(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

323/1998 FORU DEKRETUA, AZAROAREN 2KOA, NAFARROAKO ESPARRAGO ZURIA LANDATZEKO TRATAMENDU FITOPATOLOGIKOEN KONTROL INTEGRATUA SUSTATZEKO LAGUNTZAK EZARRI DITUENA

BON N.º 144 - 02/12/1998; corr. err., BON 1/02/1999



Atariko

Ingurugiroaren babeserako eta esparru naturalaren artapenerako eskakizunekin bateragarriak diren nekazaritzako ekoizteko metodoei buruzko ekainaren 30eko Kontseiluaren 2.078/1992 Araudiak (EEE) Nekazaritzako Orientazio eta Bermerako Europako Fondoaren Berme Atalaren (FEOGA) finantzakidetasuna duen laguntzen Europako araubidea ezarri du; besteak beste, horien xedea nekazaritzan kutsagaien emaitzak murrizteko nekazaritzako ekoizteko egineren erabilera sustatzea da.

Laguntzen araubide horien bidez merkatuko antolakuntza erkideen testuinguruan aurreikusi diren aldaketetan, nekazaritza eta ingurugiroaren arloetan erkidegoak dituen politiken helburuak eskuratzerakoan eta, azken finean, nekazariei errenta egokia bermatzerakoan lagundu nahi da.

Batzordearen 746/1996 Araudiak (EB) 2.078/1992 Araudiaren (EEE) modalitateak bildu ditu.

Europako Batzordeak, 1995eko urtarrilaren 19ko c(95) 18 zenbakiko Erabakiaren bidez, gobernu espainiarrak jakinarazi zuen ingurugiroaren babesarekin bateragarriak diren nekazaritzako ekoizteko metodoetarako laguntzen araubidearen aplikazioari buruzko eragingailua onetsi zuen, eta baita Espainian esparru naturala mantentzeari buruzkoa ere; erabaki hori ekainaren 30eko 2.078/1992 Araudiarekin (EEE) bat dator eta 1997ko abenduaren 3ko Batzordearen Erabakiaren bidez aldarazi zen.

Onetsi ziren neurrien artean "alde hautatuetan aplikagarriak diren neurri zehatzak" izenekoak daude eta, horien barruan, 1997ko abenduaren 3ko Batzordearen Erabakian ezarri denaren arabera, Nafarroaren kasuan esparrago zuria landatzeko aplikatzen ahal diren "Tratamendu Fitopatologikoen Kontrol Integratuen" neurriak.

Beraz, bidezkoa da aipatu den neurri hori aplikatzea eta horren emaitzako herri laguntzak Nafarroako Foru Komunitatean artikulatzea.

Beraz, hori guztia kontuan hartuta, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariaren proposamena aintzat hartu eta Nafarroako Gobernuak azaroaren 2ko bileran hartu duen erabakian ezarri denarekin bat, ondokoa

DEKRETATU DUT:

1. artikulua . Xedea.

1. Foru dekretu honen xedea ingurugiroaren babeserako eta esparru naturalaren artapenerako eskakizunekin bateragarriak diren nekazaritzako ekoizteko metodoak sustatzeari buruzko ekainaren 30eko Kontseiluaren 2.078/1992 Araudiaren (EEE) emaitzako laguntzak Nafarroan ezartzea da, horretarako esparrago zuriaren landaketan Tratamendu Fitopatologikoen Kontrol Integraturako neurri zehatzak aplikatuz.

2. Erreferentziako neurri horren ezarpenaren bidez helburu hauek eskuratu nahi dira:

- Produktu fitosanitario eta ongarrien erabilera gutxitzea, horien erabilera zentzunezkoa izan dadin eta inputs-en neurri gabeko erabilerak zoru, akuifero eta nekazaritzako produktuetan duen eragin negatiboa murriztea.

- Berezko landaretza eta fauna espezien aniztasuna mantentzea eta zuzpertzea.

- Toxikotasun arriskua murriztea, hala ekoizleentzat nola kontsumitzaileentzat.

