(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

382/1997 FORU DEKRETUA, ABENDUAREN 1EKOA, HEZKUNTZA SISTEMAREN ANTOLAMENDU OROKORRARI BURUZKO URRIAREN 3KO 1/1990 LEGE ORGANIKOAK EZARRITAKO IKASKETEI DAGOZKIEN TITULU AKADEMIKOEN ETA LANBIDE HEZIKETAKOEN EREDUA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAK LUZATUKO TITULUEK JARRAITU BEHARREKOA, ARAUTZEN DUENA

BON N.º 16 - 06/02/1998



  ANEXO I. (Modelo general de texto de título)


  II. ERASKINA


  III. ERASKINA


Atariko

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren 4.4 artikuluak ezartzen du titulu akademikoak eta lanbide heziketakoak Estatuak homologatu eta hezkuntza administrazioek luzatuko dituztela, aipatu legean eta gai honi buruz diktatzen diren oinarrizko eta berariazko arauetan aurreikusitako baldintzen arabera.

Maiatzaren 5eko 733/1995 Errege Dekretuak (1995-6-2ko "E.A.O.") onetsi egiten ditu hezkuntza administrazio eskudunek hainbat titulu luzatzerakoan jarraitu behar dituzten baldintzei buruzko arauak. Aipatu tituluak ondokoak dira: Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak araututako ikasketak gainditu izana egiaztatzen duten titulu akademiko eta lanbide heziketakoak, eta Hizkuntzen irakaskuntza espezializatuen lehen mailako irakaskuntzen antolamenduari buruzko irailaren 2ko 967/1988 Errege Dekretuan (1988-9-10eko "E.A.O.") aipatzen diren tituluak. 733/1995 Errege Dekretuak titulu horien ofizialtasuna bermatzen du, bai Espainiako lurraldean izango duten balioari dagokionez bai nazioarteko onarpenari dagokionez.

Maiatzaren 5eko 733/1995 Errege Dekretuaren 2.2. artikuluan eta II. eraskinean xedatutakoa beteaz, bidezko da Nafarroako Foru Komunitateak luzatutako tituluen eredua, euskarriak, diligentziak eta haiei buruzko xehetasunak zehaztea.

Kontuan hartuz abuztuaren 31ko 1070/1990 Errege Dekretua, irakaskuntza ez unibertsitarioen arloko Estatuaren eginkizun eta zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzen dituena (1990-09-1eko "E.A.O."), eta abuztuaren 1eko 1326/1997 Errege Dekretua, irakaskuntza ez unibertsitarioen arloan 1070/1990 Errege Dekretuak Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatutako zerbitzuak zabaltzen dituena (1997-10-1eko "E.A.O.").

Horren ondorioz, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak proposaturik eta abenduaren 22an izandako bilkuran Nafarroako Gobernuak hartu zuen erabakiarekin bat etorriz,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak araututako ikasketak gainditu izana egiaztatzen duten titulu akademiko eta lanbide heziketakoak Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura kontseilariak luzatuko dizkio, Erregearen izenean, Nafarroako Foru Komunitatean diren ikastetxe publiko eta pribatu baimenduetan irakaskuntza horiei dagozkien ikasketak amaitu dituzten ikasleei.

2. artikulua

Tituluak agiri bakarrean luzatuko dira gazteleraz, edo gazteleraz eta euskaraz idatzirik, abenduaren 15eko Euskararen 18/1986 Foru Legean eta Nafarroako irakaskuntza ez-unibertsitarioan euskara sartzea eta erabiltzea arautzen dituen 159/1988 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz, eta Foru Dekretu honen I., II. eta III. eraskinetan zehazten diren eredu, zehazpen, euskarri, diligentzia eta gainerako ezaugarrien arabera.

3. artikulua

Tituluen izena Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan eta hura garatzen duen arautegian xedatutakoa izango da.

Xedapen Gehigarriak Lehenengoa

Hizkuntzen irakaskuntza espezializatuen lehen mailaren antolamenduari buruzko irailaren 2ko 967/1988 Errege Dekretuari jarraikiz hizkuntza eskola ofizialetan eskaintzen diren ikasketei dagozkien tituluetan ere aplikatuko da Foru Dekretu hau.

