(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

140/2005 FORU DEKRETUA, ABENDUAREN 5EKOA, NAFARROAKO TURISMOKO ATERPETXEAK ANTOLATZEKO ERREGELAMENDUA ONESTEN DUENANota de Vigencia

BON N.º 152 - 21/12/2005



  I. KAPITULUA. XEDAPEN OROKORRAK


  II. KAPITULUA. JARDUERAREN ANTOLAMENDUA


  III. KAPITULUA. FUNTZIONAMENDU ARAUBIDEA


  IV. KAPITULUA. GUTXIENEKO BETEKIZUN ETA BALDINTZAK


  V. KAPITULUA. LEHEN KATEGORIAKO ATERPETXEEN BETEKIZUNAK


  VI. KAPITULUA. BIGARREN KATEGORIAKO ATERPETXEEN BETEKIZUNAK


  VII. KAPITULUA. DONEJAKUE BIDEKO ATERPETXEEN BETEKIZUNAK


  VIII. KAPITULUA. ZEHAPEN ARAUBIDEA


  ERANSKINA. Plakaren ereduak


Atariko

Martxoaren 1eko 69/1999 Foru Dekretuak lehenbiziko aldiz arautu zituen berariaz Nafarroako turismoko aterpetxeak.

Turismoari buruzko otsailaren 14ko 7/2003 Foru Legean turismoko ostatu establezimenduen motak aipatzen dira, besteak beste turismoko aterpetxeak, hau da, publikoari ohiko jarduera gisa, lanbidez eta diru truk askorentzako logeletan ostatu zerbitzua eskaintzen dioten establezimenduak, inguruneari loturiko jardueraren batekin batera.

Foru lege horrek dioenez, turismoko aterpetxeei eta haien kategoriei eskatzen ahal zaizkien betebeharrak erregelamendu bidez zehaztu behar dira.

Aukera hori erabiliz, eta orain arte indarra izan duen foru dekretuaren xedapenak hobetu eta eguneratzeko asmoz, honako foru dekretu honen bidez onesten den erregelamendua egin da. Bertan, berrikuntza nagusi gisa, turismoko aterpetxeen kategoria berri bat sortu da: Donejakue Bideko aterpetxeak. Horiek eduki behar dituzten baldintzak eta instalazioak zehazterakoan kontuan hartu da erabiltzaile nagusiak erromesak direla.

Horrenbestez, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak proposaturik, Nafarroako Gobernuak 2005eko abenduaren bosteko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu Bakarra . Erregelamendua onestea.

Onetsi egin da Turismoko Aterpetxeak Antolatzeko Erregelamendua, eta 10/2011 FORU DEKRETUA, otsailaren 14koa, Turismo arloko hainbat erregelamendu aldatzen dituena.

haren testua ondotik erantsi da.

Xedapen Indargabetzaile Bakarra . Indargabetzea.

Indarrik gabe geratzen dira martxoaren 1eko 69/1999 Foru Dekretua, Nafarroako turismoko aterpetxeak arautzen dituena, eta foru dekretu honetan ezarritakoari aurka egiten dioten maila bereko nahiz beheragoko xedapen guztiak.

Azken Xedapenetako Lehenbizikoa . Vianako Printzea ErakundeaKultura eta Turismo Departamentuko kontseilariari ahalmena ematea.

Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariari ahalmena ematen zaio onetsi den erregelamendua bete eta garatzeko eta haren artikuluetan ageri diren diru-kopuruak eguneratzeko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken Xedapenetako Bigarrena . Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2005eko abenduaren 5ean._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón.

NAFARROAKO TURISMOKO ATERPETXEAK ANTOLATZEKO ERREGELAMENDUA

I. KAPITULUA. XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua . Xedea.

1. Erregelamendu honen xedea Nafarroako turismoko aterpetxeak antolatzea da. Halakotzat hartuko dira publikoari ohiko jarduera gisa, lanbidez eta diru truk askorentzako logeletan ostatu zerbitzua eskaintzen dioten establezimenduak, inguruneari loturiko jardueraren batekin batera..

Ostatu zerbitzu hori ohiko jarduera dela ulertuko da baldin eta edozein bidetatik establezimenduaren publizitatea egiten bada.

Askorentzako logelak dira gutxienez lau laguni ostatu emateko lekua dutenakNota de Vigencia.

