(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

12/2006 FORU DEKRETUA, OTSAILAREN 20KOA, SANEAMENDU KOLEKTORE PUBLIKOETARA UR ISURKETAK EGIN DITZAKETEN JARDUEREN EZARPENERAKO ETA FUNTZIONAMENDURAKO BALDINTZA TEKNIKOAK JARTZEN DITUENA

BON N.º 31 - 13/03/2006



  I. KAPITULUA. XEDEA, APLIKAZIO EREMUA ETA DEFINIZIOAK


  II. KAPITULUA. XEDAPEN OROKORRAK


  III. KAPITULUA. ISURKETA MAILAK


  IV. KAPITULUA. ISURTZEKO BALDINTZAK


  V. KAPITULUA. ALDIROKO KONTROLAK


  1. SAILA. Autokontrola


  2. SAILA. Aldizkako berrikuspenak


  1. ERANSKINA. URA KUTSA DEZAKETEN JARDUEREN KATALOGOA

  2. ERANSKINA. URAREN KUTSATZAILEAK

  3. ERANSKINA. KUTSATZAILEAK ISURTZEKO MUGABALIOAK

  4. ERANSKINA. KUTSATZAILEEN FLUXUEN TAULA


Atariko

Martxoaren 15eko 55/1990 Foru Dekretuak kolektore publikoetara hondakin urak isurtzeko mugak ezarri zituen.

Nafarroako Gobernuak 1989ko otsailaren 9an onetsitako Nafarroako Ibaien Saneamendurako Plan Zuzentzailearen ezarpenak eragin zuen foru dekretu hori, han eta hemen hondakin uren hodi biltzaile eta igorleak eta araztegiak abian jarri zirelako.

Hori horrela, saneamendu sare publikoetara hondakin urak isurtzeko mugak jartzea izan zen foru dekretuaren xedea, isurketek kolektore eta araztegietan kalterik ez egiteko, sarea zaintzen zuten langileei arriskurik ez sortzeko eta hondakin uren araztegietako prozesu biologikoak ez eragozteko.

Azkenik, arau horrek ur kutsatugabeak husteko irizpideak ere ezarri zituen, eta industria-jardueretako kolektoreetan laginak hartu eta emaria neurtzeko sistemak edukitzeko agindu zuen.

Martxoaren 15eko 55/1990 Foru Dekretuak indarra hartu zuenetik araztegi eta kolektoreen ezarpenak aurrera egin du eta agerian geratu da araudia eguneratu beharra. Kolektoreetara isurketak egiteko mugak eguneratu ez ezik, baldintza teknikoak ezarri behar zaizkie kolektoreetara ur isurketak egin ditzaketen jarduerei.

Europako araudietan (Urari buruzko Esparru Zuzentaraua) ezarritako irizpideen araberako egokitzapena lortu nahi da horrela, eta, oro har, aurrera egin nahi da azken helburua lortzeko: Nafarroako Foru Komunitatean uren kalitatea hobetzea.

Helburu horiek bete daitezen, ezinbestez isurketarako baldintzak ezarri behar zaizkie saneamendu sare publikoetara hondakin uren isurketak egin ditzaketen jarduerei eta, hartara:

1. Saneamendu sistemetan kutsatzaileen sarrera eragotziko da eta ekar ditzaketen ondorioak saihestuko:

a) Saneamendu sistemetako eragiketetan traba egiten dute.

b) Hiriko hondakin uren araztegietako lohiak kutsatzen dituzte edo nekazaritzan erabiltzeko gauza ez direla uzten dituzte.

c) Saneamendu sistematik igaro eta uretara isurtzen dira tratamendu egokirik gabe, edo atmosferara igortzen dira.

d) Saneamendu sareetan eta hiriko hondakin uren araztegietan diharduten langileen osasuna arriskuan jartzen dute.

e) Kolektoreen edo hiriko hondakin uren araztegien inguruetan bizi direnentzat gogaikarriak dira.

2. Hiriko hondakin uren araztegiek ez dituzte gehiago gaindituko ubide publikora isurtzeko ezarriak dituzten mugak saneamenduko kolektoreen sareetara egindako isurketen ondorioz.

3. Hiriko hondakin uren araztegietako ura eta lohiak birziklatu eta berriz erabili ahal izanen dira.

Azkenik, esan behar da 2005eko uztailaren 1ean indarrean jarri zela martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea, ingurumena babesteko esku hartzeari buruzkoa, eta beraren eraginpeko eremuan daudela kolektoreetara hondakin urak isurtzen dituzten jarduera gehienak.

Jarduera eta instalazio horiek abian jarri aurretik, bada, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak ematen dituen baimen eta txostenetan kontuan hartu beharko dira foru dekretu honetan ezarritako baldintza teknikoak.

Horrenbestez, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak proposaturik, Nafarroako Kontseiluarekin ados, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta seiko otsailaren hogeiko bilkuran hartutako erabakiarekin bat etorriz,

DEKRETATU DUT:

I. KAPITULUA. XEDEA, APLIKAZIO EREMUA ETA DEFINIZIOAK

1. artikulua . Xedea.

Foru dekretu honen xedea da kolektore publikoetara ur isurketak egin ditzaketen jarduera eta instalazioak baimentzeko prozeduretan eskatuko diren baldintza teknikoak arautzea, isurketei eta haien kontrolari buruzko baldintzak alegia, eta kutsatzailetzat jotzen diren gaiak uretara isurtzeko mailak ezartzea.

2. artikulua . Aplikazio eremua.

Foru dekretu hau Nafarroako Foru Komunitatean aplikatuko da, ura kutsa dezaketen jarduerak, foru dekretu honen 4. artikuluan aipatzen direnak, ezarri, garatu eta kontrolatzeko.

3. artikulua . Definizioak.

Foru dekretu honetan ezarritakoaren ondorioetarako, honako definizio hauek erabiliko dira:

1. Egun dagoen instalazioa: Foru dekretu honek indarra hartzen duen egunean abian den jarduera, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren adostasun txostena jaso duena jarduera sailkaturako lizentzia izapidatzean, edo Ingurumen Arloko Baimen Osatua jaso duena; edo agiri horietakoren bat eskatua duen jarduera, betiere aipatu egun horretatik hamabi hilabete igaro baino lehen jartzen bada abian.

2. Uraren kutsatzaileak: Foru dekretu honen 2. eranskineko zerrendan dauden substantziak.

3. Ingurumena Kudeatzeko Sistema (IKS): 2001eko martxoaren 19ko 761/2002/EE Erregelamenduan definitutakoa.

4. Isurketa maila: kutsatzaile mota bakoitzaren gehieneko kontzentrazio onargarria isurietan, nazioarteko ohiko praktikaren arabera, eta kutsatzaile mota bakoitzari dagozkion aplikazio unitateetan. Isurketa maila finkatzeko kontuan har daiteke, halaber, sistematikoki isurtzen den substantzia kutsatzaile bakoitzaren gehieneko pisua produkzio unitate bakoitzeko (fluxu espezifikoa) edo denbora unitateko.

5. Eskura dauden teknika onenak: jardueren eta beren ustiapen modu desberdinen garapenaren faserik eraginkor eta aurreratuena, teknika jakin batzuen gaitasuna frogatzen duena, printzipioz, isurketak eta ingurumenean eta pertsonen osasunean duten eragina saihesteko eta, saihesterik ez badago, ahalik eta gehien murrizteko isurien muga-balioak eratzeko. Ondorio horietarako, definizio hauek hartuko dira kontuan:

a) Teknikak: erabiltzen den teknologia, eta instalazioa diseinatu, eraiki, zaindu, ustiatu eta geldiarazteko modua.

b) Eskura dauden teknikak: dena delako industria-sektorearen ingurunean aplikatu ahal izateko moduko eskalan garatutako teknikak, ekonomikoki eta teknikoki bideragarriak diren baldintzetan garatuak, kostuak eta mozkinak kontuan hartuta, hala teknikak Espainian erabili edo ekoiztu, nola ez, betiere titularrak zentzuzko baldintzetan eskuratu ahal baditu.

c) Teknika onenak: ingurumen osoaren eta pertsonen osasunaren babes maila orokor handia lortzeko teknikarik eraginkorrenak.