- Kalitate hobea duen produktua eskuratzea eta hondakin gutxiago ekoiztea.

2. artikulua . Aplikazio eremua.

Foru dekretu honen aplikazio eremua Nafarroako ondoko nekazaritzako eskualdeetan dauden udalerriak izanen dira, beti ere Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariaren 1998ko martxoaren 2ko Foru Aginduan egin den mugaketa kontuan hartuta: III. eskualdea, "Iruñerria"; IV. eskualdea, "Estellerra"; V. eskualdea, "Erdialdeko Nafarroa"; VI. eskualdea, "Aragoi ibaiko Erribera Garaia" eta VII. eskualdea, "Aragoi Ibaiko Erribera Beherea".

3. artikulua . Onuradunak.

Foru dekretu honetan araupetzen diren laguntzen onuradunak izan daitezke aurreko artikuluan ezarri diren eskualdeetan dauden nekazaritza ustiategien titularrak, baldin eta Nafarroako Nekazaritza Ustiategien Erregistroan erregistraturik badaude eta foru dekretu honetan eta hau garatuko duten foru aginduetan zehaztuko diren jarduketak eta konpromisoak betetzeko prest badaude.

4. artikulua . Onuradunen konpromisoak.

Foru dekretu honek ezarri dituen laguntzak eskuratzeko eskatzaileek ondoko konpromiso hauek bete beharko dituzte:

a) Ekoizteko metodo integratuak onartzea eta aplikatzea eta, ondorioz, Nafarroako Ekoizpen Integraturako Batzorde Koordinatzaileak proposatuz Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak onetsi duen Esparrago Zuriaren Ekoizpen Integratuari buruzko Arautegi Berezian tratamendu fitosanitarioen kontrolari, haizu diren materia aktiboei, dosiei, aplikatzeko une eta epeei buruz ezarri dena betetzea, hau da, foru dekretu honen 1, 2 eta 3. eranskinetan ezarri direnak.

b) "Nafarroako Esparragoa" Izendazio Zehatzaren barruan integraturik egotea eta, beraz, horren arautegia betetzea eta Kontseilu Araupetzailearen gidalerroak onartzea eta, halaber, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak adierazi edo emanen duen aholkularitza teknikoaren egiturako kide izatea, hala norberaren kabuz nola Institutu Tekniko eta Nekazaritzako Kudeaketaren (I.T.G.A.) bidez.

c) Baldin eta landaketa berriak badira, landareen Ekoizle, Merkatari edo Inportatzaileen Erregistro Ofizialean edo beste autonomia erkidego bateko edo Europako Batasuneko estatu bateko hornitzaileen Erregistro Ofizialean inskribatuta dagoen mintegiko landareak erabiltzea.

d) Esparragoaren ustiategien jarraipen eta kontrolari lotuta egotea eta "Ustiategiko Koadernoa" betetzea; koaderno horrek foru dekretu honen 4. eranskinean adierazi den edukia izanen du eta nahitaezkoa izanen da eguneratuta eta jarraipen eta kontrolerako organoen eskura edukitzea.

e) Uzta-ondoko artapen tratamendurik ez egitea.

f) Gai honetan antolatuko diren eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak adieraziko dizkion prestakuntzako ekintzetan eskuhartzea, hala norberak nola Institutu Tekniko eta Nekazaritzako Kudeaketarakoaren (I.T.G.A.) bidez.

g) Nafarroako Foru Komunitatean talde mailan antolatzen ahal diren eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak edo, hala denean, Institutu Tekniko eta Nekazaritzako Kudeaketarakoak (I.T.G.A.) aholkatzen dituen babes fitosanitarioaren arloko egitarauetan parte hartzea.

h) Tratamendu Fitopatologikoen Kontrol Integratuaren arloko neurriak aplikatzea Nafarroan kokatuta dagoen eta esparrago zuria landatzeko den ustiategi osoan.

i) Neurria bost urtetan aplikatzeko konpromisoa hartzea eta, ondore horretarako, bidezko kontratua sinatzea Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuarekin.

