(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

11/2012 FORU DEKRETUA, OTSAILAREN 29KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA.

BON N.º 47 - 07/03/2012



Atariko

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko lan arloko Salak berriki ezarritako doktrinaren arabera, aldizka edo zikloka, edo homogeneotasuna duten aldietan, gertatzen diren lan beharretarako kontratazioei dagozkien lanpostuak, errentaren kanpainakoak esate baterako, lanaldi partzialekoak dira, lan araubidekoak (aldizkako langile finkoak). Horregatik, errentaren kanpainari arreta emateko, beharrezkoa da kanpainarako behar diren erdi mailako tituludunen eta administrari laguntzaileen lanpostu hutsak sortzea.

Gainera, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu behar direla, gaur egun dituzten beharretara moldatzeko. Kontu-hartzailetzak aldeko txostena eman du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2012ko otsailaren 29ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua . Plantilla organikoko lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan aldaketa hauek egin dira:

Bat.-Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatu dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko kontu-sailetan.

-Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentua:

- Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusia:

- Basozain nagusien lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 8601 zenbakia duena.

- Nafarroako Enplegu Zerbitzua:

- Legelarien lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, Tuterako Enplegu Agentziari atxikia, plantilla organikoan 6170 zenbakia duena.

Bi.-Ondotik adierazten diren lanpostuak sortu dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko kontu-sailetan.

-Ekonomia eta Ogasun Departamentua:

- Nafarroako Zerga Ogasuna:

- Erdi mailako teknikarien hogeita hiru lanpostu huts, lan araubidekoak, lanaldi partzialekoak (aldizkako langile finkoak), B mailakoak, plantilla organikoan 9429, 9430, 9431, 9432, 9433, 9434, 9435, 9436, 9437, 9438, 9439, 9440, 9441, 9442, 9443, 9444, 9445, 9446, 9447, 9448, 9449, 9450 eta 9451 zenbakiak dituztenak.

- Administrari laguntzaileen hiru lanpostu huts, lan araubidekoak, lanaldi partzialekoak (aldizkako langile finkoak), D mailakoak, plantilla organikoan 9452, 9453 eta 9454 zenbakiak dituztenak.

-Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentua:

- Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusia:

- Basozain nagusi albokoen lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 9455 zenbakia duena.

- Nafarroako Enplegu Zerbitzua.

- Goi mailako tituludunen lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, Tuterako Enplegu Agentziari atxikia, plantilla organikoan 9456 zenbakia duena.

Azken Xedapenetan Lehena. Foru dekretu hau garatu eta betearazteko gaikuntza.

Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatu eta betetzeko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken Xedapenetan Bigarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2012ko otsailaren 29an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.-Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilaria, Roberto Jiménez Alli.

Iragarkiaren kodea: F1203463

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web