(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

201/2002 FORU DEKRETUA, IRAILAREN 23KOA, IKUSKIZUN PUBLIKO ETA JOSTETA JARDUEREN ORDUTEGI OROKORRA ARAUTZEN DUENA Nota de Vigencia

BON N.º 138 - 15/11/2002



Atariko

Ekainaren 13ko 221/1991 Foru Dekretuaren bidez ikuskizun publiko eta josteta jardueren ordutegi orokorra araupetu zen, Ikuskizun Publiko eta Josteta Jarduerei buruzko martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen 12. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Aipatu Foru Dekretua onetsi zenetik igaro den denborak eta hura aplikatzearen ondorioz sortu ziren arazoiei erantzun beharrak eragin dute ikuskizun publiko eta josteta jardueren ordutegi orokorraren gaineko araudi berri bat prestatu behar izatea.

Foru Dekretu honek aurreko arauen aldean dauzkan berritasun nagusiak ikuskizun publiko edo josteta jarduerak egiten dituzten establezimenduak zabaldu eta ixteko ordutegi bat ezartzeari dagozkio, hain zuzen ere jarduera guztiak ordu jakin batean buka daitezen, hirugarrenei enbarazu egitea saihestuz; halaber, establezimendu horiek ixteko eragiketa materialak eta udalek eman beharreko ordutegi berezien araubidea aldatzen dira.

El Consejo de Navarra, en su sesión de fecha 3 de septiembre de 2002, ha emitido dictamen favorable respecto del presente Decreto Foral, al considerar que su contenido se ajusta al ordenamiento jurídico.

Horiek horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko irailaren hogeita hiruan egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua . Helburua eta aplikazio eremua.

1. Foru Dekretu honen xedea da ikuskizun publiko eta josteta jardueren ordutegi orokorra arautzea, Ikuskizun publiko eta josteta jarduerak arautu zituen martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legeak eta hura aldatu zuen abenduaren 10eko 26/2001 Foru Legeak ezarritako esparruan.

2. Foru dekretu hau Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean egiten diren edo garatzen diren eta oro har publikoari zuzenduta dauden edo publiko jakin bat biltzeko gauza diren ikuskizun publiko eta josteta jarduera guztiei aplikatuko zaie, alde batera utzita titularitate publiko ala pribatukoak diren.

2. artikulua . Irekitzeko eta ixteko orduak Nota de Vigencia.

1. Ondokoa izanen da ikuskizun publikoak eta josteta jarduerak modu iraunkorrean eskaintzen dituzten establezimenduen ordutegi orokorra:

TALDEA ESTABLEZIMENDU MOTA IREKI ITXI

A Gazteendako diskotekak18:00 h 23:00 h

B Tabernak. Kafetegiak. Jatetxeak06:00 h 02:00 h

C Josteta aretoak eta Ziberzentroak09:00 h 02:00 h

D Taberna bereziak. Ikuskizunetarako kafetegiak13:00 h 03:30 h

E Bingo aretoak. Joko aretoak. Kirol aretoak09:00 h 03:30 h

F Discotekak. Dantzatokiak18:00 h 06:00 h

2. B, D eta F taldeetan bildutako establezimenduek aurreko atalean ezarritako ordua baino ordu erdi bat beranduago ixten ahal dute larunbat eta jai-egunetan.

3. Ixteko ordutegi orokorrean kontuan hartuko da jendea ateratzeko behar den denbora osagarria, foru dekretu honen 4. artikuluaren arabera.

4. Aurreko ataletan B eta D taldeendako ezarritako ixteko orduak hoteletan dauden mota horietako lokalei aplikatuko zaizkie. Hala ere, ordutegi horretatik at ere jardun dezakete soilik bertan ostatu hartu duten bezeroei zerbitzua emateko.

5. Indarreko arauei jarraituz administrazio baimena behar duten gainerako establezimendu, ikuskizun publiko eta josteta jarduerak zabaldu eta itxi edo bukatzeko ordutegia, horretarako baimena emateko behar den xedapenean zehaztuko da.

