(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

229/1996 FORU DEKRETUA, MAIATZAREN 27KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAREN ESPARRUAN ERAIKUNTZAKO AKABERETAKO TEKNIKARIAREN TITULUARI DAGOKION ERDI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAREN CURRICULUMA EZARTZEN DUENA

BON N.º 146 - 02/12/1996



  XEDAPEN GEHIGARRIAK


  AZKEN XEDAPENAK

  I. ERASKINA

  II. ERASKINA. Eraikuntzako akaberetako prestakuntza zikloaren lanbide moduluetan irakasteko iratxikipena duen irakaslegoaren espezialitateak

  III. ERASKINA. Ikasketa hauetarako gutxienez behar diren leku eta instalazioak


Atariko

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak laugarren artikuluan ezarri zuen Gobernuari dagokiola Estatu osoko gutxieneko ikasketak zehaztea, eta hezkuntza administrazioen eskumena dela beren menpeko lurraldeko curriculuma ezartzea. Halaber, 35. artikuluak zehaztu zuen Gobernuak ezarriko zituela lanbide heziketako ikasketetako tituluak, komunitate autonomoekin hitz egin ondoren.

Maiatzaren 7ko 676/1993 Errege Dekretuaren bitartez (1993-5-22ko "Estatuko Aldizkari Ofiziala"), Nafarroako Gobernuari dagokio eskudun den lurraldean curriculuma ezartzea, lanbide heziketako tituluei eta haiei dagozkien gutxieneko ikasketei buruzko jarraibide orokorrak ezarri ondoren, eta Eraikuntzako Akaberetako teknikariaren titulua eta hari dagozkion gutxieneko ikasketak ezarri zituen abenduaren 17ko 2211/1993 Errege Dekretua argitaratu ondoren (1994ko otsailaren 19ko "Estatuko Aldizkari Ofiziala"), eta kontuan hartuta bai Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoak 47. artikuluan bai eta irakaskuntza ez-unibertsitarioen gaietan Estatuko Administrazioaren eginkizun eta zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzea onesten duen abuztuaren 31ko 1070/1990 Errege Dekretuak xedatu dutena.

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak lanbide heziketaren alorrean berrikuntza sakona egiteari ekin zion, hezkuntza sistemaren eta produkzio sistemaren arteko erlazioak hobetuz eta ikasleek lantokietan presta daitezen bide emanez.

Lanbide heziketaren xedea da ikasleak prestatzea lanbide eremuetan jarduteko, bizitzan zehar gerta dakizkiekeen lan aldaketei egokitzeko behar duten prestakuntza balioanitza emanez. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasle guztiek jasotzen duten lanbide heziketa ere hartzen du barne, baita erdi eta goi mailako berariazko lanbide heziketa ere.

Berariazko lanbide heziketak antolamendu modularreko heziketa ziklo sail bat biltzen ditu, iraupen desberdinetakoak, berariazko lanbide heziketako arlo desberdinek osatuak. Berariazko lanbide heziketak gazteak lan munduan sartzea errazten du, lagungarria da hiritarren etengabeko prestakuntzarako eta produkzio sistemaren koalifikazio eskakizunari erantzuten dio.

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko Lege Organikoaren 4. artikuluari jarraikiz, curriculuma esaten zaio irakaskuntza arautzen duten hezkuntza sistemaren maila, etapa, ziklo, gradu eta mota bakoitzeko xede, eduki, baliabide pedagogiko eta ebaluazio irizpideen multzoari. Horrexegatik eta kontuan hartuta Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Heziketaren eta Arte Plastikoen eta Diseinuaren ikasketen egitura eta antolamenduari buruzko jarraibideak ezartzen dituen otsailaren 13ko 35/1995 Foru Dekretuak (1995-3-10eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) horri dagokionez ezarri zituenak, Foru Dekretu honetan zehaztu dira gaitasun gisa adierazitako xedeak, modulu bakoitzari dagozkion edukiak eta ebaluazio irizpideak.

Lanbide modulu guztien xedeak, alegia, amaierako gaitasun gisa adierazitakoak eta Foru Dekretu honetan zehaztutakoak, curriculumaren gakoa dira. Ikasleen portaera definitzen dute lanbide gaitasunaren oinarrizko aspektuak lortzeko ezinbestekoak diren emaitza ebaluagarri gisa. Oinarrizko aspektu horiek tituludunaren amankomuneko koalifikazioa segurtatzen dute, horixe baita tituluak Estatu osoko lurraldeetan baliagarria izanen delako eta koalifikazioak Europakoen parekoak direlako bermea.

Curriculumaren edukiak amaierako gaitasunak erdiesteko ezinbestekoak dira eta, jeneralean, disziplinarteko izaera dute, tituluekin lotutako lanbide gaitasunaren jatorritik eratorritakoa. Lan munduan gaitasun unitate bakoitzak dituen balioak eta esanahiak, eta lan teknikoaren balioaniztasun funtzional eta teknologikoak ekarri dute curriculumean jakintza teknologikoaren eremu desberdinekin loturiko edukiak sartzea, lanbide eskakizun bakoitzaren azpian diren produkzio prozedurek bilduak.

Amaierako gaitasun bakoitzari dagozkion ebaluazio irizpideek bidea ematen dute amaierako gaitasun hori noraino lortu den egiaztatzeko, eta ebaluazio prozesuaren berariazko jarduerak zehazteko gida eta euskarria dira.

Aipatu heziketa zikloa irakasteko baimena duten ikastetxeek curriculuma garatuko dute, otsailaren 13ko 35/1995 Foru Dekretuaren V. kapituluak ezarri bezala, heziketa zikloa osatzen duten lanbide moduluetako bakoitzaren curriculum proiektuak eta programazio didaktikoak eginez, eta, ebaluazioari doakionez, kontuan hartuz Nafarroako Foru Komunitatean Berariazko Lanbide Heziketa egiten ari den ikaslearen ebaluazio prozesua eta kreditazio akademikoa arautzen duen Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren uztailaren 11ko 426/1995 Foru Aginduak (1995-9-4ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) xedatu zuena.

Eraikuntzako Akaberetako teknikariaren lanbide gaitasunak, gaitasun unitatetan antolatuak, honakoak dira: eraikuntzako akabera lanak antolatzea; jarraiko gainjazki konglomeratuak egitea; zolatu eta alikatatzea; xaflazko gainjazkiak egitea; pinturak eta bernizak ematea; panel aurrefabrikatuak muntatu eta finkatzea; planean segurtasunerako ezarritako bitartekoak egiaztatzea; enpresa txiki edo tailer bati dagozkion administrazio, kudeaketa eta merkaturatze lanak egitea.

Eraikuntzako Akaberetako teknikariaren lanbide tituluak prestakuntza beharrei erantzun nahi die eraikuntzaren arloan, burutzapen eremuetan.

Nagusiki ondoko azpisektoreetan jardun dezakete:

-Eraikuntzan: industri eraikinak, merkataritza eta zerbitzu eraikinak, banakako eraikinak, etxebizitzak eta birgaikuntza.

-Obra zibiletan: aireportuak, errepideak, itsasoko obrak, lurpeko obrak, trenbideak, lineen biderakuntza eta obra bereziak.

-Pintura eta dekorazio lanak egiten diren beste produkzio-arloetan.

Eskuarki, eraikuntza enpresa handi, ertain eta txikietan ihardunen du; noizbehinka, azpikontratari autonomo gisa.

Tituluaren profilean zehaztu eta adierazitako lanbide gaitasunak erantzuna izan nahi du lan teknikoak dituen koalifikazio beharrentzat, eginkizun/azpieginkizun hauek betetzeko: produkzioa/burutzapena, segurtasuna; kalitatea/lagin bilketa eta obrako entseiuak.

Plakaz zein xaflaz jarraiko gainjazkiak egiteko eta aurrefabrikatuak muntatu eta finkatzeko behar diren teknikak eta ezagutza teknologikoak erabili beharko ditu.

Horiei zuzenean loturik daude ondokoak:

-Burutzapen prozesua: mortairuak prestatu, pintura eta bernizak nahasi, gainazalak prestatu, paramentuen gainjazkiak eta akaberak egin, aurrefabrikatuak eta beirateriak muntatu eta finkatu, bitarteko osagarriak eta segurtasunerako bitartekoak instalatzeko behar diren ekipoen multzoa; eta lan horiek egiteko teknikak eta prozedurak.

-Eraikuntza gaiek (aglomeragarriak, agregakinak, gehigarriak, mortairu prestatuak, pinturak, bernizak, txapazko eta xaflazko gainjazkiak, aurrefabrikatuak, beira) dituzten ezaugarri eta propietateen ezagutza, behar bezala erabiltzeko eta obran ezartzeko; halaber, obraren segurtasun planaren ezagutza, beharrezko bitartekoak antolatu eta egiaztatzeko.

Horrenbestez, Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri kontseilariak proposatuta eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko maiatzaren hogeita zazpiko bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua

Foru Dekretu hau, Eraikuntzako Akaberetako teknikariaren tituluarekin lotutako lanbide heziketako ikasketen curriculuma ezartzen duena, Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean aplikatuko da.

2. artikulua

Eraikuntzako Akaberetako heziketa zikloa erdi mailako berariazko lanbide heziketan sartu behar da, eta 2.000 orduko iraupena du.

3. artikulua

Produkzio sistemaren erreferentzia, zikloaren xede orokorra eta lanbide moduluak, haien iraupena, amaierako gaitasunak, ebaluazio irizpideak eta edukiak barne, Foru Dekretu honetako I. eraskinean ezarri dira.

4. artikulua

Eraikuntzako Akaberetako teknikariaren tituluari dagozkion ikasketak ondoko lanbide moduluetan antolatuko dira:

1. Ikastetxeko prestakuntza:

- Eraikuntzako akabera lanen antolaketa.

- Jarraiko gainjazki konglomeratuak.

- Zolak eta alikatatuak.

- Xaflazko gainjazkiak.

- Pinturak eta bernizak.

- Panel aurrefabrikatuak.

- Segurtasuna eraikuntzan.

- Administrazio, kudeaketa eta merkaturatze lanak enpresa txikian.

- Proiektu Integratua.

- Lan prestakuntza eta orientazioa.

2. Lantokietako prestakuntza:

- Lantokiko prestakuntza.

5. artikulua

Urriaren 6ko 1635/1995 Errege Dekretuak ezarritakoari jarraikiz, Foru Dekretu honetako II. eraskinean jarri dira Eraikuntzako Akaberetako teknikariaren lanbide heziketako tituluaren ikasketek osatzen duten curriculumaren lanbide modulu bakoitza irakasteko irakasleek behar dituzten espezialitateak, izan ere, errege dekretu harexetan Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoak atxiki baitzitzaizkien lanbide heziketako berariazko espezialitateei eta haiek garatzen dituzten xedapen guztiei.

6. artikulua

Ikastetxeek beharrezkoa den autonomia pedagogikoa izanen dute ikasketak garatzeko eta haiek ingurune sozioekonomiko, kultural eta profesionalaren ezaugarriei egokitzeko, Foru Dekretu honetan ezarritakoaren esparruan.

Ikastetxeek Eraikuntzako Akaberetako teknikariaren lanbide heziketako tituluari dagozkion ikasketak zehaztu eta garatuko dituzte, nola eta Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuaren esparru orokorrean ikasleen beharrak beteko dituen heziketa zikloaren Curriculum Proiektua eginez.

Aurreko lerroaldean aipatu den Curriculum Proiektua garatzeko, kontuan hartu beharko da Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean Bigarren Hezkuntzako Institutuen Erregelamendu Organikoak horri buruz dioena.

7. artikulua

Eraikuntzako Akaberetako erdi mailako heziketa zikloa irakasten duten ikastetxeetako Departamentuek lanbide moduluetako programazioak eginen dituzte. Programazio horiek ondokoak bildu beharko dituzte, gutxienez: ikastetxearen inguru sozioekonomiko eta kulturalari eta ikasleen ezaugarriei egokitutako lanbide moduluen amaierako gaitasunak, edukien banaketa eta garapenak, izaera orokorreko oinarri metodologikoak, ebaluazio prozesuari buruzko irizpideak eta ikasleek erabiliko dituzten material didaktikoak.

8. artikulua

Eraikuntzako Akaberetako erdi mailako heziketa zikloaren ikasketak ebaluatzeko, kontuan hartuko dira lanbide moduluetan ezarritako amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak, eta heziketa zikloaren helburu orokorrak, Nafarroako Foru Komunitatean Berariazko Lanbide Heziketako ikasleen ebaluazio prozesua eta kreditazio akademikoa arautzen dituen Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren uztailaren 11ko 426/1995 Foru Aginduak ezarri zuenari jarraikiz.

9. artikulua

Eraikuntzako Akaberetako erdi mailako heziketa zikloaren ikasketak egin ahal izanen dituzte Bigarren Hezkuntzako gradudun titulua duten ikasleek.

10. artikulua

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Legearen 32. artikuluak ezarritakoari jarraikiz, modua izanen da Eraikuntzako Akaberetako erdi mailako heziketa zikloan sartu ahal izateko, nahiz eta ezarritako baldintza akademikoak ez bete. Horretarako, ikaslegaiak Gizarte Bermerako Egitarauren bat "gai" kalifikazioarekin gainditua izan beharko du, edo bestela hamazortzi urte eduki beharko ditu, edo zikloa hasten duen urte naturalean betetzeko izan, eta gainera sartzeko proba bat gainditu beharko du erakusteko Eraikuntzako Akaberetako teknikariaren tituluari dagozkion ikasketak aprobetxamendu onez ikasteko ezagupen eta gaitasun nahikoak dituela.

Ikastetxeek Eraikuntzako Akaberetako erdi mailako heziketa zikloan sartzeko proba antolatu eta ebaluatuko dute, Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri Departamentuak ezarriko dituen arauei jarraikiz.

Sartzeko proba osorik egin beharretik salbuetsi ahal izanen dira gizarte bermerako egitarauren batean edo arautu gabeko beste heziketa-ekimenen batean parte hartu eta helburuak lortuak dituzten ikaslegaiak. Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri Departamentuak adieraziko du gizarte bermerako zein egitarau eta zein heziketa-ekimenek emanen duten bidea sarrera-proba osorik egin beharrik ez izateko.

11. artikulua

1/1990 Legearen 35. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Eraikuntzako Akaberetako erdi mailako heziketa zikloari dagozkien ikasketak gainditzen dituzten ikasleek Eraikuntzako Akaberetako teknikariaren titulua jasoko dute.

Aurreko atalean aipatutako titulua erdiesteko beharrezkoa izanen da Eraikuntzako Akaberetako erdi mailako heziketa zikloaren lanbide modulu guztiak gainditzea.

12. artikulua

Honako hauek dira zereginetako lanbide heziketarekin baliokidetu daitezkeen lanbide moduluak:

- Jarraiko gainjazki konglomeratuak.

- Zolak eta alikatatuak.

- Xaflazko gainjazkiak.

- Pinturak eta bernizak.

- Panel aurrefabrikatuak.

- Administrazio, kudeaketa eta merkaturatze lanak enpresa txikian.

13. artikulua

Ondokoak dira laneko praktikarekin korrespondentzia izan dezaketen lanbide moduluak:

- Jarraiko gainjazki konglomeratuak.

- Zolak eta alikatatuak.

- Xaflazko gainjazkiak.

- Pinturak eta bernizak.

- Panel aurrefabrikatuak.

- Lantokiko prestakuntza.

- Lan prestakuntza eta orientazioa.

14. artikulua

Eraikuntzako Akaberetako teknikariaren titulua daukan ikasleak bidea izanen du Batxilergoko ondoko modalitatera pasatzeko:

- Teknologia.

15. artikulua

Ikastetxeei Eraikuntzako Akaberetako teknikariaren lanbide heziketako tituluari dagozkion ikasketak irakasteko baimena emanen zaie, bai ikastetxe pribatuei ikasketak irakasteko baimena emateko prozedura ezarri zuen uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuari, bai araubide orokorreko ikasketa ez-unibertsitarioak irakasten dituzten ikastetxeetako gutxieneko baldintzak ezarri zituen ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretuari bai eta hura garatzen duen edozein xedapeni jarraikiz. Aipatu Errege Dekretuaren 34. artikuluaren arabera, espazio eta instalazioei dagozkien gutxieneko baldintzak Foru Dekretu honetako III. eraskinean heldu direnak dira.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehena

Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri Departamentuak Foru Dekretu honek aipatzen duen curriculuma egokitu ahal izanen du, helduen hezkuntzarako antolamenduaren eta metodologiaren betebeharrei jarraikiz, bai egonezko hezkuntzaren kasuan bai urrutiko hezkuntzaren kasuan. Halaber, curriculuma hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen berezitasunetara moldatu ahal izanen da.

Bigarrena

Foru Dekretu honetako 9. eta 10. artikuluek aipatzen dituzten ikasleez gain, ondotik adieraziko diren egoeretan dauden ikasleek egin ahal izanen dituzte Eraikuntzako Akaberetako erdi mailako heziketa zikloaren ikasketak:

a) Irakaskuntza Ertainen Erreforma Esperimentaleko Batxilergo Orokorreko 1. eta 2. mailak gaindituak dituztenak.

b) Lehen Mailako Lanbide Heziketako teknikari laguntzailearen titulua dutenak.

c) Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko lehen eta bigarren mailak gaindituak dituztenak.

d) Arte Aplikatu eta Arte Lanbideen Eskoletan espezialitate guztietarako maila amankomunak gaindituak dituztenak.

Hori guztia, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak ezarri zituen Berariazko Lanbide Heziketako heziketa zikloak aurretiaz ezartzeari buruzko jarraibideak eman zituen Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren uztailaren 20ko 444/1995 Foru Aginduak xedatutakoari jarraikiz (1995-9-4ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).

AZKEN XEDAPENAK

Lehena

Baimena ematen zaio Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri kontseilariari Foru Dekretu hau burutu eta garatzeko behar diren xedapen guztiak eman ditzan.

Bigarrena

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean osorik argitara eman eta biharamunetik hasita izanen du indarra.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko maiatzaren hogeita zazpian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Javier Otano Cid.-Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri kontseilaria, Pedro Burillo López.

I. ERASKINA

I. ERASKINA

1. Produkzio sistemaren erreferentzia.

1.1. Lanbide profila.

1.1.1. Gaitasun orokorra.

Jarraiko gainjazkiak, plakazko gainjazkiak edota xaflazkoak jartzeko eta panel aurrefabrikatuak muntatu eta finkatzeko obretan lanak antolatu eta burutzea, ezarrita dauden segurtasun eta kalitate baldintzetan, eta obraren segurtasunerako bitartekoak egiaztatu eta atontzea.

1.1.2. Lanbide gaitasunak.

-Eraikuntzako akabera lanei eta hauen kontrolari loturik dagoen informazioa eta, oro har, hizkera sinbolikoa ulertu eta interpretatzea.

