(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

216/1998 FORU DEKRETUA, EKAINAREN 29KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAREN ESPARRUAN GRABATUAREN ETA ESTANPAZIO-TEKNIKEN ARLOKO ARTE PLASTIKOETAKO ETA DISEINUKO GOI MAILAKO TEKNIKARIAREN TITULUARI DAGOKION GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAREN CURRICULUMA EZARTZEN DUENA

BON N.º 136 - 13/11/1998



  XEDAPEN IRAGANKORRA


  XEDAPEN GEHIGARRIAK


  AZKEN XEDAPENAK

  I. ERANSKINA

  II. ERANSKINA. GRABAKETA ETA ESTANPAZIOTEKNIKETAKO MODULUETAN IRAKASLANEAN ARITUKO DIREN IRAKASLEAK


Atariko

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak 4. artikuluan ezarri zuen Gobernuari dagokiola Estatu osoko gutxieneko ikasketak zehaztea, eta hezkuntza administrazioen eskumena dela beren menpeko lurraldeko curriculuma ezartzea. Lege horren bigarren Titulua araubide bereziko ikasketez ari da, eta titulu horren lehen kapituluan, arte ikasketei buruzkoan, besteak beste Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketak dira aipagai. Halaber, 47. artikuluak xedatu zuen horrelako ikasketak berariazko heziketa zikloetan antolatu behar zirela, eta 35. artikuluak zehaztu zuen Gobernuak ezarriko zituela lanbide heziketako ikasketetako tituluak, komunitate autonomoekin hitz egin ondoren.

Maiatzaren 7ko 676/1993 Errege Dekretuaren bitartez (1993-5-22ko "E.A.O.") lanbide heziketako tituluei eta haiei dagozkien gutxieneko ikasketei buruzko jarraibide orokorrak ezarri ziren; dekretu horren bosgarren xedapen gehigarriak dioenez, Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketak heziketa ziklotan antolatu behar dira, lanbide heziketako tituluei eta haiei dagozkien gutxieneko ikasketei buruzko jarraibide orokorretan ezarrita dagoenari jarraikiz. Liburuari Aplikaturiko Arteen lanbide-sailekoak diren Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikariaren tituluak eta haiei dagozkien gutxieneko ikasketak ezarri zituen abuztuaren 4ko 1386/1995 Errege Dekretua argitaratu ondoren (1995-9-18ko "E.A.O."), eta kontuan hartuta bai Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoak 47. artikuluan bai eta irakaskuntza ez-unibertsitarioen gaietan Estatuko Administrazioaren eginkizun eta zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzea onesten duen abuztuaren 31ko 1070/1990 Errege Dekretuak xedatu dutena, Nafarroako Gobernuari dagokio eskudun den lurraldean curriculuma ezartzea.

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak Arte Plastikoetako eta Diseinuko Arte Ikasketen berrikuntza sakona egiteari ekin zion, hezkuntza sistemaren eta produkzio sistemaren arteko erlazioak hobetuz eta ikasleek lantokietan presta daitezen bide emanez.

Arte Plastikoen eta Diseinuaren arloko Arte Ikasketen xedea da ikasleei kalitateko prestakuntza artistikoa ematea eta etorkizunean eremu horretako lanbideetan arituko direnen koalifikazioa ziurtatzea, bizitzan zehar gerta dakizkiekeen lan aldaketei egokitzeko behar duten prestakuntza balioanitza emanez. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasle guztiek jasotzen duten lanbide heziketa ere hartzen du barne, bai eta erdi eta goi mailako berariazko lanbide heziketa ere.

Arte Plastikoen eta Diseinuaren arloko Arte Ikasketek antolamendu modularreko heziketa ziklo sail bat biltzen du. Ziklook iraupen desberdinetakoak dira, lanbide heziketaren arlo desberdinetako ezaguera-eremu teoriko-praktikoek osatuak. Berariazko lanbide heziketak gazteak lan munduan sartzea errazten du, lagungarria da hiritarren etengabeko prestakuntzarako eta produkzio sistemaren koalifikazio eskakizunari erantzuten dio.

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko Lege Organikoaren 4. artikuluari jarraikiz, curriculuma esaten zaio irakaskuntza arautzen duten hezkuntza sistemaren maila, etapa, ziklo, gradu eta mota bakoitzeko xede, eduki, baliabide pedagogiko eta ebaluazio irizpideen multzoari. Horrexegatik eta kontuan hartuta Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Heziketaren eta Arte Plastikoen eta Diseinuaren arloko ikasketen egitura eta antolamenduari buruzko jarraibideak ezartzen dituen otsailaren 13ko 35/1995 Foru Dekretuak (1995-3-10eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) horri dagokionez ezarri zituenak, Foru Dekretu honetan zehaztu dira gaitasun gisa adierazitako xedeak, modulu bakoitzari dagozkion edukiak eta ebaluazio irizpideak.

Lanbide modulu guztien xedeak, alegia, amaierako gaitasun gisa adierazitakoak eta Foru Dekretu honetan zehaztutakoak, curriculumaren gakoa dira. Ikasleen portaera definitzen dute lanbide gaitasunaren oinarrizko aspektuak lortzeko ezinbestekoak diren emaitza ebaluagarri gisa. Oinarrizko aspektu horiek tituludunen amankomuneko koalifikazioa segurtatzen dute, horixe baita titulua Estatu osoko lurraldeetan baliagarria izanen delako eta koalifikazioak Europakoen parekoak direlako bermea.

Curriculumaren edukiak amaierako gaitasunak erdiesteko ezinbestekoak dira eta, jeneralean, disziplinarteko izaera dute, tituluekin lotutako lanbide gaitasunaren jatorritik eratorritakoa.

Ebaluazio irizpideek bidea ematen dute helburuak noraino lortu diren egiaztatzeko, eta ebaluazio prozesuaren berariazko jarduerak zehazteko gida eta euskarri dira.

Heziketa zikloetan prestakuntza praktikoa sartzea heziketa eredu honen giltzarrietakoa da. Izan ere, profesional eta erakundeen eskuhartzea dela bide eta haien laguntzaz gauzatu ahal izanen diren hezkuntza proiektuek aukera emango diote ikasleari hasiera-hasieratik lan merkaturako gaitasuna bereganatzeko, errealitatetik abiaturik.

Heziketa zikloetako heziketa modularraren eta noizbait ikaslearen ingurunea izanen den lan munduaren arteko zubi gisa, amaierako lana kasu praktiko bat ebaztean datza, lanbide jardueran azaldu ohi direnen antzeko kasua alegia. Ariketa hori burutzeak eta ebaluatzeak lanbide jarduerari errealismoz eta zentzuz ekiten lagundu behar diote ikasleari. Amaierako proiektuak argi erakutsi behar du ikasleak lortu dituen gaitasunen neurria eta, aldi berean, arterako sena agertzeko bidea eman behar dio.

Aipatu heziketa zikloa irakasteko baimena duten ikastetxeek curriculuma garatuko dute, otsailaren 13ko 35/1995 Foru Dekretuaren V. Kapituluak ezarri bezala, heziketa zikloa osatzen duten lanbide moduluetako bakoitzaren curriculum proiektuak eta programazio didaktikoak eginez, eta, ebaluazioari doakionez, kontuan hartuz Nafarroako Foru Komunitatean Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloak egiten ari diren ikasleen ebaluazio prozesua eta kreditazio akademikoa arautzen dituen Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren urtarrilaren 28ko 15/1997 Foru Aginduak (1997-2-17ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) xedatu zuena.

Grabatuaren eta Estanpazio-Tekniken arloko Arte Aplikatuetako eta Diseinuko goi mailako teknikariaren lanbide tituluak erantzuna izan nahi du prestakuntzak dituen beharrentzat, lanbide eremu hauek lantzeko:

-Jarduera nagusia matrizeak egin, prozesatu eta estanpatzea da.

-Lan grafikoen edizioa, liburuen ilustrazioa eta bibliofilia dira lanbide-jardunaren eremuak.

-Teknikari honek bere espezialitatearekin zuzeneko lotura duten arloetako enpresa edo tailer txiki, ertain eta handietan lan egiten ahal du, eta bai profesional lokabe gisa ere, edo kooperatiban elkartutako profesional gisa.

Tituluari dagokion profilean identifikatu eta adierazi den lanbide gaitasunak lan teknikoaren koalifikazio beharrei erantzun behar die, eginkizun hauek betetzeko:

-Norberak sortutako matrize xilografikoak, kalkografikoak, litografikoak eta serigrafikoak egitea.

-Beste artista batzuei matrizeak egiten laguntzea eta aholku ematea.

-Beste artista batzuen lan grafikoak estanpatzea.

-Tailerra eta bertako mantenimendua antolatzea, makina eta erreminten artapenaren ardura hartuz.

-Estanpen azterketak eta peritu-lanak egitea.

-Lan grafikoaren inguruko prestakuntza arazoetan parte hartzea.

-Lanaren alderdi teknikoak eta ekonomikoak baloratzea.

Horrenbestez, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak proposatuta eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hamazortziko ekainaren hogeita bederatziko bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz, ondokoa

DEKRETATU DUT:

1. artikulua

Foru Dekretu hau, Grabatuaren eta Estanpazio-Tekniken arloko Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikariaren tituluari lotutako Arte Plastikoetako eta Diseinuko Arte Ikasketen curriculuma ezartzen duena, Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean aplikatuko da.

2. artikulua

Grabatu eta Estanpazio-Tekniketako heziketa zikloa Arte Plastikoen eta Diseinuaren arloko goi mailako berariazko heziketan sartu behar da, Liburuari Aplikatutako Arteak deritzon lanbide-sailari dagokion heziketan, hain zuzen, eta 1.950 orduko iraupena du.

3. artikulua

Grabatu eta Estanpazio-Tekniketako zikloak, Liburuari Aplikatutako Arteen lanbide-sailari dagokion Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketa zikloa denez, ikasleak ondoko helburuok lortzeko prestatu behar ditu:

- Kalitateko heziketa artistikoa hartzea, arte plastikoek arte-lengoaia zein kulturaren agerpide gisa duten garrantziaz jabetzeko, sormena eta arterako sena garatzeko eta horrek guztiak lanbidean ematen dizkion aukerez ohartzeko gai izateraino.

