(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

231/1997 FORU DEKRETUA, IRAILAREN 5EKOA, ZENBAIT LEKUNE NATURALEN INGURUKO BABESGUNEAK EZARTZEN DITUENA.

BON N.º 116 - 26/09/1997



  I. ERASKINA. Naturguneen inguruko babesguneen hitzezko mugaketa


Atariko

Nafarroako Naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru legearen Atariko bigarren xedapen iragankorreko 3. zenbakian ezartzen da Nafarroako Gobernuak gehienez ere sei hilabeteko epean Foru Dekretuaren bidez ezarri eta grafikoki mugatuko dituela deklaratutako lekune naturalen inguruko babespeneko bazter-eremuak, hala behar bada.

Bestalde, aipatutako Foru Lege horren 18. artikuluaren 2. puntuak baimena ematen dio Nafarroako Gobernuari deklaratu edo deklaratuko dituen lekune naturalen inguruan babespeneko bazter-eremuak ezartzeko, zabalera 500 metrokoa baino handiagoa izanen ez dutena, ekologian edo paisaian kanpotik datorren eragina saihesteko.

Lekune naturalen babespeneko bazter-eremuetako barru aldeetako erabilera eta jardueren araubidea aipatutako 18. artikuluaren 3. zenbakian zehazten da.

Bidezkoa da, beraz, martxoaren 16ko 72/1989 eta martxoaren 21eko 97/1991 Foru Dekretuen bidez deklaratutako Lekune Naturalen inguruko babespeneko bazter-eremuen mugaketa grafikoa ezarri eta onestea.

Hori horrela, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko irailaren bostean egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu Bakarra

Martxoaren 16ko 72/1989 eta martxoaren 21eko 97/1991 Foru Dekretuen bidez deklaratutako Lekune Naturalen inguruko babespeneko bazter-eremuak ezarri dira. Haien hitzezko mugaketa Foru Dekretu honen I. eraskinean ageri da eta grafikoa II. eraskinean.

Azken Xedapena

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Leireko Monasterioan, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamazazpiko irailaren bostean.-Nafarroako Gobernuko Lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Yolanda Barcina Angulo.

I. ERASKINA. Naturguneen inguruko babesguneen hitzezko mugaketa

I. ERASKINA

1. naturgunea.-Odako pagadia.

Mugak:

Iparraldean: X,626.950 Y,4764.160, Z,1.450 koordenatu-puntutik, zuzen iparekialderantz 800 metro, X,627.680 Y,4.764.487 Z,1.075 punturaino, ondoren, 1.075 sestra kurbatik jarraitzeko X,628.335 Y,4.764.325 Z,1.075 punturaino.

Ekialdean: aurreko puntutik zuzen 360 metro, hegoekialderantz, Odia Errekan dagoen X,628.442 Y,763.980 Z,907 punturaino, hortik zuzen darrai 260 metro, hegoalderantz, isurialdean dagoen X,628.408 Y,4.763.722 Z,1.165 punturaino. Isurialdean barna darrai Z,1.100 kota punturaino.

Hegoaldean: aurreko puntutik zuzen mendebalderantz, 425 metro, ibarrean dagoen X,627.983 Y,4.763.365 Z,1.100 punturaino. Zuzen darrai 270 metro, iparmendebalderantz, X,627.717 Y,4763.450 Z,1.150 punturaino.

Mendebaldean: aurreko puntutik zuzen iparmendebalderantz, 565 metro, bidegurutzean dagoen, X,627.255 Y,4763.762 Z,1.312 punturaino. Puntu honetatik zuzen iparmendebalderantz, 490 metro, hasierako puntuan amaitzeko.

2. naturgunea.-Ugarrongo arroila.

Mugak:

Iparraldean: Bidean dagoen X,642.140 Y,4.732.430, Z,640 koordenatu-puntutik, zuzen iparekialderantz 370 metro, ibarrean dagoen X,642.470 Y,4.732.605 Z,595 punturaino, ibarrean eta zulakaren behealdean barna jarraitzeko errekaraino, X,642.980 Y,4.732.725 Z,519 punturaino. Errekan behera 70 metro segitzen du, eta gero ibarraren behealdetik, hegoekialderantz udalerriaren mugarekin topo egin arte.

