(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

240/1998 FORU DEKRETUA, ABUZTUAREN 3KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOKO HIRI ERRENTAMENDUEN KONTRATUETAN BERMEA JARRI BEHARRA KENTZEN DUENA.

BON N.º 133 - 06/11/1998



  AZKEN XEDAPENAK


Atariko

Hiri errentamenduei buruzko azaroaren 24ko 29/1994 Legearen hirugarren xedapen gehigarriak autonomi erkidegoei ahalmena ematen die sinatzen diren errentamendu kontratuen berme gisa, aipatu Legearen 36. artikuluan agindutakoari jarraikiz, autonomi administrazioen edo izendatzen den ente publikoaren eskura utzi behar diren diru-zenbatekoak jarri beharra ezartzeko edo kentzeko.

Horrenbestez, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak eta Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko abuztuaren hiruan egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat etorriz,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak ez ditu hartuko errentamendu kontratuetako berme gisa, Hiri errentamenduei buruzko azaroaren 24ko 29/1994 Legearen 36. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, jartzen diren diru-kopuruak.

Xedapen Iragankorra

Nafarroako Foru Komunitateak Nafarroako hiri finken errentamendu kontratuen berme gisa, aurreko legedia aplikatuz, jarri diren diru-kopuruak itzuliko ditu, kontratu horiek iraungitzen diren heinean.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena

Ekonomi eta Ogasun kontseilariari eta Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariari ahalmena ematen zaie Foru Dekretu hau betearazi eta garatzeko behar diren xedapenak eman ditzaten.

Bigarrena

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko abuztuaren hiruan.-Nafarroako Gobernuko lehendakariordea, Rafael Gurrea Induráin.-Ekonomi eta Ogasun kontseilaria, José María Aracama Yoldi.-Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A9807474

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web