(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

26/2009 FORU DEKRETUA, MARTXOAREN 30EKOA, "JOSÉ LÁZARO GALDIANO" EDIZIORAKO SARIA SORTZEN DUENA Nota de Vigencia.

BON N.º 50 - 27/04/2009



Atariko

Nafarroako Gobernuak eta Beireko Udalak, Lázaro Galdiano Fundazioarekin elkarlanean, José Lázaro Galdiano nafar zenari agur eta ohore egin nahi diote, entzute handiko intelektuala, bildumazalea, editorea, finantza gizona eta kulturaren arlo askotan sustatzailea izan baitzen. Horregatik, komenigarritzat jo da berariazko sari bat sortzea, alde batetik, liburuen edizioaren kalitatea eta, bestetik, arteaz, esanahi zabalenean ulerturik, ikerketa historikoa eta saiakeragintza aintzat hartuko duena.

"José Lázaro Galdiano" ediziorako sariaren sorrera bat dator helburu horrekin. Foru dekretu honen bidez, orotariko ezaugarriak eta sarian parte hartu eta sariak hautatu eta banatzeko prozedura ezartzen dira.

Bestaldetik, eta ekimen hau Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuko eta Vianako Printzea Erakundea-Turismo eta Kultura Departamentuko kontseilariek sustatu dutenez, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari dagokio foru dekretua onets dadila proposatzea, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 12. artikuluaren 5. atalean ezarritakoarekin bat.

Horiek horrela, aipatu foru legean ezarritakoaren arabera Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak proposaturik, Nafarroako Kontseiluaren adostasunarekin eta Nafarroako Gobernuak 2009ko martxoaren 30ean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1.º Nota de Vigencia

“José Lázaro Galdiano” ediziorako saria sortzea, urtean behin emanen dena eta José Lázaro Galdiano nafar zenari agur eta ohorea egiteko helburua duena. Horretarako, haren nortasunaren alderdi guztiak kontuan hartuz, arteaz, esanahi zabalenean ulerturik, ikerketa historikoa eta saiakeragintza lantzen duten liburuen edizioaren kalitatea sarituko da.

2.º Nota de Vigencia

Sariak bi kategoria izanen ditu: bata orokorra izanen da, eta ongien editatzen den liburua nabarmenduko du; bestea, aldiz, berariazkoa izanen da, eta bibliofiliako liburuak nabarmenduko ditu.

3.º Nota de Vigencia

Sariak 3.000 euroko zuzkidura izanen du saritutako kategoria bakoitzerako.

Kategorietako bat bete gabe gelditu dela deklaratzen bada, sari horren zuzkidura epaimahaiak saritutako obrentzako edo editoreentzako proposamena duen kategorian metatzen ahalko da.

4.º Nota de Vigencia

Editoreak sari honetarako hautagai izaten ahalko dira, saria deitu aurre-aurreko urtean, edozein hizkuntzatan, arte liburuak edo arteaz, esanahirik zabalenean ulerturik, ikerlanak argitaratu badituzte.

5.º Nota de Vigencia

Aurkezten diren eskaerak baloratzeko eta epaia proposatzeko, epaimahai bat arituko da, Nafarroako Gobernuaren, Lázaro Galdiano Fundazioaren eta Beireko Udalaren ordezkariek eta arloan adituak diren teknikariek osatuko dutena. Epaimahaiak saria emateko proposamena igorriko dio Nafarroako Gobernuko lehendakariari.

6.º Nota de Vigencia

Nafarroako Gobernuak banatuko du saria, eta unean-unean zehazten diren tokian eta egunean emanen da.

7.º Nota de Vigencia

Foru agindu honetan xedaturikoa betearaztea argitalpenen edizioaren arloan eskumena duen Nafarroako Gobernuko departamentuari dagokio.

Iruñean, 2009ko martxoaren 30ean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0913116

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web