5. artikulua . Laguntzen zenbatekoa.

"Nafarroako esparrago zurian Tratamendu Fitopatologikoen Kontrol Integratua" neurria aplikatuko duten eta foru dekretu honetan eta, hala denean, hori garatuko duten foru aginduetan araupetuko diren beharkizunak eta konpromisoak betetzen dituzten ustiategien titularrek gehienez hogeita hamabi mila berrehun eta hirurogeita hamalau pezetakoa izanen den saria jaso dezakete urtero neurriaren barruan sartu den esparrago zuriaren hektareako; gehieneko muga milioi bat eta bostehun mila pezetakoa izanen da ustiategiko eta konpromisoak iraungo duen bost urteetarako.

Ustiategi mailan laguntza hori bateraezina da Nekazaritza Ekologikoa edo Biologikoa Sustatzeko laguntzarekin, Nafarroan maiatzaren 22ko 113/1995 Foru Dekretuaren bidez araupetu dena.

6. artikulua . Laguntza espedienteen tramitazioa eta ebazpena.

1. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak laguntzen eskabide-orriak aurkezteko epea ezarriko du, horretarako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko den Foru Aginduaren bidez.

2. Laguntzak jasotzeko eskabideak ondore horretarako Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak emanen dituen inprimakietan eginen dira; eskabide-orri horiekin batera departamentu horrek aurreko zenbakian adierazi den foru aginduan zehaztuko duen dokumentazioa aurkeztuko da.

3. Eskabideak Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuan aurkeztuko dira, zuzenean Bulego Nagusietan edo horren eskualdeetako bulegoetan Nafarroako Gobernuaren Erregistro Nagusian, edota, oro har, Herri Administrazioen Araubide eta Administrazioko Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak ezarri dituen administrazioko gainerako erregistroetatik edozeinetan.

4. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak aurkeztu den dokumentazioa aztertuko du eta, akatsen bat aurkitzen badu, interesatuei jakinaraziko die ezarriko den epearen barruan mentsa horiek ongi ditzaten edota eskatu diren datu horiek sar ditzaten dokumentazioan; horrela egin ezean espedientea artxibatu eginen litzateke.

5. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak, aurkeztu den dokumentazioa eta ondore horretarako egin diren txostenak aztertu ondoren, foru dekretu honetan aurreikusi diren laguntzen arabera egokia izanen den administrazio ebazpena emanen du; ebazpen horretan, baldin eta ebazpena positiboa bada, zenbatekoa eta eman diren onurez gozatzeko baldintzak zehaztuko dira.

6. Foru dekretu honetan ezarri diren laguntzak egilesteko gehieneko epea sei hilabetekoa izanen da eskuratzeko beharrezkoa den dokumentazio osoa aurkeztu denetik zenbatuta. Epe hori igaro eta ez bada administrazioko ebazpenik jakinarazi, ustezko egintzagatik laguntza eskabide horri gaitziritzi egin zaiola ulertuko da.

7. Laguntza horien ordainketa urtero eginen da, aurrez eskatu diren konpromisoak eta beharkizunak betetzen direla frogatu ondoren. Ondore horretarako, onuradunek, laguntza eskabideak aurkeztu diren lehenengo urtetik aurrera eginen diren ordainketetarako, urtero laguntza ordaintzeko eskabidea eginen diote Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuari, artikulu honen 1. zenbakian adierazi den foru agindu horretan ondore horretarako ezarriko diren epe eta terminoetan.

7. artikulua . Neurriaren aplikazioaren jarraikortasuna.

1. Ustiategiaren azalera gehitzea. Baldin eta konpromisoak irauten duen artean onuradunak esparragoaren ustiategiaren azalera gehitzen badu, konpromisoa adierazi den azalera horretara moldatzen ahal da hasierako konpromisoan falta den iraupenerako, baldin eta zabalduko den azalera horrek ez badu jatorrizkoa edota bi hektareakoa gainditzen.

