(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

215/1998 FORU DEKRETUA, EKAINAREN 29KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAREN ESPARRUAN ALTZARIGINTZAREN ARLOKO ARTE PLASTIKOETAKO ETA DISEINUKO GOI MAILAKO TEKNIKARIAREN TITULUARI DAGOKION GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAREN CURRICULUMA EZARTZEN DUENA

BON N.º 136 - 13/11/1998



  XEDAPEN IRAGANKORRA


  XEDAPEN GEHIGARRIAK


  AZKEN XEDAPENAK

  I. ERANSKINA

  II. ERANSKINA. ALTZARIGINTZAKO MODULUETAN IRAKASLANEAN ARITUKO DIREN IRAKASLEAK


Atariko

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak 4. artikuluan ezarri zuen Gobernuari dagokiola Estatu osoko gutxieneko ikasketak zehaztea, eta hezkuntza administrazioen eskumena dela beren menpeko lurraldeko curriculuma ezartzea. Lege horren bigarren Titulua araubide bereziko ikasketez ari da, eta titulu horren lehen kapituluan, arte ikasketei buruzkoan, besteak beste Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketak dira aipagai. Halaber, 47. artikuluak xedatu zuen horrelako ikasketak berariazko heziketa zikloetan antolatu behar zirela, eta 35. artikuluak zehaztu zuen Gobernuak ezarriko zituela lanbide heziketako ikasketetako tituluak, komunitate autonomoekin hitz egin ondoren.

Maiatzaren 7ko 676/1993 Errege Dekretuaren bitartez (1993-5-22ko "E.A.O.") lanbide heziketako tituluei eta haiei dagozkien gutxieneko ikasketei buruzko jarraibide orokorrak ezarri ziren; dekretu horren bosgarren xedapen gehigarriak dioenez, Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketak heziketa ziklotan antolatu behar dira, lanbide heziketako tituluei eta haiei dagozkien gutxieneko ikasketei buruzko jarraibide orokorretan ezarrita dagoenari jarraikiz. Industri Diseinuaren lanbide-sailekoak diren Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikariaren tituluak eta haiei dagozkien gutxieneko ikasketak ezarri zituen abuztuaren 4ko 1388/1995 Errege Dekretua argitaratu ondoren (1995-9-19ko "E.A.O."), eta kontuan hartuta bai Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoak 47. artikuluan bai eta irakaskuntza ez-unibertsitarioen gaietan Estatuko Administrazioaren eginkizun eta zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzea onesten duen abuztuaren 31ko 1070/1990 Errege Dekretuak xedatu dutena, Nafarroako Gobernuari dagokio eskudun den lurraldean curriculuma ezartzea.

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak Arte Plastikoetako eta Diseinuko Arte Ikasketen berrikuntza sakona egiteari ekin zion, hezkuntza sistemaren eta produkzio sistemaren arteko erlazioak hobetuz eta ikasleek lantokietan presta daitezen bide emanez.

Arte Plastikoen eta Diseinuaren arloko Arte Ikasketen xedea da ikasleei kalitateko prestakuntza artistikoa ematea eta etorkizunean eremu horretako lanbideetan arituko direnen koalifikazioa ziurtatzea, bizitzan zehar gerta dakizkiekeen lan aldaketei egokitzeko behar duten prestakuntza balioanitza emanez. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasle guztiek jasotzen duten lanbide heziketa ere hartzen du barne, bai eta erdi eta goi mailako berariazko lanbide heziketa ere.

Arte Plastikoen eta Diseinuaren arloko Arte Ikasketek antolamendu modularreko heziketa ziklo sail bat biltzen du. Ziklook iraupen desberdinetakoak dira, lanbide heziketaren arlo desberdinetako ezaguera-eremu teoriko-praktikoek osatuak. Berariazko lanbide heziketak gazteak lan munduan sartzea errazten du, lagungarria da hiritarren etengabeko prestakuntzarako eta produkzio sistemaren koalifikazio eskakizunari erantzuten dio.

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko Lege Organikoaren 4. artikuluari jarraikiz, curriculuma esaten zaio irakaskuntza arautzen duten hezkuntza sistemaren maila, etapa, ziklo, gradu eta mota bakoitzeko xede, eduki, baliabide pedagogiko eta ebaluazio irizpideen multzoari. Horrexegatik eta kontuan hartuta Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Heziketaren eta Arte Plastikoen eta Diseinuaren arloko ikasketen egitura eta antolamenduari buruzko jarraibideak ezartzen dituen otsailaren 13ko 35/1995 Foru Dekretuak (1995-3-10eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) horri dagokionez ezarri zituenak, Foru Dekretu honetan zehaztu dira gaitasun gisa adierazitako xedeak, modulu bakoitzari dagozkion edukiak eta ebaluazio-irizpideak.

Lanbide modulu guztien xedeak, alegia, amaierako gaitasun gisa adierazitakoak eta Foru Dekretu honetan zehaztutakoak, curriculumaren gakoa dira. Ikasleen portaera definitzen dute lanbide gaitasunaren oinarrizko aspektuak lortzeko ezinbestekoak diren emaitza ebaluagarri gisa. Oinarrizko aspektu horiek tituludunen amankomuneko koalifikazioa segurtatzen dute, horixe baita titulua Estatu osoko lurraldeetan baliagarria izanen delako eta koalifikazioak Europakoen parekoak direlako bermea.

Curriculumaren edukiak amaierako gaitasunak erdiesteko ezinbestekoak dira eta, jeneralean, disziplinarteko izaera dute, tituluekin lotutako lanbide gaitasunaren jatorritik eratorritakoa.

Ebaluazio irizpideek bidea ematen dute helburuak noraino lortu diren egiaztatzeko, eta ebaluazio prozesuaren berariazko jarduerak zehazteko gida eta euskarri dira.

Heziketa zikloetan prestakuntza praktikoa sartzea heziketa eredu honen giltzarrietakoa da. Izan ere, profesional eta erakundeen eskuhartzea dela bide eta haien laguntzaz gauzatu ahal izanen diren hezkuntza proiektuek aukera emango diote ikasleari hasiera-hasieratik lan merkaturako gaitasuna bereganatzeko, errealitatetik abiaturik.

Heziketa zikloetako heziketa modularraren eta noizbait ikaslearen ingurunea izanen den lan munduaren arteko zubi gisa, amaierako lana kasu praktiko bat ebaztean datza, lanbide jardueran azaldu ohi direnen antzeko kasua alegia. Ariketa hori burutzeak eta ebaluatzeak lanbide jarduerari errealismoz eta zentzuz ekiten lagundu behar diote ikasleari. Amaierako proiektuak argi erakutsi behar du ikasleak lortu dituen gaitasunen neurria eta, aldi berean, arterako sena agertzeko bidea eman behar dio.

Aipatu heziketa zikloa irakasteko baimena duten ikastetxeek curriculuma garatuko dute, otsailaren 13ko 35/1995 Foru Dekretuaren V. Kapituluak ezarri bezala, heziketa zikloa osatzen duten lanbide moduluetako bakoitzaren curriculum proiektuak eta programazio didaktikoak eginez, eta, ebaluazioari doakionez, kontuan hartuz Nafarroako Foru Komunitatean Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloak egiten ari diren ikasleen ebaluazio prozesua eta kreditazio akademikoa arautzen dituen Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren urtarrilaren 28ko 15/1997 Foru Aginduak (1997-2-17ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) xedatu zuena.

Altzarigintzaren arloko Arte Aplikatuetako eta Diseinuko goi mailako teknikariaren lanbide tituluak erantzuna izan nahi du prestakuntzak dituen beharrentzat, lanbide eremu hauek lantzeko:

-Etxeko altzariak.

-Bulegoko altzariak.

-Sukaldeko altzariak.

-Tapizgintza.

-Altzari osagarriak (lanparak, objektuak).

-Eredu historikoak artatzea eta berregitea.

-Dekorazioko estudioak eta dendak.

Tituluari dagokion profilean identifikatu eta adierazi den lanbide gaitasunak lan teknikoaren koalifikazio beharrei erantzun behar die, eginkizun hauek betetzeko:

-Berak lan egiten duen enpresaren eta goragoko mailako beste profesionalen arteko harremanetan solaskide aritzea.

-Altzariak taxutzeko ideia berriak aurkeztea edo produkzio prozesuko arazo zehatzak konpontzea, profesional lokabe gisa diharduela.

-Lan-talde, estudio edo tailerretan lanak egitea, kudeaketa eta koordinazio lanak barne direla, hala dagokionean.

-Altzari tradizionalen mantenimendu lanak egitea, alderdi teknikoen eta artapenaren ardura hartuz, eta eredu historikoak berregitea.

-Altzairu-diseinu berriak egitea, enpresaren filosofiara eta lehia-ezaugarrietara moldatuz.

-Prototipoak egitea, enpresa-sail baten barruan nahiz langile lokabe gisa diharduela.

Horrenbestez, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak proposatuta eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hamazortziko ekainaren hogeita bederatziko bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz, ondokoa

DEKRETATU DUT:

1. artikulua

Foru Dekretu hau, Altzarigintzako goi mailako teknikariaren tituluari lotutako Arte Plastikoetako eta Diseinuko Arte Ikasketen curriculuma ezartzen duena, Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean aplikatuko da.

2. artikulua

Altzarigintzako heziketa zikloa Arte Plastikoen eta Diseinuaren arloko goi mailako berariazko heziketan sartu behar da, Industri Diseinua deritzon lanbide-sailari dagokion heziketan, hain zuzen, eta 1.900 orduko iraupena du.

3. artikulua

Altzarigintzako zikloak, Industri Diseinua lanbide-sailari dagokion Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketa zikloa denez, ikasleak ondoko helburuok lortzeko prestatu behar ditu:

- Kalitateko heziketa artistikoa hartzea, arte plastikoek arte-lengoaia zein kulturaren agerpide gisa duten garrantziaz jabetzeko, sormena eta arterako sena garatzeko eta horrek guztiak lanbidean ematen dizkion aukerez ohartzeko gai izateraino.

- Altzarigintzako goi mailako teknikariaren tituluari dagokion lanbide gaitasuna hartzea, behar besteko gaitasuna eta ezagutza garatuz bai lanbide jardueran azalduko zaizkion arazo guztiei aurre egiteko eta bai prozesu teknikoen eta joera artistikoen bilakaerari bere burua egokitzeko ere.

4. artikulua

Altzarigintzako zikloak, Arte Plastikoen eta Diseinuaren arloko goi mailako ikasketa zikloa den aldetik, ikaslea ondoko helburuok lortzeko prestatu behar du:

- Errealizazio proiektu tekniko eta artistikoak landu eta koordinatzea.

- Egokitasun teknikoa eta adierazkortasuna biltzen dituzten obrak proiektatu eta egitea, nortasun artistikoa, ahalmenak eta kultura plastikoa garatuz.

- Behar adinako ezagutza zientifiko-teknikoak eta praktikoak lortzea bere eginkizuna bete ahal izateko, hau da, aukeratutako lanbide jarduera artistikoarekin erlazionaturik dauden prozesu teknologiko tradizionalak eta gaurregunekoak behar bezala burutu ahal izateko.

