(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

130/1999 FORU DEKRETUA, APIRILAREN 26KOA, GIZARTETIK BAZTERTURIK DAUDEN PERTSONEI ZUZENDUTAKO GIZARTERATZE ETA LANERATZE EGITARAUAK GARATZEKO LAGUNTZA EKONOMIKOAK ARAUTZEN DITUENANota de Vigencia

BON N.º 71 - 07/06/1999



  ATARIKO KAPITULUA. XEDAPEN OROKORRAK


  I. KAPITULUA. GIZARTEENPLEGU BABESTURAKO LAGUNTZAK


  II. KAPITULUA. ENPRESETAN LANERATZEKO LAGUNTZAK


  III. KAPITULUA. BAKARKAKO LAN PROIEKTUETARAKO LAGUNTZAK


  IV. KAPITULUANota de Vigencia. GIZARTERATZELANERATZE ZENTROENTZAKO LAGUNTZAK


  V. KAPITULUA. XEDAPEN OROKORRAK


Atariko

Apirilaren 6ko 9/1999 Legeak, Gizarte Eskubideen Gutunari buruzkoak, doako edo laguntza gisako prestazio ekonomikoak, dirusarrerarik izatea bermatzen dutenak, hartu beharra duten pertsonenganako betebehar zehatzak ezarri ditu, beste neurri batzuen artean. Horrenbestez lege mailara jaso dira Nafarroako Bazterketa Sozialaren aurkako Planean jadanik aurreikusitako neurrietako batzuk. Nafarroako Parlamentuak 1999ko otsailaren 5ean onetsi zuen plan hori.

Plan horren bidez, bata besteari gehituta bazterketa eragiten duten gabezia guztien konponbideak batera bilduko dituen tratamendua lortu nahi da Foru Komunitatearen esparruan. Horretarako hainbat neurri jarri behar dira, ez bakarrik pertsonari duintasunez bizitzeko behar duen gutxieneko errenta bermatu (neurri hori, besterik gabe, baztertuentzako kalteordain bihurtuko litzateke eta ez litzateke inola ere egokia izanen). Horrez gainera, bateratu egin behar dira Foru Komunitateko erakunde publikoen arlokako politiken multzoan sakabanaturik dauden bazterkeriaren aurkako politika, helburu, proiektu eta ekimenak.

Ildo horretan, bai Nafarroako Bazterketa Sozialaren aurkako Planeko eta bai Nafarroako Enplegurako Planeko helburu eta konpromisoetan argi eta garbi aipatzen da lanaren bidezko gizarteratzea irtenbide egokia dela hala dirusarreren bermearen onuradunentzat nola berme hori ere ez duten baztertuentzat.

Honako Foru Dekretuak Gizarte Eskubideen Gutunari buruzko apirilaren 6ko 9/1999 Foru Legea zati batean garatzen du alde batetik, eta bestetik, dirusarrerak bermatzeko eta lana bilatzeko neurrien bitartez baztertuei gizarteratzen laguntzea helburu duten gizarte-politikak, gizarte- ekintzaren eta lanaren arloetan eskumena duten departamentuak garatzen ari direnak, bateratzeko bitartekoak eskaintzen ditu, eta Oinarrizko Errentari buruzko apirilaren 19ko 120/1999 Foru Dekretuan jadanik ezarritako neurriak osotzen.

Foru Dekretu honen bidez, azkenik, ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legeak arautzen dituen egitarauen kudeaketa egokitu egin nahi da. Lege horrek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak emateko, kudeatzeko eta kontrolatzeko araubide orokorra ezartzen du.

Horrenbestez, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilariak eta Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak proposaturik, Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko apirilaren hogeita seian hartutako erabakarekin bat etorriz,

DEKRETATU DUT:

ATARIKO KAPITULUA. XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua . Xedea.

Foru Dekretu honen xedea gizarteratze-laneratze egitarau hauek arautzea da: gizarte-enplegu babestua, enpresetan laneratzea, nork bere kontura lan egiteko proiektuak eta gizarteratze-laneratze zentroentzako laguntzak.

2. artikulua . Egitarauen xede diren pertsonak.

1. Foru Dekretu honen bitartez araututako laguntzak eskaintzen dituzten gizarteratze-laneratze egitarauak gizartetik baztertutako pertsonentzat dira. Egitarauan sartu aurretik pertsona horiek gizarteratze- laneratze hitzarmena sinatu behar dute Oinarrizko Gizarte Zerbitzuarekin eta Gizarteratze-Laneratze Taldearekin.

2. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek eta Gizarteratze-Laneratze Taldeek proposatzen dituzten pertsonak baino ez dira sartuko egitarau horietan.

3. Ez dute gorago aipatu dugun gizarteratze-laneratze hitzarmena sinatu beharrik izanen 40 urte baino gehiago izan eta gutxienez hiru urte lanik gabe dirauten pertsonek (langabezi egoera hori frogatu egin behar da), baldin eta gizarteratze-laneratze zentroren batek dekretu honen IV. Atalean ezarritako eran kontratatzen baditu.

3. artikulua . Gizarteratzelaneratze hitzarmena.

1. Foru Dekretu honen 2.1. artikuluan aipatu den gizarteratze- laneratze hitzarmenean, apirilaren 19ko 120/1999 Foru Dekretuak, Oinarrizko Errenta arautzen duenak, 6. artikuluan adierazitakoari eutsi behar zaio. Hala, bada, hitzarmenean agertarazi egin behar da Administrazioak hitzarmenaren sinatzaileari zer-nolako laguntzak eskainiko dizkion gizarteratzeko eta laneratzeko eta sinatzaileak zein konpromiso hartuko dituen. Hitzarmenak barne hartuko ditu, besteak beste, prestakuntzako jarduera orokorrak eta bereziak, eta sinatzailea gizarteratze-laneratze egitarauan sartu aurretik edo/eta sartutakoan arituko da jarduera horietan.

2. Gizarteratze-laneratze hitzarmeneko alderdiak honakoak izanen dira: alde batetik Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako eta Gizarteratze- Laneratze Taldeetako arduradunak, eta bestetik, Nafarroan bizi, eta gizartetik kanpo aurkitzen direnez lana bilatzeko zailtasun larriak dituzten pertsonak. Beraz, ez dira izanen Oinarrizko Errentaren hartzekodunak hitzarmena sina dezaketen bakarrak, baizik eta, hitzarmena baztertuak gizarteratzeko tresna den aldetik, gizartetik kanporatuta dauden guztiek sinatu ahal izanen dute, Oinarrizko Errentaren hartzekodun izan nahiz ez izan.

4. artikulua . Gizartelaguntza.

