(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

230/2011 FORU DEKRETUA, URRIAREN 26KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO APARTAMENTU TURISTIKOEN ANTOLAMENDUARI BURUZKO ERREGELAMENDUA ONESTEN DUENA.

BON N.º 225 - 14/11/2011



  I. KAPITULUA. XEDAPEN OROKORRAK


  II. KAPITULUA. JARDUERA ANTOLATZEA


  III. KAPITULUA. FUNTZIONAMENDUAREN ARAUBIDEA, PREZIOAK ETA ERRESERBAK


  IV. KAPITULUA. BETEKIZUN TEKNIKO OROKORRAK


  V. KAPITULUA. BERARIAZKO BALDINTZA TEKNIKOAK


  VI. KAPITULUA. DIZIPLINA TURISTIKOA


  ERANSKINA. PLAKA EREDUA


Atariko

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoko 44.13 artikuluak Nafarroako Foru Komunitateari eskumen esklusiboa ematen dio turismoaren sustapen eta antolamenduaren arloan.

Turismoari buruzko otsailaren 14ko 7/2003 Foru Legeak ezartzen du apartamentu turistikoak turismoko ostatu mota bat direla, eta erregelamenduzko garapenean eska daitezkeen baldintza teknikoak zehaztu eta turismo arloko alderdiak arautuko direla.

Horrez gain, foru legeak berak bide ematen dio arau berezien xede den beste edozein establezimendu turismoko ostatutzat hartzeari. Hori horrela, eta apartamentu turistikoen tipologia eta sailkapenari buruzko araudia osatu, bereizi eta hobetzeko asmoz, turismo-etxebizitzako modalitatea sortu da.

Apartamentu turistikoak turismoko ostatu mota bat dira, hotel, landa-etxe, turismoko aterpetxe eta kanpaleku turistikoetatik bereizita. Azken urteetan izandako goraldia dela eta, nahitaezkoa da antolatzea, berariazko ezaugarriak zehazteko eta ematen dituzten zerbitzuen kalitatea bermatzeko.

Foru dekretu honen bidez onesten den erregelamenduak apartamentu turistikoen gainean Turismoari buruzko otsailaren 14ko 7/2003 Foru Legean egiten den definizio zabalean sartzen diren establezimendu motak zehazten ditu: pisu-eraikinak, etxeak, txaletak edo antzekoak, edo horien multzoak.

Turismoko ostatu-jarduera hasi baino lehen Nafarroako Turismo Erregistroan egin behar den aginduzko inskripzioari dagokionez, erregelamenduak erantzukizuneko aitorpena sartzen du. Jardueraren titularrak aurkeztu beharko du, zehazten den dokumentazio osagarriarekin batera. Modu horretan, Turismoari buruzko Foru Legean berriki izandako aldaketara egokitzen da. Hain zuzen, Barne merkatuko zerbitzuei buruzko 2006/123/EE Zuzentaraura egokitzeko xedez zenbait foru lege aldatzen dituen apirilaren 6ko 6/2010 Foru Legeak gauzatu zuen aldaketa hori.

Horrenbestez, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak proposaturik, Nafarroako Kontseiluarekin bat, eta Nafarroako Gobernuak 2011ko urriaren 26an egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu Bakarra. Erregelamendua onestea.

Nafarroako Foru Komunitateko apartamentu turistikoen antolamenduari buruzko erregelamendua onesten da. Haren testua ondotik erantsi da.

Lehen Xedapen Iragankorra. Instalazioak egokitzea.

1. Nafarroako Turismo Erregistroan foru dekretu honek indarra hartu baino lehen erregistratu diren apartamentu turistikoek bost urteko epea izanen dute haien instalazioak eta zerbitzuak ezartzen dituen beharkizunetara egokitzeko. Hala ere, egokitzapenaren ondorioetarako, ez dira aplikatuko foru dekretu honetan ezarritako gutxieneko azalak eta neurriak.

2. Epe hori iraganda, turismo arloko departamentu eskudunak foru dekretu honek ezarritako beharkizunei egokitu gabeko apartamentu turistikoei dagokien kategoria esleituko die, interesdunari entzun ondoren.

