(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

31/2003 FORU LEGEA, ekainaren 17koa, Kultura eta Departamentua sortzekoa.

BON N.º 76 - 18/06/2003



ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 49.1.e) artikuluak ezartzen du Nafarroak eskumen osoa duela Foru Diputazioaren, haren administrazioaren eta haren menpeko ente publikoen araubide juridikoaren gainean.

Bestetik, lege organiko beraren 25. artikuluak ezartzen du foru lege baten bidez arautuko direla Diputazioaren osaera, eskurantzak, araubide juridikoa eta funtzionamendua, baita bere kideen estatutua ere.

Arau hori garatzeko asmoz eman zen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legea, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernuaren eta Administrazioaren Araubide Juridikoari buruzkoa. Haren 46.1 artikuluan Foru Komunitateko administrazioa antolatzeko departamentuak ezarri ziren.

Departamentu horiek eutsi egin diete, foru lege horren indarraldi guztian, jatorrizko eta berrezarritako eskumenei, eta zenbait izen izan dituzte, Nafarroako Gobernuak jarriak eta aldatuak, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernuari eta Administrazioari buruzko Foru Legearen 46. artikuluko 3. idatz-zatian aurreikusia dagoen prozedurari jarraikiz.

Foru lege horren indarraldi luzeagatik preseski, eta jarduera eta zerbitzu berriak egokitu behar direlako, bidezko da departamentuen berrantolamenduari ekitea, legearen 46. artikuluko 3. idartz-zatiaz baliatuz eta arau beraren 2. idatz-zatian aurreikusten den aukerari helduz, departamentuak sortzeko aukerari hain zuzen, foru lege bidez egin baitaiteke, betiere apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 33.2 artikuluan ezarritako kopuruaren barrenean.

Artikulu bakarra.$Kultura eta Turismo Departamentua sortzen da Foru Komunitateko administrazioan.

AZKEN XEDAPENA

Foru lege honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Nik, Nafarroako foru eraentza birrezarri eta hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, Foru Lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean berehala argitara eta "Estatuko Aldizkari Ofizial"era igor dadila agintzen dut eta hiritar eta agintariei bete eta betearaz dezaten manatzen diet.

Iruñean, bi mila eta hiruko ekainaren hamazazpian._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.

Iragarkiaren kodea: C3192994

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web