(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

280/2002 FORU DEKRETUA, ABENDUAREN 30EKOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAREN NEKAZARITZA SEKTOREARENDAKO ESTATUKO LAGUNTZEI BURUZKO ERREGELAMENDUA ONESTEN DUENA Nota de Vigencia.

BON N.º 26 - 28/02/2003



  ERANSKINA. Nafarroako Foru Komunitateak Nekazaritza sektoreari ematen dizkion Estatuko laguntzen erregelamendua


  I. KAPITULUA. OROTARIKO XEDAPENAK


  II. KAPITULUA. NEKAZARITZAKO USTIATEGIETAN INBERTITZEKO LAGUNTZAK


  III. KAPITULUA. INGURUMENERAKO LAGUNTZAK


  IV. KAPITULUA. GARAIA BAINO LEHEN ERRETIRATZEKO EDO NEKAZARITZA UZTEKO LAGUNTZAK


  V. KAPITULUA. EKOIZLE BATASUNENDAKO LAGUNTZAK


  VI. KAPITULUA. NEKAZARITZAKO PRODUKTUEK EDO EKOIZPEN BALIABIDEEK SUFRITURIKO KALTEAK ORDAINTZEKO LAGUNTZAK

  1. SAILA. Berezko hondamenek edo ohiz kanpoko bestelako gertaerek eginiko kalteen konponketa

  2. SAILA. Abereen gaixotasunen aurkako borroka

  3. SAILA. Landareen gaixotasunen aurkako borroka


  VII. KAPITULUA. LURZATIAK BERRANTOLATZEKO LAGUNTZAK


  VIII. KAPITULUA. KALITATEKO NEKAZARITZAKO PRODUKTUAK EKOITZI ETA MERKATURATZEKO LAGUNTZAK


  IX. KAPITULUA. NEKAZARITZA SEKTORERAKO LAGUNTZA TEKNIKOA


  X. KAPITULUA. ABELTZAINTZA SEKTORERAKO LAGUNTZAK


Atariko

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak laguntza asko ematen dizkio nekazaritza sektoreari, oso-osorik Nafarroako Aurrekontu Orokorretatik finantzatzen direnak. Gaur egun, laguntza horiei buruzko arautegia arau askoren artean dago banatua, gehienbat foru dekretu eta aginduetan, kasuan-kasukoa arautzen baitute.

Bestetik, Espainia Europako Batasunaren barruan dagoenez, laguntza horiek Europako Batzordeak "Estatuko laguntzak" deritzenen artean daude eta, beraz, Europako Batasuna Osatzeko Tratatu Bategineko 87. eta 88. artikuluetan aipatzen diren mugak badituzte.

Tratatuko 87. artikuluak, lehenbiziko atalean, merkatu batuarekiko bateraezintzat jotzen ditu Estatuak ematen dituzten laguntza batzuk, lehiakortasuna faltsutu edo enpresa edo ekoizpen batzuen alde jotzen dutenak, hain zuzen ere. Bigarren atalean hasierako bateraezintasun horren salbuespenak biltzen dira. Gainera, 88. artikuluaren arabera, dirulaguntzetarako proiektu edo araubideak Batzordeari jakinarazi behar zaizkio, harexek erabaki beharko baitu Tratatuarekin bat datozenentz.

Europako Batasunak, 2002ko apirilaren 8ko 33/01 laguntzari buruzko C (2002) 745 Erabakiaren bidez, Foru Dekretu honetan aipatzen diren laguntzak onetsi ditu, adierazi baitu nekazaritza sektorearendako Estatuko laguntzei buruzko Europako Batasunaren zuzentarauetan aurreikusiriko baldintzak betetzen dituztela, baita EE Tratatuko I. eranskineko produktuen publizitaterako Estatuko laguntzei dagozkien Europako Batasuneko zuzentarauetan eta lana sortzeko laguntzei buruzko Europako Batasuneko zuzentarauetan ere. Hori dela eta, uste du EE Tratatuko 87.3.c) artikuluan aurreikusiriko salbuespenaren barruan sartzen ahal direla.

Europako Batasuneko arau horiek, dirulaguntza kopuru handiak eta arautegi kopuru handiak ere zail egiten dute interesatuek osorik ezagut ditzatela. Horregatik, gorabehera haiek denek eta Konstituzioko segurtasun juridikoaren printzipioak komenigarri egiten dute Foru Komunitateak nekazaritza sektoreari ematen dizkion laguntzen orotariko araubideak kode bihurtzea, Europako Batasunarekin batera finantzatzen direnak kanpo utziz.

Bilduma hori egiteko nekazaritza sektorearendako Estatuko laguntzei buruzko Europako Batasuneko zuzentarauetan laguntzak taldekatu eta sailkatzeko aipatzen diren irizpideei jarraiki zaie.

Horiek horrela, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko abenduaren hogeita hamarreko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra

Nafarroako Foru Komunitatearen nekazaritza sektorearendako Estatuko laguntzei buruzko Erregelamendua onesten da. Haren testu artikuluduna Foru Dekretu honen eranskinean heldu da.

Xedapen Indargabetzailea

Foru Dekretu honek xedatzen duenaren aurkako maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak indargabetzen dira; bereziki, honako hauek:

Abenduaren 9ko 23/1982 Foru Dekretua, nekazari kooperatiben administrazioa eta kontabilitatea gaurkotzeko dirulaguntzak ematen dituena.

Maiatzaren 15eko 116/1987 Foru Dekretua, auditoretzak egiteko nekazari kooperatibei dirulaguntzak emateko arauak ezartzen dituena.

Ekainaren 12ko 128/1987 Foru Dekretua, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Mendi Departamentuari nekazaritzaren eta elikaduraren arloko industrietarako laguntza batzuen kudeaketa esleitzen diona.

Urtarrilaren 31ko 48/1991 Foru Dekretua, boilurra eskualde behartsuetan lantzeko laguntzak ezartzen dituena.

Ekainaren 27ko 236/1991 Foru Dekretuko 2. artikulua. Foru Dekretu horren bidez uztondoak erretzetik gelditzea gomendatu eta egiteko hori arautu zen.

Maiatzaren 12ko 177/1992 Foru Dekretua, frisiar arrazako kalitate genetiko handiko hazitarako zezenen hazi dosiak erosteko dirulaguntzak arautzen dituena.

Uztailaren 20ko 256/1992 Foru Dekretua, nagusiki nekazariak direnendako pentsioetarako planetarako laguntzak ezartzen dituena.

Irailaren 28ko 297/1992 Foru Dekretua, Nafarroako nekazaritzako egituren eragingarritasuna hobetzeko laguntzen Erregelamendua onesten duena.

Urriaren 1eko 302/1993 Foru Dekretua, uztailaren 20ko 256/1992 Foru Dekretua aldatzen duena.

Azaroaren 22ko 351/1993 Foru Dekretuko 4. artikulutik 9. artikulura bitarte. Foru Dekretu horren bidez nekazaritzako makinak erabiltzen dituzten kooperatibak eta haiek sustatzeko laguntzak arautu ziren.

Martxoaren 28ko 72/1994 Foru Dekretua, Nafarroako Gobernuak, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Mendi Departamentuaren bidez, ematen dituen maileguen iraupena eta korritu tasa entitate finantzarioekin negoziatzeko askatasuna ezartzen duena, emaniko laguntza aldatu gabe.

Maiatzaren 23ko 103/1994 Foru Dekretuko 6. artikuluko 5. atala. Foru Dekretu horren bidez Nekazaritzako Elikagaien Artisautza arautu zen.

Azaroaren 14ko 228/1994 Foru Dekretua, nekazari kooperatiben berregituraketa eta lehiakortasuna sustatzeko laguntzak ezartzen dituena.

Apirilaren 3ko 87/1995 Foru Deketua, Nafarroan olibondoa eta elorri beltza sustatzeko laguntza araubide bat ezartzen duena.

Martxoaren 27ko 79/1995 Foru Dekretua, Nafarroako nekazaritzako produktuak eraldatu eta merkaturatzeko baldintzen hobekuntza sustatzen duena.

Irailaren 18ko 383/1995 Foru Dekretua, 866/90, 867/90 eta 3699/93 EEE Erregelamenduetan aurreikusiriko laguntzak kudeatzeko prozedura arautzen duena. Erregelamendu horiek nekazaritza, oihangintza eta akuikulturako produktuak eraldatu eta merkaturatzeko baldintzak ezartzen dituzte, hurrenez hurren.

Irailaren 25eko 422/1995 Foru Dekretua, apirilaren 3ko 87/1995 Foru Dekretua aldatzen duena.

Irailaren 25eko 423/1995 Foru Dekretua, lurra elkarlanean lantzeko nekazari kooperatibei azaroaren 22ko 351/1993 Foru Dekretuaren bidez makinak eta tresnk erosteko ezartzen diren laguntzak ematen dizkiona.

Abenduaren 4ko 581/1995 Foru Dekretua, nekazaritzako produktuak eraldatu eta merkaturatzeko baldintzak hobetzeko inbertsioetarako Nafarroako Foru Komunitatearen laguntzei Batzordeak 1994ko martxoaren 22an harturiko Erabakiaren eranskineko hautatze irizpideak aplikatzea xedatzen duena.

Abenduaren 4ko 586/1995 Foru Dekretua, uztailaren 20ko 256/1992 Foru Dekretua aldatzen duena.

Urtarrilaren 8ko 8/1996 Foru Dekretua, martxoaren 27ko 79/1995 Foru Dekretua aldatzen duena.

Apirilaren 13ko 173/1996 Foru Dekretua, "oinarrizko ustiatze azalera" deritzona lortzen duten ustiategietarako lurzatiak berrantolatzeko aldeetan eman beharreko laguntzak arautzen dituena.

Maiatzaren 20ko 220/1996 Foru Dekretua, martxoaren 28ko 72/1994 Foru Dekretua aldatzen duena.

Apirilaren 14ko 103/1997 Foru Dekretua, martxoaren 27ko 79/1995 Foru Dekretuko 4. artikulua aldatzen duena.

Abenduaren 9ko 370/1997 Foru Dekretua, irailaren 28ko 297/1992 Foru Dekretua aldatzen duena.

Ekainaren 7ko 216/1999 Foru Dekretua, nekazaritzako elikagai enpresetan jarduketak egiteko mailegu hobaridunak beste finantza entitate batera eramaten direnean korritu tasen hobariak ez direla aldatuko adierazten duena.

Azaroaren 22ko 594/1999 Foru Dekretua, saneamenduko kanpainen ondorioz hil beharreko behiak ordezteko laguntzak aldatzen dituena.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Mendi kontseilariak 1990eko irailaren 3an eman Foru Agindua, hazitarako hautatuak erosteko dirulaguntza bat ezartzen duena.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Mendi kontseilariak 1992ko maiatzaren 4an eman Foru Agindua, abeltzaintza aldeak egin eta egokitzeko toki entitateei laguntzak ematen dizkiena.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Mendi kontseilariak 1992ko maiatzaren 25ean eman Foru Agindua, maiatzaren 12ko 177/1992 Foru Dekretua aplikatu eta garatzen duena.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Mendi kontseilariak 1992ko irailaren 2an eman Foru Agindua, uztailaren 20ko 256/1992 Foru Dekretua aplikatu eta garatzen duena.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Mendi kontseilariak 1992ko irailaren 2an eman Foru Agindua, uztailaren 20ko 256/1992 Foru Dekretua aplikatu eta garatzen duena.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Mendi kontseilariak 1992ko urriaren 5ean eman Foru Agindua, irailaren 28ko 297/1992 Foru Dekretua aplikatu eta garatzen duena.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Mendi kontseilariak 1993ko abuztuaren 9an eman Foru Agindua, pirinioar arrazako abelgorriak Liburu Genealogikoan inskribatzea sustatzen duena.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Mendi kontseilariak 1994ko otsailaren 1ean eman Foru Agindua, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak homologaturiko kontratuen arabera, Nafarroan ekoizten zainzuriaren sal-erosketak pizteko laguntzak ezartzen dituena.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Mendi kontseilariak 1994ko abenduaren 19an eman Foru Agindua, maiatzaren 23ko 103/1994 Foru Dekretuan aurreikusiriko laguntzak emateko prozedura eta irizpideak ezartzen dituena.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Mendi kontseilariak 1995eko martxoaren 13an eman Foru Agindua, azaroaren 14ko 228/1994 Foru Dekretua aplikatu eta garatzen duena.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Herrien Sustapenerako kontseilariak 1995eko abuztuaren 3an eman Foru Agindua, martxoaren 27ko 79/1995 Foru Dekretua aplikatu eta garatzen duena.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Herrien Sustapenerako kontseilariak 1995eko urriaren 23an eman Foru Agindua, irailaren 18ko 383/1995 Foru Dekretua aplikatu eta garatzen duena.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Herrien Sustapenerako kontseilariak 1995eko urriaren 23an eman Foru Agindua, irailaren 25eko 423/1995 Foru Dekretua aplikatu eta garatzen duena.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Herrien Sustapenerako kontseilariak 1996ko uztailaren 22an eman Foru Agindua, irailaren 18ko 383/1995 Foru Dekretua aplikatu eta garatzen duena.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak 1996ko azaroaren 28an eman Foru Agindua, lurzatien berrantolamenduko eremuetan, ustiategiek ustiapeneko oinarrizko azalera deritzana erdiesteko laguntzen prozedura arautzen duena.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak 1997ko otsailaren 17an eman Foru Aginduko 8. artikulua. Foru Agindu horren bidez urriaren 19ko 233/1989 Foru Dekretua garatu zen. Foru Dekretu horren bidez herri, eskualde eta lurralde mailako abereen erakusketak arautu ziren.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak 1997ko ekainaren 2an eman Foru Agindua, urtarrilaren 24ko 27/1986 Foru Dekretuan aurreikusiriko korritu hobariak lortzeko irizpideak ezarri eta jarduera ekonomiko horiek zehazten dituena.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak 1997ko ekainaren 2an eman Foru Agindua, urtarrilaren 31ko 35/1986 Foru Dekretuan aurreikusiriko errentamendu finantzarioko eragiketetan korritu hobariak lortzeko irizpideak ezarri eta jarduera ekonomiko horiek zehazten dituena.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak 1998ko martxoaren 23an eman Foru Agindua, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak 1997ko otsailaren 17an eman Foru Agindua. Horren bidez urriaren 19ko 233/1989 Foru Agindua garatu zen.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak 1998ko abenduaren 21ean eman Foru Aginduko lehenbiziko xedapen gehigarria. Foru Agindu horren bidez Nafarroan olibondoaren eta elorri beltzaren laborantza garatzeko planak onetsi ziren.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak 1999ko martxoaren 29an eman Foru Agindua, elikagaien kalitatezko izendapenen Kontseilu Arau-emaileentzako laguntzak arautzen dituena.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak 1999ko ekainaren 21ean eman Foru Agindua, "bakterio sua" edo Erwinia amylovoraren aurka borrokatzeko kalteordainen baremoak ezartzen dituena.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak 2000ko urtarrilaren 24an eman Foru Agindua, 1999ko martxoaren 29ko Foru Agindua aldatzen duena. Foru Agindu horren bidez, elikagaien kalitatezko izendapenen Kontseilu Arau-emaileentzako laguntzak arautu ziren.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak 2000ko otsailaren 7an eman Foru Agindua, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak 1999ko ekainaren 21ean eman Foru Agindua aldatzen duena. Horren bidez "bakterio sua" edo Erwinia amylovoraren aurka borrokatzeko kalteordainen baremoak ezarri ziren.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak maiatzaren 15ean eman Foru Agindua, zer neurri hartuko diren Nafarroan nekazaritzako makina eta tresnerietan teknologia berriak bultzatu eta sustatzeko era arautzen duena.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak 2000ko azaroaren 13an eman Foru Agindua, 1999ko martxoaren 29ko Foru Agindua aldatzen duena. Foru Agindu horren bidez, elikagaien kalitatezko izendapenen Kontseilu Arau-emaileentzako laguntzak rautu ziren.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak 2001eko urtarrilaren 29an eman Foru Agindua, Nafarroako lehen mailako nekazaritza kooperatibek nekazaritzako makinak erosteko laguntzak arautzen dituena.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak 2002ko martxoaren 18an eman Foru Agindua, pirinioar arrazako behiak eta nafar eta latxa arrrazetako ardiak ekoizpen estensiboko erregimenean sustatzeko laguntzak arautuko dituzten oinarriak ezartzen dituena.

Azken Xedapenak

Lehenbizikoa

Esku ematen zaio Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariari Foru Dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan, bere eskumenen barruan.

Bigarrena

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

I. KAPITULUA. OROTARIKO XEDAPENAK

1. artikulua . Xedea.

1. Erregelamendu honen xedea da Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak Europako Batasuneko Tratatuko I. eranskinean aipatzen diren nekazaritzako produktuak ekoitzi, eraldatu eta merkaturatzeko ematen dituen dirulaguntza publikoei dagokien orotariko araubidea ezartzea, laguntza horiek, Europako Batasuneko arautegiarekin bat, "nekazaritza sektorearendako Estatuko laguntzatzat" jotzen badira.

2. Erregelamendu honetan aurreikusirik ez dagoen guztian, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorrari buruzko ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legean xedatu bezala eginen da.

2. artikulua . Aplikazio esparrua.

Honako hauek gelditzen dira Erregelamendu honetatik kanpo:

a) Laguntza fiskal eta parafiskalak.

b) Arrantza eta akuikultura sektorearendako Estatuko laguntzak.

c) Basogintzarako laguntzak, alorrak basoberritzekoak barne.

d) Eskualde baterako laguntzak.

e) Enpresa txiki eta ertainendako Estatuko laguntza berariazkoak.

3. artikulua . Nafarroako nekazaritza sektorearendako Estatuko laguntzen zerrenda eta sailkapena.

Honakoak joko dira Nafarroako nekazaritza sektorearendako Estatuko laguntzatzat:

A) Nekazaritzako ustiategietan inbertsioetarako laguntzak, haien helburua bada:

Nafarroako Gobernuak interes sozialekotzat jo dituen lurrak erostea.

Olibondoaren eta elorri beltzaren laborantza sustatzea.

Boilurra alde behartsuetan lantzea.

