(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

322/1998 FORU DEKRETUA, AZAROAREN 2KOA, ETXEBIZITZEN ETA ERAIKINEN KONTROLAREN ARLOAN URRATZEAK ZEHATZEKO PROZEDURA ARAUPETETZEN DUENA

BON N.º 144 - 02/12/1998



  1. ERANSKINA


  2. ERANSKINA


  3. ERANSKINA


  4. ERANSKINA


Atariko

Herri Administrazioen Araubide eta Administrazioko Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, bere IX. izenburuan, Herri Administrazioek zehapenak jartzeko duten ahalmena burutzeko bete behar dituzten oinarrizko abiaburuak ezarri ditu, eta, ordea, zehapen jakinen kasuan prozedura horiek araupetzea Herri Administrazio bakoitzaren erantzukizuna eta eskumena dela adierazten du eta esparru horretan zehapen prozedura guztien funtsezko gidalerroak baino ez ditu ematen.

Beraz, Foru Komunitatearen Administrazioari dagokio, etxebizitzaren eta administrazioko prozeduraren arloetan dituen eskumenak betez, etxebizitzaren arloan gertatzen diren urratzeak zehatzeko prozedura zehatza ezartzea. Foru dekretu honen xedea arestian adierazi diren funtsezko gidalerro horiei egokitu zaizkien zehapen prozedura artikulatzea da, zehapen espedienteen tramitazio azkarragoa ekarriko duena alegia, baina nahitaezkoa den kontraesanen oinarrian galerarik eragin gabe.

Beraz, hori guztia kontuan hartuta, Nafarroako Gobernuak, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariaren proposamena aintzat hartu eta Nafarroako Gobernuak azaroaren 2ko bileran hartu duen erabakian ezarri denarekin bat, ondokoa

DEKRETATU DUT:

1. artikulua . Xedea.

Foru dekretu honek Nafarroako Herri Administrazioek, etxebizitza eta eraikintzaren kontrolaren arloan zehatzeko duten ahalmenari dagokionean, zehapenak ezartzeko duten administrazio prozedura araupetu du.

2. Artikulua . Aurreneurriak.

1. Herri Administrazioen Araubide eta Administrazioko Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 72 eta 136. artikuluetan ezarri denarekin bat Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak une oro har ditzake ondoko kasu hauetan ebazpenaren eraginkortasuna bermatzeko beharrezkoak izaten ahal diren behin-behineko aurreneurriak: prozeduraren helburu egokia, interes orokorren babesa, urratzea mantentzea ekiditea eta, beti, legea beteko dela bermatzea. Horretarako, besteak beste, ondoko behin-behineko neurriak har ditzake:

a) Nafarroako Gobernuak etxebizitzaren arloan eman dituen onura ekonomikoak etetea.

b) Baimenik ez duten obren burutzapena etetea.

c) Hala denean, emaitzako betebeharrak beteko direla bermatuko duen fidantza eskatzea.

2. Behin-behineko neurriek ezarriko duten ebazpena hartu aurretik, interesatuak hamar asteguneko epea izanen du adierazi behar duena esateko.

3. artikulua . Zehapen espedientea hastea.

1. Zehapen prozedura, hala ofizioz nola salaketaren bidez egien diren jarduketetan, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariaren Foru Aginduaren bidez hasiko da.

2. Espedientea hasi aurretik, aurretiazko dilijentziak egiteko agindua ematen ahal da gertaerak argitzearen ondoreetarako. Aurrez eginen diren jarduketa horiek isilekoak izaten ahal dira eta horien iraupena, gehienez, hamabost egunekoa izanen da.

3. Zehapen prozedura ezartzen duen ebazpenak jarduketen bidezko instruktorea izendatuko du eta ustez erantzukizuna duen subjektuari jakinaraziko zaio.

4. Izendatuko den instruktorea Zuzenbidean lizentziaduna den funtzionario edo kontratatu bat izanen da, titulazio hori eskatzen duen plaza atzematen duena alegia.

4. artikulua . Prozeduraren tramitazioa.

1. Instruktoreak karguen plegua idatziko du eta hori ustez erantzukizuna duen subjektuari jakinaraziko zaio; subjektu horrek hamabost eguneko epea izanen du bere eskubideen defentsan bidezko deritzon alegazioak formulatzeko.

