(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

259/2004 FORU DEKRETUA, UZTAILAREN 5EKOA, HODI BIDEZKO GAS BANAKETAKO KONPAINIEK, HORNIDURA HORREKIN LOTURIKO ZERBITZUAK DIRELA ETA, ALTA EMATEAGATIK, LOTURA EGITEAGATIK, INSTALAZIOAK EGIAZTATZEAGATIK ETA LOTURA BERRIZ EGITEAGATIK BEREN BEZEROEI KOBRATZEN AHALKO DIZKIETEN ESKUBIDEEN ARAUBIDE EKONOMIKOAREN ERREGELAMENDUA ONESTEN DUENA Nota de Vigencia.

BON N.º 93 - 04/08/2004



  HODI BIDEZKO GAS BANAKETAKO KONPAINIEK, HORNIDURA HORREKIN LOTURIKO ZERBITZUAK DIRELA ETA, ALTA EMATEAGATIK, LOTURA EGITEAGATIK, INSTALAZIOAK EGIAZTATZEAGATIK EDO LOTURA BERRIZ EGITEAGATIK BEREN BEZEROEI KOBRATZEN AHALKO DIZKIETEN ESKUBIDEEN ARAUBIDE EKONOMIKOAREN ERREGELAMENDUA


Atariko

Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legeak 91.3. artikuluan ezartzen du autonomia erkidegoek, beren lurraldean diharduten banatzaileei dagokienez, ezarriko dutela alta emateko eskubideen araubide ekonomikoa, bai eta bezeroen eskaerei erantzuteko behar diren zerbitzuen ondoriozko beste kostuak ere.

Lege aurreikuspen horrekin bat, eta meatz eta energia arloetan legeak garatu eta betearazteko Nafarroari dagozkion eskumenak erabiliz, otsailaren 15eko 48/1999 Foru Dekretua eman zen, hodi bidezko gas banaketako konpainiek, hornidura horrekin loturiko zerbitzuak direla eta, alta emateagatik beren bezeroei kobratzen ahalko dizkieten eskubideen araubide ekonomikoa arautzen zuena.

Kostuetan izandako aldaketak eta 34/1998 Lege horren garapenaren ondorioz gertatutako zuzenketak direla kausa, izan ere lege hori abuztuaren 3ko 949/2001 eta abenduaren 27ko 1434/2002 errege dekretuen bidez garatu baitzen, beharrezkoa da hodi bidezko gas hornidura jasotzeko alta emateagatik, lotura egiteagatik, instalazioak egiaztatzeagatik eta lotura berriz egiteagatik kobratzen diren eskubideen araubide ekonomikoa egokitzea.

Araubide ekonomiko honen gainean iritzia emateko, kontsumitzaileen elkarteek entzunaldia izan dute, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Defentsarako uztailaren 19ko 26/1984 Lege Orokorraren 22.2.d) artikuluan ezarritakoari jarraikiz, baina ez dute alegaziorik aurkeztu. Bestalde, 17/1998 Foru Legearen 3.2.f) artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofizialak foru dekretu berri honen aldeko txostena aurkeztu du.

Nafarroako Kontseiluaren irizpena ere izan du, Nafarroako Kontseiluari buruzko martxoaren 16ko 8/1999 Foru Legeko 16.1.f) artikuluan xedaturikoa betetzeko (foru lege hori abenduaren 10eko 25/2001 Foru Legearen bidez aldatu zen). Maiatzaren 24an, organo horrek irizpen bat eman du, dioelarik foru dekretu hau antolamendu juridikoarekin bat datorrela.

Hori horrela, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta lauko uztailaren bostean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu Bakarra

Hodi bidezko gas banaketako konpainiek, hornidura horrekin loturiko zerbitzuak direla eta, alta emateagatik, lotura egiteagatik, instalazioak egiaztatzeagatik eta lotura berriz egiteagatik beren bezeroei kobratzen ahalko dizkieten eskubideen araubide ekonomikoaren Erregelamendua onestea. Erregelamendua foru dekretu honen ondotik ageri da.

Xedapen Indargabetzailea

Indarrik gabe utzi da otsailaren 15eko 48/1999 Foru Dekretua, hodi bidezko gas banaketako konpainiek, hornidura horrekin loturiko zerbitzuak direla eta, alta emateagatik beren bezeroei kobratzen ahalko dizkieten eskubideen araubide ekonomikoa arautzen zuena.

Azken Xedapena

Foru dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.

HODI BIDEZKO GAS BANAKETAKO KONPAINIEK, HORNIDURA HORREKIN LOTURIKO ZERBITZUAK DIRELA ETA, ALTA EMATEAGATIK, LOTURA EGITEAGATIK, INSTALAZIOAK EGIAZTATZEAGATIK EDO LOTURA BERRIZ EGITEAGATIK BEREN BEZEROEI KOBRATZEN AHALKO DIZKIETEN ESKUBIDEEN ARAUBIDE EKONOMIKOAREN ERREGELAMENDUA

1. artikulua . Xedea.

Foru dekretu honen xedea hodi bidezko gas banaketako konpainiek, alta emateagatik, lotura egiteagatik, instalazioak egiaztatzeagatik eta lotura berriz egiteagatik beren bezeroei kobratzen ahalko dizkieten eskubideen gehieneko zenbatekoa finkatzea da.

