(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

224/1999 FORU DEKRETUA, EKAINAREN 14KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAREN ESPARRUAN DEKORAZIOKO OBREN PROIEKTUEN ETA ZUZENDARITZAREN ARLOKO ARTE PLASTIKOETAKO ETA DISEINUKO GOI MAILAKO TEKNIKARIAREN TITULUARI DAGOKION GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAREN CURRICULUMA EZARTZEN DUENA

BON N.º 113 - 10/09/1999



  XEDAPEN IRAGANKORRA


  XEDAPEN GEHIGARRIAK


  AZKEN XEDAPENAK

  I. ERANSKINA

  II. ERANSKINA. DEKORAZIOKO OBREN PROIEKTUEN ETA ZUZENDARITZAREN TITULAZIOKO MODULUETAN IRAKASLANEAN ARITUKO DIREN IRAKASLEAK


Atariko

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak 4. artikuluan ezarri zuenez, Gobernuari dagokio Estatu osoko gutxieneko ikasketak zehaztea, eta hezkuntza administrazioen eskumena da beren menpeko lurraldeko curriculuma ezartzea. Lege horren bigarren titulua araubide bereziko ikasketez ari da, eta titulu horren lehen kapituluan, arte ikasketei buruzkoan, besteak beste Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketak arautzen dira. Halaber, 47. artikuluak xedatu zuen horrelako ikasketak berariazko heziketa zikloetan antolatu behar zirela, eta 35. artikuluak zehaztu zuen Gobernuak ezarriko zituela lanbide heziketako ikasketetako tituluak, komunitate autonomoei kontsulta egin ondoren.

Maiatzaren 7ko 676/1993 Errege Dekretuaren bitartez (1993-5-22ko "E.A.O.") jarraibide orokorrak ezarri ziren lanbide heziketako tituluez eta haiei dagozkien gutxieneko ikasketez. Dekretu horren bosgarren xedapen gehigarriak dioenez, Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketak heziketa ziklotan antolatu behar dira, lanbide heziketako tituluei eta haiei dagozkien gutxieneko ikasketei buruzko jarraibide orokorretan ezarrita dagoenari jarraikiz. Irailaren 1eko 1464/1995 Errege Dekretuak (1995-10-11ko "E.A.O.") Barrualdeen Diseinuaren arloko lanbide-sailekoak diren Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikarien tituluak eta haiei dagozkien gutxieneko ikasketak ezarri zituen. Behin dekretu hori argitaratu ondoren, Nafarroako Gobernuari dagokio eskudun den lurraldean curriculuma ezartzea, kontuan harturik Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoak 47. artikuluan xedatu zuena eta abuztuaren 31ko 1070/1990 Errege Dekretuak xedatutakoa; izan ere, horren bidez onetsi zen unibertsitatez kanpoko irakaskuntza gaietan Estatuko Administrazioaren eginkizun eta zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzea.

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak Arte Plastikoen eta Diseinuaren arloko Arte Ikasketen alorrean berrikuntza sakona hasi zuen; haren bidez, hezkuntza eta produkzio sistemen arteko erlazioak hobetu eta bideak jarri ziren ikasleak lantokietan presta daitezen.

Arte Plastikoen eta Diseinuaren arloko Arte Ikasketen xedea da ikasleei kalitateko prestakuntza artistikoa ematea eta etorkizunean eremu horretako lanbideetan arituko direnen koalifikazioa ziurtatzea. Bide horretan, behar duten prestakuntza balioanitza emanen zaie bizitzan zehar lanbidean gerta dakizkiekeen aldaketei egokitzeko gauza izan daitezen. Lanbide heziketak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasle guztiek jasotzen duten oinarrizko lanbide heziketa eta erdi eta goi mailako berariazko lanbide heziketa ere hartzen ditu barne.

Arte Plastikoen eta Diseinuaren arloko Arte Ikasketek moduluka antolatutako heziketa ziklo sail bat biltzen dute. Ziklo horiek iraupen desberdinekoak dira eta lanbide heziketaren hainbat arlotako ezaguera-arlo teoriko eta praktikoek osatuta daude. Berariazko lanbide heziketak gazteei lan-munduan sartzea errazten die, lagungarria da herritarren etengabeko prestakuntzarako, eta produkzio-sistemaren koalifikazio eskakizunei erantzuten die.

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko Lege Organikoaren 4. artikuluari jarraikiz, curriculuma esaten zaio hezkuntza sistemaren maila, etapa, ziklo, gradu eta mota bakoitzeko irakaskuntza arautzen duten xede, eduki, baliabide pedagogiko eta ebaluazio-irizpideen multzoari. Hori dela eta, Foru Dekretu honetan xedeak zehaztu dira, gaitasun gisa adierazirik, bai eta modulu guztien edukiak eta ebaluazio-irizpideak ere. Horretarako, kontuan hartu da otsailaren 13ko 35/1995 Foru Dekretuak (1995-3-10eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa), Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Heziketaren eta Arte Plastiko eta Diseinuko ikasketen egitura eta antolamenduari buruzko jarraibideak eman zituenak, hari dagokionez ezarritakoa.

Lanbide moduluen xedeak, Foru Dekretu honetan amaierako gaitasun gisa adierazi eta zehaztutakoak, curriculumaren gakoa dira. Ikasleen portaera definitzen dute lanbide gaitasunaren oinarrizko alderdiak lortzeko ezinbestekoak diren emaitza ebaluagarri gisa. Oinarrizko alderdi horiek tituludunen amankomuneko koalifikazioa segurtatzen dute, eta horixe da titulua Estatu osoko lurraldeetan baliagarria izanen delako eta koalifikazioak Europakoen parekoak izanen direlako bermea.

Curriculumaren edukiak ezinbestekoak dira amaierako gaitasunak erdiesteko, eta oro har disziplinartekoak dira, tituluari lotutako lanbide gaitasunaren nolakoaren ondorioz.

Ebaluazio irizpideek bidea ematen dute helburuak noraino lortu diren egiaztatzeko, eta ebaluazio prozesuaren berariazko jarduerak zehazteko gida eta euskarri dira.

Heziketa zikloetan prestakuntza praktikoa sartzea heziketa-eredu honen gakoa da. Izan ere, profesional eta erakundeen eskuhartzea dela bide eta haien laguntzaz gauzatu ahal izanen diren hezkuntza proiektuek aukera emanen diote ikasleari hasiera-hasieratik lan-merkaturako gaitasuna bereganatzeko, errealitatetik abiaturik.

Heziketa zikloetako modulukako heziketaren eta noizbait ikaslearen ingurunea izanen den lan-munduaren arteko zubi gisa, amaierako lana kasu praktiko bat ebaztean datza, lanbide jardueran azaldu ohi direnen antzeko kasua alegia. Ariketa hori burutzeak eta ebaluatzeak lanbide jarduerari errealismoz eta zentzuz ekiten lagundu behar diote ikasleari. Amaierako proiektuak argi erakutsi behar du ikasleak lortuak dituen gaitasunen neurria eta, aldi berean, arterako sena agertzeko bidea eman behar dio.

Aipatu heziketa zikloa irakasteko baimena duten ikastetxeek curriculuma garatu eginen dute, heziketa zikloa osatzen duten atal bakoitzaren curriculum proiektuak eta programazio didaktikoak eginez, otsailaren 13ko 35/1995 Foru Dekretuaren V. kapituluak ezarri bezala, eta, ebaluazioari doakionez, kontuan hartuz Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren urtarrilaren 28ko 15/1997 Foru Aginduak (1997-2-17ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) xedatu zuena; izan ere, agindu horrek arautzen ditu Nafarroako Foru Komunitatean Arte Plastiko eta Diseinuko heziketa zikloetan ari diren ikasleen ebaluazio prozesua eta kreditazio akademikoa.

Dekorazioko Obren Proiektuen eta Zuzendaritzaren arloko Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikariaren lanbide tituluak prestakuntza beharrei erantzun nahi die ondoko lanbide-eremuak lantzeko: tituluari dagokion mailan interiorismo-obrak proiektatzea, kudeatzea, koordinatzea eta zuzentzea, eta goragoko mailan sortutako proiektuak kudeatzea eta koordinatzea. Horretarako, proiektugintzan parte hartuko du goiko titulatuekin batera, teknikarien lanak kudeatu eta koordinatuko ditu, eta proiektua burutzen parte hartuko duten ofizioetako langileen lanak ere bai. Profesional aske gisa ere lan egiten ahal du, bere mailako proiektuak sortzen. Profesional autonomo gisa, kooperatiban elkartuta edo soldatapean egin dezake lana, interiorismo, arkitektura edo ingeniaritza estudioetan, altzari eta dekorazioko enpresetan, erakunde ofizialetan eta abarretan.

Tituluaren profilean zehaztu eta adierazitako lanbide gaitasunak erantzuna izan nahi du lan teknikoak dituen prestakuntza beharrentzat, eginkizun hauek betetzeko:

-Bere tituluari dagokion mailako dekorazio obren proiektuak egitea eta zuzentzea, horiek ongi burutzeko behar diren ezaguerak eta teknikak erabiliz.

-Bere lan-arloan ohikoak diren formak, materialak eta sorkuntza prozesuak ikertzea.

-Bere lanbide-eremuko ohiko agiriak aztertzea.

-Proiektuaren irudikapen grafikoa egitea, bakarrik edo taldean, estudioetan zein tailerretan, kudeatzeko eta koordinatzeko ahalbidearekin.

-Enpresetan ari denean, bitartekari lanak egitea enpresaren eta goi mailako profesionalen artean (arkitekto, ingeniari, interiorista etab.).

-Proiektuak osatzea, emandako datu edo elementuetan oinarrituta, enpresaren filosofiari eta lehia-ezaugarriei edo goragoko profesionalen batek emandako datuei egokituz.

-Proiektuan parte hartzen duten teknikarien, ofizioetako langileen eta gainerakoen lanak koordinatzea.

-Bere eremuko lanen burutzapena zuzentzea.

-Materialen eta akaberen kalitatea baloratu eta erkatzea.

-Balorazioak eta txostenak egitea.

Horrenbestez, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak proposatuta eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko ekainaren 14ko bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz, ondokoa

DEKRETATU DUT:

1. artikulua

Foru Dekretu hau, Dekorazioko Obren Proiektuen eta Zuzendaritzaren arloko Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikariaren tituluari lotutako arte ikasketen curriculuma ezartzen duena, Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean aplikatuko da.

