(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

198/1997 FORU DEKRETUA, UZTAILAREN 21EKOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAREN ESPARRUAN ANALISI ETA KONTROLEKO GOI MAILAKO TEKNIKARIAREN TITULUARI DAGOKION GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAREN CURRICULUMA EZARTZEN DUENA

BON N.º 154 - 24/12/1997



  XEDAPEN GEHIGARRIAK


  AZKEN XEDAPENAK

  I. ERASKINA

  II. ERASKINA. "Analisi eta kontrola" heziketa zikloko lanbide moduluetan irakaslanean arituko diren irakasleen espezialitateak

  III. ERASKINA.. Ikasketa hauetarako gutxienez behar diren leku eta instalazioak


Atariko

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak 4. artikuluan ezarri zuen Gobernuari dagokiola Estatu osoko gutxieneko ikasketak zehaztea, eta hezkuntza administrazioen eskumena dela beren menpeko lurraldeko curriculuma ezartzea. Halaber, 35. artikuluak zehaztu zuen Gobernuak ezarriko zituela lanbide heziketako ikasketetako tituluak, komunitate autonomoekin hitz egin ondoren.

Maiatzaren 7ko 676/1993 Errege Dekretuaren bitartez (1993-5-22ko "E.A.O."), Nafarroako Gobernuari dagokio eskudun den lurraldean curriculuma ezartzea, lanbide heziketako tituluei eta haiei dagozkien gutxieneko ikasketei buruzko jarraibide orokorrak ezarri ondoren, eta Analisi eta Kontroleko goi mailako teknikariaren titulua eta hari dagozkion gutxieneko ikasketak ezarri zituen maiatzaren 7ko 676/1993 Errege Dekretua argitaratu ondoren (93-8-12ko "E.A.O."), eta kontuan hartuta bai Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoak 47. artikuluan bai eta irakaskuntza ez-unibertsitarioen gaietan Estatuko Administrazioaren eginkizun eta zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzea onesten duen abuztuaren 31ko 1070/1990 Errege Dekretuak xedatu dutena.

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak lanbide heziketaren alorrean berrikuntza sakona egiteari ekin zion, hezkuntza sistemaren eta produkzio-sistemaren arteko erlazioak hobetuz eta ikasleek lantokietan presta daitezen bide emanez.

Lanbide heziketaren xedea da ikasleak prestatzea lanbide eremuetan jarduteko, bizitzan zehar gerta dakizkiekeen lan aldaketei egokitzeko behar duten prestakuntza balioanitza emanez. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasle guztiek jasotzen duten lanbide heziketa ere hartzen du barne, baita erdi eta goi mailako berariazko lanbide heziketa ere.

Berariazko lanbide heziketak antolamendu modularreko heziketa ziklo sail bat biltzen du. Ziklook iraupen desberdinetakoak dira, lanbide heziketaren arlo desberdinetako ezaguera-eremu teoriko-praktikoek osatuak. Berariazko lanbide heziketak gazteak lan munduan sartzea errazten du, lagungarria da hiritarren etengabeko prestakuntzarako eta produkzio-sistemaren kualifikazio eskakizunari erantzuten dio.

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko Lege Organikoaren 4. artikuluari jarraikiz, curriculuma esaten zaio irakaskuntza arautzen duten hezkuntza sistemaren maila, etapa, ziklo, gradu eta mota bakoitzeko xede, eduki, baliabide pedagogiko eta ebaluazio irizpideen multzoari. Horrexegatik eta kontuan hartuta Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Heziketaren eta Arte Plastikoen eta Diseinuaren ikasketen egitura eta antolamenduari buruzko jarraibideak ezartzen dituen otsailaren 13ko 35/1995 Foru Dekretuak (1995-3-10eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) horri dagokionez ezarri zituenak, Foru Dekretu honetan zehaztu dira gaitasun gisa adierazitako xedeak, modulu bakoitzari dagozkion edukiak eta ebaluazio irizpideak.

Lanbide modulu guztien xedeak, alegia, amaierako gaitasun gisa adierazitakoak eta Foru Dekretu honetan zehaztutakoak, curriculumaren gakoa dira. Ikasleen portaera definitzen dute lanbide gaitasunaren oinarrizko aspektuak lortzeko ezinbestekoak diren emaitza ebaluagarri gisa. Oinarrizko aspektu horiek tituludunen amankomuneko kualifikazioa segurtatzen dute, horixe baita titulua Estatu osoko lurraldeetan baliagarria izanen delako eta kualifikazioak Europakoen parekoak direlako bermea.

Curriculumaren edukiak amaierako gaitasunak erdiesteko ezinbestekoak dira eta, jeneralean, disziplinarteko izaera dute, tituluekin lotutako lanbide gaitasunaren jatorritik eratorritakoa. Lan munduan gaitasun unitate bakoitzak dituen balioak eta esanahiak eta lan teknikoaren balioaniztasun funtzional eta teknologikoaren premia gero eta biziagoak ekarri dute curriculumean jakintza teknologikoaren eremu desberdinei loturiko edukiak sartzea, lanbidearen profil bakoitzaren azpian diren produkzio-prozedurek bilduak.

Amaierako gaitasun bakoitzari dagozkion ebaluazio irizpideek bidea ematen dute amaierako gaitasun hori noraino lortu den egiaztatzeko, eta ebaluazio prozesuaren berariazko jarduerak zehazteko gida eta euskarria dira.

Aipatu heziketa zikloa irakasteko baimena duten ikastetxeek curriculuma garatuko dute, otsailaren 13ko 35/1995 Foru Dekretuaren V. Kapituluak ezarri bezala, heziketa zikloa osatzen duten lanbide moduluetako bakoitzaren curriculum proiektuak eta programazio didaktikoak eginez, eta, ebaluazioari doakionez, kontuan hartuz Nafarroako Foru Komunitatean Berariazko Lanbide Heziketa egiten ari den ikaslearen ebaluazio prozesua eta kreditazio akademikoa arautzen duen Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren uztailaren 11ko 426/1995 Foru Aginduak (1995-9-4ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) xedatu zuena.

Analisi eta Kontroleko goi mailako teknikariaren lanbide gaitasunak, gaitasun unitatetan antolatuak, honakoak dira: laborategiko jarduera antolatzea eta kudeatzea; identifikazio eta neurketako entsegu fisikoak eta fisikokimikoak antolatzea/egitea; metodo kimikoen edo tresnen bidezko analisiak antolatzea/egitea; entsegu eta zehaztapen-lan mikrobiologikoak antolatzea/egitea; laborategian ongi jarduteko arauak, segurtasun-arauak eta ingurugiro-arauak betetzea eta betearaztea; kalitatea kontrolatzeko analisi eta entseguak zehaztea eta egitea.

Analisi eta Kontroleko goi mailako teknikariaren lanbide tituluak prestakuntza beharrei erantzun nahi die entsegu eta analisiak egin behar dituzten hainbat sektoretako enpresa edo/eta laborategietan aritzeko, ondokoak barne direla: kalitatea kontrolatzeko laborategiak, ereduzko plantak, uren tratamendurako plantetako laborategiak, ikerkuntza eta garapeneko laborategiak, laborategiak orokorrean.

Teknikari honek nagusiki ondoko sektoreetan lan egin dezake:

-Industria kimikoan, kalitate-kontroleko laborategian bereziki; baliteke ikerkuntza, garapen eta ingurugiro eremuetan ere aritzea.

-Beste industria batzuetan, hala nola, nekazaritzan, nekazaritza eta elikaduraren arloko industrietan, eraikintzan, metalurgian eta industria mekanikoan, elektronikan, ehungintzan, plastiko eta kautxuaren eraldakuntzaren industrian, hauek guztiek beren prozesuetan erabili behar dituzten gaien kalitatea osaketa fisikokimiko edo mikrobiologikoari lotuta baitago.

-Industri prozesuetan, baldin eta prozesuok, kimikoak ez izan arren, kontrolatu beharreko tratamendu kimikorik badute etaparen batean.

-Prozesatzeko uren edo hondakin-uren analisiak egin behar izaten diren prozesuetan.

-Laborategietan, oro har, herri erakundeenak zein enpresa pribatuenak izan.

Tituluaren profilean identifikatu eta adierazi den lanbide gaitasunak kualifikazio beharrei erantzun nahi die lan teknikoaren eremuan, eginkizun/azpieginkizun hauek betetzeko: kimikaren edo elikaduraren arloko laborategian aritzea; analisiak egitea; teknikak eta produktuak prestatzea; ekipoak erabilgarri mantentzea, antolaketa, komunikazioa eta ikuskapena.

Horrenbestez, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak proposatuta eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko uztailaren hogeita bateko bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz, ondokoa

DEKRETATU DUT:

1. artikulua

Foru Dekretu hau, Analisi eta Kontroleko goi mailako teknikariaren tituluari lotutako lanbide heziketako ikasketen curriculuma ezartzen duena, Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean aplikatuko da.

2. artikulua

Analisi eta Kontroleko heziketa zikloa goi mailako berariazko lanbide heziketan sartu behar da eta 2.000 orduko iraupena du.

3. artikulua

Produkzio-sistemaren erreferentzia, zikloaren xede orokorrak eta lanbide moduluak, haien iraupena, amaierako gaitasunak, ebaluazio irizpideak eta edukiak barne, Foru Dekretu honetako I. Eraskinean ezarri dira.

4. artikulua

Analisi eta Kontroleko goi mailako teknikariaren tituluari dagozkion ikasketak ondoko lanbide moduluetan antolatuko dira:

1. Ikastetxeko prestakuntza:

- Laborategiaren antolamendua eta kudeaketa.

- Entsegu fisikoak.

- Analisi kimikoa eta tresna bidezkoa.

- Analisi mikrobiologikoak.

- Segurtasuna eta ingurune kimikoa laborategian.

- Analisi-teknika integratuak.

- Lan inguruko harremanak.

- Ikastetxeak diseinaturiko modulua.

- Lan prestakuntza eta orientazioa.

2. Lantokietako prestakuntza:

- Lantokiko prestakuntza.

5. artikulua

Urriaren 6ko 1635/1995 Errege Dekretuak eta berau garatzen dituzten xedapen guztiek ezarritakoari jarraikiz, Foru Dekretu honetako II. Eraskinean jarri dira Analisi eta Kontroleko goi mailako teknikariaren lanbide heziketako tituluaren ikasketek osatzen duten curriculumaren lanbide modulu bakoitza irakasteko irakasleek behar dituzten espezialitateak, izan ere, errege dekretu harexetan Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoak atxiki baitzitzaizkien lanbide heziketako berariazko espezialitateei.

6. artikulua

Ikastetxeek beharrezkoa den autonomia pedagogikoa izanen dute ikasketak garatzeko eta haiek ingurune sozioekonomiko, kultural eta profesionalaren ezaugarriei egokitzeko, Foru Dekretu honetan ezarritakoaren esparruan.

Ikastetxeek Analisi eta Kontroleko goi mailako teknikariaren lanbide heziketako tituluari dagozkion ikasketak zehaztu eta garatuko dituzte, nola eta Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuaren esparru orokorrean ikasleen beharrak beteko dituen heziketa zikloaren Curriculum Proiektua eginez.

Aurreko lerroaldean aipatu den Curriculum Proiektua garatzeko, kontuan hartu beharko da Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean Bigarren Hezkuntzako Institutuen Erregelamendu Organikoak horri buruz dioena.

7. artikulua

Analisi eta Kontroleko goi mailako heziketa zikloa irakasten duten ikastetxeetako Departamentuek lanbide moduluetako programazioak eginen dituzte. Programazio horiek ondokoak bildu beharko dituzte, gutxienez: ikastetxearen inguru sozioekonomiko eta kulturalari eta ikasleen ezaugarriei egokitutako lanbide moduluen amaierako gaitasunak, edukien banaketa eta garapenak, izaera orokorreko oinarri metodologikoak, ebaluazio prozesuari buruzko irizpideak eta ikasleek erabiliko dituzten material didaktikoak.

8. artikulua

Analisi eta Kontroleko goi mailako heziketa zikloaren ikasketak ebaluatzeko, kontuan hartuko dira lanbide moduluetan ezarritako amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak, eta heziketa zikloaren helburu orokorrak, Nafarroako Foru Komunitatean Berariazko Lanbide Heziketako ikasleen ebaluazio prozesua eta kreditazio akademikoa arautzen dituen Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren uztailaren 11ko 426/1995 Foru Aginduak ezarri zuenari jarraikiz.

9. artikulua

Analisi eta Kontroleko goi mailako heziketa zikloaren ikasketak egin ahal izanen dituzte Batxiler tituluaren jabe izan eta Batxilergoko ondoko irakasgai hauek ikasiak dituzten ikasleek:

- Kimika.

- Biologia.

- Fisika.

10. artikulua

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Legearen 32. artikuluak ezarritakoari jarraikiz, modua izanen da Analisi eta Kontroleko goi mailako heziketa zikloan sartu ahal izateko, nahiz eta ezarritako baldintza akademikoak ez bete. Horretarako, ikaslegaiak hogei urte eduki beharko ditu edo bestela zikloa hasten duen urte naturalean betetzeko izan beharko ditu, eta gainera sartzeko proba bat gainditu beharko du erakusteko Analisi eta Kontroleko goi mailako teknikariaren tituluari dagozkion ikasketak aprobetxamendu onez ikasteko ezagupen eta gaitasun nahikoak dituela.

Ikastetxeek Analisi eta Kontroleko goi mailako heziketa zikloan sartzeko proba antolatu eta ebaluatuko dute, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak ezarriko dituen arauei jarraikiz.

11. artikulua

1/1990 Legearen 35. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Analisi eta Kontroleko goi mailako heziketa zikloari dagozkien ikasketak gainditzen dituzten ikasleek Analisi eta Kontroleko goi mailako teknikariaren titulua jasoko dute.

Aurreko atalean aipatutako titulua erdiesteko beharrezkoa izanen da Analisi eta Kontroleko goi mailako heziketa zikloaren lanbide modulu guztiak gainditzea.

12. artikulua

Honako hauek dira zereginetako lanbide heziketarekin baliokidetu daitezkeen lanbide moduluak:

- Entsegu fisikoak.

- Analisi kimikoa eta tresna bidezkoa.

13. artikulua

Ondokoak dira laneko praktikarekin korrespondentzia izan dezaketen lanbide moduluak:

- Entsegu fisikoak.

- Analisi kimikoa eta tresna bidezkoa.

- Lantokiko prestakuntza.

- Lan prestakuntza eta orientazioa.

14. artikulua

Analisi eta Kontroleko goi mailako teknikariaren tituluaren jabe diren ikasleek bidea izanen dute Unibertsitateko ondoko ikasketetara pasatzeko:

- Erizaintzako Diplomatua.

- Mineralurgia eta Metalurgiako Ingeniari Teknikoa.

- Energi Baliabide, Erregai eta Lehergaien arloko Ingeniari Teknikoa.

- Ehungintzako Ingeniari Teknikoa.

- Kimika Industrialeko Ingeniari Teknikoa.

15. artikulua

Ikastetxeei Analisi eta Kontroleko teknikariaren lanbide heziketako tituluari dagozkion ikasketak irakasteko baimena emanen zaie, bai ikastetxe pribatuei ikasketak irakasteko baimena emateko prozedura ezarri zuen uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuan, bai araubide orokorreko ikasketa ez-unibertsitarioak irakasten dituzten ikastetxeetako gutxieneko baldintzak ezarri zituen ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretuan bai eta hura garatzen duten xedapen guztietan ezarritakoari jarraikiz, aipatu Errege Dekretuaren 39. artikuluaren arabera. Gutxienez behar diren leku eta instalazioak foru dekretu honetako III. Eraskinean ageri dira.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehena

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak Foru Dekretu honek aipatzen duen curriculuma egokitu ahal izanen du, helduen hezkuntzarako antolamenduaren eta metodologiaren betebeharrei jarraikiz, bai irakastokiko hezkuntzaren modalitatean bai urrutiko hezkuntzarenean. Halaber, curriculuma hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen berezitasunetara moldatu ahal izanen da.

Bigarrena

Foru Dekretu honetako 9. eta 10. artikuluek aipatzen dituzten ikasleez gain, ondotik adieraziko diren egoeretan dauden ikasleek egin ahal izanen dituzte Analisi eta Kontroleko goi mailako heziketa zikloaren ikasketak:

a) Irakaskuntza Ertainen Erreforma Esperimentaleko Batxilergo Esperimentaleko bi ikasmailak gaindituak izatea.

b) Bigarren Mailako Lanbide Heziketako teknikari espezialistaren tituluaren jabe izatea.

c) Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea gainditua izatea.

Hori guztia bat dator Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren uztailaren 20ko 444/1995 Foru Aginduak xedatutakoarekin. Agindu horrek jarraibideak eman zituen Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak ezarri zituen Berariazko Lanbide Heziketako heziketa zikloak aurretiaz ezar zitezen.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena

Baimena ematen zaio Hezkuntza eta Kultura kontseilariari Foru Dekretu hau burutu eta garatzeko behar diren xedapen guztiak eman ditzan.

Bigarrena

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean osorik argitara eman eta biharamunetik hasita izanen du indarra.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko uztailaren hogeita batean.-Nafarroako Gobernuko lehendakariordea, Rafael Gurrea Induráin.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

I. ERASKINA

I. ERASKINA

1. Produkzio-sistemaren erreferentzia.

1.1. Lanbide profila.

1.1.1. Gaitasun orokorra.

Laborategiko jarduera antolatu eta gainbegiratzea; lehengai, produktu kimiko edo elikagaiekin entsegu eta analisi fisiko, kimiko edo mikrobiologikoak egiteko teknikak garatu eta aplikatzea, dela ikerkuntzarako, dela kalitatea aztertu eta kontrolatzeko; laborategian behar bezala aritzeko arauak, segurtasunekoak eta inguruneari buruzkoak betetzea lanean ari denean.

1.1.2. Lanbide gaitasunak.

-Beheragoko kualifikazio-mailako teknikarien lana antolatu eta zuzentzea.

-Kalitatea kontrolatzeko planak interpretatzea eta haien edukia zehatz jasotzea idatzizko jarraibideetan (analisi-metodoak, erabili beharreko teknikak, ekipoen erabilera edo kalitateari buruzko zehaztapenak), produktu kimikoak edo elikagaiak gertutzeko edo haiekin entsegu eta analisiak egiteko.

-Era guztietako entsegu eta analisi konplexuak egitea, teknika berriak abian jartzeko gai izatea, kalitate-kontrolean parte hartzea, bere lanbide-eremuko egintzen etapa guztietan zuzen jokatzen ari dela ziurtatzea, eta arriskuak aintzat harturik prebentziorako bitartekoak erabiltzea.

-Material eta tresnak lanerako gertu jartzea eta behar bezala erabiltzea, ongi dabiltzan begiratzea eta gerta litezkeen matxurak antzematea. Erabilgarri dirautela ziurtatzea eta konponketa errazak egitea.

-Analisi-metodoak orokorrean eta osotasunean ezagutzea, produkzio-prozesuaren aldi desberdinetan gaien kalitatea kontrolatzeari begira, eta ongi ulertzea bere ardurapeko bitartekoen funtzioa eta bere lanaren alderdi teknikoak, antolamenduzkoak, ekonomikoak eta giza alderdiak. :p-Teknika, lanaren antolamendua edota lanbidearen ingurune ekonomikoa aldatzen direnean sortzen diren lan-egoera berrietara moldatzeko gauza izatea. :p-Teknika berriak prest jartzen eta bere menpeko langileak ekipoetara moldatzen parte hartzea, eta eraginkortasuna eta segurtasuna hobetzeko proposamenak egitea. :p-Lantaldea antolatzeko eta haren jarraipena egiteko funtzioak betetzea, kontsumituko diren produktu eta materialen beharrak eta kostua neurtzea eta haien izakinak kudeatzea.