- Grabatu eta Estanpazio-Tekniketako goi mailako teknikariaren tituluari dagokion lanbide gaitasuna hartzea, behar besteko gaitasuna eta ezagutza garatuz bai lanbide jardueran azalduko zaizkion arazo guztiei aurre egiteko eta bai prozesu teknikoen eta joera artistikoen bilakaerari bere burua egokitzeko ere.

4. artikulua

Grabatu eta Estanpazio-Tekniketako zikloak, Arte Plastikoen eta Diseinuaren arloko goi mailako ikasketa zikloa den aldetik, ikaslea ondoko helburuok lortzeko prestatu behar du:

- Errealizazio proiektu tekniko eta artistikoak landu eta koordinatzea.

- Egokitasun teknikoa eta adierazkortasuna biltzen dituzten obrak proiektatu eta egitea, nortasun artistikoa, ahalmenak eta kultura plastikoa garatuz.

- Behar adinako ezagutza zientifiko-teknikoak eta praktikoak lortzea bere eginkizuna bete ahal izateko, hau da, aukeratutako lanbide jarduera artistikoarekin erlazionaturik dauden prozesu teknologiko tradizionalak eta gaurregunekoak behar bezala burutu ahal izateko.

- Formak ikertzeko gaitasuna disziplina anitzen ikuspegietatik garatzea.

- Lanbidearen antolamendua eta ezaugarriak ezagutzea, eta bai lanbideratzeko oinarrizko mekanismoak ere; lanbideari dagokion oinarrizko legeria eta lanean arriskuei aurre egiteko mekanismoak ezagutzea.

- Lan harremanetan eta enpresan eragina duten antolakuntza, ekonomi eta lege alderdiak ezagutzea, langile autonomo nahiz soldatapeko gisa lanbide eremuan sartzeko prest egoteko.

5. artikulua

1. Ikastetxeko ikasketak moduluka antolatuko dira.

2. Foru Dekretu honetan xedatu denaren ondoreetarako, "modulu" kontzeptua apirilaren 15eko 389/1992 Errege Dekretuan ageri diren "ikasgai teoriko", "ikasgai teoriko-praktiko" eta "eskola praktiko" kontzeptuen baliokidetzat hartuko da, Errege Dekretu horrek ezarri baititu Arte Irakastegiek bete beharreko gutxieneko baldintzak.

6. artikulua

Produkzio sistemaren erreferentzia, zikloaren xede orokorrak eta lanbide moduluak, enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren fasea, amaierako proiektua, iraupena, helburuak, ebaluazio irizpideak eta edukiak Foru Dekretu honetako I. Eranskinean ezarri dira.

7. artikulua

Grabatuaren eta Estanpazio-Tekniken arloko Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikariaren tituluari dagozkion ikasketak honela antolatuko dira:

1. Ikastetxeko prestakuntza:

- Grabatuaren historia.

- Adierazpen-teknikak: grabatua.

- Industri teknika grafikoak.

- Grabatu-proiektuak.

- Grabatu-tailerra.

- Litografia-tailerra.

- Serigrafia-tailerra.

- Ikastetxeak diseinaturiko modulua.

- Lan prestakuntza eta orientazioa.

2. Lantokietako prestakuntza:

- Prestakuntza praktikoa enpresa, estudio edo tailerretan.

3. Amaierako proiektua.

8. artikulua

1. Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak 48.4. artikuluan xedatu duena betetzeko, Arte Plastikoen eta Diseinuaren arloko heziketa zikloen curriculumak barne hartu behar ditu enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren faseak. Berauek titulartasun publiko edo pribatuko erakundeetan praktikak eginez burutzen ahal dira, eta bai lan profesionalak eginez ere, nahiz zuzendaritza akademikoaren pean eta curriculumaren barruan, nahiz nazioko eta nazioarteko trukaketa-programen esparruan.

2. Enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren faseak ondoko helburua izango du:

- Curriculumeko moduluei dagozkien ezagupenak, trebeziak eta abileziak osatzea.

- Foru Dekretu honetako 3. eta 4. artikuluetan ezarri diren helburu amankomunak eta Grabatu eta Estanpazio-Tekniketako heziketa zikloaren helburu orokorrak lortzen laguntzea.

3. Enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren fasea antolatu eta ebaluatzeko, kontuan hartuko da Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren urtarrilaren 28ko 15/1997 Foru Aginduak ezarri zuena, agindu horrexek arautzen baititu Nafarroako Foru Komunitatean Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloetako ikasleen ebaluazio prozesua eta kreditazio akademikoa.

9. artikulua

1. Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko 1/1990 Lege Organikoak 48.4. artikuluan xedatu zuena betetzeko, ikasleek, zikloko moduluak gainditu ondoren, amaierako proiektua gainditu beharko dute titulua eskuratu ahal izateko, eta curriculumean zehaztuko dira proiektuaren nondik-norakoak. Amaierako proiektu horretan ikasleak frogatu egin beharko du bere espezialitateko lanbidean aritzeko eskatzen zaizkion ezagupenak eta metodo zientifiko zein artistikoak erabiltzeko gaitasunak bereganatuak dituela.

2. Helburu horrekin, ikasleak bere espezialitateko proiektua eginen du. Halaber, memoria idatziko du, egin duen proiektua burutu ahal izateko ase beharko liratekeen beharrizan funtzional, sozial eta artistikoen azalpena eta teknologiari, kostuari eta bitartekoei buruzko aurreikuspen eta kalkuluak bilduko dituena.

10. artikulua

Diseinu Grafikoaren lanbide-saileko Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikari tituluak ezarri zituen abuztuaren 4ko 1386/1995 Errege Dekretuaren 8.3. artikuluan ezarritakoa betetzeko, amaierako proiektua egin eta ebaluatzeko erabili beharreko prozedura Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren urtarrilaren 28ko 15/1997 Foru Aginduak ezarritakoari lotuko zaio, agindu horrek arautzen baititu Nafarroako Foru Komunitatean Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloetako ikasleen ebaluazioa eta kreditazio akademikoa.

11. artikulua

Grabatuaren eta Estanpazio-Tekniken arloko Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikariaren titulua erdiesteko ikastetxeko ikasketen modulu guztiak gainditu beharko dira, eta bai enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren fasea eta amaierako proiektua ere.

12. artikulua

Grabatu eta Estanpazio-Tekniketako goi mailako heziketa zikloaren ikasketak ebaluatzeko, kontuan hartuko dira lanbide moduluetan ezarritako helburuak eta ebaluazio irizpideak, eta heziketa zikloaren helburu orokorrak, Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloetako ikasleen ebaluazio prozesua eta kreditazio akademikoa arautzen dituen Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren urtarrilaren 28ko 15/1997 Aginduak ezarri zuenari jarraikiz.

13. artikulua

Ondokoak dira laneko praktikarekin korrespondentzia izan dezaketen moduluak:

- Industri teknika grafikoak.

- Grabatu-tailerra.

- Litografia-tailerra.

- Serigrafia-tailerra.

- Lan prestakuntza eta orientazioa.

Halaber, heziketa ziklo honekin zuzeneko lotura duen lanbide eremuan aritua izatea frogatuz gero, ikaslea enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren fasea egin beharretik salbuetsi ahal izanen da, erabat edo zati batez.

14. artikulua

1. Grabatuaren eta Estanpazio-Tekniken arloko Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloaren ikasketak, Foru Dekretu honetan arautzen direnak, Batxiler tituluaren jabe izan eta Foru Dekretu honek arautzen duen sarrera proba gainditzen duten ikasleek egin ahal izanen dituzte.

2. Sartzeko probaren egitura, edukia eta kalifikazio irizpideak Hezkuntza eta Kultura Departamentuak zehaztuko ditu. Ikaslegaiak, proba horren bitartez, ikasketa hauek aprobetxamendu onez egiteko ezagupen eta gaitasun nahikoak dituela frogatu beharko du.

15. artikulua

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Legearen 32. artikuluak ezarritakoari jarraikiz, modua izanen da Grabatu eta Estanpazio-Tekniketako goi mailako heziketa zikloan sartu ahal izateko, nahiz eta ezarritako baldintza akademikoak ez bete. Horretarako, ikaslegaiak hogei urte eduki beharko ditu, edo zikloa hasten duen urte naturalean betetzeko izan. Horrez gainera, bi proba gainditu beharko ditu: sarrera proba orokorra, non maila honetarako adimen-heldutasun nahikoa duela frogatu behar baitu, hizkuntz gaitasunen, arrazoimenaren eta Batxilergoko oinarrizko ezagupenen bitartez, eta gaitasun proba, non erakutsi behar baitu Grabatu eta Estanpazio-Tekniketako goi mailako teknikariaren tituluari dagozkion ikasketak aprobetxamendu onez egiteko berariaz eskatzen zaizkion trebetasunak dituela.

Ikastetxeek Grabatu eta Estanpazio-Tekniketako goi mailako heziketa zikloan sartzeko probak antolatu eta ebaluatuko dituzte, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak ezarriko dituen arauei jarraikiz.

16. artikulua

1. Baldintza hauetakoren bat betetzen duten ikasleak Foru Dekretu honetako 14. artikuluan ezarri den sarrera proba egin beharretik salbuetsiko dira:

- Batxilergoaren Arte modalitatean "Diseinuaren oinarriak" ikasgaia gainditua izatea, eta Batxilergoaren modalitate berberean lanbide-sail honekin zuzeneko erlazioa duten beste bi ikasgai gaindituak izatea. Azken biok Hezkuntza eta Kultura Departamentuak aukeratuko ditu.

- Batxilergo Artistikoko ikasketa esperimentalak gaindituak izatea.

- Lanbide-sail bereko beste heziketa zikloren baten bitartez Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikariaren titulua eskuratu izana, edo industri diseinuaren eremuko espezialitateren batean Arte Aplikatuetako gradudun titulua edukitzea.

2. Hezkuntza eta Kultura Departamentuak zehaztuko du zenbat plaza gorde ahal izanen diren artikulu honetako salbuespen kasuetan dauden ikasleentzat, eta bai plazak adjudikatzerakoan haiek egindako ikasketak nola baloratuko diren ere.

17. artikulua

Modulu bakoitzeko gehienez ere lau deialdi eginen dira, eta bi deialdi enpresa, estudio eta tailerretako prestakuntza praktikoaren faserako eta amaierako proiekturako. Salbuespen gisa, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak aparteko deialdia ezarri ahal izanen du, ikasketak ohi bezala egitea galarazten duen eritasuna edo aintzat hartzeko beste arrazoiren bat tartean badago.

