, arauak betetzeko.
4.2. Ontziratze-materialen eta farmazia-produktuak egokitzean erabiltzen diren ekipoen ezaugarriak analizatzea.
.Erabilitako lehenengo ontzi motak eta horien garbiketa teknikak erlazioan jartzea, ukitzen duten produktu motaren arabera, baita egokitze-materiala elikatzeko eragiketak deskribatzea ere.
.Egokitze-materiala eta produktuak markatu eta kodetzeko inprimatze sistemak deskribatzea.
4.3. Farmazia-produktuak dosifikatu, ontziratu edota egokitzeko prozesuaren eragiketak analizatzea.
.Farmazia-produktuak dosifikatu, ontziratu eta egokitzeko prozesuaren informazio teknikotik abiatuta:
.Egin beharreko prozesuak eta eragiketak azaltzea.
.Ekipo ezberdinak osatzen dituzten elementuak dosifikazio, ontziratze eta egokitze funtzioekin erlazioan jartzea.
.Dosifikatu eta egokitu beharreko produktuaren aldaketaren ondorioz ordeztu behar diren ekipoen elementuak identifikatzea eta beren muntaketa eta desmuntaketa azaltzea.
.Prozesuaren kontrolean neurtu beharreko parametroak eta kontrolatu beharreko aldagaiak identifikatzea.
.Erregulazio eta kontrol elementuak prozesuan kontrolatu behar diren parametro eta aldagaiekin erlazioan jartzea.
.Dosifikazio, ontziratze eta egokitze prozesua gauzatzen den bitartean balizko kutsadura iturriak bereiztea.
.Ekipoetan egin beharreko lehenengo mailako mantentze-lanak azaltzea, lerroen funtzionamendu zuzenari eusteko asmoz.
b) Edukiak.
.Dosifikazio, ontziratze eta egokitze prozesua
_Materialen fluxua. Produktuaren kalitate eta kalitate berme kontzeptuak eta esanahia. Lege aginduak.
.Materialak
_Lehenengo, bigarren eta hirugarren ontziak. Ezaugarriak eta saiakuntzak.
_Ontziak garbitu eta esterilizatzeko eragiketak.
.Farmazia-produktuak eta antzekoak dosifikatu, ontziratu eta egokitzeko eragiketak.
_Dosifikatu edo betetzeko eragiketak, lotutako arriskuak.
_Produktuak forma solido, erdisolido eta likidoetan ontziratu eta egokitzeko lerroak. Produktu esterilen dosifikazioa eta egokitzea.
_Eragiketa bakoitzean: instalazio pilotu edo laborategiaren eskalako ekipoen identifikazioa eta funtzionamendua. Eragiketan neurtu beharreko aldagaiak eta kontrolatu beharreko parametroak, produktuen kalitate kontrolaren saiakuntzak egitea. Segurtasun neurriak. Fabrikazio zuzeneko arauen araberako egokitze-gida.
.Egokitutako produktuak
_Sailkapena, manipulazioa eta biltegiratzea. Sorta eta iraungipena zehazteko gakoak eta kodeak.
5. lanbide modulua: antolaketa, segurtasuna eta ingurune kimikoa
Iraupena: 132 ordu.
5. gaitasun unitateari lotua: fabrikazio zuzeneko, segurtasuneko eta inguruneko arauak errespetatuta jardutea.
a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak
5.1. Industria kimikoaren antolaketazko egitura eta egitura funtzionala, eta bertan duen lanbide kokapena analizatzea.
.Produkzio arloko informazioaren fluxua eta mota eta harremanak identifikatzea
.Arlo funtzional edo sail ezberdinen arteko harremanak eta informazio fluxua azaltzea, balizko enpresa organigrama batetik abiatuta.
.Industria kimikoa sailkatzea bertan gertatzen diren prozesu eta produktu motaren arabera, bere garrantzia eta beste industria batzuekiko harremanak baloratuta.
5.2. Neurri nagusiak identifikatzea eta ekipoak eta gailuak aplikatu edo hautatzea, laborategi baten edo produkzio kimikoko instalazio baten funtzionamenduan behar den segurtasunaren arabera.
.Jarduera kimikoaren arrisku mota arruntenak sailkatzea.
.Produktu kimikoak biltegiratu, kargatu, deskargatu, garraiatu eta manipulatzean aplika daitezkeen segurtasun arauak identifikatzea, istripuak eta horien ondorioak saihesteko asmoz.
