(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

184/1997 FORU DEKRETUA, UZTAILAREN 4KOA, ABELTZAINTZAKO USTIATEGIEK INGURUGIROAN DUTEN ERAGINA AURREIKUSI, TXIKIAGOTU ETA ZUZENTZEKO

BON N.º 90 - 28/07/1997



  XEDAPEN IRAGANKORRAK


  XEDAPEN INDARGABETZAILEA


  AZKEN XEDAPENAK

  ERASKINA. Laguntza mota bakoitzaren berariazko zehaztapenak

  1. ERASKINA. Motako dirulaguntzak

  2. ERASKINA. B motako dirulaguntzak

  3. ERASKINA. C motako dirulaguntzak Ikerkuntza

  4. ERASKINA. D motako dirulaguntzak/ Ingurugiroaren arloko auditoriak eta sortutako eraginaren jarraipenerako Proiektuak

  5. ERASKINA. D motako dirulaguntzakIngurugiroaren gaineko eraginaren jarraipenerako proiektuak

  6. ERASKINA. D motako dirulaguntzak Prestakuntza jarduerak

  7. ERASKINA. E motako dirulaguntzak. Elkarteak

  8. ERASKINA. F motako dirulaguntzak Informazio eta Sentsibilizazio jarduerak


Atariko

Nafarroan abeltzaintzaren sektorea oso zabalduta dago, baina bere izaera eta ezaugarriak direla-eta kutsadura arazoak eta ingurugiroarendako kaltegarriak diren beste ondorio batzuk ekar ditzake, neurri egokiak hartzen ez badira.

Uztailaren 24ko 188/1986 Foru Dekretuak abeltzaintzako ustiategi guztiei, lehendik daudenei zein berriei, higiene eta osasunaren aldetik eta ingurugiroari begira eskatu ahal zaizkien neurriak ezarri zituen.

Ustiategi berriak egoki daitezen bultzatzeko, aurreneurriak, baliabiden probetxamendua, prestakuntza eta informazioa nagusi diren irizpideak erabiliz, eta konponbide kolektiboak sustatzeko, komenigarri ikusten da laguntza ekonomikoetarako marko bat ezartzea.

Hori horrela, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko uztailaren lauan egindako bilkuran hartu zuen erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua . Xedea.

1. Foru Dekretu honen xedea da dirulaguntzak arautzea, abeltzaintzako ustiategiek sortutako kutsadura txikiagotu edo ez gertatzeko neurriak hartzea helburutzat duten inbertsioendako.

2. Foru Dekretu honetan araututako dirulaguntzak sei mota hauetan sailkatu dira, onuradunak egindako inbertsio edo jardueraren arabera:

A mota. Ingurugiroaren arloan indarra duten arauetara (zehazki, eskuratu beharreko jarduera sailkaturako lizentzia), egokitzeko behar diren zuzenketa inbertsioak, bai produkzio sistema aldatuz bai kutsadura gutxiagotzeko edo ez gertatzeko aktibo finkoak sartuz (edo hura neurtu eta ebaluatzeko tresnen aplikaziorako). Onuradunek dirulaguntza hauek eskatu ahalko dituzte soilik 1986ko abuztuaren 7a baino lehenagotik funtzionamenduan dauden instalazioetarako.

B mota. Sortutako kutsadura txikiagotzeko edo ez gertatzeko inbertsioak, ingurugiroaren arloan indarra duten legeetan ezarritakoa hein haundi batean gainditzea edo, legeak beteta, minimizatu, birziklatu, berrerabili edo balorizatzeko prozesuak sartzea planteatzen denean.

C mota. Ikerkuntza proiektua, esan nahi da, ikerkuntza planifikatua edo azterlan kritikoak, helburua izanik ezagupen berriak eskuratzea, ustiategietan jardueraren kutsakortasuna eta bestela ondorio kaltegarriak gutxitzen lagunduko duten ekoizpen prozesu berriak sortzeko erabilgarriak izan daitezkeenak.