2. artikulua

Dekorazioko Obren Proiektuen eta Zuzendaritzaren arloko heziketa zikloa Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako berariazko heziketa da, Barrualdeen Diseinua lanbide-sailekoa, eta 1.950 orduko iraupena du.

3. artikulua

Dekorazioko Obren Proiektuen eta Zuzendaritzaren arloko zikloak, Barrualdeen Diseinua lanbide-saileko Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketa zikloa denez, ondoko helburuak ditu:

- Ikasleek kalitateko heziketa artistikoa hartzea, arte plastikoek arte-lengoaia zein kulturaren agerpide gisa duten garrantziaz jabetzeko, sormena garatzeko eta horrek guztiak lanbidean ematen dizkion aukerez ohartzeko gai izateraino.

- Dekorazioko Obren Proiektuen eta Zuzendaritzaren arloko goi mailako teknikariaren tituluari dagokion lanbide gaitasuna hartzea, behar besteko gaitasuna eta ezagutza garatuz bai lanbide jardueran azalduko zaizkion arazo guztiei aurre egiteko eta bai prozesu teknikoen eta joera artistikoen bilakaerari bere burua egokitzeko ere.

4. artikulua

Dekorazioko Obren Proiektuen eta Zuzendaritzaren arloko zikloak, Arte Plastikoen eta Diseinuaren arloko goi mailako ikasketa zikloa den aldetik, ikasleak ondoko helburuak lortzeko prestatu behar ditu:

- Errealizazio proiektu tekniko eta artistikoak landu eta koordinatzea.

- Egokitasun teknikoa eta adierazkortasuna biltzen dituzten obrak proiektatu eta egitea, nortasun artistikoa, ahalmenak eta kultura plastikoa garatuz.

- Behar adinako ezagutza zientifiko-teknikoak eta praktikoak lortzea bere eginkizuna bete ahal izateko, hau da, aukeratutako lanbide jarduera artistikoarekin erlazionaturik dauden prozesu teknologiko tradizionalak eta gaurregunekoak behar bezala burutu ahal izateko.

- Formak ikertzeko gaitasuna disziplina anitzen ikuspegietatik garatzea.

- Lanbidearen antolamendua eta ezaugarriak ezagutzea, eta bai lanbideratzeko oinarrizko mekanismoak ere; lanbideari dagokion oinarrizko legeria eta lanean arriskuei aurre egiteko mekanismoak ezagutzea.

- Lan-harremanetan eta enpresan eragina duten antolakuntza, ekonomi eta lege alderdiak ezagutzea, langile autonomo nahiz soldatapeko gisa lanbide eremuan sartzeko prest egoteko.

5. artikulua

1. Ikastetxeko ikasketak moduluka antolatuko dira.

2. Foru Dekretu honetan xedatu denaren ondoreetarako, "modulu" kontzeptua apirilaren 15eko 389/1992 Errege Dekretuan ageri diren "ikasgai teoriko", "ikasgai teoriko-praktiko" eta "eskola praktiko" kontzeptuen baliokidetzat hartuko da, Errege Dekretu horrek ezarri baititu Arte Ikasketak ematen dituzten ikastetxeek bete beharreko gutxieneko baldintzak.

6. artikulua

Foru Dekretu honetako I. Eranskinean ezarri dira produkzio-sistemaren erreferentzia, zikloaren xede orokorrak, lanbide moduluak, enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren fasea, amaierako proiektua, haien iraupena, helburuak, ebaluazio irizpideak eta edukiak.

7. artikulua

Dekorazioko Obren Proiektuen eta Zuzendaritzaren arloko Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikariaren tituluari dagozkion ikasketak honela antolatuko dira:

1. Ikastetxeko prestakuntza:

- Arkitekturaren eta beraren ingurunearen historia.

- Interiorismoaren historia.

- Adierazpen bolumetrikoa.

- Proiektuak.

- Proiektuak: obren proiektuak eta zuzendaritza.

- Eraikintzako teknologia eta sistemak.

- Eraikintzako teknologia eta sistemak: obren proiektuak eta zuzendaritza.

- Ikastetxeak berak diseinaturikoa.

- Lan-prestakuntza eta orientazioa.

- Proiektu integratua.

2. Lantokietako prestakuntza:

- Enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren fasea.

3. Amaierako proiektua.

8. artikulua

1. Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak 48.4. artikuluan xedatu zuena betetzeko, Arte Plastikoen eta Diseinuaren arloko heziketa zikloen curriculumak barne hartu behar ditu enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren faseak. Berauek titulartasun publiko edo pribatuko erakundeetan praktikak eginez burutzen ahal dira, eta bai lan profesionalak eginez ere, nahiz zuzendaritza akademikoaren pean eta curriculumaren barruan, nahiz nazioko eta nazioarteko trukaketa-programen esparruan.

2. Enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren faseak ondoko helburuak izanen ditu:

- Curriculumeko moduluei dagozkien ezagupenak, trebeziak eta abileziak osatzea.

- Foru Dekretu honetako 3. eta 4. artikuluetan ezarri diren helburu amankomunak eta Dekorazioko Obren Proiektuen eta Zuzendaritzaren arloko heziketa zikloaren helburu orokorrak lortzen laguntzea.

3. Enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren fasea antolatu eta ebaluatzeko, kontuan hartuko da Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren urtarrilaren 28ko 15/1997 Foru Aginduak ezarri zuena, agindu horrexek arautzen baititu Nafarroako Foru Komunitatean Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloetako ikasleen ebaluazio prozesua eta kreditazio akademikoa.

9. artikulua

1. Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko 1/1990 Lege Organikoak 48.4. artikuluan xedatu zuena betetzeko, ikasleek, zikloko moduluak gainditu ondoren, amaierako proiektua gainditu beharko dute titulua eskuratu ahal izateko, eta curriculumean zehaztuko dira proiektuaren nondik-norakoak. Amaierako proiektu horretan ikasleak frogatu egin beharko du bere espezialitateko lanbidean aritzeko eskatzen zaizkion ezagupenak eta metodo zientifiko zein artistikoak erabiltzeko gaitasunak bereganatuak dituela.

2. Helburu horrekin, ikasleak bere espezialitateko proiektua eginen du. Halaber, memoria idatziko du, egin duen proiektua burutu ahal izateko ase beharko liratekeen beharrizan funtzional, sozial eta artistikoen azalpena eta teknologiari, kostuari eta bitartekoei buruzko aurreikuspen eta kalkuluak bilduko dituena.

10. artikulua

Barrualdeen Diseinua lanbide-saileko Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikari tituluak ezarri zituen irailaren 1eko 1464/1995 Errege Dekretuaren 8.3. artikuluan ezarritakoa betetzeko, amaierako proiektua egin eta ebaluatzeko erabili beharreko prozedura Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren urtarrilaren 28ko 15/1997 Foru Aginduak ezarritakoari lotuko zaio, agindu horrek arautzen baititu Nafarroako Foru Komunitatean Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloetako ikasleen ebaluazioa eta kreditazio akademikoa.

11. artikulua

Dekorazio Obren Proiektuen eta Zuzendaritzaren arloko Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikariaren titulua erdiesteko ikastetxeko ikasketen modulu guztiak gainditu beharko dira, eta bai enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren fasea eta amaierako proiektua ere.

12. artikulua

Dekorazioko Obren Proiektuen eta Zuzendaritzaren arloko goi mailako heziketa zikloaren ikasketak ebaluatzeko, kontuan hartuko dira lanbide moduluetan ezarritako helburuak eta ebaluazio irizpideak, eta heziketa zikloaren helburu orokorrak, Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloetako ikasleen ebaluazio prozesua eta kreditazio akademikoa arautzen dituen Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren urtarrilaren 28ko 15/1997 Aginduak ezarri zuenari jarraikiz.

13. artikulua

Ondokoak dira laneko praktikarekin korrespondentzia izan dezaketen moduluak:

- Proiektuak.

- Lan-prestakuntza eta orientazioa.

Halaber, heziketa ziklo honekin zuzeneko lotura duen lanbide eremuan aritua izatea frogatuz gero, ikaslea enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren fasea egin beharretik salbuetsi ahal izanen da, erabat edo zati batez.

14. artikulua

1. Dekorazioko Obren Proiektuen eta Zuzendaritzaren arloko Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloaren ikasketak, Foru Dekretu honetan arautzen direnak, Batxiler tituluaren jabe izan eta Foru Dekretu honek arautzen duen sarrera proba gainditzen duten ikasleek egin ahal izanen dituzte.

2. Sartzeko probaren egitura, edukia eta kalifikazio irizpideak Hezkuntza eta Kultura Departamentuak zehaztuko ditu. Ikaslegaiak, proba horren bitartez, ikasketa hauek aprobetxamendu onez egiteko ezagupen eta gaitasun nahikoak dituela frogatu beharko du.

15. artikulua

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Legearen 32. artikuluak ezarritakoari jarraikiz, modua izanen da Dekorazioko Obren Proiektuen eta Zuzendaritzaren arloko goi mailako heziketa zikloan sartu ahal izateko, nahiz eta ezarritako baldintza akademikoak ez bete. Horretarako, ikaslegaiak hogei urte eduki beharko ditu, edo zikloa hasten duen urte naturalean betetzeko izan. Horrez gainera, bi proba gainditu beharko ditu: sarrera proba orokorra, non maila honetarako adimen-heldutasun nahikoa duela frogatu behar baitu, hizkuntz gaitasunen, arrazoimenaren eta Batxilergoko oinarrizko ezagupenen bitartez, eta gaitasun proba, non erakutsi behar baitu Dekorazioko Obren Proiektuen eta Zuzendaritzaren arloko goi mailako teknikariaren tituluari dagozkion ikasketak aprobetxamendu onez egiteko berariaz eskatzen zaizkion trebetasunak dituela.

Ikastetxeek antolatu eta ebaluatuko dituzte Dekorazioko Obren Proiektuen eta Zuzendaritzaren arloko goi mailako heziketa zikloan sartzeko probak, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak ezarriko dituen arauei jarraikiz.

16. artikulua

1. Baldintza hauetakoren bat betetzen duten ikasleak Foru Dekretu honetako 14. artikuluan ezarri den sarrera proba egin beharretik salbuetsiko dira:

- Batxilergoaren Arte modalitatean "Diseinuaren oinarriak" ikasgaia gainditua izatea, eta Batxilergoaren modalitate berberean lanbide-sail honekin zuzeneko erlazioa duten beste bi ikasgai gaindituak izatea. Azken biok Hezkuntza eta Kultura Departamentuak aukeratuko ditu.