6. B taldeko establezimenduetan, larunbat eta jai-egunetan ezin izanen da musikarik jarri ireki eta11:00ak arte. Foru dekretu honen 6.2.c) artikuluan ezarritako baimena duten taberna bereziei ere aplikatuko zaie denbora muga hori.

7. Terrazetan eta beladoreetan bukatu eta haiek ixteko ordutegia jabari publikoa erabiltzeari buruzko udal ordenantzetan ezarritakoa edo jabari publikoa okupatzeko lizentziarako akordioan ezarritakoa izanen da; betiere, ezin izanen da gainditu artikulu honetako 1. idatz-zatian ezarritako ordutegia.

8. Jatetxearen eta taberna bereziaren jarduerak batera eramaten dituzten establezimenduek men egin beharko diote taberna bereziak baimendua duen irekitzeko orduari, eta jarduerak bertan behera utzi beharko dituzte bakoitzak duen ixteko ordu espezifikoaren arabera.

3. artikulua . Instalazio eziraunkorrak.

2. artikuluko 1. idatz-zatian bilduriko ikuskizun publiko edo josteta jarduerak aldi baterako instalazioetan egiteko, instalazio horiek mugikorrak nahiz desmuntagarriak izan, instalazio iraunkorretarako finkaturiko ordutegi-araubidea bete beharko da, betiere baimendutako jardueraren arabera. Hala eta guztiz ere, ordutegi horretarako mugak ezarri ahal izanen dira, zaratak eta bibrazioak egiteari buruzko indarreko arauak aplikatuz.

4. artikulua . Ixteko eragiketa materialak.

Bukatzeko edo ixteko ezarritako ordutik aurrera, musika, ekitaldi edo joko oro bukatu beharko da; ezin izanen da kontsumiziorik zerbitzatu; argi guztiak piztuko dira eta ez zaio jende gehiagori lokalera sartzen utziko. Lokalak ordu erdi baten buruan jendez hustuta egon beharko du.

Jendez husteko denboran zehar, lokala ixteko elementuak -pertsianak edo antzekoak, esate baterako-jasota egonen dira eta ateak desblokeaturik.

5. artikulua . Kartelak.

Foru Dekretu honen 2. artikuluko 1. idatz-zatian bildutako establezimenduek sarbideetan eta ongi ikusteko moduan, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak kreditaturiko kartel bat jarri beharko dute; hartan, baimendutako jarduera, helbidea, lokalaren aforo gehienezkoa eta ireki eta ixteko ordutegia adierazi beharko dira.

6. artikulua . Ordutegi bereziak.

1. Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak baimena eman ahal izanen du Foru Dekretu honetan ezarritako ordutegi-araubide orokorra aldatzeko, ondoko kasuetan eta kasuan kasuko ebazpen administratiboan ezartzen diren mugekin:

a) Aireportuetako, tren edo autobus geltokietako, gasolindegietako edo antzeko lekuetako establezimenduak, nagusiki bidaiariei zerbitzua ematen jarduten dutenak, eta errepide ondoko establezimenduak, aurrekoen xede berekoak, hurbileneko etxebizitzatik gutxienez ere 250 metroko distantzia gordetzen dutenak.

b) Gaueko edo goizaldeko ordutegiak dituzten langileei zerbitzatzeko establezimenduak.

2. Dekretu honen 2. artikuluan xedatutakoa ezertan galarazi gabe, Udalek ordutegi bereziak baimentzen ahalko dituzte honako kasuotan eta dagokien ebazpen administratiboan ezartzen diren mugekin:

a) Durante la celebración de fiestas populares en su localidad y en las de Navidad y Semana Santa.

b) 8.500 baino biztanle gutxiago dituzten herrietan, diskoteka edo dantzaleku gisa katalogatuta den establezimendu baimendurik ez bada, udalek ordubetez luzatzen ahal diete ixteko ordua taberna, kafetegi, taberna berezi edo ikuskizunenetarako kafetegi gisako lizentzia duten lokalei Nota de Vigencia.

c) D mailako establezimenduetarako, Udalak baimena ematen ahalko du irekitzeko ordutegia, gehienez ere, 08:00etara aurreratzeko. Dena den, jarduera hasi eta 13:00ak arte, establezimendu horiek beren funtzionamendu modua egokitu beharko dute taberna gisa katalogaturiko establezimenduentzako ezarritakoaren arabera, Foru Dekretu honetan eta Establezimendu, ikuskizun publiko eta josteta jardueren katalogoan xedatu moduan.

d) artikulua. Familiarteko banketeak direla medio, udalek ordubetean atzeratzen ahalko dute ixteko ordua jatetxearen baimena duten establezimenduetan Nota de Vigencia.