Ekialdean: udalerriaren mugan barna darrai, hegoalderantz, X,643.952 Y,4.731.890 Z,731 punturaino, eta hortik zuzen, 185 metro, hegoalderantz, ibarrean dagoen Z,675 kota-punturaino. Puntu honetatik zuzen, 545 metro, hegomendebalderantz, X,643.593 Y,4.731.263 Z,700 punturaino.

Hegoaldean: aurreko puntutik, zuzen 200 metro, iparmendebalderantz, X,643.435 Y,4.731.381 Z,682 gailur punturaino, eta zuzen 340 metro, mendebalderantz, bidean dagoen X,643.097 Y,4.731.440 Z,576 punturaino. Bidean barna darrai, hegoalderantz, zulakarekin topo egin arte, eta hortik darrai, mendebalderantz, errekaraino. Errekaren bestaldera pasatu eta zulakan barna darrai iparmendebalderantz, udalerriaren mugarekin topo egin arte. Muga horretatik segitzen du iparmendebalderantz X,642.375 Y,4.731.680 Z,640 punturaino.

Mendebaldean: aurreko puntutik zuzen 550 metro, iparmendebalderantz, bidean dagoen, X,642.240 Y,4732.214 Z,615 punturaino. Bidean barna iparrerantz hasierako punturaino.

3. naturgunea.-Leringo pinudiak.

Mugak:

Iparraldean: Falcesko bidean dagoen UTM X,589.223 Y,4. 702.664, Z,438 koordenatu-puntutik, hegoekialderantz Milagro-Aezkoa Errege Abelbidearekin gurutzatu arte.

Ekialdean: Falcesko bideak eta Milagro-Aezkoa Errege Abelbideak bat egiten duten tokitik zuzen X,590.955 Y,4.700.625 Z,4.263 koordenatu-punturaino.

Hegoaldean: aurreko puntutik, zuzen 425 kota- gaineraino, eta horretatik X,590.471 Y,4.700.397 Z,414.7, punturaino, eta segitzen du zuzen X,589.042 Y,4.700.932 Z,4303 punturaino, 20 eta 21. lurzatiek bat egiten duten bidean.

Mendebaldean: aurreko puntutik bideak iparralderantz segitzen du amaitu arte 4B azpilurzatian eta hemendik zuzen darrai Iparraldeko mugan dagoen abiapunturaino.

4. naturgunea.-Santa Agedako pinudia.

Mugak:

Iparraldean: Mugetan 5042, 5340 eta 5351. lurzatiak dituen bidegurutzetik bideak ekialderantz segitzen du, Melida eta Bardeetako dermioen mugaraino ailegatu arte.

Ekialdean: dermioen mugan barna darrai hegoalderantz, mugan 5383 eta 415. lurzatiak dituen bide eta erreteneraino ailegatu arte, eta mendebalderantz segitzen du Nafarroako ubidera iritsi arte. Nafarroako ubidean barna, hegoalderantz, mugetan 5491 eta 5312. lurzatiak dituen bideko zubiraino doa. Azken puntu honetatik zuzen darrai 5453 lurzatiaren hegoaldeko muturreraino; eta hemendik bidea zatitzen den arte, 206, 207 eta 210. lurzatien parean. Aurreko puntu horretatik zuzen segitzen du Corral del Rincon edo Corral de Victor-eraino.

Mendebaldean: mugan barna segitzen du iparralderantz, Corral de Victor-etik abiatuta eta Corral de Victor-eko eta Tejeriako bideetan barna, Nafarroako Ubidearen ardatzetik 50 metrotara dagoen lerroraino. Nafarroako ubidean barna segitzen du, iparralderantz, 5352. lurzatiaren hegomendebaldeko muturrera ailegatu arte, eta hortik babesgunearen iparraldeko mugan dagoen abiapuntura eramaten duen bidetik aurrera jarraitzeko.

5. naturgunea.-Campo Allendeko zaldua.

Mugak:

Natur Erreserbaren helgoaldeko muturretik abiatuta, iparralderantz doa bidean barna, 225 metro, ubidearen gaineko pasabideraino. Iparekialderantz segitzen du ubidean barna, 200 metro, bidea hartu arte, eta hortik segitzeko, lehenbizi ekialderantz eta gero iparekialderantz, X,635.607 Y,4.710.981 Z,381 koordenatu-punturaino. Puntu honetatik zuzen darrai Natur Erreserbaren Iparraldeko muturreraino.

6. naturgunea.-La Valeko zaldua.