2. Ez dira turismoko aterpetxeak:

a) Turismorako kanpalekuetan askorentzako logeletan ostatu emateko erabiltzen diren instalazioak.

b) Askorentzako logeletako ostatuak, talde edo erakunde bateko kidea izatea bada haiek erabiltzeko baldintza.

c) Askorentzako logeletan diru ordainik gabe ematen denean ostatu, edo pagatzen den dirua dohaintza bada edo ostatu ematen duenarentzako gastuen ordain hutsa bada.

Erregelamendu honen ondorioetarako, ostatuaren truke ematen den dirua gastuen konpentsazio hutsa izanen da egun batean lau euro baino gehiago ordaintzen ez badira 11. artikuluan aipatutako kontzeptu guztiengatik.

d) Gazteen Aterpetxeen Sareko gazteen aterpetxeak, berariazko araudia izanen baitute.

2. artikulua . Ustiapen unitatearen printzipioa.

Turismoko aterpetxeetako ostatu jardueran ustiapen unitatearen printzipioari jarraituko zaio, hau da, jarduera enpresa-titulartasun bakar bati lotuta egonen da establezimendu bakoitzean.

3. artikulua . Sailkapena.

1. Turismoko aterpetxeak honela sailkatuko dira, beren zerbitzu eta instalazioen kalitatearen arabera:

a) Lehen kategoriako aterpetxeak.

b) Bigarren kategoriako aterpetxeak.

c) Donejakue Bideko aterpetxeak.

2. Donejakue Bideko herrietako udal mugapeetan dauden lehen eta bigarren kategoriako turismoko aterpetxeek, erregelamendu honen 34. artikuluan ezarritako instalazioak badituzte, beren izen ofizialari "Donejakue Bidekoa" eransteko eskatu ahal izanen dute.

4. artikulua . Plaka bereizgarria.

Turismoko aterpetxeek beren sailkapenari dagokion ikurra eduki beharko dute ate nagusiaren ondoan, plaka normalizatu batean, erregelamendu honen eranskinean xedatutakoaren arabera.

5. artikulua . Publizitatea.

1. Turismoko aterpetxeek egiten duten publizitatean eta ematen dituzten faktura eta agirietan haien sailkapena agertu beharko da.

2. Debekaturik dago establezimenduari ez dagozkion izen, errotulu edo bereizgarriak erabiltzea, eta establezimenduaren mota edo kategoria nahasteko bidea eman dezaketenak.

II. KAPITULUA. JARDUERAREN ANTOLAMENDUA

6. artikulua . Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatzeaNota de Vigencia.

1. Jarduera hasi aurretik, eta establezimendua Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatzeko, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

a) Titularraren erantzukizuneko aitorpena, haren datuak biltzen dituena, honako hauen jabe dela adierazita:

- Legezko dokumentazioa, higiezinaren jabe edo errentari dela dioena, edo beste edozein titulu, turismoko ostatu izateko prest dagoela frogatzen duena, baita establezimenduaren gaineko datuak ere, kokalekuari, edukierari eta modalitateari dagokienez.

- Irekitzeko lizentzia edo horren ordezko dokumentua.

- Erantzukizun zibileko aseguruaren kontratua, 3.000 euroko estaldura duena ostatu plaza bakoitzeko. 60 eurotik beherako frankiziak onartuko dira.

b) Obra b ukaerako planoak edo, horiek gabe, 1:100 eskalako planoak, gela bakoitzeko azalera adierazita.

2. Establezimenduetako aldaketak, titulartasun aldaketak, jarduera uztea eta, oro har, inskribatu edo jasotako datuetan edozein aldaketa gertatuz gero, aurreko atalean ezarritako prozeduraren arabera tramitatuko dira

7. artikulua . Dispentsak.

Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuak zilegi izanen du, arrazoiak emanez, establezimendu bat kategoria jakin batean sailkatzeko edo inskribatzeko onartzea horretarako eskatzen diren gutxieneko baldintza teknikoak bete beharrik izan gabe, establezimenduaren instalazioek eta bertan egin daitezkeen hobekuntzek ez-betetze hori konpentsatzeko bidea ematen badute.

III. KAPITULUA. FUNTZIONAMENDU ARAUBIDEA

8. artikulua . Bezeroak onartzea.