- Formak ikertzeko gaitasuna disziplina anitzen ikuspegietatik garatzea.

- Lanbidearen antolamendua eta ezaugarriak ezagutzea, eta bai lanbideratzeko oinarrizko mekanismoak ere; lanbideari dagokion oinarrizko legeria eta lanean arriskuei aurre egiteko mekanismoak ezagutzea.

- Lan harremanetan eta enpresan eragina duten antolakuntza, ekonomi eta lege alderdiak ezagutzea, langile autonomo nahiz soldatapeko gisa lanbide eremuan sartzeko prest egoteko.

5. artikulua

1. Ikastetxeko ikasketak moduluka antolatuko dira.

2. Foru Dekretu honetan xedatu denaren ondoreetarako, "modulu" kontzeptua apirilaren 15eko 389/1992 Errege Dekretuan ageri diren "ikasgai teoriko", "ikasgai teoriko-praktiko" eta "eskola praktiko" kontzeptuen baliokidetzat hartuko da, Errege Dekretu horrek ezarri baititu Arte Irakastegiek bete beharreko gutxieneko baldintzak.

6. artikulua

Produkzio sistemaren erreferentzia, zikloaren xede orokorrak eta lanbide moduluak, enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren fasea, amaierako proiektua, iraupena, helburuak, ebaluazio-irizpideak eta edukiak Foru Dekretu honetako I. Eranskinean ezarri dira.

7. artikulua

Altzarigintzaren arloko Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikariaren tituluari dagozkion ikasketak honela antolatuko dira:

1. Ikastetxeko prestakuntza:

- Marrazketa artistikoa.

- Altzariaren historia.

- Geometria deskriptiboa.

- Ergonomia eta antropometria.

- Proiektuak eta metodologia: altzariak.

- Altzariak egiteko tailerra.

- Ikastetxeak diseinaturiko modulua.

- Lan prestakuntza eta orientazioa.

- Proiektu integratua.

2. Lantokietako prestakuntza:

- Prestakuntza praktikoa enpresa, estudio edo tailerretan.

3. Amaierako proiektua.

8. artikulua

1. Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak 48.4. artikuluan xedatu duena betetzeko, Arte Plastikoen eta Diseinuaren arloko heziketa zikloen curriculumak barne hartu behar ditu enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren faseak. Berauek titulartasun publiko edo pribatuko erakundeetan praktikak eginez burutzen ahal dira, eta bai lan profesionalak eginez ere, nahiz zuzendaritza akademikoaren pean eta curriculumaren barruan, nahiz nazioko eta nazioarteko trukaketa-programen esparruan.

2. Enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren faseak ondoko helburua izango du:

- Curriculumeko moduluei dagozkien ezagupenak, trebeziak eta abileziak osatzea.

- Foru Dekretu honetako 3.º eta 4.º artikuluetan ezarri diren helburu amankomunak eta Altzarigintzako heziketa zikloaren helburu orokorrak lortzen laguntzea.

3. Enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren fasea antolatu eta ebaluatzeko, kontuan hartuko da Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren urtarrilaren 28ko 15/1997 Foru Aginduak ezarri zuena, agindu horrexek arautzen baititu Nafarroako Foru Komunitatean Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloetako ikasleen ebaluazio prozesua eta kreditazio akademikoa.

9. artikulua

1. Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko 1/1990 Lege Organikoak 48.4. artikuluan xedatu zuena betetzeko, ikasleek, zikloko moduluak gainditu ondoren, amaierako proiektua gainditu beharko dute titulua eskuratu ahal izateko, eta curriculumean zehaztuko dira proiektuaren nondik-norakoak. Amaierako proiektu horretan ikasleak frogatu egin beharko du bere espezialitateko lanbidean aritzeko eskatzen zaizkion ezagupenak eta metodo zientifiko zein artistikoak erabiltzeko gaitasunak bereganatuak dituela.

2. Helburu horrekin, ikasleak bere espezialitateko proiektua eginen du. Halaber, memoria idatziko du, egin duen proiektua burutu ahal izateko ase beharko liratekeen beharrizan funtzional, sozial eta artistikoen azalpena eta teknologiari, kostuari eta bitartekoei buruzko aurreikuspen eta kalkuluak bilduko dituena.

10. artikulua

Diseinu Grafikoaren lanbide-saileko Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikari tituluak ezarri zituen abuztuaren 4ko 1388/1995 Errege Dekretuaren 8.3. artikuluan ezarritakoa betetzeko, amaierako proiektua egin eta ebaluatzeko erabili beharreko prozedura Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren urtarrilaren 28ko 15/1997 Foru Aginduak ezarritakoari lotuko zaio, agindu horrek arautzen baititu Nafarroako Foru Komunitatean Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloetako ikasleen ebaluazioa eta kreditazio akademikoa.

11. artikulua

Altzarigintzaren arloko Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikariaren titulua erdiesteko ikastetxeko ikasketen modulu guztiak gainditu beharko dira, eta bai enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren fasea eta amaierako proiektua ere.

12. artikulua

Altzarigintzako goi mailako heziketa zikloaren ikasketak ebaluatzeko, kontuan hartuko dira lanbide moduluetan ezarritako helburuak eta ebaluazio-irizpideak, eta heziketa zikloaren helburu orokorrak, Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloetako ikasleen ebaluazio prozesua eta kreditazio akademikoa arautzen dituen Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren urtarrilaren 28ko 15/1997 Aginduak ezarri zuenari jarraikiz.

13. artikulua

Ondokoak dira laneko praktikarekin korrespondentzia izan dezaketen moduluak:

- Altzariak egiteko tailerra.

- Lan prestakuntza eta orientazioa.

Halaber, heziketa ziklo honekin zuzeneko lotura duen lanbide eremuan aritua izatea frogatuz gero, ikaslea enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren fasea egin beharretik salbuetsi ahal izanen da, erabat edo zati batez.

14. artikulua

1. Altzarigintzaren arloko Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloaren ikasketak, Foru Dekretu honetan arautzen direnak, Batxiler tituluaren jabe izan eta Foru Dekretu honek arautzen duen sarrera proba gainditzen duten ikasleek egin ahal izanen dituzte.

2. Sartzeko probaren egitura, edukia eta kalifikazio irizpideak Hezkuntza eta Kultura Departamentuak zehaztuko ditu. Ikaslegaiak, proba horren bitartez, ikasketa hauek aprobetxamendu onez egiteko ezagupen eta gaitasun nahikoak dituela frogatu beharko du.

15. artikulua

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Legearen 32. artikuluak ezarritakoari jarraikiz, modua izanen da Altzarigintzako goi mailako heziketa zikloan sartu ahal izateko, nahiz eta ezarritako baldintza akademikoak ez bete. Horretarako, ikaslegaiak hogei urte eduki beharko ditu, edo zikloa hasten duen urte naturalean betetzeko izan. Horrez gainera, bi proba gainditu beharko ditu: sarrera proba orokorra, non maila honetarako adimen-heldutasun nahikoa duela frogatu behar baitu, hizkuntz gaitasunen, arrazoimenaren eta Batxilergoko oinarrizko ezagupenen bitartez, eta gaitasun proba, non erakutsi behar baitu Altzarigintzako goi mailako teknikariaren tituluari dagozkion ikasketak aprobetxamendu onez egiteko berariaz eskatzen zaizkion trebetasunak dituela.

Ikastetxeek Altzarigintzako goi mailako heziketa zikloan sartzeko probak antolatu eta ebaluatuko dituzte, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak ezarriko dituen arauei jarraikiz.

16. artikulua

1. Baldintza hauetakoren bat betetzen duten ikasleak Foru Dekretu honetako 14. artikuluan ezarri den sarrera proba egin beharretik salbuetsiko dira:

- Batxilergoaren Arte modalitatean "Diseinuaren oinarriak" ikasgaia gainditua izatea, eta Batxilergoaren modalitate berberean lanbide-sail honekin zuzeneko erlazioa duten beste bi ikasgai gaindituak izatea. Azken biok Hezkuntza eta Kultura Departamentuak aukeratuko ditu.

- Batxilergo Artistikoko ikasketa esperimentalak gaindituak izatea.

- Lanbide-sail bereko beste heziketa zikloren baten bitartez Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikariaren titulua eskuratu izana, edo industri diseinuaren eremuko espezialitateren batean Arte Aplikatuetako gradudun titulua edukitzea.

2. Hezkuntza eta Kultura Departamentuak zehaztuko du zenbat plaza gorde ahal izanen diren artikulu honetako salbuespen kasuetan dauden ikasleentzat, eta bai plazak adjudikatzerakoan haiek egindako ikasketak nola baloratuko diren ere.

17. artikulua

Modulu bakoitzeko gehienez ere lau deialdi eginen dira, eta bi deialdi enpresa, estudio eta tailerretako prestakuntza praktikoaren faserako eta amaierako proiekturako. Salbuespen gisa, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak aparteko deialdia ezarri ahal izanen du, ikasketak ohi bezala egitea galarazten duen eritasuna edo aintzat hartzeko beste arrazoiren bat tartean badago.

18. artikulua

Ikastetxeek beharrezkoa den autonomia pedagogikoa izanen dute ikasketak garatzeko eta haiek ingurune sozioekonomiko, kultural eta profesionalaren ezaugarriei egokitzeko, Foru Dekretu honetan ezarritakoaren esparruan.

Ikastetxeek Altzarigintzaren arloko Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikariaren tituluari dagozkion ikasketak zehaztu eta garatuko dituzte, nola eta Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuaren esparru orokorrean ikasleen beharrak beteko dituen heziketa zikloaren Curriculum Proiektua eginez.

19. artikulua

Ondotik adieraziko diren moduluei dagozkien ikasketetan, irakasle eta ikasle kopuruen arteko erlazioa gehienez 1/15 izango da, arte irakastegien gutxieneko baldintzak arautzen dituen apirilaren 15eko 389/1992 Errege Dekretuak 44. artikuluan eta Industri Diseinua lanbide-saileko Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikariaren tituluak ezarri dituen abuztuaren 4ko 1386/1995 Errege Dekretuak ezarri duten bezala. Moduluok ondorengoak dira:

- Altzariak egiteko tailerra.

- Proiektuak eta metodologia: altzariak.

- Ikastetxeak diseinaturiko modulua.

- Proiektu integratua.

Gainerako moduluetan gehieneko ratioa 1/30 izango da.

20. artikulua

Altzarigintzako goi mailako heziketa zikloa irakasten duten ikastetxeetako departamentuek lanbide moduluen, enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktiko fasearen eta amaierako proiektuaren programazioak eginen dituzte. Programazio horiek ondokoak bildu beharko dituzte, gutxienez: ikastetxearen inguru sozioekonomiko eta kulturalari eta ikasleen ezaugarriei egokitutako lanbide moduluen helburuak, edukien banaketa eta garapenak, izaera orokorreko oinarri metodologikoak, ebaluazio prozesuari buruzko irizpideak eta ikasleek erabiliko dituzten material didaktikoak.