.Instalazio eta ekipoei zein horien elementu edo organo arrisku- tsuei lotutako arriskuak identifikatzea, ekipo eta instalazioen mantentze-lanetan segurtasun arauak aplikatuta.
.Banakako babeseko ekipoak, eta antzemateko eta babesteko gailu finkoak eta mugigarriak arriskuaren arabera aplikatzea.
.Bere lan gunean edo arloan eta erabiltzen dituen ekipo, zerbitzu eta produktuetan ordena eta garbitasun arauak betetzea.
.Larrialdi egoeretako arrisku eta erantzun sistema nagusiak deskribatzea, istripu profesionalaren kausa nagusiak eta larrialdi edo istripu baten aurreko jarduera identifikatuta.
5.3. Industria-prozesu kimikoan edo laborategiko prozesuan bere ingurune/lan giroaren eta ingurumenaren babes neurriak errespetatzea.
.Ingurune/giroaren balizko kutsadura iturriak, eta prebentzio eta babes neurri gisa erabilitako antzemateko gailu finkoak eta mugigarriak identifikatzea.
.Produkzio eta arazketako industria-prozesu kimikoen osagai eta efluenteen zainketa-baliabide arruntenak aplikatzea.
.Industria kimikoak ingurumenerako arriskutsuak diren substantziak arazteko erabiltzen dituen teknikak ezagutzea eta eskala txikian deuseztatzeko teknika egokia aplikatzea.
.Norberaren edo manipulatu edo lortzen ari den produktuaren kutsadurak saihesteko behar diren maila higienikoei eustea.
.Nork bere burua, bere inguruko giza taldea eta ingurumena babesteko neurriak hartzea zergatik den garrantzitsua azaltzea.
b) Edukiak.
.Espainiako industria kimikoa
_Industria kimikoa prozesu eta produktu moten arabera sailkatzea.
_Enpresa kimikoaren sailak eta zerbitzuak: produkzio, laborategi, mantentze-lan eta segurtasun funtzioak. Horien arteko harremanak.
_Antolaketa eta linea hierarkikoak. Unitateak eta produkzio lerroak.
.Industria kimikoko segurtasuna eta prebentzioa.
_Industria kimikoko arrisku arruntak: mekanikoak, elektrikoak eta kimikoak.
_Sua: Teoria eta teknologia. Su mota ezberdinak prebenitu, antzeman eta itzaltzeko metodoak.
_Industria kimikoko segurtasuna. Segurtasun seinaleztapena. Alarma sistemak eta babes sistemak.
_Larrialdietarako Planaren araberako jarduera. Istripu arruntenak.
_Banakako babeseko ekipoak eta antzeman eta babesteko gailuak. Sailkapena eta erabilera.
.Industria kimikoan ingurunea prebenitu eta babesteko sistemak.
_Lan giroaren kutsatzaileak: fisikoak, kimikoak eta mikrobiologikoak.
_Produkzio edo arazketako industria-prozesu kimikoetan kutsatzaileak neurtu eta deuseztatzeko prozedurak.
_Ingurumeneko arrisku egoeren aurreko jarduera arauak.
6. lanbide modulua: prozesu kimikoen tresneria eta kontrola
Iraupena: 132 ordu.
a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.
6.1. Industria-prozesu kimiko baten kontrol parametroak ezartzea, prozesuaren informazio teknikotik abiatuta.
.Prozesu kimiko batean esku hartzen duten parametro nagusiak identifikatzea, zuzen funtziona dezaten.
.Produkzio egoeretan prozesu kimikoaren erregulazioan erabiltzen diren ohiko neurketa unitateak zehaztea.
.Industria-prozesu kimiko bat zehazten duten parametro ezberdinen artean dauden erlazioak zehaztea.
6.2. Neurketa eta kontrol ekipoak hautatzea, kontrolatu beharreko parametroen arabera.
.Neurketa tresna eta ekipo ezberdinen funtzionamendu oinarria azaltzea.
.Neurriak benetako neurketa tresna eta ekipoen bidez (hala nola, manometroak, termometroak, zulodun plakak, flotametroak, prozesuko analizagailu fisikokimikoak eta kromatografoak) egitea.
.Neurketa tresnak modu egokian muntatu eta desmuntatzea, irakaskuntza ekipoetan instalatzeko edota egiaztatzeko.
.Aldagai konstanteen zein proportzionalen neurketan egon daitezkeen oker motak azaltzea.
.Lortutako datuak euskarri magnetikoetan modu egokian sartu eta biltegiratzea.
