(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

30/2001 FORU DEKRETUA, OTSAILAREN 19KOA, NAFARROAKO PSIKOLOGOEN ELKARGO OFIZIALA ERATZEN DUENA, BESTE KIDEGO BATETIK BEREIZI BAITA Nota de Vigencia.

BON N.º 31 - 09/03/2001



Atariko

Nafarroako Lanbide Elkargoei buruzko apirilaren 6ko 3/1998 Foru Legeak 8.3. artikuluan xedatzen du Nafarroaz gaindiko elkargo batetik bereizi ondoren gure lurralderako lanbide elkargo bat sortzea foru dekretu baten bidez eginen dela.

Nafarroako Psikologoen Elkargo Ofiziala sortzea eskatu delarik, eta Nafarroako Lanbide Elkargoei buruzko apirilaren 6ko 3/1998 Foru Legean eta Lanbide Elkargoei buruzko Lege hori garatzeko erregelamendua onetsi zuen abenduaren 18ko 375/2000 Foru Dekretuan ezarritako baldintzak betetzen direla ikusita, bidezko da elkargo hori sortzeko Foru Dekretua onestea. Nafarroako Elkargoa beste batetik bereizi ondoren sortuko da.

Horrenbestez, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta bateko otsailaren hemeretzian egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat etorriz,

DEKRETATU DUT:

Artikulu Bakarra

Nafarroako Psikologoen Elkargo Ofiziala sortzea, Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde eremurako. Elkargoak Foru Dekretu honek indarra hartzen duen egunetik aurrera izanen du izaera juridikoa; jarduteko ahalmena, berriz, bere gobernu organoak eratzen dituenetik aurrera.

AZKEN XEDAPENA

Bakarra Nota de Vigencia

Dekretu honek indarra hartu eta sei hilabetetan, Nafarroako Psikologoen Elkargo Ofizialak elkargoaren estatutuak prestatu eta erakundearen gobernu organoetako karguak beteko dituzten pertsonak hautatu beharko ditu.

AZKEN XEDAPENA

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egun berean hartuko du indarra.

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web