-Harreman onak izatea bere talde funtzionaleko kideekin, taldeari esleitzen zaizkion helburuak lortzen laguntzea, lankideen lana errespetatzea, talde-lanaren antolamendu eta garapenean parte hartzea eta lankidetzan aritzea gerta litezkeen zailtasunak gainditzeko, beti ere jarrera ulerkorra agertuz lankide eta menpekoen ideiekiko.

-Lan-aginduak eta egindako proba eta entseguen emaitzak egokiro eta zehaztasunez adieraztea; txostenak egitea eta bere espezialitateko informazio zientifiko edo teknikoak igorri edo trukatzea, ohiko bitartekoak nahiz bitarteko informatikoak erabiliz.

-Arazoak konpontzea eta bere eskumeneko esparruan bere edo besteren egintzei buruzko erabakiak bakarka hartzea, ezarritako arau egokiak identifikatuz eta beraiei jarraikiz, eta ekonomian edo segurtasunean eragin handia izanen duten erabakiak hartu behar dituenean besteren iritzia eskatuz.

-Kalitatea aztertu eta kontrolatzeko prozesuan aurreikusi gabeko egoerak azaltzen direnean, bereizten jakitea zein kasutan den beharrezkoa pertsona egokiarengana jotzea aholku eske.

Erantzukizuna eta autonomia.

-Profesional honek idatzizko eskariak jasoko ditu, lehengai eta produktuekin entsegu, proba eta analisiak egin ditzan, eta ezarritako arauak eta jarraibide zehatzak, hauek ere idatzizkoak, besterentzat aukeratu edo berak erabili beharko ditu.

Teknikari hau autonomiaz arituko da honako funtzio edo jarduerak egitean:

-Ardurapean dituen langileek egiten dituzten lanak antolatu eta zaintzea. Entsegu eta analisiak egiteko prozedurei buruzko idatzizko jarraibideak moldatzea. Ekipo eta instalazioei egiten zaien mantenimendu operatiboa eta prebentziozkoa kontrolatzea. Produktuen kalitatea neurtzeko entsegu eta analisiak egitea eta gainbegiratzea.

-Txostenak ematea eta informazioa tratatzea. Etengabeko hobekuntzarako proposamenak egitea erreaktiboen gastuak eta laginen tamaina txikitzeko, kontrol-denbora laburtzeko eta langileek batera erabiltzen duten lekua ongi aprobetxatzeko.

Laguntza izan dezake ondokoak egiteko:

-Teknikak prestatzea, lehendik daudenak berritu, moldatu edo hobetzeko helburuarekin. Prozesuan lehengaiak erabiltzeko baimena ematea, kalitate txarreko materialak atzera bota daitezela erabakitzea, eta hornitzailea homologatzea beste departamentu batzuekin batera ezarritako irizpideen arabera.

-Produkzio-sailarekin harremanak izatea lagin-bilketak eta berauen maiztasuna koordinatzeko eta emaitzak behar den epean elkarri jakinarazteko.

Laguntza behar du ondokoak egiteko:

-Bere ardurapeko tresna, ekipo eta instalazioetan akatsak ekiditeko eta zuzentzeko mantenimendua.

-Produkzio-prozesuan zerbait gaizki dagoela antzemanez gero prozesua eteteko esku hartzea, beharrezkoa denean.

-Kalitatearen auditoriak egitea beste departamentu batzuekin batera.

-Ekonomia eta produkzioari buruzko irizpideak prestatzea, laborategiaren antolamendu eta kudeaketan erabil daitezen.

1.1.3. Gaitasun unitateak.

1. Laborategiko jarduera antolatzea eta kudeatzea.

2. Identifikazio eta neurketako entsegu fisikoak eta fisikokimikoak antolatzea/egitea.

3. Metodo kimikoen eta tresnen bidezko analisi kimikoak antolatzea/egitea.

4. Entsegu eta zehaztapen-lan mikrobiologikoak antolatzea/egitea.

5. Laborategian ongi jarduteko arauak, segurtasun-arauak eta ingurugiro-arauak betetzea eta betearaztea.

6. Kalitatea kontrolatzeko analisi eta entseguak zehaztea eta egitea.

1.1.4. Lanbide eremuak eta errealizazioak.

1. gaitasun unitatea: laborategiko jarduera antolatzea eta kudeatzea.

a) Errealizazioak eta errealizazio irizpideak.

1.1. Kalitatea kontrolatzeko planak interpretatzea eta entsegu eta analisiak egiteko teknikak aplikatzeko prozedurak/jarraibideak definitzea, eskura dauden baliabideei ahalik probetxurik handiena ateraz.

-Kalitatea aztertu eta kontrolatzeko planak zuzen interpretatuko ditu.

-Eragiketa xehe asko sinkronizaturik burutzeko jarraibide orokorrak zuzen interpretatuko ditu.

-Jarraibide orokorrak banakatu eginen ditu, berak eta bere ardurapeko eremuan diharduten langileek egin behar dituzten eragiketen sekuentziak bereizteko.

-Metodoei, analisi-fitxei eta produktuen historialari buruzko idatzizko jarraibideak (prozedurak) prestatzen parte hartuko du eta ongi erabil daitezen arduratuko da.

-Jarraibideak beti eguneraturik eta langileen eskura egonen dira eta bat etorriko dira laborategian ongi aritzeko arauekin.

1.2. Laborategiko eguneroko lana ezartzea, produkzio-programaren edo analisi-zerbitzuaren beharrizanen arabera.

-Laborategiko eguneroko lana ezarriko du. Horretarako kontuan hartuko du produkzio-programa, eta bai jasotzekoak diren lehengaiak, ontziak eta produktuarekin zerikusia duten beste gaiak, fabrikara heldutakoan eta produkzio-prozesura bildu aurretik kontrolatu behar direnak, hain zuzen.

-Kontrol-lanak eta beste ohiko eginbehar batzuk sinkronizatu eginen ditu; hala nola, hornitzaileen homologazioa, ontziak, estatistikako azterlanak edo erreklamazioak. Horretarako, bere menpeko langileei lehentasun sistema definituko die eta errendimendua kontrolatuko die.

1.3. Bere ardurapeko langileen jarduera koordinatu eta antolatzea, eta bai bere ardurapeko eremuan haiek egiten dituzten lanak ere.

-Antolamenduaren bitartez laborategiaren ekoizkortasuna hobetuko du eta benetako lantaldea eratzea lortuko du, bera ere taldekide delarik.

-Nori bere ezagupen edo gaitasunen araberako zereginak eta ardurak ezarriko dizkio.

-Laborategiko buruarekin eta bere lantaldearekin lankidetzan arituko da bataren zein bestearen beharrizanak betetzeko, eta bien arteko komunikazioan bitarteko arituko da.

-Bere lantaldearen arazoak kontuan hartuko ditu eta konpontzen saiatuko da.

-Entsegu eta analisiak egiteko baldintzak hobetzen saiatuko da, seguruagoak eta sistematizatuagoak izan daitezen.

1.4. Bere ardurapeko langileei informazioa eta prestakuntza ematea entsegu eta analisiak egiteko metodo berriak eta laborategiko ekipo berriak erabil ditzaten.

-Lantaldeko kideen prestakuntza beharrak aurreikusiko ditu, kontuan izanik langile berrien sarrerak, lanpostu aldaketak, zeregin berriak, metodoetan egin beharreko hobekuntzak eta lantalde berrien sarrerak.

-Langileen prestakuntzaren bitartez, materialak aurreztu, kalitatea hobetu eta koordinazioa areagotzea lortuko du.

-Informazioa idatziko du, eguneraturik edukiko du eta langileek ongi ulertzen dutela egiaztatuko du.

1.5. Analisi eta kontroleko datuak biltzea, kalkukuak egitea eta txosten teknikoak idaztea.

-Txostenak helburua beteko du eta datuak, emaitzak, ondorioak, taulak eta txostenaren hartzaileen izenak bilduko ditu.

-Egiaztatu eginen du datu idatziak behar bezala gorderik daudela kasuan kasuko euskarrietan, irispide errazeko sistemen bitartez, eta erabiltzen diren dokumentuak eguneraturik daudela.

-Beharrezkoa denean datuetara joko du, aldian behin ohiko txostenak egiteko edo nagusiek eskatzen dizkioten txostenak egiteko.

-Datuak antolatu, zerrendatu edo/eta sailkatu eginen ditu, eskatzen zaion txostenak behar duen moduan.

-Terminologia egokia erabiliko du eta datuak nahikoa garbi eta zehatz azalduko ditu.

-Txosten zientifiko-teknikoak idatziko ditu, gehiegi luzatu gabe eta idazketaren ohiko arauak betez, entsegu eta analisien nondik-norakoa eta lortutako emaitzak bere nagusiei jakinarazteko.

-Datuak multzokatu eginen ditu parametroak argi eta garbi ager daitezen, eta emaitzak ateratzeko kalkuluak eginen ditu.

-Txostenetan behar adina grafiko, diagrama, histograma eta taula jarriko du.

-Berak biltzen dituen datu eta emaitzak erreferentziazko liburuetakoekin erkatuko ditu, eta bai neurketa-analisiei edo entseguei buruzko informazio teknikoekin ere.

-Emaitzak bitarteko informatikoez tratatuak izateko gertutuko ditu.

-Txosten teknikoa epe egokiaren buruan aurkeztuko du eta hark nagusiaren edo eskatzailearen beharrak aseko ditu.

1.6. Agiri teknikoak sailkatu, eguneratu eta banatzea, laborategian bertan edo salmenten euskarri tekniko gisa erabil ditzaten.

-Erregistroetako dokumentuak artxibatu eginen ditu eta ezarritako epea iragan arte osorik gordeko ditu, beharrezkoa denean, gora-beheraren bat dela eta, trazagarriak izan daitezen baimenduko duelarik.

-Erabili beharreko agiri guztiak eguneraturik edukiko ditu eta jadanik erabiltzen ez direnak baztertu eginen ditu.

-Salmentarako erabilgarriak diren agiri teknikoak aukeratuko ditu eta behar denean bezeroei igorriko dizkie.

-Agiri zientifiko-teknikoak sailkatu eta kodetu eginen ditu, ezarritako sistemari jarraikiz.

1.7. Laborategiko baliabideak kudeatzea eta izakinak kontrolatzea. Produktu eta materialak ordenaturik edukiko ditu honda ez daitezen, eta izakinak behar bezala berritzen direla egiaztatuko du.

-Produktu eta materialak ordenaturik edukiko ditu honda ez daitezen, eta izakinak behar bezala berritzen direla egiaztatuko du.

-Produktu eta materialak kontrolatuko ditu eta beharrezkoa denean haiek berritzeko eskatuko du.

-Eginbeharrak behar diren garaian eta eran banatu eta kontrolatuko ditu.

-Laborategiaren kudeaketan irizpide ekonomikoak erabiliko ditu.

-Laborategian ongi aritzeko arauak beteko ditu bere jarduketetan.

-Laborategiko materialaren inbentarioa eginen du, aurretik ezarritako gutxieneko izakinak kontrolatuz.

1.8. Enpresako gainerako departamentuekin harremanak izatea, beharrizanen arabera, eta salmentetarako euskarri teknikoa ematea beste departamenturen batek eskatuz gero.

-Lanean ari dela etengabeko eta ohiko harremanak izanen ditu enpresako ia beste departamentu guztiekin, erantzukizun-mailaz parekideak dituen langileekin, batez ere produkzio, segurtasun eta mantenimendu arloetakoekin.

-Departamentuarteko bileretan eta koordinazio- prozesuetan parte hartuko du, istripuak eta gora-beherak ikertzen, batik bat.

-Departamentuarteko lantaldeetan parte hartuko du, hala eskatuz gero, proiektuen garapena, berrikuntzen ezarpena edo lehen produktu-sortaren fabrikazioa antolatzen.

-Halaber, beste enpresa batzuekin edo herri administrazioko erakundeekin batera burutu beharreko proiektu edo jardueretan parte hartuko du, hala eskatzen diotenean.

-Salmenta departamentuarekin lankidetzan arituko da, bai bezeroei laguntza teknikoa ematen (produktuen portaera aztertuz, produktuak nola erabili erakutsiz etab.) bai marketing lanetan (erakustaldiak eta azalpen teknikoak eginez).

b) Lanbide eremua.

Produkzio-bitartekoak: informatikako ekipoak; simulagailuak eta trebatzeko ekipoak; ikus-entzunezko bitartekoak eta informazio-taulak; agiritegiak.

Tarteko materialak eta produktuak: kalitatea aztertu eta kontrolatzeko planak; sailkatu edota erabili beharreko oinarrizko dokumentuak: produkzioaren erregistroak, entsegu eta analisien erregistroak, arauei buruzko eskuliburuak, eskuliburu teknikoak, produktu kimikoen eta laborategiko gaien katalogoak, unean uneko aldizkari eta egunkariak, ikerkuntza eta garapen teknologikoei buruzko txostenak.

Amaierako produktuak: produktuen zehaztapen teknikoak, lan egiteko edo ezarritako metodoak erabiltzeko arauak, denbora-taulak, materialen zerrendak eta eragiketetarako prozedura normalizatuak bilduko dituen informazio teknikoa; dokumentuak, sailkaturik, eguneraturik eta erabiltzeko prest; txosten teknikoak; laborategiko inbentarioa; prestakuntza ikastaroak.

Prozesuak, metodoak eta prozedurak: kalitatea kontrolatzeko prozesua; txostenak egiteko metodoak; agiriak sailkatzeko metodoak; entseguak egiteko metodoak; analisiak egiteko metodoak.

Informazioa: enpresaren organigrama; analisi eta kontrolen programa; entsegu eta analisiak egiteko prozedura eta jarraibideak; hitzarmen kolektibotik eta beste araudi batzuetatik ateratako arauak; produktu eta ekipoei buruzko dokumentuak.

Langile edo/eta erakunde hartzaileak: produkzio-departamentua

salmenta departamentua; teknikariaren ardurapeko langileak.

2. gaitasun unitatea: identifikazio eta neurketako entsegu fisikoak eta fisikokimikoak antolatzea/egitea.

a) Errealizazioak eta errealizazio irizpideak.

2.1. Produktu motari eta entseguaren beharkizunei ongien egokitzen zaien teknika aukeratzea.

-Egin behar duen entseguaren ezaugarriak aztertuko ditu, haren xedea kontrola, egiaztapena nahiz ikerketa dela.

-Kontuan hartuko du neurketa zenbaterainoko doitasun eta zehaztasunez egin dezala eskatu zaion.

-Kontuan hartuko du entseguaren maiztasuna (aldirokoa, noizbehinkakoa, bakarra) eta bai haren kostu ekonomikoa ere.

-Teknika aukeratzeko orduan kontuan hartuko ditu laginaren baldintzak (ordeztezina, gutxieneko kopuruetan erabili beharrekoa edo ezegonkorra izatea eta beste baldintza batzuk, adibidez, entsegua "in situ" egin beharra) zeintzuk teknika baztertu behar dituen jakiteko.

-Egiaztapen-entseguetan arau ofizialak kontsultatuko ditu, eta kontrol-entseguetan, monografiak.

-Metodoak aztertuko ditu, laborategian eskura dituen baliabideekin entsegua egiteko zeintzuk metodo erabil ditzakeen jakiteko.

-Erabil ditzakeen metodoak aurretiazko irizpideen arabera egokituko ditu, eta metodoen oinarriak jakinda hoberena aukeratuko du.

2.2. Lagina hartu, kodetu eta prestatzea eta haren baldintzak entsegua egiteko egokitzea.

-Laginketa kalitate-kontrolari buruzko arauei jarraikiz eginen da eta adierazgarria izanen da.

-Behar izanez gero, muntaketa eginen du eskemaren arabera, zerbitzu lagungarriei konektatuko dio eta lagina tratatzeko oinarrizko eragiketak eginen ditu.

-Laginak entseguaren baldintzetara moldatzeko behar diren eragiketak eginen ditu.

-Laginaren fitxa (etiketa) eginen du, identifikaziorako datu egokiak jarriz (data, sortaren zenbakia, produktua etab.).

-Laginaren forman, kolorean, zenbakikuntzan etab.etan gertatzen diren aldaketa nabarmen guztiak erregistratuko ditu.

2.3. Entsegua egiteko ekipoa laginaren baldintzei egokitzea.

-Ekipo eta tresnak aukeratuko ditu eta ongi dabiltzala egiaztatuko du.

-Tresnak kalibratu eginen ditu eta entseguaren beharkizunen arabera doituko ditu.

-Lagina ekipoan kokatuko du egokiro, garbitasunez eta segurtasunez.

2.4. Entseguaren bitartez parametroen identifikazioa edo neurketa egitea/gainbegiratzea.

-Neurketa-tresnak ematen dituen datuak irakurriko ditu behar bezala eta unitate egokiak erabiliz.

-Lagin-serieak eginen ditu neurketaren emaitza egiaztatzeko.

-Hurrenez hurren irakurritako datuen artean alderik aurkituz gero, zerk eragiten duen begiratuko du eta hutsa konponduko du.

2.5. Datuak biltzea, kalkuluak egin eta interpretatzea eta emaitzak ebaluatzea.

-Entseguan egin beharreko erregistro guztiak eta laginen neurketak lortuko ditu.

-Datu guztiak idatziko ditu euskarri egokietan.

-Identifikazio edo neurketaren emaitzak unitate egokietan adierazteko behar diren kalkuluak eginen ditu.

-Behar izanez gero, emaitzen berri emanen du, hitzez zein txostena idatziz.

-Entsegua bukatu ondoren garbitu eta atondu eginen ditu erabilitako materialak, eta entsegua aurrez ezarritako epearen barruan burutuko du, materialen galera eta ekipoen narriadura ahal duen adina murriztuz.

b) Lanbide eremua.

Produkzio-bitartekoak: substantzien parametro fisikoak eta fisikokimikoak neurtzeko tresna eta aparatuak: balantzak eta granatarioak, fusio punturako aparatuak (elektrotermala, thiele-a), irakite punturako aparatuak, kolorimetroa, dentsimetroa, errefraktometroa, biskosimetroa, pHmetroa, polarimetroa, gogortasuna, luzera, lodiera, zailtasuna, malgutasuna, xaflakortasuna eta harikortasuna neurtzeko tresnak, osmometroa, kalorimetroa eta ponpa kalorimetrikoa; laginak hartzeko tresnak; etiketak; ontzi egokiak (PVC, beira etab.ezkoak); entseguetako laborategiko material orokorra; ekipo informatikoa; berariazko tresnak, entsegua zein motatako produktuan egin behar den.

Tarteko materialak eta produktuak: lehengaien, produktu bukatuen edo produktu erdi bukatuen eta egokitze materialen lagin solido, likido eta gaseosoak.

Amaierako produktuak: identifikatutako substantziak edo/eta haien parametroen neurriak; neurketen erregistroak.

Prozesuak, metodoak eta prozedurak: entsegu fisiko eta fisikokimikoetarako metodoak; kalibraketa metodoa; datuak erregistratzeko prozedura; segurtasun eta ingurugiro arauak; laginak hartzeko metodoak eta laginak prestatzeko teknikak; emaitzak aurkezteko metodo estatistikoak; entsegurako prozedura arautuak.

Informazioa: erregistratu diren datuak biltzen dituzten entsegu-boletinak, hala behar izanez gero, euskarri elektronikoan; tresna bakoitzaren erabilerari buruzko jarraibide idatziak.

Langile edo/eta erakunde hartzaileak: industrietako produkzio-departamentuak eta laborategiak edo zerbitzuetako laborategietako bezeroak.

3. gaitasun unitatea: metodo kimikoen eta tresnen bidezko analisiak antolatzea/egitea.

a) Errealizazioak eta errealizazio irizpideak.

