(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

113/2005 FORU DEKRETUA, IRAILAREN 12KOA, NAFARROAKO SEGURTASUN ESKOLAREN ANTOLAMENDU ETA FUNTZIONAMENDURAKO ERREGELAMENDUA ONESTEN DUENANota de Vigencia

BON N.º 117 - 30/09/2005



  NAFARROAKO SEGURTASUN ESKOLAREN ANTOLAMENDU ETA FUNTZIONAMENDURAKO ERREGELAMENDUA

  I. KAPITULUA. Xedapen Orokorrak

  II. KAPITULUA. NAFARROAKO SEGURTASUN ESKOLAREN EGINKIZUNAK

  III. KAPITULUA. NAFARROAKO SEGURTASUN ESKOLAREN ANTOLAMENDUA

  IV. KAPITULUA. NAFARROAKO SEGURTASUN ESKOLAKO LANGILERIA

  V. KAPITULUA. PRESTAKUNTZA

  VI. KAPITULUA. IKASLEEN ARAUBIDEA


Atariko

Segurtasun eta Larrialdi Eskola polizien, su-hiltzaileen eta Nafarroako Administrazio Publikoetako babes zibileko langile guztien hasierako eta etengabeko prestakuntza emateko helburua duen unitate organikoa da eta Nafarroako Polizia Kidegoei buruzko Foru Legeak Polizia Eskolari ezarri zizkion helburuak bere egin zituen. 1991z geroztik, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuaren egitura organikoaren barrenean dago, erakunde autonomo hori sortu berria baitzen orduan, Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren menpe. Segurtasun Eskolak, gaur egun, Nafarroako Administrazio Publikoen segurtasuneko eta babes zibileko langileak prestatu eta haiek hautatzeko prozesuetan parte hartzeko helburua duen unitate organikoa da eta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuaren menpe izaten segitzen du, maiatzaren 12ko 100/2003 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Eskolaren antolamendu eta funtzionamendurako Erregelamenduan xedatutakoaren arabera.

Ibilbide horretan, Segurtasun Eskolak Foruzaingoan, Nafarroako udaltzaingoetan edo su-hiltzaileen kidegoan sartzeko edo horietan gora egiteko deialdietatik sortutako prestakuntza beharrei modu egokian erantzun die, eta modu mugatuago batean bada ere, baita talde horiek espezializatu eta birziklatzeko egin dizkieten eskaerei ere. Dudarik ez dago horretan. Dena dela, gaur den egunean, nahitaezkoa da Segurtasun Eskolak segurtasun publikoaren arloko langileak hautatu eta haiei prestakuntza emateko arloan etorkizunean izan behar duen eginkizuna berbideratzea. Hori helburu, behar-beharrezkoa da kudeatzeko duen gaitasuna aldatzea, segurtasuna kudeatzen duten beste organo, administrazio publiko eta erakunde batzuekiko harremanak antolatzea eta horiekin koordinatzeko gaitasuna hobetzea eta, horrez gainera, bere eginkizunak Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 51.1. artikuluko bigarren lerroaldean toki polizien koordinazioaren arloan Nafarroari esleitzen zaizkion eskumenen esparruan hobeki atxikitzea eta horiek kudeatzeko ardura duten organoekiko harremanak hobetzea.

Herritarrentzat segurtasunaren arloa gero eta garrantzitsuagoa dela ikusita, azkeneko urteotan segurtasuna eman beharra duten kolektibo eta erakundeen giza eta gauzazko baliabideak berrantolatu eta ugaldu dira eta segurtasuna bermatzeko arauen esparrua berritu da. Eszenatoki aldakor horretan, gauza ulergarria da Segurtasun Eskolak ere segurtasuneko langileak hautatu eta haiei prestakuntza emateko arloan planteatuko zaizkion behar berriei erantzuteko duen gaitasuna egokitu behar izatea, deusetan galarazi gabe hezkuntzako teknika eta bide berriak garatu beharra, prestakuntza jasoko dutenen behar eta aukerabideei eta zerbitzuen eskaintza etengabe hobetzeko nahiari hobeki egokitzeko, kalitatea, eraginkortasuna eta baliabideen ekonomia irizpide gisa harturik.

Begibistakoa da azken urteotan udaltzaingo berriak sortu direla eta lehengoak nabarmen handitu direla. Nafarroako Foruzaingoa berrantolatu eta handitzeko prozesu batean dago. Horren ondorioz, herritarren segurtasunaren eta polizia judizialaren arloan dituen eginkizunak sendotuko dira eta trafiko arloko eskumenak Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzearen ondorioz dagozkion eginkizunak bere gain hartu beharko ditu. Horrekin batera, arauen egokitzapen nabarmena egiten ari da, eta hortik Segurtasun Eskolari eginkizun berriak sortzen zaizkio. Nafarroako polizia kidegoen eta, batez ere, Foruzaingoaren esparru arau-emailea Nafarroako Polizia Kidegoei buruzko Testu Bateginean abiatzen da, urriaren 14ko 213/2002 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi baitzen, non aurreko legegintza saioak biltzen baitira, eta gauzatu, Nafarroako Polizia Kidegoetako Langileen Erregelamenduarekin (abenduaren 29ko 718/2003 Foru Dekretua), Nafarroako Foruzaingoko Lanpostuak Betetzeko Erregelamenduarekin (maiatzaren 25eko 57/2002 Foru Dekretua) eta Foruzaingoaren Antolamendu eta Funtzionamendurako Erregelamenduarekin (uztailaren 26ko 265/2004 Foru Dekretua) gauzatzen da.

Horrekin guztiarekin batera, plangintzarako zenbait tresna osatu dira, segurtasun ezaren aurrean erantzun sozial bat garatzeko balio dutenak. Babes zibilaren arloan, horren azkeneko adierazlea Uholde-arriskuari aurre egiteko Larrialdi Plana da (otsailaren 25eko 45/2002 Foru Dekretua), non Nafarroako Foru Komunitateko ur-presen larrialdi planak bateratzen diren; baina, beste arlo batzuetan ere agiriak prestatzen ari dira, Nafarroako Foru Komunitateko Bide Segurtasunaren Plan Estrategikoa esate baterako, horren azken helburua segurtasun arloan dugun egoera hobetzea baita. Agiri horiek abian jartzeak, jakina, ondorio nabarmenak ekarriko ditu segurtasun sisteman oro har, baita sistema horren oinarrian dauden elementuetan ere.

Adierazitakoaren ondorioz, beharrezkoa da Segurtasun Eskolaren antolaketaren eta eginkizunen esparrua berritzea, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuarekiko atxikipena aldatu gabe ere, segurtasunaren arloko langileak hautatu eta haiei prestakuntza emateko arloan aldian-aldian sortzen diren beharrei egokituriko prestakuntza berariazkoa antolatzeko gaitasun eta eskumen handia izan dezan eta, orobat, segurtasunaren eszenatokia aldatzen ari den honetan, aldaketa hori arin kudeatzeko behar den moldagarritasuna eta erreakzio-gaitasuna.

Horren guztiaren ondorioz, Nafarroako Segurtasun Eskolaren antolamendu eta funtzionamendurako Erregelamendu berria onetsi behar da, funtsezko helburu hauek dituela: eskolako zuzendaritza eta kudeaketa organoak berrantolatzea, eskumenak indartzea, Nafarroako Segurtasun Eskolako zerbitzuak jasoko dituzten erakundeek eta administrazio publikoek eta langileen ordezkaritza organoek segurtasun publikoaren arlo berariazkoetarako egiten den urteko prestakuntza eskaintzaren prestaketa lanetan izanen duten parte-hartzea arautzea eta, azkenik, Nafarroako Segurtasun Eskolak ikasleekin eta bertan lan egiten dutenekin orain arte izandako harremanbideak berritzea.

Horiek horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta bosteko irailaren hamabian egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra. Onestea.

Nafarroako Segurtasun Eskolaren antolamendu eta funtzionamendurako Erregelamendua onestea. Foru dekretu honen ondotik ematen da.

Lehen Xedapen Gehigarria . Eginkizunen deskontzentrazioaNota de Vigencia.

Foru dekretu honen ondorioz, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako zuzendaritzaren esku uzten dira, haren jarduketa esparruaren barrenean, kontratu publikoei buruzko araudian eta kontratazioen arloan, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari eta Barneko zuzendari nagusiari esleitutako eskumen administratiboen titulartasuna eta erabilera.

Bigarren Xedapen Gehigarria . Hizkera inklusiboaNota de Vigencia.

