307/1996 FORU DEKRETUA, IRAILAREN 2KOA, ZENBAIT ERRESERBA INTEGRAL ETA NATUR ERRESERBAREN INGURUKO BABESGUNEEN ZEDARRIZTAPEN GRAFIKOA ONESTEN DUENA.
BON N.º 112 - 16/09/1996
ERASKINA
Nafarroako naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legeko bigarren xedapen iragankorreko 2. zenbakiak ezartzen du Nafarroako Gobernuak, gehienez ere lau hilabeteko epean, Foru Dekretuaren bidez onetsiko duela Erreserba Integral eta Natur Erreserben inguruko babesguneetako zedarriztapen grafikoa, hain zuzen ere apirilaren 10eko 6/1987 Foru Legeak horrelakotzat hartu eta ekainaren 17ko 9/1996 Foru Lege horren Eraskinean zehazten direnena.
Beraz, bidezkoa da inguruko babesgune horien zedarriztapen grafikoa onestea, Nafarroako naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legearen Eraskinean agertzen den hitzezko zedarriztapenaren arabera.
Horrenbertzez, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko irailaren bian egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat etorriz,
DEKRETATU DUT:
Erreserba Integral eta Natur Erreserben inguruko babesguneen zedarriztapen grafikoa onestea. Nafarroako naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legearen eta Foru Dekretu honen eraskinetan ezarritakoak dira.
Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko irailaren bian.-Nafarroako Gobernuko lehendakariordea, Juan Cruz Alli Aranguren.-Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Javier Luis del Castillo Bandrés.
ERASKINA
Zenbait Erreserba Integral eta Natur Erreserbaren inguruko babesguneen zedarriztapen grafikoa. (*)
(*) Lurraldea babestu eta erabiltzeko lurraldeko hirigintza arauei buruzko apirilaren 10eko 6/1987 Foru Legeko II. Eraskinean Txintxurreneako Potxeko Natur Erreserbaren (NE-10) hitzezko zedarriztapenean dauden zenbakietan akatsak daude.
Abenduaren 29ko 289/1987 Foru Dekretuan eta Nafarroako naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legearen Eraskineko testuan agertu zen zedarriztapen grafikoan ikusi ondoren agerian gelditu da Urrobi ibaiaren ezkerreko aldean dagoen sektoreko puntuaren koordenatuak eta eki muga 4.743.395 behar dutela izan eta ez 4.743.885; puntu horretan biltzen dira 1.225 metroko lerroa, Z,595,0 koordenatua eta X,633.735 koordenatua, horiek guztiak ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legeko Eraskinean aipatuak.
Iragarkiaren kodea: A9607228