-Jarraiko gainjazkiak, plakazko gainjazkiak edo/eta xaflazkoak jartzeko eta panel aurrefabrikatuak muntatu eta finkatzeko lanak eta bitarteko osagarriak antolatzea eta lan horietan jardutea. Lanak banatu eta kontrolatzea, ekoizpenaren datuak jasotzea eta lanean gertatzen diren gorabehera edo anomalien berri ematea.

-Jarraiko gainjazkiak ezartzeko eragiketak burutzea; horretarako erremintak, ekipoak eta materialak prestatu eta mantentzea, behar adinako segurtasun neurriak jartzea, eta ezarrita dagoen kalitate-maila lortzea.

-Zolatze eta alikatatze eragiketak burutzea; horretarako erremintak, ekipoak eta materialak prestatu eta mantentzea, behar adinako segurtasun neurriak jartzea eta ezarrita dagoen kalitate-maila lortzea.

-Xaflazko gainjazkiak jartzea; horretarako erremintak, ekipoak eta materialak prestatu eta mantentzea, behar adinako segurtasun neurriak jartzea eta ezarrita dagoen kalitate-maila lortzea.

-Pintatze eta bernizatze eragiketak burutzea; horretarako erremintak, ekipoak eta materialak prestatu eta mantentzea, behar adinako segurtasun neurriak jartzea eta ezarrita dagoen kalitate-maila lortzea.

-Panel aurrefabrikatuak muntatu eta finkatzeko eragiketak burutzea; horretarako erremintak, ekipoak eta materialak prestatu eta mantentzea, behar adinako segurtasun neurriak jartzea eta ezarrita dagoen kalitate- maila lortzea.

-Bitarteko osagarriak eta segurtasunekoak muntatu eta desmuntatzea eta behar bezala instalaturik daudela egiaztatzea.

-Eraikuntzako enpresa edo tailer txikia administratu, kudeatu eta bertako produktuak merkaturatzea, legez dituen betebeharrak ezagutzen eta betetzen dituela.

-Bera partaide den produkzio-prozesuaren faseen ikuspegi orokor eta koordinatua edukitzea.

-Lan-egoera berrietara moldatzea, lanbideko tekniken aldakuntzek horretara behartuz gero.

-Lantaldeko kideekin harreman onak edukitzea. Taldeak esleiturik dituen helburuak lortzen ahalegintzea, taldekideen lana aintzatestea, guztien zereginen antolaketa eta garapenean ekimenez parte hartzea, eragozpenak gainditzen laguntzea eta lankide zein menpekoen iritziak begirunez hartzea.

-Lanean diharduela lankideekin komunikazio erraza edukitzea, batez ere lantaldekoen arteko koordinazio estua behar duten lanetan. Aginduak eta informazioa ulertarazi behar dizkie, jarraipideak argi eta bizkor azaldu, eta zereginen batean arazoak sortzen direnean laguntza eskatu behar die adituak diren taldekideei.

-Beste hainbat eginkizun, askotariko teknika edo/eta funtzioak barne hartzen dituztenak, bere kabuz betetzea, lanbideko teknikak erabiliz eta ezarrita dauden metodoei loturik.

-Arazoak konpontzea eta bakarkako erabakiak hartzea, bere gaitasunen eremuan ezarrita dauden arauak edo aurrekariak kontuan hartuta. Erabaki horiek diru edo segurtasunaren aldetik garrantzizko ondoreak izango dituztela uste izanez gero, kontsultatu egin behar ditu.

Erantzukizuna eta autonomia.

Eraikuntzako akaberetako teknikaria bere koalifikazio- maila bera duen lantalderen batean sartuko da ziur aski (igeltsaritza obretako teknikariak) edo bestela soldatzaile, pintore etab.ek osaturiko ekiporen batean. Dena dela, teknologia anitzetarako gaitasuna eta prestakuntza duenez gero, horrelako lanen koordinazio edo zuzendaritzan jardun ahal izango du, maila ertaineko arduradun baten zuzendaritzapean, eta berau, berriz, burutzapenaren arduradunaren (obra zuzendariaren) menpean arituko da. Beraz, teknikaria organikoki bion menpe arituko da.

Teknikari honek autonomia dauka ondorengo funtzio edo jarduerak egiteko:

Bitarteko osagarri normalizatuak antolatu eta instalatzea. Planean segurtasuna zaintzeko ezarritako bitartekoak antolatu eta egiaztatzea. Egitarauan ezarritako lanak burutzea, obraren planoen arabera. Lanari buruzko gaztiguak idaztea. Tresnak prestatu eta mantentzea eta lansaio amaierako lanak egitea.

Laguntza jaso dezake ondorengoak egiteko:

Obrak burutzeko metodoak zehaztea. Agiri grafikoak interpretatzea. Kalitate-kontroletarako laginak biltzea. Ekipo eta instalazioak prestatzea. Agiri grafikoetan azaltzen ez diren gorabehera edo xehetasunak ebaztea.

Laguntza jaso behar du ondorengoak egiteko:

Zuinketak egiaztatzea. Bitarteko osagarri bereziak antolatu eta instalatzea. Segurtasun neurriak ikuskatzea. Kalitate-maila ikuskatzea. Obra-tailerrak kokatu eta antolatzea. Prozesuen hurrenkera eta epeak ezartzea.

1.1.3. Gaitasun unitateak.

1. Eraikuntzako akabera lanak antolatzea.

2. Jarraiko gainjazki konglomeratuak egitea.

3. Zolatzea eta alikatatzea.

4. Xaflazko gainjazkiak egitea.

5. Pintura eta bernizak ematea.

6. Panel aurrefabrikatuak muntatu eta finkatzea.

7. Planean ezarritako segurtasun bitartekoak egiaztatzea.

8. Enpresa edo tailer txiki baten administrazio, kudeaketa eta merkaturatze lanak egitea.

1.1.4. Lanbide eremuak eta errealizazioak.

1. gaitasun unitatea: eraikuntzako akabera lanak antolatzea.

a) Errealizazioak eta errealizazio irizpideak.

1.1. Bere ardurapeko obrak egokiro zuinkatzea eta egunero egin beharreko lanak zuinketen arabera zehaztea.

-Zuinketarako erabiltzen diren euskarriak behar bezala finkatuta daude eta lan egiteko edo materialak biltzeko guneetatik behar besteko distantziara jarri dira obrako langile eta makinen joan-etorri, maniobra eta lanak eragotz ez ditzaten.

-Zuinketaren emaitza diren ohar grafikoak argiak, irakurterrazak eta iraunkorrak dira.

-Zuinketan planoko neurri berak erabili dira, eskatzen den adinako doitasunez.

-Zuinketa osagarriak beti ere zuinketa nagusiaren arabera egiten dira, ahalik eta oker gutxien egiteko.

1.2. Lanlekuak atontzea eta beroriek zein materialen bilguneak non kokatu behar diren zehaztea, obraren segurtasun planaren arabera, eta lanak ahalik eta erosoen eta joan-etorri laburrenak eginez burutu ahal izateko moduan.

-Lanetako seinaleak ondo finkaturik daude, garbi ikusten dira baita gauez ere, arriskupeko inguru osoa mugatzen dute eta behar beste denbora iraun dezakete eraginkortasunik galdu gabe.

-Hesia obrak hasi baino lehenago jarri da, ezarritako garaian. Zehaztu diren ezaugarriak ditu, orube osoa inguratzen du eta eskatzen den gutxieneko altuera badu. Obrako langileek eta makinek sarrera bana dute.

-Obra inguruko instalazio guztiak sumatu, seinaleztatu eta mugatu dira, eta horietakoren bat desbideratu edo deuseztatu beharra izan denean sasoi eta era egokietan egin da.

-Lurzati eta eraikuntza mugakideak egokiro euskarritu, apeatu edo egonkortu dira.

-Taldea babesteko neurriak, sareak eta hegalak, adibidez, lanei ekin baino behar beste denbora lehenago jarri dira, ez dituzte lanak eragozten eta obraren segurtasun planaren zehaztapenak betetzen dituzte.

-Lanlekuak nahikoa argiztaturik eta aireztaturik daude eta inguruetan materialen bilguneak dituzte, egokiak, seguruak eta hornitzeko errazak.

-Bitarteko osagarriak, hala nola, aldamioak, plataformak, eskailerak eta jasogailuak, behar bezala instalatu dira eta erabiltzeko prestatu dira.

-Obrarako behin-behineko instalazioak segurtasun planean zehaztutako garaian eta moduan antolatu dira eta hala mantentzen dira.

-Atontze lanak egiteko beharra edo beste premiaren bat sortzen denean garaiz jakinarazten da, arazoa ikuskatu, ebatzi edota manuzko lizentzia eta baimenak eskuratu ahal izan daitezen.

1.3. Obraren garrantziaren arabera, produkzioa moldatzea, finkatzea edo aldaraztea. Lanen erritmoa eta materialen bilketa obra osoaren erritmoari egokitzea.

-Ekipo eta taldeen ezaugarriak zuzen aukeratu dira nahi den etekina lortzeko.

-Epe laburrerako plangintzan kontuan hartu dira lan bakoitzaren parametro bereziak (nahitaez geldialdia eta ikuskapena egin beharreko uneak, itxaronaldiak, fraguatze eta lehortze denborak, juntagintza), baita ekipoak, taldeak eta beharrezko bitartekoak ere; baliabideen erabilera hobetu eta itxaronaldiak laburtu egin dira.

-Lanen aurrerabidean oztopoak sortzen direnean zentzuzko irtenbideak bilatuz edo/eta baliabideak trukatuz gainditzen dira.

-Hornigairik falta ez dadin neurriak hartu dira eta materialen bilketa kontrolatu egin da.

1.4. Akabera lanetan ari diren taldeei egunero lanak banatzea, egin beharreko lanaren xehetasunak azaltzea eta lanak dituen arriskuen eta babes neurrien berri ematea.

-Lantaldeak egokiro banatu dira lanlekuetan, eta behar dituzten bitarteko eta materialak gainbegiratu egin dira.

-Lanen plangintzan zehaztu diren produkzio beharrizanen arabera lantalde handiagoak edo txikiagoak osatu dira.

-Lanerako aginduak "in situ", argiro eta labur azaldu dira. Zehatz adierazi da zein metodo erabili, prozedura egokiak zeintzuk diren eta nolako eta zenbaterainoko produkzioa lortu nahi den, obraren planoak eta xehekapen planoak erakutsiz.

-Egin beharreko lanak obraren segurtasun planaren arabera zein arrisku dituen begiratu da, bestelako arriskuak ere kontuan hartu dira eta langileei era egokian jakinarazi zaizkie.

1.5. Akabera lanetan ari diren taldeen ekoizpena egunero kontrolatzea, lanari buruzko gaztiguen laburpenak egitea, lortutako etekina espero zenarekin alderatzea, eta obraren plangintzaren jarraipenaren arduradunari guztiaren berri ematea.

-Obran ari diren ekipoen benetako errendimendua behar bezain sarri kontrolatu da eta beharrezkoa izan denean produkzioa aurrez ezarritako mailari egokitu zaio.

-Lanari buruzko gaztiguen laburpenetan behar beste informazio jaso da ondorengoak ezagutarazteko: zeintzuk ekipo erabili diren, zein obra-unitateri ekin zaion, zein zati burutu den eta aurrez ezarritako produkzioa zein den.

-Obraren burutzapenean desbideraketaren bat gertatu denean egokiro jakinarazi zaio plangintzaren jarraipenaren arduradunari, zergatik gertatu bide den adierazi zaio eta zentzuzko konponbideak proposatu zaizkio.

-Egoki izan denean, obra burutzeko ordezko sistemak proposatu dira, baliabideen erabilera eta horrenbestez ekoizpena hobetu ahal izateko. Behar ziren prozedura eta bitartekoen berri eman da eta kostuen lehen azterketa aurkeztu da.

-Lansaio hasierako eta amaierako zereginak gainbegiratu egin dira. Gorabeherak jakinarazteko eta materialak, ekipoak edo ordezko piezak eskatzeko gaztiguak bildu dira tramita daitezen.

-Erremateak non egin behar diren begiratu da, haien ardura duten taldeei jakinarazi zaie egin ditzaten, eta haien jarraipena eta kontrola egin da.

1.6. Obrako entseiuak egiten laguntzea eta materialen laginak bildu eta zaintzea kalitate planean zehaztutako eran.

-Lagin edo probetak zehazturik edo/eta normalizaturik dauden prozeduren bidez bildu, behar bezala identifikatu eta biltegiratu dira eta kontrolatu behar dituztenei eman zaizkie, laginketa planetan ezarritakoa betez.

-Obra-entseiuen eta zama-proben emaitzak behar bezala jakinarazi dira eta behar izan denean lanak badaezpada etenarazi edo partidak atzera bota dira.

-Jaso diren produktu edo materialen homologazio-zigiluek obraren kalitate planean ezarritako zehaztapenak betetzen dituztela egiaztatu da, zigiluak artxibatu egin dira eta burutzapenaren arduradunari helarazi zaizkio. Zehaztapen horiek betetzen ez zituzten partidak atzera bota dira.

1.7. Azpikontratatu beharreko lanak egokiro baloratzea, proiektuaren zehaztapenen arabera, eta beharrezko obra-neurketak egitea.

-Obra-unitateen multzoak egin beharreko lan guztiak biltzen ditu.

-Obra-unitateak kapituluka antolatu dira, argi eta labur azaldu dira, neurketarako irizpide egokia ezarri zaie eta bat datoz zehaztapenekin.

-Planoetan edo obran bertan egindako neurketak argiro azaldu dira horretarako egin den agirian, neurtu diren unitateetan kokatu dira eta elkarrekin aldera daitezke.

-Prezio xehekatuak bat datoz ezarrita dauden etekinekin eta neurtu den obra-unitateari buruzko zehaztapenekin.

-Obraren kapituluetan eta kapituluen laburpen-koadroan guztirako zenbatekoak egokiro jarri dira.

b) Lanbide eremua.

Produkziorako bitartekoak: zuinketak egiteko gaiak, erremintak eta tresna errazak; obra-entseiuak eta zama- probak egiteko aparatu sinpleak; taldea eta norbanakoak babesteko bitartekoak; bitarteko osagarriak; behin-behineko instalazioak; obra-tailerrak; makina eta erreminta bereziak.

Tarteko materialak eta produktuak: obraren zuinketak; lanlekuak atontzea; epe laburrerako plangintza.

Lanaren emaitza nagusiak: lana eta baliabideak banatzea; ekoizpena kontrolatzea; azpikontratatu behar diren lanak baloratzea; aldikako txostenak egitea; erremateak antolatzea.

Prozesuak, metodoak eta prozedurak: zuinketarako prozedurak; materialak jasotzeko arauak; obra-entseiuak eta zama-probak egiteko arauak; proiektuen interpretazioa; mortairuen dosifikazioa; nahasketak.

Informazioa, ezaugarriak, mota eta euskarria: obraren planoak; obraren plangintza; obraren segurtasun plana; obraren kalitate plana.

2. gaitasun unitatea: jarraiko gainjazki konglomeratuak egitea.

a) Errealizazioak eta errealizazio irizpideak.

2.1. Erreminta, ekipo, material eta bitarteko osagarriak prestatu eta mantentzea, segurtasunerako behar diren neurriak eta bitartekoak jartzea eta lansaio amaierako lanak egitea.

-Ahozko edo idatzizko aginduak eta agiri grafikoak zuzen ulertu dira eta lanari buruzko gaztiguak argi eta labur idatzi dira.

-Erremintak, materialak eta bitarteko osagarriak egokiak dira eta lana bukatutakoan behar bezala bildu eta biltegiratzen dira.

-Segurtasun planean ezarritako segurtasun neurri berberak jarri dira.

-Norbanako eta taldeen segurtasunari buruzko arauak bete dira, lanlekutik arriskuak baztertu dira eta jarduera beste lanbideetakoekin elkarlanean egin da haien zereginak oztopatu gabe.

2.2. Gainazalak prestatzea, estalkiari eutsiko diotela ziurtatzeko moduan eta segurtasun baldintza egokietan.

-Euskarriaren gainazala behar bezala busti eta garbitu da.

-Akatsak konpondu egin dira eta gainazala leun eta gorabeherarik gabe utzi da.

-Jarraiko gainjazkia gainazalari itsasten laguntzen duten sare metalikoak eta antzeko elementuak erabili direnean, ondo teilakatu dira eta euskarrian finkatu dira.

-Euskarriak behar bezala ezarri eta galgatu dira.

-Gainjazkiari eusten dioten uztai eta gakoak ondo sarturik daude.

-Segurtasun neurri egokiak identifikatu eta jarri dira.

2.3. Arauei jarraikiz mortairuak egitea, gainazalak zarpeatu, luzitu, jantzi edo entokatzeko baldintza egokiak dituztenak.

-Erabili behar den adina mortairu besterik ez da oratu.

-Mortairua erabiltzeko unean oratu da.

-Oratzeko urak zehazturik dagoen tenperatura du.

-Mortairuak zehazturiko dosiak eta plastizitatea ditu.

2.4. Mortairua ematea eta zehazturik dagoen bezalako gainjazkia lortzea, eskatutako kalitatea eta segurtasun baldintzak dituena.

-Mortairua emateko erabili den prozedura euskarri eta mortairu motari dagokiona da.

-Zuloak mota bereko mortairuz bete dira.

-Berdingidak jarri behar izan direnean behar adina jarri da, haien artean zehazturiko tarteak utzi dira, eta gainjazkia eskatzen den bezain leuna izatea ziurtatu dute.

-Lana burututakoan gainjazkiak zehazturik dagoen lodiera du eta eskatzen den bezain leuna da.

-Segurtasun neurri egokiak identifikatu eta jarri dira.

2.5. Gainjazkiaren gainazalaren akabera zehaztapenen arabera eta segurtasun baldintza egokietan egitea.

-Egituraren juntak bere horretan utzi dira.

-Gainjazkiaren ezaugarriei eta motari dagozkien sistemak eta tresnak erabili dira akabera egiteko.

-Segurtasun neurri egokiak identifikatu eta jarri dira.

b) Lanbide eremua.

Produkziorako bitartekoak: Jaurtigailua, konpresorea eta nahasgailua; paleta, paletina, talotxa eta palotea; erregelak, nibelak, sumilak eta astingailuak; bitarteko osagarriak, adibidez, aldamio normalizatuak; norbanakoak babesteko bitartekoak, hala nola, mozorroak, segurtasun- uhala, kaskoa eta betaurrekoak; taldea babesteko bitartekoak, hala nola, eskailerak, sareak eta begi- babesak.

Tarteko materialak eta produktuak: igeltsua, zementua, karea, hondarra, legarra, eskaiola, ura eta sare metalikoa, erretxina sintetikoak; mortairuak eta oreak.

Lanaren emaitza nagusiak: produktuak edo/eta zerbitzuak: zementu-mortairuz, kare-mortairuz edo mortairu mistoz egindako zarpeatuak; igeltsu-mortairuzko entokatuak eta luzituak; zementu, kare edo erretxina sintetikodun mortairuz egindako entokatuak.