Kontuan hartuko da hizkera inklusiboa foru dekretu honetako jarduera eta komunikazio elementuetako edozein prestatu behar denean, bai eta foru dekretuan aipatzen diren trebakuntza eta prestakuntza jardueretan ere

Xedapen Iragankor Bakarra. Foru dekretu honek indarra hartzean ematen ari diren ikastaroak.

Foru dekretu honek indarra hartzean Nafarroako Segurtasun Eskolan ematen ari diren ikastaroak haiek hastean indarra zuten arauek arautuko dituzte. Foru dekretu honek indarra hartu ondotik hasiko diren ikastaroek hemengo xedapenei men eginen diete.

Xedapen Indargabetzaile Bakarra. Indargabetzen diren arauak.

Indarrik gabe gelditzen dira:

a) 100/2003 Foru Dekretua, maiatzaren 12koa, Nafarroako Segurtasun Eskolaren antolamendu eta funtzionamendurako Erregelamendua onesten duena.

b) Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua izeneko erakunde autonomoaren estatutuak onetsi zituen uztailaren 28ko 267/2003 Foru Dekretuaren 29., 36., 37. eta 38. artikuluak.

c) Urriaren 21eko 216/2002 Foru Dekretuaren 5. artikulua. Dekretu horren bidez Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileek Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuaren prestakuntza jardueretan nola parte hartu arautu zen eta horien diru-konpentsazioak ezarri ziren.

d) Foru dekretu honetan xedatutakoari aurka egiten dioten maila bereko edo baxuagoko xedapen guztiak, Nafarroako Segurtasun Eskolari buruzkoak.

Azken Xedapenetan Lehena. Garapena eta betearazpena.

Ahalmena ematen zaio Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari foru dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken Xedapenetan Bigarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

NAFARROAKO SEGURTASUN ESKOLAREN ANTOLAMENDU ETA FUNTZIONAMENDURAKO ERREGELAMENDUA

I. KAPITULUA. Xedapen Orokorrak

1. artikulua. Xedea.

Honako hauek dira erregelamendu honen xedeak:

a) Nafarroako Segurtasun Eskolaren antolamendu eta funtzionamendua arautzea.

b) Eskolak ematen dituen prestakuntza ikastaroetako ikasleen araubidea ezartzea.

2. artikulua. Izaera eta helburuaNota de Vigencia.

Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolaren maila organikoa Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuari atxikitako zerbitzuarena da, eta haren helburua da Nafarroako Administrazio Publikoen segurtasun publikoaren langileak prestatze eta hautatzeko prozesuetan parte hartzea.

3. artikulua. Eremua.

1. Nafarroako Segurtasun Eskolaren jarduera eremua Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde osoa da.

2. Erregelamendu honetako xedapenak Nafarroako Segurtasun Eskolako langileei, irakasleei eta ikasleei aplikatuko zaizkie.

3. Erregelamendu honen ondorioetarako, honako hauek dira Nafarroako Administrazio Publikoetako segurtasun publikoko langileak:

a) Foruzaingoko lanpostu batean ari dena.

b) Nafarroako Udaltzaingoetako lanpostu batean ari dena.

c) Nafarroako Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuetako lanpostu batean ari dena.

d) Aurreko horien menpeko Babes Zibileko Zerbitzuetako lanpostu batean ari dena.

e) Nafarroako toki entitateetan udal agente edo udaltzain laguntzaile lanpostuan ari denaNota de Vigencia.

f) Unitate horietako edo izendapen hori duen lanpostu bat hartu nahi duena, dagokion hautapen prozesuaren barrenean, eta Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolaren prestakuntza jardueretan ikasle gisa parte hartzen duenaNota de Vigencia.

g) Babes zibilaren edo suteen prebentzio eta itzaltzearen arloan, aurreko unitate horien laguntzaile diren erakunde eta entitateetan sartutako langileak, zeinahi delarik aipatutako unitateekiko lotura.

h) Babes zibilerako plan berariazkoetan sartutako langileak.

II. KAPITULUA. NAFARROAKO SEGURTASUN ESKOLAREN EGINKIZUNAK

4. artikulua. Nafarroako Segurtasun Eskolaren eginkizunak.

Nafarroako Segurtasun Eskolari honako eginkizun hauek esleitu zaizkio:

a) Oinarrizko prestakuntza ikastaroak eta, kasua bada, sustapenekoak planifikatzea, programatzea, antolatzea eta ematea, bai eta ezagutzak mantentzeko, eguneratzeko eta espezializatzeko ikastaroak ere, Nafarroako polizientzat, udaltzain laguntzaileentzat, Nafarroako su-itzaltze eta salbamendu eta prebentzio zerbitzuetako langileentzat, aldi baterako suhiltzaile eta suhiltzaile boluntarioentzat, bai eta Nafarroako babes zibileko erakundeetako langileentzat ereNota de Vigencia.

b) Planifikatzea, programatzea, antolatzea eta ematea, era berean, Nafarroako Poliziei buruzko 23/2018 Foru Legearen 19.3 artikuluak aipatzen dituen espezializazio ikastaroak, Nafarroako Foruzaingoko langileak integratzeko polizia judizialaren unitateetanNota de Vigencia.

c) Babes zibileko boluntarioentzako prestakuntza ikastaroak planifikatzea, programatzea, antolatzea eta ematea, Barneko esparruan eskumenak dituen zuzendaritza nagusiaren begiradapean eta kasuan kasuko toki entitateekin lankidetzanNota de Vigencia.

d) Barneko esparruan eskumenak dituen departamentuari laguntza eta sostengu teknikoa ematea, eta, beharrezkoa bada, baita dagokien toki entitateei ere, udaltzaingoan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko deialdi eta hautapen prozesuetanNota de Vigencia.

e) Segurtasun publikoaren arloko prestakuntza plana prestatzea, Barneko esparruan eskumenak dituen zuzendaritza nagusiaren begiradapean eta kasuan kasuko toki entitateekin lankidetzanNota de Vigencia.

f) Segurtasun arloko prestakuntzaren kalitatearekin zerikusia duten ebaluazio teknikoko metodoak diseinatu eta ezartzea.

g) Segurtasun Eskolak emandako ikastaroetako gaitasun edo bertaratze tituluak eta diplomak banatzea eta horiei buruzko baliozkotzearen gainean erabakiak hartzea.

h) Antzeko erantzukizunak dituzten beste zentro, eskola eta unibertsitateekin prestakuntza arloko lankidetza teknikoa sustatu eta garatzea.

i) Prestakuntza arloan dituen helburuak eta eginkizunak hobeki betetzeko, Nafarroako Segurtasun Eskolak zilegi izanen du beste organo edo entitate batzuekin hitzarmenak sinatzea eta lankidetza eta informazioa elkarri emateko harremanak izatea, nork bere eskumenen barrenean, bai unibertsitateekin, bai elkargo eta elkarte profesionalekin, bai beste erakunde publiko eta entitate pribatu batzuekin ere.

j) Dokumentazio funts bat eratzea eta eguneratua izatea eta esleiturik dituen gaiak editatu, argitaratu eta hedatzeko lanak sustatzea.

k) Segurtasun publikoarekin eta larrialdiekin loturiko gaiei buruzko azterketa eta ikerketak bultzatzea.

l) Segurtasun publikoaren arloko langileen prestakuntzaren esparruan, gai berariazkoei buruzko mintegi, jardunaldi edo hitzaldiak planifikatu, antolatu eta programatzea.

III. KAPITULUA. NAFARROAKO SEGURTASUN ESKOLAREN ANTOLAMENDUA

III. KAPITULUA

1. SAILA

Antolamendu orokorra

5. artikulua. Organoen sailkapenaNota de Vigencia.

Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskola honako atal hauetan egituratzen da:

a) Zuzendaritza organoak.

b) Parte-hartze organoak.

c) Administrazio unitateak.

6. artikulua. Zuzendaritza organoakNota de Vigencia.

Hauexek dira Segurtasun Eskolako zuzendaritza organoak:

a) Nafarroako Segurtasun Eskolako Zuzendaritza Kontseilua.

b) Nafarroako Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako zuzendaria.

7. artikulua. Partehartze organoak.

Nafarroako Segurtasun Eskolako parte-hartze organoa Prestakuntza Batzordea da.

8. artikulua. Administrazio unitateak.

1. Nafarroako Segurtasun Eskolak unitate hauek ditu:

a) Plangintza, Garapen eta Koordinazio Atala.

b) Laguntza Juridikoaren eta Kudeaketa Administratiboaren Atala.

