(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

34/1997 FORU DEKRETUA, OTSAILAREN 10EKOA, NAFARROAN HASTEN DIREN ARDO ETA MAHASTIGINTZAKO BESTE PRODUKTU BATZUEN KOMUNITATEBARNEKO GARRAIOAN ERAMAN BEHARREKO AGIRIEI BURUZKO ARAUAK EMATEN DITUENA, BAI ETA ARDOAREN ETA MAHASTIGINTZAKO BESTE PRODUKTU BATZUEN SEKTOREAN EGITEN DIREN ERREGISTROEI BURUZKOAK ERE

BON N.º 24 - 24/02/1997



  I. KAPITULUA. XEDEA


  II. KAPITULUA. ARDOAREN ETA MAHASTIGINTZAKO BESTE PRODUKTU BATZUEN KOMUNITATEBARNEKO ZIRKULAZIOA


  III. KAPITULUA. ERREGISTROAK


  ERASKINA. EUROPAKO ELKARTEA


Atariko

Batzordearen uztailaren 26ko 2238/93 (EEE) Erregelamenduak, ardoaren eta mahastigintzako beste produktu batzuen garraioan eraman beharreko agiriei eta sektore horretako erregistroei buruzkoak, ezartzen ditu produktu horien jabetza eta merkaturatzea kontrolatzeko ardura duten agintariek beren esku izan behar dituzten baliabideak, era horretan kontrol eraginkorra egin dadin Europako Batasun osoan agintzen duten arauei jarraikiz.

Baliabide horiek dira ardoaren eta mahastigintzako beste produktu batzuen garraioan eraman beharreko agiriak eta egiten diren erregistroak, horietan jabeek idatzi behar baitituzte produktu horien sarrera eta irteerak.

Bestalde, otsailaren 28ko 323/1994 Errege Dekretuak ezartzen du, 2238/93 (EEE) Erregelamendua aplikatzeko eskumena duten agintariak, komunitatebarneko trukeetarako, Autonomi Elkarteetako organo eskudunak direla, eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioa, berriz, hirugarren herrialdeekin trukeak egiteko.

Aipatu eskumenaz baliatu ahal izateko, komenigarria da arau osagarri batzuk ematea xedapen horiek Nafarroako Foru Komunitatean aplikatzeko.

Hori horrela, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko otsailaren hamarreko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat etorriz,

DEKRETATU DUT:

I. KAPITULUA. XEDEA

1. artikulua

Foru Dekretu honen xedea da arauak ematea Nafarroako Foru Komunitatean aplikatu ahal izateko Batzordearen uztailaren 26ko 2238/93 (EEE) Erregelamendua eta otsailaren 25eko 323/1994 Errege Dekretua, ardoaren eta mahastigintzako beste produktu batzuen garraioan eraman beharreko agiriei eta sektore horretako erregistroei buruzkoak direnak.

II. KAPITULUA. ARDOAREN ETA MAHASTIGINTZAKO BESTE PRODUKTU BATZUEN KOMUNITATEBARNEKO ZIRKULAZIOA

2. artikulua

Ardoa eta mahastigintzako beste produktu batzuk garraiatuko dira 2238/93 (EEE) Erregelamenduko 3. artikuluan aurreikusiak dauden agirietako baten babesean. Agiri horiek igorleak berak eman eta beteko ditu.

3. artikulua

Kontseiluaren otsailaren 25eko 92/12/EEE Zuzentarauan ezarritako zirkulazio tramiteei atxikiak ez dauden produktuak, Foru Dekretu honen Eraskinean agertzen den agiriaren babesean garraiatuko dira, nahiz eta, garraioa espainiar lurraldean bukatzen denean, ez den beharrezkoa izanen laukitxotan zatitzea, ez eta horietan zenbakiak ipintzea ere. Arestian aipatu Zuzentaraua zerga bereziak dituzten produktuen araubide orokorrari, horien edukitzeari, zirkulazioari eta kontrolei buruzkoa da.

4. artikulua

Produktuak 60 litrotik gorako edukiera duten ontzietan garraiatzerakoan, erreferentzi zenbakia serie jarrai baten zati izanen da eta garraioan eraman beharreko agirian aldez aurretik inprimatua egonen da. Gainerako kasuetan, erreferentzi zenbakiak igorlearen finantza erregistroetara eta izakinenetara bidaliko du, eta horretarako faktura zenbakia erabili ahalko da.