Prozesuak, metodoak eta prozedurak: zuinketa egitea, materialak bildu eta prestatzea, mortairua gertatzea.

Informazioa: ezaugarriak, mota eta euskarriak: agiri grafikoak; lanari eta gorabeherei buruzko gaztiguak.

3. gaitasun unitatea: Zolatzea eta alikatatzea.

a) Errealizazioak eta errealizazio irizpideak.

3.1. Erremintak, ekipoak, materialak eta bitarteko osagarriak gertutzea eta mantentzea, segurtasunerako behar diren neurriak eta bitartekoak jartzea eta lansaio amaierako lanak egitea.

-Ahozko edo idatzizko aginduak eta agiri grafikoak zuzen ulertu dira eta lanari buruzko gaztiguak argi eta labur idatzi dira.

-Erremintak, materialak eta bitarteko osagarriak egokiak dira eta lana amaitutakoan behar bezala bildu eta biltegiratzen dira.

-Segurtasun planean ezarritako segurtasun neurri berberak jarri dira.

-Norbanako eta taldeentzako segurtasun arauak bete egin dira, lan eremutik arriskuak baztertu dira eta jarduera beste lanbideetakoekin elkarlanean egin da haien zereginak oztopatu gabe.

3.2. Euskarria prestatzea, garbituz, berdinduz eta leunduz, segurtasun baldintza egokietan.

-Paramentuan ez dago koiperik, oliorik ez hautsik.

-Mortairuaren edo geruza nibelatzailearen osagaiak zuzen dosifikatu dira.

-Paramentua arautegian eskatzen den bezain leuna eta horizontala da.

-Paramentu bertikalak galgaturik daude.

-Paramentuak ez du gainditzen arauetan onartzen den gehieneko hezetasuna.

-Segurtasun neurri egokiak identifikatu eta jarri dira.

3.3. Atxikipen materiala prestatzea, zehaztapenen arabera eta segurtasun baldintza egokietan.

-Atxikipen materialaren osagaiak arautegiarekin bat etorriz aukeratu dira.

-Atxikipen materialen osagaiak manuzko dosietan nahastu dira.

-Atxikipen materiala, beronen ezaugarriak kontuan harturik, erabili baino behar beste denbora lehenago fabrikatu da.

-Mortairuak gainjazki motari dagokion trinkotasuna du.

-Segurtasun neurri egokiak identifikatu eta jarri dira.

3.4. Paramentu horizontalei piezaz edo xaflaz osaturiko gainjazkia jartzea segurtasun baldintza egokietan.

-Mortairuzko atxikipen geruzak zehazturik dagoen lodiera du.

-Gainjazkia leundu edo nibelatzen duen geruzaren leuntasunak eta maldak ez dute gainditzen zehazturik dagoen tolerantzia.

-Gainjazkia jarritakoan, bertan ez dago goraunerik ez poltsarik.

-Juntak paraleloak dira eta haien artean zehazturik dauden tarteak utzi dira.

-Segurtasun neurri egokiak identifikatu eta jarri dira.

3.5. Paramentu bertikalei piezaz osaturiko gainjazkia jartzea segurtasun baldintza egokietan.

-Alikatatua zoladuraren maila gorenetik hasita eta hura jarri aurretik egin da.

-Atxikipen mortairua egokiro zabaldu da piezaren gainean, zehazturik dagoen lodierako geruza lortu arte.

-Alikatatuaren leuntasuna arauetan adierazitako tolerantzia-tartearen barruan dago.

-Juntak paraleloak dira eta haien artean zehazturik dauden tarteak utzi dira.

-Piezetan egindako ebakidura eta zuloak makina bereziez egin dira eta zehazturik dauden izariak dituzte.

-Segurtasun neurri egokiak identifikatu eta jarri dira.

3.6. Gainjazkiaren akabera eragiketak burutzea, piezak elkarri ondo josita eta itxura egokian uzteko, segurtasun baldintzetan.

-Karesneak Gainjazkiaren ezaugarriei dagokien loditasuna du.

-Junteatzeko materialek gainjazki jariakorraren antzeko ezaugarriak dituzte eta junteatuek lodiera egokia dute.

-Juntetako bizarrak kendu dira eta askatutako juntak berriro josi dira.

-Juntestalkiak osorik eta gainjazkiaren ezaugarriei dagokien eran finkatu dira.

-Gainjazkia zehaztapenetan ezarritako eran trinkotu da.

-Segurtasun neurri egokiak identifikatu eta jarri dira.

b) Lanbide gaitasuna.

Produkziorako eta informazioa erabiltzeko bitartekoak: daratulua, ebakigailua, konpresorea, jaurtigailua, hormigoi makina eta astingailua; paleta, paletina, erregela, nibela eta igeltsarien eskuaira; beruna eta zinta metrikoa; bitarteko osagarriak, adibidez, aldamio normalizatuak; norbanakoak babesteko bitartekoak, hala nola, mozorroak, betaurrekoak eta kaskoa; taldea babesteko bitartekoak, hala nola, eskailerak.

Tarteko materialak eta produktuak: zementua, karea, ibaiko hondarra eta buztin-hondarra; azuleiuak, harri naturalezko plakak, baldosak, zementu hidraulikozko errodapiak eta mailak, harri artifiziala, zeramika eta gresa; mortairua; hormigoia.

Lanaren emaitza nagusiak: produktuak edo/eta zerbitzuak: alikatatuak; txapaztatuak; baldosadurak; zoladura industrialak.

Prozesuak, metodoak eta prozedurak: zuinketa egitea, materialak bildu eta prestatzea, atxikipen mortairua prestatzea.

Informazioa: ezaugarriak, mota eta euskarriak: agiri grafikoak; lanari eta gorabeherei buruzko gaztiguak.

4. gaitasun unitatea: Xaflazko gainjazkiak egitea.

a) Errealizazioak eta errealizazio irizpideak.

4.1. Erremintak, ekipoak, materialak eta bitarteko osagarriak prestatzea eta mantentzea, segurtasunerako behar diren neurriak eta bitartekoak jartzea eta lansaio amaierako lanak egitea.

-Ahozko edo idatzizko aginduak eta agiri grafikoak zuzen ulertu dira eta lanari buruzko gaztiguak argi eta labur idatzi dira.

-Erremintak, materialak eta bitarteko osagarriak egokiak dira eta lana amaitutakoan behar bezala bildu eta biltegiratzen dira.

-Segurtasun planean ezarritako segurtasun neurri berberak jarri dira.

-Norbanako eta taldeentzako segurtasun arauak bete dira, lan eremutik arriskuak baztertu dira eta jarduera beste lanbideetakoekin elkarlanean egin da haien zereginak oztopatu gabe.

4.2. Euskarria berritzea, lehengo gainjazkia behar bezala kendu ondoren, segurtasun baldintza egokietan.

-Lehen egon den akabera motarako prozedura egokia aukeratu da.

-Lehengo akaberaren hondakin guzti-guztiak kendu dira.

-Euskarriaren ezaugarriak ez dira aldatu.

-Eragiketan ez dira narriatu inguruko elementuak.

-Segurtasun neurri egokiak identifikatu eta jarri dira.

4.3. Euskarria prestatzea, berau inprimatuz, berdinduz edo gainjazkiaren oinarri izango den egitura osagarria finkatuz, segurtasun baldintza egokietan.

-Ezarri behar den gainjazkiaren ezaugarrietarako prozedura egokia aukeratu da.

-Prestatu den euskarriak ez du gorabeherarik, hezetasunik, ezta gainjazkia ezartzerakoan eragozpenak edo hutsak eragingo lituzkeen bestelako akatsik ere.

-Eragiketan ez dira narriatu inguruko elementuak.

-Paramentuak trinkotasun egokia du.

-Segurtasun neurri egokiak identifikatu eta jarri dira.

4.4. Estali behar diren paramentuak zuinkatzea eta plakak, plantxak edo estalki-zerrendak ebakitzea.

-Gainjazkiaren apaingarri diren zerrendak edo marrazkiak kontuan hartu dira, piezak paramentuaren gainean ondo kokatzeko.

-Aireztabideak eta materiala prestatzeko igarobideak antolatu dira.

4.5. Gainjazkia euskarriaren gainean zabaltzea, behar bezala finkatzea eta eskatzen den adinako kalitatea duen akabera ematea, segurtasun baldintza egokietan.

-Piezen arteko juntak zehazturik dagoen eran antolatu dira.

-Lana bukatutakoan gainjazkiak ez dauka urradurarik, tolesdurarik ez poltsarik.

-Piezetako zerrendak eta marrazkiak ondo uztartu dira.

-Segurtasun neurri egokiak identifikatu eta jarri dira.

b) Lanbide gaitasuna.

Ekoizpideak eta informazioa erabiltzeko bitartekoak: paleta, paletina, palotea, arrasketa, espatula eta zinta metrikoa; erregelak, eskubila; estalki malguetarako eta estalki arinetarako ebakigailua; bitarteko osagarriak, adibidez, aldamio normalizatuak; norbanakoak babesteko bitartekoak, hala nola, mozorroak, kaskoa, betaurrekoak eta eskularruak; taldea babesteko bitartekoak, hala nola, eskailerak eta babes-listoiak.

Tarteko materialak eta produktuak: itsasgarria, garbi daitekeen papera edo binilozko papera, mikrozura, mikrokortxoa, plastiko malgua, kortxozko plantxak, aluminiozko eta PVCzko profilak, PVCzko, aluminio edo altzairuzko plaka zurrunak, ehunak eta moketak, muletoia eta grapa-estalkia.

Lanaren emaitza nagusiak: produktuak edota zerbitzuak: paper, plastiko, mikrozur edo mikrokortxozko gainjazki malguak; kortxozko plantxa zurrunez, oholez, altzairu herdoilgaitzezko edo PVCzko taulaz eta metalezko edo plastikozko profilez egindako gainjazki arinak; ehunezko edo moketa natural, artifizial zein sintetikozko gainjazkiak.

Prozesuak, metodoak eta prozedurak: zuinketa egitea, materialak bildu eta prestatzea.

Informazioa: ezaugarriak, mota eta euskarriak: agiri grafikoak; lanari eta gorabeherei buruzko gaztiguak.

5. gaitasun unitatea: pinturak eta bernizak ematea.

a) Errealizazioak eta errealizazio irizpideak.

5.1. Erremintak, ekipoak, materialak eta bitarteko osagarriak prestatzea eta mantentzea, segurtasunerako behar diren neurriak eta bitartekoak jartzea eta lansaio amaierako lanak egitea.

-Ahozko edo idatzizko aginduak eta agiri grafikoak zuzen ulertu dira eta lanari buruzko gaztiguak argi eta labur idatzi dira.

-Erremintak, materialak eta bitarteko osagarriak egokiak dira eta lana amaitutakoan behar bezala bildu eta biltegiratzen dira.

-Segurtasun planean ezarritako segurtasun neurri berberak jarri dira.

-Norbanako eta taldeentzako segurtasun arauak bete egin dira, lan eremutik arriskuak baztertu dira eta jarduera beste lanbideetakoekin elkarlanean egin da haien zereginak oztopatu gabe.

5.2. Euskarria berritzea, lehengo gainjazkia behar bezala kendu ondoren, segurtasun baldintza egokietan.

-Lehen egon den akabera motarako prozedura egokia aukeratu da.

-Lehengo akaberaren hondakin guzti-guztiak kendu dira.

-Euskarriaren ezaugarriak ez dira aldatu.

-Eragiketan ez dira narriatu inguruko elementuak.

-Segurtasun neurri egokiak identifikatu eta jarri dira.

5.3. Euskarriaren gainazala prestatzea, orbanak, efloreszentziak eta poroak kenduz, zehazturik dagoen ehundura emanez eta behar bezala inprimatuz, segurtasun baldintza egokietan.

-Euskarriaren ezaugarrietarako prozedura egokia aukeratu da.

-Bai lizun edo herdoil orbanak bai gatzezko efloreszentziak erabat ezabatu dira eta gainazala garbi- garbi eta batere koiperik gabe dago.

-Euskarriaren ezaugarrien arabera, gainazala inprimatu eta zigilatu egin da, azpiko pintura-geruza eman zaio edo zuloak plastez bete ondoren lixatu egin da.

-Euskarriari eman zaion ehundura bat dator zehazturik dagoenarekin eta era batekoa eta egonkorra da.

-Eragiketan ez dira narriatu inguruko elementuak.

-Segurtasun neurri egokiak identifikatu eta jarri dira.

5.4. Pintura edo/eta bernizaren osagaiak nahastea, zehazturik dauden kolorea, erresistentzia eta loditasuna lortu arte.

-Nahasi behar diren osagaiak egokiak eta bateragarriak dira.

-Osagaiak zehazturik dauden dosietan nahasi dira.

-Nahastura homogeneoa ziurtatzen duen nahasketa egin da.

-Behar beste denbora eman da pintura eta bernizak nahasten eta erabiltzen.

5.5. Euskarriari pintura edo berniza ematea eta gainazalari zehazturik dagoen akabera ematea, eskatzen den adinako kalitatearekin eta segurtasun baldintza egokietan.

-Zehazturik dagoen kolorea erabili da.

-Gainazal burutuan ez dago zartadurarik, arrakalarik, lerradurarik ez poltsarik.

-Gainazala era batekoa eta homogeneoa da.

-Pintura edo berniza ematean ez dira narriatu inguruko elementuak.

-Segurtasun neurri egokiak identifikatu eta jarri dira.

b) Lanbide gaitasuna.

Produkziorako eta informazioa erabiltzeko bitartekoak: ore-jaurtigailua, pistola, konpresorea eta nahasgailua; eskubilak, brotxak, arrabolak, pintzelak, margozapiak, paleta eta palotea; erregela eta zinta metrikoa; bitarteko osagarriak, hala nola aldamio normalizatuak; norbanakoak babesteko bitartekoak, hala nola, mozorroa, kaskoa, betaurrekoak eta eskularruak; taldea babesteko bitartekoak, hala nola, aireztagailuak, eskailerak eta babes-listoiak.

Tarteko materialak eta produktuak: ura, disolbatzailea eta desugertzailea; pinturak, esmalteak, lakak eta bernizak; metala eta zura inprimatzeko gaia; igeltsua eta zementua inprimatu eta zigilatzeko gaia.

Lanaren emaitza nagusiak: produktuak edo/eta zerbitzuak: pinturazko gainjazkiak; bernizezko gainjazkiak; lakazko gainjazkiak.

Prozesuak, metodoak eta prozedurak: materialak bildu eta prestatzea.

Informazioa: ezaugarriak, mota eta euskarriak: agiri grafikoak; lanari eta gorabeherei buruzko gaztiguak.

6. gaitasun unitatea: Panel aurrefabrikatuak muntatu eta finkatzea.

a) Errealizazioak eta errealizazio irizpideak.

6.1. Erremintak, ekipoak, materialak eta bitarteko osagarriak prestatu eta mantentzea, segurtasunerako behar diren neurriak eta bitartekoak jartzea eta lansaio amaierako lanak egitea.

-Ahozko edo idatzizko aginduak eta agiri grafikoak zuzen ulertu dira eta lanari buruzko gaztiguak argi eta labur idatzi dira.

-Erremintak, materialak eta bitarteko osagarriak egokiak dira eta lana amaitutakoan behar bezala bildu eta biltegiratzen dira.

-Segurtasun planean ezarritako segurtasun neurri berberak jarri dira.

-Norbanako eta taldeentzako segurtasun arauak bete egin dira, lan eremutik arriskuak baztertu dira eta jarduera beste lanbideetakoekin elkarlanean egin da haien zereginak oztopatu gabe.

6.2. Atal aurrefabrikatuak muntatzea, panelak josiz eta finkatuz, segurtasun baldintza egokietan.

-Zuinketa, neurriei eta igarobide edo baoen kokalekuei dagokienez, planoan adierazitakoari lotzen zaio.

-Profila jarraikakoa da, zehazturik dagoen motakoa, eta galgaturik eta nibelaturik dago.

-Tenkailuak behar adinako presioa du.

-Panelak etenik gabe ezarrita daude eta profilean behar bezala finkaturik.

-Juntestalkiak zehazturiko motakoak dira eta behar bezala ezarri dira adierazitako lekuetan.

-Segurtasun neurri egokiak identifikatu eta ezarri dira.

Tarteko material eta produktuak: ura, disolbakaria eta desugertzailea; pinturak, esmalteak, lakak eta bernizak; metal eta zurerako inprimakaria; igeltsu eta zementurako zigilatze-inprimakaria.

Lanaren emaitzarik garrantzitsuenak: produktuak edo/eta zerbitzuak: pinturazko gainjazkiak; bernizezko gainjazkiak; lakazko gainjazkiak.

Prozesuak, metodoak eta prozedurak: material biltzea eta pilatzea.

Informazioa, izaera, mota eta euskarriak: agiri grafikodunak, lan eta inguruabarren gaztiguak.

6. gaitasun unitatea: Panel aurrefabrikatuak muntatu eta finkatzea.

a) Errealizazioak eta errealizazio irizpideak.

6.1. Tresna, ekipo, material eta bitarteko lagungarriak prestatu eta mantentzea, behar diren segurtasun neurri eta bitartekoak jartzea eta lansaio amaierako eragiketak egitea.

-Idatzizko edo ahozko aginduak behar bezala interpretatu dira eta lan-gaztiguak argi eta zehatz idatzita daude.

-Tresna, ekipo, material eta bitarteko lagungarriak egokiak dira eta behin lana amaituz gero behar bezala bildu eta gordetzen dira.

-Aplikatu diren segurtasun-neurriak bat datoz segurtasun-planean agertarazitakoekin.

-Norbere segurtasunerako arauak eta taldearen segurtasunerakoak errespetatu dira, lan-eremua arriskurik gabe mantendu da eta beste zeregin batzuetan lankidetzan jardun da, besteen jarduna eragotzi gabe.

6.2. Zatiketa aurrefabrikatuak muntatzea eta horretarako panelak elkarri mihiztatzea eta finkatzea, segurtasun baldintzetan.

-Zuinketa bat dator planoarekin, pasabide edo baoen neurri eta kokakerei dagokienez.

-Profila jarraikoa da, zehaztu den motakoa, nibelatu egin da eta berunean egin da.

-Tentsorearen presioa nahikoa da.

-Panelak jarraikoak dira eta profilari behar bezala finkaturik daude.

-Tapajuntak zehazturiko motakoak dira eta aurrez ezarritako tokietan jarri dira, behar bezala.

-Behar diren segurtasun-neurriak identifikatu eta aplikatu dira.

6.3. Esekitako sabaiak eta zoru teknikoak muntatzea, eta horiek behar bezala eta segurtasun baldintzetan finkatzea.

-Euspen-profilen maila egokia da eta solairuaren maila orokorrari dagokio.

-Euspen-profilen arteko tarteak eta haien mota bat datoz planokoekin eta zehaztapen teknikoekin.

-Profil eta plakez baliaturiko euspen-sistema zehazturikoa da.