Karguen pleguan ondoko hauek islatuko dira:

a) Ustez erantzukizuna duten pertsonen identifikazioa.

b) Administrazio jarduleak frogatu dituen eskubideak, urratzearen tipifikazioaren eta zehapenaren graduazioaren ondoreetarako garrantzitsuak direnak azpimarratuz.

c) Ustez egin den urratzea, urratu den manua edo urratu diren manuak adieraziz.

d) Hala denean, bidezkoa den zehapena, horren graduazioa eta zenbaketa.

e) Zehapen osagarriak eta, hala denean, ezartzen ahal diren betebeharrak.

f) Prozeduraren ebazpenean eskumenak dituen organoa eta zein den horretarako eskumenak ematen dizkion araua.

5. artikulua . Prozeduraren amaiera arrunta.

Baldin eta espedientearen hartzaileak borondatez onartzen badu bere erantzukizuna eta bere jarduketa horren ondorio diren gainerako betebeharrak betetzen baditu, instruktoreak espedientea Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariari aurkez diezaioke, artxibatzearen ondoreetarako; eragiketa hori horren tramitazioak jarraitzea gora-behera da baldin eta maularen aztarna arrazoiturik badago edo prozedura hasteko sortu den gai horrek interes orokorrik badu.

6. artikulua . Froga.

Gertaerak zeintzuk izan diren zehazteko eta ustezko erantzukizunak ezartzeko egokiak izaten ahal diren frogak eginen dira, hala ofizioz nola ustezko erantzukizunak proposatuz; froga horien artean bidezkoak izanen ez diren bakarrak espedientearen xedeko gertaerekin zerikusirik ez dutenak izanen dira edota, zerikusia izan arren, ustezko erantzulearen aldeko amaierako ebazpena aldarazi ezin dutenak.

7. artikulua . Jarduketa osagarriak.

1. Alegazioak aurkezteko epea igaro ondoren eta, hala denean, frogak egitekoa, eta beharrezkotzat jo diren dilijentziak egin aurretik, instruktoreak, baldin eta karguen plegua jakinarazi diren terminoetan mantendu badu, espedientea eskumenak dituen organoari igorriko dio; organo horrek bidezko ebazpena emanen du edo, hala denean, instruktoreari bidezkotzat jo dituen dilijentzia osagarriak egiteko aginduko dio.

2. Baldin eta alegazio eta egin diren frogen ondorioz karguen pleguan aurreikusi diren gertaerak ez diren beste barri batzuk edo haiek baino larriagoak direnak azaltzen badira, instruktoreak interesatuari karguen plegu berria jakinaraziko dio eta kasu horretan bidezkoa izan daitekeen zehapenaren proposamena itsatsiko du, zertarako-eta hamabost eguneko epean bidezko deritzona alegatu dezan.

8. artikulua . Ebazpena.

1. Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak, Foru Aginduaren bidez, zehapen prozedura bukatuko duen bidezko ebazpena emanen du. Ebazpen hori arrazoitua izanen da eta espedientean planteatu diren arazoak ebatziko ditu.

2. Ebazpenean ezin da prozeduran zehaztu direnak ez diren gertaerarik onetsi, horien balorazio juridiko desberdina gora-behera.

3. Ebazpenean, hala denean, harik eta betearazpidetzakoa izan arte neurri horren eraginkortasuna bermatzeko beharrezko kautelazko xedapenak hartuko dira.

4. Ebazpena betearazpidetzakoa izanen da administrazioko bidea bukatuko denean.

5. Zehapena ezartzeak ez du esan nahi zehatua dagokion erantzukizun zibiletik aske geratuko denik.

9. artikulua . Ebazteko epea.

Zehapen prozedura ebazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izanen da, zehapen espedientea hasteko ebazpena hartu zen datatik zenbatuta; epe hori luzatu egiten ahal da, gehienez beste sei hilabetez, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariaren Foru Agindu arrazoituaren bidez.

10. artikulua . Ikuskapen aktak.