2. Bulegoak edo ataletatik beherako beste administrazio unitate batzuk sortu, aldatu edo kentzea Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren foru agindu baten bidez eginen da, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak proposaturik, aurretik funtzio publikoaren, antolamendu administratiboaren eta ekonomiaren arloetan eskumena duten departamentuek txostena emanda.

2. SAILA

Zuzendaritza Kontseilua

9. artikulua. OsaeraNota de Vigencia.

Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako Zuzendaritza Kontseiluak kide hauek izanen ditu:

a) Kontseiluburua: Barneko esparruan eskumenak dituen departamentuko kontseilaria.

b) Batzordekideak:

– Barneko esparruan eskumenak dituen zuzendari nagusia.

Funtzio publikoko prestakuntza eta psikologia esparruan eskumenak dituen zerbitzuko zuzendaria.

Barneko esparruan eskumenak dituen zuzendaritza nagusian giza baliabideen eskudantziak dituen zerbitzuko zuzendaria.

Plangintza, segurtasunaren koordinazio eta trafikoko esparruan eskumenak dituen zerbitzuko zuzendaria.

Nafarroako Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordeko Iruñeko Udaleko ordezkaria.

Toki entitateetako ordezkaria, Nafarroako Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordeko kideen artetik Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak proposatuta izendatua.

Nafarroako Foruzaingoko burua.

– Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko funtzionarioen negoziazio mahai orokorrean parte hartzen duten sindikatuek proposatutako bi ordezkari.

c) Idazkaria: Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako zuzendaria

10. artikulua . EginkizunakNota de Vigencia.

Nafarroako Segurtasun Eskolako Zuzendaritza Kontseiluari eginkizun hauek dagozkio:

a) Eskolaren helburuak eta jardunbide nagusiak ezartzea.

b) Eskolaren funtzionamendua gainbegiratzea eta kontrolatzea.

c) Eskolako aurrekontuen aurreproiektuaren proposamena urtero onestea.

d) Ekitaldi bakoitzerako prestakuntza planak eta jarduketa programak onestea, Prestakuntza Batzordeak aurretik txostena emanda.

11. artikulua. KontseiluburuaNota de Vigencia.

1. Zuzendaritza Kontseiluko buruari honako eginkizun hauek dagozkio:

2. Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri dagoenean edo beste edozein arrazoi pertsonalengatik ezin duenean, kontseiluburuaren ordez Barneko esparruan eskumenak dituen zuzendari nagusia ariko da

12. artikulua. IdazkariaNota de Vigencia.

1. Zuzendaritza Kontseiluko idazkariari eginkizun hauek dagozkio:

2. Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri dagoenean edo beste edozein arrazoi pertsonalengatik ezin duenean, idazkariaren ordez ariko da Barneko esparruan eskumenak dituen zuzendaritza nagusiari atxikitako postu batean dagoena; postu horrek izan beharko du zuzenbideko lizentzia edo gradua izateko betebeharra.

13. artikulua. Bilkuren araubideaNota de Vigencia.

1. Zuzendaritza Kontseiluak urtean bi bilkura arrunt egin beharko ditu, eta bilkura berezia eginen du kontseiluburuak deitutakoan.

2. Zuzendaritza Kontseilua lehenbiziko deialdian behar bezala eratua izateko, kontseiluburua eta idazkaria, edo horien ordezkoak, eta kideen gehiengoa bertaratu beharko dira. Bigarren deialdian, berriz, legez eratua izanen da, kontseiluburuaz eta idazkariaz gain, gutxienez lau kide bertaratzen badira.

3. Kontseilukideen partez, izendatzen diren ordezkoak joan daitezke.

3. SAILA

Nafarroako Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako zuzendaria

14. artikulua. Izendapena eta kargutik kentzeaNota de Vigencia.

Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako zuzendaria, zerbitzuko zuzendariaren maila izanen baitu, Nafarroako Gobernuak izendatuko eta kargutik kenduko du libreki, Barneko esparruan eskumenak dituen departamentuko kontseilariak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen artetik proposamena eginda. Haren araubide juridikoa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen araudian zerbitzuko zuzendariei ezarritako berbera izanen da.

15. artikulua. EginkizunakNota de Vigencia.

1. Nafarroako Segurtasun Eskolako zuzendariari eginkizun hauek dagozkio:

a) Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskola zuzendu eta kudeatzea.

b) Eskolari atxikitako langileen buru izatea.

c) Plantillako langileen eta beste entitate edo erakunde batzuek eskolari esleitzen dizkieten langileen zuzendaritza funtzionala eta prestakuntza programen eta ekintzen langile arduradunen koordinazioa.

d) Nafarroako Segurtasun Eskolaren kudeaketa administratiboa egitea eta ekonomia eta aurrekontuen, kontuen eta ondarearen kudeaketa kontrolatzea.

e) Prestakuntza planaren proiektua prestatzea, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Prestakuntza eta Psikologia Zerbitzuko zuzendariarekin, Barne Zuzendaritza Nagusiarekin eta, beharrezkoa bada, kasuan kasuko toki entitateekin koordinatuz.

f) Zuzendaritza Kontseiluak onesten dituen prestakuntza programak burutzea.

g) Zuzendaritza Kontseiluak hartzen dituen erabakiak eginarazi eta betearaztea.

h) Eskolaren jardueran beharrezkoak diren administrazio ebazpenak ematea eta behar diren administrazio egintzak betearaztea, erregelamendu honen arabera bere eskumenekoak diren gaietan eta langileriaren kudeaketaren arloko gaietan, salbu eta Eskolari atxikitako atalburuen, bulegoburuen eta ataletik beherako unitateetako buruen bitarte baterako izendapenak eta, hala badagokio, kargugabetzeak.

i) Arloko koordinatzaileak eta ikastaroetako tutoreak izendatzea.

j) Segurtasun publikoaren arloko langileak hautatzea eta haiei prestakuntza ematea helburu duten beste entitate eta erakunde batzuekin itunak eta hitzarmenak sinatzea proposatzea Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari eta, kasua bada, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari.

k) Ondasun higiezinak erosteko proposamenak egitea edo haiek erabiltzeko egintzak proposatzea, horretarako eskumena duen organoaren bidez.

l) Eskolaren ordezkaria izatea beste organo batzuen aurrean, organo gorenei dagokien ordezkaritza galarazi gabe.

m) Eskolak antolatzen dituen prestakuntza ikastaroetako tituluak, diplomak eta egiaztapenak egitea eta, beharrezkoa denean, ikastaroen homologazioa edo baliozkotzea egitea.

n) Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolaren funtzionamendurako beharrezkoak diren gainerako eginkizunak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen araudiaren arabera agintzen edo eskuordetzen zaizkionak.

2. Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak ahalmena du aurreko zenbakian adierazitakoaren ondorioz edo zuzendari kudeatzaileak berak erabakitakoaren ondorioz Nafarroako Segurtasun Eskolako zuzendariak ebatzi beharreko gairen baten ardura bere gain hartzeko.

4. SAILA

Prestakuntza Batzordea

16. artikulua. OsaeraNota de Vigencia.

1. Prestakuntza Batzordea Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolaren jardueran parte hartzeko organoa da, eta kide hauek osatzen dute:

a) Batzordeburua: Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako zuzendaria.

b) Batzordekideak:

– Larrialdien arloan eskumena duen zerbitzuko zuzendaria.

– Su-itzaltze arloan eskumena duen zerbitzuko zuzendaria.

- Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuaren ordezkari batNota de Vigencia.

– Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako Plangintza, Garapen eta Koordinazio Ataleko burua.

– Barneko esparruan eskumenak dituen zuzendaritza nagusian giza baliabideen eskudantziak dituen ataleko burua.

– Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren ordezkari bat.

– Foruzaingoaren ordezkari bat.

– Iruñeko Udaltzaingoaren ordezkari bat.

– Nafarroako udaltzaingo bateko burua, Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordeak hautatua.

– Babes zibil eta su-itzaltze eta salbamendu arloetan eskumenak dituzten zerbitzuetako langileen batzordeko bi ordezkari, eta Foruzaingoko Langileen Batzordeko bi ordezkari, horietan parte hartzen duten sindikatuek proposaturik.

2. Idazkaria: Eskolako Laguntza Juridikoaren eta Kudeaketa Administratiboaren Ataleko burua

17. artikulua. Eginkizunak.

