(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

344/1997 FORU DEKRETUA, AZAROAREN 24KOA, NAFARROAKO ADINEKOEN KONTSEILUA SORTZEN DUENANota de Vigencia

BON N.º 148 - 10/12/1997



  I. KAPITULUA. IZAERA ETA XEDEAK


  II. KAPITULUA. EGINKIZUNAK


  III. KAPITULUA. EGITURA ETA OSAKETA


  IV. KAPITULUA. ANTOLAMENDU ETA FUNTZIONAMENDUA


Atariko

Nafarroako 1997-2000 Plan Gerontologikoak, Nafarroako Gobernuak 1997ko martxoaren 24 bilkuran eta Nafarroako Parlamentuak urte bereko ekainaren 3an onetsi zuten hark, beste zenbait aferaz gainera, erabaki zuen sortu behar zela Nafarroako Adinekoen Kontseilua, zeina izanen baitzen hirugarren adineko pertsonen bidea instituzioetan parte hartzeko, era horretan mesede egin nahi zitzaielarik hala gizarte-sektore honi nola gizarte osoari oro har.

Otsailaren 27ko 40/1985 Foru Dekretuak sortu zuen Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseiluaren bidez bete zen Gizarte Zerbitzuen Foru Legean ezarritakoa, haren sorrera justifikatzeko esaten baitzen beharrezkoa zela Kontseilu hori, lankide gisa, gizarte zerbitzuetako programak planifikatu, zaindu eta haien exekuzioa kontrolatzeko. Dena dela, gizarte zerbitzuak hainbeste ugaritu dira, eta bereziki hirugarren adinekoei dagozkien ekintzak, Nafarroako Plan Gerontologikoaren eraginez bultzada geldiezina jaso dutenak, non komenigarritzat jo den Nafarroako Adinekoen Kontseilua sortu eta abian jartzea, deusetan ukatu gabe Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseiluak dituen eginkizunak.

Horiek horrela, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko azaroaren hogeita lauan egin bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

I. KAPITULUA. IZAERA ETA XEDEAK

1. artikulua

1. Nafarroako Adinekoen Kontseilua sortzen da adinekoen eta haiekin lotutako entitateen eta erakundeen foro gisa, parte har dezaten herritar horien ongizatea lortzeko politika eta jarduketen plangintzan, exekuzioan eta jarraipeneanNota de Vigencia.

2. Nafarroako Adinekoen Kontseilua Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kide anitzeko organo aholku-emailea da eta gizarte zerbitzuen arloan eskumena duen departamentuari atxikita dagoNota de Vigencia.

2. artikulua

1. Kontseiluaren xedea da Nafarroan bizi diren adinekoen eskubide eta interesak babestea eta Nafarroako Administrazio Publikoekin lankidetzan jardutea, Nafarroako Gizarte Zerbitzuen Legearen barrenean eta hirugarren adinekoei dagozkien gaietan.

2. Nafarroako populazioaren sektore hori ordezkatzeko organotzat hartuko da Nafarroako Adinekoen Kontseilua, galarazi gabe Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseiluaren eskumenak eta eginkizunakNota de Vigencia.

3. Nafarroako Adinekoen Kontseilua Nafarroako biztanleriaren sektore hori bereziki ordezkatzen duen organotzat hartuko da, deusetan galarazi gabe Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseiluak dituen eskumen eta eginkizunakNota de Vigencia.

II. KAPITULUA. EGINKIZUNAK

3. artikulua Nota de Vigencia

Hauexek izanen dira Nafarroako Adinekoen Kontseiluaren eginkizunak:

a) Nahitaezko txostenak ematea gizarte jarduketako esparru horrekin lotutako foru araudiko proiektuei buruz.

b) Informazioa jasotzea elkarteei, entitateei, zentroei, zerbitzuei edo hirugarren adineko pertsonei zuzentzen zaizkien dirulaguntzen eta laguntzen urteko deialdiei buruz.

c) Nahitaezko txostenak ematea gizarte jarduketako esparru horretako plan sektorialei buruz, eta horien aplikazio eta gauzatze mailaren jarraipena eta ebaluazioa egitea.

d) Esparru orokorreko gizarte zerbitzuen zorroaren aplikazio eta gauzatze mailaren jarraipena eta ebaluazioa egitea, hirugarren adinekoen arloan.

e) Belaunaldien arteko harremanak, elkartegintza, parte-hartzea, elkartasuna eta, oro har, adineko pertsonen bizi kalitatea sustatzen dituzten neurriak, kanpainak, azterketak edo ikerketak sustatzea.

f) Hirugarren adinekoei buruzko jarduketa proposamenak egin eta bidaltzea, hala behar denean, Nafarroako Administrazio Publikoei eta gizarte jarduketako esparru horrekin lotutako erakunde, instituzio eta entitate publiko eta pribatuei.

g) Legediak edo Nafarroako Gobernuak arlo horretan esleitzen dizkion bestelako eginkizunak

III. KAPITULUA. EGITURA ETA OSAKETA

4. artikulua Nota de Vigencia

1. El Consejo Navarro de las Personas Mayores estará compuesto por:

a) Un Presidente.

b) Dos Vicepresidentes.

c) Hasta un máximo de 25 Vocales.