Hemengo arrazetako hazitarako hautatuak erostea.

Hemengo arrazetako ordezpenerako abereak erostea: pirinioarra abelgorrietan eta arraza nafarra eta latxa azienda zurian.

Nekazaritzako produktuak eraldatu eta merkaturatzeko sektorean inbertitzeko laguntzak.

Elkarlanean erabiltzeko makinak eta tresnak erosteko laguntzak.

B) Ingurumenerako laguntzak haien helburua bada:

Lastoa xehatzeko makinak erostea.

C) Garaia baino lehen erretiratzeko edo nekazaritza uzteko laguntzak, haien helburua bada:

Nekazariek pentsioetarako planak hartzea.

D) Ekoizleak elkartzeko laguntzak

Nekazari kooperatiben lehiakortasunaren hobekuntzarekin loturik egonez gero.

E) Ekoizpenaren edo nekazaritzarako ekoizpen-baliabideen kalte-ordainak, haien helburua bada:

E.1. Hondamenek edo ohiz kanpoko bestelako gertakizunek eraginiko kaltea konpontzeko:

Hondamenek eraginiko kaltea arintzea.

E.2. Abereen gaixotasunen kontrako borrokari dagokionez:

Nahitaez hil beharreko behiak ordeztea.

E.3. Landareen gaixotasunen kontrako borrokari dagokionez:

"Bakterio su" edo Erwinia amylovora delakoaren kontrako borrokaren barruko kalte-ordainak.

F) Lurzatiak berrantolatzeko laguntzak, haien helburua bada:

Oinarrizko ustiatze azalerak osatzeko lurrak erostea.

G) Kalitateko nekazaritzako produktuak ekoitzi eta merkaturatzeko laguntzak, haien helburua bada:

Elikaduraren kalitateko Deitura Kontseilu arau-eamileak.

H) Sektorearendako laguntza teknikoa, haren helburua bada:

Kooperatiben kudeaketa hobetzea.

Nekazaritzako elikagaien artisau-enpresak.

Abere lehiaketak antolatzea.

I) Abeltzaintza sektorearendako laguntzak haien helburua bada:

Pirinioar arrazako abelgorriak liburu genealogikoan inskribatzea sustatzea.

4. artikulua

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emanen ditu, Foru Aginduen bidez, Erregelamendu honen xede diren laguntzak, eskumen hori zuzendari nagusiei esleitzeko ahalmena deusetan galarazi gabe.

5. artikulua

Erregelamendu honetan aipatzen diren laguntzen eskabideak, bakoitzerako ezartzen den epearen barruan, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuan aurkeztuko dira edo bestela Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian eta Lege hura aldatzen duen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legean aipatzen diren tokietan.

6. artikulua

Laguntzen eskaerekin batera, kasuan-kasuan behar diren agiriak aurkeztuko dira. Hala ere, ohartuz gero bertan akatsik dagoela edo agiri guztiak ez daudela edo agirietan akatsik dagoela, interesatuari eskatuko zaio zuzendu dezala gehienez ere hilabeteko epean. Ohartaraziko zaio, epe horretan egin ezik, ulertuko dela bere eskaera bertan behera utzi duela. Horretarako aldez aurretik ebazpen bat emanen da.

7. artikulua

Eskaeren gaineko ebazpena emateko gehieneko epea sei hilabetekoa izanen da, epe berezirik eman ezik. Epe hori iragan eta ebazpen espresurik jakinarazi ez bada, ulertzen ahalko da eskaera ukatu dela.

8. artikulua

1. Diru-itzultze, arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Erregelamendu honek zehazten ez duen guztian, ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legearen 21., 27. eta 28. artikuluetan xedaturikoari jarraikiko zaio, lege hartan ezartzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra.

2. Arau hausteak finkatzeko eta zehapenak ezartzeko Administrazioak erabiltzen duen prozedurak abenduaren 9ko 369/1997 Foru Dekretuak agintzen duena hartuko du aintzat. Foru Dekretu horren bidez nekazaritza, abeltzaintza eta elikagaien arloetan zehapenak ezartzeko administrazio prozedura ezarri zen.

9. artikulua

Onuradunen batek, Erregelamendu honen arabera eman zaion laguntza interesatzen ez bazaio, halaxe jakinarazi beharko dio, idatziz, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuari, hogeita hamar eguneko epean, laguntza eman zaiola jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Hala egiten ez badu, onuradunak laguntza eta baldintzak onartzen dituela ulertuko da.

10. artikulua Nota de Vigencia

Erregelamendu honetan aurreikusiriko laguntzak aurrekontuetako diru eta mugen menpe egonen dira.

II. KAPITULUA. NEKAZARITZAKO USTIATEGIETAN INBERTITZEKO LAGUNTZAK

11. artikulua . Nafarroako Gobernuak interes sozialekotzat jo dituen lurrak erostea.

1. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak laguntzak ematen ahalko ditu interes sozialekotzat jotzen diren lurrak erosteko, baldin eta normalean merkaturatzerik ez duten produktuen ekoizpena gehitzen ez badute. Horiek horrela, laguntzaren xede diren lurren erabilerari dagokionez aurreko egoera aldatzen denean, onuradunak ustiategiaren bideragarritasuna frogatzeko aurkeztu beharko duen azterlanean, artikulu honetako 5. idatz-zatian aipatzen den horretan, behar bezala frogatuko da laguntzaren xede diren lurretan ekoitzi asmo diren produktuak normaltasunez merkaturatzen ahalko dira. Gainera, kasu horretan muga hauek egonen direla:

a) Olibo-laborantzak Erregelamenduko 12. artikuluko 6. idatz-zatian horretarako ezarririk dauden mugak errespetatu beharko ditu.

b) Lurrak ez dira erabiliko lihoa eta kalamua lantzeko, ehungintzarako lihorako izan ezik.

c) Ezin izanen da mahatsondorik landu, horretarako erkideen eskubiderik ez badago edo behar den baimenik ez badute.

d) Lurretan ez da barazki edo fruiturik landuko, horietan, hiru urte honetan, gehiegi ekoiztegatik nabarmenki eskutik utzi badira.

2. Laguntzak kapitalaren zuzeneko dirulaguntzen moduan edo korrituen hobarien moduan edo bietara ematen ahalko dira. Korrituen hobariaren funtsa mailegu edo kredituko korrituen % 8ko dirulaguntza izanen da, gehienez ere. Betiere, hobaria aplikatu ondoren gertatzen diren maileguen korrituen tasa gutxienez ere %1,5ekoa izanen da.

3. Laguntzak gehienez ere 90.000 euroko (14.974.740 pezetako) inbertsioei aplikatzen ahalko zaizkie lan-unitate edo langileko eta ustiategi bakoitzari gehienez ere 270.000 euro (44.924.220 pezeta) emanen zaizkio.

4. Aurreikusiriko laguntzaren gehieneko zenbatekoa, dirulaguntzaren xede den inbertsioaren zenbatekoa ehunekoetan adierazia, %40koa izanen da, eta alde behartsuetan, %50ekoa.

5. Laguntza hartu ahal izateko, frogatu beharko da haren xede diren ustiategiak diru aldetik bideragarriak direla eta Europako Batasuneko ingurumenari eta abereen higieneari eta ongizateari buruzko gutxieneko arauak bete beharko dituzte. Hori frogatu ahal izateko, apirilaren 17ko 162/2000 Foru Dekretuak xedatu bezala eginen da. Horren bidez nekazaritzako ustiategietan inbertitu eta nekazari gazteak bere gain hasteko laguntzak eman ziren.

Gainera, onuradunak, pertsona fisikoa izanez gero, nekazaritzarako aski den gaitasuna izan beharko du, 162/2000 Foru Dekretuko 1. artikulutik 10. artikulura bitarte ezarri baldintzetan, edo bestela frogatu bost urtez nekazaritzan jardun duela edo nekazaritzarako gaitzeko ikastaro edo mintegiak egin dituela, urtero 25 ikastordu dirautenak, bost urte haiek osatu arte.

Onuraduna pertsona juridikoa izanez gero, gutxienez ere bazkideen ehuneko 50ek bete beharko dute betebehar hori, alegia, nekazaritzarako aski den gaitasuna.

12. artikulua . Olibondoaren eta elorri beltzaren laborantza sustatzeko laguntzak Nota de Vigencia.

1. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak laguntzak ematen ahalko ditu Nafarroan olibondoaren eta elorri beltzaren laborantza sustatu eta laborantza horren gastuak finantzatzeko.

2. Laborantzarako laguntzak kapitalaren dirulaguntzatzat joko dira. Hauexek izanen dira, inbertsioaren zenbatekoaren ehunekoetan:

%30 Nekazaritzako Bermerako Europako Fondoaren kontura nekazaritza garatzeko laguntzari buruzko ekainaren 26ko 1257/1999 EE Erregelamenduan aipatzen diren alde behartsuetan.

%25 beste aldeetan.

3. Laguntzen zenbatekoa aurrekontu lagungarriaren arabera zehaztuko da. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak kontzeptu bakoitzerako ezartzen dituen baremoak erabiliz prestatzen dena edo eskatzaileak aurkezten duena, txikiena zein den, horixe izanen da aurrekontu lagungarria. Nekazaritzako lan-unitate bakoitzeko eta ustiategi bakoitzeko laguntzaren xede den inbertsioak ez du behin ere gaindituko apirilaren 17ko 162/2000 Foru Dekretuko 11. artikuluko 2. idatz-zatian xedaturikoa. Horren bidez nekazaritzako ustiategietan inbertitu eta nekazari gazteak bere gain hasteko laguntzak eman ziren.

4. Laguntza hauek bateraezinak izanen dira xede bererako eman litekeen beste edozeinekin.

5. Laguntza hauek hartzen ahalko dituzte nekazaritzako ustiategien titularrak diren pertsona fisiko edo juridikoek, baldin eta baldintza eta betebehar hauek betetzen badituzte:

a) Laborantza egiten deneko finkak Nafarroan egotea, frogatzen ahal den bideragarritasun ekonomikoa duten ustiategiak osatzea eta Europako Batasuneko ingurumenari eta abereen higieneari eta ongizateari buruzko arauak betetzea. Hori frogatu ahal izateko, apirilaren 17ko 162/000 Foru Dekretuak xedatu bezala eginen da. Horren bidez nekazaritzako ustiategietan inbertitu eta nekazari gazteak bere gain hasteko laguntzak eman ziren.

b) Olibondoaren kasuan, barietatea Nekazaritzaren Kudeaketaren Institutu Teknikoa-ITGAk eskualderako gomendatzen duena izatea, laborantza egiteko landaregaia mintegi baimendunetan belarrezkoak edo erdiz zurezkoak diren aldaxketatik lortu izana eta enbor bakar bateko zuhaitzak sortzea.

c) Elorri beltza lantzeko landaregaia Nekazaritzaren Kudeaketaren Institutu Teknikoa-ITGAk edo "Nafarroako Patxarana" berariazko deituraren Kontseilu Arau-emaileak hornitu izana eta mintegi baimendunetan lortu izana.

d) Eskabidearen batera egin asmo den laborantzarako plan bat aurkeztea, non aldez aurreko lanak, barietatea, esparrua, laborantzak sortuko dituen erretenak eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak horretaz eskatzen dituen argibideak oro agertuko baitira.

e) Planak ITGAren adostasun txostena edukitzea, kontu teknikoei dagokienez.

f) Egin asmo den laborantzak finka bakoitzean gutxienez ere hektarea bat hartzea.

g) Onuradunak konpromisoa hartzea lurrak dauden herrian egin behar den edo egiten ari den lurzati berrantolamendua sustengatzeko.

h) Laguntzen onuradunak, laborantza egin behar deneko lurren jabe edo titularra ez bada, jabe edo titularraren idatzizko baimena eduki beharko du.

i) Eskabideak inbertsioak hasi aitzin aurkeztea.

j) Azterlan baten bidez ustiategiaren bideragarritasun ekonomikoa frogatzea.

k) Onuradunak, pertsona fisikoa izanez gero, nekazaritzarako aski den gaitasuna izan beharko du, apirilaren 17ko 162/2000 Foru Dekretuko 1. artikulutik 10. artikulura bitarte ezarri baldintzetan, edo bestela frogatu bost urtez nekazaritzan jardun duela edo nekazaritzarako gaitzeko ikastaro edo mintegiak egin dituela, urtero 25 ikastordu dirautenak, bost urte haiek osatu arte. Onuraduna pertsona juridikoa izanez gero, gutxienez ere bazkideen ehuneko 50ek bete beharko dute betebehar hori, alegia, nekazaritzarako aski den gaitasuna.

6. Laguntza hauek eskatu ahal izateko beharrezkoa izanen da ustiategiek olibondoaren edo elorri beltzaren laborantza berriak Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak ezarririko garapen planekin bat burutzea. Horrela, merkaturatzerik ez duen soberakinik ez sortzearren, elorri beltza gehienez ere 250 hektareatan lantzen ahalko da Nafarroako Foru Komunitate osoan. Olibondoaren kasuan, lehenagoko laborantzak ordezten dituztenei bakarrik emanen zaizkie laguntzak, hobekuntzak badakartzate, bai egokitze baldintzetan, bai bukaerako produktuaren kalitatean, betiere landareak ugaldu gabe.

7. Urtero Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak, uste badu laguntzak urte horretan ematekoak direla, irekitzen ahalko du laguntzen eskabideak aurkezteko epe bat. Horiek Departamentuak ematen dituen inprimakien bidez aurkeztuko dira, behar diren agiriekin batera.

Betiere, olibondoaren laborantza sustatzeko laguntzak ez dira emanen Nafarroako olio-errotetako kopuruak, aurreko hiru kanpainen bukaeran, ekoizpenaren %25 gainditzen badu.

8. Laguntzen onuradunak laborantza egin deneko lurra eskualdatzen badu, jabe edo titular berria aurrekoaren eskubide eta eginbeharretan subrogatuko da.

9. Nagusiki nekazariak direnek aukera izanen dute artikulu honetan aipatzen diren laguntzak edo apirilaren 17ko 162/2000 Foru Dekretuan aipatzen direnak eskatzeko. Horren bidez nekazaritzako ustiategietan inbertitu eta nekazari gazteak bere gain hasteko laguntzak eman ziren.

13. artikulua . Boilurra alde behartsuetan lantzeko laguntzak Nota de Vigencia.

1. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak laguntzak ematen ahalko ditu nekazari elkarteek edo pertsona fisikoek Nafarroako alde behartsuetan boilurra lantzeko egiten dituzten inbertsioetarako.

2. Lurra, landare mikorrizatuak, laborantza, eta makinak, lanabesak eta instalazioak landu eta ixteko inbertsioak ere izanen dira dirulaguntzen xede, berriak betiere.

3. Proiektuak, irizpide tekniko eta ekonomikoei dagokienez, Nekazaritzaren Kudeaketaren Institutu Teknikoaren adostasun txostena eduki beharko du.

4. Laguntza hauek bateratzen ahalko dira lurrak eskutik uztekoekin.

5. Laguntzak gehienez ere 90.000 euroko (14.974.740 pezetako) inbertsioetarako emanen dira nekazaritzako lan-unitate bakoitzeko, 180.000 euroko (29.949.480 pezetako) inbertsioetarako banakoen ustiategiak izanez gero, edo 540.000 euroko (89.848.440 pezetako) inbertsioetarako ustiategi elkartuak izanez gero.

6. Aurreikusiriko laguntzaren zenbateko osoak gehienez ere %50 eginen du, kapitalaren zuzeneko dirulaguntzaren moduan, dirulaguntzaren xede den inbertsioaren ehunekoetan.

7. Laguntzen zenbatekoa aurrekontu lagungarriaren arabera zehaztuko da. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak kontzeptu bakoitzerako ezartzen dituen baremoak erabiliz prestatzen dena edo eskatzaileak aurkezten duena, txikiena zein den, horixe izanen da aurrekontu lagungarria.

Betiere, aurrekontu lagungarriak txosten, bideragarritasun azterlan, proiektu eta bestelako gastu orokorren kostua bilduko du. Kontzeptu horregatik laguntzaren xede izan daitekeen gastuak gehienez ere inbertsioen kostu osoaren %12 eginen du.

8. Laguntzen eskaerek betebehar hauek bete beharko dituzte:

a) Inbertsioa egiten deneko ustiategi eta finkak Nafarroako alde behartsuetan egonen dira.

b) Onuradunak, pertsona fisikoa izanez gero, nekazaritzarako aski den gaitasuna izan beharko du, 162/2000 Foru Dekretuko 1. artikulutik 10. artikulura bitarte ezarri baldintzetan, edo bestela frogatu bost urtez nekazaritzan jardun duela edo nekazaritzarako gaitzeko ikastaro edo mintegiak egin dituela, urtero 25 ikastordu dirautenak, bost urte haiek osatu arte. Onuraduna pertsona juridikoa izanez gero, gutxienez ere bazkideen ehuneko 50ek bete beharko dute betebehar hori, alegia, nekazaritzarako aski den gaitasuna.

c) Eskabideak inbertsioak hasi aitzin aurkeztu beharko dira.

d) Eskatzaileak hitz emanen du, kobratzen dituen laguntzek indarrean dirauteino, Nekazaritzaren Kudeaketaren Institutu Teknikoaren aholkuei men eginen diela.

e) Landu aitzin, Nekazaritzaren Kudeaketaren Institutu Teknikoak landareak miatuko ditu egokiak direla eta ongi mikorrizatu direla bermatzeko.

f) Ustiategien bideragarritasun ekonomikoa frogatzen ahalko da eta ingurumenari eta abereen higieneari eta ongizateari buruzko Europako Batasuneko gutxieneko arauak bete beharko dituzte. Hori frogatu ahal izateko, apirilaren 17ko 162/000 Foru Dekretuak xedatu bezala eginen da. Horren bidez nekazaritzako ustiategietan inbertitu eta nekazari gazteak bere gain hasteko laguntzak eman ziren.

9. Laguntzen eskabideak horretarako emanen diren inprimakietan aurkeztuko dira, inbertsioetarako planarekin batera.

10. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak, aurkezturiko agiriak eta luzaturiko txostenak ikusirik, erabakiko du artikulu honetan aipatzen diren laguntzen gainean eta zehaztuko ditu onura horiek gozatzeko bete behar diren baldintzak.

11. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak kontrolak ezarriko ditu bematzeko, boilurra normaltasunez merkaturatzerik ez dagoenean, laguntzarik ez dela emanen.

12. Honelaxe pagatuko dira ematen diren laguntzak:

Laguntza bi zatitan pagatuko da: lehenbizikoa aurrerakin bat izanen da, haren zenbatekoak guztira emaniko laguntzaren %40 eginen baitu. Administrazioak laguntza emateko Ebazpena jakinarazi eta hiru hilabeteko epean pagatuko da.

Bigarren zatia, hots, egindako inbertsioari egiazki dagokion dirulaguntzaren (hasiera batez emandako dirulaguntza baino handiagoa izanen ez dena) eta ordaindutako aurrerakinaren zenbatekoaren arteko diferentzia. Inbertsioa egin dela egiaztatzen den egunaren ondoko hiru hilabeteetan eginen da ordainketa.

6.010 euro (999.980 pezeta) baino gehiago egiten duten aurrerakinetarako nahitaez bankuaren abala aurkeztu beharko da.

13. Salbuespenezko arrazoiak direla eta, ustiategiaren titularrak eskatzen ahalko du inbertsioetarako plana aldatu dadila. Bidezko bada, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak baimenduko du aldaketa hori eta laguntzak doituko ditu.

14. artikulua . Hemengo arrazetako hazitarako hautatuak erosteko laguntzak Nota de Vigencia.

1. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak dirulaguntzak emanen ditu hazitarakoak erosteko, behor-aziendako Auritz eta Nafarroako Jaka arrazeterako, behi-aziendako pirinioar eta betizu arrazetarako eta ardi-aziendako nafarra eta latxa arrazetarako.

2. Laguntzaren xedea da abereak eta ustiategiak ingurunera hobeki egokitzea. Ingurumena eta natur baliabideak babesten dituzten ustiategi estentsiboak bultzatuko dira, hemengo arrazekin, ez ordea ingurunera hain egokiturik ez dagoen kanpoko aziendarekin.

3. Nagusiki nekazariak direnek eskatzen ahalko dituzte laguntza hauek, haien ustiategia Nafarroan badago eta Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan inskribaturik badago, eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuaren arabera nekazaritzan jarduteko behar den lanbide-gaitasuna badute.

4. Laguntza hori hartu ahal izateko, betebehar hauek bete beharko dira:

a) Hazitarakoak kasuan kasuko liburu genealogikoan inskribatuko dira eta gutxieneko puntuazioa eduki eta gutxieneko etekinak eman beharko dituzte. Nafarroako Foru Komunitateko Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak zehaztuko ditu betiere betebehar horiek.

b) Ugalketarako emeak, erosten den hazitarakoaren arraza berekoak, ustiategi bakoitzean, hauexek izanen dira gutxienez: hamar behi-aziendan, hamar behor-aziendan eta berrogeita hamar ardi-aziendan.

c) Hazitarakoak onuradunaren ustiategia mantendu beharko dira gutxienez ere bi urtez behi-aziendan, hemezortzi hilabetez ardi-aziendan eta hiru urtez behor-aziendan. Hala ere, Abeltzaintza Zerbitzuak baimena ematen ahalko du hazitarakoak garaia baino lehen kentzeko, hala komeni denean. Baldintza horretatik salbuetsiko du edo, bestela, falta den denboraren arabera dirulaguntza hein batean itzultzera behartuko du.

d) Laguntzaren xede diren ustiategien bideragarritasun ekonomikoa frogatu beharko da. Hori frogatu ahal izateko, apirilaren 17ko 162/000 Foru Dekretuak xedatu bezala eginen da. Horren bidez nekazaritzako ustiategietan inbertitu eta nekazari gazteak bere gain hasteko laguntzak eman ziren. Halaber, Europako Batasunak ingurumenari eta abereen higieneari eta ongizateari buruz emaniko gutxieneko arauak bete beharko dituzte.

e) Hemengo arrazetako hazitarakoak erosiz gero, ustiategiko abere kopurua ez da handituko.

5. Ustiategi eta urte bakoitzean gehienez ere hazitarako hauek izanen dira dirulaguntzen xede: behi-aziendako hazitarako bat ustiategi bateko berrogei behiko, gehienez ere bi hazitarako; behor-aziendako hazitarako bat ustiategi bateko hogeita bost behorreko, gehienez ere bi hazitarako; ardi-aziendako hazitarako bat ustiategi bateko berrogeita hamar ardiko, gehienez ere hamar hazitarako. Gehieneko kopuru hauek handitzen ahalko dira abereren bat hil edo ezinbestez kenduz gero, onuraduren gogoz kontra, beti ere albaitari baten ziurtagiri baten bidez hala frogaturik.

6. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak kontrolak ezarriko ditu bematzeko, ondoriozko ekoizpena normaltasunez merkaturatzerik ez dagoenean, laguntzarik ez dela emanen.

7. Dirulaguntzak gehienez ere hazitarakoaren balio zenbatetsiaren %25 eginen du, gehienez ere 450 euro (74.874 pezeta) behi eta behor aziendetarako eta 90 euro (14.975 pezeta) ardi-aziendarako. Dirulaguntza behin bakarrik emanen da hazitarako bakoitzarengatik.

8. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak ezarriko du eskabideak aurkezteko epea. Laguntzen eskaeran datu hauek eman beharko dira nahitaez: eskatzailearen izen-deiturak eta helbidea, ustiategiaren datuak, denboraldi bakoitzean estaltzen den eme kopurua eta dirulaguntzaren xede den hazitarakoaren jatorria.

15. artikulua . Hemengo arrazetako ordezpenerako abereen erosketa: pirinioarra behi aziendan eta nafarra eta latxa ardiaziendan Nota de Vigencia.

1. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak behi-aziendako pirinioar arraza eta ardi-aziendako nafarra eta latxa arrazak sustatuko ditu, ekoizpen estentsiboan, mota hori bateragarria baita ingurumenaren eta natur baliabideen babes eragingarriarekin. Horretarako arraza horietako ordezpenerako abereak erosteko laguntzak ematen ahalko ditu.

2. Laguntzen funtsa hauxe izanen da: diru bat emanen da pirinioar arrazako bigantxen eta nafarra eta latxa arrazetako arkazteen enkante publikoetara agertu eta bertan saltzen den abelburu bakoitzagatik, betiere Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak edo Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak antolatu badituzte.

3. Laguntzen onuradunak izanen dira nagusiki nekazariak diren abeltzainak, behitegi edo artegien titularrak eta ustiategien titular gisa bere gain hasteko prozesuan dauden nekazari eta abeltzain gazteak, enkante publikoan pirinioar arrazako ordezpenerako bigantxak edo nafar eta latxa arrazetako arkazteak erosten badituzte, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuaren arabera, nekazaritzan jarduteko lanbide-gaitasuna badute eta artikulu honetako 4 eta 5. idatz-zatietan aipatzen diren betebeharrak betetzen badituzte.

4. Onuradunek bete beharreko baldintzak.

a) Haien ustiategia Nafarroan egotea eta Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan inskribaturik egotea.

b) Laguntzaren xede diren ustiategien bideragarritasun ekonomikoa frogatu beharko da. Horretarako, apirilaren 17ko 162/000 Foru Dekretuak xedatu bezala eginen da. Horren bidez nekazaritzako ustiategietan inbertitu eta nekazari gazteak bere gain hasteko laguntzak eman ziren.

c) Europako Batasunak ingurumenari eta abereen higieneari eta ongizateari buruz emaniko gutxieneko arauak bete beharko dituzte.

d) Konpromisoa hartzea erosiriko abereak beren ustiategian gutxienez ere bost urtez mantentzeko, ezinbestez izan ezik, eta Abeltzaintza Zerbitzuak egiten dituen kontrolak onartzea.

e) Hemengo arrazetako ordezpenerako abereak erosiz gero, ustiategiko abere kopurua ez da handituko.

5. Ustiategiko gehieneko abere trinkotasuna hauxe izanen da: azienda larriko bi unitate bazka hektarea bakoitzeko edo hiru, ustiategi guztietako abereak azienda larriko hamabost unitate baino gutxiago badira. Ustiategi batean trinkotasuna kalkulatzeko kontuan hartuko den abere kopurua Kontseiluak maiatzaren 17an emaniko EE 1254/1999 Erregelamenduko 4.nonies artikuluko 1. atalean xedatu bezala zehaztuko da. Erregelamendu horren bidez Europako Batasuneko Behi Haragiaren Sektoreko Merkatuen Antolamendua ezarri zen. Azienda Larriko Unitate bihurtzeko taula Kontseiluaren 1254/1999 EE Erregelamenduko III. eranskinean ageri da.

6. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak kontrolak ezarriko ditu bermatzeko, ondoriozko ekoizpena normaltasunez merkaturatzerik ez dagoenean, laguntzarik ez dela emanen.

7. Laguntzen eskaerak abereak erosi eta hogeita hamar eguneko epean aurkeztuko dira. Horretarako ematen diren inprimaki ofizialak osorik bete beharko dira.

8. Pirinioar arrazako bigantxek, enkantean erosteko dirulaguntzarik eman bada, betebehar hauek bete beharko dituzte:

a) Liburu genealogikoan inskribaturik egotea.

b) Ofizialki T3 tuberkulosiak, B4 bruzelosiak, B3 bruzelosiak, leukosiak eta behien perineumonia kutsagarriak jo ez dituzten ustiategietatik etortzea.

Gainera, azken hogeita hamar egunetan gaixotasun horiei buruz proba bat gainditu beharko zuten, emaitza negatiboarekin.

c) Sailkapenerako eragozten dien akatsik ez izatea.

d) Zortzi hilabetetik hamasei hilabetera bitartekoak izatea.

9. Nafar eta latxa arrazetako arkazteek, enkantean erosteko dirulaguntzarik eman bada, betebehar hauek bete beharko dituzte:

a) Liburu genealogikoan inskribaturik egotea.

b) Ofizialki M³ bruzelosiak jo ez dituen ustiategietatik etortzea.

Gainera, azken hogeita hamar egunetan gaixotasun horri buruz proba bat gainditu beharko zuten, emaitza negatiboarekin.

c) Sailkapenerako eragozten dien akatsik ez izatea.

d) Hiru hilabetetik sei hilabetera bitartekoak izatea.

10. Dirulaguntzaren zenbateko osoak aberearen kostuaren ehuneko 50 egiten ahalko du alde behartsuetan eta ehuneko 40 beste aldeetan, betiere 150 euro (24.958 pezeta) bigantxako eta 36 euro (5.990 pezeta) arkazteko gainditu gabe.

16. artikulua . Nekazaritzako produktuak eraldatu eta merkaturatzeko sektorean inbertitzeko laguntzak.

1. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak laguntzak ematen ahalko ditu nekazaritzako produktuak eraldatu eta merkaturatzeko.

Laguntzak erabiltzen ahalko dira nekazaritzako produktuetarako inbertsioetan, 2006-2006 Nafarroako Nekazaritza Garatzeko Programaren xede ez badira.

2. Laguntza hauetarako, nekazaritzako produktu baten eraldaketatzat joko da produktu horretan eginiko eragiketa, haren emaitza oraindik ere Tratatuko I. eranskinean aipatzen den produktua bada. Alegia, Tratatuko I. eranskinean aipatzen diren nekazaritzako produktuak, eraldatuz gero bertan aipatzen ez diren produktuak bihurtzen badira, laguntza hauen esparrutik kanpo gelditzen dira.

3. Eskuarki, dirulaguntzaren xede izan daitezke, onuradun guztiendako:

a) Ondasun higiezinak egin eta erostea, lurrak erostea izan ezik.

b) Makina berriak eta tresnak erostea, informatikako programak barne.

c) Orotariko gastuak, adibidez arkitekto, ingeniari eta kontsultoreen lansariak, bideragarritasun azterlanak eta patenteak eta lizentziak erostekoak, a) eta b) letretan aipatzen den gastuari erantsiko zaizkio, gastu horren % 12 goiko muga dela.

4. Dirulaguntzaren xede diren inbertsioak Nafarroan egin beharko dira.

5. Inbertsioen bideragarritasuna eta errentagarritasuna azterlan ekonomiko baten bidez frogatu beharko dira.

6. Inbertsio hauek laguntzetatik kanpo gelditzen dira:

a) Produktu izoztu edo ultraizoztuak hotz gordetzeko biltegietarakoak, salbu eta eraldaketarako instalazioek normaltasunez jarduteko beharrezkoak badira.

b) Normaltasunez merkaturatzerik ez daukaten produktuerakoak, behar den moduan frogatu ezik. Kudeaketa organoak baloratuko du normalatasunez merkaturatzen ahal diren, eskatzaileek aurkezten dituzten agirien arabera. Horietan merkatu-azterlanak, estatistikak, salmentetarako planak, enpresaren merkaritzarako plana, banaketarako baliabideak eta abar bildu beharko dituzte. Argibide horiek egiaztatu eta alderatuko dira ekoizpen eta kontsumoaren agiri estatistiko ofizialekin, egokitasunez baloratzearren.

Merkaturako irtenbide normalak, betiere, ebaluatuko dira produktuak, inbertsio ehunekoa eta oraingo eta geroko gaitasuna kontuan hartuz. Ekoizpenaren edozein murrizketa edo Europako Batasunaren sustenguaren gutxitzea aintzakotzat hartuko da, Europako Batasun osoko merkaturako erakundeeen ondoriozkoak badira.

Europako Batasuneko merkaturako erakunde batek ekoizpenaren murrizketak edo Europako Batasunak nekazari, ustiategi edo eraldaketarako instalazioei emaniko sustenguaren gutxitzea aurreikusten baditu, murrizketa edo muga horiez gaindi ekoizpena handitzen ahal duten inbertsioetarako ez da laguntza bat ere emanen.

c) Txikizkako sektorean.

d) Garraio osagaiak, non eta ez dauden ezin bereizizko moduan loturik eraldatze prozesuekin.

e) Bakarrik aurreko batzuk ordeztekoak direnak.

f) Europako Batasuneko merkaturako erakundeen arabera, ekoizpenaren murrizketak edo Europako Batasunaren laguntzen gutxitzeak errespetatzen ez dituztenak.

g) Eskabideak aurkeztu aitzin hasiak.

7. Partikularzki, sektore eta jarduera hauetarako laguntzak baztertzen dira:

a) Behi esnearen eta esnekien sektorean, produktuak eraldaketara unitaterako ematen dituzten ekoizleek, ekoizpen araubide osagarriaren barruan, dituzten banakako erreferentziako kopuru guztiak gainditzen dituzten inbertsioak baztertuko dira, baita produktu hauekin loturik daudenak ere: gurin, gazur-hauts, esne-hauts, butteroil, laktosa, kaseina eta kaseinatoekin. Halaber, esnekietan esnea imitatu edo ordezten duten produktuetarako inbertsioak ere baztertuko dira.

Edateko esnerako edo behi-gaztarako inbertsioak ere baztertuko dira, enpresen gaitasuna handitzen badute, salbu eta enpresa berean edo beste enpresa batzuetan antzeko gaitasunari uko egiten badiote.

b) Barazki eta fruitu sektorean (senda-belar eta espezietan izan ezik), produktuak eraldatzeko gaitasuna handitzen duten inbertsioak baztertuko dira, produktu horietarako nabarmenki igartzen bada ez dagoela merkaturik, salbu eta produktuek eskariaren bilakaerarekin bat datorren berritasun handi samarra badute.

c) Ardo eta alkohol sektorean, mahaiko ardoen gaitasuna handitzen duten inbertsioak baztertuko dira, baita ardo-alkoholetarako gaitasuna handitzen dutenak ere.

d) Azukre eta isoglukosa sektorean, inbertsio guztiak baztertuko dira, baita produktu horiek ordezten ahal dituzten nekazaritzako produktuen edozein berezko eztitzailerekin loturikoak ere.

e) Hegazti sektorean, hegazti gehiago hiltzera behartzen duten inbertsioak baztertuko dira, salbu eta enpresa berean edo beste enpresa batzuetan neurri berean gutxitzen badira.

8. Karga finantzarioa bere gain hartzen duten pertsona fisiko edo juridikoak izanen dira laguntzen onuradunak, dirulaguntzaren xede diren inbertsio eta gastuen azkeneko arduradunak badira, bideragarritasun ekonomikoa frogaturik daukaten enpresetan, enpresa horiek ingurumenari eta abereen higieneari eta ongizateari buruzko gutxieneko arauak batetzen badituzte.

Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak beteak izan beharko dituzte.

9. Hauek dira ematen ahal diren laguntzak:

9.1. Eskuarki, laguntzek inbertsioaren %30 egiten ahalko dute, gehienez ere. Hala ere, ehuneko hori %35ekoa izaten ahalko da, onuradunak kooperatibetan, eraldaketarako nekazari elkarteetan edo elkartzeko beste edozein era juridikotan antolaturiko nekazari edo abeltzain taldeak badira, betiere erabakiak hartzen dituzten organoetan ordezkari gehienak nagusiki nekazariak direnak badira.

Erregelamendu honetarako, organo hauek dira erabakiak hartzen dituztenak: lehendakaria edo ordezkaritzako pertsona bakarreko organoa eta ohiko administrazio edo kudeaketako organo kolegiatua.

9.2. Halaber, nekazaritzako elikagaien enpresek edo enpresa batasunek hartzen ahal dituzten laguntzak hauen xede den inbertsioaren %35ekoak izanen dira, gehienez ere, betiere Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak artisautzat jo baditu enpresa edo batasun horiek.

9.3. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak ezarriko du, Foru Agindu baten bidez, laguntza hauek emateko orotariko baremoa.

Laguntzak emateko Europako Batasuneko arautegiek ezartzen dituen mugak kontuan hartuko dira.

9.4. Laguntzak eskuratu ahal izateko, gutxieneko inbertsioek 150.000 eurokoak (24,96 milioi pezetakoak) izan beharko dute. Dena den, enpresa txiki eta ertainetarako, gutxieneko inbertsioa 36.000 eurokoa (5,9 milioi pezetakoa) izanen da, nekazaritzako elikagaien artisautza-enpresa bat edo horien elkartea denean salbu, orduan 12.000 eurokoa (2 milioi pezetakoa) izanen baita.