Mugak:

Mendebaldean eta Iparraldean: Natur Erreserbaren hegomendebaldeko muturretik abiatuta, honen iparraldeko mugan barna doa, iparekialdeko muturrera ailegatu arte, eta hemendik segitzen du ibai ertzetik UTM X,622.192 Y,4.692.822 Z,323 koordenatu-punturaino.

Ekialdean: zuzen darrai 118 A azpilurzatiaren iparreko mugan dagoen X,622.192 Y,4.692.773 Z,325 punturaino, mendebaldera jarraitzen du 118A azpilurzatiaren iparreko mugan eta azken honen eta 68 eta 118D lurzatien arteko mugan barna. Azken puntu honetatik, 118D azpilurzatiaren mendebaldeko mugan dagoen ubidean barna jarraitzen du hegoaldeko muturreraino, eta hemen hegomendebaldetik dermioaren mugara eramaten duen bidea hartzen du.

Hegoaldean: dermiotik jarraitzen du ibai bazterrera ailegatu arte.

7. naturgunea.-López zaldua.

Mugak:

Iparraldean: UTM X,621.985 Y,4.693.846 Z,322 koordenatu puntutik abiatzen da, ibai ertzetik, iparekialdera, Caparrosoko uharkaraino, horretatik segitzen du ekialderantz, Natur Erreserbaren mugara ailegatu arte. Aragoi ibaiaren ezkerraldetik segitzen du, zati haundi batean Erreserbaren mugan barna, X,623.959 Y,4.692.424 Z,324 puntura ailegatu arte.

Ekialdean: aurreko puntutik zuzen darrai dermioaren mugan, 22. lurzatiaren iparekialdeko muturrean dagoen X,623.959 Y,4.692.077 Z,327 punturaino.

Hegoaldean: aurreko puntutik iparmendebalderantz 22. lurzatiaren iparreko mugan barna, iparreko muturreraino. Zuzen darrai 114. lurzatiaren ekialdeko muturreraino, honen eta 113, 112 eta 110. lurzatien iparreko mugan barna; eta 110 eta 11. lurzatien mendebaldeko mugaraino. 108, 1116, 119, 120 eta 124. lurzatien ekialdeko mugan eta 125, 123, 118F, 118B eta 118A lurzatien Iparreko eta Iparekialdeko mugetan barna segitzen du, X,622.192 Y,4.692.773 Z,325 punturaino.

Mendebaldean: aurreko puntutik X,622.192 Y,4.692.822 Z,323 punturaino doan zuzeneko lerroa. Ibai ertzetik darrai babesgunearen iparreko mugaren hasierako punturaino.

8. naturgunea.-La Recuejako zaldua.

Mugak:

Iparraldean: 119. lurzatiaren hegomendebaldeko muturretik, Cidacos ibaiaren bazterrean, lurzati horren eta 198 eta 196. lurzatien hegoaldeko muturretik azken honen hegoekialdeko muturreraino. Zuzen 70 metro, hegoalderantz, 200A eta 200B azpilurzatien arteko mugaraino eta muga honetan barna, mendebalderantz, ibai bazterreraino. Ibai ertzetik darrai hegomendebalderantz, Markesaren Zalduaren mugaraino, ekialderantz, iparekialdeko muturreraino. Puntu honetatik, urak hartutako azaleraren mugan barna Murilleteko Zalduaraino, eta Zalduaren iparreko mugan barna Ekialdeko muturreraino.

Ibaia perpendikular zeharkatuta, La Recuejako Zalduaren iparreko mugaraino eta muga horretan barna ekialderantz muturreraino.

Ekialdean: Recuejako Zalduaren ekialdeko muga.

Hegoaldean: La Recuejako Zalduaren hegoaldeko muga X,613.854 Y,4.689.200 Z,... koordenatu punturaino. Puntu honetatik, zulaka zeharkatuta, zuzen, 160 metro, hegomendebalderantz, amildegiaren goiko aldearekin bat datorren X,613.725 Y,4.689.110 Z,375 punturaino. Amildegiaren goiko aldetik segitzen du, iparekialderantz 7. lurzatiaren hegoekialdeko muturreraino. Hemendik zuzen 50 metro, iparralderantz lurzati horren iparekialdeko muturreraino. Lurzatiaren iparreko ertzetik segitzen du mendebalderantz udalerriaren mugaraino.