Prestakuntza Batzordeak ondoko eginkizunak izanen ditu:

a) Batzordeak bere antolamendu eta funtzionamendurako behar dituen barne-arauak onestea.

b) Nafarroako Segurtasun Eskolako Prestakuntza Planaren proiektuari buruz txostena ematea.

c) Prestakuntza Planaren kontrola eta jarraipena.

d) Kurtsoen beharrak, arloak, ematen diren gaiak eta prestakuntzarako erabiltzen diren testuak aztertzea.

18. artikulua. Batzordeburua.

1. Prestakuntza Batzordeko buruari honako eginkizun hauek dagozkioNota de Vigencia:

2. Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri dagoenean, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako Plangintza, Garapen eta Koordinazio Ataleko buruak ordezkatuko du burutza betetzen duen pertsonaNota de Vigencia.

19. artikulua. IdazkariaNota de Vigencia.

1. Prestakuntza Batzordeko idazkariari eginkizun hauek dagozkio:

2. Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri dagoenean edo beste edozein arrazoi pertsonalengatik ezin duenean, idazkariaren ordez ariko da Barneko esparruan eskumenak dituen zuzendaritza nagusiari atxikitako postu batean dagoena; postu horrek izan beharko du zuzenbideko lizentzia edo gradua izateko betebeharra

20. artikulua. Bilkuren araubideaNota de Vigencia.

1. Prestakuntza Batzordeak, gutxienez, urtean bilkura arrunt bat egin beharko du, eta bilkura berezia, berriz, batzordeburuak deitutakoan.

2. Prestakuntza Batzordea lehenbiziko deialdian behar bezala eratua izateko, batzordeburua eta idazkaria, edo horien ordezkoak, eta kideen gehiengoa bertaratu beharko dira. Bigarren deialdian, berriz, legez eratua izanen da, batzordeburuaz eta idazkariaz gain, gutxienez sei kide bertaratzen badira.

3. Kontseilukideen partez, izendatzen diren ordezkoak joan daitezke.

5. SAILA

Administrazio unitateak

21. artikulua. Plangintza, Garapen eta Koordinazio Atala.

1. Plangintza, Garapen eta Koordinazio Atalak ondoko eginkizunak izanen ditu:

a) Prestakuntza arloa Nafarroako Segurtasun Eskolaren esku utzi duten unitate eta entitateei atxikitako langileen prestakuntza beharrak aztertzea.

b) Segurtasun eta babes zerbitzuetako langileak hartu eta mailaz igotzeko hautapen prozesuetan erakunde eskudunei laguntzea, prozesuaren barrenean prestakuntza ikastaro bat egin beharra dagoenean.

c) Nafarroako Segurtasun Eskolako Prestakuntza Planean aurreikusitako prestakuntza ikastaroen curriculum diseinua lantzea.

d) Prestakuntza Planean sartzen diren prestakuntza ekintzak planifikatu, programatu eta koordinatzea.

f) Berrikuntza teknologikorako eta metodologia didaktikorako proposamenak egitea, ikastaroek prestatzen duten dokumentazioaren gaineko kalitate-kontrola egitea, irakasleak hautatzeko irizpide objektiboak proposatzea eta prestakuntza ikastaroen ebaluazio bilerak koordinatzea.

g) Irakasle koordinatzaile gisa eta, beharrezkoa bada, ikasketaburu gisa aritzeaNota de Vigencia.

h) Eskolako zuzendariari arloko koordinatzaileak eta ikastaroetako tutoreak izan daitezkeenak proposatzeaNota de Vigencia.

i) Segurtasun publikoari eta larrialdiei buruzko ikastaro, jardunaldi eta hitzaldiak planifikatu eta antolatzea, eta ikerketa zientifikoak eta azterlanak egin, edita, argitara eta heda daitezela bultzatzea.

j) Argitalpen berariazkoak aztertzea eta, beharrezkoa bada, funts bibliografikorako eros daitezela proposatzea.

k) Erakunde publiko edo pribatuekin sinatu beharreko prestakuntzarako lankidetza hitzarmenak proposatu eta, kasua bada, prestatzea.

l) Indarreko legediarekin bat, agintzen zaion beste edozein eginkizun.

2. Atal honetako titularra Nafarroako Segurtasun Eskolako zuzendariaren ordezkoa izanen da, kargu hori hutsik dagoenean, zuzendaria eri edo kanpoan denean edo arrazoi pertsonalengatik jarduterik ez duenean.

22. artikulua. Laguntza Juridikoaren eta Kudeaketa Administratiboaren Atala.

Laguntza Juridikoaren eta Kudeaketa Administratiboaren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nafarroako Segurtasun Eskolako Zuzendaritza Kontseiluaren idazkaritza lanak.

b) Nafarroako Segurtasun Eskolako Prestakuntza Batzordearen idazkaritza lanak.

c) Nafarroako Segurtasun Eskolako zuzendariari eta haren menpeko gainerako administrazio unitateei laguntza juridikoa ematea.

d) Nafarroako Segurtasun Eskolaren kudeaketa administratiboa bere gain hartzea.

e) Eskolako Ebaluazio Batzordearen idazkaritza lanak.

f) Eskolaren jarduera juridikoari, administratiboari edo ekonomikoari buruz edo eskolaren aurrekontuei edo langileriari buruz, indarreko arauen arabera esleitzen zaion beste edozein eginkizun.

IV. KAPITULUA. NAFARROAKO SEGURTASUN ESKOLAKO LANGILERIA

23. artikulua. Nafarroako Segurtasun Eskolako langileria.

Segurtasun Eskolako langileak honako hauek dira:

a) Nafarroako Segurtasun Eskolako plantilla organikoan dauden lanpostuak betetzen dituzten langile finkoak.

b) Nafarroako Segurtasun Eskolan destinoa duten lan kontratuko edo administrazio kontratuko langileak.

c) Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolan zerbitzua ematen duen segurtasun publikoaren zerbitzuetako langileekNota de Vigencia.

d) Nafarroako Segurtasun Eskolari zerbitzu eginkizunetan atxikitzen zaizkion Administrazio Publikoetako langileak, horretarako sinatzen diren lankidetza hitzarmenetan ezartzen denaren arabera.

V. KAPITULUA. PRESTAKUNTZA

V. KAPITULUA

1. SAILA

Definizioa eta plangintza

24. artikulua. Prestakuntza jardueraren esparruak.

1. Nafarroako Segurtasun Eskolak ematen duen prestakuntza planifikatu eta emateko asmoz, prestakuntza jarduera bi esparrutan banatu da, horietako bakoitzak ikasgaien multzo homogeneo bat duela:

a) Segurtasunaren arloko prestakuntzaren esparrua.

b) Larrialdien arloko prestakuntzaren esparrua.

2. Jarduera esparru horiek ez dira, inolaz ere, Nafarroako Segurtasun Eskolako administrazio unitatetzat hartu behar.

25. artikulua. Laguntza teknikoaNota de Vigencia.

1. Eskolako zuzendariaren zuzendaritzapean, prestakuntza ikastaroen curriculum diseinuan parte hartzea, ikastaroak programatzea, ikastaroak sustatu eta zuzenean gainbegiratzea, tutoreak eta irakasleak zuzenean gainbegiratzea, ikasleen zuzeneko segimendua egitea eta prestakuntza ikastaroen ebaluazioan Ebaluazio Batzordearen bidez parte hartzea, honako hauen bidez eginen da:

a) Segurtasunaren arloko prestakuntzaren esparruan, Nafarroako Foruzaingoan prestakuntza emateko eginkizunak bere gain hartzen dituen unitate organikoaren bidez edo unitate horren laguntzarekin.

b) Larrialdien arloko prestakuntzaren esparruan, Nafarroako suteen prebentzio eta itzaltze arloan prestakuntza emateko eginkizunak bere gain hartzen dituen unitate organikoaren bidez edo unitate horren laguntzarekin.

2. Aurreko zenbakian xedatutakoaren ondorioetarako, izendatutako pertsonak eginkizunei dagokienez Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako zuzendariaren menpe egonen dira, eta bertako barne-arauak eta lanaldia bete beharko dituzte

26. artikulua. Lanean sartzeko prestakuntza ikastaroakNota de Vigencia.

Ikastaro hauek Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko hautapen prozesuen parte dira eta helburua dute ikasleei ezagupen tekniko, teoriko eta praktikoetan eta behar diren trebetasun eta jarreretan gaitasuna ematea Nafarroako Polizien edo suhiltzaileen eta babes zibilaren unitateen lanpostuetan edo udal agente gisa aritzeko. Ikastaro horiek oinarrizkoak izanen dira, beheko mailetan sartzeko, edo gaikuntzakoak, kasuan kasuko lanbide-karrerako goi mailako kategorietan sartzeko, hala behar denean.

