(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

13/1999 FORU LEGEA, apirilaren 6koa, "San Frantzisko Xabierkoa" zentro psikogeriatrikoaren funtzionamendu araubideari buruzkoa

BON N.º 43 - 09/04/1999



Texto

Erreforma psikiatrikoaren aurreratzeak eta sendotzeak barne hartu behar dute adimen gaixoei ematen zaien gizarte- eta osasun-laguntza, alde batetik bermatuz laguntza psikiatrikoaren unibertsaltasuna, berdintasuna eta finantzaketa publikoa, eta bestetik, behar objetiboen arabera, gaixoei dagozkien gizarte eskubideak, gizarte laguntza jasotzen duten pertsonak diren heinean. Baliabide materialak eta giza baliabideak modu ezin hobean aprobetxatu behar dira, Foru Komunitatearen gaur egungo lehentasun eta behar sozialei dagokienez, kontuan hartuz Nafarroako adimen osasunaren gaurko eredu komunitario eta integratzailea.

Bestaldetik, Nafarroako gizarte laguntzaren sistema, bere garapena eta heldutasunagatik, gai da gizarte prestazioak lortzeko zailtasunak dituzten adimen gaixoen gizarte-beharrizanen aitorpenean aurrera joateko. Nafarroako Gizarte Zerbitzuei buruzko martxoaren 30eko 14/1983 Foru Legeak gizarte prestazio horiek onartzen dizkie beste minusbaliotasunei.

1. artikulua. "San Frantzisko Xabierkoa" Zentro Psikogeriatrikoan emaniko osasun laguntza doakoa izanen da; beraz, ez zaio inongo tarifari lotuko.

2. artikulua. "San Frantzisko Xabierkoa" Zentro Psikogeriatrikoan eguneko zentro gisa nola egoiliarrendako ematen den laguntza, gizarte zerbitzutzat hartuko da; horren ondorioz, Gizarte Zerbitzuen arloko baimen, arauhauste eta zehapenen erantzeari buruzko azaroaren 13ko 9/1990 Foru Legean, eta maiatzaren 23ko 209/1991 Foru Dekretuan aurreikusitakoari egokituko zaio.

3. artikulua. Gizarte prestazioaren xedea adimen gaixotasunetik datorren minusbaliotasuna izanen da, eta Nafarroako Gizarte Zerbitzuei buruzko martxoaren 30eko 14/1983 Legean aurreikusten diren laguntzen antzekoa izanen da.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

1. Indarrik gabe uzten dira foru lege honetan ezarritakoari aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

AZKEN XEDAPENA

Lege honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.

Nik, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, Foru Lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean berehala argitara eta "Estatuko Aldizkari Ofizialera" igor dadila agintzen dut eta hiritar eta agintariei bete eta betearaz dezaten manatzen diet.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko apirilaren seian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.

Iragarkiaren kodea: A9903366

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web