1. Foru Dekretu honek arautzen dituen egitarauetara biltzen diren pertsonek gizarteratze-laneratze hitzarmenari dagokion gizarte-laguntza izanen dute egitarauetan dirauten bitartean.

2. Gizarte-laguntza Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren eta Gizarteratze-Laneratze Taldearen ardura izanen da.

I. KAPITULUA. GIZARTE-ENPLEGU BABESTURAKO LAGUNTZAK

5. artikulua . KontzeptuaNota de Vigencia.

Enplegu sozial babesturako laguntzak irabazi asmorik gabeko eta interes kolektiboko proiektuak finantzatzeko prestazio ekonomikoak izanen dira; proiektuek toki entitateek eta gizarte ekimeneko entitateek sustatuak izan behar dute, eta haien bidez gizartean bazterturik edo horrela gertatzeko arriskuan dauden pertsonak aldi baterako kontratatuko dira, pertsona horiei lan munduan sartzeko aukerak hobetzen dituzten ohitura eta trebetasunak bereganatzen laguntzeko xedearekin.

6. artikulua . Laguntzen xede diren erakundeak eta gizabanakoak.

1. Erakunde sustatzaileak: Laguntza emanen zaie sustatzaile hauek dituzten proiektuei:

a) Toki entitateak.

b) Gizarte-ekimeneko erakundeak.

2. Langile kontratatuak: Proiektu horiek egiteko kontratatzen diren pertsonek gizartean bazterturik egon beharko dute, edo horrela gertatzeko arriskuan, lan egiteko adina izan, eta, etorkinak badira, lanerako baimena eduki, eta oinarrizko gizarte zerbitzuekin eta gizarteratze eta laneratze lantaldearekin gizarteratze eta laneratze itun bat izenpetu beharko dute, non lan ingurunean egin beharreko trebetasun eta ohiturak ikasteko fase bat agertuko baita, ibilbideko faseetariko bat gisaNota de Vigencia.

7. artikulua . Laguntza ekonomikoak.

Gizarte-enplegu babestuaren arloko proiektuak burutzeko laguntzen zioak eta zenbatekoak ondokoak izanen dira:

a) Lanpostuaren ziozko dirulaguntza: Lanbidearteko Urteko Gutxieneko Soldataren %140, gehienez.

b) Sustapen-jarduera osagarriak antolatzeko eta langile laguntzaileak kontratatzeko dirulaguntza: Lanpostuen zioz ematen den dirulaguntzaren %30, gehienez.

c) Prestakuntzako jardueren ziozko dirulaguntza: Lanpostuen zioz ematen den dirulaguntzaren zenbateko osoaren %15, gehienez.

8. artikulua . Proiektuek bete behar dituzten beharkizunak.

1. Kontratazioari dagozkionak:

a) Proiektuek 6 eta 12 hilabete arteko iraupena izanen dute, baina langileak noiznahi sartu ahal izanen dira haietan, beren gizarteratze- laneratze bidean unerik egokiena aukeratuz enpleguari heltzeko.

b) Lan-kontratuak aldi baterako eginen dira, gehienez hamabi hilabete iraunen baitute, eta indarra duen legeriak aldi baterako kontrataziorako onartzen dituen modalitateetatik edozeinetan egin daitezke. Langile bakoitzaren kontratuaren iraupena zehazterakoan, ahaleginak eginen dira langilearen ohiturak eta gaitasuna hobetzeko bezain luzea izan dadin, etorkizunean lanpostua errazago aurkitu ahal izan dezan.

c) Eguneko lanaldia langile bakoitzaren beharrizanei egokituko zaie. Gutxienez hiru orduko lanaldia izanen da eta gehienez lansaio osoa. Kontratuan aurreikusitako jarduera guztietan ematen den denbora lanaldian sartuko da.

2. Egin beharreko lanei dagozkienak:

a) Lanak lagungarriak izanen dira langileek gerora lanpostua errazago aurkitu ahal izan dezaten. Beraz, langilearen jarduerak haren ingurunean nagusi diren enplegu motetan aritzeko gaitasuna hartzea izanen du helburu, batik bat.

b) Emakumezkoen enplegu-ahalbideetara moldatutako ekintzen diseinuari arreta berezia emanen zaio.

3. Prestakuntzako jarduerei dagozkienak:

a) Hona hemen prestakuntzako jardueren bidez zer lortu behar den:

-Kontratuaren xede diren lanetarako ikasi eta trebatu.

-Prestakuntza maila edo lanbide gaitasunak lan-merkatuaren eskakizunei egokitu.

-Nortasuna sendotzeko, jendearekin harreman orekatuak izateko, gizarteratzeko eta gizarteko bizitzan parte hartzeko behar diren elementuak eskuratu.

b) Prestakuntzako jarduerek kontratuak dirauen denboraren %15 hartuko dute, gehienez.

9. artikulua Erakunde sustatzaileek bete behar dituzten beharkizunak.

1. Gizarte-ekimeneko erakundeek gizarte zerbitzuen arloko erakunde, zentro eta zerbitzuen erregistroan inskribaturik egon behar dute.

2. Halaber, proiektua osatzen duten jarduerak kudeatu eta zuzendu egin behar dituzte, eta horiek behar bezala burutu ahal izan daitezen beharrezkoak diren bitartekoak eta baliabideak jarri behar dituzte.

3. 20.000 biztanle baino gehiago dituzten herrietako toki entitateek hitzarmenak sinatu behar dituzte organo kudeatzailearekin, gizarte enplegu babestuaren arloko proiektuak egiteko, eta hitzarmenetan proiektu horiek nola burutuko diren azaldu behar da.

10. artikulua . Eskabideen aurkezpena.

1. Eskabideak aurkezteko epea:

Erakunde sustatzaileek proiektuei ekin aurreko urteko abenduaren 31 baino lehen aurkeztu behar dituzte eskabideak.

2. Eskabidea osatzen duten agiriak:

a) Eskabidearen eredu ofiziala.

b) Erakunde sustatzaileak egin asmo duen proiektua, zehaztasun hauekin:

-Lan-jardueren azalpena.

-Prestakuntzako jardueren azalpena.

-Zenbat lagunek parte hartuko duten eta zenbat lansaio eginen diren, guztira.

-Behar diren langile laguntzaileak.

-Aurrekontu banakatua, datu hauekin:

.Proiektuan parte hartuko dutenen kontratuen kopurua eta kostua.

.Gizarte Segurantzarako kuoten kostua.

.Behar diren langile laguntzaileen kopurua eta haien kontratuen eta Gizarte Segurantzarako kuoten kostua.

.Lan-jardueretarako materialak.

.Prestakuntzako jarduerak.

