12/2007 FORU DEKRETUA, OTSAILAREN 12KOA, LANGILEEN ESTATUTUAREN TESTU BATEGINA ONESTEN DUEN ABUZTUAREN 30EKO 251/1993 LEGEGINTZAKO FORU DEKRETUKO II. TITULUKO XI. KAPITULUA JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAN AUZITEGIKO MEDIKUEN, KUDEAKETA PROZESAL ETA ADMINISTRATIBOAREN, TRAMITAZIO PROZESAL ETA ADMINISTRATIBOAREN ETA LAGUNTZA JUDIZIALAREN KIDEGOETAN NAFARROAN ARI DIREN LANGILEEI APLIKATZEKO BALDINTZAK ARAUTZEN DITUENA.
BON N.º 26 - 28/02/2007
AZKEN XEDAPENAK
Maiatzaren 14ko 812/1999 Errege Dekretuaren bidez, Estatuko Administrazioko eginkizun eta zerbitzu batzuk, Nafarroan Justizia Administrazioan ari diren langileen arlokoak, Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatu ziren. Transferentzia horrek 1999ko urriaren 1etik aurrera izan zituen ondorioak eta Auzitegiko Medikuen, Kudeaketa Prozesal eta Administratiboaren, Tramitazio Prozesal eta Administratiboaren eta Laguntza Judizialaren Kidegoetako langileak ukitzen ditu.
Foru Komunitateko Administrazioaren eta Justizia Administrazioak Nafarroan dituen langileen ordezkariek transferentziak gertatu zirenez geroztik izenpeturiko itunetan, betiere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileen lan baldintzak erabili dira errefentziatako. Baldintza horiek Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuan eta hori garatzen duten lege eta erregelamenduetan biltzen dira.
Azken ituna 2006ko uztailaren 20an izenpetu zen, 2006-2008 urteetarako. Bertan Langileen Estatutu hartako arlo batzuk zehazten dira, Justizia Administrazioak Nafarroan dituen langileei aplikatzen ahal zaizkienak, justiziaren zerbitzu publikoa ongi antolatzearen ondoriozko zehaztapenak biltzen dituen erregelamenduzko garapen egokiaren bidez. Arlo horietariko bat ordezkaritza eta negoziazio organoei dagokie.
Botere Judizialari buruzko Lege Organikoko 496. artikuluak, abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoaren bidez eman zitzaion idazketan, xedatu zuen Justizia Administrazioko kidegoetako langileek negoziazio kolektiborako eskubidea dutela eta lan baldintzak zehazteko parte hartzeko ere bai. Horretarako esparru egokiak ezarriko dira Justizia Administrazioko funtzionarioen ordezkarien partaidetza handiagoa eta sendoagoa izateko, elkarrizketa eta negoziaziorako lantalde, mahai eta foroen bidez.
Bestaldetik, lege organiko horrek, zortzigarren xedapen gehigarrian, xedatzen du Justizia Administrazioko kidegoetako karrerako funtzionarioak ukitzen dituzten bertako xedapenak Nafarroako Foru Komunitatean Konstituzioko 122. artikuluan eta lehen xedapen gehigarrian eta Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoan ezarririko baldintzetan aplikatuko direla.
Nafarroako Foru Komunitateak esleiturik dauzkan eskumenak erabiliz, sindikatuen ordezkariekin lorturiko ituna garatzeko asmoz, bidezko da foru dekretu hau onestea, Langileen Estatutua Nafarroako Justizia Administrazioko Auzitegiko Medikuen, Kudeaketa Prozesal eta Administratiboaren, Tramitazio Prozesal eta Administratiboaren eta Laguntza Judizialaren Kidegoetako langileei aplikatzeko, ordezkaritza organoei eta lan baldintzen negoziazioei dagokienez.
Horiek horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak proposaturik, sindikatuak ados daudela, Nafarroako Kontseiluaren irizpenarekin eta Nafarroako Gobernuak 2007ko otsailaren 12an egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,
DEKRETATU DUT:
Nafarroako Justizia Administrazioko Auzitegiko Medikuen, Kudeaketa Prozesal eta Administratiboaren, Tramitazio Prozesal eta Administratiboaren eta Laguntza Judizialaren Kidegoetako langileen ordezkaritza eta negoziazio kolektiborako organoak arautzea.
Justizia Administrazioan Auzitegiko Medikuen, Kudeaketa Prozesal eta Administratiboaren, Tramitazio Prozesal eta Administratiboaren eta Laguntza Judizialaren Kidegoetan Nafarroan ari diren langileei Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuko II. tituluko XI. kapituluaren edukia eta hori garatzen duen erregelamenduzko arautegia aplikatuko zaizkie, ordezkaritza organoak, negoziazio kolektibokoak eta lan baldintzak zehaztekoak hautatzeko moduari dagokionez, foru dekretu honetan aurreikusirikoarekin bat.
2. artikulua. Justizia Administrazioak Nafarroan dituen kidegoetako langileen ordezkaritza organoak.
Justizia Administrazioak Nafarroan dituen kidegoetako langileek Langileen Batzorde bat hautatuko dute. Haren kideen kopurua Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuko 82. artikuluan ezarririko eskalarekin bat zehaztuko da.
3. artikulua. Justizia Administrazioak Nafarroan dituen kidegoetako langileen negoziazio kolektiboa eta lan baldintzak zehazteko parte hartzea.
Justizia Administrazioak Nafarroan dituen kideegoetako langileen esparruan egiten diren hauteskundeetako emaitzak kontuan hartuko dira sindikatuen ordezkaritza zehazteko eta, beraz, Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuko 83. artikuluan aipatzen diren negoziazio mahaiak osatzeko.
4. artikulua. Justizia Administrazioak Nafarroan dituen kidegoetako langileen negoziazio mahai sektoriala.
Justizia Administrazioak Nafarroan dituen kidegoetako langileen berezitasunak kontuan hartuz, esparru horretan negoziazio mahai sektorial bat osatzen ahalko da. Haren osaerari, haren kideei eta haren eskumenei dagokienez, Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuko 83. artikuluan xedatu bezala eginen da.
AZKEN XEDAPENAK
Lehena. Foru dekretu hau garatu eta betearazteko ahalmena.
Ahalmena ematen zaio Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari foru dekretu hau garatu eta betearazteko beharrezkoak diren xedapenak eman ditzan.
Bigarrena. Indarra hartzea.
Foru dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Iruñean, 2007ko otsailaren 12an._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.
Iragarkiaren kodea: F0702628