.Neurketa tresnetan lortutako datuak interpretatzea eta grafikoen bidez irudikatzea.
6.3. Fabrikazio eta arazketako prozesu kimiko batean erabilitako erregulazio teknikak bereiztea.
.Fabrikazio-prozesuen tresnerian eta kontrolean eta industria kimikoaren ekipo osagarrietan erabilitako sinbologia grafikoa interpretatzea.
.Kolore kodeak, hodien zenbaketa eta anagramak erlazioan jartzea, segurtasun informazio gisa.
.Tresnerian eta kontrolean erabiltzen den nomenklatura definitu eta erabiltzea, esate baterako, kontsigna puntua, proportzionaltasuna, okerra, tresna itsua eta beste batzuk.
.Kontrol irekiko lokarria osatzen duten elementuak eta kontrol itxiko lokarri batenak identifikatzea, etengabeko fabrikazioko edo fabrikazio eteneko prozesu ezberdinetara aplikatzea kontuan hartuta.
.Produkzio funtzio ezberdinei (kalitatea, mantentze-lanak, produkzioa eta segurtasuna) dagokienez egin behar diren kontrolak deskribatzea.
.Kontrol motak ezberdintzea. Dena ala ezer ez, proportzionala, integratua eta beste erregulazio konbinazio batzuk.
.Lehen mailako elementuak, seinalearen transmisiokoak eta kontrolaren amaierako elementuak deskribatzea.
6.4. Erregulazio eta kontrol egoeretan simulagailu, diagrama, eskema eta balizko prozesu datuen bidez jardutea, prozesua kontrolpean mantenduta.
.Kontrol-panelak eta kontrol logiko programagarriak interpretatzea, produktuaren amaierako kalitatea eta prozesuaren segurtasuna zehazten dituzten eta kontrolatu behar diren seinale larrien kokapen zehatza identifikatuta.
.Erregulazio ekipoak manipulatzea, kontsigna puntuak eta beste parametro batzuk aldatuta.
.Prozesu kimikoen tresneria eta kontrolera aplikatutako programa eta euskarri informatikoak erabiltzea.
b) Edukiak.
.Prozesuaren aldagaiak neurtzeko metodoak eta tresnak
_Industria-magnitude fisikoen neurketa: tenperatura, presioa, maila eta emaria. Neurketa unitateak.
_Neurketa tresnak eta ekipoak: funtzionamendu oinarria, ezaugarriak eta aplikazioak.
.Prozesuen erregulazioa eta kontrola
_Eskuz eta automatikoki eramateko metodoak.
_Sistema automatizatu baten egitura elementuak. Kontrol ireki eta itxiko lokarriak.
_Seinalearen transmisioa.
_Erregulazio elementuak, balbulak: motak, ezaugarriak eta prozesuko posizionamendua.
_Kontrolatu behar diren aldagaien gaineko jarduera motak.
.Prozesuen kontrolerako aplikazio informatikoa
_Sinbologia grafikoa diagrametan eta prozesuaren informazioan interpretatzea.
_Kontrol banatuko sistema, prozesuen ordenagailuen bidezko kontrola simulagailuen bidez aztertzea.
7. lanbide modulua: lan prestakuntza eta orientazioa
Iraupena: 99 ordu.
a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.
7.1. Bere osasunari eragin diezaioketen lan arloko arrisku egoera ohikoenak antzematea eta bidezko babes eta prebentzio neurriak aplikatzea.
.Eredu-laneko egoeretan dauden arrisku faktoreak identifikatzea.
.Osasunerako kalteak deskribatzea, horiek sortzen dituzten arrisku faktoreen arabera.
.Babes eta prebentzio neurriak identifikatzea, arrisku egoeraren arabera.
7.2. Egoera simulatuetan, istripuaren ondoren oinarrizko osasun neurriak berehala aplikatzea.
.Alegiazko kasu batean zenbait edo anitz lagun zauriturik suertatuz gero, esku hartzeko lehentasuna ezartzea, lesioek biziraupenerako duten arriskua irizpide erabilita.
.Suertatzen diren lesioen arabera, aplikatu behar diren neurrien sekuentzia identifikatzea.
.Behar diren osasun-teknikak burutzea (BBS, inmobilizazioa, lekualdatzea...) eta horretarako ezarrita dauden protokoloak aplikatzea.
