(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

58/1997 FORU DEKRETUA, MARTXOAREN 3KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAREN ESPARRUAN GRAFIKA PUBLIZITARIOAREN ARLOKO ARTE PLASTIKOETAKO ETA DISEINUKO GOI MAILAKO TEKNIKARIAREN TITULUARI DAGOKION GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAREN CURRICULUMA EZARTZEN DUENA

BON N.º 49 - 23/04/1997



  XEDAPEN IRAGANKORRA


  XEDAPEN GEHIGARRIAK


  AZKEN XEDAPENAK

  I. ERASKINA

  II. ERASKINA. Grafika Publizitarioko moduluetan irakaslanean arituko diren irakasleak


Atariko

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak 4. artikuluan ezarri zuen Gobernuari dagokiola Estatu osoko gutxieneko ikasketak zehaztea, eta hezkuntza administrazioen eskumena dela beren menpeko lurraldeko curriculuma ezartzea. Lege horren bigarren titulua araubide bereziko ikasketez ari da, eta titulu horren lehen kapituluan, arte ikasketei buruzkoan, besteak beste Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketak dira aipagai. Halaber, 47. artikuluak xedatu zuen horrelako ikasketak berariazko heziketa zikloetan antolatu behar zirela, eta 35. artikuluak zehaztu zuen Gobernuak ezarriko zituela lanbide heziketako ikasketetako tituluak, komunitate autonomoekin hitz egin ondoren.

Maiatzaren 7ko 676/1993 Errege Dekretuaren bitartez (1993-5-22ko "Estatuko Aldizkari Ofiziala") lanbide heziketako tituluei eta haiei dagozkien gutxieneko ikasketei buruzko jarraibide orokorrak ezarri ziren; dekretu horren bosgarren xedapen gehigarriak dioenez, Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketak heziketa ziklotan antolatu behar dira, lanbide heziketako tituluei eta haiei dagozkien gutxieneko ikasketei buruzko jarraibide orokorretan ezarrita dagoenari jarraikiz. Diseinu Grafikoaren arloko lanbide-multzokoak diren Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikariaren tituluak eta haiei dagozkien gutxieneko ikasketak ezarri zituen irailaren 1eko 1456/1995 Errege Dekretua argitaratu ondoren (1995-10-6ko "Estatuko Aldizkari Ofiziala"), eta kontuan hartuta bai Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoak 47. artikuluan bai eta irakaskuntza ez-unibertsitarioen gaietan Estatuko Administrazioaren eginkizun eta zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzea onesten duen abuztuaren 31ko 1070/1990 Errege Dekretuak xedatu dutena, Nafarroako Gobernuari dagokio eskudun den lurraldean curriculuma ezartzea.

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak Arte Plastikoetako eta Diseinuko Arte Ikasketen berrikuntza sakona egiteari ekin zion, hezkuntza sistemaren eta produkzio sistemaren arteko erlazioak hobetuz eta ikasleek lantokietan presta daitezen bide emanez.

Arte Plastikoen eta Diseinuaren arloko Arte Ikasketen xedea da ikasleei kalitateko prestakuntza artistikoa ematea eta etorkizunean eremu horretako lanbideetan arituko direnen koalifikazioa ziurtatzea, bizitzan zehar gerta dakizkiekeen lan aldaketei egokitzeko behar duten prestakuntza balioanitza emanez. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasle guztiek jasotzen duten lanbide heziketa ere hartzen du barne, bai eta erdi eta goi mailako berariazko lanbide heziketa ere.

Arte Plastikoen eta Diseinuaren arloko Arte Ikasketek antolamendu modularreko heziketa ziklo sail bat biltzen dute, iraupen desberdinetakoak, lanbide eremuen araberako ezagutza teoriko-praktiko desberdinek osatuak. Berariazko lanbide heziketak gazteak lan munduan sartzea errazten du, lagungarria da hiritarren etengabeko prestakuntzarako eta produkzio sistemaren koalifikazio eskakizunari erantzuten dio.

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko Lege Organikoaren 4. artikuluari jarraikiz, curriculuma esaten zaio irakaskuntza arautzen duten hezkuntza sistemaren maila, etapa, ziklo, gradu eta mota bakoitzeko xede, eduki, baliabide pedagogiko eta ebaluazio irizpideen multzoari. Horrexegatik eta kontuan hartuta Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Heziketaren eta Arte Plastikoen eta Diseinuaren ikasketen egitura eta antolamenduari buruzko jarraibideak ezartzen dituen otsailaren 13ko 35/1995 Foru Dekretuak (1995-3-10eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIAL) horri dagokionez ezarri zituenak, Foru Dekretu honetan zehaztu dira gaitasun gisa adierazitako xedeak, modulu bakoitzari dagozkion edukiak eta ebaluazio irizpideak.

Lanbide modulu guztien xedeak, alegia, Foru Dekretu honetan zehaztutakoak, curriculumaren gakoa dira. Ikasleen portaera definitzen dute lanbide gaitasunaren oinarrizko aspektuak lortzeko ezinbestekoak diren emaitza ebaluagarri gisa. Oinarrizko aspektu horiek tituludunaren amankomuneko koalifikazioa segurtatzen dute, horixe baita tituluak Estatu osoko lurraldeetan baliagarria izanen delako eta koalifikazioak Europakoen parekoak direlako bermea.

Curriculumaren edukiak helburuak erdiesteko ezinbestekoak dira eta, jeneralean, disziplinarteko izaera dute, tituluekin lotutako lanbide gaitasunaren jatorritik eratorritakoa.

Ebaluazio irizpideek bidea ematen dute helburuak noraino lortu diren egiaztatzeko, eta ebaluazio prozesuaren berariazko jarduerak zehazteko gida eta euskarri dira.

Heziketa zikloetan prestakuntza praktikoa sartzea heziketa eredu honen giltzarrietakoa da. Izan ere, profesional eta erakundeen eskuhartzea dela bide eta haien laguntzaz gauzatu ahal izanen diren hezkuntza proiektuek aukera emango diote ikasleari hasiera-hasieratik lan merkaturako gaitasuna bereganatzeko, errealitatetik abiaturik.

Heziketa zikloetako heziketa modularraren eta noizbait ikaslearen ingurunea izanen den lan munduaren arteko zubi gisa, amaierako lana kasu praktiko bat ebaztean datza, lanbide jardueran azaldu ohi direnen antzeko kasua alegia. Ariketa hori burutzeak eta ebaluatzeak lanbide jarduerari errealismoz eta zentzuz ekiten lagundu behar diote ikasleari. Amaierako proiektuak argi erakutsi behar du ikasleak lortu dituen gaitasunen neurria eta, aldi berean, arterako sena agertzeko bidea eman behar dio.

Aipatu heziketa zikloa irakasteko baimena duten ikastetxeek curriculuma garatuko dute, otsailaren 13ko 35/1995 Foru Dekretuaren V. kapituluak ezarri bezala, heziketa zikloa osatzen duten lanbide moduluetako bakoitzaren curriculum proiektuak eta programazio didaktikoak eginez, eta, ebaluazioari doakionez, kontuan hartuz Nafarroako Foru Komunitatean Berariazko Lanbide Heziketa egiten ari den ikaslearen ebaluazio prozesua eta kreditazio akademikoa arautzen dituen Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren uztailaren 11ko 426/1995 Foru Aginduak (1995-9-4ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIAL) xedatu zuena.

Grafika Publizitarioaren arloko Arte Aplikatuetako eta Diseinuko goi mailako teknikariaren lanbide tituluak erantzuna izan nahi du prestakuntzak dituen beharrentzat, lanbide eremu hauetan aritzeko:

-Publizitate agentzietan: sortzaile, arte-zuzendari edo sorkuntza-zuzendari lanetan jardun dezake, eta bai lankidetzan ere, profesional autonomo edo aholkulari gisa.

-Diseinu kabineteetan: sorkuntza eta errealizazio grafikoa, lantaldeen zuzendaritza eta koordinazioa, arte- zuzendaritza eta sorkuntza-zuzendaritza.

-Askotariko enpresetan: diseinu, irudi, ikus- entzunezkoen produkzio, multimedia, marketing eta publizitate arloetan jardun ohi du.

-Herri erakunde edo erakunde pribatuentzat lan egin dezake profesional autonomo moduan. Erakunde horiek publizitate agentziak izan daitezke, edo diseinuko estudioak eta kabineteak, marketing enpresak, irudi agentziak, sorkuntza departamentuak, telebista eta zinea, arte grafikoen eremuko enpresak, argitaletxeak, egunkariak, aldizkariak, kabinete balioanitzak, diziplinarteko lantaldeak nahiz multimedia taldeak.

Diziplinarteko lantaldeetan (argazkilari, irudigile, harreman publikoetako edo marketingeko aditu, erredaktore, hizkuntzalari, semiologo, soziologoek osaturiko lantaldeetan) aritzeko prestaturiko profesionala izan behar du. Horregatik, lanbide profilari berariazko gaitasun hauek gehitu behar dizkio:

-Plangintza eta antolaketarako gaitasuna: jarduteko programak egiteko.

-Sormena: ikusteko mezuak sortzeko.

-Ikertzeko gaitasuna: komunikabideak eta ikusteko lengoaiak ikertzeko.

Tituluari dagokion profilean identifikatu eta adierazi den lanbide gaitasunak lan teknikoaren koalifikazio beharrei erantzun behar die, eginkizun hauek betetzeko:

-Publizitate kanpainetan arte-zuzendaritzaren ardura hartzea.

-Produktu, enpresa eta erakundeen identitateari aplikatutako sistemak aztertu eta kontrolatzea, eta ezarritako helburuen arabera egokitzea.

-Enpresa eta erakundeek erabiltzen dituzten irudi bidezko informazio sistemak aztertzea, kontrolatzea eta beraiei buruz aholku ematea.

-Irudi bidezko komunikaziorako irudiak eta zeinuak sortzea.

-Enpresa eta erakundeek irudi bidezko komunikaziorako erabiltzen dituzten euskarriak arautu eta egokitzea.

-Produkzio grafikoa edo ikus-entzunezkoa egokia dela eta behar bezala erabiltzen dela kontrolatu eta egiaztatzea.

-Enpresa eta erakundeentzat komunikazio produktuak egitea, ikus-entzunezkoak, inprimituak nahiz bestelakoak, enpresa edo erakundearen helburuak ahalik eta ondoen adierazteko eran (enpresa edo erakundearen irudi globala edo korporazio-irudia; argitalpenerako diseinua; aldizkako agerkariak; grafikaren aplikazioak diseinu teknikoan; ontzien diseinua; enbalajeen diseinua; euskarri higikorretarako grafika; seinaletika; kartelak; etiketak; liburuxkak; iragarkiak; inprimakiak; marka eta logotipoen diseinua; display-ak; ilustrazioak; ikus-entzunezkoen diseinua; bideo publizitarioa, multimedia, grafismo elektronikoa).

Horrenbestez, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak proposatuta eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko martxoaren hiruko bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua

Foru Dekretu hau, Grafika Publizitarioko goi mailako teknikariaren tituluarekin loturik dauden Arte Plastikoetako eta Diseinuko arte ikasketen curriculuma ezartzen duena, Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean aplikatuko da.

2. artikulua

Grafika Publizitarioko heziketa zikloa Arte Plastikoen eta Diseinuaren arloko goi mailako berariazko heziketan sartu behar da, Diseinu Grafikoa deritzon lanbide-multzoari dagokion heziketan, hain zuzen, eta 1.950 orduko iraupena du.

3. artikulua

Grafika Publizitarioko zikloak, Diseinu Grafikoaren lanbide-multzoari dagokion Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketa zikloa denez, ikasleak ondoko helburuok lortzeko prestatu behar ditu:

- Kalitateko heziketa artistikoa hartzea, arte plastikoek arte-lengoaia zein kulturaren agerpide gisa duten garrantziaz jabetzeko, sormena eta arterako sena garatzeko eta horrek guztiak lanbidean ematen dizkion aukerez ohartzeko gai izateraino.

- Grafika Publizitarioko goi mailako teknikariaren tituluari dagokion lanbide koalifikazioa hartzea, behar besteko gaitasuna eta ezagutza garatuz bai lanbide jardueran azalduko zaizkion arazo guztiei aurre egiteko eta bai prozesu teknikoen eta joera artistikoen bilakaerari bere burua egokitzeko ere.

4. artikulua

Grafika Publizitarioko zikloak, Arte Plastikoen eta Diseinuaren arloko goi mailako ikasketa zikloa den aldetik, ikaslea ondoko helburuok lortzeko prestatu behar du:

- Errealizazio prozesu tekniko eta artistikoak proiektatu eta koordinatzea.

- Egokitasun teknikoa eta adierazkortasuna biltzen dituzten obrak proiektatu eta egitea, nortasun artistikoa, ahalmenak eta kultura plastikoa garatuz.

- Behar adinako ezagutza zientifiko-teknikoak eta praktikoak lortzea bere eginkizuna bete ahal izateko, hau da, aukeratutako lanbide jarduera artistikoarekin erlazioa duten prozesu teknologiko tradizionalak eta gaur egunekoak behar bezala burutu ahal izateko.