- Batxilergo Artistikoko ikasketa esperimentalak gaindituak izatea.

- Lanbide-sail bereko beste heziketa zikloren baten bitartez Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikariaren titulua eskuratu izana, edo Barrualdeen Diseinuaren eremuko espezialitateren batean Arte Plastikoetako graduatu titulua edukitzea.

2. Hezkuntza eta Kultura Departamentuak zehaztuko du zenbat plaza gorde ahal izanen diren artikulu honetako salbuespen kasuetan dauden ikasleentzat, eta bai plazak adjudikatzerakoan haiek egindako ikasketak nola baloratuko diren ere.

17. artikulua

Modulu bakoitzeko gehienez ere lau deialdi eginen dira, eta bi deialdi enpresa, estudio eta tailerretako prestakuntza praktikoaren faserako eta amaierako proiekturako. Salbuespen gisa, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak aparteko deialdia ezarri ahal izanen du, ikasketak ohi bezala egitea galarazten duen eritasuna edo aintzat hartzeko beste arrazoiren bat tartean badago.

18. artikulua

Ikastetxeek behar adinako autonomia pedagogikoa izanen dute ikasketak garatzeko eta beren ingurune sozioekonomiko, kultural eta profesionalaren ezaugarriei egokitzeko, Foru Dekretu honetan ezarritakoaren esparruan.

Dekorazioko Obren Proiektuen eta Zuzendaritzaren arloko Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikariaren tituluari dagozkion ikasketak zehaztu eta garatzeko, ikastetxeek heziketa ziklo horren Curriculum Proiektua eginen dute, ikasleen beharrak beteko dituena, Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuaren esparru orokorrean.

19. artikulua

Ondotik adieraziko diren moduluetako ikasketetan, irakasle eta ikasle kopuruen arteko erlazioa gehienez 1/15 izanen da, arte ikasketak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko baldintzak arautzen dituen apirilaren 15eko 389/1992 Errege Dekretuak 44. artikuluan eta Barrualdeen Diseinua lanbide-saileko Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikarien tituluak ezarri zituen irailaren 1eko 1456/1995 Errege Dekretuak ezartzen duten bezala. Modulu horiek ondorengoak dira:

- Proiektuak.

- Proiektuak: obren proiektuak eta zuzendaritza.

- Eraikintzako teknologia eta sistemak.

- Eraikintzako teknologia eta sistemak: obren proiektuak eta zuzendaritza.

- Ikastetxeak berak diseinaturikoa.

- Proiektu integratua.

Gainerako moduluetan gehieneko ratioa 1/30 izanen da.

20. artikulua

Dekorazioko Obren Proiektuen eta Zuzendaritzaren arloko goi mailako heziketa zikloa irakasten duten ikastetxeetako departamentuek lanbide moduluen, enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktiko fasearen eta amaierako proiektuaren programazioak eginen dituzte. Programazio horiek ondokoak bildu beharko dituzte, gutxienez: ikastetxearen inguru sozioekonomiko eta kulturalari eta ikasleen ezaugarriei egokitutako lanbide moduluen helburuak, edukien banaketa eta garapenak, izaera orokorreko oinarri metodologikoak, ebaluazio prozesuari buruzko irizpideak eta ikasleek erabiliko dituzten material didaktikoak.

21. artikulua

Ikastetxeei Dekorazioko Obren Proiektuen eta Zuzendaritzaren arloko Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikariaren tituluari dagozkion ikasketak irakasteko baimena emanen zaie, bai ikastetxe pribatuei ikasketak irakasteko baimena emateko prozedura ezarri zuen uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuari, bai arte ikasketak irakasten dituzten ikastetxeetako gutxieneko baldintzak ezarri zituen apirilaren 15eko 389/1992 Foru Dekretuari, bai eta hura garatzen duen edozein xedapeni jarraikiz.

XEDAPEN IRAGANKORRA

XEDAPEN IRAGANKORRA

Harik eta irakas-espezialitate berriak ezarri arte, Arte Plastiko eta Diseinu Tailerretako Irakasleen eta Maisuen kidegoetako irakasleek, Foru Dekretu honetako II. Eranskinean ageri diren espezialitateetarik zeinetakoak izan, hari dagozkion moduluak irakasteko gaitasuna izanen dute. Hala ere, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak beste modulu batzuk irakasteko baimena eman ahal izanen die Foru Dekretu hau aldarrikatzen denean lehengo antolamenduko ikasgai baliokideak irakasten ari diren irakasleei, baldin eta horretarako behar den prestakuntza dutela frogatzen badute.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehena

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak Foru Dekretu honek aipatzen duen curriculuma egokitu ahal izanen du, helduen hezkuntzarako antolamenduaren eta metodologiaren betebeharrei jarraikiz, bai irakastokiko hezkuntzaren modalitatean bai urrutiko hezkuntzarenean. Halaber, curriculuma hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen berezitasunetara moldatu ahal izanen da.

Bigarrena

Foru Dekretu honetako 14. eta 15. artikuluek aipatzen dituzten ikasleez gain, ondotik adieraziko diren ikasleek egin ahal izanen dituzte Dekorazioko Obren Proiektuen eta Zuzendaritzaren arloko goi mailako heziketa zikloaren ikasketak, behin gaitasun proba gaindituz gero:

a) Irakaskuntza Ertainen Erreforma Esperimentaleko Batxilergo Esperimentaleko bi ikasmailak gaindituak dituztenak.

b) Bigarren Mailako Lanbide Heziketako teknikari espezialistaren titulua dutenak.

c) Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea gainditua dutenak.

Hori guztia bat dator Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren uztailaren 20ko 444/1995 Foru Aginduak xedatutakoarekin. Agindu horrek jarraibideak eman zituen Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak ezarri zituen Berariazko Lanbide Heziketako heziketa zikloak aurretiaz ezar zitezen.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena

Baimena eman zaio Hezkuntza eta Kultura kontseilariari foru dekretu hau burutu eta garatzeko behar diren xedapen guztiak eman ditzan.

Bigarrena

Foru dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean osorik argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko ekainaren hamalauan.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

I. ERANSKINA

I. ERANSKINA

1. Produkzio sistemaren erreferentzia.

1.1. Identifikazioa.

Jarduera jakinetarako profesionalen eskaria gero eta handiagoa da gaur egungo munduan. Behar-beharrezkoa da, hortaz, goi mailako heziketa ziklo bat egituratzea, lankidetzan edo soldatapean lan egin ahal izanen duten espezialistak trebatzeko. Espezialista horien eginkizuna goragoko mailan eginiko proiektuak garatzea izan daiteke, edo bestela beren mailako lanak burutzea (elementu solteen diseinua, obra errazak, berrikuntza txikiak eta horien gisakoak).

Horretarako, titulatuak lanbide-jarduera arautuetan aritzeko gai egiten duten ezaguerak izan behar ditu, eta eskumen bereziak izan behar ditu obren proiektuak egiteko eta obrak kudeatu eta zuzentzeko. Ezaguera horiek barne hartuko dituzte oinarrizko kultura, adierazmen artistikoa, bere irudimena eta sormena erabili ahal izateko, eta teknologiari buruzko ezaguerak, proiektuak burutu ahal izateko.

Ikasketa hauen helburua Dekorazioko Obren Proiektuen eta Zuzendaritzaren arloko goi mailako teknikariak prestatzea da.

1.2. Lanbide profilaren deskripzioa.

1.2.1. Lanbide eremua.

Profesional hau gai izanen da bere mailako interiorismo obren proiektuak egiteko eta obra horiek kudeatu, koordinatu eta zuzentzeko, eta bai goragoko profesionalek eginiko proiektuak gauzatu, kudeatu eta koordinatzeko ere. Horretarako, proiektugintzan parte hartuko du goiko titulatuekin batera, teknikarien lanak kudeatu eta koordinatuko ditu, eta proiektua burutzen parte hartuko duten ofizioetako langileen lanak ere bai. Profesional aske gisa ere lan egiten ahal du, bere mailako proiektuak sortzen.

Profesional autonomo gisa, kooperatiban elkartuta edo soldatapean egin dezake lana, interiorismo, arkitektura edo ingeniaritza estudioetan, altzari eta dekorazioko enpresetan, erakunde ofizialetan eta abarretan.

1.2.2. Zeregin nagusiak

-Bere mailako dekorazio obren proiektuak egitea eta zuzentzea, haiek ongi burutzeko behar diren ezaguerak eta teknikak erabiliz.

-Bere lan-arloan ohikoak diren formak, materialak eta sorkuntza prozesuak ikertzea.

-Bere lanbide-eremuko ohiko agiriak aztertzea.

-Proiektuaren irudikapen grafikoa egitea, bakarrik edo taldean, estudioetan zein tailerretan, kudeatzeko eta koordinatzeko ahalbidearekin.

-Enpresetan ari denean, bitartekari lanak egitea enpresaren eta goi mailako profesionalen artean (arkitekto, ingeniari, interiorista etab.).

-Proiektuak osatzea, emandako datu edo elementuetan oinarrituta, enpresaren filosofiari eta lehia-ezaugarriei edo goragoko profesionalen batek emandako datuei egokituz.

-Proiektuan parte hartzen duten teknikarien, ofizioetako langileen eta gainerakoen lanak koordinatzea.

-Bere eremuko lanen burutzapena zuzentzea.

-Materialen eta akaberen kalitatea baloratu eta erkatzea.

-Balorazioak eta txostenak egitea.

2. Curriculuma.

2.1. Heziketa zikloaren helburu orokorrak.

.Dekorazioaren lanbide-eremuan proiektuak egiteko oinarrizko prozesuak aztertzea eta garatzea.

.Lanerako proposamenean azaltzen diren beharrak egokiro baloratzea, eta bai proposamenaren alderdi plastikoak, artistikoak, teknikoak, antolamenduzkoak eta ekonomikoak ere, proiektu egokia eratu ahal izateko, eta bere lanak emaitzarik hoberena izan dezan behar diren zehaztapen plastikoak eta teknikoak aukeratzea.

.Proiektua sortzen ari den bitartean eraikuntzaren aldetik sor daitezkeen arazoak konpontzea.

.Erabiltzen diren materialen zehaztapen teknikoak ezagutzea.

.Dekorazioko obren proiektuekin eta zuzendaritzarekin erlazioa duten formak, materialak, teknikak, sorkuntza prozesuak eta arte prozesuak ikertzea.