21. artikulua

Ikastetxeei Altzarigintzaren arloko Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikariaren tituluari dagozkion ikasketak irakasteko baimena emanen zaie, bai ikastetxe pribatuei ikasketak irakasteko baimena emateko prozedura ezarri zuen uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuari, bai arte ikasketak irakasten dituzten ikastetxeetako gutxieneko baldintzak ezarri zituen apirilaren 15eko 389/1992 Foru Dekretuari, bai eta hura garatzen duen edozein xedapeni jarraikiz.

XEDAPEN IRAGANKORRA

XEDAPEN IRAGANKORRA

Harik eta irakas-espezialitate berriak ezarri arte, Arte Plastiko eta Diseinu Tailerretako Irakasleen eta Maisuen kidegoetako irakasleek, Foru Dekretu honetako II. Eranskinean ageri diren espezialitateetarik zeinetakoak izan, hari dagozkion moduluak irakasteko gaitasuna izango dute. Hala ere, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak beste modulu batzuk irakasteko baimena eman ahal izanen die Foru Dekretu hau aldarrikatzen denean lehengo antolamenduko ikasgai baliokideak irakasten ari diren irakasleei, baldin eta horretarako behar den prestakuntza dutela frogatzen badute.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehena

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak Foru Dekretu honek aipatzen duen curriculuma egokitu ahal izanen du, helduen hezkuntzarako antolamenduaren eta metodologiaren betebeharrei jarraikiz, bai egonezko hezkuntzaren kasuan bai urrutiko hezkuntzaren kasuan. Halaber, curriculuma hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen berezitasunetara moldatu ahal izanen da.

Bigarrena

Foru Dekretu honetako 14. eta 15. artikuluek aipatzen dituzten ikasleez gain, ondotik adieraziko diren egoeretan dauden ikasleek egin ahal izanen dituzte Altzarigintzako goi mailako heziketa zikloaren ikasketak, behin gaitasun proba gaindituz gero:

a) Irakaskuntza Ertainen Erreforma Esperimentaleko Batxilergo Esperimentaleko bi ikasmailak gaindituak dituztenak.

b) Bigarren Mailako Lanbide Heziketako teknikari espezialistaren titulua dutenak.

c) Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea gainditua dutenak.

d) Unibertsitate-titulua edo baliokidea dutenak.

Hori guztia bat dator Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren uztailaren 20ko 444/1995 Foru Aginduak xedatutakoarekin. Agindu horrek jarraibideak eman zituen Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak ezarri zituen Berariazko Lanbide Heziketako heziketa zikloak aurretiaz ezar zitezen.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena

Baimena ematen zaio Hezkuntza eta Kultura kontseilariari Foru Dekretu hau burutu eta garatzeko behar diren xedapen guztiak eman ditzan.

Bigarrena

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean osorik argitara eman eta biharamunetik hasita izanen du indarra.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazortziko ekainaren hogeita bederatzian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

I. ERANSKINA

I. ERANSKINA

1. Produkzio sistemaren erreferentzia.

1.1. Identifikazioa.

Betidanik artisauek eta arkitektoek diseinatzen dituzte altzariak. Horretara, urteetan zehar, profesional horiek berezko ezaugarri zehatzak dituen sektorea sortu dute industri arteen arloaren barruan.

Gaur egun, merkataritzako lehiak eta ereduen etengabeko berrikuntzak prestakuntza zabaleko profesionalen beharrizana sortu dute altzarien diseinuaren sektorean. Oinarrizko prestakuntza tekniko, artistiko eta kulturala eman behar zaie, eta gainera zerbait ikasi behar dute enpresaren kudeaketa eta antolaketari buruz. Profesionalok, beren "ideiak" landu eta proiektu gisara eskaini ezezik, gauza izan behar dute prototipoak asmatzeko eta tailer edo enpresako produkzioa antolatzeko. Bestalde, altzari-eredu historikoak baloratu edota berregin ahal izateko behar den irizmena bereganatu behar dute.

Heziketa ziklo honek bitartekoak eskaintzen dizkio ikasleari bere lanbidean jarduteko metodo malgu eta irekia ikas dezan; horrela, lanean sortuko zaizkion beharrei aurre egiteko moduan egonen da.

1.2. Lanbide profilaren deskripzioa.

1.2.2. Lanbide eremua.

Profesional hau altzarigintza enpresetan lan egiteko gaiturik dago:

-Etxeko altzariak.

-Bulegoko altzariak.

-Sukaldeko altzariak.

-Tapizgintza.

-Altzari osagarriak (lanparak, objektuak).

-Eredu historikoak artatzea eta berregitea.

-Dekorazioko estudioak eta dendak.

Maila honetako profesionalek langile lokabe gisa lan egiten ahal dute: nork bere enpresa, tailer edo estudioan. Orobat, soldatapean lan egin dezakete, beren zerbitzu iraunkorren beharra duten enpresetan, enpresa-sailen batean (sorkuntza-eredugintza-produkzioa).

Profesional honek ikuspegi zabala, teknikoa, humanistikoa eta praktikoa hartu behar du, altzarigintzako produkzio prozesuaren eremu hauetan aritu ahal izateko adinakoa:

-Enpresa txiki baten buru gisa, bere altzariak sortuz, ekoitziz eta merkaturatuz.

-Profesional lokabe gisa, tailer eta enpresei aholku emanez bai produkzioa eta bai beren sorkarien eskaintza antolatzeko.

-Altzarigintzaren edo altzarigintzarako lehengaien arloko enpresetako irudi sailetan eta merkatu-azterketa sailetan.

Eremu horiek guztiak enpresa handi nahiz txikietan, tailerretan eta altzarigintzako enpresa lagungarrietan koka daitezke.

1.2.2. Zeregin nagusiak.

Altzarigintzako profesional honek gaitasuna izango du ondoko lanak egiteko:

-Berak lan egiten duen enpresaren eta goragoko mailako beste profesionalen arteko harremanetan solaskide aritzea.

-Altzariak taxutzeko ideia berriak aurkeztea edo produkzio prozesuko arazo zehatzak konpontzea, profesional lokabe gisa diharduela.

-Lan-talde, estudio edo tailerretan lanak egitea, kudeaketa eta koordinazio lanak barne direla, hala dagokionean.

-Altzari tradizionalen mantenimendu lanak egitea, alderdi teknikoen eta artapenaren ardura hartuz, eta eredu historikoak berregitea.

-Altzairu-diseinu berriak egitea, enpresaren filosofiara eta lehia-ezaugarrietara moldatuz.

-Prototipoak egitea, enpresa-sail baten barruan nahiz langile lokabe gisa diharduela.

2. Curriculuma.

2.1. Heziketa zikloaren helburu orokorrak.

.Altzarien diseinuak egiteko oinarrizko prozesuak aztertu eta garatzea, altzariak diseinatzeko metodologia nagusiak ezagutzea eta nork bere metodologia lantzeko gaitasuna hartzea.

.Hiru dimentsioko espazioa eta bolumena ongi ezagutzea, altzari-diseinatzaileak ekoizten dituen objektuen inguruneko oinarrizko forma-lengoaiak direnez gero.

.Altzarigintzan erabiltzen diren teknikak eta estiloak ezagutzea eta erabiltzen jakitea, arreta berezia emanez azken aldiko joerei.

.Egoki baloratzea lan-proposamenean aurkezten zaizkion beharrizanak, eta bai inguruabar plastikoak, artistikoak, teknikoak, antolamenduzkoak eta ekonomikoak ere, proiektua eratzeko, eta zehaztapen plastiko eta tekniko egokiak aukeratzea, lanbide-jardunean ahalik emaitzarik onena lortzeko.

.Altzariak diseinatzeko prozesuan azaltzen diren arazo artistikoak eta teknikoak ebaztea.

.Gaitasuna hartzea diseinu- eta produkzio- prozesuetako lankideei proiektuaren nondik-norakoak eta diseinugilearen iritziak zehatz eta garbi adierazteko, ahoz, idatziz nahiz irudietan.

.Lanean erabili beharreko materialen zehaztasun teknikoak, ahalbide estetikoak, eraikuntza-ahalbideak etab. ongi ezagutzea, eta haien mantenimendurako aurrearretazko neurriak antolatzea.

.Altzarien diseinuari dagozkion formak, materialak, teknikak eta sorkuntza- eta arte-prozesuak ikertzea.

.Altzarien diseinugintza arautzen eta baldintzatzen duten legeak, esparru ekonomikoa eta antolamendu-esparrua ezagutu eta ulertzea.

.Lan-prozesuek langileen osasunean eta ingurunean eragin kaltegarririk izan ez dezaten aldez aurretik jarri behar diren neurriak zein diren eta nola erabili behar diren jakitea.

.Arloko profesionalak prestatu eta trebatzeko ezinbesteko dokumentazio artistiko-teknikoa aztertzea, moldatzea, eta behar denean sortzea.

.Gizarteak teknologiaren eta artearen eremuetan egin dituen aurrerakuntzek plastikan, artean, teknikan eta kulturan sortarazi dituzten egoerak hautatzea eta kritikoki baloratzea, norberak ikasteko ahalmena garatu eta lanbidean behar bezala aurrera egin ahal izateko.

.Lanari etekina ateratzeko behar adinako ezagutza lortzea.

2.2. Lanbide moduluak.

1. lanbide modulua: Marrazketa artistikoa eta komunikazio grafikoa.

Iraupena 160 ordu.

a) Helburuak.

.Norbere diseinu edo ideiei buruzko informazioa hizkera grafiko eta artistikoan emateko beharrezko ezagutzak bereganatzea.

.Sentikortasun estetikoa garatzea: inguruneko objektuen irudia antzematea, gauza izanik marrazteko eta grafikoki errepresentatzeko, metodo plastiko eta tekniko ezberdinen arabera.

.Sormena garatzea.

.Aintzat hartzea marrazketa gaitasun multzo bat bereganatzeko tresna eraginkorra dela, errazenetik zailenerako aurrerabideko pauso guztiak barne hartzen dituena.

.Behar izanez gero, gabeziak betetzea alderdi garrantzitsuetan, hala nola, uztarketan, proportzioan eta beste batzuetan.

.Bi dimentsioko irudiaren lengoaia eta sintaxia menperatzea, bai irudia ikustean eta gozatzean eta bai marraztean.

.Ereduen proportzio, forma eta egiturei antzematea eta konplexutasun maila ezberdineko beste eredu batzuk sortzea.

.Marrazketaren bidez gauzak behatzen eta ulertzen jakitea.

.Marrazketa baliatzea ikasteko (proiektugintza), eta aintzat hartzea informazioa ulertu, deskribatu eta igortzeko tresna den aldetik.

.Altzariak eraiki aurretik haien proiektuak espazioan irudikatzea, marrazkiaren bitartez.

.Planoak irakurtzen eta marrazten jakitea.

.Marrazkiaren bidez ideiak, diseinuak etab. aurkezteko gai izatea.

.Tresnak eta teknikak kontrolatzea eta kasuan-kasuko xedeari egokitzea (deskripzioa, erabilera edo estetika).

.Marrazteko egintzan azturak finkatzea.

.Kontzentrazioa eta isiltasuna hobestea, ikasketatik emaitza onak lortzeko bide gisa.

b) Ebaluazio-irizpideak.

Ondokoak baloratuko dira:

.Altzariak zuzen irudikatzea, prototipoak egin ahal izateko eran, bitarteko hauek erabiliz:

-Esku altxatuko bozetoak eta krokis akotatuak.

