(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

267/1996 FORU DEKRETUA, UZTAILAREN 1EKOA, URBASA ETA ANDIAKO NATUR BALIABIDEAK ANTOLATZEKO PLANA BEHIN BETIKOZ ONESTEN DUENA Nota de Vigencia

BON N.º 97 - 12/08/1996



  AZKEN XEDAPENAK


  E R A S K I N A. Urbasa eta Andiako Natur Baliabideak Antolatzeko Planaren Arautegia


  I. KAPITULUA. XEDAPEN OROKORRAK


  II. KAPITULUA. LIMITACIONES MENDIAREN ARAUTEGI BERARIAZKOA


  III. KAPITULUA. URBASAN ETA ANDIAN APLIKAGARRI DEN ARAUTEGI BERARIAZKOA


  IV. KAPITULUA. UREDERRA IBAIAREN NATUR ERRESERBAREN ARAUTEGIA


  V. KAPITULUA. GUNEAK


  VI. KAPITULUA. ADMINISTRAZIO BAIMENAREN ARAUBIDEA


Atariko

Urriaren 4ko 304/1993 Foru Dekretuak Natur Baliabideak Antolatzeko Planak gauzatzeko prozedura ezarri zuen.

Lurraldearen Antolamendu eta Ingurugiro kontseilariak urriaren 27an eman zuen 341/1993 Foru Aginduaren bidez jendaurrean jarri zen bi hilabetez Urbasa eta Andiako Natur Baliabideak Antolatzeko Planaren Aurrerapena, geroago 1994.eko martxoaren 15a arte luzatu zena.

Nafarroako Gobernuak 1995.eko abenduaren 26an hartu zuen Erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi zen Urbasa eta Andiako Natur Baliabideak Antolatzeko Planaren Proiektua eta bi hilabetez jendaurrean jarri. Erabaki hori 1996.eko urtarrilaren 13ko 32. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara.

Planaren inguruko lurretan dauden toki entitateek egin dituzten eskariak ikusita, Nafarroako Gobernuak 1996.eko otsailaren 19an hartu zuen Erabakian jendaurreko epea 1996.eko apirilaren 15a arte luzatzea erabaki zuen.

Jendaurreko epe horretan Planari 37 alegazio egin zaizkio eta horien guztien gainean Ingurugiro Zuzendaritza Nagusiak txostena prestatu du.

Halaber, Nafarroako Oihangintzako Kontseilu Arauemaileak 1996.eko maiatzaren 2an alegazio horien eta Planeko Proiektuaren gaineko txostena eman zuen.

Nafarroako Ingurugiro Kontseiluak 1996.eko ekainaren 20an Planaren Proiektuari buruzko adostasun txostena eman zuen.

Horrenbertzez, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko uztailaren batean egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat etorriz,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra

Urbasa eta Andiako Natur Baliabideak Antolatzeko Plana behin betikoz onestea. Plan horren arautegia Foru Dekretu honi atxikitako Eraskina da.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena

Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariari ahalmena eman zaio Foru Dekretu hau burutu eta garatzeko beharrezkoak diren xedapenak eman ditzan.

Bigarrena

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.

Xedapen Indargabetzailea

Urbasa eta Andia mendietan usadiozkoak ez diren erabilera eta jarduerak antolatzeko arauak ezartzen dituen maiatzaren 18ko 120/1990 Foru Dekretua indarrik gabe gelditu da, baita Foru Dekretu honetan ezarrritakoari kontra egiten dion maila bera edo baxuagoko xedapen oro ere.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko uztailaren batean.-Nafarroako Gobernuko lehendakariordea, Juan Cruz Alli Aranguren.-Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Javier Luis del Castillo Bandrés.

I. KAPITULUA. XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua . Natur Baliabideak Antolatzeko Planaren helburuak.

Urbasa eta Andiako Natur Baliabideak Antolatzeko Planaren helburuak, hauek dira:

a) Lurraldeko baliabideak eta ekosistemak zehaztu eta horien kontserbazio egoera zein den adieraztea.

b) Natur baliabideak kontserbatu, berreskuratu eta hobetzeko neurrien aplikazioa sustatzea, hala behar denean.

c) Behar diren babes araubideak adieraztea, legez ezarritako kategorien arabera.

d) Kontserbazio egoera ikusi ondoren ezarri beharreko mugapenak zehaztea.

e) Jarduera ekonomiko eta sozialen, publikoen eta pribatuen, politika sektorialen eta antolatzaileen irizpide orientagarriak ematea, adierazi diren galdakizunekin bat egitearren.