- Formak ikertzeko gaitasuna disziplina anitzen ikuspegietatik garatzea.

- Lanbidearen antolamendua eta ezaugarriak ezagutzea, eta bai lanbideratzeko oinarrizko mekanismoak ere; lanbideari dagokion oinarrizko legeria eta lanean arriskuei aurre egiteko mekanismoak ezagutzea.

- Lan harremanetan eta enpresan eragina duten antolakuntza, ekonomi eta lege alderdiak ezagutzea, langile autonomo nahiz soldatapeko gisa lanbide eremuan sartzeko prest egoteko.

5. artikulua

1. Ikastetxeko ikasketak moduluka antolatuko dira.

2. Foru Dekretu honetan xedatu denaren ondoreetarako, "modulu" kontzeptua apirilaren 15eko 389/1992 Errege Dekretuan ageri diren "ikasgai teoriko", "ikasgai teoriko-praktiko" eta "eskola praktiko" kontzeptuen baliokidetzat hartuko da, Errege Dekretu horrek ezarri baititu Arte Irakastegiek bete beharreko gutxieneko baldintzak.

6. artikulua

Produkzio sistemaren erreferentzia, zikloaren xede orokorrak eta lanbide moduluak, enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren fasea, amaierako proiektua, iraupena, helburuak, ebaluazio irizpideak eta edukiak Foru Dekretu honetako I. eraskinean ezarri dira.

7. artikulua

Grafika Publizitarioaren arloko Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikariaren tituluari dagozkion ikasketak honela antolatuko dira:

1. Ikastetxeko prestakuntza:

- Adierazpen grafikorako teknikak.

- Irudi publizitarioaren teoria.

- Irudi grafikoaren historia.

- Tipografia.

- Argazkigintza.

- Industri teknika grafikoak.

- Bitarteko informatikoak.

- Grafika publizitarioko proiektuak.

- Ikastetxeak berak diseinatu beharreko modulua.

- Lan prestakuntza eta orientazioa.

- Proiektu integratua.

2. Lantokietako prestakuntza:

- Enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren fasea.

3. Amaierako proiektua.

8. artikulua

1. Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak 48.4. artikuluan xedatu duena betetzeko, Arte Plastikoen eta Diseinuaren arloko heziketa zikloen curriculumak barne hartu behar ditu enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren faseak. Berauek titulartasun publiko edo pribatuko erakundeetan praktikak eginez burutzen ahal dira, eta bai lan profesionalak eginez ere, nahiz zuzendaritza akademikoaren pean eta curriculumaren barruan, nahiz nazioko eta nazioarteko trukaketa-programen esparruan.

2. Enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren faseak ondoko helburua izango du:

- Curriculumeko moduluei dagozkien ezagupenak, trebeziak eta abileziak osatzea.

- Foru Dekretu honetako 3. eta 4. artikuluetan ezarri diren helburu amankomunak eta Grafika Publizitarioko heziketa zikloaren helburu orokorrak lortzen laguntzea.

3. Enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren fasea antolatu eta ebaluatzeko, kontuan hartuko da Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren uztailaren 11ko 426/1995 Foru Aginduak ezarri zuena, agindu horrek Nafarroako Foru Komunitatean Berariazko Lanbide Heziketako ikasleen ebaluazio prozesua eta kreditazio akademikoa arautzen baititu.

9. artikulua

1. Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko 1/1990 Lege Organikoak 48.4. artikuluan xedatu zuena betetzeko, ikasleek, zikloko moduluak gainditu ondoren, amaierako proiektua gainditu beharko dute titulua eskuratu ahal izateko, eta curriculumean zehaztuko dira proiektuaren nondik-norakoak. Amaierako proiektu horretan ikasleak frogatu egin beharko du bere espezialitateko lanbidean aritzeko eskatzen zaizkion ezagupenak eta metodo zientifiko zein artistikoak erabiltzeko gaitasunak bereganatuak dituela.

2. Helburu horrekin, ikasleak bere espezialitateko proiektua eginen du. Halaber, memoria idatziko du, egin duen proiektua burutu ahal izateko ase beharko liratekeen beharrizan funtzional, sozial eta artistikoen azalpena eta teknologiari, kostuari eta bitartekoei buruzko aurreikuspen eta kalkuluak bilduko dituena.

10. artikulua

Diseiunu Grafikoaren lanbide-multzoko Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikari tituluak ezarri zituen irailaren 1eko 1456/1995 Errege Dekretuaren 8.3. artikuluan ezarritakoa betetzeko, Foru Dekretu honen I. eraskinean zehaztu da amaierako proiektua egin eta ebaluatzeko erabili beharreko prozedura.

11. artikulua

Grafika Publizitarioaren arloko Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikariaren titulua erdiesteko ikastetxeko ikasketen modulu guztiak gainditu beharko dira, eta bai enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren fasea eta amaierako proiektua ere.

12. artikulua

Grafika Publizitarioko goi mailako heziketa zikloaren ikasketak ebaluatzeko, kontuan hartuko dira lanbide moduluetan ezarritako helburuak eta ebaluazio irizpideak, eta heziketa zikloaren helburu orokorrak, Nafarroako Foru Komunitatean Berariazko Lanbide Heziketako ikasleen ebaluazio prozesua eta kreditazio akademikoa arautzen dituen Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren uztailaren 11ko 426/1995 Foru Aginduak ezarri zuenari jarraikiz.

13. artikulua

Ondokoak dira laneko praktikarekin korrespondentzia izan dezaketen lanbide moduluak:

- Tipografia.

- Argazkigintza.

- Industri teknika grafikoak.

- Lan prestakuntza eta orientazioa.

Halaber, heziketa ziklo honekin zuzeneko lotura duen lanbide eremuan aritua izatea frogatuz gero, ikaslea enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren fasea egin beharretik salbuetsi ahal izanen da, erabat edo zati batez.

14. artikulua

1. Grafika Publizitarioaren arloko Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloaren ikasketak, Foru Dekretu honetan arautzen direnak, Batxiler tituluaren jabe izan eta sartzeko proba gainditzen duten ikasleek egin ahal izanen dituzte.

2. Sartzeko probaren egitura, edukia eta kalifikazio irizpideak Hezkuntza eta Kultura Departamentuak zehaztuko ditu. Ikaslegaiak, proba horren bitartez, ikasketa hauek aprobetxamendu onez egiteko ezagupen eta gaitasun nahikoak dituela frogatu beharko du.

15. artikulua

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Legearen 32. artikuluak ezarritakoari jarraikiz, modua izanen da Grafika Publizitarioko goi mailako heziketa zikloan sartu ahal izateko, nahiz eta ezarritako baldintza akademikoak ez bete. Horretarako, ikaslegaiak hogei urte eduki beharko ditu, edo zikloa hasten duen urte naturalean betetzeko izan. Horrez gainera, sarrera proba gainditu beharko du, aipatu hiru kasuetan, Grafika Publizitarioaren arloko Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikariaren tituluari dagozkion ikasketak aprobetxamendu onez egiteko ezagupen eta trebetasun nahikoak dituela erakusteko.

Ikastetxeek Grafika Publizitarioko goi mailako heziketa zikloan sartzeko probak antolatu eta ebaluatuko dituzte, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak ezarriko dituen arauei jarraikiz.

16. artikulua

1. Baldintza hauetakoren bat betetzen duten ikasleak Foru Dekretu honetako 13. artikuluan ezarri den sarrera proba egin beharretik salbuetsiko dira:

- Batxilergoaren Arte modalitatean ôDiseinuaren oinarriakö ikasgaia gainditua izatea, eta Batxilergoaren modalitate berberean lanbide-multzo honekin zuzeneko erlazioa duten beste bi ikasgai gaindituak izatea. Azken biok Hezkuntza eta Kultura Departamentuak aukeratuko ditu.

- Batxilergo Artistikoko ikasketa esperimentalak gaindituak izatea.

- Lanbide-multzo bereko beste heziketa zikloren baten bitartez Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikariaren titulua eskuratu izana, edo diseinu grafikoaren eremuko espezialitateren batean Arte Plastikoetako gradudun titulua edukitzea.

2. Hezkuntza eta Kultura Departamentuak zehaztuko du zenbat plaza gorde ahal izanen diren artikulu honetako salbuespen kasuetan dauden ikasleentzat, eta bai plazak adjudikatzerakoan haiek egindako ikasketak nola baloratuko diren ere.

17. artikulua

Modulu bakoitzeko gehienez ere lau deialdi eginen dira, eta bi deialdi enpresa, estudio eta tailerretako prestakuntza praktikoaren faserako eta amaierako proiekturako. Salbuespen gisa, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak aparteko deialdia ezarri ahal izanen du, ikasketak ohi bezala egitea galarazten duen eritasuna edo aintzat hartzeko beste arrazoiren bat tartean badago.

18. artikulua

Ikastetxeek beharrezkoa den autonomia pedagogikoa izanen dute ikasketak garatzeko eta haiek ingurune sozioekonomiko, kultural eta profesionalaren ezaugarriei egokitzeko, Foru Dekretu honetan ezarritakoaren esparruan.

Ikastetxeek Grafika Publizitarioko goi mailako teknikariaren tituluari dagozkion ikasketak zehaztu eta garatuko dituzte, nola eta Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuaren esparru orokorrean ikasleen beharrak beteko dituen heziketa zikloaren Curriculum Proiektua eginez.

19. artikulua

Ondotik adieraziko diren moduluei dagozkien ikasketetan, irakasle eta ikasle kopuruen arteko erlazioa gehienez 1/15 izango da, arte irakastegien gutxieneko baldintzak arautzen dituen apirilaren 15eko 389/1992 Errege Dekretuak 44. artikuluan eta Diseinu Grafikoaren lanbide-multzoko Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikariaren tituluak ezarri dituen irailaren 1eko 1456/1995 Errege Dekretuak ezarri duten bezala. Moduluok ondorengoak dira:

- Bitarteko informatikoak.

- Grafika publizitarioko proiektuak.

- Argazkigintza.

- Ikastetxeak berak diseinatu beharreko modulua.

- Proiektu integratua.

Gainerako moduluetan gehieneko ratioa 1/30 izango da.

20. artikulua

Grafika Publizitarioko goi mailako heziketa zikloa irakasten duten ikastetxeetako departamentuek lanbide moduluen, enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktiko fasearen eta amaierako proiektuaren programazioak eginen dituzte. Programazio horiek ondokoak bildu beharko dituzte, gutxienez: ikastetxearen inguru sozioekonomiko eta kulturalari eta ikasleen ezaugarriei egokitutako lanbide moduluen helburuak, edukien banaketa eta garapenak, izaera orokorreko oinarri metodologikoak, ebaluazio prozesuari buruzko irizpideak eta ikasleek erabiliko dituzten material didaktikoak.

21. artikulua

Ikastetxeei Grafika Publizitarioaren arloko Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikariaren tituluari dagozkion ikasketak irakasteko baimena emanen zaie, bai ikastetxe pribatuei ikasketak irakasteko baimena emateko prozedura ezarri zuen uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuari, bai arte ikasketak irakasten dituzten ikastetxeetako gutxieneko baldintzak ezarri zituen apirilaren 15eko 389/1992 Foru Dekretuari, bai eta hura garatzen duen edozein xedapeni jarraikiz.

XEDAPEN IRAGANKORRA

XEDAPEN IRAGANKORRA

Harik eta irakas-espezialitate berriak ezarri arte, Arte Plastiko eta Diseinu Tailerretako Irakasleen eta Maisuen kidegoetako irakasleek, Foru Dekretu honetako II. eraskinean ageri diren espezialitateetarik zeinetakoak izan, hari dagozkion moduluak irakasteko gaitasuna izango dute. Hala ere, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak beste modulu batzuk irakasteko baimena eman ahal izanen die Foru Dekretu hau aldarrikatzen denean lehengo antolamenduko ikasgai baliokideak irakasten ari diren irakasleei, baldin eta horretarako behar den prestakuntza dutela frogatzen badute.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehena

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak Foru Dekretu honek aipatzen duen curriculuma egokitu ahal izanen du, helduen hezkuntzarako antolamenduaren eta metodologiaren betebeharrei jarraikiz, bai egonezko hezkuntzaren kasuan bai urrutiko hezkuntzaren kasuan. Halaber, curriculuma hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen berezitasunetara moldatu ahal izanen da.

Bigarrena

Foru Dekretu honetako 14. eta 15. artikuluek aipatzen dituzten ikasleez gain, ondotik adieraziko diren egoeretan dauden ikasleek egin ahal izanen dituzte Grafika Publizitarioko goi mailako heziketa zikloaren ikasketak, behin gaitasun proba gainditu ondoren:

a) Irakaskuntza Ertainen Erreforma Esperimentaleko Batxilergo Esperimentaleko bi ikasmailak gaindituak dituztenak.

b) Bigarren Mailako Lanbide Heziketako teknikari espezialistaren titulua dutenak.

c) Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea gainditua dutenak.