-Plano teknikoak, ikuspegi, eraikuntzaren xehetasun eta perspektiba guztiekin, objektua erabat ulertu ahal izan dadin.

-Ilustrazio grafikoak.

.Artearen ikus-lengoaian erabiltzen diren terminoak, kontzeptuak eta ezaguerak behar bezala erabiltzea.

.Lanean erakutsitako sormena eta arterako sena.

.Marrazteko materialak eta teknikak trebetasunez eta egokitasun formal eta funtzionalaz erabiltzea, eta gauzak adierazteko eskaintzen dituzten ahalbideak jorratzea.

.Objektu jakin bat nonbait egokitzeko eta proportzio egokiekin taxutzeko oinarrizko bitartekoak erabiltzen jakitea.

.Trebetasuna izatea gauzak garbi eta zehatz, berehala ulertzeko moduan adierazteko, ez bakarrik irudikapen hutsetan, baita proiektu eta lanak aurkezteko marrazkietan ere.

.Asmatutako edo egiazko altzari baten irudi zehatza egitea, altzari hori egiteko. Bozetoak eraginkortasunez egitea, bere buruari eta besteei zalantzak argituz eta ideiak erakutsiz.

.Irudikapenak, konposizioak, mezu grafikoen manipulazio eta interpretazioak eta horrelako lanak egin behar dituenean, konponbide anitz, multzokatuak eta berriak eman beharra dagoelarik, irudimena, adierazmena, originaltasuna, malgutasuna, erraztasuna eta ideien elkarketa ezaugarritzat dituen sorkuntza-dinamika aplikatzea.

.Marrazkiaren alderdi grafikoak antolatzea eta zentzuz uztartzea irudikatutako formaren ezaugarri plastiko, funtzional eta teknikoekin

.Kolorea erabiltzea, informazio deskribatzailea ez ezik, informazio sinbolikoa eta psikologikoa ere emateko, kontuan izanik koloreak objektua aurkezteko modua eta are haren esanahia aldaraz dezakeela.

.Eginda dauden edo egiten ari diren irudien kritika eta analisia egiteko gaitasuna, norberarenak izan nahiz besterenak.

c) Edukiak.

.Formen analisia. Formaren pertzepzioa eta psikologia. Eremuaren teoria. Gestalt-en legeak.

.Naturalaren marrazketa. Bolumen eta itzalen azterketa. Konposizioa.

.Diseinu grafikoa. Oinarrizko kontzeptuak. Irudiaren sintaxia, teknikak, materialak.

.Kolorea. Kolorearen teoria. Ehundurak. Kolorearen sinbologia. Kode kromatikoak.

.Kolorearen fisika. Kolorea arkitekturan eta altzarian.

.Ilustrazioa. Ilustrazioko oinarrizko teknikak.

.Eraikintzarako marrazketa. Ariketak: esku altxatuzko marrazketa, apunte azkarra, bozetoa, krokisa, buruz marraztea, mugimendua marraztea. Proiekzioaren kontzeptua.

.Marrazketa sortzailea: adierazkortasuna eta komunikazioa. Kontzeptuak eta haien irudikapen plastikoa. Sinbologia.

.Lengoaia grafiko eta piktoriko berriak.

-Bozetoak, objektu eta altzarien krokis akotatuak.

-Objektuen irudikapena. Planoak; diedrikoak, axonometrikoak.

.Perspektiba konikoaren aplikazioa.

.Altzarien proiektuak, erabili beharreko planoak. Adibideak.

.Forma eta proportzioa, argia, ehundurak eta konposizioa.

2. lanbide modulua: Altzariaren historia.

Iraupena: 64 ordu.

a) Helburuak:

.Altzari-estilo nagusiak bereiztea, bakoitza bere ingurune historiko, ekonomiko, sozial eta kulturalean kokatzea eta XX. mendeko diseinuak bereziki lantzea.

.Artearen lengoaia irudi nahiz kontzeptuen bidez ulertzeko gaitasuna garatzea, batez ere altzariei dagokienez.

.Altzariteriako objektuen analisia egiteko metodoa ikastea.

.Gorago aipaturiko lengoaiaren sorrera eta bilakaera ulertzea eta haren adierazpenak baloratzea, egungo errealitate plastikoa eta iraganeko adierazpen artistikoak ulertzeko.

.Espezialitatean berariaz erabiltzen den terminologia ezagutu eta aplikatzea.

.Hainbat informazio-iturri ikertu eta erabiltzea (material bibliografikoa etab.).

.Altzari-ondare historikoa baloratzea, gaurko altzariak diseinatzeko lagungarri gisa.

b) Ebaluazio-irizpideak:

Alderdi hauek baloratuko dira:

.Arte-estilo bakoitzeko obrarik aipagarrienak eta berauek beren ingurune historiko, ekonomiko, sozial eta kulturalean izan duten eragina ezagutzea.

.Altzarien diseinuari aplikatutako arteen irudi eta kontzeptuei eta denboran zehar izan duten bilakaerari antzemateko gaitasuna behar adina garaturik dagoela erakustea.

.Altzarien inguruko kategoria estetikoari buruzko kontzeptuak antolatzea eta elkarlotzea, egoki interpretatzea eta haiekiko sentikortasuna agertzea.

.Beti ere berariazko terminologia zuzena erabiltzea.

.Informazio-iturriak behar bezala erabiltzea.

.Altzarien historia eta arteari buruz ikasitakoak inspirazio-iturri legez eta objketu berriak sortzeko erabiltzea.

.Norberak eta besteek egiten dituzten altzari-diseinuen produkzioa behar bezala aztertzea.

c) Edukiak.

.Altzariaren eta altzariz hornitzearen kontzeptua: funtzionaltasuna, balio hierarkikoak eta norberaren nortasunaren isla. Material tradizionalak eta gaur egungoak. Egituraren elementuak eta apaingarriak. Arozgintza eta ebanisteria. Altzariaren eta gune arkitektonikoaren arteko erlazioa.

.Altzaria antzinatean. Egipto: hango altzarien ezaugarri teknikoak, egiturazkoak eta apaindurazkoak. Asia mendebaldeko altzariak ezagutzeko iturri ikonografikoak. Grezia eta Erromako bizimodua eta honen eragina altzarietan: grekoerromatarren etxebizitzetako giroa.

.Goi Erdi Aroko altzaria ezagutzeko errepertorioak: eragile sozial, hierarkiko eta erlijiosoak. Etxea eta etxe barruaren atonketa. Behe Erdi Aroko gizartea: altzari erlijiosoa eta altzari zibila, aurrerakuntzak eta teknikak, egitura- eta dekorazio-formulak. Handikien etxeak eta burgesen etxeak. Altzari mudejarraren balorazioa.

.Humanismoaren Aroa: bizimodu berriak eta erosotasuna. Espazioaren zentzua eta altzari kontzeptua. Mediterraneo aldeko etxebizitza eta iparraldeko etxebizitza. Italiarren ekarpenak Errenazimenduko altzariaren tipologian eta apainketa-gramatikan. Nazioen berezitasunak. Europako altzarigileak eta gremioen bidezko antolamendua.

.Altzaria, espazioaren kontzeptu barrokoan egokituta. Frantziako jauregien mundua eta haien eragin estetikoa: Versaillesko erako altzarien zabalkundea. Luis XIV. estiloko altzarigile handiak. Ebanisteriaren unerik onena Rokokoan: formak eta apaindura-ereduak. Gorteko altzarigileen eragina. Gorteaz kanpoko altzaria.

.Ingalaterrako gizartea: hango bizimoduaren isla etxeen atonkeran. Altzariak, altzarigileak eta haien eragina. Klasizismo berria eta arkeologiarako zaletasuna. Ingalaterrako eta Frantziako formulazioak.

.Frantziako Iraultzaren eta industrialismoaren ondorioak Europako gizartean eta etxebizitzan. Joera eklektikoak. Saldoka egindako altzaria. Mende amaierako berrikuntza saioak. Ingelalaterrako Art and Craft-en iraultza. Haren eragina Europako gainerako herrietan.

.Art Nouveau-ren postulatu integristak. Elkarte kontinentalak eta industriaren estetikaren definitzaileak. Gerren arteko garaia: aurrerakuntza teknologikoak, material berriak eta giroaren eta altzarien moldapena gizarteko egitura berrien arabera.

.Bauhaus. Haren kontzeptuen garrantzia XX. mendearen ezaugarri estetikoetan. Altzarien diseinua Bauhaus-en. Material berrien erabilera altzarigintzan.

.Arkitektoen altzariak. Abstrakzioa eta figurazioa diseinuan. Revival-etik postmodernitatera, barrualdeak eta iparraldeko estiloko altzariak.

.Bigarren Mundu Gerraren osteko estetika. Etxebizitzaren beharrizanak eta girotzea gaur egun. Joera nagusiak altzarien diseinuan. Modulazioa. Artisautzako altzariak eta altzari herrikoiak.

.Sortzaileak, estiloak eta teknikak gaurko altzarigintzan.

3. lanbide modulua: Geometria deskriptiboa.

Iraupena: 64 ordu.

a) Helburuak:

.Hiru dimentsioko objektuetarako ikusmen espaziala garatzea, analisiaren eta sintesiaren metodoak erabiliz. kp off

.Forma laua eta bolumetrikoa argiro eta zehatz adierazteko behar diren irudikapen sistemak ezagutzea eta erabiltzen jakitea.

.Proiektua interpretatzea beraren burutzapen materialari ekiteko.

.Marrazkia ulertzea komunikaziorako bidea den aldetik (informazioa emateko bidea).

.Planoak interpretatzen eta marrazten jakitea.

.Objektuak ikusi eta horien abstrakzioa egiteko gaitasuna lantzea, espaziotik paperera eta paperetik espaziora eramanez.

.Marrazkiaz baliatzea ikasteko, alegia, marrazkia ideiak antzeman, garatu edo laburbiltzeko tresna gisa erabiltzea.

.Geometriako prozedurak erabiltzen jakitea altzari-proiektuak egiteko.

b) Ebaluazio-irizpideak:

Alderdi hauek baloratuko dira:

.Objektuaren kontzepzio eta ikuspegi espazial zuzenak.

.Grafiko garbiak egitea: krokisak, akotazioa, errotulazioa etab.

.Edozein plano tekniko interpretatu edo burutzeko gai izatea, haren funtsa atzeman eta erlazio bolumetrikoetara edo hiru dimentsioko erlazioetara itzultzeko eta alderantziz egiteko.

.Behar bezala ulertzea altzari jakin baten planoa, planoko jarraibideei zehatz-mehatz loturik altzaria egiteko.

.Asmatutako edo benetako altzari bat zehaztasunez irudikatzea, hura egiteko erabili ahal izanen diren planoetan.

.Hiru dimentsioko objektuak planoko bi dimentsioetan ongi irudikatzea, irudikapen sistema egokiaren bidez.

.Marrazteko tresnak zehaztasunez erabiltzea

plano normalizatuak, esku altxatuzko krokisak, ilustrazioak, marrazki deskribatzaileak eta proiektu edo lanak aurkezteko marrazkiak bereiztea.

