258/2004 FORU DEKRETUA, UZTAILAREN 5EKOA, NAFARROAKO TOKI ENTITATEETAKO LAN-KONTRATUKO LANGILE FINKOAK NAFARROAKO ADMINISTRAZIO PUBLIKOEN ZERBITZUKO LANGILERIAREN ESTATUTUAN SARTZEKO PROZEDURA ARAUTZEN DUENA.
BON N.º 93 - 04/08/2004
NAFARROAKO ADMINISTRAZIO PUBLIKOETAKO LANGILEENDAKO NEURRIEI BURUZKO OTSAILAREN 14KO 4/2003 FORU LEGEKO 9. ARTIKULUAN XEDATUTAKOARI JARRAIKIZ, NAFARROAKO TOKI ENTITATEETAKO LANKONTRATUKO LANGILE FINKOAK NAFARROAKO ADMINISTRAZIO PUBLIKOEN ZERBITZUKO LANGILERIAREN ESTATUTUAN SARTZEKO PROZEDURA ARAUTZEN DUEN ERREGELAMENDUA
ERANSKINA
Otsailaren 14ko 4/2003 Foru Legeak 9.1. artikuluan dio Nafarroako toki entitateek beste prozesu bati ekiten ahalko diotela beren zerbitzuan dauden lan-kontratuko langile finkoak funtzionario bihurtzeko, erregelamendu bidez zehazten den prozedurarekin bat.
Artikulu horretako 2. zenbakian ezartzen da erregelamenduzko garapen horretan zehaztuko dela toki entitateek bi hilabeteko epea izanen dutela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, erabakitzeko beren zerbitzuko lan-kontratuko langile finkoak funtzionario bihurtzeko aukera eskaintzeko prozesuari ekinen diotenentz eta, prozesu hori hastea erabakiz gero, ukituriko langileek epe hori bera izanen dutela aukeraz baliatzeko.
Lege aurreikuspen hori betetzeko, Toki Administrazioko Departamentuak foru dekretuaren proiektu bat prestatu du, Nafarroako toki entitateetako lan-kontratuko langile finkoak Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuan sartzeko prozedura arautzeko, Nafarroako Administrazio Publikoetako langileendako neurriei buruzko otsailaren 14ko 4/2003 Foru Legeko 9. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Nafarroako Kontseiluak maiatzaren 24an emandako 21/2004 irizpenaren bidez adierazi du Erregelamendua antolamendu juridikoaren araberakoa dela.
Hori horrela, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Kontseiluaren erabakiarekin bat, eta Nafarroako Gobernuak 2004ko uztailaren 5ean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,
DEKRETATU DUT:
Nafarroako toki entitateetako lan-kontratuko langile finkoak Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuan sartzeko prozedura arautzen duen Erregelamendua onestea, Nafarroako Administrazio Publikoetako langileendako neurriei buruzko otsailaren 14ko 4/2003 Foru Legeko 9. artikuluan xedatutakoari jarraikiz. Erregelamenduaren testua foru dekretu honen eranskin gisa argitaratzen da.
Lehena. Garapena eta betearazpena.
Ahalmena ematen zaio Toki Administrazioko kontseilariari foru dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.
Bigarrena. Indarra hartzea.
Foru dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.
NAFARROAKO ADMINISTRAZIO PUBLIKOETAKO LANGILEENDAKO NEURRIEI BURUZKO OTSAILAREN 14KO 4/2003 FORU LEGEKO 9. ARTIKULUAN XEDATUTAKOARI JARRAIKIZ, NAFARROAKO TOKI ENTITATEETAKO LAN-KONTRATUKO LANGILE FINKOAK NAFARROAKO ADMINISTRAZIO PUBLIKOEN ZERBITZUKO LANGILERIAREN ESTATUTUAN SARTZEKO PROZEDURA ARAUTZEN DUEN ERREGELAMENDUA
Nafarroako toki entitateetako eta haien erakunde autonomoetako lan-kontratuko langile finkoek Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuan sartzeko bidea izanen dute, behin bakarrik, baldin eta toki entitateetako organo eskudunek tokian tokiko langileak bertan sartzeko prozedura hastearen aldeko erabakia hartzen badute xedapen honek indarra hartzen duenetik bi hilabeteko epean.
1. Aurreko artikuluan ageri den aukerabide horretatik kanpo geldituko dira lanaldi partzialean edo aldizka aritzen diren lan-kontratuko langile finkoak.
Bazter geldituko dira, orobat, funtzio publikoan sartzeko legezko prozedura baten bidez beren lanpostuan araubide finkoan ez beste batean sartu eta, gero, langile finko bilakatu diren langileak.
2. Foru dekretu honetan ezartzen den prozeduraren bidez ezinen dira inolaz ere bete toki araubideko legeriaren arabera gaikuntza berezia duten funtzionario publikoentzat erreserbatzen diren lanpostuak, hots, administrazio araubidean aldi baterako bete behar direnak Nafarrako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 235.3 artikuluan ezartzen denaren arabera, ez eta lege horrexen 254. artikuluan adierazten diren diruzain lanpostuak ere.