3.1. Laginak hartzeko eta analisia egiteko metodoen multzoa definitzea, eskatutako analisiaren beharkizunen arabera.

-Egin behar duen analisiaren ezaugarriak aztertuko ditu, haren xedea kontrola, egiaztapena nahiz ikerketa dela.

-Kontuan hartuko du neurketa zenbaterainoko doitasun eta zehaztasunez egin dezala eskatu zaion.

-Kontuan hartuko du analisiaren maiztasuna (aldirokoa, noizbehinkakoa, bakarra) eta bai haren kostu ekonomikoa ere.

-Metodoak aukeratzeko orduan kontuan hartuko ditu laginaren baldintzak (ordeztezina, gutxieneko kopuruetan erabili beharrekoa edo ezegonkorra izatea eta beste baldintza batzuk, adibidez, entsegua "in situ" egin beharra) zeintzuk metodo baztertu behar dituen jakiteko.

-Metodoak aztertuko ditu, laborategian eskura dituen baliabideekin analisia egiteko zeintzuk metodo erabil ditzakeen jakiteko.

-Erabil ditzakeen metodoak aurretiazko irizpideen arabera egokituko ditu, eta metodoen oinarrien ezagupenaz baliatuz hoberena aukeratuko du.

3.2. Analisi eta kontroletarako laginak hartu, prestatu eta kodetzea, analisien egiaztapenari begira, lagin kritikoetan edo lehen produktu-sorten fabrikazioan.

-Laginketa kalitate-kontrolari buruzko arauei jarraikiz eginen da eta adierazgarria izanen da.

-Lagina tratatu eginen du oinarrizko eragiketen bitartez, egoki den ekipoa muntatuz, beharrezko zerbitzu lagungarrietan konexioak eginez eta segurtasun arauak kontuan hartuz.

-Lagina ontziratu eta prezintatu eginen du eta etiketa jarriko dio, behar diren datu eta kodeak dituela (data, sortaren zenbakia, laginketa mota, oharrak etab.).

-Lagina pisatu eginen du edo/eta laginaren disoluzio homogeneoa prestatuko du.

-Laginaren disoluzioaren alikuota bat hartu eta entsegua egiteko ontzian jarriko du.

-Lagina tratatu eginen du gerta daitezkeen interferentziei aurrea hartzeko edo bestela interferentzia horien eragina ahal den guztian murrizteko.

-Laginak entseguaren baldintzetara moldatzeko behar diren eragiketak eginen ditu.

-Lagina begiz ikuskatuko du, haren forma, kolore, zenbakikuntza etab.etan gertatzen diren aldaketa nabarmen guztiak atzemateko.

3.3. Zailtasun edo/eta erantzukizun bereziko disoluzio eta erreaktiboak prestatu eta baloratzea.

-Material egokia aukeratuko du, zenbat disoluzio edo erreaktibo prestatu behar duen (bolumena) eta zein doitasun maila lortu behar duen kontuan harturik. Material guztiak garbi eta ordenaturik edukiko ditu.

-Eskuztatu beharreko produktuaren ezaugarriak aintzat hartuko ditu.

-Prestatu beharreko disoluzio edo erreaktiboaren kontzentrazioaren araberako kalkuluak eginen ditu, kontuan izanik zeintzuk diren unitate egokiak eta errore onargarria (errore bolumetrikoa, errore estatistikoa eta konfidantza muga).

-Disoluzioa baloratuko du eta haren faktorea kalkulatuko du.

-Disoluzioa eta erreaktiboa etiketaturik eta iraungitze-data jarrita gordeko ditu.

3.4. Ekipo eta tresnak kasuan kasuko analisi mota egiteko eta eskatzen den doitasuna lortzeko egokitzea.

-Aparatuen kalibrazioan zein aldagai edo parametro identifikatu behar diren zehaztuko du, lagin motaren eta egin beharreko analisiaren arabera.

-Ekipo eta tresnak aukeratzean kontuan hartu ditu analisi-metodoaren oinarri fisikokimikoak.

-Tresnaren sentikortasuna (detekzioaren muga) eta doitasuna (errepikagarritasuna) jakinik, tresna ongi dabilela egiaztatuko du, eredu edo erreferentzia egiaztatuak pasatuz.

-Erreaktiboen kalitatea eta iraungitze-data egiaztatuko ditu.

-Tresnak kalibratu eginen ditu eta analisiaren beharkizunetarako doituko ditu.

-Tresna elektrikoak erregimen egokian jarriko ditu analisia egin aurretik, eta zirrikitua eta erregistroa egiteko gainerako irakurgailuak doitu eginen ditu.

-Lagina ekipoan behar bezala egokituko du, garbitasunez eta segurtasunez.

3.5. Identifikazio edo neurketako analisiak egitea/gainbegiratzea.

-Neurketa-tresnak ematen dituen datuak irakurriko ditu eskala egokia erabiliz.

-Lagin-serieak eginen ditu neurketaren emaitza egiaztatu edo desbideraketak antzemateko.

-Hurrenez hurren irakurritako datuen artean alderik aurkituz gero, zerk eragiten duen begiratuko du eta hutsa konponduko du.

3.6. Datuak biltzea, kalkuluak egin eta interpretatzea, emaitzak ebaluatzea eta, behar izanez gero, igortzea.

-Datu guztiak euskarri egokietan erregistratuko ditu, unea, pertsona, tresna eta analisi mota identifikatzeko behar adina erreferentziarekin.

-Entseguan egin beharreko erregistro guztiak eta laginen neurketak lortuko ditu.

-Egindako neurketa (irakurketa) oinarritzat harturik emaitzak unitate egokietan adierazteko behar diren kalkuluak eginen ditu.

-Datuak sistema informatikoen bidez prozesatuko ditu.

-Erabilitako metodoari eta materialari dagokien errore estandarraren azterketak eginen ditu.

b) Lanbide eremua.

Produkzio-bitartekoak: laborategiko material orokorra (beira, kortxoa, goma, metala): laginak hartzeko tresnak (pipetak, zundak etab.); oinarrizko eragiketetarako materiala (iragazkiak, dekantagailuak, zentrifugadorea, distilagailuak, erauzgailuak etab.); material bolumetriko aforatu edo/eta kalibratua; kalkulagailua; ekipo informatikoak; neurketa-tresnak: termometroa, pHmetroa, balantza, manometroa; tresna bidezko tekniketarako ekipoak: espektrofotometroak (sugarra, UV/ikuskorrak, IR, zurgapen atomikoa), sugar-fotometroak, potentziometroak, konduktimetroak, kolorimetro polarografoak, kromatografoak etab.; laborategiko banakako babes-ekipoa (gasak, eskularruak, mozorroa, segurtasun-pipeta); ekipo lagungarriak (gasa, elektrizitatea, hutsa, ur distilatua etab.)

Tarteko materialak eta produktuak: produktu kimikoak (solidoak edo fluidoak), lagin prestatuak; adierazleak; azido-base, redox titulatzaileak; disolbatzaileak.

Produktuak: disoluzioak, erreaktiboak, osagai analitikoen identifikazio eta neurketaren emaitzak; analisien erregistroak.

Prozesuak, metodoak eta prozedurak: analisi-metodo kimikoak, koalitatiboak zein koantitatiboak; metodo optikoak; metodo elektrometrikoak; jarduteko prozedura arautua; laginak hartzeko prozedura; datuak tratatzeko metodo informatikoak, metodo estatistikoak.

Informazioa: analisi-metodoak; analisi-prozedurak; aparatu eta tresnen doitasun eta sentikortasunaren zehaztapenak eta haiek erabiltzeko eskuliburua; datuen erregistrorako dokumentuak (analisi-boletina, kromatograma, espektroa), eta identifikazio eta neurketaren emaitzak, eskatu diren unitateetan eta doitasunarekin adierazirik; materialaren errore-taulak; esperimentuen errore-taulak; laginketaren fitxa; materialaren historikoa.

Langile edo/eta erakunde hartzaileak: produkzio-departamentua, Ikerketa eta Garapen departamentua, zerbitzuetako laborategietako bezeroak.

4. gaitasun unitatea: entsegu eta zehaztapen-lan mikrobiologikoak antolatzea/egitea.

a) Errealizazioak eta errealizazio irizpideak.

4.1. Metodorik egokiena aukeratzea, identifikazio edo zenbaketa mikrobiologikoaren beharkizunak eta laginaren ezaugarriak kontuan harturik.

-Egin behar duen entsegu edo zehaztapen-lan mikrobiologikoaren ezaugarriak aztertuko ditu, haren xedea kontrola, egiaztapena nahiz ikerketa dela.

-Kontuan hartuko du identifikazio edo zenbaketa zenbaterainoko doitasunez egin dezala eskatu zaion.

-Kontuan hartuko du entsegu edo zehaztapen-lanaren maiztasuna (aldirokoa, noizbehinkakoa, bakarra) eta bai haren kostu ekonomikoa ere.

-Teknika eta metodoa aukeratzeko orduan kontuan hartuko ditu laginaren baldintzak (ordeztezina, gutxieneko kopuruetan erabili beharrekoa edo ezegonkorra izatea eta beste baldintza batzuk, adibidez, entsegua "in situ" egin beharra) zeintzuk teknika eta metodo baztertu behar dituen jakiteko.

-Bibliografia edo arautegia kontsultatuko du, entsegua egiaztapenerako ala kontrolerako den.

-Metodoak aztertuko ditu, laborategian eskura dituen baliabide mikrobiologikoekin entsegua egiteko zeintzuk metodo erabil ditzakeen jakiteko.

-Erabil ditzakeen metodoak aurretiazko irizpideen arabera egokituko ditu, eta metodoen oinarriak jakinda hoberena aukeratuko du.

-Jarraibideak idatziz eginen ditu, behar izanez gero, eta bere ardurapeko langileak prestatu eginen ditu.

4.2. Laginak hartu, kodetu eta prestatzea haien zehaztapen mikrobiologikoa egiteko.

-Behar adina lagin hartuko ditu eta hauek adierazgarriak izanen dira. Produktu ontziratuen laginak hartzen dituenean ontzia laborategian irekiko du eta lagina asepsiaz hartuko du.

-Aparatu guztiak bildu edo paketatu eta esterilizatu eginen ditu laginketan erabili aurretik.

-Produktu-sortetatik ausaz hartutako unitate batzuk aztertuko ditu, banakako analisiak eginez.

-Laginketarako prozedura egokia aukeratuko du lagin motaren arabera (likidoa, solidoa, azaleko lagina etab.), eta tresna egokiak erabiliko ditu.

-Bakterio bizigaien kontzentrazioak zenbaketa-tekniken baliagarritasun muga gainditzen badu, saiodietan diluzioak egiteko teknikara joko du.

-Lagina behar bezala identifikatuko du, beraren ezaugarriak aldatzea eragozten duten baldintzetan garraiatuko du, eta aurrez ezarritako sistemaz biltegiratu eta artatuko du, harik eta aztertu arte.

4.3. Hazkuntza-inguruneak eta laborategiko materiala prestatzea eta esterilizatzea, mikroorganismoak ereitea, inkubatzea eta haien hazkundea kontrolatzea.

-Materiala esterilizatu eginen du erabili aurretik.

-Hazkuntza-ingurunea prestatzean kontuan hartuko ditu osagai, proportzio eta prozedurei buruzko preskripzioak.

-Mikroorganismoen hazkundea ahalbidetuko duen hazkuntza-ingurunea prestatuko du eta aurrez zehaztutako ontzi edo euskarrietan banatuko du, aurrez ezarritako eran.

-Ereite-metodoa teknika aseptikoaren bidez gauzatuko du kutsadurarik izan ez dadin, eta bere burua babesteko ekipo egokia erabiliko du.

-Lortu nahi duen monohazkuntza mikrobiologikoak behar dituen inkubazio-parametroak zehaztuko ditu, prozedura egokien arabera.

-Kontrolatu eginen ditu inkubazio-labearen parametroak (tenperatura, denbora) eta laginek labean duten kokaera.

-Inkubazioaren emaitzak erregistratu eginen ditu eta gero, behar denean, neurtu edo identifikatu eta zenbatu eginen ditu.

4.4. Mikroorganismoak identifikatzea, test edo prestakin mikroskopikoen galeria edo baterien bitartez.

-Lagina disolbatu/kontzentratu eginen du.

-Laginak prestatu/finkatu/tindatu eginen ditu behatu ahal izateko.

-Laginak behar bezala eskuztatuko ditu norbera eta ingurugiroa ez kutsatzeko.

-Mikroskopioa kontuz eta trebetasunez erabiliko du eta handitze-gradu egokia aukeratu, muntatu eta erabiliko du.

-Mikroorganismoak bakartzeko bitarteko nagusiak (hautakorrak zein ez) eta identifikatzekoak erabiliko ditu, baita ohiko bakterioak identifikatzeko galeria miniaturizatuak eta azkar identifikatzeko teknikak ere.

-Mikroorganismoak identifikatu eginen ditu eta emaitzak erregistratu eta jakinarazi eginen ditu.

4.5. Mikrobioak zenbatzea, emaitzekin kalkuluak egitea eta entsegu edo zehaztapen-lan mikrobiologikoen berri ematea.

-Egoki den materiala erabiliko du, zenbaketa-mota eta zenbatu beharreko mikroorganismoaren arabera.

-Mikrobioen zenbaketaren emaitza unitate egokietan adierazteko behar diren kalkuluak eginen ditu.

-Emaitzak euskarri egokietan erregistratuko ditu eta haien berri emanen du.

b) Lanbide eremua.

Produkzio-bitartekoak: laginak hartzeko tresnak; mikrobiologiako laborategiko material orokorra (beirazko materiala, petri plakak etab.); ereiteko tresnak (ereiteko kirtena etab.); inkubatu eta esterilizatzeko ekipoak (labea, materiala prestatzeko eta iraizteko autoklabeak); identifikaziorako galeriak/bateriak; mikrobioak zenbatzeko materiala; kalkulagailua; ekipo informatikoa.

Tarteko materialak eta produktuak: laginak, mikrobiologian erabiltzen diren produktu kimikoak, hazkuntza-inguruneak, elikagaiak, murgiltze-olioa; tindatzeko erreaktiboak.

Amaierako produktuak: prestakin mikroskopikoak; hazkunde-ingurune prestatuak; mikroorganismoa identifikatu eta zenbatuak.

Prozesuak, metodoak eta prozedurak: garbitu eta esterilizatzeko metodoak; erein eta inkubatzeko prozedurak; metodo mikroskopikoak; bakartzeko teknikak; identifikaziorako galeria miniaturizatuak; jarduteko prozedura arautua (SOP).

Informazioa: idatzizko prozedura arautuak, ekipoei buruzko eskuliburua; test ofizialak; analisi mikrobiologikoaren erregistroa.

Langile edo/eta erakunde hartzaileak: enpresaren beraren produkzio eta arazketa departamentuak; bezero diren beste enpresa batzuk, teknikaria zerbitzuetako laborategian aritzen bada.

5. gaitasun unitatea: laborategian ongi jarduteko arauak, segurtasun-arauak eta ingurugiro-arauak betetzea eta betearaztea.

a) Errealizazioak eta errealizazio irizpideak.

5.1. Laborategian segurtasun-arau nagusiak aplikatzea.

-Entsegu eta analisiak egiteko prozeduretan deskribatu eginen du etapa bakoitzean norberaren babeserako erabili beharreko ekipoa.

-Babeserako eta arriskuak antzemateko aparatuak ongi dabiltzala egiaztatuko du.

-Produktu toxiko edo arriskutsuak eskuztatzeko segurtasun-arauak betezten direla egiaztatuko du.

-Segurtasun-arauak aplikatuko ditu tresna, ekipo eta aparatuen garbiketan eta erabilpenerako mantenimenduan.

-Segurtasuna zaintzeko ordena eta garbitasun arauak antolatuko ditu eta metodikaren barnean adieraziko ditu.

-Ekipoak abian jartzean, entseguetan eta analisietan bereziki zaindu behar diren puntu nagusiak bereiziko ditu.

5.2. Gune guztietako jarduerak kontrolatzea bakoitzaren arrisku zehatzak kontuan izanik, laneko segurtasun eta higiene arauei jarraikiz.

-Egiaztatu eginen du airea iragazteko, presio positiboa emateko, gasak ateratzeko etab.etarako zerbitzu lagungarriak ongi dabiltzala, alde bakoitzean egiten den jarduerarako eta erabiltzen den produkturako beharrezko baldintzak sortuz.

-Ingurune-entseguen bitartez ziurtatu eginen du laborategian ez dela kutsatzeko arriskurik egongo.

-Langileen prestakuntzaren bitartez kutsadura baztertuko du eta arauak betetzea sustatuko du.

-Prozeduretan deskribatu eginen du gune berezi bakoitzean (mikrobiologiako laborategian, gasen kanpaian etab.etan) norberaren babeserako erabili behar den ekipoa.

-Metodikak azaltzen dituen prozeduretan ezarritako higiene eta garbitasun arauak betetzen direla egiaztatuko du.

-Laborategiko langileen ordena, garbitasuna, arreta etab. egiaztatuko ditu.

5.3. Laborategian ongi aritzeko arauak betetzea eta betearaztea.

-Laborategian ongi aritzeko arauen (GLP) ezagueraz baliatuko da jarduteko prozedura arautuak (SOP) prestatzeko, hau da, jasoketa, eskuztaketa, laginketa, biltegiratzea, identifikazioa etab. arautzeko.

-Egiaztatu eginen du bere ardurapeko langileek badakitela laborategian ongi aritzeko arauak entsegu eta analisietan nola erabili.

-Laborategiko lanetan arauak bete daitezen arduratuko da.

5.4. Kalitatearen azterketa eta kontrolarekin zerikusia duten ingurugiroaren babeserako neurriak betetzen direla egiaztatzea.

-Ingurugiroa babesteko neurriei buruzko arauen informazioa eskuratuko du, legeak, araudiak, zuzentarauak nahiz barneko arauak direla.

-Kontrol-lanaren atal guztietan ingurugiroa babestearen aldeko jokaera sustatuko du:

-Ahalik eta hondakin gutxien isurtzea.

-Hondakinak lege-arauetan ezarrita dagoen eran iraiztea.

-Ordezko metodikak erabiltzea.

-Nahi gabe zerbait isurtzen denean hura neutralizatu, bildu edo iraiztea.

-Prozesutik irteten diren urak eta aireak ingurugiroa babesteko kalitate-arauak betetzen dituztela egiaztatuko du, entsegu edo analisien bidez.

5.5. Larrialdiari aurre egiteko jarduera koordinatzea.

-Larrialdian pertsonei, instalazioei eta laborategiari sortzen ahal zaizkien arriskuen lehenbiziko eta presazko balorazioa egitea.

-Ahal izanez gero, laborategiko buruari egoeraren berri emanen dio eta haren jarraibideen arabera jokatuko du, bere lan-inguruko langileei jarraibide zehatzak emanez, berak hartu dituenak betearazteko.

-Larrialdiari aurre egiteko erabakiak hartuko ditu, neurriak hartuko ditu arrisku gehiagorik sor ez dadin eta eraginkortasun eta segurtasunez arituko da.

-Laborategiko botikina behar bezala horniturik edukiko du istripurik gertatuz gero lehen laguntzak eman ahal izateko, eta larrialdia azaldutakoan bitarteko edo produktu egokiak erabiliko ditu.

b) Lanbide eremua.