Erregelamendu honetan enpresa txiki eta ertaintzat joko dira enpresa txiki eta ertainendako Estatuko laguntzei buruzko Europako Batasuneko zuzentarauetan Batzordeak zehazturiko ezaugarriak dituztenak, haien izaera juridikoa edozein delarik ere, betiere laguntzak ematerakoan zuzentarau horiek indarrean badaude.

10. Enpresek jasotzen dituzten laguntzak ez dira izanen kapital sozial eskrituratua eta desenboltsatua baino gehiagokoa. Betebehar hau ez da eskatuko enpresa onuradunak nekazari kooperatibak badira, Nafarroako Kooperatibei buruzko uztailaren 2ko 12/1996 Foru Legeak arautuak.

11. Erregelamendu honetan aurreikusiriko laguntzen onuradunek betebehar hauek bete beharko dituzte:

a) Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuari bide ematea, inbertsioak gauzatu ondoko bost urteetan, eskatzen zaion adina ikuskatze, datu, eta irizpen gaiak egiteko, espedientea izapidatu eta aurkeztu proiektua benetan gauzatu dela eta hartutako konpromisoak bete direla egiaztatu ahal izateko.

b) Departamentu hari xede berarekin eskatu edo jaso diren bestelako dirulaguntzen berri ematea.

c) Kooperatibaren kontabilitate edo erregistro liburuetan, jasotako dirulaguntza erregistratzea.

d) Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuan frogatzea jasotako fondoak laguntza emateko arrazoi izan ziren helburuetarako erabili direla, jarritako epe eta moduan.

12. Aurreko idatz-zatiak aipatu duen bost urteko epe hartan agertzen bada desbideratze handiak izan direla kontu, balantze eta egoera finantzarioetan, hasierako aurreikuspenetatik, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak zilegi izanen du emandako laguntzen zenbatekoa ikuskatzea.

13. Negozioa ixteagatik enpresaren jarduera eteten bada, lana sei hilabete baino gehiagoan gelditzen, enpresa Nafarroatik lekutzen, krisi espedientea sortzen, lanpostu edo lanaldi erregulazioa egin edo enpresak pagu etena edo kiebra egiten badu, zilegi izanen da emandako laguntzak erabat edo hein batean murriztea, eta hala bide denean Nafarroako Ogasun Publikoari lehendik jasotako diru guztia itzularaztea gehienez hilabeteko epean, betiere egoera horiek laguntzak emateko ebazpena eman ondorengo bost urteetan gertatzen badira. Nolanahi ere, enpresa beharturik dago Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuari aipatu gorabehera horiek guztiak idatziz adieraztera, gertatzen diren orduko.

14. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak Batzordeari jakinaraziko dizkio berariaz, Tratatuko 22. artikuluko 3. idatz-zatian xedaturikoaren arabera, 25 milioi eurotik goitiko gastu finantzagarriak dituzten inbertsioetarako laguntzak edo 12 milioi eurotik goitiko egitezko bolumena dutenak.

17. artikulua . Elkarlanean erabiltzeko makinak eta tresnak erosteko laguntzak Nota de Vigencia.

1. Xedea.

Berrikuntza teknikoak dakartzaten nekazaritzako makina eta tresnak erosten laguntzeko, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak laguntzak ematen ahalko dizkie kooperatibei makina eta tresna horiek eskuratzeko, baldin eta gaur egungo ekoizpen sistemak hobetu, energia aurreztu, ingurumena zaindu eta nekazarien lan-baldintzak hobetzen badituzte, betiere makinen gastuek nekazaritzaren ekoizpena txartzen ez badute.

2. Onuradunak.

a) Laguntza hauek hartzen ahalko dituzte nekazaritzako makinak darabiltzaten kooperatibek (CUMA direlakoek) eta lurra elkarlanean lantzeko kooperatibek, nekazaritzako ustiategien titularrek osatzen badituzte, pertsona fisiko edo juridikoak izan daitezkeenek, Nafarroako Kooperatibei buruzko uztailaren 2ko 12/1996 Foru Legeko 20. artikuluak ezartzen dituen mugekin. Gainera betebehar hauek bete beharko dituzte:

a.1. CUMA direlakoen kasuan, bazkideen bi herenek nagusiki nekazariak izan beharko dute eta, gainera, sozietatearen kapitalaren bi heren eduki beharko dituzte. Betiere, bazkide guztiek frogatu beharko dute dirusarrerak dituztela nekazaritzako errentengatik.

a.2. Bazkideek bakarrik erabiltzea makinak eta tresnak eta bakarrik haien ustiategietan. Hala ere, nekazaritzako tresnak darabiltzaten kooperatibak edo CUMA direlakoak izanez gero, hirugarrenei zerbitzuak ematen ahalko zaizkie, zerbitzu horien balioak nekazaritzako makinak darabiltzan kooperatibaren fakturazio osoaren zenbatekoaren 100eko 25 gainditzen ez badu.

a.3. Bazkideek bere horretan iraun beharko dute, kooperatiban epe espresu batean. Epe hori ez da behin ere izanen kooperatibaren makinen amortizazioaldia baino laburragoa ez eta hamar urte baino luzeagoa, salbu eta, estatutuetan aurreikusi bezala, arrazoituriko bajaren kasuetan.

a.4. CUMA direlakoen kasuan, bazkideek aldez aurretik pagatu izana, kapital sozial gisa, erosi beharreko makina edo tresnen kostuaren 100eko 20.

Horretarako, ustiategiaren titularra kooperatiba bat, eraldaketarako nekazari elkarte bat, ondasun erkidego bat edo sozietate zibil bat izanez gero, nekazaritzako makinak darabiltzaten kooperatibak ez dira laguntzen onuradunak izanen, horietan entitate, batasun edo elkarte horietako bazkide diren nekazariek badihardute, haiek jardun gabe, salbu eta 1997ko martxoaren 3ko Foru Aginduak horretarako sortu zuen Batzordeak adostasun txostena ematen badu.

a.5. Kooperatibako bazkideen ehuneko 50ek nekazaritzarako aski den gaitasuna izatea, nekazaritzako ustiategietan inbertitu eta nekazari gazteak bere gain hasteko laguntzak ematen dituen apirilaren 17ko 162/2000 Foru Dekretuko 1. artikulutik 10. artikulura bitarte ezarri baldintzetan, edo bestela frogatu bost urtez nekazaritzan jardun dutela edo nekazaritzarako gaitzeko ikastaro edo mintegiak egin dituztela, urtero 25 ikastordu dirautenak, bost urte haiek osatu arte.

b) Nafarroako lehen mailako nekazari kooperatibek Nafarroako Kooperatibei buruzko uztailaren 2ko 12/1996 Foru Legeko 62. artikuluan ezarririko betebeharrez gain, honakoak bete beharko dituzte: haien helburuen artean bazkideendako makinen atal bat izatea, estatutuean agertu beharko duena, atal horretako bazkideen bi herenak nagusiki nekazariak izatea eta, azkenik, haien parte-hartze gehiena izatea. Kooperatibetako bazkideen ehuneko 50ek nekazaritzarako aski den gaitasuna izatea, nekazaritzako ustiategietan inbertitu eta nekazari gazteak bere gain hasteko laguntzak ematen dituen apirilaren 17ko 162/2000 Foru Dekretuko 1. artikulutik 10. artikulura bitarte ezarri baldintzetan, edo bestela frogatu bost urtez nekazaritzan jardun dutela edo nekazaritzarako gaitzeko ikastaro edo mintegiak egin dituztela, urtero 25 ikastordu dirautenak, bost urte haiek osatu arte.

Bestaldetik estatutuek eginbehar hauek aipatu behar dituzte:

Makina ataleko bazkideek sail hori osatzeko makina, tresna eta zerbitzu teknikoak bakarrik beren ustiategietan eta beren beharren arabera erabiltzea.

Horretarako, haietariko bakoitzak agiri batzuk izenpetu beharko dituzte, Zuzendaritza Kontseiluak berretsiak, non eginbehar horiek zehaztuko baitira, Estatutuko arauetan denborako unitateen, eremuen eta abarren arabera finkaturiko parte-hartze moduluen arabera.

Makina ataleko bazkideek atal horretan denbora jakin batean irautea ezinbestean, lagunduriko makina bakoitzak dakartzan konpromisoei eutsiz, kooperatibaren estatutuetan baja justifikatua hartzeko aipatzen den kasuren bat gertatu ezik. Epe hori, betiere, lagunduriko makinaren amortizazioaldia baino luzeagoa izanen da eta hamar urtetik beherakoa.

Eginbehar hori kooperatibako Zuzendaritza Kontseiluak hartuko bere gain besterik ezean.

Aurreko idatz-zatian ezarritako konpromisoa ez betetzeagatik, justifikatu gabeko baja hartzen duen bazkideari kapital sozialean egindako ekarpenak itzuli behar zaizkion kasuetan, uztailaren 2ko 12/1996 Foru Legearen 45.4.b) artikuluak baimentzen dituen kenkarien gainean Zuzendaritza Kontseiluak ezarri beharreko igoera ehuneko 10etik gorakoa ez izatea.

Kooperatibak Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuari jakinarazi beharko dizkio dirulaguntzaren xede diren makinekin konpromisoak dauzkaten edo hartzen dituzten bazkideen joan-etorriak.

Makina atalean hartutako konpromisoetan bazkide batek edo gehiagok baja hartuz gero, kooperatibaren ekonomiari eta makinen eta tresnen errentagarritasunari eusteko behar diren neurriak adieraztea.

Hitzarturiko parte-hartzearen arabera, hartua izatean edo gero makinak erostean, kooperatibako makina atalari atxikiriko bazkide bakoitzaren nahitatezko diru-ekarpena erabiltzeko moduluak adierazi beharko ditu kooperatibak.

Kooperatibak laguntza hauen bidez erosiriko makinei buruz harturiko konpromisoei dagokien zatia pagatu beharko du kooperatiba uzten duen bazkideak.

3. Laguntzak.

3.1. 2. idatz-zatiko a) letran aipatzen diren kooperatibak direnean onuradun, nekazaritzarako edozein makina eta tresna erosteko laguntza ematen ahalko da, dela berria dela erabilia, baldin eta bideragarritasunaren eta egokitasun tekniko eta ekonomikoaren gainean adostasun txostena badu, eta, erabilia bada, gainera lau baldintza hauek batera betetzen baditu:

1go. Saltzaileak adierazpen bat egitea, zehatz-mehatz haren jatorria ziurtatuko duena eta Espainiako edo Europako Batasuneko laguntzarik hartu ez duela dioena.

2garren. Material horren erosketak abantaila berezi bat ekartzea edo salbuespenezko gorabeherengatik beharrezkoa izatea, eta,

3garren. Kostua gutxitzea eta kostu-etekin erlazio ona izatea.

4garren. Materialaren ezaugarri tekniko edo teknologikoek proiektu edo memoria teknikoaren betebeharrak betetzea.

Nekazaritzarako edozein makina edo tresna erosteko laguntzak zuzeneko dirulaguntzak izanen dira, kontabilitate kontuetarako ustiapenerako dirulaguntzatzat joko dira eta gehienez ere zenbateko hauek eginen dituzte:

Lehenbizikoz erosten diren makina edo tresnetarako, materiala berria bada inbertsioaren 100eko 35 gehienez ere eta materiala erabilia bada 100eko 30 gehienez ere.

Kooperatibak badaukan materiala ordezteko makinetarako inbertsio- aren 17,5 gehienez ere, salbu eta makinen zahartzeak eta bazkideak edo kapital soziala gehitzeak behartzen badute ordezpen horretara, kasu horretan laguntzak aurreko lerroaldekoak izanen baitira.

3.2. 2. idatz-zatiko b) letran aipatzen diren kooperatibak badira onuradun, nekazaritzarako makina eta tresna berrietarako emanen dira laguntzak, baldin eta bideragarritasunari eta egokitasun tekniko eta ekonomikoari buruzko txostena badute.

Laguntzak zuzeneko dirulaguntzak izanen dira, kontabilitate kontuetarako ustiategirako dirulaguntzatzat joko dira eta gehienez ere zenbateko hauek eginen dituzte:

Norbera bere gain hasteko makina eta tresnetarako, inbertsioaren ehuneko 35 gehienez ere.

Ordezpenerako makinak erosteko, hots, aurretik diruz lagundu den materiala ordeztekoa, inbertsioaren % 17,5eraino, salbu eta ordezpen hori bazkideen kopurua, kapital soziala igotzearen ondorioz egin beharra baldin badago, kasu horretan laguntzak aurreko lerroaldean adierazitakoak adinakoak izan ahalko dira eta.

3.3. Gainera, bai 2. idatz-zatiko a) letran aipatzen diren kooperatibetarako, bai b) aipatzen direnetarako, makinak edo tresnak erosteko bideragarritasunari buruz egiten diren azterlanak ere izanen dira dirulaguntzen xede, gehienez ere gastuaren %12 arte, gehieneko zenbatekoa 1.200 eurokoa (199.663 pezetakoa) izanen delarik.

3.4. Laguntzak ez du behin ere gaindituko dirulaguntzaren xede den inbertsioaren %40.

3.5. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak kontrolak ezarriko ditu, ondoriozko ekoizpena normaltasunez merkaturatzerik ez dagoenean, laguntzarik eman ez dadin.

4. Onuradunaren beharkizunak:

a) Onuradunek, Nekazaritzako, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuaren iritziz, bideragarritasun ekonomikoa izan beharko dute, frogatzen ahalko dena, eta ingurumenari eta abereen higieneari eta ongizateari buruzko gutxieneko arauak bete beharko dituzte.

b) Makinak eta tresnak bakar-bakarrik Kooperatibako bazkideen edo Kooperatibaren beraren ustiategietan erabiliko dira, CUMA direlakoetarako artikulu honetako 2.a.2 idatz-zatian xedaturikoa izan ezik.

c) Kooperatiba onuradunek kontabilitate edo erregistro liburuetan jasotako dirulaguntza erregistratu beharko dute.

d) Dirulaguntza kobratzeko, laguntza ematen denetik urtebeteko epean, kooperatiba onuradunak ziurtagiri bat aurkeztu beharko du, makinak Nekazaritzako Makinen Erregistroan inskribaturik daudela (hala bada) frogatuko duena, eta behin betiko faktura ere bai.

e) Onuradunak arduratu beharko du Nafarroako Kooperatibei buruzko uztailaren 2ko 12/1996 Foru Legeko 53. artikuluan sozietateendako eskuarki ezarririko agiriak antolatzen eta eguneratzen.

f) Gehienez ere urtebeteko epean makinak eta tresnak erosi eta halaxe egin dela frogatu beharko da, dirulaguntza onartzen denetik hasita, eta ezin salduko dira bost urtez erosten direnetik hasita. Horretarako makina eta tresna horiek Nekazaritzako Makinen Erregistroan inskribatu beharko dira, hala bada. Bazter batean eta inskripzio txartelean ohar bat idatziko da, hala bada.

5. Laguntzen izapidaketa.

a) Eskabideak eta agiriak. Eskabideak urtean urteko lehenbiziko hiru hilabeteetan eskatuko dira. Haiekin batera agiri hauek aurkeztuko dira:

NANaren fotokopia.

Kooperatibaren eraketa eskriturak eta estatutuak.

Bazkideen zerrenda eta kapital sozialaren banaketa.

Zuzendaritza Kontseiluaren kideen zerrenda.

Inbertsioa egitea erabaki zen bilkuraren akta, inbertsioaren zenbatekoa eta zein helburutarako erabiliko den aipatuz.

Laguntzaren xede izanen den inbertsioa justifikatzeko memoria.

Inbertsioak finantzatzeko plana.

Proformako faktura.

Laguntzaren xede diren ondasunak bost urtean ez saltzeko konpromisoa.

Bazkide bakoitzak kooperatiban irauteko harturiko konpromisoaren ziurtagiria, CUMA edo lurra elkarlanean lantzeko kooperatiba bat izanez gero, edo haren makina atalean epe espresu batez irauteko, lehen mailako kooperatiba izanez gero. Epe hori ez da behin ere izanen makinak erabiltzeko hitzarturiko kooperatibaren makina haien amortizazioaldia baino laburragoa, ez eta hamar urte baino luzeagoa, estatutuean baja justifikaturako aurreikusiriko kasuetan izan ezik.

Gainera, CUMA direlakoen kasuan:

Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroaren ziurtagiria, nagusiki nekazaria dela frogatzen duena.

Kooperatibak nekazaritzako makinak erabiltzeko epe labur eta ertainera dituen inbertsioen plana.

Eta, lehen mailako nekazari kooperatiben kasuan:

Kooperatibaren ziurtagira, makina atalean jardun eta laguntza hauek hartzen dituzten bazkideen zerrenda eguneratuarena eta atal horri atxikiriko makinak mantentzeko ardura duenaren izendapenarena.

Lehen mailako kooperatibak epe labur eta ertainera dituen inbertsioen plana.

b) Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak txosten bat eskatuko du egin asmo den inbertsioaren bideragarritasunari eta egokitasun tekniko eta ekonomikoari buruz.

Nahitaezko txosten hori Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak 1997ko martxoaren 3an emandako Foru Aginduan adierazitakoaren arabera eraturiko batzorde batek prestatu beharko du. Batzordean erakunde hauetako ordezkariak egonen dira: Nekazaritza eta Nekazaritzako Finantzaketaren Zerbitzua, Nafarroako Mahastizaintza eta Enologia Zentroa, Nekazaritzako Institutu Teknikoa eta Kudeaketarena eta Abeltzaintzako Institutu Teknikoa eta Kudeaketarena. Horiez gainera, Nafarroako Nekazaritza Kooperatiben Batasunaren (UCAN) ordezkari bat izan ahalko da, mahaikide gisa

Ondasun erabiliak izanez gero, txostenean baloratu eginen dira, irizpide objektiboekin.

c) Nekazaritzako makinak darabiltzan kooperatibaren lana ebaluatu ahal izateko, gehienbat ea hirugarrenendako zerbitzuaren murrizketa errespetatu ote duen, dirulaguntzaren xede diren makina edo tresnak erabiltzeko aldiak diraueino, nekazaritzako tresnak darabiltzan eta laguntzen onuradun den kooperatibak argibide hauek igorri beharko dizkio Nekazaritza eta Nekazaritzaren Finantzaketaren Zerbitzuari, aurrekontualdi bakoitza bukatu eta hurrengo hilabeteetan:

Makina edo tresna bakoitzaren urte osoko jarduera (txosten tekniko eta ekonomikoa).