2. artikulua . Lurraldea.

1. Natur baliabideen antolamendu planaren lurraldearen azalera 20.949,4 hektarea da; honela banaturik:

Andimendia: 4.372,45 ha.

Urbasa mendia: 11.445,22 ha.

Ameskoetako Limitaciones mendia: 5.012,76 ha.

(Eraulgo eta Etxabarriko zati bereizia barne).

Urederraren iturburua: 119,00 ha.

Guztira: 20.949,40 ha. Nota de Vigencia

2. Lurraldearen mugak hauek dira:

a) Ipar muga: Urbasa eta Andia mendiek Ziordi, Olazti, Altsasu, Urdiain, Iturmendi, Bakaiku, Etxarri-Aranatz, Ergoiena, Uharte-Arakil, Irañeta eta Arakilgo udalerriekin egiten duten muga.

b) Eki muga: Andia mendiak Ollaran eta Goñerrirekin egiten duen muga.

c) Hego muga, ekialdetik mendebalera: Urbasa eta Andia mendiek Gesalatz, Lezaun eta Abartzuzarekin egiten duten muga; hor uzten du alde batera Urbasa mendia eta Ameskoetako Limitaciones mendiaren hego mugari segitzen dio eta horrek Ameskoabarren, Eulate, Aranaratxe eta Larraonako dermioekin muga egiten du, Araba eta Nafarroaren mugaraino Nota de Vigencia.

d) Mendebal muga: Araba eta Nafarroaren arteko muga.

3. artikulua . Antolamendu Planaren izaera.

1. Plan hau Urbasa eta Andia mendien Natur Baliabideen plangintza egiteko tresna da.

2. Natur Baliabideak Antolatzeko Plana honela garatuko da:

- Limitaciones mendian, hark dituen ordenantzen arabera.

- Urbasa eta Andia mendietan, horretarako Nafarroako Gobernuak onetsiko duen Erabilera eta Kudeaketa Planaren arabera.

- Urederra ibaiko iturburuaren Natur Erreserban, horretarako Nafarroako Gobernuak onetsiko duen Erabilera eta Kudeaketa Planaren arabera.

4. artikulua . Planaren ondorioak.

Natur Baliabideak Antolatzeko Plana behin betikoz onesteak ondorio hauek sortzen ditu:

a) Publizitatea eta horrek berekin dakarren eskubidea, hots, hiritar orok dokumentazioa ikusteko duena; dokumentazio hori bilduko duen ale behar bezala legeztatua Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren bulegoetan egonen da jendearen eskura.

b) Arautegiaren nahitaezkotasuna, lurraldearen antolamendu edo antolamendu fisikorako bertze edozein tresnarendako muga izanen dena; azken tresna horren zehaztapenek ezin izanen dituzte haren xedapenak aldatu.

Gaur egun dauden lurralde edo hirigintza antolamenduko tresnek Natur Baliabideak Antolatzeko Planarekin bat egiten ez badute, hari egokitu beharko zaizkio. Egokitzapen hori egiten ez den bitartean, Antolamendu Planaren zehaztapenak aplikatuko dira eta lurralde plangintzako tresnen gainean lehentasuna izanen dute.

5. artikulua . Planaren indarraldia eta hori berrikusi eta aldatzeko baldintzak.

1. Natur Baliabideak Antolatzeko Plana mugarik gabekoa da, artikulu honek beronek dioenari jarraikiz hori berrikusi edo aldatzeko dagoen aukera galarazi gabe.

2. Natur Baliabideak Antolatzeko Plana ondorengo hauetan aldatuko da:

a) Irizpide eta helburu orokorren aldaketa.

b) Lurraldearen aldaketa.

c) Babestutako balioak gordetzeari dagokionez galdakizun handiagoak izatea.

Edozein pertsona edo entitate publiko edo pribatuk eska diezaioke Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari prozedurari hasiera emateko, behin egiaztatu ondoren berrikuspena edo aldaketa emateko dagoen beharra eta aukera.

3. Berrikuspena edo aldaketa emateko prozedura Natur Baliabideak Antolatzeko Planak egiteko prozedura ezartzen duen urriaren 4ko 304/1993 Foru Dekretuan edo hori ordezkatzen duen arautegian ezarritakoa izanen da.