.Bere eremuko lanbide-jarduera arautzen eta baldintzatzen duten legeak, ekonomi esparrua eta antolamendua ezagutu eta ulertzea.

.Lan-prozesuek ingurugiroari kalterik egin ez diezaioten aldez aurretik ezarri beharreko neurriak zein diren eta nola erabili behar diren jakitea.

.Arloko langileak prestatu eta trebatzeko ezinbestekoak diren agiri artistiko-teknikoak aztertzea, moldatzea eta, hala behar denean, sortzea.

.Gizartea teknologiaren eta artearen arloetan aurreratu ahala sortzen diren egoera plastiko, artistiko, tekniko eta kultural berriak antzematea eta zorroztasunez baloratzea, bere kabuz ikasteko gaitasuna garatu eta lanbidean bilakaera egokia izateko bide bezala.

2.2. Lanbide moduluak.

1. lanbide modulua: Arkitekturaren eta beraren ingurunearen historia.

Iraupena: 96 ordu.

a) Helburuak.

.Arte plastikoen lengoaiaren ulermen bisuala eta kontzeptuala bultzatzea, espazio arkitektonikoaren berezko lengoaiarena bereziki, haren esanahia behar den legez baloratzeko eta beraren sorrera eta bilakaera ezagutzeko.

.Kontzeptu adierazkor horiek beren jatorrizko kultura bisualen testuinguruan integratzea, beraiek definitzen lagundu dituzten alderdi kultural, sozial, ekonomiko edo ideologiko guztiak sakonki eta zabalki ezagutzeko bitarteko gisa.

.Iraganeko adierazpide artistikoak errespetatzea, nahiz eta gugandik aski urruti izan espazioari, denborari edo sentsibilitateari doakienez, eta arte garaikidearen errealizazioak baloratzea, XX. gizaldiko kultura estetikoaren emaitza eta gaur egungo Interiorismoaren sorkariak murgiltzen diren markoa baitira.

Obra artistikoa aztertzeko metodo integrala erabiltzea: hurbilketa historikoa; obraren produkzioan eta garapenean esku hartzen duten subjektuak; azterketa formal edo plastikoa (hitz zehatzak erabiliz); obraren esanahia eta interpretazioa.

Korronte artistiko guztiak bereiztea eta horiek murgildurik dauden garaiko pentsamoldeak, politikak eta ekonomiak beroriengan izan duten eragina baloratzea.

Aldi berean garatzen diren estilo eta aukera artistikoen aniztasunaz jabetzea, batez ere XX. mendeari dagokionean.

Aldi artistiko guztietako autore eta obra gakoak ezagutzea.

Material eta prozesu tekniko guztien erabilera baloratzea, bai eta horien ahalbide plastiko eta arkitektonikoak ere.

Hiriaren kontzeptuak denboran zehar izan duen bilakaera ezagutzea.

Eraikin tipologiak eta berauen bilakaera bereiztea, arkitekturaren egitura eta dekorazio alorretako alderdiak ere barnean sartuz.

.Jakintza arlo anitzen arteko jarduerak bultzatzea, Heziketa Ziklo hau osatzen duten gainerako moduluei dagokienean.

b) Ebaluazio irizpideak.

Alderdi hauek baloratuko dira:

.Forma artistikoen pertzepzio bisual arrazoitu eta zientifikorako gaitasuna izatea, forma artistikook pentsamolde logiko eta kritikoaren bidez adieraziz.

Aztertzen diren obrak beren testuinguru historiko, estilistiko eta kulturalean kokatzen jakitea.

.Sentimen-kontzeptuak eta kategoria estetiko eta estilistikoak antolatu eta erlazionatzeko gaitasuna izatea, eta hori guztia behar den moduan interpretatzea.

Heziketa Zikloaren berariazko kontzeptuak jakintza arlo anitzetan integratzeko gai izatea.

.Termino egokiak erabiltzen jakitea.

.Edozein obra bisuali buruz irizpide pertsonalak adieraztea.

Parte hartzeko jarrera kritikoa izatea.

c) Edukiak.

.Espazio arkitektonikoaren eta apainketaren kontzeptua, arkitektura definitzen duten elementu gisa. Hiriko kulturak. Espazio arkitektoniko klasikoa: funtsezko tipologiak eta apainketa-lengoaia. Lehenbiziko kristau arkitektura.

.Espazio erlijiosoa eta espazio naturala islamdar kulturan. Ideia erlijiosoa adierazteko apainketa-egitarauak. Erdi Aroko gizartea: habitat publikoa eta habitat pribatua. Erdi Aroko hiriaren sorrera.

.Perspektiba Errenazimentuko espazio arkitektonikoan: adierazpen erlijiosoa eta adierazpen profanoa. Harmoniaren eta proportzioaren kontzeptuak. Quatrocento eta Cinquecentoko apainketa-sistemak erkatzeko azterlana. Italiarren ekarpena modalitate nazionalei. Hirigintzaren kontzeptu berria eta berorren sinbologia. Lorategi-guneak. Etxebizitzaren eta erosotasunaren kulturaren definizioa.

.Eliz espazioa eta gortesau espazioa Barrokoan: dinamismoa/estatismoa. Arteak giro eszenografikoa eratze aldera integratzea: kanpoko eta barneko apainketa-ondoreak. Rococo estiloko espazio- eta apainketa-egitarauak: karakterizazioa, eraginak eta tokian tokiko dibertsifikazioa. XVII eta XVIII. mendeetako diseinatzaile handiak. Errege Manufakturak joera estetiko baten zerbitzuan. Hirigintzako sistematizazioa Europan.

.Industri Iraultzaren ondorioak artean eta arkitekturan. Burgesen Iraultza: beronen eragina Europa eta Amerikako arkitektura eta hirigintzaren funtzionaltasunean. Eklektizismoa. Hiri tradizionaletik industri hiritzarrera: hiriko etxebizitzaren bilakaera. Arkitekturari aplikaturiko teknologia berriak: industriaren eta merkataritzaren beharrizanetarako antolabideak. Hiriko egoitzazko etxebizitzak eta landetxeak.

.Modernismoa eta kontzeptu arkitektoniko tradizionaletan eragin zuen kontzeptu berrikuspena; aurrekariak eta joera nazionalak, apainketa arloaren eta elementu osagarrien berrikuntza. Art-Decó korrontearen enuntziatuak apainketa eta ingurugiro arloetan. Arkitektura modernoaren bide berriak: giza habitataren azterlan arrazoitua. Gizarte eta hirigintza alorretako kontzeptuak arkitektura berrian. Europa eta Amerikako sortzaile handiak.

.XX. mendearen bigarren erdialdea. Material berriak eta teknologia berriak. Diseinua arkitektonikoa hirigintzako plangintzan. Industria, merkataritza, gizarte, kirol, erlijio arloetako eta beste arlo batzuetako arkitekturaren planteamenduak. Etxebizitza eta beronen egungo beharrizanak. Hiriko, egoitzazko eta aldiriko guneak. Arkitektura herrikoia.

2. lanbide modulua: Interiorismoaren historia.

Iraupena: 78 ordu.

a) Helburuak.

.Barnealdeen arkitekturaren eta dekorazio arteen ikuskeran gertatu diren aldaketak ulertu eta baloratzea, eta horien erabileren bilakaeraz eta historian zehar izan duten esanahiaz jabetzea.

.Dekorazio arteak eta arte arkitektonikoak zehatz ezagutzea ahalbidetzen duen metodoa erabiltzea, aldi berean sentsibilitate estetikoa eta irudimena landuz.

.Mendebaldeko artearen estilo nagusien dekorazio arteen lanik garrantzizkoenak ezagutu eta bereiztea, horiek denboran eta espazioan kokatuz eta geroko aldietako iraupena baloratuz.

Dekorazio arte guztien burutzapen teknikak ezagutu eta baloratzea.

.Dokumentazio eta arakatze jarduerak egitea, Barnealdeen Diseinuaren eta Dekorazio Arteen Historiaren alderdiei buruz zenbait informazio aztertu, kontrastatu eta interpretatze aldera.

.Heziketa Ziklo honen beste modulu batzuekiko disziplinarteko praktika orokorra osagarriro bultzatzea.

b) Ebaluazio irizpideak.

Alderdi hauek baloratuko dira:

.Interiorismoaren historiaren barruko eta kanpoko elementuak ulertu eta interpretatzea ahalbidetzen duten prozedurak ezagutu eta erabiltzea.

.Une historiko baten errealizazio esanguratsuak identifikatu eta denboran kokatzea, estilo artistiko batean edo beste batean sailkatzea ahalbidetzen duten ezaugarriak eta errealizazioon sorreran eta ondoko bilakaeran eragina duten faktore historikoak adieraziz.

.Ikuskera estetikoak eta ezaugarri estilistikoak kontrastatu eta erkatzeko gai izatea, alderdi iraunkorrez eta aldakorrez jabetze aldera.

.Barnealdeen diseinuaren kalitate estetikoa baloratzeko gauza izatea, begiespen eta analisirako gai legez eta historian zehar norbanakoek eta gizarteko taldeek beren bizikerak adierazteko erabili izan dituzten elementu gisa.

.Terminologia egokia eta adierazpide zuzena erabiltzea interiorismoaren edozein errealizazioren aurrean irizpide pertsonal arrazoituak azaltzerakoan.

c) Edukiak.

."Etxebizitza" kontzeptuaren bilakaera eta beronen aplikazioa historian zehar. Kontzeptu historikoak eta gizartearen beharrizanak. Funts plastikoak eta estetikoak. Abiaburu eta kontzeptu arkitektonikoen bilakaera. Barnealde baten egituran esku hartzen duten zientziak. Arte Aplikatuen kontzeptua.

.Etxebizitza eta dekorazioa Nekazari Zibilizazioetan. Mundu klasikoa. Egeoko munduko dekorazio-aurrekariak. Arkitekturaren dekorazio kontzeptua Grezian. Etxebizitza. Barne espazioa Erroman: hiriko tipologia arkitektoniko "etxetiarra". Altzariak. Barne eta kanpoko gainjanzkiak. Katakunbetako dekorazioa.