27. artikulua. Mailaz igotzeko prestakuntza ikastaroak.

Ikastaro hauek Nafarroako Administrazio Publikoetako igoera prozesuen parte dira eta helburua dute ikasleei gaitasuna ematea segurtasun publikoaren zerbitzuetako agintaritza postuetan aritzeko.

28. artikulua. Espezializazio ikastaroak.

Ikastaro hauek, hautapen prozedura baten barrenean egon ala ez, segurtasun publikoaren zerbitzuetako langileak formatu nahi dituzte unitate edo lanpostu berariazkoetako eginkizun edo teknika jakin batzuetan edo hango ekipo jakin batzuen erabileran.

29. artikulua. Etengabeko prestakuntzako eta birziklapeneko jarduerak.

1. Jarduera hauek ikastaroak, mintzaldiak, mahai inguruak, mintegiak, e.a. izanen dira eta segurtasun publikoaren zerbitzuetako langileen ezagupenak, trebetasunak eta jarrerak eguneratu, mantendu edo hobetzeko balioko dute.

2. Etengabeko prestakuntzako eta birziklapeneko jarduerak Segurtasun Eskolak zuzenean ematen ahal ditu, beste erakunde batzuekin batera lankidetzan, edo beste entitate publiko edo pribatu batzuek ematen ahal dituzte Eskolaren baimena dutela eta haren gainbegiratzearekin.

30. artikulua. Ikastaroen planifikazioa.

1. Nafarroako Administrazio Publikoen organo eskudunek, urtero ekainaren lehena baino lehen, segurtasun publikoaren arloko lanpostuak betetzeko dituzten aurreikuspenen berri eman beharko diote Nafarroako Segurtasun Eskolari, lanpostuen kopurua eta izenak eta deialdia eta ikastaroaren aurreko hautapen prozesua noiz egin asmo duten adierazita, hori guztia kasuan kasuko plantilla organikoan eta lan eskaintza publikoetan xedatzen denaren arabera. Era berean, epe horretan berean, espezializazio, etengabeko prestakuntza eta birziklapen ikastaroen beharrak jakinaraziko dizkiote Nafarroako Segurtasun Eskolari, ahal baldin bada, Prestakuntza Planean sar daitezen.

2. Eskolak Prestakuntza Planaren proiektuan sartuko ditu ikastaro horiek, prestakuntza jarduera bakoitzaren oinarrizko edukia, gaiz gai eta arloz arlo, lanpostu kopurua, iraupena eta egutegia adierazita.

3. Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak prestakuntza planaren proiektua prestatuko du, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuaren Prestakuntza eta Garapen Atalarekin, Barne Zuzendaritza Nagusiarekin eta dagozkion toki entitateekin lankidetzan. Ondoren, Prestakuntza Batzordeak txostena egin eta gero, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuaren Zuzendaritza Batzordera bidaliko da, aintzat har dezanNota de Vigencia.

2. SAILA

Ikastaroen antolamendua

31. artikulua. Ikastaroen programazioa.

1. Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuaren Zuzendaritza Batzordeak onetsi duen prestakuntza planean zehazten diren ikastaroak emanen dituNota de Vigencia.

2. Ikastaro bakoitza hasi aurretik, eskolako zuzendariak programa onetsiko du, behar den denborarekin. Programak, gutxienez, ondokoak bilduko ditu: ikastaroaren izena, ikasle kopurua (gutxi gorabehera), parte hartzeko baldintzak, egitura, prestakuntza edukiak, iraupena, egutegia eta ebaluaziorako irizpide orokorrak.

32. artikulua. Ikastaroen egitura.

1. Nafarroako Segurtasun Eskolak ematen dituen oinarrizko eta mailaz igotzeko prestakuntza ikastaroak arloetan egituratzen dira eta arlo horietako bakoitzaren barnean eduki mailan homogenoa den prestakuntza gai multzo bat sartzen da. Gainerako ikastaroen egiturak arloka egin daitezke, edo ez, bakoitzaren ezaugarrien arabera.

2. Oinarrizko prestakuntzako ikastaroek, arlo teorikoez edo teoriko-praktikoez gainera, jarrera baloratzeko arloa eta lanpostuaren eginkizun propioei buruzko arlo praktikoa ere izanen dituzte. Gainerako ikastaroen kasuan, bakoitzaren ezaugarriek zehaztuko dute arlo horiek landuko diren ala ez.

3. Jarreraren arloak lanpostuan modu egokian aritzeko beharrezkotzat jotzen diren portaera faktoreak, jarrerakoak eta faktore profesionalak bilduko ditu. Haren ebaluazioak oinarri izanen du ikasleek ikastaroan zehar erakusten duten portaeraren behaketa sistematiko eta objektibatua.

4. Praktiketako arloan zerbitzu bakoitzean ikasleek erdietsi nahi duten lanpostuaren eginkizun eta zeregin propioak ikasi eta garatuko dira, lanpostu horretan aritzen diren profesionalen ondoan. Horietako bat praktiketako monitorea izanen da eta gainbegiratze lanetan arituko da.

33. artikulua. Ikastaroen bilketa.

Ikastaroak batera antolatu eta egin daitezke, haien helburuen eta ikasleen kualifikazio profesionalaren antzekotasunak hori egiten uzten badute.

3. SAILA

Ikastaroen organoak

34. artikulua. Ebaluazio Batzordea.

1. Prestakuntza ikastaro bakoitzeko, ebaluagarriak ez diren eta, beraz, ebaluaziorik behar ez duten etengabeko prestakuntzakoak edo birziklapenekoak izan ezik, Ebaluazio Batzorde bat sortuko da, honela osatua:

a) Nafarroako Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako zuzendaria, batzordeburu.

b) Plangintza, Garapen ea Koordinazio Ataleko burua.

c) Ikastaroko koordinatzailea edo arloetako koordinatzaileak.

d) Ikastaroko tutorea edo tutoreak.

e) Laguntza Juridikoaren eta Kudeaketa Administratiboaren Ataleko burua.

2. Ikastaroaren Ebaluazio Batzordeak ondoko eginkizun hauek izanen ditu:

a) Ikastaroa ebaluatzeko irizpideak, programan bildutakoak, garatu eta aplikatzea.

b) Ikastaroaren egutegia eta ordutegiak aplikatzeko irizpide pedagogikoak ezartzea.

c) Ikastaroko ikasle bakoitzari ebaluazioko azken bilkuran kalifikazioa ematea.

d) Hurrengo ikastaroetan prestakuntza hobetzeko irizpideak eta proposamenak aurkeztea Eskolako Zuzendaritzari.

3. Ebaluazio Batzordea zuzendariak deituta bilduko da, ikastaroan zehar behar den guztietan.

4. Zuzendariak deituz gero, Ebaluazio Batzordearen bileretara beste pertsona batzuk joan daitezke, hizpidea bai baina botorik gabe.

5. Ebaluazio Batzordearen bilera guztietan akta eginen da.

35. artikulua. Arloko koordinatzaileak.

1. Eskolako zuzendariak, programa onestearekin batera, ikastaroa osatzen duten arloetako bakoitzerako koordinatzaile bat izendatuko du, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolari atxikitako langileen artetik, ikasleak jasoko dituzten erakunde eta instituzioetako langileen artetik edo ikastaroa eman behar duten irakasleen artetik. Jarreraren arloko koordinatzaileak psikologiako titulazioa edo gradua izan behar du. Arloetan egituratu ez diren espezializazioko edo eguneratzeko ikastaroen kasuan, koordinatzaile bakarra izendatuko da, eginkizun berak izanen dituenaNota de Vigencia.

2. Arloko koordinatzaileak honako eginkizun hauek izanen ditu:

a) Ikastaroaren diseinuan, kudeaketan, jarraipenean eta ebaluazioan parte hartzea.

b) Behar den arloaren programazioa, segimendua eta ebaluazioa koordinatzea.

c) Arloko irakasleak aukeratzen laguntzea.

d) Arloko irakasgaien garapena eta helburuen, irakasleen jardunaren, metodologiaren, edukien, materialen eta ebaluazioen betetze maila gainbegiratzea.

e) Plangintza, Garapen eta Koordinazio Ataleko buruak agintzen dizkion gainerako eginkizun eta zereginak, aurrekoekin zerikusirik badute.

36. artikulua. Tutorea.