Hori guztia, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak ezarri zituen Berariazko Lanbide Heziketako heziketa zikloak aurretiaz ezartzeari buruzko jarraibideak eman zituen Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren uztailaren 20ko 444/1995 Foru Aginduak xedatutakoari jarraikiz.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena

Baimena ematen zaio Hezkuntza eta Kultura kontseilariari Foru Dekretu hau burutu eta garatzeko behar diren xedapen guztiak eman ditzan.

Bigarrena

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean osorik argitara eman eta biharamunetik hasita izanen du indarra.

Irunean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko martxoaren hiruan.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

I. ERASKINA

I. ERASKINA

1. Produkzio sistemaren erreferentzia.

1.1. Identifikazioa.

"Grafika Publizitario"ko heziketa zikloak enpresa eta erakundeetako komunikazio produktuak sortzeko gaitasuna izanen duten langileak prestatzeko helburua du. Produktu horiek ikus-entzunezkoak, inprimatuak edo beste edozein modutakoak izanen dira eta modu hoberenean adieraziko dituzte enpresa edo erakundearen helburuak.

Teknikari hauen lana komunikazio arazoekin lotuta dago, bai masen komunikazioarekin bai enpresa barnekoarekin, hiru aldaeretan, batez ere: informatiboa, konbentzigarria eta identifikatzailea; ôspotöak, kanpainak eta iragarkiak, produktuaren nortasuna, salmenten sustapena, kanpoko publizitatea, publizitate zuzena, enpresa edizioak, erakusketa eta azoketako grafikak, ontzi eta enbalajeetakoak.

Horrenbestez, gizarteak arlo honetan dituen beharrak betetzen dira, produktu hauen kalitate maila jasotzen lagunduz, behar duten kalitate artistikoa ematearekin.

1.2. Lanbide profilaren deskribapena.

1.2.1. Lanbide eremua.

Publizitate arloko grafika-egileak ondoko hiru enpresa motetan egiten du lan:

-Publizitate agentziak; sortzaile, arte zuzendari edo zuzendari sortzaile lanak egiten ditu. Langile autonomo bezala edo aholkulari bezala ere aritzen da.

-Diseinu kabinetea: sormen eta burutzapen grafikoa, lantaldeetako zuzendari eta koordinatzailea, arte zuzendaria edo zuzendari sortzailea.

-Mota askotako enpresak: diseinu, irudi, produkzio, ikus-entzunezko, multimedia, marketing eta publizitate arloetan aritu ohi da.

-Langile autonomo gisa, erakunde publikoentzat edo korporazio pribatuentzat lanean: publizitate agentziak, diseinu estudio eta kabineteak, marketing enpresak, irudi agentziak, departamentu sortzaileak, telebista eta zinema, arte grafikoetako enpresak, argitaletxeak, egunkariak, aldizkariak, kabinete balioanizdunak, disziplinarteko ekipoak eta ekipo multimediak.

Disziplinarteko ekipoetan ere aritzeko prestatuta egonen den langilea da (argazkilariak, ilustratzaileak, harreman publikoak, "marketing"-eko adituak, erredaktoreak hizkuntzalariak, semiologoak, soziologoak). Horrek guztiak, gainera, lanbide profila osatzen duten gaitasun berariazkoak eskatzen ditu.

-Plangilea eta antolatzailea: jarduteko programak burutzea.

-Sortzailea: ikusizko mezu berriak sortzea.

-Ikertzailea: ikusizko baliabide eta lengoaiak aztertzea.

Jarduteko arloen arabera, sortzaile publizitarioak ikusizko komunikazioaren berariazko arloetan egokitzeko gaitasuna izan beharko du, bai zeregin exekutiboetan, bai aholkularitzan, ikerkuntzan, garapenean eta produkzioan.

1.2.2. Zeregin aipagarrienak.

-Publizitate kanpainetan arte kontuetako zuzendaritza lanak egitea.

-Produktu, enpresa eta erakundeetako nortasunari aplikatutako sistemen analisi eta azterketa; haiek optimizatzea ezarritako helburuen arabera.

-Enpresa eta erakundeetan erabiltzen diren ikusizko informazioko sistemak aztertzea, kontrolatzea eta haiei buruzko aholkuak ematea.

-Ikusizko komunikazioari aplikatutako irudi eta ikurrak sortzea.

-Enpresa eta erakundeek erabiltzen dituzten ikusizko komunikazioko euskarriak arautu eta optimizatzea.

-Enpresa eta erakundeetako komunikazio produktuak burutzea, ikus-entzunezkoak, inprimatuak nahiz beste mota batekoak, enpresa edo erakundearen helburuak modurik onenean erakusteko moduan adierazteko helburuarekin (irudi orokorrak eta enpresa eta erakundeetako identifikazio korporatiboa ematekoak; argitaletxeetako diseinua; aldizkako argitalpenak; diseinu teknikoko grafikako aplikazioak; ontzien diseinua; enbalajeen diseinua; euskarri higigarrietarako grafikoak; seinaleak; kartelak, etiketak; foiletoak; iragarkiak; inprimakiak; marken diseinua, logotipoak; display-ak; ilustrazioak; ikus- entzunezkoen diseinua: bideo publizitarioa, multimedia, grafismo elektronikoa).

2. Curriculuma.

2.1. Heziketa zikloaren helburu orokorrak.

.Grafika prublizitarioak berezkoak dituen oinarrizko prozesuak aztertu eta garatzea, ohiko hiru aldaeretan: informatiboa, konbentzigarria, eta identifikatzailea, spotetan, kanpaina eta iragarkietan, produktua identifikatzean, salmentak sustatzean, kanpoko publizitatean, publizitate zuzenean, enpresa edizioetan, erakusketa eta azoketako grafika, ontziak eta enbalajeak eta abar.

.Lan proposamenean planteatzen diren beharrak modu egokian baloratzea, bai eta aspektu plastiko, artistiko, tekniko, antolamenduzkoak eta ekonomikoak, proiektua egituratzeko. Lanean emaitza hobezinak lortzeko behar diren zehaztapen plastiko eta teknikoak aukeratzea.

.Proiektua egitean eta lana burutzean sortzen diren arazo artistiko eta teknikoei irtenbideak ematea.

.Lanean erabiltzen den materialaren zehaztapen teknikoak detailean ezagutzea, haien aldizkako mantenimendu prebentziozkorako neurriak antolatuz.

.Grafika publizitarioarekin lotutako itxura, material, teknika eta prozesu sortzaile eta artistikoak ikertzea.

.Grafika publizitarioaren arloko lanbide jarduera arautzen eta baldintzatzen duen legezko markoa, marko ekonomikoa eta antolamenduzko markoa ezagutu eta ulertzea.

.Sektoreko langileak prestatu eta trebatzeko ezinbestekoa den dokumentazio artistiko teknikoa aztertu, egokitu eta, beharrezkoa bada, sortzea.

.Gizartearen aurrerapen teknologiko eta artistikotik heldu diren egoera plastiko, artistiko, tekniko eta kulturalak aukeratu eta kritikoki baloratzea, teknikari honek bere kasa ikasteko daukan gaitasuna garatzeko moduan, lanbidean behar bezalako bilakaera izateko.

.Lanari etekina ateratzeko oinarrizko ezagutzak eskuratzea.

.Erabilitako errealizazio prozesuek ingurugirorako kaltegarriak izan ez daitezen erabili behar diren prebentziozko neurri guztiak ezagutu eta erabiltzen jakitea.

2.2. Lanbide moduluak.

1. lanbide modulua: Adierazpen grafikorako teknikak.

Iraupena: 192 ordu.

a) Helburuak.

.Erabili ohi diren eta lanbide profilarekin lotuen dauden teknika grafiko nagusiak ezagutu, esperimentatu eta erabiltzen jakitea.

.Ikasleak gaitzea jatorri desberdineko irudiak irudikatzen jakiteko, adierazpen grafikoaren teknika desberdinak ezagutzeari esker.

.Ikasleak gaitzea irudiak sortzeko behar diren bitarteko eta baliabideak ekonomizatzeko, irudi horien izaera eta funtsa kaltetu gabe.

.Ikasleari jatorrizkoaren irudiak eta memorian gordetako irudiak irudikatu, eraldatu eta aztertzeko behar dituen baliabideak ematea.

.Irudiak proposamen bakoitzari egokitzeko metodologiak garatzea.

.Teknikak ikertzeko gaitasunen garapena indartzea.

.Irudi bati aplikatutako teknika jakin bat ezagutzen jakitea.

.Arloko oinarrizko terminologia zuzen aplikatzen eta grafika publizitarioaren arloari egokitzen jakitea.

.Erabili behar diren materialen ezagutza eguneratua erakustea.

.Sentikortasun artistikoa garatzea.

.Ekarpen estetiko berriak bideratzea.

b) Ebaluazio irizpideak.

Ondoko terminoak baloratuko dira:

.Proiektuak gauzatzeko aplikatzen diren baliabide grafiko usuenen erabilera ulertu eta trebetasunez burutzea.

.Esperimentazioaren bidezko tekniketako aprobetxamendu maila.

.Planteatutako arazo bati irtenbideak emateko teknika edo baliabide zehatzak egokitzeko orduan, irizpide propioak izatea, eskatzen zaion emaitzaren arabera material desberdinak erabiliz eta irtenbide bakoitzaren bereizgarriak ahalbidetuz.

.Antolamendua eta garbitasuna lanaren eskakizunei egokitzen den burutzapen zuzena egiteko tekniketako lan prozesuetan.

.Baliabideak akabera mota bakoitzari egokitzeko gaitasuna, bai ikuspuntu figuratiboan, bai abstraktoan.

.Soluzio grafiko bat emateko orduan, jatortasuna, berrikuntzak eta ikerketak egiteko gaitasuna eta sentikortasun artistikoa izatea.

.Lan metodologian zorrotza izatea, eta zorotz jokatzea lanak aurkezterakoan eta epeak betetzerakoan.

c) Edukiak

.Tresnak, materialak eta oinarrizko teknikak. Euskarria, osagaiak, eraginak, planifikazioa:

-Teknika lehorrak: grafitoak, koloreetako arkatzak, rotuladoreak, ikatz-ziria, argizariak, pastela.

-Teknika hezeak: tintak, akuarela, gouache, akrilikoa, aerografoa.

-Teknika nahasiak: collageak, errotulazio eta marrazkiak, marrazki eta argazkiak, arkatza eta akuarela.

-Teknika esperimentalak: irudien digitalizazioa, elektrografia, copeta art, infografia eta euskarri eta material berrien nahasketa. Argazki-muntaketa.

.Irudikapen prozedurak. Eskuz egindako marrazkia. Apunteak. Bozetoak. Krokisak:

-Marrazketa analitikoa.

-Marrazketa sintetikoa.

-Oroimenen marrazkia.

-Mugimenduen marrazkia.

.Ilustrazio teknikak eta baliabide grafikoak:

-Trazatua, itzalak, marradura, lausotua, karraskatzea, gradu aldaketak, punteaketa, garbiketa.

2. lanbide eredua: Irudi publizitarioaren teoria.

Iraupena: 128 ordu.

a) Helburuak.

.Pertzeptzio prozesuan esku hartzen duten mekanismo nagusiak ezagutzea eta haiek lengoaia ikonikoan erregulatzen jakitea.

.Pertzepzioaren teoria nagusien ezagutza orokorra izatea.

.Zenbait eredu aplikatuz, irudiak analizatzeko gauza izatea.

.Mezu ikoniko soilen bidez komunikatzen ikastea.

.Komunikazioaren oinarrizko elementuen arteko erlazioa eta elementu horiek publizitatearen esparruan dituzten eginkizunak ulertzea.

.Publizitatearen mundura hurbiltzea, komunikazio publizitarioaren prozesu, bitarteko eta funtzio aipagarrienak ezagutzearen bitartez.

.Komunikazioaren munduan irudiek daukaten tokia eta jendeak zein erabilera ematen dien ezagutzea.

.Existitzen diren irudiak aztertzeko eredu desberdinei buruzko argibideak ematea.

.Publizitatearekin loturiko eduki teoriko garrantzitsuenak ezagutzea.

b) Ebaluazio irizpideak.

Ondokoak terminoak baloratuko dira.

.Ikasgaiaren eduki teorikoen ezagutza.

.Ezagutza horiek lan hipotesi desberdinei buruzko ariketa teoriko-praktiko zehatzetan aplikatzea, arazoaren irtenbide logikoak eta bereziki egoera bakoitzari egokitutako plangintza berritzaileak dakartzaten irtenbideak baloratuz.

.Proposatzen den bibliografiaren irakurketa eta ikasketa arrazoitua.

.Mota guztietako irudiak irizpide kritikoaz aztertzeko gaitasuna, nork bere iritziaren arrazoiak emanez.

.Pertsonen arteko komunikazio zuzena, ahozkoa zein idatzizkoa.

c) Edukiak.