1. Eskaera foru dekretu honen eranskinean ageri den ereduaren arabera egin beharko da. Toki entitateko presidenteari igorri beharko zaio, toki entitatearen erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.
2. Eskaerarekin batera langileak duen mailari dagokion titulazioa aurkeztu beharko da, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 12. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Toki entitateko idazkariak, interesatuen espedienteak, haiek aurkeztutako datuak eta titulazioa aztertu ondoren, legezkotasunari buruzko txostena emanen du eta dokumentazioa ebazteko eskumena duen organoari igorriko dio, hori guztia eskaerak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasita hogei eguneko epean.
Toki entitatearen organo eskudunak, dokumentazioa eta idazkariaren txostena ikusirik, Estatutuan sartzeari buruz behar den ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu beharko da.
1. Funtzionario bilakatzen diren langileek ordura arte aplikatu zaien segurtasun eta aurreikuspen sozialen sistema bera izanen dute eta lanpostu berari atxikita segituko dute.
2. Langile horiei aplikatuko zaizkien lansariak Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuan eta hori garatzeko xedapenetan funtzionarioentzat ezarrita daudenak izanen dira.
1. Interesatu guztiei banan-banan jakinarazi beharra deusetan galarazi gabe, integrazioari buruz argitaratzen den ebazpenaren eranskin batean integratzen diren langileen zerrenda jaso beharko da, bakoitzaren lanpostua, maila, antzinatasun aitortua eta dagokion funtzionario gradua adierazita, hala nola integratzea ukatu zaien langileen zerrenda, horrelakorik baldin badago, eta hori ukatzeko arrazoia.
2. Orobat, integrazioa egiten deneko eguna adierazi beharko da. Justifikatutako kausaren bat izan ezean, langile guztientzat egun bera izanen da, eta betiere 2005eko urtarrilaren 1a baino lehenago.
3. Eskaera erregelamenduzko epean egin baina integrazioa gertatzen den egunean kontratu bidezko harremana etena duten langileak lanpostura berriz itzultzen diren egunean integratutzat joko dira, ondorio guztietarako.
Funtzionarioen gradua esleitzeko, toki entitateek irizpide hauek hartuko dituzte kontuan:
1. 1983ko abenduaren 31n 7 urteko edo gehiagoko antzinatasun aitortua duten langileei, gradu 1etik hasita, gradu bat gehiago emanen zaie ordura arte lanean emandako 7 urteko.
2. 1983ko abenduaren 31n langileak graduan duen antzinatasunetik abiatuta, eta hurrengo zenbakian xedatuta dagoena deusetan galarazi gabe, hurrengo gradura igotzeko 8 urte behar dira gradu berean.
3. 1991tik abenduaren 31n graduan duen antzinatasunetik aurrera, gora egiten da 6 urte eta 7 hilabete igarota.
Funtzionario bihurtzen ez diren lan-kontratuko langile finkoek lehen zuten lanpostu berari atxikita segituko dute.
Xedapen honetan ezartzen den prozedura erabiliz Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutua aplikatzeak ez du inolaz ere ekarriko langileari kasuan kasuko administrazioan lan-kontratatu finko gisa sartzeko eskatu zitzaion titulazioari dagokion mailatik gorako beste bat esleitzea.
ERANSKINA
IZENA:........................................................., NANA:......................, HELBIDEA (HERRIA, KALEA, ZENBAKIA, SOLAIRUA):......................................., P.K.:........................... TELEFONOA:.............
Adierazten du:
Lan-kontratuko langile finkoa dela,....................................ren zerbitzuan. (1) Egoera: (2).........................
................. lanpostuan diharduela,....... maila/taldean, ondoko atxikipen organikoa duela:
Zerbitzu edo unitatea:
Erakunde autonomoa:
Nafarroako toki entitateetako lan-kontratuko langile finkoak Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuan sartzeko prozedura arautzen duen uztailaren 5eko 258/2004 Foru Dekretuan eta toki entitateak integrazio prozesua hastearen aldeko erabakian ezarritako baldintza guztiak betetzen dituela. Prozesu hori Nafarroako Administrazio Publikoetako langileendako neurriei buruzko otsailaren 14ko 4/2003 Foru Legeko 9. artikuluan aurreikusi da.
.......................... lanpostuan jarduteko behar den tituluaren kopia konpultsatua aurkezten duela.
Horiek horrela,
Eskatzen du:
Eskabidea behar den epean eta moduan aurkeztu delarik, Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuan sar dezatela funtzionario gisa, bertan eta aplikatzekoak diren gainerako lege eta erregelamenduetan aipatzen denari jarraikiz.
..........(e)n, 2004ko.............aren............(e)an.
(Sinadura)
(1) Zein toki entitatetan ari den lanean.
(2) Jardunean, eszedentzian, zerbitzu berezietan, lanerako ezintasun iragankorrean, behin-behineko baliaezintasun egoeran, etab.