(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

271/1999 FORU DEKRETUA, ABUZTUAREN 30EKOA, BANANTZE BIDEZ, NAFARROAKO ODONTOLOGO ETA ESTOMATOLOGOEN ELKARGO OFIZIALA ERATZEN DUENA Nota de Vigencia

BON N.º 113 - 10/09/1999



Atariko

Nafarroako Lanbide Elkargoei buruzko apirilaren 6ko 3/1998 Foru Legeak, bere 8.3 artikuluan, xedatzen du lurralde-eremu zabalago batetik bananduz Nafarroako eremurako Lanbide Elkargo bat eratzea Foru Dekretu bidez onetsi beharko dela.

Era berean, aipatu Foru Legearen hirugarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, Nafarroako Foru Komunitatea baino lurralde-eremu zabalagokoak diren Lanbide Elkargoen Nafarroako ordezkaritzetan diharduten profesional gehienek banaketa sustatu ahal izanen dute elkargo independenteak eratzeko. Beharrezkoa izanen da banaketa Nafarroako Gobernuak Foru Dekretu bidez onestea eta aldez aurretik Elkargoen Kontseiluak txostena egitea.

1997ko uztailaren 2an eginiko aparteko bilkura nagusian Nafarroan diharduten kolegiatuek aho batez onetsi zuten Nafarroa VII. Eskualdeko Elkargotik (egoitza Bilbon) eta XIV. Eskualdeko Elkargotik (egoitza Donostian) banantzea.

Abenduaren 23ko 2828/1998 Errege Dekretuaren bidez, halaber, Nafarroako Batzorde Probintziala VII. Eskualdeko Odontologo eta Estomatologoen Elkargotik banantzea, haren Xedapen Iragankor Bakarrean ezarri zelarik ezen, Odontologo eta Estomatologoen Elkargotik banandutako Batzorde Probintzialek Lanbide Elkargo gisa onartuak izateko eskaera egin beharko dietela agintari eskudunei.

Nafarroako Odontologo eta Estomatologoen Elkargo Ofizialtzat onartua izateko eskaera egin denez gero, eta Nafarroako Lanbide Elkargoei buruzko apirilaren 6ko 3/1998 Foru Legeak ezarritako baldintzak betetzen direlarik, bidezkoa da Elkarte hori, banantze bidez, sortzeari buruzko Foru Dekretua onestea.

Horrenbestez, Lehendakaritza eta Barne kontseilariak proposatuta eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abuztuaren hogeita hamarreko bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra

Banantze bidez, Nafarroako Odontologo eta Estomatologoen Elkargo Ofiziala eratzea. Elkargo honen lurralde-eremua Nafarroako Foru Komunitatea izanen da eta Dekretu honek indarra hartzen duen momentutik nortasun juridikoa izanen du eta jarduteko ahalmena, bere gobernu organoak eratzen dituenenetik aitzina.

Xedapen Gehigarria Nota de Vigencia

Nafarroako Odontologo eta Estomatologoen Elkargo Ofizialak abuztuaren 30eko 271/1999 Foru Dekretuak indarra hartzen duenetik urtebeteko epean Elkargoaren Estatutuak prestatu eta bere gobernu organoen karguak beteko dituzten pertsonak hautatu behar ditu.

Azken Xedapena

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abuztuaren hogeita hamarrean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Lehendakaritza eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A9908617

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web