Bigarren Xedapen Iragankorra. Tramitazioan dauden eskaerak.

3. Foru dekretu honek indarra hartzerakoan Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatzeko tramitazioan dauden eskariak aurreko araudian xedatutakoaren arabera ebatziko dira, salbu eta interesdunak foru dekretu hau espresuki aplikatzeko eskatzen badu. Hori eginez gero, interesdunari lehen xedapen iragankorrean xedatutakoa aplikatuko zaio.

Azken Xedapenetan Lehena. Garapena eta betearazpena.

Turismo arloan eskumena duen kontseilariak beharrezkoak diren xedapen guztiak eman ahal izanen ditu foru dekretu hau garatu eta betearazteko.

Azken Xedapenetan Bigarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2011ko urriaren 26an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.-Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilaria, Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia.

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO APARTAMENTU TURISTIKOEN ANTOLAMENDUARI BURUZKO ERREGELAMENDUA

I. KAPITULUA. XEDAPEN OROKORRAK

1 artikulua. Xedea eta aplikazio eremua.

Erregelamendu honen xedea, Nafarroako Foru Komunitateko apartamentu turistikoek izan beharreko baldintza teknikoak eta zerbitzuak antolatzea eta arautzea da.

2 artikulua. Definizioa.

1. Apartamentu turistikotzat hartzen dira denbora baterako egonaldiko establezimenduak, prezio baten truke egun, aste edo hilabete batzuetarako ostatua eskaintzen dutenak, bizitegi-erabilera publikoko etxebizitzetan, banaka zein blokeka zein multzoka. Etxebizitzek gaua emateko eta elikagaiak eta zerbitzuak kontserbatu, prestatu eta kontsumitzeko instalazioak eta ekipamendu egokiak izan behar dituzte, berehala okupatzeko baldintzetan.

Erregelamendu honen ondorioetarako, denbora baterako egonalditzat hartuko dira etxebizitzaren okupazioak, hiru hilabeteko edo iraupen laburragoko etengabeko denbora tartekoak.

2. Hurrengoak erregelamendu honen esparrutik kanpo geldituko dira:

a) Turismoari buruzko otsailaren 14ko 7/2003 Foru Legearen 15.2 artikuluak bere esparrutik kanpo uzten dituen ostatuak.

b) Apopiloak izateak (nahiz eta egonkorrak izan), eta etxebizitzaren zati bat azpierrentan ematea.

c) Berariazko arauen bidez erregulatutako establezimenduak.

3 artikulua. Turismoetxebizitzako modalitatea.

Etxe, landetxe, txalet, koba, eraikin aurrefabrikatu edo antzeko motako apartamentu turistiko finkoak atxikitzen ahalko zaizkio turismo-etxebizitzako modalitateari, baita gutxieneko baldintza hauek betetzen dituzten eraikin atxikiak edo eraikuntza baten zati bereiziak:

a) 90 m²-ko azalera erabilgarria, gutxienez.

b) Sarrera bereizia.

c) Banaketa bertikala.

4 artikulua. Apartamentu turistikoen blokea.

Apartamentu turistikoen bloketzat hartuko dira titular berak ustiatutako multzoak, eraikuntza berean edo multzo arkitektoniko homogeneoa den gune batean. Gutxienez hamar etxebizitza izan behar dituzte.

5 artikulua. Landa gisa kalifikatzea.

1. Erregelamendu honetan arautzen diren ostatu turistikoak landa gisa kalifikatuko dira honako baldintza hauek betetzen dituztenean:

a) Nafarroako Turismo Erregistroan landa-etxe gisa ezin inskribatzea.

b) 5.000 bizilagun baino gutxiagoko populaziogune batean egotea.

c) Balio arkitektoniko bereziko edo eremuko arkitektura tradizionaleko eraikuntza batean egotea, eraikin zaharberritua izan nahiz eraikuntza berrikoa.

Balio arkitektoniko bereziko eraikintzat hartuko dira Vianako Printzea Erakundea - Kultura Zuzendaritza Nagusiko Nafarroako Kultur Ondarearen Ondasun Higiezinen Inbentariokoak edo hirigintzako planeamendu bati esker izaera hori dutenak.