1. Nafarroako Segurtasun Eskolako zuzendariak, programa onestearekin batera, ikastaro bakoitzerako tutore bat izendatuko du, segurtasun publikoaren zerbitzuetako prestakuntza unitateetako funtzionarioen artetik edo Nafarroako Segurtasun Eskolari atxikitakoen artetik, eta, beharrezkoa bada, ordezko tutoreak edo atal bakoitzerako tutore bat, ikasgaiak emateko ikastaroko ikasleak atal batean baino gehiagotan banatzen badira. Salbuespen gisa, segurtasun zerbitzuetako langilerik batere ez badago eskura, eginkizun horiek betetzeko egokitzat jotzen den beste pertsona bat izendatzen ahalko da tutore.

2. Tutoreak eginkizun hauek izanen ditu.

a) Prestakuntza programen helburu orokor eta pedagogikoak betetzen laguntzea.

b) Nafarroako Segurtasun Eskolako funtzionamendu arauak, diziplinakoak, materiala zaindu eta mantentzekoak eta irudi pertsonala eta janzkera zaintzekoak betetzen direla begiratzea eta ikasleei horien gaineko jarraibideak ematea.

c) Prestakuntzaldi osoan portaera profesionalari berezkoak zaizkion balore, arau eta jarreren erreferentzi puntu izatea.

d) Ikasleen jarreren, portaeren eta trebezien jarraipena eta ebaluazioa egitea.

e) Ikasleen eta Nafarroako Segurtasun Eskolako zuzendaritza organoen arteko komunikazio-bidea izatea.

f) Oinarrizko prestakuntzako ikastaroetan, praktika arloko koordinatzaile izatea.

g) Eskola-orduen antolamenduari, irakaskuntzako espazioak eta materialak egokitzeari eta ikasleak zaindu eta laguntzeari dagokionez, Nafarroako Segurtasun Eskolako zuzendaritzako organoek ematen dituzten aginduak betearaztea.

h) Nafarroako Segurtasun Eskolako zuzendariak agintzen dizkion gainerako eginkizun eta zereginak, aurrekoekin zerikusirik badute.

37. artikulua. Irakasleak.

1. Ikastaroetako ikasgaiak emateko irakasleak Nafarroako Segurtasun Batzordeko zuzendariak hautatuko ditu. Izendagaiak dira:

a) Nafarroako Segurasun Eskolari atxikitako langileak.

b) Administrazio Publikoen zerbitzuko langileak.

c) Beste erakunde publiko batzuen zerbitzuko langileak.

d) Administrazio publikoez kanpoko profesionalak, laguntza kontratu baten bitartez.

2. Hona hemen irakasleen egitekoak:

a) Arloko koordinatzailearekin batera, erabiliko diren material didaktikoak aukeratu eta prestatzea.

b) Ikasgaiaren programari loturik, eskola edo saio praktikoak ematea.

c) Ikasleen galderei erantzutea, halakorik izanez gero.

d) Ikasleek ikasitako ezagupenak eta trebeziak, aprobetxamendua eta erakutsitako jarrerak ebaluatzen laguntzea, behar diren probak prestatuz eta aplikatuz eta ikasle bakoitzari dagokion kalifikazioa emanez.

e) Esleitzen zaizkion aurrekoen eginkizun eta zeregin osagarri guztiak.

3. Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen artetik izendatzen diren irakasleek dagozkien ordainsariak jasoko dituzte. Gainerako irakasleek kontratazio prozedura bakoitzean ezarritako sariak jasoko dituzte.

4. Nafarroako Segurtasun Eskolako zuzendariak deialdi irekia egiten ahalko du Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen artetik gai jakin batzuetarako irakasle espezialisten zerrendak osatzeko, gero prestakuntza jarduerak ematen lagunduko dutenak horien artetik hautatzeko.

38. artikulua. Praktiketako monitoreak.

1. Nafarroako Segurtasun Eskolako zuzendariak, praktikak egin behar diren zerbitzuko titularrak proposaturik, praktiketako monitoreak izendatuko ditu dagokion zerbitzuko langileen artetik.

2. Hauek dira praktiketako monitoreen eginkizunak:

a) Ikasleei egin beharreko zeregin zehatzei buruzko jakingarriak irakastea.

b) Ikasleen jarduna zuzendu eta gainbegiratzea.

c) Praktikaldian ikasleen jarduketa ebaluatzea, Nafarroako Segurtasun Eskolak emanen dion protokoloan ezarritakoari jarraikiz.

4. SAILA

Ikastaroen garapena eta ebaluazioa

39. artikulua. Ikastaroen hasmenta.

Ikastaro bakoitza hastean, tutoreak ikasleei erregelamendu honen ale bana emanen die, eta harekin batera, ikastaroaren programa, ebaluatzeko irizpide eta sistemak, diziplina arauak, materiala zaindu eta mantentzeko arauak eta ikasturteko irudi pertsonalari eta janzkera orokor eta espezifikoari buruzko arauak.

40. artikulua. Ikastaroetara joatea.

1. Oinarrizko prestakuntzako edo mailaz igotzeko ikastaro batean, programatutako jardueren %25ean edo gehiago huts egiten baldin bada, ikastaroko baja ekarriko du. Nafarroako Segurtasun Eskolak antolatutako gainerako ikastaroetan, gainditzeko edo asistentzia agiria erdiesteko asistentzia indizea programa bakoitzean paratu beharko da, bakoitzaren ezaugarrien arabera.

2. Ikastaro batean huts egiteko arrazoia eritasun larria, istripua edo ezinbesteko arrazoia baldin bada, deialdiak aukera emanen dio ikasleari ikastaroa behin errepikatzeko, galarazten zuten arrazoiak desagertu eta antolatzen den lehenbiziko ikastaro berdinean. Horrelakorik gertatuz gero, izangaiak erdietsi nahi zuen plazak hutsik segituko du harik eta ikasleari ikastaroko ebaluazioa egiten zaion arte, plaza horrekin batera deitutako gainerako guztien prozedura ebaztea deusetan eragotzi gabe. Aurreko lerroaldean aipatutako ezinbesteko arrazoia Ebaluazio Batzordeak aztertu beharko du, ikasleak eskaera egin ondotik.

3. Aurreko atalean xedatutakoa ez dute nahitaez bete beharko toki entitateek, eta euren deialdietan sartuko dute ala ez, nahierara.

4. Organo eskudunek edozein momentutan egiten ahalko dizkiete ikasleei egoki iruditzen zaizkien azterketa medikoak. Ikasleren bat bazterketa taula medikoan ezgaitzeko ezarritako egoeraren batean baldin badago eta egoera hori aldaezina baldin bada, baja hartuko du ikastaroan.

41. artikulua. Ebaluazioaren kontzeptua.

1. Ebaluazioa eginen zaie, betiere, oinarrizko prestakuntzako eta mailaz igotzeko ikastaroetako ikasleei. Gainerako ikastaroetan, programa bakoitzak zehaztuko du ebaluagarriak diren edo, bakarrik, klasera joan beharrekoak.

2. Ebaluazioa formatiboa, pertsonalizatua, etengabea eta ulermenezkoa izanen da. Ikasleek jaso dituzten ezagutza, trebetasun eta jarreren gainean eginen da eta, beraz, behar diren programetan berariaz adierazitako helburuen lorpen maila izanen dute abiapuntu.

3. Ikasleak ikasgai eta arlo bakoitzaren helburuak eskuratzen ari ote den ebaluatzeko, ikastaroan zehar bidezko jotzen diren ebaluazio probak, teorikoak zein praktikoak, egin daitezke.

4. Azken ebaluazioa egiteko, behaketa sistematikoaren, ikaslearen lan eta ekoizpenen azterketaren eta proba berariazkoen bidez jasotzen den informazio garrantzitsua hartuko da abiapuntu gisa.

42. artikulua. Ebaluazioaren prozedura.

1. Ikasleen ebaluazioa egitea irakasleei dagokie, nork bere irakasgaian, eta behin-behineko kalifikazioen proposamena arloko koordinatzaileari igorriko diote.

2. Arloko koordinatzaile bakoitzak bere arloko behin-behineko kalifikazioen proposamena eginen dio Ebaluazio Batzordeari.

3. Jarreraren arloko ebaluazioa, halakorik duten ikastaroetan, ikastaroko programaren protokoloaren bitartez eginen da, eta ikasleen portaeren behaketa sistematikoa izanen du oinarri. Arloko koordinatzaileak tutoreari, gainerako arloetako koordinatzaileei eta irakasleei eskatuko die behar den informazio guztia, eta kalifikazio proposamena igorriko dio Ebaluazio Batzordeari.