6. Aurretratamendua: hondakin uretan dauden kutsatzaileak gutxitzea, ezabatzea edo eraldatzea, saneamendu sarera isurketa egin aurretik.

7. Tratagarritasuna: hondakin ura garbitzeko prozedura jakin baten eraginkortasuna, kutsatzaile bakoitza murrizten den portzentajearen bidez adierazia.

8. Stripping-a: gas egoeran dagoen kutsatzaile bat gas edo lurrun korronte baten bidez edo halakorik gabe ezabatzeko prozesua.

9. Autokontrola: jardueraren titularrak edo berak izendatutako entitate eskudun batek isurtzen diren kutsatzaileen kalitatea eta kopurua eta horiekin zerikusia duen beste edozein parametro zaindu eta kontrolatzea. Horretarako, emariak neurtzen dira eta behar diren laginak hartu eta analisiak egiten dira.

II. KAPITULUA. XEDAPEN OROKORRAK

4. artikulua . Ura kutsa dezaketen jarduerak.

1. Ura kutsa dezaketen jardueren katalogoa foru dekretu honen 1. eranskinean dago. Jarduera horiek A eta B taldeetan sailkatu dira, isurketa mailak eta kutsatzaileen arrisku mailak kontuan hartuta.

2. Katalogo horretan ageri ez diren jarduerak ez dira ura kutsa dezaketen jardueratzat hartuko foru dekretu honetan aurreikusitako kontrolen ondorioetarako. Hala ere, foru dekretu honetako xedapenak eta bertan ezarritako isurketa maila orokorrak errespetatu beharko dituzte.

3. Inoiz ez dira ura kutsa dezaketen jardueratzat hartuko toki entitateen eskumenen itzalpean egiten direnak, betiere industria-instalazioetatik kanpo egiten badira.

5. artikulua . Ahalik eta gutxien isurtzea.

Instalazioak ahalik ur gutxien kontsumitzeko eta kutsatzaile gutxien (bereziki, substantzia arriskutsuak) botatzeko moduan pentsatuta egonen dira. Birziklatu eta berriz erabiltzeko teknikak erabiliko dira; hondakin uren fluxu desberdinak bereizi eta bakoitzari dagokion tratamendua emanen zaio; eta lurrazaletik doan euri ura ahalik gutxien kutsatuko da. Kasu bakoitzean eskura dagoen teknika onena erabiliko da horretarako.

6. artikulua . Tratamendu selektiboak.

Ahal dela, isuriak bereizi eginen dira eta tratamendu selektiboa emanen zaie instalazioan bertan edo kanpoko planta batean, betiere tratamendu mota hori eskura dagoen teknika onena bada.

7. artikulua . Lehentasunez kolektorera hustea.

Hiri lurzoruan dauden jardueretan, eta are lurzoru urbanizaezinean, ur kutsatuak, aurrez trataturik edo tratatu gabe, lehentasunez hiriko saneamendu sarera hustuko dira, betiere soluzio hori eskura dagoen teknika onena bada eta foru dekretu honetan ezarritako baldintzak betetzen badira.

8. artikulua . Ur garbiak isurtzeko debekua.

Jardueraren inguruetan saneamendu sare bereizlerik edo ubide publikorik baldin badago, inoiz ez dira hondakin uren kolektore publikoetara isuriko ur garbiak, hala nola ekipo eta makinak hozteko urak, produktuak hozteko erabilitako ur kutsatugabeak edo euri ur kutsatugabeak.

9. artikulua . Hozteko urak.

Ekipo eta makinak hozteko erabilitako ura birziklatu egin beharko da, hau da, hozte zirkuituak ez dira irekiak izanen, salbu eta instalazioaren titularrak behar bezala frogatzen duenean hori ezinezkoa dela edo ur hori beste prozesu batean berriz erabiltzea komeni dela.

10. artikulua . Euri ur kutsatuak.

Foru dekretu honen 4. artikuluan aipatutako jardueretan, ura kutsa dezaketen jardueretan alegia, teilatuetara, materialak biltzeko guneetara, zirkulazio bideetara, aparkalekuetara edo bestelako gainazal iragazgaitzetara erortzen den euri ura kutsatzeko modurik izanez gero, jardueraren titularrak sistema egokia instalatu beharko du euri ur horiek tratatu egin daitezen herriko saneamendu sareko euri uren kolektorera isuri aurretik.

11. artikulua . Jarioak biltzeko kubetoak.

Ihesa izan eta ura edo lurra kutsatzeko nahiz saneamendu sareen funtzionamenduari kalte egiteko arriskua duten biltegi guztiek jarioak biltzeko kubetoa izan beharko dute. Kubetoaren edukiera ondoko bietatik handiena izanen da, gutxienez:

a) Berari lotuta dagoen biltegi handienaren edukieraren %100.

b) Berari lotuta dauden biltegien guztizko edukieraren % 30.

12. artikulua . Kubetoak tratamendu fisikokimikorako plantetan.

Kutsatzaile arriskutsuak dauzkaten hondakin uren tratamendu fisiko-kimikorako plantetan ere aurreko artikulua aplikatu beharko da.

13. artikulua . Kubetoen estankotasuna.

Aurreko artikuluan aipatutako kubetoak iragazgaitza izan behar du barruan eduki ditzakeen produktuetarako eta horien ekintza fisiko eta kimikoa hondatu gabe jasan behar du. Ez du bere edukia grabitate bidez kanpora husteko inolako balbularik izanen. Elkartuz gero erreakzionatzen duten produktuak dauzkaten biltegiak ez dira kubeto berarekin lotu behar.

14. artikulua . Produktu likido arriskutsuak.

Produkzio instalazioetan, ura edo lurra kutsatu edo saneamendu sareen funtzionamenduan kaltea eragin dezaketen produktu likido arriskutsuak erabiltzen badira, ihes edo jarioak bildu eta atxikitzeko sistema eduki beharko da. Sistema horrek instalazio osoa barruan hartuko lukeen kubeto bat bezain eraginkorra eta segurua izan behar du.

15. artikulua . Produktu arriskutsuak biltegiratzea.

Zisterna-ibilgailuak kargatu eta deskargatzeko, produktu kutsatzaile edo arriskutsuak biltegiratu eta manipulatzeko eta produktu kutsatzaileak eduki ditzaketen hondakinak biltegiratzeko erabiltzen diren tokiak estankoak izanen dira eta gerta litezkeen jarioak atxikitzeko biltegiekin konektaturik egonen dira.

16. artikulua . Hornidurako uraren kontagailuak.

Jarduerek hornidurako uraren kontagailuak eduki behar dituzte hartune guztietan, egunean zenbat kontsumitzen duten jakin ahal izateko, egunean 5 metro kubiko baino gehiago kontsumitzen badituzte, eta gainerako kasuetan hileko kontsumoa jakiteko.

Kontagailu horiek ez dira izanen ur hornidura egiten duten entitateek kontsumoa neurtu eta hornidura tasa kobratzeko instalatzen dituztenak, horietatik apartekoak eta osagarriak baizik.

17. artikulua . Materialak eskura izatea.

Instalazioetan behar adinako erreserbak bildu beharko dira, foru dekretu honetan ezarritakoa beteko dela ziurtatzeko aldiro edo noizbehinka erabili behar diren produktu eta elementu suntsigarriak beti eskura egon daitezen (iragazkiak, neutralizatzaileak, xurgatzaileak etab.).

III. KAPITULUA. ISURKETA MAILAK

18. artikulua . Isurketaren mugabalioak.

Lanean ari diren bitartean, jarduera eta instalazio guztiek, ura kutsa dezaketen jardueren katalogoan egon nahiz ez, frogatu egin beharko dute beren ur-isurketetan ez dituztela gainditzen 3. eranskinean ezarritako muga-balio orokorrak.

19. artikulua . Berariazko mugabalioak finkatzea.