.Erdi Aroko barnealdeak. Dekorazio kontzeptua Ekialdeko Erromatar Inperioan. "Eguneroko" eraikuntza eta barnealde islamdar motak. Eskulturen sinbolismoa erlijio-eraikin erromanikoetan. Barnealdeen bereizketa Behe Erdi Aroan: katedrala, hiriko jauregia, gaztelua eta etxebizitza burgesa. Altzari zibil eta erlijiosoak. Erdi Aroko Arte Aplikatuak: beirateria eta gainjanzketarako ehunkiak. Ornamentazio mudejarra.

.Errenazimentua. Hiriko bizitza eta erlijio-bizitzaren era berriak. Tipologia arkitektonikoa eta barneko eta kanpoko dekorazioa. Errenazimentuko altzariak eta interiorismoaren beste dekorazio-adierazpide batzuk: gainjanzkiak, errejagintza, tapizgintza.

.Lengoaia klasikoaren etendura. Arkitektura barrokoaren eta beraren kanpo dekorazioaren adibide bereziak. Barnealde barrokoak: zibilak eta erlijiosoak. Forma artistikoak eta dekoraziorako materialak. Altzari barrokoak, joera nazionalen arabera. Errege Manufakturak. Rococo estiloko barnealdeak: dekorazio-formak, aplikazioa eta funtzioa.

.Dekorazio-estilo neoklasikoak. Giroen diseinua eta ildo honetako diseinatzaile nagusiak. Altzariak eta berauen bilakaera. Eklektizismo erromantikoa: Viktoriar estiloa, Isabeldar estilo espainiarra, Biedermeier estiloa. Barnealdeak eta altzariak, joeren arabera. Altzari esperimentalak: Thoneten ekarpena.

.Produkzio masiboko industri objektuaren hastapenak. Arte Aplikatuak eraberritzeko mugimenduak Ingalaterran: William Morris eta Arts and Crafts. Horien hedadura Estatu Batuetan. Horien eragina barnealde arkitektonikoetan.

.Barnealde Modernistak: ezaugarriak eta adibideak. Giro organikoak: barnealde eta kanpoaldeen dekorazioa eta altzariak. Modernismo Geometrikoa: Sezesioaren eta Glasgowko Eskolaren proposamenak: Hoffman eta Mackintosh. Ekarpenak interiorismoan.

.Lengoaia funtzionalak. Arrazionalismoko habitata eta dekorazioa. Altzari funtzionalak. "Abangoardien" eragina interiorismoan: kubismoa, Futurismoa, Espresionismoa, De Stijl, Konstruktibismoa, Bauhausa. Art DŠco barnealdeak.

.Barnealde Organikoak. Aurrekariak, idealak eta proposamenak. Frank Lloyd Wrigthen nortasuna. "Prairie Houses". Barnealdea/kanpoaldea integrazioa. Altzari organikoak, Alvar Aalto eta zuraren esperimentazioa.

.Nazioarteko Estiloa: 1940-1960. Mugimendu Modernoko maisuen jaraunspena: Le Corbusier, Mies Van der Rohe, Gropius. Gainjanzki eta altzarietarako materialen iraultza eta beronen eragina barnealdeen diseinuan. Berrikuntza estetikorako proposamenak: Charles Eames, Eero Saarinen eta Harry Bertoia.

.Dekorazio-joerak hirurogeiko urteetako interiorismoan. Pop Artearen, Arte Zinetikoaren eta Op-Art-en eragina barnealdeen diseinuan. High-Tech eta Minimal joerak. Espazioaren kontzeptua eta altzariak.

.Egungo joerak. Diseinu postmodernoa. Habitataren kontzeptu berria. Barnealde eklektikoak, funtzionalak eta esperimentalak. Nazioarteko korronte nagusiak.

3. lanbide modulua: Adierazpen bolumetrikoa.

Iraupena: 160 ordu.

a) Helburuak.

.Azterketa eta laburpen gaitasuna lantzea, hiru dimentsioko objektu eta espazioak begietsi, baloratu eta ekoizten jakite aldera.

.Bolumenak espazioan duen garapena arrazoitzea, hiru dimentsioko lengoaia plastikoaz baliatuz eta komunikazio bisualerako eta produkzio bolumetrikorako mekanismoak eta estrategiak behar den moduan erabiliz.

.Adierazkortasun bolumetriko handiagoa lortzeko egoki diren materialak, teknikak eta prozedurak hautatzea, berariazko funtzioarekin bat etorriz.

.Hiru dimentsiotan espekulatzen eta bozetoak egiten jakitea, espazioaren profesionalaren sorkuntza prozesuaren atal gisa.

.Maketazioari buruzko funtsezko ezaguerak norberarenganatzea.

.Sormena eta sentsibilitate artistikoa garatzea, dekorazio arloko proiektuek eta obrek eraginkortasun estetikoa eduki dezaten.

b) Ebaluazio irizpideak.

Alderdi hauek baloratuko dira:

.Pertzepzio bisuala lantzea eta norberaren edo/eta inoren sorkuntza bolumetrikoaren prozesua aztertu eta laburbiltzeko gauza izatea.

.Objektuak edo espazioak irudikatzeko hiru dimentsioko lengoaiaren bitartekoak eta bolumen eta espazioak sortzeko estrategiak eta mekanismoak zentzuz hautatzea.

.Maketak, objektuak eta berauen aurretiazko bozetoak ekoizteko teknikak, materialak eta prozedurak egokiro hautatu eta erabiltzea.

.Norberaren espezialitateko proiektuak ebazteko erazko espekulaziorako prozesu sendoa landu izana.

.Egiten diren maketak egokiak izatea, ondoko gaiei dagokienez: eskala, materialen hautapena eta sarrera mailako xedea.

.Proposatutako gaiei eman zaizkien konponbideetan erakutsi den sentsibilitate artistikoa, sormena eta irudimena, lantzen den proiektuaren xedea lortzeko.

c) Edukiak.

.Espazioa. Espazioari buruzko zenbait teoria.

.Espazioaren itxuraketa. Indar-eremuak, masen eta baoen antolamendua.

.Formaren egitura.

-Modulua. Eraikuntza modularrak.

-Hiru dimentsioko formak eta espazioak sortzeko beste estrategia batzuk.

.Lengoaia bolumetrikoaren taxuketa. Bolumena adierazteko unitateak. Egitura, testura eta gaiak, etab.

.Maketazioaren hastapenak aurretiazko azterlan bolumetrikoekin.

.Materialak, teknikak eta prozedura: Kontzeptua. Ezaugarriak. Errealizazio-prozesuak.

4. lanbide modulua: Proiektuak.

Iraupena: 256 ordu.

a) Helburuak.

.Proiektugintzari buruz jakin behar diren oinarrizko ezagutzak eskuratzea.

.Zentzuzko lan-metodoei heltzea.

.Ideiak bozetoetan gauzatzea, bide alternatiboak emanez.

.Sormen, irudimen, ikuskapen eta hausnarketa gaitasunak lantzea.

.Proiektugintzako prozesuaren mekanismoak ezagutzea eta esperimentazio teoriko-praktikoaren bidez erabiltzen jakitea.

b) Ebaluazio irizpideak.

Alderdi hauek baloratuko dira:

.Espazioak behar bezala antolatzeko gaitasuna.

.Erabiltzen den kontzeptu-irizpidea.

.Lengoaia grafikoa egokiro erabiltzea, bai eta kasuan kasuko teknikarik egokienak ere.

.Lana behar bezala aurkeztea.

c) Edukiak.

.Erlazio espazialak proiektugintzako prozesuan.

.Proiektugintzako formaren eta espazioaren antolamenduak.

.Zirkulazioa espazioak lotzeko elementu gisa.

.Espazioa girotzea eta giroari buruzko baldintzak.

.Argiuneen eragina espazioetan.

.Proiektua antolatzeko prozesua.

5. lanbide modulua: Proiektuak: obren proiektuak eta zuzendaritza.

Iraupena: 234 ordu.

a) Helburuak.

.Aurreproiektuaren faseak behar bezala garatzea, ikuspegi grafikoari eta dokumentazioari dagokienean.

.Dekorazio-obren azken proiektuaren irudikapena egokiro burutzea.

.Proiektuan beste modulu batzuetan ikasi diren ezaguerak aplikatzen jakitea.

.Sentsibilitate artistikoa, irudimena eta sormena lantzea.

.Lana behar bezala aurkeztea.

b) Ebaluazio irizpideak.

Alderdi hauek baloratuko dira:

.Aurreproiektuaren faseak behar bezala garatzea, ikuspegi grafikoari eta dokumentazioari dagokienean.

.Azken proiektua egokiro burutzea.

.Proiektuan beste modulu batzuetan ikasi diren ezaguerak aplikatzen jakitea.

.Lanean erakutsitako sentsibilitate artistikoa, irudimena eta sormena.

.Proiektua behar bezala aurkeztea.

c) Edukiak.

.Proiektuaren lengoaia grafikoa definitu eta garatzea.

.Forma eta funtzioa: alderdi formalak, funtzionalak eta burutzapenekoak emandako proiektuen definizioan eta garapenean.

.Giroaren diseinuaren kontzeptua. Bolumenaren eta gizakiaren arteko elkarreragina.

.Taldeko lana antolatzea.

.Dekorazio-obren proiektuaren irudikapena.

6. lanbide modulua: Eraikintzako teknologia eta sistemak.

Iraupena: 224 ordu.

a) Helburuak.

.Materialen jokabide mekanikoa ulertzea.

.Eskaera mekaniko guztiak ezagutzea.

.Materialek eta formek eskaera horiei ematen dieten erantzuna arrazoitzea.

.Egiturazko tipologia ezberdinak ezagutzea.

.Materialen koalitateak berauen osaera eta egituraren arabera arrazoitzea.

.Material baten kalitatea definitzen duten ezaugarriak eta beroriek adierazteko unitateak ezagutzea.

.Eraikuntzari buruzko Arau Teknologikoak erabiltzea.

.Edukiak eta berauen obraratzea deritzon c) atalean jasotzen diren elementuen eraikintzako sistema tradizionalak ezagutzea.

.Eraikintzako soluzio originalak, sistema hauek norberaren diseinuetan aplikatuz.

b) Ebaluazio irizpideak.

Alderdi hauek baloratuko dira:

.Ezaugarri egokiak dituen materiala hautatzeko gai izatea, xedeko erabilerari doitze aldera.

.Gaien eta formen araberako materialen eskaera eta erantzun mota guztiak ulertzea.

.Arau Teknologikoak aise erabiltzen jakitea.

.Eraikintzako xehetasunak soluzio tradizionalak erabiliz osorik ebazteko gai izatea.

c) Edukiak.