18. artikulua

Ikastetxeek beharrezkoa den autonomia pedagogikoa izanen dute ikasketak garatzeko eta haiek ingurune sozioekonomiko, kultural eta profesionalaren ezaugarriei egokitzeko, Foru Dekretu honetan ezarritakoaren esparruan.

Ikastetxeek Grabatuaren eta Estanpazio-Tekniken arloko Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikariaren tituluari dagozkion ikasketak zehaztu eta garatuko dituzte, nola eta Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuaren esparru orokorrean ikasleen beharrak beteko dituen heziketa zikloaren Curriculum Proiektua eginez.

19. artikulua

Ondotik adieraziko diren moduluei dagozkien ikasketetan, irakasle eta ikasle kopuruen arteko erlazioa gehienez 1/15 izango da, arte irakastegien gutxieneko baldintzak arautzen dituen apirilaren 15eko 389/1992 Errege Dekretuak 44. artikuluan eta Liburuari Aplikaturiko Arteen lanbide-saileko Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikariaren tituluak ezarri dituen abuztuaren 4ko 1386/1995 Errege Dekretuak ezarri duten bezala. Moduluok ondorengoak dira:

- Grabatu-tailerra.

- Litografia-tailerra.

- Serigrafia-tailerra.

- Ikastetxeak diseinaturiko modulua.

- Proiektu integratua.

Gainerako moduluetan gehieneko ratioa 1/30 izango da.

20. artikulua

Grabatu eta Estanpazio-Tekniketako goi mailako heziketa zikloa irakasten duten ikastetxeetako departamentuek lanbide moduluen, enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktiko fasearen eta amaierako proiektuaren programazioak eginen dituzte. Programazio horiek ondokoak bildu beharko dituzte, gutxienez: ikastetxearen inguru sozioekonomiko eta kulturalari eta ikasleen ezaugarriei egokitutako lanbide moduluen helburuak, edukien banaketa eta garapenak, izaera orokorreko oinarri metodologikoak, ebaluazio prozesuari buruzko irizpideak eta ikasleek erabiliko dituzten material didaktikoak.

21. artikulua

Ikastetxeei Grabatuaren eta Estanpazio-Tekniken arloko Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikariaren tituluari dagozkion ikasketak irakasteko baimena emanen zaie, bai ikastetxe pribatuei ikasketak irakasteko baimena emateko prozedura ezarri zuen uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuari, bai arte ikasketak irakasten dituzten ikastetxeetako gutxieneko baldintzak ezarri zituen apirilaren 15eko 389/1992 Foru Dekretuari, bai eta hura garatzen duen edozein xedapeni jarraikiz.

XEDAPEN IRAGANKORRA

XEDAPEN IRAGANKORRA

Harik eta irakas-espezialitate berriak ezarri arte, Arte Plastiko eta Diseinu Tailerretako Irakasleen eta Maisuen kidegoetako irakasleek, Foru Dekretu honetako II. Eranskinean ageri diren espezialitateetarik zeinetakoak izan, hari dagozkion moduluak irakasteko gaitasuna izango dute. Hala ere, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak beste modulu batzuk irakasteko baimena eman ahal izanen die Foru Dekretu hau aldarrikatzen denean lehengo antolamenduko ikasgai baliokideak irakasten ari diren irakasleei, baldin eta horretarako behar den prestakuntza dutela frogatzen badute.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehena

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak Foru Dekretu honek aipatzen duen curriculuma egokitu ahal izanen du, helduen hezkuntzarako antolamenduaren eta metodologiaren betebeharrei jarraikiz, bai egonezko hezkuntzaren kasuan bai urrutiko hezkuntzaren kasuan. Halaber, curriculuma hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen berezitasunetara moldatu ahal izanen da.

Bigarrena

Foru Dekretu honetako 14. eta 15. artikuluek aipatzen dituzten ikasleez gain, ondotik adieraziko diren egoeretan dauden ikasleek egin ahal izanen dituzte Eskulturaren Arte Aplikatuetako goi mailako heziketa zikloaren ikasketak, behin gaitasun proba gaindituz gero:

a) Irakaskuntza Ertainen Erreforma Esperimentaleko Batxilergo Esperimentaleko bi ikasmailak gaindituak dituztenak.

b) Bigarren Mailako Lanbide Heziketako teknikari espezialistaren titulua dutenak.

c) Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea gainditua dutenak.

d) Unibertsitate-titulua edo baliokidea dutenak.

Hori guztia bat dator Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren uztailaren 20ko 444/1995 Foru Aginduak xedatutakoarekin. Agindu horrek jarraibideak eman zituen Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak ezarri zituen Berariazko Lanbide Heziketako heziketa zikloak aurretiaz ezar zitezen.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena

Baimena ematen zaio Hezkuntza eta Kultura kontseilariari Foru Dekretu hau burutu eta garatzeko behar diren xedapen guztiak eman ditzan.

Bigarrena

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean osorik argitara eman eta biharamunetik hasita izanen du indarra.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazortziko ekainaren hogeita bederatzian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

I. ERANSKINA

I. ERANSKINA

1. Produkzio sistemaren erreferentzia.

1.1. Identifikazioa.

Grabaketa eta Estanpazio-Tekniketako heziketa zikloan prestatzen diren profesionalek xilografia, kalkografia, litografia eta serigrafia menperatu behar dituzte, teknika horiek arte-adierazpide gisa erabiliko baitituzte beren lan grafiko originalak taxutzeko.

Lan grafiko originala da artistak berak asmatu eta diseinatzen duena eta ondorengo estanpazio-prozesuaren bitartez ugaltzen dena.

Horrelako teknika eta prozesuen xedea artearen esparruan sartzen da bete-betean. Hala ere, ikasketa zehatzak egin behar dira haiek erabili ahal izateko, lanaren zailtasuna eta konplexutasuna direla-eta.

Artea eta teknika egokiro uztartzean datza goi mailako heziketa ziklo honen eraginkortasuna.

1.2. Lanbide profilaren deskripzioa

1.2.2. Lanbide eremua

Jarduera nagusia matrizeak egin, prozesatu eta estanpatzea da.

Lan grafikoen edizioa, liburuen ilustrazioa eta bibliofilia dira lanbide-jardunaren eremuak.

Bere espezialitatearekin zuzeneko lotura duten arloetako enpresa edo tailer txiki, ertain eta handietan lan egin ahal du, eta bai profesional lokabe gisa ere, edo kooperatiban elkartutako profesional gisa.

1.2.2. Zeregin nagusiak.

-Norberak sortutako matrize xilografikoak, kalkografikoak, litografikoak eta serigrafikoak egitea.

-Beste artista batzuei matrizeak egiten laguntzea eta aholku ematea.

-Beste artista batzuen lan grafikoak estanpatzea.

-Tailerra eta bertako mantenimendua antolatzea, makina eta erreminten artapenaren ardura hartuz.

-Estanpen azterketak eta peritu-lanak egitea.

-Lan grafikoaren inguruko prestakuntza arazoetan parte hartzea.

-Lanaren alderdi teknikoak eta ekonomikoak baloratzea.

2. Curriculuma.

2.1. Heziketa zikloaren helburu orokorrak.

.Grabaketa eta estanpazioko oinarrizko prozesuak aztertu eta garatzea hainbat teknikaren bidez.

.Egokiro baloratzea lan-proposamenean aurkezten diren beharrizanak, eta bai plastika, artea, teknika, antolamendua eta ekonomia ukitzen dituzten alderdiak ere, lan-proiektua osatzeko; zehaztapen plastiko eta tekniko egokiak hautatzea, bere lanbide-jardunari ahalik eta emaitzarik onena ateratzeko.

.Matrize xilografikoak, kalkografikoak, litografikoak eta serigrafikoak egin eta estanpatzeko prozesuan azaltzen diren arazo artistiko eta teknologikoak ebaztea, matrizeok norberak sortuak nahiz beste artista batek sortuak izan.

.Erabili beharreko ekipo eta makinen zehaztasun teknikoak ongi ezagutzea eta haien mantenimendurako neurriak antolatzea, bai aldizkako neurriak eta bai aurrearretazkoak.

.Lan-prozesuek ingurunean eragin kaltegarririk izan ez dezaten aldez aurretik jarri behar diren neurriak zein diren eta nola antolatu behar diren jakitea.

.Grabatuarekin eta estanpazio-teknikekin sorkuntzaren nahiz artearen aldetik zerikusia duten formak, materialak, teknikak eta prozesuak ikertzea.

.Arlo honetako lanbide-jarduera arautzen eta baldintzatzen duten legeak, arau ekonomikoak eta antolamenduzkoak ezagutu eta ulertzea.

.Arloko profesionalak prestatu eta trebatzeko ezinbesteko dokumentazio artistiko-teknikoa aztertzea, moldatzea, eta behar denean sortzea.

.Gizarteak teknologiaren eta artearen eremuetan egin dituen aurrerakuntzek plastikan, artean, teknikan eta kulturan sortarazi dituzten egoerak hautatzea eta kritikoki baloratzea, norberak ikasteko ahalmena garatu eta lanbidean behar bezala aurrera egin ahal izateko.

.Estanpen azterketak eta peritu-lanak egitea.

.Lanari etekina ateratzeko behar adinako ezagutza lortzea.

2.2. Lanbide moduluak.

1. lanbide modulua: Grabatuaren historia.

Iraupena: 128 ordu.

a) Helburuak:

.Lan historiko edo aldi grafiko garrantzitsuei buruzko informazioa biltzea.

.Aldi bakoitzeko gertaera grafiko bereizgarriak eta haien eta aldiko gizartearen arteko loturak ulertzea.

.Egungo arte plastikoen errealizazioak baloratzea, batez ere arte grafikoen egungo joerak kontuan izanik.

.Grabatuaren eta liburuaren sorrera eta bilakaera ulertzea, eta haren adierazpenak baloratzea, kontzeptu estetiko orokorrekin lotuz.

.Aldi bakoitzeko gertaera grafiko bereizgarriak eta haien eta aldiko gizartearen arteko loturak ulertzea.

.Korrente estetiko eta historiko nagusiak bereiztea.

.Egungo arte plastikoen errealizazioak baloratzea, batez ere arte grafikoen egungo joerak kontuan izanik.

.Sentikortasun estetiko garatzea.

.Espezialitatearen berariazko terminologia ikasi eta erabiltzea.