4. Aurreko zenbakian ezarritakoa inola ere galarazi gabe, Limitaciones mendiari dagokionez eta aipatu mendi hori aprobetxatu eta mantentzeko usadiozko araubidea babestu eta bermatzeko asmoz, Antolamendu Plan honen II. kapitulua ezin izanen du alde bakar batek aldatu. Aipatu II. kapitulu hori aldatu ahal izanen da prozedura honi jarraikitzen bazaio:

a) Limitacioneseko Batzordeak, aipatu Batzorde hori osatzen duten udaletako hiruk edo Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak eskatuko dute aldaketa.

b) Behar diren negoziaziazioak egin ondoan, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak, Batzordearekin edo udaletako hirurekin bat datorrela, aldatzeko proposamena eginen du eta Plana aldatzeko administrazio prozeduraren eta Nafarroako Gobernuaren onespenaren menpe jarriko du.

Aldatzeko proposamena onartzen ez bada, proposamen hori egin aitzineko araubide juridikoak indarrean segituko du.

6. artikulua . Kalteordainak eta mugapenak.

1. Jabetza pribatua edo ondareko eskubide eta interes legezkoak galdu edo mugatzeak berekin dakarren errenta galera ordainduko da, Natur Baliabideak Antolatzeko Planean ezarritako murriztapen edo mugapenak indarrean sartu ahal izateko.

2. Plan honen ondoriozko mugapen berezi eta eraginkorrek, hots, lege antolamenduari jarraikiz behin eta berriz eta ageri-agerian orain artean egin diren landa inguruneko usadiozko jarduera eta erabilera sendotuekin bat egiten ez dutenek, kalteordainak jasoko dituzte Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren aldetik; kalteordain horien zenbatekoa Administrazio Publikoaren ondareko erantzukizuna erregulatzen duten arauen arabera finkatuko da.

II. KAPITULUA. LIMITACIONES MENDIAREN ARAUTEGI BERARIAZKOA

7. artikulua . Arautegi bakarra.

Limitaciones mendia kapitulu honetan xedatutakoari jarraikiz arautuko da eta III. kapituluko jarduera zehatzetarako xedapen berariazkoak ez zaizkio aplikagarri gertatuko.

8. artikulua . Batzordearen eskubide historikoak babestu eta errespetatzea.

Nafarroako Foru Komunitateak Limitaciones mendiko Batzordearen eskubide eta ahalmen historikoak babestu eta errespetatuko ditu, hain zuzen ere Nafarroak dituen eskumenen zati eta mami direnak, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 50.1 artikuluari jarraikiz, mendi, naturgune babestu, ehiza eta mendialdeen arloan duen foru araubidearen babesean.

2. Nafarroako Gobernuak Limitaciones mendiko Batzordearen araubide historiko osoa bereziki babesteko beharrezkoak diren lege mailako neurri eta ekimenak hartuko ditu.

9. artikulua . Ordenantzak Nota de Vigencia.

1. Limitaciones mendian egiten ahal diren jardueretan eta erabileretan Limitaciones mendiari probetxua atera eta hura kontserbatzeko Ordenantzak, eta bere geroko aldaketak, bete beharko dira. Ordenantza horiek Nafarroako Foru Diputazioak 1896ko ekainaren 26an hartutako Erabakiaren bidez onetsi ziren, eta Limitaciones mendiko Batzordeak 2003ko maiatzaren 23ko osoko bilkuran hartutako Erabakiaren bidez eguneratu (2003ko 116. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 10ekoa).

2. Ordenantza horiek natur baliabideen antolamendu planaren aldaketa honen I. eranskinean ageri dira, Limitaciones Mendiari buruzko araudi berariazkoari dagokionez.

3. Ordenantzak eguneratu, aldatu eta berrikustean, Limitaciones mendiari buruzko irizpide nagusi hauek bermatuko dira:

a) Baliabideen erabilera antolatua, espezieak eta ekosistemak iraunkorki aprobetxatu, lehengoratu eta hobetzen direla bermatuz.

b) Limitaciones mendiko natur ekosistemen eta paisaiaren aniztasuna, berezitasuna eta edertasuna babestea.

c) Funtsezko prozesu ekologikoak eta oinarrizko bizi-sistemak mantentzea.

d) Limitaciones mendiko aniztasun genetikoa zaintzea.

4. Naturguneak babesteari buruzko araudiak natur erreserbak erabili eta kudeatzeko plan zuzentzaileei esleitzen zaizkien izaera eta ondorioak izanen dituzte ordenantza eguneratuek.

10. artikulua . Jarduera sektorialak.