.Irudikapen sistema guztiei buruz ikasitakoa erabiliz irudikapen espazialak egiteko gaitasuna.

.Proiektuak bakarka edo lankidetzan eta teknika egokiak erabiliz garatzeko gaitasuna.

.Proiektua irudikatu eta garatzeko sistema edo sistema-multzo egokia aukeratzea.

.Disziplinarteko proiektua behar bezala garatu eta aurkeztea.

.Teknika grafikoak erabiltzea marrazkiak egiteko (tinta, kolorea, bilbeak, aerografoa etab.).

.Lanean arterako sena eta sormena erakustea.

c) Edukiak:

.Espazioaren elementuak eta lengoaia. Irudikapen sistemak eta horien aplikazio praktikoa.

.Forma plastikoaren deskripzioa. Irudikapen sistemak: diedrikoa, axonometrikoa, konikoa, plano akotatuak.

.Geometria deskriptiboko kontzeptuek adierazpen artistiko-plastikoan duten eragina:

-Lanen aurkezpena.

-Plano eta agirien erreprodukzioa.

-Normalizazioa.

.Geometria laua:

-Geometria lauaren eta espazialaren elementuen analisia. Operazioak eta eraldakuntzak planoan: berdintasuna, baliokidetasuna, simetria, translazioa, biraketa.

-Proportzioa: proportzionaltasuna, eskalak.

-Forma lauaren eta espazialaren egitura: simetriak, sareak, moduluak.

.Geometria Deskriptiboa:

-Diedrikoa:

-Geometria deskriptiboan erabiltzen diren metodoak.

-Ebakidurak. Ebakidura planoak. Gorputz eta gainazalen arteko ebakidurak.

-Gorputzen irudikapena.

-Axonometriak (ortogonala eta zeiharra):

-Ebakidurak. Ebakidura lauak. Gorputz eta gainazalen arteko ebakidurak.

-Gorputzak irudikatzeko erak. Itzalak.

-Sistema konikoa. Perspektiba konikoa:

-Gorputz, objektu eta guneen irudikapena.

.Proiektugintza:

-Geometria Deskriptiboko eduki eta kontzeptuen eta Irudikapen Sistemen eragina adierazpen artistiko- plastikoan: irudikatzeko kodeak, proiektuetako agiriak, planoak, plano eta agirien erreprodukzioa, lanen aurkezpena.

-Marrazketa Teknikoan eta Proiektugintzan erabiltzen diren teknikak eta materialak. CAD/CAM sistemak.

.Normalizazioa:

-Krokis normalizatuak egitea. Ikuspegiak.

-Akotazioa. Errotulazioa.

-Mozketak, ebakidurak eta urradurak.

-Gainazalen egoerak. Zeinuak, ikurrak eta oharrak.

-Formatuak eta zatikapen-zerrendak.

4. lanbide modulua: Ergonomia eta antropometria.

Iraupena: 96 ordu

a) Helburuak.

.Gizakia-makina-objektua erlazioa ulertzea.

.Gizakiaren gorputza ezagutzea, bere proportzioak eta mugimenduak, eta baita erabiltzen dituen objektu edo inguruan edo aldean duenarekiko erlazioa ere.

.Lanpostuak eragin ditzakeen arazo zehatzetarako irtenbide ergonomikoak eta antropometrikoak aplikatzeko legezko baldintzak ezagutzea.

.Forma-funtzioa erlazioa aztertzea diseinuaren prozesuaren osagarria den neurrian.

.Proiektuaren garapenean irizpide ergonomikoak aplikatzeko beharrizana aurkitzea, horretarako estali behar diren funtzioak aztertuz.

.Inguru bizigarriaren faktore psiko-pertzepziozkoak ezagutzea eta ulertzea.

.Produktua, ergonomiari dagokionean, ebaluatzeko oinarrizko metodologia ezagutzea.

b) Ebaluazio-irizpideak.

Ondoko hauek baloratuko dira:

.Gizakiaren gorputzaren ezaugarri fisiologikoak ezagutzea, baita bere proportzioak, mugimenduak eta lekualdaketak ere.

.Ezagutza horiek diseinatu diren altzarien neurrietan eta formetan aplikatzeko gaitasuna.

.Irizpide ergonomikoen aplikazioaren arloko arau tekniko eta legezkoen ezagutza operatiboa.

.Funtzionalitate zehatzei egokitzen zaizkien irtenbide formalen eskuztaketa oparoa.

.Ergonomia eta antropometriaren arloan estali diren beharrizan zehatzak azaleratzen dituzten analisi objektiboen parametroak aplikatzea.

.Erosotasuna-bizitza kalitatea erlazioan eragina izan dezaketen giroko faktoreak aztertzen jakitea.

.Produktu baten ezaugarri ergonomikoak ebaluatzeko gaitasun analitiko nahikoa frogatzea.

c) Edukiak.

.Giza gorputzaren morfologia. Proportzioak. Adinak.

.Giza esparruak. Habitata.

.Gorputza eta ingurua.

.Giza gorputzaren funtzioa.

.Ingurua giza neurriei egokitzea.

.Sistema neurofisiologikoa.

.Inguru bizigarriaren ulermena. Forma eta kolorea.

.Lanpostuaren ergonomia. Lan egiteko eremua eta tipologia.

5. lanbide modulua: Proiektuak eta metodologia: altzariak.

Iraupena: 320 ordu.

a) Helburuak.

.Altzarien esparruko forma, mekanismo, funtzio edo prozesuak sakon aztertuz altzarigintzaren eremuan sorkuntza sustatzeko eta proiektuak burutzeko metodologia garatzea, azterlan erkatuaren bidez aukera baliogarriak proposatuz.

.Proiektuak egiteko tresnen teknikak era egokian menperatzea.

.Proiektuaren burutzapena erraztuko duen prozesu arrazionala erabiltzea, horretarako altzaria zehazten duten elementuak aztertuz.

.Ikerkuntzan eskuratu diren dokumentazio historikoa eta datuen azterketa erabiltzea irtenbide berriak eta sorkuntzazkoak eskuratzeko.

.Lan taldean era aktiboan integratzea.

.Ahoz ideiak erraz azaltzeko eta arrazoi argiak eta konbentzitzeko modukoak emateko gaitasunak garatzea.

.Ikertzeko eta azterketa xeheak egiteko metodoak aplikatzea.

.Diseinu arazoak konpontzeko beste modulu batzuetan ikasi diren bitarteko grafikoak azkar eta arin erabiltzea.

.Maketak eraikiz eta aztertuz arazo formalei irtenbideak aurkitzea.

.Lan baten burutzapenean benetako komunikazioak mantentzea, bereziki lan horretan disziplina bat baino gehiago daudenean eta beste arlo batzuekin koordinazio maila jakina eskatzen duenean.

.Forma antzemateko aukerak ematen dituzten gaitasunak garatzea eta horren balio emozionalak aztertzea.

.Beti eta kasu guztietarako zentzu kritikoa sustatzea eta garatzea, nahiz eta produktu horiek mundu guztian onartuta egon eta behin betiko eta mugiezintzat jo.

.Sormen eta ekoizpenaren prozesuan tresna moduan eta komunikatzeko eta kudeatzeko bitarteko moduan ordenadorea era egokian erabiltzea.

.Altzariak egiteko proiektu bati era eguneratuan eta abiaburutzat hartzen diren baldintzekin bat ekiteko beharrezkoak diren oinarrizko software eta hardwarea ezagutzea.

.Programak, sistemak eta periferikoak zuzen eta era egokian eskuztatzea altzariak egiteko proiektuen garapena egokia izan dadin.

b) Ebaluazio-irizpideak.

Ondoko hauek baloratuko dira:

.Bitartekoak, materialak, ekipoak eta tresnak era egokian erabiltzea.

.Sormena sustatzeko irtenbide oparoak eta konbentzionalismoetatik ihes egiten dutenak gertutzea.

.Lana era egokian planifikatzea, proiektuaren fase bakoitzari beharrezkoa den denbora zuzkituz.

.Datuen bilketa eta gero horietatik eskuratzen den informazioaren eta hasierako dokumentazioaren azterketa sakon eta zurrun egitea, gero lanaren garapenerako balio dezan.

.Proiektuak egiteko metodologia norberaren berezitasunei egokitzea, gutxienez ondoko fase hauek betez: planteamendua, irtenbideak, irtenbideen balorazioa, irtenbide hori burutzea, produktua merkaturatzea eta ekoizteari buruzko ideiak.

.Etenik gabe dokumentatzea, hala altzariaren historiari dagokionean nola, batez ere, egungo altzariari.

.Ereduak eta maketak era zurrunean egitea, ikasi diren ezagutza formalak aplikatuz eta forman izan diren aldaketarik txikienak antzemanez eta horiek sentsibilitatez aztertuz.

.Eredu eta maketen benetakotze prozesuan planta markatuak aplikatzea eta eragiketa hori era zehatz eta zurrunean egitea.

.Diseinuaren prozesuaren fase guztietan erabakiak hartzea.

.Tresneria informatikoa era egokian erabiltzea, hardware eta softwarearen aukerak proiektuaren beharrizan zehatzei aplikatuz.

.Programa, sistema eta periferikoen eskuztaketa zuzena eta egokia egitea altzariak egiteko proiektuen garapena zuzena izan dadin.

.Altzarien egungo produkzioa aztertzea.

.Ekoizteko kostuen azterlanak egitea.

.Prototipoa egitea edo planoen bidez egiteko agintzea.

c) Edukiak.

.Diseinuaren kontzeptua. Industri diseinuaren kontzeptua.

.Altzariaren kontzeptua. Kategoriak.

.Artisautzako produktuak eta produktu industrialak.

.Funtzio praktikoa, estetikoa eta sinbolikoa.

.Diseinuaren prozesua. Faseak. Metodologia.

.Forma. Materiala. Azalera. Kolorea.

.Azterketa eta sintesia diseinuan. Sistemak.

.Dokumentazioa proiektuan. Proiektua adierazteko arauak.

.Zirriborroak eta eraikintzarako marrazkiak.

.Ereduak, maketak eta prototipoak. Horien eraikintza eta benetakotzea.

.Tresna informatikoen arloko hastapenak:

-Sistema eragileak.

-Sarrera eta irteera eragingailuak.

-CAD / CAM sistemen hastapenak.

-Ilustrazioaren softwarearen hastapenak.

6. lanbide modulua: Altzariak egiteko tailerra.

Iraupena: 506 ordu

a) Helburuak.

.Merkatuan dauden zurak ezagutzea eta erabiltzen jakitea, eta baita horien jazarpen, testura, kolore, aplikazio esparruak eta mekanizatuak ere.

.Gero altzarian erabiltzen jakiteko enkastre edo lotura motak ezagutzea eta erabiltzen jakitea.

.Zuraren genesia ezagutzea, arbola mozten denetik hasi eta altzarietan duen aplikaziora.

.Zura lantzeko tresnak, makineria eta teknika egokiak ezagutzea eta erabiltzen jakitea.

.Zuraren ezaugarri estetikoak, testura, beten koloreak, akaberak, bernizak eta ustezko lakatuak ezagutzea eta erabiltzen jakitea.