7.3. Lan munduan besteren konturako edo bere konturako langile gisa sartzeko moduak eta prozedurak ezberdintzea.
.Bere produkzio-arloan indarreko legeriak baimendurik dauden lan kontrataziorako modalitateak identifikatzea.
.Jarraitu beharreko prozesua deskribatzea eta lan bat lortzeko behar den dokumentazioa egitea, bere lanbide profilaren araberako lan-eskaintza batetik abiatuta.
.Bere konturako langile gisa jarduteko behar diren agiriak identifikatzea eta horiek behar bezala betetzea, indarrean dagoen legediarekin bat etorriz.
7.4. Lan-merkatuan orientatzea, bere gaitasunak eta interesak eta lanbide-ibilbiderik egokiena identifikatuz.
.Bere gaitasunak, jarrerak eta ezagutzak identifikatzea eta ebaluatzea, lanbide-balioak emanez.
.Bere interesak eta motibazioak definitzea eta, hala denean, sexuak edo bestelako faktoreek eragiten dituzten baldintzak baztertzea.
.Bere interesei dagozkien prestakuntza-eskaintza eta lan-eskaria identifikatzea.
7.5. Lanaren lege-esparrua interpretatzea eta lan-harremanetatik sortzen diren eskubideak eta betebeharrak bereiztea.
.Lan zuzenbidearen oinarrizko informazio-iturriak erabiltzea (Konstituzioa, Langileen Estatutua, Talde Hitzarmena...) eta berari dagozkion eskubideak eta betebeharrak bereiztea.
."Hartzekoen likidazioan" agertzen diren kontzeptuak interpretatzea.
.Ereduzko talde-negoziazio simulatu batean:
.Negoziazio-prozesua deskribatzea.
.Negoziatzen diren aldagaiak identifikatzea (soldatak, segurtasuna eta higienea, produktibitatea, teknologia, etab.).
.Negoziazioaren ondorioz suerta daitezkeen ondorioak eta neurriak deskribatzea.
.Gizarte Segurantzarekiko prestazioak eta betebeharrak identifikatzea.
b) Edukiak.
.Lan osasuna
_Lan baldintzak eta segurtasuna.
_Arrisku-faktoreak: prebentzio eta babes neurriak.
_Lehen sorospenak.
.Lan arloko legeria eta lan harremanak
_Lan zuzenbidea.
_Gizarte Segurantza eta beste prestazio batzuk.
_Talde-negoziazioa.
.Orientazioa eta gizarteratze-laneratzea
_Lana bilatzeko prozesua.
_Nork bere kontura lan egiteko ekimenak.
_Norberak lanbidean duen gaitasuna eta pertsona gisa dituen interesak aztertu eta ebaluatzea.
_Prestatzeko eta laneratzeko ibilbideak.
8. lanbide modulua: lantokiko prestakuntza
Iraupena: 410 ordu.
a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.
8.1. Bere jardueren barnean lanpostuan segurtasun eta higiene irizpìdeak errespetatuta jardutea.
.Eragiketetan behar diren arropak eta banakako babeseko ekipoak erabiltzea, prozesuaren edota produktuaren arrisku kimikoekin erlazioan jarrita.
.Instalazio eta ekipoei lotutako arriskuak identifikatzea.
.Mantentze-lanetarako ezarritako segurtasun arauak aplikatzea.
8.2. Larrialdi egoera simulatuetan modu egokian erantzutea.
.Larrialdi egoeren aurrean, ezarritako larrialdietarako planen arabera erantzutea, larrialdiaren kontra egitean bere lanpostuari esleitutako zeregina beteta.
.Bere lanpostuaren larrialdi egoera baten simulazioan, ezarritako prozeduren arabera esleitu zaion eginkizuna eginez erantzutea, edo hala denean, egoeraren araberako jarduera bilakaera bati jarraiki, larrialdia prozeduretan erregistratuta ez dagoenean.
.Ezarritako mantentze-lanak aplikatzea, industria kimikoan bertan maizen gerta daitezkeen arriskuen aurrean.
8.3. Ekipoak mantentze-lanetarako prestatzea eta lehenengo mailako mantentze-lanak egitea.
.Instalazioko ekipoak prestatzea, garbiketa-eta mantentze-lanak egiteko.
.Aldea mantentze-lanetarako prestatu eta garbitzea, ekipoaren parte garrantzitsuak desmuntatu eta garbituta, produktu kimikoak hustuta, eta lehengaiak eta kutsatzaileak deuseztatuta.
.Ikuskatzailearen jarraibideei, zehazpenei eta lan baimen zuzenei edo garbiketa prozedurei jarraitzea.