-Ezarritako baoak bat datoz planoetan adierazitakoekin eta neurri egokikoak dira.

-Behar diren segurtasun-neurriak identifikatu eta aplikatu dira.

6.4. Beirazko aurrefabrikatuak muntatzea eta horretarako baoei behar bezala finkatzea eta zigilatzea, segurtasun baldintzetan.

-Beiraren mota, lodiera, kolorea eta tamaina bat datoz zehaztapen teknikoekin.

-Profilaren eta beiraren neurriak elkarri egokitzen zaizkio eta bat datoz planoetan agertarazitakoarekin.

-Zigilua jarraikoa da, ez dauka artekarik eta beirari erabat itsatsita dago.

-Ziriak ongi jarrita daude, zehaztu bezainbat daude eta beraien mota ere zehazturikoa da.

-Behar diren segurtasun-neurriak identifikatu eta aplikatu dira.

b) Lanbide eremua.

Produkzio-bitartekoak edo informazioaren tratamendua: daratulua, mozkailua, paleta, paletatxoa, erregela, igeltsari-nibela eta eskuaira, torlojuak eskuz eta automatikoki jartzea, beruna eta neurketa-zinta; bitarteko lagungarriak, esaterako aldamio normalizatuak; norbanako babeserako bitartekoak, esaterako kaskoa, bota antilabaingarri, esku-larruak eta segurtasun-uhala; talde babeserako bitartekoak, esaterako sarrera eskailerak, sareak eta babes biserak.

Tarteko materialak eta produktuak: hezetasunaren aurkako xafla bituminadunak, euskarriak, estankotasun-juntak, panel arin, mazizo edo hormigoizkoak, zigiluak, beira soil eta bikoitza, segurtasun-beira, luna, altzairu, aluminiozko muntagak eta langetak, zuntz-zementua, zinka, aleazio arinak eta PVCa, eskaiola.

Lanaren, produktuen edo/eta zerbitzuen emaitza nagusiak: beira fabrika; zatiketa aurrefabrikatuak; jarraiko sabaiak; plaka-sabaiak.

Prozesu, metodo eta prozedurak: materialak pilatzea eta prestatzea.

Informazioa: izaera, mota eta euskarriak: agiri grafikoak; lan- eta gorabehera-gaztiguak.

7. gaitasun unitatea: Planean ezarritako segurtasun- bitartekoak egiaztatzea.

a) Errealizazioak eta errealizazio irizpideak.

7.1. Tresna, ekipo, material eta bitarteko lagungarriak prestatu eta mantentzea, behar diren segurtasun neurri eta bitartekoak jartzea eta lansaio amaierako eragiketak egitea.

-Idatzizko edo ahozko aginduak behar bezala interpretatu dira eta lan-gaztiguak argi eta zehatz idatzita daude.

-Tresna, ekipo, material eta bitarteko lagungarriak egokiak dira eta behin lana amaituz gero behar bezala bildu eta gordetzen dira.

-Aplikatu diren segurtasun-neurriak bat datoz segurtasun-planean agertarazitakoekin.

-Norbere segurtasunerako arauak eta taldearen segurtasunerakoak errespetatu dira, lan-eremua arriskurik gabe mantendu da eta beste zeregin batzuetan lankidetzan jardun da, besteen jarduna eragotzi gabe.

7.2. Obraren behin-behineko instalazioak seguruak direla egiaztatzea eta planean ezarritako neurriak betearaztea.

-Egiaztatu da lokalak bat datozela banaketa, argi, neurri, artapen-egoera, garbiketa, aireztapen, tenperatura eta higiene-zerbitzuei buruzko arauekin.

-Egiaztatu da instalazio elektrikoa sektorizaturik dagoela, banaketa-koadroak arauzkoak direla, masen lur- hartuneen eragingailuak eta akats-intentsitateko mozketakoak egon badaudela eta ondo dabiltzala.

-Materialak eta konexioak ongi daudela egiaztatu da erabili aurretik, bai eta matxurak direnerako arrisku- seinaleak ere, narriatutako osagaia tentsio gabe utziz.

-Pilatu diren materialen kopurua eta dauden tokia bat datoz aurrez ezarritako zehaztapenekin.

-Instalazio horiek darabiltzaten langileek jarraibide egokiak jaso dituzte haien erabilpenaz eta unean-unean behar dituzten babes-bitartekoak dituzte aldean.

7.3. Aldian-aldian bitarteko lagungarriak eta talde babeserakoak nola dauden egiaztatzea, obraren segurtasun- planaren arabera.

-Eguneroko ohiko eragiketak behar bezala egin dira, mantenimendurako esku-liburuari jarraikiz, balizko anomalien berri emanez eta bere eskumenekoak zuzenduz.

-Egiaztatu da talde-babesak planean ezarritakoak eurak direla, arautegiarekin bat datozela, langileak lan fase guztietan eror daitezen eragozten dutela eta arauzko zama- proba guztiak gainditu dituztela.

-Egiaztatu da instalazioa gai diren langileek egin dutela, fabrikatzaileak, hala denean, orekaz eta babes segurtasun eragingailuez eman dituen arauen arabera.

-Bitarteko lagungarriak darabiltzaten langileek jarraibide egokiak jaso dituzte haien erabilpenaz eta unean-unean behar dituzten babes-bitartekoak dituzte aldean.

7.4. Aldian-aldian makineriaren segurtasuna egiaztatzea eta planean ezarritako neurriak betearaztea.

-Egiaztatu da maniobra-adierazkariak, ikusizkoak zein soinudunak, ongi dabiltzala, arauan adierazitako aldikotasunarekin.

-Harrapaketak gertatzen ahal diren aldeak behar bezala seinalizaturik eta babesturik daude.

-Egiaztatu da makina-langileek jarraibideak jaso dituztela egin behar duten lanaren arriskuaz eta jokaera- arauez, ezer gerta ez dadin, arriskua ezabatzeko edo ahalik txikiena izan dadin.

-Egiaztatu da makinak dauden eremuan ez dabilela inor oinez eta eremua behar bezala seinalizaturik dagoela.

7.5. Obrako lan-lekuak seguruak direla egiaztatzea eta planean ezarritako segurtasun-bitartekoak egoki erabiltzen direla begiztatzea.

-Langileak norbere segurtasunerako babes jantzi normalizatuak ditu aldean eta jarraibideak jaso ditu lanaren arriskuez eta istripu gertatuz gero izan behar duen jokaeraz.

-Lan-eremua behar bezala akotaturik dago eta etengabe daude seinaleak bertan, are gauez ere, eta ez da haizu pertsona bakarrak isolaturik eta bazter tokietan lan egitea.

-Lan-lekuak ongi argiturik eta aireztaturik daudela egiaztatu da, eta ez dagoela gas kaltegarririk.

-Egiaztatu da talde babesa sendoa eta segurua dela, langilea lanean ari dela eror dadin eragotziko duela, bao guztiak beteko dituela, gai diren langileek instalatu dutela eta materialik eror dadin eragotziko duela.

-Egiaztatu da materialak behar bezala hornitzen direla lan-lekura eta segurtasun-neurri guztiak betetzen direla.

b) Lanbide eremua.

Produkzio-bitartekoak: talde babeserako bitartekoak, esaterako esku-barandak, sareak, sarbide-eskailerak eta babes-biserak; banako babeserako bitartekoak, esaterako kaskoa, botak, eskularruak, betaurrekoak eta segurtasun- uhala; bitarteko lagungarriak, esaterako aldamio normalizatuak, lan-plataformak, eskailerak, hesiak eta seinaleak; neurketa-ekipoak, esaterako ohmetroak, anperimetroak eta telurometroak; obra-makineria eta horien babesak.

Lanaren emaitza nagusiak: produktuak edo/eta zerbitzuak: lan-lekuak beraien talde-babesekin; igarobideak eta lan- eremuak garbi eta antolaturik; langileak norbanako babes- taldeak erabiltzen; makinak lanean beraien segurtasun ekipoak eta seinaleak muntaturik dituztela; gertatzen diren istripuei buruzko txostenak; lan eta gorabehera gaztiguak; sarbideak garbi, babesturik eta seinalizaturik; segurtasun elementu eta bitartekoen instalazioa, jarraipena eta kontrola; banako ekipoen erabilera eta horien artapen- egoera ona.

Prozesuak, metodoak eta prozedurak: eraikintzako segurtasun eta higieneari buruzko arautegia; obrako segurtasun-plana; mantenimendu-metodoak.

Informazioa: izaera, mota eta euskarria: agiri grafikoak: lan eta gorabehera gaztiguak; gorabehera liburua; istripuei buruzko estatistika.

8. gaitasun unitatea: Enpresa edo tailer txiki baten administrazioa, kudeaketa eta merkaturatzea egitea.

a) Errealizazioak eta errealizazio irizpideak.

8.1. Enpresa edo tailer txiki bat ezartzeko posibilitatea ebaluatzea, jarduera, negozio bolumena eta helburuak kontutan hartuz.

-Eskura dauden baliabideak, helburuak eta jardueraren ezaugarriak kontutan hartuta enpresa baterako izaera juridiko egokiena hautatu da.

-Bideragarritasun azterketa egiten da, honakoak baloratuta:

.Helburuetarako egokia den antolakuntza-egitura.

.Kokapen fisikoa eta jarduketa-eremua (bezero/hornitzaileen arteko distantzia, banaketa-bideak, alde horretako higiezin-arloaren prezioak, prospektibako elementuak).

.Giza baliabideeen aurreikuspena.

.Eskaera potentziala, eta gastuen eta dirusarreren aurrikuspena.

.Ibilgetuaren egitura eta osagaiak.

.Finantzaketa-beharrak eta horretarako modurik errentagarriena.

.Proiektuaren errentagarritasuna.

.Enpresak edo jarduerak jaso ahal dituzten dirulaguntzak edo/eta laguntzak, administrazio publikoek eskainiak.

-Behar diren giza baliabideen osaketa finkatu da, enpresaren jarduerari dagozkion funtzio eta berezko prozesuen arabera eta prestakuntza, esperientzia eta jarrera baldintzak kontutan hartuz, beharrezkoa bada.

8.2. Kontratazio modurik egokienak zehaztea enpresa txiki baten tamaina, jarduera eta helburuen arabera.

-Indarreko kontratazio motak identifikatu dira, horien abantailak eta eragozpenak zehaztu eta arlo horretako ohikoenak zein diren ezarri da.

-Kontratu mota egokienak hautatu dira, enpresaren helburuen eta beraren jardueraren ezaugarrien arabera.

8.3. Enpresa txikia eratzeko behar den dokumentazioa eta haren jarduera ekonomikoaren garapenak sortutakoa prestatu, kudeatu eta antolatzea.

-Informazioa antolatzeko modu egokia ezarri da, enpresaren egoera ekonomiko-finantzarioari buruzko informazioa eduki ahal izateko.

-Herri organismoen aurrean behar diren tramiteak egin dira jarduerari ekiteko legezko erregistroen arabera.

-Sortutako agiriak: fakturak, albaranak, eskaera oharrak, truke letrak, txekeak eta ordainagiriak enpresak ezarritako formatoan egiten dira, kasu bakoitzean behar diren datuekin eta indarra duten legeekin bat.

-Enpresa eratzeko behar diren agiriak identifikatu dira (eskritura, erregistroak, ekonomi jardueren gaineko zerga eta beste bat).

8.4. Produktu edo zerbitzuen salmenta bultzatzea bitarteko edo harreman egokien bidez eta eskatutako merkataritzako jardueraren arabera.

-Promozio planean kontutan hartu da enpresaren ekoizpen ahalmena eta haren produktu eta zerbitzuak zein bezero motarendako diren.

-Salmentak handitzearen eta promozioaren kostuaren arteko erlazioa ezin hobe bihurtuko duen promozio mota hautatu da.

-Azoka eta erakusketetan parte hartuz produktu edo zerbitzu ezberdinen banaketa bideak ezarri ahal dira.

8.5. Hornitzaile, bezero eta organismoekin negoziatzea, merkataritzako eragiketetan baldintza onuragarrienak bilatzen direlarik.

-Hornitzaileekin negoziatzean, ondokoak hartu dira kontutan:

.Merkatuko prezioak.

.Emateko epeak.

.Kalitateak.

.Ordainketa-baldintzak.

.Garraioak, bidezkoa bada.

.Deskontuak.

.Eskaeraren bolumena.

.Enpresaren egungo likidezia.

.Hornitzailearen salmenta ondoko zerbitzua.

-Bezeroei egindako salmenta-proposamenetan ondokoak hartu dira kontutan:

.Etekinen marginak.

.Kostuko prezioa.

.Bezero motak.

.Salmenta bolumena.

.Kobrantza-baldintzak.

.Deskontuak.

.Emateko epeak.

.Garraioa, bidezkoa bada.

.Bermea.

.Salmenta ondoko atentzioa.

8.6. Bezeroekin, errealak edo potentzialak direla, harreman onak sortu, garatu eta mantentzea.

-Uneoro, enpresaz nahi den irudia transmititu da.

-Bezeroendako atentzioa gizalegezkoa eta atsegina da, aurrikusitako denbora epean.

-Haren eskaerari ongi erantzun zaio, erreklamazioak ongi eta azkar ebatzi dira eta etorkizuneko harremanak sustatu.

-Bezeroei interesatzen ahal zaien enpresaren edozein aldaketa edo berrikuntzaren berri eman zaie.

8.7. Enpresaren legezko betebeharretatik heldu diren ekintzak identifikatzea, denboraz zein eraz.

-Indarra duten arauek eskatzen dituzten erregistroak identifikatu dira.

-Garatutako jarduera ekonomikoari dagokion zerga egutegia identifikatu da.

-Lan arloko legezko betebeharrak identifikatu dira, denboraz zein eraz:

.Laneko altak eta bajak.

.Nominak.

.Gizarte aseguruak.

b) Lanbide eremua.

Erabiltzen duen informazioa: administrazio agiriak: fakturak, albaranak, eskaera oharrak, ganbio letrak, txekeak.

Organismo ofizialek eman agiriak: lokala irekitzeko baimenak, obra baimena, TC1, TC2 nominak, EJZko alta; kontularitza liburu ofizialak eta liburu lagungarriak; bezeroen eta hornitzaileen artxiboak.

Informazioaren tratamendua: organismo ofizialekin egin beharreko izapideketa administratiboak eta betebeharrak ezagutu beharko ditu, interesatuak berak egiteko edo pertsona edo enpresa espezializatuekin kontratatzeko.

Informazioaren euskarria informatizaturik egon daiteke, merkatuan dauden oinarri-oinarrizko kudeaketa paketeak erabiliz.

Harremanak dituen pertsonak: hornitzaileak eta bezeroak, enpresa edo tailer txikia izanik, oro har, lanean jardunen duen bezeroek euren eskariekin merkataritzako eragiketa txiki edo ertainak sortuko dituzte; gestoriak.

1.2. Lanbide gaitasunaren bilakaera.

1.2.1. Teknologi, antolaketa eta ekonomi faktoreetako aldaketak.

Ondoren arloan izanen bide diren aldaketa batzuk aipatuko dira, neurri handi edo txikian eragina izan dezaketenak figura honen gaitasunean:

.Enpresaren jarduerak dibertsifikatuago egonen direla aurreikusi da, eskaintzen diren zerbitzuen aukera zabalduko dela, gehien garatuko direnak zerbitzuak hornitzen dituzten enpresak izanen direla eta horietan goren instalazioetan ari direnak izanen direla eta, beraz, azpikontratazioak gehituko direla. Halaber, zaharberrikuntza eta mantenimendurako jarduerak gehitu eginen dira, horrek lurzoruaren murrizpena nolabait arinduko du, eta gauza bera gertatuko da obra zibiletan ere.

.Enpresen tamaina handituko da, kapital bolumemari gagozkiola, eta hori enpresen lehiakortasunaren mesederako izanen da, batik bat nazioarteko merkatuei begira. Herri kontratuen liberalizazioaren ondorioz, Europako enpresekin elkarteak egitea bultzatuko da Europako merkatuan obrak egiteko, eta horrek ondorio onak ekarriko dizkie enpresen egiturei. Europako enpresek nazioko enpresetan duten partaidetza ere igo eginen da, eta horrela enpresa horiek errazago jardun ahal izanen dute.

.Elkarteak produktuak ziurtatzeko egiten duen presioaren eraginez, kalitate handiagoko materialak eta elementuak erabiliko dira. Orobat, obrak burutzeko eskatzen diren kalitate-mailak igoko direlako ustea dago.

.Eraikintzako sistema berriak helduko dira, zoladura erosoak, zarata gutxiagokoak, eraikinetarako kutsaduraren aurkako aurreneurri sistemak, ingurugiroaren babeserako gaiei buruzko presioagatik.

.Segurtasun eta aurreneurriei buruzko arautegia garatzea eta hori aplikatzeko zorrotzago eskatzea.

1.2.2. Aldaketak lanbide jardueretan.

Obra unitateetan geroago eta kalitate handiagoa eskatzeak berekin ekarriko du hura kontrolatzean zorrotzago aritzea, oinarritzat kasuan kasuko kalitate-plana ulertzea eta behar bezala aplikatzea. Antzeko zerbait gertatuko da segurtasun-planean, hori aplikatze ate sistematikoki kontrolatzea geroago eta jarduera garrantzitsuagoak izan behar baitira.

Lanbide honetako jardueran aldaketa zehatzak gertatuko dira, material eta ekipo berriak erabiltzeak eraginik.

1.2.3. Aldaketak prestakuntzan.

Teknikari honen prestakuntzari, kalitate aldetik, eman beharreko xedea da horren osotarako kontzepzioa lortzea ekoizpen prozesuaren barruan eta arlo honetan modu sistematikoan jardun eta eguneratzeko bide emanen dioten ezagupen batzuk, autokontrolerako materialei eta baliabideei buruzkoak, eskuratzea.

Babesteko baliabide desberdinen erabilera eta instalazio ezagutu beharko ditu eta fabrikazioan edo/eta muntaketan segurtasunari buruzko osotarako ikuspena eduki, eta bai halaber aplikatu ahal diren arauak eta dokumentazio berezia ezagutu ere, alderdi hau bere jarduketa guztietan kontutan har dezan beti.

Prestakuntza arloko bestelako beharrak, sektorean aurrikusten ahal diren aldaketetatik heltzen ahal direnak, honakoak dira: zaharberrikuntzan aplikatzen ahal diren material eta teknikak ezagutzea, eta material berriekin egiten diren eragiketak, ekipo berriak erabiltzea, horiek obrako lan-lekuen antolakuntzan duten eragina; ez dirudite orokorgarriak eta zeregin edo lanposturako prestakuntzaren bidez betetzen ahal lirateke.

1.3. Kokaera ekoizpen-prozesuan.

1.3.1. Lanbide eta lan ingurua.

Teknikari honek eraikintzan jardunen du, burutzapen arloan hain zuzen.