4. Halakorik duten ikastaroetan, arlo praktikoa ebaluatuko da praktiketako monitoreek behar bezala betetako protokoloak oinarri hartzen direla; monitoreak, beren iritziak emateko, ikasleek duten parte-hartzearen eta eginkizunen betetze-mailaren behaketa sistematikoan oinarrituko dira.

Arloko koordinatzaileak, monitoreek emandako informazioa bilduta, kalifikazio proposamena prestatuko du eta Ebaluazio Batzordeari igorriko dio.

5. Arlo guztien behin-behineko ebaluazioak egin ondoren, ikastaroaren behin betiko ebaluazioa eginen da, hurrengo artikuluan adierazten den bezala.

43. artikulua. Azken ebaluazioa.

1. Ebaluazio Batzordeak arloetako koordinatzaileek egindako ebaluazio proposamenak aztertuko ditu eta ikastaroaren bukaerako ebaluazio proposamena onetsiko du. Erabakiak aho batez onetsi ezean, gehiengo soilarekin onetsiko dira eta berdinketa gertatzen bada zuzendariaren kalitateko botoak erabakiko du.

2. Ikastaroa gainditzeko, hala badagokio, nahiko kalifikazioa erdietsi behar da hura osatzen duten arlo guzti-guztietan. Nahiko kalifikazioa da ikastaroaren programan ezarritako arlo bakoitzaren gehieneko puntuazioaren % 50, bederen, ateratzea. Ikastaroa arloka banatua ez baldin badago, nahiko kalifikazioa programan ikastaro osorako ezarritako gehieneko puntuazioaren % 50, bederen, ateratzea.

3. Ebaluazio Batzordeak ikastaroko ikasleen azken kalifikazioen proposamena eginen du eta, batzordeak edo batzordekideren batek egin nahi dituen oharrekin batera, eskolako zuzendariari bidaliko dio, behin betikoz onets dezan.

4. Eskolako zuzendariak, ebazpen baten bidez, ikastaroaren azken kalifikazioak onetsiko ditu behin betikoz, ikastaroa gainditu dela adierazten duen ziurtagiriak edo bertaratze ziurtagiriak emanen ditu eta, hala behar izanez gero, kalifikazioak hautapen edo mailaz igotzeko prozesuko epaimahaiari jakinaraziko dizkio.

5. Nafarroako Segurtasun Eskolako zuzendariak onetsitako kalifikazioak, artikulu honek dioenaren arabera emanak, lotesleak izanen dira epaimahaiarendako, bidezko jotzen diren errekurtso administratibo edo jurisdikzionalak galarazi gabe.

44. artikulua. Nafarroako Segurtasun Eskolak ematen ez dituen ikastaroen ebaluazioa.

1. Nafarroako Segurtasun Eskolak antolatu baina zuzenean ematen ez dituen ikastaroen kasuan, Ebaluazio Batzordea osatuko dute Eskolako zuzendariak, Plangintza, Garapen eta Koordinazio Ataleko buruak eta ikastaroa emanen duen entitatearen ordezkari batek.

2. Ikastaroa bukatutakoan, Ebaluazio Batzordeak azken kalifikazioen proposamena eginen du, aurreko artikuluan xedatutako moduan.

VI. KAPITULUA. IKASLEEN ARAUBIDEA

45. artikulua. Ikasle izaera.

1. Administrazio publikoren batean sartu edo bertan mailaz igotzeko hautapen prozesu baten parte diren ikastaroetan ikasle izaera eskuratuko dute prestakuntza ikastaroa egiteko epaimahai kalifikatzaileak onesten duen zerrendan agertzen diren izangaiek, hautapen prozesuan lortutako puntuazioari jarraikiz -handienetik txikienera-, deialdian ezarritako plaza kopurua bete arte. Probak gainditu dituzten izangaiak gutxiago izanez gero, horiek denak sartuko dira.

2. Gainerako ikastaroetan, ikasle izaera eskuratuko dute Eskolako zuzendariaren ebazpen baten bidez onartzen direnek, aurretik interesatuek eskaturik edo haien zerbitzuak proposaturik.

3. Honako hauek geldituko dira ikasle izatetik: ikastaroa edo prestakuntza ekintza azken kalifikazioak gaindituz bukatzen dutenak, eskaera-datatik aurrera espresuki uko egiten diotenak, 40. artikuluan jasotako egoeraren batean daudenak eta diziplina-arrazoi bategatik, erregelamendu honen 51. artikuluan eta ondokoetan ezarritakoaren arabera, ikasle izatetik uzteko zehapena jasotzen dutenak, horretarako ebazpena ematen den egunetik aurrera.

4. Erregelamendu honetako 40. artikuluko 2. atalean ezarritako kasuan, ikasle izateari utziko zaio hurrengo ikastaroaren hasierara arte.

46. artikulua. Ikasleen ordezkariak.

1. Oinarrizko prestakuntzako eta mailaz igotzeko ikastaroetan ikasgelako edo ataleko ordezkari bat izendatuko da behin-behinekoz, ikastaroko lehen egunean eginen den zozketa bidez. 15 egun baliodun pasaturik, gehiengo soilez eta isilpeko bozketaz hautatuko dute ikasleek beren ordezkaria, ikasketaburuaren eta tutorearen aurrean, beren borondatez hautagai gisa aurkezten direnen artean. Hautagairik ez badago, lehen egunean ordezkari izateko hautatu zen pertsonak berak bere horretan segituko duNota de Vigencia.

2. Ordezkariak ikastaroa uzten badu edo ordezkaria izateari uko egiten badio edo ikasgelaren gehiengo osoa bere kontra agertzen bada, aurreko zenbakietan adierazitakoari jarraituko zaio.

3. Gelako ordezkariak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Tutoreari jakinaraztea ikasleek taldean planteatzen dituzten eskaera, iradokizun eta kexak.

b) Tutoreak ematen dion informazioa ikasleei jakinaraztea.

c) Ikastaroko organoekin elkarlanean, prestakuntza ekintzak eta ikastaroa bera modu egokian gauzatzen laguntzea.

47. artikulua. Espediente pertsonala.

1. Ikastaro bakoitza hasten denean ikasle bakoitzari espedientea irekiko zaio eta bertan sartuko dira ikaslearen jarduketa eta gorabehera akademiko eta pertsonal guztiak, eta horiez gainera, sartuta dagoen hautapen prozesuari edo espediente profesional eta akademikoari dagozkion beste datu interesgarri batzuk, ikastaroa hasi aurretikoak.

2. Espediente pertsonala ikasketaburuak zainduko du eta bertan agertzen diren datuak interesatuak eta jarrera arloko koordinatzaileak une oro ikus ditzakete. Gainerako irakasle eta koordinatzaileek eta tutoreak zilegi dute beren eginkizuna zuzen betetzeko behar-beharrezkotzat jotzen dituzten espedienteko datuak eskatzea.

48. artikulua. Praktiketako funtzionarioak.

1. Nafarroako Polizietan eta Suhiltzaileetan sartzeko prestakuntza ikastaro batean parte hartzen duten ikasleak, ikastaroa hastean, praktiketako funtzionario izendatuko ditu bakoitzari dagokion Administrazio Publikoko organo eskudunak, salbu eta aldez aurretik Administrazio horretako funtzionarioak badiraNota de Vigencia.

2. Praktiketako funtzionarioek lortu nahi duten lanpostuaren mailari dagokion hasierako soldata jasoko dute eta, bidezkoa bada, familia laguntza eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatu eta alta emanen zaie, salbu eta lehendik Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen eskubide pasiboen beste araubide batean afiliatuta zeudenen kasuan, horrexetan segituko baitute.

3. Praktiketako funtzionario izaerak ez dakar berekin lortu gogo den lanpostuari, kidegoari edo karrerari dagozkion berezko eskubideak.

4. Prestakuntza ikastaroa gainditzen duten izangaiek praktiketako funtzionarioaren izaera derrigorrez eta etenik gabe mantenduko dute harik eta Nafarroako Polizietan eta Su-itzaltze Zerbitzuetan aritzeko lortu nahi duten lanpostuaren jabetza hartu arte. Bitarte horretan, praktiketako funtzionarioek ezin izanen dute lehendik zuten lanpostura itzuli. Nolanahi ere, ikastaroa gainditzen ez duten izangaiek izaera hori galdu eginen dute, deusetan galarazi gabe, 40.2 artikuluan aurreikusitako kasuan eta bertan ezartzen denaren arabera, izangaiek hurrengo ikastaroa egin ahal izateaNota de Vigencia.

