(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

235/1998 FORU DEKRETUA, UZTAILAREN 20KOA, FORU KOMUNITATEKO UNIBERTSITATE MAILAKO URRUTIKO HEZKUNTZA BERRANTOLATZEKO ZENBAIT NEURRI HARTZEA ETA NAFARROAKO GOBERNUAK URRUTIKO HEZKUNTZARAKO UNIBERTSITATE NAZIONALAREKIN ETA TUTERAKO UDALAREKIN HITZARMENAK SINATZEA BAIMENTZEN DUENA

BON N.º 95 - 10/08/1998



Atariko

1973ko irailaren 27an sinatu zen Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren Iruñeko Zentroa sortzeko Hitzarmena, abuztuaren 16ko 2310/1972 Dekretuan xedatutakoari jarraikiz. 1973ko urriaren 10ean Nafarroako Foru Diputazioak erabaki zuen esku aldeko zentro horren sorreran laguntzea eta, horrenbestez, 1974ko otsailaren 26an Patronatu misto bat eratu zen.

Sinatu zen lehenbiziko Hitzarmenak 1982ko apirilaren 22ra arte izan zuen indarra. Horren ondotik beste bat sinatu zen, 1982ko maiatzaren 31n Nafarroako Parlamentuak onetsitako testua zuena. 1982ko ekainaren 25ean sinatu zen Hitzarmen berri horren bidez, Nafarroako Gobernuaren gain utzi zen Patronatua eratzearen erantzukizuna eta barne antolamendurako zenbait neurri aurreikusi ziren. Horrenbestez, zentroko Barne Araudia onetsi zen 1989. urtean. Bestalde, 1989ko urtarrilaren 16an abian jarri zen Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren Nafarroako Zentro Elkartuaren menpeko Tuterako hedapen zentroa.

Azken urteotako esperientziak erakutsi du beharrezkoa dela Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalak ematen dituen zerbitzuak berriz mugatzea, aipatu lege esparruaren barruan. Biztanle kopuruaren igoerak, Tutera aldean eskainitako ikasketek izan duten erantzunak eta Nafarroako Gobernuak onetsitako Lurraldearen Antolamendurako Irizpideetatik datozen beharrek erakutsi digute Tutera aldean zerbitzu horiek sustatu behar direla. Iruñeko zentroari dagokionez, Zentro Elkartuaren masifikazioa kon tuan harturik, izan ere 3.000 bat ikasle daude matrikulaturik eskaintzen diren hamasei titulazioetan, lagungarri litzateke eskaera hori berrantolatu eta egungo instalazioak handitzea. Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalak zentro elkartuekin sinatzen dituen hitzarmenen araubideari buruzko uztailaren 21eko 1317/1995 Errege Dekretuan adierazitakoa eta Unibertsitate horretako Gobernu Batzordeak 1998ko uztailaren 2an erabakitakoa aintzat harturik, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak proposatu rik, egoki ikusi da hitzarmen bat sinatzea, behar horiei konponbidea emateko modua zehazteko.

Egoera eta lege markoa horrelakoak izanik, hitzarmenaren testuak bi alderdiek adostutako proposamenak bildu beharko ditu.

Horrenbestez, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko uztailaren hogeian egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat etorriz,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra

1. Nafarroako Gobernuak, bere eskumen eta ahalmenen esparruan, beharrezko diren neurriak hartuko ditu, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren Iruñeko Zentro elkartua Unibertsitate horretako Zentro elkartuen oinarrizko Sarean sar dadin.

2. Orobat, Nafarroako Gobernuak, bere eskumen eta ahalmenen esparruan, behar diren neurriak hartuko ditu Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren Nafarroako Zentro Elkartuko Tuterako Hedapen Zentroa zentro elkartua bihur dadin.

Xedapen Gehigarriak Lehena

Nafarroako Gobernuak eta Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalak hitzarmen bat sinatzeko baimena ematen da, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren Iruñeko Zentro elkartua Unibertsitate horretako Zentro elkartuen oinarrizk o Sarean sar dadin. Bertan zehaztuko dira Foru Dekretu honetako artikulu bakarreko 1. idazatian aurreikusitako integrazioaren baldintzak.

Xedapen Gehigarriak Bigarrena

Nafarroako Gobernuak, Tuterako Udalak eta Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalak hitzarmen bat sinatzeko baimena ematen da, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren Nafarroako Zentro Elkartuko Tuterako Hedapen Zentroa z entro elkartua bihur dadin. Bertan zehaztuko dira Foru Dekretu honetako artikulu bakarreko 2. idazatian aurreikusitako aldaketaren baldintzak.

Xedapen Gehigarriak Hirugarrena

Baimena ematen da Nafarroako Gobernuko ordezkariek onets ditzaten Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren Iruñeko Zentro Elkartuaren Partzuergoaren estatutuak eta, orobat, Tuterako Zentro Elkartu berriaren Partzuergoaren Esta tutuak, aipatu Unibertsitateak horrelako kasuetan erabiltzen dituen estatutu ereduen arabera.

Xedapen Gehigarriak Laugarrena

Foru Dekretu honetan aurreikusten diren neurri guztiak 1998. urtea amaitu baino lehen burutu beharko dira.

Xedapen Gehigarriak Bosgarrena

Hezkuntza eta Kultura kontseilariari edo horren delegazioa hartzen duenari ahalmena ematen zaio Foru Dekretu honetan xedatutakoa garatu eta aplikatzeko behar diren ebazpenak eman eta agiriak sina ditzan.

Azken Xedapenak Lehena

Xedapen gehigarrietan aurreikusten diren hitzarmenak sinatu ondotik, indarrik gabe geldituko da 1982ko ekainaren 25ean Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalarekin sinatu zen Hitzarmenean bildurikoa, hitzarmen berrietan ezarritakoaren kontra jotzen baldin badu.

Era berean, indarrik gabe utziko dira Foru Dekretu honek ezartzen duenaren aurka jotzen duten maila bereko edo baxuagoko xedapen guztiak.

Azken Xedapenak Bigarrena

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko uztailaren hogeian.-Nafarroako Gobernuko lehendakariordea, Rafael Gurrea Induráin.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: A9807054

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web