1. Edozein jarduera edo instalaziori, ura kutsa dezaketen jardueren katalogoan egon nahiz ez, guztientzat 3. eranskinean ezarritako muga-balio orokorren ordez beste batzuk ezarri ahal izanen zaizkio ur isurketa jakinetarako, behar bezala justifikatutako inguruabar bereziek hala eskatzen dutenean.

2. Bereziki, muga zorrotzagoak ezarri ahal izanen dira ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioari buruz indarra duten arauak aplikatuta.

20. artikulua . Metodo onartezinak.

Isurketa jakin bati ezarritako muga-balioak errespetatu daitezen lortze aldera, honako praktika hauek, besteak beste, ez dira onartuko:

a) Isuri hori jarduera berean isurtzen diren beste ur batzuetan diluitzea besterik gabe.

b) Saneamendu sarean dauden beste substantzia batzuekin nahastuta elkarrekintza sortzea.

c) "Stripping" prozesua saneamendu sarearen barnean gertatzea.

21. artikulua . Mugabalioen adierazpena.

1. Hirugarren eranskinean ezarritako muga-balioak, arau orokor gisa, isuriak dauzkan kutsatzaileen aldiuneko kontzentrazioak dira.

2. Muga-balioa fluxu espezifiko gisa ematen denean, egun bateko produkzioa hartuko da oinarritzat hura kalkulatzeko.

22. artikulua . Lagin konposatuak hartzea.

Hala ezartzen den kasuetan, isuriek duten kutsatzaile kopurua produkzio zikloan zehar aldatu egiten baita, ezarritako muga-balioak ziklo horretako zenbait unetan hartutako lagin konposatuei aplikatuko zaizkie, eta erabilitako zati alikuotek isuriaren aldiuneko emarien proportzionalak izan beharko dute.

23. artikulua . Mugabalioak betetzea.

1. Isurketen kontrola etengabea denean, ordu erdiko batez besteko balioen % 97k ez dute gaindituko isurketaren muga-balio aplikagarriaren % 120.

2. Halaber, ordu erdiko batez besteko balio batek ere ez du gaindituko isurketaren muga-balio aplikagarriaren % 200.

3. Aldian-aldian neurketak egiten direnean, emaitza bakar batek ere ez du gainditu behar ezarritako muga-balioa.

24. artikulua . Usainak.

Usain txarra edo kiratsa duten substantziak ohiko funtzionamenduan nahiz istripuz isur ditzaketen jarduera eta instalazioek eskura dauden teknikarik onenak erabili beharko dituzte beren isurien usaina gutxitzeko eta ingurunearen gaineko eragin txarrak saihesteko.

25. artikulua . Substantzia arriskutsuen isurketak.

Indarra duten legezko xedapenen bidez araututako substantzia arriskutsuak isurtzen dituzten jarduerek urei buruzko oinarrizko araudian isurketarako ezarritako muga-balioak eta ingurumenaren kalitateari buruz ezarritako arauak bete beharko dituzte.

IV. KAPITULUA. ISURTZEKO BALDINTZAK

26. artikulua . Baldintza orokorrak.

Oro har, ur kutsatuak, aurrez trataturik edo tratatu gabe, herriko saneamendu sarera hustu ahal izanen dira, ondoko baldintza hauek guztiak betetzen badira:

1. Eskura dauden teknika onenak erabiliko dira hondakin ur kutsatuak isurtzen dituzten produkzio-prozesu eta eragiketetan, bai eta ur horien kutsadura gutxitzeko tratamendu sisteman ere, halakorik bada.

2. Substantzia organikoak isurtzen badira, hondakin uren araztegian (HUA) erabiltzen den teknologia motarekin hiriko hondakin urak bezalatsu tratatzeko modukoak izanen dira, eta OEB5/OEK erlazioa, oro har, 0,30 izanen da gutxienez.

3. Isurketaren ondorioz gehienez ere % 20 igoko da hiriko hondakin uren araztegitik azkenean isurtzen den uraren oxigeno eskari kimikoa, eta araztegiko isurketa horrek ez ditu inoiz gaindituko legez ezarritako mugak.

4. Isurketa bateragarria izanen da hiriko hondakin uren araztegiko tratamendu-ahalmenarekin. Horretarako, oro har, bi baldintza hauek bete behar dira:

_Egunean isurtzen den uraren karga organikoa hiriko kargaren % 20 baino gutxiago izanen da. Jarduera zein herritan dagoen, hango errolda hartuko da erreferentzia. Ratio hau erabiliko da: egunean 60 gramoko DBO5 erroldatutako biztanle bakoitzeko.

_Egunean isurtzen den bolumena hiriko bolumenaren % 20 baino gutxiago izanen da. Jarduera zein herritan dagoen, hango errolda hartuko da erreferentzia. Ratio hau erabiliko da: egunean 150 litro erroldatutako biztanle bakoitzeko.

5. Isurketak ez ditu eragotzi behar araztegiko lohien erabilera eta kudeaketa, batez ere metal astunen kontzentrazioa dela eta. Araudi aplikagarrian ezarritako gehieneko metal-kontzentrazioak gaindituko ez direla ziurtatu behar da.

27. artikulua . Isurketak salbuespenez onartzea.

1. Aurreko artikuluko 3. baldintza, 4. baldintza edo biak bete gabe ur isurketak egitea onar liteke, behar bezala justifikatutako arrazoi bereziengatik beharrezkoa izanez gero.

2. Isurketa 4. baldintza bete gabe egin ahal izateko, derrigorrez kolektore sareen kudeatzaileak adostasun txostena eman beharko du, isurketa hondakin uren araztegiko tratamendu-ahalmenarekin bateragarria dela adierazten duena.

28. artikulua . Isurketa debekatuak.

Inola ere ez dira kolektore publikoen sarera isuriko ondoko produktuak:

a) Gai solido edo likatsuen mordo edo puska handiak, berez edo beste batzuekin batera kolektoreetan butxadura edo sedimentuak sortzen dituztenak edo mantentze lanetan traba egiten dutenak.

b) Erregaiak, sukoiak edo lehergarriak diren solido, likido nahiz gasak.

c) Narritagarriak, korrosiboak edo toxikoak diren solido, likido nahiz gasak.

d) Mikroorganismo kaltegarriak eta hondakin erradioaktiboak.

29. artikulua . Hondakinak botatzeko lekuak.

Hondakin uren isurguneak ahalik gutxien izanen dira. Betiere, aldez aurretik isuri mota guztiei berariazko tratamendua eman behar zaie eta kutsatzaile bakoitzaren isurketaren autokontrola eta kontrola behar bezala egiteko baldintza egokiak beteko direla ziurtatu behar da.

30. artikulua . Isurketaren emaria erregulatzea.

Behar izanez gero, isuritako hondakin urak jasoko dituen araztegi kolektiboaren funtzionamendua egokia izan dadin edo lurrazaleko uren kalitate-galera ahalik txikiena izan dadin, isurketarako araubide zehatza ezarri ahal izanen da, ordutegia eta emaria zehaztuz. Halakoetan jarduerak baliabide egokiak eduki beharko ditu isuriak aldi baterako biltegiratzeko, erregulatzeko eta ponpatzeko.

31. artikulua . Kontrolerako sistema normalizatuak.

Jarduerek gutxienez sistema hidrauliko normalizatu bat eduki beharko dute, kanal irekiaren gisakoa, agintari eskudunek honako isuri hauetako edozein kontrolatu ahal izateko:

a) Industria-prozesutik datozen isuriak, 200 biztanlek sortzen dutenaren pareko karga organikoa edo handiagoa badute.

b) Industria-prozesutik datozen isuriak, eguneko emaria 10 m³ edo gehiagokoa bada.

c) Ezarritako muga-balio edo baldintzak betetzeko edozein motatako aurretratamendua izan duten isuriak.

d) Hirugarren eranskinean daudenak baino muga-balio zorrotzagoak ezarri zaizkien isuriak.

32. artikulua . Emaria etengabe neurtzeko ekipoak.

Aurreko artikuluan aipatutako isurietako baten bat sortzen duten jardueretan isuri horien emariak etengabe neurtzeko ekipoak eduki beharko dira. Ekipo horien bidez, gutxienez ere aldiuneko emariak eta denbora tarte jakin bateko guztizko emaria neurtu eta erregistratu ahal izanen dira.

