(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

17/1998 FORU DEKRETUA, URTARRILAREN 26KOA, KANPO-PROTESIEI, GURPIL-AULKIEI, ORTESIEI ETA PROTESI BEREZIEI DAGOKIEN OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUAREN PRESTAZIO ORTOPROTESIKOA ARAUTZEN DUENA Nota de Vigencia-Nota de Vigencia

BON N.º 23 - 23/02/1998



  I. ERASKINANota de Vigencia


Atariko

Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren Testu Birbildua onesten duen maiatzaren 30eko 2.065/1974 Dekretuko 108. artikuluan aipatzen da ezen Gizarte Segurantzak emanen dituela, kasu guztietan, protesi kirurgiko finkoak eta ortopediko iraunkor edo denbora baterakoak, bai eta haiek berrituko ere, hortz-protesi eta protesi berezien kasuetan ez bezala, horietarako laguntza ekonomiko jakin batzuk ematen ahalko baitira.

Nafarroako Foru Komunitatean, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren prestazio ortoprotesikoa azaroaren 14ko 226/1994 Foru Dekretuaren bidez arautu zen.

Osasun Sistema Nazionaleko osasun-prestazioen antolamenduari buruzko urtarrilaren 20ko 63/1995 Errege Dekretuan, I. Eraskineko 4. idazatian, prestazio osagarriak ezartzen dira, besteren artean prestazio ortoprotesikoa, zeinaren barrenean bereizten baitira honako hauek: a) protesi kirurgiko finkoak eta haien berritzea; b) protesi ortopediko iraunkorrak edo denbora batekoak (kanpo-protesiak) eta haien berritzea; eta c) baliaezinendako ibilgailuak, baliaezintasunak hala eskatzen duenean. Horretaz gain, aditzera ematen da ezen ortesiak, hortz-protesiak eta protesi bereziak eman eginen direla edo haietarako laguntza ekonomikoa izanen dela, katalogo bakoitzean ezartzen diren kasuetan eta baremoen arabera.

Geroago, 1996ko urtarrilaren 18ko datarekin, Osasun eta Kontsumo Ministerioaren Agindua diktatu zen, prestazio ortoprotesikoa arautzen zuen urtarrilaren 20ko 63/1995 Errege Dekretua garatzeko. Errege Dekretu horren seigarren idazatian aipatzen da ezen prestazioaren edukia mugaturik dagoela, I., II., III., IV. eta V. eraskinetan ezarritakoaren arabera, eta, prestazioa kudeatzeko eskumena duen administrazio publiko bakoitzaren esparruan, edukia zehaztuko dela arau horren garapenean prestatzen diren katalogoetako artikuluetan.

Aipatutako 226/1994 Foru Dekretuko Eraskinean artikulu-multzo txiki bat ageri da, ezbairik gabe eskas gelditu dena, esperientziak erakutsi duenaren arabera, jendeak behar dituen laguntza ortoprotesikoak eskaini ahal izateko.

Eraskin horretan jartzen diren berritze-epe batzuk luzeegiak eta desegokiak direla ikusi da, batez ere hazten ari diren haurrentzat.

Horretaz aparte, Foru Dekretua argitaratu zenetik iragan den denboran izan diren gora-beheren ondorioz, desoreka gertatu da hartan aurreikusitako baldintza ekonomikoen eta produktuek merkatuan duten benetako balioaren artean, kasu batzuetan eriek kalte handia jasan behar izan dutelarik.

Horregatik guztiagatik, Foru Dekretu honen xedea da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko prestazio ortoprotesikoaren arauketa berria egitea, aipatu Ministerio Aginduan ezarritakoa garatu eta arestian aipatu xehetasunak bertan biltzeko.

Horiek horrela, Osasun kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak urtarrilaren hogeita seian hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua . Xedea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak bere jardun-esparruko eriei emanen dizkie behar dituzten kanpo-protesiak, gurpil-aulkiak, ortesiak eta protesi bereziak, baldin eta sarturik badaude Foru Dekretu honen Eraskinean ageri den produktu ortoprotesikoen katalogoan, eta prestazio hori jasotzeko eskubidea duten pertsonentzako preskripzioa baldin bada tarteko. Material horiek berritzea eta konpontzea ere sartzen da barrenean, erabiltzailearen erabilera okerraren ondorioa denean izan ezik.

2. artikulua . Prestazioaren edukia.

Kanpo-protesiei, gurpil-aulkiei, ortesiei eta protesi bereziei dagokien prestazio ortoprotesikoaren edukia Foru Dekretu honetako Eraskinean heldu den katalogoan zehazten da.