Erregelamendu honen ondorioetarako, eremuko arkitektura tradizionaltzat hartuko da eremuko berezko eraikuntza-ezaugarriak dituena.

2. Ez dira kalifikatuko landa gisa 25 ostatu-unitatetatik edo 80 plazatatik gorako blokeak eta multzoak.

6 artikulua. Sailkapena.

Erregelamendu honen eraginpeko ostatu turistikoak honela sailkatuko dira, haien instalazio eta zerbitzuen arabera: luxuzkoa, lehenengo kategoriakoa, bigarren kategoriakoa edo hirugarren kategoriakoa. Haien bereizgarriak lau giltza, hiru, bi edo giltza bat izanen dira, hurrenez hurren.

7 artikulua. Plaka bereizgarria.

Apartamentu turistikoek plaka normalizatu bat izan beharko dute sarrera nagusiaren ondoan. Plakan haien modalitate eta sailkapenaren arabera dagokien bereizgarria ageriko da, erregelamendu honen eranskinean ezarritakoarekin bat.

8 artikulua. Publizitatea.

1. Apartamentu turistikoen publizitate, faktura eta agirietan, haien modalitate eta sailkapena ageri beharko dira.

2. Apartamentu turistikoek debekatuta dute dagozkien izendapen, errotulu edo bereizgarriak ez direnak edo establezimenduen modalitate eta kategoriari buruz okerrera eramaten ahal dutenak erabiltzea.

II. KAPITULUA. JARDUERA ANTOLATZEA

9 artikulua. Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatzea.

1. Jarduera hasi aurretik, eta establezimendua Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatzeko, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

a) Titularraren erantzukizuneko aitorpena, haren datuak biltzen dituena, honako hauen jabe dela adierazita:

1. Legezko dokumentazioa, higiezinaren jabe edo errentari dela dioena, edo beste edozein titulu, turismoko ostatu izateko prest dagoela frogatzen duena, baita establezimenduaren gaineko datuak ere, kokalekuari eta edukierari dagokienez.

2. Bizigarritasun zedula, irekitzeko lizentzia edo horren ordezko dokumentua.

3. Ustiatzeko erantzukizun zibileko aseguruaren kontratua, 3.000 euroko estaldura duena ostatu plaza bakoitzeko, eta 150.000 eurokoa, gutxienez ere.

b) Obra bukaerako planoak edo, horiek gabe, 1:100 eskalako planoak, gela bakoitzeko azalera adierazita.

2. Establezimenduetako aldaketak, titulartasun aldaketak, jarduera uztea eta, oro har, inskribatu edo jasotako datuetan edozein aldaketa gertatuz gero, aurreko atalean ezarritako prozeduraren arabera tramitatuko dira.

10 artikulua. Lekapenak.

1. Turismo arloko departamentu eskudunak establezimendu bat kategoria zehatz batean inskribatzeko edo sailkatzeko behar diren gutxieneko eskakizun teknikoren bat betetzetik salbuetsita uzten ahal du, arrazoiak emanez, inguruabarrek ez-betetze hori instalazioen eta sartzen ahal diren hobekuntzen balorazio bateratuarekin konpentsatzen ahal dutenean.

Salbuespenak establezimenduaren zerbitzu eta baldintza guztien arabera baloratzen dituzten irizpide tekniko edo konpentsatzaileetan oinarritu beharko dira.

2. Ondorio hauetarako, bereziki kontuan hartuko dira beren balore arkitektoniko, historiko edo artistikoengatik babestuta dagoen eraikin batean osorik edo partez kokaturik dauden establezimenduak.

III. KAPITULUA. FUNTZIONAMENDUAREN ARAUBIDEA, PREZIOAK ETA ERRESERBAK

11 artikulua. Bezeroak onartzea.

Bezeroari, onartu baino lehen, sarrera-agiria edo sarrera-fitxa emanen zaio. Bertan establezimenduaren izena eta kategoria, ostatu-unitatearen identifikazioa, unitatea okupatuko duten pertsonen kopurua, iritsiera- eta irteera-data eta prezioa ageriko dira, gutxienez. Erabiltzaileak sinatu beharko du dokumentua.