.Bere jarduera mantentze-lanetako langileekin edo bere ikuskatzailearekin koordinatzea, mantentze-lanen iraupena zenbatesteko, edozein aldaketa garrantzitsuren berri emanda.
.Mantentze-lanak gauzatu direla egiaztatzea, ekipo edo instalazioen proba egokien bidez, eta dokumentazio edo komunikazio egokia sortzea.
.Lehenengo mailako mantentze-lanak egitea, idatzizko prozedurei jarraiki.
8.4. Sortak prozesatzeko eragiketak gauzatzea, prozesuko ekipoak prestatu eta eramanda, eta ezarritako kalitatea lortuta.
.Prozesuaren kontrolerako behar diren dokumentazio eta prozedura guztiak eskuratzea.
.Produkzioko ekipoak eta materialak prestatzea, ekipoen garbiketa eragiketak gauzatuz eta beharrezko erremintak muntatuz, bai ekipoak bai materialak "produkzioko ordena"n daudela egiaztatuta.
.Prozesuaren zein amaierako produktuen oinarrizko parametroak identifikatu eta kontrolatzea, kontrolatu ezin duen edozein gorabehera ikuskatzaileari jakinarazita.
.Prozesuaren zehaztasun eta datu garrantzitsuak erregistratzea, behar den zehaztasunaz, dokumentu egokietan.
.Sorta osatzea eta biltegiratu beharreko produktua deskargatu/eramatea, soberako materiala bidezko lekuan utzita.
.Kanpaina amaitzean, instalazioa eta ekipoa garbitu/kutsadurarik gabe uztea, garbiketa prozedurei jarraiki, eta probak edo saiakuntzak egitea, edozein hondar kutsadura antzemateko. Beharrezkoa izatekotan, ekipoak desmuntatu eta ekipo guztia biltegiratzeko markatzea.
8.5. Instalazioan materialen fluxuari eustea, garraioa, zamaketa eta hustuketa ezarritako kalitate, kopuru eta denbora baldintzen arabera egiten direla bermatuta.
.Zein material lekualda daitekeen ezartzea, identifikazioa, kopurua eta kalitatea behaketa, saiakuntza edo kalitate kontrolaren bidez egiaztatuta.
.Materialen lekualdaketa prestatzea, babes arropa egokia erabilita, eta materialak posizio zuzenean eta mugitzeko prest daudela, ekipoa segurua dela eta beharrezko puntuan guztiz prest eta kokatuta dagoela egiaztatuta.
.Materialen norakoa prest dagoela, behar besteko edukiera duela eta baldintza egokietan dagoela egiaztatzea.
.Materiala eskuz edo ekipoen bidez lekualdatzea, modu seguruan eta prozeduren arabera, produktu, ontzi eta pisuei buruzko datu garrantzitsu guztiak bilduta, eta datuak erregistratuta eta zehazpenekin erkatuta; desbiderapenak egotekotan, ekintzak gauzatzea edo ikuskatzaileari jakinaraztea, beharrezkoa bada.
.Ekipoa prozeduren arabera gelditzea. Informazioa sistema egokian erregistratzea eta materiala modu irakurterrazean eta zuzenean markatzea.
8.6. Farmazia-produktuak bete eta ontziratzeko lerro bat eramatea, ezarritako kalitatea lortuta eta prozesuko informazioaren zehazpenei jarraituta.
.Produktuak eta egokitze-materialak prestatzea, kopuru egokietan eta beharrezko baldintzetan.
.Ekipoak prestatu eta doitzea, lotu eta eusteko elementuak, besteak beste, prestatu eta doituta, eta hala denean, makinen gailuak eta mekanismoak erregulatuta.
.Produkzioa kontrolatzea, bete eta ontziratzeko sistema erabilita, funtzionamendu-parametroak lan-zehazpenen barnean mantenduta, eta kontrolatu ezin duen edozein gorabehera ikuskatzaileari jakinarazita.
.Prozesuaren zehaztasun eta datu garrantzitsuak erregistratzea, beharrezko zehaztasunaz, dokumentu egokietan.
8.7. Prozesu kimikoko materialak manipulatu/probatzea, ezarritako agindu eta prozedurei jarraiki.
.Materiala jaso eta ematean, jasotzeko eta emateko dokumentuak bat datozela eta produktua identifikatuta/markatuta dagoela egiaztatzea.