.Ikasketa-teknikak zabaltzea, ikasleak artelana analiza, sintetiza, gara eta kritika ahal izan dezan, bai eta aldi artistikoa edo estiloa ere.

.Irudi artistikoei buruzko iruzkin orokorrak egitea.

b) Ebaluazio-irizpideak:

Ondokoak baloratuko dira:

.Liburugintzako, enkuadernazioko eta irudi bidezko adierazpeneko artea antzemateko gaitasuna, oro har, arrazoi zientifikopak emanez, eta haien osagaiak baloratzeko gaitasuna.

.Arte-egintzak eta grafikagintzako munduan duten isla ulertzea eta haien aurrean beraiei buruzko iritzi kritiko zentzuzkoak ematea, eta artelanak beraien ingurune historiko eta sozio-kulturalean eta dagokien aldian kokatzeko gaitasuna izatea.

.Iraganeko irudi-kulturak eta gaur egungoak interpretatzean sentikortasuna adieraztea, eta haiek kulturaren beste agerpen batzuekin erlazionatzea, garrantzia berezia ematen zaiela artearen egungo joerei.

.Hizkera argi eta zehatza erabiltzea, eta bertan era egokian bateratzea irudintzaren arteari dagokion berariazko terminologia.

.Aldi artistiko bakoitzeko lanik esanguratsuenak ezagutzea.

.Material eta prozedura teknikoak eta beraien ahalbide estetikoak ezagutzea eta baloratzea.

.Artelanari buruz iruzkin orokorrak egitea: aldi historikoaren laburpena, soziologiaren berri ematea, analisi formala eta esanahia.

.Txostenak, azterlanak, dosierrak etab. egitea, banaka zein taldean. Edukia, banaketa eta aurkezpena baloratuko dira.

c) Edukiak:

.Irudi grafikoa: kontzeptua eta esanahia kulturaren eta artearen historiaren ikuspegitik. Irudi grafikoa komunikazio bide legez; haren osagaiak. Materialak eta teknikak. Oinarrizko terminologia.

.Antzinateko mundua eta beraren kultura grafikoa.Idazkeraren eta alfabetoaren definizioaren garrantzia. Antzinateko hondarretako planteamentus grafikoak eta apaindurakoak. Kristauen sinbologia eta haren eragina Erdi Aroko liburuetako ilustrazioan. Elizaren eta monastegietako kultura eta irudi grafikoa: miniaturagintzako gune nagusien ezaugarriak. Musulmanen estetika beraien adierazpen grafikoen bitartez.

.Errealitatera itzultzea plastika gotikoan. Grabatu xilografikoa: sorrera eta agerpena Mendebaldean. Estanpa-bildumak. Inprenta: sorrera eta haren zabalkundeak gizartean eta kulturan izan zituen ondoreak.

.Humanismoa eta Artea. Mezenazgoa eta beraren ondoreak liburugintzan. Inprentaren zabalkundea: maisu inprimatzaile handiak. Grabatua Errenazimenduan: xilografia eta kalkografia. Grabatua joera estetikoen eta apaindura-joeren zabaltzaile gisa. Errenazimenduko eta Manierismoko maisu grabatzaile handiak.

.Barrokoaren eta eta Errokokoaren abiaburu eta oinarri estetikoak. Liburuaren kultur bio aldi horietan: ekoizpen-gune handiak. Kalkografiaren gorakada eta haren aukera estetikoen zabalkundea. Maisu handien grabatua eta pinturen erreprodukzioak.

.Klasikora itzultzea grabatuan liburuen ilustrazioetan. Frantziako iraultzaren eta industrializazioaren ondoreak. Litografia eta beraren teknikak; haren zabalkuntzak liburuan eta prentsan izan zituen ondoreak. Xilografiaren eraberritzea. Arte grafikoak satira politiko eta sozialaren zerbitzupean. Kartel eta argazkilaritza: irudi grafikoaren kontzepzioari ekarri diotena.

.XX. mendea: abangoardia historikoak eta arte grafikoei eta estanpazioari ekarri diotena. Maisu handien lanak. Berrikuntza teknikoak eta mekanikoak prozesu grafikoen zerbitzupean. gerrarteko aldiko agerkariak. Bigarren Mundu Gerraz geroztiko aldia. Egungo komunikabideak eta irudi grafikoak egungo planteamendu estetikoetan duen garrantzia.

2. lanbide modulua: Adierazpen-teknikak: grabatua.

Iraupena: 192 ordu.

a) Helburuak:

.Grabatu-prozesuen xede diren irudien alderdi grafikoak antolatzeko behar den analisi-gaitasuna garatzea.

.Marrazketako eta adierazpen grafikoko teknikak ezagutzea eta erabiltzen jakitea.

.irudi-tailerretan grabatuko, litografiakio eta serigrafiako teknikez baliatuz garatu moduko bozetoak eta marrazkiak egitea.

.Sentikortasuna, irudimena eta sormena garatzea.

.Lana behar bezala aurkeztea.

.Ikaslea errealitatea kontzeptuen eremuan eta tresnen eremuan interpretatzeko gaitzea.

.Trazoaren, orbanaren eta testuraren ahalbideak zertan diren antzematea.

.Espazioaren, argiaren eta konposizioaren arloko alderdiak konpondu ahal izatea.

.Aukerako estrategia bisualen jabe izatea.

.Kolorearen teoria ezagutzea eta irudi grafikoan aplikatzea.

.Norberaren estiloaren bila aritzea bultzatzea.

b) Ebaluazio-irizpideak:

Ondokoak baloratuko dira:

.Bozetoak tailerretako ahalbideetara moldatzeko gaitasuna, irudien errealizazioan dauden alternatiba guztiak bilatuz eta kontua izanez ondoren nola egingo diren grabatuko, litografiako eta serigrafiako tailerretan.

.Adierazpen-ahalbideetarako egokiak diren euskarriak, teknikak eta materialak ezagutzea, eta euskarriak, teknikak eta materialak zuzen erabiltzea lanetan.

.Zenbait artistaren irudi grafikoak analizatu ahal izatea, bakoitzak erabilitako lengoia grafikoaren oinarrizko elementuak zein izan diren kontuan izanez.

.Irudiaren osagaiak analizatu eta baloratzeko gaitasuna, eta erabilitako elementu grafikoak eta plastikoak analizatu ahal izatea.

.Trazo, orban eta testu mota ezberdinez adieraztea.

.Bere ingurune espazialean geroago eta konplexuagoak diren forma eta bolumenak taxutu ahal izatea.

.Argiak eta itzalek gorputzetan duten eragina baloratzea.

.Koloreak armonia eta kontrasteen bidez dituen adierazpen-ahalbideak ezagutzea.

.Konposizioko osagai guztiak behar bezala antolatzea.

.Ezarritako beharkizunei eta oroposatutako metodologiei doitzea.

.Sormena: Asmatutakoen orijinaltasuna.

.Klasean lanak garatzea eta behar bezala aurkeztea.

c) Edukiak:

.Konposizioa, adierazkortasuna duen osagaia.

.Oreka eta tentsioa. Pisua eta norabidea. Espazio fisikoa eta espazioa pertzeptuala.

.Lengoaia bisualaren elementuak. Gunea, forma-sortzaile kontzentrazioaz eta barreiakuntzaz.

.Irudiaren egituraren analisia.

.Irudian zerikusia duten balio grafiko-plastikoak.

.Lerroa, irudiaren osagai: lerroa tekniken arabera (akuafortea, ziri lehorra, zulagailua, berniz biguna, litografia harkatzez, litografia lumaz). Lerroa, positiboa-negatiboa. Teknikak, marrazketa-materialak eta bozetoak egiteko euskarriak.

.Planoa. Orbana, formaren balio grafiko eta plastikoak. Konfigurazioa espazioari dagokionez. Testura eta tonua, positiboa-negatiboa.

.Orbana eta tonua irudi grafikoan: testura eta tonua irudigintzan ondoko tekniken bidez: akuatinta, kamafeo, era beltza, urkolorea, bilbadura fotomekanikoa, elektrografia etab. Teknikak, marrazketa-materialak eta bozetoak egiteko euskarriak.

.Pintzelkada, irudiaren sortzaile. La pincelada komo kaligrafia eta komo valor tonal en funzio de las teknikak de grabatua, litografia eta serigrafia. Teknikak, marrazketa-materialak eta bozetoak egiteko euskarriak.

.Kolorea irudi grafikoan. Iustaposizioa eta superposizioa kolorezko irudian. Irudia kolorezko estanpaziorako prozesuaren arabera planifikatzea: xilografia, litografia eta serigrafia. Teknikak, marrazketa-materialak eta bozetoak egiteko euskarriak.

.Gai, irudi grafikoaren protagonista. Gehikuntza-teknikak (koilagrafia, karborundoa, poliesterra etab.). Materialak, teknikak, marrazketa-materialak eta bozetoak egiteko euskarriak. Artista grafikoen lanen analisia.

.Irudia kolorezko estanpaziorako prozesuaren arabera planifikatzea. Artisten lan grafikoen azterketa. Agiriak, prozesuak eta amaierako lana.

3. lanbide modulua: Industri teknika grafikoak.

Iraupena: 104 ordu.

a) Helburuak.

.Industria grafikoak erreprodukzio fotomekanikoa egiteko erabiltzen dituen teknikak orokorrean ezagutzea.

.Inprimaketa-teknika berrien nondik-norakoak eta oinarriak ulertzea, tradiziozko metodoen aldean azterturik.

.Jatorrizkoak erreproduzitzeko gaur egun erabiltzen diren sistema informatikoen funtsak ezagutzea.

.Fotoerreprodukzioaren hizkera teknikoa ezagutzea eta erabiltzen jakitea.

.Teknikak bereiztea eta kasuan kasuko lanerako egokiena hautatzen jakitea.

.Tradiziozko sistemak eta industriarenak kritikoki eta zentzuz baloratzea; inprimaketa-prozesu tradizionalak aipatzea eta banaka harturik industri inprimaketako prozesuei egokitzea.

b) Ebaluazio-irizpideak.

Ondokoetarako gaitasuna baloratuko da:

.Grabaketa-teknika tradizionalak eta industri inprimaketako teknikak bereiztea, Arte Grafikoen historian izan duten bilakaera baloratuz eta teknologiaren aldaketak historian zehar eragin dituen formalizazioei antzemanez.

