(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

255/1997 FORU DEKRETUA, IRAILAREN 15EKOA, ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUA IRUÑEKO UDALARI TRANSFERITZEN DIONA.

BON N.º 119 - 03/10/1997



  XEDAPEN GEHIGARRIAK


  I. ERASKINA. Nafarroako Gobernuaren Etxez Etxeko zerbitzuan lana egin eta Iruñeko Udalera transferitzen diren profesionalen zerrenda


Atariko

Gizarte Zerbitzuei buruzko martxoaren 30eko 14/1983 Foru Legearen seigarren artikuluak ezartzen du udalaren eginkizun eta gestioa dela hirugarren adinekoez arduratzea etxez etxeko laguntza eskainiz. Era berean, Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituen Legeak bere 26. artikuluan xedatzen du 20.000 baino biztanle gehiagoko udalek beren gain hartuko dutela Gizarte Zerbitzuen arloa.

Bestalde, aipatu Foru Legearen bigarren xedapen gehigarriak baimena ematen dio Nafarroako Gobernuari Udalei eta Zerbitzu Mankomunitateei transferitzeko udalerriaren barrenean dituzten zentru eta zerbitzuen kudeaketa, zentru eta zerbitzu horiei dagozkien plantila organikoak eta aurrekontuko kontusailak barne.

Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilariak eta Iruñeko Udaleko alkate-presidenteak Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua transferitzeari buruzko Hitzarmena egin dutenez, bidezko da aipatutako transferentzia egitea dagokion Foru Dekretuaren bidez.

Horrenbestez, eta Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko irailaren hamabostean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua

Iruñeko Udalari transferitzen zaio udalerrian dagoen Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua, gaur egun Nafarroako Gizarte Ongizate Institutuak kudeatzen duena.

2. artikulua

Transferentzia hori dela eta, Iruñeko Udalak bere gain hartuko ditu ondoko eskubide eta betebeharrak:

a) Iruñeko Udalak 1997ko abenduaren 31 arte erabili ahalko du Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuak Iruñean Orreaga kalea 6-1 helbidean duen lokala. Lokala alokatzearen gastuak Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren kontura izango dira. Aipatu den epe horretan Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutua arduratuko da arropak garbitzeko eta janari zerbitzuaz, baita horiek jaso eta itzultzeko garraio zerbitzua ere.

b) Nafarroako Gizarte Ongizate Institutuak Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren kudeaketa edo administrazio arloan dituen eskubide eta betebehar guztietan subrogatu egiten da Iruñeko Udala.

c) Halaber, Nafarroako Gizarte Ongizate Zerbitzuak Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko plantilako langileekin zituen eskubide eta betebeharretan subrogatu egiten da. Eraskinean langile horien izenen zerrenda agertzen da.

3. artikulua

1. Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuak, ekitaldi ekonomiko bakoitzean ematen zaion aurrekontutik, Iruñeko Etxez Etxeko Zerbitzuarentzat ezarritako zenbatekoa transferituko du urtero.

2. Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuak hiru hilez behin eta aldez aurretik egingo du ordainketa. Iruñeko Udalak fakturen kopia konpultsatuen bidez gastuen frogagiria edo Udaleko Idazkariaren ziurtagiria, gastatutako kopuruen banakapena dakarrena, aurkeztuko du eta iragandako hiruhilekoetan egindako ordainketak erregularizatuko dira. Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuak gastuak frogatzen dituen beste edozein agiri eskatu ahalko du.

3. Transizio aldian finantziazioa Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetarako, Programa Bereziak, orokorki ezarrita dagoena izango da, bigarren artikuluaren a) idazatian aipatzen diren zenbatekoetan ajustatua.

4. artikulua

Foru Dekretu honen xedea den Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren transferentziak 1998ko urtarrilaren 1etik aurrera izango du indar osoa. 1997ko abenduaren 31 bitartean transizio aldi bat egongo da. Transizio aldi honetan bi entitateak elkarrekin arituko dira zerbitzua eskaintzen.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehenbizikoa

Nafarroako Gizarte Ongizate Institutuak Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko langileei traspasoa jakinaraziko die eta hartu duten lan egoera berria emanen die aditzera, eta transferitutako langileen espedienteak eta transferentzia egin aintzineko hilabetean izandako sortzapenen zenbatekoei dagozkien hartzekoen ziurtagiriak igorriko dizkio Iruñeko Udalari.

Bigarrena

Halaber, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuak Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua kudeatzeko behar diren agiri eta espedienteak emango dizkio Iruñeko Udalari, eta horretarako ekintza honi dagokion eman eta jasotze akta sinatuko da.

Hirugarrena

Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilariari baimena ematen zaio Foru Dekretu honetan aurreikusitako transferentzia gauzatzeko beharrezko diren erabakiak hartu eta egintzak egin ditzan.

Azken Xedapena

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko irailaren hamabostean.-Nafarroako Gobernuko Lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilaria, Calixto Ayesa Dianda.

I. ERASKINA. Nafarroako Gobernuaren Etxez Etxeko zerbitzuan lana egin eta Iruñeko Udalera transferitzen diren profesionalen zerrenda

I. ERASKINA

Zk. L A N G I L E A LANPOSTUA MAILA LANSARIA ZENBATEKOA

1 María Rosario Garralda Tellería Garbiketa langilea E 2.224.805 2.936.743

2 Francisca Goñi Villanueva Garbiketa laguntzailea E 2.224.805 2.936.743

3 Ana María Larrea Goñi Garbiketa laguntzailea E 2.104.328 2.777.713

4 Carmen Mendiola Ciganda Zerbitzaria E 2.224.805 2.936.743

5 María Jesús Olza Artica Garbiketa langilea E 2.248.892 2.968.537

6 Blanca E. Santamaría Galindo Zerbitzaria E 2.224.805 2.936.743

7 Asunción Arriazu Coronado Zerbitzaria E 2.224.805 2.936.743

Iragarkiaren kodea: A9708361

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web