3. Aurreko atalean aurreikusitako ordutegi zabaltzea edo, kasua bada, murriztea, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuari eta herriko udaltzaingoari jakinarazi beharko zaie, aplikatzen hasi baino lehen.

7. artikulua . Mugapenak.

Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak jarduera sailkatuetarako arauak hautsi dituztelako neurri zuzentzaileak aplikatzeko betebeharra duten lokalen ixteko ordutegia murriztu edo irekitzekoa atzeratu ahal izanen ditu. Ordutegiaren murrizpen hori neurri horiek hartu eta organo eskudunaren adostasun txostena jaso arte luzatuko da.

8. artikulua . Ezeztatzeak.

1. Foru Dekretu honen 6. artikuluan xedatutakoaren babesean ematen diren administrazio baimenak behin-behingoz egindakotzat joko dira; beraz, ez dira eskubideen deklaraziotzat hartuko eta ezeztatu ahal izanen dira, kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik gabe, organo eskudunak emanen duen ebazpen arrazoituaren bidez.

2. Ezarritako baldintzak edo baimenak emateko finkatutako oinarriak ez betetzeak ekarriko du ordutegi berezirako baimena galtzea, dagokion administrazio erantzukizuna ezertan galarazi gabe.

3. Baimena ezeztatu beharko da, ematea bideratu zuten inguruabarrak desagertzen badira, edo bestelako arrazoiak gertatu badira, baimena emateko unean gertatuz gero ezeztea ekarriko luketeenak.

9. artikulua . Arauhausteak eta zehapenak.

1. Ireki eta ixteko ordutegiari buruzko arau-haustea, martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen 23.19 artikuluari jarraituz, arau-hauste larria izanen da. Horri dagokion zehapena 50.000 biztanle baino gehiagoko udaletako alkateek eta gainerako udaletan Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak ezarriko dute, 601 eta 6.010 euro bitarteko isun batez, aipatu Foru Legearen 26. artikuluan aurreikusitako bestelako zehapenez gainera.

2. Aipatu Foru Legearen 22.9 artikuluan ezarritakoaren indarrez arau-hauste oso larritzat jo behar den arau-hauste bat errepikatu edo behin eta berriz eginez gero, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak ezarriko du isuna, 30.000 euro bitartekoa, aipatu Foru Legearen 26. artikuluan aurreikusitako bestelako zehapenez gainera.

Xedapen Iragankorrak Lehena Nota de Vigencia

2004ko martxoaren 31ra arte, hori barne, taberna edo kafetegi gisa katalogaturiko establezimenduek ekainaren 13ko 221/1991 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera baimenduta duten ordutegia izanen dute.

Xedapen Iragankorrak Bigarrena

Aurreko xedapen iragankorrean ezarritako epe berean, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak Foru Dekretu honetako 5. artikuluan araupeturiko kartelak egin eta banatu beharko ditu.

Xedapen Indargabetzailea

Indarrik gabe geratzen da ekainaren 13ko 221/1991 Foru Dekretua eta Foru Dekretu honetan ezarritakoari aurka egiten dioten maila bereko nahiz beheragoko xedapen guztiak.

Azken Xedapenak Lehena

Ahalmena ematen zaio Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari Foru Dekretu honetan ezarritakoa aplikatu eta garatzeko behar diren xedapen guztiak eman ditzan.

Azken Xedapenak Bigarrena

Indarrik gabe geratzen dira aurreko arau indardunen arabera emaniko ordutegi berezirako baimen guztiak.

Azken Xedapenak Hirugarrena

Foru Agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta biko irailaren hogeita hiruan.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A0210516

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web