33. artikulua . Kontrolerako sistema arruntak.

Agintari eskudunek isuriak kontrola ditzaten, sistema xumeagoak eduki ahal izanen dira jardueretan, kutxeta edo erregistro gisakoak, baldin eta 31. artikuluan aipatutako motetako isuririk ez badago. Sistema horiek gutxienez ere laginak hartu eta begiz aztertu ahal izateko modukoak izanen dira. Betiere 35. artikuluan ezarritakoa beteko dute.

34. artikulua . Kontrolerako sistemen instalazioa.

Kanal ireki gisako sistema hidraulikoak instalatzen direnean, isurketaren titularrak kalibrazioaren eta instalazio egokiaren ziurtagiriak eduki beharko ditu, hurrenez hurren sistemaren fabrikatzaileak eta instalatzaileak emanak. Sistema horiek behar bezala babestuko dira erasoetatik eta kanpoko eguratsetik, instalatu behar diren kontrol tresnak hondatu ez daitezen.

35. artikulua . Kontrolerako sistemen kokaera.

1. Isuriak kontrolatzeko sistemak ahal dela lantegitik kanpo kokatuko dira, eta gutxienez ondoko toki hauetan:

a) Amaierako isuria saneamendu sarera husten den tokia baino atzerago.

b) Edozein motatako isuria aurretratamendurako instalaziotik irteten den tokian, irteten den isuriaren ezaugarriak berariaz kontrolatu ahal izateko.

2. Sistemak erraz iristeko moduko lekuetan instalatuko dira eta beti egonen dira prest lagin bilketak, neurketak eta irakurketak egin ahal izateko aurretik abisatu gabe eta ikuskatzaileen segurtasuna bermaturik dagoela.

36. artikulua . Behinbehineko egoera, lehendik dauden jardueretan.

Aurreko artikuluetan ezarritako baldintzak betetzen ez dituzten isurketak onartu ahal izanen dira aldi baterako, lehendik dauden jardueretan soilik, baldin eta ezarri behar den konponbidea zehaztu baino lehen isurien ezaugarriak edo behin betiko konponbidea bera aztertu beharra badago eta, gainera, azaleko uren kalitatearen aldaketa larririk aurreikusten ez bada.

37. artikulua . Behinbehineko egoera, jarduera berrietan.

Jarduera berriak paratu edo lehendik dauden jardueren produkzio ahalmena handitzen den kasuetan, isuria jaso behar duen kolektore-sarean hondakin uren araztegirik zerbitzuan ez badago, isuriak kolektore-sarera hustea onartuko da, betiere azaleko uren kalitatea nabarmen aldatuko ez dela uste bada.

1. SAILA. Autokontrola

38. artikulua . Autokontrolerako programa.

Ura kutsa dezaketen jardueren katalogoan sartutako jarduerek beren isurien autokontrolerako programa garatu beharko dute, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak isuri mota bakoitzerako ezartzen dituen baldintzak betez.

39. artikulua . Autokontrolerako programaren betekizunak.

Oro har, aurreko artikuluan aipatutako programa berariaz ezartzen ez den bitartean, titularraren autokontrolak baldintza hauek beteko ditu:

a) A edo B taldean sailkatutako jardueretan, isuriek 4. eranskinean adierazitako atalaseren bat gainditzen badute, isuriak egunero kontrolatu beharko dira, kasuan kasuko isurketa motarako lagin bilketa egokiena eta kutsatzaile nagusien analisiak eginez.

b) A taldean sailkatutako jardueretan, isuriek 4. eranskinean adierazitako atalaseak gainditzen ez badituzte, astero egin beharko da produkzio prozesuko isurien kontrola, kasuan kasuko isurketa motarako lagin bilketa egokiena eta kutsatzaile nagusien analisiak eginez.

c) B taldean sailkatutako jardueretan, isuriek 4. eranskinean adierazitako atalaseak ez, baina horietakoren baten % 65 gainditzen badute, astero egin beharko da produkzio prozesuko isurien kontrola, kasuan kasuko isurketa motarako lagin bilketa egokiena eta kutsatzaile nagusien analisiak eginez.

d) B taldean sailkatutako jardueretan, isuriek 4. eranskinean adierazitako atalaseen % 65 gainditzen ez badute, hilero egin beharko da produkzio prozesuko isurien kontrola, kasuan kasuko isurketa motarako lagin bilketa egokiena eta kutsatzaile nagusien analisiak eginez.

e) Gainera, A eta B taldeetako jarduera guztietan egoki kontrolatu beharko dira gainerako ur isuriak, lagin diskretuak hartuz eta analizatuz edo isurien kalitatea neurtzeko parametroak erregistratuz.

40. artikulua . Autokontrol jarraitua.

1. A eta B taldeetako jardueretan kutsatzaile nagusien kontzentrazioen autokontrol jarraitua egin beharko da baldin eta isuriek hurrengo taulan ageri diren fluxu-atalaseetako baten bat gainditzen badute edo eguneko emaria 1.000 m³-tik gorakoa badute, eta gainera hiriko kargaren % 30 edo hiriko emariaren % 30 gainditzen badute, 27. artikuluan adierazitako irizpideei jarraituz kalkulaturik.

PARAMETROA FLUXUA (KG/EGUNA)

Solido esekiak 500

DBO5 500

DQO 1.200

Kromoa 0,2

Kromoa VI 0,04

Fosforoa guztira 60

Nitrogenoa guztira, Kjeldhal 200

2. Isurian neurketa jarraitua egiteko ekipo automatikoen bidez eginen da autokontrola. Ekipo horiek jarduerako eragiketak kontrolatzeko zentroarekin konektaturik egonen dira eta, gainera, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak uraren kalitatea kontrolatzeko duen sarearekin bat eginda. Jarduerak horretarako behar diren baliabide guztiak eduki beharko ditu.

3. Taulan ageri diren kantitateak baino txikiagoak edo beste kutsatzaile batzuen kantitate handiak botatzen dituzten isurguneetan kontrol jarraituak egiteko agindu ahal izanen da, ingurunean eragin kaltegarria dutela ikusten bada edo ezarritako aldizkako kontrolen emaitzek benetako isurketa mailak jakitea bermatzen ez dutela uste izateko arrazoiak daudenean.

41. artikulua . Laginen analisiak.

1. Isurien aldizkako autokontroletan hartzen diren lagin diskretu edo konposatuen analisiak jardueraren instalazioetan bertan egin ahal izanen dira, analisiak egiteko metodologia erraz eta azkarra erabiliz, behar adinako kalitatea baldin badute.

2. Hala ere, egunero edo astero egiten diren kontrolen kasuan hilean behin eta hilero egiten diren kontrolen kasuan sei hilean behin, metodologia ofiziala erabili beharko da laginetako baten analisia egiteko, Administrazioak kreditatu edo erregistraturiko kanpoko laborategi batean.

42. artikulua . Kontrol jarraitua egiteko analizagailuak.

Isurien kontrol jarraitua egiteko erabiltzen diren analizagailuek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Eskura dagoen teknologiarik onena erabiltzea, eta emaitzak berriz atera eta beste batzuekin alderatu ahal izateko modukoak izatea.

b) Analizatzen duten kutsatzailearen kontzentrazioaren neurketa homologatzeko ziurtagiri ofiziala izatea, eta ziurtagiri hori eman duen erakundea ofizialki onartuta egotea Europar Batasunean edo harekin hitzarmena duen beste herrialde batean.

c) Haien kalibrazioa eta kokaera bat etortzea Europako Arauekin (EN); edo halakorik ezean UNE arauekin; edo besterik ezean nazioarteko araudiekin. Betiere, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak berariazko arauak ezartzen baditu, horiexek beteko dira lehentasunez.

d) Aurreko idatz-zatian ezarritako zehaztapenak betetzen direla frogatzea, kontrol erakunde baimendun batek emandako ziurtagiriaren bidez.

43. artikulua . Autokontrolaren aldaketa.