Xedapen Gehigarriak Bigarrena

Foru Dekretu honen aplikazio eremutik kanpo geratzen dira Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren 30.1 artikuluan aurreikusitako lan bidezko lanbide heziketa irakaskuntzak, lanbide-ziurtagiriak lortzera bideratuak.

Xedapen Iragankorra

Aurreko sistemari, hau da, urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak hezkuntza sistema berria ezarri baino lehenagoko sistemari dagozkion titulu, diploma eta ziurtagiriak aurrerantzean ere ekainaren 18ko 1564/1982 Errege Dekretuaren eta hura osatzen duten arauen arabera luzatuko dira.

Azken Xedapenak Lehenengoa

Hezkuntza eta Kultura kontseilariari ahalmena ematen zaio Foru Dekretu honetan xedatutakoa burutu eta garatzeko beharrezko diren xedapen guztiak eman ditzan.

Azken Xedapenak Bigarrena

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko abenduaren hogeita bian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria Jesus Javier Marcotegui Ros.

ANEXO I. (Modelo general de texto de título)

ANEXO I

JUAN CARLOS I REY DE ESPAÑA

y en su nombre el CONSEJERO DE EDUCACION Y CULTURA DEL GOBIERNO DE NAVARRA.

Considerando que, conforme a las disposiciones y circunstancias prevenidas por la legislación vigente,

Don/Doña.............................................................., nacido/a el día...... de......................... de.............. en....................., de nacionalidad........................., con D.N.I. o pasaporte.................... ha superado los estudios regulados en (1)...................................... y en (2),..........................., en (3)......................................, en (4)..................................., con la calificación de (5)..................................., expide a su favor el presente

Título de........................................ en la especialidad, profesión, modalidad, etc. (En su caso)...................................... con carácter oficial y validez en todo el territorio español que le faculta para ejercer los derechos que a este título otorgan las disposiciones vigentes.

.............................................. a.............. de....................... de..............

El/la interesado/a EL CONSEJERO DE EL DIRECTOR DEL SERVICIO

Y CULTURA DE ORDENACION ACADEMICA

Y DE CENTROS

(Modelo general de texto de título bilingüe)

JUAN CARLOS I REY DE ESPAÑA

eta haren izenean NAFARROAKO GOBERNUKO HEZKUNTZA ETA KULTURA KONTSEILARIAK

Kontuan izanik, indarra duen legerian aurre-ikusten diren xedapen eta gora-beheren arabera,

y en su nombre el CONSEJERO DE EDUCACION Y CULTURA DEL GOBIERNO DE NAVARRA

Considerando que, conforme a las disposiciones y circunstancias prevenidas por la legislación vigente,

Don/Doña

jaun/andreak

........................... (e)n (...............),............. (e)ko.................. aren................ (e)an jaioak, nazionalitatez..............., NAN edo pasaporte............. zenbakiduna,................ -k (1) eta.............. -k (2) arautu ikasketak gainditu dituela,......................., (e)n (3), 19.....ko............... (e)an (4),.................... kalifikazioarekin (5); honako hau luzatu du:

Titulua:

Espezialitatea, lanbidea, modalitatea, etab. (behar dena jarri):

Titulu hau ofiziala da eta balioa du lurralde espainiar osoan eta indarra duten xedapenek titulu honi ematen dizkioten eskubideez baliatzeko ahalmena ematen dio goian aipatuari.

nacido/a el día...... de.......... de........ en............................, de nacionalidad................., con DNI o pasaporte................... ha superado los estudios regulados en (1)............................ y en (2),......................., en (3)............................., en (4)............................, con la calificación de (5)............................, expide a su favor, el presente

Título de en la especialidad, profesión, modalidad, etc. (en su caso)

con carácter oficial y validez en todo el territorio español que le faculta para ejercer los derechos que a este título otorgan las disposiciones vigentes.

..............................., a..................... de...................... de.........

..............................,........ (e)ko....................... aren.............. a.

INTERESATUA HEZKUNTZA ETA KULTURA IKASKETA ETA IKASTETXEEN

EL/LA INTERESADO/A DEPARTAMENTUKO KONTSEILARIA. ANTOLAMENDURAKO ZERBITZUKO ZUZENDARIA.

EL CONSEJERO DE EDUCACION EL DIRECTOR DEL SERVICIO DE Y CULTURA ORDENACION ACADEMICA Y DE CENTROS

(1) Gutxieneko irakaskuntzak ezartzen dituen Errege Dekretua.