D mota. Ingurugiroaren arloko auditoriak, ustiategiek ingurugiroan duten eraginaren jarraipenerako proiektuak eta horiek bultzatutako prestakuntza jarduerak.

E mota. Sortutako kutsadura gutxiagotu edo ez gertatzeko helburua duten aktibo finkoetan egindako inbertsioak, ingurugiroaren arloan indarra duten legeetan ezarritakoa hein handi batean gainditzea planteatzen denean eta inbertsio horiek abeltzaintzako hiru ustiategik edo gehiagok osatutako elkarteen zerbitzuan egiten direnean.

F mota. Informazio eta sentsibilizazio jarduerak.

3. Dirulaguntza mota bakoitzerako zehaztapen partikularrak eta berariazkoak Foru Dekretu honen eraskinean definituko dira.

2. artikulua . Onuradunak.

Foru Dekretu honetan ezarritako dirulaguntzak Foru Dekretu honen aurreko artikuluarekin zerikusia duten proiektuak edo inbertsioak Nafarroan egite dituen edozein pertsona fisiko edo juridikok eskatu ahalko ditu.

3. artikulua . Eskaerak.

1. Dirulaguntzetarako eskaerak Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari zuzenduko zaizkio, eta agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Dirulaguntzak eskatzeko agiria.

b) Dokumentazio teknikoa, dirulaguntza mota bakoitzerako eraskinean zehaztutakoaren araberakoa.

c) Jarduketaren aurrekontu xehekatua eta, hala behar denean, dagoen ekoizpen ahalmena handitzeko erabiliko direnak definituta.

d) Jarduerak dituen baimenen kopia, hala nola, jarduera sailkaturako lizentzia, hondakin urak isurtzeko baimenak, ur kontzesioa edo bestelakoak.

e) Jarduketa berbererako Nafarroako Gobernuaren beste Departamentuetan edo beste Administrazio Publikoetan egin diren dirulaguntza eskaeren gaineko aitorpen erantzulea.

f) Dirulaguntza eskatzen duen ustiategien elkartea osatzen duten enpresen zerrenda, hala denean.

g) Jarduketei hasiera eta amaiera emateko aurreikusi diren epeak.

h) Abereen produzkio eta osasunaren arloan indarra duten arauak betetzen direla egiaztatzen duen agiria.

2. Eskaerak proiektuak edo inbertsioak egiten hasi aurretik aurkeztu beharko dira.

4. artikulua . Dirulaguntzak aurkeztu eta onartzeko prozedura.

1. Urtero, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emandako Foru Aginduaren bidez eginen da deialdia, eta eskabideak aurkezteko epea ezarriko.

Epe hori iraganik ere eskabideak onartuko dira, baina kontutan hartuko dira aurrekontuan kreditua baldin badago eta inbertsioa urte horretan egin ahal baldin bada.

2. Eskabideak Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak ebatziko ditu aurkeztu diren ordenean, irizpideak honakoak izanen dituelarik: bideragarritasun teknikoa, jarduerak ingurugirorako duen interesa, aurrekontuan dagoen disponibilitatea eta, edozein kasutan, hurrengo artikuluaren 6. puntuan zenbatekoaren banaketari buruz xedatutakoa.

3. Eskabidea aurkeztu zenetik hiru hilabete iraganik Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak inolako egintzarik eman gabe, eskatzaileak bere eskaera ustezko egintza bidez ezetsi egin dela ulertuko du.

5. artikulua . Dirulaguntzen zenbatekoa.

1. Foru Dekretu honetan aurreikusitako jarduketa mota bakoitzerako dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoak, egindako inbertsio gordinaren gaineko portzentaia gisa adierazirik, honakoak izanen dira:

6. artikulua . Ordaintzeko modua.