2. artikulua . Alta hartzeko eskubideak.

1. Alta hartzeko eskubidetzat hartzen da gas banaketako enpresek hodi bidezko gas erregaien banaketaren hornidura erabiltzaile berriekin kontratatzean kobratzen ahal duten dirua. Eskubide horiek, bai hornidura berrietan, bai lehengoak handitzekoetan aplikatuko dira. Eskubide horien barrenean lotura zerbitzuak eta instalazioak egiaztatzekoak sartzen dira.

2. Alta hartzeko eskubideengatik aplikatzen ahal diren diru-zenbatekoek ez dituzte kopuru hauek gaindituko:

1. taldea._Diseinuko gehieneko presioa 60 bar-etik gora duen gas sare bati loturiko erabiltzaileak: 101,30 euro. Kopuru horri beste zenbateko aldagarri bat erantsiko zaio, hots: 0,08 bider egunean kontrataturiko emariaren balorea (Kwh/egun moduan emana). Gehienez ere 617,24 euro.

2. taldea._Diseinuko gehieneko presioa 4 bar-etik gora baina 60 bar-etik behera, hori barne, duen gas sare bati loturiko erabiltzaileak: 101,30 euro. Kopuru horri beste zenbateko aldagarri bat erantsiko zaio, hots: 0,08 bider egunean kontrataturiko emariaren balorea (Kwh/egun moduan emana). Gehienez ere 617,24 euro.

3. taldea._Diseinuko gehieneko presioa 4 bar-ekoa edo hortik beherakoa duen gas sare bati loturiko erabiltzaileak:

3.1. tarifa. Urtean 5.000 Kwh-tik beherako kontsumoa duten erabiltzaileak: 67,88 euro eragiketa bakoitzeko.

3.2. tarifa. Urtean 5.000 Kwh-tik 50.000 Kwh-ra bitarteko kontsumoa, hori barne, duten erabiltzaileak: 76,97 euro eragiketa bakoitzeko.

3.3. tarifa. Urtean 50.000 Kwh-tik 100.000 Kwh-ra bitarteko kontsumoa, hori barne, duten erabiltzaileak: 101,30 euro eragiketa bakoitzeko.

3.4. tarifa. Urtean 100.000 Kwh-tik gorako kontsumoa duten erabiltzaileak: 101,30 euro eragiketa bakoitzeko.

3. artikulua . Lotura eskubideak Nota de Vigencia.

Gasa hartuko duen instalazioa banaketa enpresaren sarera egokitzeko lanari lotura deitzen zaio. Lan hori banaketa enpresak egin beharko du bere erantzukizunpean.

Alta eskubideak aplikatzerik ez dagoenean, dela hornidura berriak direlako, dela lehengoak handitu behar direlako, enpresek 70,42 euro kobratzen ahalko dituzte gehienez lotura egiteko eragiketa bakoitzeko.

4. artikulua . Lotura berriz egitea Nota de Vigencia.

1434/2002 Errege Dekretuaren 59. artikuluak ezartzen du banaketa mozten bada kontsumitzaileari egotzitako arrazoiren bategatik, hornidura berriz egiteko gastuak bere gain izanen direla, hain zuzen, lotura egiteko eskubideengatik kobratzen denaren bikoitza ordaindu beharko du. Hortaz, kontzeptu horrengatik enpresek 140,84 euro kobratzen ahal dute gehienez eragiketa bakoitzeko.

5. artikulua . Instalazioak egiaztatzeagatiko eskubideak Nota de Vigencia.

Egiaztapenean instalazioak erregelamenduzko segurtasun baldintzen araberakoak ote diren ikuskatu eta egiaztatzeko lanak sartzen dira.

Alta eskubideak aplikatzerik ez dagoenean, dela hornidura berriak direlako, dela lehengoak handitu behar direlako, enpresek 48,62 euro kobratzen ahalko dituzte gehienez egiaztapena egiteko eragiketa bakoitzeko.

Eskubide horiek ez dira aplikatuko instalatzaile baimendu baten buletina edo teknikari eskudun batek sinatutako obraren azken ziurtagiria aurkeztu behar den kasuetan.

6. artikulua . Fakturazioaren araubidea.

1. Aurreko artikuluetan adierazitako zenbatekoak gehienekoak dira eta horietan ez dago Balio Erantsiaren gaineko Zerga sartua.

2. Tarifen araberako gas hornidura ordaintzeko kontratuetan aurreko artikuluetan adierazitako kontzeptuen truke jasotako kopuruak jaso beharko dira berariaz.

3. Banaketa konpainiek, alta emateagatik, lotura egiteagatik, instalazioak egiaztatzeagatik eta lotura berriz egiteagatik bezeroei eskubideak fakturatzean, ezin izanen dute foru dekretu honetan adierazitako kontzeptuez besterik sartu.

7. artikulua . Zenbatekoak eguneratzea.

Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari ahalmena ematen zaio, foru agindu bidez, gehieneko prezio horiek aldatzeko, dela banaketa enpresak eskatuta, behar bezala justifikatuz gero, edo ofizioz, uste badu kontratazioaren kostua edo abonatuaren instalazioak erabili aurretik indarreko erregelamenduak eskatzen duen ikuskapenaren kostua nabarmen aldatu dela.

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web