Real Decreto por el que se establecen las enseñanzas mínimas.

(2) Ikasketa plana onesten duen araua.

Norma que aprueba el plan de estudios.

(3) Ikastetxea, zeinetan ikasleak ikasketak bukatu baitzituen (adieraz bitez ikastetxearen izena, kode zenbakia, udalerria eta probintzia).

Centro docente donde el alumno finalizó los correspondientes estudios (con expresión de su denominación, número de código, municipio y provincia).

(4) Zein urte eta hilabetetan bukatu zituen ikasketak edo gainditu zuen azken proba.

Mes y año de finalización de los estudios o superación de la prueba final.

(5) "Kalifikazioarekin" adierazpena bakarrik beteko da azken kalifikazio hori dagoenean, oinarrizko izaerako arau bati jarraikiz.

La expresión "con calificación de" se incluirá solamente en aquellos supuestos en los que exista tal calificación final, en virtud de una norma de carácter básico.

II. ERASKINA

II. ERASKINA

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak ezarritako ikasketei dagozkien titulu akademikoen eta lanbide heziketakoen testuek bete beharreko baldintzak

Lehenengoa.

a) III. Eraskinean zehaztutako materialaz egin beharko da tituluen euskarria eta segurtasun marka jakin batzuk izango ditu. Tituluen zer-nolakoak eta pertsona izenak inprimatzerakoan, era berean, faltsifikazioaren aurkako segurtasun markak jarriko dira.

Segurtasun arrazoiak direla medio, hemen zehaztuko diren euskarrien oinarrizko ezaugarriak eguneratu ahal izango dira.

b) Euskarriek Espainiako armarria izango dute, urriaren 5eko 33/1981 Legeak eta abenduaren 18ko 2964/1981 Errege Dekretuak zehaztutako ezaugarriekin, bai eta Nafarroako Foru Komunitateko armarria ere, tamainaz Espainiakoa baino handiagoa izango ez dena, Nafarroako ikurrak arautzen dituen maiatzaren 28ko 7/1986 Foru Legeak zehaztutako ezaugarriekin.

c) Serie alfanumerikoez baliatuz zenbakituko dira eta horren kontrola luzatze prozesuaren ardura duten unitateen esku egongo da. Eta balio orokorreko titulu espainol baten euskarri direla erakusten duten ezaugarriak izango dituzte.

d) Euskarriek egokitzat jotzen den mendela ere izango dute.

e) Tituluek inprimatua izango dute bai testu guztia bai Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren eta Ikasketa eta Ikastetxeen Antolamendurako Zerbitzuko zuzendariaren sinadurak.

f) Aurrealdean ez da gehituko inprimatuta beste inskripziorik, interesatuaren sinadura izan ezik.

g) Nafarroako armarria duen zigilu lehor bat erantsiko zaio tituluari, interesatuari eman aurretik.

Bigarrena.

1. I. Eraskineko eredu orokorrari jarraikiz, tituluen aurrealdean ondorengo azalpenak agertu beharko dira nahitaez:

a) Titulua Hezkuntza eta Kultura kontseilariak Erregearen izenean luzatzen duela adierazten duen esaldia. "Juan Carlos I, Rey de España" esapidea tituluaren goiko aldean, erdian, inprimatuko da letra- tipo nabarmenduan eta gazteleraz bakarrik.

b) Delako titulu espainola lortzera bideratutako ikasketak gainditu izana ziurtatzeko luzatzen dela titulua, indarrean diren xedapenek ematen dituzten ondorioekin. Espezialitatea, lanbidea, modalitatea, e.a. ere aipatu beharko dira, maiatzaren 5eko 733/1995 Errege Dekretuaren (131. "E.A.O.") 2. artikuluan eta harekin bat datozen arauetan aurreikusitakoaren arabera.

c) Interesatuaren izen-abizenak, letra nabarmenduan, jaiotze lekua eta data, eta hiritartasuna, bere nortasun- agiri nazionalean, pasaportean, nortasun-zedulan edo bere jaioterriko agiri ofizial baliokidean agertzen diren gisara.

d) Delako titulua lortzera bideratutako ikasketak bukatu zitueneko ikastetxearen izena eta kokalekua, aipatu ikasketak burutu zitueneko hilabetea eta urtea eta, legearen arabera bidezko bada, lortutako azken nota.

e) Titulua luzatu zeneko lekua eta data. Luzatzeko eskubideak ordaindu zireneko egunarekin bat etorriko da data hori edo, tasa-salbuespenagatik doakoa izango balitz, eskabidea egin zeneko egunarekin. Ofizioz luzatu beharreko tituluetan, luzatze data ikastetxeak proposamena egin zueneko egunarekin etorriko da bat.

f) Tituluaren ofizialtasuna identifikatzeko kodea, Nafarroako Foru Komunitateko tituludunen erregistro ofizialeko kodea bera izango dena.