.Zurezko objektuak eta altzariak egitea.

.Mekanizatu eta muntaketarako tresnak eta makineria ezagutzea eta prestatzen jakitea, eta eragiketa horiek segurtasun, eragingarritasun eta kalitate baldintzetan egitea.

.Altzari mota horiei egokituta dauden fabrikazio prozesua eta teknikak ezagutzea.

.Fabrikatu behar den altzari edo objektu motaren arabera zura lantzeko makinak eta tresnen erabileraren ordena egokian ezagutzea eta zehaztea.

.Makina eta tresnak eskuztatzeko segurtasun arauak ezagutzea eta aplikatzea.

b) Ebaluazio-irizpideak.

Ondoko gaitasun hauek baloratuko dira:

.Zur moten arteko aldeak nabarmentzea, eta baita horien ezaugarri teknikoak eta estetikoak ere, horrela hobeto erabiltzeko.

.Mekanizaziorako erabiliko diren makinen ezagutza teoriko-praktikoa.

.Zurezko objektu eta altzariak egiteko teknikak era egokian erabiltzea.

.Zurezko objektu eta altzariak sormena erabiliz egiteko.

.Makina eta erremintak erabili eta prestatzerakoan segurtasun arauak aplikatzea.

c) Edukiak.

.Zuren teknologia eta tipologia.

.Merkatuan dauden zuren arautegiak eta sailkapena.

.Makinak eta erremintak. Ezagutza eta erabilera.

.Altzarigintza. Lanketa artistikoa.

.Zurgintza. Enkastreak.

.Zura arkitekturan.

.Zurezko altzariak.

.Zurezko objektuak.

.Zurezko artisautza.

.Altzarien osagarriak. Metalak.

7. lanbide modulua: Ikastetxeak diseinaturiko modulua.

Iraupena: 150 ordu.

Modulu honen helburua ikastetxearen inguru sozio-ekonomikora moldatzeko lanbide profilaren ezaugarri bereiztaileak sartuz curriculuma osatzea da.

Aurreko atalean aipatu diren ezaugarri bereiztaileak eskuratu behar diren helburuetan zehaztuko dira, eta besteak beste azpiarloak, teknikak, tratamendu zehatza edota sakontzea eskatzen duen altzarigintzako esparru profesionalari buruzko produktuak aipatuko dira, adibidez ondoko hauek:

-Material eta osagarri berriak.

-Material berrien erabilerarako beharrezkoak diren prozesuak, teknikak, akaberak, makinak eta erremintak.

Proposatu diren helburuak edukietan zehaztuko dira eta, halaber, garatu den lanbide profilaren ezaugarriak bermatuko dituzten orientazio, gidalerro eta zehaztapenetan. Horiek irakasteko nahitaezkoa izanen da aurrez Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren manuzko baimena izatea.

Ikasturtea hasi aurretik, denbora nahikoarekin alegia, hezkuntza zentroak modulu honi dagokion curriculumaren proposamena aurkeztuko dio Hezkuntza eta Kultura Departamentuari (Irakaskuntza Antolamendua eta Zentroen zerbitzua), baimentzeko eskatuz.

Proposamenak ondoko fase hauek izanen ditu:

a) Lanbide profilaren ezaugarri bereiztaileak identifikatzea hezkuntza zentro, bidezkoketa, aurreikusi den bilakaera eta abarreko inguru sozio-ekonomikora moldatzeko.

b) Curriculuma, eskuratu behar diren helburuetan, ebaluazio irizpideetan eta edukien zerrendetan zehaztuta. Antolamendua modulu guztietarako ezarriko da.

8. lanbide modulua: Lan prestakuntza eta orientazioa.

Iraupena: 75 ordu.

Lehen blokea lanbide-informazioak osatzen du. Ikastetxean arlo horretan ari den irakasleak irakatsiko du. Edukiek atal orokor bat dute. Honen bidez ikasleak ongi ezagutu behar du lan eta osasun baldintzen esparru juridikoa, eta bai, lana besteren kontura nahiz norberaren kontura egin, kontratuzko lan-harremanek sortarazten dituzten eskubide eta betebeharrak ere. Gainera, bere lanbide profilari dagokion lanpostua bilatzeko edo/eta bere burua enplegatzeko orientabideak emanen zaizkio.

Bigarren blokean ikastetxetik kanpoko adituen kolaborazioak jasoko dira. Ikasleei gizarte, lan, kultura eta teknikaren errealitatea erakutsiko zaie, beraien espezialitatea ardatz duten eduki teoriko eta praktikoak irakatsiz. Bide horretan interesgarria izanen litzateke hitzaldiak, solasaldiak, mintegiak edo tailerrak egitea, lanbide elkarte eta kolegioen, arte-kritikarien zein teknologia berrietako edo sorkuntzaren arloko profesionalen eskutik.

Ikastetxeek antolatuko dituzte adituen kolaborazioak. Horretarako denbora malgutasunez banatuko dute, beti ere, bloke honetan ezarritako denbora-mugak zainduz. Moduluaren irakaslea arduratuko da adituak bilatu eta haien kolaborazioa antolatzeaz.

a) Helburuak.

.Estatu espainiarreko legeria eta arauteriari buruzko oinarrizko ezagutza hartzea.

.Lanaren lege-esparrua eta lan-harremanetatik heldu diren eskubide eta betebeharrak ezagutzea eta kontratazioaren modalitateak bereiztea.

.Enpresa txikia edo ertaina administratu eta kudeatzeko edo langile autonomo gisa lanbidean aritzeko jakin behar diren lege, ekonomia eta gizarte alderdiak ikastea.

."Hartzekoen kitapen" batean parte hartzen duten kontzeptu desberdinak interpretatzea.

.Espezialitatea arautzen duten legeen funtsak ikastea. Espezialitatean erabiltzen diren tresnak, juridikoak nahiz enpresa- eta lanbide-eremuetakoak, behar adinako trebetasunez erabiltzea.

.Espainiako egitura sozioekonomikoaren datuak interpretatzea, haietan eragina duten aldagaiak identifikatzea eta hauen aldakuntzek izaten ahal dituzten ondorioen berri ematea.

.Aldagai sozioekonomiko desberdinak eta berauek Nafarroakoekin duten erlazioa ezagutzea.

.Lanbideari dagozkion gaitasunak, interesak eta ibilbide profesional egokiena identifikatzea.

.Sektoreko enpresa baten antolamendua eta egoera ekonomika aztertzea, enpresan agintzen duten parametro ekonomikoak interpretatuz.

.Besteren edo norberaren konturako lanpostua lortzeko bideak eta tokiko, Estatuko eta erkidegoko erakundeek horretarako ematen dituzten laguntzak ezagutzea.

.Arrisku-faktoreak gutxitzeko eta haiek osasunari eta ingurugiroari sortzen dizkieten ondorioak murrizteko aurrearreta edota babeseko jarduketak zehaztea.

.Lan-osasuna aintzat hartzea, bai bizi-kalitatea bai produkzio-jardueraren emaitzen kalitatea haren menpe daudela jabetuz.

.Zereginak taldean egiteko gai bihurtzea, lankidetasuna, elkartasuna eta talde-lanerako joera landuz.

.Enpresa txiki edo ertaina antolatzeko eta haren produktuak merkaturatzeko oinarriak ikastea, enpresan esku hartzen duten faktore hauek kontuan hartuz: produkzio eta banaketaren ingurukoak, merkataritzako harremanak, eta lege, gizarte eta lan arloetako faktoreak.

b) Ebaluazio-irizpideak.

.Osasunak eta ingurugiroak jaso ditzaketen kalteak sailkatzea, batetik ondorioen arabera eta bestetik arrisku-eragile ohikoenen arabera.

.Produkzio sektore honetan dauden lan-kontratazio desberdinak ezagutzea, hain zuzen ere indarreko legeriak bideratzen dituenak.

.Norberaren konturako langile izateko behar diren agiriak identifikatu eta zuzen betetzea eta beharrezko baliabideak bilatzea.

.Lanaren lege-esparrua interpretatzea, eta lanç-harremanetatik heldu diren eskubide eta betebeharrak bereiztea.

.Lan-arloko zuzenbideko informazioaren oinarrizko iturriak erabiltzea (Konstituzioa, Langileen Estatutua, Europar Batasuneko gidalerroak, Taldeko Lan Hitzarmena), berari dagozkion eskubide eta betebeharrak bereiziz.

.Gizarte Segurantzari dagozkion prestazio eta betebeharrak ezagutzea.

.Ekonomiako informazio orokorrak abiaburutzat hartuta:

-Magnitude makroekonomikorik garrantzitsuenak identifikatzea eta horien arteko erlazioak aztertzea.

-Enpresaren aldagai ekonomikorik garrantzitsuenak identifikatzea eta interpretatzea.

.Enpresa baten memoria ekonomikoa abiaburutzat hartuta:

-Horretan parte hartzen duten aldagai ekonomikorik garrantzitsuenak identifikatzea eta interpretatzea.

-Enpresaren finantza egoera zehazten duten oinarrizko ratioak kalkulatzea eta interpretatzea (finantza autonomia, kaudimena, bermea eta ibilgetuaren finantzaketa).

-Enpresak finantzatzeko bideak adieraztea.

Gainera, ondokoak baloratuko dira:

-Blokeetan gaika multzokatu diren funtsezko kontzeptuak atzemateko gaitasuna frogatzea, horretarako proposatuko diren lan eta saioak eginez.

-Ikasgaiari arreta ematen zaiola erakustea, lanerako eta parte hartzeko gogoa agertuz.

-Ekonomia, lana, "marketing" eta merkadoteknia, arlo juridikoa eta enpresa-arloa aztergai dituzten edukiak lantzean berariazko terminologia zuzen erabiltzea.

-Lanbide-eremu hau eraentzen duten berariazko arauen balorazio argudiatua azaltzea.

-Adituen eskutik hitzaldi, solasaldi, mintegi edo tailerrak egiten direnean, Ikastetxean "Lan prestakuntza eta orientazioa" irakasten duen irakasleak eginen du ebaluazioa, ondorengoak kontuan hartuz: ikasleen partehartzea, egin dituzten esperientziak, hala denean, eta ikasle bakoitzak koadernoan idatzitako oharrak.

c) Edukiak.

.Lan- eta lanbide-harremanen esparru juridikoa:

-Lan-arloko zuzenbidearen oinarrizko alderdiak: naziokoa eta Batasunekoa.

-Lan-kontratua.

-Soldata eta lanaldia.

-Kontratuaren aldaketa, etendura eta iraungipena.

-Berariazko arauak: Lanbide-eremua: dimentsioak, elementuak eta harremanak.

-Gizarte Segurantzako Espainiako sistema.

-Lan-ordezkaritza eta taldeko negoziaketa.

.Lan-osasuna:

-Laneko baldintzak eta segurtasuna. Lan-osasuna eta bizi-kalitatea. Ingurugiroa eta haren artapena.

-Lanbidearen arriskuak eta kalteak: arrisku eragileak.

-Lanbidearen arrisku eta kalteen aurkako babes eta aurrearreta neurriak. Azterketa, ebaluazioa eta jarduteko proposamena.

-Lehen laguntzak enpresan.