.Sustapenerako jarduera osagarriak.

c) Transferentzia bidez ordainketa egiteko eskabidea, dirulaguntza ematea erabakitzekotan sarrera egin dadin.

d) Identifikazio fiskalerako txartelaren fotokopia erkatua, erakunde eskatzailea gizarte-ekimeneko erakundea izanez gero.

11. artikulua . Baloraziorako irizpideak.

Laguntza ematea egokia den, eta, hala izanez gero, zenbateko laguntza eman behar den baloratzeko, irizpide hauek hartuko dira kontuan:

a) Proiektuaren bideragarritasuna.

b) Proiektuak gizarteari ekarriko dion onura.

c) Toki entitateek gizarte zerbitzuen arloan egindako gastuen zenbatekoa.

d) Gizarte-ekimeneko erakundeek antzeko jardueretan duten esperientzia.

e) Honelako proiektuak lehenetsiko dira:

-Foru Dekretu honen 8. artikuluan adierazitako baldintzak ongien betetzen dituztenak.

-Gizarte beharrizan handiak dituzten aldeetan eragina dutenak.

-Aldi baterako lana aurkitzeko aukera gutxi dagoen udalerrietan garatu behar direnak.

12. artikulua . Deialdia ebazteko epeaNota de Vigencia.

Aurkeztutako eskaerak hiru hilabeteko epean ebatziko dira.

13. artikulua . Ordaintzeko era.

Laguntza ematea erabakiz gero, era honetara ordainduko da:

a) Proiektuaren hasieran, lehen kontratazioa egiteaz batera, laguntzaren %50 ordainduko da.

b) Funtzionamenduari buruzko txostena eta proiektuaren ziozko gastuaren %25 eginda dagoela frogatzen duten agiriak jaso eta gero, laguntzaren %25 ordainduko da.

c) Proiektuaren ziozko gastuaren %50 eginda dagoela frogatzen dituzten agiriak eta ordura arte egindako lanari buruzko txostena jaso eta gero, gainerako %25a ordainduko da.

14. artikulua . Proiektuen burutzapena.

1. Behin proiektuak hasiz gero, hurrengo urteko martxoaren 1a baino lehen burutu behar dira.

2. Proiektu bakoitza bera sustatzen duen erakundeak egoki deritzon unean hasiko da, proiektuaren xede diren pertsonen ibilbideari erreperatuta. Pertsona horiek banaka sartuko dira proiektuan eta utzi ere banaka utziko dute, proiektuan bertan aurreikusitako faseen arabera eta gizarteratze-laneratze hitzarmenetan aurreikusitakoaren arabera.

15. artikulua . Gastua eta jarduera egin izana frogatzeko era.

Erakunde sustatzaileek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Langile laguntzaileak, prestakuntzako jardueretarako irakasleak eta proiektuaren xede diren langileak kontratatzeko gastuen frogagiriak, ondoko hauek barne:

-Lan-kontratuen fotokopia erkatuak; kontratu horiek INEMen bulegoan erregistraturik egon behar dute.

-Gizarte Segurantzarako kotizazioaren orri ofizialak (TC1 eta TC2), frogatu beharreko kotizazio-aldiari dagozkionak.

-Nominen jaso-agiriak, langilearen sinadurarekin.

b) Materialetan egindako gastuak eta jarduerak burutu ahal izateko egindako beste gastu batzuk frogatzeko agiriak:

-Fakturak eta ordainagiriak.

c) Proiektua nola burutu den azaltzen duten txostenak:

-Proiektuaren nondik-norakoari buruzko txosten partziala, laguntzaren bigarren zatia ordaindu aurretik.

-Azken memoria, eredu normalizatuaren arabera egina, datu hauekin:

.Lan-jardueren azalpena.

.Egindako prestakuntza-jardueren azalpena.

.Enplegatutako langileen kopurua.

.Lansaioen kopurua.

.Lansaioen eta kontratuen iraupena.

.Gizarteratze eta laneratze bidean lortutako emaitzak eta proiektua burutu bitartean egindako lanaren emaitzak.

II. KAPITULUA. ENPRESETAN LANERATZEKO LAGUNTZAK

16. artikulua . Kontzeptua.

Enpresetan laneratzeko laguntza enpresa publiko edo pribatuek eta toki entitateek gizartetik bazterturik dauden pertsonak aldi baterako edo eperik gabe kontrata ditzaten ematen den prestazio ekonomikoa da. Horrela, pertsona horiek errazago izanen dute lan-munduan eta gizartean aurrera egitea.

17. artikulua . Erakunde hartzaileak.

Laguntza hauen xede diren kontratazioak egin ditzaketen erakundeak honakoak dira:

a) Foru Komunitatean kokatutako enpresak, lan eta merkataritzako legerian aintzatetsitako modalitate juridikoetatik edozeinetan eratuak, Foru Dekretu honetan ezarritako baldintzak betetzen dituztenak.

b) Toki entitateak.

18. artikula Laguntza ekonomikoak.

1. Dirulaguntzaren zenbatekoa Lanbidearteko Gutxieneko Soldataren ehuneko berrogei izanen da, gehienez ere, hamabi hilabeteko eta lansaio osoko kontratu bakoitzeko. Zenbat eta laburragoak izan lansaioa eta kontratuaren iraunaldia (kontratuan bertan itundu beharrekoak) hainbat txikiagoa izanen da dirulaguntza.

2. Kontratua diruz lagundu daitekeen aldirik luzeena, langile bakoitzeko, hogeita lau hilabetekoa da.

19. artikulua . Laguntza hauen xede diren kontratazioek bete beharreko beharkizunak.

1. Kontratuaren modalitateari eta iraunaldiari dagozkienak: era honetako kontratuak egin behar dira:

a) Eperik gabekoak edo gutxienez sei hilabeteko iraunaldia dutenak.

b) Gutxienez lansaio erdikoak.

2. Kontratatu beharreko pertsonei buruz: Kontratatutako pertsonak gizartean bazterturik egonen dira, laneratzeko ohiko sistemen bidez lan normalizatu bat lortzeko arazoak izanen dituzte, eta honako baldintza hauek bete beharko:

a) Oinarrizko Gizarte Zerbitzuarekin eta gizarteratze eta laneratze lantaldearekin gizarteratze eta laneratze itun bat izenpetua izan beharko dute.

b) Pertsona horrekin gizarteratze eta laneratze itun bat izenpetu duten Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak eta gizarteratze eta laneratze lantaldeak enpresa eskatzailean laneratzearen alde emandako txostena izan beharko dute.

c) Aurreko hiru urteetan eta 18 hilabete baino gehiagotan programak diruz lagundutako kontratu baten bidez lanposturik bete ez izana.

d) Lanerako eskatzen den gutxieneko adina izatea, eta lanerako baimena etorkinen kasuanNota de Vigencia.