5. Praktiketako funtzionarioek Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioentzat oro har ezarritako araubide juridikotik aplikatzen ahal zaizkien xedapenetara makurtu beharko dute, honako zehaztapen hauek kontuan hartuz:

a) Ez dute urteko oporretarako eskubiderik izanen.

b) Funtzionario publikoentzat oro har ezarrita dauden lizentzia eta baimenetarako eskubidea izanen dute, baina horiek emanda ere, prestakuntza ikastaroa gainditzeko beharrezkoa den gutxieneko bertaratzea eskatuko zaie.

c) Parte hartzeko eta ordezkari izateko eskubideaz baliatzeko erregelamendu honetako xedapenei segituko zaie.

d) Ez da nahitaezkoa izanen ikastaroa ematen den herrian izatea bizilekua.

49. artikulua. Ikasleen eskubideak.

Nafarroako Segurtasun Eskolako ikasleek, funtzionario edo praktiketako funtzionario gisa dagozkien eskubideez gain, badute eskubidea:

a) Ikaskideen, irakasleen, koordinatzaileen, monitoreen, ikastaroko tutorearen eta Nafarroako Segurtasun Eskolako langileen aldetik tratamendu duin eta errespetuzkoa hartzeko.

b) Ezarritako programazioari jarraikiz, gai eta arloetako prestakuntza teorikoa eta praktikoa hartu, ebaluazio irizpideen berri izan eta objektibotasunez ebaluatuak izateko.

c) Eskolako elkarbizitzarekin zerikusirik duen eta zuzenean ukitzen duten edozein gairen berri emateko tutoreari.

d) Eskolako Zuzendaritzari idatziz eta bakarka egoki iruditzen zaizkion kexa, erreklamazio edo iradokizunak egiteko.

e) Ikastaroaren ordezkariaren bidez talde modura ordezkatuak izateko, kexak eta iradokizunak egin eta ikastaroan edo Eskolaren funtzionamenduan hobekuntzak proposatzeko.

50. artikulua. Ikasleen eginbeharrak.

1. Praktiketako funtzionarioek ezartzen diren egun eta orduetan joan beharko dute Nafarroako Segurtasun Eskolara edo jarduera teorikoak edo praktikoak egiten diren tokietara. Bai Nafarroako Segurtasun Eskolaren barrenean, bai kanpoan, dagozkien lanetan aritzeko prestakuntza lortzeko beharrezkoak diren jarduketak eginen dituzte, programatzen diren jarduerak zintzoki aprobetxatuz, eta zehazki, honako hauek egin beharko dituzte:

a) Nafarroako Segurtasun Eskolarekin zerikusia izanik, zehazten diren egintza guztietara ordu-orduan joatea.

b) Bere gaitasun profesionalak hobetzen ahalegintzea, programatutako irakaskuntza eta jardueren etekinik handiena lortzea eta ikastaroaren helburuak lortzen laguntzea.

c) Prestakuntza jarduerarekin eta Eskolarekin zerikusirik duten ikaskide eta langileekin errespeturik handieneko jarrera izatea.

d) Eskolan dauden bitartean, Eskolako langileek eta prestakuntza ikastaro edo ekintzan erantzukizunak dituzten pertsonek egiten dizkieten oharrak eta jartzen dituzten arauak zehatz-mehatz betetzea, bai ikastaro edo ekintzari dagokionez, bai Eskolaren jarrera pertsonal eta funtzionalari dagokionez.

e) Prestakuntza-betebeharrak betetzea galarazten dien edozein egoeraren berri ematea tutoreari.

f) Lanbideari dagozkion gaien gainean isiltasuna gordetzea, gai horien berri ematea galarazita badago.

2. Prestakuntza ikastaroko jarduerak dedikazio esklusiboan garatuko dira eta, diziplina ondorietarako, eginkizun edo zerbitzu publikotzat hartuko dira.

3. Praktiketako funtzionarioak, dagokien lan jarduerari dagokionez, Nafarroako Segurtasun Eskolako zuzendariaren menpe egonen dira hierarkikoki.

51. artikulua. Diziplina araubidea.

1. Nafarroako Segurtasun Eskolako ikasleak diziplina-erantzukizunaren pean daude, bertako jarduera guztietako egintzengatik, eta hori ez da eragozpen izanen funtzionario gisa eska dakiekeen erantzukizun zibil, penal edo diziplinazkoa eskatzeko.

2. Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako ikasleei zehapena ezartzen ahalko zaie, baldin eta beren prestakuntza jardueren esparruan gauzatzen badute Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 62. artikulutik 64.era bitartekoetan arau-haustetzat tipifikaturiko jokabideren bat. Nafarroako Polizietako langileen ikastaroetan, zehapenak ezartzen ahalko zaizkie Nafarroako Poliziak arautzen dituen araudian tipifikaturiko jokabideengatikNota de Vigencia.

3. Aurreko atalean ezarritakoa aplikatzerakoan, ikasleen nagusitzat hartuko dira Eskolako eta bertan emandako ikastaroetako organoak, Erregelamendu honetan arautzen diren bezala. Zerbitzuko berezko gaitzat hartuko dira, halaber, Eskolan egiten ari diren prestakuntza ikastaroarekin lotuak daudenak.

52. artikulua. Hutsegiteen zuzenketa.

1. Aurreko artikuluko hutsegiteren bat gauzatzen duten ikasleekin, funtzionario izateagatik dagozkien zehapenez gain, ondoko ataletan arautzen diren neurriak hartzen ahal dira.

2. Hutsegite oso larriengatik honako zehapena ezartzen ahal da:

a) Ikastaroan baja ematea.

b) Jarrera-arloaren puntuaziotik % 50eraino galtzea.

3. Hutsegite larriengatik jarrera-arloaren puntuaziotik % 30eraino galtzea ezartzen ahal da zehapen gisa.

4. Hutsegite arinengatik honako zehapena ezartzen ahal da:

a) Jarrera-arloaren puntuaziotik % 15eraino galtzea.

b) Ohartarazpena.

5. Ikastaroan ez baldin bada jarrera-arlorik, neurriak azken puntuazioari aplikatzen ahal zaizkio.

53. artikulua. Diziplina prozedura.

1. Diziplinaren kontrako arau-haustetzat har daitekeen egintza baten berri izanik, irakasle eta arlo-koordinatzaileek tutoreari jakinarazi beharko diote.

2. Tutoreak, lortutako informazioarekin, edo berak atzemandakoa oinarri harturik, txosten zehatz bat idatziko du gertatutakoari buruz Eskolako zuzendariari igortzeko, eta diziplina-espedientea irekitzea proposatuko du.

3. Eskolako zuzendariak, Nafarroako administrazio publikoetako langileei aplikagarri zaizkien arauetan oinarriturik diziplina-hutsegite zehagarritzat jotzen badu, organo eskudunari igorriko dizkio aktuazioak. Organo horrek diziplina-hutsegitea izan dela uste badu, aurreko artikuluetan ezarritako neurriak aplikatuko dira.

4. Puntuak kentzea erabakitzeko eskumena Ebaluazio Batzordeari dagokio. Ohartarazpena egin eta ikastaroan baja ematekoa, berriz, Nafarroako Segurtasun Eskolako zuzendariari.

5. Egintzak egiaztatu eta ez baldin bada frogatzen Nafarroako administrazio publikoetako langileei aplikagarri zaizkien arauen araberako diziplina-hutsegite zehagarririk gauzatu dela, baina bai erregelamendu honetan zehaztutako ikasleen betebeharren aurkako arau-hausterik, Eskolako zuzendariak, idazkari baten laguntzaz, espedientea irekiko du, gertaerak eta haien kalifikazio juridikoa zehazteko, eta horretarako interesatuari entzunaldia emanen zaio.

6. Instrukzioan arau-hauste arintzat jotzen bada aztertutako egintza, eta Eskolako zuzendariaren ustez kargu-hartzea aski baldin bada, idatziz eginen du, eta ikaslearen espediente pertsonalean horren berri jasoko da. Puntuazioaren gainean neurriren bat hartzea merezi duen arau-hauste bat izan dela uste badu, horrela proposatuko dio Ebaluazio Batzordeari, bere ebazpena eman dezan. Ebaluazio Batzordeak uste badu arau-haustea ikastaroan baja emateko modukoa dela, espedientea Nafarroako Segurtasun Eskolako zuzendariaren esku jarriko da, hark bere ebazpena eman dezan.

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web