(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

137/1997 FORU DEKRETUA, MAIATZAREN 19KOA, OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUKO IKERKETA BIOMEDIKOAREN ZENTROAREN FUNTZIONAMENDUA ARAUTZEN DUENANota de Vigencia

BON N.º 66 - 02/06/1997



Atariko

Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legeak ezartzen du Nafarroako Foru Komunitateko osasun administrazioak osasun ikerketa oinarrizkoaren eta aplikatuaren inguruko jarduerak sustatuko dituela. Horren ildotik, Osasun Departamentuaren jardueren artean lehentasunezko tokia du ikerkuntza programen sustapenak.

Horrelako programak garatzeko, beharrezkoa da ikerketa talde egonkorrak izatea eta unitate kliniko-esperimentalak eratzeko bideak jartzea, baina, aldi berean, osasun sistema publikoaren barruko laguntza zentroetako, horietako ikerketa taldeetako eta bestelako irakaskuntza edo osasun zentroetako giza baliabideen trukaketak sustatzeko antolamendu neurriak hartu behar dira.

Horiek guztiak aintzat harturik, Nafarroako Gobernuak ekainaren 28an harturiko 206/1993 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Ikerketa Biomedikoaren Zuzendaritza sortu zuen. Foru Dekretu hori abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuaren bidez aldatu zen, honen bitartez Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatu baitzen.

Azaroaren 4ko 607/1996 Foru Dekretuaren bidez, erakunde autonomoaren egitura aldatu zen berriz ere, zehazki azkeneko Foru Dekretu horren 27.1 artikuluaren 2. puntua, aipatu Zuzendaritzari Ikerketa Biomedikoaren Zentroa izena eman eta Laguntza Espezializatuko Zuzendaritzari atxiki baitzitzaion.

Hori guztia osatzeko asmoz, Osasun Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 26ko 406/1996 Foru Dekretuaren bidez Ikerketa Biomedikoaren Atala sortu zen, Osasunaren Irakaskuntza, Ikerketa eta Garapen Zerbitzuaren menpe. Atal horri atxiki zitzaizkion funtzionalki Ikerketa Biomedikoaren Zentroa eta bere giza eta gauzazko baliabide guztiak.

Ikusirik, egun osasun arloko ikerkuntza sustatu beharra dagoela eta Ikerketa Biomedikoaren Zentroaren eginkizunak eta funtzionamendurako arauak zehatz-mehatz finkatu behar direla, xedapen hau egitea erabaki da.

Horrenbestez, Osasun kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko maiatzaren hemeretzian egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat etorriz,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua

1. Ikerketa Biomedikoaren Zentroa Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren mendeko laguntza zentro tekniko bat da, Osasun Departamentuaren eta Nafarroako Osasun Planaren helburu eta lehentasunen ildotik, osasun zientzien arloko ikerkuntza jarduerak garatzen dituena Nota de Vigencia.

2. Aurreko idazatian xedatutakoaren ondorioetarako, Ikerketa Biomedikoaren Zentroak honako eginkizun hauek izanen ditu:

a) Osasun zientzien arloko ikerkuntzaren garapena sustatzea, ikerketarako talde eta lan-ildo egonkorrak eratu eta mantenduz eta ikerlari berriak sartzeko bideak irekiz.

b) Ikerkuntzaren beharra duten osasun arazoak antzematen laguntzea eta garapenerako lehentasunezko ildoak proposatzea.

c) Ikerketa taldeek erabili beharreko oinarrizko ekipamendu eta azpiegitura bermatzea.

d) Ikerkuntzaren metodologiari buruzko aholkuak ematea, batez ere informazioaren analisiaren eta ikerkuntza zientifikorako osagarrien erabileraren inguruan.

e) Adituek berariazko arloetan aholkularitza emateko bideak irekitzea.

f) Langile ikerlarien etengabeko prestakuntza sustatzea.

g) Osasun Zuzendaritza Nagusiari eta erakunde autonomoei ikerkuntzaren arloan aholkuak ematea, eskatzen duten aldiro.

h) Ikerlariek proposatzen dituzten ikerketa proiektuak bideratzea.

3. Eginkizun horiek garatuko ditu osasun zentro edo erakundeetako ikerketa batzordeen eskumenak deusetan galarazi gabe, horiekin lankidetzan gauzatuko baitira.

4. Ikerketa Biomedikoaren Zentroa nazio eta nazioarteko erakundeekin batera arituko da elkarlanean ikerketa proiektuak gauzatzeko. Horrenbestez, beste ikerketa unitate eta sareekin jardun ahalko du, hitzarmen berariazkoen bitartez.

2. artikulua

Ikerketa Biomedikoaren Zentroari atxiki zaizkio egun dituen giza eta gauzazko baliabide guztiak, deusetan galarazi gabe Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak, Laguntza Espezializatuaren Zuzendaritzaren beraren aurrekontuen kargura, egoki juzkatzen dituenak eskaintzeko aukerabidea eman nahi.

3. artikulua

Ikerketa Biomedikoaren Zentroaren menpe, Batzorde Aholku-emaile Tekniko bat eratu ahalko da, osasun arloko aholkularitza zientifiko-teknikoen egituraketari buruzko 1990eko urtarrilaren 12ko Foru Aginduan ezarritakoari jarraikiz.

4. artikulua Nota de Vigencia

Osasun kontseilariak askatasunez izendatuko eta kargutik kenduko du Ikerketa Biomedikoaren Zentroko zuzendaria, zuzendari kudeatzaileak proposaturik. Nafarroako Gobernuak ezarriko ditu haren ordainsariak, Nafarroako aurrekontuei buruzko foru legeetan jasoko direnak, Nafarroko Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 109. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Xedapen Indargabetzailea

Foru Dekretu honen aurka jotzen duten maila bereko eta baxuagoko xedapen guztiak indarrik gabe utzi dira, batez ere Ikerketa Biomedikoaren Zuzendaritza sortu zuen ekainaren 28ko 206/1993 Foru Dekretua eta abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarria.

Azken Xedapenak Lehena

Ahalmena ematen zaio Osasun kontseilariari Foru Dekretu hau aplikatu eta garatzeko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken Xedapenak Bigarrena

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko maiatzaren hemeretzian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Osasun kontseilaria, Santiago Cervera Soto.

Iragarkiaren kodea: A9704725

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web