Publikoarentzat irekitako establezimenduak direnez, turismoko aterpetxeetan edonor sartzen ahal da, horretarako muga bakarrak izanik haien izaeraren eta plaza kopuruaren ondoriozkoak, indarra duten legeetan ezarritakoak eta, halakorik bada, establezimenduak zerbitzu eta instalazioen erabilerari buruz dituen barne erregimeneko arauetan ezarritakoak.

9. artikulua . Barne erregimeneko arauak.

Turismoko aterpetxeek barne erregimeneko arauak ezarri ahal izanen dituzte zerbitzu eta instalazioak erabiltzeko; bezeroei horien berri eman beharko zaie eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuari jakinarazi beharko zaizkio.

10. artikulua . Prezioen publizitateaNota de Vigencia.

1. Zerbitzu guztien prezioek ahalik eta publizitate handiena izanen dute, eta haietan ostatuari eta eskaintzen diren gainontzeko zerbitzu osagarriei buruzkoak adieraziko dira.

2. Prezioak agerian egonen dira, aise ikusteko eta irakurtzeko moduan; betiere, bezeroen harreralekuan eta establezimenduko solairu guztietan egon beharko dute.

11. artikulua . Egonaldia eta ostatuaren prezioa.

1. Besterik itundu ezean, ostatuarengatik eguneko prezioa kobratuko da, establezimenduan egindako gauen kopuruaren araberakoa. Egun bakoitza eguerdiko hamabietan amaitzen dela ulertuko da.

2. Ostatuaren prezioan ondokoak sartuko dira: gaua ematea, babes-azala duen koltxoia, azala aldatzen ahal zaion burkoa eta mantak erabiliz; bezeroentzako aretoak eta komunak erabiltzea; ur hornidura, argindarra, berokuntza, hozkuntza eta establezimenduko gelen garbiketa.

3. Izara eta eskuoihalen mailegua eskaini beharko da. Horiek ostatuaren preziotik aparte fakturatu ahal izanen dira, baina erabilera aukerakoa izanen da establezimenduko bezeroarentzat.

Halaber, bereiz fakturatu ahal izanen da sukaldea erabiltzeko eskubidea, halakorik bada.

4. Debekaturik dago establezimenduan gaua ematea norberak ekarritako izarak, aterpetxeak maileguan utzitakoak edo lozakua erabili gabe.

12. artikulua . Fakturak eta ordainagiriak.

1. Turismoko aterpetxeek ordainagiria eman beharko dute, bezeroari emandako zerbitzuen egiaztagiri gisa. Bertan jasoko dira, egunez egun eta kontzeptuen arabera behar bezala banaturik, egin diren zerbitzuak eta sarrera eta irteera egunak.

2. Tributuei buruzko legeriaren arabera faktura eman behar den kasuetan, aurreko zenbakian aipatu den betebeharra beterik joko da faktura emanez gero, baldin eta zenbaki horretan eskatzen den gutxieneko informazioa badauka.

13. artikulua . Erreklamazio orriak.

Turismoko aterpetxeek erreklamazio orriak eduki beharko dituzte erabiltzaileen eskura eta hori iragarri beharko dute ongi ikusten den tokian, araudian ezarritakoari jarraituzNota de Vigencia.

IV. KAPITULUA. GUTXIENEKO BETEKIZUN ETA BALDINTZAK

14. artikulua . Araudi sektoriala.

Turismoko aterpetxeek indarra duten arauak bete beharko dituzte: hirigintza eta eraikuntzaren arlokoak, instalazioei buruzkoak, osasun eta kontsumoari buruzkoak, segurtasunekoak, suteei aurrea hartzekoak, oztopo fisiko eta zentzumenezkoak kentzeko arauak, higieneari eta ingurumenaren babesari buruzkoak, eta aplikatu behar diren gainerako xedapen guztiak.

15. artikulua . Gutxieneko instalazio eta zerbitzuak.