3. Erakunde kontratatzaileari dagozkionak: enpresa edo toki entitate kontratatzaileek baldintza hauek bete behar dituzte:

-Kontratatu beharreko pertsonak izanen duen lansaio berarekin edo luzeagoarekin enpresan azken 6 hilabeteetan ari izan diren langileen batez besteko kopurua ez murriztea, ez kontratazioaren aurreko hilabetean eta ez dirulaguntzak indarrean dirauen bitartean ere.

Aurreko baldintza horri dagokionez, ez dira kontuan hartuko aipatu aldi horietan enpresan gerta litezkeen bajak, hau da, langileen heriotzak, jubilazioak, bidezko kaleratzeak edo elbarritasun iraunkorrengatiko bajak.

Langileen batez besteko kopuru hori zenbatzeko, kontratatu beharreko pertsonak izanen duen lansaio bera edo luzeagoa izan duten langile finkoen kopuruen batezbesteko aritmetikoa kalkulatuko da; 0'5eko eta hortik gorako zatikiak unitateak balira bezala zenbatuko dira, eta 0'5etik beherako zatikiak ez dira kontuan hartuko. Jardunean sei hilabete baino gutxiago daramatzaten enpresa sortu berrietan, hileko batezbestekoa kalkulatuko da jardueraren hasiera unetik.

20. artikulua . Enpresen betebeharrak.

1. Dirulaguntza kobratu ahal izateko, enpresek diruz lagundutako aldia bukatu arte eutsi behar diote kontratuari.

2. Baldin eta enpresari egotzi beharreko arrazoiren batengatik kontratua suntsitzen bada, enpresak osorik itzuli beharko du jasotako dirulaguntza.

3. Baldin eta kontratua enpresari egotzi ezin zaion arrazoiren batengatik suntsitzen bada, enpresak burutu gabe utzitako kontratu zatiari dagokion dirulaguntza itzuli beharko du.

21. artikulua . Eskabideen aurkezpena.

1. Eskabideak aurkezteko epea:

Enpresek kontratazioa egiten duten egunaren ondorengo 30 egun baliodunetan aurkeztu behar dute eskabidea.

2. Eskabidea osatzen duten agiriak:

a) Eskabidearen eredu ofiziala.

b) Identifikazio fiskalerako txartelaren fotokopia erkatua, eskatzailea banako enpresa izanez gero, edo eraketaren eskriturak, sozietatea izanez gero.

c) Gizarte Segurantzarako azken sei hiletako kotizazioen orrien fotokopia erkatuak.

d) Nafarroako Ogasunarekiko zerga-betebeharrak beterik daudela frogatzen duten agiriak.

e) Transferentzia bidezko ordainketa egiteko eskabidea, behar bezala beterik, dirulaguntza ematea erabakiz gero sarrera egin dadin.

f) Diruz laguntzea nahi den lan-kontratuaren fotokopia erkatua. Kontratu hori Enplegurako Nazio Institutuaren kasuan-kasuko bulegoan inskribaturik eduki behar da.

g) Diruz laguntzea nahi den kontratua egin zaion langilea Gizarte Segurantzan izena emanda dagoela frogatzen duen alta-agiriaren fotokopia.

h) Ordezkaritza sindikalak, baldin badago, oniritzia eman duela edo oniritzia eskatu egin zaiola frogatzen duen agiria.

22. artikulua . Dirulaguntzaren ordainketa.

Dirulaguntza ematea erabakiz gero, era honetara ordainduko da:

1. Sei hilabete dirauten kontratuetarako:

-Dirulaguntzaren kontzesioaren unean, 100%.

2. Sei hilabete baino gehiago dirauten kontratuetarako:

-Dirulaguntzaren kontzesioaren unean, 50%.

-Diruz lagundutako aldiaren erdia igarotakoan, 50%.

23. artikulua . Gastuak frogatzeko era.

1. Atal honetan arautzen diren dirulaguntzak jasotzen dituzten enpresa edo toki entitateek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte dirulaguntzaren bigarren zatia kobratu baino lehen:

a) Gizarte Segurantzarako kotizazioen orri ofizialak (TC1 eta TC2), gastuak frogatu behar diren aldiari dagozkionak.

b) Nominen jaso-agiriak, langilearen sinadurarekin.

2. Diruz lagundutako aldia bukatu eta handik bi hilabeteko epean, luzeen jota, enpresek frogatu gabe dituzten gainerako gastuen frogagiriak aurkeztu behar dituzte, bigarren zatiari dagozkionak, hain zuzen ere.

III. KAPITULUA. BAKARKAKO LAN PROIEKTUETARAKO LAGUNTZAK

24. artikulua . Kontzeptua.

Bakarkako lan proiektuetarako laguntzak nork bere kontura eta autonomo gisa lan egiteko proiektuak sortu edo sendotu daitezen ematen diren prestazio ekonomikoak dira. Gizartetik bazterturik bizi diren pertsonei zuzentzen zaizkie, lan-munduan eta gizartean aurrera egitea erraztearren.

25. artikulua . Hartzaileak.

Laguntzen hartzaileak gizartetik baztertutako pertsonak izanen dira. Gainera, pertsona horiek aldez aurretik gizarteratze-laneratze hitzarmena sinatuta eduki behar dute Oinarrizko Gizarte Zerbitzuarekin eta Gizarteratze-Laneratze Taldearekin, eta hitzarmen horretan aurreikusitako ibilbidean, beren kontura lan egiteko proiektu bati ekiteko adinako gaitasuna eta gertutasuna bereganatuak izan behar dituzte.

26. artikulua . Beharkizunak.

1. Bakarkako lan proiektu baterako diru-laguntza eskatzen duten pertsonek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Oinarrizko Gizarte Zerbitzuarekin eta gizarteratze eta laneratze lantaldearekin gizarteratze eta laneratze itun bat izenpetua izan beharko dute, bai eta haien aldeko txostena ere.

b) Aurreikusitako lan jardueran aritzeko eskatzen den lanbide kualifikazioa duela frogatzea.

c) Aurrekontuaren %30, gutxienez, finantzatzeko adinako baliabide ekonomikoak izatea.

d) Proiektuaren bideragarritasun tekniko eta ekonomikoari buruzko aldeko azterlana izateaNota de Vigencia.

2. Bakarkako lan proiektuetarako laguntza ekonomikoak eta Oinarrizko Errenta bateraezinak izanen dira, laguntza emateko Ebazpenean ezartzen diren baldintzen arabera.