.Irudiari buruzko hastapenak: irudien jatorria, garrantzia eta ezaugarriak.

.Ikusizko pertzepzioa:

-Pertzepzioa eta sentsazioa. Definizioak.

-Formen pertzepzioa (lege gestaltikoak).

-Espazioaren, sakontasunaren eta kolorearen pertzepzioa.

.Komunikazioa eta irudiak:

-Komunikazioa.

-Komunikazioaren elementu eta prozesuak (emisorea, hartzailea, kodea, kanala, mezua, testuingurua).

-Komunikazio publizitarioaren ezaugarriak.

-Komunikazio publizitarioaren funtzioak (izendatzailea/predikatzailea/positibo-inplikatzailea).

.Publizitateari buruzko hastapenak: jatorria eta ezaugarriak.

-Publizitatearen definizioak. Jatorria.

-Publizitate motak. Ezaugarriak.

.Bitarteko publizitarioak:

-Bitarteko publizitarioen sailkapena eta egitura.

-Bitartekoen ezaugarriak eta bilakaera.

-Bitartekoetan ikertzea.

-Bitartekoen plangintza.

.Prozesu publizitarioa.

-Prozesua arautzen duten printzipioak. Prozesuaren aldiak.

-Ikerketa publizitarioa.

-Prozesu sortzaileak. Sormena akuilatzeko teknikak. Figura erretorikoak.

-Komunikazio integrala.

.Publizitatearen inguruabar ekonomikoak.

-Publizitatea eta marketinga.

-Publizitatea eta kontsumoa.

.Konbentzitzea eta komunikatzea:

-Publizitatea eta gaitasunen aldaketa.

-Jaduteko ereduak. Haien formulazioa.

-Entzulegoaren kontrola.

.Inguruabar soziologikoak:

-Publizitatearen eginkizun soziala.

-Masen kultura eta komunikazio publizitarioa.

-Publizitatea eta prototipo sozialak. Kritika soziala.

.Publizitate agentziak.

3. lanbide modulua: Irudi grafikoaren historia.

Iraupena: 96 ordu.

a) Helburuak.

.Gaiari buruzko oinarrizko terminologia eta terminologia berariazkoa zuzen erabiltzen ohitzea.

.Adierazpen grafiko desberdinetako ikuspegi argi, kritiko eta historikoki antolatua lortzea.

.Ilustrazioaren eta publizitatearen berezko lengoaien ikusizko ulermena eta ulermen kontzeptuala garatzea, eta haiek kritikoki aztertzea, ikusizko kultura desberdinekin erlazionatuz.

.Modulu hau edo gainerakoak aplikatu ahal izateko behar den material bibliografikoa edo/eta beste edonolako informazioa (ahozkoa, ikonikoa, estatistikoa...) ikertu eta erabiltzea.

.Bereziki gaurko errealizazioak baloratzea, bai komunikabideetan, bai formulazio bereziki artistikoan.

.Lengoaia hauen berariazko adierazpenak ulertzea, ingurune historiko-kulturalaren kontzeptu estetikoekin lotuz.

.Espezialitate artistiko hauetako sorrera eta prozesuak aztertu eta ikusizko kultura desberdinekin lotzea espazioan eta denboran.

b) Ebaluazio irizpideak.

Ondoko terminoak baloratuko dira:

.Lengoaia argi eta zehatza eta berariazko terminologia eta hiztegia erabiltzea.

.Kultura grafikoaren, haren balio estetiko eta plastikoen eta kultura hori osatzen duten elementu anitzen analisi arrazoitua eta zientifikoa.

.Material bibliografikoa eta gainerako informazioa zuzen aprobetxatu eta erabiltzea.

c) Edukiak.

.Ilustrazioaren kontzeptua:

-Zeinua, komunikazioa eta lengoaia.

-Publizitatea: esanahi historiko, ekonomiko eta soziala.

-Lengoaia hauen berezko material, prozedura eta teknikak.

.Irudikapen grafikoa ikur bezala: idazketa-irudia lotura eta haren bilakaera antzinako kulturetan.

.Esanahi publizitarioko lehendabiziko zeinu eta ikurrak. Ikonografia kristaua eta miniatura:

-Publizitatearen definizioa. Publizitatea aztertzeko irizpideak.

-Esanahi publizitarioko lehendabiziko zeinu eta ikurrak. Publizitatearen historiaurrea.

-Ikurrak eta ikonografia kristautasunean. Erdi Aroan ikusizko kulturarekin duen lotura.

-Ikonografia kristaua.

-Elizaren irudiak eta irudi laikoak.

-Miniatura eta haren bilakaera estilistikoa:

-Grabatuaren teknika eta joerak.

-Miniaturak egiten ziren toki nagusiak.

.Artea eta humanismoa. Errenazimendua eta ingurunearen ikuspegi berria.

-Artea eta Humanismoa.

-Ingurunearen ikuspegi arrazionalista berria: marrazki zientifikoa.

-Mezenasgoa eta liburu eta estanpen bildumak.

-Inprentaren agerpena: inprimatzearen artea.

-Grabatuaren teknika eta joerak: maisu handiak.

.Estetika barrokoa eta rococo-a. Haien adierazpena ilustrazioetan.

-Liburuekin eta Ilustrazioarekin loturiko XVIII. mendeko aurrerakuntza teknikoak:

-Litografien garrantzi sozial eta kulturala.

-Prentsa eta publizitatea.

.Iraultza industrialaren eta Frantziako iraultzaren eragina adierazpen grafikoetan eta komunikabideak:

-Mekanizazioa eta arlo grafikoan izan zuen eragina: prentsa, hormirudia, iragarkia, grabatuak.

-Mugimendu berritzaileak.

-Errenazimenduko liburua.

-Argazkigintza eta zinemagintza.

-Komikia. Hasierak.

.XIX. mendearen bukaerako mugimendu estetiko berritzaileak. Haien ekarpena irudi grafikoari:

-Mende hondarreko mugimendu berritzaileak.

-Art-nouveau: ilustrazio eta diseinu grafikoari egiten dizkion ekarpenak; Europako eta Amerikako ordezkari garrantzitsuenak.

.Mundu garaikidea, abangoardiak eta kumunikabideen ugaritzea. Irudi grafikoaren garapena mende berriaren hasieran:

-Sarrera: mundu garaikidea.

-Abangoardiak eta komunikabideen ugaltzea.

-Irudi grafikoaren garapena mende berriaren hasieran:

-Munduaren egitura ekonomiko berria.

-Merkatu, agentzia eta metodo publiztarioen garapena Europan eta Amerikan.

-Irudi grafikoa testuinguru horretan.

.Art-Deco, Arrazionalismoa, Neo-plastizismoa eta konstruktibismoa. Mundu grafikoarentzat dituzten ekarpenak. Bauhausa:

-Diseinu grafikoaren eta tipografiaren ekarpenak.

-Europako eta Amerikako ilustratzaile eta diseinugileak.

-Komikia eta komunikaziorako eta propagandarako kartela.

.Propagandarako irudi grafikoa:

-Estatu totalitarioaren artea.

-Argazkigintzaren bilakaera 1. mundu gerraren ondoren.

-Kartelak 2. mundu gerran eta Espainiako gerra zibilean.

.Masen komunikabideak bigarren mundu gerratik aurrera. Irudi grafikoaren bilakaera. Ilustrazioa eta diseinua:

-Masen komunikabideak bigarren mundu gerratik aurrera: prentsa eta irratia, zinema eta telebista.

-Irudi grafikoaren bilakaera. Mugimendu artistiko aipagarrienak. Ilustrazioa eta diseinua. Irudi serigrafikoa. Komikia. Graffittiak.

-Ilustratzaile eta diseinugileak.

.Lengoaia grafiko berriak. Bideo-sormena, informatika eta multimedia.

.Gaurko publizitatea: zabalpena, antolamendua eta funtzioa. Publizitatea eta bitarteko grafikoekiko elkarreraginak.

4. lanbide modulua: Tipografia.

Iraupena: 96 ordu.

a) Helburuak.

.Kaligrafiaren oinarri teoriko-praktikoak eta tipografiarekin, oro har, dituzten loturak ikastea.

.Trazaketa kaligrafikoaren gaitasunak etengabe garatzea praktikaren bidez eta tresna desberdinak erabiliz.

.Artegile ezagunen lan kaligrafikoak ezagutu eta baloratzea, ia ahaztuta dagoen tradizio bat berreskuratzeko. Era berean, beste arlo ez horren tradizionaletan teknika horiek aplikatzea sustatuko da.

.Familia tipografiko desberdinen bereizgarriak ezagutzea, haien proiektu grafikoan zuzen erabiltzeko.

.Testuak neurtzen eta egituratzen ikastea, eta ezagutza horiek proiektu grafikoaren barreneko egoera desberdinetan aplikatzea.

.Irakurgarritasun, lerroarte zuzen eta itxura-edukia erlazio kontzeptuak bereganatu eta erabiltzea, ereduekin lan egiten denean.

.Tipografian eta zikloaren gainerako moduluetan ikasitako ezagutzak elkarrekin lotzea.

.Erabaki tipografikoak modu objetiboan hartzen ikastea, irizpide estilistiko, estetiko edo funtzionalei jarraituz.

.Karaktere tipografikoak logotipo eta markak sortzeko lanetan, manipulatzeko aukerak erabiltzea.

.Inguruneko grafikaren arlo desberdinetan, argitalpenetan eta oro har papergintzan, telebistan, ontzi eta enbalajeetan tipografia erabiltzen jakitea, behar diren bereizkuntzak eginez.

.Kolorea erabiltzen ikastea, izan ere, tipografiaren izaera eta helburua proiektu grafikoaren barrenean indartzeko laguntzen duen funtsezko elementu grafikoa baita.

b) Ebaluazio irizpideak.

Ondoko terminoak baloratuko dira:

.Ezarritako lan metodologia, aurkezpen arauak eta emateko epeak betetzea.

.Baliabideak behar bezala erabiltzea (katalogoak, tipometroak, transferigarriak, fotokopiak, ordenadoreak).

.Norberaren eta gainerakoen lanari buruzko iritzi kritiko arrazoituak izateko gaitasuna.

.Proposatutako arazo tipografikoei irtenbide zuzena ematea.

.Irtenbide anitzak sortzeko gaitasuna, sormena indartzeko bitarteko bezala.

.Aplikazio tipografikoen artxibo bat sortzea, aniztasunaren irizpidea erabiliz, eta ikasgelan planteatutako irizpideen arabera haiek sailkatzeko gaitasuna erakustea.

.Elementu tipografikoak zuzen aukeratzeko gaitasuna izatea, beti ere ekonomia irizpidea erabiliz eta proiektuaren beharren arabera.

c) Edukiak.

.Karaktereen jatorria eta bilakaera.

-Idazketaren garapena. Ikuspegi historikoa. Idazketaren sorrera.

-Mendebaldeko eta ekialdeko idazketak. Idazketa figuratiboak.

-Alfabetoak.

-Tipoen garrantzia eta diseinua. Familia tipografiko nagusiak.

.Errotulazioa eta kaligrafia: hastapenak, oinarrizko prozedura eta orientazioak eskuzko errotulazioan:

-Kaligrafiaren kontzeptua.

-Kaligrafia-tipografia erlazioa.

-Trazadura. Kontrolak.

-Kaligrafia historikoen analisia.

.Karaktere tipografikoa. Terminologia:

-Letraren nortasuna. Letra eta haren parteak.

-Tipoaren deskribapena eta ezaugarriak.

-Estiloak.

.Familia tipografikoaren kontzeptua:

-Familia historikoak.

-Bereizgarriak.

.Testuen konposaketa.

.Irakurketaren prozesua: irakurgarritasuna, ergonomia eta oinarrizko arauak.

.Testuak neurtzeko sistemak.

-Testuen neurketa. Neurtzeko sistemak.

-Orriaren konposaketaren formatua, tamaina eta egitura.

-Jatorrizkoa zuzendu eta prestatzea.

.Tipografiaren aplikazioak.

.Argitaletxeetako diseinuaren tipografia:

-Liburuen diseinua.

-Aldizkako argitalpenen diseinua.

.Tipografia bestelako euskarrietan.

.Tipografia ontzi eta enbalajeetan.

.Inprimaketa tekniken garapena:

-Tipo mugikorren moldiztegitik linotipiarako jauzia.

-Fotokonposaketa.

-Informatikaren azken aurrerakuntzak. Karaktereekin duten lotura.

.Karaktereen bilakaera: linotipiatik fotokonposaketara:

-Antzinako tipoak birdiseinatzearen tradizioa.

-Tipografia garaikidearen abangoardia.

-Gaurko egoeraren berrikuspena.

.Kolorea eta tipografia.

5. lanbide modulua: argazkigintza.

Iraupena: 135 ordu.

a) Helburuak.

.Argazkigintzaren oinarrizko kontzeptuak: konposaketa, enkoadraketa, argiluna, testura, perspektiba eta abar.