7. artikulua . Onuradunaren betebeharrak.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

Lehenbizikoa

Bigarrena

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa

Bigarrena

1. ERASKINA. Motako dirulaguntzak

1. ERASKINA

2. ERASKINA. B motako dirulaguntzak

2. ERASKINA

3. ERASKINA. C motako dirulaguntzak - Ikerkuntza

3. ERASKINA

4. ERASKINA. D motako dirulaguntzak/ Ingurugiroaren arloko auditoriak eta sortutako eraginaren jarraipenerako Proiektuak

4. ERASKINA

5. ERASKINA. D motako dirulaguntzak-Ingurugiroaren gaineko eraginaren jarraipenerako proiektuak

5. ERASKINA

6. ERASKINA. D motako dirulaguntzak - Prestakuntza jarduerak

6. ERASKINA

7. ERASKINA. E motako dirulaguntzak. Elkarteak

7. ERASKINA

8. ERASKINA. F motako dirulaguntzak - Informazio eta Sentsibilizazio jarduerak

8. ERASKINA

A mota: % 35 (1)
% 25 (2)
B mota: % 45 (1)
% 35 (2)
C mota: % 50
D mota: % 50
E mota: % 15 (3)
% 25 (4)
F mota: % 75
(fintaltabla)
 
(1) 75/268/EEE Zuzentarauaren 2 eta 3. artikuluan aurreikusitako eskualde andegatuetan.
(2) Gainerako eskualdeetan.
(3) PYME ez diren enpresak.
(4) PYME enpresak.
Enpresa bat PYME den zehazteko PYMEendako dirulaguntzetarako Jarraibideetan (96/C213/04) ezarritako definizioa aplikatuko da.
2.Dirulaguntza kalkulatzeko oinarri-aurrekontuan ez dira sartuko dagoen ekoizpen ahalmena haunditzeko helburua duten kontzeptuak.
3.Instalazio berriak sortu edo zaharrak kendu eta berriak ezartzen direnean, ekoizpen ahalmena sortu edo ordezkatzeko hasierako inbertsioaren kostuak ezin izanen du dirulaguntzarik jaso, salbu eta ingurugiroarekiko emaitzak hobetzen badira.
4.Dauden instalazioetan egindako inbertsioak ekoizpena handitu eta, aldi berean, ingurugiroarekiko portaera hobetzeko aukera ematen badu, diruz lagundu ahalko diren kostuak hasierako ekoizpen ahalmenaren proportzioan joanen dira.
5.Bi urte baino zaharragoak diren instalazioak ingurugiroaren arloan indarra duten arauetara egokitu beharrean arau horiek betetzen dituzten beste batzuk ezartzen dituzten ustiategiek inbertsioetarako laguntzak jaso ahalko dituzte, beti ere laguntza horiek instalazio zaharrak betebehar horietara egokitzeko beharko zena baino handiagoak ez badira.
6.Aurrekontua dela eta, beharrezkoa denean, dirulaguntza eman ahalko da aurrekontuko ekitaldi baten baino gehiagoren kargura, gehienez ere hiru ekitaldiren kargura.
7.A eta B motetako dirulaguntzak eta Nafarroako nekazaritzako egituren eraginkortasuna hobetzeko Laguntzen Erregelamenduarenak bateraezinak izanen dira.
1.Emandako dirulaguntzaren ordainketa eginen da, behin eskatuta, aurreikusitako inbertsioak eta gastuak eginik, eta dokumentazio hau aurkeztu beharko da:
a)Egindako inbertsio osoaren ziurtagirien zerrenda edo obra zuzendaritzaren egiaztagiria, egindako gastu guztia xehetasunez adierazia.
b)Beste Administrazio Publiko batzuek inbertsio berberetarako eman dituzten edo emateko dituzten dirulaguntzen agiriak.
c)Jarduera sailkaturako lizentzia edukitzea egiaztatzen duen agiria (188/1986 Foru Dekretuari jarraikiz eskatzea derrigorrezkoa ez denean salbu).
d)Instalazioen funtzionamendu egokia, entsaio eta neurketa egokien bidez egiaztatzen duten agiriak.
2.Ordaintzeko eskaera urte bakoitzeko abenduaren 31 baino lehen eginen da, beste epe bat, kontzesioan behar bezala arrazoitua, ezartzen ez bada behintzat.