27. artikulua . Laguntza ekonomikoak.

1. Diruz lagundu daitezkeenak:

a) Jarduerari hasiera emateko behar diren ekipamendua eta materialak.

b) Urtebete baino epe luzeagoko gordailuak eta fidantzak.

c) Jarduerarako erabiliko den lokala atontzeko gastuak.

d) Eskualdaketen ziozko gastuak.

e) Gastu juridiko-administratiboak eta proiektua finkatzeko beste gastu batzuk (aholkulari eta notarioen ogibidesariak, erregistroa, aldez aurretiko azterlan tekniko eta ekonomikoak, merkaturatzeko publizitatea...).

2. Laguntzen zenbatekoa: Aurkeztutako aurrekontuaren %70erainoko diru-laguntza, urteko LGSaren %150eko laguntza gainditu gabe eta urteko LGSaren bi halako edo gutxiago egiten duten aurrekontuen %20tik beherakoa izan gabe, edo %40tik beherakoa, urteko LGSaren bi halako baino handiagoak diren aurrekontuetarakoNota de Vigencia.

28. artikulua . Baloraziorako irizpideak.

Laguntza ematea egokia den, eta, hala izanez gero, zenbateko laguntza eman behar den erabakitzerakoan, irizpide hauek hartuko dira kontuan:

a) Proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa. Bideragarritasuna datu hauen bidez neurtuko da:

-Lehen hiru ekitaldi ekonomikoetarako aurreikusten diren galera eta irabazien orria.

-Lehen hiru ekitaldietarako aurreikusten diren hiruhileroko diruzaintza-egoeren orria.

b) Proiektua zenbateraino den egokia bera aurkezten duen pertsonarentzat, kontuan izanik honen ezaugarriak, ezaguerak, lanbide-gaitasunak, ohiturak, ingurunea eta esperientzia.

c) Beste erakunde edo entitate batzuek proiektu berari emandako laguntzen zenbatekoa.

d) Eskatzaileak dituen baliabide ekonomikoak.

e) Proiektua abiarazteko behar diren baliabideak. Proiektua jadanik abian bada, azken ekitaldietako emaitzen kontuak.

29. artikulua . Eskabideen aurkezpena.

Agiri hauek aurkeztu behar dira:

a) Eskabidearen eredu ofiziala.

b) Bakarkako lan proiektuaren eredua, behar bezala beterik.

c) Bakarkako lan proiektuaren bideragarritasun tekniko-ekonomikoari buruzko azterlana.

d) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia.

e) Eskatzaileak bere proiektua aldezteko egokitzat jotzen duen beste edozein agiri.

30. artikulua . Ordaintzeko era.

Laguntza ekonomikoa osorik ordainduko da, behin laguntza onesten duen ebazpena eman eta eskatzaileak agiri hauek aurkeztutakoan:

a) Langile autonomoen araubide bereziko Gizarte Segurantzan inskribaturik egotea frogatzen duen alta-agiriaren fotokopia.

b) Diruz lagundutako proiektuak xede duen jarduerarako zerga-lizentziaren fotokopia.

31. artikulua . Gastuak frogatzeko era.

Laguntza emateko ebazpenetan adieraziko da proiektu bakoitzaren gastuak nola frogatu beharko diren.

IV. KAPITULUANota de Vigencia. GIZARTERATZE-LANERATZE ZENTROENTZAKO LAGUNTZAK

IV. KAPITULUANota de Vigencia

32. artikulua. Xedea.

Atal honetan arautzen diren laguntzen helburua gizartetik baztertutako pertsonak gizarteratzea eta laneratzea da, eta helburu hori, funtsean, gizabanakoei zuzendutako prestakuntza eta lan prozesu lagunduen bidez lortzen da.

33. artikulua. Onuradunak.

Gizarteratze-laneratze zentroak izanen dira laguntza hauen onuradunak. Xedapen honen ondorioetarako, gizarteratze-laneratze zentrotzat ondokoak joko dira:

a) Gizarteratze-laneratze arloan Nafarroako Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan ari diren zentroak.

b) Foru Dekretu honetan definitutako gizarte-bazterketaren eraginpeko kolektiboak gizarteratzea eta laneratzea, besteak beste, helburu orokorra edo gizarte-eginkizuna duten erakunde publikoak eta pribatuak.

34. artikulua. Gizarteratze-laneratze zentroek bete beharreko beharkizunak.

Laguntzak jaso ahal izateko, gizarteratze-laneratze zentroak beharkizun hauek bete behar ditu:

a) Legezko jarduera ekonomikoren batean aritzea, nahiz ondasunen ekoizpenean nahiz zerbitzugintzan, merkatuko edozein sektoretan.

b) Baztertuei prozesu integratuak eta banakakoak eskaintzea gizarteratu eta laneratzeko bidean laguntzeko. Prozesu horiek lan-jarduera ordaindua, lanbide-prestakuntza egokia eta, behar denean, gizarte-eskuhartzea edo gizarte-laguntza izanen dira.

c) Gizarteratze-laneratze zentroak enpresan bertan edo gizarteratze-laneratzeko enpleguarekin zerikusia duten jardueretan inbertitu beharko ditu bere jarduera ekonomikotik sortzen diren mozkinak.

d) Gizarteratze-laneratze zentroan laneratze prozesuan diren pertsonek, gutxienez, zentroan enplegatutako langile guztien urteko batez besteko kopuruaren % 30etik gora izan behar dute, lau gutxienez eta hogeita bost gehienez betiere. 35. artikuluaren lehenengo taldean sartzen diren pertsonak kontratatzen dituzten laneratze zentroetan ez da aintzat hartuko gehieneko muga hori, hogeita bost langileena, alegia.

Gizarteratze-laneratzea helburu duten lanpostuak iraunkorrak izan daitezke, baina lanpostu horietan arituko direnek aldi baterako beteko dituzte. Aldi hori sei hilabete eta hiru urte bitartekoa izanen da.

e) Zein bere izaera juridikoari dagokion erregistroan behar bezala inskribaturik egotea. Atal honetan adierazitakoaren ondorioetarako, laneratze zentroaren gaitasuna Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Ebazpenaren bidez emanen da. Nafarroako Enplegu Zerbitzuak behar dituen txostenak eskatu ahalko dizkie erakunde eskudunei, laneratze zentroak gizarte arloan dituen eginbeharrak betetzen ote dituen jakiteko. Dena dela, gaitasuna onartzeko ebazpena eman aurretik, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren aldeko txostena beharko da, kasuan kasuko laneratze zentroak laneratzeko helburuak lortzeko egokia dela adierazten duena.

f) Kasuan kasuko arautegian ezarritako beharkizunak, oro har.