1. Autokontrolean lortutako emaitzak ikusirik, behar bezala justifikatutako kasuetan, isurketaren titularrak bere autokontrolerako programa aldatzeko baimena eskatu ahal izanen dio Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari.

2. Bereziki, kutsatzaileen kontzentrazioak jakiteko laginak hartu eta analisiak egin ordez, baimena eskatu ahal izanen da zenbait parametro edo instalazioen funtzionamendu egokiaren zenbait adierazle neurtzeko, analisiekin behar adinako parekotasuna badute. Horrelakoetan titularrak eskabidearekin batera txosten teknikoa aurkeztu beharko du, kontzentrazioen eta funtzionamenduari buruzko parametro edo adierazleen artean behar adinako parekotasuna dagoela egiaztatzeko.

44. artikulua . Autokontrola erregistratzeko sistema.

1. Lehenbiziko eranskinean aipatzen diren jarduera guztiek autokontrola erregistratzeko sistema izanen dute. Bertan jasoko dira egindako kontrol guztien emaitzak eta hondakin uren isurketarekin zerikusia duen edozein gorabehera jakingarri.

2. Sistema hori beti eguneratuta eta ikuskatzaile ofizialen esku egonen da. Eskura dagoen informazioa Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari igortzeko agindu ahal izanen da, berak espresuki ezartzen duen maiztasunaz igorri ere. Zehazki, A taldean sailkatutako jarduerek urtean behin igorriko dute informazio hori.

3. Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak prozedura informatiko jakin bat erabiltzeko agintzen badu, jarduerek ematen zaien epean ezarriko dute prozedura hori.

45. artikulua . Autokontrolerako sistema berariazkoak.

2001eko martxoaren 19ko 761/2001/EE Erregelamenduak dioen moduan ingurumena kudeatzeko sistema ezarria duten jarduerek autokontrolerako sistema berariazkoa proposatu ahal izanen dute, Erregelamenduari jarraituz.

2. SAILA. Aldizkako berrikuspenak

46. artikulua . Aldizkako kontrolei buruzko txosten teknikoa.

1. Lehenbiziko eranskineko katalogoan dauden jarduera guztietan, titularrak txosten teknikoa aurkeztu beharko dio Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari eta, behar izanez gero, kasuan kasuko udalari, kontrol erakunde baimendunak edo Ur Administrazioaren laguntzaile den entitate batek egina. Bertan bilduko dira egindako neurketa eta analisiak, neurketak eskuz edo automatikoki egiteko instalatu diren ekipoen kalibrazioaren ziurtagiriak eta beste alderdi batzuk, ziurtaturik egon dadin jarduerak ezarri zaizkion baldintza guztiak betetzen dituela funtzionamenduari eta ingurumenaren gaineko eraginari dagokienez.

2. Txosten hori lau hilabeteko epean aurkeztu beharko da, jarduera abian jartzen denetik hasita.

47. artikulua . Aldizkako berrikuspenak.

1. Lehenbiziko eranskineko katalogoan dauden jarduera guztiei aldian-aldian berrikuspena eginen die kontrol erakunde baimendun batek edo entitate laguntzaile batek. Hona hemen berrikuspenen maiztasuna:

_A taldean sailkatutako jardueretan, isuriek 4. eranskinean adierazitako atalaseetako baten bat gainditzen badute: urtean behin.

_A taldean sailkatutako jardueretan, isuriek 4. eranskinean adierazitako atalaseak gainditzen ez badituzte: bi urtean behin.

_B taldean sailkatutako jardueretan, isuriek 4. eranskinean adierazitako atalaseetako baten bat gainditzen badute: urtean behin.

_B taldean sailkatutako jardueretan, isuriek 4. eranskineko atalaseak ez, baina horietakoren baten % 65 gainditzen badute: bi urtean behin.

_B taldean sailkatutako jardueretan, isuriek 4. eranskinean adierazitako atalaseen % 65 gainditzen ez badute: hiru urtean behin.

2. Kontrol erakunde baimendunak edo entitate laguntzaileak emandako txostena kasuan kasuko udalari eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari aurkeztu beharko zaie. Txosten horrek ziurtatu eginen du jarduerak funtzionamenduari eta ingurumenaren gaineko eraginari buruzko baldintzak betetzen dituela, ur isurketari dagokionez; edo, hala ez bada, antzeman diren akatsak azalduko ditu.

Xedapen Gehigarri Bakarra . Egun dauden instalazioak direla eta aurkeztu beharreko txostena.

1. Lehenbiziko eranskineko katalogoko A edo B taldean sailkatutako jardueretarako lehendik erabiltzen diren instalazioetan 4. eranskineko atalaseak gainditzen diren kasuetan, urtebete igaro baino lehen txosten teknikoa aurkeztu beharko da, kontrol erakunde baimendun edo entitate laguntzaile batek emana. Txosten horretan ziurtatu eginen da instalazioak ur isurketari buruz ezarri zaizkion baldintzak betetzen dituela, hala izanez gero.

2. Egun dauden instalazioak deskribatuko dira txosten horretan, zehatz azalduko dira egindako neurketak eta analisiak, eta foru dekretu honetan ezarritakoari egokitzeko egin behar diren aldaketen diagnostikoa erantsiko da. Txosten hori kasuan kasuko udalari eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari igorri beharko zaie.

Lehenbiziko xedapen iragankorra._Araudi berriaren II-V bitarteko kapituluetan xedatutakoari egokitzeko epea, txostena aldekoa denean.

Egun dauden instalazioek 2007ko urriaren 31 baino lehen egokitu beharko dira foru dekretu honetako II-V bitarteko kapituluetan ezarritakoa betetzeko, haietan egiten diren jarduerei foru dekretu honen xedapen gehigarrian aipatutako adostasun txostena emanez gero.

Bigarren Xedapen Iragankorra . Araudi berriaren IIV bitarteko kapituluetan xedatutakoari egokitzeko epea, baldintzaren bat betetzen ez denean.

1. Lehenbiziko eranskineko katalogoko A edo B taldean sailkatutako jarduerak egiteko lehendik erabiltzen diren instalazioak egokitu egin beharko dira foru dekretu honetako II-V bitarteko kapituluetan ezarritakoa bete dezaten, baldin eta ur isurketari buruz ezarri zaizkien baldintzak betetzen ez dituztela ikusten bada, kontrol erakunde baimendunaren edo entitate laguntzailearen txostenaren bidez (xedapen gehigarrian aipatutako txostena) nahiz ikuskapenaren bidez.

2. Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak ezarriko du egokitzapen epea kasuz kasu. Gehienez ere 18 hilabeteko epea izanen da, foru dekretu honek indarra hartzen duen egunetik aurrera.

3. Egokitzeko epe bera ezarriko zaie 1. eranskineko katalogoko jarduerak egiteko lehendik erabiltzen diren instalazioei, foru dekretu honek indarra hartzen duen egunean jarduera sailkaturako udal baimenik ez badute.

Hirugarren Xedapen Iragankorra . Araudi berriaren V. kapituluan xedatutakoari egokitzeko epea.

Egun dauden instalazioak V. kapituluan xedatutakoari egokitu beharko zaizkio foru dekretu honek indarra hartzen duenetik hiru hilabete igaro baino lehen.

Xedapen Indargabetzaile Bakarra . Indargabetu den araudia.

Indarrik gabe utzi da martxoaren 15eko 55/90 Foru Dekretua, kolektore publikoetara hondakin urak isurtzeko mugak ezartzen dituena.

Azken Xedapenetako Lehena. Kontseilariari garapenerako ahalmena ematea.

Ahalmena ematen zaio Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariari, foru dekretu hau garatzeko beharrezkoak diren xedapenak eman ditzan.

Azken Xedapenetako Bigarrena . Indarra hartzea.

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2006ko otsailaren 20an._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, José Andrés Burguete Torres.

1. ERANSKINA. URA KUTSA DEZAKETEN JARDUEREN KATALOGOA

1. ERANSKINA

A Taldea

1. Errekuntza instalazioak.

1.1. 50 MW-etik gorako errekuntzako potentzia termikoa duten errekuntza instalazioak:

a) Energia elektrikoa erregimen arruntean zein erregimen berezian ekoizteko instalazioak, non erregai fosilak, hondakinak zein biomasa erretzen diren.

b) Kogenerazioko instalazioak, galdarak, labeak, zein industria batean dagoen errekuntzarako beste edozein instalazio edo ekipamendu, errekuntza jarduera nagusia izan ez arren.