3.Onuradunek eskatu ahalko dute obrak egiten ari diren bitartean emandako zenbatekoaren % 50 ordaintzea, inbertsioaren % 50tik gora egin dela frogatzen bada, eta berme gisa, aurreratutako zenbatekoaren bankuko abala formalizatuko da.
4.Instalazioen funtzionamendu ona egiaztatzeko beharrezkoa denean entsaioak eta neurketak egitea denbora luzez, onuradunek eskatu ahalko dute, behin inbertsioak amaiturik, dagozkien dirulaguntzen % 100 ordaintzea, zenbatekoa horren trukeko bankuko abala eta artikulu honen 1. puntuan adierazitako gainerako ziurtagiriak aurkeztu ondoren.
5.Aipatutako bankuko abalak kitatuko dira instalazioak behar bezala egin direla eta funtzionamendua egokia dela egiaztatu denean.
6.Dirulaguntza emandako portzentaian ordainduko da, egiaz egindako inbertsioan aplikatua eta beste Administrazio Publikoetatik dirulaguntzak jaso direnean, horiek deskontaturik.
Onuradunaren berariazko betebeharrak honako hauek dira:
a)Edozein unetan onartzea Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak datuak eta lanak egiaztatzea, eta honek eskatutako dokumentazio aurkeztu beharko du.
b)Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari jakinaraztea proiektuetan gertatutako edozein gorabehera, baldin eta horrek aldaketaren bat ekartzen badio edukiari. Nafarroako Gobernuak ez du aldaketa hori onartu beharko espreski bere egiten ez badu.
c)I+G jardueretarako dirulaguntzen onuradunak diren enpresak beharturik daude egindako proiektuen emaitzak zabaldu eta horiei etekina ateratzera, modu ez-baztertzailean eta merkatuko baldintzen arabera.
Foru Dekretu honen 4.1 artikuluan aurreikusitako ondorioetarako eskabideak aurkezteko deialdia, 1997koa, abuztuaren 31ra arte egonen da irekia.
Foru Dekretu hau argiraratu arte urriaren 16ko 4/1982 Foru Dekretuari jarraikiz aurkeztutako eskabideak, oraindik ebatzi ez direnak, aurreko xedapen iragankorrak aipatzen duen deialdian sartzen direla ulertuko da, 4.2 artikuluan xedatutakoa kontutan harturik.
Foru Dekretu honek indarra hartzean indarrik gabe geldituko dira honako hauek:
-Irailaren 16ko 4/1982 Foru Dekretua, kutsaduraren kontrako inbertsioetarako laguntzen Erregelamendua onetsi zuena.
-Foru Dekretu honetan ezarritakoaren aurka dauden beste xedapen oro.
Lurraldearen Antolamendu eta Ingurugiro kontseilariari ahalmena ematen zaio Foru Dekretu hau garatu eta aplikatzeko behar diren xedapenak eman ditzan.
Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko uztailaren lauan.-Nafarroako Gobernuko Lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.Ingurugiro. Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Yolanda Barcina Angulo.
A motako dirulaguntzetarako eskabideekin batera honako dokumentazio tekniko hau aurkeztu beharko da:
A)Jardueraren memoria orokorra, alderdi hauekin:
-Ustiategiaren deskribapena, gaur egun dagoen bezala.
-Hondakinen ekoizpenari buruzko datuak.
-Hondakinak desagertarazteko sistema. Honek dituen akatsak eta sortzen dituen kutsadura arazoak.
-Kutsaduraren kontra epe luzera aurreikusitako programa, inbertsio plana eta programaren faseak eta epeak aipatuz.
B)Teknikari aditu batek sinatutako proiektua, honako agiri hauekin:
-Instalazioa eta lortu nahi diren helburuak arrazoitzen dituen memoria.
-Instalazioen proiektu teknikoa.
-Inbertsioen azterketa ekonomikoa eta finantza plana.