35. artikulua. Gizarteratze-laneratze zentroetan sar daitezkeen pertsonen egoerak.

1. Gizarteratze-laneratze zentroetan sartu ahal izanen dira honelako egoeretan edo taldeetan dauden pertsonak:

1. taldea: 40 urtetik gorako langabetuak, enplegu bulegoetan hamabi hilabete edo gehiago jarraian inskribaturik badaramate. Horren ondorioetarako, kontratazioaren aurreko hirurehun eta hirurogeita bost egunetan, guztira, laurogeita hamar egun edo gehiago lan egin baldin badu, lan eskaera eten egin dela ulertuko da.

2. taldea: Gizartetik bazterturik dauden langabetuak, aurretik gizarteratze-laneratze hitzarmena sinatua badute Oinarrizko Gizarte Zerbitzuarekin eta Gizarteratze-Laneratze Taldearekin.

2. Gizarteratze-laneratze zentroak, bere gizarteratze-laneratze lanpostuak betetzeko, hautagaien ezaugarrien egokitasunari buruzko irizpena eskatuko die Gizarteratze-Laneratze Taldeei. Irizpen horretan agertarazi egin behar da hautagaia benetan baztertua dela, eta bere gizarteratze ibilbidean, bere gizarteratze-laneratze hitzarmenean aurreikusten den ibilbidean alegia, laneratze zentroan sartu behar den fasera iristeraino egin duela aurrera.

36. artikulua. Kontratazioa gizarteratze-laneratze zentroetan.

Kapitulu honetan arautzen den gizarteratze-laneratzeko lan-kontratua alderdi hauen artean soilik egin daiteke: alde batetik, legez gizarteratze-laneratze zentro gisa eraturik dagoen erakunde bat, eta bestetik, hamasei urte baino gehiago dituen langilea, Administrazio Publikoetako oinarrizko laguntzarako edo laguntza espezializaturako Gizarte Zerbitzuek emandako kalifikazioaren arabera gizartetik bazterturik dagoena, eta zentroak eskaintzen duen laneratze prozesurako profil egokia duena, arestian aipatu zerbitzu horiek emandako irizpenaren arabera.

37. artikulua. Gizarteratze-laneratzeko kontratuaren ezaugarriak.

1. Gizarteratze-laneratzeko lan-kontratua aldi baterakoa izanen da eta gutxienez lanaldi erdikoa. Legeak kontrataziorako onartzen dituen modalitateetatik edozeinetan egin daiteke.

2. Lanaldi kontzeptuak barne hartzen du kontratuan aurreikusitako jarduera guztietan ematen den denbora.

3. Kontratuaren iraunaldia sei hilabete eta hiru urte bitartekoa izanen da. Kontratuaren iraunaldia, beti ere, kontratatu bakoitzarentzat egindako gizarteratze-laneratze egitarauaren iraupenari loturik egonen da.

4. Gizarteratze-laneratzeko lan-kontratua aurreko atalean ezarritako gehieneko iraunaldia baino aldi laburrago baterako ituntzen den kasuetan, alderdiek, ados jarririk, kontratua luzatu ahal izanen dute gehieneko iraunaldi hori bukatu arte, baldin eta luzamendua beharrezkotzat jotzen badute gizarteratze-laneratze prozesua behar bezala burutzeko.

5. Halaber, hiru urteko epe horretan, laneratze prozesuan dagoen langileak, enpresa normalizatu batean lanean hasteagatik edo bere kontura hasteagatik, kontratua amaitzen baldin badu, eta, gero, langabezian gelditzen bada edo autonomo gisa aritzeari uzten badio, laneratze-gizarteratze zentroek berriz ere kontratatu ahalko dute, betiere gizarteratze-laneratze prozesua oraindik bukatu gabe baldin badu. Bestela, beste irizpen bat beharko da, izangaien profilari buruzkoa eta zentroan sartzeko egokitasunari buruzkoa.

6. Gizarteratze-laneratzeko kontratua idatziz formalizatu behar da eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuan erregistratu. Lan-kontratuarekin batera, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren txostena aurkeztu beharko da, langilea gizartetik bazterturik dagoela adierazten duena -hori 35. artikuluko 2. taldean sartzen diren langileen kasuan-, eta, orobat, dagokion laneratze proiektua.

38. artikulua. Enpresaburuaren betebeharrak.

1. Enpresaburuak kontratuaren xedea bete dadin beharrezkoak diren prestakuntza eta zereginak eskaini behar dizkio langileari; halaber, bitartekoak eta baliabideak eskaini behar dizkio gizartean eta lan-munduan behar izanen dituen ohiturak lantzeko eta, hala denean, berarentzat antolatuta dauden gizarte-eskuhartzeak eta gizarte-laguntzak jaso ahal izateko.

2. Bestalde, laguntza egokia eman behar die gizarteratze-laneratze prozesuan eskumena duten edota parte hartzen duten Administrazio Publikoei, berauek prozesuaren jarraipena egin ahal izan dezaten. Ildo horretan, lehendabizi, langabeturen batek kontratua egiteko aukerari uko egiten badio enpresaburuak horren berri emanen dio Nafarroako Enplegu Zerbitzuari, bidezko ondoreak sor daitezen.

39. artikulua. Langilearen betebeharrak.

Langileak, gizarteratze-laneratzeko kontratua eginez gero, betebehar hauek izanen ditu: bere zereginak bete, prestakuntza teorikoa eta praktikoa hartu, eta, hala denean, berari ezarritako gizarte-eskuhartzeen edota gizarte-laguntzarako neurrien garapenean lagundu.

40. artikulua. Gizarteratze-laneratze zentroaren izaera galtzea.

Gizarteratze-laneratze zentroei izaera hori kendu ahalko zaie honako balizkoak gertatzen badira:

a) Zentroak bere eginkizun nagusia ez betetzea, hau da, bazterturik dauden langileak gizarteratu eta laneratzea.

b) Gizarteratze-laneratze zentroei dagozkien baldintzak eta betebeharrak edo erregistroetan inskribaturik egoteak sortzen dizkionak ez betetzea.

c) Gizarteratze-laneratzeko lan-kontratuek sortzen dizkioten betebeharrak ez betetzea, batez ere lanerako prestakuntzaren arlokoak.

41. artikulua. Gizarteratze-laneratzeko laguntzak.