Ikuskatzeko funtzioak betetzen dituzten Administrazioko kideek eginen dituzten ikuskapen aktak ustez egiak izanen dira eta horietan islatu diren gertaerak frogatzeko balioa izanen dute, salbu eta kontrakoa frogatzen bada.

11. artikulua . Zehapena gutxitzea.

Ezarriko den isunaren zenbatekoaren ehuneko hogeita hamarrean gutxituko da ondoko beharkizun hauek betetzen badira:

a) Isunaren gainerakoa hilabeteko epean ordaintzen bada, zehapena ezarri duen ebazpenaren jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuta.

b) Urratzaileak idatziz adierazten badu ezarri den zehapenarekin ados dagoela eta berariaz epe horretan aurkaratzeko ekintza guztiei uko egiten diela adierazten badu.

c) Urratzaileak, hala denean, ezarri zaizkion betebeharrak betetzea edo era nahikoan bermatzea.

Xedapen Iragankorra

Foru dekretu hau ez da aplikagarria izanen indarrean jarri aurretik hasita zeuden zehapen prozeduren ondoreetarako, horiek aurreko arautegian ezarri denaren arabera arautuko baitira.

Azken Xedapenak Lehenengoa

Ahalmena ematen zaio Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariari honako foru dekretu hau garatzeko beharrezkoak diren xedapen guztiak eman ditzan.

Azken Xedapenak Bigarrena

Indargabetu egin dira foru dekretu honen aurka dauden lerrun bereko edo gutxiagoko xedapen guztiak.

Azken Xedapenak Hirugarrena

Foru Dekretu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko den egunaren biharamunean jarriko da indarrean

Iruñan, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko azaroaren bian.-Nafarroako Gobernuko Lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Kontseilaria, Yolanda Barcina Angulo.

1. ERANSKINA

1. ERANSKINA

HERBIZIDAK

* Belar txarrak azaleratu ondoren

Landatu aurretik, aurreko laboreko belar iraunkorrak eta urteroko belarrak lubaki irekiak dituen lurrean.

Ekoizpena, kaleak plastiko beltzarekin eta ildo-bizkarrak bilketan plastikorik gabe.

glifosato-36

glufosinato-15

sulfosato-48

Urteroko belar txarrak eta belar iraunkorrak, herbizida bakoitzarendako unerik egokienean.

1-10 l/ha edo % 0,25-1,75

3-10 l/ha edo % 0,5-1,75

1-10 l/ha edo % 0,25-1,75

7

21

e.e.

Gutxi AA

Xn BA

Xn BB

* Landatu ondoren eta 2. urtea

a) Azaleratu aurretik, laborerik eta belar txarrik erne gabe.

b) Azaleratu ondoren, laborea eta belar txar gramineoak erneta.

a) cianazina-50

b) fluazifop-12,5

a) Ernamuinak azaleratu aurretik.

b) Belar txar berria.

Laborearen lerroan ihinztatu.

a) 2 kg/ha

b) 1 l/ha

e.e.

21

Xn BB

Gutxi AB

* Zulatu ondoren, 3. urtea eta hurrengoak

Azaleratu aurretik, plastikorik gabeko laboreetan bakarrik aplikatu, ildo-bizkarrak prestatu eta gero. Idem aurrekoa eta gainera azaleratu aurretik.

diuron-80

linuron-50

metribuzin-70

Eta aurrekoak

Plastiko beltzez estali gabeko laboreak, Laborearen lerroan ihinztatu.

1,5 kg/ha

1,25 kg/ha

0,4 kg/ha

e.e.

e.e.

e.e.

Xn AB

Xn AA

Gutxi AC

e.e. = eperik ez.

2. ERANSKINA

2. ERANSKINA

LUR AZPIAN

* Miriapodoak

Laborea ekoizpenean, > turioiaren azaleraren % 10 ukitua esparragoen % 2,5an baino gehiago eta/edo iraileko testa ere bai.

clorpirifos-5

Bikorduna laborearen lerroan, ildo-bizkarrak prestatzean. Kontuz aplikazio teknikarekin.

40 kg/ha

21

Gutxi BC

* Alanbre harrak

* Har zuriak

Landatu aurretik, test bioteknikoa egin eta proben %20an izurria baldin badago, lubakiak tratatu beharko dira landaketa egin baino lehen.