-Proiektatutako instalazioez, haien kontrolaz eta kutsadura sortzen duten gainerako guneez arduratuko diren langileak.
-Kutsadura kontrolatu eta neurtzeko bitartekoak.
1.Beharko den dokumentazio teknikoa Foru Dekretu honen 1. eraskinean ezarritakoa izanen da.
2.Emandako laguntza maila proportzioan egonen da ingurugiroan lortutako hobekuntzarekin eta behar izan den inbertsioarekin.
3.Foru Dekretu honen ondorioetarako, ingurugiroaren arloan indarra duten legeetan ezarritakoa hein batean gainditzen dela ulertuko da mindak biltzeko gaitasuna, urteko aldiari dagokiona, gutxienekoa izatea proiektatzen denean, modu honetan ebitatuko delarik ikuspuntu agronomikotik teknikoki egokia den denbora alditik kanpo ureztatu beharra, eta nahikoa bitartekoak dauzkan ureztatze plana baldin badago.
4.Foru Dekretu honen ondorioetarako hondakinen eta emisioen minimizaziotzat hartuko da antolaketan eta operazioetan neurriak hartzea, sortutako gai kutsakorren (hondakinak eta airera edo uretara botatakoak), amaierako tratamendua edo suntsipena behar duten horien kantitatea ekonomia eta teknika aldetik bideragarriak diren mailetaraino gutxitzeko.
Eskabideei proiektu tekniko bat erantsi beharko zaio, eduki honekin:
-Proiektua garatuz erdietsi nahi diren helburuen deskripzioa.
-Prozesuaren garapen teknikoa egun zein egoeratan dagoen, beste herri batzuetan, estatuan eta enpresan bertan aplikazio esparru horretan ezagutzen diren aurrerapenak aipatuko direlarik.
-Aurrera eramateko programa, proiektuaren etapa ezberdinak eta une garrantzizkoenak zein diren esan eta horien mugak ezarriz, lana fasetan banatzeko, horietako bakoitzaren emaitzak ebaluatu eta ondorengo garapena zehaztu ahal izateko.
-Egutegia, fase ezberdinak egiteko datekin.
-Proiektuaren aurrekontu orokorra, fasetan banatuta inbertsioaren unea zehazteko, modu horretan proiektuaren finantza programa bat lortzeko. Aurrekontua puntu hauetan banatuko da:
Langileen kostua, kategoriak eta dedikazio denbora zehaztuz.
Erabilitako material suntsigarria.
Egindako prototipoak, instalazioak, makinak, daudenen aldaketa, etab.
Neurketarako instalazioak eta ekipoak, erabilera honetarako baizik ez den edo beste zerbaitetan ere erabiliko diren aipatuz.
Ikerkuntzarako beste Zentro batzuen edo laborategi batzuen esku utzitako lanak.
Bestelako gastuak: bidaiak, planoak, liburuak, patenteak, etab.
Proiektua prestatu duen pertsona taldea, zerrenda osoa, kategoria eta ikerkuntzaren esparruan betetzen duten jarduera zehaztuta aurkeztuko delarik.
Ekoizpen prozesuan edukiko duen eragina aurreikustea, alderdi hauetan:
Ekoizpen ahalmena.
Ekoizpen kostua.
Isurkinak edo hondakinak, barrukoak zein kanpotik kudeatu beharrekoak, tratatzeko kostuak.
Langileen aldetik dauden beharrak.
1.Ingurugiroaren arloko auditorien edukia honakoa izan beharko da:
A)Ustiategien egoeraren bilakaera, honako alderdiekiko:
a)Jarduerak ingurugiroaren osagai desberdinetan duen eragina ebaluatu, kontrolatu eta aurreneurriak hartzea.
b)Lehengaien kudeaketa, aurrezpena, aukeraketa eta garraioa; ura kudeatu eta aurreztea.
c)Hondakinak gutxitu, birziklatu, birrerabili, garraiatu eta desagertaraztea.
d)Ustiatzeko sistema berriak aukeratu eta horietan aldaketak egitea.
e)Ingurugiroan nahigabe egindako isurketak gutxitu eta haien kontrako aurre neurriak hartzea.
f)Ingurugiroaren arloko istripuak gertatuz gero erabili beharreko premiazko prozedurak.
