(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

318/1998 FORU DEKRETUA, AZAROAREN 2KOA, BANANTZE BIDEZ, NAFARROAKO INDUSTRI INGENIARIEN ELKARGO OFIZIALA ERATZEN DUENA.

BON N.º 138 - 18/11/1998



Atariko

Nafarroako Lanbide Elkargoei buruzko apirilaren 6ko 3/1998 Foru Legeak, bere 8.3 artikuluan, xedatzen du lurralde-eremu zabalago batetik bananduz Nafarroako eremurako Lanbide Elkargo bat eratzea Foru Dekretu bidez onetsi beharko dela.

Era berean, aipatu Foru Legearen hirugarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, Nafarroako Foru Komunitatea baino lurralde-eremu zabalagokoak diren Lanbide Elkargoen Nafarroako ordezkaritzetan diharduten profesional gehienek banaketa sustatu ahal izanen dute elkargo independenteak eratzeko. Beharrezkoa izanen da banaketa Nafarroako Foru Komunitateko Gobernu Kontseiluak Dekretu bidez onestea eta aldez aurretik Elkargoen Kontseiluak txostena egitea.

Nafarroako Industri Ingeniarien Elkargo Ofiziala Araba, Gipuzkoa eta Nafarroako Industri Ingeniarien Elkargo Ofizialetik bananduz eratzeko eskaera egin denez gero, eta Nafarroako Lanbide Elkargoei buruzko apirilaren 6ko 3/1998 Foru Legeak ezarritako baldintzak betetzen direlarik, bidezkoa da Elkarte hori, banantze bidez, sortzeari buruzko Foru Dekretua onestea.

Horrenbestez, Lehendakaritza eta Barne kontseilariak proposatuta eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko azaroaren bian egin bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra

Araba, Gipuzkoa eta Nafarroako Industri Ingeniarien Elkargo Ofizialetik bananduz, Nafarroako Industri Ingeniarien Elkargo Ofiziala eratzea. Elkargo honen lurralde-eremua Nafarroako Foru Komunitatea izanen da eta Dekretu honek indarra hartzen duen momentutik nortasun juridikoa izanen du eta jarduteko ahalmena, bere gobernu organoak eratzen direnetik aitzina.

Xedapen Gehigarria Bakarra

Nafarroako Industri Ingeniarien Elkargo Ofizialak, Dekretu honek indarra hartzen duenetik hiru hilabeteko epearen barnean, Elkargoaren Estatutuak prestatu eta bere gobernu organoen karguak beteko dituzten pertsonak hautatu behar ditu.

Azken Xedapena

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko azaroaren bian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Lehendakaritza eta Barne kontseilaria Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A9810234

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web