2. Tituluen aurrealdean hiru sinadura agertuko dira. Hezkuntza eta Kultura kontseilariarena, Ikasketa eta Ikastetxeen Antolamendurako Zerbitzuko zuzendariarena, eta interesatuarena. Lehenengo bi sinadurak inprimatuta jarriko dira.

Halaber, aurrealdean aipatuko dira bai ikasketen ofizialtasuna babesten duten arauak, estatu mailakoak nahiz Foru Komunitatekoak berak, bai ikasketen eraginkortasunari dagozkion arauak. Kopia bada luzatzen dena, adierazi egingo da, eranskin honen hirugarren idazatian agertzen diren diligentzietako baten bidez.

Aipatu diligentziak erderaz eta euskaraz inprimatuko dira hala dagokionean.

3. Atzealdean, goian eta ezkerreko aldean, lehendabizi ondorengo diligentzia inprimatuko da, tituluen kontrolaren ardura bere gain duen ikastetxean dagoen erregistro liburuan, jasotako eta emandako tituluak biltzen dituen hartan, idazpena egin izanarena.

Atzealdeko beheko aldea nahitaezko diren diligentzietarako utziko da (kolegiazioa, legeztatzea, dagokionean, tituluak atzerrian eraginkorrak izan daitezen).

Hirugarrena.

Tituluaren aurrealdean, behean eta ezkerreko aldean, interesatuak sinadura ezarri beharreko lekuaren azpian, aipatzen diren kasuetan inprimatu behar diren diligentzien ereduak:

1. Titulu hau.................(e)an (data) luzatutakoaren ordezkoa da.

Arrazoia:

(1)....................................................................

(1) Galdu izana.

Hondaturik egotea.

Zuzendu beharra.

Legezko arrazoiengatik, etab., izena eta/edo abizenak;

nazionalitatea, etab. aldatu izana.

1. Jatorrizkoaren agiri bizkoiztu gisa luzatutako tituluak.

(Maiatzaren 5eko 733/1995 Errege Dekretuaren 8. artikulua).

2. Espainian jardun ahal izateko, Espainian atzerritarrek dituzten eskubide eta askatasunei buruzko 7/1985 Lege Organikoan eta hura garatzen duten xedapenetan ezarritako baldintzak bete beharko ditu titulu honen jabeak.

2. Hiritar atzerritarrei luzatutako tituluak, Europako Batasunekoak diren estatuetako eta Andorrako Printzerriko pertsonak salbuespen direla.

Uztailaren 1eko 7/1985 Lege Organikoaren bigarren xedapen gehigarria, 1986ko uztailaren 30eko Agindua (abuztuaren 6ko "Estatuko Aldizkari Ofiziala"), EEkoak diren Estatuetako hiritarrei titulu espainolak luzatzeari buruz.

3. Titulu/diploma/ziurtagiri hau baliogabetua geratu da jabea hil delako.

3. Jabea hila duten tituluak.

4. Ofiziala den................................aren baliokide da titulu hau,.....................ko....... artikuluan ezarritakoaren arabera.

4. Ofizialak eta baliodunak diren beste titulu batzuen baliokide izatea Espainia osoan legez ezagutua duten tituluak.

III. ERASKINA

III. ERASKINA

Euskarrien materialak, gutxieneko segurtasun ezaugarriak, formak eta neurriak

1. Erabiliko diren elementuen ezaugarriak:

a) Papera:

1. Zuntzezko konposizioa: pasta mekanikorik (edo antzekorik) edo pasta erdikimikorik gabe.

2. Zuritasun maila % 80 - 86 bitartekoa (UNE 57-062 araua).

3. Opakotasuna: % 93 (UNE 57-063).

4. Porositatea: 100 eta 200 ml/min bitartekoa, Bendtsen tresnan neurtua (UNE 57-066).

5. Leuntasuna: 150 eta 300 ml/min bitartekoa, Bendtsen tresnan neurtua (UNE 57/080).

6. Hausturaren aurkako erresistentzia mekanikoa (UNE 57-028).

Haustura luzera, luzeran: 5,8 km.