Detekzio eta babeserako bitartekoak: norberaren babeserako ekipoa (betaurrekoak, mozorroa, eskularruak, jantzi esterilak; babeserako eta detekziorako aparatuak (gas-ihesaren detektagailua, begiak garbitzekoa, dutxa, suaren detektagailua, termometroak, manometroak, zarataren detektagailuak, erradiazioen detektagailuak, alarmak); laborategiko material eta ekipoen segurtasunerako sistemak; segurtasunerako detektagailu eramangarriak (termometroak, manometroak, erradiazioaren detektagailuak, gas jakinen detektagailuak); lehen laguntzak emateko edo larrialdiei aurre egiteko tresnak (botikina, itzalgailuak, tutu malguak, larrialdietako argiak, arrisku-seinaleak); giro-detektagailuak (aire eta ur laginen analizagailuak, pHmetroa, termometroak etab.); ura analizatzeko ekipoak; isurkin edo kutsagaiak neutralizatzeko material eta produktuak (zepiloak, eskobilak, zurgagailuak, adsorbatzaileak, produktu kimikoak).

Tarteko materialak eta produktuak: prozesuko uraren laginak eta haren tratamendurako produktuak; aire laginak; analisietako erreakzioei darizkien produktu kimikoak; kanpai kanporatzailea, fluxu laminarreko kabina.

Produktuak edo/eta zerbitzuak: iraizteko baldintzak betetzen dituzten isurkinak; laborategiko larrialdietarako plana eta entsegu eta analisien segurtasuna.

Prozesuak, metodoak eta prozedurak: aurrearreta-teknikak eta larrialdiari aurre egiteko metodoak; produktu korrosibo eta toxikoak; inertetzeko prozedurak.

Informazioa: segurtasunerako eta ingurunea babesteko arauak; segurtasunari, GLPri eta ingurunearen babesari buruzko idatzizko prozedura arautuak; norberaren babeserako ekipoen erabilerari buruzko eskuliburuak; aurrearretarako eta larrialdia gainditzeko ekipoen erabilerari buruzko eskuliburua; produktu kimikoak eskuztatzeko arauak.

Langile edo/eta erakunde hartzaileak: teknikariaren ardurapeko langileak; produkzio-departamentua.

6. gaitasun unitatea: kalitatea kontrolatzeko analisi eta entseguak zehaztea eta egitea.

a) Errealizazioak eta errealizazio irizpideak.

6.1. Kontrolatu beharreko substantzia kimikoari dagozkion analisi-metodika aukeratu eta interpretatuko du.

-Substantzia motarako eta eskatutako analisirako egokia den analisi-metodika aukeratuko du.

-Analisi-metodika osoa interpretatuko du (laginketa, erreaktiboen prestaketa, materialaren erabilera, esperientzia egitea, beharrezko kalkuluak, doitasun/zehaztasunaren azterketa eta txostenaren idazketa) eta, behar denean, hura burutzeko jarraibideak idatziko ditu.

-Metodika hori zorroztasun eta zehaztasunez erabiliko du.

6.2. Lagina entsegurako eta substantzia kimikoen analisirako prestatzeko oinarrizko eragiketak egitea.

-Ekipo eta tresnak metodikaren arabera kalibraturik eta prestaturik egonen dira, eta material egokiekin muntaturik.

-Abiapuntuko laginak baldintzatuko ditu erabili beharreko oinarrizko eragiketak.

-Oinarrizko eragiketek bide emanen dute laginarekin entsegu eta analisiak egiteko.

6.3. Lehengaien, produktu burutuen eta produktu burutu gabeen kalitatea kontrolatzea, entsegu fisiko edo fisikokimiko egokiak eginez.

-Entsegu fisikoa edo fisikokimikoa egiteko ekipo eta tresnak metodikaren arabera kalibraturik eta prestaturik edukiko ditu.

-Lagina entsegurako prest edukiko du.

-Eginen dituen entseguek propietateak neurtzeko eta hala dagokionean substantziak identifikatzeko bide emanen dute.

-Lortuko dituen datuak erregistratu eta tratatu eginen ditu, unitate egokietan emaitzak ateratzeko.

6.4. Industria kimikoaren hainbat sektoretako produktu burutuen eta prozesuen kalitatea kontrolatzea analisi kimiko egokien bidez.

-Identifikaziorako analisi eta test-ak eginez, nahi diren osagaiak identifikatu edo/eta koantifikatu ahal izanen ditu.

-Metodikan deskribatutako ekipo eta tresnak erabiliko ditu, prestaturik eta kalibraturik.

-Analisi-sailak eginen ditu, emaitzak eta metodoa zuzenak direla egiaztatzeko.

-Kontuan hartuko ditu higiene eta osasunerako arauak eta jangaietan onar daitezkeen gehieneko mikroorganismo-kopuruak.

-Kalitate-kontrolean neurtu behar duen mikroorganismoaren identifikazio edo/eta zenbaketarako test-a eginen du.

-Laginak hartzean gogoan izanen ditu garbitasuna, asepsia etab., eta esperientzia burutzean interferentzia edo kutsadurarik gerta ez dadin arduratuko da.

6.5. Kontrolatu beharreko substantzia kimikoekin egindako entsegu eta analisien emaitzei buruzko txostena egitea.

-Txostenak produkzio-beharkizunak edo bera eskatu duen bezeroarenak asetuko ditu.

-Txostenak ondokoak bilduko ditu: izenburuko datuak, bezeroarenak, txostenen kopurua, datak, lanaren helburua, laginaren identifikazioa, lagin-hartzearen xehetasunak, erabilitako analisi-metodoaren laburpena, kalibrazioa eta kontrola, emaitzak, emaitzen interpretazioa, erreferentziak eta arduradunaren sinadura.

-Erregistro eta agiri guztiak artaturik eta eguneraturik edukiko ditu.

-Prozesuen kontrol estatistikoa dela bide kontrolaren aldagaiak edo erregimena eta alarma-mugak finkatuko ditu, eta prozesuan desdoikuntzarik gertatuz gero, prozesua erregimen zuzenera berriro ekartzeko behar diren neurri zuzentzaileak proposatuko dizkio produkzio-departamentuari.

-Lehen sortaren fabrikazioa ikusiko du eta prozesuaren jarraipena eginen du, produkzio-departamentuari laguntzeko eta laginketa-guneak zehazteko.

b) Lanbide eremua.

Entsegu, analisi eta kontrolak egiteko bitartekoak: laborategiko ekipo eta instalazio orokorrak; entsegu fisiko, fisikokimiko, kimiko eta mikrobiologikoak egiteko berariazko ekipoak; ekipo informatikoa.

Tarteko materialak eta produktuak: lagin hartu eta prestatuak; disoluzio eta erreaktibo prestatuak; lehengaiak, produktu erdi-burutuak eta burutuak; egokitzapenerako materiala.

Amaierako produktuak: erregistroak eta entsegu eta analisiei buruzko txostenak.

Prozesuak, metodoak eta prozedurak: metodo fisikoak, fisikokimikoak, analisi-metodoak, mikrobiologikoak eta tresna bidezkoak, produktu kimikoen analisian eta kalitate-kontrolean aplikatuak.

Informazioa: entsegu eta analisiak egiteko arau, araudi eta metodo ofizialak; jarduteko prozedura arautuak; protokoloak; erregistro-agiriak, entsegu eta analisiei buruzko boletinak; txostenak.

Langile edo/eta erakunde hartzaileak: produkzio-departamentua, industria kimiko, elikagaien industria edo bestelako industri prozesuetako laborategietan; bezeroa, zerbitzuetako laborategietan; laborategiko burua.

1.2. Lanbide gaitasunaren bilakaera.

1.2.1. Faktore teknologiko, antolamenduzko eta ekonomikoen aldaketak.

Automatizazioa eta informatizazioa analisiak egiteko eta kalitatea kontrolatzeko erabiltzen diren tekniketara zabalduko dira, eta lehengaiei edo amaierako produktuei ezezik, produkzio-prozesu osoari aplikatuko zaizkio, "on line" analisiak eginen baitira.

Produktuen kalitatea Europa osoan homologatzeko araudiak teknika horiek nabarmen hedaraziko ditu. Homologazioaren eraginez produkzio-galerak gutxitu eginen dira eta bai, ondorioz, lehengaien kontroleko laborategiko langileen kopurua ere. Bestalde, ugaritu eginen dira ikerketa eta garapeneko langileak eta tarteko eta amaierako produktuen analisiak egiten dituztenak.

Kalitate-kontrolaren eremuko teknikarien eskariak gora eginen du, baina plantilak ez dira handituko, baizik eta birmoldatu eginen dira erreziklapen eta prestakuntzaren bidez, langileak funtzio harekin zerikusia duten lanpostuetara moldatzeko gai izan daitezen.

1.2.2. Lanbide jardueretako aldaketak.

Lanbide-figura hau, etorkizun hurbilean, laborategiko antolamendu eta errentagarritasun funtzioetan arituko da batetik, eta funtzio berri batzuetan bestetik: erosketa departamentuari laguntza ematen, hornitzaileak homologatzen eta kalitatea bermatzeko planak egiten (ISO 9000 saileko arauak), erakunde ofizialekin eta bezeroekin batera.

Halaber, produkzio-sailarekin gero eta harreman estuagoak izanen ditu eta hasieratik hartuko du parte edozein prozesu berriren ezarpenean.

Hainbeste informazio kudeatuko duenez, ongi ezagutu beharko ditu bitarteko informatikoak eta laborategiko kontrol-sistema integratuak (LIM), laginak aldatu, erreaktiboak gehitu, datuak hartu eta txostenak idatzi, lan horiek guztiak automatikoki egiteko.

Analisi eta kontrol funtzioek gero eta lotura estuagoa dute enpresa bereko gainerakoekin, edo bezero den enpresakoekin (zerbitzu laborategien kasuan). Teknikari honen lana ez da hasiko lagina jasotzean, ezta bukatuko ere emaitzari buruzko txostena ematean, baizik eta produkzio-alorretik eta are merkatutik datozkion beste hainbat datu hartu eta landu beharko ditu, kalitate-kontrolari lotuak. Halaber, informazio eta aholkua eskainiko dio erabiltzaileari: analisiei buruzko boletinak, kontrol-metodoak eta legeriatik jasotako oharrak, biltegiratze, garraio eta isurketaren ingurukoak, batik bat.

Ildo horri eutsiko badio, sakonago ezagutu beharko du kontrolatzen duen prozesua, parametro guztiak ahalik gehien hobetzeko: laginketa, laginaren tamaina, analisi-sistema, erreaktiboen kalitatea, beharrezko doitasuna etab. Horren ondoren bezeroari informazioa eta laguntza eman beharko dio: analisi-boletinak, kontrol-metodoak eta legeriatik jasotako oharrak, biltegiratze, garraio eta isurketaren ingurukoak, batik bat.

Langileen eta produktuen segurtasuna ere lanaren faktore nagusietakoa izanen du, eskuarki arriskutsuak diren erreaktibo kimikoekin lan eginen baitu. Horrelakoak eskuztatzean zorrozki bete behar dira norbera eta ingurugiroa babesteko arauak.

1.2.3. Aldaketak prestakuntzan.

Figura honek agiriei buruzko ezagutzak izan behar ditu prozedura estandarrei, legeriari eta arauei dagokienez: fabrikazio zuzena, kalitatea, ingurugiroa, jangaiak eta segurtasuna.

Denetariko prozesu kimikoak eta jangai-prozesuak, eta haiek kontrolatzeko eta analizatzeko sistemak ulertzea eta aztertzea ahalbideratzen duen oinarria izatea.

Laborategian datutegiekin eta kontroleko sistema integhratuekin lan egiteko modua ematen duten ezagutza informatikoak eskuratu beharko ditu. Tresna bidezko analisietako berrikuntza teknologikoek arlo honetako prestakuntza-beharrizanak areagotzea ekarriko dute.

1.3. Kokaera ekoizpen-prozesuan.

1.3.1. Lanbide- eta lan-ingurunea.

Teknikari honek entseguak eta analisiak egin behar diren sektoreetako enpresa edota laborategietan jardunen du, ondokoetan esaterako:

-Kalitatearen kontrolerako laborategietan.

-Ereduzko lantegietan.

-Ikerkuntza eta garapeneko laborategietan.

-Laborategietan, oro har.

Lanean jardun dezakeen sektore nagusiak ondoko hauek dira:

-Industria kimikoa, eta batik bat kalitatearen kontrolerako laborategietan, baina bai eta ikerkuntzako, garapeneko eta ingurugiroari buruzkoetan ere.

-Nekazaritza-industria eta nekazaritzako jangaien industria, eraikintza, metalurgia eta industria mekanikoa, elektronika, ehungintza, plastiko eta kautxoaren eraldakuntzaren industria, hau da, kalitatea materialen osagai fisikokimiko edo mikrobilogikoen arabera neurtzen ahal den prozesuak egiten diren industriak.

-Kimikoak ez diren industri prozesuak, baldin eta etaparen batean kontrolatu beharreko tratamendu kimikoa egin behar bada.

-Urak, prozesuko urak zein hondakin-urak, analizatu behar diren prozesuak.

-Laborategiak, oro har, herri erakundeenak zein enpresa pribatuenak.

Analisi eta kontroleko goi teknikariak, seguruenik ere, ekoizpeneko kalitatearen kontrolerako laborategian edo ikerkuntzako laborategian jardunen du, laborategiburuaren erantzukizunaren pean. Laborategiko teknikarien lana antolatuko du, haien zereginak gainikusiko ditu eta lan-zamak banatuko ditu.

Ekoizpeneko lanak eta mantenimendukoak koordinatzen lagunduko du.

1.3.2. Ingurune funtzionala eta teknologikoa.

Lanbide-figura honek jarraiko funtzio/azpifuntzio hauek izanen ditu: laborategi kimikoa edo jangai-laborategia; analisiak egitea; teknikak eta gaiak prestatzea; ekipoak erabiltzeko moduan artatzea; lanak antolatu etga gainikustea eta komunikazioa sortzea.

Kalitatearen analisiaren eta kontrolaren arloan behar diren teknikek eta ezagutza teknologikoek alderdi komunak dituzte sektore guztietan, baina bai eta sektore edo azpisektore batetik bestera aldatzen diren batzuk ere.

Denetan komunak diren teknikak eta ezagutzak:

Laborategiko materiala egokiro erabiltzea, are erreaktibo kimikoak. Laborategiko ekipo soilak eta konplexuak erabiltzea. Analisirako metodoak ezagutzea. Behar diren txosten teknikoek eta lege-txostenak prestatzea. Ereduzko erreaktiboak eta soluzioak prestatzea eta normalizatzea. Giza bitartekoak antolatzeko teknikak. laborategian lan egiteko arau orokorrak, segurtasunekoak barne. Arauak eta legeak.

Azpisektoreetako berariazko teknikak eta ezagutza teknologikoak:

-Azpisektore bakoitzeko (kimikako gaiak, jangaiak, gai farmazeutikoak) berariazko gaiei buruzko entsegu fisiko, fisikokimiko, analitiko edo mikrobiologikoen ezaugarriak ezagutzea.

-Azpisektore bakoitzeko (plastikoak eta kautxoa, papera eta kartoia) berariazko entsegu fisiko (mekaniko), fisikokimiko, analitiko edo mikrobiologikoak ezagutzea. t5 Zeregin edo lan-postu nagusiak:

Adibide gisa, eta lanbide orientaziorako baino ez, jarraian tituluaren profilean definitutako lanbide gaitasuna lortuz gero jardun ahal izanen den lanpostuak aipatuko dira:

Lehengaien eta ekoizkin bukatuen analisigilea. Laborategiko analisigilea (kimikoa, mikrobiologikoa, tresna bidezkoa). Kalitatearen kontroleko analisigilea. ikerkuntza eta garapeneko analisigilea. Ur-analisigilea.

Izan litezkeen espezializazioa:

Teknikari honek hainbat funtzio ditu laborategian, baina lanbidean erraz du ondokoetan espezializatzen:

-Analisi eta kontrol kimikoa edo jangaien analisia eta kontrola.

Lanpostuan bertan arituz edo prestakuntza-aldi laburrean lortzen ahal diren beste espezializazio batzuk:

-Gaien laborategia (beira, eraikintzako gaiak etab.). Plastiko eta kautxoen laborategia. Ore, paper eta kartoiaren laborategia. Metalurgia eta galbanotekniako laborategia.

2. Kurrikuluma.

2.1. Heziketa Zikloaren helburu orokorrak.

.Analisi-prozedurak eta haien oinarri zientifikoak interpretatzea eta, behar denean, gai kimikoen eta jangaien kalitatea kontrolatzeko prozesua egitea, eta horretarako analisi edota entsegurako behar diren prozedura teknikoak aukeratzea eta analisien eta tresna bidezko erregistroen emaitzak interpretatzea, estatistikako tratamenduez, aipamen historikoez eta zientziez baliatuz.

.Laborategiak berekin dituen arriskuei arreta ematea, bai eta erabiltzen diren gai kimikoek ingurugiroan sortzen ahal dituzten arriskuei ere, eta horretarako segurtasun- eta higiene-arauak betetzea eta norberaren eta taldearen babeserako ekipoak erabiltzea.

.Industria kimikoaren eta beste prozesu-industri batzuen ikuspegi orokorra izatea, kontuan izanik haien alderdi sozioekonomikoak, antolamendua eta teknikak, eta ekoizpenaren eta laborategiaren arteko erlazioak kalitatearen kontrolaren eta erabateko kalitatearen arteko erlazioan duen eragina baloratzea.

.Analisi eta kontroleko laborategietako berariazko terminoak, informazio teknikoa, lan-metodoak eta antolamendu-metodoak ulertzea eta erabiltzea, prozedurak laborategiko jardun oneko arauei jarraituz antolatu, lanak hurrenkeran programatu eta zereginak lehentasunak ezartzeko asmoarekin ebaluatu ahal izateko moduan.

.Eskuztatzen diren materialek eta gaiek pertsonen osasunean izaten ahal dituzten ondoreez jabetzea, hala lan-baldintzak hobetu ahal izateko, eta behar diren aurreneurriak eta babes-neurriak proposatzea.

.Metodo zientifikoaren berariazko estrategiak eta kimikako prozedurak eta teknikak autonomiarekin baliatzea, arazo zehatzen edo balizko praktikoen aurrean erabakiak hartu ahal izateko ezagutzen diren datu edo informazioen arabera, eta jarduera horretatik ustez etortzen ahal diren emaitzak baloratzea.

.Kimikako prozesuak dinamikoak eta aldakorrak direla ohartzea, bai eta ere gaien analisiak eta kontrolak teknologien bilakaeran, ekonomian, ingurugiroan eta gizartean eragin handia dutela.

.Jardun zientifikoa eta industri jarduna araupetzen eta baldintzatzen dituzten lege-esparrua, esparru ekonomikoa eta antolamenduaren esparrua ulertzea, lan-harremanetatik datozen eskubideak eta betebeharrak, lana aurkitzea ahalbideratzen duten mekanismoei laguntzen dietenak, identifikatzea.

.Beste profesional batzuk prestatu eta trebatzeko ezinbestekoak diren agiri teknikoak analizatu eta moldatzea, eta behar denean sortzea.

.Lanbidearekin zerikusia duten informazio-iturriak kritikotasunarekin baloratzea eta bere kontura ikasteko gaitasuna hobetzen lagunduko diotenak eta bere lanbide-gaitasunak sektoreko aldaketa teknologiko eta antolamendu-aldaketetara moldatzea ahalbideratuko diotenak aukeratzea.

2.2. lanbide moduluak.

1. lanbide modulua: Laborategiaren antolamendua eta kudeaketa.

Iraupena: 198 ordu.

1. gaitasun unitateari lotua: laborategiko jarduera antolatzea eta kudeatzea.

a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.

1.1. Analis edo entsegu baten emaitzak interpretatzea eta datuak estatistikoki tratatzea.

.Metodo analitikoetan sarrien erabiltzen diren estatistikako teknikak definitzea eta laborategiko entseguetan gutxienez egin behar diren neurketak zenbatestea.

.Estatistikako oinarrizko kontzeptuak aplikatzea laborategian lortutako emaitzei.