.Diseinuko arazoei irtenbide grafikoak ematea manipulazioekin loturiko zailtasun gutxiko lanetan (koloreak, fotomuntaketak, biratuak eta abar).

.Argazkigintzako ezagutzak lan profesionaletan aplikatzea, haien aukerak eta mugak ezagutuz.

.Perspektibaren gaitasuna, sormena eta gaitasun estetikoa garatzea.

.Gai honetako berezko kontzeptuak, materialak eta teknikak ezagutu eta erabiltzea.

.Argazkigintzaren berariazko terminologia ezagutu eta zuzen erabiltzea.

.Argazkigintzako prozesuetan esku hartzen duten fenomeno eta legeak ezagutzea.

.Argazkigintzako irudiak jaso, manipulatu eta aplikatzean nork bere baliabideak hartzea, prozesu sortzaile baten barrenean.

.Argazkigintzako ezagutzak modu egokian aplikatzea grafika publizitarioaren arloan.

.Argazkigintza prozesuaren ezagutza eta kontrol egokia lortzea, fase guztietan.

.Baliabideak optimizatzeko balioko duen lan metodologia bat izatea.

b) Ebaluazio irizpideak.

Ondoko terminoak ebaluatuko dira:

.Pertzepziorako trebezia.

.Gaien eduki desberdinetako heldu diren prozesuak praktikoki ezagutzea.

.Argazkigintzako prozesu desberdinak zuzen erabiltzea.

.Lanbidearen terminologia ezagutu eta zuzen erabiltzea.

.Nork bere esperientziatik ateratako egoerak modu ulergarrian adierazteko sentikortasuna.

.Argazkigintzako balore edo akatsei buruz, estetikoak ala teknikoak izan, iritzia emateko gaitasun kritikoa izatea.

.Gaitasun eta irudimen sortzailea.

.Argazkigintzako lanak analizatu eta haiei buruzko eta haiek grafika publizitarioan aplikatzeari buruzko irizpen kritiko formalak ematea.

c) Edukiak.

.Argia eta haren ezaugarriak:

-Kamara iluna. Irudiaren formazioa. Kamara estenopeikoa.

.Argazkigintza prozesuaren oinarrizko printzipioak.

.Kamararen gorputza:

-Obturatzailea. Motak. Abiaduren eskala eta haien erabilera. Mugimenduaren kontrola.

-Argiaren neurtzailea. Fotometroa. Sentikortasunen eskala.

.Objetiboa:

-Irudiaren formazioa. Distantzia fokala. Objetibo motak. Funtzioak.

-Diafragma. Argitasuna. Zabalera erlatiboa eta f zenbakiko eskala.

-Eremuaren sakontasuna. Perspektiba. Elkarrekikotasunaren legea.

.Material sentikorra:

-Argazkietarako pelikula. Ezaugarriak. Sentikortasuna. ISO, ASA eta DIN eskalak.

-Z/B-ko pelikula negatiboa. Koloretako pelikula negatiboa. Diapositiba. Z/B eta kolorea.

-Argazkietarako papera Z/B-ean eta kolorean. Motak.

.Estudioaren argiztapena.

-Estudioa. Elementuak.

-Argiztapen artifiziala. Fotometro eramangarriak. Argi erasotzailea eta argi isladatua.

-Koloretako argazkiak: material sentikorra, kolorearen tenperaturaren kontzeptua.

-Estudioko argazkia.

.Argazkigintzako konposaketa:

-Konposaketa arauak.

-Konposaketa lerroak.

-Argiaren garrantzia konposaketan. Erabilera.

.Errebelatua eta positibatua:

-Negatiboen errebelatua. Z/B eta kolorea.

-Laborategia: produktu kimikoak.

-Handitzailea: motak eta erabilera.

-Koloretako handitzailea: kolorea zuzentzea, kolorearen analizatzaileak.

-Positibatuaren teknikak.

-Positibatua kolorean, kolorearen zuzenketak.

.Laborategiko teknika bereziak.

-Eskulangintzako prozesuak.

-Errebelatuko manipulazioak. Behartuak.

-Manipulazio sortzaileak: murrizketak, indartzea, lith emultsioak, tramak, lerroa, baxuerliebeak, muntaketa anitzak, eguzkiaren prozesua, posterrak egitea, biratua, eskuzko koloretua.

.Berariazko prozesu eta teknikak.

-Elektrografia eta argazkigintza digitala.

-Koloretako fotokopiagailua.

-Bat-bateko argazkia. Polaroid sistema.

-Ordenadore bidezko argazki-manipulazioak.

6. lanbide modulua: Industri teknika grafikoak.

Iraupena: 108 ordu.

a) Helburuak.

.Jatorrizko argazki bat sortzen denetik editatzen denera ibili behar diren prozesuak ezagutzea, enkargu bakoitzaren aukera desberdinak ulertzeko. Bereziki fotomekanikako arazoak (bai tradizionala bai digitala) eta industrian gehien erabiltzen diren inprimaketa sistemak.

b) Ebaluazio irizpideak.

Ondokoetarako gaitasuna baloratuko da:

.Teknika tradizionalak eta industri inprimaketa teknikak bereiztea, Arte Grafikoetako historian izan duten bilakaera baloratuz.

.Irudiak aztertzea, aintzat hartuz fotoerreproduzitu ahal izateko behar diren oinarrizko elementuak.

.Dauden jatorrizko motak desberdintzen jakitea.

.Fotoerreprodukzioaren lengoaia teknikoa ezagutu eta erabiltzen jakitea.

.Bozetoak eta jatorrizkoak erroprodukzio eta inprimaketa sistemari egokitzea, bai eta eskura dauden tinta kopuruari ere.

.Teknika grafiko industrialerako egokiak diren teknika, material eta tresna motak ezagutzea.

.Teknika bakoitzak sor ditzakeen arazoak aukeratzea eta haiei irtenbidea ematea, eta kontuan izatea beti industriak eskatzen dituen aurkezpen eta txukuntasun arauak bete behar direla.

c) Edukiak.

.Aurreinprimaketa prozesuak: Fotomekanika:

-Sarrera orokorra. Jatorrizkoa:

-Lerroko jatorrizkoak.

-Tonu jarraiko jatorrizkoak.

-Koloretako jatorrizkoak.

-Fotokonposaketa:

-Sistema tradizionalak berrikustea.

-Fotokonposaketa digitala.

-Tramak. Motak. Dentsitateak:

-Trama mekanikoak.

-Trama bereziak.

-Tramen erabilera. Makurdura.

-Kolorearen hautapena: kolore lauak, bitonoak, trikomiak eta kuatrikomiak:

-Kolore tradizionalaren hautaketa

-Kolore digitalaren hautaketa.

-Gamen liburua, Pantone sistema. Kolorea zuzentzea. UCR-kolore lauaren sistema.

-Fotomekanika tradizionala:

-Kamara fotomekanikoa. Kamara bertikalak eta kamara horizontalak.

-P.M.T. Copyproof sistema.

-Fotomekanika digitala:

-Planoak eta danborra eskaneatzea.

-Pantaila sistemak (Cross/Field/Scitex/Hell).

-Irudien digitalizazioa.

-Postcript fotomekanika.

-Aurreinprimaketa. Postcript eta bit-map lengoaiak.

.Inprimaketa prozesuak:

-Sarrera orokorra. Sistema tradizionalak:

-Xilografia, tipografia, fotograbatua, offset, sakongrabatua

-Historia: arte grafiko industrialekin duen harremana.

-Erliebeko inprimaketa: tipografia, fotograbatua eta flexografia:

-Tipografia, oinarrizko printzipioak.

-Tipo mugikorrak. Monotipia eta linotipia.

-Fotograbatua, oinarrizko printzipioak.

-Xaflak. Motak. Emulsionatua. Xafla aurresentiberatuak.

-Erliebean inprimatzeko prentsak: plantinokoak, plano zilindrikoak eta birakariak.

-Erliebean inprimatzeko papera eta tintak.

-Flexografia, oinarrizko printzipioak.

-Sakonean inprimatzea: sakongrabatua:

-Inprimaketaren matriza.

-Matrizaren prestaketa: grabatu mekaniko eta elektronikoa. Laser bidezko grabatua.

-Sakongrabatuko prentsak: errotatiba.

-Sakonean inprimatzeko papera eta tintak.

-Offseta:

-Xafla motak. Xafla negatibo eta positiboen emultsionatua eta tratamenduak.

-Prozesatua eta ukitua.

-Inprimaketa prentsa, orri solteak eta paper jarraia.

-Prentsak kontrolatzeko sistemak, alde onak eta txarrak; papera eta tinta.

-Imprimaketa permeografikoa: Serigrafia:

-Pantaila. sare-mailak eta bastidoreak.

-Emultsioak.

-Klitxetua: klitxetu zuzena eta zeharkako klitxetua.

-Eskuzko inprimaketa eta inprimaketa automatikoa.

-Euskarri bereziak: ehunezkoak, zeramikoak, plastikoak, zirkuitu inprimatuak eta abar.

-Papera eta tintak inprimaketa serigrafikoan.

-Prozesu bereziak.

7. lanbide modulua: Bitarteko informatikoak.

Iraupena: 192 ordu.

a) Helburuak.

.Edizio lanetarako eta irudien tratamendua egiteko behar diren hardwarea (sarrera eta irteerako periferikoak, konexioak eta abar) eta softwarea (sistema eragilea, aplikazio erabilienak, erabilerak eta abar) ezagutu eta erabat erabiltzen jakitea, bai MAC plataforman bai PC bezala.

.Zikloaren modulu desberdinak burutzeko prozesuan gerta daitezkeen arazo tekniko puntualei irtenbideak ematea.

.Lan prozesuaren ulermen orokorra izatea, informazioaren hautaketatik hasi eta modu profesionalean irudiak erreproduzitzeko sistema desberdinetara egokitzera arte.

.Ikasleei irizpide propioak ematea, arazo jakin bati irtenbide egokiak bilatzeko orduan.

.Ikasleei erakustea non eta noiz erabil daitezkeen ordenadoreak, beste erreminta bat bezala erabiliz, eskaintzen dituen aukerak eta dituen mugak ezagututa.

.Proiektuari doakionean, objetibotasuna mantentzea, bitartekoen ikusgarritasunak amaierako emaitzak baldintzatu gabe.

b) Ebaluazio irizpideak.

Ondoko terminoak baloratuko dira:

.Ikasleek material eta ekipo informatikoak zuzen erabiltzeko duten gaitasuna ezagutzea.

.Bitarteko informatikoek bitarteko tradizionalen aldean eskaintzen dituzten aukerak ezagutzea; emaitzak, bitarteko informatikoak noraino ailegatzen diren eta bitarteko horiek beste batzuekin nahasteko dagoen aukera.

.Bitartekoak lan jakin bakoitzaren beharretara eta curriculumaren gai desberdinen gaineko proiektzioetara egokitzea.

.Lana zuzen ulertzea eta haren plangintza eta garapen zuzenak egitea, amaierako produktuak eskatzen dituen ezaugarri eta baldintzen arabera.

.Planteatutako arazoen ekonomia, azkartasuna eta garbitasuna.

.Autonomia eta nortasuna izatea, ingurugiroaren eraginetik kanpo.

c) Edukiak.

.Bitarteko informatikoei buruzko hastapenak. Ekipoetako instalazioa, deskribapena eta funtzionamendua:

-Hardwarearen oinarrizko elementuak (pantaila, sagua, CPU, teklatua).

-Sarrera eta irteerako periferikoak.

-Sareak, instalazioa, erabilera eta aukerak.

.Sistema eragileak: Mac, P.C.: sarrera eta irteera gailuak:

-Erabiltzailearen interfacea.

-Artxiboen kudeaketa.

.Testu prozesadoreak. Autoedizioa:

-Testuak editatzea.

-Dokumentuak kudeatzea.

.Ordenadorez lagundutako diseinuari buruzko hastapenak. Ilustrazioa eta diseinua:

-Eskanerraren erabilera. Software berariazkoa.

-Irudiaren tratamenduaren aplikazioei buruzko sarrera (biten planoa).

-Mihiztaketa edo maketazioko aplikazioak. Autoedizio profesionala.

-Jatorrizkoa inprimatzeko prestatzea. Berariazko Softwarea. Postcript artxiboak.

-Kolorearen inprimaketa: tinta lauak, trikomia, kuatrikomia.

.Irudi digitalizatuaren tratamendua:

-Pinturan hobesten diren erremintak.

-Irudiak sortzea.

-Menuen bidezko tratamendu eta ukituak.

.Irudi bektorialaren tratamendua:

-Kolorea, betegarriak eta lerroak.

-Irudiak sortzea.

-Ilustrazioak antolatzea, geruzak, arauak, biltzea, sakabanatzea eta abar.

.Tarteko erabilerak:

-Konpresioa, deskonpresioa, zatiketa.

-Biten mapetako irudiak bektorizatzea.

.Jatorrizkoen maketazioa eta konposaketa:

-Testuen edizioa.

-Orrien maketazioa, dokumentuaren maketazioa.

.2D animazio softwarea:

-Mediak sortzea.