1. Turismoko aterpetxeek, edozein direla ere haien kategoria eta jarduera, ondoko instalazio eta zerbitzuak edukiko dituzte:

a) Berokuntza nahikoa bezeroek erabiltzen dituzten instalazioetan, establezimendua urriaren 1etik apirilaren 30era bitartean irekita badago.

b) Bezeroek erabiltzeko telefono orokorra.

c) Bezeroei harrera egiteko gunea.

d) Lehen laguntzetako botika-kutxa.

e) Fardelak gordetzeko leku nahikoa, erabiltzaile bakoitzarentzat. Banakako armairurik ez badago, fardelak zaintzeko zerbitzua eskaini beharko da.

f) Instalazioak egunero garbitzea.

g) Banakako edo taldeko komunak, ur hotz nahiz beroz hornituak.

h) Gosaria, autozerbitzu eran.

i) Jantzi bustiak lehortzeko zerbitzua: lehorgailuak, esekileku finkoak edo jantziak lehortzeko gela.

j) Eskiak gordetzeko lekua, elurra ohikoa den eskualdeetan.

k) Edateko uraren biltegia, gutxienez ostatu plaza bakoitzeko 200 litro ur eduki eta bi eguneko hornidura bermatzeko adinakoa, aterpetxeak bere sarearen bitartez hartzen badu ura.

2. Turismoko aterpetxeek beren instalazioak ongi zainduta, funtzionatzeko egoera egokian eta garbi eduki behar dituzte.

16. artikulua . Logelak.

1. Logela bakoitzak 30 plaza eduki ahal izanen ditu gehienez. Plaza gehiago onartu ahal izanen dira, 40 plazako kopurua inoiz ere gainditu gabe, lurretik sabairainoko tabike bat ezartzen bada, ohatzeak ikusten uzten ez duena. Tabikearen alde batetik bestera igarotzeko baoa gutxienez 1 metro zabal izanen da.

2. Logelek argi naturala izanen dute, eta zuzenean aireztatuko dira kanpotik edo patio estaligabeetatik.

3. Erabiltzaile bakoitzeko gutxienez 5 metro kubiko aire izanen ditu logelak.

4. Sabaiaren altuera librea 2,4 metrokoa izanen da gutxienez, eta teilatupeko logeletan 2 metrokoa, gune erabilgarriaren erdiko puntuan. Gune erabilgarria da gutxienez 1,5 metroko altuera librea duena. Eraikinak arkitektura, kultura, etnografia edo historia aldetik balio berezia duenean, sabaiaren gutxieneko altuera 2,2 metrokoa izanen da.

5. Ohatzeak gehienez bi mailatan egonen dira. Ohatze edo oheak bata bestetik gutxienez 0,50 metrora kokatuko dira, eta haien artean gutxienez metro bateko zabalera duen pasabidea egonen da gelako irteeraraino. Ohatzeak ezin izanen dira binaka kokatu, erregelamendu honetan aurreikusiriko kasuetan izan ezik. Halaber ezin izanen da goiko oholtzarik egon alderik alde.

17. artikulua . Eskailera eta korridoreen zabalera.

Eremu komunetan eskailerak eta korridoreak gutxienez 1 metro zabal izanen dira.

18. artikulua . Langileen instalazioak.

Establezimenduko langileentzat diren instalazio eta komunak bezeroentzako instalazioetatik bereiziko dira eta bezeroak ezin izanen dira haietan sartu.

19. artikulua . Segurtasun neurriak.

1. Eraikineko gela guztietan suteetarako ebakuazio plano bana egonen da, atearen barnealdean itsatsita. Planoan ebakuazio bideak, irteera argiak, larrialdietarako argiak eta itzalgailuak non dauden erakutsiko da eta segurtasunerako behar diren gainerako oharrak jarriko dira.

2. Logela bakoitzean bertako gehieneko plaza kopurua adierazten duen kartela egonen da.

20. artikulua . Jantoki zerbitzua.

Turismoko aterpetxeak jantoki zerbitzua badu, jatetxeei buruzko arauak beteko ditu.

V. KAPITULUA. LEHEN KATEGORIAKO ATERPETXEEN BETEKIZUNAK

21. artikulua . Logelen azalera erabilgarria.

Gutxieneko azalera erabilgarria, komun eta bainugelen azalera kontuan hartu gabe, ondokoa izanen da:

a) Banakako logeletan, 6 metro karratu.

b) 2 eta 3 plazako logeletan, 8 metro karratu. Betiere 2,8 metroko aldea duen karratu bat sartzeko adina.

c) 4-8 plaza bitarteko logeletan, 2,25 metro karratu plazako.

d) 9-12 plaza bitarteko logeletan, 2,5 metro karratu plazako.

e) 13-16 plaza bitarteko logeletan, 2,75 metro karratu plazako.

f) 17-30 plaza bitarteko logeletan, 3 metro karratu plazako.