Ondokoak dira aritzen ahal den azpiarlo nagusiak:

.Eraikintza: industri eraikinak, merkataritza eta zerbitzuetarako eraikinak, banako eraikinak, etxebizitzak eta zaharberrikuntza.

.Obra zibila: aireportuak, errepideak, itsas obrak, zorupeko obrak, trenbideak, linea-tutuak eta obra bereziak.

.Pintura eta apaindura lanak egiten diren beste ekoizpen-arlo batzuetan.

Oro har, eraikintzako enpresa handi, ertain eta txikietan jardunen du, inoiz autonomo legez, azpikontratuaren bitartez.

1.3.2. Funtzio eta teknologiaren ingurunea.

Lanbide figura honen eremua ondoko funtzio/azpifuntzioetan dago: ekoizpena/burutzapena, segurtasuna; kalitatea/laginak hartzea eta obra-entseiuak.

Teknologiaren arloko teknikak eta ezagutzak jarraiko, plakadun eta xafladun estalduren burutzapena eta aurrefabrikatuen muntaketa eta finkapenaren esparruak dira.

Ondokoei loturik daude:

.Burutzapen-prozesua: mortairuak egiteko, pinturak eta bernizak nahasteko, azalak prestatzeko, paramentuak estali eta akabatzeko, aurrefabrikatuak eta kristaleriak muntatu eta finkatzeko, bitarteko lagungarriak eta segurtasun bitartekoak instalatzeko ekipoak, eta horiek guztiak burutzeko behar diren teknikak eta prozedurak.

.Eraikintzako materialen ezaugarriak eta propietateak ezagutzea (aglomerakariak, idorkiak, gehigarriak, prestaturiko mortairuak, pintura, bernizak, txapa eta xaflazko gainjazkiak, aurrefabrikatuak, beira), ongi eskuztatzeko eta obran behar bezala kokatzeko; halaber, obrako segurtasun-planaren berri edukitzea, behar diren bitartekoak jartzeko eta horiek egiaztatzeko.

Zeregin eta lanposturik nabarmenenak:

Lanbide-orientaziorako, ondoren izenburuko profilean definituriko lanbide gaitasuna erdietsiz gero betetzen ahal diren zeregin eta lanpostuak agertuko dira zerrendaturik:

Soldatzailea, alikatatzailea, zolatzailea, luzitzaile- eskaiolista-emokatzailea, pintorea, papereztatzailea, oihal-jartzailea, moketa-jartzailea, zoladura sintetikoen instalatzailea, material sintetikoak darabiltzan sabai- jartzailea, metala darabilena, kristalaria, zoru teknikoen instalatzailea, sabaietan plakak instalatzen dituena eta aldamio-muntatzailea.

2. Curriculuma.

2.1. Prestakuntza Zikloaren helburu orokorrak.

.Jarraiko gainjazkiak, konglomeratuak, zolatuak eta alikatatuak eta xaflazko gainjazkiak jartzeko, pintura eta bernizak aplikatzeko, eta panel aurrefabrikatuak muntatu eta finkatzeko lanak antolatzeko eta burutzeko behar diren bitartekoak, tresnak, ekipoak eta metodoak, eta horiei buruzko terminologia ulertzea edo/eta aplikatzea.

.Eraikinen akabera-lanak egiteari eta lanok kontrolatzeari lotutako informazioa eta, oro har, sinbolo- lengoaia osoa interpretatu eta ulertzea.

.Jarraiko gainjazkiak, konglomeratuak, zolatuak eta alikatatuak eta xafladun gainjazkiak jartzeko, pintura eta bernizak aplikatzeko, eta panel aurrefabrikatuak muntatu eta finkatzeko lanak burutzeko prozesuak interpretatzea eta lanak eurak egitea.

.Jarraiko gainjazkiak, konglomeratuak, zolatuak eta alikatatuak eta xafladun gainjazkiak jartzeko, pintura eta bernizak aplikatzeko, eta panel aurrefabrikatuak muntatu eta finkatzeko burutu beharreko prozesuak analizatzea, barnean direla lan-faseen arteko harremanak eta horien sekuentzia logikoa, eta fase horiek eta horietako bakoitzean erabiltzen diren material, ekipo, giza baliabide, bitarteko lagungarri eta segurtasun bitartekoak bat ote datozen egiaztatzea.

.Lan-baldintzek gizabanakoaren, taldearen eta ingurugiroaren osasunean eragin ditzaketen ondoreez sentsibilizatzea, lan-baldintzak hobetzeko xedearekin, eta horretarako neurri zuzentzaile eta babes-neurri egokiak erabiltzea.

.Industri jarduera araupetu eta baldintzatu duen lege, ekonomia eta antolakuntza eremua ulertzea, lan- harremanetatik heldu diren eskubideak eta betebeharrak identifikatzea, eta ezarritako prozedurak egiteko eta horietan sortzen diren akatsetan eraginkortasunarekin jarduteko gaitasuna eskuratzea.

.Lanbidearen jardunarekin zerikusia duten informazio eta prestakuntza iturriak aurkitzea eta horietaz baliatzea, eraikintzaren arloa ezagutu eta bertan sartu ahal izateko, eta lanbide-gaitasunak arloko aldaketa teknologikoetara eta antolakuntza aldaketetara moldatzea.

2.2. Lanbide moduluak.

1. lanbide modulua: Eraikuntzako akabera lanak antolatzea.

Iraupena: 220 ordu.

1. gaitasun unitateari lotua: eraikuntzako akabera lanak antolatzea.

a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.

1.1. Proiektuaren agirietan oinarriturik, obrako prozesuak aztertzea. Horretarako, behar diren materialak, ekipoak, giza baliabideak, bitarteko osagarriak eta segurtasun bitartekoak deskribitu behar dira eta lanaren fase desberdinetan kokatu.

.Balizko kasu batean obra burutu behar izanez gero, plano, zehaztapen, kalitate plan eta segurtasun plan zehatzak daudelarik:

-Obra burutzeko prozesua azaltzea, faseak eta lan bakoitzaren parametro zehatzak (geldialdiak, ikustaldiak eta itxaronaldiak) deskribituz.

-Behar diren giza baliabideak eta baliabide materialak sailkatu eta deskribitzea.

-Obra burutzeko erabiltzen diren bitartekoak eta ekipoak deskribitzea.

-Obraren kalitate eta segurtasunaren kontrolei buruz indarrean dauden arauak zeintzuk diren esatea.

-Segurtasun eta kalitate planak bete ahal izateko behar diren neurriak eta bitartekoak deskribitzea.

-Dokumentaziorako eta lanak esleitzeko behar diren banakapen eta xehekapen planoak zeintzuk diren esatea.

-Eskema batean ondorengoak agertaraztea, oin-planoan kokaturik: segurtasun hesiak, instalazioak, materialen bilguneak, makinentzako bideak eta, oro har, lan-lekuak eta tailerrak atontzeko beharrezkoak diren elementu guztiak.

1.2. Epe laburrerako plangintza obrako lan-lekuetan gerta daitezkeen desbideraketa eta gorabeherei aurre egin ahal izateko egokitzea.

.Balizko kasu batean obra burutu behar izanez gero, plano, zehaztapen eta segurtasun-plan zehatzak daudela:

-Espero den etekina lortzeko behar diren ekipoen ezaugarriak azaltzea.

-Beharrezkoak izango diren giza baliabideak eta baliabide materialak kalkulatzea.

-Balizko kontrolgune batean burututako obraren kubikazioak kalkulatzea.

1.3. Eraikintzako lan hauek egiteko bete behar diren arau teknikoei buruzko dokumentazioa aztertzea: jarraiko gainjazki konglomeratuak, zoladurak, alikatatuak eta plakadurak egitea, pintura edo berniza ematea, eta gainaldeetan nahiz barneko fatxadetan xaflazko gainjazkiak jarri eta panel aurrefabrikatuak muntatzea.

.Balizko kasu praktiko batean eraikin edo obra zibilen bat eraikitzeko proiektua burutu behar izanez gero:

-Lan horiek burutzeko erabili beharreko informazioa proiektuko zein agiritan dagoen zehaztea, eta datu erabilgarriak gainerakoetatik bereiztea.

-Obra unitateen neurketak egitea.

-Obra unitate bakoitzaren xehekapen eta balorazioari buruzko datu-multzoak prezio eguneratuekin erkatzea.

-Amaierako prezioak kalkulatzea, egin diren neurketak aleko prezio eguneratuekin erlazionatuz.

-Aleko aurrekontuak partida homogeneotan laburtzea, kontrataren behin-betiko aurrekontua lortzeko.

1.4. Obren kalitatea kontrolatzeko prozesuak aztertzea, laginak bildu eta zaintzeko prozedurak eta kontrolerako metodoak burutzapen prozesuarekin eta laginaren ezaugarriekin erlazionatuz.

.Lagin-bilketan erabiltzen diren tresna eta erremintak deskribitu eta nola erabiltzen diren azaltzea.

.Neurketak sailkatzea eta kalitatea kontrolatzeko metodoak azaltzea, ondorengoetarako:

-Materialetarako.

-Gertuketarako.

-Garraiorako.

-Ezarpenerako.

-Obra abioan jartzeko.

-Akaberetarako.

.Materialak onartu edo baztertzeko irizpideak azaltzea.

.Obrako lan-leku mota bakoitzerako, laginak biltzeko erabili behar diren prozedurak azaltzea.

.Lagin-motaren arabera laginak nola zaindu behar diren azaltzea.

1.5. Segurtasun neurriak eta arriskuak baztertzeko neurriak nola antolatu behar diren aztertzea.

.Lan bakoitzak dituen arriskuak deskribitzea.

.Arriskuak baztertzeko irtenbide teknikoak azaltzea.

b) Edukiak.

.Proiektuen analisia:

-Proiektuaren agiriak:

-Memoria deskribitzailea.

-Planoak.

-Baldintza pleguak: alderdi fakultatiboak, teknikoak, ekonomikoak eta lege alderdiak.

-Aurrekontua.

.Neurketak eta balorazioak:

-Neurketak. Neurtzeko erak.

-Unitate motak: unitate bakunak, unitate osagarriak edo oinarrizkoak, unitate anizkunak eta ereduzko unitateak.

-Prezioak: lansariak eta garraioak, materialak, obra unitateak eta xehekapen unitateak.

-Eskaintzen eta burututako obraren balorazioa.

-Aurrekontuak: orokorra eta kontratarena.

-Eskaintzaren aurkezpena.

.Obrako lan-lekuen burutzapenaren antolaketa.

-Lanerako prozeduren antolaketa. Giza baliabideen eta baliabide materialen banaketa. Segurtasun bitartekoak.

-Ondorengoak burutzeko prozesuak:

-Zarpeatuak, luzituak eta entokatuak.

-Alikatatuak, txapadurak, baldosadurak eta zoladura industrialak.

-Gainjazki malguak, gainjazki arinak, ehunezko gainjazkiak.

-Pinturak, berniztatuak eta lakatuak.

-Barruko beirak, barruko panel aurrefabrikatuak (bertikalak zein horizontalak) eta atal aurrefabrikatuak.

-Obra zuinketak eta nibelaketak. Erabiltzen diren tresnak, erremintak eta materialak.

-Lan-lekuan burututako lanaren kalitatearen kontrola. Laginak eta probetak. "In situ" entseiuak. Lanari buruzko gaztiguak.

.Lan-lekuen azterketa:

-Aldez aurreko dokumentazioaren interpretazioa.

-Eskaintzaren balorazioa eta aurkezpena.

-Lan-lekuaren antolaketa. Baliabideen banaketa.

2. lanbide modulua: Jarraiko gainjazki konglomeratuak.

Iraupena: 256 ordu.

2. gaitasun unitateari lotua: Jarraiko gainjazki konglomeratuak egitea.

a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.

2.1. Dokumentazio grafikoa edo erabilera amankomuneko bestelako agiriak analizatzea, jarraiko gainjazki konglomeratuak eraikitzeari dagozkion lanak egiteko.

.Planoan islatzen den sinbologiaren esanahia identifikatu eta azaltzea.

.Proiektu eta burutzapeneko planoak eta burutu behar den lan mota elkarrekin erlazionatzea.

.Obra mota bakoitzerako planoetako ikuspegi, ebakidura eta xehekapen guztiak bereiztea.

.Osoko planoak eta xehekapen planoak elkarrekin erlazionatzea, eta bai berauek beren artean ere, obra mota bererako.

.Multzoaren piezakatze planoak interpretatzea, elementu guztiak gertutzeari ekin ahal izateko.

.Lanak burutzeko behar diren datuak identifikatzea.

2.2.Jarraiko gainjazki konglomeratuak egin eta obra- elementuak jasotzeko lanei lotutako lan guztiak analizatzea, lan metodorik egokienak eta segurtasun neurriak deskribituz.

.Zarpeatuak, luzituak eta entokatuak egiteko eta eraikuntzaren elementuak jasotzeko lanak deskribitzea.

.Balizko kasu praktiko batean obra burutzapena egin behar izanez gero:

-Lan metodo guztiak azaltzea, horietarako egokienak diren material mota, lanabes, tresna eta makinak identifikatuz.

-Burutzapen metodorik egokiena aukeratzea, lanaren ezaugarrien arabera.

-Makinei eta langileei aplikatuko zaizkien segurtasun neurriak identifikatzea, eta bai burutu beharreko lan- lekuko babesak ere.

2.3. Ogibidean erabiltzen diren lanabes, makina eta tresnak analizatu eta aplikatzea.

.Erabili ohi diren lanabes, tresna eta makinak identifikatzea.

.Lanabes, tresna eta makinak eta lan mota eta lan metodoa elkarrekin erlazionatzea.

.Lanabes, tresna eta makinak trebeziaz erabiltzea, lanaren eraginkortasunari eta mugimenduetako doikuntzari dagokienean.

.Lanabes, tresna eta makinak artatu eta mantentzeko prozedurak eta metodoak deskribitzea.

2.4. Jarraiko gainjazki konglomeratuak egiteko lan- lekuaren burutzapenerako behar diren bitarteko lagungarriak deskribitu, hautatu eta instalatzea.

.Behar diren bitarteko lagungarriak identifikatzea.

.Bitartekoak eta lan mota eta lan metodoa elkarrekin erlazionatzea.

.Lana burutzeko behar diren bitarteko lagungarri seguruak muntatu eta desmuntatzea.

.Bitarteko lagungarriak artatu eta mantentzeko prozedurak eta metodoak deskribitzea.

2.5. Barruko zein kanpoko paramentu bertikalak, horizontalak eta inklinatuak gainjaztea, zarpeatuz, luzituz edo entokatuz, segurtasun baldintza egokietan, eta zehazturiko kalitatea lortzea.

.Gainazalak prestatzea, baldintza egokietan ez badaude.

.Berdingidak zehaztapenen arabera zuinkatzea.

.Egoki den eta eskatutako trinkotasuna duen mortairua prestatzea.

.Multzoa berunean jarri eta nibelatzea.

.Dilatazio juntak lehen bezala uztea.

.Mortairua obran erabiltzeko zehaztapenetan adierazi den prozedura erabiltzea.

.Banakako elementuak egitea (juntak, elkarguneak).

.Lanek kalitateari buruzko zehaztapenak betetzen dituztela egiaztatzea.

.Lana bukatu ondoren beharrezko garbiketa lanak egitea.

2.6. Norbera eta taldeen segurtasunerako bitartekoak bereizi, hautatu eta instalatzea, eta obrako segurtasun planean segurtasun eta higieneari buruz ezarritako arau guztiak betetzea.

.Lan-lekuan taldea babesteko instalatzen diren elementuak identifikatzea.

.Makina eta tresnak babesteko elementuak identifikatzea.

.Lan-lekuan segurtasuna eta higienea zaintzeko behar diren arau teknikoak eta portaera-arauak aplikatzea.

.Norberaren babeserako bitartekoak zergatik erabili behar diren azaltzea.

.Taldearen babeserako bitarteko egoki eta seguruak muntatu eta desmuntatzea.

b) Edukiak.

.Mortairuak:

-Nahitaez bete beharreko arauak eta aukerakoak.

-Mortairuen inguruko datu orokorrak. Mortairu motak.

-Mortairuen osagaiak. Aglomeratzaileen, uraren, hondarraren eta gehigarrien ezaugarriak eta propietateak.

-Mortairuen dosifikazioa.

-Fabrikazioa. Metodoak. Erabiltzen diren makinak eta tresnak.

-Mortairuen trinkotasuna.

-Aglomeratzaileen, uraren eta hondarraren kontrola eta jasoketa.

.Jarraiko gainjazki konglomeratuak:

-Nahitaez bete beharreko arauak eta aukerakoak.

-Nahitaezko eta aukerako arauen interpretazioa.

-Zarpeatuak, luzituak eta entokatuak burutzeko obren planoen interpretazioa.

-Ondorengo obrak burutzeko behar diren eraikintzazko taxuketak, eragiketak, materialak eta bitartekoak:

-Zementu, kare edo erretxina sintetikozko mortairuz zarpeatuak egitea.

-Igeltsuzko mortairuz egindako entokatu eta luzituak.

-Zementu, kare edo erretxina sintetikozko mortairuz egindako emokatuak.

-Dilatazio juntak: maila eta sare metalikoak edo antzekoak.

-Erabili beharreko lanabes, tresna eta makinak.

-Obra burutzeko behar diren bitarteko lagungarriak.

-Merkaturatzen diren material eta bitarteko berriak aztertu eta elkarrekin erkatzea.

-Segurtasun baldintzak.

-Jarraiko gainjazki konglomeratuen patologiak.

-Jarraiko gainjazki konglomeratuen garbiketa, mantenimendua eta konponketa.

.Lanabes, tresna, makina, bitarteko lagungarrien erabilera eta norbera zein taldea babesteko bitartekoen erabilera:

-Jaurtigailua, konpresorea, nahasgailua, astingailua eta sumila, paleta, paletina, talotxa eta palotea, erregela, nibela, sumilak eta zinta metrikoa erabiltzeko arauak.

-Jarraiko gainjazki konglomeratuak egiteko obretan erabiltzen diren bitarteko lagungarri normalizatuen muntaketa eta desmuntaketa.

-Lan horiek egiten dituzten norbanako eta taldeak babesteko bitartekoen erabilera.

-Lanabes, bitarteko, tresna eta makinen garbiketa eta mantenimendua.

.Lanen burutzapena:

-Igeltsuzko eta karezko mortairuak, mortairu mistoak eta erretxinadun mortairuak fabrikatzeko eragiketak burutzea.

-Eraikuntzen kanpoaldeko eta barrualdeko paramentu horizontal, bertikal eta inklinatuei jarraiko gainjazki konglomeratuak ezartzeko eragiketak burutzea.

-Xehetasunak eta eraikintzazko taxuketak egitea.

-Eskatutako kalitatea lortu dela egiaztatzea.

3. lanbide modulua: Zoladurak eta alikatatuak.

Iraupena: 288 ordu.

3. gaitasun unitateari lotua: Zolatzea eta alikatatzea.

a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.