-Animazioa eraikitzea.

-Testu eta irudi animatuen eraginak.

.3D animazio softwarea:

-Mediak sortzea. Mediak eraikitzea 3D-en. Mapeatuak eta akaberak.

-Animatzea 3D-en.

-Testu eta irudi animatuen eraginak.

-Euskarri desberdinetan ematea.

8. lanbide modulua: Grafika publizitarioko proiektuak.

Iraupena: 256 ordu.

a) Helburuak.

.Berezko metodologia eskuratzea ikusizko komunikazioaren arloko proiektuei ekin ahal izateko.

.Ikusizko komunikazioaren eta bereziki publizitatearen eginkizun desberdinak ezagutzea.

.Teknika instrumentalak erabat menperatzea.

.Beste materia batzuetako ezagutzak barne hartzen dituzten proiektuak burutzea.

.Sormena eta ahalmen artistikoa garatzea.

.Proiektu baten arazo grafikoei irtenbidea bilatzeko baliabide egokiak ezagutu eta erabiltzea.

.Arazo grafiko bat mugatzen jakitea eta irtenbide desberdinak ematea.

.Ikerketa metodo soilak eta azterketa sistematikoak aplikatzea.

.Gauzak irudikatzeko ahalmena garatzea, errealizazio grafikoko teknika desberdinak ezagutuz.

.Bitartekoak eta baliabideak ekonomizatzeko modua ematen duten planak egituratzea, beti ere irtenbide grafikoek duten funtsa galdu gabe.

.Ikasleari ikusizko komunikazioaren arloan proiektuak bere kasa burutzeko modua emanen dioten berezko estrategia eta teknikak garatzea.

.Erraztasun eta azkartasunez aurreproiektua ikusteko bidea emanen duten hasierako azterlanak egitea.

.Irudiak gauzatzeko behar diren teknologia, ekipo eta teknikak ezagutu eta menperatzeko sistemak ezartzea.

.Ikasleak bere ideiak erraztasunez eta besteak konbentzitzeko moduan adierazteko ahalmenak garatzea, bere proiektuak besteen aurrean etengabe azaldu beharrak ematen duen eskarmentuarekin.

.Bezeroaren beharrak antzemateko tekniketan eskarmentua eta erraztasuna lortzea.

.Lantaldean modu aktiboan integratzea.

.Lantaldearen barrenean errealizazio grafikoko lanak zuzentzen eta koordinatzen ikastea.

b) Ebaluazio irizpideak.

Ondoko puntuak baloratuko dira:

.Planteatutako arazoei irtenbidea emateko behar diren ezagutzak zuzen aplikatzea.

.Lanak burutu eta haiei akabera ematea behar den bezala, eta lanak entregatzeko epeak errespetatzea.

.Emandako irtenbideak egokiak dira, emandako aurrekontua kontuan harturik.

.Lanak defendatzea eta haiei buruzko jarrera kritikoa izatea.

.Topikoetatik eta ohiko estrategietatik irteteko originaltasuna eta ahalmena izatea.

.Lanean zehar erakutsitako ahalmen artistikoa.

.Lanaren plangintza zuzena.

.Planteamendu baten behar grafikoak identifikatzea.

.Hasierako informazio eta dokumentazioak bildu eta aztertzea.

.Lortutako informazioaren sintesia eta sailkapena.

.Diseinuaren prozesu sortzailearen etapa desberdinak zuzen aipatzea.

.Irtenbide grafiko batean parte hartzen duten elementuen hierarkizazioa, komunikaziorako daukaten balioaren arabera.

.Lantaldean erakutsitako jarrera aktibo eta eraikitzailea.

.Lantalde barrenean erantzukizuneko eginkizunak hartzea.

c) Edukiak.

.Diseinu grafikoa eta publizitatea.

.Ikuspegi metodologikoak. Estrategiak eta metodoak.

.Lana antolatzeko teknikak.

.Bistaratzea eta errealizazio grafikoa.

.Arkitektura grafikoa: inprimatuaren elementu guztien antolamendu eta hierarkia.

.Kolorea publizitatean eta diseinuan:

-Kolorearen teoriak

-Dentsitate kromatikoa neurtzeko sistema eta tresnak.

-Kolorearen fenomeno psikofisikoak.

-Kolorearen pertzeptzioa.

-Oreka eta kontraste kromatikoak.

-Kolorearen aplikazioa.

.Hormirudiaren prozedura erretorikoak.

.Publizitaterako proiektu grafikoa.

-Puntu orokorrak.

-Proiektu grafikoaren aspektuak. Etapak.

-Disziplinarteko harremanak eta aspektu ekonomikoak.

.Proiektu grafikoaren funtsezko elementuak.

-Konposizio grafikoa, haren legeak eta tresnak.

-Espazioa. Formatoaren espazioa.

-Zeinua. Zeinuaren osagaiak. Puntua. Lerroa. Masa.

-Irudia. Kontzeptua eta definizioa. Irudiaren arkitektura. Irudiaren analisia.

-Bi dimentsioko espazioaren egitura. Motak. Erlazio estrukturalak.

-Tentsioak. Puntu orokorrak. Tentsio konstruktiboak.

-Pertzepzioko tentsioak.

.Espazioa:

-Erlazio espazialak.

-Proportzioa eta espazioa.

-Geometria eta proportzionaltasuna.

-Urre itxurako sekzioa.

-Kasu praktikoen azterketa.

.Aplikazio zehatzak:

-Produktuaren marka eta erabateko komunikazioa (marken diseinua eta haren aplikazio zehatzak).

-Ontzien eta enbalaien diseinua.

-Kanpoko publizitatea; publizitate zuzena.

-Publizitatea saltokian.

-Enpresetarako argitalpenak.

-Argitalpenetako diseinua.

-Erakusketetarako grafika.

9. lanbide modulua: Berezkoa, ikastetxe bakoitzak diseinatutakoa.

Iraupena: 128 ordu.

a) Edukiak.

Modulu honen helburua curriculuma osatzea da, lanbide profilaren bereizgarriak sartuz, ikastetxearen ingurune sozio-ekonomikora egokitzeko.

Aurreko idazatian aipatu diren bereizgarriak lortu beharreko helburu batzuetan zehaztuko dira, alegia, grafika publizitarioaren lanbideari dagozkion eta berariaz edo/eta sakonago tratatzea eskatzen duten azpisektore, teknika eta produktuetan:

-Gaur dagoen komunikazio produktuen sorta zabala ikusita, bai inprimatuak, bai ikus-entzunezkoak (argitalpen diseinua, aldizkako publikazioak, ontzien diseinua, enbalajearen diseinua, euskarri mugigarrien grafika, seinaleak, hormirudiak, etiketak, foiletoak, iragarkiak, inprimakiak, marken diseinua, logotipoak, display-ak, ilustrazioak, bideo publizitarioak, multimedia, grafismo elektronikoa eta abar), ikastetxe bakoitzaren ingurune sozio-ekonomikoak eskatzen dituen proiektu publizitarioen berezko lanak burutzearekin zuzen lotutako teknikak berezitu eta eguneratu behar dira.

-Halaber, sektore publizitarioak lengoaia eta bitarteko berriak erabiltzen ditu; multimedia, horien artean, produktu berriak erabili eta tratatzeko ezinbesteko erreminta bihurtu da (klipak, karatula animatuak, bideoa, CD ROM-ak). Horrek guztiak berebiziko garrantzia du lanbide profilaren eguneratze lanak bideratzeko.

Proposatutako helburuak eduki jakin batzuetan zehaztuko dira, bai eta garatutako lanbide profilaren berezitasunak bermatuko dituzten jarraibide eta zehaztapenetan. Horiek irakasteko, beharrezkoa izanen da Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren bidezko baimena.

Ikasturtea hasi baino nahikoa denbora lehenago, ikastetxe bakoitzak modulu honen curriculumaren proposamena aurkeztuko du Hezkuntza eta Kultura Departamentuan (Ikasketen eta Ikastetxeen Antolamendurako Zerbitzuan), hura irakasteko baimena eskatuz.

Proposamenak ondoko atalak izanen ditu:

a) Lanbide profilaren bereizgarriak, ikastetxearen ingurune sozio-ekonomikoari dagokionean. Horren justifikazioa, aurretik ikusten den bilakaera eta abar.

b) Curriculuma, lortu nahi diren helburuak, ebaluazio irizpideak eta edukien zerrenda dakarrela. Antolamendua modulu guztietarako ezarriko da.

10. lanbide modulua: Lan prestakuntza eta orientazioa.

Iraupena: 81 ordu.

Lehenbiziko multzoak lanbidearen informazioa emateko balioko du, ikastetxeak gai hori emateko daukan irakasleak irakatsiko du. Edukiek atal orokor bat izanen dute, ikasleek lan eta osasun baldintzen marko juridikoa ezagutzera bideratua, bai eta lan kontratuetako harremanetatik heldu diren eskubide eta betebeharrak ere, bai langilea bere kasa aritzen denean, bai besteren kontura aritzen denean ere. Aukera emanen du, gainera, lanbide profilari dagokion lanpostu bat bilatzeko edo/eta autoenplegurako prestatzeko.

Bigarren multzoak ikastetxez kanpoko adituekin elkarlanean aritzeko balioko du. Aukera eman nahi zaio ikasleari errealitate soziolaboral, kultural eta teknikora gehiago hurbiltzeko, espezialitateari buruzko eduki teoriko eta praktikoak emanez. Interesgarria izan daiteke, hitzaldiak, mahainguruak, mintzaldiak, mintegiak eta tailerrak antolatzea, lanbideetako elkarte eta elkargoetako ordezkariekin, arte kritikariekin eta teknologia berriko edo sormenaren arloko langileekin.

Ikastetxeek kasuan kasuko adituen lankidetza adostuko dute, horretarako behar den denboren aurreikuspen malgua ezarriz eta multzo honetarako ezarritako denboraren mugetan. Moduluaren irakasleak bilatu eta antolatu beharko ditu adituen lankidetza.

a) Edukiak.

.Espainiako Estatuko legeria eta arautegietako markoari buruzko oinarrizko ezagutzak hartzea.

.Legezko lan markoa ezagutzea: lan harremanetatik heldu diren eskubide eta betebeharrak; kontratazio moduak bereiztea.

.Oinarrizko lege ezagutzak eta oinarrizko ezagutza ekonomiko eta sozialak eskuratzea enpresa txiki edo ertain bat administratu edo kudeatzeko, edo lanbide jarduera bat garatzeko langile autonomo moduan.

."Hartzekodunen likidazio" batean parte hartzen duten inguruabarrak ezagutzea.

.Espezialitatea arautzen duten oinarrizko ezagutzak eskuratzea. Espezialitatearen gutxienezko tresna juridiko, enpresarial eta profesionalak erabiltzea.

.Espainiako egitura sozioekonomikoaren datuak interpretatzea, ukitutako aldagai desberdinak eta gerta daitezkeen aldaketen ondorioak identifikatuz.

.Aldagai sozioekonomiko desberdinak eta Nafarroarekin duten harremana ezagutzea.

.Lanbidearen gaitasunak, interesak eta ibilbide egokiena identifikatzea.

.Sektoreko enpresa baten antolamendua eta egoera ekonomikoa aztertzea, bera zehazten duten parametro ekonomikoak interpretatuz.

.Enplegu bat eskuratzeko bide desberdinak ezagutzea, nor bere kontura edo besteren kontura, bai eta organo eta erakunde lokaletako, estatu mailako eta Europa mailako xede horretarako laguntzak ere.

.Prebentzio edo/eta babes jarduerak zehaztea, arrisku faktoreak eta osasunean eta ingurugiroan izan ditzaketen ondorioak ahal den guztian murriztuz.

.Lan osasunari buruz behar den sentikortasuna lortzea, bizi kalitatearen eta produkzio jarduerako kalitatearen determinante bezala.

.Elkarte batean lanean aritzeko gaitasuna eskuratzea, kooperazio, elkartasun eta talde laneko jarrerak erakutsiz.

.Tamaina txikiko edo ertaineko enpresa bat antolatzeko behar diren oinarriak jartzea, bai eta sortzen diren produktuak merkaturatzeko ere, kontuan hartuta zein diren parte hartzen duten produkzio eta banaketa inguruabarrak, merkataritza harremanak eta inguruabar juridiko eta soziolaboralak.

b) Ebaluazio irizpideak.

.Osasunari eta ingurugiroari egindako kalteak sailkatzea, ondorio horiek sortzen dituzten arrisku faktore usuenen arabera.

.Produkzio sektorean dauden eta indarrezko legeriak onartzen dituen lan kontratazio modu desberdinak identifikatzea.

.Behar diren dokumentuak identifikatu eta betetzea eta behar diren baliabideak aurkitzea nor bere konturako langile bihurtzeko.

.Lanaren legezko markoa interpretatu eta lan harremanetatik eratortzen diren eskubide eta betebeharrak bereiztea.