Ondoren zerrendatzen diren jarduera sektorialak Limitaciones mendiaren esparruan burutuko dira, ondoko araubide orokorrari jarraikiz:

a) Oihangintzako jarduerak, Nafarroako oihan ondarea babestu eta garatzeko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legearen eta 1994.ean berrikusi zen Oihangintzako Antolamenduaren Proiektuaren eta haren ondorengo berrikuspenen arabera.

b) Hirigintzaren ikuspuntutik begiratutako jarduerak, lurraldea babestu eta erabiltzekoak, Lurralde Antolamendu eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen arabera.

c) Jarduera zinegetikoa eta basa fauna babestekoa, Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen eta behar den Antolamendu Zinegetikoaren Planaren arabera.

2. Araubide orokorra, Limitaciones mendian aurreikusitako araubide berariazkoaren menpe egonen da.

3. Nafarroako Gobernuak bere gain hartuko ditu Antolamendu Zinegetikoaren Plana eta Limitaciones mendiko Oihan Antolamenduaren Proiektua berrikusteko gastu osoak.

4. Limitacioneseko Batzordeak mendi horretan bisitarien sarrera mugatzeko beharrezkoak diren neurriak har ditzake, hura babestu eta mantentzen dela bermatu ahal izateko.

11. artikulua . Kudeaketa organoa.

1. Limitaciones mendiko Batzordea Limitaciones mendia administratu eta kudeatzeko entitate administratiboa da, izaera publikoa du eta usadiozko elkartea da; eta, orobat, Urbasa eta Andiako Natur Parkea Limitaciones mendiaren esparruan kudeaketako organo administratiboa da.

2. Limitacioneseko Batzordeak, indarra duen antolamendu juridikoak Natur Parkeak kudeatzeko organoei esleitzen dizkien ahalmen eta botere osoak ditu.

3. Nafarroako Gobernuaren eta Limitacioneseko Batzordearen arteko administrazio arteko lankidetza eta kooperaziorako, erakunde horiek erabaki dezakete horien ordezkariek osatuko luketen lankidetza organoa sortzea.

III. KAPITULUA. URBASAN ETA ANDIAN APLIKAGARRI DEN ARAUTEGI BERARIAZKOA

12. artikulua . Aplikazio esparrua.

III. kapituluan ezartzen den arautegia bakarrik aplikatuko da Urbasa eta Andia mendietan, inola ere galarazi gabe haren garapena Nafarroako Gobernuak, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren proposamenez, esparru horretarako onetsiko duen Erabilera eta Kudeaketa Plan Zuzentzailean.

13. artikulua . Burundaren eta Aranazko Komunitatearen eskubideak.

Burunda eta Aranazko Komunitatea osatzen duten toki entitateen alde ezagutzen dira 1855.eko abenduko "Aranazko Komunitatearen Errege Ondareak eta Burundak Andia, Urbasa eta Entziako Errege Mendietan dituzten eskubideen gaineko transakzio eta merkataritza eskritura"-tik ondorioztatuko eskubideak.

Eskubide horiek, Natur Baliabideak Antolatzeko Plan honen Arautegiari gehitu zaizkio II. Eraskin modura.

14. artikulua . Ibilgailuen zirkulazioa.

1. Orokorki begiratuz, ibilgailu motoredunak Olaztitik Lizarrako bidean, Lizarragatik Lizarrakoan eta Otsaportilloko pistan ibil daitezke bakarrik.

2. Artikulu honetako 1. puntuan adierazitako bideetatik kanpo ibiltzen ahal dira ibilgailu motoredunak, usadiozko abeltzaintza eta oihangintzako erabileretarako eta zaintza eta zerbitzu publikorako badira.

3. Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren aurreko baimenarekin ibil daitezke ibilgailuak, ondorengo helburuak gauzatzeko badira:

- Lan zientifikoak egiteko.

- Usadiozko erromeri egunetan.

- Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak finka ditzakeen bertze batzuetarako, aurretik hori egiaztatu ondoren.

4. Arestion aipatu errepide eta pisten bazterretan, behar bezala seinaleztatuko tokietan, uzten ahal dira turismoak, trafiko arrunta oztopatu edo arriskuan jartzen ez badute behinik behin.

15. artikulua . Salgai arriskutsuen trafikoa.

Akuiferoen babesa bermatu ahal izateko, salgai toxiko edo arrisku- tsuen trafikoa debekaturik dago; horretarako baimena dutenak ibil daitezke.

16. artikulua . Kanpaketa.

1. Kanpin-dendak edo karabanak bakarrik jar daitezke Bioitzako turismo kanpamentuan; Urbasa eta Andiako gainerako lurretan kanpaldi librea debekaturik dago.

2. Gazteen kanpaldiak baimentzeko araubidea indarra duen arautegian eta Erabilera eta Kudeaketa Plan Zuzentzailean gaitzen diren guneetan ezarritakoa izanen da.