22. artikulua . Gehienez hamar edo hogei plaza dituzten logelen proportzioa.

1. Turismoko aterpetxeko plaza guztietatik, gutxienez ehuneko 25 egonen dira 10 plaza edo gutxiago dituzten logeletan.

2. Turismoko aterpetxeko plaza guztietatik, gutxienez ehuneko 75 egonen dira 20 plaza edo gutxiago dituzten logeletan.

23. artikulua . Komunak.

1. Komunetako instalazioen eta ostatu plazen arteko proportzioak honakoak izanen dira:

a) Komunontzi bat, itxi daitekeen atearekin, 12 plazako edo zatikiko.

b) Konketa bat 10 plazako edo zatikiko.

c) Dutxa bat, itxi daitekeen atearekin, 8 plazako edo zatikiko.

2. Barruko edo erabilera esklusiboko bainugelarik gabeko logelak dituen solairu bakoitzean komun multzo bat instalatuko da gutxienez, gizonezkoentzako eta emakumezkoentzako aldeetan banatuta. Hala ere, 8 plaza baino gutxiago dituzten solairuetan ez da beharrezkoa izanen gizonezkoentzako eta emakumezkoentzako aldeak bereiztea, baldin eta dutxa bakoitzean atari bat badago dutxa-plateretik aparte, aulki edo eserleku batez eta jantzietarako kakoez hornitua.

3. Komunontziak dituzten komun multzoetan, haiek dauden aldea dutxetatik bereizita egonen da zorutik sabairaino, baina batetik bestera pasatzeko ate itxituraduna jarri ahal izanen da. Komunontziak kanpotik zuzenean aireztatuko dira edo eragindako aireztapena izanen dute.

24. artikulua . Erabilera esklusiboko komuna izan behar duten hamar edo hogei plaza arteko logelen portzentajea.

10 plaza edo gutxiago dituzten logeletatik gutxienez ehuneko 25ek erabilera esklusiboko komun bat izanen dute, logelatik kanpo egon badaiteke ere.

20 plaza edo gutxiago dituzten logeletatik gutxienez ehuneko 50ek erabilera esklusiboko bi komun izanen dituzte, logelatik kanpo egon badaitezke ere.

Betiere establezimenduak bainugela duen logelaren bat edukiko du.

25. artikulua . Logelen erabilera esklusiboko komunetako ekipamendua.

1. Logelen erabilera esklusiboko komunek ekipamendu hauek behar dituzte:

a) Logelak sei plaza edo gutxiago baditu, dutxa, konketa eta komunontzia.

b) Logelak zazpi plazatik hamarrera bitartean baditu, gutxienez bi dutxa, bi konketa eta komunontzi bat.

c) Logelak hamaika plazatik hogeira bitartean baditu, gutxienez lau dutxa, bi konketa eta bi komunontzi.

d) Hogei plazatik gorako logelek bainugela barnean dutenean, 23.1 artikuluan ezarritako ekipamendu baldintzak beteko dira.

2. Betiere dutxa eta komunontzi bakoitza besteetatik bereizita egonen da, eta itxi daitekeen atea izanen du.

26. artikulua . Jantokia.

1. Jantokiak gutxienez metro karratu bateko azalera erabilgarria izanen du ostatu plaza bakoitzeko. Mahaiak eta eserleku, aulki edo tabureteak izanen ditu.

2. Eraikin berean turismoko jatetxe jarduera baimenduta badago turismoko aterpetxearen titularraren izenean, jatetxeko jantokia aterpetxeko jantokitzat erabili ahal izanen da.

27. artikulua . Erabilera anitzeko gela.

Egongela edo erabilera anitzeko gela bat izanen da. Gutxienez metro karratu bateko azalera erabilgarria izanen du ostatu plaza bakoitzeko. Mahaiak eta eserleku, aulki edo tabureteak izanen ditu.

Azalera hori kalkulatzeko, jantokiaren azaleraren ehuneko 50 zenbatu ahal izanen da, salbu eta jantoki gisa erabiltzen den lekua josteta jardueretarako baimenduta dagoenean taberna, kafetegi, jatetxe edo antzekoen lizentziarekin.

VI. KAPITULUA. BIGARREN KATEGORIAKO ATERPETXEEN BETEKIZUNAK

28. artikulua . Logelak.