2. Será Presidente del Consejo la persona titular del Departamento competente en materia de servicios sociales.

3. Será Vicepresidente Primero la persona que ocupe la Dirección competente en materia de mayores, que en casos de ausencia, enfermedad u otra causa legal que afecte al presidente, suplirá al mismo.

4. Será Vicepresidente Segundo la persona elegida por y entre las vocalías que correspondan a las asociaciones, entidades y organizaciones señaladas en las letras b), c), d), e), f) del apartado 5 de este artículo. Sustituirá al Vicepresidente Primero a todos los efectos, en los mismos casos que los citados para la sustitución del Presidente.

5. Las Vocalías del Consejo serán designadas de la siguiente forma:

a) Dos Vocales designados libremente por la persona titular del Departamento competente en materia de servicios sociales entre el personal al servicio de la Administración de la Comunidad Foral de Navarra.

b) Catorce vocales en representación de las asociaciones de personas mayores que actúan dentro de un área de servicios sociales, conforme a lo previsto en la Ley Foral 15/2006, de 14 de diciembre, de Servicios Sociales. Las entidades de cada área designarán dos vocales como máximo, excepto en el área de servicios sociales de Pamplona y Comarca, donde se elegirán cuatro vocales, dos en el ámbito de Pamplona y dos en el ámbito de la Comarca.

c) Dos vocales en representación de las asociaciones de personas mayores que actúen en todo el ámbito de la Comunidad Foral de Navarra.

d) Un vocal en representación de las asociaciones de mujeres mayores que según sus estatutos, sea requisito para asociarse ser mujer mayor.

e) Dos vocales designados por la Federación Navarra de Municipios y Consejos.

f) Cuatro vocales en representación de las organizaciones sindicales. Cada organización sindical que acredite más de un 10% de representatividad en la Comunidad Foral de Navarra designará un vocal de entre sus miembros que se encuentren en situación de jubilación. En el caso de que existan más de cuatro organizaciones que cumplan dicho requisito, las cuatro organizaciones sindicales con mayor porcentaje de representación designarán un vocal.

6. En los supuestos b, c) y d) del apartado anterior, cuando el número de vocales propuestos por las asociaciones o agrupaciones supere el límite de vocales asignados a cada área o ámbito, se procederá por parte de las asociaciones del área o ámbito a la elección entre los candidatos inicialmente propuestos. En caso de empate en la votación, se designará al vocal de la entidad con mayor número de socios o representación.

7. En casos de ausencia, enfermedad o cualquier otra causa justificada, los vocales titulares serán sustituidos por las personas que se designen como suplentes.

8. El Secretario será designado libremente por la persona titular del Departamento competente en materia de servicios sociales de entre el personal al servicio de la Administración de la Comunidad Foral de Navarra; tiene voz, pero no voto. El Secretario será sustituido por el miembro del Consejo de menor edad, dentro de los vocales contemplados en el apartado 5 letra a) de este artículo, en este caso, el miembro del Consejo conservará su derecho a voto.

5. artikulua Nota de Vigencia

1. Kontseiluko kideen izendapena, norberak duen kargua dela medio direnena izan ezik, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilariak eginen du, aurreko artikuluan aipatzen diren entitateen proposamena eta gero, halakorik bada.

2. 4.5 artikuluko b), c) eta d) letretan aipatzen diren adinekoekin lotutako elkarteen, entitateen eta erakundeen izenean ari diren kideen agintaldiak lau urte iraunen duNota de Vigencia.

3. Gizarte zerbitzuen arloan eskumena duen departamentuko titularrak hala xedatzen duenean utziko dute kargua artikulu horretako a) apartatuko kideek, eta e) eta f) apartatuetan aipatutako kideek, berriz, hala xedatzen dutenean Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak eta ordezkagarritasun handiena duten sindikatuek, hurrenez hurrenNota de Vigencia.

4. Kideek kargua utziko dute hurrengo arrazoiengatik:

a) Heriotza edo sortutako desgaitasuna.

b) Agintaldia bukatzea.

c) Ordezkatzen dituen erakundeek eta entitateek proposatzea.

d) Uko egitea eta Kontseiluko buruak onartzea.

e) Beste edozein egoera dela medio, Kontseiluko kideen gehiengoak ikusten badu ezin dituela bere eginkizunak beteNota de Vigencia.

5. Postu hutsak betetzeko, foru dekretu honetan izendapenak egiteko adierazitako prozedura berbera erabiliko da.

Kargualdia bukatzeagatik ez beste edozein arrazoirengatik uzten bada kargua, sartzen den kide berria Kontseilua uzten duen kidearen kargualdia bukatu arte arituko da.