Ontziratu gabe eginen den garraioa hasi aurretik, eraman beharreko agiria eta horren kopia guztiak igorleak baliozkotuko ditu tintazko zigilu baten bidez, zein Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak onetsi beharko baitu, eta zeinen ezaugarrien eta formatoari esker izen soziala edo izen osoa erraz identifikatu ahalko baita.

5. artikulua

Eskualde zehatz batetik heldu den kalitatezko ardoa (e.z.h.k.a.) garraiatzerakoan eraman beharreko agirietan Jatorriaren Ziurtagiria azaldu beharko da, ardo horren Jatorrizko Izendapenaren Kontseilu Erregulatzaileak luzatua, horrek berak onetsitako prozeduraren arabera. Kontseilu Erregulatzaileek, gainera, hori egiteko baimena eman ahalko diete igorleei, garraioa ardo bakoitzaren produkzio eremuko lurraldean hasi eta bukatzen bada.

6. artikulua

Igorleak astero aurkeztu beharko du Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuan, aurreko astean baliozkoturiko agirien kopia edo fotokopia bat.

Igorleak bost urtez gordeko du luzatzen dituen agiri guztien ale bat.

7. artikulua

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak egiaztatu badu edo arrazoiaren gainean susmatzen badu igorle batek era larrian hautsi dituela ardoaren eta mahastigintzako beste produktu batzuen sektorean indarra duten xedapenak, kautelazko neurri gisa erabaki ahalko du igorle horrek, garraioan eraman beharreko agiria bete ondoren, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuaren ikus-onetsia eskatu beharko duela.

Garraioan eraman beharreko agiriak baliozkotzeko ahalmena kenduko zaie zehapena jaso duten igorleei, ardoaren eta mahastigintzako beste produktu batzuen zirkulazio eta erregistro arloan indarra duten xedapenak era larrian hausteagatik ireki zaien zehapen espedientearen arabera, zehapenak irmotasuna hartzen duen egunetik aurrera. Hori dela eta, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuaren ikus-onespena eskatu beharko dute, ontziratu gabe eginen den garraioa hasi nahi duten aldioro, ebazpen irmoan adierazten den epearen barnean.

8. artikulua

1. Ez da agiririk beharko garraio hauetan eramateko:

a) Mahatsa edo mahats-muztioa garraiatzea 60 litrotik gorako edukiera duen ontzi batean, garraioa mahastizainak egiten duenean mahastitik edo bere instalazio batetik berea den ardogintzako instalazio bateraino edo bera kide den elkarte baten instalazioraino, baldin eta errepidez egindako ibilbide guztia 70 km-koa baino luzeagoa ez bada, (e.z.h.k.a.) ardo mota egiteko erabiltzen bada eta garraioa kalitatezko ardo horren jatorrizko izendapenean hasi eta bukatzen bada.

b) Mahatsa garraiatzea 60 litrotik gorako edukiera duten ontzietan, garraioa mahastizainak berak egiten duenean edo hartzailea ez den hirugarren batek mahastizainaren kontura, mahastitik hasita hartzailearen ardogintzako instalazioraino, baldin eta errepidez egindako ibilbide guztia 70 km-koa baino luzeagoa ez bada, (e.z.h.k.a.) ardo mota egiteko erabiltzen bada eta garraioa kalitatezko ardo horren jatorrizko izendapenean hasi eta bukatzen bada.

c) 2238/93 (EEE) Erregelamenduaren 4.1. artikuluko c) eta e) letrek aipatzen dituzten garraioak eta Erregelamendu bereko 4.2. artikuluan agertzen direnak.

2. Eraman beharreko agiri batek babesten ez dituen garraioen kasuan, igorleek beren kontabilitateko beste agiri batzuekin frogatu beharko dute erregistroetan jartzen dituzten oharpenak zehatz emanak direla.

III. KAPITULUA. ERREGISTROAK

9. artikulua

1. Nekazaritzako industrien titularrek, baldin eta helbide soziala Nafarroako Foru Komunitatean badute eta ardoa eta mahastigintzako beste produktu batzuk egin, bildu eta botilaratzeko jardueretan aritzen badira, produktu horien kontabilitate berezia egin beharko dute erregistro-liburuetan, kategoriak eta erabilpenak bereiziz, 2238/93 (EEE) Erregelamenduko II. Tituluan xedatutakoaren arabera.

2. Produktu mota hauetarako erregistro bereiziak eduki beharko dira:

(e.z.h.k.a.) ardo mota edo mahaiko ardoa, jatorria adierazteko eskubidea duena, eta hori egiteko erabiltzen diren produktuak.

Mahaiko ardoa eta hori egiteko erabiltzen diren produktuak.