3.1. Dokumentazio grafikoa edo erabilera amankomuneko bestelako agiriak analizatzea, zolatze, alikatatze eta plakatze lanak egiteko.

.Planoan islatzen den sinbologiaren esanahia identifikatu eta azaltzea.

.Proiektu eta burutzapeneko planoak eta burutu behar den lan mota elkarrekin erlazionatzea.

.Obra mota bakoitzerako planoetako ikuspegi, ebakidura eta xehekapen guztiak bereiztea.

.Osoko planoak eta xehekapen planoak elkarrekin erlazionatzea, eta bai berauek beren artean ere, obra mota bererako.

.Multzoaren piezakatze planoak interpretatzea, elementu guztiak prestatzeari ekin ahal izateko.

.Lanak burutzeko behar diren datuak identifikatzea.

3.2. Zoladura, alikatatu eta txapadurak egiteko lanei lotutako lan guztiak analizatzea, lan metodorik egokienak eta segurtasun neurriak deskribituz.

.Alikatatuak, txapadurak, baldosadurak eta industri zoladurak egiteko lanak deskribitzea.

.Balizko kasu praktiko batean obra burutzapena egin behar izanez gero:

-Lan metodo guztiak azaltzea, horietarako egokienak diren material mota, lanabes, tresna eta makinak identifikatuz.

-Burutzapen metodorik egokiena aukeratzea, lanaren ezaugarrien arabera.

-Makinei eta langileei aplikatuko zaizkien segurtasun neurriak identifikatzea, eta bai burutu beharreko lan- lekuko babesak ere.

3.3. Ogibidean erabiltzen diren lanabes, makina eta tresnak analizatu eta aplikatzea.

.Erabili ohi diren lanabes, tresna eta makinak identifikatzea.

.Lanabes, tresna eta makinak eta lan mota eta lan metodoa elkarrekin erlazionatzea.

.Lanabes, tresna eta makinak trebeziaz erabiltzea, lanaren eraginkortasunari eta mugimenduetako doikuntzari dagokienean.

.Lanabes, tresna eta makinak artatu eta mantentzeko prozedurak eta metodoak deskribitzea.

3.4.Zoladura eta alikatatuak egiteko lan-lekuaren burutzapenerako behar diren bitarteko lagungarriak deskribitu, hautatu eta instalatzea.

.Behar diren bitarteko lagungarriak identifikatzea.

.Bitartekoak eta lan mota eta lan metodoa elkarrekin erlazionatzea.

.Lana burutzeko behar diren bitarteko lagungarri seguruak muntatu eta desmuntatzea.

.Bitarteko lagungarriak artatu eta mantentzeko prozedurak eta metodoak deskribitzea.

3.5. Zeramikazko, zementuzko, harrizko edo industri alikatatuak, txapadurak, baldosadurak eta zoladurak plakaz, baldosaz edo xaflaz egiteko lanak burutzea, segurtasun baldintza egokietan, eta zehazturiko kalitatea lortzea.

.Gainazalak prestatzea.

.Elementuen kokaera eta banaketa planoaren arabera zuinkatzea.

.Egokia den eta eskatutako trinkotasuna duen lotura materiala prestatzea.

.Euskarriak bermatzea.

.Piezak eta elementu guztiak jasotzea, leku egokietan kokatuz.

.Banakako elementuak egitea.

.Multzoa berunean jarri eta nibelatzea.

.Dilatazio juntak lehen bezala uztea.

.Elementuak egituran finkatu eta eusteko sistemak identifikatzea.

.Lana bukatu ondoren beharrezko garbiketa lanak egitea.

.Lanek kalitateari buruzko zehaztapenak betetzen dituztela egiaztatzea.

3.6. Norberaren eta taldeen segurtasunerako bitartekoak bereizi, hautatu eta instalatzea, eta obrako segurtasun planean segurtasun eta higieneari buruz ezarritako arau guztiak betetzea.

.Lan-lekuan taldea babesteko elementuak identifikatzea.

.Makina eta tresnak babesteko elementuak identifikatzea.

.Lan-lekuan segurtasuna eta higienea zaintzeko behar diren arau teknikoak eta portaera-arauak aplikatzea.

.Norberaren babeserako bitartekoak zergatik erabili behar diren azaltzea.

.Taldearen babeserako bitarteko egoki eta seguruak muntatu eta desmuntatzea.

b) Edukiak.

.Mortairuak eta atxikipen materiala:

-Osagaiak. Dosifikazioa. Fabrikazioa. Trinkotasuna.

-Aplikazio zehatzak.

-Nahitaez bete beharreko arauak eta aukerakoak.

-Aurrez dosifikatutako mortairuak. Kola-mortairuak. Kola-zementuak. Oinarri organikozko kolak.

-Materialen kontrola eta jasoketa.

.Zoladurak eta alikatatuak:

-Nahitaez bete beharreko arauak eta aukerakoak.

-Nahitaezko eta aukerako arauen interpretazioa.

-Zoladurak, alikatatuak edo txapadurak burutzeko obretako planoen interpretazioa.

-Ondorengo obrak burutzeko behar diren eraikintzazko taxuketak, eragiketak, materialak eta bitartekoak: alikatatuak, txapadurak, baldosadurak eta industri zoladurak.

-Dilatazio juntak eta eraikintza juntak.

-Erabili beharreko lanabes, tresna eta makinak.

-Obra burutzeko behar diren bitarteko lagungarriak.

-Merkaturatzen diren material eta bitarteko berriak aztertu eta elkarrekin erkatzea.

-Segurtasun baldintzak.

-Patologiak.

-Garbiketa, mantenimendua eta konponketa.

.Lanabes, tresna, makina, bitarteko lagungarrien erabilera eta norbera zein taldea babesteko bitartekoen erabilera:

-Daratulua, mozkailua, konpresorea, jaurtigailua, hormigoi makina eta astingailua, paleta, paletina, erregela eta igeltsarien eskuaira, beruna, nibela eta zinta metrikoa erabiltzeko arauak.

-Alikatatuak, zoladurak, txapadurak eta baldosadurak egiteko obretan erabiltzen diren bitarteko lagungarri normalizatuen muntaketa eta desmuntaketa.

-Lan horiek egiten dituzten norbanako eta taldeak babesteko bitartekoen erabilera.

-Lanabes, bitarteko, tresna eta makinen garbiketa eta mantenimendua.

.Lanen burutzapena:

-Zementuzko eta erretxinazko mortairuak eta itsaskari egokiak fabrikatu eta prestatzeko eragiketak burutzea.

-Kanpoaldean nahiz barrualdean alikatatuak, txapadurak, baldosadurak eta industri zoladurak egiteko lanak burutzea.

-Zoladura eta alikatatuen xehetasunak eta eraikintzazko taxuketak egitea.

-Eskatutako kalitatea lortu dela egiaztatzea.

4. lanbide modulua: Xaflazko gainjazkiak.

Iraupena: 154 ordu.

4. Gaitasun Unitateari lotua: Xaflazko gainjazkiak egitea.

a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.

4.1. Dokumentazio grafikoa edo erabilera amankomuneko bestelako agiriak analizatzea, xaflazko gainjazkiak eraikitzeari dagozkion lanak burutzeko.

.Planoan islatzen den sinbologiaren esanahia identifikatu eta azaltzea.

.Proiektu eta burutzapeneko planoak eta burutu behar den lan mota elkarrekin erlazionatzea.

.Obra mota bakoitzerako planoetako ikuspegi, ebakidura eta xehekapen guztiak bereiztea.

.Osoko planoak eta xehekapen planoak elkarrekin erlazionatzea, eta bai berauek beren artean ere, obra mota bererako.

.Multzoaren piezakatze planoak interpretatzea, elementu guztiak gertutzeari ekin ahal izateko.

.Lanak burutzeko behar diren datuak identifikatzea.

4.2. Xaflazko gainjazkiak jartzeko lanei lotutako lan guztiak analizatzea, lan metodorik egokienak eta segurtasun neurriak deskribituz.

.Ondoko lanak deskribitzea:

-Paper, plastiko, mikrozur edo mikrokortxozko gainjazki malguak.

-Kortxozko plantxa zurrunez, oholez, altzairu herdoilgaitzezko edo PVCzko taulaz eta metalezko edo plastikozko profilez egindako gainjazki arinak.

-Ehunezko edo moketa natural, artifizial zein sintetikozko gainjazkiak.

.Balizko kasu praktiko batean obra burutzapena egin behar izanez gero:

-Lan metodo guztiak azaltzea, horietarako egokienak diren material mota, lanabes, tresna eta makinak identifikatuz.

-Burutzapen metodorik egokiena aukeratzea, lanaren ezaugarrien arabera.

-Makinei eta langileei aplikatuko zaizkien segurtasun neurriak identifikatzea, eta bai burutu beharreko lan- lekuko babesak ere.

4.3. Ogibidean erabiltzen diren lanabes, makina eta tresnak analizatu eta aplikatzea.

.Lanabes, tresna eta makinak identifikatzea.

.Lanabes, tresna eta makinak eta lan mota eta lan metodoa elkarrekin erlazionatzea.

.Lanabes, tresna eta makinak trebeziaz erabiltzea, lanaren eraginkortasunari eta mugimenduetako doikuntzari dagokienean.

.Lanabes, tresna eta makinak artatu eta manetentzeko prozedurak eta metodoak deskribitzea.

4.4. Xaflazko gainjazkiak egiteko lan-lekuaren burutzapenerako behar diren bitarteko lagungarriak deskribitu, hautatu eta instalatzea.

.Behar diren bitarteko lagungarriak identifikatzea.

.Bitartekoak eta lan mota eta lan metodoa elkarrekin erlazionatzea.

.Lana burutzeko behar diren bitarteko lagungarri seguruak muntatu eta desmuntatzea.

.Bitarteko lagungarriak artatu eta mantentzeko prozedurak eta metodoak deskribitzea.

4.5. Paramentuetan xafla malgu, xafla arinezko eta ehunezko material edo material natural edo artifizialezko xaflazko gainjazkiak jartzeko lanak egitea, zehaztutako kalitatea lortuz segurtasun baldintzarik egokienetan.

.Azalerak prestatzea.

.Elementuen kokaera eta banaketaren zuinketa egitea, planoaren arabera.

.Euspen oinarriak sendotzea.

.Lotura mortairu egokia eta behar den kontsistentzia duena prestatzea.

.Piezak eta elementuak oro har jasotzea eta beren kokaleku egokian jartzea.

.Banako elementuak burutzea.

.Multzoa berunean jarri eta nibelatzea.

.Egiturarekiko elementuen euspen sistemak eta euskarriak identifikatzea.

.Lanek kalitate zehaztapenak betetzen dituztela egiaztatzea.

.Lanak bukatu ondotik, egin behar diren garbiketa eragiketak burutzea.

4.6. Norberaren eta taldearen segurtasun bitartekoak bereizi, hautatu eta instalatzea, eta bai Obrako Segurtasun Planean aurreikusitako segurtasun eta higieneari buruzko arau guztiak ere betetzea.

.Taldearen babes elementuak, lan-lekuaren berariazkoak, identifikatzea.

.Makina-erreminten babes elementuak identifikatzea.

.Lan-lekuari dagozkion arau tekniko eta segurtasun eta higieneari buruzko jokabide arau guztiak aplikatzea.

.Norberaren babeserako bitartekoen erabilera bidezkotzea.

.Taldearen babeserako bitarteko doi eta seguruak muntatu eta desmuntatzea.

b) Edukiak.

.Xaflazko gainjazkiak:

-Nahitaez bete beharreko arauak eta aukerakoak.

-Xafla malgu, zurrun, arin eta ehunezko gainjazkiak burutzeko obren planoak interpretatzea.

-Paper, plastiko, mikrozur edo mikrokortxozko gainjazki malguei dagozkien obrak burutzeko behar diren eraikuntzazko taxuketak, eragiketak, materialak, atxikipen osagaiak; kortxozko plantxa zurrunez, oholez, altzairu herdoilgaitzezko edo PVCzko taulaz eta metalezko edo plastikozko profilez egindako gainjazki arinak; ehunezko edo moketa natural, artifizial zein sintetikozko gainjazkiak.

-Erabiltzen diren lanabesak, tresnak eta makinak.

-Burutzapenerako behar diren bitarteko lagungarriak.

-Merkatuan azalduz doazen material eta bitarteko berrien analisi eta erkaketa.

-Segurtasun baldintzak.

-Materialen kontrol eta jasoketa.

.Lanabes, tresna, makina, bitarteko lagungarri eta norberaren eta taldearen babeserako bitartekoak eskuztatzea:

-Erabilera: gainjazki malgu eta gainjazki arinetarako mozkailua, grapagailua; paleta, paletatxoa, plaunkaia, arraspa eta espatula; neurketa-zinta, nibela eta beruna.

-Paramentuetan xafla malgu edo zurrun eta arinezko gainjazkiak edo ehun natural edo artifizialezko gainjazkiak jartzeko obren burtzapenerako berariazko bitarteko lagungarri normalizatuak muntatzea eta desmuntatzea.

-Aipatu lanotan norberaren babeserako bitartekoak eta taldearen babeserako bitartekoak erabiltzea.

-Lanabes, bitarteko, tresna eta makineriaren mantenimendu eta garbiketa.

.Lanen burutzapena:

-Mortairu eta itsaskariak fabrikatzeko eragiketak burutzea.

-Ondokoak burutzeko eragiketak egitea: Paper, plastiko, mikrozur edo mikrokortxozko gainjazki malguak; kortxozko plantxa zurrunez, oholez, altzairu herdoilgaitzezko edo PVCzko taulaz eta metalezko edo plastikozko profilez egindako gainjazki arinak; ehunezko edo moketa natural, artifizial zein sintetikozko gainjazkiak.

-Banako elementuak burutzea.

-Eskatzen den kalitatea betetzen dela egiaztatzea.

-Patologiak.

5. lanbide modulua: Pinturak eta bernizak.

Iraupena: 160 ordu.

5. Gaitasun Unitateari lotua: Pinturak eta bernizak ematea.

a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.

5.1. Dokumentazio grafikoa edo erabilera amankomuneko bestelako agiriak analizatzea, pintura eta berniz emateari dagozkion lanak burutzeko.

.Planoan islatzen den sinbologiaren esanahia identifikatu eta azaltzea.

.Proiektu eta burutzapeneko planoak eta burutu behar den lan mota elkarrekin erlazionatzea.

.Obra mota bakoitzerako planoetako ikuspegi, ebakidura eta xehekapen guztiak bereiztea.

.Osoko planoak eta xehekapen planoak elkarrekin erlazionatzea, eta bai berauek beren artean ere, obra mota bererako.

.Multzoaren piezakatze planoak interpretatzea, elementu guztiak gertutzeari ekin ahal izateko.

.Lanak burutzeko behar diren datuak identifikatzea.

5.2. Pintura eta berniza emateko lanei lotutako lan guztiak analizatzea, lan metodorik egokienak eta segurtasun neurriak deskribituz.

.Ondoko lanak deskribitzea:

-Pinturazko gainjazkiak.

-Esmaltezko gainjazkiak.

-Bernizezko gainjazkiak.

-Lakazko gainjazkiak.

.Balizko kasu praktiko batean obra burutzapena egin behar izanez gero:

-Lan metodo guztiak azaltzea, horietarako egokienak diren material mota, lanabes, tresna eta makinak identifikatuz.

-Burutzapen metodorik egokiena aukeratzea, lanaren ezaugarrien arabera.

-Makinei eta langileei aplikatuko zaizkien segurtasun neurriak identifikatzea, eta bai burutu beharreko lan- lekuko babesak ere.

5.3. Ogibidean erabiltzen diren lanabes, makina eta tresnak analizatu eta aplikatzea.

.Lanabes, tresna eta makinak identifikatzea.

.Lanabes, tresna eta makinak eta lan mota eta lan metodoa elkarrekin erlazionatzea.

.Lanabes, tresna eta makinak trebeziaz erabiltzea, lanaren eraginkortasunari eta mugimenduetako doikuntzari dagokienean.

.Lanabes, tresna eta makinak artatu eta mantentzeko prozedurak eta metodoak deskribitzea.

5.4. Pintura eta berniza emateko lan-lekuaren burutzapenerako behar diren bitarteko lagungarriak deskribitu, hautatu eta instalatzea.

.Behar diren bitarteko lagungarriak identifikatzea.

.Bitartekoak eta lan mota eta lan metodoa elkarrekin erlazionatzea.

.Lana burutzeko behar diren bitarteko lagungarri seguruak muntatu eta desmuntatzea.

.Bitarteko lagungarriak artatu eta mantentzeko prozedurak eta metodoak deskribitzea.

5.5. Pinturak, bernizak eta lakak prestatzeko lanak egitea, barne zein kanpoko lanetarakoak eta azalera mota guztietarakoak, zehaztutako kalitatea lortuz segurtasun baldintzarik egokienetan.

.Nahaskinak egitea, osagaien portzentaia kontuan hartuz.

.Nahaskinaren errendimendua zehaztea, materialen eta aplikazioaren euskarriaren arabera.

.Zehaztutako tonalitatea identifikatzea.

5.6. Pinturak, bernizak eta lakak prestatzeko lanak egitea, azalera mota guztietarakoak eta barne zein kanpoko lanetarakoak, zehaztutako kalitatea lortuz segurtasun baldintzarik egokienetan.

.Azalerak prestatzea.

.Elementuen kokaera eta banaketaren zuinketa egitea, planoaren arabera.

.Euspen oinarriak sendotzea eta behar bezala prestatzea, aurretiaz identifikatuz.

.Estali beharreko zona identifikatzea.

.Emate-ingurunea egokiro babestea.

.Materiala eskuliburuko jarraibideen arabera ematea, pasaden kontsistentzia, kopuru eta erari eta berorien geruzaketa eta tartekatze-aldiari dagokienean.

.Lanek kalitate zehaztapenak betetzen dituztela egiaztatzea.

.Lanak bukatu ondotik, egin behar diren garbiketa eragiketak burutzea.

5.7. Norberaren eta taldearen segurtasun bitartekoak bereizi, hautatu eta instalatzea, eta bai obrako segurtasun planean aurreikusitako segurtasun eta higieneari buruzko arau guztiak ere betetzea.

.Taldearen babes elementuak, lan-lekuaren berariazkoak, identifikatzea.

.Makina-erreminten babes elementuak identifikatzea.

.Lan-lekuari dagozkion arau tekniko eta segurtasun eta higieneari buruzko jokabide arau guztiak aplikatzea.

.Norberaren babeserako bitartekoen erabilera bidezkotzea.

.Taldearen babeserako bitarteko doi eta seguruak muntatu eta desmuntatzea.

b) Edukiak.

.Pinturak eta bernizak:

-Pintura eta bernizezko gainjazkiak burutzeko obren planoak interpretatzea.

-Obra guztiak burutzeko behar diren eraikuntzazko taxuketak, eragiketak, materialak eta bitartekoak.

-Erabiltzen diren lanabesak, tresnak eta makinak.

