(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

26/2003 FORU LEGEA, apirilaren 4koa, Osasun Departamentuaren eta haren erakunde autonomoen osasun estamentuetako B, C, D eta E mailetako langileen osagarri berariazkoan igoerak ezartzen dituena.

BON N.º 45 - 11/04/2003



ZIOEN AZALPENA

Urriaren 29ko 11/1992 Foru Legeak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura atxikiriko langileen araubide berezia erregulatzen duenak, 34. artikuluko d) letran proposatzen du, langileak mailaz igotzeko, soldata-pizgarriak ezartzea lanbide karreran edo beste elementu batzuetan oinarriturik, hala nola osagarri berariazkoaren edo bestelako lansari osagarrien hobekuntzan.

Lanbide karrera 1992an ezarri zen langile fakultatiboentzat, uste izan baitzen osasun zientzien arloan beharrezkoa den ezagupenen hobetze eta gaurkotzera egokitzen dela, administrazioak, 1992ko negoziazio sindikalen ondotik, estamentu fakultatiboari onartu zion betebehar eta premia etikoa den aldetik; horrekin batera, alternatiba eta konpentsazioan oinarrituriko pizgarri gisa, B, C, D eta E mailetako osasun estamentuei hobekuntzak ezarri zitzaizkien osagarri berariazkoan: oinarrizko soldataren ehuneko 22 B mailan, ehuneko 18 C eta D mailetan eta ehuneko 29 E mailan.

Aitortu beharra dago, hala ere, B, C, D eta E mailetako osasun arloko estamentuetako osagarri berariazkoak ez direla azken 10 urte hauetan aldatu, eta, horrenbestez, beharrezkoa da haiek berriz aintzat hartzea, nahiz eta hori ez den nahastu behar lanbide karreraren berariazkotasunarekin.

Horrenbestez, foru lege honek sektore publikoaren lanbide hobekuntza bilatzen du, baina baita Osasun Departamentuko eta haren erakunde autonomoetako osasun arloko langileen lanari zor zaiona ezagutzea eta langile horien benetako parte-hartzea bultzatzea ere, bidezkoak diren pizgarri ekonomikoen bitartez.

1. artikulua. Aplikazio eremua.

Foru lege honek ezartzen duen osagarri berariazkoaren hobekuntza aplikatuko zaie Osasun Departamentuko eta haren erakunde autonomoetako osasun estamentuei _Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura atxikiriko langileen araubide berezia erregulatzen duen urriaren 20ko 11/1992 Legeko eranskineko sailkapenean jasota daude_.

2. artikulua. Osagarri berariazkoaren zenbatekoa.

Foru lege honen aplikazio eremuan sartzen diren langileek igoera bat izanen dute osagarri berariazkoan, dagokien mailaren oinarrizko soldataren arabera; hona ehunekoak:

_B mailarako, % 8.

_C mailarako, % 8.

_D mailarako, % 8.

_E mailarako, % 1.

LEHENBIZIKO XEDAPEN GEHIGARRIA

Osasun arloko bestelako langileak

Nafarroako Gobernuaren administrazioko lanpostuetan laguntza eginkizunetan aritzen diren langileek, foru lege honetako 1. artikuluko langileei exijitzen zaizkien osasun titulazio berak exijitu bazaizkie lanpostu horietarako, 2. artikuluan adierazitakoaren araberako osagarri berariazkoak jasoko dituzte.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Ordainsarien igoerak noiz gauzatuko den

Foru lege honetan ezarritako osagarri berariazkoaren igoerak 2003ko apirilaren 1etik aurrera ordainduko dira.

HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Osasun arlokoak ez diren langileek duten ordainsari-egoera berrikustea

Nafarroako Gobernuak, sindikatuen kasuko ordezkaritzarekin, sei hilabeteko epean, berrikusi eginen du Osasun Departamentuari eta haren erakunde autonomoei atxikita bai baina osasun arlokoak ez diren langileek duten ordainsari egoera.

XEDAPEN INDARGABETZAILE BAKARRA.

Indarrik gabe geldituko dira foru lege honi kontra egiten dioten maila berdineko edo txikiagoko xedapen guztiak.

AZKEN XEDAPENETAN LEHENBIZIKOA

Erregelamendu bidezko garapena

Ahalmena ematen zaio Nafarroako Gobernuari foru lege hau bete eta garatzeko behar diren xedapen guztiak eman ditzan.

AZKEN XEDAPENETAN BIGARRENA

Indarra hartzea

Foru lege honek indarra hartuko du Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo egunean.

Nik, Nafarroako foru eraentza birrezarri eta hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, Foru Lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean berehala argitara eta "Estatuko Aldizkari Ofizial"era igor dadila agintzen dut eta hiritar eta agintariei bete eta betearaz dezaten manatzen diet.

Iruñean, bi mila eta hiruko apirilaren lauan._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.

Iragarkiaren kodea: A0303744

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web