5. bis artikulua Nota de Vigencia

Aurreko 4. artikuluko 5. apartatuko b), c), d) eta f) letrek aipatutako Nafarroako Adinekoen Kontseiluko kideek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Nafarraren izaera politikoa izatea.

b) 65 urtetik gorakoa izatea, edo 60 urtetik gorakoa baldin jarduera profesionala edo lanekoa utzi badu.

c) Hauteskunde bidez hautatutako kargurik ez betetzea, izan udal hauteskundeak, erkidegokoak nahiz orokorrak, eta goi kargurik ez izatea Nafarroako Foru Komunitatean dauden Administrazio Publikoetako edozeinetan.

IV. KAPITULUA. ANTOLAMENDU ETA FUNTZIONAMENDUA

6. artikulua Nota de Vigencia

1. Kontseiluak urtean bi aldiz behintzat eginen du bilkura arrunta. Bilkura bereziak egiten ahalko dira lehendakariak dei egiten badu, norberaren ekimenez edo Kontseiluko kideen heren batek eskaturik.

2. Nafarroako Adinekoen Kontseiluaren eraketa baliozkoa izateko, kontseiluburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute. Horiez gainera, lehenbiziko deialdian kideen erdiek gehi batek egon beharko dute gutxienez, eta bigarren deialdian kideen herenek.

3. Bilkurak egiteko deialdietan gai-zerrenda adierazi beharko da. Nafarroako Adinekoen Kontseiluko kideek bilkura eguna baino zazpi egun lehenagotik gutxienez jaso beharko dute deialdia. Presazko arrazoiak direla eta, epea berrogeita zortzi ordura murritz daiteke.

4. Kontseiluak bertaratzen diren kideen gehiengoaren bidez hartuko ditu erabakiak, eta horien arrazoiak emanen dira. Boto partikularrak erants daitezke, gehiengoz hartutako erabakiaren kontrakoak badira.

Berdinketa gertatuz gero, lehendakariaren botoak erabakiko du.

5. Bilkura guztien akta egin beharko da, hartutako erabakien berri emanen duena. Kontseiluko kide interesdunak eskatuta, hartutako erabakiaren kontra emandako botoak jasotzen ahalko dira aktan, baita abstentzioak ere, eta botoa azaldu edo justifikatzeko arrazoiak.

6. Nafarroako Adinekoen Kontseiluak Lan Batzorde iraunkor bat izanen du, eta honako kideek osatuko dute:

– Lehenbiziko lehendakariordea.

– 4.5 artikuluko b) apartatuko gizarte zerbitzuetako arlo bakoitzeko kide bat.

– 4.5 artikuluko a), c), d), e) eta f) apartatu bakoitzeko kide bat.

– Idazkaria.

Lan Batzordearen antolaketa eta funtzionamenduaren araubidea Kontseiluaren erabakiaren bidez zehaztuko dira, lehendakariak proposatuta.

7. artikulua Nota de Vigencia

Kontseiluaren antolamenduari eta funtzionamenduari dagokionez, ondoko arau hauetan ezarritakoari segituko zaio: foru dekretu hau, Kontseiluaren barne funtzionamenduko arauak (horrelakorik onesten bada), abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen III. tituluko III. kapituluan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kide anitzeko organoentzat xedatutakoa eta, ordezko gisa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea.

8. artikulua

Nafarroako Adinekoen Kontseiluak ezartzen ahalko ditu antolaketarako erregelamendua eta funtzionamendu arauak, beretzat bakarrik, arautegia orokorraren eta Foru Dekretu honetan ezarritakoaren arabera.

9. artikulua Nota de Vigencia

Bilkuretara joateko bizilekutik kanpora joan behar duten Nafarroako Adineko Kontseiluko kideei kalte-ordain bat emanen zaie, hain zuzen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario publikoentzat horretarako ezarrita dagoen berbera.

Xedapen Gehigarriak Lehenbizikoa

Foru Dekretu honek indarra hartu eta bi hilabeteren buruan, gehienez ere, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak eta interes sozialen ordezkari izanik kontseilukidetzaren baten jabe diren erakundeek, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kotseilariari jakinaraziko dizkiote proposatutako pertsonen izenak.

Foru Agindu arrazoituaren bidez izendatuko dira kontseilukidetzak beteko dituzten pertsonak, hala administrazio publikoetakoak nola alde sozialekoak.

Xedapen Gehigarriak Bigarrena

Kontseilua eratuko da Foru Dekretu hau argitaratu eta lau hilabeteren buruan, gehienez ere.

Azken Xedapenak Lehenbizikoa

Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilariari ahalmena ematen zaio Foru Dekretu hau garatzeko behar diren xedapen guztiak eman ditzan.

Azken Xedapenak Bigarrena

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko azaroaren hogeita lauan.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilaria, Calixto Ayesa Dianda.

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web