(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

29/1999 FORU DEKRETUA, OTSAILAREN 2KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIO PUBLIKOETAKO BAHITURETXEEI ATXIKIRIK EGONIK, 1992KO URTARRILAREN 1A BAINO LEHEN, JARDUNEAN ZIRELA HIL EDO ERRETIRATU ZIREN FUNTZIONARIOEK GAUZATUTAKO PENTSIOEI DAGOKIENEZ, GIZARTE SEGURANTZARI EGIN BEHARREKO KOTIZAZIOEN KONPUTORAKO PROZEDURA FINKATZEN DUENA.

BON N.º 21 - 17/02/1999



Atariko

1995eko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 29ko 26/1994 Foru Legearen 13.2 artikuluak ezarri zuen ezen, Nafarroako Foru Komunitateko edo Toki Erakundeetako Administrazioaren Bahituretxeren bati atxikirik egonik, 1992ko urtarrilaren 1etik aurrera, jardunean zirela hil edo erretiratu ziren funtzionarioek gauzatutako jubilazio-, alargun- eta umezurtz-pentsioen kasuetan, funtzionario horiek Gizarte Segurantzaren erregimen ezberdinei kotizatutako aldiak zenbatuko zirela, eskubide pasiboen ondorioetarako.

Arau haren onespenak, zeina Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko ondoko Foru Legeetan berretsi baita, zera ekarri zuen, Nafarroako Foru Komunitateko administrazio publikoetako Bahituretxeei atxikirik egonik, 1992ko urtarrilaren 1a baino lehen, jardunean zirela hil edo erretiratu ziren funtzionarioek gauzatutako pentsioei dagokienez, haiek Gizarte Segurantzari eginiko kotizazioak ez direla zenbatu, data haren ondokoekin ez bezala.

1999ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 30eko 21/1998 Foru Legean ebatzi da pentsio batzuei eta besteei tratamendu bera ematea baina atzeraeraginik gabe, haren 10.2 artikuluan ezarri baita 26/1994 Foru Legearen 13.2 artikulua aplikatuko zaiela 1992ko urtarrilaren 1a baino lehen, jardunean zirela hil edo erretiratu ziren funtzionario guztiei, edozein dela ere jubilazioaren data.

Aplikazioaren hedapen hori aurrera eramateko, aipatu Foru Legean ahalmena ematen zaio Nafarroako Gobernuari hura garatu eta betetzeko behar den araudia ezartzeko. Hori dela eta, beharrezkoa da Foru Dekretu bat ematea, zeinen bidez finkatuko baita aipatu pentsiodunek Gizarte Segurantzari eginiko kotizazioak zenbatzeko prozedura.

Horrenbestez, Lehendakaritza eta Barne kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko otsailaren biko bilkuran hartutako Erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua

1. Nafarroako Foru Komunitateko edo Toki Erakundeetako Administrazioaren Bahituretxeren bati atxikirik egonik, 1992ko urtarrilaren 1a baino lehen, jardunean zirela hil edo erretiratu ziren funtzionarioek gauzatutako jubilazio-, alargun- eta umezurtz-pentsioen kasuetan, funtzionario horiek Gizarte Segurantzaren erregimen ezberdinei kotizatutako aldiak 1999ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin zenbatuko dira, dagozkien eskubide pasiboak zehazteko ondorioetarako, beti ere, aipatu aldiak aipatu Bahituretxeei kotizatutako beste batzuekin gainjartzen ez badira.

2. Aurreko idazatian aipatu funtzionariek gauzatutako jubilazio-, alargun- eta umezurtz-pentsioetarako, inolaz ere ez dira hurrengoak zenbatuko: aipatu funtzionariek Gizarte Segurantzaren erregimen ezberdinetan kotizatutako aldiak, baldin eta aipatu aldiek, hala badagokio, beste batzukin batuta, aipatu erregimenen ondoriozko pentsiorik gauzatu badute, salbuespen batekin, hots, SOVI delakoaren prestazioetarako eskubidea sortzeko balio duten aldi kotizatuak, zenbatu egingo baitira horiek.

2. artikulua

Gizarte Segurantzan kotizatutakoa zenbatzeko eskatzen duten Nafarroako Administrazio Publikoen Bahituretxeen pentsiodunek aurkeztu beharko dute erakunde eskudunak luzatutako ziurtagiria, zeinetan agertaraziko baitira kotizatutako aldiak, Gizarte Segurantzaren kargura pentsiorik sortu den ala ez adieraziz, bai eta pentsio mota ere, halakorik bada.

3. artikulua

Foru Dekretu honetan ezarritakoaren indarrez, Gizarte Segurantzan eginiko kotizazioak zenbatzen zaizkien Nafarroako Administrazio Publikoen Bahituretxeen pentsiodunek eskubidea izanen dute lehen aipatu den pentsio berria kobratzeko, ondorioak 1999ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen direlarik.

4. artikulua

Gizarte Segurantzan kotizatutakoen zenbaketak ez du aldatuko pentsio bakoitza ematean zehaztutako eguneratze erregimena.

Azken Xedapena

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko otsailaren bian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Lehendakaritza eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A9901184

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web