.Dokumentazio osoa (prozedurak, saiakuntza-zerrendak,...) aurkitzea eta ekipoa saiakuntzan erabiltzeko prest eta segurtasun baldintzetan dagoela egiaztatzea.
.Lagina prozeduren arabera hartzea, baita hurrengoen arabera ere: lehengaiaren edo produktuaren egoera, ezaugarriak, eta horren gainean egin behar diren saiakuntzak.
.Jaso edo prozesuko saiakuntzak egitea, ezarritako denbora, modu eta segurtasunean.
8.8. Une oro modu arduratsuan jokatzea enpresan.
.Txanda egitea, aurrekoaren informazio erabilgarri guztia eskuratuta eta bera lanpostuan egotetik ondorioztatutako informazio garrantzitsu guztia jakinarazita.
.Jasotzen dituen jarraibideak interpretatu eta arduraz burutzea, eta garatzen duen lanaren ardura hartzea, une bakoitzean pertsona egokiarekin eraginkortasunez komunikatuta.
.Une oro prozedura eta enpresaren barne arauekiko errespetua erakustea.
.Bere jarduerak produkzioko industria-sistema kimikoan dituen ondorioak analizatzea.
.Fabrikazio zuzeneko arauen (GMP) eskakizunak betetzea, aplikagarriak badira, lan praktiko ona erakutsita, zereginak lehentasun-ordenari jarraiki beteta eta bere lana arrazoizko muga denboran amaituta.
.Bere lan aldea ordena-eta garbitasun-maila egokian mantentzea.
2.3. Iraupena, sekuentzia eta ordu-banaketa.
1. Kimika aplikatua 198 6 1.a
2. Prozesu kimikoaren zerbitzu osagarriak 132 4 1.a
3. Prozesu farmazeutikoaren eragiketak 198 6 1.a
4. Farmazia-produktuen
dosifikazioa eta egokitzea 99 3 1.a
5. Antolaketa, segurtasuna eta ingurune kimikoa 132 4 1.a
6. Prozesu kimikoen tresneria eta kontrola 132 4 1.a
7. Lan prestakuntza eta orientazioa 99 3 1.a
8. Lantokiko prestakuntza 410 Lanaldian 2.a
2. ERANSKINA. INSTALAZIO KIMIKOKO PROZESU ERAGIKETEN PRESTAKUNTZA ZIKLOAREN LANBIDE MODULUAK IRAKATSI BEHAR DITUZTEN IRAKASLEEN ESPEZIALITATEAK
LANBIDE MODULUA IRAKASLEEN ESPEZIALITATEA KIDEGOA
1. Kimika aplikatua. Analisia eta Kimika Industriala.. Bigarren Hezkuntzako irakaslea
. Fisika eta Kimika. Bigarren Hezkuntzako irakaslea
2. Prozesu kimikoaren zerbitzu osagarriak. Prozesu eragiketak.. LHko irakasle teknikoa
3. Prozesu farmazeutikoaren eragiketak. Laborategia.. LHko irakasle teknikoa
4. Farmazia-produktuen dosifikazioa eta egokitzea. Laborategia.. LHko irakasle teknikoa.
5. Antolaketa, segurtasuna eta ingurune kimikoa. Prozesu eragiketak. LHko irakasle teknikoa
6. Prozesu kimikoen tresneria eta kontrola. Prozesu eragiketak.. LHko irakasle teknikoa
7. Lan Prestakuntza eta Orientazioa. Lan Prestakuntza eta Orientazioa.. Bigarren Hezkuntzako irakaslea
3. ERANSKINA. IKASKETA HAUETARAKO GUTXIENEZ BEHAR DIREN EREMU ETA INSTALAZIOAK
Apirilaren 30eko 777/1998 Errege Dekretuaren 19. artikuluari jarraikiz, Lanbide Heziketako Farmazia-produktuen Fabrikazio-eragiketen erdi mailako heziketa zikloa emateko gutxieneko prestakuntza eremuak ondoko taulan zehazten dira.
Prestakuntza eremuen azalerak ikasleen kopuruaren arabera murrizten ahalko dira, 2. eta 3. zutabeetako balioak oinarri hartuta.
Analisien laborategia 90 m² 60 m²
Kimika industrialeko tailerra 180 m² 150 m²
Erabilera anitzeko gela 60 m² 40 m²
.Ez da interpretatu behar zehaztu diren prestakuntza eremu diferenteek nahitaez zerrakuraz bereizirik egon behar dutenik.
Iragarkiaren kodea: F0412643