12 artikulua. Barne araubideko arauak.

Establezimenduek erabaki beharko dituzte zerbitzuak eta instalazioak erabiltzeari buruzko barne araubideko arauak, bezeroen eskura jarriko direnak. Arau horiek ezin dira erregelamendu honetan edo aplikatzen ahal diren beste xedapenetan xedatutakoaren aurka egon.

13 artikulua. Prezioen publizitatea.

1. Zerbitzu guztien prezioek ahalik eta publizitate handiena izanen dute, eta haietan ostatuari eta eskaintzen diren gainontzeko zerbitzu osagarriei buruzkoak adieraziko dira.

2. Prezioak agerian egonen dira, aise ikusi eta irakurtzeko moduan.

14 artikulua. Egonaldia eta prezioa.

1. Kontrako ituna salbu, ostatu-unitatearen prezioa egunka zenbatuko da, zenbat gau ematen den arabera. Horretarako, ulertuko da egun bakoitza eguerdiko hamabietan bukatzen dela.

2. Ostatu-unitatearen prezioan sartuko dira ur hornidura, energia elektrikoa, berokuntza, hozkuntza, erregaia, oheko arroparen erabilera eta bainua.

15 artikulua. Erreserbak.

Bezero eta establezimenduaren arteko berariazko kontratu-harremana izan ezean, erreserben sistema baldintza hauen pean egonen da:

a) Establezimenduek, erreserbak berresteko, horiek jaso izana, adostutako prezioa eta aurrerakin edo seinale gisa eskatutako zenbatekoa egiaztatzeko bide ematen duen edozein bitarteko erabili beharko dute.

b) Aurrerakina edo seinalea erreserbaren plazei eta egunei dagokien zenbatekoaren %40a izanen da, gehienez ere.

c) Erreserbari uko egin edo erreserba bertan behera uzten bada okupatzeko eguna baino 7-15 egun lehenago, establezimenduak aurrekinaren zenbatekoaren ehuneko 50 atxiki dezake.

d) Establezimenduari erreserba bertan behera uzten dela ez bazaio komunikatzen okupatu aurreko 7 egunetan, establezimenduaren eskura geratuko da aurrerakin edo seinale gisa jasotako zenbatekoa.

e) Bezeroak, aurretik abisatu gabe, establezimendura egonaldiaren hasierako eguneko 20:00 baino lehen ez badira ailegatzen, erreserba bertan behera dagoela ulertuko da.

16 artikulua. Fakturak.

1. Establezimenduek faktura eman beharko diote bezeroari, arlo horren gaineko araudiaren arabera.

2. Fakturetan, gutxienez, honako hau agertuko da: establezimenduaren izena, modalitatea eta kategoria, bezeroaren izena eta identifikazioa, ostatutako pertsonen zenbakia, emandako zerbitzuak (egunen eta kontzeptuen arabera sailkaturik) eta iritsiera- eta irteera-datak.

17 artikulua. Erreklamazio orriak.

Apartamentu turistikoek erreklamazio orriak izanen dituzte erabiltzaileen eskura eta ikusteko moduan iragarriko dute, dagokien araudian ezarritakoaren arabera.

18 artikulua. Bezeroentzako arreta.

1. Titularrak ostatua zuzenean kudeatzen ez badu, arduraduna izendatu beharko du. Titularrak edo, baldin badago, arduradunak ostatua emanen du eta bezeroekin sortzen diren gorabehera guztiak konpondu ditu.

2. Titularrak edo, baldin badago, arduradunak bezeroen eskura egon beharko du, establezimenduko populaziogunean, eta turismoko ostatuaren telefonoa bere ardurapean egongo da.

IV. KAPITULUA. BETEKIZUN TEKNIKO OROKORRAK

19 artikulua. Sektoreko araudia.