Mendebaldean: Udalerriaren mugatik, ibaia zeharkatu eta ertzetik zuzen, 160 metro, iparralderantz X,612.295 Y,4.689.945 Z,300 punturaino, iparekialderantz, 175 metro zuzen eginda, hasierako puntuan amaitzeko.

* Lurzatien zenbakiak 1994ko otsaileko lurzatiketari dagozkio.

9. naturgunea.-Badina Escudera.

Inguruko babes eremua autobideak banatzen du bi sektoretan: ekialdekoa eta mendebaldekoa.

Mugak:

Mendebaldeko sektorea:

Iparraldean: 433. lurzatiaren iparreko muturretik, 433, 434, 441, 442, 447, 450, 452, 456, 457 eta 460. lurzatien iparreko mugan barna, azken lurzati honen iparekialdeko muturreraino, Navas del Molinoko erretena hartu eta hegoekialderantz segitzeko, autobidearen zerbitzu bideraino.

Ekialdean: autobidearen zerbitzu bidetik hegoalderantz, 548 E azpilurzatiaren hegoekialdeko muturreraino.

Hegoaldean: 548 E azpilurzatiaren hegoaldeko mugan barna, iparmendebalderantz bidearekin gurutzatu arte. Naturguneko bidean barna segitzen du, paralelo, iparmendebalderantz Bardeako bidearekin gurutzatu arte.

Mendebaldean: Badinako bidean barna lehenbizi ekialderantz eta ondoren iparekialderantz hasierako punturaino.

Ekialdeko sektorea

Iparraldean: 7 B azpilurzatiaren iparmendebaldeko muturrean hasita, aipatu lurzatiaren iparreko mugan barna bideraino.

Ekialdean eta Hegoaldean: bidean barna, hegoalderantz lehenbizi, Corral de Moratik pasatuz, eta ondoren iparmendebalderantz autobidearen zerbitzu bideraino.

Mendebaldean: autobidearen zerbitzu bidean barna hasierako punturaino.

9. naturgunea.-Granjafriako Zaldua.

Mugak:

Iparraldean: 635. lurzatiaren mendebaldeko muturrean dagoen puntuan hasita, Ebro ibaiaren eskuinaldean, Errioxarekiko mugan, ibaiaren eskuinaldean barna segitzen du, ibaian behera, Errioxarekin berriz muga egiten duen arte.

Hegoaldean: Errioxarekiko mugan barna segitzen du, mendebalderantz, 615. lurzatiraino eta, hemendik, 614 A lurzatiaren mugan barna Naturgunearen mugaraino ailegatu arte; muga horretan barna segitzen du 632 eta 628. lurzatien mugak elkartzen diren punturaino, iparralderago. 632. lurzatiaren ekialdeko eta hegoaldeko mugetan barna segitzen du, Errioxarekiko mugaraino; eta hemendik iparmendebalderantz, muga horretan barna Iparreko mugaren abiapunturaino.

10. naturgunea.-Murillo de las Limasko Zaldua.

I.-Murillo de las Limas.

Mugak:

Iparraldean: UTM X,616.723 Y,4.664.190 Z,257 koordenatu-puntutik abiatuta, zuzen ekialderantz X,616.723 Y,4.664.180 Z,257 punturaino.

Ekialdean: zuzen darrai 1.060 metro, hegoalderantz, X,616.872 Y,4.663.125 Z,258 punturaino, bidean. Bidean barna segitzen du ekialderantz, Iruñetik Zaragozara doan 121 errepideraino; eta hemendik hegoalderantz, Las Limasko zulakara doan bideraino.

Hegoaldean: Las Limasko zulakako bidean barna X,616.550 Y,4.662.507 Z,257 punturaino eta, honetatik zuzen X,616.473 Y,4.662.465 Z,255 punturaino. Ibaiaren ezkerraldean.

Mendebaldean: Ebro ibaiaren ezkerraldeko bazterra.

II.-Vergara Zaldua.

Mugak:

Ekialdean eta Iparraldean: Ebro ibaiaren ezkerraldean dagoen UTM X,613.766 Y,4.667.160 Z,257 koordenatu puntutik zuzen darrai Ebro ibaiaren alde berean dagoen X,613.809 Y,4.667.160 Z,257 punturaino, eta berriz zuzen, bidean dagoen X,613.807 Y,4.667.205 Z,259 punturaino. Bide horretan barna segitzen du hegoekialderantz naturgunearen mugaraino, eta mugan barna hegoaldeko muturreraino.