1. Gutxieneko azalera erabilgarria, komun eta bainugelen azalera kontuan hartu gabe, ondokoa izanen da:

a) Banakako logeletan eta ohatze motako 2 plaza dituzten logeletan, 6 metro karratu.

b) Ohe motako 2 plaza edo ohatze motako 3 plaza dituzten logeletan, 7 metro karratu.

c) 4-8 plaza bitarteko logeletan, 1,75 metro karratu plazako.

d) 9-12 plaza bitarteko logeletan, 2 metro karratu plazako.

e) 13-16 plaza bitarteko logeletan, 2,25 metro karratu plazako.

f) 17-30 plaza bitarteko logeletan, 2,5 metro karratu plazako.

2. Ohatzeen ehuneko 25, gehienez, binaka kokatu ahal izanen dira, betiere albo bat libre utzita.

3. Gutxienez logeletako batek 10 plaza edo gutxiago izanen ditu.

4. Ostatu plaza guztietatik, gutxienez ehuneko 40 egonen dira 20 plaza edo gutxiago dituzten logeletan.

29. artikulua . Komunak.

1. Komunetako instalazioen eta ostatu plazen arteko proportzioak honakoak izanen dira:

a) Komunontzi bat, itxi daitekeen atearekin, 16 plazako edo zatikiko. Guztira 2 komunontzi, gutxienez.

b) Konketa bat 10 plazako edo zatikiko. Guztira 2 konketa, gutxienez.

c) Dutxa bat, itxi daitekeen atearekin, 12 plazako edo zatikiko. Guztira 2 dutxa, gutxienez.

2. Komunak bi multzotan banatuko dira. Multzo bat gizonezkoentzat izanen da eta bestea emakumezkoentzat. Hala ere, ez da baldintza hori bete beharrik izanen dutxa bakoitzak bere ataria badu, dutxa-plateretik bereizita, aulki edo eserleku batekin eta jantzietarako kakoekin.

3. Komunontziak dituen komun multzo bakoitzaren barnean, komunontziaren kabinako itxitura zorutik sabairainokoa ez bada, komunontzien aldea dutxetatik bereizita egonen da zorutik sabairainoko itxituraren bidez. Alde batetik bestera pasatzeko atea jarri ahal izanen da.

4. Komunak logelen barnean daudenean, haien proportzioa artikulu honetako 1. zenbakian ezarritakoa izanen da, eta isolamendu baldintzak 2. zenbakian ezarritakoak izanen dira.

30. artikulua . Erabilera anitzeko gela.

Erabilera anitzeko gela bat izanen da. Gutxienez 0,7 metro karratuko azalera erabilgarria izanen du ostatu plaza bakoitzeko. Mahaiak eta eserleku, aulki edo tabureteak izanen ditu.

Gutxieneko azalera kalkulatzeko ezin izanen dira kontuan hartu taberna, kafetegi, jatetxe edo antzekoen lizentzia duten josteta jardueretarako baimendutako tokiak.

VII. KAPITULUA. DONEJAKUE BIDEKO ATERPETXEEN BETEKIZUNAK

31. artikulua . Donejakue Bideko aterpetxeak.

Honelako aterpetxeek Donejakue Bideko herrietako udal mugapeetan egon beharko dute.

32. artikulua . Logelak.

1. Gutxieneko azalera erabilgarria, komun eta bainugelen azalera kontuan hartu gabe, ondokoa izanen da:

a) Banakako logeletan eta ohatze motako 2 plaza dituzten logeletan, 6 metro karratu.

b) Ohe motako 2 plaza edo ohatze motako 3 plaza dituzten logeletan, 7 metro karratu.

c) 4-8 plaza bitarteko logeletan, 1,75 metro karratu plazako.

d) 9-12 plaza bitarteko logeletan, 2 metro karratu plazako.

e) 13-16 plaza bitarteko logeletan, 2,25 metro karratu plazako.

f) 17-30 plaza bitarteko logeletan, 2,5 metro karratu plazako.

2. Ohatzeen ehuneko 25, gehienez, binaka kokatu ahal izanen dira, betiere albo bat libre utzita.

33. artikulua . Komunak.