.Erreproduzitutako irudia nola sortua den eta produkzioarekin zer-nolako erlazioa duen ulertzea.

.Irudiak aztertzea, aintzat hartuz fotoerreproduzitu ahal izateko behar diren oinarrizko elementuak.

.Jatorrizko lanen motak bereizten jakitea.

.Fotoerreprodukzioaren lengoaia teknikoa ezagutzea eta erabiltzen jakitea.

.Teknikak bereizten jakitea eta jatorrizko lanaren ezaugarriak edo lortu beharreko emaitzak kontuan harturik egokiena aukeratzeko gai izatea; inprimatzeko sistema bakoitzari dagozkion teknikak, gaiak eta tresnak ezagutzea.

.Tradiziozko sistemen eta industri sistemen antzekotasunak eta aldeak azaltzea; tradiziozko inprimaketa-prozesuak aipatzea eta banaka harturik industri inprimaketako prozesuei egokitzea.

c) Edukiak.

.Fotomekanika:

-Sarrera orokorra: jatorrizko lanaren analisia, jatorrizkotik filmera.

-Jatorrizko lanen motak: lerroko jatorrizkoak, tonu jarraituko jatorrizkoak (bilbe mekanikoak, bilbe bereziak, bilbearen/makurduraren erabilera), kolorearen hautaketa (kolore-sorten liburua, pantone sistema, kolorearen zuzenketa, UCR sistema), kolore laua.

-Kamera: tradizionala (horizontala eta bertikala), PMT sistema, Copyproof sistema.

.Inprimaketa prozesuak:

-Sarrera orokorra. Aurrekari historikoak: xilografia, tipografia, fotograbatua. Litografia, offset-a. Kalkografia, sakongrabatua. Serigrafia. Beste inprimaketa-sistema batzuk.

-Tipografia eta sakongrabatua: tipo mugikorrak, linotipia eta monotipia, tipoen neurketa, familia tipografikoak. Fotograbatua: xafla motak. Xaflen emulsionatuam, xafla aurresentiberatuak. Erliebean inprimatzeko prentsak. Platinadun prentsa, zilindrodun prentsa, birakariak. Onurak/eragozpenak. Erliebean inprimatzeko papera eta tinta.

-Offset-a: xafla motak, xaflen emultsionatua, xafla negatiboak eta positiboak, xaflen tratamendua, prozesatua eta azken ukituak, inprimatzeko prentsa, orri solteak eta etengabeko papera. Prentsak kontrolatzeko sistemak. Onurak eta eragozpenak. Papera eta tinta.

-Sakongrabatua: zilindroa, sakongrabatuko matrizea, matrizearen prestaketa, sakonean grabatzeko prentsak. Errotatiba. Onurak eta eragozpenak. Papera eta tinta.

-Serigrafia: pantaila motak, emultsio motak, prentsa serigrafikoak, eskuzkoak eta automatikoak, onurak/eragozpenak, euskarri motak, paperak eta tintak.

-Beste inprimaketa-sistema batzuk.

4. lanbide modulua: Grabatu-proiektuak.

Iraupena: 156 ordu.

a) Helburuak:

.Irakasgai guztietan ikasitako ezagutzak biltzen dituzten lanak behar bezala egitea, batez ere edizioaren eta bibliofiliaren arloan.

.Artearen zentzua eta sormena garatzea.

.Lana behar bezala aurkeztea.

b) Ebaluazio-irizpideak:

Ondokoak baloratuko dira:

.Proposatutako gaiari dagozkion irudiak ongi hautatzea; ezagutzak eta mezuaren irakurketako elementuak eta haren edukia erlazionatzeko gaitasuna ebaluatuko dira.

.Erabili beharreko teknika grafikoak behar bezala planifikatzea egindako bozetoen arabera; irudia-teknika erlazioa egokia denez ebaluatuko da.

.Matrizeak egin eta estanpatzea

grabatuko eta estanpazioko teknikak ongi erabili ote diren egiaztatuko da.

.Lanean erakutsitako sormena eta artearen zentzua.

.Lana egoki aurkeztea.

c) Edukiak:

.Proposatutako gaiari buruzko azterlana.

.Bozetoen garapena.

.Testu eta irudien diseinua eta maketazioa.

.Tailerretan gertutzea eta editatzea.

5. lanbide modulua: Grabatu-tailerra.

Iraupena: 394 ordu.

a) Helburuak:

.Matrize xilografiko eta kalkografikoak egiteko behar diren ezagutza artistiko eta teknikoak bereganatzea.

.Prozesu bakoitzeko estanpazio-tekniketan sakontzea.

.Grabaketa adierazpen-sistema gisa eta besteen lanen erreprodukzio-sistema gisa erabiltzea.

.Sormena eta artearen zentzua garatzea.

b) Ebaluazio-irizpideak:

Ondokoak baloratuko dira:

.Grabaketa-tailerra behar bezala erabiltzeko behar diren ezagutza teoriko eta praktikoak, nola erlazionatzen eta erabiltzen dituen tailerreko lan-espazioak, tresnak eta makinak, eta lana egiteko behar diren segurtasun-neurriak aplikatzen ote dituen.

.Erliebearen teknikaz irudia sortzeko behar diren ezagutza teoriko eta praktikoak; tintatze eta estanpazio sistemei buruzko ezagutzak, zenbait gaiz erliebe-matrizeak eta irudiak tintatze-teknika eta prentsa desberdinez egiteko makinak eta tresnak behar bezala ote darabiltzan.

.Irudiak egiten berenagatutako ezagutzak zuzeneko teknikez matrize kalkografikoak egiteko eta tresnak eta bitartekoak egoki erabiliz irudiak estanpatzeko erabiltzeko gaitasuna, ikasitako prozesuei buruzko ezagutzaz baliatuz.

.Zeharkako teknikez baliatuz matrize kalkografikoak eginez irudia sortzeko behar diren ezagutza teoriko eta praktikoak.

.Azidoak prestatu eta irudiak estanpatzeko gaitasuna.

.Finkatzaileen gaineko ezagutza eta haiek egoki erabiltzeko behar diren segurtasun-neurriei buruzkoa.

.Prozesuei, materialei eta tresnei dagozkien hitzak behar bezala erabiltzeko gaitasuna.

.Ikasitako prozesuak bereizteko gaitasuna eta teknika bakoitzerako egokiak diren euskarriak eta tresnak zein diren jakitea.

.Matrize ezberdinetako eta artista ezberdinen estanpazio-arazoak konpontzeko gaitasuna, beste material eta teknika batzuez baliatuz egindako matrizeen bidez estapantzeko alternatibak bilatuz.

.Grabaketa norberaren adierazpide gisa erabiltzeko eta zenbait matrize eta teknikaz sormen-lanak egiteko behar diren ezagutzak.

c) Edukiak:

.Grabaketa. Oinarrizko abiaburuak.

.Tailerra. Antolakuntza. Mantenimendua eta segurtasuna. Materialak, tresnak eta makinak.

.Erliebe-grabatua. Oinarrizko funtsak. Matrizeak. Erliebe-estanpazioa. Prentsa laua. Efektu grafikoak.

.Linolio-grabatua. Zuntz-xilografia. Zuntz-kontrako xilografia. Materialak eta tresnak. Estanpazioa.

.Zuzeneko teknika kalkografikoak. Prozesu teknikoak. Bitartekoa eta ekoizkinak. Finkatzaileak. Bernizeak. Erretxinak. Efektu grafikoak. Estanpazioa.

.Kromoxilografia. Kolore-estanpazioa. Teknikak. Erregistroak.

.Xilografiaren eta estanpazioko beste teknika batzuen arteko harremanak: erregistroak.

.Kolore-kalkografia: xafla bakarrez edo askoz. Tintatze-teknikak estanpazioko zenbait teknikarekin.

.Gehikuntza-prozesuak. Materialak eta teknikak.

.Matrizeak egitea zenbait teknika konbinatuz.

.Material berriekin esperimentatzea.

6. lanbide modulua: Litografia-tailerra.

Iraupena: 252 ordu.

a) Helburuak:

.Litografian erabiltzen diren prozesu tekniko, metodo eta materialei buruzko ezagutza zuzena eta profesionala bereganatzea.

.Tailerreko bitarteko teknikoak eta azpiegitura litografiako funtsezko baliabide gisa egoki eta probetxamenduarekin erabiltzea.

.Litografia-tailerreko lanak egitea, bai norberaren adierazpide gisa, bai besteen lanak erreproduzitzeko.

b) Ebaluazio-irizpideak:

Ondokoak baloratuko dira:

.Estanpazio planografikoaren abiaburuen ezagutza, bai eta hari dagozkion materialei eta prozesu teknikoaren sekuentziei buruzkoa ere.

.Litografiako matrize guztiak ezagutzea.

.Marrazketa-materialen erabilera eta ahalbideak.

.Prentsak behar bezala erabiltzea (zuzeneko inpresiokoak zein zeharkakoak, -offset-). Tintak egokiak izatea prozesuko sekuentziarako, estanpazio-papererako etab. eta estanpazio-prozesuei eta elementuei eta haietan behar diren makinei buruzko ezagutza.

.Tailerreko gune bakoitzaren erabilgarritasunaren eta hura artatzeko moduaren berri jakitea. makinak, materiala eta tresnak.

.Tailerreko bitarteko teknikoak eta azpiegitura egoki erabiltzea litografiako funtsezko lanetarako.

.Lanean erakutsitako sormena eta arte-zentzua.

c) Edukiak:

.Datu historikoak. Litografiaren oinarrizko abiaburuak. Litografiko harria, sorrera, ezaugarriak eta motak. Bikorketa eta urrakariak.

.Litografiako berariazko marrazketa-materialak.

.Litografiako berariazko marrazketa-teknikak.

.Matrize litikoen prozesua. "Prestakuntza" litografian. Materialak eta elementuak.

.Tintatzea eta estanpazioa. Prozesu-tintak eta tirada-tintak. Bilkariak, motak eta ezaugarriak.

.Prentsa. Funtzioamenduaren abiaburua. Estanpazio-paperak. Ezaugarriak eta motak.

.Metal gaineko litografia. Metalezko matrizeen prestakuntza eta prozesua.

.Kolore-litografia. Erregistro-sistemak. Erreporte litografikoa. Paper "autografikoa" eta beraren ezaugarriak.

7. lanbide modulua: Serigrafia-tailerra.