17. artikulua . Kirolak.

1. Antolatutako kirolek eta antzeko jarduerek, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren aurretiko adostasun txostenaz gain Lehendakaritza Departamentuaren baimen berariazkoa beharko dute izan, ikuskizun publikoak baimentzeko baldintzak arautzen dituen martxoaren 8ko 44/1990 Foru Dekretuaren arabera.

2. Debekaturik dago mendiko bizikletan edo zaldian ibiltzea, salbu eta horretarako seinaleztatutako pista eta bide-xendetan ez bada.

3. Parapentean ibil daiteke horretarako gaitu lekuetan.

18. artikulua . Erauzketa jarduerak.

a) Jardunean direnak eta Berreskurapen Plana onetsia dutenak badira:

Kontzesioak indarra duen bitartean, Berreskurapen Plana aplikatuko da. Etorkizunean, Erabilera eta Kudeaketa Plan Zuzentzaileak kontzesioaren luzapenerako baldintzak ezarriko ditu, luzapen hori naturgunearekin bateragarria bada behintzat.

b) Ustiakuntza berriak.

Ez da industri ustiakuntza berririk onartuko.

Etxolak eraiki, baltsak konpondu, itxiturak egin, e.a.erako usadioz egin diren erauzketa txikiek Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren aurretiko baimena beharko dute izan eta horrekin batera egin beharko den erauzketak ukitutako gunea berreskuratzeko plana.

19. artikulua . Hondakinak.

1. Debekaturik dago mota oroko zabor edo hondakinak botatzea, horretarako egokitu tokietan izan ezik.

2. Hildako animaliak, haien gorpuzkinak eta gorotza deuseztatuko dira Erabilera eta Kudeaketa Plan Zuzentzaileak ezarri xedapenen arabera.

3. Debekaturik dago ibilgailuen olioa aldatu eta haiek garbitzea.

20. artikulua . Energia eta parke eolikoak Nota de Vigencia.

1. Debeku da parke eolikoak ezartzea, baita argindarra ekoizteko beste edozein instalazio, merkaturatzeko helburua duena.

2. Debeku da hidrokarburoak ateratzea.

3. Nolanahi ere, beste edozein aprobetxamendu egiteko, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren onespena beharko da eta horretarako baldintza izanen da natur baliabideak (gea, fauna, landaredia eta paisaia) zaintzea eta parke naturaleko kultur balioak atxikitzea.

21. artikulua . Merkataritzako jarduerak Nota de Vigencia.

1. Debeku dira merkataritzako jarduerak. Modu berean, debekaturik dago golf zelaiak instalatzea.

2. Hala izanagatik ere, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak honako hauek baimen ditzake:

a) Artisautzako produktuen saltokiak paratzea, inguruko herritarrenak badira.

b) Hondarreko urte hauetan ustiatzen ari diren ostalaritzako establezimenduak, horien titularrak inguruko herritarrak badira, jarduera horretarako gai diren eta egun dauden eraikinetan baldin badaude, jarduera sailkatuen gaineko araudia betetzen badute eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren baimena badute.

c) Freskagarri eta izozki saltokiak, horretarako gaituko diren tokietan.

d) Urbasako jauregiari dagokionez, eraikin hau turismo helburuetan erabiltzea posible egiten duten jarduerak, betiere horrek ekartzen ez badu parkea deklaratu zen egunean zegoen azalera eraikia handitzea.

22. artikulua . Eraikuntzak.

1. Debekaturik dago eraikuntza berririk egitea; aldiz, ondoko hauek eraikitzeko baimena lor daiteke:

- Ingurugiro hezkuntzarakoak.

- Aziendarendako etxolak eta estalpeak.

- Interes orokor edo erabilera publikotzat jotakoak, balio naturalak mantentzeko helburuekin duten bateragarritasuna bermatzen dela.

- Mendiak kudeatu eta kontserbatzeari lotutako azpiegiturak.

2. Erabilera eta Kudeaketa Plan Zuzentzailean antolamendutik kanpokotzat jotako eraikinekin eta Plan honek indarra hartzen duenean dauden eraikin eta erabilerekin zerrenda eginen da, haren helburuekin bateragarri direnekin, alegia.

3. Ahal den neurrian behinik behin, eraikinak usadiozko era eta baliabideekin eginen dira, gehienez ere solairu batekoak izanen dira eta ahaleginduko da paisajearekin bat egin dezaten.

23. artikulua . Jarduera militarrak.

Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak bide egokiak ezarriko ditu agintari militarrak jakinaren gainean jarri eta, hala behar denean, haiei jakinarazteko gune horretan maniobrek eta aginte-ariketek sortzen dituzten ondorioak zein diren.