Hegoaldean eta Mendebaldean: naturgunearen mugan eta Ebro ibaiaren ezkerraldean barna segitzen du Iparreko mugako abiapunturaino.

III.-Sardavillako Zaldua.

Mugak:

Iparraldean: Ebro ibaiaren ezkerraldean dagoen UTM X, Y, Z, koordenatu-puntutik, zuzen, ekialderantz, Sardavillako bideraino; bideak hegoalderantz segitzen du mejanako erretenera daraman bidegurutzeraino. Bide honetan barna darrai eta ondoren Herako bidean barna X, Y, Z, punturaino.

Hegoaldean eta Mendebaldean: aurreko puntutik, Ebro ibaiaren ezkerraldetik ibaian gora, Iparraldeko mugako abiapunturaino.

IV.-Arguedas eta Aguaderoko Zaldua.

Mugak:

Iparraldean: trenbidearen ondoko bidean dagoen X,612.485 Y,4.667.960 Z,262 puntutik bidean barna iparekialderantz, Ebro ibaiaren bazterreraino. Bazterrrean barna segitzen du zalduaren mugarekin bat egin arte.

Ekialdean: Zalduaren ekialdeko mugarekin bat dator.

Hegoaldean: Zalduaren mugan dagoen X, Y, Z, puntutik zuzen 250 metro, hegoekialderantz, abelbidean dagoen X,614.820 Y,4.666.375 Z,267 punturaino.

Mendebaldean: Errege Abelbidean barna hasierako puntura daraman bidearekin gurutzatu arte, Ebro ibaiaren bazterretik hurbil.

11. naturgunea.-Traslapuenteko Zalduak.

Las Noriasko Zaldua.

Mugak:

Iparraldean: naturgunearen iparreko mugarekin bat dator.

Ekialdean: naturgunearen ekialdeko mugarekin bat dator.

Hegoaldean: naturgunearen mugako X,615.760 Y,4.660.733 Z,257 puntutik, uharkaren muturraren ondoan, zuzen 320 metro hegoekialderantz, bideraino, eta 615. lurzatiaren hegoaldeko muturreraino. Puntu honetatik ibai bazterrera, bidearekiko perpendikular eta zuzen, naturgunearen mugako X,615.655 Y,4.660.660 Z,254 punturaino, ibai bazterrean.

Mendebaldean: naturgunearen mendebaldeko mugarekin bat dator.

* Lurzati zenbakiak 1994ko otsaileko lurzatiketari dagozkio.

Traslapuenteko zaldua.

Mugak:

Iparraldean: inguruko babesguneak 160 metro hartzen ditu naturgunearen iparreko mugatik iparralderantz, bidearen eta ibai bazterraren artean.

Ekialdean: naturgunearen ekialdeko mugarekin bat dator.

Hegoaldean: 80 metro hartzen ditu naturgunearen hegoaldeko mugatik hegoalderantz, bidearen eta ibai bazterraren artean.

Mendebaldean: naturgunearen mendebaldeko mugarekin bat dator.

Mejanako Zaldua.

Mugak:

Inguruko babesgunea bat dator, osotara, naturgunearen mugarekin.

12. naturgunea.-Santa Isabel Mejanako Zaldua.

Mugak:

Iparraldean: Zalduaren iparreko muturretik, Ebro ibaiaren bazterrean, zuzen 80 metro ekialderantz bidegurutzeraino.

Ekialdean: ekialderago dagoen bidetik ureztatzeko erretenarekin gurutzatu arte. Lehenbizi erretenean barna darrai, hegoekialderantz, eta ondoren hegoekialderantz bideraino. Bidean barna segitzen du hegomendebalderantz zaldua inguratzen duen bidearekin gurutzatu arte. Bide horretan barna aurrera doa, hegoekialderantz, San Jorge zulakaraino. Puntu honetatik zuzen X,633.357 Y,4.644.810 Z,236 punturaino, eta berriz zuzen naturgunearen hegoekialdeko muturreraino.

Hegoaldean eta Mendebaldean: naturgunearen hegoaldeko eta mendebaldeko mugekin bat dator.

13. naturgunea.-Dos Reinosko aintzira.

Mugak:

Iparraldean: El Esportal alderdian dagoen X,634.520 Y,4.688.430 Z,371 puntutik zuzen 120 metro, ekialderantz, X,634.635 Y,4.688.395 Z,371 punturaino. Puntu honetatik zuzen 300 metro X,634.860 Y,4.688.207 Z,389,5 gailur punturaino. Zuzen darrai 320 metro, hegoekialderantz, probintzia mugako X,365.150 Y,4.688.052 Z,373 punturaino.

