112/2012 FORU DEKRETUA, URRIAREN 17KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEN PLANTILLA ORGANIKOA HEIN BATEAN ALDATZEN DUENA .
BON N.º 209 - 24/10/2012
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren menpe dauden zentroen plantillak egiazko beharretara egokitzeko, beharrezkoa da haien plantilla organikoak aldatzea.
Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Lehen Epaitegiaren epai bat betetzeko, beharrezkoa da Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasunbideari atxikitako langileen berariazko erregimenari buruzko urriaren 20ko 11/1992 Foru Legeko estamentuen eta espezialitateen eranskina eguneratzea.
Sindikatuen ordezkariekin lortutako akordioa biltzeko, bidezko da Nafarroako Foruzaingoan destinoak betetzeko sistema, martxoaren 14ko 15/2011 Foru Dekretuan jasotakoa, aldatzea.
Berriki Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua sortu denez, horrek eskatzen du haren langileentzako ordainsarien araubidea (urriaren 20ko 11/1992 Foru Legean aurreikusia, han aplikatzekoa) egokitzea.
Azkenik, eragimenaren alde egiteko, komeni da aurreikusten diren izen-aldaketak indarrean diren arauetan sartzea, hau da: "iraungitzeko" deklaratu diren lanpostuen izenak, hutsik gelditzean, automatikoki aldatuko dira, oraingo plantilla organikoko izenak hartzeko.
Hori horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak proposatuta, eta Nafarroako Gobernuak 2012ko urriaren 17ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,
DEKRETATU DUT:
1. artikulua . Plantilla organikoko lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.
Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan aldaketa hauek egin dira:
Bat. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko ondoko lanpostu hauek, indarreko gastuen aurrekontuko kontu-sailetan zuzkidura dutenak, amortizatu egin dira:
- Nafarroako Ospitalegunea.
- OLT/EUD*. Hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B maila, 63509, 61564 eta 60629 zenbakiak plantilla organikoan.
- Erdi mailako tituluduna*. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B maila, 60450 zenbakia plantilla organikoan.
- Mantentze-lanetako burua*. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B maila, 63433 zenbakia plantilla organikoan.
- Osasun-hezitzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C maila, 66754 zenbakia plantilla organikoan.
- ZGA*. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D maila, 62375 zenbakia plantilla organikoan.
- Oinarrizko Osasun Laguntza.
- Farmazialaria. Lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A maila, 60555, 60700, 60785 eta 60927 zenbakiak plantilla organikoan.
- Ikerketa Biomedikoaren Zentroa.
- Fotokonposizioko ofiziala. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 69363 zenbakia plantilla organikoan.
- Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D maila, 61486 zenbakia plantilla organikoan.
- Zeladorea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, E maila, 68688 zenbakia plantilla organikoan.
- Giza Baliabideen Zuzendaritza.
- Goi mailako teknikaria*. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A maila, 62121 zenbakia plantilla organikoan.
Bi. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan ondoren adierazten diren lanpostuak sortu dira, aurreko atalean amortizatutako lanpostu hutsen diru zuzkiduraren kargura:
- Nafarroako Ospitalegunea.
- BFE/Onkologia Medikoko albokoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A maila, 70245 zenbakia plantilla organikoan.
- Erizaina, Obstetrizia eta Ginekologia espezialitatea. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B maila, 70246 eta 70247 zenbakiak plantilla organikoan.
- Erdi mailako teknikaria - osasun-hezitzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B maila, 70248 zenbakia plantilla organikoan.
- EZLT. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D maila, 70249 zenbakia plantilla organikoan.
- Zeladorea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, E maila, 70250 zenbakia plantilla organikoan.
- ETTE. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C maila, 70251 zenbakia plantilla organikoan.
- Oinarrizko Osasun Laguntza.
- OOLTko pediatra. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A maila, 70252 eta 70253 zenbakiak plantilla organikoan.
- Erizaina. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B maila, 70254 eta 70255 zenbakiak plantilla organikoan.
- Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D maila, 70256 zenbakia plantilla organikoan.
- Giza Baliabideen Zuzendaritza.
- Ingeniaria (Aurrea hartzeko Diziplina: Laneko Segurtasuna eta Industria Higienea). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A maila, 70257 zenbakia plantilla organikoan.