.Materialen portaera mekanikoa. Zurrunak, plastikoak eta elastikoak.

.Eskaerak. Konpresioa. Trakzioa. Flexioa. Bihurdura.

.Egiturazko tipologiak.

.Egiturazko elementu bakunak.

.Ebakidura eta material guztien erantzunak.

.Materialen zientzia. Sarrera. Material usuenen Fisika-Kimika: harrizkoak (harria, hormigoia, zeramika), metalak, oreak eta mortairuak.

.Material guztien kalitatea definitzen duten tasun eta ezaugarriak. Unitateak, entseguak eta arautegia.

.Eraikuntzari buruzko Arau Teknologikoak.

.Paramentu bertikal tradizionalak. Kanpoaldeak eta barnealdeak.

.Paramentu horizontalak. Forjatuak.

.Barne eta kanpo arotzia. Zura. Aluminioa. Altzairua. PVC.

.Paramentu bertikaletako gainjanzkiak. Zarpeatuak. Entokatuak. Xaflaztatuak. Alikatatuak. Paneleztatuak. Ehunkizkoak.

.Paramentu horizontaletako gainjanzkiak. Zura. Harrizkoak (hidraulikoak, zeramikoak eta harri artifiziala). Ehunkizkoak. Jarraikoak.

.Gainaldeen tipologia.

.Elementu bereziak

lurzoru maila altxatzea; eskailerak.

7. lanbide modulua: Eraikintzako teknologia eta sistemak: obren

proiektuak eta zuzendaritza.

Iraupena: 208 ordu.

a) Helburuak.

.Luminoteknikaren funts fisikoak, kontzeptuak eta unitateak ezagutzea, bai eta lanpara motak, ezaugarriak, tasunak eta erabilera egokiak eta luminaria motak eta erabilera guztietarako egokitzapenak ere.

.Dekorazio-obretan argiztapen instalazioak diseinatu, aurredimentsionatu eta burutzeko gauza izatea.

.Edukiak deritzon c) atalean aipatzen diren instalazio eta atondura bakunak diseinatu eta aurredimentsionatzeko gai izatea, bai eta instalazio eta atondura konplexuagoak interpretatu eta burutzeko gauza izatea ere.

.Eraikintza arloan banaketa bertikalerako elementu ez-tradizionalak, elementu horizontal esekiak, lurzoru mailaren aldarazpenak etab. diseinatu eta ebazteko gai izatea.

.Eraikintzako materialak eta azken akaberak ezagutzea eta aplikatzen jakitea, eta tratuan aritu beharreko industrialekin elkarrizketa profesionala izatea.

.Eraikintza arloan elementu bakunak diseinatu eta taxutzeko gai izatea: barrak, mostradoreak, markesinak, eskailera ez-tradizionalak.

.Nahitaez bete beharreko arautegi interesgarria ezagutzea.

.Obran jasotzen diren materialen eta elementuen kalitatea kontrolatzea, eta obra antolatzea.

.Egitura bakunak diseinatu eta aurredimentsionatzea, eta finkapen eta ainguraketa sistema guztiak egokiro erabiltzea.

Materialen eta eraikintzako sistemen prezioak eta neurkera ezagutzea.

Eraikintzako sistema guztiak behar bezala irudikatzea, grafismoari zein proiekzioei dagokienean.

b) Ebaluazio irizpideak.

Alderdi hauek baloratuko dira:

.Edukietan jasotzen diren materialak ezagutzea.

.Materialok muntatzeko prozesuak eta erak aise maneiatzea.

.Tratuan aritu beharreko industrialekin elkarrizketa profesionalean jarduteko gauza izatea.

.Egitura arin bakunak diseinatzeko gai izatea.

.Dekorazio-obretarako material eta sistemak egokiro hautatzeko irizpideak norberarenganatzea.

.Eraikintzako sistema ezagunez baliatuz soluzio originalak taxutzeko gauza izatea.

.Edukietan biltzen diren instalazioen proposamen bakunak diseinatu eta aurredimentsionatzeko gauza izatea.

.Edukietan biltzen diren proiektu konplexuagoak irakurri eta interpretatzeko erraztasuna.

c) Edukiak.

.Luminoteknika. Sarrera. Funts fisikoak eta unitateak.

.Lanparak eta luminariak.

.Barnealdeetan argiztapen instalazioak diseinatu eta aurredimentsionatzea.

.iturgintza eta saneamenduak.

.Giroa atontzea. Isolamendu termikoa. Berogintza. Aire girotua.

.Isolamendu akustikoa.

.Suteen aurkako babesa.

.Beste instalazio batzuk: segurtasun sistemak.

.Banaketa bertikalerako elementu ez-tradizionalak.

.Sabai aizunak. Elementu esekiak.

.Lurzoru mailaren aldarazpen ez-tradizionalak.

.Azken akaberak. Pinturak, ehunkiak, plastikoak.

.Paneleztatuak eta xaflaztatuak: zura, metala, harria.

.Finkapen sistemak: mekanikoak eta eranskorrak.

.Elementu bereziak: barrak, mostradoreak, markesinak, eskailera ez-tradizionalak.

.Kalitatearen kontrola. Arautegia.

.Obraren antolaketa.

.Industri prozesuak. Zura, metala, beira.

.Egitura bakunak diseinatu eta aurredimentsionatzea.

Eraikintzako sistemak eta instalazioak neurtu eta baloratzea. Aurrekontua.

8. lanbide modulua: Ikastetxeak berak diseinaturikoa.

Iraupena: 224 ordu.

Modulu honen xedea da curriculuma osatzeko zenbait ezaugarri bereizgarri sartzea lanbidearen profilean, hartara ikastetxeko inguru sozio-ekonomikora hobeki moldatu ahal izateko.

Aurreko puntuan aipatu diren ezaugarri bereizgarriak erdietsi beharreko helburuetan zehaztuko dira. Helburuok barrualdeen diseinuaren lanbide-eremuan tratamendu berezia edota azterketa sakonagoa behar duten azpisektore, teknika eta produktuei dagozkie; besteak beste, ondokoak dira:

-Stand-ak, solairu bakarreko azokak, erakustokiak, kioskoak, karpak, aurrefabrikatutako eraikuntza desmuntagarriak, sare-formako egitura espazial arinak, seinaleak, erakusleihoen atonketa, antzezpenak girotzea.

-Merkataritzako eta zerbitzuetako lokalak, etxebizitzak eta zaharberrikuntza.

Goian proposatu diren helburuak edukietan zehaztuko dira; horrez gainera, garatzen diren ikasketen alderdi bereziak bermatzeko orientabide, gidalerro eta zehaztapenetan ere gauzatuko dira. Eduki horiek irakatsi ahal izateko Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren manuzko baimena eskuratu beharko da.

Ikasturtea hasi baino lehen, behar bezain laster, ikastetxeak modulu honi dagokion curriculumaren proposamena aurkeztuko dio Hezkuntza eta Kultura Departamentuari (Ikasketak eta Ikastetxeak antolatzeko Zerbitzuari), baimena eskatzeko.

Proposamenak ondoko atal hauek izanen ditu:

a) Lanbide-profilaren ezaugarri bereizgarrien identifikazioa ikastetxeko inguru sozio-ekonomikoaren arabera, haien justifikazioa, izanen bide den bilakaeraren azalpena etab.

b) Curriculuma, bertan zehazturik daudela lortu beharreko helburuak, ebaluazio irizpideak, eta edukien zerrenda. Antolamendua modulu guztietarako ezarritakoa izanen da.

9. lanbide modulua: Lan-prestakuntza eta orientazioa.

Iraupena: 78 ordu.

Lehen blokea lanbide-informazioak osatzen du. Ikastetxean arlo horretan ari den irakasleak irakatsiko du. Edukiek atal orokor bat dute. Honen bidez ikasleak ongi ezagutu behar du lan eta osasun baldintzen norberaren kontura egin, kontratuzko lan-harremanek sortarazten dituzten eskubide eta betebeharrak ere. Gainera, bere lanbide profilari dagokion lanpostua bilatzeko edo/eta bere burua enplegatzeko orientabideak emanen zaizkio.

Bigarren blokean ikastetxetik kanpoko adituen kolaborazioak jasoko dira. Ikasleei gizarte, lan, kultura eta teknikaren errealitatea erakutsiko zaie, beraien espezialitatea ardatz duten eduki teoriko eta praktikoak irakatsiz. Bide horretan interesgarria izanen litzateke hitzaldiak, solasaldiak, mintegiak edo tailerrak egitea, lanbide elkarte eta kolegioen, arte-kritikarien zein teknologia berrietako edo sorkuntzaren arloko profesionalen eskutik.

Ikastetxeek antolatuko dituzte adituen kolaborazioak. Horretarako denbora malgutasunez banatuko dute, beti ere, bloke honetan ezarritako denbora-mugak zainduz. Moduluaren irakaslea arduratuko da adituak bilatu eta haien kolaborazioa antolatzeaz.

a) Helburuak.

.Estatu espainiarreko legeria eta arauteriari buruzko oinarrizko ezagutza hartzea.

.Lanaren lege-esparrua eta lan-harremanetatik heldu diren eskubide eta betebeharrak ezagutzea eta kontratazioaren modalitateak bereiztea.

.Enpresa txikia edo ertaina administratu eta kudeatzeko edo langile autonomo gisa lanbidean aritzeko jakin behar diren lege, ekonomia eta gizarte alderdiak ikastea.

."Hartzekoen kitapen" batean parte hartzen duten kontzeptu desberdinak interpretatzea.

.Espezialitatea arautzen duten legeen funtsak ikastea. Espezialitatean erabiltzen diren tresnak, juridikoak nahiz enpresa- eta lanbide-eremuetakoak, behar adinako trebetasunez erabiltzea.

.Espainiako egitura sozioekonomikoaren datuak interpretatzea, haietan eragina duten aldagaiak identifikatzea eta hauen aldakuntzek izaten ahal dituzten ondorioen berri ematea.

.Aldagai sozioekonomiko desberdinak eta berauek Nafarroakoekin duten erlazioa ezagutzea.

.Lanbideari dagozkion gaitasunak, interesak eta ibilbide profesional egokiena identifikatzea.

.Sektoreko enpresa baten antolamendua eta egoera ekonomika aztertzea, enpresan agintzen duten parametro ekonomikoak interpretatuz.

.Besteren edo norberaren konturako lanpostua lortzeko bideak eta tokiko, Estatuko eta erkidegoko erakundeek horretarako ematen dituzten laguntzak ezagutzea.