Iraupena: 192 ordu.

a) Helburuak:

.Estanpazio serigrafikoan erabiltzen diren prozesuak ezagutzea eta ulertzea.

.Serigrafia-tailerrean egon ohi diren tresnak eta makinak zuzen erabiltzea.

.Serigrafiaz norberaren adierazpide gisa eta besteen lanak erreproduzitzeko baliatzea.

.Sormena eta artearen zentzua garatzea.

b) Ebaluazio-irizpideak:

Ondokoak egiteko gaitasuna baloratuko da:

.Pantailak egiteko erabil daitezkeen ehun mota guztien artean estanpazio mota bakoitzerako egokia dena hautatzea, euskarria eta irudia kontuaz hartuz.

.Sarrien erabiltzen diren euskarrien hariteriak beraien inprimagarritasunarekin erlazionatzea, bai eta euskarri bakoitzeko berariazko tinten dentsitatearekin ere.

.Eskuzko klitxegintzan nagusi diren abiaburu fisiko-kimikoak ulertzea.

.Metodo bakoitzaren bidez lortzen diren irudien kalitatea baloratzea, bai eta irudi bakoitzaren balio plastikoa ere, tinta bakarrez estanpatzeko irudien klitxeak egiteko eskuzko metodoen bidez.

.Kolorezko paretako koloreen eta serigrafiako tinten arteko kolore eta tonu berdintasuna lortzea, kolore baten oinarritzat zein tinta erabili behar den bereiztea eta aurrez ezarritako tonu batera hurbiltzeko erabili behar direnak zehaztea.

.Estanpatzeko irudiak egitea, eta horretarako eskuzko klitxeak egiteko teknikez baliatzea hiru tintarekin gutxienez, eta irudi polikromoak estanpatzeko ezinbestekoa den protokolia bereganatu dela egiaztatzea.

.Klitxe fotokimikoak egiteko metodoak ezagutu

egin beharreko irudi fotografikoak oinarri harturik, eta klitxegintza fotokimikoaren prozedurez baliatuz, estanpazio polikromoak egin eta kolorea akats gabe erregistratzea.

.Pantailaren klitxea eta estanpazioa bera burutu.

.Lanean sormena eta artearen zentzua erakutsi.

c) Edukiak:

.Pantailagintza. Ehunak teinkatzeko prozedurak. Bastidoreak, haiek egiteko erabili ohi diren materialak. Ehunak inpresioaren arabera hautatzea (tinta-euskarria).

.Klitxeak eskuz egiteko metodoak. Zeharkako metodoak eta zuzeneko metodoak. Eskuzko metodoez lor litezkeen emaitzak eta metodo horien mugak.

.Kolorea lortzea tinta serigrafikoez. Serigrafiako tinten ezaugarriak. Serigrafiko tinten arteko bateragarritasuna (distira, gardentasuna, disolbakaria etab.). Kolorea tintak nahasiz.

.Paper-estanpaziorako erregistro-sistemak. Paperaren prestakuntza. Ebakitzea eta eskuadratzea. Paper bizardunak. Erregistroak estanpazio-mahaian.

.Klitxeak egiteko metodo fotokimikoak. Pantaila prestatzea. "Tipoiak" eta "fotolitoak" egitea. Emultsio fotoserigrafikoa. Emultsionatutako pantailak berreskuratzea.

.Pantailak garbitu eta berreskuratzea. Pantailen klitxeak egitean sortu ohi diren produktuak. Produktuak ezabatzeko metodoak.

8. lanbide modulua: Ikastetxeak diseinaturiko modulua.

Iraupena: 192 ordu.

Modulu honen xedea ondokoa da: curriculuma lanbide profilaren ezaugarri bereizgarriak erasoz osatzea, ikastetxearen ingurune sozioekonomikora moldatzeko.

Aurreko puntuan aipatu diren ezaugarri bereizgarriak erdietsi beharreko helburuetan zehaztuko dira. Helburuok eskulturaren lanbide-eremuan tratamendu berezia edo/eta sakonkiago aztertzea behar duten azpisektore, teknika eta produktuei dagozkie; besteak beste, ondokoak dira:

-Matrizeak:

-Xilografiakoak.

-Kalkografiakoak.

-Litografiakoak.

-Serigrafiakoak.

Goian proposatu diren helburuak edukietan zehaztuko dira; horrez gainera, garatzen diren ikasketen alderdi bereziak bermatzeko orientabide, gidalerro eta zehaztapenetan ere gauzatuko dira. Eduki horiek irakatsi ahal izateko Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren manuzko baimena eskuratu beharko da.

Ikasturtea hasi baino lehen, aski denboraz, ikastetxeak modulu honi dagokion curriculum proposamena aurkeztuko dio Hezkuntza eta Kultura Departamentuari (Ikasketak eta Ikastetxeak antolatzeko Zerbitzuari), baimena eskatzeko.

Proposamenak ondoko atal hauek izanen ditu:

a) Lanbide profilak ikastetxearen ingurune sozioekonomikoarekiko dituen ezaugarri bereizgarrien identifikazioa, berorien bidezkoketa, aurreikusten den bilakaera etab.

b) Curriculuma, lortu beharreko helburuetan zehaztua, ebaluazio irizpideak eta edukien zerrendaketa. Curriculumaren antolamendua modulu guztietarako ezarririk dagoena izanen da.

9. lanbide modulua: Lan prestakuntza eta orientazioa.

Iraupena: 78 ordu.

Lehen blokea lanbide-informazioak osatzen du. Ikastetxean arlo horretan ari den irakasleak irakatsiko du. Edukiek atal orokor bat dute. Honen bidez ikasleak ongi ezagutu behar du lan eta osasun baldintzen esparru juridikoa, eta bai, lana besteren kontura nahiz norberaren kontura egin, kontratuzko lan-harremanek sortarazten dituzten eskubide eta betebeharrak ere. Gainera, bere lanbide profilari dagokion lanpostua bilatzeko edo/eta bere burua enplegatzeko orientabideak emanen zaizkio.

Bigarren blokean ikastetxetik kanpoko adituen kolaborazioak jasoko dira. Ikasleei gizarte, lan, kultura eta teknikaren errealitatea erakutsiko zaie, beraien espezialitatea ardatz duten eduki teoriko eta praktikoak irakatsiz. Bide horretan interesgarria izanen litzateke hitzaldiak, solasaldiak, mintegiak edo tailerrak egitea, lanbide elkarte eta kolegioen, arte-kritikarien zein teknologia berrietako edo sorkuntzaren arloko profesionalen eskutik.

Ikastetxeek antolatuko dituzte adituen kolaborazioak. Horretarako denbora malgutasunez banatuko dute, beti ere, bloke honetan ezarritako denbora-mugak zainduz. Moduluaren irakaslea arduratuko da adituak bilatu eta haien kolaborazioa antolatzeaz.

a) Helburuak.

.Estatu espainiarreko legeria eta arauteriari buruzko oinarrizko ezagutza hartzea.

.Lanaren lege-esparrua eta lan-harremanetatik heldu diren eskubide eta betebeharrak ezagutzea eta kontratazioaren modalitateak bereiztea.

.Enpresa txikia edo ertaina administratu eta kudeatzeko edo langile autonomo gisa lanbidean aritzeko jakin behar diren lege, ekonomia eta gizarte alderdiak ikastea.

."Hartzekoen kitapen" batean parte hartzen duten kontzeptu desberdinak interpretatzea.

.Espezialitatea arautzen duten legeen funtsak ikastea. Espezialitatean erabiltzen diren tresnak, juridikoak nahiz enpresa- eta lanbide-eremuetakoak, behar adinako trebetasunez erabiltzea.

.Espainiako egitura sozioekonomikoaren datuak interpretatzea, haietan eragina duten aldagaiak identifikatzea eta hauen aldakuntzek izaten ahal dituzten ondorioen berri ematea.

.Aldagai sozioekonomiko desberdinak eta berauek Nafarroakoekin duten erlazioa ezagutzea.

.Lanbideari dagozkion gaitasunak, interesak eta ibilbide profesional egokiena identifikatzea.

.Sektoreko enpresa baten antolamendua eta egoera ekonomika aztertzea, enpresan agintzen duten parametro ekonomikoak interpretatuz.

.Besteren edo norberaren konturako lanpostua lortzeko bideak eta tokiko, Estatuko eta erkidegoko erakundeek horretarako ematen dituzten laguntzak ezagutzea.

.Arrisku-faktoreak gutxitzeko eta haiek osasunari eta ingurugiroari sortzen dizkieten ondorioak murrizteko aurrearreta edota babeseko jarduketak zehaztea.

.Lan-osasuna aintzat hartzea, bai bizi-kalitatea bai produkzio-jardueraren emaitzen kalitatea haren menpe daudela jabetuz.

.Zereginak taldean egiteko gai bihurtzea, lankidetasuna, elkartasuna eta talde-lanerako joera landuz.

.Enpresa txiki edo ertaina antolatzeko eta haren produktuak merkaturatzeko oinarriak ikastea, enpresan esku hartzen duten faktore hauek kontuan hartuz: produkzio eta banaketaren ingurukoak, merkataritzako harremanak, eta lege, gizarte eta lan arloetako faktoreak.

b) Ebaluazio-irizpideak.

.Osasunak eta ingurugiroak jaso ditzaketen kalteak sailkatzea, batetik ondorioen arabera eta bestetik arrisku-eragile ohikoenen arabera.

.Produkzio sektore honetan dauden lan-kontratazio desberdinak ezagutzea, hain zuzen ere indarreko legeriak bideratzen dituenak.

.Norberaren konturako langile izateko behar diren agiriak identifikatu eta zuzen betetzea eta beharrezko baliabideak bilatzea.

.Lanaren lege-esparrua interpretatzea, eta lan-harremanetatik heldu diren eskubide eta betebeharrak bereiztea.

.Lan-arloko zuzenbideko informazioaren oinarrizko iturriak erabiltzea (Konstituzioa, Langileen Estatutua, Europar Batasuneko gidalerroak, Taldeko Lan Hitzarmena), berari dagozkion eskubide eta betebeharrak bereiziz.

.Gizarte Segurantzari dagozkion prestazio eta betebeharrak ezagutzea.

.Ekonomiako informazio orokorrak abiaburutzat hartuta:

-Magnitude makroekonomikorik garrantzitsuenak identifikatzea eta horien arteko erlazioak aztertzea.