24. artikulua . Fauna eta flora.

Debekaturik dago baimenik gabe fauna eta florako kanpoko espezieak sartzea; hori guztia basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Aginduari lotuko zaio.

25. artikulua . Ondare arkeologikoa eta paleontologikoa.

1. Plan honen VII. Eraskinean dauden ondare arkeologiko eta paleontologikoko elementuek eta Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusia-Bianako Printzea Erakundeak identifikatzen ahal dituen gainerakoek, inguruan eta jarraian, berrogeita hamar metroko babesa izanen dute. Hala mugatuko diren guneek "interes arkeologiko eta paleontologikoko gunea" izena hartuko dute. Gune horietan ezin izanen da inolako jarduerarik egin, zientifikoak, didaktikoak eta kultur ondarearekin kontserbatzearekin zerikusirik dutenak izan ezik. Halaber, ondare horren kontserbazioarekin bateragarriak diren usadiozko jarduerak, eraikuntzakoak ez direnak, baimen daitezke.

2. Elementu arkeologiko eta paleontologikoen inbentarioa eta sailkapena eginen da eta aldian-aldian berrikusiko.

3. Indarra duen legerian xedatutakoak arautuko du aurkikuntza arkeologiko oro eta haren berri horren kudeaketaren ardura duen organoari emanen zaio, identifikatu eta babes dezan.

4. Interes arkeologiko eta paleontologikoko guneak lurraren gainean seinaleztatuko dira era normalizatuan.

26. artikulua . Artetako iturburuaren akuiferoa.

Artetako akuiferoa babesteko inguruari dagokionez, Confederación Hidrográfica del Ebro-k Uren Legea aplikatzeko asmoz onetsitako araubide juridikoari jarraikiko zaio; Arautegi horren III. Eraskinean biltzen da.

27. artikulua . Jarduera espeleologikoak.

1. Jarduera espeleologikoak egiteko Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren baimena beharko da. Aberastasun espeleologikoa, kobetako fauna, ekosistema hipogeoak, fosil-hondarrak eta uren kalitatea babesteko asmoz, debekaturik dago lurpeko formazio geomorfologikoetako elementuak hondatu, bildu edo errotik ateratzea, fauna troglobioa hil edo harrapatzea edo haien hondarrak biltzea, salbu eta arrazoi zientifikoak tartean badira; hala ere, horretarako baimena beharko da.

2. Debekaturik dago kobetara sartzeko instalazio finkoak eta hondarrak eskutik utzi eta haien barrunbeetan sua egitea.

3. Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak koba eta leizetan pilatu zaborrak sortutako arazoak ebaluatuko ditu eta sistema hidrologikoa ukitzen duten leizeak garbitzeko lanak bultzatuko.

28. artikulua . Higaduraren kontrola.

Larreak hobetzeko landarediko sastrakarik ez da kenduko % 20tik gorako maldetan.

Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak lurra kopuru handitan galtzen den tokietan egin nahi diren jarduerak arau ditzake, baita horiek egitea galarazi ere; era berean, landare estalkia berreskuratzeko beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu.

29. artikulua . Bertze jarduera batzuk.

1. Orokorrean debekaturik daude:

a) Landaredia erre eta horretarako ezarritako eraikin eta tokietatik kanpo sua piztu eta egurra moztea, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren baimenik gabe.

b) Abereak edo basa fauna asaldatu edo gogaitu edo pertsonen lasaitasuna aldatzen duten hotsak, beharrezkoak ez direnak, egitea.

c) Baimendu gabeko merkataritzako jarduerak edo zerbitzu turistiko osagarriak egitea.

d) Iturri, baltsa eta asketan garbiketak egin edo baxera garbitzea, baita iturriak, leizeak edo pasalekuak zikintzea ere.

e) Publizitate higiezineko instalazioak eta ofizialak ez diren publizitate inskripzioak.

2. Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak, aurretik, baimena eman dezake filmeak egin edo publizitate lanak egiteko, horiek gauzatzean inguruneari eta haren elementuei kalterik sortzen ez bazaie.

3. Lagun-animaliak egon egon daitezke jabeek haien osasun agiriak, hori egitea nahitaezkoa denean, ager baditzakete. Animalia horiek beti beren jabeen kontrolpean egon beharko dute eta aziendari edo basa faunari eragozpenik ez die sortu beharko. Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak debekua ezar dezake animaliak aske ibiltzeko natur parkean eta agin dezake uhal edo katearekin lotuta ibili behar dutela.