.Adierazkari-entseguak egitea eta bi laginen zehaztasuna erkatzea.

.Konfidantza-tarteak definitzea eta noiz aplikatu behar diren azaltzea.

1.2. Estatistikako programa informatikoak aplikatzea laborategiko emaitzei eta informazioa bilatu, tratatu eta jakinarazteko.

.Datuen tratamendu estatistikorako eta laborategien kudeaketarako programa informatikoak erabiltzea.

.Ordenadore-programen bidezko analisi-tresnak kontrolatzeko moldagailuak, bihurgailuak eta konexioak identifikatzea eta erabiltzea.

1.3. Laborategian, lan-taldeen ohiko jarduerak gainikusi, zuzendu eta antolatzeko irizpideak azaltzea eta aplikatzea.

.Laborategiko eguneroko lana antolatzeko era proposatzea aurrez ezarritako egitarauaren arabera, eta lehentasun-eskala ezartzea.

.Lan-plana gauzatu baino lehen, haren hurrenkera eta burutzapena baloratzea, denborarik ez galtzeko eta ahalik akats gutxien gerta dadin.

1.4. Kalitatearen kontrolerako planak interpretatzea eta burutu beharreko prozedurak idatziz zehaztea, jarraibide gisa.

.Kalitatearen kontrola kalitatearen kudeaketaren osagaia dela frogatzea, prozesuan dagokion tokian kokatzea eta nolako garrantzia duen adieraztea.

.Kalitatea eta erabateko kalitatea definitzea eta zertan diren azaltzea, eta beraien ezaugarriak deskribatzea.

.Auditoretza zer den azaltzea, kalitatearen kudeaketarekin erlazionatzea eta hura garatzeko egiten diren agiriak identifikatzea.

.Kalitate-arauak lana ongi egin beharrarekin erlazionatzea.

.Kalitateari buruzko esku-liburua definitzea, eta nola erabili eta halakorik egon beharra azaltzea.

.Kalitate-kontroleko plana emanez gero, egin beharreko kontrolak zehaztea:

-Entsegu motak.

-Lagina-hartzeko gunea.

-Laginen kopurua eta beraien tamaina.

-Kontrolen aldizkotasuna.

1.5. Laborategiko jarduera onak baloratzea eta haiek interpretatzea laborategiko lanetarako jarraibideak ematean.

.Laborategiko jardun onen helburuak eta beraien aplikazio-eremuak deskribatzea.

.Laneko prozedura normalizatua kalitatea bermatzeko egitaraua sortzearekin erlazionatzea.

.Laborategiko jardun onak idatzizko jarraibideen bitartez interpretatzea, jarraibideok laneko prozedura normalizatuak direla.

.Laborategi barruko kalitatearen kontrola eta laborategiartekoa azaltzea.

.Laborategiko jardun onak aplikatzea ondokoetan:

-Materialak, ekipoak eta zerbitzuak kontrolatzea eta biltegiratzea.

-Bezeroarentzako laguntza teknikoa eta agiriei buruzkoa.

-Agirien tratamendua.

-Kalitate-kostuei buruzko egitarauak.

-Txostenak idaztea eta analisi-agiriak artxibatzea.

1.6. Industria kimikoaren ikuspegi orokorra edukitzea eta horretarako beraren prozesurik adierazgarrienak eta bertan erabili ohi diren erregulazio eta kontroleko tresnak deskribatzea.

.Industria kimikoa eta beraren ezaugarriak tekonologiaren eta ekonomiaren garapenarekin erlazionatzea.

.Industria kimikoan erabiltzen diren gai nagusiak beraien erabilerak gizartean eta ingurugiroan duten eraginarekin erlazionatzea.

.Industria kimikoko ekoizkin adierazgarrienen formulazioko osagai nagusien propietateak deskribatzea.

.Industria kimikoak prozesuak neurtu, erregulatu eta kontrolatzeko maizen erabiltzen diren tresnak identifikatzeam, eta tresna horiek kontrolatzen duten aldagarriarekin eta neurtzen duten parametroarekin erlazionatzea.

.Prozesu kimikoak kontrolatzearen eta haietan erabiltzen diren tresnen garrantzia frogatzea eta emaitzako ekoizkinen kalitatearekin duten erlazioa azaltzea.

.Organigramak abiaburu hartuta, kalitatearen kontroleko sailak enpresako beste sailekin antolamenduan eta funtzioetan dituen harremanak ezartzea.

b) Edukiak.

.Kalitatearen kudeaketa eta kontrola:

-Ekoizkinen kalitatea eta bera analisien bidez neurtzea. Kalitatearen kontrola. Erabateko kalitatea.

-Ekoizkinaren diseinuaren kalitatea. Ikerkuntzaldia. Zehaztapenak eta ekoizkinaren garapena.

-Horniduren kalitatea bermatzea. Laginak hartzea gaia jasotzean, biltegiratzean, ekoizpen-prozesuan eta ekoizkina burututa dagoenean. Hologazioa eta ziurtatzea.

-Kalitatea fabrikazioan. Kalitatearen kontrola prozesuan eta laborategian. Aldagarriak eta beraien propietateak kontrolatzeko grafikoak. Kontroleko grafikoak interpretatzea.

-Laborategiko jardun onerako arauak, kalitateari dagokienez. Kalitatearen bermea. Kalitaterako prozedura normalizatuak.

-Espainiako kalitate-sistemaren araua. Auditoretza eta kalitatea ebaluatzea.

-Kalitatearen kudeaketa ekonomikoa. Kalitatearen kostuak. Kalitatea hobetzea. Zioak.

-Lanak ebaluatzeko metodoak eta teknikak. Lanaren antolamendu zientifikoa. Aldien eta mugimenduen analisia. Zereginen analisia eta balorazioa. Lan-prozesuen diagramak.

-Kalitateko esku-liburuak eta sistemak.

-Kalitatea ekoizkina ematean eta zerbitzu-kalitatea. Bezeroentzako zerbitzuaren oinarrizko gaiak.

-Automatizazioak kalitatean duen eragina. Analizadore automatikoak.

.Estatistikako teknikak eta agiri-teknikak ekoizkinen kalitatearen analisiari eta kontrolari aplikaturik:

-Analisiaren prozesua: parametro analitikoak eta analitikoak ez direnak. Metodoa aukeratzea. Adierazgarritasun-entseguak. Kalibrazio-teknikak. Zehaztasuna eta doitasuna kontrolatzea eta neurtzea. Estatistika aplikatua. Adierazgarritasun-entseguak. Erregresio-zuzenaren ebaluazioa: hondarrak eta konfidantza-tarteak.

-Agiriei eta komunikazioari buruzko teknikak. Txostenak egiteko teknikak.

.Laborategiko aplikazio informatikoak:

-Ordenagailuaren alderdi materialak eta logikoak. Informatika eta haren kodeketa.

-Informazioaren antolaketa. Datuen tratamendu estatistikorako programen erabilera. Laborategia kudeatzeko programen erabilera. Artxiboen katalogazioa.

-Prozesua ordenagailuz kontrolatzeko nozioak. Laborategiaren antolaketa informatikoa laginen identifikazio eta kodeketarako. Datutegiaren aplikazioa laborategiaren kudeaketan. Produktu kimikoen kudeaketa eta identifikazioa. Simulazio-tekniketarako sarrera.

.Industria kimikoa eta prozesuen industria:

-Industria kimikoa eta ekonomia. Industria kimikoaren egitura. Industria kimikoaren tamaina eta ezaugarriak. Produktu kimiko nagusiak.

-Industriako prozesu kimikoa. Prozesu ohargarrienen deskripzioa: petrolioaren eratorkinak, tentsoaktiboak eta detergenteak, farmazi gaiak, disolbakariak, nekazaritzako produktu kimikoak, plastikoak eta elastomeroak, papera. Industria kimikoa eta ingurugiroa.

-Prozesu kimikoaren elementu nagusiak: Neurketa-tresnak eta prozesua erregulatu eta kontrolatzeko sistemak, hauen eta kalitate-kontrolaren arteko erlazioa.

2. lanbide modulua: Entsegu fisikoak.

Iraupena: 160 ordu.

2. gaitasun unitateari lotua: indentifikazio eta neurketako entsegu fisikoak eta fisikokimikoak antolatzea/egitea.

a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.

2.1. Printzipio fisikoak eta fisikokimikoak materiaren egoerarekin eta ezaugarriekin erlazionatzea.

.Materiaren jokaeraren oinarri diren printzipio fisikoak eta fisikokimikoak definitzea eta interpretatzea.

.Gas-egoeraren legeak ondorioztatzea eta presioaren aldakuntzak gas erreal edo irrealean duen eragina adieraztea.

.Disoluzioen propietateak azaltzea eta adieraztea nola aldatzen diren konstante fisikokimikoen balioak substantzia purua edo soluzioa denean.

.Aldagai fisikokimiko nagusien propietateak deskribatzea eta materiaren jokaeran agregazioaren egoeraren eta aldakuntzaren intentsitatearen arabera gertatzen diren ondoreak zehaztea.

.Materiaren zenbait jokaera eta propietate azaltzea termodinamikaren printzipioak aplikatuz, eta horien aplikaziorako zenbaki-kalkuluak egitea.

2.2. Entsegu fisikoak eta kimikoak egiteko erabiltzen diren tresnak, ekipoak eta teknikak neurtu beharreko parametroekin erlazionatzea.

.Entseguak eta saioak egiteko erabiltzen ahal diren ekipoak azaltzea.

.Parametro fisikoak eta kimikoak neurtzeko tresna jakin baten erabilera aldatzen duen aldagaia neurtu beharreko propietatearekin erlazionatzea.

.Aparatuaren prestazioak deskribatzea, emaitzen fidagarritasuna eredu egokiez baliatuz berrikustea eta, behar denean, kalibrazio-krubak erabiltzea.

.Neurketako aparatuen oinarrizko eskemak interpretatzea, beraren osagaien funtsezko ezaugarri teknikoak deskribatzea eta zertarako diren zehaztea.

.Teknika jakina aplikatzean, halako tresna zergatik erabili behar den bidezkotzea, kontuan izanik haren oinarri zientifikoak.

.Teknika jakina aplikatzeko prozesua deskribatzea, aldez aurretik eskema eginez, hurrenkeran eta antolatua, lanaren edo prozeduraren jarraibidea izan dadin.

2.3. Laborategian, parametro fisiko eta fisikokimikoen inguruko entseguak egitea, emaitzak fidagarriak izateko behar diren neurriak jartzen direla, eta emaitzak interpretatzea.

.Laginak hartzeko metodo batzuk analizatzea, egokiena aukeratzea, lagina moldatzeko bete beharreko baldintzak zehaztea eta lagin adierazgarria hartzea.

.Tresnak eta ekipoak kalibratzea, eta optimizatu beharreko parametroak definitzea neurtu beharreko propietatearen eta erabiliko den tresnaren arabera.

.Laginak prestatzeko teknikak aplikatzea entsegu fisikokimikoaren arabera eta substantzia identifikatzeko parametroa edo parametroak neurtzea, entsegua behar adina aldiz egiten dela, harik eta emaitzak fidagarriak izan arte.

.Zenbait materialez eginiko probetak prestatzea eta haiekin entsegu fisikoak egitea, ezaugarriak jakiteko eta propietateak neurtzeko.

.Erregistroak analizatzea, grafikoak interpretatzea eta laginaren purotasuna baloratzea, edo materialaren erabilera-mugak, neurtutako propietatearen arabera.

.Emaitzei buruzko txostena egitea eta bertan erabilitako metodoa, teknika, emaitzen balorazioa eta analisian zehar gertatu diren gorabehera adierazgarriak adieraztea.

2.4. Material jakin baten jokaera azaltzea eta hura kanpo agenteen aurren dituen propietate fisikoekin erlazionatzea.

.Materialen bereizgarri diren propietateak azaltzea.

.Material motak identifikatzea eta beraien ezaugarrien arabera sailkatzea, eta material bakoitzaren propietaterik garrantzitsuenak azaltzea.

.Materialaren jokaera zehaztea kanpo agenteek haien propietate fisikoen aldakuntzan duten eraginaren bidez, eta aldakuntzan eragina duten faktoreak azaltzea.

.Materialari beraren propietate fisikoak aldatzeko saioak egin ondoren, hura erabiltzen ahal denez erabakitzea, aldakuntzen grafikoak egitea eta emaitzak interpretatzea.

.Materialaren baten narriadura-prozesuan beraren propietate fisiko eta kimikoen aldakuntzak duen eragina azaltzea.

.Materialaren propietateen gainean haien berri jakiteko egiten diren formulazioek duten eragina ebaluatzea eta osagai bakoitzaren zeregina baloratzea.

2.5. Materialak ez narriatzeko erabiltzen diren azaleko babes-tratamenduak analizatzea.

.Materialen tratamenduak erabilitako babes-prozesuaren arabera sailkatzea, eta haien aplikazioak eta erabilera deskribatzea.

.Gainestaldurarako prozesu kimikoak eta elektrokimikoak bereiztea eta teknika aplikatzeko urratsak deskribatzea.

.Gainestaldurarako beste prozesu batzuk azaltzea, bakoitza besteetatik bereizten dela.

.Gainestaldurarako metodoak analizatzea eta haietan egoekiena aukeratzea, saihestu nahi den narriaduraren arabera.

.Gainazaleko tratamenduen kontrolerako entsegu fisikoak, mekanikoak eta metalografikoak.

.Ingurugiroaren arloko arauetan gainestaldurarako bainuen hondakinez ezarrita dagoena errespetatu beharra baloratzea.

b) Edukiak.

.Oinarrizko printzipio fisikokimikoak:

-Materiaren egoerari buruzko azterlana: solidoa, likidoa, gaseosoa. Legeak. Egoera-aldaketak. Egoeratik datozen propietateak.

-Termodinamikako aplikazioak: potentzial kimikoa. Nahaskinen diagramak eta disolbagarritasuna. Termokimika.

.Propietate fisikokimikoei buruzko entseguak:

-Propietate fisikokimikoak: Dentsitatea, biskositatea, fusio-puntua, irakite-puntua, sugar-puntua, berokuntza-ahalbidea eta lurrun-presioa.

-Entsegu motak eta tresnak.

-Entseguak egitea substantziak identifikatzeko. Propietate fisikokimikoei buruzko datu-taulak eta grafikoak erabiltzea.

.Materialen ezagutza:

-Oinarrizko materialak lortzea, haien propietateak eta ezaugarriak jakitea: metalak, papera, plastikoak eta zeramikak.

-Propietate mekanikoak: kohesioa, itsasmena, malgutasuna, plastizitatea, gogortasuna, tinkotasuna, hauskortasuna, jazarmena eta zurruntasuna.

-Gainazaleko tratamenduak. Kimikoak. Elektrokimikoak. Murgilketa. Esmalteztaketa. Pintaketa.

-Materialen propietateen aldakuntza gainazaleko tratamenduen eraginez. Horrek industrietan dituen aplikazioak.

.Materialen entseguak:

-Entsegu-probetak prestatzea eta atontzea.

-Entsegu fisikoak: zenbait kontzeptu: zama, esfortzua eta tentsioa. Entsegu mekaniko estatikoak, dinamikoak eta teknologikoak.

-Materialen entsegu fisikokimikoak. Entsegu metalografikoak.

-Gainazaleko tratamenduen entseguak.

-Entseguak egitean tresnak kalibratzea, datuak lortzea eta tratamendu estatistikoa burutzea, propietatearen parametroa neurtzeko edo materialen ezaugarriak zein diren jakiteko.

3. lanbide modulua: Analisi kimikoa eta tresna bidezkoa.

Iraupena: 480 ordu.

3. gaitasun unitateari lotua: metodo kimikoen eta tresnen bidezko analisi kimikoak antolatzea/egitea.

a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.

3.1. Analisi ez-organikoaren oinarrizko kontzeptuak analizatzea, eta substantzia jakina zehazteko balio dutenak eta beraren kontzentrazioa definitzen dutenak identifikatzea eta azaltzea.

.Oreka kimikoaren kontzeptua definitzea, eta hartan eragina duten aldagaiak eta eragin horiek azaltzea.

.Orekak ur-disoluzioei eta disoluzioetako solido ionikoei nola aplikatzen zaizkien zehaztea.

.Metodo bolumetrikoak beraien artean eta metodo grabimetrikoekin erkatzea, eta kasuan-kasuan zein erabili zehaztea eta haien oinarri diren legeak interpretatzea.

.Erreakzio kimikoen jarraipena grafiko bidez irudikatzea eta horretarako balorazio-krubak egitea, disoluzioan erreakzioan zehar une bakoitzean dauden erreaktiboak identifikatzen eta haietariko bakoitzaren balioak zehazten direla.

.Diagrama logaritmikoak aplikatzea, haiek eratzeko eman diren urratsak arrazoitzea eta zenbaki bidezko ohiko kalkuluen aldean dituen aplikazioak azaltzea.

3.2. Talde funtzional organikoak analizatzea haien propietate fisikoak eta kimikoak zehaztuz, eta substantzia zein den ondorioztatzea.

.Molekula organikoen egitura eta haien antolamendu elektronikoa ezagutzea, bai eta eratzen ahal dituzten lotura motak eta horiekin batera datozen erreakzioak ere.

.Karbono atomoaren propietateak eta hark loturak eratzeko dituen ahalbideak erlazionatzea kasuan kasuko konposatuaren arabera gertatzen ahal diren erreakzioekin.

.Talde funtzional bakoitzaren ereduzko erreakzioak adieraztea eta eratorriak prestatzea funtzio organiko jakina dagoela berresteko.

.Funtzio organikoa ondorioztatzea oinarrizko analisi koalitatiboaren eta koantitatiboaren balioen bitartez eta zenbait disolbakaritan ageri duen disolbagarritasunaren bitartez, eta disolbagarritasuna egiturarekin erlazionatzea.

.Erreakzioaren mekanismoaren kontzeptua deskribatzea eta hark erreakzio kimikoaren urratsen azterketan duen garrantzia zehaztea, eta urrats nagusiak azaltzea.

.Arazoak ebaztea eta zenbaki-kalkuluak egitea formula enpirikoak sortzeko, pisu molekularrak zehazteko, kalkulu estekiometrikoak egiteko eta analisi koantitatiboei aplikatzeko, kontzentrazioak parametro fisikoen balio ezagunen bitartez zehaztuz.

3.3. Tresna bidezko analisiaren oinarri zientifikoak eta teknikoak aipatzea, eta tresnak aldatzen diren propietateekin eta parametroekin erlazionatzea.

.Bereizketarako dauden teknikak deskribatzea eta teknika bakoitzaren oinarri zientifikoa eta teknologikoa azaltzea.

.Analisirako metodo optikoen oinarrietan dauden legeak aipatzea eta haiek neurtzen dituzten propietateak aldatzen dituzten kausak ondorioztatzea, bai eta beste teknologia batzuei nola aplikatzen zaizkien ere.

.Elektrokimikako legeen aplikazioa analisirako tresna bidezko metodoekin erlazionatzea, bai eta erabiltzen den teknika hark neurtzen duen propietate elektrikoarekin erlazionatzea ere.

.Lortzen diren balioak substantziaren balorazio koalitatiboarekin eta koantitatiboarekin erlazionatzea, eta horretarako behar diren zenbaki-kalkuluak egitea.

.Argiaren eta materiaren arteko elkarreragiketak dituen ondoreak eta elkarreragiketa hori neurtzeko behar diren analisi teknikak azaltzea.

.Metodo optikoetan, absorziokoen eta igorpenekoen artean dauden funtsezko aldeak ondorioztatzea eta metodo horietako teknika nagusiak sailkatzea.

3.4. Analisi kimikoetan erabiltzen diren ekipoak eta teknikak analizatzen den substantziaren berariazko parametroekin erlazionatzea.