.Lan zuzenbideari buruzko informazioaren oinarrizko iturriak erabiltzea (Konstituzioa, Langileen Estatutua. Europako Batasunaren Arteztarauak, Lan Hitzarmen Kolektiboa...), dagozkion eskubide eta betebeharrak bereiziz.

.Gizarte Segurantzari dagozkion prestazio eta betebeharrak identifikatzea.

.Izaera orokorreko informazio ekonomiko batzuetatik abiatuta:

-Magnitude makro-ekonomiko nagusiak identifikatu eta horien arteko erlazioak aztertzea.

-Enpresa baten aldagai ekonomiko nagusiak identifikatu eta interpretatzea.

.Enpresa baten txosten ekonomikotik abiatuta:

-Bertan parte hartzen duten aldagai ekonomiko aipagarrienak identifikatu eta interpretatzea.

-Enpresaren egoera finantzarioa determinatzen dituzten oinarrizko ratioak kalkulatu eta interpretatzea (autonomia finantzarioa, kaudimena, bermea eta higiezinaren finantzazioa).

-Enpresa finantzatzeko erabili daitezkeen bideak aipatzea.

Gainera, ondoko terminoak baloratuko dira:

-Gai multzoetan sartzen diren funtsezko kontzeptuak ikasteko gaitasuna, proposatutako lan eta proben bidez erakutsitakoa.

-Interesa izatea gai honetan, era aktiboan arituz eta lanetan parte hartuz erakutsitakoa.

-Terminologia berariazkoaren erabilera zuzena ondokoei buruz: eduki ekonomikoak, laboralak, ômarketingö-ekoak, merkatotekniakoak, juridikoak edo enpresarialak.

-Lanbide eremu hau arautzen duen berariazko arautegiaren balorazio arrazoitua.

"Lanbide Prestakuntza eta Orientazioa" irakasten duen irakasleak eginen du adituek ikastetxean emandako hitzaldi, mahainguru, mintegi edo tailerrei buruzko ebaluazioa. Horretarako, kontuan hartuko ditu: ikasleen parte hartzea, kasuko esperientziak burutzea, ikasle bakoitzak egindako apunteen koadernoa.

c) Edukiak.

.Lan harremanen eta harreman profesionalen marko juridikoa:

-Lan Zuzenbidearen oinarrizko aspektuak: nazio mailan eta Europa mailan.

-Lan kontratua.

-Soldata eta laneko denbora.

-Kontratua aldatu, gabetu edo deuseztea.

-Berariazko arautegia: lanbide eremua: dimentsioak, elementuak eta erlazioak.

-Gizarte Segurantzaren Espainiako sistema.

-Langileen ordezkaritza eta negoziazio kolektiboa.

.Lan osasuna:

-Lan baldintzak eta segurtasuna. Lan osasuna eta bizi kalitatea. Ingurugiroa eta haren kontserbazioa.

-Lanbidearen arriskuak eta kalteak: arrisku faktoreak.

-Babeserako teknika eta neurriak eta lanbidearen arrisku eta kalteen prebentzioa. Jardueren analisia, ebaluazioa eta proposamenak.

-Lehen laguntzak enpresan.

.Enplegua eskuratzeko sistemak:

-Lan merkatua. Egitura. Perspektiba lokal eta nazionalak, eta Europa mailako perspektibak.

-Lan munduan txertatzeko laguntza ematen duten teknika eta erakundeak.

-Besteren kontura lan egiteko ekimenak: autoenplegua: prozedurak eta baliabideak.

-Norberaren lanbide-ahalmena eta interes pertsonalak aztertu eta ebaluatzea: nork bere burua ezagutzeko teknikak. Autokontzeptua. Hobetzeko teknikak.

-Enplegua bilatu eta enplegua lortzeko teknikak: enplegu publikoa eta pribatua.

-Gizarte ohitura ez-baztertzaileak. Berdintasun programak.

-Prestakuntza/profesionalizazio ibilbideak.

-Erabakiak hartzea.

.Ekonomia eta merkadotekniako oinarrizko kontzeptuak:

-Ekonomiako oinarrizko kontzeptuak.

-Makroekonomiaren ikuspegi panoramikoa; aldagai makroekonomikoak eta adierazle sozioekonomikoak.

-Trukea eta merkatua. Produkzioa eta elkarren menpekotasun ekonomikoa. Joerak eta jokaerak.

-Nazioarteko ekonomia. Ekonomia orokorra eta Europako Batasuna.

-Ekonomiaren funtsezko aspektuak Nafarroako Foru Komunitatean.

.Merkataritza zuzenbidea eta enpresa zuzenbidea:

-Merkataritza zuzenbidea: kontzeptua; merkataritza ekintzak; merkatari motak.

-Enpresa eta haren antolamendua: egitura, antolamendua, enpresarako gogoa eta kultura.

-Sozietate zibila: sozietate irregularra.

-Merkataritza enpresetako eredu juridiko desberdinen deskribapena: merkataritza sozietateak.

-Gizarte ekonomia duten enpresak: sozietate anonimo laboralak eta lan elkartuko sozietate kooperatibak.

-Irabazi asmorik gabeko entitateak: elkarteak eta fundazioak. Partehartzearen kontuen kontratua.

-Banakako enpresaria: enpresa jardueran hasteko tramiteak. Bideragarritasuna. Finantzazio programak eta enpresentzako laguntzak.

.Enpresa txiki eta ertainaren administrazio eta kudeaketa.

-Oinarrizko dokumentuak eta kontabilitate tekniken hastapenak.

-Betebehar juridiko eta fiskalak. Zuzenbide fiskala: Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko nozioak (BEZa), Pertsona Fisikoen gaineko Errenta Zerga (PFEZa), Sozietateen gaineko Zerga. Lizentzia fiskala.

-Dokumentuak eta egutegi fiskala betetzea: BEZa, PFEZa, Sozietateen gaineko Zerga.

.Berariazko Zuzenbidea:

-Artelanei buruzko legeria: historia laburra, aurrekariak eta bilakaera. Oinarrizko arautegia.

-Eskuartzeak babestea: patenteak eta erabilera ereduak.

-Diseinuaren babesa: jabego intelektuala eta autore eskubideak. Jabeko intelektualaren erregistroa. Kudeaketa entitateak. Jabego industriala. Ereduak eta marrazki industrial eta artistikoak. Erregistroak eta erregistroen prozedura.

-Berrikuntzen nazioarteko babesa.

-Zeinu bereizgarriak: marka, errotulu eta izen komertziala.

-Publizitateari buruzko legeria.

11. lanbide modulua: proiektu integratua.

Iraupena: 270 ordu.

a) Helburuak.

.Ikusizko komunikazioaren arloan proiektu konplexuei ekiteko metodologia egokia eskuratzea.

.Beste ikasgai batzuetako ezagutzak ere barne hartzen dituzten proiektuak burutzea, kontutan hartuz bereziki baliabide informatikoak erabiltzearen garrantzia.

.Lanaren prozesuan zehar gerta daitezkeen arazo aipagarrienak identifikatu eta haiei irtenbidea ematea.

.Irtenbide baliagarriak eta baldintzen pleguaren zehaztapenetarako egokiak ematea.

.Prozesu eta teknika industrialen erabateko ezagutza eskuratzea, proiektuaren jatorrizko izaera ez galtzeko.

.Irudiak eta zeinuak sortu, eraldatu eta aplikatzea, komunikazio behar zehatzen arabera.

.Dagozkion eskumen eta gaitasunen mailan, irtenbideak ematea gerta daitezkeen ustekabeei.

.Proiektuak burutzeko behar diren teknologi, ekipo eta teknikak modu zabalean ezagutu eta menperatzea.

.Lanbidearen jarduerarekin erlazionatutako teknika, lanen antolamendu eta inguruabar ekonomikoetan gertatu diren aldaketen ondoriozko egoeretara egokitzen jakitea.

.Lana garatzeko komunikazio eraginkorrak mantentzea, batez ere lan horrek disziplinarteko izaera duenean eta beste arlo batzuekiko koordinazio gradu jakin bat eskatzen duenean.

.Proiektua ahal den eta hobekien burutzeko behar diren prozesu, teknika eta baliabideei buruzko ikuspegi argi eta integratzailea izatea.

.Lantaldeko gainerako kideekiko jarrera adeitsu eta tolerantea erakustea, zailtasunak gainditzen lagunduz.

.Beste teknikari batzuen lana modu egokian antolatu eta zuzentzea.

.Proiektuaren errealizazioa ezarritako epeei egokitzeko behar den diziplina maila eskuratzea.

b) Ebaluazio irizpideak.

Ondoko terminoak hartuko dira aintzat:

.Burutu behar den proiektuari dagokion informazioa eta dokumentazioa bilatzea.

.Enpresa eta bezeroekiko komunikazioen eraginkortasuna.

.Bezeroari aholkuak ematea proiektua burutzen den bitartean.

.Baldintza pleguak gauzatzea.

.Sartuta dagoen prozesuaren aldi desberdinetarako ezarritako baliabideen egokitasuna.

.Taldearen lan baldintzak hobetzeko irizpideak, aurretiaz formulatutakoak.

.Proposatutako helburua zuzen burutzeko behar diren baliabide materialak zehaztea.

.Proiektua burutzeko behar diren bitarteko lagungarriak deskribatzea.

.Grafika artistikoaren taldeari elaborazio grafikoa burutzeko ezarritako arau orokorrak.

.Ezarritako arauak gainbegiratzea, proiektuaren beharretara egokitzeko.

c) Edukiak.

.Komunikazioaren hedapena: identifikazio instituzionala. Irudiaren proiektu orokorrak.

.Irudi korporatiboa.

-Gora-behera sozioekonomikoak.

-Sujetu sozialaren izena, identifikazioa eta funtzioa.

-Metodologia, estrategiak eta elaborazioa.

-Aplikazio zehatzak.

.Irudi instituzionala:

-Zerbitzu publikoen identitatea eta irudia.

-Metodologia, estrategiak eta elaborazioa.

-Irudi eta komunikazio instituzionalaren kudeaketa.

-Aplikazio zehatzak.

-Komunikazio orokorraren egitura.

.Irudi orokorra:

-Komunikazioaren prozesua irudi orokorra gauzatu eta ezartzerakoan.

-Irudi orokorraren erregulazioa eta euskarria.

-Aplikazio zehatzak.

.Lan grafiko eta publizitarioko lantaldeak antolatu eta zuzentzea. Arte arloko zuzendaritza agentzietan.

.Irudi animatuaren sintaxia.

-Sekuentzia.

-Aldizkotasuna.

-Mugimendua.

-Konposizioa.

.2-D eta 3-Dko animazio grafiko-publizitarioa. Karatula animatuak. Spotak.

.Irudi grafikoa komunikazio sistema berrietarako bidean:

-Sare sistemak.

-Grafika publizitarioa eta multi-media. Aplikazio multi-media interaktiboak. CD-ROMak. Informazio puntuak, proiektu eta produktuen aurkezpena.

2.3. Enpresa, estudio edo tailerretan prestakuntza praktikoa egitea.

Iraupena: 60 ordu.

a) Helburuak.

.Lanbidearen errealitatea bereganatzea, ikasketen prestakuntza osatzeko, erantzukizuneko zereginak burutuz dagokion mailaren arabera.

.Lanaren munduarekin eta haren harreman sozial, laboral eta teknikoen sistemarekin kontaktua izatea.

.Ikastetxean eta enpresaren eta lanaren errealitatean lortutako ezagutzak alderatzea.

.Enpresarekiko kontaktuaren bidez, lanbidean aritzeko behar diren ezagutza osagarriak eskuratzea, bai espezialitateari buruz, bai eta ondokoei buruz ere: merkatuaren egoera eta erlazioak, joera artistiko eta kulturalak, lanaren antolamendu eta koordinazioa, enpresaren kudeaketa, enpresa baten harremanak eta abar.

.Oso berezituak direlako, garestiak direlako edo oso berriak direlako ikastetxearen eskura ez dauden tresna, erreminta, aparatu eta makinei buruzko ezagutza teknikoak eskuratzea.

.Produkzio prozesuaren fase desberdinetan era aktiboan parte hartzea, kasuan kasuko tutoretza edo zuzendaritzaren menpe.

.Ikastetxeetan ikasleak lortu duen prestakuntza tekniko eta praktikoan eskuratu diren ezagutza eta trebetasunak aplikatzea.

.Lanaren munduan eta enpresaren sistema tekniko-sozialean integratzea.

b) Ebaluazio irizpideak.

.Bere jarduerak lanpostuaren produkzio sisteman dituen ondorioak aztertzea.

.Lana jasotako jarraibideen arabera antolatzea, emandako zereginak lehentasun hurrenkeran eta kalitate eta segurtasun irizpideekin burutuz.

.Emandako lana kalitate eta segurtasunez eta ezarritako epean burutzea.

.Bere jarduera gainerako langileekin koordinatzea, aldaketen, beharren edo aurretik ikusten ez ziren arazoen berri emanez.

.Lan eremua garbirik eta antolatuta izatea, arriskuak saihesteko.