Katalogo horretan aipatzen dira finantza daitezkeen osasun-produktuak, beren identifikazio-kodeen zenbakiak, gehieneko prezioak, erabiltzaileak ordaindu behar duen zatia, preskripziorako baldintza bereziak, haiek berritzeko bete beharrak eta berme-epea.

Katalogoa eguneratzen ahalko da.

Prestazio ortoprotesikotik kanpo gelditzen dira titanioz, karbono-zuntzez egindako egiturak eta mikroprozesadorearen bidez kontrolatzen direnak, bai eta kirol erabilerarako eta neoprenozko produktuak ere.

3. artikulua . Preskripzioa.

1. Foru Dekretu honetan araututako prestazioan sartzen diren produktuen preskripzioa honako arau hauei jarraikiz eginen da:

a) Produktu ortoprotesikoen preskripzioa Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Laguntza Espezializatuko sendagileek, preskripzioa justifikatzen duen klinikan dagokion arloko espezialista direnek eginen dute.

b) Zentro itunduetako sendagile espezialistek ere egiten ahalko dute produktu hauen preskripzioa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak eriak haietara bidaltzen dituenean.

c) Salbuespen gisa, Oinarrizko Laguntzako sendagileek preskribitzen ahalko dituzte gurpil-aulkiak, ibiltzeko lagungarriak, makuluak eta eskaren aurkako kuxinak, baldin eta laguntza espezializatua behar ez duten eriak badira, eta sendagile horiek beroriek justifikazio-txostena egin ondoren.

2. Preskripzioak eginen dira Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren eredu ofizialean, behar bezala beterik.

4. artikulua . Saltokien betebeharrak.

1. Material ortoprotesikoa saltzen duten establezimenduek bete beharko dituzte une bakoitzean dagokien legerian aipatzen diren baldintzak.

Haiek saltzen dituzten produktuek ere bete beharko dute indarra duen arautegia.

2. Establezimenduek erabiltzaileei eman beharko dizkiete berme-ziurtagiria eta argibide-orria, zeinetan bilduko baitira produktuak normal erabilita ahalik eta hobekien kontserbatzeko aholkuak eta erabilera egokia izateko oharrak.

3. Neurrira egindako produktuak eta erabiltzaileari berariaz egokitu behar zaizkionak egiteko, bai eta konponketak egiteko ere, establezimenduek jarraitu beharko dituzte zehatz-mehatz sendagileak preskripzio-agirian agindutakoak, eta establezimenduaren kargura geldituko da produktuak egin eta egokitzean egindako okerrak zuzentzea.

4. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak hitzarmenak formalizatzen ahalko ditu material ortoprotesikoa saltzen duten establezimenduekin.

5. artikulua . Preskribitutako produktuen egiaztapena.

1. Neurrira egindako produktuak eta erabiltzaileari berariaz egokitu behar zaizkionak eta katalogoan hala seinalatzen diren beste artikulu batzuk preskribitzen direnean, bai eta konpondu egiten direnean ere, preskripzioa egiten duen sendagile espezialistak egiaztatu beharko du establezimenduetako osasun-artikuluak agindutakoaren arabera zehazki taxutu direla eta erabiltzaileari behar bezala egokitzen zaizkiola.

Egiaztapen hori egiteko, erabiltzaileak kontsultara eraman beharko ditu aipatu produktuak eta sendagile espezialistaren preskripzio-orria.

Egiaztapenaren emaitza eskabide-orriari erantsiko zaio. Emaitza negatiboa ateratzen bada, sendagile espezialistak zehaztuko ditu, arrazoiturik, establezimenduak egin beharko dituen zuzenketak.

2. Establezimendua beharturik dago osasun-produktu hauetarako sendagile preskripzio-emaleak arrazoiturik zehazten dituen zuzenketa eta konponketa guztiak egitera. Kasu honetan, beharrezkoa izanen da produktua ondoren ere egiaztatzea.

6. artikulua . Produktuen bermea.

Produktu bakoitzarentzat katalogoan zehazten den berme-epea kontatzen hasiko da erabiltzaileari ematen zaion unetik, egin behar diren egokitzapen edo zuzenketak egin eta gero.

Berme-epeak dirauen bitartean, establezimenduaren gain geldituko da produktuak egin eta egokitzean egindako okerrak zuzentzea.

7. artikulua . Prestazioaren ordainketa.