1. Komunetako instalazioen eta ostatu plazen arteko proportzioak honakoak izanen dira:

a) Komunontzi bat, itxi daitekeen atearekin, 16 plazako edo zatikiko. Guztira 2 komunontzi, gutxienez.

b) Konketa bat 10 plazako edo zatikiko. Guztira 2 konketa, gutxienez.

c) Dutxa bat, itxi daitekeen atearekin, 12 plazako edo zatikiko. Guztira 2 dutxa, gutxienez.

2. Komunak bi multzotan banatuko dira. Multzo bat gizonezkoentzat izanen da eta bestea emakumezkoentzat. Hala ere, ez da baldintza hori bete beharrik izanen dutxa bakoitzak bere ataria badu, dutxa-plateretik bereizita, aulki edo eserleku batekin eta jantzietarako kakoekin.

3. Komunontziak dituen komun multzo bakoitzaren barnean, komunontziaren kabinako itxitura zorutik sabairainokoa ez bada, komunontzien aldea dutxetatik bereizita egonen da zorutik sabairainoko itxituraren bidez. Alde batetik bestera pasatzeko atea jarri ahal izanen da.

4. Komunak logelen barnean daudenean, haien proportzioa artikulu honetako 1. zenbakian ezarritakoa izanen da, eta isolamendu baldintzak 2. zenbakian ezarritakoak izanen dira.

34. artikulua . Sukaldea.

1. Aterpetxeak sukalde bat izan beharko du, bezeroek beren jakiak prestatu ahal izateko. Sukaldea, mikrouhin-labea, sukaldeko ontziteria eta baxera izanen ditu.

2. Sukaldeko su eta harrasken eta ostatu plazen arteko proportzioak honakoak izanen dira:

a) Sukaldeko su bat hogei plazako.

b) Harraska bat berrogei plazako.

3. Gainera, sukaldean edo beste gela batean arropa garbitzeko harraskak egonen dira, harraska bat berrogei plazako, edo bestela garbigailuak instalatuko dira, garbigailu bat hogeita bost plazako.

4. Jakiak prestatzeko behar diren produktuen kontsumoa bereiz fakturatu ahal izanen da.

5. Autozerbitzu erako gosaria sukaldean eman ahal izanen da.

35. artikulua . Aretoa.

Aterpetxeak bezeroentzako areto bat izanen du. Gutxienez 0,7 metro karratuko azalera erabilgarria izanen du ostatu plaza bakoitzeko. Mahaiak eta eserleku, aulki edo tabureteak izanen ditu.

Gutxieneko azalera kalkulatzeko kontuan hartu ahal izanen da sukaldean mahaiak eta eserleku, aulki edo tabureteak dituen gunea.

VIII. KAPITULUA. ZEHAPEN ARAUBIDEA

36. artikulua . Arauhausteak eta zehapenak.

Establezimenduaren edo jardueraren titularrak erregelamendu honetatik datozen betebeharrak betetzen ez baditu, Turismoari buruzko otsailaren 14ko 7/2003 Foru Legean ezarritakoaren arabera dagozkion zehapenak jarriko zaizkio.

ERANSKINA. Plakaren ereduak

ERANSKINA

1) Lehen eta bigarren kategorietako aterpetxeak:

Metalezko plaka karratua izanen dute, berdez pintatua (Pantone 553), gainean zuriz "A" letra duena (Bodoni Bold tipografia) eta izar zuri bat edo bi, kategoriaren arabera. Izar bakoitzak barnean ohatzearen irudia izanen du berdez (Pantone 553). Erantsitako krokisetan ageri dira neurriak eta diseinua.

1. KATEGORIAKO ATERPETXEA

2. KATEGORIAKO ATERPETXEA

2) Donejakue Bideko aterpetxeak:

Metalezko plaka karratua izanen dute, urdinez pintatua (Pantone Reflex Blue). Bertan "A" letra agertuko da zuriz (Bodoni Bold tipografia), maskorraren ikur grafikoa horiz (Pantone Process Yellow), letra biltzen duelarik, eta aterpetxeak izarrik badu, izar zuri bat edo bi, kategoriaren arabera. Izar bakoitzak barnean ohatzearen irudia izanen du urdinez (Pantone Reflex Blue). Erantsitako krokisetan ageri dira neurriak eta diseinua.

DONEJAKUE BIDEKO ATERPETXEA

DONEJAKUE BIDEKO 2. KATEGORIAKO ATERPETXEA

DONEJAKUE BIDEKO 1. KATEGORIAKO ATERPETXEA

Iragarkiaren kodea: F0524064

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web