.Laborategietan oinarrizko ohiko eragiketak egiteko erabiltzen diren tresnak deskribatzea eta teknikan eragina duen aldagaia zein den azaltzea.

.Bolumen-balorazioetako hurrenkera azaltzea eta hura beraren oinarrian dauden kontzeptu teorikoekin erlazionatzea.

.Kimika organikoan, oinarrizko elementuen kopuruak zehazteko erabiltzen diren tekniken nhelburuak eta zehaztasuna analizatzea.

.Analisietan erabiltzen diren tresnen funtsezko atalak deskribatzea bloke-diagramen bitartez, eta deskribatutako atal bakoitza zertarako den azaltzea.

.Tresna bidezko analisirako teknikak azaltzea eta bakoitza berak deskribatzen duen propietatearekin, aldarazten duen aldagaiarekin eta oinarri duen bereizketako metodoarekin (optikoa edo elektrikoa) erlazionatzea.

.Tresnaren doitasuna egiaztatzea patroi egokiez berrikusiz.

3.5. Laborategian analisi kimikoak egitea, analisirako teknika egokiez baliatuz.

.Lagin adierazgarriak hartzea tresna egokiez, laginak prestatzea laborategiko oinarrizko eragiketak eginez eta hura erabili beharreko teknika edo bitartekoetara moldatzea.

.Behar diren tresnak "kalibratzeko" kontrolatu/hobetu beharreko parametroak definitzea.

.Disoluzioak eta erreaktiboak prestatzea eta baloratzea, eta hurrengo batean erabiltzeko etiketatzea eta artatzea.

.Laborategian analisi koantitatibo eta koalitatiborako esperimentuak egitea prozesu bolumetrikoen eta grabimetrikoen bitartez.

.Laborategian analisi koantitatibo eta koalitatiboak egitea eta gaiak edo eratorkiak sintetizatzea behar diren erreakzioak eginez.

.Laborategian tresna bidezko analisiak egitea, hau da, bereizketa kromatografikorako tresnak, analisirako tresna optikoak edo propietate elektrikoak detektatzeko sistemadun tresnak erabiltzea.

3.6. Analisien emaitzak ebaluatzea, erregistroak interpretatzea eta kalkuluak egitea, zenbakizkoak zein grafikoak.

.Analisirako kalkulu grafikoak egitea diagrama logaritmikoen bitartez.

.Zenbaki-kalkuluak egitea analisi organikorako, ez-organikorako eta tresna bidezkorako.

.Lortutako emaitzak analizatzea eta koherenteak eta baliogarriak direnez zehaztea, bai eta unitate egokietan eman direnez, emaitzaren bat oker dagoelako baztertu behar denez edo parametro bereko zenbait balioren batez besteko balioa eman behar denez ere.

.Erreakzio organiko baten eta beraren purutasunaren jarraipena egitea, analisian lortutako erregistroak interpretatuz.

.Tresna bidezko analisiko zenbait teknikaz lortzen diren erregistroak interpretatzea eta analisi koantitatiboarekin eta koalitatiboarekin erkatzea.

b) Edukiak.

.Laborategiko esperimentu-teknikak:

-Laborategian materiak eta materialak eskuztatzeko teknika orokorrak.

-Laborategiko materiala garbitzeko teknikak.

-Produktu kimikoak identifikatzea.

-Masak eta bolumenak neurtzea.

-Ereduzko erreaktiboak eta soluzioak prestatzea eta normaltzea.

.Laborategiko oinarrizko eragiketak:

-Laginak hartzea. Solidoen, likidoen eta gasen laginak hartzeko teknikak. Behar diren tresnak. Laginak artatu eta prestatzeko prozedurak.

-Laborategiko oinarrizko eragiketetako funtsak, neurriak eta aplikazioak: ehotzea;bahetzea; prezipitatzea; iragaztea; zentrifugatzea; dekantazioa; lurrintzea; destilatzea; errektifikatzea; ateratzea; kristaltzea.

-Lagina hartzea eta nahaskinetako substantziak banantzea, eta horretarako aukeratu den teknika eta kontrolatu den parametroa bidezkotzea.

-Nahaskinak prestatzea.

.Analisi ez-organikoa:

-Kimika ez-organikoaren oinarrizko kontzeptuak.

-Erreakzioaren abiadura. Oreka kimikoa. Orekak ur-disoluzioetan. Adierazkariak. Balorazio-kurbak. Solido ionikoen orekak.

-Bolumetrien kontzeptu orokorrak. Metodo bolumetrikoak: neutralizazioa, prezipitazioa, konplexometriak eta redoxa.

-Zuzeneko metodoz egiten diren analisi koalititatiboak.

-Analisi koantitatiboak: bolumetriak eta grabimetriak.

-Analisi organikoaren arazoak konpontzea.

-Erreakzio kimikoen ezaugarriak azaltzea esperimentuetan.

-Zenbait substantziaren osagai ez-organikoak identifikatzea eta zehaztea.

.Analisi organikoa:

-Karbono atomoaren egitura eta propietateak. Karbono-loturak. Hibridazioa. Lotura soilak, bikoitzak eta hirukoitzak sortzea. Konjugazioa. Ondoreak: indukzioa eta mesomeroak. Isometria.

-Analisi funtzionala. Funtzio organiko nagusien azterketa: Hidrokarburoak. Eratorri oxigenatuak. Eratorri nitrogenatuak.

-Erreakzio-mekanismoak. Erreakzio eta prozesu mota: gehikuntza; kenketa; ezabatzea; halogenazioa; esterifikazioa; nitrazioa.

-Analisi organiko koalitatiboa eta koantitatiboa. Analisi organikoetako zehaztapena egitea, nahaskinetako osagaiak banaduz, osagaiak identifikatuz eta eratorriak sortuz. Lortzen diren emaitzak bidezkotzea.

-Biokimikaren hastapenak. Egitura-osagai nagusiak ezagutzeko egiten diren entseguak.

.Analisirako metodo grafikoak:

-Zenbaki-kalkuluen mugak. Aldagarri nagusiaren diagrama logaritmikoak. Aplikazioak zenbait orekatan.

.Tresna bidezko analisia:

-Tresna-teknikak, analisirako eta prestakuntzarako. Sailkapena. Neurketa-akatsak.

-Metodo elektrikoak.

-Metodo elektroanalitikoen hastapenak.

-Teknika elektroanalitikoak: potentziometria; voltametria; elektrograbimetria; konduktimetria.

-Metodo optikoak: metodo espektroskopikoen hastapenak. Argiaren eta materiaren arteko elkarreragiketa. Espektroak. Beer Legea. Neurtutako magnitude fisikokimikoaren, analisirako tresna bidezko metodoaren eta beraren aplikazioen arteko erlazioa.

- Espektroskopikoak ez diren teknikak: errefraktometria, polarimetria.

-Teknika espektroskopikoak.

-Erradiazio ikuskor-ultramorearen zurgapen

molekularraren espektrofotometria. Erradiazio infragorriaren espektrofotometria. Erresonantzia magnetiko nuklearreko espektrofotometria.

-Gar-fotometria. Plasma-emisioko metodoak. Fluorezentzia molekularra.

-Turbidimetria. Raman espektroskopia. Masa- espektroskopia.

-Banaketa kromatografikorako metodoak. Kontzeptu orokorrak. Kromatografiaren teoria.

-Teknika kromatografikoak: zutabea; papera; geruza mehea; gela; bereizmen handiko kromatografia likidoa (HPLC); gasak; elektroferesia.

-Autoanalizagailuak. Analisirako sistema erdiautomatikoa eta automatikoa garatzea. Jarraiko analisia.

-Substantziak identifikatzeko tresna bidezko teknikak aplikatzea, kasuan kasuko tresnaren eskema egitea, funtzionamenduaren printzipioa azaltzea, datuak lortzea eta emaitzak ateratzea ekuazio egokiez baliatuz, eta hori ereferentziako ereduak edo bestelako bitartekoak erabiliz egitea, eta azkenik emaitzak unitateetan ematea.

4. lanbide modulua: Analisi mikrobiologikoak.

Iraupena: 160 ordu.

4. gaitasun unitateari lotua: entsegu eta zehaztapen-lan mikrobiologikoak antolatzea/egitea.

a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.

4.1. Laginak hartzeko prozesua analizatzea eta aplikatzea, haren faseak, laginen identifikazioa eta laginak analisi mikrobiologikoaren hastapeneko baldintzetara nola moldatzen diren azaltzea.

.Lagina analisirako nola prestatzen den deskribatzea, sekuentzien hurrenkera-eskema antolatua eginez.

.Lagin adierazgarriak hartzea tresna egokiez, estirilizazioa zainduz, eta kutsatu gabe artatzea, bai garraioan, bai gordetzen den tokian.

.Laginentzako disoluzio egokiak kalkulatzea eta aplikatzea, bertan dauden mikroorganismoak ebaluatu ahal izateko.

.Hartzen diren laginak adierazgarriak eta homogeneoak direnez kontrolatzea kalitate-arauak aplikatuz.

.Kutsadurabideak azaltzea eta kasuan kasurako egokia den produktua aukeratzea garbitzeko/desinfektatzeko/esterilizatzeko.

4.2. Lagin mikrobiologikoak prozesatzea laborategian eta haiek mikroskopioan ikustea ahalbidetzen duten prestakinak gertatzea.

.Lagina mikroskopioan ikusteko egin beharreko prestaketa-lanen faseak azaltzea.

.Mikroskopio optikoaren funtsezko atalak deskribatzea, eta haien funtzioak eta mikroorganismoak ikusteko nola aplikatzen diren azaltzea.

.Erabiliko diren erreaktiboen ezaugarri orokorrak eta haiek zuzen prestatzeko era deskribatzea, hazkuntza-gaia kontuan izanik, eta ingurunearen kontzentrazioa zehazteko behar diren kalkuluak egitea.

.Hazkuntza-ingurunea aberasteko sistemak deskribatzea.

.Analizatu nahi den mikroorganismorako egokia den ereite-teknika azaltzea eta ereite-plakak prestatzea ingurune likido eta solidoekin.

.Inkubazioko funtsezko parametroak zehaztea aztertuko den mikroorganismoaren arabera.

.Erabili ondoren hondakinak eta laginak deusezteko prozesua deskribatzea eta kutsaduraren aurkako arauak azaltzea.

4.3. Laborategian, mikroorganismoak zenbatu, bakartu eta identifikatzeko analisiak egitea.

.Mikroorganismoen familia nagusiak bereiztea eta beraien ezaugarri nagusiak eta haiek sortzen dituzten ondoreak azaltzea.

.Mikroorganismoen familien ezaugarri orokorrak deskribatzea eta haiek zenbatzearen xedea interpretatzea.

.Mikroorganismo bakoitza laborategiko identifikazio-metodoekin erlazionatzea.

.Mikroorganismo markatuak zer diren azaltzea, bai eta halako mikroorganismoak hautatzeko irizpideak ere.

.Laginetako mikroorganismoak bereiztea eta identifikaziorako teknika orokorrak eta zehatzak aukeratu eta aplikatzea.

.Mikroorganismoen koloniak zenbatzeko teknikak aplikatzea eta kopuruak arauetan baimendutakoetakoak direnez zehaztea.

.Analisi mikrobiologikoa esterilitatea zaintzeko neurriak hartuz egitea, ez kutdadurarik ez behar ez den arriskurik izan ez dadin.

.Lortutako emaitzak euskarri egokietan erregistratzea, emaitzok analizatzea eta beraiei buruzko txostena egitea.

b) Edukiak.

.Mikrobiologia:

-Kontzeptu orokorrak. Mirkobiologia analisian eta kontrolean aplikaturik.

-Zelularen egitura mikroskopikoa. Mikroorganismoen morfologia eta zitologia. Mikrobioen fisiologia. Elikadura eta hazkuntza-faktoreak. Mikrobioen ugalketa. Kolonien sorkuntza. Hazkuntza neurtzea.

-Mikrobioen aurkako agenteak: agente fisikoak, kimikoak eta kimioteraupetikoak.

-Mikroorganismoak (bakterioak, birusak, onddoak eta legamiak).

-Mikroorganismo familia nagusien ezaugarri orokorrak (Micrococcaceae familia. Enterobacteriaceae familia. Onddoak eta legamiak. Vibrionaceae familia).

.Teknika mikroskopikoak:

-Mikroskopio optikoa. Deskripzioa, erabilera eta oinarriak. Fase-kontrasteko mikroskopioa eta mikroskopio elektronikoa. Aplikazioak.

-Prestaketa mikroskopikoak (finkapena, garbiketa, tindaketa) eta behaketa mikroskopikoak. Tanta esekia.

.Entsegu mikrobiologikoak:

-Lagina hartu eta prestatzeko teknika: homogeneizazioa eta diluzioa. Tindakariak eta erreaktiboak prestatzea.

-Beirazko materiala edo tresnak garbitzea, desinfektatzea eta esterilizatzea. Printzipioak. Ekipoen funtzionamendua. Segurtasuna. Prozedurak eta aparatuak. Beroak mikroorganismoetan dituen ondoreak. Autoklabea.

-Hazkuntza-inguruneak. Prestakuntzako teknikak eta ingurunearen kontzentrazioa zehazteko egin beharreko kalkuluak.

-Ingurune solidoetan eta likidoetan ereiteko teknikak. Ereiteko plakak prestatzea. Bakterioen hazkuntza-erak. Hazkuntza-inguruneak artatzea: liofilizazioa.

-Koloniak aukeratu eta analizatzeko erabiltzen diren estatistikako metodoak.

-Inkubazioa. Oinarrizko kontzeptuak eta parametroak.

-Mikroorganismoak zenbatu eta identifikatzeko prozedurak. Kolonien kopurua eta mikroorganimsoen guztirako kopurua zehaztea.

-Mikroorganismo adierazgarriak. Bakterio, onddo eta leganien guztirako kopurua zenbatzea.

-Indize-mikroorganismoak. Gorozki, animalia eta birus kutsaduraren indizeak. Indize-mikroorganismoak aukeratzeko irizpideak.

.Mikrobiologia aplikatua:

-Azalen kontrola. Eskuztatzaileen kontrola.

-Inguru-airearen kontrol mikrobiologikoa. Aireko mikrobioak deuseztea.

-Edateko uretako eta hondakin uretako mikrobioen analisia.

5. lanbide modulua: Segurtasuna eta ingurune kimikoa laborategian.

Iraupena: 96 ordu.

5. gaitasun unitateari lotua: laborategian ongi jarduteko arauak, segurtasun-arauak eta ingurugiro-arauak betetzea eta betearaztea.

a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.

5.1. Materia kimikoetatik datorren arriskuaren aurrearretarako segurtasun-neurriak analizatzea.

.Segurtasuna eta higienea oinarrizko kontzeptuak erlazionatzea eta bereiztea.

.Materia kimikoak ontziratu, etiketatu eta garraiatzearen arloko segurtasun-arauak interpretatzea eta aplikatzea, eta haren propietateekin erlazionatzea.

.Gai kimikoak segurtasunaren edo erasokortasunaren ikuspegitik sailkatzea, eta segurtasunaren sinbologia identifikatzea.

.Materia kimikoak ontziratu, etiketatu eta garraiatzearen arloko segurtasun-arauak identifikatzea.

5.2. Laborategiko berariazko lan- prozedura eta metodoei dagozkien segurtasun-neurriak analizatzea.

.Norberaren babeserako ekipoak arrisku-faktoreekin erlazionatzea.

.Laborategiko instalazioak eta ekipoak artatzeko segurtasun-neurriak azaltzea.

.Txukuntasun- eta garbiketa-erregelak arrisku-faktoreekin erlazionatzea.

.Laborategietako segurtasun-seinale nagusien eskema egitea eta seinale bakoitza berari dagokion arriskuarekin erlazionatzea.

.Arrisku kimikoko edo biologikoko gisa sailkaturik dauden eremuetan jarduteko erak deskribatzea.

.Lan-prozeduretan aplikatzen ahal diren segurtasun-arauak identifikatzea.

5.3. Laborategian lan egitean sortzen den arriskuaren aurrearretarako eta hura kontrolatzeko erabiltzen diren sistemak, ekipoak eta eragingailuak analizatzea eta arrisku-faktoreekin erlazionatzea.

.Laborategietako larrialdi-botikinean egon behar diren zainketa-gaiak eta produktuak proposatzea.

.Larrialdietan aritzeko hurrenkera deskribatzea eta norberaren babeserako ekipoak identifikatzea.

.Laborategiko oin-planoaren irudikapen grafikoa oinarri hartuta:

-Laborategi barruko segurtasun aktiboko eta pasiboko elementuak kokatzeko tokiak proposatzea.

-Arrisku-aldeak identifikatzea eta seinalizazio-neurri egokiak proposatzea.

5.4. Laborategian ingurugiroa babesteko neurriak betetzeko behar diren bitartekoak aplikatzea.

.Ingurugiroaren arloko arautegi edo arau multzo jakina emanik eta abiaburutzat laborategiko balizko kontroleko edo analisi/entseguko prozesua harturik, behar bezala zehaztua:

-Kontrol edo analisi/entseguko prozesuari aplikatzen ahal zaion arautegiaren oinarrizko alderdiak identifikatzea.

-Ingurugiroan izan litekeen eraginaren parametroak identifikatzea.

-Balizko prozesuan behar diren detekzioko eta neurketako eragingailuak erabiltzea, direla detektagailuak, ekipo mugikorrak edo analisi-kitak.

.Laborategian, substantzia kopuru txikiak deuseztatzeko teknikak aplikatzea.

5.5. Laborategian lan egiteak higienerako berekin dakartzan arriskuen faktoreak beraiek osasunean dituzten ondoreekin eta detekzio edota neurketako teknika eta eragingailuekin erlazionatzea.

.Kutsagarri kimiko eta biologikoak izaeraren, osagaien eta giza organismoan izaten ahal dituzten ondoreen arabera sailkatzea.

.Kutsagarri fisikoak eta laneko mikroklimaren eratorriak izaeraren eta giza organismoan dituzten ondoreen arabera sailkatzea.

.Kutsagarri kimiko, biologiko eta fisikoak naurtzea zuzeneko detekzioko eragingailuez baliatuz eta neurketen emaitzak honetan aplikatzen ahal diren arauetan erreferentzia-balioekin erlazionatuz interpretatzea.

.Detekzioko edota neurketako eragingailu homologatuak deskribatzea.

.Norberaren babeserako eta taldearen babeserako neurriak deskribatzea.

b) Edukiak.

.Laneko segurtasuna laborategian:

-Segurtasun-teknikak: bilakaera eta planteamendua. Tekniken eraginkortasunari buruzko erkapen-analisia. Aurreneurrien plangintza. Arriskuen analisia. Arriskuei antzematea, haiek ebaluatzea eta antolatzea. Segurtasun-neurriei buruzko azterlan, neurriak ezartzea eta kontrolatzea.

-Gai kimikoekin lan egiteak dituen arriskuen aurrearreta: produktuak ontziratzea eta etiketatzea. Segurtasuneko seinaleak. Txukuntzasuneko eta garbitasuneko erregelak. Arauak. gai kimikoak eskuztatzeko goitapenak.

-Laborategiko arriskuen aurrearretarako sistemak.

-Sute-arriskuaren aurrearreta, haiek detektatzea eta beraietatik babestea. Itzalgailu motak.

-Leherketa-arriskuaren aurrearreta eta hartatik babestea.

-Korronte elektrikoarekin kontaktua izateko arriskuaren aurrearreta.

-Ekipoen artapeneko aurrearreta.

-Norberaren babeserako ekipoen eraabilera.

-Laneko istripuak: sailkapena. Aurrearretako indize estatistikoak. Istripu-indizeak analizatzea. Istripuak jakinaraztea eta erregistratzea. Istripuak ikertzeko metodoak.

