(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

62/2011 FORU DEKRETUA, UZTAILAREN 5EKOA, SUSTAPEN ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUAREN OINARRIZKO EGITURA EZARTZEN DUENA

BON N.º 134 - 06/07/2011



Atariko

Foru Komunitateko lehendakariak uztailaren 1ean emandako 10/2011 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura eta departamentu bakoitzaren eskumen-esparrua finkatu ziren. Hortaz, bidezkoa da departamentu bakoitzaren oinarrizko egitura organikoa ezartzea, gero gehiago garatu badaiteke ere.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 20.2 artikuluak ezartzen du departamentu bakoitzak zuzendaritza nagusi bat edo gehiago izanen dituela, baita idazkaritza tekniko nagusi bat ere, zuzen-zuzenean kontseilariaren menpe egonen dena. Aurreko lerroaldean xedatutakoa gorabehera, artikulu horretako 3. lerroaldeak adierazten du departamentu guztietan beste organo batzuk ere egoten ahalko direla kasuko kontseilari titularraren menpe. 25.2 artikuluak xedatzen du zerbitzuak zuzendaritza nagusien barrenean egon daitezkeela edo kontseilariaren menpe zuzenean.

Abenduaren 3ko 15/2004 Foru Lege horren 21.2 artikuluak adierazten du zuzendaritza nagusiak sortu, aldatu, bateratu edo kentzea, hala nola bakoitzak eskumenean izanen dituen arloak zehaztea, Nafarroako Gobernuari dagokiola, departamentu bakoitzeko kontseilari titularrak proposaturik.

Horrenbestez, Sustapen eta Etxebizitzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2011ko uztailaren 5eko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu Bakarra .Sustapen eta Etxebizitza Departamentuaren oinarrizko egitura.

Sustapen eta Etxebizitza Departamentuak, bere titularraren goi-zuzendaritzapean, honako organo hauek izanen ditu bere oinarrizko egituran:

a) Herri Lan Zuzendaritza Nagusia.

b) Garraio Zuzendaritza Nagusia.

c) Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Zuzendaritza Nagusia.

d) Idazkaritza Tekniko Nagusia.

Xedapen indargabetzaile bakarra.-Arauak indargabetzea.

Indarrik gabe uzten dira foru dekretu honek ezarritakoari aurka egiten dioten maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak.

Azken Xedapenetako Lehena .Gaikuntzak.

Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariari eta Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari gaikuntza ematen zaie behar diren xedapen guztiak eman ditzaten foru dekretu honetan xedatutakoa garatu eta betetzeko, eta bidezkoak diren langileen eta baliabide ekonomiko eta materialen esleipena eta banaketa egiteko.

Azken Xedapenetako Bigarrena .Indarraldia.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2011ko uztailaren 5ean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.-Sustapen eta Etxebizitzako kontseilaria, Anai Astiz Medrano.

Iragarkiaren kodea: F1111861

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web