(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

230/1996 FORU DEKRETUA, EKAINAREN 3KOA, NAFARROAKO HERRI BABESAREN LURRALDEKO PLANA ONESTEN DUENA.

BON N.º 74 - 19/06/1996



Atariko

Urtarrilaren 21eko 2/1985 Legearen arabera Herri Babesa zerbitzu publiko bat da, zeinen antolaketan, funtzionamenduan eta exekuzioan Administrazio Publikoek parte hartzen baitute, bai eta hiritarrek ere, nork bere eginkizunak betez eta borondatezko laguntza emanez, arrisku larri, hondamendi edo ezbehar pertsonak eta ondasunak babesteko eta horiei laguntza emateko.

Aipatu Legea garatzeko asmoz, apirilaren 24ko 407/1992 Errege Dekretuaren bidez Herri Babesaren Oinarrizko Araua onetsi zen, zeinen III. kapituluko 8.2 idazatian Komunitate bakoitzaren esku uzten den beren eremua gainditzen ez dituzten Lurralde Planen eta Plan Berezien prestaketa eta onespena.

Nafarroako Herri Babesaren Batzordeak 1996.eko urtarrilaren 24an Nafarroako Herri Babesaren Lurralde Planaren aldeko txostena eman zuen, eta ondoren gauza bera egin zuen Herri Babesaren Batzorde Nazionalak 1996.eko otsailaren 22an, aipatu Oinarrizko Arauak II. kapituluko 4. idazatian lurralde planetarako ezartzen dituen baldintza guztiak betetzen direlako.

Horrenbestean, Lehendakaritza kontseilariak proposatuta eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko ekainaren hiruan hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra

Nafarroako Herri Babesaren Lurralde Plana onestea.

Azken Xedapena

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo egunean hartuko du indarra.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko ekainaren hiruan.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Javier Otano Cid.-Lehendakaritza kontseilaria, Federiko Tajadura Iso.

Iragarkiaren kodea: A9604828

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web