Ekialdean: probintzia mugan barna, hegomendebalderantz, Espartaleko zulakaraino.

Hegoaldean: Espartaleko zulakan barna X,634.270 Y,4.687.908 Z,371 punturaino.

Mendebaldean: aurreko puntutik zuzen 230 metro, iparekialderantz, X,634.450 Y,4.688.040 Z,371 punturaino, eta zuzen darrai 320 metro, iparralderantz, X,634.470 Y,4.688.365 Z,371 punturaino. Zuzen segitzen du hasierako puntuan amaitzeko.

14. naturgunea.-Campollanoko zaldua.

Mugak:

Mendebaldean eta Iparraldean: UTM X,625.963 Y,4.692.625 Z,330 koordenatu-puntutik Aragoi ibaiaren ezkerraldean barna, Zarrakaztelutik Murillo el Frutora doan errepideko zubiaren ondoan dagoen X,627.750 Y,4 693.694 Z, punturaino.

Ekialdean eta Hegoaldean: aurreko puntuaren mugan barna, hegoalderantz, Zarrakazteluko errepidearen ondotik, 50 metro, ondoren mendebalderantz segitzeko soroen mugetan barna X,625.980 Y,4.692.622 Z,330 punturaino; eta puntu honetatik babesgunearen iparreko mugako hasierako punturaino.

15. naturgunea.-La Biona Zaldua.

Mugak:

Iparraldean: UTM X,623.959 Y,4.692.424 Z,324 koordenatu-puntutik, Aragoi ibaiaren ezkerraldean barna X,625.239 Y,4.692.252 Z,327 punturaino.

Ekialdean: zuzen 27 metro, hegoalderantz, soroetako mugan dagoen X,623.959 Y,4692.397 Z,330 punturaino.

Hegoaldean: aurreko puntutik, soroetako mugan barna darrai dermioen mugan dagoen X,623.959 Y,4.692.077 Z,327 punturaino.

Mendebaldean: aurreko puntutik zuzen 347 metro, iparralderantz babesgunearen iparraldeko mugan dagoen hasierako punturaino.

16. naturgunea.-Escueraleko zaldua.

Mugak:

Iparraldean eta Ekialdean: naturgunearen iparmendebaldeko muturretik, haren iparreko mugan barna ekialderantz, 907D azpilurzatiaren iparreko muturreraino, aipatu azpilurzatiaren iparekialdeko mugan, 998E eta 998F azpilurzatien iparreko mugan eta 998E azpilurzatiaren mendebaldeko mugan barna jarraitzeko.

Lehenbizi, 996C azpilurzatiaren iparreko mugan barna darrai, ondoren mendebaldeko eta hegoaldeko mugetan barna, eta 1.174D azpilurzatiaren mendebaldeko eta hegoaldeko mugetan barna, 1.175B azpilurzatiaren mendebaldeko, hegoaldeko eta ekialdeko mugetan barna jarraitzeko, bidearen mugaraino, 1.174D azpilurzatiaren hegoaldeko mugan barna. Puntu honetatik, zuzen hegoalderantz Aragoi ibaiaren bazterreraino.

Hegoaldean eta mendebaldean: lehenbizi, ibai bazterrarekin bat darrai, eta ondoren naturgunearen mugekin hasierako punturaino.

* Lurzati zenbakiak 1994ko otsaileko lurzatiketari dagozkio.

17. naturgunea.-Sequero Zaldua.

Mugak:

Iparraldean: dermioen mugan dagoen UTM X,621.159 Y,4.692.246 Z,321 koordenatu-puntutik dermioen mugan barna darrai ekialderantz, bide ondoan dagoen X,621.547 Y,4.692.300 Z,321 punturaino.

Ekialdean: aurreko puntutik bideak hegomendebalderantz segitzen du, X,621.215 Y,4.691.576 Z,320 punturaino.

Mendebaldean: zuzen darrai iparralderantz dermioaren mugaraino, eta muga horretan barna iparreko mugan dagoen hasierako punturaino.

18. naturgunea. Artika Zaldua.