I. Bazterturik dauden pertsonak gizarteratu eta laneratzeko sustapena enpleguari buruzko politika aktiboen multzoko neurria da; horrelako politiken bitartez laguntza eskaintzen zaie lan-merkatura iristeko zailtasunak dituzten langileei. Hona hemen ildo horretan ezarri diren laguntzak:

A) Inbertsioendako dirulaguntzak. Gizartetik bazterturik dauden pertsonendako lanpostuak sortu edo mantentzeko, kapital finkoetan egiten diren inbertsioetarako honelako dirulaguntzak eman ahalko dira:

1. Lanpostuak sortzeko inbertsioek, 34. artikuluan xedatu bezala gehienez ere hogeita bost, kostu osoaren %85eko diru-laguntza hartzen ahalko dute gehienez, gehienez ere 15.000 euro sortzen den lanpostu bakoitzagatikNota de Vigencia.

2. Lanpostuak mantentzeko, bi inbertsio mota izaten ahalko dira diru-laguntzen xede:

-Inbertsio berriak, haien beharra edo egokitasuna enpresaren jardueraren aldaketagatik edo bestelako zioengatik frogatzen denean.

-Lehen diru-laguntzen xede izan diren inbertsioak ordeztekoak, betiere, gutxienez hiru urte iragan direnean.

Bi kasuetan, diru-laguntzaren zenbatekoak ezin izanen du kostu osoaren %85 gainditu, gehienez ere 15.000 euro mantentzen den lanpostu bakoitzagatikNota de Vigencia.

3. A) atal horretan finkatu diren dirulaguntzak gehienekoak dira, salbu eta zenbateko hori gainditzea onartzen baldin bada, salbuespenezko kasuetan, behar bezala egiaztatu eta kreditatu ondoren.

B) Kontratazioak egiteko dirulaguntzak. Gizarteratze-laneratzeko kasuetan, lan-kontratu bakoitzeko honako dirulaguntza hauek emanen dira:

1.- Enpresak Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko kuotak, lan istripu eta lanbide gaixotasunetarako kuota barne dela, eta baterako zerga-bilketako kuotak, Lanbidearteko Gutxieneko Soldatari dagozkionak, % 100ean ordaintzeko dirulaguntza emanen da, kontratuak indarrean dirauen bitartean.

2.-

2.1. Lanbidearteko Gutxieneko Soldataren %80ko diru-laguntza emanen da, lanean benetan egindako denboraren proportzioan, langilearen benetako soldataren zenbatekoa edozein izanda ere.

2.2. Lanbidearteko Gutxieneko Soldataren %60ko diru-laguntza emanen da, langilearen lanaldiarekiko proportzioan, laugarren egunetik hamabosgarren egunera bitarte, biak barne, gaixotasun arruntaren edo lanekoa ez den istripuaren ondoriozko ezgaitasunagatik baja ematen denetik aurreraNota de Vigencia.

3.- Prestakuntza prozesua diruz lagundu ahal izanen da, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaaren aurrekontuetan Foru Dekretuaren IV. kapitulu honetan arautzen den programa finantzatzeko dagoen kontusailaren kargura.

Prestakuntzarako laguntza hauentzat bideratuko den zenbatekoa egoki planifikatzeko eta dirua behar bezala banatzeko, laneratze-gizarteratze zentroek urteko oroit-idazkia aurkeztu beharko dute datu hauek emanda: aurreikusita dauden prestakuntza ekintza guztien zerrenda zehaztua, zenbat eginen diren eta zenbat iraunen duten, prestakuntzaren edukia, nortzuek emanen dituzten eta bakoitzaren aurrekontua.

Kasu guztietan, prestakuntza ekintzetarako laguntzetan honako muga hauek ezarri dira:

- 450 euro gehienez, prestakuntzan sartzen den pertsona bakoitzeko, urtero.

- 9.015 euro gehienez, gizarteratze-laneratze zentro bakoitzeko, urtero.

4. 1, 2.1 eta 2.2 ataletan ezarririko diru-laguntzak Nafarroako Programa Operatiboko CCI 2007ESO52PO009 delakoan sartuak daude, 2007-2013 urteetarako, eta Europako Gizarte Funtsak %50eko finantzaketa ematen ahalko du. Horregatik, funts horrek kofinantzaturiko laguntzei buruzko Europako arautegia aplikatuko zaieNota de Vigencia.

C) Laguntza teknikorako diru-laguntzak. Honako hauek izaten ahalko dira diru-laguntzen xede laneratze zentroetan:

1. Batean zein bestean, ekoizpenean, orientazioan edo laneratzen laguntzeko neurrietan espezializaturiko hiru teknikariren kontratazioa, gehienez. Diru-laguntzaren zenbatekoa gehienez ere 24.000 eurokoa izanen da urte bakoitzean teknikari bakoitzagatik. Zenbateko hori urtero eguneratuko da, Nafarroako aurreko ekitaldiko kontsumorako prezioen indizearean arabera.

2. Merkatu azterketak edo bideragarritasun planak egitea. Diru-laguntzaren zenbatekoa gehienez ere haien kostuaren %50ekoa izanen da, gehienez ere 9.000 euroNota de Vigencia.

D) Nota de Vigencia

II.- Dirulaguntza jasotzen duten gizarteratze-laneratze zentroek, urtero, oroit-idazki bat aurkeztu beharko dute Nafarroako Enplegu Bulegoan. Bertan, honako hauek bildu beharko dira:

- Zentroko titularra.

- Kokagunea.

- Jarduera nagusia eta osagarriak.

- Plantillaren osaera.

Dokumentazio ekonomikoa:

- Aurrekontuaren likidazioa.

- Egoeraren balantzea.

- Ustiapen kontua.

- Hurrengo ekitaldiko aurrekontuaren proiektua.

- Helburu ekonomikoak eta pertsonalki eta gizartean egokitzeko helburuak noraino bete diren.

III.- Nafarroako Enplegu Zerbitzuak, beharrezkoa ikusten badu, gizarteratze-laneratze zentroei kontu-ikuskapen bat egin eta aurkeztu dezatela eskatu ahalko die. Kasu guztietan, berezko izaera juridikoa eta jarduteko ahalmen osoa duen gizarteratze-laneratze zentro bakoitzaren Ondarea, Balantzea eta Ustiapen Kontua ezin izanen dira zentroaren helburu sozialari dagozkion jardueretara ez, beste batzuetara bideratu edo lotu.

42. artikulua. Baloraziorako irizpideak.

Dirulaguntzak ematean baloraziorako irizpide hauek hartuko dira kontuan:

1. Gizarteratze-laneratze zentroak baloratzeko irizpideak:

a) Nafarroako Enplegu Zerbitzuarekin batera gizarteratze-laneratze arloan lankidetzan diharduten zentroak lehenetsiko dira.

b) Gizarteratze-laneratze arloko gainerako zentroei aintzat hartuko zaie, bereziki, gisa bereko proiektuak lehenago kudeatu izana, eta batez ere enplegua sustatzeko Ekimen Komunitarioen eremukoak (Integra, Now, Youthstart, etab.).