1.2. Petrolio eta gas findegiak:

Petrolio gordinaren findegiak (petrolio gordinetik labaingarriak soilik ekoizten dituzten enpresak izan ezik).

1.3. Koketegiak.

1.4. Gas naturalaz bestelako gas erregaiak eta petrolioaren gas likidotuak ekoizteko eta ikatza likidotzeko instalazioak.

2. Metalen ekoizpena eta eraldaketa.

2.1. Mineral metalikoak kiskali edo sinterizatzeko instalazioak, mineral sulfurosoa barne.

2.2. Burdinurtua edo altzairu gordinak ekoizteko instalazioak (oinarrizko zein bigarren mailako galdaketa), orduan 2,5 tonatik gorako ahalmena duten galdaketa jarraituko instalazioak ere barne.

2.3. Burdin metalak eraldatzeko instalazioak:

a) Beroko ijezketa, orduan 20 tona altzairu gordin baino gehiago ijezteko ahalmena dagoenean.

b) Mailuen bidezko forjaketa, talkaren energia mailuko 50 kilojouletik gorakoa izan eta 20 MW-etik gorako potentzia termikoa erabiltzen denean.

c) Metal galdatua babesteko geruzak aplikatzea, orduan 2 tonatik gora altzairu gordin tratatzeko ahalmenarekin.

2.4. Burdin metalen galdategiak, egunean 20 tonatik gora ekoizteko ahalmena badute.

2.5. Jarduera hauek egiteko instalazioak:

a) Burdinarik gabeko metal gordinak mineraletatik, kontzentratuetatik edo bigarren mailako lehengaietatik ekoiztea, prozedura metalurgiko, kimiko edo elektrolitikoen bidez.

b) Burdinarik gabeko metalen galdaketa, aleazioa barne, edo berreskurapen produktuen galdaketa (fintzea, galdategian moldekatzea), instalazioak egunean 4 tona berun edo kadmio galdatzeko eta, gainerako metalen kasuan, 20 tona galdatzeko ahalmena duenean.

2.6. Metalen eta material plastikoen gainazalak prozedura elektrolitiko edo kimikoen bidez tratatzeko instalazioak, tratamendurako erabiltzen diren kubeten edo lerro osoen bolumena 30 m³-tik gorakoa denean.

3. Mineralen industriak.

3.1. Zementua, magnesita eta/edo clinkerra labe birakarietan fabrikatzeko instalazioak, egunean 500 tonatik gorako ekoizpen ahalmena badute, edo karea labe birakarietan fabrikatzekoak, egunean 50 tonatik gorako ekoizpen ahalmena badute, edo bestelako labeak erabiltzen dituztenak, egunean 50 tonatik gorako ekoizpen ahalmena badute.

3.2. Amiantoa ekoizteko eta amiantoz osatutako produktuak fabrikatzeko instalazioak.

3.3. Beira (beira-zuntza barne) fabrikatzeko instalazioak, egunean 20 tonatik gora urtzeko ahalmena badute.

3.4. Mineralak galdatzeko instalazioak, zuntz mineralen fabrikazioa barne, egunean 20 tonatik gora galdatzeko ahalmena badute.

3.5. Igeltsua eta zeramikazko produktuak, bereziki teila, adreilu erregogor, azulejo edo etxerako zein apainketarako zeramikak, labean fabrikatzeko instalazioak, egunean 75 tonatik gora ekoizteko ahalmena eta/edo 4 m³-tik gorako laberatze-ahalmena eta labe bakoitzeko 300 kg/m³-tik gorako karga-dentsitatea badute.

4. Industria kimikoak.

Foru dekretu honetan ezarritako jarduera-kategorien ondorioetarako, fabrikazioaren definizio hau hartuko da kontuan: 4.1 epigrafetik 4.6ra bitartekoetan aipatutako produktuak edo produktu multzoak eskala industrialean ekoiztea, eraldaketa kimikoaren bitartez.

4.1. Oinarrizko produktu kimiko organikoak fabrikatzeko instalazio kimikoak; bereziki honako produktuak fabrikatzen dituztenak:

a) Hidrokarburo bakunak (linealak edo ziklikoak, aseak edo asegabeak, alifatikoak edo aromatikoak).

b) Hidrokarburo oxigenatuak, hala nola, alkoholak, aldehidoak, zetonak, azido organikoak, esterrak, azetatoak, eterrak, peroxidoak, erretxinak, epoxidoak.

c) Hidrokarburo sulfuratuak.

d) Hidrokarburo nitrogenatuak, bereziki aminak, amidak, konposatu nitroso edo nitrikoak, nitratoak, nitriloak, zianatoak eta isozianatoak.

e) Hidrokarburo fosforatuak.

f) Hidrokarburo halogenatuak.

g) Konposatu organiko metalikoak.

h) Oinarrizko materia plastikoak (polimeroak, zuntz sintetikoak, zelulosazko zuntzak).

i) Kautxu sintetikoak.

j) Koloratzaileak eta pigmentuak.

k) Tentsioaktiboak eta gainazaleko eragileak.

4.2. Oinarrizko produktu kimiko ez-organikoak fabrikatzeko instalazio kimikoak, hala nola, honakoak fabrikatzen dituztenak:

a) Gasak, bereziki amoniakoa, kloroa edo hidrogeno kloruroa, fluorra edo hidrogeno fluoruroa, karbono oxidoak, sufrearen konposatuak, nitrogeno oxidoak, hidrogenoa, sufre dioxidoa, karbonilo dikloruroa.

b) Azidoak, bereziki azido kromikoa, azido fluorhidrikoa, azido fosforikoa, azido nitrikoa, azido klorhidrikoa, azido sulfurikoa, azido sulfuriko fumantea, azido sulfuratuak.

c) Baseak, bereziki amonio hidroxidoa, potasio hidroxidoa, hidroxido sodikoa.

d) Gatzak, hala nola amonio kloruroa, potasio kloratoa, potasio karbonatoa (potasa), sodio karbonatoa (soda), perboratoak, zilar nitratoa.

e) Ez-metalak, oxido metalikoak eta beste konposatu ez-organiko batzuk, hala nola kaltzio karburoa, silizioa edo silizio karburoa.

4.3. Fosforoa, nitrogenoa edo potasioa duten ongarriak (ongarri bakun edo konposatuak) fabrikatzeko instalazio kimikoak.

4.4. Oinarrizko produktu fitofarmazeutikoak eta biozidak fabrikatzeko instalazio kimikoak.

4.5. Oinarrizko botikak fabrikatzeko prozedura kimiko edo biologikoren bat erabiltzen duten instalazio kimikoak.

4.6. Lehergaiak fabrikatzeko instalazio kimikoak.

4.7. Tarteko produktuen tratamendua eta produktu kimikoen ekoizpena.

4.8. Pestizida eta farmaziako produktuen, pintura eta bernizen, elastomero eta peroxidoen ekoizpena.

5. Hondakinen kudeaketa.

5.1. Hondakin arriskutsuak [hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legearen 3.c artikuluan definitutakoak) errausteko instalazioak, baita hondakin horiek zabortegira eramanez, segurtasun biltegian sartuz edo tratamendu kimikoaren bidez desagerraraztekoak ere (uztailaren 15eko 74/442/EEE Zuzentarauak, Kontseiluak emanak, 2 A eranskineko D9 epigrafean dakarren definizioaren arabera).

5.2. Hondakin arriskugabeak errausteko edo hondakin horiek tratamendu kimikoaren bidez suntsitzeko instalazioak (75/442/EEE Zuzentarauaren 2 A eranskineko D9 epigrafean dagoen definizioaren arabera), egunean 100 tonatik gorako ahalmena badute.

5.3. Hondakin inerteen zabortegiak izan ezik, hondakin arriskugabeen gainerako zabortegiak, egunean 10 tonatik gora hondakin hartzen badituzte edo guztira 25.000 tonatik gorako ahalmena badute.