Nekazaritzako makinak darabiltzan kooperatibak nahitaez agiri batzuk aurkeztu beharko ditu Nafarroako Kooperatiben Erregistroan. Haien kopia emanen du. Hona hemen aurkeztu beharreko agiriak: Batzar Nagusiak onetsiriko kontuak, aurrekontualdikoak, balantzea, gal-irabazien kontua eta jardueren memoria bilduko dituztenak.

III. KAPITULUA. INGURUMENERAKO LAGUNTZAK

18. artikulua . Lastoa xehatzeko makinak erosteko laguntzak Nota de Vigencia.

1. Higadura arriskuak gutxitu, lehengai organikoa hobetu, uztondorik ez erre eta eskuarki nekazaritzarako lurrak zaintzen laguntzeko, lastoa eta bestelako uztondoak xehatuz eta lurrera bilduz, jakinaren gainean lan horrek ez diola diruaren aldetik inolako onik egiten nekazariari, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak dirulaguntzak ematen ahalko ditu lastoa xehatzeko makina berriak erosteko, lan haietarako erraztasunak ematearren.

2. Dirulaguntzen onuradunak:

a) Nekazari kooperatibak, eraldaketarako nekazari sozietateak eta nekazarien elkarlanerako kooperatibak, haien xede soziala makinak batera erosi eta elkarlanean erabiltzea bada, eta nekazaritzako sozietate zibilak, nekazaritzako ustiategietan inbertitzeko laguntzen onuradun izan badaitezke.

b) Nagusiki nekazari direnak.

3. Onuradunen betebeharrak:

a) Onuradunak, pertsona fisikoa izanez gero, nekazaritzarako aski den gaitasuna izan beharko du, 162/2000 Foru Dekretuko 1. artikulutik 10. artikulura bitarte ezarri baldintzetan, edo bestela frogatu bost urtez nekazaritzan jardun duela edo nekazaritzarako gaitzeko ikastaro edo mintegiak egin dituela, urtero 25 ikastordu dirautenak, bost urte haiek osatu arte.

Onuraduna pertsona juridikoa izanez gero, gutxienez ere bazkideen ehuneko 50ek bete beharko dute betebehar hori, alegia, nekazaritzarako aski den gaitasuna.

b) Gainera, onuradunak ingurumenari eta abereen higieneari eta ongiziteari buruzko gutxieneko arauak bete beharko ditu.

c) Ustiategi onuradunek bideragarritasun ekonomikoa eduki beharko dute, eta halaxe frogatu beharko da Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuan. Hori frogatu ahal izateko, apirilaren 17ko 162/000 Foru Dekretuak xedatu bezala eginen da. Horren bidez nekazaritzako ustiategietan inbertitu eta nekazari gazteak bere gain hasteko laguntzak eman ziren.

4. Dirulaguntzaren zenbatekoa lastoa xehekatzeko makinaren kostuaren % 60koa izanen da 2.a) idatz-zatian aipatzen diren onuradunendako eta %30ekoa 2.b) idatz-zatian aipatzen diren onuradunendako.

IV. KAPITULUA. GARAIA BAINO LEHEN ERRETIRATZEKO EDO NEKAZARITZA UZTEKO LAGUNTZAK

19. artikulua . Nekazariek pentsioetarako planak hartzeko laguntzak Nota de Vigencia.

1. Xedea:

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak nagusiki nekazari direnei laguntzak ematen ahalko dizkie, ustiategi baten titularrak badira eta mugaegunik gabeko pentsioetarako planetan parte hartzen badute. Plan horiek sustatzen dituzten entitate finantzarioek lehenago lankidetza hitzarmena izenpetu beharko zuten Nafarroako Foru Administrazioarekin.

2. Planen ezaugarriak.

A) Pentsioetarako planetako partaideen diru-ekarpenak ezin atzera eginen dira. Laguntzak oso-osorik erabiliko dira plan horietarako.

B) Pentsioetarako planeko prestazioak, partaide edo onuradunaren arabera, kapital edo errenta moduan emanen dira, aldi baterako edo bizitza osorako.

C) Hauxek izan daitezke prestazio haien gertaerak:

a) Erretiroa.

b) Lanbideerako baliaezintasun oso eta iraunkorra edo edozein lanetarako erabateko eta iraunkorra.

c) Partaide edo onuradunaren heriotza, alarguntasun edo zurztasun pentsiorako eskubidea sortzen ahal duena.

D) Pentsioetarako planetan sortzen diren eskubide finkatuak ezin erabiliko dira aurreko puntuan aipatzen diren gertaeretariko baten bat gertatu ezik.

E) Eskatzaileak entitate finantzarioarekin askatasunez itunduko dira pentsioetarako planetan dirua sartzeko epeak.

3. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak lankidetza hitzarmenak izenpetzen ahalko ditu laguntza hauen xede diren pentsioetarako planak finantzatzeko.

Nafarroako Gobernua ordezkaturik egonen da Pentsioetarako Planak Kontrolatzeko Batzordean, baita, halakorik bada, Pentsioen Fondoaren Batzordea ere.

4. Onuradunak.

Nekazaritzako ustiategien titularrek eskatzen ahalko dituzte laguntzak, laguntzaren eskaera aurkeztean, betebehar hauek betetzen badituzte:

a) Pertsona fisikoa izatea, nekazaritzaren ondorioz dirusarrerak irabaztea eta dirusarerra horiek azken bost urteetako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren adierazpenetan agertzea, bost urte haien artean azkeneko biak barne.

b) Gizarte Segurantzako Nekazarien Araubide Berezian edo Bere Konturako Langile edo Autonomoen Araubide Berezian bere kontura afiliaturik egotea, nekazaritza motaren arabera; eta Gizarte Segurantzan aurretik kotizatu izana, hirurogeita bost urte betetzean gutxienez ere hamabost urteko kotizazioaldia osatzeko moduan. Horietarik azken bost urteetan etenaldi metatua gehienez ere bederatzi urtekoa izanen da. Gainera, kotizazio guztiak pagaturik eduki beharko ditu eta zerga eginbeharrak bete dituela frogatu.

c) Berrogei urte beterik edukitzea eta hirurogeita bost urte beteak ez izatea.

d) Nafarroan kokaturik dagoen abeltegi baten titularra izatea.

e) Konpromisoa hartzea laguntzak oso-osorik Pentsioen Fondorako erabiltzeko.

5. Laguntzak.

Laguntzak urtero pagatuko dira eta haien zenbatekoaren gehieneko muga hauetarik txikiena izanen da:

a) Partaideak Pentsioen Fondora egiten dituen diru-ekarpenen zenbatekoa.

b) 4. puntuko a) letran aipatzen den hiru urteko epean partaideak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan adieraziriko nekazaritzako etekin garbien batez bestekoaren % 7,5, behin ere 751,27 euro (125.000 pezeta) gainditu gabe.

Batez besteko hori kalkulatu ahal izateko, partaideak nekazaritzaren etekin garbiak zuzenean zenbatesten baditu, loturiko osagaiak amortizatzeko dotazio gisa erabiliriko diruak ez dira kenduko, zerga kontuetarako kenkaritzat jotzen badira ere.

Partaideak entitate finantzarioaren bidez hartzen ahalko ditu laguntzak, osorik eta batera, abenduaren 31 baino lehen, hirurogeita bost urte bete arte.

Erretiroa gertatuz gero, Pentsioetarako Planari antzinatasuna eskatuko zaio, bost urtez egitezko diru-ekarpenak eduki beharko baititu.

6. Bateraezintasunak.

Artikulu honetan aipatzen diren laguntzak hartuz gero, partaidea ezin izanen da pentsioduna, Gizarte Segurantzako edozein araubidetan, osorik edo hein batean diru publikoarekin finantzatzen den edozein segurantza sistematan edo Nekazarien Araubide Berezian edo Langile Autonomoen Araubide Berezian baliaezintasun iraunkorra badu.

Hala ere, laguntza horiek bateratzen ahalko dira garaia baino lehen nekazaritza uztekoekin.

Partaideak garaia baino lehen nekazaritza uzteko laguntzak hartu baditu, pentsioetarako planetarako dirulaguntzei dagokienez, ulertuko da nekazaritzan izaniko etekin garbi osoa garaia baino lehen nekazaritza uzteko laguntzen batura dela, Gizarte Segurantzako kotizazioa kendurik, eta lurrak errentamenduan, partzuergoan edo antzeko kontratuaren bidez lagatzeagatik hartzen dituen dirusarrerak gehiturik.

7. Laguntzak emateko prozedura.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekin lankidetza hitzarmenak izenpetu dituzten entitate finantzarioetan aurkeztuko dira eskabideak. Hartu ondoren, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak igorriko dizkiote hilero, beste agiriekin batera, urtean urteko irailaren 1a baino lehen.

Departamentuak eskabideak aztertu eta entitate finantzarioei jakinaraziko die kasuan-kasuan bidezko den gehieneko zenbatekoa. Horren ondoren, entitate finantzarioek, urtero, azaroaren 2a baino lehen, euskarri magnetikoa eta laguntzarako eskubidea duten pentsioetarako planean parte hartzen dutenen behin betiko zerrenda igorriko dizkiote Departamentuari. Horretan, gutxienez, partaideen izen-deituren alfabetozko hurrenkera, NAN edo IFZ eta Fondora ekarririko diruaren zenbatekoa.

Laguntza berrien eskaerekin batera agiri hauek aurkeztuko dira:

NANaren edo IFZaren fotokopia.

Gizarte Segurantzako Diruzaintzaren ziurtagiria, eskatzailearen nekazaritzako jardueraren arabera, Nekazarien edo Langile Autonomoen Araubide Berezian edo Gizarte Segurantzan izena emana dagoela eta kotizazioak pagatu dituela frogatu eta kotizazioaldien berri ematen duena.

Laguntzak Pentsioetarako Planerako erabiltzeko konpromisoa.

Azken bost urteetarik hiru urteetako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Adierazpenaren fotokopia, urte haien artean azken biak barne daudela.

Ustiategia Nafarroako Nekazaritza Ustiategien Erregistroan inskribaturik dagoela frogatzen duen ziurtagiria.

Nagusiki nekazari direnendako pentsioetarako planetarako laguntzak ezartzen dituen uztailaren 20ko 256/1992 Foru Dekretuaren xede den laguntza hartu zuten nekazari eta abeltzainek, urtero kasuan kasuko ekitaldian egin beharreko diru-ekarpenari dagokion laguntza eskatzen badute, PFEZaren azken adierazpenaren fotokopia eta laguntza eskatu aurreko hilabeteko Gizarte Segurantzako gordekina aurkeztu beharko dituzte bakarrik.

V. KAPITULUA. EKOIZLE BATASUNENDAKO LAGUNTZAK

20. artikulua . Nekazari kooperatiben lehiakortasuna hobetzeko laguntzak Nota de Vigencia.

1. Xedea.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak laguntzak ematen ahalko ditu nekazari kooperatiben lehiakortasuna hobetzeko.

2. Laguntzak, onuradunak, betebeharrak, eginbeharrak eta agiriak.

2.1. Merkaturatzeko nekazari kooperatibak batzeko laguntzak.

a) Nekazari kooperatibek batasun prozesuen ondorioz Nafarroan aktibo finko materialetan eginiko inbertsioek, haietatik beste kooperatiba bat sortzen bada, gehienez ere ehuneko 5 gehiago hartzen ahalko dute nekazaritzako produktuak eraldatu eta merkaturatzeko eskuarki ematen diren laguntzek baino, behin ere aplikatzekoa den Europako arautegian ezarririko mugak gainditu gabe.

Betiere, frogatu beharko da eraldatu edo sal-erosten diren produktuak normaltasunez merkaturatzen direla, onuradunek bideragarritasun ekonomikoa dutela eta ingurumenari eta abereen higieneari eta ongizateari buruzko gutxieneko arauak betetzen dituztela.

Merkaturako irtenbide normalak, betiere, ebaluatuko dira produktuak, inbertsio ehunekoa eta oraingo eta geroko gaitasuna kontuan hartuz. Ekoizpenaren edozein murrizketa edo Europako Batasunaren sustenguaren gutxitzea aintzakotzat hartuko da, Europako Batasun osoko merkaturako erakundeeen ondoriozkoak badira.

Europako Batasuneko merkaturako erakunde batek ekoizpenaren murrizketak edo Europako Batasunak nekazari, ustiategi edo eraldaketarako instalazioei emaniko sustenguaren gutxitzea aurreikusten baditu, murrizketa edo muga horiez gaindi ekoizpena handitzen ahal duten inbertsioetarako ez da laguntza bat ere emanen.

b) Batasunerako pizgarriak: batasun prozesuen ondoriozko kooperatibek bakarrik hartzen ahalko dute 24.000 euroko (3.993.264 pezetako) dirulaguntza, gehienez ere. Dirulaguntza horrek ezin gaindituko ditu batu ondorengo lehenbiziko urtean osaera eta funtzionamendu administratiboagatik izaniko benetako gastuak.

Aholkulari, notario, erregistro eta estatutuen prestakuntza eta argitalpenaren gastuak laguntzaren xede izanen dira, baita lehenbiziko urtean kontabilitateko kudeaketa administratiboagatik eta funtzionamenduagatik direnak ere.

Kooperatiba horiek unean-unean indarra duten legeekin bat hartzen ahalko dituzte dirulaguntzak eta betebehar hauek bete beharko dituzte:

1go. Haien estatutuetan adierazi beharko da bazkideek gutxienez ere hiru urtez sartu beharko dutela kooperatiban eta bertatik atera asmoa gutxienez ere 12 hilabete lehenago jakinarazi beharko dutela.

2garren. Estatutuek, halaber, bazkideen eginbeharrak aipatu beharko dituzte haien ekoizpenen eskari eta merkaturatzeari buruz, eta denek ekoizpenari buruz bete beharreko arauak, bereziki kalitate irizpideei, metodo ekologikoen erabilerari eta produktuen merkaturatze eta argibideei dagokienez, gehienbat haiek bildu eta hornitzeko baldintzei dagokienez, hala bada.

3garren. Batasunaren ondoriozko kooperatibek merkaturako Europako Batasuneko antolamenduetarako laguntzak ezin hartuko dituzte.

c) Langile prestatuak kontratatzeko dirulaguntzak: enpresa txiki edo ertaintzat jotzen diren nekazari kooperatibek, beste kooperatiba bat sortu duten batasun prozesuaren ondoriozkoak badira, dirulaguntza eskatzen ahalko dute enpresaren zuzendaritza eta kudeaketan, arlo tekniko edo ekonomikoan edo egokitze, eraldatze eta merkaturatze prozesuetan esperientzia duten langile prestatuak mugaegunik gabe kontratatzeko, betiere lanpostua sortu berria bada. Lanpostu horrek gutxienez ere 6 urtez iraun beharko du.

Laguntzak batasunaren ondorengo lehenbiziko hiru urteetan emanen dira eta kontratazioaren kostuen %50ekoak izanen dira, gehienez ere. Dena dela, batasunaren ondoriozko kooperatibetan bakarrik hiruna pertsona kontratatzeko emanen dira dirulaguntzak.

Kontratuan espresuki adierazi beharko da langile horiek bakar-bakarrik kontratuaren xede diren lanetan arituko direla.

Kontratua deuseztatuz gero, lanpostua gehienez ere hiru hilabeteko epean bete beharko da berriro. Bestela, horretarako erabili ez den dirulaguntzaren zatia itzuli beharko da.

d) Bideragarritasun azterlanetarako dirulaguntzak. Kooperatibek beste kooperatiba bat sortzeko batasun proiektuen bideragarritasun ekonomikoa aztertzeko eskatzen dituzten lanak gehienez ere 750 euroz (124.790 pezetaz) finantzatzen ahalko dira. Behin ere ez dira benetako gastuak gaindituko, proiektua burutuz gero.

Kontzeptu honengatik eta Erregelamendu honetako IX. eta X. kapituluetan (inbertsiorako laguntzak izan ezik) sartzen direnengatik lortzen diren laguntzen zenbateko osoak gehienez ere 100.000 euro (16.638.600 pezeta) eginen du, hiru urteko epe berean, edo, enpresa txiki eta ertainak izanez gero, dirulaguntzen xede diren kostuen %50 gehienez ere, zifrarik onuragarriena zein den eta horrela.

Batasun prozesu baten ondoriozko kooperatiba berriek eskatzen ahalko dituzte laguntzak, artikulu honetan eskatzen diren beste baldintzak betetzen badituzte.

Eskabideei, laguntza mota bakoitzaren arabera, erantsiko zaizkie batasun prozesua frogatzen duen memoria bat eta benetan burutu dela adierazten duten agiriak, aldi baterako kontrataziorako kontratuen kopia, bideragarritasun azterlanen kopia eta haien zerbitzu-sarien faktura.

2.2. Kudeaketa komertziala hobetzeko laguntzak.

a) Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak laguntzak ematen ahalko dizkie merkaturatzeko nekazari kooperatibei, haien urterko salmentek 3 milioi euro (499.158.000 pezeta) baino gehiago egiten badute, zabalkundeko lanak egin ahal ditzaten, hala nola, merkatuen azterlanak, produktuen sorkuntza eta prestakuntza, eta feria eta erakusketetan izateko antolamendua eta parte-hartzea. Dirulaguntza horiek onetsiriko aurrekontuaren %50 eginen dute gehienez ere. Kontzeptu honengatik eta Erregelamendu honetako IX. eta X. kapituluetan (inbertsiorako laguntzak izan ezik) sartzen direnengatik lortzen diren laguntzen zenbateko osoak gehienez ere 100.000 euro (16.638.600 pezeta) eginen du, hiru urteko epe berean, edo, enpresa txiki eta ertainak izanez gero, dirulaguntzen xede diren kostuen %50 gehienez ere, zifrarik onuragarriena zein den eta horrela. Horretarako, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak bermatuko die artikulu honetan aipatzen diren betebeharrak betetzen dituzten kooperatibei laguntzak eskuratzeko aukera.