.Lanpostura iristeko sistemak:

-Lan-merkatua. Egitura. Tokiko, nazioko eta Batasuneko ikuspegiak.

-Lanbideratzeko teknikak eta horretarako laguntza ematen duten erakundeak.

-Norberaren kontura lan egiteko ekimenak: Autoenplegua: prozedurak eta bitartekoak.

-Nork bere lan-ahalbideak eta interesak aztertu eta ebaluatzea: nork bere burua ezagutzeko teknikak. Autokontzeptua. Hobekuntzarako teknikak.

-Lanpostu publiko eta pribatuak bilatu eta eskuratzeko teknikak.

-Bazterkeriarik gabeko gizarteko ohiturak. Berdintasunaren aldeko egitarauak.

-Prestakuntza/profesionalizazioaren bideak.

-Erabakiak hartzea.

.Ekonomia eta merkadotekniako oinarrizko kontzeptuak:

-Ekonomiako oinarrizko kontzeptuak.

-Makroekonomiaren ikuspegi panoramikoa; aldagai makroekonomikoak eta adierazle sozioekonomikoak.

-Trukea eta merkatua. Produkzioa eta elkarrekiko menpekotasun ekonomikoa. Joerak eta jokabideak.

-Nazioarteko ekonomia. Ekonomia globala eta Europar Batasuna.

-Ekonomiaren nondik-norakoak Nafarroako Foru Komunitatean.

.Merkataritzako zuzenbidea eta enpresa zuzenbidea:

-Merkataritzako zuzenbidea: kontzeptua; merkataritzako egintzak; merkatari motak.

-Enpresa eta haren antolaketa: enpresaren egitura, antolaketa, izaera eta kultura.

-Gizarte zibila: gizarte irregularra.

-Merkataritza enpresen eredu juridikoen deskripzioa: merkataritzako sozietateak.

-Gizarte-ekonomiako enpresak: lan-sozietate anonimoak eta lan elkartuko kooperatiba sozietateak.

-Irabazasmorik gabeko erakundeak: elkarteak eta fundazioak. Partaidetzako kontuetako kontratua.

-Banako enpresaria: enpresa jarduerari ekiteko tramiteak. Bideragarritasuna. Finantzaketa egitarauak eta enpresei laguntza ematekoak.

.Enpresa txiki eta ertainaren administrazioa eta kudeaketa:

-Oinarrizko agiriak eta kontabilitateko tekniken oinarrizko ezagutza.

-Betebehar juridikoak eta zerga betebeharrak. Zerga zuzenbidea: Balio Erantsiaren gaineko Zergaren (B.E.Z.), Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (P.F.E.Z.) eta Sozietateen gaineko Zergaren oinarrizko nozioak. Zerga lizentzia.

-Agiriak betetzea eta zerga egutegia: B.E.Z., P.F.E.Z., Sozietateen gaineko Zerga.

.Berariazko zuzenbidea:

-Artelanen arloko legeria: azalpen historiko laburra, aurrekariak eta bilakaera. Oinarrizko arauteria.

-Asmakarien babesa: patenteak eta erabilgarritasun ereduak.

-Diseinuaren babesa: jabetza intelektuala eta egile-eskubideak. Jabetza intelektualaren erregistroa. Erakunde kudeatzaileak. Industri jabetza. Eredu eta marrazki industrialak eta artistikoak. Erregistroa eta erregistro prozedura.

-Berrikuntzen nazioarteko babesa.

-Ikur bereizgarriak: marka, errotulua eta merkataritza-izena.

-Publizitateari buruzko legeria.

-Altzarigintzako arau teknikoei eta ikerkuntza eta garapenerako zentru eta elkarteei buruzko informazioa.

9. lanbide modulua: Proiektu integratua.

Iraupena: 275 ordu

a) Helburuak.

.Eskuratu diren ezagutzak, hala teknikoak nola artistikoak, aplikatzea bere lanbideko jarduera propioak garatzeko eta, une oro, lan errealitateari egokitzeko ahaleginak egiteko.

.Sorkuntza, sentsibilitate artistikoa eta laneko ekimena sustatzea.

.Formaren, mekanismoen, funtzioen, eraikintzako prozesuen eta kokatzeko esparru guztien (etxea, erakundeak, industria, hiria, paisaia, etab.) azterlan sakona bideratzen duen metodologia gaitasunez erabiltzea altzarien diseinuaren arazoak konpontzearen ondoreetarako.

.Arkitekturako esparru guztien berezitasunak aztertzen jakitea, horrela horretan erabat integratuko diren altzarien proiektua garatzea bideratzeko.

.Bezeroaren beharrizanak eskuratzeko tekniketan esperientzia eta erraztasuna eskuratzea.

.Bitartekoak eta baliabideak aurrezteko eta optimizatzeko gauza diren lanerako planak egituratzea.

.Lan taldeak zuzentzen eta koordinatzen ikastea.

.Diseinuzko altzarien eta objektuen gainprodukzio arazoetan sentsibilizatzea, ahal den neurrian materialen gehiegizko erabilera ekiditea eta geroko ustezko erreziklaia aztertzea.

.Prozesuan, hala ekoizteko fasean nola instalazioarenean, lan egiten duten arloko beste profesional batzuekin zuzenean eta era egokian komunikatzen jakitea: arkitektoak, dekoratzaileak, ingeniariak, fabrikatzaileak eta beste batzuk.

.Burutzapen prozesuak aztertzea, lanen faseen elkarlotura eta sekuentziatze logikoak ulertuz eta horietariko bakoitzean eskuhartzen duten fase, material, ekipo, giza baliabide, bitarteko osagarri eta segurtasuneko bitartekoen arteko korrespondentzia ikusiz, zertarako-eta, gero, ekoizpenari ekiten zaionean egiteko modukoa izan dadin eta proiektuaren zehaztapenak bete ditzan.

.Teknika eta lan-antolakuntza aldaketen ondorio diren laneko egoera berriei egokitzen jakitea eta baita beren lanbide jarduerarekin lotuta dauden alderdi ekonomikoei ere, informazioa eta prestakuntza jasotzeko bideak bilatuz.

.Proiektuaren burutzapenari eta ezarri diren epeei doitzeko disziplina gradu nahikoa eskuratzea.

.Bitarteko informatikoa eta proiektuaren arteko elkarloturan sakontzea, sorkuntza, ekoizpen, komunikazio eta kudeaketaren prozesuaren barruan tresna bakoitzari dagokion eskuztaketa eta erabilera egokia emanez.

.Abiaburutzat altzarien arloko proiektuari era eguneratuan ekiteko baldintzak betez, beharrezko softwarea eta hardwarea sakon ezagutzea,

b) Ebaluazio-irizpideak.

.Lanean sortzeko, ikertzeko eta sentsibilitate artistikorako gaitasunaren garapen egokia frogatzea.

.Diseinuaren arloko funtsezko kontzeptuak eta metodologiak zuzen aplikatzea.

.Proiektuaren atal artistikoak eta sormenezkoak garatzea.

.Proiektatu diren pieza edo elementuak benetan fabrikatzeko aukerak dituzten proiektuak egitea.

.Proiektuak kalitatezko lanak izan daitezela.

.Modulu honetan eta beste batzuetan eskuratu diren ezagutzen aplikazio zuzena planteatu diren arazoak konpontzeko.

.Laneko metodologia, aurkezteko arauak eta ezarri diren emateko epeak betetzearen gradua.

.Irizpide kritikoak gertutzeko gauza izatea, era egokian argudiatuko direnak hala norberaren lanari dagokionean nola inoren lanari.

.Egungo altzarien ekoizpena aztertzea ikuspegi ezberdinetatik, arlo guztiak landuz, eta informazio hori (etenik gabekoa eta eguneratua izanen dena) diseinatu den produktuaren hobekuntza eta egokitzapenean erabiltzeko gauza izatea.

.Etenik gabe dokumentatzea, nola altzariaren historian hala, batez ere, egungo altzarietan.

.Beste modulu batzuetan eskuordetzaren arloan eskuratu diren tresnak eta ezagutzak gaitasunez eta zuzen aplikatzea eta zirriborroak eta planoak egitea, proiektuaren fase bakoitzaren beharkizunei egokituz.

.Prototipoa egiteko prozesua zuzentzea, horretarako beharrezkoa den dokumentazioa ekarriz eta, enpresako arduradunekin batera, erloan ekoizteko prozesuaren emaitzako beharrezko egokitzapenak erabakitzea.

.Beharrezko bitartekoak erabiliz materialen prezioak, burutzapen kostuak eta gainerako datuei buruzko kontsultak egitea, horiek abiaburutzat hartuta altzari bat ekoizteko kostuei buruzko bidezko azterlanak egitea.

.Produktua merkaturatzeko eta sustatzeko ideiak ematea, marketing eta diseinatzaile grafikoen taldeekin harreman sakonak ezarriz.

.Altzariaren helburu diren erabiltzaileen esparru guztiek aurkeztu dituzten irtenbideen egokitzapen gradua.

c) Edukiak.

.Proiektuaren arautegia eta sorkuntza.

.Diseinua produktuaren garapen prozesuan koordinaziorako faktore moduan.

.Optimizazioa. Forma, funtzioa.

.Asmakuntza eta kontsumismoa.

.Elementu erabilgarriak eta azalekoak.

.Ingurua. Altzariarekin duen erlazioa.

.Taxuketa praktiko-funtzionala. Kasuen azterlanak: Shaker erkidegoak, Bauhaus.

.Beharrizan berriak, erabilera berriak. Gizarteak dituen eten gabeko aldakuntzei egokitzea.

.Materialak hautatzea. Funtsezko faktoreak.

.Prototipoa. Horren eraikintza eta egiaztapena.

.Aurreerloak eta erloan egiten den fabrikazioa.

.Altzarien diseinua enpresa txiki, ertain eta handietan.

.Produktua eta horren merkaturatzea. Eskuhartzen duten beste profesional batzuekiko harremana: maketaegileak, diseinatzaile grafikoak.

.Bideo sarrera eta irteera eragingailuak.

.Lana CAD/CAM sistemak erabiliz garatzea.

.Ilustrazio softwarearen garapena.

.Modelatu eta errenderizatu teknikak.

.Animazio plangintza.

.Aurkezpenerako plangintza.

.Ofimatika.

2.3. Prestakuntza praktikoa enpresa, estudio edo tailerretan.

Iraupena: 50 ordu.

a) Helburuak:

.Lanbidearen errealitatea aintzat hartzea prestakuntza akademikoa osotzeko, nork bere mailari dagokion lan-eginkizuna betez.

.Lan-mundua eta bertako gizarte-harremanak, lan-harremanak eta harreman teknikoak bertatik bertara ezagutzea.

.Ikastetxean ikasitakoa enpresa eta lanaren errealitatearekin erkatzea.

.Lanbidean aritzeko jakingarriak diren gauzak ezagutzea enpresarekiko harremanen bidez, bai norberaren espezialitateari dagozkionak eta bai merkatuko egoera eta harremanak, arte eta kulturako joerak, lanaren antolaketa eta koordinazioa, enpresaren kudeaketa, enpresaren harremanak eta abar.