5.4. Txatarretarako diren ibilgailuei kutsatzaileak kentzeko zentroak.

5.5. Hondakin arriskutsuak kudeatzeko beste instalazio batzuk.

6. Zelulosaren, paperaren eta kartoiaren industria.

6.1. Honako produktuak fabrikatzen dituzten industria-instalazioak:

a) Paper orea, egurretik edo zuntzezko beste gai batzuetatik.

b) Papera eta kartoia, egunean 20 tonatik gora ekoizteko ahalmenarekin.

6.2. Zelulosa ekoitzi eta/edo eraldatzeko instalazioak, egunean 15 tonatik gora ekoizteko ahalmena badute.

7. Ehungintza.

7.1. Ehungintzako zuntz edo produktuak aurretiaz tratatzeko (garbitu, zuritu, mertzerizatu) edo tindatzeko instalazioak, tratamendu ahalmena egunean 10 tonatik gorakoa denean.

8. Larrugintza.

8.1. Larruak ontzeko instalazioak, tratamendu ahalmena egunean 12 tona produktu bukatu baino gehiagokoa denean.

9. Abeltzaintzako ustiategiak.

9.1. Hegaztien edo zerrien hazkuntza intentsiborako instalazioak, honako kopuruak gainditzen badituzte:

a) 40.000 toki, arrautzatarako oiloentzat edo beste produkzio mota batzuetarako hegaztientzat.

b) 90.000 toki oilaskoentzat.

c) 2.000 toki, hazteko zerrientzat (30 kg-tik gorako zerriak).

d) 750 toki zerramentzat.

e) Zerri haztegi mistoak, c) eta d) ataletan esandako tokien proportzioaren parekoak, erregelamenduz zehaztuko direnak.

f) Esnetarako 250 behi heldu.

10. Nekazaritzako elikagaien industria.

10.1. Abereak hil edota zatikatzeko hiltegi eta instalazioak, egunean 50 tonatik gora kanal ekoizteko ahalmena badute.

10.2. Animalietatik ateratako lehengaiak, esnea izan ezik, tratatuz eta/edo eraldatuz elilkagaiak fabrikatzen dituzten industria-instalazioak, produktu bukatuak ekoizteko ahalmena egunean 75 tonatik gorakoa badute; edo landareetatik ateratako lehengaiak erabiltzen dituztenak, produktu bukatuak ekoizteko ahalmena egunean 300 tonatik gorakoa badute (hiru hilabeteko batez besteko balioak).

10.3. Esnekien fabrikaziorako industria-instalazioak, betiere instalazioak egunean 200 tona esne baino gehiago jasotzen baditu (urteko batez besteko balioa).

10.4. Abereen kanal edo hondakinak suntsitu edo aprobetxatzeko instalazioak, egunean 10 tonatik gora tratatzeko ahalmena badute.

10.5. Mahastizaintza eta ardogintza sektoreko hondakinetatik alkohola fabrikatzeko instalazioak.

11. Disolbatzaile organikoen kontsumoa.

11.1. Material, objektu edo produktuei disolbatzaile organikoak erabiliz azaleko tratamenduak emateko instalazioak, bereziki, aprestua eman, estanpatu, estali, koipea kendu, iragazgaiztu, itsatsi, lakatu, garbitu edo inpregnatzeko instalazioak, orduan 150 kg-tik gora edo urtean 200 tonatik gora disolbatzaile kontsumitzeko ahalmena badute.

12. Produktuak biltegiratzea.

12.1. Produktu petrokimiko eta/edo kimikoak biltegiratzeko instalazioak, gutxienez 200.000 tona biltegiratzeko ahalmena badute.

13. Produktu elastomeroak.

13.1. Elastomerozko produktuak fabrikatu eta tratatzea.

14. Karbonoaren industria.

14.1. Karbono sintetizatua edo elektrografitoa errekuntzaz zein grafitazioz fabrikatzeko instalazioak.

15. Ibilgailuen industria.

15.1. Ibilgailu motordunak fabrikatu eta muntatzeko eta ibilgailuentzako motorrak fabrikatzeko instalazioak.

B Taldea

1. Errekuntza instalazioak.

1.1. Gehienez 50 MW-eko errekuntzako potentzia termikoa duten errekuntza instalazioak:

2. Metalen ekoizpena eta eraldaketa.

2.1. Metalen eta material plastikoen gainazalak prozedura elektrolitiko edo kimikoen bidez tratatzeko instalazioak, tratamendurako erabiltzen diren kubeten edo lerro osoen bolumena gehienez 30 m³ denean.

2.2. Produktu metaliko, ekipo, makina eta altzarien fabrikazioa.

2.3. Material elektriko eta elektroniko, ekipo eta aparatuen fabrikazioa.

3. Mineralen industriak.

3.1. A taldeko 3. epigrafean aipatutako instalazioak, ezarritako mailak ez gainditzeagatik bertan sailkatuta ez badaude.

4. Industria kimikoak.

4.1. Produktu kimikoak fabrikatzeko beste instalazio batzuk, A taldeko 4. epigrafean aipatzen ez direnak.

5. Hondakinen kudeaketa.

5.1. Hondakin arriskugabeak bildu, tratatu, berreskuratu edo suntsitzeko gainerako instalazioak, A taldeko 5. epigrafean sartuta ez daudenak.

6. Zelulosaren, paperaren eta kartoiaren industria.

6.1. Papera eta kartoia fabrikatzeko industria-instalazioak, egunean 20 tona edo gutxiago ekoizteko ahalmena badute.

6.2. Zelulosa ekoitzi eta/edo eraldatzeko instalazioak, egunean gehienez 15 tona ekoizteko ahalmena badute.

7. Ehungintza.

7.1. Ehungintzako zuntz edo produktuak aurretiaz tratatzeko (garbitu, zuritu, mertzerizatu) edo tindatzeko instalazioak, tratamendu ahalmena egunean gehienez 10 tonakoa denean.

8. Larrugintza.

8.1. Larruak ontzeko instalazioak, tratamendu ahalmena egunean gehienez 12 tonakoa denean.

8.2. Larruei haragi hondarrak kentzeko eta/edo ondu aurreko tratamendua emateko instalazioak.

9. Akuikultura eta abereen ustiapena.

9.1. Akuikultura intentsiborako instalazioak.

9.2. Hegazti edo zerrien hazkuntza intentsiborako gainerako instalazioak, ezarritako mailak ez gainditzeagatik A taldeko 9. epigrafean sartuta ez daudenak.

9.3. Abeltzaintza intentsiboko instalazioak, ondoko kopuru hauek gainditzen badituzte:

a) 2.000 toki ardi eta ahuntzentzat.

b) 600 toki gizentzeko behi-aziendarentzat.

c) 20.000 toki untxientzat.

10. Nekazaritzako elikagaien industria.

10.1. Abereak hil edota zatikatzeko hiltegi eta instalazioak, egunean gehienez 50 tona kanal ekoizteko ahalmena badute.

10.2. Animalietatik ateratako lehengaiak, esnea izan ezik, tratatuz eta/edo eraldatuz elikagaiak fabrikatzen dituzten industria-instalazioak, produktu bukatuak ekoizteko ahalmena egunean gehienez 75 tonakoa badute; edo landareetatik ateratako lehengaiak erabiltzen dituztenak, produktu bukatuak ekoizteko ahalmena egunean gehienez 300 tonakoa badute (hiru hilabeteko batez besteko balioak).

10.3. Esnekien fabrikaziorako industria-instalazioak, betiere instalazioak egunean gehienez ere 200 tona esne jasotzen baditu (urteko batez besteko balioa).

10.4. Abereen kanal edo hondakinak suntsitu edo aprobetxatzeko instalazioak, egunean gehienez ere 10 tona tratatzeko ahalmena badute.

11. Disolbatzaile organikoen kontsumoa.

11.1. Material, objektu edo produktuei disolbatzaile organikoak erabiliz azaleko tratamenduak emateko instalazioak, bereziki, aprestua eman, estanpatu, estali, koipea kendu, iragazgaiztu, itsatsi, lakatu, garbitu edo inpregnatzeko instalazioak, orduan gehienez 150 kg edo urtean gehienez 200 tona disolbatzaile kontsumitzeko ahalmena badute.