Zabalkunderako laguntzen zenbatekoak 60.000 euro (9.983.160 pezeta) baino gehiago egin beharko dute.

Eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztu beharko dira: kooperatibak azken hiru ekitaldietan guztira izaniko salmenten ziurtagiria, auditoretza egiten duen entitateak luzatua; proiektuen azterlanak, planak eta zabalkunderako kanpainak eta aurrekontuak.

b) Enpresa txiki edo ertaintzat jotzen diren enpresak batzeko proiektuak abian jarri edo handitzeko behar diren langile prestatuak mugaegunik gabe kontratatzeko ere emanen dira laguntzak, produktuak batera merkaturatzeko, proiektu horien urteroko salmenten bolumenagatik teknikoki eta ekonomikoki langile horiek kontratatzeko adina arrazoi badaude, lanpostu hori sortu berria bada, gutxienez ere sei urtez badirau, eta batzen diren kooperatibak gutxienez ere hiru badira. Lehenbiziko hiru urteetan langile horien kostuen %50 finantzatuko da gehienez ere.

Eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztu beharko dira: proiektuan aurreikusten diren salmenten bolumena, batzen diren kooperatiben identifikazioa, langileak kontratatzeko arrazoi tekniko eta ekonomikoak biltzen dituen azterlana eta lan kontratuen kopia.

VI. KAPITULUA. NEKAZARITZAKO PRODUKTUEK EDO EKOIZPEN BALIABIDEEK SUFRITURIKO KALTEAK ORDAINTZEKO LAGUNTZAK

1. SAILA. Berezko hondamenek edo ohiz kanpoko bestelako gertaerek eginiko kalteen konponketa

21. artikulua . Hondamenek eraginiko kalteak Nota de Vigencia.

1. Nekazaritza edo abeltzaintzako ondasunetan izaniko galerak izan daitezke artikulu honetan aipatzen diren onuren xede, baldin eta arrisku horiek Nafarroan aplikatzekoak diren nekazaritzako aseguruetan sarturik ez badaude, Nafarroako Gobernuak Erregelamendu honi dagokionez arrisku horiek espresuki babestekotzat jotzen baditu eta Europako Batasunak kasu horretarako baimena ematen badu laguntza horietarako.

2. Nafarroako Gobernuak espresuki, Foru Dekretu baten bidez, Erregelamendu honetan xedaturikoaren arabera, hondamenezkotzat jotzen dituen herri, nekazaritzako ustiategi edo abeltegietarako ematen ahalko dira bakarrik laguntzak, arrisku, kalte eta zenbatekoaren arabera.

3. 1. puntuan aipatzen den baimena eskuratzeko, eta Europako Elkarteko Tratatuko 88. artikuluan xedaturikoaren abera, Batzordeari banan-banan jakinaraziko zaio laguntza horiek eman direla, bidezko diren datu meteorologikoekin batera.

4. Arrisku eta kalte hauek izanen dira babestekoak:

Laborantzako lurretan izaniko arrisku eta kalteak.

Abereetan izaniko arrisku eta kalteak.

Ustiategiko osagai iraunkorretan izaniko arrisku eta kalteak.

5. Erregelamendu honetarako, arrisku hauek jotzen ahalko dira babestekotzat:

a) Lurrei dagokienez: harriabarra, sutea, izozteak, uholdeak, haize bortitza eta beroa eta lehortea.

b) Aziendari dagokionez: Hondamenezkotzat jotzen diren istripuen ondoriozko heriotza edo nahitaezko hilkizunak, arrisku hauek sortu badituzte:

Natur hondamenak: lurrikarak, elur-jausiak, lubiziak, uholdeak eta suteak, orotariko galerak sortu dituztenak.

Eguraldi kaltegarria: oinaztarriak, kazkabarra, euri jasak eta izozteak.

c) Ustiategiko osagai iraunkorrei dagokienez: harriabarrak, izozteak, uholdeak eta haize bortitzek eragin dituztenak.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak arrisku bakoitzerako berariazko baldintzak ezartzen ahalko ditu.

6. Konpontzekoak izanen dira Nafarroako Gobernuak babestekotzat jotzen dituen arriskuek eraginiko kalteak:

a) Lurrei dagokienez: hondamenezkotzat jotzen diren herri edo nekazaritzako ustiategietan badaude eta kaltearen zenbatekoa finka hondatuan kaltea sufritu duen laborantzan finka horretako batez besteko ekoizpenaren %30etik goitikoa bada. Kalte hori, beti ere, zuhaitz-laborantzan izanen da eta ukituek aldez aurretiko borrokarako ohiko baliabide teknikoak, ezin egotzi dakizkiekeen arrazoiak direla-eta, ezin erabili dituztenean, edo erabilita ere alferrik gertatzen denean.

b) Aziendari dagokionez: hondamenezkotzat jotzen diren abeltegietan badago, eta abeltegiko abere espezie bakoitzari egin kaltearen zenbatekoak kaltea sufritu duenaren espezie bereko abereen %30 baino gehiago egiten duenean eta aldez aurretiko borrokarako ohiko baliabide teknikoak, ezin egotzi dakizkiekeen arrazoiak direla-eta, ezin erabili direnean, edo erabilita ere alferrik gertatzen denean.

c) Ustiategiko osagai iraunkorrei dagokienez, baldin eta hondamenezkotzat jotzen den herri batean badaude eta nekazari edo abeltzain bakoitzari egin kaltearen zenbatekoak 600 euro (99.832 pezeta) baino gehiago egiten duenean eta aldez aurretiko borrokarako ohiko baliabide teknikoak, ezin egotzi dakizkiekeen arrazoiak direla-eta, ezin erabili direnean, edo erabilita ere alferrik gertatzen denean.

7. Erregelamendu honetan arautzen diren laguntzak emateko, Nafarroako Gobernuari dagokio hondamenezko kalteak adieraztea eta, beraz, konpondu beharreko kalteak, hondamenezkotzat joz.

a) Laborantza bakoitzari edo ukituriko herri edo ustiategi bakoitzari dagokionez, artikulu honetako 6. idatz-zatiko a) letran aipatzen den edozein arriskuk laborantzako lurren eremuaren %30ean eragiten duenean kaltea eta eremu horretan batez besteko ekoizpenaren edo kasuan kasuko ekoizpen normalaren %30 baino gehiago galarazten duenean.

Batez besteko ekoizpena ezbeharra gertatu aurreko azken hiru urteetako kasuan kasuko laborantzaren ekoizpen gordinaren batez bestekoa eginez kalkulatuko da, lur hondatuan babestekoak diren eguraldiko arriskuengatik galerak ordaindu direneko urteak izan ezik, halakorik bada.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Nafarroako Nekazaritzaren Estatistikan ezarriko dira kalkulu horretarako abiapuntuko datuak, lur hondatuei eta ukituriko nekazaritza-eskualdeei dagokienez.

b) Abeltegiei dagokienez, artikulu honetako 6. idatz-zatiko b) letran aipatzen den edozein arrikuskuk heriotza edo nahitaez hiltzera behartzen duenean, kalteak abeltegiko espezie ukituko abere guztien balioaren %30 baino gehiago egiten badu.

c) Ustiategiko osagai iraunkorrei dagokienez: 6. idatz-zatiko c) letran aipatzen diren natur eragileek sortzen dituztenak, baldin eta ezin aseguratu badira edo arriskuaren izaeragatik Aseguruen Ordainerako Partzuergoak parte hartzen ez badu kaltea ordaintzeko, artikulu honetako 2. idatz-zatian xedaturikoaren arabera, hondamenezkotzat jotzen diren herri edo ustiategietan.

8. Aurreko artikuluan aipatzen diren galeren ondoriozko gastu eta inbertsioen finantzaketa dirulaguntzen xede izaten ahalko da maileguetako korrituen ehuneko zortzi arte, gehienez ere hamabost urteko eperako, helburu horretarako erabilirik. Hobaria aplikaturikoan gertatzen diren mailegu edo kredituetako korrituak gutxienez ere 100eko 1,5ekoak izanen dira.

9. Edozein nekazari edo abeltzainek edo landa finken edozein jabek lortzen ahalko ditu artikulu honetan aipatzen diren onurak, ukituriko ondasunak Nafarroan badaude.

10. Honelaxe adieraziko dira hondamenezko kalteak, laborantzako lurretan edo abereetan edo osagai iraunkorretan ezbeharrik gertatuz gero:

a) Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko eskualdean eskualdeko bulegoek, Udalek edo nekazari eta abeltzainek, entitate horien bidez, ustiategi osoko kalteen kasuan, bere herri edo ustiategietan ezbehar bat gertatu dela jakitean, lurrak, abereak edo osagai iraunkorrak ukitzen baditu, halaxe jakinarazi beharko diote Nafarroako Gobernuko Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuari.

b) Jakinarazpena harturik, Departamentuko zerbitzu teknikoak kalteak aztertuko ditu. Departamentuak txosten egokiak igorriko dizkio Nafarroako Gobernuari.

c) Txosten horietatik ondorioztatzen baldin bada Erregelamendu honetan xedaturikoaren arabera ezbehar bat gertatu dela, Nafarroako Gobernuak hondamenezkotzat jotzen ahalko ditu ukituriko herri edo ustiategiak eta beraz arriskuak, lurrak, abereak edo osagai iraunkorrak babestekotzat. Horrekin batera maileguen amortizazioaldia eta Nafarroako Gobernuaren konturako korritu tasen ehunekoak ezarriko ere ditu. Betiere, laguntzen xede diren maileguetarako baldintzek bermatuko dute korrituen hobariek babestekoa den balioaren zenbatekoa ez dutela gainditzen.

d) Ezbeharraren banakako adierazpenak eginen dira Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak hondamenezkotzat jotzen dituen herrietan dituen bulegoetan, kaltea sufritu dutenek lur, abere edo osagai iraunkor ukituak dituzteneko herrietan, edo, hala bada, hondamenezkotzat jotzen diren ustiategiak daudeneko herrietan. Izaera horretako ondasunak herri batzuetan edukiz gero, eskualdean eskualdeko bulegoetan adierazpenak egin ondoren, denak ukituriko ondasun gehien daudeneko herriko bulegoan bilduko dira.

e) Ezbeharraren banakako adierazpena horretarako onesten den eredu ofizialean eginen da.

11. Hauxe izanen da kalteak baloratzeko prozedura:

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak, ezbeharraren banakako adierazpenak hartu eta berehala tasatuko ditu kalteak. Hala ere, laborantzako lurrak izanez gero, ezbeharraren ezaugarriengatik hala komeni bada, tasazio hori uzta bildu arte geroratzen ahalko da edo hasiera batean zenbatetsi eta kaltearen jarraipena egin behin betikoz baloratu arte.

Honelaxe tasatuko da kaltea:

a) Laborantzako lurretan: tasazioko esparruaren arabera. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak ezarriko du lurretarako edo lur multzoetarako.

Galeraren balioa edo tasaturiko kaltearen zenbatekoa honelaxe zehaztuko da: artikulu honetako 7a) idatz-zatian xedatu bezala, epe normal batean lorturiko batez besteko ekoizpena epe horrexetako batez besteko prezioarekin biderkatuko da; biderkadura horri kenduko zaio ezbeharra gertu deneko urtean egiazki izaniko ekoizpena urte horretako batez besteko prezioarekin biderkaturik.

Halaber, zenbatekoari zuzenean eginiko edozein ordainketa kenduko zaio.

b) Abereetan: abere espezie bakoitzean, galeraren balioa ezbeharra sufritu duten benetako balioaren arabera zehaztuko da. Balio hori ezbeharra sufritu duten abereen antzekoek eskualdean duten batez besteko saltze balioaren arabera finkatuko da, ezbeharra sufritu duten abereak salduz berreskuratzen ahal den balioaren zenbatekoa kenduz.

c) Osagai iraunkorretan: kaltearen nolakoaren arabera, osagaia ezbeharra gertatu baino lehenagoko egoerara itzultzeko behar den konponketaren balioaren arabera.

12. Aurreko idatz-zatiaren adieraziriko moduan kalkulaturiko kaltearen zenbatekoak abiapuntutako babestekoa den balioa zehazteko:

a) Laborantzako lurretan: finkako, salbu eta kaltea sufritu duen nekazariaren adierazpeneko zenbatekoa txikiagoa bada. Kasu horretan azken honen arabera eginen da.

b) Abereetan: ezbeharra sufitu duen espezie bakoitzeko, salbu eta abeltzainaren adierazpeneko zenbatekoa txikiagoa bada. Kasu horretan azken honen arabera eginen da.

c) Osagai iraunkorretan: kaltea sufritu duen osagai bakoitzeko, salbu eta kaltea sufritu duen nekazari edo abeltzainaren adierazpeneko zenbatekoa txikiagoa bada. Kasu horretan azken honen arabera eginen da.

13. Babestekoa den balioa irizpide hauei jarraikiz ezarriko da:

a) Onuradun eta ezbehar bakoitzeko babestekoa den zenbateko osoa kaltea sufritu duen nekazari edo abeltzainaren laborantzako lur, osagai iraunkor eta abereetan babestekoak diren balio guztien batura izanen da.

b) Lurretan babestekoa den balioa nekazariaren finken artean ezbeharra sufritu dutenetan babetekoak diren balioen batura izanen da. Ezbeharrak jo duen finka bakoitzean babestekoa den balioa hauxe izanen da: 11. eta 12. artikuluen arabera tasaturiko kaltearen zenbatekoaren eta finka horretan kaltea kalkulatzeko abiapuntutako balio izan duen ekoizpenaren %30 egiten duen zenbatekoaren arteko aldea.

c) Abereetan babestekoa den balioa kaltea jasan duen abeltzainaren abere espezie guztietan babestekoak diren balioen batura izanen da. Abere espezie bakoitzean babestekoa den balioa 11. eta 12. idatz-zatien arabera tasaturiko kaltearen zenbatekoaren eta kaltea hartu duen abeltzainak ustiategian ezbeharra gertatu aitzin zeukan espezie horretako aziendaren balioaren %30eko zenbatekoaren arteko aldea.

d) Osagai iraunkorretan babestekoa den balioa 11. eta 12. idatz-zatien arabera tasaturik dauden eta ezbeharra jasan duten osagai guztietan babestekoak diren kalteen balioaren batura izanen da, kalte horren balio osoari lehenbiziko 600 euroak (lehenbiziko 99.832 pezetak) kendurik.

14. Ezbeharra sufritu duenaren ezaugarriengatik hala komeni denean, babesteko baliotzat lur bakoitzerako edo lur multzo bakoitzerako azalerako unitate bakoitzeko lorturiko zenbateko bat, azienda espezie bakoitzerako ere bai, arrazaren, adinaren eta abarren arabera, eta ezbeharrak jo dituen osagai iraunkorrak konpondu edo aldatzeko obra unitate bakoitzerako. Zenbateko goratuak, ezbeharrak jotako eskualdearen araberakoak izanen direnak, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak horretarako ematen duen Foru Aginduan adieraziko dira. Betiere, artikulu honetako 11., 12. 13. idatz-zatietan aipatzen diren irizpideak kontuan hartuz kalkulatuko dira.

15. Nafarroako Gobernuak babestekotzat jo duen ezbehar batek sorturiko galera edo kalteak Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak edo beste erakunde batzuek ezarririko laguntzen bidez osorik edo hein batean babesten direnean, aurreko artikuluen arabera ezarririko babesteko balioari laguntza horien zenbatekoa kenduko zaio. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren laguntzak hartu ahal izateko, nahitaezkoa izanen da beste erakunde batzuek helburu bererako eman ditzaketen laguntzak eskatzea. Espedientearen gaineko Ebazpena eman aitzin, eskatzaileak frogatu beharko du laguntza horiek eskatu dituela eta, hala bada, eman egin zaizkiola.

16. Onuradun bakoitzeko eta lurretan eta abereetan izaniko ezbehar bakoitzeko babestekoak diren balioei, ondasun mota bakoitzean 36.060 euro (5.999.879 pezeta) baino gutxiago egiten badute, ez zaie deus kenduko. Babestekoa den balioak zenbateko hori gainditzen badu, gehiegizkoari koefiziente gutxitzaile hauek aplikatuko zaizkio:

6 milioitik 12 milioira bitarte: 0,80.

12 milioi baino gehiago: 0,00.

Osagai iraunkorretan babestekoa den gehieneko balioa 60.100 eurokoa (9.999.799 pezetakoa) izanen da.

17. Laguntzen eskaera guztiek betebehar hauek bete beharko dituzte:

a) Babestekoak diren ondasunak Nafarroan egotea.

b) Kalteak hondamenezkotzat jotzen diren herri edo ustiategietan gertatuak izatea, babestekoak diren arriskuengatik eta babestekoak diren ondasunetan.

c) Herriak, nekazaritzako ustiategiak eta abeltegiak hondamenezkotzat jo ondoren aurkeztea eskabideak.

18. Laguntzak eskatzen dituztenek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Eskabidea, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak banatzen duen ereduaren araberakoa.

b) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia eta, batasunak izanez gero, Identifikazio Fiskalerako Zedularen fotokopia.

c) Jabetza edo edukitze-mota frogatzen duen agiria eta, hala bada, jabeak konpondu edo lehengoratzeko inbertsioak egiteko baimena.

19. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak, espedienteko agiriak eta luzatzen diren txostenak ikusirik, artikulu honetan aurreikusiriko laguntzei buruz bidezko den Ebazpena eman eta onuradunak haiek kobratzeko bete beharreko baldintzak ezarriko ditu.

20. Ulertuko da korrituen ehunekoak finantzatzen direla maileguak edo kredituak diraueino, eta dagokion dirulaguntza entitate finantzarioari pagatuko zaio. Dirulaguntza hori batera eta mailegua edo kreditua hartzean pagatzen bada, haren zenbatekoa korrituen hobariaren ondoriozko aldian aldiko zenbatekoei entitate finantzarioekin hitzarturiko eguneratze tasa aplikatuz kalkulatuko da, horrela haien gaur egungo balioa zehazteko.

2. SAILA. Abereen gaixotasunen aurkako borroka

22. artikulua . Nahitaez hil beharreko behiak ordezteko laguntzak Nota de Vigencia.

1. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak laguntzak ematen ahalko ditu ordain gisa osasun kanpainen alde hilkizun diren behiak ordezteko. Behi-aziendarako osasun kanpainek gaixotasun hauek bilduko dituzte: behi bruzelosia, behi tuberkulosia, behi leukosi enzootikoa eta behi perineumonia kutsagarria eta indarra duten legeek unean-unean ezartzen dituztenak.

2. Laguntzen onuradunek abere guztiak saneatzeko kanpainak egin beharko dituzte, indarra duten arauen arabera.

3. 18 hilabetetik bost urtera bitarteko behiak ordeztuko dira.

4. Laguntzak hartzen dituzten behiek ordezten dituztenek gutxienez ere hiru urtez iraun beharko dute behitegian.

5. Beste abeltegi batzuetatik datozen behiekin ordeztuz gero, abeltegi horiek ofizialki gaixotasunik gabekotzat joak beharko dute, helmugako abeltegikoaren kalifikazioaren arabera. Salgai diren abereak gehienez ere eraman baino hogeita hamar egun lehenago aztertu beharko dira eta saneamenduko probetan negatibo atera beharko du.

6. Abeltegi bereko abereekin ordezteko epea gehienez ere hiru urtekoa izanen da. Epe hori positibo eman duen azken aberea hil zutenetik hasiko da, betiere arauzko epean hil bazuten.

Beste abeltegi batzuetako abereekin ordezteko epea gehienez ere urtebetekoa izanen da. Epea saneamenduaz arduratzen den agintari eskudunak abereak ekartzeko baimena ematen duenetik hasiko da.

7. Laguntzak ez zaizkie emanen Ugalketarako eta Aurrerako Behi Azienda Ustiatzeko Aseguruan abereen saneamenduagatik nahitezko hilketaren berme gehigarria bere gain hartzen duten abeltegiei, Aseguru Konbinatuen Urteroko Planean sarturik baitago.

8. Esnetarako behi hilek, zazpi urte baino gehiago izanez gero, ez dute eskubiderik sortuko ordezpenerako laguntzak kobratzeko, ez eta haragitarako behi eta zezenketarako zuzen hilek ere, hamar urte baino gehiago badituzte.

9. Abereak ordezteko laguntzak gutxituz joanen dira ustiategiak kanpaina ofizialeko gaixotasunen bat atzeman duen denboraren arabera. Iragaten den urte bakoitzeko laguntzak %80, %60, %40 eta %20 gutxituko dira. Bosgarren urtetik aurrera laguntza horietarako eskubidea galduko da.

10. Behi azienda ordezteko laguntzak hauexek izanen dira:

a) Abeltegi bereko abereekin ordeztuz gero:

300 euro (49.916 pezeta) liburu genealogikoan inskribaturiko bigantxako.

180 euro (29.949 pezeta) liburu genealogikoan inskribaturik ez dagoen bigantxako.

a) Beste abeltegi bateko abereekin ordeztuz gero:

240 euro (39.933 pezeta) liburu genealogikoan inskribaturiko bigantxako.

120 euro (19.966 pezeta) liburu genealogikoan inskribaturik ez dagoen bigantxako.

11. Harturiko laguntza eta ordain guztien baturak, haragiak hiltegian duen balioa gehiturik, ez du behin ere gaindituko bigantxak saltzekotan izanen lukeen balioa. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak behar diren ziurtagiriak eskatuko ditu.

12. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak ezarriko du eskabideak aurkezteko epea. Laguntzen eskaeran datu hauek eman beharko dira nahitaez: eskatzailearen izen-deiturak eta helbidea, abeltegiko datuak eta dirulaguntzaren xede diren abereen identifikazioa eta jatorria.

3. SAILA. Landareen gaixotasunen aurkako borroka

23. artikulua . "Bakterio su" edo Erwinia amylovora delakoaren kontrako borrokaren barruko kalteordainak Nota de Vigencia.

1. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurak ordainak emanen ditu arbolak, zuhaitz apaingarriak eta haztegiko landareak suntsitzeko, "bakterio su" edo Erwinia amylovora delakoaren kontrako borrokaren barruan.

2. Ordainek suntsitu eta beste toki batean landatzeko lanak bilduko dituzte, behin ere sufrituriko kaltearen balioa gainditu gabe. Ordain horietarako erabiliko den baremoa honako hau izanen da:

a) Arbolak:

Ohiko lur-saileko arbolak (200 arbola hektareako), ekoizten ari direnak: 6.000 euro (998.316 pezeta) hektareako.

Ohiko lur-saileko arbolak, hiru urte arte: 3.910 euro (650.569 pezeta) hektareako.

Arbola bakanak: 17 euro (2.829 pezeta) bakoitza.

Ohiko lur-sailetan oinegiturak aldatzea (ureztaketa, euskarriak, eta abar): 1.500 euro (249.579 pezeta) hektareako.

b) Heskai apaingarriak:

Heskaia erauzi eta suntsitzea: 4 euro (666 pezeta) metroko.

Motzondoak kendu eta lurra ordezpenerako prestatzea: 2 euro (333 pezeta) metroko.

Ordezpenerako materiala: fakturaren arabera, gehienez ere 3 euro (499 pezeta) metroko.

c) Haztegiko landareak:

Gehienez ere balio komertzialaren 100eko 50. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak zenbatetsiko du eta haren muga 12.020 euro (1.999.960 pezeta) izanen da hektareako.

3. Hala bada, ordainak ukituriko materiala suntsitu eta itxitura konpontzeko lanak bukatzean emanen dira, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuari eskatu ondoren. Eskabide horretan haien froga-agiriak emanen dira, fakturen bidez, kasuan kasuko urtean bidezko den kontusailaren bizkar.

4. Ordaina bidezko izanen da bakarrik lur-sailaren edo haztegiaren titularrak lege fitosanitarioak bete behar ditu, bereziki pasaporte fitosantiarioari buruzkoa, otsailaren 15eko 46/1999 Foru Dekretua, bakterio suaren aurkako neurriei buruzko 1997ko uztailaren 28ko Foru Agindua eta artikulu hau.

Halaber, ordainerako eskubidea izateko, Nekazaritza eta Nekazaritzaren Finantzaketako Zerbitzuak agindu eta ikuskatu beharko ditu jarduketa horiek.

VII. KAPITULUA. LURZATIAK BERRANTOLATZEKO LAGUNTZAK

24. artikulua . Oinarrizko ustiatze azalerak osatzeko lurrak erosteko laguntzak.

1. Xedea.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak laguntzen bidez erraztasunak emanen ditu laborantzako lurrak erosi eta lur horiek oinarrizko ustiatze azalerak bihurtzeko, baldin eta bihurtze hori lurzatien berrantolamenduko finketan egiten bada, bai jabetzan, bai errentamenduan, eskualdeko nekazaritzako oinegituretan jarduteko Foru Dekretuan ezarririko oinarrizko ustiatze azalerako gutxieneko tamaina iritsi edo gainditzearren. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak ez ditu laguntza horiek emanen normaltasunez merkaturatzerik ez daukaten produktuen ekoizpena handitzen ahal dutenean.

2. Onuradunak.

Lurzati berrantolamenduko aldeetan honakoak izan daitezke laguntzen onuradun:

a) Ustiategien titularrak, haien lurrak lurzati berrantolamenduko aldearen barruan badaude, eta jabetzan edo errentamenduan eskualdatzean eskualde horretarako ezartzen den oinarrizko ustiatze azalerako gutxieneko tamaina iritsi edo gainditzen dutenean.

b) Kooperatibak, eraldaketarako nekazari elkarteak edo bestelako batasunak, haien xedea lurrak batera ustiatzea izanez gero, batasun horrek dihardueneko eremuak, lurrak erosiz gero, gutxieneko tamaina iristen badu eta eskualderako ezarririko banakako oinarrizko ustiatze azalerako gehieneko tamaina gainditzen ez badu, nagusiki nekazaritzan eta zuzenean haren kudeatzen diharduten bazkideen kopuruarekin biderkaturik.

c) Saltzaileak, haien lurrak lurzati berrantolamenduko aldearen barruan egonez gero, baldin eta lur horiek egiazki ahalbidetzen badiete erosleei oinarrizko ustiatze azalerak osatzea, betiere ustiategien gutxieneko eta gehieneko tamainen artean.

Lehenagotik zegoen ustiategia berrantolamenduko aldearen barruan badago eta oinarrizko ustiatze azalera osatzeko ezarririko ezaugarriak baditu, alegia, nekazaritzako oinegituretan jarduteko Foru Dekretuan zehazten direnak, ustiategi osoa eskualdatuko da eta osoa ez bada, saltzailearen esku gelditzen diren lurren eremuak Foru Dekretu hartan ezarririko oinarrizko ustiatze azalerako gutxieneko taimana iritsi edo gainditu beharko du.

Betiere, ustiategiak bideragarritasun azterlan bat eduki beharko du, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak onetsi beharko duena. Gainera, onuradunak nahikoa gaitasuna izan beharko du nekazaritzan jarduteko eta, lan horretan, ingurumenari eta ongizatearen higieneari eta ongizateari buruzko gutxieneko arauak bete.

Halaber, ustiategiak Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan inskribaturik egon beharko du.

3. Baztertzeko arrazoiak.

Oinarrizko ustiatze azalerak osatzeko laguntzak hartu dituzten saltzaileek ezin hartuko dute berriro laguntzarik nekazaritzako ustiategiaren eremua handitzen duten kontratuak izenpetzeagatik.

Ezkontideen edo lehen mailako ahaide edo ezkon-ahaideak direnen artean egiten diren sal-erosketak ere ezin izanen dira laguntza hauen xede.

4. Laguntzak.

Laguntza, eskualde bakoitzean, onuradunek egiazki oinarrizko ustiatze azalera salerosketearen bidez osatzeko eskuratzen dituzten lurren eremuaren arabera emanen dira eta gehienez ere eskualde horretako ustiategietarako ezarririko gehieneko tamainaren adinako eremua irisiten duen ustiategi bat osatzeko.

a) Eskuarki:

Salerosketako agirian azaltzen den prezioak ezarririko moduluaren bidez lortzen dena gainditzen badu, sailtzaileek lurren balioaren ehuneko bost hartuko dute. Balio hori Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak eskualderako ezartzen dituen moduluen arabera zehaztuko du.

Erosleek laguntzak lortzen ahalko dituzte artikulu honetan arautzen diren lurrak erosteko. Ulertuko da horretarako lurzati berrantolamenduaren onura publikoaren adierazpenean interes sozialekotzat joko dela espresuki.

b) Nekazaritza garatzeko Europako arauekin bat alde behartsutzat jotzen diren horietarako, laguntzaren gehieneko zenbatekoa inbertsioaren balioaren ehuneko berrogeita bostekoa izanen da. Beste aldeetan ehuneko hogeita hamabostekoa izanen da. Laguntza horiek ehuneko bost handitzen ahalko dira nekazari gazteak izanez gero, bere gain hastearekin batera edo hortik bost urteko epean hobekuntzetarako plan bat aurkezten badute eta laguntza hartzean lanean jarduteko aski den gaitasuna frogatzen. Lurren balioa zehazteko ezarririko moduluek mugatuko dute inbertsioaren balioa.

5. Betebeharrak eta eginbeharrak.

a) Oinarrizko ustiatze azalera bat osatzen duten ustiategiten titularrek gutxienez ere bost urtez bertako ondasun higiezinak ustiatu eta mantendu beharko dituzte, Itunak indarra hartzen duenetik hasita. Horrenbestez, oinarrizko ustiatze azalera osatzen duten ondasun higiezinen jabetza edo jabetza soila ezin izanen da eskualdatu, ez eta azalera hori osatzeko izenpeturiko errentamenduko kontratuak deuseztatu, lehen esan bezala, hamabost urtez. Hala ere, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak baimena ematen ahalko du ustiategia beste nekazari bati osorik eskualdatzeko, arrazoi objektiboak tartean daudelarik, hala nola, adina, legez aitorturiko eskubideen erabilera eta Departamentuak askiesten dituen beste batzuk, oinarrizko ustiatze azalerak bere horretan badirau. Baimen hori interesatuak eskaturik emanen da. Hark bere gain hartuko ditu aurreko titularraren konpromisoak.

Eginbehar horiek betetzen direla bermatzeko, oinarrietan eta itunean idatziko dira eta jabetza tituluetan ere bai.

b) Oinarrizko ustiatze azalerak iristen duten zehazteko, ustiategia osatzen duten lur guztiak, baita jarduketaren xede ez diren aldeetakoak ere.

c) Dirulaguntza hauen xede den eremu osoak lurzati berrantolamendurako oinarrietan egon beharko du eta eskatzaileek eta interesatuek finkak arazorik gabe aurkitu eta haien titulartasuna edo eskuragarritasuna frogatzeko behar diren agiri guztiak aurkeztu beharko dituzte.

Partikularzki:

Errentamenduen kasuan, landa errentamenduen erregistro bereziko ziurtagiriaren bidez. Errentamendu justifikatuek balioko dute osatzen den ustiategi berriaren tamaina zehazteko eta tamaina hori laguntzak eskuratzeko mugen barruan ote dagoen begiratzeko. Errentamendu horien gastuak ez dira behin ere dirulaguntzen xede izanen, laguntza araubide honen babesean.

Finkak erosteko espedienteetan frogatu beharko da erosketa hori artikulu honetako 6.b) idatz-zatian laguntza eskatzeko ezarririko epearen barruan egin dela. Hori epe horretan emaniko agiri publiko bat aurkeztuz frogatuko da edo epe horretan emaniko agiri pribatu baten bidez eta ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga kitatu ondoren, edo zuzenbidean onartzen den beste edozein agiriren bidez.

c) Onuradunek frogatu beharko dute osatzen duten ustiategi berria bideragarria dela. Horretarako, bideragarritasun azterlan bat aurkeztu beharko dute, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak onetsi beharko duena. Bideragarritzat jotzen diren betebeharrak Erregelamendu honetan ustiategietarako aipatzen diren inbertsioetarako beste laguntzetarako eskatzen direnak dira eta Nafarroako Nekazaritza Garatzeko Programaren barruan aipatzen diren laguntzetan eskatzen direnekin bat datoz (apirilaren 17ko 162/2000 Foru Dekretua).

d) Ekoizpena normaltasunez merkaturatzen ahal dela bermatzeko, onuradunek lurrak adierazten dituen orrialde bat aurkeztu beharko dute eta horrekin batera hitz emanen dutela erosiriko lurrak ez direla erabiliko ekoizpena murrizteko Europako Batasuneko araubideen barruan esleituriko banakako kopurua gainditzen duten laborantza edo lur motetarako.

e) Nekazaritzarako aski den gaitasuna frogatu beharko da, nekazaritzako ustiategietan inbertitu eta nekazari gazteak bere gain hasteko laguntzak ematen dituen apirilaren 17ko 162/2000 Foru Dekretuko 1. artikulutik 10. artikulura bitarte ezarri baldintzetan, edo bestela frogatuz bost urtez nekazaritzan jardun dela edo nekazaritzarako gaitzeko ikastaro edo mintegiak egin direla, urtero 25 ikastordu dirautenak, bost urte haiek osatu arte. Onuraduna pertsona juridikoa izanez gero, gutxienez ere bazkideen ehuneko 50ek bete beharko dute betebehar hori, alegia, nekazaritzarako aski den gaitasuna.

6. Prozedura.

a) Laguntza eskaerekin batera, lehenagoko ustiategia, erosketak eta errentamenduak ziurtatzen dituen agiriak aurkeztu beharko dira, oinarrizko ustiatze azalerak osatu direla frogatzen dutenak. Agiri horiek finken jabetza edo, hala bada, izenpeturiko errentamendu kontratuak frogatu beharko dituzte. Gainera hitz emanen da azalera hori gutxienez ere hamabost urtez ustiatu eta mantenduko dela eta onuradunen beste eginbeharrak espresuki onartuko direla. Gainera, ustiategia Nafarroako Nekazaritza Ustiategien Erregistroan inskribaturik dagoela frogatzen duen ziurtagiria ere aurkeztu beharko da.

Interesatuaren eta salerosketan lurrak saltzen dituzten jabeen eskabideak espediente bakartzat joko dira.

b) Laguntza eskatzeko epea nekazaritzako oinegituretan jarduteko Foru Dekretua argitaratzen denean hasi eta oinarriek indarra hartzean bukatuko da. Hala ere, ureztaketa lur bihurtzen ari diren aldeetan epea lurzati berrantolamendurako Erabakia onesten duen Ebazpena eman arte luzatuko da.

7. Ez-betetzeak.

a) Oinarrizko ustiatze azalera duen ustiategi bati loturiko ondasun higiezinak osatzen denetik hamabost urte pasa baino lehen eskualdatzeak, artikulu honetako 5. idatz-zatiko a) letran aipatzen den salbuespena izan ezik, ez du zuzenbidean balio bat ere izanen.

b) Errentamenduko kontratuak hamabost urte baino lehen deuseztatuz gero, onuradunek itzuli egin beharko dituzte harturiko laguntzak, diruaren legezko korritua gehiturik, haren ondorioz ustiategiak oinarrizko ustiatze azalera iristen ez badu.

c) Laguntzak hartzen dituen batasun, kooperatiba, eraldaketarako nekazaritza sozietate edo elkartea, haiek ematen direnetik hamabost urte baino lehen iraungitzen bada, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari itzuli beharko dizkio artikulu honen babesean harturiko laguntza edo onurak eta saltzaileei emaniko laguntzak Foru Komunitateko Administrazioari ordaindu, diruaren legezko korrituak gehiturik.

VIII. KAPITULUA. KALITATEKO NEKAZARITZAKO PRODUKTUAK EKOITZI ETA MERKATURATZEKO LAGUNTZAK

25. artikulua . Elikaduraren kalitateko Deitura Kontseilu arauemaileendako laguntzak Nota de Vigencia.

1. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak laguntzak ematen ahalko dizkie elikaduraren kalitateko Deitura Kontseilu arau-emaileei, Nafarroako Foru Komunitatean badihardute eta Jatorrizko Deitura Babestuen eta Adierazle Geografiko Babestuen Europako Batasuneko Erregistroan inskribaturik edo inskribatzear badaude, Kontseiluaren 2081/1992 EE Erregelamenduan xedatu bezala, eta ardoaren jatorrizko deituren kontseilu arau-emaileei eta Nafarroako Nekazaritza Ekologikoaren Ekoizpenaren Kontseiluari ere bai.