.Bereziak, garestiak edo berriak direlako Ikastetxean eskura ez dauden tresna, erreminta, aparatu eta makinen teknikak ikastea.

.Produkzioaren faseetan eraginkor parte hartzea tutore edo zuzendariak gidatuta.

.Ikastetxeetako prestakuntza teoriko eta praktikoan eskuratutako ezagupen eta trebetasunak aplikatzea.

.Lan-munduan eta enpresako sistema teknikoan eta gizartean sartzea.

b) Ebaluazio-irizpideak:

.Norberaren jarduerak lantokiko produkzio sisteman duen eragina aztertzea.

.Lana antolatzea, aurretik hartutako jarraibideei lotuz, lehentasunaren araberako hurrenkeran eta kalitate eta segurtasun irizpideei jarraikiz.

.Agindutako lana kalitate eta segurtasunarekin eta ezarritako epean egitea.

.Lankideekin koordinaturik aritzea eta aurreikusi gabeko aldaketa, beharrizan edo arazoak beraiei jakinaraztea.

.Lanlekua garbi eta txukun edukitzea arriskuak baztertzeko.

.Enpresak ezarriak dituen kalitaterako sistema eta arauak aplikatzea.

.Prozesuetatik sortzen diren kalitate-akatsak eta hauen eragileak identifikatzea.

.Lantokian arduraz jokatzea eta enpresako ingurune teknikora eta gizartera biltzea.

.Norberaren babeserako eskura dauden tresnak erabiltzea.

.Makina, instalazio eta ekipoak babesteko gailuak erabiltzea.

.Proposaturiko lanari ekimenez heltzea eta plastika eta estetikarako senaz egitea.

c) Edukiak.

.Egin beharreko prozesuen zehaztasun teknikoak eta ezaugarriak.

.Prozesuaren informazio teknikoa: fabrikazio sistema, bitartekoak, lan-orria.

.Makina, erreminta eta tresnak prestatu eta prest jartzea.

.Lanaren fase bakoitzean erabiliko diren prozedurak hautatzea.

.Bereziak, garestiak edo berriak direlako ikastetxean eskura ez dauden ekipo eta makinak erabili eta mantentzea.

.Produkzio prozesuetan segurtasun eta higieneari buruzko arauak aplikatzea: norberarenak, instalazio, makina eta tresnenak.

.Prozesu osoan eta haren fase bakoitzean egiten diren produktuen kalitatea kontrolatzea.

.Material, makina eta ekipoen anomalia eta matxurak eta hauen eragileak antzematea.

.Harremanak enpresako ingurune teknikoan eta gizarte-ingurunean.

2.4. Amaierako proiektua.

Iraupena: 140 ordu.

a) Helburuak.

.Egiaztatzea ikasleak jabetu direla ikastetxean burututako ikasketen bidez eskuraturiko ezagupen teoriko-praktiko eta artistikoez eta horiek integratu, sinkretizatu eta erabiltzeko gauza direla.

.Egiaztatzea gauza direla lanbide jarduera garatzeko Altzarigintzako goi mailako espezialitateari dagokion alorrean.

b) Ebaluazio-irizpideak.

Ondokoak ebaluatuko dira:

1. Informazioa eta komunikazioa:

.Azterketa Historiko-Artistikoa.

.Memoria.

.Lekukotasun grafikoa.

.Proiektua ahoz defendatzea eta Epaimahaiari aurkeztea (eta bai, egoki denean, epaimahaiak deitutako profesional edo adituei ere).

2. Errealizazioa.

Epaimahaiak zehaztuko ditu amaierako proiektu bakoitza ebaluatzeko berariazko irizpideak; horiez gain, orokorrean hurrengoak ezarri dira:

.Kalitatea errealizazioan eta publizitate grafikorako tekniken aplikazioan.

.Sentikortasun artistiko-plastikoa, espezialitatean erakutsi beharrekoa.

.Ezagupen teoriko-praktiko eta artistikoez jabetzea eta horiek erabiltzea.

.Lanbide jarduerarako gaikuntza altzarigintzaren alorrean.

c) Edukiak.

Lanbide-sail honetan, amaierako proiektua egitea Altzarien Industri Diseinuaren alorreko produktu bat edo gehiago asmatu eta sortzea da. Produktu hori pieza bakarra edo pieza-multzoa izan daiteke.

Amaierako proiektuak hurrengo edukia izanen du:

1. Informazioa eta komunikazioa:

.Azterketa historiko-artistikoa, proiektuaren xede den obraren nondik-norakoak azaldu eta Arte Plastikoen testuinguruan kokatuko duena, produkzio artistiko eta garaikideekin eta aurrekari estetikoekin erlazionatuz, argi eta zehatz azalduz lana egiteko erabilitako teknikak, eta lanak eskaintzen dituen ekarpenak edo berezitasunak azpimarratuz.

.Memoria, zeinetan produktua burutzeko prozesu eta faseen azterketa eginen den. Gutxienez hurrengo alderdiak bilduko ditu:

-Komunikaziozkoak: bete behar diren gizarte- eta funtzio-beharrak.

-Estetikoak: harmonia, oreka, sentikortasuna eta sormena.

-Teknikoak: materialak, prozesuak, zereginak eta epeak, amaierako produktua egiteko behar direnak, eta kalitatearen kontrolerako zehaztapenak.

-Ekonomikoak: amaierako produktua burutzeko behar diren kostuen kalkulua, bitartekoak optimizatzea eta errentagarri bihurtzea.

.Amaierako lana burutu arteko lan-etapa guztien lekukotasun grafikoa eskaintzea: bozeto eta maketak aukeratu eta katalogatzea, informazio teknikoaren eta zehaztapenen taulekin batera; baitaere, beharrezkoa izatera, proiektuen erakusketaren katalogoak, muntaketa eta antolaketa proposatzea.

2. Errealizazioa:

.Obra burutzea eta haren ale-sorta mugatua produzitzea, proiektuaren garrantziaren eta Epaimahaiaren zehaztapenen arabera.

2.5. Iraupena, sekuentzia eta ordu banaketa.

1. Marrazketa artistikoa eta komunikazio grafikoa 64 2 1.a

2. Altzariaren historia 64 2 1.a

3. Geometria deskriptiboa 64 2 1.a

4. Ergonomia eta antropometria 96 3 1.a

5. Proiektuak eta metodologia: altzariak 320 10 1.a

6. Altzariak egiteko tailerra 506 8 1.a

10 2.a

7. Ikastetxeak diseinaturiko modulua 150 6 2.a

8. Lan prestakuntza eta orientazioa 75 11 2.a

9. Proiektu integratua 275 11 2.a

10. Enpresa, estudio eta tailerretako 50 Lanaldian. 2.a

prestakuntza praktikoaren fasea.

11. Amaierako proiektua 140 - 2.a

II. ERANSKINA. ALTZARIGINTZAKO MODULUETAN IRAKASLANEAN ARITUKO DIREN IRAKASLEAK

II. ERANSKINA

Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakasleen kidegoko eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Tailerreko Maisuen kidegoko funtzionarioek irakatsiko dituzte ziklo hauetako moduluak, Eraskin honetako (A) zutabean agertzen den moduluak espezialitateei esleitzeko moduaren arabera.

Hala eta guztiz ere, ikastetxean eskura dauden baliabideen aprobetxamendua optimizatzeko eta ikastetxea bera behar bezala antolatzeko, modulu horietako eskolak beste espezialitate batzuetako funtzionarioek ere eman ahal izanen dituzte, (B) zutabean azaltzen denaren arabera, baina horrek ez du inongo eraginik izanen irakasleak espezialitate horiei atxikitzeko.

1. Marrazketa artistikoa eta komunikazio grafikoa

A.P.D.-ko irakaslea, espezialitate honetakoa:

-Marrazketa Artistikoa

-Koloreak eta Pintura Prozedurak

-Dekorazioko Konposaketa, Erlijioari loturiko Pintura eta Eskultura

-Ore Zeramikoekin egindako Dekorazioa

-Formaren eta Kolorearen Analisia

-Pintura Prozedurak

-Zeramikari Aplikaturiko Kolore Teknikak

-Marrazketa Publizitarioa

-Apainketako Konposaketa eta Proiektuak

-Apainketako Konposaketa

-Estilizazio Artistikoa eta Kolorea

-Zeramikako Oinarrizko Dekorazioa

2. Altzariaren historia

A.P.D.-ko irakaslea, espezialitate honetakoa:

-Zeramikaren Oinarrizko Kultura

-Artearen Historia

-Artearen eta Zeramikaren Historia

3. Geometria Deskriptiboa

A.P.D.-ko irakaslea, espezialitate honetakoa:

-Marrazketa Lineala

4. Ergonomia eta Antropometria

A.P.D.-ko irakaslea, espezialitate honetakoa:

-Diseinuaren Teoria eta Praktika

-Dekorazio-Arteko Proiektuak

A.P.D.-ko irakaslea, espezialitate honetakoa:

-Marrazketa Artistikoa

-Koloreak eta Pintura Prozedurak

-Dekorazioko Konposaketa, Erlijioari loturiko Pintura eta Eskultura

-Ore Zeramikoekin egindako Dekorazioa

-Formaren eta Kolorearen Analisia

-Pintura Prozedurak

-Zeramikari Aplikaturiko Kolore Teknikak

-Marrazketa Publizitarioa

-Apainketako Konposaketa eta Proiektuak

-Apainketako Konposaketa

-Estilizazio Artistikoa eta Kolorea

-Zeramikako Oinarrizko Dekorazioa

-Modelaketa eta Hustuketa

-Gaztelako Irudigintza

-Irudien Modelaketa

-Moldeak

-Apaindura eta Irudia

5. Proiektuak eta metodologia: altzariak

A.P.D.-ko irakaslea, espezialitate honetakoa:

-Diseinuaren Teoria eta Praktika

-Dekorazio-Arteko Proiektuak

A.P.D.-ko irakaslea, espezialitate honetakoa:

-Marrazketa Artistikoa

-Koloreak eta Pintura Prozedurak

-Dekorazioko Konposaketa, Erlijioari loturiko Pintura eta Eskultura

-Ore Zeramikoekin egindako Dekorazioa

-Formaren eta Kolorearen Analisia

-Pintura Prozedurak

-Zeramikari Aplikaturiko Kolore Teknikak

-Marrazketa Publizitarioa

-Apainketako Konposaketa eta Proiektuak

-Apainketako Konposaketa

-Estilizazio Artistikoa eta Kolorea

-Zeramikako Oinarrizko Dekorazioa

6. Altzariak egiteko tailerra

A.P.D.-ko tailerreko maisua, espezialitate honetakoa:

-Ebanisteria eta Maketagintza

-Ebanisteria Artistikoa

-Ebanisteria

7. Ikastetxeak diseinaturiko modulua.

(1)

8. Lan Prestakuntza eta orientazioa.

A.P.D.-ko irakaslea, espezialitate honetakoa:

-Ohiko Zuzenbidea.

-Industri Antolamendua.

9. Proiektu integratua.

(1)

(1) Altzarigintzako goi mailako heziketa zikloko lanbide moduluetan irakaslanean aritzen diren irakasleen espezialitateak.

Iragarkiaren kodea: A9806350

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web