Hori guztia gora-behera, zabalkuntza horren ingurugiroko abantaila nabarmenak ekarri beharko ditu.

2. Ustiategia eskualdatzea. Baldin eta konpromisoak irauten duen artean onuradunak laguntza araubide honen xedea den ustiategia beste pertsona bati eskualdatzen badio, osorik edo zati batean, lagapen-hartzaileak konpromisoarekin jarrai dezake falta den denbora horretan, beti ere foru dekretu honetan onuradunentzat ezarri diren beharkizunak betez.

Baldin eta ez badu konpromiso hori onartzen, onuradunak jaso dituen laguntzak gehi korrituak itzuli beharko ditu, azken horiek nazio zenbatekoen berreskuratzeen korritu-tasaren arabera kalkulatuz, ordainketa eta onuradunaren itzulketaren artean igaro den denbora kontuan hartuz.

3. Landaketa agortzea. Baldin eta konpromisoaldia bukatu aurretik onuradunak jarraian adieraziko diren zioak ez direnengatik landaketa kendu egiten badu, hurrengo nekazaritzako kanpainan berriz landatu beharko du kendu duena bezalako esparrago zuriaren saila eta horretan neurriak aplikatzen jarraituko du. Azalera berria sinatu den konpromisoan zehaztuko da.

Baldin eta ez badu konpromisoa onartzen, onuradunak aurreko atalean adierazi den eran itzuli beharko ditu laguntzak.

4. Lurralde egituraren aldakuntza. Baldin eta onuradunak, bere ustiategi hori lurzatiketa- metaketa eragiketagatik edo lurralde antolakuntzako antzeko herri eskuhartzeen xedea izateagatik, ezin baditu sinatutako konpromisoak bete, baldin eta zilegi bada konpromisoak ustiategiaren egoera berriari egokituko zaio. Egokitzapen hori ezinezkoa bada konpromisoa bukatutzat joko da eta ez da eskatuko bete den konpromisoaren aldiagatiko inolako itzulketarik.

5. Ezinbestekoak. Sinatu diren konpromisoekin jarraitzea ezinezkoa bihurtzen duten ezinbestekoak gertatu diren kasuetan ez da eskatuko bete den konpromisoaren aldikoa itzultzea. Ezinbestekoak izanen dira arrazoi hauek:

a) Onuraduna hiltzea.

b) Onuradunaren iraupen luzeko ez-gaitasun profesionala.

c) Neurria aplikatzen den ustiategiaren zati handiaren desjabetzapena, baldin eta desjabetzapen hori aurreikusiezina bazen konpromisoa sinatu zen egunean.

d) Ezbehar natural larriak, laguntzak jasotzen dituzten sailak atzematen dituztenak eta esparragoa landatzen jarraitzea ekidingo dutenak.

Ezinbesteko zioen jakinarazpena Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuari eginen zaio, arrazoia izan den gertaera hori izan eta gehienez hamar eguneko epearen barruan.

8. artikulua . Laguntza teknikoa eta neurriaren aplikazioaren jarraipena.

1. Onuradunen laguntza teknikoa eta prestakuntza Institutu Tekniko eta Nekazaritzako Kudeaketaren (I.T.G.A.) kideak diren Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuaren teknikariek eginen dute.

2. Tratamendu Fitopatologikoen Kontrol Integratuaren tekniken arauak zaintzea, kontrolatzea eta ziurtagiriak egitea Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak benetakotu edo aintzatetsi dituen erakundeek eginen dute, kasu honetan ekoizkortasun integratua eta produktuen mailakatzea araupetzen duen maiatzaren 26ko 143/1997 Foru Dekretuaren 9. artikuluan ezarri denarekin bat. Jarraipena foru dekretu honen 4. artikuluan adierazi den Ustiategiaren Koadernoan dokumentatuko da.

9. artikulua . Neurketaren kontrolak.