2. Laguntzek helburu hauek izanen dituzte:

a) Kontseilu Arau-emaileen egoitzak eraiki eta hornitzeko inbertsioak eta kontrol horiek egiteko behar diren informatikako ekipo eta programa berriak erostekoak.

b) Zabalkundea, feriak eta erakusketak eta merkatu azterlanak antolatuz eta horietan jardunez burutzekoa.

c) Jatorrizko deituren kontrolen gastuak, deituren izenen eta jatorriko adierazle geografikoen edo ekoizpen ekologoikoko metodoen jatortasuna frogatzeko bermetako balio dutenak.

d) Tratatuko I. eranskinean aipatzen diren produktuak iragartzea, hedabideetan edo saltokietan publizitatea eginez edo helburu bererako zabaltzen den edozein material ere bai.

3. Inbertsioetarako laguntzek benetako kostuaren %40 eginen dute gehienez ere eta bakarrik emanen dira Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak egiaztatzen duenean onuradunen bideragarritasun ekonomikoa frogatzen ahal dela eta ingurumenari eta abereen higieneari eta ongizateari buruzko arauak betetzen dituztela.

Gainera, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak bermatuko du laguntza bat ere ez zaiela emanen normaltasunez merkaturatzerik ez daukaten produktuei.

4. 2. idatz-zatiko b) letran aipatzen diren zabalkunderako laguntzek gehienez ere 100.000 euro eginen dute hiru urtean edo, enpresa ertain eta txikiak izanez gero, dirulaguntzen xede diren kostuen %50. Horretarako beharrezkoa izanen da horietan eragile guztiek jardun ahal dezatela.

5. Aldi baterako laguntzak ematen ahalko dira, gero eta txikiagoak, 2. idatz-zatiko c) letran aipatzen diren kontrolen kostua finantzatzeko, kontrol sistemak ezarri eta hurrengo sei urteetan. Laguntza horiek %90 eginen dute lehenbiziko urtean, %80 bigarrenean, %70 hirugarrenean, %60 laugarrenean, %50 bosgarrenean eta %60 seigarren eta azkenekoan. Muga horiek ez dira nahitaez aplikatzekoak Kontseiluaren 2092/91 EE Erregelamenduaren arabera egiten diren ekoizpen ekologikoko metodoen kontroletan.

6. Zabalkunderako 2. idatz-zatiko d) letran aipatzen diren laguntzek muga hauek izanen dituzte:

a) Laguntzek betiere Europako Batasunaren nazioarteko eginbeharrak errespetatuko dituzte, Nekazaritzari buruzko Itunean (1994ko OMC-GATT delakoan) biltzen direnak.

b) Dirulaguntzak hartzen dituzten publizitate kanpainek bakarrik kalitate handiko produktuak ukituko dituzte, ingurumenarekin bat datozen berariazko ekoizpen metodoen bidez lortuak barne, hala nola ekoizpen ekologikokoak.

c) Publizitaterako kanpainek bat etorri beharko dute Europako Batasunak eta Kontseiluak 2000ko martxoaren 20an eman zuten 2000/13/EE zuzentarauko 2. artikuluan xedaturikoarekin. Horren bidez arautu zen elikagaien etiketa, itxura eta publizitateari buruzko Estatuetako legeak elkarrengana hurbiltzeko bidea, eroslea ez engainatzeko moduan. Bereziki:

Elikagaien ezaugarriei buruz, partikularzki jatorri, identifikazio, nolako, osaera, zenbateko, iraupen, jatorri edo abiaburuari buruz eta ekoitzi edo lortzeko moduari buruz;

Elikagaiei ez dituzten ondorio edo nolakotasunak egotziz, bereziki giza gaixotasunei aurrea hartu edo haiek tratatu edo sendatzeko gaitasuna;

Elikagaiak ezaugarri bereziak dituela adieraziz, antzeko elikagai guztiek ezaugarri berak badituzte.

d) Finantzaturiko zabalkundea onuradunek enpresa pribatuen esku uzten badute, enpresa horiek merkatuko irizpideen arabera, bereizkeriarik gabe, hautatu beharko dira eta, hala bada, Europako Batasuneko arauetan ezarririko lizitazioko prozedurak aplikatuko dira.

e) Publizitateko kanpainetan produktu iragarriaren kalitatea nabarmenduko da. Produktuaren jatorria aipatzen ahalko da, Jatorrizko Deitura Babestuen edo Adierazle Geografiko Babestuen Europako Batasuneko erregistroan ageri denarekin zehatz-mehatz badator. Europako Batasuneko legeen arabera babesturiko bestelako jatorrizko deituren publizitateko kanpainak ere sartuko dira puntu horretan, hala nola ardoenak. Horretarako, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak Batzordeari igorriko dizkio, honek eskatuz gero, erabili asmo diren iragarkien kopia edo laginak.

f) Jatorrizko Deitura Babestuko edo Adierazle Geografiko Babestuko ekoizle guztiek edo, 2081/1992 EEE Erregelamenduaren aplikazio esparruan sarturik ez dauden produktuak izanez gero, bestelako jatorrizko deituretakoek ere bai, aukera izanen dute laguntzak baldintza beretan hartzeko.

g) Guztira ematen diren laguntzek ez dute gaindituko publizitateko gastuen kostu osoaren %50. Eskatzaileek beste %50 jarri beharko dute.

h) Betiere, Batzordeari banan-banan jakinarazi beharko zaizkio zabalkunde jarduerak, gai bera badute, haien urteko aurrekontuak bost milioitik goiti egiten badu eta marka berriak edo kalitatea kontrolatzeko sistemak iragartzen baditu edo bestela Espainiako edo Nafarroako produktuak.

7. Laguntzen eskaerak maiatzaren 1a baino lehen aurkeztuko dira urtero edo abian jartzen hasi eta lehenbiziko hiru hilabeteetan, Kontseilu sortu berriak badira.

8. Bi kasuetan, eskabideekin batera agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Jarduketak adierazten dituen memoria eta, hala bada, haien egutegia.

b) Jarduera bakoitzaren aurrekontu zehatza.

c) Kontseiluko osoko bilkurak memoriari eta aurrekontuei buruz harturiko Erabakia.

9. Laguntzak hartu ondoren, Kontseilu onuradunek Nekazaritzako Elikagai Industrien eta Elikaduraren Zerbitzuari agiri batzuk aurkeztuko dizkiote laguntzak memorian proposaturiko jarduketetan egiazki erabili direla frogatzen dutenak, baita eginiko gastuen ziurtagiriak ere.

IX. KAPITULUA. NEKAZARITZA SEKTORERAKO LAGUNTZA TEKNIKOA

26. artikulua . Kooperatiben kudeaketa hobetzeko laguntzak Nota de Vigencia.

1. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak laguntzak ematen ahalko ditu nekazari kooperatibetan izaniko kudeaketari buruzko auditoretza eta txostenak bultzatzeko, aholkulariek eginak, egoera ekonomiko-finantzarioa hobeki ezagutu, kudeaketan izan litezkeen akatsak atzeman eta akats horien arabera hobetzeko gomendioak burutzeko.

2. Legez osaturiko nekazari kooperatibek hartzen ahalko dituzte laguntza hauek, Foru Komunitatean badihardute eta horretarako legezko gaitasuna duten pertsona fisiko edo juridikoei kudeaketari buruzko auditoretza eta txostenak eskatzen badizkiete. Horretarako, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak bermatuko die artikulu honetan aipatzen diren betebeharrak betetzen dituzten nekazari kooperatibei laguntzak eskuratzeko aukera.

3. Entitateei auditoretzen zenbatekoaren 100eko 50eko laguntzak ematen ahalko zaizkie gehienez ere. Gehieneko zenbateko aukeragarria 3.600 eurokoa (598.990 pezetakoa) izanen da. Hala ere, artikulu honetan eta aurrekoan aipatzen diren kontzeptuengatik (inbertsiorako laguntzak izan ezik) lortzen diren laguntzen zenbateko osoak gehienez ere 100.000 euro (16.638.600 pezeta) eginen du, hiru urteko epe berean, edo, enpresa txiki eta ertainak izanez gero, dirulaguntzen xede diren kostuen %50 gehienez ere, zifrarik onuragarriena zein den eta horrela.

4. Eskabideak, aurrekontua barne, urte bakoitzeko apirilaren 15a baino lehen aurkeztu beharko dira. Eskabidearekin batera ondoko agiriak aurkeztuko dira:

a) Entitate eskatzailea inskribaturik dagoeneko Erregistroaren ziurtagiria.

b) Kudeaketari buruz eginiko auditoretza edo txostenaren faktura.

c) Entitate eskatzaileak kontua daukaneko bankuaren ziurtagiria, kontuaren zenbakia eta titularrak.

d) Aholkulariaren eta entitate eskatzailearen ziurtagiriak, kudeaketari buruzko auditoretza edo txostena egiazki egin dela frogatzen dutenak.

27. artikulua . Nekazaritzako elikagaien artisauenpresen batasunendako laguntzak Nota de Vigencia.

1. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak laguntzak ematen ahalko ditu elikagaien artisautza sustatzeko. Jarduera hauetarako erabiltzen ahalko dira:

a) Langile prestatuak eta aholkularitzako zerbitzuak kontratatzeko.

b) Merkaturatzea eta zabalkudea hobetzeko.

c) Prestakuntzarako.

2. Enpresa txiki eta ertaintzat jotzen diren nekazaritzako elikagaien artisau-enpresek laguntzak hartzen ahalko dituzte langile prestatuak eta aholkularitzako zerbitzuak kontratatzeko. Horretarako, dirulaguntzaren xede izanen da zuzendaritzaren arloan, enpresaren orotariko arloan edo arlo tekniko edo ekonomikoan esperientza duten langile prestatuak mugaegunik gabe kontratatzea, lanpostu sortu berria bada eta lanpostu horretan gutxienez ere 6 urtez badirau. Enpresendako aholkularitza tekniko eta ekonomikoko zerbitzuak kontratatzeko ere emanen dira dirulaguntzak.

Batasunak Erregistroan inskribatu eta hiru urtez eskatzen ahalko ditu laguntzak, gehienez ere kontratazioaren kostuen %50ekoak izanen direnak.

Finantzaturiko kontratuen bidez harturiko langileak bakarrik kontratu horren xede diren lanetan arituko dira. Kontratua deuseztatuz gero, lanpostua gehienez ere hiru hilabeteko epean bete beharko da. Bestela dirulaguntza hein berean itzuli beharko da.

3. Nekazaritzako elikagaien artisau-enpresen batasunek laguntzak hartzen ahalko dituzte nekazaritzako elikagaien artisau produktuak merkaturatu eta zabaltzeko. Zabalkundeko gastu batzuk finantzatzen ahalko dira, hala nola, merkatu azterlanak, produktuak sortu eta prestatzea eta feria eta erakusketak antolatu eta horietan parte hartzea.

Laguntzek gehienez ere 100.000 euro eginen dute onuradun bakoitzeko, hiru urtean, edo, enpresa txiki eta ertainak izanez gero, dirulaguntzen xede izan daitezkeen kostuen %50, zifrarik onuragarriena zein den eta horrela.

4. Laguntzak ematen ahalko zaizkie nekazaritzako elikagaien artisau enpresei eta haien batasunei prestakuntza ekitaldiak antolatzeko, hauen xede langileak Nekazaritzako Elikagaien Artisautzako Ogibideen Zerrendan aipatzen diren jardueretan hobetzea bada, edo bestela enpresaburuendako oinarrizko prestakuntzako ikastaroak antolatu eta horietan parte hartzea, nekazaritzako elikagaien artisau enpresak kudeatzeko baldintzak hobetu beharrez.

Nafarroan egiten diren prestakuntzetarako, gutxienez ere bost partaide izanen dira.

Kostu akademikoak oso-osorik finantzatuko dira. Nafarroatik kanpo egiten diren prestakuntzetarako, gainera, joan-etorrien, egonaldiaren eta mantenuaren gastuen %50 finantzatuko da. Dirulaguntzak gehienez ere 1.200 euro (199.663 pezeta) eginen du guztira. Zentro ofizialek edo sozietate publikoek antolatu beharko dituzte jarduerak edo ikasgaiak irakatsi.

5. Hala ere, artikulu honetan eta aurrekoan aipatzen diren kontzeptuengatik (inbertsiorako laguntzak izan ezik) lortzen diren laguntzen zenbateko osoak gehienez ere 100.000 euro (16.638.600 pezeta) eginen du, hiru urteko epe berean, edo, enpresa txiki eta ertainak izanez gero, dirulaguntzen xede diren kostuen %50 gehienez ere, zifrarik onuragarriena zein den eta horrela.

6. Horretarako, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak bermatuko die artikulu honetan aipatzen diren betebeharrak betetzen dituzten nekazaritzako elikagaien artisau enpresei laguntzak eskuratzeko aukera.

28. artikulua . Abere lehiaketak antolatzeko laguntzak Nota de Vigencia.

1. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak laguntzak ematen ahalko ditu Nafarroako Foru Komunitatean abere lehiaketak antolatzeko.

2. Herrietako, eskualdeetako edo Nafarroa osoko abere lehiaketak antolatzen dituztenek hartzen ahalko dituzte laguntza hauek, Nafarroako Foru Komunitatean egiten badira eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak baimentzen baditu.

Espainia osoko abere lehiaketak antolatzen dituztenek ere hartzen ahalko dituzte laguntzak, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak baimendu baditu eta Nafarroako Foru Komunitatean egiten badira.

Horretarako, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak bermatuko die artikulu honetan aipatzen diren betebehar objektibo eta subjektiboak betetzen dituzten guztiei laguntzak eskuratzeko aukera.

3. Laguntza hori hartu ahal izateko, abere lehiaketek betebehar hauek bete beharko dituzte:

a) Erakusketa, enkantea edo lehiaketa izatea, herrietan, eskualdeetan eta Nafarroa osoan abere lehiaketak antolatzeko arauetan xedaturikoarekin bat.

b) Hemengo edo Espainiako arrazen erakusketa, lehiaketa eta enkanteak, Espainiako Abere Arrazen Katalogo Ofizialaren arabera.

c) Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak baimendurik egotea eta abere lehiaketei buruzko arauetan ezarririko beste betebeharrak betetzea.

4. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak antolaketaren gastuen %25eko laguntza emanen du, gehienez ere, 3.610 euro (600.653 pezeta) egin arte, lehiaketa bakoitzean. Muga hori 6.010 eurokoa izanen da (999.980 pezetakoa), Espainia osoko lehiaketa izanez gero. Hala ere, artikulu honetan eta aurrekoan aipatzen diren kontzeptuengatik (inbertsiorako laguntzak izan ezik) lortzen diren laguntzen zenbateko osoak gehienez ere 100.000 euro (16.638.600 pezeta) eginen du, hiru urteko epe berean, edo, enpresa txiki eta ertainak izanez gero, dirulaguntzen xede diren kostuen %50 gehienez ere, zifrarik onuragarriena zein den eta horrela.

5. Lehiaketa antolatu eta 3. idatz-zatian aipatzen den arautegia betetzeko ezinbestekoak diren gastuak izan daitezke aukeragarriak, hala nola, lokalak egokitzekoak, abereak bazkatzekoak (egun bat baino gehiago egonez gero), albaitari zerbitzukoak, sariak eta garaikurrak, aseguruak, abereen garraioa, abeltzainen dietak, mahaikideen gastuak, joan-etorrikoak eta egonaldikoak barne (egun bat gehienez ere) eta bestelako gastuak, hala nola, argindarra, bozagoragailuak, ura eta garbiketa.

6. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak ezarriko du eskabideak aurkezteko epea.

7. Betiere, laguntzen eskaerak lehiaketa egin aitzin aurkeztu beharko dira, memoriarekin eta aurrekontuarekin batera.

8. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak, laguntzak pagatzerakoan, hala bada, kontuan hartuko du antolatzaileek noraino bete dituzten abere lehiaketei buruzko arauetan betebehar eta baldintzak eta antolatzaileek berek harturiko konpromisoak.

Halaber, nahitezkoa izanen da abereen parte-hartzea egokia izatea. Atal bakoitzean behar adina abeltzain izanen dira ordezkaritza eta lehiakortasuna egoteko moduan. Betiere, laguntzak hartzeko, gutxienez ere atal bakoitzean zortzi abelburuk hartu beharko dute parte behi eta behorretan, eta atal bakoitzean sei lote izanen dira ardi, ahuntz, txerri eta beste espezieetan.

X. KAPITULUA. ABELTZAINTZA SEKTORERAKO LAGUNTZAK

29. artikulua . Pirinioar arrazako abelgorriak liburu genealogikoan inskribatzea sustatzea Nota de Vigencia.

1. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak sustatuko du pirinioar arrazako abelgorriak liburu genealogikoan inskribatzea, horretarako laguntza bat emanez.

2. Pirinioar arrazako abelgorrien ustiategien titularrek eskatzen ahalko dute laguntza hau, abereak arrazako liburu genealogikoan inskribaturik badaude.

3. Inskribaturiko abereen amak diren emeak sei urte bete arte mantentzea izanen da laguntza hau kobratzeko baldintza.

4. Laguntza, eskuarki, 12 eurokoa (1.997 pezetakoa) izanen da inskribaturiko abere bakoitzagatik. Hala ere, beste 12 euro (1.997 pezeta) emanen dira abeltegiak osorik parte hartzen badu Pirinioar Abereen Hobekuntza Genetikorako Planean. Plan hori Asociación del Pirenaico de Navarra-ASPINAk garatu du eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak onetsi. Beste 6 euro (998 pezeta) emanen dira aurreko lerroaldean aipatzen diren abereendako, inskribaturiko abelgorri horiek Hobekuntza Genetikorako Plan horretan probaldian dauden hazitarakoen umeak badira. Betiere, laguntzek ezin gaindituko dute erregistroko kostuen %30.

5. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak ezarriko du eskabideak aurkezteko epea. Laguntzen eskaeran datu hauek eman beharko dira nahitaez: eskatzailearen izen-deiturak eta helbidea, abeltegiko datuak eta dirulaguntzaren xede diren abereen identifikazioa eta jatorria.

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web