12. Produktuak biltegiratzea.

12.1. Produktu petrokimiko eta/edo kimikoak biltegiratzeko instalazioak, 200.000 tona baino gutxiago biltegiratzeko ahalmena badute.

12.2. Petrolio-produktuak eta erregai likidoak biltegiratzeko parkeak.

12.3. Makina, ekipo eta material metalikoak zeru zabalean biltegiratzeko instalazioak.

13. Erauzketa industriak.

13.1. Mineral metalikoak ateratzea.

13.2. Harria, hondarra eta buztinak ateratzea.

13.3. Ongarri eta produktu kimikoetarako mineralak ateratzea.

13.4. Gatz ekoizpena.

13.5. Metalik eta energiarik gabeko beste mineral batzuk ateratzea.

14. Zuraren industria.

14.1. Xaflak, taula kontratxapatuak, listoidunak, aglomeratuak, zuntzezkoak eta bestelako taula eta panelak fabrikatzea.

15. Beste jarduera batzuk.

15.1. Ibilgailu eta makinak konpontzeko tailerrak.

15.2. Motor-erregaiak eta erregai likidoak txikizka banatu eta saltzeko instalazio finko, hornidura-unitate eta zerbitzuguneak.

15.3. Hotelak, ostatuak, jatetxeak, turismoko kanpalekuak, landetxeak, bainuetxeak eta beste batzuk.

Aipatutako atalase-balioak, oro har, produkzio ahalmenarenak edo errendimenduarenak dira. Titularrak kategoria bereko jarduera bat baino gehiago egiten baditu instalazio edo toki berean, jarduera horien ahalmenak batu eginen dira.

2. ERANSKINA. URAREN KUTSATZAILEAK

2. ERANSKINA

1._Konposatu organohalogenatuak eta uretan horrelako konposatuak sortzen ahal dituzten substantziak.

2._Konposatu organofosforatuak.

3._Konposatu organoestannikoak.

4._Egiaztaturik dauden propietateen ondorioz, uretan edo uraren bidez eragin kartzinogenoa, mutagenoa, esteroidogenoa edo tiroidearen, ugaltze aparatuaren nahiz beste funtzio endokrino batzuen gaineko eragina izan dezaketen substantzia eta prestakinak.

5._Hidrokarburo iraunkorrak eta bizidunetan metatzen diren substantzia organiko toxiko eta iraunkorrak.

6._Zianuroak.

7._Metalak eta haien konposatuak.

8._Artsenikoa eta haren konposatuak.

9._Biozidak eta landare-osasuneko produktuak.

10._Materia esekiak.

11._Eutrofizazioa eragiten duten substantziak, bereziki nitrogenoa, fosforoa eta horien konposatuak.

12._Oxigenoaren balantzea desorekatzen duten substantziak, OEB5 eta OEK bezalako parametroen bidez neurtzen ahal direnak.

13._Beroa.

14._Substantzia koloratzaileak.

15._Animalia edo landareen olio eta gantzak.

3. ERANSKINA. KUTSATZAILEAK ISURTZEKO MUGA-BALIOAK

3. ERANSKINA

Muga orokorrak.

Kolektore publikoetara egiten diren isurketetan, oro har, kutsatzaileen aldiuneko kontzentrazioak honako hauek izanen dira gehienez ere:

PARAMETROA OHARRAK UNITATEA GEHIENEKO BALIOA

pH (A) - 5,5-9,5

Solido esekiak Mg/l Ez dago

DBO5 / DQO (B) - 0,3

Tenperatura °C 40

Kolorea Co/Pt Eskala Ikusezina 1/40 disoluzioan

Kondukt. 25 C gradura (S/cm 5.000

Aluminioa (C) mg Al/l 2-si F”10 g/eguna

Artsenikoa (C) mg As/l 1

Barioa (C) mg Ba/l 20

Boroa (C) mg B/l 5

Kadmioa (C) (D) mg Cd/l 0,2

Zinka (C) mg Zn/l 2-si F”20 g/eguna

Zirconioa (C) mg Zr/l 1 - si F”0,5 g/eguna

Kobrea (C) mg Cu/l 0,5-si F”0,5 g/eguna

Kromoa (C) mg Cr/l 0,5-si F”0,5 g/eguna

Kromoa VI (C) mg Cr(VI)/l 0,1-si F”0,5 g/eguna

Eztainua (C) mg Sn/l 2-si F”20 g/eguna

Burdina (C) mg Fe/l 2-si F”20 g/eguna

Manganesoa (C) mg Mn/l 1-si F”10 g/eguna

Merkurioa (C) (E) mg Hg /l 0,05

Nikela (C) mg Ni/l 0,5-si F”0,5 g/eguna

Beruna (C) mg Pb/l 0,5-si F”0,5 g/eguna

Selenioa (C) mg Se/l 0,1

Metalak guztira, salbu

eta Ba, Fe eta Mn (C) mg/l 3

Zianuroak mg CN/l 0,1-si F”0,5 g/eguna

Kloruroak mg Cl/l 2.000

Fluoruroak mg F/l 10-si F”5 g/eguna

Sulfatoak mg SO4/l 500

Sulfitoak mg SO3/l 2

Sulfuroak mg S/l 2

Fosforoa guztira mg P/l 20

Nitrogeno amoniakala mg N/l 35

Nitrogenoa guztira, Kjeldahl mg N/l 50

Nitrogeno nitrikoa mg N/l 20

Olioak eta koipeak (F) Mg/l 40

Fenolak (G) Mg/l 0,3-si F”0,5 g/eguna

Aldehidoak Mg/l 2

Detergenteak (H) mg/l 6

Pestizidak mg/l 0,05

AOX (I) mg/l 3-si F”5 g/eguna

Hidrokarburoak (J) mg/l 10

Gai inhibitzaileak equitox/m³ 25

_F: kutsatzaileen masa-fluxua.

OHARRAK:

(A) pH-ren baliorako tarte onargarria.

(B) DBO5 / DQO erlaziorako gutxieneko balioa.

(C) Metal eduki osoaren gehieneko balioa.

(D) 1987ko azaroaren 12an eman eta 1987-11-23ko E.A.O.n (280 zk.) argitaratutako Aginduaren IV. eranskinean aipatutako industria sektoreek IV. eranskin horretan ezarritako gehieneko balioak eta gainerako baldintzak bete beharko dituzte.

(E) 1987ko azaroaren 12an eman eta 1987-11-23ko E.A.O.n (280 zk.) argitaratutako Aginduaren II. eta III. eranskinetan aipatutako industria sektoreek eranskin horietan ezarritako gehieneko balioak eta gainerako baldintzak bete beharko dituzte.

(F) Landare edo animalia jatorriko olio eta koipeen gehieneko balioa.

(G) Fenol gisa adierazitako gehieneko balioa.

(H) Laurilsulfato gisa adierazitako gehieneko balioa.

(I) Organohalogenatu xurgagarrien gehieneko balioa.

(J) Hidrokarburo guztizkoen gehieneko balioa, olio mineralak barne.

4. ERANSKINA. KUTSATZAILEEN FLUXUEN TAULA

4. ERANSKINA

PARAMETROAFLUXUA KOLEKTORE PUBLIKORA

(KG/EGUNA)

Solido esekiak 100

DBO5 100

DQO 300

Aluminioa 0,1

Artsenikoa 0,05

Kadmioa 10 Kg/urtea

Kromoa 0,025

Kromoa VI 0,005

Burdina 1

Manganesoa 0,5

Merkurioa 7,5 Kg/urtea

Nikela 0,025

Beruna 0,025

Eztainua 0,025

Kobrea 0,025

Cinc 0,025

Zianuroak 0,005

Fluoruroak 1

Fosforoa guztira 15

Nitrogenoa guztira, Kjeldahl 50

Nitrogeno amoniakala 10

Fenolak 0,005

AOX 0,2

Hidrokarburoak 0,1

Iragarkiaren kodea: F0603243

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web