.Arrisku-faktoreak gutxitzeko eta haiek osasunari eta ingurugiroari sortzen dizkieten ondorioak murrizteko aurrearreta edota babeseko jarduketak zehaztea.

.Lan-osasuna aintzat hartzea, bai bizi-kalitatea bai produkzio-jardueraren emaitzen kalitatea haren menpe daudela jabetuz.

.Zereginak taldean egiteko gai bihurtzea, lankidetasuna, elkartasuna eta talde-lanerako joera landuz.

.Enpresa txiki edo ertaina antolatzeko eta haren produktuak merkaturatzeko oinarriak ikastea, enpresan esku hartzen duten faktore hauek kontuan hartuz: produkzio eta banaketaren ingurukoak, merkataritzako harremanak, eta lege, gizarte eta lan arloetako faktoreak.

b) Ebaluazio irizpideak.

.Osasunak eta ingurugiroak jaso ditzaketen kalteak sailkatzea, batetik ondorioen arabera eta bestetik arrisku-eragile ohikoenen arabera.

.Produkzio sektore honetan dauden lan-kontratazio desberdinak ezagutzea, hain zuzen ere indarreko legeriak bideratzen dituenak.

.Norberaren konturako langile izateko behar diren agiriak identifikatu eta zuzen betetzea eta beharrezko baliabideak bilatzea.

.Lanaren lege-esparrua interpretatzea, eta lan-harremanetatik heldu diren eskubide eta betebeharrak bereiztea.

.Lan-arloko zuzenbideko informazioaren oinarrizko iturriak erabiltzea (Konstituzioa, Langileen Estatutua, Europako Batasuneko gidalerroak, Taldeko Lan-Hitzarmena), berari dagozkion eskubide eta betebeharrak bereiziz.

.Gizarte Segurantzari dagozkion prestazio eta betebeharrak ezagutzea.

.Ekonomiako informazio orokorrak abiaburutzat hartuta:

-Magnitude makroekonomikorik garrantzitsuenak identifikatzea eta horien arteko erlazioak aztertzea.

-Enpresaren aldagai ekonomikorik garrantzitsuenak identifikatzea eta interpretatzea.

.Enpresa baten memoria ekonomikoa abiaburutzat hartuta:

-Horretan parte hartzen duten aldagai ekonomikorik garrantzitsuenak identifikatzea eta interpretatzea.

-Enpresaren finantza egoera zehazten duten oinarrizko ratioak kalkulatzea eta interpretatzea (finantza autonomia, kaudimena, bermea eta ibilgetuaren finantzaketa).

-Enpresak finantzatzeko bideak adieraztea.

Gainera, ondokoak baloratuko dira:

-Blokeetan gaika multzokatu diren funtsezko kontzeptuak atzemateko gaitasuna frogatzea, horretarako proposatuko diren lan eta saioak eginez.

-Ikasgaiari arreta ematen zaiola erakustea, lanerako eta parte hartzeko gogoa agertuz.

-Ekonomia, lana, "marketing" eta merkatuteknia, arlo juridikoa eta enpresa-arloa aztergai dituzten edukiak lantzean berariazko terminologia zuzen erabiltzea.

-Lanbide-eremu honetan indarra duten arau zehatzen balorazio argudiatua azaltzea.

-Adituen eskutik hitzaldi, solasaldi, mintegi edo tailerrak egiten direnean, Ikastetxean "Lan-prestakuntza eta orientazioa" irakasten duen irakasleak eginen du ebaluazioa, ondorengoak kontuan hartuz: ikasleen partehartzea, egin dituzten esperientziak, hala denean, eta ikasle bakoitzak koadernoan idatzitako oharrak.

c) Edukiak.

.Lan- eta lanbide-harremanen esparru juridikoa:

-Lan-arloko zuzenbidearen oinarrizko alderdiak: naziokoa eta Batasunekoa.

-Lan-kontratua.

-Soldata eta lanaldia.

-Kontratuaren aldaketa, etendura eta iraungipena.

-Berariazko arauak: Lanbide-eremua: dimentsioak, elementuak eta harremanak.

-Gizarte Segurantzako Espainiako sistema.

-Lan-ordezkaritza eta taldeko negoziaketa.

.Lan-osasuna:

-Laneko baldintzak eta segurtasuna. Lan-osasuna eta bizi-kalitatea. Ingurugiroa eta haren artapena.

-Lanbidearen arriskuak eta kalteak: arrisku eragileak.

-Lanbidearen arrisku eta kalteen aurkako babes eta aurrearreta neurriak. Azterketa, ebaluazioa eta jarduteko proposamena.

-Lehen laguntzak enpresan.

.Lanpostura iristeko sistemak:

-Lan-merkatua. Egitura. Tokiko, nazioko eta Batasuneko ikuspegiak.

-Lanbideratzeko teknikak eta horretarako laguntza ematen duten erakundeak.

-Norberaren kontura lan egiteko ekimenak: Autoenplegua: prozedurak eta bitartekoak.

-Nork bere lan-ahalbideak eta interesak aztertu eta ebaluatzea: nork bere burua ezagutzeko teknikak. Autokontzeptua. Hobekuntzarako teknikak.

-Lanpostu publiko eta pribatuak bilatu eta eskuratzeko teknikak.

-Bazterkeriarik gabeko gizarteko ohiturak. Berdintasunaren aldeko egitarauak.

-Prestakuntza/profesionalizazioaren bideak.

-Erabakiak hartzea.

.Ekonomia eta merkatutekniako oinarrizko kontzeptuak:

-Ekonomiako oinarrizko kontzeptuak.

-Makroekonomiaren ikuspegi panoramikoa; aldagai makroekonomikoak eta adierazle sozioekonomikoak.

-Trukea eta merkatua. Produkzioa eta elkarrekiko menpekotasun ekonomikoa. Joerak eta jokabideak.

-Nazioarteko ekonomia. Ekonomia globala eta Europar Batasuna.

-Ekonomiaren nondik-norakoak Nafarroako Foru Komunitatean.

.Merkataritzako zuzenbidea eta enpresa zuzenbidea:

-Merkataritzako zuzenbidea: kontzeptua; merkataritzako egintzak; merkatari motak.

-Enpresa eta haren antolaketa: enpresaren egitura, antolaketa, izaera eta kultura.

-Sozietate zibila: sozietate irregularra.

-Merkataritza enpresen eredu juridikoen deskripzioa: merkataritzako sozietateak.

-Gizarte-ekonomiako enpresak: lan-sozietate anonimoak eta lan elkartuko kooperatiba sozietateak.

-Irabazasmorik gabeko erakundeak: elkarteak eta fundazioak. Partaidetzako kontuetako kontratua.

-Banako enpresaria: enpresa jarduerari ekiteko tramiteak. Bideragarritasuna. Finantzaketa egitarauak eta enpresei laguntza ematekoak.

.Enpresa txiki eta ertainaren administrazioa eta kudeaketa:

-Oinarrizko agiriak eta kontabilitateko tekniken oinarrizko ezagutza.

-Betebehar juridikoak eta zerga betebeharrak. Zerga zuzenbidea: Balio Erantsiaren gaineko Zergaren (B.E.Z.), Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (P.F.E.Z.) eta Sozietateen gaineko Zergaren oinarrizko nozioak. Zerga lizentzia.

-Agiriak betetzea eta zerga egutegia: B.E.Z., P.F.E.Z., Sozietateen gaineko Zerga.

.Berariazko zuzenbidea:

-Asmakarien babesa: patenteak eta erabilgarritasun ereduak.

-Artelanen arloko legeria: azalpen historiko laburra, aurrekariak eta bilakaera. Oinarrizko arauteria.

-Diseinuaren babesa: jabetza intelektuala eta egile-eskubideak. Jabetza intelektualaren erregistroa. Erakunde kudeatzaileak. Industri jabetza. Eredu eta marrazki industrialak eta artistikoak. Erregistroa eta erregistro prozedura.

-Berrikuntzen nazioarteko babesa.

-Dekoratzailaren lanbidearen antolamendua. Dekoratzaileen Elkargoa. Elkargoaren eskuhartzea lanbide-jardueran.

10. lanbide modulua: Proiektu integratua.

Iraupena: 182 ordu.

a) Helburuak.

.Eskuratu diren ezagutza eta gaitasun tekniko eta artistiko guztiak gainerako lanbide moduluetan integratzea, Barrualdeen Diseinuaren arloko eta girotze eszeniko, arkitektura galkor eta erakusleiho-atontze arloetako arazo praktikoak konpontze aldera erabiliz.

.Informatikako tekniken eta proiektuaren arteko elkarreraginean sakontzea, ordenadorez lagunduriko diseinurako programek eskaintzen dituzten baliabideak egokiro erabiliz.

.Lanbide jarduneko espezializazio guzti-guztietan garatzen den lan-motak eta berauek gertatzen diren baldintzak ezagutzea. Eragile diren baldintzetara moldatzea (testuarekin eta antzerkiko beste baldintza batzuekin duten erlazioa, enpresen erakusketa-beharrizanak etab.).

.Metodologia egokia behar bezala erabiltzea, forma eta espazioa sakonki aztertuz, bai eta kasuan kasuko funtzionaltasuna eta eraikintzako sistemak ere.

.Jakintza arlo anitzeko lantaldeetan integratzeko gauza izatea, espezialitateetan sorkuntza prozesuaren ezagutza orokorrak izatea, eta talde barruko balizko erabakimen mailen berri jakitea.

.Lantaldeak zuzendu eta koordinatzea, baliabide materialak eta giza materialak erastu eta optimizatuz.

.Lan-munduaren betekizunei egokiro erantzuteko behar diren gaitasunak eta lan-azturak garatzea.

.Gizarte- eta lan-egoera berriei egokitzen jakitea.

b) Ebaluazio irizpideak.

Alderdi hauek baloratuko dira:

.Gainerako moduluetan eskuratu diren ezagutzak eta gaitasunak batera erabiltzea, lan-prozesuan egokiro integratuz.

.Etengabeki dokumentatzea eraikintza eta dekorazioko teknika eta material berriei dagokienean.

.Jasotzen diren jarraibideak zuzenki interpretatu eta betetzea, eta aurreikusirik ez dauden diseinu arazoak ebazteko ekimenei behar bezala eustea.

.Diseinatzaileak aurretiaz jarraibiderik eman gabeko lanetan erabakiak hartzeko gaitasun sortzailea edukitzea.