-Burutzapenerako behar diren bitarteko lagungarriak.

-Merkatuan azalduz doazen material eta bitarteko berrien analisi eta erkaketa.

-Segurtasun baldintzak.

.Lanabes, tresna, makina, bitarteko lagungarri eta norberaren eta taldearen babeserako bitartekoak eskuztatzea:

-Erabilera: pasta proiektagailua, pistola, konpresorea eta nahasgailua; arrabota, brotxa, arrabola, pintzela, margozapia, paleta eta plaunkaia; erregela eta neurketa- zinta.

-Pintura, berniz edo laka emateko obren burutzapenerako berariazko bitarteko lagungarri normalizatuak muntatzea eta desmuntatzea.

-Aipatu lanotan norberaren babeserako bitartekoak eta taldearen babeserako bitartekoak erabiltzea.

-Lanabes, bitarteko, tresna eta makineriaren mantenimendu eta garbiketa.

.Materialak eta nahaskinak:

-Ondokoak erabili eta ezagutzea: ura, disolbakaria eta desugertzailea; pintura, esmaltea, laka eta berniza; metal eta zurerako inprimakaria; igeltsu eta zementurako zigilatze-inprimakaria.

-Nahaskinak egitea. Errendimenduak. Dosifikazioak. Tonalitateak.

-Materialen kontrol eta jasoketa.

.Lanen burutzapena:

-Euskarria prestatzea.

-Barne zein kanpoaldeetan pintura, esmalte, berniz eta lakazko gainjazkiak jartzeko lanen burutzapenerako behar diren eragiketa guztiak burutzea.

-Eskatzen den kalitatea betetzen dela egiaztatzea.

-Lanen garbiketa, mantenimendua eta konponketa.

-Patologiak.

6. lanbide modulua: Panel aurrefabrikatuak.

Iraupena: 242 ordu.

6. Gaitasun Unitateari lotua: Panel aurrefabrikatuak muntatu eta finkatzea.

a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.

6.1. Dokumentazio grafikoa edo erabilera amankomuneko bestelako agiriak analizatzea, gainalde eta barne fatxadetan panel aurrefabrikatuak muntatzeari dagozkion lanak burutzeko.

.Planoan islatzen den sinbologiaren esanahia identifikatu eta azaltzea.

.Proiektu eta burutzapeneko planoak eta burutu behar den lan mota elkarrekin erlazionatzea.

.Obra mota bakoitzerako planoetako ikuspegi, ebakidura eta xehekapen guztiak bereiztea.

.Osoko planoak eta xehekapen planoak elkarrekin erlazionatzea, eta bai berauek beren artean ere, obra mota bererako.

.Multzoaren piezakatze planoak interpretatzea, elementu guztiak prestatzeari ekin ahal izateko.

.Lanak burutzeko behar diren datuak identifikatzea.

6.2. Barne fatxadetan panel aurrefabrikatuak muntatzeari lotutako lan guztiak analizatzea, lan metodorik egokienak eta segurtasun neurriak deskribituz.

.Ondoko lanak deskribitzea:

-Barnealdeetarako beira fabrika.

-Barnealdeetarako panel aurrefabrikatuak.

-Zatiketa aurrefabrikatuak.

.Balizko kasu praktiko batean obra burutzapena egin behar izanez gero:

-Lan metodo guztiak azaltzea, horietarako egokienak diren material mota, lanabes, tresna eta makinak identifikatuz.

-Burutzapen metodorik egokiena aukeratzea, lanaren ezaugarrien arabera.

-Makinei eta langileei aplikatuko zaizkien segurtasun neurriak identifikatzea, eta bai burutu beharreko lan- lekuko babesak ere.

6.3. Ogibidean erabiltzen diren lanabes, makina eta tresnak analizatu eta aplikatzea.

.Lanabes, tresna eta makinak identifikatzea.

.Lanabes, tresna eta makinak eta lan mota eta lan metodoa elkarrekin erlazionatzea.

.Lanabes, tresna eta makinak trebeziaz erabiltzea, lanaren eraginkortasunari eta mugimenduetako doikuntzari dagokienean.

.Lanabes, tresna eta makinak artatu eta mantentzeko prozedurak eta metodoak deskribitzea.

6.4. Panel aurrefabrikatuak muntatu eta finkatzeko lan-lekuaren burutzapenerako behar diren bitarteko lagungarriak deskribitu, hautatu eta instalatzea.

.Behar diren bitarteko lagungarriak identifikatzea.

.Bitartekoak eta lan mota eta lan metodoa elkarrekin erlazionatzea.

.Lana burutzeko behar diren bitarteko lagungarri seguruak muntatu eta desmuntatzea.

.Bitarteko lagungarriak artatu eta mantentzeko prozedurak eta metodoak deskribitzea.

6.5. Zatiketak egitea eta gainjazki horizontal eta bertikalak muntatu eta kokatzea, zehaztutako kalitatea lortuz segurtasun baldintzarik egokienetan.

.Elementuen kokaera eta banaketaren zuinketa egitea, planoaren arabera.

.Euspen oinarriak edo lotura idorreko sistemak sendotzea.

.Lotura mortairu egokia eta behar den kontsistentzia duena prestatzea, edo bestela, lotura idorreko sistemak.

.Piezak eta elementuak oro har jasotzea eta beren kokaleku egokian jartzea.

.Multzoa berunean jarri eta nibelatzea.

.Egitura edo eraikuntzazko bestelako elementuekiko euspen sistemak eta euskarriak identifikatzea.

.Dilatazio juntak aplikatzea.

.Lanek kalitate zehaztapenak betetzen dituztela egiaztatzea.

.Lanak bukatu ondotik, egin behar diren garbiketa eragiketak burutzea.

6.6. Norberaren eta taldearen segurtasun bitartekoak bereizi, hautatu eta instalatzea, eta bai Obrako Segurtasun Planean aurreikusitako segurtasun eta higieneari buruzko arau guztiak ere betetzea.

.Taldearen babes elementuak, lan-lekuaren berariazkoak, identifikatzea.

.Makina-erreminten babes elementuak identifikatzea.

.Lan-lekuari dagozkion arau tekniko eta segurtasun eta higieneari buruzko jokabide arau guztiak aplikatzea.

.Norberaren babeserako bitartekoen erabilera bidezkotzea.

.Taldearen babeserako bitarteko doi eta seguruak muntatu eta desmuntatzea.

b) Edukiak.

.Panel aurrefabrikatuak:

-Nahitaez bete beharreko arauak eta aukerakoak.

-Barnealdeetan beira fabrikak, panel aurrefabrikatuak eta zatiketa aurrefabrikatuak burutzeko obren planoak interpretatzea.

-Barnealdeetarako beira fabrikari dagozkion obrak burutzeko behar diren eraikuntzazko taxuketak, eragiketak, materialak, atxikipen osagaiak eta bitartekoak; jarraiko sabaietarako panel aurrefabrikatuak plaketan, zolaketak plaka arinetan edo gainjazki bertikalak plaketan; adreiluzko zatiketa aurrefabrikatuak, hormigoi arina, eskaiola plakak, kartoi-igeltsuzko panelak, zurezko panelak eta panel mugikorrak, eta altzairu, aleazio arin, zur eta beirazko manparak.

-Dilatazio juntak. Lotuneak.

-Erabiltzen diren lanabesak, tresnak eta makinak.

-Burutzapenerako behar diren bitarteko lagungarriak.

-Merkatuan azalduz doazen material eta bitarteko berrien analisi eta erkaketa.

-Segurtasun baldintzak.

.Lanabes, tresna, makina, bitarteko lagungarri eta norberaren eta taldearen babeserako bitartekoak eskuztatzea:

-Erabilera: daratulua, mozkailua, eskuzko torlojugailuak eta automatikoak; paleta, paletatxoa, erregela eta igeltsari-eskuaira; igeltsari-nibela, beruna eta neurketa- zinta.

-Lan mota hauen burtzapenerako berariazko bitarteko lagungarri normalizatuak muntatzea eta desmuntatzea.

-Aipatu lanotan norberaren babeserako bitartekoak eta taldearen babeserako bitartekoak erabiltzea.

-Lanabes, bitarteko, tresna eta makineriaren mantenimendu eta garbiketa.

.Lanen burutzapena:

-Igeltsu eta eskaiolazko mortairuak fabrikatu eta prestatzeko eragiketak burutzea.

-Lotura idorreko sistemetarako eragiketak burutzea.

-Material aurrefabrikatuaren jasoketa burutzea. Onarpen eta gaitzespen baldintzak.

-Ondokoak burutzeko eragiketak egitea:

-Barnealdeetarako beira fabrikak.

-Barnealdeetarako panel aurrefabrikatuak: bertikalak eta horizontalak.

-Zatiketa aurrefabrikatuak.

-Eskatzen den kalitatea betetzen dela egiaztatzea.

7. lanbide modulua: Segurtasuna eraikuntzan.

Iraupena: 96 ordu.

7. gaitasun unitateari lotua: planean aurreikusi diren segurtasun neurriak frogatzea.

a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.

7.1. Obraren segurtasun eta higienearen azterlanean aurreikusi diren arauak analizatzea.

.Obra baten segurtasunaren azterlana eginerara eraman behar den balizko batean ondoan adieraziko diren atal guztiak identifikatzea eta deskribitzea:

-Norberaren babeserako soinekoak.

-Behin-behineko instalazioak.

-Obrako biltegi eta tailerrak.

-Segurtasunerako bitarteko osagarriak.

-Makineria.

-Obra zibil eta eraikuntzako lan-lekuak.

7.2. Obrako segurtasun planaren aplikazio zuzenerako beharrezkoak diren norbanakoen eta taldearen baliabideak zehaztea.

.Segurtasun plana egineran aplikatu behar den balizko batetik abiatuz:

-Hala obrari nola instalazio eta bitarteko osagarriei lotuta dauden arriskuak bidezko babes neurriekin erlazionatzea.

-Beharrezkoak diren norbera eta talde bitartekoak zehaztea.

-Segurtasun neurri guztien erabilera zuzena azaltzea.

7.3. Segurtasun plan baten agiri teknikoak eta grafikoak analizatzea.

.Segurtasun plana egineran aplikatu behar den balizko batean ondoan adieraziko diren atalei memoria, baldintzen plegua eta aurrekontuaren zehaztapenak esleitzea:

-Behin-behineko instalazioak.

-Obrako biltegiak eta tailerrak.

-Segurtasun neurri osagarriak.

-Makineria.

-Obra zibil eta eraikuntzako lan-lekuak.

.Segurtasun plana egineran aplikatu behar den balizko batean sustatu behar diren ekintza teknikoak zehaztea eta ondoko hauei buruzko irudikapen grafikoak interpretatzea:

-Behin-behineko instalazioak.

-Obrako biltegi eta tailerrak.

-Segurtasunerako bitarteko osagarriak.

-Makineria.

-Obra zibil eta eraikuntzako lan-lekuak, sustatu beharko diren ekintzak zehaztuz.

b) Edukiak.

.Lan-arriskuetarako aurreneurriak:

-Aurreneurrien bidezkoketa. Horri buruzko legezko arautegia. Interpretazioa eta aplikazioa. Legezko oinarrizko erantzukizunak. Segurtasun azterlana eta plana. Planaren agiriak.

-Makineriako jarduleentzako arriskuak eta aurreneurriak. Norbere eta talde babeserako ekipoak. Makinekin jarduten denean dauden arriskuak.

-Obra mota guztien arriskuak eta aurreneurriak.

-Lanbide istripuak eta eritasunak. Estatistikako indizeak. Norbere babeserako ekipoak.

-Premiazko laguntzarako osasun teknikak.

.Segurtasuna bitarteko osagarrietan:

-Bitarteko osagarriei buruzko agiri grafikodunak.

-Soineko, aldamio, astoko, plataforma eta eskaileren segurtasun arauak.

-Igotzeko bitartekoen segurtasun arauak. Makinatxoak. Zamaigogailuak/igogailuak. Zinta garraiatzaileak.

.Behin-behineko instalazioen eta obrako tailerren segurtasuna:

-Instalazio eta tailerrei aplikatu zaizkien agiri grafikodunak.

-Komun, aldagela eta jantokietako segurtasun arauak.

-Ondoko hauetan aplikatuko diren segurtasun neurriak: elektraenergiaren hornidurarako instalazioetan, garbiketa eta koipeztaketa tokietan eta erregai, zuntz eta olioen biltegietan.

-Segurtasun arauak obrako tailerretan. Tailer mekanikoak. Tailer elektrikoak. Soldadura tailerrak. Zurezko arotzia tailerrak. Metalezko arotzia tailerrak.

.Segurtasuna makinerian:

-Makineriari buruzko agiri grafikodunak.

-Lurrak eta haitzak mugiarazteko makineria. Ezaugarri orokorrak. Norbere babeserako ekipoak. Segurtasun adierazkariak eta eragingailuak.

-Igogailuak. Ezaugarri orokorrak. Norbere babeserako ekipoak. Segurtasun adierazkariak eta eragingailuak.

-Idorkiak tratatzeko makineria. Ezaugarri orokorrak. Norbere babeserako soinekoak. Instalazioak bisitatzeko eta instalazioetara sartzeko elementuak. Arrisku orokorrak. Emisio kutsagarriak.

-Hormigoia fabrikatzeko eta elementu hori obrara eramateko makineria. Ezaugarri orokorrak. Norbere babeserako ekipoak. Instalazioak bisitatzeko eta instalazioetara sartzeko elementuak. Arrisku orokorrak. Emisio kutsagarriak.

-Zulaketa eta zimentazio makineria. Ezaugarri orokorrak. Norbere babeserako ekipoak. Arrisku orokorrak. Segurtasun adierazkariak eta eragingailuak.

-Itsasoko eta ibaiko nabigaziorako makineria. Propultsio eta flotaziorako bitartekoak. Norbere babeserako soinekoak. Abasak. Seinaleztapen eta komunikazio elementuak. Nabigakortasun egunak.

-Abordaiei buruzko nazioarteko araudia.

.Lan-lekuetako segurtasuna:

-Obrako lan-lekuei buruzko agiri grafikodunak.

-Lur/haitzak mugiarazten diren lan-lekuak. Hustuketak, ezpondak eta lubetak. Zirkulatzeko bideak. Arekak. Lerradurak eta lur-jausiak.

-Lurpeko lanak. Lurrei eusteko prozedurak. Gai kutsagarrien emisioa. Mehatzaritzako Poliziaren Araudia.

-Itsas eta ibai obrak eta obra hidraulikoak. Norbere babeserako soinekoak. Ekipo flotatzaileak.

-Eraikuntza eta errauspen lan-lekuak. Zimentazio, egitura, ixtura eta akaberetako ezaugarri orokorrak.

8. lanbide modulua: administrazioa, kudeaketa eta merkaturatzea enpresa txikian.

Iraupena: 96 ordu.

8. gaitasun unitateari lotua: enpresa edo tailer txiki baten administrazioa, kudeaketa eta merkaturatzea egitea.

a Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.

8.1. Enpresek hartu ahal dituzten forma juridiko desberdinak, indarra dutenak, aztertzea, jarduera ekonomikoaren eta eskura dauden baliabideen arabera egokiena zein den adieraziz.

.Jabeen lege erantzukizun gradua zehaztea, enpresaren forma juridiko desberdinen arabera.

.Enpresa osatzeko, daukan forma juridikoaren arabera, eskatzen diren gutxieneko lege betebeharrak identifikatzea.

.Merkataritza sozietate desberdinetarako legez ezarritako gobernu organoen eginkizunak zehaztea.

.Enpresaren forma juridiko desberdinetarako ezarritako zerga tratamendua bereiztea.

.Konparazio taula batean, enpresa mota juridiko bakoitzerako identifikatutako oinarrizko lege ezaugarriak eskematizatzea.

.Eskura dagoen kapitalari buruzko alegiazko datu batzuetan oinarriturik, onartuko diren arriskuak, enpresaren tamaina eta bazkide kopurua, eta behar denean, forma juridiko egokiena aukeratzea, abantailak eta desabantailak azalduz.

8.2. Alorrean ohikoenak diren eta indarra duten lan kontratu desberdinak definitzen dituzten ezaugarriak ebaluatzea.

.Lan kontratu mota desberdinen oinarrizko ezaugarriak konparatzea, kontratuaren iraupenari, lanaldi motari, dirulaguntzei eta salbuespenei dagozkien aldeak ezarriz.

.Alorraren errealitatearen gaineko alegiazko kasu batetik abiatuta:

-Alegiazko enpresaren ezaugarrietara eta egoerara hobekien egokitzen diren lan kontratuak zein diren ezartzea.

-Kontratu modalitate bat betetzea.

8.3. Enpresa txiki baten jarduera ekonomikoa garatu, antolatu, izapidetu eta eratzeko behar diren agiriak aztertzea.

.Enpresaren jarduera ekonomiko arruntean erabilitako oinarrizko agirien helburua azaltzea.

.Alegiazko datu batzuetan oinarriturik agiri hauek betetzea: faktura, albarana, eskaera oharra, ganbio letra, txekea eta ordainagiria.

.Agirietako bakoitzak enpresan betetzen dituen tramiteak eta ibilbideak azaltzea.

.Indarra duten legeek enpresa bat eratzeko eskatzen dituzten izapideak aipatzea, eta zehazki, agiri bakoitza izapidatzen duen erakundea, denbora eta eskatutako forma.

8.4. Enpresa batek bere jarduera ekonomikoa legez garatzeko merkataritza, zerga eta lan arloetan dituen betebeharrak definitzea.

.Enpresaren trafikoa ukitzen duten zeharkako zergak eta etekinen gaineko zuzenekoak identifikatzea.

.Enpresa indibidual edo kolektibo bati ekoizpen, merkataritza edo zerbitzuetako jarduera zehatz baten ondorioz dagokion zerga egutegia deskribitzea.

.Alegiazko datu batzuetan oinarriturik, honakoak betetzea: laneko alta eta baja, nomina edo Gizarte Segurantzaren likidazioa.

.Indarra duten arauei jarraikiz, enpresak derrigorrez bete behar dituen liburuak eta agiriak aipatzea.

8.5. Bezero eta hornitzaileekiko harremanetarako teknikak, merkataritzako ereduzko egoerak ebazteko bide ematen dutenak, aplikatzea.

.Bezero eta hornitzaileekin negoziatzeko eta bezeroari kasu egiteko tekniken oinarrizko printzipioak azaltzea.

.Merkatuan dauden produktu edo zerbitzuen eskaintza desberdinetan oinarrituta:

-Ezartzea horietatik zein den onuragarriena parametro hauen arabera: merkatuko prezioak, emateko epeak, kalitateak, garraioak, deskontuak, eskaera bolumena, ordaintzeko baldintzak, bermea eta salmenta ondoko laguntza.

8.6. Produktu edo zerbitzuen salmentarako promozio sektorean ohikoenak diren formak aztertzea.

.Salmenten promoziorako bitarteko ohikoenak, produktu edo/eta zerbitzu motaren arabera, deskribitzea.