IV. KAPITULUA. UREDERRA IBAIAREN NATUR ERRESERBAREN ARAUTEGIA

30. artikulua .

Urederra ibaiaren Natur Erreserba eta haren inguruko babesgunea Nafarroako Naturguneen Foru Legean xedatutakoari jarraikiz arautuko dira eta, orobat, haren garapenerako, Nafarroako Gobernuak, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak proposaturik, onetsiko duen Erabilera eta Kudeaketa Planari jarraikiko dio.

V. KAPITULUA. GUNEAK

31. artikulua . Banaketa.

Urbasa eta Andiako Natur Baliabideak Antolatzeko Planaren lurraldeak gune hauek izanen ditu:

A) Urederra ibaiaren iturburuko Natur Erreserba.

B) Interes ekologikoko gunea:

- B1: harkaitza.

- B2: hezeguneak.

- B3: arantzadia.

- B4: berezko eboluziorako oihan erreserbetako eremuak.

- B5: fauna, landaredi, arkeologia, paleontologia edo etnografiaren aldetik interesa duten tokiak, natur interesa duten haitzuloak barne Nota de Vigencia.

C) Oihangintza eta abeltzaintzarako eremua:

- C1: oihanak kudeatzeko eremuak, zuhaitz mendiak dauzkatenak.

- C2: larreak kudeatzeko eremuak, larre hutsak eta zuhaitz larreak dauzkatenak.

- C3: oihanak eta aziendak kudeatzeko eremuak Nota de Vigencia.

D) Erabilera publikoko eremua Nota de Vigencia.

32. artikulua . Natur Erreserba.

Hor sartzen da lurraldea babestu eta erabiltzeko Lurraldeko Hirigintza Arauei buruzko apirilaren 10eko 6/1987 Foru Legeak Urederraren iturburuko Natur Erreserbatzat hartzen duena; behar den lege arautegiari lotuko zaio eta haren garapenerako behar diren Erabilera eta Kudeaketa Planetan ezarritakoari jarraikiko zaio.

33. artikulua . Interes ekologikoko guneak.

1. Ekologiaren eta paisajeen aldetik balio garrantzizkoak dituzten guneak.

2. Harkaitzak (B1).

Aztertu den arloa inguratzen duten kararrien amilburu eta dolomiak dira. Zehatz-mehatz adierazita, Urbasa eta Andiako ipar ertza eta Limitaciones mendiko hego ertza.

Flora eta fauna interesgarria dute, ahalmen eszeniko handia daukate eta inguruko paisajean kalitatezko osagai dira.

Gune horretan debekaturik dago egurra aprobetxatzea, Limitaciones mendiaren harkaitzan izan ezik, baimenik bada behinik behin. Debekaturik dago bertze pista eta biderik eraikitzea eta erauzketako jarduerarik eta eraikuntzako edozein jarduerarik ezartzea. Kirola egin daiteke era antolatuan bada.

3. Hezeguneak (B2).

Ehun metro inguruan dauden baltsak eta putzu bihur daitezkeen guneak dira, flora bitxi edo mehatxatua eta interes bereziko fauna taldeak (herpetofauna) dutenak.

Gune horretan debekaturik dago lehortzea edo dragatzea, bazterrak eraberritzea, gai toxikoak edo uren eutrofizazioa sortzen dutenak isurtzea eta kanpoko espezieak sartzea. Debekuak abeltzaintzako erabilera ere bere egiten badu, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak bertze hautabiderik proposatuko du, ukitutako abeltzainak akort direla eta Departamentu horren aurrekontuen kargura. Gune hori Urbasako Arrasoa izeneko arantzadia da. Balio ekologiko handikoa da, han dauden fitozenosien bitxitasun eta balio trofikoagatik eta intereseko herpetofauna duelako eta horiezaz gain han bizi diren hegazti eta ugaztun txikiengatik.

Debekaturik dago lurrak mugitzea, drenaje naturaleko sarea aldatzea eta landare estalkia kendu edo txikiagotzeko lanak egitea, espezie arrotzak landatzea eta ezaugarri edafogenetikoak aldatzea.

34. artikulua . Oihangintza eta abeltzaintzarako gunea.

1. Gune horren barnean sartzen dira oihangintza eta/edo abeltzaintza aldetik interesa duten inguruak. Lurraldean gertatu diren usadiozko erabilerek hein batean aldatu ekosistemak daude (oihangintza eta artzaintzako ekosistemak), zeinetan haien ezaugarri oinarrizkoen mantentzea lehen sektoreko ekoizpen jarduerekin bateragarria baita eta oreka ekologikoak eta haien eginkizun naturalak, babesgarriak eta paisajekoak bermatzen baitira.