.Lantaldeetan integratzea. Sorkuntza prozesuaren fase guztiak ezagutzea eta ondoren behar den moduan burutzea.

.Espezialitate bakoitzari dagokion berariazko terminologia egokiro erabiltzea, erreferentzia historiko jakinetan integratuz.

.Obrak burutzeko prozesuaren betearazpen kostuari buruzko azterlan egokiak egitea, bidezko diren erkaketa-analisi eta balorazio ekonomikoekin.

c) Edukiak:

.Proposamen eszenografikoen garapen teoriko eta praktikoa egitea, testu bererako zenbait antolabide kontzeptual azalduz.

.Merkataritza eta zerbitzuetako lokalei edo etxebizitzei buruzko proiektuen garapen praktikoa eta zaharberrikuntza edo arkitektura galkorra; standak, monumentu oroigarriak etab.

.Erakusleiho-atontzerako proposamenen garapen praktikoa, erakusketa-beharrizan bereziei egokituz.

.Adierazpen grafikorako prozedurak. Proiektua bezeroari aurkeztea. Maketak.

2.3. Enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren fasea.

Iraupena: 80 ordu.

a) Helburuak:

.Lanbidearen errealitatea aintzat hartzea prestakuntza akademikoa osotzeko, nork bere mailari dagokion lan-eginkizuna betez.

.Lan-mundua eta bertako gizarte-harremanak, lan-harremanak eta harreman teknikoak bertatik bertara ezagutzea.

.Ikastetxean ikasitakoa enpresa eta lanaren errealitatearekin erkatzea.

.Lanbidean aritzeko jakingarriak diren gauzak ezagutzea enpresarekiko harremanen bidez, bai norberaren espezialitateari dagozkionak eta bai merkatuko egoera eta harremanak, arte eta kulturako joerak, lanaren antolaketa eta koordinazioa, enpresaren kudeaketa, enpresaren harremanak eta abar.

.Bereziak, garestiak edo berriak direlako Ikastetxean eskura ez dauden tresna, erreminta, aparatu eta makinen teknikak ikastea.

.Produkzioaren faseetan eraginkor parte hartzea tutore edo zuzendariak gidatuta.

.Ikastetxeetako prestakuntza teoriko eta praktikoan eskuratutako ezagupen eta trebetasunak aplikatzea.

.Lan-munduan eta enpresako sistema teknikoan eta gizartean sartzea.

b) Ebaluazio irizpideak:

.Norberaren jarduerak lantokiko produkzio sisteman duen eragina aztertzea.

.Lana antolatzea, aurretik hartutako jarraibideei lotuz, lehentasunaren araberako hurrenkeran eta kalitate eta segurtasun irizpideei jarraikiz.

.Agindutako lana kalitate eta segurtasunarekin eta ezarritako epean egitea.

.Lankideekin koordinaturik aritzea eta aurreikusi gabeko aldaketa, beharrizan edo arazoak beraiei jakinaraztea.

.Lanlekua garbi eta txukun edukitzea arriskuak baztertzeko.

.Enpresak ezarriak dituen kalitaterako sistema eta arauak aplikatzea.

.Prozesuetatik sortzen diren kalitate-akatsak eta hauen eragileak identifikatzea.

.Lantokian arduraz jokatzea eta enpresako ingurune teknikora eta gizartera biltzea.

.Norberaren babeserako eskura dauden tresnak erabiltzea.

.Makina, instalazio eta ekipoak babesteko gailuak erabiltzea.

.Proposaturiko lanari ekimenez heltzea eta plastika eta estetikarako senaz egitea.

c) Edukiak.

.Egin beharreko prozesuen zehaztasun teknikoak eta ezaugarriak.

.Proiektua egiteko prozesuaren informazio teknikoa: proiektua egiteko sistema, bitartekoak, lan-orria.

.Makina, erreminta eta tresnak gertatu eta prest jartzea.

.Lanaren fase bakoitzean erabiliko diren prozedurak hautatzea.

.Bereziak, garestiak edo berriak direlako ikastetxean eskura ez dauden ekipo eta makinak erabili eta mantentzea.

.Produkzio prozesuetan segurtasun eta higieneari buruzko arauak aplikatzea: norberarenak, instalazio, makina eta tresnenak.

.Prozesu osoan eta haren fase bakoitzean egiten diren produktuen kalitatea kontrolatzea.

.Material, makina eta ekipoen anomalia eta matxurak eta hauen eragileak antzematea.

.Harremanak enpresako ingurune teknikoan eta gizarte-ingurunean.

2.4. Amaierako proiektua.

Iraupena: 130 ordu.

a) Helburuak

.Egiaztatzea ikasleak jabetu direla ikastetxean burututako ikasketen bidez eskuraturiko ezagupen teoriko-praktiko eta artistikoez eta horiek integratu, sinkretizatu eta erabiltzeko gauza direla.

.Egiaztatzea gauza direla lanbide jarduera garatzeko Dekorazioko Obren Proiektuen eta Zuzendaritzaren arloko goi mailako espezialitateari dagokion alorrean.

b) Ebaluazio irizpideak.

Ondoko alderdiak ebaluatuko dira:

1. Informazioa eta komunikazioa:

.Azterketa Historiko-Artistikoa.

.Memoria, bozetoak.

.Marrazki edo planoak, eraikuntzaren xehetasunak eta aurrekontu ekonomikoak.

2. Errealizazioa.

Epaimahaiak zehaztuko ditu amaierako proiektu bakoitza ebaluatzeko berariazko irizpideak; horiez gain, orokorrean hurrengoak ezarri dira:

.Dekorazioko obren proiektuak egiteko eta obrak zuzentzeko teknikak ongi lantzea eta aplikatzea.

.Sentikortasun artistiko-plastikoa, espezialitatean erakutsi beharrekoa.

.Ezagupen teoriko-praktiko eta artistikoez jabetzea eta horiek erabiltzea.

.Lanbide jarduerarako gaikuntza, dekorazioko obren proiektuen eta zuzendaritzaren alorrean.

c) Edukiak.

Amaierako proiektua egitea Dekorazioko Obren Proiektuen eta Zuzendaritzaren alorreko produktu bat edo gehiago asmatu eta sortzea da, produktu bakan gisa zein multzo gisa.

Amaierako proiektuak hurrengo edukia izanen du:

1. Informazioa eta komunikazioa:

.Aurreproiektua, proiektuaren nondik-norakoak azaltzeko, hura lanbide-eremuan kokatzeko, eta lanak eskaintzen dituen berrikuntza edo berezitasunen berri emateko. Bertan aurkeztuko dira proiektuaren kokapena, alderdi funtzionalak, estetikoak eta teknikoak, aurrekontu ekonomikoak eta hasierako marrazkiak.

2. Proiektua egitea eta proiektu bukatua aurkeztea, memoriarekin batera. Memoriak atal hauek izanen ditu:

-Deskripzioa, justifikazioa, eraikuntzaren azalpena eta aurrekontuen azalpena.

.Egokia bada, proiektuak erakusteko proposamena: erakusketaren katalogoak, muntaketa eta antolaketa.

2.3. Iraupena, sekuentzia eta ordu banaketa.

1. Arkitekturaren eta

beraren ingurunearen historia 96 3 1.

2. Interiorismoaren historia 78 3 2.

3. Adierazpen bolumetrikoa 160 5 1.

4. Proiektuak 256 8 1.

5. Proiektuak: obren proiektuak eta zuzendaritza 234 9 2.

6. Eraikintzako teknologia eta sistemak 224 7 1.

7. Eraikintzako teknologia eta sistemak:

obren proiektuak eta zuzendaritza 208 8 2.

8. Ikastetxeak berak diseinaturikoa 224 7 1.

9. Lan-prestakuntza eta orientazioa 78 3 2.

10. Proiektu integratua 182 7 2.

11. Enpresa, estudio edo tailerretako

prestakuntza praktikoaren fasea 80 Lanaldian 2.

12. Amaierako proiektua 13 - 2.a

II. ERANSKINA. DEKORAZIOKO OBREN PROIEKTUEN ETA ZUZENDARITZAREN TITULAZIOKO MODULUETAN IRAKASLANEAN ARITUKO DIREN IRAKASLEAK

II. ERANSKINA

Arte Plastiko eta Diseinuko kidegoko eta Arte Plastiko eta Diseinuko tailerreko maisuen kidegoko funtzionarioek emanen dituzte lehentasunez ziklo hauetako moduluetako eskolak, eranskin honetako (A) zutabean agertzen den moduluak espezialitateei esleitzeko moduaren arabera.

Hala eta guztiz ere, ikastetxean eskura dauden baliabideen aprobetxamendua optimizatzeko eta ikastetxea bera behar bezala antolatzeko, modulu horietako eskolak beste espezialitate batzuetako funtzionarioek ere eman ahal izanen dituzte, (B) zutabean azaltzen denaren arabera, baina horrek ez du inongo eraginik izanen irakasleak espezialitate horiei atxikitzeko.

1. Arkitekturaren eta beraren ingurunearen historia

2. Interiorismoaren Historia

A.P.D.ko irakasle honetan:

-Artearen Historia

-Artearen eta Zeramikaren Historia

-Zeramikaren inguruko Kultura Orokorra

3. Adierazpen bolumetrikoa

A.P.D.ko irakasle honetan:

Molde-lana

-Gaztelako Irudigintza

-Molde bidezko Irudigintza

-Moldeak

-Apaindura eta Figura

4. Eraikintzako teknologia eta sistemak

5. Eraikintzako teknologia eta sistemak: obren proiektuak eta zuzendaritza.

A.P.D.ko irakasle honetan:

-Eraikintzako Elementuak

-Eraikintzako Materialak eta Elementuak

6. Proiektuak

7. Proiektuak: Obren proiektuak eta zuzendaritza

A.P.D.ko irakasle honetan:

-Dekorazio Arteko Proiektuak

-Diseinuaren Teoria eta Praktika

8. Ikastetxeak berak diseinaturikoa

(1)

9. Lan-prestakuntza eta orientazioa

A.P.D.ko irakasle honetan:

-Usadiozko Zuzenbidea.

-Industri Antolaketa

10. Proiektu integratua

(1)

(1) Dekorazioko Obren Proiektuen eta Zuzendaritzaren arloko heziketa zikloko lanbide moduluetan irakaslanean arituko diren irakasleen espezialitateak.

Iragarkiaren kodea: a9906397

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web