.Merchandising izenekoaren oinarrizko printzipioak azaltzea.

8.7. Enpresa edo tailer txiki bat sortzeko proiektu bat prestatzea, bideragarritasuna aztertuz eta beharrezkoak diren pausuak azalduz.

.Proiektuak honakoak bildu behar ditu:

-Enpresaren helburuak eta haren antolaketarako egitura.

-Enpresaren kokapenaren bidezkoketa.

-Aplikatu ahal den legezko arautegiaren azterketa.

-Inbertsio plana.

-Finantzaketa plana.

-Merkaturatze plana.

-Proiektuaren errentagarritasuna.

b) Edukiak.

.Enpresa eta haren ingurunea:

-Enpresaren kontzeptu juridiko-ekonomikoa.

-Jardueraren definizioa.

-Enpresaren lokalizazioa, kokapena eta legezko izaria.

.Enpresen forma juridikoak:

-Banakako enpresaria.

-Merkataritzako sozietate mota desberdinen erkaketa analisia.

.Enpresa baten eraketaren kudeaketa:

-Eratzeko tramiteak.

-Finantzaketa iturriak.

.Langileriaren alorreko kudeaketa:

-Arloaren hitzarmena.

-Lan-kontratu mota desberdinak.

-Nomina eta gizarte segurantzak betetzea.

.Administrazio kudeaketa:

-Administrazio agiriak.

-Kontabilitate teknikak.

-Inbentarioa eta izakinen balorazioa.

-Kostu, etekin eta salmenta prezioaren kalkulua.

.Merkataritzako kudeaketa:

-Merkaturatzearen oinarrizko elementuak.

-Salmenta eta negoziazio teknikak.

-Bezeroarendako laguntza teknikak.

.Zerga betebeharrak:

-Zerga egutegia.

-Enpresaren jarduna ukitzen duten zerga nagusiak.

-Zeharkako zergen likidazioari ekiteko kalkuluak: B.E.Z. eta K.Z.Z.O. eta zerga zuzenena: B.Z.O. eta P.F.E.Z.

.Enpresaren proiektua.

9. lanbide modulua: proiektu integratua.

Iraupena: 44 ordu.

a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.

9.1. Eraikuntzan parte hartzen duten agenteak zeintzuk diren eta horiei dagokien erantzukizuna ezagutzea.

.Kasu praktikoetan:

-Parte hartzen duten agenteak identifikatzea.

-Agente guztien erantzukizuna deskribitzea.

-Agenteen funtzioak zehaztea.

9.2. Eraikuntzako obra baten eraiketa eta funtzio prozesua aztertzea koordinazio egokienarekin burutzen dela bermatzeko.

.Kasu praktikoetan:

-Obraren kapitulu desberdinak identifikatzea.

-Kapitulu bakoitzaren oinarrizko unitateak zehaztea.

-Lanen sekuentziazioa egitea, beti ere eraginkortasuna eta aurreztearen irizpideak betez.

9.3. Eraikuntza prozesuen kalitate plana aztertzea, jarduera edota enpresa horretan hobekuntzak proposatuz.

.Kalitate plana zehaztu den kasu praktikoetan:

-Planak eskuratu nahi dituen kalitate helburu partzialak identifikatzea.

-Zuzendu eta ekidin nahi dituen egoera/jarduketa markets motak ateratzea.

-Aldez aurretik zehaztu diren balizkoen kalitatearen kontrol eta jarraipenerako agiriak betetzea.

-Planaren gida diren enpresaren politikaren oinarrizko lerroak ateratzea.

-Planak eraikuntza-prozesuan zerbitzuak ematen dituzten eraikuntzako akaberan jarduten duten enpresa/profesionalengan izango duen eragina zehaztea.

-Enpresek bete behar dituzten era guztietako beharkizunak zehaztea: teknika, azpiegiturak, lanbide koalifikazioa, etab.

-Planaren abantailak azpimarratzea.

-Hobekuntza edota ezarrita dauden egoerari egokitzeko aldarazpenak proposatzea.

-Bezeroak kalitatean, burutzeko epean eta abarrean dituen beharrizanak identifikatzea.

.Eraikuntza nola egin eta eskuratu nahi den kalitatea zehaztu den kasu praktikoetan:

-Kontuan hartuko diren kalitate partzialaren alorreko helburuak identifikatzea.

-Zuzendu eta ekidin nahi diren egoera/jarduketa markets motak ateratzea.

-Balizko kalitate planaren oinarrizko gidalerroak ezartzea.

-Balizko kalitate planaren definizio, aplikazio, jarraipen eta ebaluaziorako behar diren agiri motak deskribitzea.

-Enpresa/autonomiadunak eta gainerako agenteek bete beharko dituzten mota guztietako beharkizunak zehaztea: teknika, azpiegiturak, lanbide koalifikazioa, etab.

-Kalitate plan bat egituratzeak dituen abantailak azpimarratzea, hala enpresarentzat nola bezeroarentzat.

b) Edukiak:

.Prozesuan jarduten duten agenteak:

-Sustatzailea.

-Teknikariak.

-Eraikitzailea.

-Beste agente batzuk.

.Obraren prozesua:

- Hasierako jarduerak: kontratua, zuinketa, obraren azpiegitura.

-Lurren mugimendua.

-Zimentazioa.

-Saneamendu horizontala.

-Hormigoizko eta metalezko egitura.

-Gainaldeak: lauak eta maldadunak.

-Fatxadak.

-Banaketak.

-Instalazioak.

-Arotzia, barnekoa eta kanpokoa.

-Barneko gainjazkiak.

-Obra amaiera.

.Kalitate osoa:

-Kalitate osoaren filosofia eta kontzeptuak.

-Kalitatea eraikuntzan.

-Kalitatea bermatzea.

10. lanbide modulua: lanbide prestakuntza eta orientazioa.

Iraupena: 64 ordu.

a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.

10.1. Lanbidearen arloan osasunari kalte egiten ahal dioten arrisku-egoera ohikoenak sumatzea eta horiei dagozkien babes neurriak eta aurreneurriak aplikatzea.

.Ereduzko lan-egoeretan, dauden arriskuak identifikatzea.

.Osasunari egiten zaizkion kalteak berauek sortzen dituzten arrisku-faktoreen arabera deskribitzea.

.Babes neurriak eta aurreneurriak arrisku-egoeraren arabera identifikatzea.

10.2. Balizko istripuetan, oinarrizko osasun neurriak berehala aplikatzea.

.Balizko kasu batean zenbait edo anitz lagun zauriturik suertatuz gero, esku hartzeko lehentasuna ezartzea, lesioek biziraupenerako duten arriskua irizpide erabilita.

.Suertatzen diren lesioen arabera, aplikatu behar diren neurrien sekuentzia identifikatzea.

.Behar diren osasun-teknikak burutzea (RCP, zaurituak ibilgetzea, lekualdatzea...) eta horretarako ezarrita dauden protokoloak aplikatzea.

10.3. Lan munduan besteren konturako edo norbere konturako langile legez sartzeko erak eta prozedurak bereiztea.

.Nork bere produkzio-arloan indarreko legeriak baimendurik dauden lan kontrataziorako modalitateak identifikatzea.

.Enplegua lortzeko burutu beharreko prozesua deskribitzea eta horretarako behar diren agiriak gertutzea, abiaburutzat bere lanbide-profilarekin bat datorren lan- eskaintza harturik.

. Indarreko legeriaren arabera, norbere konturako langile gisa jarduteko behar diren agiriak identifikatzea eta horiek behar bezala betetzea.

10.4. Lan-merkatuan orientatzea, bere gaitasunak eta interesak eta lanbide-ibilbiderik egokiena identifikatuz.

. Nork bere gaitasunak eta ezagutzak identifikatzea eta ebaluatzea, lanbide-balioak emanez.

.Nork bere interesak eta motibazioak definitzea eta, hala denean, sexuak edo bestelako faktoreek eragiten dituzten baldintzak baztertzea.

.Nork bere interesei dagozkien prestrakuntza eskaintza eta lanbide-eskaria identifikatzea.

10.5. Lanaren lege-esparrua interpretatzea eta lan- harremanetatik datozen eskubideak eta betebeharrak bereiztea.

.Lan zuzenbidearen oinarrizko informazio-iturriak erabiltzea (Konstituzioa, Langileen Estatutua, Europar Batasunaren gidalerroak, Talde Hitzarmena...) eta berari dagozkion eskubideak eta betebeharrak bereiztea.

."Hartzekoen likidazioa"n agertzen diren kontzeptuak interpretatzea.

.Ereduzko balizko talde-negoziazio batean:

-Negoziazio-prozesua deskribitzea.

-Negoziatzen diren aldagarriak identifikatzea (alokairuak, segurtasuna eta higienea, ekoizkortasuna, teknologia)

-Negoziazioaren ondorioz suerta daitezkeen ondoreak eta neurriak deskribitzea.

-Gizarte Segurantzarekiko prestazioak eta betebeharrak identifikatzea.

b) Edukiak.

.Lan osasuna:

-Lan eta segurtasun baldintzak.

-Arrisku faktoreak: aurreneurriak eta babes neurriak.

-Lehenengo sorospenak.

.Lanaren arloko legeria eta lan-harremanak:

-Lan zuzenbidea: naziokoa eta Batasunarena.

-Gizarte Segurantza eta beste prestazio batzuk.

-Talde-negoziazioa.

.Gizarte-lanaren arloko orientazioa eta horretan sartzea.

-Enplegua bilatzeko prozesua.

-Norbere kontura lan egiteko ekimenak.

-Nork bere lanbide potentziala eta interesak analizatzea eta ebaluatzea.

-Prestakuntza/lanbide ibilbideak

11. lanbide modulua: Prestakuntza lan-zentruan.

Iraupena: 380 ordu.

a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.

11.1. Eguneko lan planak aztertzea eta eskuratu den etekina frogatzea; giza baliabideak eta baliabide materialak era egokian banatu lan egiteko esparrua antolatu ondo eta arriskurik gabe jardun ahal izateko.

.Obrako lan-lekuan giza baliabideen eta baliabide materialen alorrean egunero eskuratzen den etekina kalkulatzea eta burutu den obraren atala baloratzea.

.Baliabideak aurreikusi diren etekinen arabera banatzea.

.Indarreko araudiak obraren segurtasun kontrol eta kalitatearen alorrean identifikatzea eta horiek guztiak burutzeko behar diren bitarteko eta baliabideak aurreikustea.

.Eguneroko zuinketarako eta lan egiteko esparrua gertutzeko beharrezkoak diren eragiketak egitea.

11.2. Jarraiko gainjazki konglomeratuak, zoladurak eta alikatatuak, xafla bidezko gainjazkiak, pintura eta bernizak emateak eta barneko panel aurrefabrikatuen muntaketa eta ezarketak obrako unitateetan eraikuntzarako nahitaezkoak diren eragiketak lan-lekuan bertan egitea.

.Lan-lekua antolatzeko beharrezkoak diren agiri guztiak eskuratzea eta segurtasuna eta kalitatea kontrolatzea.

.Lan-lekuaren funtzioari egokituta dauden erremintak eta bitarteko osagarriak aukeratzea.

.Obra burutzeko behar diren material guztiak biltzea eta pilatzea.

.Lansaioaren hasieran eta amaieran beharrezko eragiketak egitea bitartekoak eta ekipoak jarduteko egoerarik onenean eta beti eskura egon daitezen.

.Lan-lekua ezarrita dauden kalitate eta segurtasun baldintzetan eta etekin egokiarekin burutzea.

.Lan-lekua arriskurik gabe, txukun eta ikuzketa maila egokian mantentzea.

.Beste zeregin batzuetako langileekin lankidetzan aritzea eta elkarri oztopo ez egitea.

11.3. Bitarteko osagarriak eta segurtasunekoak lan- lekuan bertan muntatzea eta desmuntatzea eta bitarteko horiek ondo erabiltzen direla frogatzea.

.Lan-lekuan bertan eta obrako segurtasun plana aplikatuz ondokoetan erabiltzen diren bitarteko osagarriak eta segurtasunekoak muntatzea eta desmuntatzea:

-Behin-behineko instalazioak.

-Obrako biltegiak eta tailerrak.

-Eraikuntzako lan-lekuak, ixturak eta akaberak, era egokian erabiltzen direla frogatuz eta bidezko txostenak eginez.

11.4. Obrako segurtasunerako bitartekoen muntaketa eta desmuntaketa eragiketak garaiera handietan egitea.

.Lan-lekuan ohikoak diren arriskuak kontuan hartu eta eragiketetan beharrezkoak diren norbere babeserako soinekoak eta ekipoak erabiltzea.

.Segurtasun planean ezarri diren segurtasun arauak aplikatzea.

.Lan-lekua arriskurik gabe, txukun eta ikuzketa maila egokian mantentzea.

.Segurtasun bitartekoaren mihiztadura eta egonkortasuna frogatzea, beharrezko agiri teknikoak interpretatuz.

11.5. Une oro erantzukizunez jokatzea enpresan.

.Jasotzen diren jarraibideak prestutasunez interpretatzea eta betetzea, agintzen zaion lanaren erantzukizuna izatea eta unean-unean behar den pertsonarekin aritzea harremanetan.

.Une oro enpresaren barneko prozedura eta arauekiko begirune osoa adieraztea.

.Pertsona horren jarduerak eraikuntzetan eta lan zentruaren ekoizpen sisteman duen eragina aztertzea.

.Eraikuntza egokia izan dadin ezarrita dauden arauen gidalerroak betetzea, profesional ona dela frogatuz, atazak lehentasunaren arabera betez eta lana arrazoizko denbora- mugan bukatuz.

b) Edukiak.

.Eragiketa errealak:

-Jarraiko gainjazki konglometatuzko eta paramentu horizontal eta bertikalezko obrak burutzea, hala barnean nola kanpoan.

-Zoladura eta alikatatu obrak.

-Xafla bidezko gainjazkiak.

-Paramentuak pintura eta bernizez gainjaztea.

-Barneko panel aurrefabrikatuen muntaketa eta ezarpen obrak.

.Bitarteko osagarriak eta segurtasunekoak:

-Paramentu horizontal eta bertikalak gainjazteko obretarako bitarteko osagarrien muntaketa eta desmuntaketa, hala eraikinen barnean nola kanpoan, eta panel aurrefabrikatuen muntaketa eta ezarketa.

-Obra mota guztietan segurtasun bitartekoak muntatzea eta desmuntatzea.

.Antolaketa:

-Baliabideen banaketa.

-Burutu diren lan-lekuen neurketa.

2.3. Iraupena, sekuentzia eta ordu banaketa.

Ordutegia

LANBIDE MODULUA IraupenaAsteroIkast.

1. Eraikuntzako akaberetako lanen antolaketa 220 10 2.º

2. Jarraiko gainjazki konglometatuak 256 8 1.º

3. Zoladura eta alikatatuak 288 9 1.º

4. Xafla bidezko gainjazkiak 154 7 2.º

5. Pinturak eta bernizak 160 5 1.º

6. Panel aurrefabrikatuak 242 11 2.º

7. Segurtasuna eraikuntzan 96 3 1.º

8. Administrazioa, kudeaketa eta

merkaturatzea enpresa txikian 96 3 1.º

9. Proiektu integratua 44 2 2.º

10. Lan prestakuntza eta orientazioa 64 2 1.º

11. Prestakuntza lan zentruan 380 Lanegunean 2.º

II. ERASKINA. Eraikuntzako akaberetako prestakuntza zikloaren lanbide moduluetan irakasteko iratxikipena duen irakaslegoaren espezialitateak

II. ERASKINA

LANBIDE MODULUA IRAKASLEGOAREN ESPEZIALITATEA KIDEGOA

1. Eraikuntzako akaberetako lanen antolaketa. Eraikuntza zibilak eta eraikintza. Bigarren hezkuntzako irakaslea

. Marrazkigintza (#). Bigarren hezkuntzako irakaslea

2. Jarraiko gainjazki konglometatuak (*). Eraikuntza zibilak eta eraikintza. Bigarren hezkuntzako irakaslea

3. Zoladura eta alikatatuak (*). Eraikuntza zibilak eta eraikintza. Bigarren hezkuntzako irakaslea

4. Xafla bidezko gainjazkiak (*). Eraikuntza zibilak eta eraikintza. Bigarren hezkuntzako irakaslea

5. Pinturak eta bernizak (*). Eraikuntza zibilak eta eraikintza. Bigarren hezkuntzako irakaslea

6. Panel aurrefabrikatuak(*). Eraikuntza zibilak eta eraikintza. Bigarren hezkuntzako irakaslea

7. Segurtasuna eraikuntzan. Eraikuntza zibilak eta eraikintza. Bigarren hezkuntzako irakaslea

. Marrazkigintza (#). Bigarren Hezkuntzako Irakaslea

8. Administrazioa, kudeaketa eta merkaturatzea enpresa txikian. Lan prestakuntza eta orientazioa. Bigarren hezkuntzako irakaslea

9. Proiektu integratua.. Denak

10. Lan prestakuntza eta orientazioa.. Lan prestakuntza eta orientazioa. Bigarren hezkuntzako irakaslea

(*) Modulu hau ematen LOGSEren 33.2. artikuluan aurreikusi den taldeko "irakasle espezialista" batek lagunduko du.

(#) Arkitekto; bide, kanal eta portuetako ingeniari; arkitekto teknikari; herrilanetako ingeniari tekniko edo topografiako ingeniari tekniko titulua.

III. ERASKINA. Ikasketa hauetarako gutxienez behar diren leku eta instalazioak

III. ERASKINA

Ekainaren 14ko 1.004/1991 E.D.aren 34. artikuluari jarraituz, Erdi Mailako Lanbide Heziketako "Eraikuntzako Akaberetako" heziketa zikloak, Foru Dekretu honetan definitu diren ikasketak emateko, goian aipatu den ekainaren 14ko 1.004/1991 E.D.aren 32.1.a artikuluan ezarritako gutxieneko esparruak behar ditu.

Irakaslekua Azalera Erabilera gradua

Eraikuntza lantegia 270 m2 %60

Ikasgela balioaniztuna 60 m2 %40

."Zenbateko erabilerak", ikasle talde batek irakaskuntza hauen iraunaldi osotik gutxieneko irakaskuntzak emateko leku hori zenbat orduz okupatuko duen adierazten du, ehuneko horrenbestean adierazita.

."Zenbateko erabilerak" uzten duen neurrian, heziketa ziklo bera edo beste batzuk, nahiz hezkuntzako beste etapa batzuk egiten dituzten beste ikasle talde batzuek har ditzakete irakaslekuak.

.Beti ere, irakaslekuei loturiko irakaskuntzako jarduerak (zenbateko erabileran adierazitako okupazioarekin) antzeko beste prestakuntzetarako erabilitako tokietan egin ahalko dira.

.Ez da ulertu behar zehaztutako irakaslekuak nahitaez itxituren bitartez banatu behar direnik.

Iragarkiaren kodea: Q9604521

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web