-Enpresak ezarririk dituen kalitate sistema eta arauak aplikatzea.

.Prozesuengatik gertatu diren kalitate akatsak eta haien arrazoiak ezagutzea.

.Lantokian erantzukizunez aritzea eta enpresaren ingurune tekniko-sozialean sartzea.

.Norbanakoak babesteko eskura dauden tresnak erabiltzea.

.Makina, instalazio eta ekipoak babesteko gailuak erabiltzea.

c) Edukiak.

.Zehaztapen teknikoak eta burutu beharreko prozesu desberdinen ezaugarriak.

.Prozesuari buruzko informazio teknikoa: fabrikazio sistema, bitartekoak, lan orria.

.Makina, erreminta eta tresnak prestatu eta haien doiketak egitea.

.Egin beharreko lanaren fase desberdinetan jarraitu behar diren prozedurak aukeratzea.

.Oso berezituak direlako, garestiak direlako edo oso berriak direlako Ikastetxearen eskura ez dauden ekipo eta makinen erabilera eta mantenimendua.

.Segurtasun eta higiene arauak aplikatzea: pertsonalak, instalazioetakoak, produkzio prozesu desberdinetako makina eta tresnak.

.Prozesu osoan eta prozesuaren faseetako bakoitzean burutatuko produktuen kalitate kontrola.

.Material, makina eta ekipoetan gertatzen diren irregulartasun eta disfuntzioak eta haien balizko arrazoiak antzematea.

.Enpresaren ingurune tekniko-sozialeko harremanak.

2.4. Amaierako proiektua.

Burutu eta ebaluatzeko prozedura.

Amaierako proiektua definitu, zuzendu eta ebaluatzeko, ondokoek osatutako epaimahaia bilduko da:

-Mahaiburua: Ikastetxeko zuzendaria edo berak izendatutako Grafika Publizitarioaren zikloko irakaslea.

-Mahaikideak: Ikastetxeko Grafika Publizitarioaren zikloko hiru irakasle, zuzendariak izendatutakoak. Zuzendariak, gainera, grafika publizitarioaren arloko langile, artista edo/eta adituen artean mahaikide berri bat izendatzen ahalko du.

-Idazkaria: idazkari lanetan zuzendariak izendatuko duen mahaikidea arituko da.

Epaimahaiak ikasleei amaierako proiektu batzuk proposatuko dizkie edo/eta onartuko ditu ikasleek berek proposatutako aurreproiektuak, baldin eta beherago adieraziko diren helburuak lortzeko beharkizunak betetzen badituzte. Erabaki horretan ondoko irizpideak hartu beharko ditu kontuan:

-Proiektua burutzeko behar den dokumentazioa egokia den ala ez.

-Orokorrean daukan interesa, kontuan hartuz balio estetikoa, planteamenduaren jatortasuna eta kasuan kasuko eskaera errealaren beharkizunak.

-Anteproiektua gauzatu ahal izateko aukerak.

Epaimahaiak ikasle batzuen artean egin daitezkeen amaierako proiektuak proposatu eta onartu ahal izanen ditu, beti ere taldekide bakoitzaren eskumenak argi bereiziz.

Epaimahaiak amaierako proiektu bakoitzari tutore bat jarriko dio eta tutore horrek ikaslearen arreta/aholku plana ezartzeko arauak finkatuko ditu, bai eta ikastetxeak proiektua gauzatzeko beharrezkotzat jotzen dituen instalazio eta baliabideak erabiltzeko arauak ere.

Epaimahaiak amaierako proiektua baloratuko du proiektuaren irizpide orokor eta berariazkoen arabera. Azkeneko emaitza epaimahaikide guztiek emandako puntuazioen dezimal bakarreko media aritmetikoa izanen da. Kalifikazioa 5 baino gutxiagokoa izanen balitz, epaimahaiak irakasleak egin beharko dituen zuzenketak proposatuko dizkio ikasleari, edo, bestela, hurrengo deialdian defendatu beharreko proiektu bat egiteko aginduko dio.

Iraupena: 120 ordu.

a) Helburuak.

.Egiaztatzea ikasleak ikastetxean jasotako ikasketen bitartez lortu dituen ezagutza teoriko-praktikoak eta artistikoak bereganatu dituela eta ezagutza horiek sinkretizatu eta aplikatzeko gauza dela.

.Egiaztatzea ikaslea goi mailako Grafika Publizitarioaren espezialitatearen berezko eremuan lanean jarduteko gauza dela.

b) Ebaluazio irizpideak.

Ondoko atalak baloratuko dira:

1. Informazioa eta komunikazioa:

.Azterlan historiko-artistikoa.

.Txosten

.Lekukotasun grafikoa.

2. Errealizazioa.

Amaierako proiektu bakoitzaren berariazko ebaluazio irizpideez gain, alegia, epaimahaiak zehaztutakoak, izaera orokorreko beste irizpide hauek erabiliko dira:

.Grafika publizitarioko teknikak gauzatu eta aplikatzeko kalitatea.

.Sentiberatasun artistiko-plastikoa, espezialitateari aplikatua.

.Kontzeptu teoriko-praktikoak eta artistikoak eskuratzea.

.Grafika publizitarioaren arloan lanean aritzeko gaikuntza.

c) Edukiak.

Amaierako proiektuan grafika publizitarioaren arloko produktu bat edo produktu batzuk sortuko dira; produktu isolatuak edo produktu multzo bat izan daitezke.

Amaierako proiektuak ondoko edukia izanen du:

1. Informazioa eta komunikazioa:

.Azterlan historiko-artistikoa, proiektuaren xede den lana arrazoituz eta grafika publizitarioaren testuinguruan kokatuz. Lan hori produkzio artistiko eta publizitario garaikideekin eta aurrekari estetiko eta komunikatiboekin erlazionatuko da, argi eta garbi aztertuz lana gauzatzeko erabili diren teknikak, eta lanak eskaintzen dituen ekarpenak eta berezitasunak azpimarratuz.

.Txostena. Txostenean produktua gauzatzeko prozesu eta faseen azterketa eginen da, eta, gutxienez, ondoko aspektuak adieraziko dira:

-Komunikaziokoak: bete beharreko behar funtzional eta sozialak.

-Estetikoak: armonia, oreka, sentikortasuna eta sormena.

-Teknikoak: Amaierako produktua gauzatzeko behar izan diren materialak, prozesuak, lanak eta denborak, eta kalitate kontrolerako zehaztapenak.

-Ekonomikoak: Amaierako produktua gauzatzeko behar izan diren kostuak, bitartekoak optimizatuz eta haiei errentagarritasuna atereaz.

.Amaierako produktua lortzeko lanaren aldi guztien lekukotasun grafikoa: bozeto eta maketak eta horien informazio teknikoa eta zehaztapenak dituzten taulak aukeratu eta katalogatzea: erabilitako aplikazio informatikoak, testu eta irudien markatua eta tratamendua, proben zuzenketa, kalitate kontrolerako zehaztapenak, inprimatuko diren amaierako produktuen aurkezpena; era berean, egokia bada, proiektuen erakusketa baten katalogoa, muntaketa eta antolamendua egiteko proposamenak.

2. Errealizazioa:

.Proiektuaren xede den lan grafikoa burutzea, amaierako arteak eta unitate sorta mugatu bat sortzea, proiektuaren entitatearen eta epaimahaiaren zehaztapenei jarraituz.

2.3. Iraupena, sekuentzia eta ordu banaketa.

1. Adierazpen grafikoko teknikak 192 6 1.

2. Irudi publizitarioaren teoria 128 4 1.

3. Irudi grafikoaren historia 96 3 1.

4. Tipografia 96 3 1.

5. Argazkigintza 135 5 2.

6. Industri teknika grafikoak 108 4 2.

7. Bitarteko informatikoak 192 6 1.

8. Grafika publizitarioko proiektuak 256 8 1.

9. Berezkoa, ikastetxe bakoitzak diseinatutakoa 216 8 2.

10. Lan prestakuntza eta orientazioa 81 3 2.

11. Proiektu integratua 270 10 2.

12. Prestakuntza praktikoa enpresa,

estudio edo tailerretan 60 Lanaldian. 2.

13. Amaierako proiektua 120 - 2.

II. ERASKINA. Grafika Publizitarioko moduluetan irakaslanean arituko diren irakasleak

II. ERASKINA

Arte Plastiko eta Diseinuko kidegoko eta Arte Plastiko eta Diseinuko tailerreko maisuen kidegoko funtzionarioek emanen dituzte modulu honetako eskolak, Eraskin honetako (A) zutabean agertzen den moduluak espezialitateei esleitzeko moduaren arabera.

Hala eta guztiz ere, ikastetxean eskura dauden baliabideen aprobetxamendua optimizatzeko eta ikastetxea bera behar bezala antolatzeko, modulu horietako eskolak beste espezialitate batzuetako funtzionarioek ere eman ahal izanen dituzte, (B) zutabean azaltzen denaren arabera, baina horrek ez du inongo eraginik izanen irakasleak espezialitate horiei atxikitzeko.

IRAKASLEEN ESPEZIALITATEAK

MODULUAK

(A) (B)

1. Adierazpen grafikoko teknikakA.P.D.-ko irakaslea, espezialitate honetakoa:A.P.D.-ko irakaslea, espez. honetakoa:

. Marrazketa Artistikoa.. Dekorazio Arteko Proiektuak

. Koloreak eta Pintura Prozedurak.. Diseinuaren Teoria eta Praktika.

. Dekorazioko Konposaketa, Erlijioari loturiko

Pintura eta Eskultura.. Liburuak Ilustratzeko Prozedurak.

. Ore Zeramikoekin egindako Dekorazioa.. Litografia.

. Formaren eta Kolorearen Analisia.. Serigrafia.

. Pinturaren Prozedurak. Estanpazio Kalkografikoa

. Zeramikari Aplikaturiko Kolore Teknikak.. Grabatua.

. Marrazketa Publizitarioa.. Heliograbatua

. Apainketako Konposaketa.

. Estilizazio Artistikoa eta Kolorea

. Zeramikako Oinarrizko Dekorazioa

. Diseinu Grafikoko Teknikak

. Industri Teknika Grafikoak

2. Irudi Publizitarioaren Teoria.A.P.D.-ko irakaslea, espezialitate honetakoa:

. Ordenadorez Lagundutako Diseinua

. Ikus-entzunezkoen Teknikak.

3. Irudi Grafikoaren Historia.A.P.D.-ko irakaslea, espezialitate honetakoa:A.P.D.-ko irakaslea, espez. honetakoa:

. Zeramikari buruzko Kultura Orokorra. Diseinu Grafikoko Teknikak

. Artearen Historia.. Industri Teknika Grafikoak.

. Artearen eta Zeramikaren Historia.

. Liburuaren Historia eta Teknikak.

. Industri Teknika Grafikoak.

4. TipografiaA.P.D.-ko irakaslea, espezialitate honetakoa:

. Diseinu Grafikoko Teknikak

. Industri Teknika Grafikoak

5. FotografiaA.P.D.-ko irakaslea, espezialitate honetakoa:A.P.D.-ko irakaslea, espez. honetakoa:

. Grafika Publizitarioa. Ikus-entzunezkoen Teknikak

. Argazkigintzaren Teoria eta Praktika

. Argazkigintza

. Zaharberritzeari aplikatutako Argazkigintza

6. Industri Teknika GrafikoakA.P.D.-ko tailerreko maisua, espezialitate honetakoa:A.P.D.-ko tailerreko maisua, esp. honet.:

. Fotograbatua. Kalkografia eta Xilografia

. Fotograbatua eta Tipografia. Grabatua

. Fotomekanika. Heliograbatua

. Tipografia. Estanpazio kalkografikoa

. Erreprodukzioa eta inprimaketa. Litografia

. Litografia eta Fotograbatua

. Serigrafia

7. Bitarteko informatikoakA.P.D.-ko tailerreko maisua, espezialitate honetakoa:A.P.D.-ko irakaslea, espez. honetakoa:

. Ordenadorez Lagund. Diseinu Grafikoa. Ordenadorez Lagund. Diseinu Grafikoa

. Diseinu Grafikoko Teknikak

. Industri Teknika Grafikoak

8. Grafika Publizitarioko ProiektuakA.P.D.-ko irakaslea, espezialitate honetakoa:A.P.D.-ko irakaslea, espez. honetakoa:

. Diseinu Grafikoko Teknikak. Dekorazio arteko Teknikak

. Industri Grafika Teknikak. Diseinuaren Teoria eta Praktika

9. Berezkoa, ikastetxe bakoitzak diseinatutakoa(1) (1)

10. Lan Prestakuntza eta OrientazioaA.P.D.-ko irakaslea, espezialitate honetakoa:

. Erabilera Zuzenbidea

. Industri Antolamendua

11. Proiektu integratua (1) (1)

(1) Grafika Publizitarioko Goi Mailako Teknikaria heziketa zikloko lanbide moduluetan irakaslanean aritzen diren irakasleen espezialitateak.

Iragarkiaren kodea: Q9604560

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web