Apartamentu turistikoek arlo hauetako araudia bete beharko dute: hirigintza, eraikuntza, instalazioak, osasuna eta kontsumoa, segurtasuna, suteen prebentzioa, babes zibila, oztopo fisiko eta zentzumenezkoak kentzea, higiene eta ingurumenaren zaintza, bai eta aplikatzen ahal diren beste xedapenetan xedatutakoa ere.

20 artikulua. Kalitate baldintzak.

Instalazioak, altzariak, apainketa elementuak, tresnak eta tresneria establezimenduaren kalitate-maila eta kategoriari egokituta izanen dira une oro, eta funtzionamendua eta garbitasun aldetik behar bezala egonen dira.

21 artikulua. Apartamentu turistikoen blokeen edo multzoen identifikazioa.

Blokeetako edo multzoetako ostatuak identifikatuta egonen dira haien sarrerako ateen kanpoaldeari atxikitako zenbaki baten bidez. Gainera, beste identifikagailu batzuen bidez identifikatzen ahalko dira.

22 artikulua. Apartamentu turistikoaren independentzia.

Apartamentu turistikotik ezin joanen da beste toki edo lokal batera. Hori horrela, edozein gela, horretara zuzenean bakarrik etxebizitzaren barnealdetik joaten ahal bada, haren osagaia izanen da ondorio guztietarako.

23 artikulua. Argiaren kontrako babesa.

Ohe gehigarriak instalatzea onartzen duten gelek eta egongelek iluntzeko sistemaren bat izan beharko dute, argia sartzea erabat eragozten dutenak.

24 artikulua. Suteen kontrako babesa.

1. Su-itzalgailu bat ostatuko eta solairuko egon beharko da, hautseko 6 kg-koa gutxienez, indarra duen suteen buruzko araudiak ezarritako eraginkortasunez. Su-itzalgailua erabilera orokorreko eremuan egonen da, toki ikusgarri eta eskuragarri batean.

2. Solairu-blokeen kasuan, gutxienez su-itzalgailu bat egonen da solairu bakoitzean.

3. Apartamentu turistikoek larrialdietarako argi-instalazioa izanen dute, ateratzeko ibilbidea eta kanpoalderako irteera guztiak seinaleztatzen dituena. Halaber, suteen kasuetarako ebakuazio-planoa egonen da sartzeko atearen barnealdean.

25 artikulua. Material sanitarioa

1. Establezimenduek lehen sorospenetarako materialeko botika-kutxa izan beharko dute.

2. Blokeen kasuan, botika-kutxa bat egonen da harreralekuan.

26 artikulua. Edukiera.

1. Edukiera plaza finkoen eta plaza osagarrien zenbatekoaren arabera izanen da. Plaza osagarriak, gehienez, plaza finkoen %50 izanen dira.

Ondorio guztietarako, plazak zenbatzean, osagarriak eta finkoak berdin zenbatuko dira.

2. Logeletan plaza osagarriak instalatzea baldintza hauek betetzearen mende egonen da:

a) Gehienez ere, eta bezeroak hala eskaturik, 2 plaza osagarri instalatzen ahalko dira logelako.

b) Plaza osagarri bakoitzeko, logelaren azalerak eskatzen den gutxieneko azala baino %25 handiagoa izan behar du, gutxienez.

3. Egongeletan plaza osagarriak instalatzea baldintza hauek betetzearen mende egonen da:

a) Gehienez ere, eta bezeroak hala eskaturik, 2 plaza osagarri instalatzen ahalko dira egongelako.

b) Plaza osagarri bakoitzeko, egongelaren azalerak egongela-jangela gisa eskatzen den gutxieneko azala baino 4 m2 handiagoa izan behar du, gutxienez.

V. KAPITULUA. BERARIAZKO BALDINTZA TEKNIKOAK

27 artikulua. Instalazioak.

Apartamentu turistikoek honako instalazio hauek izan behar dituzte:

LUXOZKOAK

1. KAT.

2. KAT.

3. KAT.

Berokuntza automatikoa eta finkoa, gela guztietan

Bai

Bai

Bai

Bai

Ur beroa

Bai

Bai

Bai

Bai

Klimatizazioa, logeletan eta eremu komunetan

Bai

-

-

-

Telefonoa

Bai

-

-

-

Interneterako sarbidea

Bai

Bai

-

-

Igogailua, ostatua soilaru honetan kokatuta dagoenean

1. solairua

2. solairua

-

-

28 artikulua. Gutxieneko azalerak eta baldintzak.