g)Langileendako informazioa eta prestakuntza ingurugiro gaietan.
B)Ingurugiroaren arloan egun indarra duten arauetara edo etorkizunerako aurreikusten direnetara egokitzeko beharrezko ikusten diren neurriak zehaztea, gai hauetan: teknologia moldatzea, prozesuak aldatzea, instalazio eta ekipoko ondasun berriak sartzea.
C)Ingurugiroan duen eragina minimizatzearen ikuspuntutik onena den ustiatze sistemaren ebaluazioa.
D)Proposatutako neurriak ezartzeak zein bideragarritasun ekonomikoa duen zehaztea.
E)Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak, Estatuak edo Europako Batasunak eskaintzen dituen dirulaguntzetatik, proposatutako neurriak ezartzeak ekarriko dituen inbertsioetarako aplikatu daitezkeenak zein diren zehaztea.
2.Ingurugiroaren arloko auditoriak ingurugiroaren sektorean espezializatutako enpresek prestatu beharko dituzte, pertsona zein material aldetik erabili beharreko bitartekoak eta lanen kronograma espreski adieraziz.
1.Dirulaguntza hauek jaso ahalko dituzte ustiategien isurkinak edo hondakinak bota, erabili edo desagertaratzeak ingurugiroan sortutako eragina zehaztu eta haiek zaindu eta kontrolatzeko sistemak ezartzeko helburua duten proiektuek.
2.Proiektuaren barruan agiri hauek sartuko dira:
-Arrazoiak eta erdietsi nahi diren helburuak.
-Erabili beharreko giza bitartekoak eta materialak.
-Egiteko kronograma.
3.Proiektuaren memoria orokorrak Foru Dekretu honen 1. eraskinean agertzen diren alderdiak bildu beharko ditu.
Abeltzaintzako ustiategiek ingurugiroan duten eraginari buruzko ezagupen tekniko edo legalak profesional liberalei eta enpresa edo administrazio publikoetako teknikariei, bai eta abeltzainei eta abeltzaintzako ustiategien langileei ere emateko prestakuntza ikastaroak ematean dautzan jarduerek jaso ahalko dituzte.
Ikastaro horiek Nafarroan dagoen entitate batek Nafarroan bizi direnendako antolatzen baditu, eskaera Entitate horrek egin ahalko du, ikastaroaren antolaketa eta ekonomia aldetiko alderdi guztiak adierazten dituen memoria aurkeztuz (programa, irakasleak, partaideen kopurua, kostu ekonomikoa, matrikuletatik lortutako dirusarrerak).
1.Foru Dekretu honen 2. eraskinean adierazitako zehaztasunak aplikatuko dira.
2.Proiektuaren memoria orokorrak, aipatutakoez gain, honako alderdi hauek ere bildu beharko ditu:
-Elkartea osatzen duten abeltzaintzako ustiategiak.
-Elkarteak hartu duen izaera juridikoa.
-Proiektatutako instalazioen kudeaketan esku hartuko duten giza bitartekoak eta bitarteko materialak.
-Sortutako hondakinen kudeaketarako protokoloa.
Informazio eta Sentsibilizazio jardueratzat hartuko dira enpresek edo elkarteek abeltzaintzaren sektoreari edo jendeari, orokorrean, sektore horrek ingurugiroaren arloan dituen arazoak, edozein ikuspuntutatik, ezagutarazteko helburuarekin egiten dituenak.
Eskaerari ondotik zehazten den edukia duen memoria erantsiko zaio:
-Erdietsi nahi diren xedeak.
-Egin beharreko jarduerak, haien programa zehazki definituta.
-Horiek egiteko egutegia, aurreikusitako datekin.
-Proiektuaren aurrekontu orokorra, kapitulutan banaturik: langileen kostua, behar den materiala, beste batzuk.
-Jarduerak garatuko dituen pertsona taldea, bakoitzaren partaidetza zehaztuta.
Ez da Informazio eta Sentsibilizazio jardueratzat hartuko profesionalendako edo enpresendako Prestakuntza ikastaroak ematea.
Iragarkiaren kodea: A9706561