1. Prestazio hauek tramitatzeko administrazio-prozedura, oro har, gastuak ordaintzea izanen da.

2. Egindako gastuak ordaintzeko eskabideari, behar bezala beterik, honako dokumentazio hau erantsiko zaio:

a) Agindua eman zuen sendagilearen txostena, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak ezarritako ereduan egina, zeinetan adieraziko baitira interesatuak duen lesioa eta preskribitu zaion produktua. Neurrira egindako produktuak eta erabiltzaileari berariaz egokitu behar zaizkionak eta katalogoan hala seinalatzen diren beste artikulu batzuk preskribitzen direnean, bai eta konpondu egiten direnean ere, erantsi beharko da sendagile beraren egiaztapena.

b) Produktua eskuratu zen establezimenduaren jatorrizko faktura, emandako produktuaren deskribapena, kodea eta berme-epea aipatuko dituena.

c) Norberaren Osasun Txartela, indarra duelarik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak luzatua.

d) Istripuak eragindako lesioa denean, haren jatorria zehazten duen idatzizko deklarazioa.

3. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak behar diren tramite eta egiaztapenak egin ondoren, itzuliko da, bidezko bada, fakturaren zenbatekoa, zeina ez baita inola ere izanen produktu bakoitzarentzat katalogoan ezarritako gehienekotik goitikoa. Katalogo horretan aipatzen diren produktuetan erabiltzaileak zati bat ordaindu behar duenean, itzuliko den diru kopurua izanen da fakturaren edo, bestela, artikuluari dagokion tarifa altuenaren eta erabiltzaileak egin beharreko ekarpenaren arteko aldea.

4. Audifonoak eta horiek egokitzeko moldeak Bideko Ama Birjina Ospitaleko Haurren Entzumen Unitateak berak emanen ditu zuzenean. Prestazio horiek finantzatzeko ez da aplikatuko gastuak itzultzeko administrazio prozeduraNota de Vigencia.

5. Haientzako gurpil-aulki elektrikoak enpresak berak helduko ditu zuzenean, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Laguntza Espezializatuko Zuzendaritzaren Prestazio eta Itun Zerbitzuaren aurretiko baimena izanda. Hortaz, kasu horretan gastuak itzultzeko prozedura ez da aplikatukoNota de Vigencia.

8. artikulua . Prestazio ortoprotesikoa establezimenduei zuzenean ordaintzea.

Prestazio ortoprotesikoa establezimenduari zuzenean ordaintzen ahal zaio, behar diren egiaztapenak egin ondoren, erabiltzailea prestazioaz baliatu ahal izan dadin, bere aldetik dirurik aurreratu gabe.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak zuzenean ordainduko dizkie establezimenduei irailaren 8ko 1088/89 Errege Dekretuaren aplikazio esparruaren barrenean sartzen diren pertsonei entregatutako produktuak, Dekretu horren bidez Gizarte Segurantzako osasun-laguntza eskaini egiten baitzaie baliabide ekonomikorik aski ez duten pertsonei, beti ere kontsideratuz produktuen katalogoan aitortutako gehieneko zenbatekoa.

Erabiltzaileek libreki aukeratzen ahalko dute material ortoprotesikoa zein tokitan eskuratu, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuarekin ituna sinatua duten establezimenduen artean.

9. artikulua . Konponketak.

1. Produktuak konpondu behar direnean, Foru Dekretu honetako 7. artikuluan aipatzen den dokumentazioari erantsiko zaizkio bi aurrekontu, bi establezimendu desberdinek eginak.

2. Itzuli beharreko diru kopuruak ez du inola ere aurkeztutako bi aurrekontuetako txikiena gaindituko, eta ez da prestazio honen produktuen katalogoan aipatzen den produktuaren gehieneko prezioa baino handiagoa izanen.

3. Ez dira inola ere ordainduko berme-epearen barrenean dauden produktuen konponketak.

10. artikulua . Produktuak berritzea.

1. Produktu ortoprotesikoak berritzeko eskaera justifikatu beharko da Foru Dekretu honetako 3. artikuluak aipatzen duen eredu ofizialean egindako txosten medikoaren bidez.

2. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak egiaztatzen ahalko du aldatu nahi diren materialen egoera, eta gero, aldarazi ordez, konpon daitezela agintzen ahalko du.

3. Ez da inola ere dirurik itzuliko produktu bakoitzarentzat katalogoan aipatzen den gutxieneko epea igaro baino lehen. Epe hori hasiko da sendagileak preskripzioa egiten duenetik.

4. Produktu ortoprotesikoak erabiltzen dituzten hiru urtetik beherako haurrentzat, berritzeko gutxieneko epea sei hilabetekoa izanen da, beti ere sendagilearen txosten antropometrikoaren arabera berritzea beharrezkotzat jotzen bada.

11. artikulua . Berriz ere erabil daitezkeen produktuak itzultzea.