1. Apartamentu turistikoek gutxieneko azalera eta baldintza hauek izan behar dituzte:

LUXOZKOAK

1. KAT.

2. KAT.

3. KAT.

Banako logela

9 m²

8 m²

7 m²

6 m²

Logela bikoitza

12 m²

11 m²

10 m²

10 m²

Gela bikoitza, elkarren gaineko oheak dituena

-

10 m²

9 m²

8 m²

Hiruko logela*

18 m²

16,50 m²

15 m²

15 m²

Lauko logela*

24 m²

22 m²

20 m²

20 m²

Egongela-jangela**

4 m²/plaza

3 m²/plaza

2,5 m²/plaza

2 m²/plaza

Sukaldea

6 m²

5 m²

5 m²

5 m²

Sukalde bereizia

Bai

-

-

-

Bainugela

4 m²

3,5 m²

3 m²

2,50 m²

* Ohe mota edozein izanik ere.

** Egongelaren gutxieneko azalera 10 m²-koa izanen da.

2. Estudio motako apartamentuak inskribatzen ahalko dira; estudiotzat hartuko dira gela bakar bat (egongela-jangela-logela), sukaldea (egongelan sartuta edo ez) eta bainugela dituzten ostatu-unitateak.

Estudioaren edukiera, gehienez, 2 plaza finko eta plaza osagarri batekoa izanen da. Gutxieneko azalera hauek izan beharko ditu:

LUXOZKOAK

1. KAT.

2. KAT.

3. KAT.

Egongela-jangela-logela:

2 plazatarako

22 m²

21 m²

19 m²

18 m²

3 plazatarako (2 finko eta osagarri 1)

27 m²

24 m²

22 m²

20 m²

Sukaldea

4 m²

4 m²

3 m²

3 m²

Sukalde bereizia

Bai

-

-

-

Bainugela

4 m²

3,5 m²

3 m²

2,5 m²

29 artikulua. Logelak.

1. Ostatuen logelek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Ez da beste gela bereizi batera joateko pasabidea izanen (bainugelak, komunak edo jantzigelak izan ezik).

b) Logelen izendapena banakoa, bikoitza, hirukoa edo laukoa izanen da, haien plaza finkoen arabera.

c) Logelaren edukiera, gehienez, 4 plazakoa izanen da (finkoak eta osagarriak barne).

d) Gutxienez, ekipo hauek izanen dituzte:

1. Ohe bakunak edo bikoitzak, establezimenduaren kategoriarako koltxoi egokiak dituztenak.

2. Gau-mahaia, ohe-plaza bakoitzaren eskura.

3. Argi-puntua, ohe-plaza bakoitzaren eskura.

4. Aulkia edo besaulkia.

5. Arropa-armairua.

6. Bi ohe-joko oheko, eta bi xukadera-joko pertsonako.

2. Logelek ekipo hauek izanen dituzte:

LUXOZKOAK

1. KAT.

2. KAT.

3. KAT.

Ohe bikoitzak

1,50 m

1,50 m

1,35 m

1,35 m

Ohe bakunak

1,05 m

0,90 m

0,90 m

0,90 m

Aparteko hornidurak:

Idazmahaia, irakurtzeko gunea edo argiztapen egokiko egongela

Bai

-

-

-

Ispilua

Bai

-

-

-

30. artikulua. Egongelajangela.

1. Egongela-jangelak, gutxienez, jangelako mahai bat izanen du. Mahaiaren jarlekuen kopurua ostatuaren plazen kopuru bera izanen da (plaza osagarriak barne). Horrez gain, sofak dituen egongela egonen da.

2. Egongela-jangela eta sukaldea leku bakar batean sartuta badaude, egongelaren gutxieneko azalerari sukaldeko 4 m² gehituko zaizkio.

31. artikulua. Sukaldea.