Mugak:

Iparraldean: UTM X,620.490 Y,4.692.272 X,320 koordenatu-puntutik, zalduaren eta 146G eta 146F azpilurzatien arteko mugan barna darrai 146F azpilurzatiaren hegoaldeko muturreraino, eta hortik zuzen iparekialderantz, bideraino. Bidean barna segitzen du ekialderantz X,621.089 Y,4.692.240 Z,321 punturaino, eta hemendik zuzen 30 metro, ekialderantz, ibai bazterreraino.

Ekialdean, hegoaldean eta mendebaldean: aurreko puntutik Aragoi ibaiaren eskumaldean barna doa, ibaian behera iparreko mugan dagoen hasierako punturaino.

19. naturgunea.-Arenales zaldua.

Mugak:

Iparraldean: Melida eta Santacarako udalerrien arteko mugan dagoen UTM X,619.134 Y,4.691.429 Z,316 koordenatu- puntutik, bidearen ondoan, bideak ekialderantz segitzen du bi udalerri hauek lotzen dituen errepideraino; eta errepidearen ondotik darrai hegoekialderantz udalerrien mugaraino.

Ekialdean: aurreko puntutik, udalerrien mugan barna segitzen du hegomendebalderantz, Natur Erreserbaren ekialdeko muturreraino.

Hegoaldean: Aragoi ibaiaren eskumaldetik darrai, ibaian behera, X,618.495 Y,4.690.723 Z,317 punturaino.

Mendebaldean: aurreko puntutik zuzen 50 metro, iparralderantz, X,618.495 Y,690.677 Z,317 punturaino. Zuzen segitzen du X,618.735 Y,4.690.833 Z,317 punturaino, Natur Erreserbaren mugan. Erreserbaren mugan barna darrai babesgunearen iparreko mugan dagoen hasierako punturaino.

20. naturgunea.-Valporres Zaldua. Beheko Zaldua.

Mugak:

Iparraldean: UTM X,616.814 Y,4.690.752 Z,313 koordenatu-puntutik abiatuta, Aragoi ibaiaren ezkerraldetik doa, ibaian gora, X,617.812 Y,4.690.940 Z,317 punturaino.

Hegoaldean: azken puntu horretatik, zuzen darrai bidean dagoen X,617.755 Y,4.690.930 Z,317 punturaino. Bidean barna segitzen du, ipar-iparmendebalderantz, 5014, 5052, 5009, 5006, 5005, 5001 eta 5002. lurzatiak inguratuz, Erreserbaren mugan barna segitzeko iparreko mugan dagoen hasierako punturaino.

21. naturgunea.-Campo Rada I. Zaldua.

Mugak:

Iparraldean: 364 B lurzatiaren hegomendebaldeko muturretik, iparmendebaldeko eta iparekialdeko mugetan barna, Natur Erreserbaren muga adierazten duen bideraino. Bideak 294 eta 295. lurzatietaraino darrai, eta puntu horretatik zuzen doa Aragoi ibaiaren bazterreraino.

Hegoaldean: Aragoi ibaiaren eskumaldetik segitzen du, ibaian behera, 364 B lurzatiaren mendebaldeko muturreraino, bertan bat egiteko babes eremuaren iparreko mugan dagoen hasierako puntuarekin.

21. naturgunea.-Campo Rada II. zaldua.

Mugak:

Iparraldean eta mendebaldean: 338. lurzatiaren mendebaldeko muturretik hasita, iparekialderantz 338, 339, 340, 341, 342, 343, 344, 345, 346, 348 eta 363. lurzatien iparraldetik doan bidean barna, eta Natur Erreserbaren mugan barna darrai. Ondoren, bidetik segitzen du 46, 44 eta 43. lurzatien ekialdeko mugatik, 42 eta 43. lurzatien artean dagoen bidearekin lotu arte. Puntu honetatik zuzen darrai, ekialderantz, Aragoi ibaiaren bazterreraino.

Ekialdean eta Hegoaldean: aurreko puntutik, Aragoi ibaiaren eskumaldetik, ibaian behera, erretenak sobrako urak ateratzeko duen bidea baino 15 metro lehenago dagoen puntu bateraino. Hortik zuzen segitzen du 20 metro babesgunearen iparreko mugan dagoen hasierako punturaino.

22. naturgunea.-Mugako zalduak.

23. naturgunea.-Santa Eulalia zalduak.

Inguruko babesgunea bakarra da eta bi zalduak hartzen ditu.