-Enpresaren aldagai ekonomikorik garrantzitsuenak identifikatzea eta interpretatzea.

.Enpresa baten memoria ekonomikoa abiaburutzat hartuta:

-Horretan parte hartzen duten aldagai ekonomikorik garrantzitsuenak identifikatzea eta interpretatzea.

-Enpresaren finantza egoera zehazten duten oinarrizko ratioak kalkulatzea eta interpretatzea (finantza autonomia, kaudimena, bermea eta ibilgetuaren finantzaketa).

-Enpresak finantzatzeko bideak adieraztea.

Gainera, ondokoak baloratuko dira:

-Blokeetan gaika multzokatu diren funtsezko kontzeptuak atzemateko gaitasuna frogatzea, horretarako proposatuko diren lan eta saioak eginez.

-Ikasgaiari arreta ematen zaiola erakustea, lanerako eta parte hartzeko gogoa agertuz.

-Ekonomia, lana, "marketing" eta merkadoteknia, arlo juridikoa eta enpresa-arloa aztergai dituzten edukiak lantzean berariazko terminologia zuzen erabiltzea.

-Lanbide-eremu hau eraentzen duten berariazko arauen balorazio argudiatua azaltzea.

-Adituen eskutik hitzaldi, solasaldi, mintegi edo tailerrak egiten direnean, Ikastetxean "Lan prestakuntza eta orientazioa" irakasten duen irakasleak eginen du ebaluazioa, ondorengoak kontuan hartuz: ikasleen partehartzea, egin dituzten esperientziak, hala denean, eta ikasle bakoitzak koadernoan idatzitako oharrak.

c) Edukiak.

.Lan- eta lanbide-harremanen esparru juridikoa:

-Lan-arloko zuzenbidearen oinarrizko alderdiak: naziokoa eta Batasunekoa.

-Lan-kontratua.

-Soldata eta lanaldia.

-Kontratuaren aldaketa, etendura eta iraungipena.

-Berariazko arauak: Lanbide-eremua: dimentsioak, elementuak eta harremanak.

-Gizarte Segurantzako Espainiako sistema.

-Lan-ordezkaritza eta taldeko negoziaketa.

.Lan-osasuna:

-Laneko baldintzak eta segurtasuna. Lan-osasuna eta bizi-kalitatea. Ingurugiroa eta haren artapena.

-Lanbidearen arriskuak eta kalteak: arrisku eragileak.

-Lanbidearen arrisku eta kalteen aurkako babes eta aurrearreta neurriak. Azterketa, ebaluazioa eta jarduteko proposamena.

-Lehen laguntzak enpresan.

.Lanpostura iristeko sistemak:

-Lan-merkatua. Egitura. Tokiko, nazioko eta Batasuneko ikuspegiak.

-Lanbideratzeko teknikak eta horretarako laguntza ematen duten erakundeak.

-Norberaren kontura lan egiteko ekimenak: Autoenplegua: prozedurak eta bitartekoak.

-Nork bere lan-ahalbideak eta interesak aztertu eta ebaluatzea: nork bere burua ezagutzeko teknikak. Autokontzeptua. Hobekuntzarako teknikak.

-Lanpostu publiko eta pribatuak bilatu eta eskuratzeko teknikak.

-Bazterkeriarik gabeko gizarteko ohiturak. Berdintasunaren aldeko egitarauak.

-Prestakuntza/profesionalizazioaren bideak.

-Erabakiak hartzea.

.Ekonomia eta merkadotekniako oinarrizko kontzeptuak:

-Ekonomiako oinarrizko kontzeptuak.

-Makroekonomiaren ikuspegi panoramikoa; aldagai makroekonomikoak eta adierazle sozioekonomikoak.

-Trukea eta merkatua. Produkzioa eta elkarrekiko menpekotasun ekonomikoa. Joerak eta jokabideak.

-Nazioarteko ekonomia. Ekonomia globala eta Europar Batasuna.

-Ekonomiaren nondik-norakoak Nafarroako Foru Komunitatean.

.Merkataritzako zuzenbidea eta enpresa zuzenbidea:

-Merkataritzako zuzenbidea: kontzeptua; merkataritzako egintzak; merkatari motak.

-Enpresa eta haren antolaketa: enpresaren egitura, antolaketa, izaera eta kultura.

-Sozietate zibila: sozietate irregularra.

-Merkataritza enpresen eredu juridikoen deskripzioa: merkataritzako sozietateak.

-Gizarte-ekonomiako enpresak: lan-sozietate anonimoak eta lan elkartuko kooperatiba sozietateak.

-Irabazasmorik gabeko erakundeak: elkarteak eta fundazioak. Partaidetzako kontuetako kontratua.

-Banako enpresaria: enpresa jarduerari ekiteko tramiteak. Bideragarritasuna. Finantzaketa egitarauak eta enpresei laguntza ematekoak.

.Enpresa txiki eta ertainaren administrazioa eta kudeaketa:

-Oinarrizko agiriak eta kontabilitateko tekniken oinarrizko ezagutza.

-Betebehar juridikoak eta zerga betebeharrak. Zerga zuzenbidea: Balio Erantsiaren gaineko Zergaren (B.E.Z.), Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (P.F.E.Z.) eta Sozietateen gaineko Zergaren oinarrizko nozioak. Zerga lizentzia.

-Agiriak betetzea eta zerga egutegia: B.E.Z., P.F.E.Z., Sozietateen gaineko Zerga.

.Berariazko zuzenbidea:

-Artelanen arloko legeria: azalpen historiko laburra, aurrekariak eta bilakaera. Oinarrizko arauteria.

-Asmakarien babesa: patenteak eta erabilgarritasun ereduak.

-Diseinuaren babesa: jabetza intelektuala eta egile-eskubideak. Jabetza intelektualaren erregistroa. Erakunde kudeatzaileak. Industri jabetza. Eredu eta marrazki industrialak eta artistikoak. Erregistroa eta erregistro prozedura.

-Berrikuntzen nazioarteko babesa.

-Ikur bereizgarriak: marka, errotulua eta merkataritza-izena.

-Publizitateari buruzko legeria.

10. lanbide modulua: Proiektu integratua.

Iraupena: 52 ordu.

a) Helburuak.

.Norberaren kontura edo taldean lan eginez edo gainontzeko baten lana garatuz sortzen diren arazoak konpontzeko behar diren ezagutzak, trebetasunak eta jarrerak bereganatzea.

.Lanbide arloko grabaketa-proiektuak egitea eta lan inguruan izango liratekeenen antzeko emaitzak lortzea, Zikloko beste moduluetan bereganatutako ezagutzei etekinak ateraz.

.Arlo honetako jarduerak erabili ohi diren antolakuntza motei, lan-baldintzei, teknikei, prozesuei eta tipologiei buruzko ezagutzak antolaturik integratzea.

.Zikloko moduluetan zehar aztertu diren xaflagintzari edo matrizegintzari dagozkion alderdi nagusiak ulertzea, elkarrekin erlazionatzea eta integraturik erabiltzea.

b) Ebaluazio-irizpideak

Ondokoak baloratuko dira:

.Kasu praktikoetan bereganatzen dituen ezagutza teknikoak, prozesuak eta metodologia ulertzea.

.Proiektuak burutzeko behar diren teknikak ezagutzea, bai eta haien artean sortzen den erlazioa ere.

.Teknika egokiak erabiltzea, zentzuaren, esanahiaren eta gainontzekoen interpretazioaren ikuspegitik.

.Tailer pertsonalaren eta lanbide inguruan erabili ohi diren prozeduren arteko erlazioa egokia izatea.

c) Edukiak

.Proiketu osoaren ideia, bitarteko eta baliabide teknikoen eta giza baliabideen bateratzaile gisa.

.Bezeroaren edo artekariaren proposamenen interpretazioa.

.Irudien amaierako destinoaren analisia.

.Proeiktuaren garapen-baldintzei buruzko txostenak idaztea.

.Lanaren arau-kudeaketa.

2.3. Enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren fasea.

Iraupena: 90 ordu.

a) Helburuak:

.Lanbidearen errealitatea aintzat hartzea prestakuntza akademikoa osotzeko, nork bere mailari dagokion lan-eginkizuna betez.

.Lan-mundua eta bertako gizarte-harremanak, lan-harremanak eta harreman teknikoak bertatik bertara ezagutzea.

.Ikastetxean ikasitakoa enpresa eta lanaren errealitatearekin erkatzea.

.Lanbidean aritzeko jakingarriak diren gauzak ezagutzea enpresarekiko harremanen bidez, bai norberaren espezialitateari dagozkionak eta bai merkatuko egoera eta harremanak, arte eta kulturako joerak, lanaren antolaketa eta koordinazioa, enpresaren kudeaketa, enpresaren harremanak eta abar.

.Bereziak, garestiak edo berriak direlako Ikastetxean eskura ez dauden tresna, erreminta, aparatu eta makinen teknikak ikastea.

.Produkzioaren faseetan eraginkor parte hartzea tutore edo zuzendariak gidatuta.

.Ikastetxeetako prestakuntza teoriko eta praktikoan eskuratutako ezagupen eta trebetasunak aplikatzea.

.Lan-munduan eta enpresako sistema teknikoan eta gizartean sartzea.

b) Ebaluazio-irizpideak:

.Norberaren jarduerak lantokiko produkzio sisteman duen eragina aztertzea.

.Lana antolatzea, aurretik hartutako jarraibideei lotuz, lehentasunaren araberako hurrenkeran eta kalitate eta segurtasun irizpideei jarraikiz.

.Agindutako lana kalitate eta segurtasunarekin eta ezarritako epean egitea.

.Lankideekin koordinaturik aritzea eta aurreikusi gabeko aldaketa, beharrizan edo arazoak beraiei jakinaraztea.

.Lanlekua garbi eta txukun edukitzea arriskuak baztertzeko.

.Enpresak ezarriak dituen kalitaterako sistema eta arauak aplikatzea.

.Prozesuetatik sortzen diren kalitate-akatsak eta hauen eragileak identifikatzea.

.Lantokian arduraz jokatzea eta enpresako ingurune teknikora eta gizartera biltzea.

.Norberaren babeserako eskura dauden tresnak erabiltzea.

.Makina, instalazio eta ekipoak babesteko gailuak erabiltzea.

.Proposaturiko lanari ekimenez heltzea eta plastika eta estetikarako senaz egitea.

c) Edukiak.