Erregelamendu honetan arautzen diren ostatuetako sukaldea ez da geletara joateko ezinbesteko pasabidea izanen (jakitegi, sukalondo edo arropa zabaltzeko tokira izan ezik), eta ez du zuzeneko sarbiderik izanen logela, bainugela edo komunetara. Bestalde, ekipamendu hauek izan beharko ditu:

LUXOZKOAK

1. KAT.

2. KAT.

3. KAT.

Sukaldea (gas/elektrikoa/bitro/indukzioa)

Bai

Bai

Bai

Bai

Labea

Bai

-

-

-

Mikrouhin labea

Bai

Bai

Bai

Bai

Hozkailua

Bai

Bai

Bai

Bai

Garbigailua

Bai

Bai

Bai

Bai

Baxera, mahai-tresnak, beirateria (1,5 unitate/plaza)

Bai

(2 unitate/plaza)

Bai

Bai

Bai

Tresneria (edukierarako nahikoa)

Bai

Bai

Bai

Bai

Lisaburdina

Bai

Bai*

Bai*

-

Kafegailua

Bai

Bai

Bai

Bai

Irabiagailua

Bai

Bai*

-*

-

Txigorgailua

Bai

Bai

-

-

Ontzi garbigailuak

Bai

-

-

-

* Blokeen kasuan, harreralekuan bezeroen eskura egon behar dira. Bere kopurua, gutxienez, ostatu-unitateen %20 izanen da.

32. artikulua. Zerbitzu higienikoak.

Bainugelek tresna eta instalazio hauek izan beharko dituzte:

LUXOZKOAK

1. KAT.

2. KAT.

3. KAT.

Komun ontzia

Bai

Bai

Bai

Bai

Konketa

Bai

Bai

Bai

Bai

Dutxa edo bainuontzia

Bai

Bai

Bai

Bai

Ispilua, konketaren gainean

Bai

Bai

Bai

Bai

Entxufea

Bai

Bai

Bai

Bai

Apala edo armairua

Bai

Bai

Bai

Bai

Paperontzia

Bai

Bai

Bai

Bai

Ile-lehorgailua

Bai

Bai

-

-

Irudia handitzen duen ispilua

Bai

-

-

-

Harrera emateko produktuak

Bai

Bai

-

-

Eskuoihal-lehorgailua

Bai

-

-

-

Bainu/plazaren proportzioa edo frakzioa

Bainu bat 3 plaza finkoetako

Bainu bat 4 plaza finkoetako

Bainu bat 5 plaza finkoetako

Bainu bat 6 plaza finkoetako

33. artikulua. Blokeak.

Apartamentu turistikoen blokeek baldintza tekniko hauek izan beharko dituzte:

LUXOZKOAK

1. KAT.

2. KAT.

3. KAT.

Harrera

Bai

Bai

Bai

Bai

Bezeroentzako telefonoa

Bai

Bai

Bai

Bai

Garbiketa-zerbitzua

Bai

Bai

-

-

Aparkalekua

Bai: apartamentuen %12

Bai: apartamentuen %10

-

-

VI. KAPITULUA. DIZIPLINA TURISTIKOA

34. artikulua . Zehapen araubidea.

Establezimendu edo jardueraren titularrak erregelamendu honek ezartzen dituen eginbeharrak betetzen ez baditu, dagozkion zehapenak jasango ditu, Turismoari buruzko otsailaren 14ko 7/2003 Foru Legearekin bat.

ERANSKINA. PLAKA EREDUA

ERANSKINA

Plaka bereizgarria metalezko 400 mm-ko karratua izanen da. Hondoko kolorea izanen da gorri sugarra, gorri bizia, Pantone Red 032. Bere gainean “AT” edo “VT” letrak (urre-kolorekoak, Pantone 872; tipografia: Bodoni Bold) egonen dira, eta, hala badagokio, “RURAL” hitza (tipografia: Franklin Gothic Book), apartamentu turistikoaren arabera. Horrez gain, ostatuaren kategoriari dagozkion giltzak ageriko dira, erantsi diren krokisetan adierazten diren forma eta neurriekin.

Iragarkiaren kodea: F1117512

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web