Foru dekretu honek ezarri dituen laguntzen onuradunak administrazioaren eta tokian bertan eginen diren kontrolei lotuta egonen dira eskatu diren beharkizunak eta hizpatu diren konpromisoak betetzen direla frogatzearen ondoreetarako; horretarako 3.508/1992 (EEE) Araudian ezarri den kudeaketa eta kontrol integraturako sistema erabiliko da. Tokian bertan eginen diren kontrolak Batzordearen 3.887/1992 (EEE) Araudiaren 6 eta 7. artikuluetan ezarri denarekin bat eginen dira.

Onuradunak nahitaez eman beharko dituzte ezarri diren konpromisoak eta baldintzak betetzen dituztela benetakotzeko behar den informazioa eta dokumentazioa.

10. artikulua . Itzulketak eta zehapenak.

Foru dekretu honetan ezarri diren laguntzei aplikatuko zaizkien itzulketa eta zehapenen araubidea 1996ko apirilaren 24ko Batzordearen 746/1996 (EB) Araudian ezarri direnak izanen dira, hau da, Nafarroako Foru Komunitatea eta bere erakunde autonomiadunen administrazioaren dirulaguntzen emakida, kudeaketa eta kontrolerako araubide orokorra araupetu duena.

11. artikulua . Laguntzei uko egitea.

Baldin eta onuradunen batek ez badu nahi eman zaion laguntza ekonomikoa, idatziz jakinarazi beharko dio ukapen hori Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuari emakidaren ebazpenaren jakinarazpena egin den egunetik zenbatuko den hogeita hamar eguneko epearen barruan. Horrela egin ezean onuradunak laguntza eta horren emakidarako baldintzak onartu dituela uste izanen da.

Dirulaguntza osoa edo horren zati bat jaso ondoren eginen den ukapenak onuradunak jaso dituen laguntza guztien itzulketa egin beharko duela esan nahi du, gehi jaso dituenetik legezko korrituen zenbatekoa.

12. artikulua . Informazioa artxibatzea.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentua izanen da jarraipen, ebaluazio eta kontrolaren funtzioak betetzerakoan Europar Batasunaren eskakizunak betetzearen ondoreetarako eskuratu beharko den jatorrizko informazioaren zaintzailea eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministeriora igorriko du erkidegoko erakundeen betebeharrak betetzeko eta FEOGA Berme Atalaren pentzutan den finantzakidetasuna eskuratzeko behar den informazioa.

Xedapen Gehigarriak Lehenengoa

Orokorrean, foru dekretu honen emaitza diren laguntzen kudeaketan Nafarroako Foru Komunitatean FEOGA-bermea laguntzak ordaintzeko erakundea araupetu duen urriaren 6ko 274/1997 Foru Dekretuan eta hori garatzeko xedapenetan ezarri dena aplikatuko da.

Xedapen Gehigarriak Bigarrena

Foru dekretu honetan ezarri diren laguntzen emakida aurrekontuko mugei lotuta egonen dira eta, ondorioz, aurrekontuko zainpeketa ez- nahikoa den unean edota nabarmen egoera larrian dagoenean eten egiten ahal da eskabideen onarpena, edota ezarri diren laguntzak proportzioaren arabera era alternatiboan murritz daitezke.

Hirugarrena.-Nekazaritzako ustiategien titularrei laguntza ekonomikoa ematea, beti, eskabidearen administrazio eskabidearen unean aurrekontuko kreditua egoerari eta Administrazioaren eskuragarritasun ekonomikoei baldintzatuta dago.

Azken Xedapenak Lehenengoa

Ahalmena ematen zaio Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariari honako foru dekretu hau garatzeko eta aplikatzeko beharrezkoak diren xedapen guztiak eman ditzan.

Azken Xedapenak Bigarrena

Foru Dekretu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko den egunaren biharamunean jarriko da indarrean

Iruñan, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko azaroaren bian. Nafarroako Gobernuko Lehendakaria.-Miguel Sanz Sesma.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro

Iragarkiaren kodea: A9810239

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web