.Egin beharreko prozesuen zehaztasun teknikoak eta ezaugarriak.

.Prozesuaren informazio teknikoa: fabrikazio sistema, bitartekoak, lan-orria.

.Makina, erreminta eta tresnak gertatu eta prest jartzea.

.Lanaren fase bakoitzean erabiliko diren prozedurak hautatzea.

.Bereziak, garestiak edo berriak direlako ikastetxean eskura ez dauden ekipo eta makinak erabili eta mantentzea.

.Produkzio prozesuetan segurtasun eta higieneari buruzko arauak aplikatzea: norberarenak, instalazio, makina eta tresnenak.

.Prozesu osoan eta haren fase bakoitzean egiten diren produktuen kalitatea kontrolatzea.

.Material, makina eta ekipoen anomalia eta matxurak eta hauen eragileak antzematea.

.Harremanak enpresako ingurune teknikoan eta gizarte-ingurunean.

2.4. Amaierako proiektua.

Iraupena: 120 ordu.

a) Helburuak

.Egiaztatzea ikasleak jabetu direla ikastetxean burututako ikasketen bidez eskuraturiko ezagupen teoriko-praktiko eta artistikoez eta horiek integratu, sinkretizatu eta erabiltzeko gauza direla.

.Egiaztatzea gauza direla lanbide jarduera garatzeko Grabaketa eta Estanpazio-Teknikoetako goi mailako espezialitateari dagokion alorrean.

b) Ebaluazio-irizpideak.

Ondoko alderdiak ebaluatuko dira:

1. Informazioa eta komunikazioa:

.Azterketa Historiko-Artistikoa.

.Memoria.

.Lekukotasun grafikoa.

.Proiektua ahoz defendatzea eta Epaimahaiari aurkeztea (eta, egoki denean, Epaimahaiak deitutako profesional eta adituei ere bai).

2. Errealizazioa.

Epaimahaiak zehaztuko ditu amaierako proiektu bakoitza ebaluatzeko berariazko irizpideak; horiez gain, orokorrean hurrengoak ezarri dira:

.Kalitatea errealizazioan eta publizitate grafikorako tekniken aplikazioan.

.Sentikortasun artistiko-plastikoa, espezialitatean erakutsi beharrekoa.

.Ezagupen teoriko-praktiko eta artistikoez jabetzea eta horiek erabiltzea.

.Lanbide jarduerarako gaikuntza grafika publizitarioaren alorrean.

c) Edukiak.

Heziketa ziklo honetan, amaierako proiektua egitea grabatu eta estampazio tekniken lanbide arloko lan/objektu bat edo gehiago asmatu eta sortzea da, produktu bakar zein multzo gisa.

Amaierako proiektuak hurrengo edukia izanen du:

1. Informazioa eta komunikazioa:

.Azterketa historiko-artistikoa, proiektua kokatuko duena, haren aurreko lanekin erlazionatuz, eta lanak eskaintzen dituen ekarpen edo berezitasunen azalpena.

.Memoria, zeinetan produktua burutzeko prozesu eta faseen azterketa eginen den. Gutxienez hurrengo alderdiak bilduko ditu:

-Arte eta sormenezkoak.

-Teknikoak: amaierako produktua egiteko behar izan diren materialak eta prozesuak.

-Ekonomikoak: amaierako produktua burutzeko kostuen kalkulua, bitartekoak errentagarri bihurtzea.

.Amaierako lana burutu arteko lan-etapa guztien lekukotasun grafikoa eskaintzea: egindako marrazkiak eta bozetoak; baita ere, beharrezkoa izatera, proiektuen erakusketaren katalogoak, muntaketa eta antolaketa proposatzea.

2. Errealizazioa:

.Proiektuaren xede den lan grafikoa eta amaierako arteak burutzea, eta unitate sorta mugatua produzitzea, proiektuaren garrantziaren eta Epaimahaiaren zehaztapenen arabera.

2.5. Iraupena, sekuentzia eta ordu banaketa.

1. Grabatuaren historia 128 4 1.a.

2. Adierazpen-teknikak: grabatua 192 6 1.a.

3. Industri teknika grafikoak 104 4 2.a.

4. Grabatu-proiektuak 156 6 2.a.

5. Grabatu-tailerra 394 5 1.a.

9 2.a.

6. Litografia-tailerra 252 3 1.a.

6 2.a.

7. Serigrafia-tailerra 192 6 1.a.

8. Ikastetxeak diseinaturiko modulua 192 6 1.a.

9. Lan prestakuntza eta orientazioa 78 3 2.a.

10. Proiektu integratua 52 2 2.a.

11. Prestakuntza praktikoa enpresa,

estudio edo tailerretan 90 Lanaldian 2.a

12. Amaierako proiektua 120 - 2.a.

II. ERANSKINA. GRABAKETA ETA ESTANPAZIO-TEKNIKETAKO MODULUETAN IRAKASLANEAN ARITUKO DIREN IRAKASLEAK

II. ERANSKINA

Arte Plastiko eta Diseinuko kidegoko eta Arte Plastiko eta Diseinuko tailerreko maisuen kidegoko funtzionarioek emanen dituzte lehentasunez ziklo hauetako moduluetako eskolak, Eranskin honetako (A) zutabean agertzen den moduluak espezialitateei esleitzeko moduaren arabera.

Hala eta guztiz ere, ikastetxean eskura dauden baliabideen aprobetxamendua optimizatzeko eta ikastetxea bera behar bezala antolatzeko, modulu horietako eskolak beste espezialitate batzuetako funtzionarioek ere eman ahal izanen dituzte, (B) zutabean azaltzen denaren arabera, baina horrek ez du inongo eraginik izanen irakasleak espezialitate horiei atxikitzeko.

1. Grabatuaren historia.

A.P.D.-ko irakaslea, espezialitate honetakoa:

-Zeramikaren Kultura Orokorra.

-Artearen Historia.

-Artearen eta Zeramikaren Historia.

-Liburuen Ilustraziorako Prozedurak.

-Litografia.

-Serigrafia.

-Estanpazio Kalkografikoa.

-Grabatua.

-Heliograbatua.

A.P.D.-ko irakaslea, espezialitate honetakoa:

-Diseinu Grafikorako Teknikak.

-Industri Teknika Grafikoak.

-Ikus-entzunezko Teknikak.

2. Adierazpen-teknikak: grabatua.

A.P.D.-ko irakaslea, espezialitate honetakoa:

-Liburuen Ilustraziorako Prozedurak.

-Litografia.

-Serigrafia.

-Estanpazio kalkografikoa.

-Grabatua.

-Heliograbatua.

A.P.D.-ko irakaslea, espezialitate honetakoa:

-Marrazketa Artistikoa.

-Koloreak eta Pintura Prozedurak.

-Dekorazioko Konposaketa, Erlijioari loturiko Pintura eta Eskultura.

-Ore Zeramikoekin egindako Dekorazioa.

-Formaren eta Kolorearen Analisia.

-Pintura Prozedurak.

-Zeramikari Aplikaturiko Kolore Teknikak.

-Marrazketa Publizitarioa.

-Apainketako Konposaketa.

-Estilizazio Artistikoa eta Kolorea.

-Zeramikako Oinarrizko Dekorazioa.

-Diseinu Grafikoko Teknikak.

-Industri Teknika Grafikoak.

3. Industri teknika grafikoak.

A.P.D.-ko tailerreko maisua, espezialitate honetakoa:

-Fotograbatua.

-Fotograbatua eta Tipografia.

-Fotomekanika.

-Tipografia.

-Erreprodukzioa eta Inprimaketa.

A.P.D.-ko tailerreko maisua, espezialitate honetakoa:

-Serigrafia.

-Kalkografia eta xilografia.

-Grabatua.

-Heliograbatua.

-Estanpazio Kalkografikoa.

-Litografia.

-Litografia eta Fotograbatua.

4. Grabatu-proiektuak.

A.P.D.-ko irakaslea, espezialitate honetakoa:

-Liburuen Ilustraziorako Prozedurak.

-Litografia.

-Serigrafia.

-Estanpazio Kalkografikoa.

-Grabatua.

-Heliograbatua.

A.P.D.-ko irakaslea, espezialitate honetakoa:

-Marrazketa Artistikoa.

-Koloreak eta Pintura Prozedurak.

-Dekorazioko Konposaketa, Erlijioari loturiko Pintura eta Eskultura.

-Ore Zeramikoekin egindako Dekorazioa.

-Formaren eta Kolorearen Analisia.

-Pintura Prozedurak.

-Zeramikari Aplikaturiko Kolore Teknikak.

-Marrazketa Publizitarioa.

-Apainketako Konposizioa.

-Estilizazio Artistikoa eta Kolorea.

-Zeramikako Oinarrizko Dekorazioa.

5. Grabatu-tailerra.

A.P.D.-ko tailerreko maisua, espezialitate honetakoa:

-Kalkografia eta Xilografia.

-Grabatua.

-Heliograbatua.

-Estanpazio Kalkografikoa.

A.P.D.-ko tailerreko maisua, espezialitate honetakoa:

-Litografia.

-Litografia eta Fotograbatua.

-Serigrafia.

6. Litografia-tailerra.

A.P.D.-ko tailerreko maisua, espezialitate honetakoa:

-Litografia.

-Litografia eta Fotograbatua.

A.P.D.-ko tailerreko maisua, espezialitate honetakoa:

-Serigrafia.

-Kalkografia eta Xilografia.

-Grabatua.

-Heliograbatua.

-Estanpazio Kalkografikoa.

7. Serigrafia-tailerra.

A.P.D.-ko tailerreko maisua, espezialitate honetakoa:

-Serigrafia.

A.P.D.-ko tailerreko maisua, espezialitate honetakoa:

-Litografia.

-Litografia eta Fotograbatua.

-Kalkografia eta Xilografia.

-Grabatua.

-Heliograbatua.

-Estanpazio Kalkografikoa.

8. Ikastetxeak diseinaturiko modulua.

(1)

9. Lan Prestakuntza eta orientazioa.

A.P.D.-ko irakaslea, espezialitate honetakoa:

-Ohiko Zuzenbidea.

-Industri Antolamendua.

10. Proiektu integratua.

(1)

(1) Grabatu eta Estanpazio-Tekniketako goi mailako heziketa zikloko lanbide moduluetan irakaslanean aritzen diren irakasleen espezialitateak.

Iragarkiaren kodea: a9806351

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web