Ezarpena eta ekoizpena, > zikloan kalteturiko landareak % 10 edo iraileko testa.

clorpirifos-5

teflutrin-0,5

Bikorduna laborearen lerroan, landatzean edo ildo-bizkarrak prestatzean. Kontuz aplikazio teknikarekin.

40 kg/ha

20 kg/ha

21

30

Gutxi BC

Xn BC

* Har grisak

Ezarpena eta ekoizpena, > kalteturiko zurtoinak % 10.

clorpirifos-1

Lur osoan bota edo toki zehatz batean izurria atzemandakoan. Belar txarrak kasatu, batez ere ezkertea.

20 kg/ha edo 2 g/m.2

21

Xn BC

* Turioiko eulia

Ekoizpena, > kalteturiko turioiak % 1,5%. Zulatu ondoren 48 ordu iragan aurretik plastiko beltzez estaltzen bada, ez da tratatu beharko.

clorpirifos-5

Bikorduna laborearen lerroan, ildo-bizkarrak prestatzean. Kontuz aplikazio teknikarekin.

Euli-harrapagailuak erabiltzeko aukera, helduak harrapatzeko.

40 kg/ha

21

Gutxi BC

* Lursaguak

Ezarpena eta ekoizpena, > sator-zulo aktiboak 1,5 laborearen lerroko 10 m-ko.

brodifacoum-0,005

flocumafen-0,005

Sator-zulo aktiboetan bakarrik halakorik atzemandakoan, negu hasieran. Era mekanikoan ere bai.

bloke 1/4/sator-zulo aktiboa

bloke 1/4/sator-zulo aktiboa

Xn CC

Xn 00

* Gaitz vinosoa

Ezarpena eta ekoizpena, unadarik atzematen bada, lur saila isolatuko da 50-60 cm zabal eta sakon izanen den lubakiaren bidez.

kare bizia

Ez landu ukituriko eremua. Hautseztatze mugatua, kalteturiko landareak atera ondoren.

zorua eta paretak estali

* Fusariosia

Landaketa, sustraiak aztertu eta gaitzik gabekoak bereizi.

Ezarpena eta ekoizpena, ez egin tratamendurik.

benomilo-50

tiram-80

Laborea inolako estresik gabe gidatu. Sustraiak 15 minutuz murgildu, landatu baino lehen.

200 g/100 l ur

2.500 g/100 l ur

Xn AB

Xn BC

* Turioia herdoiltzea

Ekoizpena, lur sendo eta/edo trinkoetan agertzen da udaberri euritsu eta hotzetan.

Zulaketa laboreak "zola" sortu gabe.

3. ERANSKINA

3. ERANSKINA

LUR GAINEAN

* Kriozeroak

Ezarpena, > arrautzak dituzten landareak % 10. Lehenengo larbak agertutakoan tratatu.

Bt-7,5 m. U.I.

fosalone-35

Laborearen lerroan ihinztatu, larba gazteen gainean, apirila-maiatza.

2 l/ha edo % 0,4

1 l/ha edo % 0,2

0

15

Gutxi AA

Xn BC

* Taladroa

Ezarpena eta ekoizpen 1/2, 500 m-ren barrenean kalteturiko finkarik baldin badago, finkaren ertzetik 10 m tratatu haien norabidean.

Ekoizpena, bilketa ekaina bukatu aurretik amaitzen bada tratatu.

clorpirifos-5

teflutrin-0,05

Larba eta zurronak kasatu bilketa egitean. Bikorduna laborearen lerroan, ildo-bizkarra haustean edo esparragoen oinarrian, uztaila hasieran.

15 kg/ha

10 kg/ha

21

30

Gutxi BC

Xn BC

* Zorria

Ezarpena eta ekoizpena, landare 1 zorriekin, hektareako 50 lagin aterata.

etiofencarb-50

pirimicarb-50

Laborearen lerroan ihinztatu, hasierako fokuen gainean, ekaina-uztaila.

0,5 l/ha edo % 0,1

0,5 kg/ha edo % 0,1

7

3

Xn BB

Xn BC

* Trips

Ezarpena eta ekoizpena, atzematen direnean tratatu.

fosalone-35

malatión-50

Laborearen lerroan ihinztatu, sintomak atzemandakoan, ekaina.

