(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

125/1998 FORU DEKRETUA, APIRILAREN 6KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO GAZTERI SARIAK SORTZEN DITUENA Nota de Vigencia

BON N.º 49 - 24/04/1998



Atariko

Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 44.18 artikuluak Nafarroako Foru Komunitatearen esku uzten ditu gazteei zuzenduriko politikaren arloko eskumen guztiak.

Uztailaren 28ko 204/1997 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuaren estatutuak onetsi ziren. Erakunde autonomo hori Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Departamentuko titularraren plangintza, zuzendaritza eta babespean egonen da eta Nafarroako Gobernuari gazteriaren arloan dagozkion eskumenak bere gain hartuko ditu.

Arau-marko horren barruan, gazteek gizartean parte hartzea bideratzeko eta haien autonomia eta bizi- kalitatea handitzeko jarduerak garatzen direneko gizartearen esparru zabala biltzeko gune bat sortu nahian, gizartearen esker onaren bidez jarduera horien jarraipena sustatu eta bultzatu nahian eta gazteen papera gizarte osoan inbrikatu nahian, esker on hori adierazteko prozeduran gizartearen partehartzea sustatuz, beharrezkoa ikusi da urtero emanen diren Nafarroako Foru Komunitateko gazteri sariak sortzea.

Sari horien helburua da norbanakoek edo taldeek (elkarte, erakunde edo entitate publiko zein pribatuak) Nafarroako gazteen partehartzea gizartean bideratzeko eta haien autonomia eta bizi-kalitatea handitzeko asmoz jorraturiko bidea eta lanak nabarmentzea.

Horrenbestez, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko apirilaren seian egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat etorriz,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua

Nafarroako Foru Komunitateko Gazteri Sariak sortzea.

2. artikulua

Nafarroako Foru Komunitateko Gazteri Sarien helburua da norbanakoek, elkarte, erakunde edo entitate publiko zein pribatuek gazteen arloan buruturiko zerbitzu edo jarduketa nabarmenengatik esker ona adieraztea.

3. artikulua

Foru Dekretu honen 2. artikuluan aipatzen direnak proposatu ahalko dira sariak lortzeko izangai.

4. artikulua

Honako hauek egin ahalko dituzte Nafarroako Foru Komunitateko Gazteri Sarietarako proposamenak: Nafarroako Foru Komunitateko Gazte Entitateen Erroldan inskribaturiko gazte entitateak, Nafarroako Gazteriaren Kontseilua, Nafarroako toki entitateak, Foru Komunitatean dauden unibertsitateak, gure erkidegoko komunikabideak eta gazteriaren arloan aritzen diren entitate publiko edo pribatuak.

5. artikulua

Gazteri Sariak emateko proposamenak urtero aurkeztu beharko dira Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko Erregistroan.

Proposamenak kasuan kasuko urte naturaleko urrian aurkeztu beharko dira.

6. artikulua

Sariak Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emanen ditu, gazteriaren arloan ari diren pertsona eta entitateek osatuko duten batzorde baten proposamena ikusi ondoren.

Azken Xedapenak Lehena

Ahalmena ematen zaio Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilariari Foru Dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken Xedapenak Bigarrena

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko apirilaren seian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Gizarte Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilaria, Calixto Ayesa Dianda.

Iragarkiaren kodea: A9803529

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web