Haustura luzera, zeharka: 3 km.

7. Luzadura:

Luzeran % 2.

Zeharka % 3,5.

8. Egonkortasun dimentsionala, zeharka, % 2, uretan sartzeagatik (UNE 57-049).

9. Behar bezala adierazia beharko du izan zuntzaren norabidea edo makinaren norantza.

10. Urradura indizea: 70, paperaren luzerako eta zeharkako neurrien batezbestekoa (UNE 57-033).

11. 160 g/m2-ko pisua (± % 4) (UNE 57-009).

12. 7 eta 9 bitarteko pH bat eduki behar du euskarriak.

13. Zuritzaile optikorik gabekoa.

b) Tintak:

Inprimatzean erabilitako tintak fisiko-kimikoki egonkorrak izango dira, bereziki, urraduraren aurrean eta argiak kolorea kentzeko duen indarraren aurrean.

1. Sendotasuna argitan: onartzen den gutxienekoa artilearen eskalan "5".

2. Sendotasuna handitzeko babes tratamendu osagarria, bereziki, magenta horiaren inguruko tonuetan.

3. Tinta metalizatuak oxidazioaren aurka babestuak.

4. Tinta ikusezinak, bereziki urdina, leku batean eusteko modukoak izango dira, eta lekualdatzeari eta nahasteari aurre egiten dietenak.

c) Koloreak:

Espainiako armarriak urriaren 5eko 33/1981 Legeak eta abenduaren 18ko 2964/1981 Errege Dekretuak ezarritako baldintzak bete beharko ditu. Zernahi gisa, gorria magenta eta horia nahastuz lor daiteke eta berdea, berriz, ziana eta horia nahastuz, gainerako koloreak gordetzen direla, tinta gutxiago erabiltzearren.

Nafarroako armarriak Nafarroako ikurrak arautzen dituen maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legeak ezarritako baldintzak bete beharko ditu.

"Juan Carlos I, Rey de España" testua zian urdinez inprimatuko da.

Kartela estanpatua izango da, zentimetro karratuko 133 lerro dituen bilbearekin, kolorearen % 20 horia (pantone 130U) duela.

2. Gutxieneko segurtasun ezaugarriak.

a) Papera:

1. Euskarriaren orean jarritako ezaugarri lumineszenteak, bi koloretan (oraindik zehaztu gabe daudenak).

2. Ezabaketa kimikoaren aurkako erreaktiboa.

3. Espainiako armarriaren uretako marka, 2,5 zentimetroko altuera duena, kartelaren behealdean ezkerreko angeluan. Azken hau forma eta neurriei buruzkoa den hurrengo idazatian zehaztuko da.

b) Imprimatzea:

1. Tinta lumineszente ikuskorrak.

2. Tinta lumineszente ikusezinak.

3. Tinta metamerikoak, intentsitateari dagokionez gehienez ere % 20ko desberdintasuna dutenak.

c) Diseinua:

1. Indiana edo hondoko bilbea.

2. Segurtasun mendela.

d) Ezaugarriak:

1. Kontrol alfanumerikoa.

2. Erregistro Autonomikoa.

3. Zigilu lehorra.

4. Titulu sailak eta hezkuntza administrazioa zein diren adierazten duten siglak, behealdeko ezkerreko angeluan estanpatuak.

4. Formatua eta neurria

Inprimaketa beti tamaina bera duen paperean egingo da: UNE. A-3 (297 ' 420 milimetro). Espainiako armarria izango du goialdeko ezkerreko angeluan eta Nafarroako armarria goialdeko eskuineko angeluan. Kartela ardatz bertikalaren arabera zentratuko da, eta 97 milimetro izango ditu goiko marjinak eta 30 milimetro behekoak.

Inprimatu gabeko erreserba bat izango du, 4 zentimetroko diametroa duena, kartelaren behealdeko ezkerreko angeluan, ezkerreko marjinatik 5 milimetrotara eta behekotik 25 milimetrotara. Behealdeko eskuineko angeluan ere antzeko erreserba egingo da zigilu lehorra inprimatzearren.

Iragarkiaren kodea: A9711433

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web