1 l/ha edo % 0,2

1,5 l/ha edo % 0,3

15

7

Xn BC

Xn AB

* Matxinsaltoak

Ezarpena eta ekoizpena, atzematen direnean tratatu.

clorpirifos-1

malatión-50

Lur osoan bota edo zerrenda mugatuetan.

Laborearen lerroan ihinztatu.

Erasoa uztaila-abuztuan.

20 kg/ha edo 2 g/m.2

1,5 l/ha edo % 0,3

21

7

Xn BC

Xn AC

* Untxiak

Ezarpena eta ekoizpena, lehenengo kalteak atzemandakoan ekin.

Finkak itxi.

* Herdoila

Ezarpena eta ekoizpena, lehenengo orbanak landareen % 10ak baino gehiagok baldin baditu, hektareako 50 lagin aterata.

bitertanol-25

difenoconazol-25

mancozeb-80

miclobutanil-12,5

Laborearen lerroan ihinztatu muga barrenean, udaberri bukaeratik udazkenaren erdialdera arte.

0,75 kg/ha edo % 0,15

0,5 l/ha edo % 0,1

1,5 kg/ha edo % 0,3

0,6 l/ha edo % 0,12

15

30

15

3

Gutxi AB

Gutxi AB

Gutxi AB

Gutxi AA

* Estenfiliosia

Ezarpena eta ekoizpena, lehenengo orbanak landareen % 10ak baino gehiagok baldin baditu, hektareako 50 lagin aterata, zurtoinen garaiera 60 cm-tik gorakoa denean. Barietateen sentsibilitatea handitik txikira: Cito, Desto, Larac, Steline, Lorella, C ipres, Juno,...

difenoconazol-25

miclobutanil-12,5

Laborearen lerroan ihinztatu muga barrenean, udaberri bukaeratik uda bukaera arte.

0,5 l/ha edo % 0,1

0,6 l/ha edo % 0,12

30

3

Gutxi AB

Gutxi AA

* Harria

Ezarpena eta ekoizpena, 48 ordu iragan baino lehen tratatu.

benomilo-50

tiram-80

Erauntsia izan eta 48 ordu iragan baino lehen.

1 kg/ha edo % 0,2

2,5 kg/ha edo % 0,5

14

15

Xn AB

Xn BC

4. ERANSKINA

4. ERANSKINA

Ustuategiko koadernoa

A. Ustiategiko koadernoa aldatzen ez diren zenbakidun orriz osaturiko libreta bat izanen da, eta Kanpainaren bukaeran aurkeztu beharko da Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Kontseilaritzak behar diren eginbideak egin ditzan.

B. Honako datu hauek izanen ditu gutxienez:

1.A. Jabearen identifikazio datuak:

-Urtea

-Ustiategiaren titularra

-Helbidea

-Telefonoa - Faxa

-Udalerria

-Posta Kodea

-Ekoizlearen erregistro zenbakia

1.B. Lurzatien identifikazio datuak:

1

2

3

4

5

-Ureztaketan erabilitako uraren azterketa

-Lurzoruen azterketa

-Tratamenduetarako makineria

1.C. Laborearen datuak:

-Ongarri mota. Lurzoruan emandako kopurua. Aplikatzeko modua.

-Izurri eta gaitzei buruzko ohar eta idatzietako datuak: data, atzemandandako izurria eta/edo gaitza, behatutako landareen kopurua, kalteturiko landareen kopurua, kaltearen/erasoaren maila.

-Egindako aplikazio fitosanitarioen datuak: data, tratamendu mota, kontrolatu beharreko organismoa, erabilitako produktua, produktuaren gastua lurzatiko, uraren gastua lurzatiko, aplikatzeko modua.

-Ureztaketa sistema, data, dosia (l/mý).

-Merkataritzarako uzta:

Bilketa garaia, Kg-ak guztira, 1, 2 eta 3. mailako kalitatekoak.

Produktua norako den. Plastikozko akoltxatua izanda edo izan gabe.

Iragarkiaren kodea: A9811670

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web