-Laborategiko larrialdietarako plana. Larrialdietako aldea. Segurtasuna instalazioetan.

.Higienea eta ingurugiroaren babesa laborategian:

-Laborategietako kutsagarrien sailkapena.

-Kutsagai kimiko, fisiko eta biologikoak:

-Ondoreak pertsonen osasunean.

-Neurtzeko eta baloratzeko teknikak.

-Aurrearreta eta babeseko teknikak.

-Kutsagaiekin jarduteko modua: lehen sorospenak kutsadura kimikoa edo biologikoa gertatzen denean. Jarduteko modua azalean edo begietan hortzikadura gertatzen denean edo gai kimikoak irensten edo inhalatzen direnean.

-Ingurugirorako arriskuen aurrearreta laborategian. Laborategiko hondakinak. Laginak hondakin gisa deusezteko teknikak. Laborategiko inguru-kutsagaiak neurtzea detekzioko eta neurketako eragingailuen bidez.

6. lanbide modulua: Analisi-teknika integratuak.

Iraupena: 308 ordu.

6. gaitasun unitateari lotua: kalitatea kontrolatzeko analisi eta entseguak zehaztea eta egitea.

a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.

6.1. Analisi-arazoa definitzea analisiaren ezaugarrien eta haren maiztasunaren arabera, hala entseguaren xede den substantziarako egokiak diren teknika eta metodoa aulkeratzeko.

.Balizko kasu praktikoan ekoizkin jakin baten kalitatea kontrolatu behar bada:

-Egin beharreko azterlana kontrolekoak, ziurtapenekoa edo ikerkuntzakoa denez zehaztea eta lan-metodorik egokiena hautatzea.

-Bibliografia kontsultatzea, direla metodo ofizialak, analisia ziurtapenekoa bada, direla esku-liburuak edo monografikoak, analisia kontrolekoa bada, eta erabiltzen ahal diren teknikak laborategian baliakor daudenekin erkatzea, erabili beharrekoak zehazteko.

-Analisiari ekin aurretik irizpideak ezartzea eskatzen diren parametro analitikoei dagokienez, bai eta analisiko metodoa edo teknika hautatzean berebiziko garrantzia izan lezaketen beste irizpide batzuk ere.

-Analisirako hautatu den teknika erabiltzeko jarraitu behar zaion metodoa aukeratzea eta prozedura hurrenkeran antolatzea idatziz.

6.2. Jangaiak deskribatzea beraien propietateen, osagaien eta aplikazioaren arabera, batez ere kontuan izanik beraien parametro biokimikoak eta mikrobiologikoak.

.Jangai bakoitza bere taldean sailkatzea eta bereizgarri dituen propietateak zehaztea.

.Jangaien taula normalizatuak erabiliz jangai bakoitzaren osagaien portzentajeak ematea: oinarrizko bizigaiak, oligoelementuak eta bitaminak.

.Gehigai nagusiak sailkatzea: koloratzaileak, kontserbakariak eta orekatzaileak, eta beraien funtzioa azaltzea eta kontzentrazioa arauek baimenduriko mailarekin erlazionatzea.

.Jangaiak kutsatzen dituzten mikrobioetan eragina duten parametroak eta haien eragile diren faktoreak azaltzea.

.Jangaietan onartzen diren mikroorganismo kopuruen berri jakitea eta higiene-osasuneko arauak ezagutzea.

.Jangai mota bakoitzak elikaduran duen garrantzia baloratzea eta giza hazkuntzan duen erlazioa aipatzea.

6.3. Analisi-metodorako ezarrita dauden teknikak, direla fisikokimikoak, kimikoak, tresna bidezkoak zein mikrobiologikoak, aplikatzea industria kimikoan eta prozesu-industrian sortzen diren ekoizkinen kalitatearenn kontrolerako.

.Aurreko balizko kasu praktikoan sortu den informazioaz baliatuz:

-Lanean hasi aurretik hartarako eskema prestatzea, eta eskema horretan jarraibideak antolaturik eta zehatz idaztea.

-Lagina prestatzea entseguaren edo analisiaren xede den substantzia analizatzeko.

-Substantziak edo gaiak zehazteko bidea ematen duten entsegu- edo analisi-teknikak aplikatzea.

-Datuak eta emaitzak euskarri egokian erregistratzea, artxibatzea eta eguneratzea.

-Lortutako emaitzak analizatzea, erregistroak interpretatzea, eta emaitzekin zenbaki-kalkuluak eta estatistika-tratamenduak egitea kontrolatu beharreko substantzia edo gaiaren osagaiak edo propietateak zehazteko.

-Behar den analisi motaren arabera, txostenak izan behar dituen atalak aukeratzea eta txostenean analisi-prozesuaren urrats guztiak azaltzea, lagina hartzen dentik emaitzak analizatzen direnera arte.

-Entsegu eta analisietako emaitzak hasi aurretik izan asmo zirenekin edo arauetakoekin erkatzea, antzematen diren diferentziak adieraztea eta hipotesiak sortzea diferentziaren balizko kausez; kausak substantzia lortzeko burutu den ekoizpen-prozesukoa izaten ahal da edo bestela besteren bat, esaterako akatsen bat gertatzea substantzia biltegiratzea edo artatzean.

6.4. Laborategiko analisia ekoizpen-prozesuarekin erlazionatzea, prozesuaren xede den gaiaren kalitatea zehaztu beharrari dagokionez.

.Ereduzko prozesu kimiko baten diagrama abiaburu hartuta, ondokoak zehaztea:

-Laginak hartzeko tokiak eta lagin-hartzeen maiztasuna.

-Lagin-hartze ohikoak eta apartekoak.

-Prozesuko analizadore automatikoak.

-Kalitatearen arloan, erregulazio eta kontroleko aparatuak.

-Aldagai fisikoak eta kimikoen neurgailuak.

.Prozesuan egiten diren entseguen motak eta beraien izaera bereiztea, eta horretan diharduten pertsonak eta entseguetatik sortzen diren datu-iturriak adieraztea.

.Neurtu beharreko parametroek prozesuan eta prozesuko tresnetan eta kontrol-sistemetan duten eragina interpretatzea.

.Prozesuko atal bakoitzak ekoizkinaren segurtasunerako, kalitaterako eta eraginkortasunerako duen garrantzia zehaztea.

.Ekoizkin berria prestatzean edo lehendik badagoen ekoizkin baten prozesua aldatzean, ekoizpen- denbora edo kostuak murrizteko edo kalitatea hobetzeko, kalitatearen kontrolerako jarduerak ekoizpenarekin erlazionatzea.

b) Edukiak.

.Industria kimikoak edo prozesu bidezko beste industria batzuek sortzen dituzten ekoizkinen kalitatea analizatzeko eta kontrolatzeko teknikak.

-Ekoizkinak identifikatzeko, zehazteko edo beraien kontzentrazioa neurtzeko erabiltzen diren analisi-metodoak edo entsegu- edo analisi-prozedurak:

-Oinarrizko industria kimikoaren ekoizkina: organikoak eta ez-organikoak.

-Nahaskinetan eta eraldakuntzan erabiltzen diren industria kimikoaren ekoizkinak. Pinturak, garbikariak, koloratzaileak.

-Kimika fineko eta farmaziako industri ekoizkinak. Lurringintza eta kosmetikako ekoizkinak.

-Edateko ura eta hondakin-ura.

-Plastiko eta kautxozko eraldagaiak.

-Paper-industriako ekoizkinak.

-Eraikintzako gaiak.

-Metalak eta aleazioak.

-Beira eta zeramika.

-Oinarrizko jangaiak eta jangaien industriaren ekoizkinak: okela eta okelakiak. Arrainak eta itsaskiak. Esnea eta arrautzak. Izozkiak. Gaztaia eta gurina. Frutak eta barazkiak. Zukuak eta xarabeak. Olioak eta koipeak. Ogia, irina eta oreak. Jangai izoztuak eta ontziratuak. Alkoholdun edariak.

-Metodoa aukeratzeko teknika bakoitzak dituen aldeak eta mugak.

-Analisi-prozesu konplexuak egitea, erabiliko den teknika proposatzea, aparatuak kalibratzea, laginak prestatzea, aldagaiak neurtzea, eta kalkulu eta tratamendu estatistiko edo grafikoak egitea. Parametro beraren balioa bi teknikaz erkatzea. Ekoizkinaren bidezkoketa eta berari buruzko ondorioak.

-Gai kimikoak, jangaiak, urak edo bestelako gai batzuk analizatzeko eta haiekin entseguak egiteko aplikatzen ahal diren arau zehatzak erabiltzea, hain zuzen ere metodo ofizialak, Europar Batasunaren gidalerroak edo entsegu eta analisietarako prozedura normalizatuak.

.Jangaien kimika:

-Egitura-biokimikaren oinarriak:

-Oinarrizko bizigaiak: gluzidoak, lipidoak, protidoak, oligoelementuak eta bitaminak. Oinarrizko bizigaiak zehazteko metodoak. Osagai biokimikoen elikadura-balioa.

-Entzimak. Biokimikan duten garrantzia eta neurtzeko erak.

-Jangaien osagai biokimikoak esperimentu bidez zehaztea.

-Jangaien taldeak. Sailkapena osagaien arabera. Ezaugarriak eta propietateak. Jangaien gehigaiak: koloratzaileak, kontserbakariak eta orekatzaileak.

.Mikrobiologia jangaiei aplikaturik:

-Jangaietan egoten diren mikroorganismo ohikoenak.

-Jangaiei buruzko zehaztapenak.

-Jangaietan mikroorganismoak haztean garbitasunak, kontserbazioak eta eskuztapenak duten garrantzia.

-Jangaien kutsadurabideak. Bakterio patogenoen identifikazioa.

-Jangaiak eta kontserbak prestatzea eta analisi mikrobiologikoak egitea.

.Kalitatearen kontrola eta hark ekoizpen- prozesuarekin edota arazpenarekin duen erlazioa, industria kimikoetan eta prozesu-industrietan:

-Inguruko industrietako ereduzko ekoizpen-prozesu bateko jario-diagramak. Hari loturiko sinboloak. Industrietako oinarrizko eragiketak, materia edota energia transferitzen dela zein transferitzen ez dela. Tresnak.

-Industrian prozesuetako aldagarriak eta ekoizkinaren parametroak neurtzeko tresnak. Linea-autoanalizagailuak.

-Erregulazio eta kontroleko sistemak, eskuzkoak, automatikoak eta ordenadore bidezkoak.

-Ekoizkinen kalitatea prozesuan bertan kontrolatzea. Laginak hartzeko guneak eta lagin-hartzeen maiztasuna.

-Jarraiko prozesuak eta jarraigabeak. Landa-analisia, ekoizkinaren esterilitateari eta segurtasunari buruzko frogak.

-Industri ekoizpeneko edota arazketa kimikorako prozesuan lana ekoizkinek prozesuan zehar eta bera bukatutakoan duten kalitatearekin erlazionatzea.

-Laborategian, erraz sistetizatzen ahal diren ekoizkinak lortzea eta lortzen denaren ezaugarriak azaltzea.

7. lanbide modulua: Lan inguruko harremanak.

Iraupena: 64 ordu.

a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.

7.1. Komunikazio-teknikak eraginkortasunez erabiltzea jarraibideak eta informazioa jaso eta transmititzeko, ideiak edo iritziak trukatzeko, zereginak esleitzeko eta proiektuak koordinatzeko.

.Mezu jakin bateko komunikazio mota identifikatzea, bai eta komunikazio onerako erabiltzen diren estrategiak ere.

.Komunikazio-prozesuaren etapak sailkatzea eta haren ezaugarrien berri ematea.

.Mezu argia duen komunikazio ona transmisioaren xede nagusia aizuntzen duten bide dibergenteak dituenetik bereiztea.

.Mezua bidaltzean, igortzen dena eta jasotzen dena bat ez badatoz, gertatu diren aldakuntzak ondorioztatzea.

.Mezua ulertzea eragozten duten interferentziak analizatzea eta baloratzea.

7.2. Lan ingurunean sortzen diren gatazkei aurre egitea negoziazioaren bitartez, eta taldeko kide guztiek arazoaren detekzioan parte hartzea lortzea, aurreiritzirik gabe eta gatazka konpontzen delarik, batez ere aldarazten ahal diren alderdiei lehentasuna emanik.

.Negoziazioaren kontzeptua eta elementuak definitzea.

.Negoziazio batean gertatzen ahal diren portaerak eta haien eraginkortasuna identifikatzea.

.Negoziaziorako estrategiak identifikatzea eta enpresetan gatazkak sortzen dituzten egoera ohikoenekin erlazionatzea.

.Negoziazioa prestatzeko metodoa identifikatzea, eta horretarako ondoko faseak kontuan hartzea: informazioa biltzea, indarren arteko erlazioa ebaluatzea eta egin litezkeen akordioen aurreikuspena.

7.3. Erabakiak hartzean horretara bultzatzen duten inguruabarrak aintzat edukitzea eta besteek izan litezkeen konponbideez dituzten iritziei jaramon egitea.

.Egoera jakin batean hartzen ahal diren erabakiak identifikatzea eta sailkatzea.

.Erabakia hartu beharra dakarten inguruabarrak analizatzea eta erabakirik egokiena hartzea.

.Konponbidea edo erantzuna aurkitzeko metodoa aplikatzea.

.Besteen iritziak errespetatzea eta kontuan izatea, nahiz eta norberarenen aurkakoak izan.

7.4. Buruzagi jardutea modu eraginkorrean bere lan-eskumenen eremuan, kasuan kasurako estilorik egokiena erabiliz.

.Aginte-estiloak identifikatzea eta haietariko bakoitzaren berariazko jarreren berri ematea.

.Buruzagitzaren estiloak buruzagiak aurre egin beharreko egoerekin erlazionatzea.

.Enpresako tarteko buruen zeregina, eskumenak eta mugak aintzatestea.

7.5. Bileretan zuzendari edo moderatzaile aritzea edo haietan parte hartzea, laguntza aktiboa emanez edo partaideen kolaborazioa lortuz.

.Lantaldeek banaka ari direnen aldeen dituzten abantailen berri ematea.

.Bilerak planifikatzeko funtzioa eta metodoa deskribatzea, eta kasu simulatuen bitartez bileretako helburuak, agiriak, aztergaiak eta deialdia definitzea.

.Dauden bilera motak eta haien eginkizunak definitzea.

.Dauden bilera motak eta haien eginkizunak deskribatzea.

.Partaideen tipologia identifikatzea.

.Bileren garapeneko etapak deskribatzea.

.Talde-bileretan lortu nahi izaten diren helburu nagusien berri ematea.

.Taldeak dinamizatzeko eta haien funtzionamendurako teknikak identifikatzea.

.Teknika nagusien ezaugarrien berri ematea.

7.6. Lan inguruneko motibazio-prozesua bultzatzea, bertako giroa hobetzea eta langileek enpresaren helburuak erdiesteko konpromisoa har dezatela lortzea.

.Lan inguruneko motibazioa definitzea.

.Motibazioaren teoria nagusiak azaltzea.

.Lan ingurunean aplikatzen ahal diren motibazio-teknikak identifikatzea.

.Simulatutako kasuetan, kasuan kasurako egokiak diren motibazio-teknikak aukeratu eta aplikatzea.

b) Edukiak.

.Komunikazioa enpresan:

-Taldeko kideei esleitutako zereginen berri ematen duten agiriak sortzea.

-Jarraibideak ahoz komunikatzea helburu batzuk lortzeko.

-Komunikazio motak:

-Ahozkoa/idatzizkoa.

-Formala/informala.

-Gorakoa/beherakoa/horizontala.

-Komunikazio-prozesuaren etapak:

-Igorleak, transmisoreak.

-Bideak, mezuak.

-Jasotzaileak, dekodifikadoreak.

-"Feedbacka".

-Komunikazio-sareak, bitartekoak eta bideak.

-Oztopoak/trabak komunikazioan.

-Distortsio-arkua.

-Iragazkiak.

-Pertsonak.

-Arrazionalitatearen kodea.

-Pertzepzio-datuak manipulatzeko bitartekoak.

-Estereotipoak.

-Halo efektua.

-Proiekzioa.

-Igurikizunak.

-Pertzepzio hautakorra.

-Pertzepzioaren defentsa.

-Jarrerak sortzen dituen komunikazioa.

-Komunikazioa hazkunde-iturri gisa.

-Informazioaren kontrola. Informazioa zuzendaritzaren eginkizun gisa.

.Negoziazioa:

-Kontzeptua eta elementuak.

-Negoziaziorako estrategiak.

-Eragin-estiloak.

.Arazoak konpontzea eta erabakiak hartzea:

-Lan inguruneko harremanen ondorioz sortutako gatazkak konpontzea.

-Arazoak konpontzeko prozesua:

-Enuntziatua.

-Zehaztasunak.

-Diferentziak.

-Aldaketak.

-Hipotesia, izan litezkeen kausak.

-Kausetarik probabilitaterik gehien duena.

-Erabakian eragina duten faktoreak:

-Gaiaren zailtasuna.

-Erabakian parte hartzean esku duten pertsonen jarrerak.

-Taldean erabakiak hartzeko metodorik ohikoenak:

-Adostasuna.

-Gehiengoa.

-Faseak erabakiak hartzean:

-Enuntziatua.

-Helburuak, sailkapena.

-Alternatibak bilatzea, ebaluazioa.

-Saio-aukeraketa.

-Ondorio okerrak, arriskuak.

-Probabilitatea, larritasuna.

-Azken aukeraketa.

.Aginte-estiloak:

-Zuzendaritza edota buruzagitza:

-Definizioa.

-Agintariaren zeregina.

-Zuzendaritza-estiloak:

-"Laissez-faire".

-Paternalista.

-Burokraziazalea.

-Autokratikoa.

-Demokratikoa.

-Buruzagitzari buruzko teoriak eta ikuspegiak:

-"Gizon handia"ren teoria.

-Ezaugarrien teoria.

-Egoeraren ikuspegia.

-Funtzioaren ikuspegia.

-Ikuspegi enpirikoa.

-Paul Hersay-ren teoria egoera-buruzagitzari buruz.

.Lantaldeak gidatzea/zuzentzea:

-Taldeak zuzpertzeko teknikak aplikatzea.

-Bilera baten etapak.

-Bilera motak.

-Taldeak zuzpertzeko eta zuzentzeko teknikak.

-Bileretako partaideen tipologia.

-Bilerak prestatzea.

-Bileren nondik-norakoak.

-Bileren arazoak.

.Motibazioa lan ingurunean:

-Motibazioaren definizioa.

-Motibazioaren teoria nagusiak:

-McGregor.

-Maslow.

-Stogdell.

-Herzberg.

-McClelland.

-Ekitatearen teoria.

-Motibazio-faktoreen diagnostikoa:

-Lorpen-motibazioa.

-"Locus control".

8. lanbide modulua: Ikastetxeak diseinaturikoa.

Iraupena: 88 ordu.

Modulu honen xedea da curriculuma osatzeko zenbait ezaugarri bereizgarri sartzea lanbidearen profilean, hala ikastetxeko inguru sozio-ekonomikora hobeki moldatu ahal izateko.

Aurreko puntuan aipatu diren ezaugarri bereizgarriak lortu beharreko amaierako gaitasunetan gauzatuko dira. Gaitasunok tratamendu zehatza edo ezagutza sakonagoak behar dituzten azpisektore, teknika eta produktuei buruzkoak izanen dira; ondokoak dira:

-Industria kimikoa.

-Plastikoen eta kautxoaren eraldakuntzaren industria.

-Nekazaritzako eta jangaien industriak.

-Paperaren industria.

-Industria farmazeutikoa.

Amaierako gaitasunak lanbidearen profila nahikoa bereizia dela ziurtatzen duten edukiek, orientazioek, gidalerroek eta zehaztapenek sortuko dituzte. Horiek irakasteko, aurretik Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren manuzko baimena beharko da.