2. Baimenen araubidea.

a) Baimentzen ahal diren jarduerak: oihan aprobetxamendua, arbolei eskainitako azalera ez murriztea bermatzen bada, abeltzaintzarako eraikinak egitea edo aldatzea, pistak ireki edo hobetzea eta sastraka kentzea.

b) Jarduera debekatuak: eremu zedarrituetan artzaintzan aritzea eta parkearen kudeaketari loturik ez dauden azpiegitura eta eraikin berriak egitea.

c) Nolanahi ere, Limitaciones mendiko ordenantzan aurreikusitako jarduerak egiten segitzen ahalko da Nota de Vigencia.

3. Abeltzaintzarako interesa duen gunea (C2).

Andia mendirik gehiena hartzen du bere baitan; zuhaitzik ez dagoenez gero, abeltzaintzarako erabiltzen da bakarrik.

Debekatutako erabilerak eta baimena jaso dezaketenak: C1-ean agertutakoak, aplikagarri ez diren oihangintzako aprobetxamendua aipatzen dutenak izan ezik Nota de Vigencia.

4. Parke eolikoaren gunea (C3).

Parke eolikoa ezartzeko baimena izan dezakeen gunea da.

Erabilerak C1 guneari dagozkionak dira eta horiezaz gain parke eolikoaren funtzionamenduaren ondoriozkoak, behar den baimenak agindu bezala Nota de Vigencia.

35. artikulua . Erabilera turistiko eta aisiarako guneak.

Naturan eta paisaje aldetik nola-halako balioa duten guneak dira, aire librean, jolasean eta aisian egotekoak, naturaren kontserbazioarekin eta inguruneko hezkuntzarekin bateragarria direnak.

Gune horretan sartzen dira, Bioitzako antzinako behortegia, Otsaportillo, Urbasako Jauregiaren ingurua, Limitaciones mendiaren aparkalekua eta Urbasako Arrasoko errepidearen bazterreko pinudiak. Halaber, Lizarragako tunelaren ahoaren ingurua eta 1:50.000 mapan islatu modura errepidean barnako zerrenda jarrai eta zabalera aldakorrekoa, zeinetan ibilgailuak ibil baitaitezke.

Erabilerei dagokienez, gune hau Arautegi honetako III. Kapituluan xedatutakoari jarraikiz arautuko da.

VI. KAPITULUA. ADMINISTRAZIO BAIMENAREN ARAUBIDEA

36. artikulua . Baimen araubidea.

1. Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak emanen ditu arautegi honek aipatzen dituen baimenak, baimena jaso dezaketen jarduera eta erabilerenak, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 42 eta 43. artikuluetan ezartzen den araubideari jarraikiz.

Horretarako, Urbasa eta Andia mendiei, Limitaciones mendia kenduta, dagokien esparruko eskabideak Deierriko Udalean izapidatuko dira, bi gune horien administrazio atxikipena berorrek baitu.

2. Baimen eskabideari honako hauek erantsiko zaizkio: egin beharreko jardueraren deskribapena, eginen den tokia, iraupena, aurreikusitako ukipenak eta horiek berreskuratzeko neurriak, behar balira.

3. Erdietsi gogo diren kontserbazio helburuak mantentzearren beharrezkotzat jotako baldintzak ezarriko dira baimenean.

37. artikulua . Ingurugiroaren gaineko Eragina eta ingurugiroaren gaineko ukipenen azterlana behar duten jarduerak Nota de Vigencia.

1. Ingurugiroaren gaineko Eraginaren Ebaluazioari buruzko ekainaren 28ko 1302/1987 Errege Dekretu Legegilea betetzeko erregelamendua onetsi duen irailaren 30eko 1131/1988 Errege Dekretuko 2. Eraskinean bildutako jarduerak direla eta, Ingurugiroaren gaineko Eraginaren Ebaluazioa egin beharko da; lurraren erabilera eraldatzen dutenek, hau da, zuhaiska eta zuhaitzez osatu landare estalkia desagertaraz dezaketenek eta interes orokorreko azpiegituretarako arriskua sortzen dutenek eta, beti ere, eraldaketa horiek ehun hektareatik goitiko azalera ukitzen dutenean.

2. Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea garatzeko asmoz onetsi zen uztailaren 19ko 229/1993 Foru Dekretuan biltzen diren jarduerek Ingurugiroaren gaineko Ukipenen Azterlana egin beharko dute.

Iragarkiaren kodea: A9606005

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web