Katalogoan berriz ere erabil daitezkeela aipatzen diren osasun-produktuak, behin erabili eta gero, erabiltzaileak itzuli beharko ditu Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak esaten duen baldintzetan.

Produktua berriz ere erabil daitekeela adieraziko zaio erabiltzaileari, preskripzioa egiten denean, produktua entregatzen zaionean eta prestazio ortoprotesikoa fondo publikoen kargura finantzatzeko eskaera egiten denean.

Xedapen Gehigarria

Protesi kirurgiko finkoen preskripzioa, entrega eta finantzazioa eginen dira Osasun Sistema Nazionaleko osasun-prestazioen antolamenduari buruzko urtarrilaren 20ko 63/1995 Errege Dekretuko I. Eraskineko 3. puntuan, hirugarren idazatian, ezarritakoaren arabera, eta hartarako onesten den katalogoari lotuko zaizkio.

Xedapen Indargabetzailea

-Indarrik gabe gelditzen dira azaroaren 14ko 226/1994 Foru Dekretua, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan prestazio ortoprotesikoa arautzen duena, eta, oro har, Foru Dekretu honetan ezarritakoaren aurka jotzen duten maila bereko edo txikiagoko xedapen guztiak.

Azken Xedapenak Lehenbizikoa

Osasun kontseilariari ahalmena ematen zaio behar diren erregelamenduzko xedapenak dikta ditzan, Foru Dekretu hau aplikatu eta garatzeko eta Eraskin gisa datorren katalogoa aldatu eta eguneratzeko.

Azken Xedapenak Bigarrena

Foru Dekretu honetan aurreikusi gabeko prozedurazko gora-beheretan, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Azken Xedapenak Hirugarrena

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko urtarrilaren hogeita seian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Osasun kontseilaria, Santiago Cervera Soto.

I. ERASKINANota de Vigencia

I. ERASKINANota de Vigencia

2.1. 1221.21.03 taldea, 1107 preskripzio kodea:

9999 ISSO Arauko 1221.21.03 taldeko 1107 preskripzio kodearen azalpena honela geldituko da:

1221 21

03

1107

Gurpil-aulki elektrikoak, eritasun, malformazio edo istripuaren ondorioz ezintasun funtzional larriak dituzten pazienteentzat, honako baldintza hauek guztiak betetzen baldin badituzte:

-Bere kasa ibiltzeko ezintasun iraunkorra.

-Eskuko gurpil-aulkia besoekin mugiarazteko ezintasun funtzional iraunkorra.

-Ikusmen, adimen eta kontrolaren aldetik, gurpil-aulki elektrikoak eramateko behar den gaitasuna izatea, betiere bere buruari edo beste pertsona batzuei arriskurik eragiten ez badie.

-Aurreko baldintza horiez gain, produktu hori erabilgarria eta beharrezkoa zaiola egiaztatzen duen gizarte ziurtagiri bat beharko da.

5 urtetik bat

12 hilabete

550.000

0

550.000

(2)

Berreskura daitekeena

Ospitalearen

agindua

2.2. 0630 taldea, 1300 preskripzio kodea:

0630 18

03

1301

Titien protesi simetriko edo asimetrikoa, silikona solidozko gelezkoa (zorroa barne).

24 hilabete

12 hilabete

26.000

0

26.000

0630 30

03

1302

Begiaren protesia

48 hilabete

"

75.000

0

75000

(1)

0630 30

06

1303

Aurpegia konpontzeko protesiak (sudurra, belarria...).

"

"

78.000

0

78.000

(1)

0630 33

03

1304

Ahosabaiaren protesiak

Jatorrizko prozesuaren arabera

6 hilabete

74.000

0

74.000

(1)

21 45 00

1305

Audifonoak: 0 eta 16 urte bitarteko paziente gorrentzako laguntza, bi aldeetan hipoakusia iraunkorra dutenentzat, neurosentsoriala, transmisiokoa edo mistoa, beste tratamendurik ez baldin badute eta belarririk oneneko galera 400 db-tik gorakoa bald in bada (500, 1000 eta 2000 Hz-ko frekuentzien batez bestekoa eginda).

5 urte (espezialistak espresuki kontrakoa esan ezean)

150.000 (bakoitza)

0

150.000 (bakoitza)

(1)

Ospitalearen

agindua

Berreskura daitekeena

21 45 90

1306

Aurreko puntuan azaldu pazienteentzako audifonoak egokitzeko moldeak.

2 urte (2 urtetik beherako haurrentzat izan ezik edo espezialistak kontrakoa esan ezean)

4.000 (bakoitza)

0

4.000 (bakoitza)

(1)

Ospitalearen

agindua

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web