Ikasturtea hasi baino nahikoa denbora lehenago, ikastetxeak modulo honetako curriculumaren proposamena aurkeztuko dio Hezkuntza eta Kultura Departamentuari (Irakaskuntzaren eta Ikastetxeen Antolamendurako Zerbitzua).

Proposamenak ondoko zatiok izanen ditu:

a) Lanbide-profilaren ezaugarri bereizgarriak identifikatzea ikastetxeko inguru sozio-ekonomikoaren arabera, haiek bidezkotzea, izanen omen den bilakaera azaltzea etab.

b) Curriculuma, bertan zehazturik daudela lortu beharreko amaierako gaitasunak, gaitasun bakoitza ebaluatzeko irizpideak, eta eduki guztiak. Antolamendua modulo guztiena izanen da.

9. lanbide modulua: Lan prestakuntza eta orientazioa.

Iraupena: 66 ordu.

a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.

9.1. Lan esparruan osasunari kalte egiten ahal dioten arrisku egoera ohikoenei antzematea eta haiei dagozkien babes-neurriak eta aurreneurriak aplikatzea.

.lan-inguruneko arrisku-egoera ohikoenak identifikatzea eta jarduteko teknika orokorrak haien arabera identifikatzea.

.Osasunerako eta ingurunerako kalteak sailkatzea beraien ondoreen eta kalteok sortarazten dituzten arrisku-faktore ohikoenen arabera.

.Arrisku ohikoenetarako babes-neurriak edota aurreneurriak proposatzea, haien ondorioak ahal txikienak izan daitezen.

9.2. Simulatutako istripuan, tokian bertan oinarrizko osasun-neurriak berehala aplikatzea.

.Istripuan zauritu batzuk edo anitz badaude, lehenbizi nor atenditu adieraztea, zauriek bizitzarako duten arriskua irizpide harturik.

.Aplikatu beharreko neurrien hurrenkera identifikatzea, dauden zaurien arabera.

.Osasun-teknikak gauzatzea (BBS, inmobilizazioa, lekualdaketa...), ezarritako protokoloak aplikatuz.

9.3. Bere kontura edo besteren kontura, dauden kontratazio erak bereiztea eta lan-errealitatean sartzeko prozedurak aplikatzea.

.Bere ekoizpen-sektorean dauden lan-kontratuak identifikatzea, indarreko legeriak onartzen dituenak alegia.

.Egoera jakinean, bere lan-eremuan enplegua bilatzeko teknika nagusiak aukeratu eta behar bezala erabiltzea.

.Bere kontura aritzeko behar diren agiriak identifikatzea eta zuzen betetzea, eta behar diren bitartekoak aurkitzea.

9.4. Lan merkatuan nork bere burua orientatzea, bere ahalmen eta interesak eta lanbide ibilbide egokiena identifikatuz.

.Norberaren ahalmenak, jarrerak eta ezagutzak, lanbiderako balio dutenak, identifikatzea eta ebaluatzea.

.Norberaren interesak eta motibazioak definitzea, sexuaren ziozko murriztapenak edo beste mota batekoak saihetsiz.

.Heziketa-eskaintza eta lan-eskaera, bere interesei dagokiena, identifikatzea.

9.5. Lanaren lege-esparrua interpretatzea eta lan-harremanek eragiten dituzten eskubide eta betebeharrak bereiztea.

.Lan Zuzenbideari buruzko informazioaren oinarrizko iturriak (Konstituzioa, Langileen Estatutua, Lan Hitzarmena...) erabiltzea, behar diren eskubideak eta beharrak bereiziz.

."Hartzekoen kitapena" osatzen duten kontzeptuak interpretatzea.

.Balizko kasuan ereduzko negoziazio kolektiboa egin behar bada:

-Negoziazioaren prozesua deskribatzea.

-Negoziatzen ahal diren aldagarriak identifikatzea (soldatak, segurtasun eta osasunari buruzkoak, produktibitateari dagozkionak, teknologikoak etab.).

-Negoziaziotik emaitza gisa atera daitezkeen ondorioak eta neurriak deskribatzea.

.Gizarte Segurantzari doazkion prestazioak eta betebeharrak identifikatzea.

9.6. Espainiako egitura sozioekonomikoaren datuak interpretatzea, eta hartan esku duten aldagarriak eta beraien aldakuntzek ekartzen ahal dituzten ondorioak identifikatzea.

.Informazio ekonokiko orokorrak abiaburu hartuta:

-Makroekonomiaren magnitude nagusiak identifikatzea eta beraien arteko harremanak analizatzea.

9.7. Sektoreko enpresa baten antolamendua eta beraren egoera ekonomikoa analizatzea eta egoera hori sortu duten parametro ekonomikoak interpretatzea.

.Sektoreko ereduzko enpresa baten atal funtzionalak azaltzea eta beraien arteko harremanak adieraztea.

.Enpresa baten memoria ekonomikoa abiaburu hartuta:

-Bertan eragina duten aldagarri ekonomiko nagusiak identifikatzea eta interpretatzea.

-Enpresaren finantza-egoera sortarazi duten oinarrizko ratioak (finantza autonomia, kaudimena, bermea eta ibilgetuaren finantzaketa) kalkulatzea eta interpretatzea.

-Enpresak bere finantzaketarako erabil litzakeen bideak adieraztea.

b) Edukiak.

.Lan-osasuna:

-Lan- eta segurtasun-baldintzak. Lan-osasuna eta bizitza-kalitatea. Ingurunea eta beraren artapena.

-Arrisku-faktoreak: fisikoak, kimikoak, biologikoak, antolamenduzkoak; aurreneurriak eta babes-neurriak.

-Lanaren antolamendu "segururako" aplikatzen diren teknikak.

-Aurrearreta/babeseko teknika orokorrak. Jarduketen analisia, ebaluazioa eta proposamena.

-Kasu praktikoak.

-Lehentasunak eta jarduketa-hurrenkerak istripuetan.

-Lehen sorospenen gaineko tekniken aplikazioa:

-Konortea/konorte eza.

-Bihotz-biriketako zuzpertzea.

-Traumatismoak.

-Istripuan zaurituen salbamendua eta garraioa.

.Lan- legeria eta harremanak:

-Lan zuzenbidea: funtsezko arauak.

-Lan-harremanak: kontratazio motak, alokairua eta pizgarriak, kontratua etetea eta suntsiaraztea.

-Gizarte Segurantza eta bestelako prestazioak.

-Ordezkaritza-organoak.

-Lan-hitzarmena. Negoziazio kolektiboa.

.Gizarte- eta lan-orientazioa eta sarrera:

-Lan-merkatua. Egitura. Inguruneari buruzko ikuspuntuak.

-Enplegua bilatzeko prozesua: informazio-iturriak, eskaera-eskaintza mekanismoa, prozedurak eta teknikak.

-Nork bere kontura lan egiteko ekimenak, enpresa txikiak eratzeko tramiteak eta bitartekoak.

-Auto-orientaziorako bitartekoak. Norberaren lanbide-ahalmena eta interesen azterketa eta ebaluazioa. Gizarte-bazterkeriarako joerak baztertzea. Lanbide prestakuntzarako ibilbideak egitea. Erabakiak hartzea.

.Ekonomiako printzipioak:

-Makroekonomiako aldagarriak. Adierazkari sozioekonomikoak. Beraien arteko harremanak.

-Merkatu-ekonomia.

-Eskaria eta eskaintza.

-Merkatu lehiakorrak.

-Nazioarteko harreman sozioekonomikoak: EB.

.Ekonomia eta enpresaren antolamendua-

-Enpresaren jarduera ekonomia: sailkapen-irizpideak.

-Enpresa: antolamendu-ereduak, arlo funtzionalak, organigrama.

-Enpresaren jardunbide ekonomikoa:

-Enpresaren ondarea.

-Bitartekoak eskuratzea: norberaren finantzaketa, besteren finantzaketa.

-Urteko kontuen egoera-orriak interpretatzea.

-Kostu finkoak eta aldakorrak.

10. lanbide modulua: Lantokiko prestakuntza.

Iraupena: 380 ordu.

a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.

10.1. Segurtasun- eta higiene-irizpideak erabiltzea lanpostuko jardueretan.

.Eragiketetan, norberaren babeserako jazkiak eta ekipoak erabiltzea eta horiek entsegu edo analisietako arrisku kimikoekin erlazionatzea.

.Analisiak eta entseguak egiten diren laborategietan erabiltzen diren tresnei eta ekipoei loturiko arriskuak identifikatzea.

.Identifikaturiko arrisku-egoeretarako aurreneurriak eta, behar bada, zuzenketa-neurriak, proposatzea.

.Laborategian segurtasun-, higiene- eta ingurugiro-arauak aplikatzea eta nola aplikatzen diren begiztatzea.

10.2. Behar bezala erantzutea simulatutako larrialdietan.

.Larrialdi egoeretan, lehendik ezarritako larrialdi-planen arabera erantzutea, larrialdiari aurre egiteko beraren postuan eman zaizkion zereginak betetzen dituela.

.Beraren lanpostuan larrialdi simulazio bat egiten bada, lehendik ezarritako prozeduren arabera eman zaion papera betetzea edo, halakorik badago, larrialdia prozeduretan erregistratua ez badago, jarduera-bide egokiari segituz.

.Industria kimikoan gertatzen ahal diren arriskuetarako ezarritako entrenamenduak bereganatzea.

.Laborategiko langileen jardun-jarraibideak proposatzea larrialdietarako.

10.3. Kalitatea-kontrolatzeko, indarreko arautegiaren arabera egin beharreko jarduketak planifikatzea.

.Benetako kasu batean edo simulatuan kalitatea kontrolatzeko planeko jarduketak planifikatu behar badira:

-Kontrolari aplikatu behar zaizkion arauak aukeratzea.

-Egin beharreko eragiketak zehaztea, haien hurrenkera ezartzea, bakoitza burutu behar den denbora adieraztea eta hori guztia eskema baten agertaraztea.

-Erabili beharreko teknika, tresna eta ekiporik egokienak zehaztea, bai eta kontrolatu beharreko laginak ere.

-Kontrolatu behar diren parametroak kalkulatu, irudikatu edo erregistratzeko erabiliko diren diagramak, grafikoak eta erregistro-orriak aukeratzea.

10.4. Gai kimikoen edo jangaien kalitatearen kontrola era autonomoan egitea, kalitate-planarekin bat etorriz, bai prozesuan zehar, bai prozesua burututakoan.

.kalitatea kontrolatzeko jarduketen plana eginik dagoela:

-Laginak hartzea eta prestatzea aurrez ezarritako metodoen arabera.

-Analisiak eta entseguak aurrez ezarritako metodoen arabera egitea.

-Behar diren kalkuluak, grafikoak eta erregistroak egitea.

-Emaitzak erkatzea eta kontrola arauei loturik egin denez ebaluatzea.

-Txostena egitea kontrol-prozesua azaltzeko eta emaitzak baloratzeko.

10.5. Lan-zentruan erantzukizunez jardutea eta enpresako harreman teknikoen eta gizarte-harremanen sisteman integratzea.

.Jasotzen dituen jarraibideak interpretatu eta modu eraginkorrean burutzea, egiten duen lanaren erantzukizuna hartzea eta uneoro pertsona egokiarekin eraginkortasunez komunikatzea.

.Lan-zentruan ezarritako prozedurak eta barneko arauak betetzea eta begirunea azaltzea uneoro enpresako aginte-egiturari.

.Bere jarduerak ekoizpen-sisteman eta enpresaren helburuetan dituen ondorioak analizatzea.

.Arau eta prozedura teknikoetan (prozesuko informazioa, kalitate-arauak, segurtasun-arauak) ezarritakoari lotzea eta parte hartzea kalitatea eta ekoizkortasuna hobetzeko.

.Lanbide-jardunbide ona agertzea eta esleitzen zaizkion helburuak eta zereginak lehentasunaren arabera egitea, ekoizkortasuna eta eraginkortasuna irizpide dituela.

b) Edukiak.

.Analisirako prestakuntza-eragiketak egitea:

-Laborategiko agiriak analizatzea: ekipo eta tresnen eskuliburua. Kalitate-kontroleko prozesuko diagramak interpretatzea. Prestakuntzako eragiketa prozedura normalizatuetan banakatzea, laborategiko praktika onari jarraituz eta oinarrizko eragiketen hurrenkera zehaztuz. Metodo ofizialak erabiltzea entsegu edo analisirako laginak prestatzeko.

-Materia eta ekipoak prestatzea: lagin solido, likido edo gaseosoak hartzea, behar diren tresnak erabiliz. Ekipoak muntatzea oinarrizko eragiketak burutzeko. Aurretiko kalkuluak. Prestatu behar den gaiaren masa edo bolumena neurtzea. Laborategiko zerbitzu lagungarrien sarearekin konektatzea.

-Gaiak nahasteko edo banantzeko eragiketak: banantzeko teknikak konbinatzea, horretarako kalkuluak egitea eta lortzen diren gaiak identifikatzea. Oinarrizko eragiketaren eta beraren ondoko entsegu- edota analisi-teknikaren arteko erlazioa.

-Informazioa transferitzea: prestaturiko laginei buruzko txostenak egitea eta lortzen diren emaitzak frogatzea, datuen tratamenduaren eta metodoaren bidez, lan-zentruak prestakuntza-egitarauaren jarraipenerako izeneztatutako arduradunari. Datuak edo gorabeherak idaztohartzea edo bitarteko informatikoen bitartez erregistratzea, edo informazioa bilatzeko, tratatzeko edo komunikatzeko sistemak erabiltzea.

-Laborategiko segurtasun- eta ingurune-arauak: lan-zentruko laborategian norberaren eta taldearen segurtasunerako dauden eragingailuak eta ekipoak ebaluatzea, bai eta haiek laborategiko jardun onerako egokiak direnez ere.

.Gai kimikoen edo jangaien kalitatea kontrolatzeko entseguak edota analisiak egitea eta emaitzak interpretatzea:

-Agiriak interpretatzea: ekipo edo tresnen eskuliburak interpretatzea. Entsegu- edota analisi-metodoak aukeratzea. Aplikatu ahal diren eta laborategian erabilgai dauden tekniken aldeak eta eragozpenak. Gai kimikoen edo jangaien kalitatea kontrolatzeari buruz indarrean dauden arauak interpretatzea. Entseguaren edo analisiaren hurrenkera ezartzea, laborategiko jardun onarekin bat datoren eragiketa-prozedura normalizatuen arabera.

-Gaia eta ekipoak prestatzea: ekipoek ongi funtzionatzen duten begiztatzea eta, behar izanez gero, aparatuak edo tresnak kalibratzea. Soluzioak edo erreaktiboak prestatzea. Haien akatsei antzematea eta beraiei buruzko informazioa ematea.

-Kalitateari buruzko entseguak edota analisiak egitea: gaiaren masa, bolumena edo egoera entsegu edota analisirako ekipoetara moldatzea. Lagin likido, solido edo gaseosoak hartzea tresna egokiez. Entsegua edota analisia laborategian edo prozesuan bertan egitea.

-Informazioa transferitzea: analisi-jarduerei buruzko txostena egitea, bertan biltzen dituela datuen erregistroa, lortu dituen emaitzak eta kontroleko parametroak kalulatzea, irudikatzea edo erregistratzea eta emaitzak ekoizpenean lortu direnekin erkatzea ahalbideratzen duten diagramak, grafikoak eta erregistro-orriak prestatzea.

-Segurtasun-arauak: entsegu edo analisian, beraren xede diren gaien berariazko norberaren eta talde babeseko ekipoak erabiltzea. Hondakintzak jotzen diren laginak edo erreaktiboak deusezteko prozedurak erabiltzea, ingurunea babesteko neurriak betetzeko.

2.3. Iraupena, sekuentzia edo ordu banaketa.

1. Laborategiaren antolamendua eta kudeaketa 198 9 2.

2. Entsegu fisikoak 160 9 2.

3. Analisi kimikoa eta tresna bidezkoa 480 15 1.

4. Analisi mikrobiologikoak 160 5 1.

5. Segurtasuna eta ingurune kimikoa laborategian 96 3 1.

6. Analisi-teknika integratuak 308 14 2.

7. Lan inguruko harremanak 64 2 1.

8. Ikastetxeak diseinaturiko modulua 88 4 2.

9. Lan prestakuntza eta orientazioa 66 3 2.

10. Lantokiko prestakuntza 380 Lanaldian 2.

II. ERASKINA. "Analisi eta kontrola" heziketa zikloko lanbide moduluetan irakaslanean arituko diren irakasleen espezialitateak

II. ERASKINA

LANBIDE MODULUA IRAKASLEEN ESPEZIALITATEA KIDEGOA

1. Laborategiaren antolamendua eta kudeaketa. Analisia eta Kimika Industriala. Bigarren Hezkuntzako irakaslea

2. Entsegu fisikoak. Laborategia. L.H.ko irakasle teknikoa

3. Analisi kimikoa eta tresna bidezkoa. Analisia eta Kimika Industriala. Bigarren Hezkuntzako irakaslea

4. Analisi mikrobiologikoak. Analisia eta Kimika Industriala. Bigarren Hezkuntzako irakaslea

. Biologia eta Geologia (1). Bigarren Hezkuntzako irakaslea

5. Segurtasuna eta ingurune kimikoa laborategian. Laborategia. L.H.ko irakasle teknikoa

6. Analisi-teknika integratuak. Analisia eta Kimika Industriala. Bigarren Hezkuntzako irakaslea

7. Lan inguruko harremanak. Lan prestakuntza eta orientazioa. Bigarren Hezkuntzako irakaslea

8. Ikastetxeak diseinaturiko modulua. (2)

9. Lan prestakuntza eta orientazioa. Lan prestakuntza eta orientazioa. Bigarren Hezkuntzako irakaslea

(1) Biologiako edo Itsasoko Zientzietako lizentziadun-titulua.

(2) Analisi eta Kontroleko Goi Teknikariaren Heziketa Zikloko lanbide moduluetan irakaslanean arituko diren irakasleen espezialitateak

III. ERASKINA.. Ikasketa hauetarako gutxienez behar diren leku eta instalazioak

III. ERASKINA.

Ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretuaren 39. artikuluari jarraituz, Analisi eta Kontroleko Goi Mailako Lanbide Heziketako heziketa zikloak, foru dekretu honetan zehaztutako ikasketak emateko, aipatu ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretuaren 32.1.a artikuluan ezarritako gutxieneko irakaslekuak behar ditu, ondotik zehazten direnak.

Irakaslekua Azalera Erabilera gradua

Kimikako laborategia 90 m2 %50

Entsegu fisikoetarako laborategia 60 m2 %15

Mikrobiologiako laborategia 60 m2 %15

Balio anitzeko gela 60 m2 %20

."Erabilera graduak" portzentaian adierazten du eremu hori ustez zenbat ordu egonen den ikasle talde batek okupaturik gutxieneko irakaskuntzak emateko, irakaskuntza horien iraupen osotarakoaren aldean. Orientabidezkoa da, beraz, hezkuntza administrazioek curriculuma finkatzean definitzen dutenerako.

."Erabilera graduak" uzten duen neurrian, zilegi da beste ikasle talde batzuek okupatzea prestakuntza eremuak, heziketa ziklo bera edo beste bat edo beste hezkuntza etaparen bat egiten ari direnek.

.Beti ere zilegi izanen da prestakuntza eremuekin lotura duten ikasketa jarduerak (erabilera graduak adierazten duen okupazioarekin) eite bereko beste jarduera batzuetarako ere erabiltzen diren azaleretan egitea.

.Ez da interpretatu behar zehaztu diren prestakuntza eremu diferenteak nahitaez itxituraz bereizirik egon behar dutenik.

Iragarkiaren kodea: a9706767

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web