Ardo apardunak, ardo apardun gasifikatuak, ardo latzak eta ardo latz gasifikatuak egitea.

Likore ardoak egitea.

Ardo usaintsuak.

Beste herrialde batzuetako ardoak.

Botilaratzea.

Produktu enologikoak.

3. (e.z.h.k.a.) ardoetarako 11. artikuluan xedatutakoa galarazi gabe, erregistro-liburuak elkarren segidako orri finko zenbakituek osatuko dituzte, bertan azalduz sarrera eta irteeren zehaztasunak. Erregistroa izatera behartuta daudenek Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuan eskatuko dituzte ofizialki banatuko diren liburuak, eta horiek interesatuei ematean irekitzen direnean dilijentziatuko dira.

4. Erregistro-liburuak enpresetan eskuragai izanen dituzte Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko eta Ekonomi eta Ogasuneko ikuskatzaileek, eta horietan agertzen diren kontuak kitatu ondorengo bost urteetan gorde beharko dira.

10. artikulua

Ez dute erregistrorik izan beharko 5 litro edo gutxiagoko ontzi etiketatu eta itxigailu berreskuraezin homologatuetan sartutako ardo eta mahastigintzako bestelako produktuak soilik dauzkaten edo merkaturatzen dituztenek, beti ere kontrol zerbitzuen eskura gordetzen badituzte sarrera-irteerak frogatzeko merkataritza agiriak, horien bidez izakinak ezagutu daitezen.

11. artikulua

Bikoiztasunak saihestearren, Foru Dekretu honen arabera erregistroak izan behar dituztenek, baldin eta beren instalazioak jatorrizko izendapen baten Erregistroetan inskribatuak badituzte, jatorrizko izendapen horretan sartutako muztio eta ardoei buruzko kontabilitateko eginbeharrak bete ahalko dituzte dagokien Kontseilu Erregulatzaileak produktuen izakin eta mugimenduetarako ezarriak dituen aitorpenak, agiriak eta kontrol fitxak betez, beti ere Kontseiluek Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuan egiaztatzen badute emandako eredu eta jarraibideak ardoaren eta mahastigintzako bestelako produktuen sektoreko kontabilitate eta erregistroei aplikatzeko xedapenen araberakoak direla, otsailaren 28ko 323/1994 Errege Dekretuko II. Tituluan eta 2238/93 (EEE) Erregelamenduan agindutakoari jarraikiz.

Kontabilitatearen homologazioa lortu ahal izateko, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak horretarako ebazpena eman beharko du.

Xedapen Iragankorra

Erregistroa izatera behartuta daudenek nahitaezko oharpenak beren esku dauden liburu baimenduetan idazten jarraituko dute, horiek amaitu arte. Liburuak itxi ondoren erregistro-liburu berriak eskatuko dituzte Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuan, non, aurrekoak aurkeztu eta gero, ale berriak emanen zaizkien, eta irekitzen diren unean dilijentziatuko.

Azken Xedapenak Lehena

Ahalmena eman zaio Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariari, Foru Dekretu hau garatu eta aplikatzeko beharrezkoak diren xedapenak eman ditzan.

Azken Xedapenak Bigarrena

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko otsailaren hamarrean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.

ERASKINA. EUROPAKO ELKARTEA

ERASKINA

Ardoaren eta mahastigintzako beste produktu batzuen garraioan eraman beharreko agiria

2238/93 (EEE) Erregelamendua

1. Igorlearen izena:2. Erreferentzi zenbakia:

I.F.Z.:4. Irteera tokiko agintaritza

Helbidea: zk.eskuduna:

Herria: Nafarroako Mahastizaintza eta

Probintzia: P.k. Enologi Zentroa

Orba Ibarra kalea, 34

31390 ERRIBERRI

3. Hartzailearen izena:

Helbidea:

Herria: Probintzia: P.K.6. Garraioaren hasiera eguna

Eguna: Ordua:

5. Garraiolaria: 7. Nora eraman

(hartzailearen helbidearekin

Garraiabidea: bat ez badator):

Matrikula:

8. Produktuaren azalpena 9. Kopurua

(atzealdean jarrai daiteke)

10. Igorpenaren Estatu kideak agindutako datu osagarriak

(ez baldin badaude tarte hau marra diagonal batez gurutzatuko da)

11. Ziurtagiriak (ardo batzuei buruzkoak)

12. Agintaritza eskudunek Sinatzailearen enpresa

egindako kontrolak eta telefono zenbakia:

Sinatzailearen izena:

Zenbakia Tokia eta eguna:

(Zigilua) Sinadura:

Iragarkiaren kodea: A9701347

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web