Mugak:

Iparraldean: 428 lurzatiaren iparreko muturretik lurzati horren ipar eta ekialdeko mugan barna udalerriaren mugaraino, horretatik darrai ekialderantz 502A azpilurzatiaren ekialdeko mugaraino.

Ekialdean: aipatutako azpilurzatiaren ekialdeko eta hegoaldeko mugetan eta 503A azpilurzatiaren mendebaldeko mugan barna segitzen du Mugako zalduaren mugaraino ailegatu arte, eta hortik segitzen du X,600.700 Y,4.690.350 Z,290 punturaino. Puntu honetatik zuzen 440 metro, iparralderantz, Santa Eulalia Zalduaren iparmendebaldeko muturreraino. Puntu honetatik, 557. lurzatiaren eta 560A azpilurzatiaren arteko mugan barna bideraino. Bidean barna ekialderantz, 565. lurzatiaren iparekialdeko muturreraino, hegoaldera doan bidea hartzeko 569. lurzatiaren hegoekialdeko muturreraino.

Lurzati horren hegoaldeko mugatik segitzen du hegoalderantz, Molina errekan barna 601. lurzatiaren hegoekialdeko muturreraino, eta ondoren Santa Eulalia zalduaren hegoaldeko mugaraino ailegatzeko, 601. lurzatiaren hegoaldeko mugan barna.

Bidean barna segitzen du Mugako zalduarekin bat egin arte. Puntu honetatik aurrera bat dator Mugako zalduaren mugarekin.

Hegoaldean eta Mendebaldean: Mugako Zalduaren mugarekin bat dator.

* Lurzatien zenbakiak 1994ko otsaileko lurzatiketari dagozkio.

24. naturgunea. Goiko Zaldua.

Mugak:

Iparraldean: 584. lurzatiaren iparmendebaldeko muturretik, Iruñetik Zaragozara doan A-15 autobidearen ondoan dagoen horretatik abiatuta, lurzati honen iparreko mugan barna doa iparekialdeko muturreraino, Ebro ibaiaren bazterraren ondoan, ezkerraldean.

Hegoaldean: aurreko puntutik, Ebro ibaiaren ezkerraldetik segitzen du, ibaian gora, autobidearen zubiraino. Hemendik, autobidearen mugetan barna segitzen du, Iruñeko norabidean, babesgunearen iparreko mugan dagoen hasierako punturaino.

25. naturgunea. Giraldelli zaldua.

Mugak:

Iparraldean: Ebro ibaiaren bazterraren ondoan, eskumaldean, dagoen UTM X,610.094 Y,4.670.702 Z,261 koordenatu-puntutik, ibaian behera segitzen du Naturgunearen hegoaldeko muturreraino.

Hegoaldean: iparralderantz segitzen du naturgunearen mugan barna, X,611.095 Y,4.670.777 Z,260 punturaino. Puntu honetatik 11A azpilurzatian dagoen makaldia inguratzen du, lehenbizi ipar eta iparmendebalderantz; eta ondoren hego eta hegomendebalderantz, 11D azpilurzatiaren iparekialdeko muturreraino ailegatu arte; bidean barna segitzeko gero hegomendebalderantz, putzuaren bideraino. Putzuaren bidean barna darrai mendebalderantz, X,610.085 Y,4.670.650 Z,270 punturaino; eta hemendik zuzen iparraldeko mugan dagoen hasierako punturaino.

26. naturgunea.-Morako Zaldua.

Mugak:

Iparraldean: Ebro ibaiaren bazterretik, 832 eta 833. lurzatien mugaren parean. Ibaibazterretik Morako Zalduaren mugaraino eta zalduaren mugan barna segitzen du ekialdeko muturreraino, ondoren ibai ertzetik, 207 A azpilurzatiaren ekialdeko muturraren pareraino.

Ekialdean: ibaibazterreko puntutik hegoalderantz bideraino eta 207 A azpilurzatiaren ekialdeko muturreraino.

Hegoaldean: bidetik, mendebalderantz 242. lurzatiaren iparreko muturreraino, ondoren erretena zeharkatu eta bidetik segitzeko, lehenbizi iparekialderantz eta ondoren mendebalderantz, 832 eta 833. lurzatien arteko mugaraino.

Mendebaldean: aurreko puntutik Ebro ibaiaren bazterrean dagoen hasierako punturaino.

II. ERASKINA

Naturguneen inguruko babesguneen mugaketa grafikoa

Iragarkiaren kodea: A9708136

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web