2. artikulua . OsasunbideaNafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko erregimenari buruzko urriaren 20ko 11/1992 Foru Legeko estamentu eta espezialitateen eranskina eguneratzea.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko erregimenari buruzko urriaren 20ko 11/1992 Foru Legeko estamentu eta espezialitateen eranskina (azaroaren 2ko 234/2011 Foru Dekretuan jaso zen) eguneratzen da, eta handitzen, ondoren azaltzen den izendapenarekin, eta izendapen horri dagokion kodea ere adierazten da:
ESTAMENTUAK | ESPEZIALITATEAK | IZENDAPENAK | |||
Kodea | Izena | Kodea | Izena | Kodea | Izena |
B.2 | Administrazio Publikoaren kudeaketa | B.2.8 | Hezitzailea | B.2.8.1 | Gizarte-hezitzailea |
3. artikulua. Nafarroako Foruzaingoan destinoak betetzeko sistema zehaztea.
1. Komisario nagusi, komisario eta inspektore enpleguen destinoak berariazko lehiaketaren bidez beteko dira.
2. Oro har, inspektoreorde, kabo eta polizia enpleguen destinoak lehiaketaren bidez beteko dira, salbu foru dekretu honetan berariazko lehiaketaren bidez betetzeko ezartzen diren unitateetakoak, ondoren agertzen direnak:
A) Ikuskapen Orokorreko Arloan:
- Komunikazio eta Lotura Operatiboko Dibisioa (inspektoreorde enplegua bakarrik).
- Burutza Taldea.
- Giza Baliabideen Taldea (inspektoreorde enplegua bakarrik).
- Garapen Teknologikoaren Brigada.
- Barne Araubideko Dibisioa.
- Polizia Etxeei atxikitako Polizia Judizialaren Taldeak.
- Atestatuetarako Tuterako Taldea.
B) Barne Segurtasunaren eta Polizia Administratiboaren Arloan:
- Segurtasun Pribatuaren eta Sistemen Brigada.
- Ingurumena Babesteko Brigada (bakarrik brigadari zuzenean atxikitako lanpostuak).
C) Trafiko eta Bide Segurtasunaren Arloan:
- Bide Segurtasuneko eta Trafikoko Ekintzak Planifikatzeko Taldea.
- Atestatuen eta Ikerketaren Dibisioa.
D) Herritarren Segurtasunerako Arloan:
- Txakurren Gidarien Taldea.
- Esku-hartze Berezietarako Taldea.
- Agintariak Babesteko Dibisioa.
E) Ikerkuntza Kriminaleko Arloan:
- Arloa osatzen duten unitate guztiei atxikitako postu guztiak.
3. Destinoak betetzeko aurreko atalean aipatutako Foruzaingoko unitateetako berariazko lehiaketa sistema, hierarkian haien mende dauden unitateetan ere aplikatuko da, salbu eta espresuki kontrakoa ezartzen ez denean.
4. Foruzaingoan destinoak eskuratzeko, ez da eskatuko berariazko ikastaroren bat izatea.
Xedapen Gehigarri Bakarra. Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako plantilla organikoa onesten duen uztailaren 27ko 100/2005 Foru Dekretuaren aldaketa.
1. Foru dekretu horren 3. artikuluari 4. idatz-zatia gehitu zaio. Hona hemen:
"4. 'Iraungitzekoak' deklaratu diren lanpostuek izen baliokide edo eguneratu bat baldin badute Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoetan eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estamentu eta espezialitateen zerrendan, izena automatikoki aldatuko dute, eta lanpostua hutsik gelditzean baliokidetzat hartzen dena izanen dute".
2. Foru dekretu horren 7. artikuluaren 14. idatz-zatia aldatu, eta hemendik aurrera honela idatzita agertuko da:
"14. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuari atxikitako langile teknikoek, baldin eta, berez dagozkien eginkizunez gain, Lan eta Gizarte Segurantzaren Ikuskaritzari laguntzeko gaitzen badira, destinoko osagarria (4. indizea) jasoko dute, betiere enpresetan eta lantokietan egiaztatze eta kontrol eginkizunak eraginkorki betetzen badituzte, lan baldintza materialei edo segurtasun eta osasun teknikei buruz".
Xedapen Indargabetzaile Bakarra
Indargabeturik gelditzen da martxoaren 14ko 15/2011 Foru Dekretuaren 4. artikulua. Foru dekretu haren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatu zen eta lan publikoaren eskaintza partziala onetsi.
Azken Xedapenetan Lehena. Garatzeko eta betearazteko ahalmenak.
Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari ahalmena eman zaio foru dekretu hau garatzeko eta betetzeko behar diren xedapenak eman ditzan.
Azken Xedapenetan Bigarrena. Indarra hartzea.
Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.