2. Proiektuak baloratzeko irizpideak:

a) Estaldura publiko edo pribaturik ba ote dagoen.

b) Helburuen zehaztasuna eta helburu horiek erakundearen bitartekoekin eta jarduera-egutegiarekin bat etortzea.

c) Proiektuaren ondorioak, haren erabiltzaileen kopurua eta erabitzaileengan izango duen eragina.

d) Dirulaguntzaz burututako beste proiektu batzuen emaitzen balorazioa.

e) Proiektuaren koordinazioa Administrazio Publikoen proiektuekin eta, batik bat, Nafarroako Gobernuko beste departamendu batzuen proiektuekin.

V. KAPITULUA. XEDAPEN OROKORRAK

43. artikulua . Eskumena.

1. Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuak izanen du eskumena gizarte-enplegu babesturako egitarauetan, enpresetan laneratzeko egitarauetan eta bakarkako lan proiektuetarako egitarauetan ezarritako laguntza ekonomikoen eskaerak ebazteko.

2. Nafarroako Enplegu Zerbitzuak izanen du eskumena gizarteratze-laneratze zentroentzako laguntzen eskaerak ebazteko.

44. artikulua . Eskabideak aurkezteko lekua.

Interesatuek aurreko artikuluan aipatu diren erakundeei aurkeztuko dizkiete eskabideak, edo bestela Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean azaltzen diren beste bideetatik aurkeztuko dituzte, kasuan-kasu ezartzen den epean.

45. artikulua . Ebazteko epea.

1. Eskaerak ebazteko epea, gizarte-enplegu babestuaren arloko laguntzen kasuan izan ezik, hiru hilabetekoa izanen da. Administrazioaren isiltasunak eskaeraren ezespena adieraziko du, ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legearekin bat etorriz; lege horrek Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra ezartzen du.

2. Foru Dekretu honetan arauturik ez dauden arazoetan, kasuan-kasu aplikagarriak diren administrazio-prozedurari buruzko arauei eutsiko zaie.

46. artikulua . Laguntzen gehieneko zenbatekoa.

Foru Dekretu honetan adierazitako moduan laguntzak ematen direnean, laguntzaren zenbatekoak ez du inoiz gaindituko foru dekretu honetan arautzen diren egitarauen finantzaketarako Nafarroako Aurrekontu Orokorrean zainpetuta dauden kopuruak.

47. artikulua . Laguntzen bateragarritasuna.

Ez da inoiz emanen diruz lagundu daitekeen kontzeptuaren edo onuradunak garatu beharreko jardueraren kostuaren ehuneko ehuna gainditzen duen dirulaguntzarik, ez eta beste Administrazio Publikoek edo beste erakunde batzuek, publikoak zein pribatuak, naziokoak zein atzerrikoak izan, emandako beste laguntza batzuei gehituta kopuru hori gainditu lezakeen dirulaguntzarik ere.

48. artikulua . Laguntzen kontrola.

Eskumena duten erakunde kudeatzaileek, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko abenduaren 26ko 8/1988 Foru Legean eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta honen erakunde autonomoen dirulaguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra ezartzen duen ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legean ezarritakoarekin bat etorriz, egoki deritzeten kontrolak eta aldiroko egiaztapenak egin ahal izanen dituzte dirulaguntzen hartzaileek ezarri zaizkien beharkizunak eta baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeko.

Horretarako, dirulaguntza hartzen duten erakundeek aldiro eskatuko zaien informazioa eman behar dute, jardueren hasieraz, lehen aurreikuspenen aldaketez eta jardueren bukaeraz.

49. artikulua . Laguntzen itzulketa.

Ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legearen 21. artikuluan adierazitako balizkoak gertatuz gero, bidezkoa izanen da jasotako kopuruak osorik edo zati batean itzul daitezela eta dirulaguntzaren ordainketatik aurrera sortutako berandutza-korrituak ordain daitezela eskatzea. Korrituen zenbatekoa Nafarroako Foru Ogasunari buruzko abenduaren 26ko 9/1988 Foru Legearen 19. artikuluan ezarritakoa izanen da.

50. artikulua . Jarraipen eta ebaluaziorako batzordea.

1. Batzorde bat eratuko da, Foru Dekretu honetan arautzen diren laguntzak kudeatzeko eta horiek eman daitezela ebazteko eskumena duten erakunde kudeatzaileen jarduna koordina dezan. Batzorde horrek neurrien jarraipena eta ebaluazioa eginen ditu, egitarauen xedeak kontuan harturik.

2. Batzordeak kide hauek izanen ditu: Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren ordezkari gisa, Administrazio eta Giza Baliabideen Zerbitzuko, Oinarrizko Laguntzaren eta Sektorearteko Programen Zerbitzuko eta Sektore Programen Zerbitzuko buruak; Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren ordezkari gisa, Enplegua Sustatzeko Zerbitzuko, Enplegurako Prestakuntzaren Zerbitzuko eta Lan-Mundura Sartzeko Ataleko buruak.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

Lehena.-Harik eta Gizarteratze-Laneratze Taldeak ezarri arte, Oinarrizko Errenta jasotzen duten pertsonen kasuan Oinarrizko Gizarte Zerbitzua eta gainerakoetan Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutua arduratuko dira gizarteratze-laneratze hitzarmenak sinatzeaz, gizartetik bazterturiko pertsonak Foru Dekretu honek arautzen dituen egitarauetan sar daitezela proposatzeaz eta pertsona horiei egitarauetan parte hartzen duten bitartean beharrezko gizarte-laguntza emateaz.

Bigarrena.-Foru Dekretu honek indarra izan aurretik enpresetan laneratzeko eskatutako laguntzak eskabidea aurkeztu zen unean indarra zuen arautegiaren arabera tramitatu eta ebatziko dira.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Indargabetu eginen dira Foru Dekretu honen maila berekoak edo beheragokoak izan eta beronetan ezarritakoaren aurka dauden xedapen guztiak, besteak beste ekainaren 28ko 169/1990 eta 170/1990 Foru Dekretuak eta egun bereko 168/1990 Foru Dekretuaren 10. artikuluak.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.-Ahalmena ematen zaie Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilariari eta Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariari, Foru Dekretu hau garatu eta aplikatzeko beharrezkotzat jotzen dituzten xedapen guztiak eman ditzaten.

Bigarrena.-Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko apirilaren hogeita seian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Rafael Gurrea Induráin.-Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilaria, Calixto Ayesa Dianda.-Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilaria, Ramón Bultó Llevat.

Iragarkiaren kodea: A9904495

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web